pdf cnc8070 opt 2

170
  L  ANBIDE EKIMENA  193 E E R R R R E E M M I I N N T T E E N N  E E T T A A  B B I I L L T T E E G G I I A A R R E E N N  T T A A U U L L A A K K  1 1 2 2  Erreminten eta biltegiaren taulak hautatu CNCaren tauletan beste edozein eragiketa modutik sar daiteke dagokion tekla sakatuz; programa bat exekutatzen ari denean sar daiteke taula horietan. Honako taula hauek daude:  Erreminten taula  Erreminta aktiboen taula  Aldaketa-proze suaren egoera-tau la  Biltegi-taulak Biltegian edo buruan erreminta bat kargatu ahal izateko, erreminta horrek aurrez definituta egon behar du CNCaren dagokion taulan. Zer egin daiteke lan modu honetan? Lan modu honen bitartez ekintza hauek egin daitezke:  Erreminten taula editatu eta aldatu daiteke  Erremintak biltegi e ta beso aldatzaileetan (halakorik izanez gero) nola kokatuta dauden ikusi eta kudeatu daiteke.  Erreminta-aldaketare n prozesuari buruzko informazioa ikus daite ke: M06 exekutatzean egiten den eragiketa, kudeatzailearen egoera, erreminta-aldaketaren egoera (exekuzioan edo geldirik), erreminta-aldaketan erabiltzen ari den biltegia (aldaketa abian badago) eta erreminta-aldaketaren prozesua errore-egoeran dagoen ala ez.  Biltegietako erreminta bat kargatu eta de skargatu daiteke buruaren bitartez, maniobra eginez  Tauletako edukia gorde daiteke  Tauletako edukia berreskur atu daiteke  Tauletako edukia inprimatu daiteke  Taulak hasieratu daitezke

Upload: profedemecanizadofp

Post on 04-Oct-2015

244 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

CNC 8070 - Eragiketen eskuliburua tomo II

TRANSCRIPT

  • LANBIDE EKIMENA 193

    EERRRREEMMIINNTTEENN EETTAA BBIILLTTEEGGIIAARREENN TTAAUULLAAKK 1122

    Erreminten eta biltegiaren taulak hautatu

    CNCaren tauletan beste edozein eragiketa modutik sar daiteke dagokion tekla sakatuz; programa bat exekutatzen ari denean sar daiteke taula horietan.

    Honako taula hauek daude:

    9 Erreminten taula

    9 Erreminta aktiboen taula

    9 Aldaketa-prozesuaren egoera-taula

    9 Biltegi-taulak

    Biltegian edo buruan erreminta bat kargatu ahal izateko, erreminta horrek aurrez definituta egon behar du CNCaren dagokion taulan.

    Zer egin daiteke lan modu honetan?

    Lan modu honen bitartez ekintza hauek egin daitezke:

    9 Erreminten taula editatu eta aldatu daiteke

    9 Erremintak biltegi eta beso aldatzaileetan (halakorik izanez gero) nola kokatuta dauden ikusi eta kudeatu daiteke.

    9 Erreminta-aldaketaren prozesuari buruzko informazioa ikus daiteke: M06 exekutatzean egiten den eragiketa, kudeatzailearen egoera, erreminta-aldaketaren egoera (exekuzioan edo geldirik), erreminta-aldaketan erabiltzen ari den biltegia (aldaketa abian badago) eta erreminta-aldaketaren prozesua errore-egoeran dagoen ala ez.

    9 Biltegietako erreminta bat kargatu eta deskargatu daiteke buruaren bitartez, maniobra eginez

    9 Tauletako edukia gorde daiteke

    9 Tauletako edukia berreskuratu daiteke

    9 Tauletako edukia inprimatu daiteke

    9 Taulak hasieratu daitezke

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 194

    12.1 Taulen aurkezpena eta eragiketa komunak

    Taulak hautatu

    Eragiketa modu honek taula bat baino gehiago ditu. Softkey menu horizontalaren bidez hautatzen dira taulak.

    Softkeya Taula

    Erreminten taula

    Taula honetan erreminta erabilgarrien zerrenda eta erreminta bakoitzari dagozkion datuak definitzen dira. Erreminta-taula komuna da biltegi guztientzat.

    Erreminta aktiboen taula

    Kanal bakoitzean aktibo dagoen erreminta eta hari dagozkion datuak bistaratzen dira taula honetan.

    Aldaketa-prozesua

    Kanal bakoitzean exekutatzen ari diren erreminta-aldaketak monitorizatzen dira taula honetan.

    Biltegi-taula (taula bat dago biltegi bakoitzeko)

    Biltegi bakoitzaren kasuan, erreminten kokapena eta geratzen zaien bizitza (erreminten bizitzaren kontrola aktibo badago) bistaratzen dira. Biltegian beso aldatzailerik izanez gero, bertan dagoen erreminta bistaratzen da.

    Nahi izanez gero, biltegi motaren deskribapena ere ikus daiteke.

    Softwarearen konfigurazioaren arabera (tornua edo fresatzeko makina), biltegi-taularen ikonoa bata edo bestea izango da.

    Taula horietako bat hautatzen denean, pantailan bistaratuko da, eta ikonoen menu bertikalean taula horri dagozkion ikonoak erakutsiko dira. Kapitulu honetako hurrengo ataletan taula bakoitzean egin daitezkeen eragiketak eta ikonoei buruzko deskribapen xehatuagoa ematen da.

    Aurreko menuko tekla sakatzen bada, baliogabetu egingo da taula aktiboaren hautaketa. Taularik hautatuta ez badago, taula guztiak gorde edo berreskuratu daitezke ikonoen menu bertikalean.

    Taula guztiei batera aplikatzeko eragiketak

    Taularik hautatu ez bada, behean azaltzen diren softkeyak bistaratuko dira softkey menu bertikalean, taula guztiak gorde edo kargatzeko. Ikus "12.1.3 Taulak gorde eta kargatu" (196. orrialdea).

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    195

    ` Taulak gorde

    Taula guztietako datuak gordetzen ditu.

    ` Taulak berreskuratu

    Aurrez gordetako taula guztien datuak berreskuratzen ditu.

    Tauletan testu bat bilatu

    Biltegiko posizioen eta erreminten zerrendan testu bat edo balio bat bilatu daiteke. Bilaketa hori softkey menu bertikalaren bidez abiarazten da.

