e0921 san mateo

1
Irailak 21: SAN MATEO "...eta esan zion: Jarraitu niri. Mateok zutitu eta jarraitu egin zion." (Mt 9, 9) Lebi zuen izena. Judua izan arren, erromatarren laguntzailea zen Herodes Antipas Erregearen agindupean lan egiten zuen funtzionario publiko gisa: Kafarnaunen zerga-biltzailea zen. Judutarren artean oso ospe txarra zuen. Egun batean, zergak biltzeko mahaian eserita zegoela, Jesusek ikusi zuen; Jaunak berekin joateko esan zion eta Lebik jarraitu egin zion. Ebanjelioak “zutitu eta jarraitu egin zion” dio. Beste egun batean, fariseuek Jesus bekatari eta zergalariekin jaten ari zela ikusirik, honela esan zieten ikasleei: “Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin?” Jesusek entzun egin zien eta honela esan zien: “Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri daitezen.” Lebik, Mateo izenarekin ezagutzen dugunak, Jesusen hitz, ekintza eta keinuak bildu zituen eta bere izena daraman Ebanjelioan idatzi zituen. Nolakoak dira gure hirian, herrian edo auzoan ezagutzen ditugun bazterketa-egoerak? Horrelakorik gerta ez dadin zerbait egiten dezakegu? Zer?

Upload: adrian-pisabarro-garcia

Post on 03-Apr-2016

229 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: E0921 san mateo

Irailak 21: SAN MATEO

"...eta esan zion: Jarraitu niri. Mateok zutitu eta jarraitu egin zion."

(Mt 9, 9)

Lebi zuen izena. Judua izan arren, erromatarren laguntzailea zen Herodes Antipas Erregearen agindupean lan egiten zuen funtzionario publiko gisa: Kafarnaunen zerga-biltzailea zen. Judutarren artean oso ospe txarra zuen. Egun batean, zergak biltzeko mahaian eserita zegoela, Jesusek ikusi zuen; Jaunak berekin joateko esan zion eta Lebik jarraitu egin zion. Ebanjelioak “zutitu eta jarraitu egin zion” dio.

Beste egun batean, fariseuek Jesus bekatari eta zergalariekin jaten ari zela ikusirik, honela esan zieten ikasleei: “Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin?” Jesusek entzun egin zien eta honela esan zien: “Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri daitezen.” Lebik, Mateo izenarekin ezagutzen dugunak, Jesusen hitz, ekintza eta keinuak bildu zituen eta bere izena daraman Ebanjelioan idatzi zituen.

Nolakoak dira gure hirian, herrian edo auzoan ezagutzen ditugun bazterketa-egoerak?

Horrelakorik gerta ez dadin zerbait egiten dezakegu? Zer?