    Ikono honek bilaketa abiarazten du. Ikonoa sakatu ondoren, elkarrizketa-koadro bat irekitzen du CNCak, bilaketa-irizpidea definitzeko. Definitutako irizpidea mantendu egingo da beste irizpide berri bat definitu arte.

    Bilaketa-irizpide bat jada definituta dagoenean bistaratuko da ikono hau; definitutako bilaketa-irizpidearekin bat datorren hurrengo aukera bilatzen du.

    Sakatu [ENTER] tekla bilaketa abiarazteko edo bilaketarekin jarraitzeko, eta definitutako irizpidearekin bat datorren lehen aukeraren gainean jarriko da fokua. Ikono horietakoren bat sakatzen den bakoitzean, definitutako irizpidearekin bat datorren hurrengo aukera bilatzeko edo beste bilaketa bat definitzeko aukera ematen du CNCak.

    Bilaketa eten egin daiteke [ESC] tekla sakatuz.

    Bilaketa-irizpideak definitu

    Ikono horietakoren bat sakatzen den bakoitzean elkarrizketa-koadro bat bistaratzen da, bilaketa-irizpideak definitzeko. Koadro horretan, datu hauek definitu daitezke:

    9 Bilatu nahi den testua edo balioa

    9 Bilaketa hasiko den puntua, hau da, taula-hasiera edo kurtsorearen posizioa

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 196

    Testua bilatu

    Kurtsorea koadroko elementu batetik bestera desplazatzen du

    Multzo bateko aukera bat hautatzen du

    Bilaketa abiarazten du

    Bilaketa baliogabetu eta elkarrizketa-koadroa ixten du

    Taulak gorde eta kargatu

    Softkey menu bertikalaren bidez, tauletako datuen segurtasun-kopia bat egin daiteke (hala egitea gomendatzen da). Beharrezkoa izanez gero, tauletako datuak berehala berreskuratu daitezke fitxategi horien bidez.

    Taula bakoitzaren datuak ASCII formatuko fitxategi batean gordetzen dira. Fitxategi horiek CNCan, diskete batean edo ethernet bidez konektatuta dagoen beste edozein gailutan (CNCan, ordenagailuan eta abar) gorde daitezke. Besterik adierazi ezean, fitxategiak "C:\CNC8070\ MTB\ DATA" karpetan edo hautatutako azken direktorioan gordetzen dira.

    Taula bakoitzeko datuak behean azaltzen diren fitxategietan gordetzen dira. Aldaketa-prozesuak monitorizatzen diren taula informaziorako da eta ezin da horren kopiarik egin.

    Taula Fitxategia

    Erreminten taula Tools.TPT

    Erreminta aktiboen taula Toolsact.TPA

    Biltegi-taula (biltegi bakar bat izanez gero) Magazine.TPM

    Biltegi-taula (biltegi bat baino gehiago izanez gero) Magazine1. TPM Magazine4.TPM

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    197

    Taulak gorde eta kargatzean kontuan hartu beharreko datuak

    Taulak banan-banan gorde daitezke, baina beti taula guztien kopia bat egitea gomendatzen da. Gainera, taulak kargatzeko orduan ohar hauek hartu behar dira kontuan:

    9 Biltegi-taulak eta erreminta aktiboen taulak hasieratu egiten dira erreminta-taula kargatzean. Erreminta erabilgarrien zerrenda aldatzen denean, zerrenda hori eta erreminten kokapena (biltegian nahiz buruetan) bat ez etortzea gerta liteke. Horregatik, erreminta-taula kargatu ondoren, definitu (edo kargatu) egin behar dira biltegi-taulak eta erreminta erabilgarrien taula (erremintaren bat aktibo egonez gero), ordena horretan.

    9 Erreminta aktiboen taula hasieratu egiten da biltegi-taula kargatzean. Hain zuzen ere, biltegi-taulak kargatu ondoren erreminten kokapen berria eta erreminta aktiboak bat ez etortzea gerta liteke. Horregatik, erreminta aktiboen taula kargatu egin behar da biltegi-taula kargatu ondoren.

    Taulak gorde

    Taulak banan-banan edo guztiak batera gorde daitezke. Bi kasuetan, taulak softkey menu bertikalaren bidez gordetzen dira behean azaltzen diren ikono horietakoren bat sakatuz.

    Taula guztiak batera gordetzen ditu:

    Taula guztiak batera gordetzeko, hautatu gabe egon behar dute taula guztiek. Ikus "12.1.1 Taulak hautatu" (194. orrialdea).

    Taulak banan-banan gordetzen ditu:

    Taulak banan-banan gordetzeko, hautatu taulak softkey menu horizontalaren bidez.

    Dagokion ikonoa sakatu ondoren, datu-fitxategiak non gorde nahi diren galdetuko du CNCak. Hautatu zein karpetatan gorde nahi diren datuak eta sakatu [ENTER] tekla. Hautaketa-prozesua baliogabetu daiteke [ESC] tekla sakatuz.

    Taulak berreskuratu

    Tauletako datuak ASCII formatuko fitxategietatik berreskuratzeko aukera ematen du. Taulak banan-banan edo guztiak batera kargatu daitezke. Bi kasuetan, taulak softkey menu bertikalaren bidez gordetzen dira behean azaltzen diren ikono horietakoren bat sakatuta.

    Taula guztiak batera kargatzen ditu:

    Taula guztiak batera kargatzeko, hautatu gabe egon behar dute taula guztiek. Ikus "12.1.1 Taulak hautatu" (194. orrialdea).

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 198

    Taulak banan-banan kargatzen ditu:

    Taulak banan-banan kargatzeko, softkey menu horizontalaren bidez hautatu taulak. Taula guztietako datuak kargatu nahi badira (hala egitea gomendatzen da), kargatze-prozesuan ordena jakin bat bete behar da datuen koherentzia bermatzeko.

    Dagokion ikonoa sakatu ondoren, datu-fitxategiak non dauden galdetuko du CNCak. Nahi den karpeta hautatu eta sakatu [ENTER] tekla. Hautaketa-prozesua baliogabetu daiteke [ESC] tekla sakatuta.

    Taulak kargatzeko errespetatu beharreko ordena

    Arestian aipatu den moduan, bi modu daude ASCII fitxategietatik tauletako datuak kargatzeko: batetik, taula guztiak batera kargatu daitezke, eta, bestetik, taulak banan-banan hautatu eta horiei dagozkien datuak kargatu daitezke.

    ` Taula guztiak batera kargatu

    Kasu honetan, CNCak berak ezartzen du datuak kargatzeko bete beharreko ordena.

    ` Taulak banan-banan kargatzen direnean errespetatu beharreko ordena

    Taulak banan-banan hautatu eta horiei dagozkien datuak kargatzen dira. Kasu honetan, honako ordena hau bete behar da taulak kargatzeko orduan:

    1. Lehenik eta behin, erreminta-taula kargatu

    Taula horrek sistemako erremintak definitzen ditu. Biltegi-taulak eta erreminta aktiboen taula hasieratu egiten dira erreminta-taula kargatzean.

    2. Gero, biltegi-taulak kargatu

    Erreminten zerrenda aldatu denez, biltegi-taulak kargatu beharko dira, erreminta berriak biltegi-tauletan edo erreminta aktiboen taulan dauden erremintak direla bermatzeko.

    3. Azkenik, erreminta aktiboen taula kargatu

    Biltegi-taulak kargatu ondoren, erreminten kokapena eta erreminta aktiboak bat ez etortzea gerta liteke.

    Taulak inprimatu

    Taula batzuk fitxategi gisa inprimatu daitezke (PRN formatuan) edo CNCarekin lotuta dagoen inprimagailu batean. Taulak fitxategi gisa gordetzen direnean, fitxategi horiek CNCan, diskete batean edo ethernet bidez konektatuta dagoen beste edozein gailutan (CNCan, ordenagailuan eta abar) gorde daitezke. Besterik adierazi ezean, fitxategiak "C:\CNC8070\ USERS\ Reports" karpetan gordeko dira.

    Bi kasuetan, taulak softkey menu bertikalaren bidez inprimatzen dira behean azaltzen den ikonoa-ren bitartez.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    199

    Ikono honek inprimatzea abiarazten du. Ikonoa sakatu ondoren, elkarrizketa-koadro bat bistaratuko du CNCak eta taula non (inprimagailuan edo fitxategian) inprimatu nahi den galdetuko du.

    Taula non inprimatu

    Taula non inprimatu nahi den hautatzen du

    Grafikoa inprimatzen du

    Inprimatzea baliogabetzen du

    Taula non inprimatu nahi den hautatu ondoren, sakatu [ENTER] tekla, taula inprimatzen hasteko. Sakatu [ENTER] tekla hautaketa ezesteko.

    12.2 Erreminten taula

    Taula honetan erreminta erabilgarrien zerrenda eta erreminta bakoitzari dagozkion datuak definitzen dira. Erreminten zerrenda komuna da sistema osoarentzat, eta, beraz, komuna da biltegi erabilgarri guztientzat. Erremintak definitu ondoren, biltegi desberdinetan banatu daitezke.

    Taula bi paneletan banatua dago. Panelez aldatzeko, sakatu panelez aldatzeko tekla.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 200

    Ezkerreko panelean erreminta erabilgarrien zerrenda bistaratzen da. Bertan, honako datu hauek adierazten dira: erreminta bakoitza zein posizio eta biltegitan dagoen, erreminta lurreko erreminta den edo hura kanalen batean aktibo dagoen.

    Eskuineko panelean zerrendatik hautatutako erremintaren datuak bistaratzen dira. Eskuineko panelean erakusten diren datuak softkey menu bertikalaren bidez hautatu daitezke. Ikus "12.2.3 Erreminta-datuen deskribapena" (203. orrialdea).

    Erreminten inguruan

    Erreminta bakoitza zenbaki baten bidez identifikatzen da; zenbaki hori bakarra da sistema osoarentzat, eta beraz, ez da errepikatuta egongo ez biltegietan eta ez lurreko erremintetan ere. Erreminta bakoitzaren kasuan, datu hauek adieraziko dira: erreminta zein posizio eta biltegitan dagoen, erreminta lurreko erreminta den edo hura kanalen batean aktibo dagoen.

    ` Lurreko erremintak

    Biltegietan gordetzen ez diren eta eskuz kargatzen diren (halakorik eskatzen denean) erremintei deritze lurreko erreminta. Erreminta-taulan ere definitzen dira, baina ez daude biltegiko posizioekin lotuta.

    Lurreko erremintak kargatu eta deskargatzea orokorra da sistema osoarentzat, eta beraz, ez dago biltegi edo kanal jakin batekin lotuta.

    Softkeyen menu bertikaleko ikonoen deskribapena

    Softkey menu bertikaleko aukerak taula aktiboaren arabera aldatzen dira.

    Hautatu den taulari dagozkion aukera guztiak softkey menu bertikalean erabilgarri daude. Menuan bistaratzen den aukera multzoa "+" ikonoari dagokion softkeyaren bidez alda daiteke; hura sakatzean, beste aukera multzo bat bistaratzen da.

    Erreminta-taularen kasuan, behean azaltzen diren aukerak bistaratzen dira. Taula bi paneletan banatua dago. Aukera batzuk bi paneletan erabil daitezke, baina beste batzuk panel batean bakarrik erabil daitezke.

    ` Bistaratze-unitateak (milimetroak/hazbeteak)

    Datuak adierazteko erabiltzen diren unitateak aldatzeko aukera ematen du. Datuak bistaratzeko eta datuak idazteko bakarrik balio du unitate-aldaketak. Programazioan, G70 edo G71 funtzio aktiboaren bidez definitutako unitateak hartzen dira kontuan.

    Hautatuta dauden unitateak (milimetro edo hazbeteak) koloretan nabarmenduta bistaratzen dira.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    201

    ` Testua bilatu

    Erreminten zerrendan testu bat bilatzeko aukera ematen du. Ikus "12.1.2 Tauletan testu bat bilatu" (195. orrialdea).

    ` Erreminta gehitu

    (Erreminten zerrendan bakarrik erabil daiteke ikono hau). Erreminta berri bat gehitzen du zerrendan.

    ` Erreminta ezabatu

    (Erreminten zerrendan bakarrik erabil daiteke ikono hau).

    Erreminta bat ezabatzen du zerrendatik. Erreminta bat ezin da ezabatu biltegian baldin badago.

    ` Datu bat ezabatu

    (Erremintaren datuetan bakarrik erabil daiteke ikono hau).

    Kurtsorearen azpiko datua ezabatzen du. Datu bat ezabatzean, hark definituta duen balio lehenetsia hartzen du.

    ` Erreminten taula konfiguratu

    (Erremintaren datuetan bakarrik erabil daiteke ikono hau). Erreminta-taulan bistaratzen diren datuak konfiguratzeko aukera ematen du.

    ` Taula hasieratu

    Erreminta-taula hasieratzen du. CNCak komandoaren berrespena eskatuko du.

    Taulak hasieratzen direnean ezabatu egiten dira zerrendako erreminta guztiak. Erreminta erabilgarriak ezabatu direnez, erreminta aktiboen taula eta biltegi-taulak ere hasieratu egingo dira.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 202

    ` Taula gorde

    Taulako datuak fitxategi batean gordetzen ditu. Ikus "12.1.3 Taulak gorde eta kargatu" (196. orrialdea).

    ` Taula berreskuratu

    Aurrez fitxategi batean gorde diren taulako datuak berreskuratzen ditu. Ikus "12.1.3 Taulak gorde eta kargatu" (196. orrialdea).

    Erreminta-taula kargatzean, biltegi-taulak eta erreminta aktiboen taula ere hasieratu egiten direla kontuan izan.

    ` Taula inprimatu

    Taula inprimagailu lehenetsian inprimatzeko edo CNCan fitxategi gisa gordetzeko (prn formatuan) aukera ematen du. Ikus "12.1.4 Taulak inprimatu" (198. orrialdea).

    ` Zuzentzaileko informazioa kopiatu

    Bistaratzen ari den zuzentzaileko datuak kopiatzen ditu arbelean. Horrela gordetako datuak beste zuzentzaile batean itsatsi daitezke.

    ` Zuzentzaileko informazioa itsatsi

    Arbelean gordeta dauden zuzentzaileko datuak itsasten ditu.

    Erreminten zerrenda

    Erreminta-taularen ezkerreko panelean bistaratzen da erreminten zerrenda. Bertan, erabil daitezkeen erremintak eta horien posizioa erakusten da. CNCak zerrendako datuak eguneratzen ditu erreminta-aldaketa bat egiten den bakoitzean.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    203

    ` Erreminta-zenbakia

    Erremintari zenbaki bat esleitzen zaio automatikoki, zerrendan gehitzen denean. Erabiltzaileak zenbaki hori datuen leihoan alda dezake.

    ` Erremintaren izena

    Erreminta identifikatzeko izena da erabiltzaileak datuen leihoan definitu duen moduan. Zuzenean zerrendan editatu daiteke.

    ` Erremintaren posizioa

    Erreminta non dagoen adierazten du, hau da: biltegi batean, buruan edo beso aldatzailearen matxardetan.

    C1-C4 Erreminta buru batean dago.

    M1-M4 Erreminta biltegi batean dago. Kasu honetan, biltegiko zein posiziotan dagoen ere adierazten da.

    CH1-CH2 Erreminta beso aldatzailearen matxardetan dago.

    Posizio horietakoren bat bera ere adierazten ez bada, lurreko erreminta bat izango da erreminta. Lurreko erremintak ez dira biltegian gordetzen eta eskuz kargatzen dira eskatzen direnean.

    Erreminten zerrendan nola desplazatu

    Zerrendako erreminta bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea lerroz lerro desplazatzen du zerrendan barrena

    Kurtsorea orriz orri desplazatzen du zerrendan barrena

    Kurtsorea zerrendaren hasiera edo amaierara desplazatzen du

    Hautatu den erremintaren datuetan sartzen da

    Erremintaren datuen deskribapena

    Erremintaren datuak erreminta-taularen eskuineko panelean bistaratzen dira. Bertan, zerrendan hautatutako erremintaren datuak bistaratzen dira.

    Datu horiek erabiltzaileak definitu behar ditu. CNCak erreminten bizitzaren kontrola izanez baldin badu, CNCak berak eguneratzen du bizitza errealaren balioa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 204

    Erremintaren datuak bistaratu daitezela konfiguratzea

    Bistaratutako datuak softkey menu bertikalaren bidez konfiguratu daitezke.

    Ikono hau sakatzean, CNCak elkarrizketa-koadro bat bistaratzen du zein datu bistaratu nahi den hautatzeko. Datu bat ezkutatzeko, dagokion kontrol-laukia desaktibatu.

    Erreminten taula konfiguratzeko teklak

    Kurtsorea desplazatzen du

    Hautapen-laukiak aktibatzen/desaktibatzen ditu

    Definitutako konfigurazioa onartzen du

    Definitutako konfigurazioa baliogabetzen du

    Erreminta-datuen deskribapena

    Honela sailkatzen dira erremintaren datuak:

    9 Erremintaren identifikazioa

    9 Erremintaren geometria

    9 Erremintaren monitorizazioa

    9 Biltegirako informazioa

    9 Custom

    9 Oharra

    Taulako datuak hautatzeko teklak

    Multzo bateko aurreko edo hurrengo datua hautatzen du

    Aurreko edo hurrengo multzoko lehen datua hautatzen du

    Erreminta identifikatu

    Erreminta identifikatzeko informazioa: zenbakia, izena, familia, zuzentzaile kopurua eta egoera.

    ` Erreminta-zenbakia

    Erremintari zenbaki bat esleitzen zaio automatikoki, zerrendan gehitzen denean. Zenbaki hori aldatu egin daiteke, baldin eta biltegian, buruan edo beso aldatzailean ez badago.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    205

    Erreminta-zenbakia 1 eta 999.999.999 balioen arteko edozein zenbaki oso izan daiteke; besterik adierazi ezean, zerrendako lehen balio erabilgarria esleitzen zaio.

    Jada existitzen den erreminta-zenbaki bat idazten bada, erreminta horren datuak bistaratuko dira.

    ` Erremintaren izena

    Erremintaren identifikatzeko izena. Datu hau ere erreminten zerrendan definitu daiteke.

    Erremintaren izenak 32 karaktere izan ditzake.

    ` Erreminta-familia

    Antzeko ezaugarriak dituzten erremintek osatzen dituzte erreminta-familiak. Makinak erreminta-aldagailu automatikoa duenean erabiltzen da informazio hori, eta erreminta higatu bat baztertzeko edo antzeko beste erreminta batekin ordezkatzeko aukera ematen dio CNCari.

    Erreminta berri bat eskatzen den bakoitzean, erreminta hori higatuta dagoen ("bizitza errealak" "bizitza nominala" gainditu duenean) edo baztertuta dagoen analizatzen du CNCak. Erreminta higatuta edo baztertuta badago, CNCak familia bereko taulako hurrengo erreminta hautatuko du.

    Erreminta baten familiak 0 eta 99.999.999 bitarteko edozein balio oso izan dezake. 0balioak esan nahi du erremintak familiarik ez duela; beraz, 0 familiari dagozkion erremintak ezin dira beste baten bidez ordezkatu.

    ` Erreminta-zuzentzaileak

    Erreminta-zuzentzaileen kopurua. Zuzentzaile bakoitzak geometria eta monitorizaziorako datu desberdinak ditu.

    Erreminta bakoitzak 8 zuzentzaile izan ditzake gehienez. Erreminta batek zuzentzaile bat baino gehiago dituenean, elkarren segidan egon behar dute; elkarren segidan ez dauden zuzentzaileak ez dira onartuko.

    Fresatzeko makinaren erreminta baten adibidea. Erremintak zuzentzaile bat du ezkerreko irudian eta bi eskuineko irudian.

    ` Erremintaren egoera

    Erremintaren egoera adierazten du. Erreminta honako egoera hauetakoren batean egon daiteke:

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 206

    Egoera Esanahia

    Erabilgarri Erreminta erabilgarri dago

    Higatua "Bizitza errealak" "bizitza nominala" gainditzen du

    Baztertua PLCak baztertu egin du erreminta

    Erreminten bizitzaren gaineko kontrola dagoenean, CNCak erakutsiko ditu "Higatuta" eta "Baztertuta" adierazleak, aurreko kasu horietako bat gertatzen denean.

    Erremintaren geometria

    Eremu honetan erreminta motari buruzko datuak eta neurriei buruzkoak bistaratzen dira. Geometria-datuak erreminta motaren araberakoak dira. Hautatutako erreminta motarekin bat datozen datuak bakarrik erakusten dira taulan.

    Datuak definitzeko orduan, irudi informatzaile desberdinak bistaratzen dira definitzen ari den datuaren arabera. Horrez gain, hautatuta dagoen datuaren deskribapena bistaratzen da pantailaren behealdean.

    Behean azaltzen diren hotkey horien bidez sar daiteke geometriarekin loturiko datuetan:

    Hotkeya Sarbidea

    L Luzera, luzetarako higadura eta sorbatzaren luzera

    R Erradioa, erradioaren higadura, puntaren erradioa eta puntaren erradioaren higadura.

    A Sarrera-angelua

    0 Ardatz bakoitzeko offsetak

    Zuzentzailea hautatu

    Geometria-datuak erreminta-zuzentzailearekin lotuta daude. Erremintak zuzentzaile bat baino gehiago izanez gero, bistaratzen ari diren datuak zein zuzentzaileri dagozkion adierazten da erreminta-zenbakiaren bidez, eta horrez gain, aurreko edo hurrengo zuzentzailea hautatzeko aukera ematen du. Zuzentzailea aldatzeko, jarri fokua botoien gainean eta sakatu [SPACE] tekla.

    Zuzentzaile-zenbakia eta aurreko edo hurrengo zuzentzailea hautatzeko aukera. Kasu honetan, erremintaren bigarren zuzentzailearen datuak bistaratzen dira.

    Erreminta eta eragiketa mota

    Instalatutako softwarea edozein izanik ere, fresatzeko makinaren nahiz tornuaren erremintak definitu daitezke. Egin ditzakeen eragiketen arabera definituko da erreminta. Erreminta proposaturiko eragiketekin bat ez badator, "Beste batzuk" eragiketa esleituko zaio hari.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    207

    Eragiketa hautatu ondoren, erreminta erabilgarriak bistaratzen dira. Laguntza gisa, hautatu den erreminta motaren araberako grafiko bat bistaratzen da.

    Erremintaren geometria definitzeko datuek bat etorri behar dute hautatutako erremintarekin. Hautatutako erremintarekin bat datozen datuak bakarrik bistaratuko dira.

    Eragiketa Erreminta mota

    Fresaketa:

    (A) Fresa laua

    (B) Fresa torikoa

    (C) Fresa esferikoa

    (D) Disko-fresa

    Otxabuketa:

    (A) Otxabua

    Artekatu/trontzatu:

    (A) Karratua

    Zulaketa:

    (A) Barautsa

    Mandrinaketa:

    (A) Mandrila

    Torneatua:

    (A) Erronbikoa

    (B) Karratua

    (C) Biribila

    Lauketa:

    (A) Lautzeko fresa

    Hariztatzea:

    (A) Hortza

    (B) Hariztatzeko ardatza

    Neurtzeko zunda

    Beste batzuk Proposaturiko eragiketekin bat ez datozen erremintak definitzeko

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 208

    ` Ardatzen orientazioa torneaketan

    Ikono baten bidez definitzen da eta torneatzeko erreminta bat definitzen denean bakarrik bistaratuko da ikono hori.

    Ardatzen orientazioa tornu motak (horizontala edo bertikala), dorrearen posizioak eta buruaren posizioak (eskuinera edo ezkerrera) erabakiko du.

    ` Erremintaren kalibraketa-puntua edo forma-faktorea

    Ikono baten bidez definitzen da eta torneatzeko erreminta bat definitzen denean bakarrik bistaratuko da ikono hori.

    Forma-faktoreak erremintaren punta kalibratua zein den adierazten du, hau da, erradioaren konpentsazioa aplikatzeko CNCak kontrolatzen duen puntua. Forma-faktorea aldatu egiten da makinako ardatzen orientazioaren arabera.

    ` Erreminta-etxearen orientazioa

    Ikono baten bidez definitzen da eta ikono hori kasu hauetan bistaratuko da:

    9 Tornuetan, erreminta guztietan

    9 Fresatzeko makinetan, torneatzeko erremintetan bakarrik

    Erreminta hori luzetarako mekanizazioetarako edo mekanizazio erradialetarako erreminta den adierazten du erreminta-etxeak. Tornu-erreminten kasuan, erremintako ardatzen orientazioaren arabera dago ikonoaren esanahia.

    Tornu horizontala. Mekanizazio erradiala

    Tornu bertikala. Luzetarako mekanizazioa

    ` Mekanizazioaren noranzkoa

    Mekanizazioaren noranzkoa ikono baten bidez definitzen da eta ikono horrek erremintaren mekanizazio-noranzkoa adieraziko du.

    Ikonoa Mekanizazioaren noranzkoa

    Noranzkoa definitu gabe dago

    Mekanizazioaren noranzkoa eskuinaldera definitua dago

    Mekanizazioaren noranzkoa ezkerraldera definitua dago

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    209

    Erreminta berri bat definitzen denean, hari ez zaio biraketa-noranzkorik esleituko lehenespenez. Exekuzioan, erremintak programatutako noranzkoan (M3/M4) egingo du bira.

    Taulan erremintari biraketa-noranzko jakin bat ezartzen zaionean, taulako biraketa-noranzkoa eta programatutako biraketa-noranzkoa (M03/M04) bat datozen egiaztatzen du exekuzioan CNCak. Bi noranzko-biraketak ez badatoz bat, CNCak dagokion errorea bistaratuko du. CNCak egiaztapen hori egiten du M03, M04 edo M06 funtzioren bat programatzen den bakoitzean.

    ` "L" - Erremintaren luzera

    Tornu-erremintak ez diren beste erremintetan bakarrik bistaratzen da datu hau. Tornu-erreminten neurriak offseten bidez definitzen dira.

    ` "R" - Erremintaren erradioa

    Tornu-erremintak ez diren beste erremintetan bakarrik bistaratzen da datu hau. Tornu-erreminten neurriak offseten bidez definitzen dira.

    L Erremintaren luzera

    R Erremintaren erradioa

    Lc Ebaketa-luzera

    ` "LW" "RW" Luzera- eta erradio-higadura

    Erremintaren luzeraren eta erradioaren higadura-zuzentzailea. CNCak higaduraren balioa eransten du luzera eta erradio nominalean, erremintaren luzera erreala (L + LW) eta erradio erreala (R + RW) kalkulatzeko.

    Hasierako luzera Higadura Amaierako luzera

    50 0,2 50,2

    50 -0,2 49,8

    -50 0,2 -49,8

    -50 -0,2 -50,2

    Higaduraren balioa inkrementala edo absolutua den definitu daiteke erreminta-taulan. Bi kasuetan, higadura 0an hasieratzen da higaduraren balioa ezabatu baldin bada edo 0 balioa eman baldin bazaio. Ikus "Higaduren balio inkrementala edo absolutua idatziko den hautatu." (209. orrialdea).

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 210

    Higadura inkrementalaren kasuan, erabiltzaileak idatzitako balioa gehituko zaio (edo kenduko zaio, negatiboa izanez gero) higadurak lehendik zuen balio absolutuari. Balio berria onartzeko [ENTER] tekla sakatu ondoren, higaduraren eremuan erdietsitako balio absolutua bistaratuko da.

    Hasierako higadura Higadura inkrementala Higadura, guztira

    1 0,2 1,2

    1 -0,2 0,8

    -1 0,2 -0,8

    -1 -0,2 -1,2

    ` "A" - Hortzaren angelua

    Datu hau tornu-erremintetan bakarrik bistaratzen da.

    ` "C" - Ebaketa-angelua

    Datu hau tornu-erremintetan bakarrik bistaratzen da.

    ` "B" - Hortzaren zabalera

    Datu hau tornu-erremintetan bakarrik bistaratzen da.

    A Hortzaren angelua

    C Ebaketa-angelua

    B Hortzaren zabalera

    Lc Ebaketa-luzera

    ` "Rp" - Puntaren erradioa

    Erreminta-puntaren erradioa.

    ` "RpW" - Puntaren erradioaren higadura

    Erreminta-puntaren erradioaren higadura-zuzentzailea. CNCak higaduraren balioa gehitzen du puntaren erradio nominalean, puntaren erradio erreala (Rp+RpW) kalkulatzeko.

    Higaduraren balioa inkrementala edo absolutua den definitu daiteke erreminta-taulan. Bi kasuetan, higadura 0an hasieratzen da higaduraren balioa ezabatu baldin bada edo 0 balioa eman baldin bazaio. Ikus "Higaduren balio inkremental edo absolutua idatziko den hautatu." (209. orrialdea).

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    211

    Higadura inkrementalaren kasuan, erabiltzaileak idatzitako balioa gehituko zaio (edo kenduko zaio, negatiboa izanez gero) higadurak lehendik zuen balio absolutuari. Balio berria onartzeko [ENTER] tekla sakatu ondoren, higaduraren eremuan erdietsitako balio absolutua bistaratuko da.

    ` "Lc" - Ebaketa-luzera

    Ebaketa-sorbatzaren luzera.

    ` "Ae" - Sarrera-angelua

    Tornu-erremintak ez diren beste erremintetan bakarrik bistaratzen da datu hau. Hutsuneen mekanizazioan sakontzeko sarrera-angelua.

    ` Erremintaren offsetak (luzerakoak) eta offseten higadura

    Ardatz bakoitzean erremintaren neurriak definitzeko erabiltzen dira offsetak. Tornu-erreminten neurriak offset hauen bidez definitzen dira; gainerako erremintak neurtzeko, offset horiek edo luzera eta erradioa erabil daitezke.

    Erreminta horiek torneatzeko bakarrik ez direnean fresa eta barautsen kasuan, adibidez, erremintaren posizioa definitzeko ere erabil daitezke offsetak erreminta-etxe edo bitarteko erreminta bat erabiltzen denean. Kasu horretan, luzeraren eta erradioaren bidez definitzen dira erremintaren neurriak.

    Offsetei eta offseten higadurei dagozkien zeinu-irizpideak TOOLOFSG makina-parametroaren bidez definituta daude.

    TOOLOFSG Esanahia

    Erremintaren kalibraketak offset negatibo bat itzultzen du. Offsetaren higadurak balio positiboa izan behar du.

    Erreminta-kalibraketak offset positibo bat itzultzen du. Offsetaren higadurak balio negatiboa izan behar du.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 212

    Higaduraren balioa inkrementala edo absolutua den definitu daiteke erreminta-taulan. Bi kasuetan, higadura 0an hasieratzen da higaduraren balioa ezabatu baldin bada edo 0 balioa eman baldin bazaio. Ikus "Higaduren balio inkrementala edo absolutua idatziko den hautatu." (209. orrialdea).

    Higadura inkrementalaren kasuan, erabiltzaileak idatzitako balioa gehituko zaio (edo kenduko zaio, negatiboa izanez gero) higadurak lehendik zuen balio absolutuari. Balio berria onartzeko [ENTER] tekla sakatu ondoren, higaduraren eremuan erdietsitako balio absolutua bistaratuko da.

    Hasierako higadura Higadura inkrementala Higadura, guztira

    1 0,2 1,2

    1 -0,2 0,8

    -1 0,2 -0,8

    -1 -0,2 -1,2

    Higaduren balio inkrementala edo absolutua idatziko den hautatu

    Erreminta-zuzentzailearen higadurei (luzeraren, erradioaren, puntaren erradioaren eta offseten higadurei) balio absolutua edo inkrementala eman dakieke. Erreminta-taulan, horiei dagokien eremuetan bistaratzen den balioa absolutua da beti.

    Ikono hau sakatzean, erreminta-taula konfiguratzeko elkarrizketa-koadroa bistaratzen du CNCak. Koadro horretan, higadurei balio inkrementala (laukia aktibatuta) edo balio absolutua (laukia desaktibatuta) emango zaien definitu daiteke. Lehenespenez, balio absolutua emango zaio higadurari.

    Higadura inkremental bat hautatzen denean, baimendutako gehienezko gehikuntza definitu daiteke; lehenespenez, gehikuntza hori 0,5 mm-koa (0.019685 hazbete) izango da. Datu horrek editatu beharreko higaduraren gehikuntza mugatzen du, ez baimendutako higadura absolutu maximoa. Baliorik definitzen ez bada (datu hutsa), ez da mugarik izango higaduraren gehikuntza sartzeko orduan.

    Erreminta kalibratzeko moduan ere aplikatuko da erreminta-taulan definitutako aukera.

    Erremintaren bizitza monitorizatzea

    Erremintaren bizitzaren kontrolari dagozkion datuak bistaratzen dira multzo honetan. Zuzentzaile bat baino gehiago dituen erreminta bat definitu baldin bada, zuzentzaile bakoitzaren egoera kudeatu ahal izango da.

    Erreminta baten bi zuzentzaileren edo gehiagoren bizitza kudeatzen denean, erreminta baztertu egin den bakarrik jakinarazten da biltegiko posizioen zerrendan (biltegi-taula).

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    213

    ` Mota

    Erremintaren bizitza monitorizatzeko modua (denboraren edo eragiketen arabera) aktibatu eta hautatzeko aukera ematen du.

    ` Bizitza nominala

    Erremintak egin dezakeen mekanizazio-denbora (minututan) edo eragiketa kopurua.

    ` Bizitza erreala

    Mekanizazioan daraman denbora edo egin duen eragiketa kopurua. Erreminta erabiltzen denean, CNCak balio hau eguneratzen du.

    Erreminten biltegia

    Informazio hau ezin da aldatu, baldin eta erreminta hori buruan, beso aldatzailean edo biltegian badago.

    ` Tamaina

    Erremintaren tamaina. Erremintaren tamainak mugatu egiten du biltegian okupatu dezakeen posizio kopurua.

    Tamaina Erremintak biltegian okupatzen dituen posizioak

    Txikia Bere posizioa bakarrik okupatzen du. Ez du posizio estrarik okupatzen

    Ertaina Posizio estra erdia okupatzen du eskuinetara eta ezkerretara

    Handia Posizio estra bat okupatzen du eskuinetara eta ezkerretara

    Pertsonalizatua Erabiltzaileak definitzen du erremintak eskuinetara eta ezkerretara okupatzen duen posizio kopurua

    (A) Erreminta txikia

    (B) Erreminta ertaina

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 214

    ` Posizioak eskuinetara / Posizioak ezkerretara

    Biltegian erremintarentzat gorde den eremua, haren eskuinetara eta ezkerretara.

    Erremintaren tamaina "Pertsonalizatua" denean definitu daiteke datu hau.

    ` Berezia

    Erremintak posizio bera okupatzen du beti biltegian.

    Custom

    Fabrikatzaileak definitutako datuak dira.

    ` datua / 2. datua

    Fabrikatzaileak hautatutako informazioa bistaratzen da zenbakizko formatuan.

    ` datua / 4. datua

    Fabrikatzaileak hautatutako informazioa bistaratzen da formatu bitarrean.

    Oharra

    Erremintarekin loturiko oharra.

    12.3 Erreminten taulako eragiketak

    Erreminta-taula editatu

    Taula hasieratu

    CNCa "READY" egoeran dagoenean bakarrik hasieratu daiteke taula. Taula softkey menu bertikalaren bidez hasieratzen da.

    Taula hasieratzen denean zerrendako erreminta guztiak ezabatzen dira, baita buruan eta beso aldatzailean daudenak ere. Erreminta erabilgarriak ezabatu direnez, erreminta aktiboen taula eta biltegi-taulak ere hasieratu egingo dira.

    Erreminta bat zerrendan gehitu edo ezabatu

    Erreminta bat hautatuta dagoenean bakarrik gehitu edo ezabatu daiteke erreminta bat zerrendan. Bi eragiketa horiek softkey menu bertikalaren bidez egiten dira.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    215

    ` Erreminta bat zerrendan gehitu

    Erreminta berri bat gehitzen du zerrendan. Zerrendan libre dagoen lehen posizioan gehitzen da erreminta.

    ` Erreminta bat zerrendatik ezabatu

    Erreminta bat ezabatzen du zerrendatik. Erreminta bat ezin da zerrendatik ezabatu baldin eta biltegian, buruan edo beso aldatzailean badago.

    Datuak editatu

    Pauso hauek bete behar dira erreminta-taulako datuak idazteko:

    1. Hautatu zerrendan zein erreminta definitu nahi den eta sakatu [ENTER] tekla erreminta horren datuetan sartzeko

    2. Konfiguratu taula, definitu nahi diren datuak bakarrik ikusteko eta gainerako guztiak ezkutatzeko

    3. Definitu erremintaren datuak. Balio berri bat definitzen den bakoitzean, sakatu [ENTER] tekla hura onartzeko

    Erreminta batek zuzentzaile bat baino gehiago dituenean, zuzentzaile baten datu guztiak beste

    zuzentzaile batean kopiatu daitezke. Eragiketa hori softkey menu horizontalaren bidez egiten da.

    Softkey horien bidez, bistaratzen ari den zuzentzaileko datuak arbelean kopiatu daitezke, eta gero, datu horiek beste zuzentzaile batean itsatsi.

    4. Taulako datuen segurtasun-kopia bat egin fitxategi batean

    Erreminta-taulako datuak editatzeko teklak

    Kurtsorea taulako datuetan barrena desplazatzen du

    Balio berria onartzen du

    Hautapen-laukiak aktibatzen/desaktibatzen ditu eta goitibeherako menuak irekitzen/ixten ditu

    Kurtsorea datu baten barnean desplazatzen du

    Oharraren aurreko edo hurrengo lerroa hautatzen du

    Kurtsorea ohar baten lerroaren hasierara eta amaierara desplazatzen du

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 216

    12.4 Erreminta aktiboen taula

    Erreminta erabilgarrien zerrenda eta kanal bakoitzeko erreminta aktiboa bistaratzen dira erreminta aktiboen taulan.

    Taula bi paneletan banatua dago. Panelez aldatzeko, sakatu panelez aldatzeko tekla.

    (A) Erreminten zerrenda

    (B) Erreminta aktiboak

    (C) Zerrendan hautatutako erreminta

    Ezkerreko panelean erreminta erabilgarrien zerrenda bistaratzen da, eta eskuinekoan, kanal bakoitzeko erreminta aktiboaren datuak.

    Erreminten zerrenda

    Datu hauek adierazten dira: erreminta bakoitza zein posizio eta biltegitan dagoen, erreminta lurreko erreminta den edo hura kanalen batean aktibo dagoen. Erreminta-aldaketa bat egiten den bakoitzean, CNCak zerrendako datuak eguneratzen ditu.

    Erreminta-taulan bistaratzen den zerrenda bera da. Ikus "12.2.2 Erreminten zerrenda" (202. orrialdea).

    Erreminta aktiboak

    Kanal bakoitzeko erreminta aktiboen datuak eta zerrendan hautatutako erremintaren datuak bistaratzen dira. Gainera, buruko erreminta aldatzeko aukera ematen du. Ikus "12.4.2 Buruko erreminta aldatu" (215. orrialdea).

    Pantaila honen bidez ezin dira erremintaren datuak editatu. Bistaratzen diren datuak erreminta-taulan definitzen dira.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    217

    Softkeyen menu bertikaleko ikonoen deskribapena

    Softkey menu bertikaleko aukerak aldatu egiten dira taula aktiboaren arabera.

    ` Bistaratze-unitateak (milimetroak/hazbeteak)

    Datuak adierazteko erabiltzen diren unitateak aldatzeko aukera ematen du. Datuak bistaratzeko eta datuak sartzeko bakarrik balio du unitate-aldaketak. Programazioan, G70 edo G71 funtzio aktiboaren bidez definitutako unitateak hartzen dira kontuan.

    Hautatuta dauden unitateak (milimetro edo hazbeteak) koloretan nabarmenduta bistaratzen dira.

    ` Taula hasieratu

    Erreminta-taula hasieratzen du. CNCak komandoaren berrespena eskatuko du.

    Taulak hasieratzen direnean ezabatu egiten dira zerrendako erreminta guztiak. Erreminta erabil-garriak ezabatu direnez, erreminta aktiboen taula eta biltegi-taulak ere hasieratu egingo dira.

    ` Taula gorde

    Taulako datuak fitxategi batean gordetzen ditu. Ikus "12.1.3 Taulak gorde eta kargatu" (196. orrialdea).

    ` Taula berreskuratu

    Aurrez fitxategi batean gorde diren taulako datuak berreskuratzen ditu. Ikus "12.1.3 Taulak gorde eta kargatu" (196. orrialdea).

    Erreminta-taula kargatzean, biltegi-taulak eta erreminta aktiboen taula ere hasieratu egiten dira.

    ` Taula inprimatu

    Taula lehenetsitako inprimagailuan inprimatzeko edo CNCan fitxategi gisa gordetzeko (prn formatuan) aukera ematen du. Ikus "12.1.4 Taulak inprimatu" (198. orrialdea).

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 218

    Buruko erreminta aldatu

    Erreminta aktiboen paneletik alda daiteke buruetako erreminta. Buruan jarriko den erremintak erreminta-taulan definituta egon behar du.

    Pauso hauek bete behar dira erreminta aktiboa aldatzeko:

    1. Kurtsorearen bidez, aldatu nahi den erreminta aktiboa hautatu eta erreminta berriaren zenbakia idatzi.

    2. Sakatu [START] tekla erreminta automatikoki kargatzeko edo [ENTER] tekla, erreminta eskuz aldatu ondoren, posizioen zerrenda eguneratzeko.

    3. Erreminten zerrendan erreminta buruan dagoela adieraziko da.

    12.5 Aldaketa-prozesuaren egoera-taula

    Kanal bakoitzean exekutatzen ari diren erreminta-aldaketak monitorizatzen dira pantaila honetan.

    Datu hauek adierazten dira aldaketa-prozesu bakoitzean:

    9 Hautatutako aldaketa mota eta bertan inplikatutako biltegia.

    M06 funtzioa exekutatzean gauzatuko den edo momentuan gauzatzen ari den eragiketa motari deitzen zaio aldaketa mota. Bi aldaketa mota egin daitezke: batetik, buruan erreminta bat kargatu daiteke, eta bestetik, buruaren bidez, biltegiko lurreko erreminta bat kargatu eta deskargatu daiteke.

    9 "Exekuzioan" LEDak aldaketa-prozesua abian dela eta biltegia eragiketaren bat egiten ari dela jakinarazten du.

    9 "Egoera" LEDak biltegia errore-egoeran dagoen edo ez jakinarazten du. Errore-egoera ezabatzeko, sakatu "reset" softkeya biltegi-taulan.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    219

    12.6 Biltegi-taula

    Lau biltegi desberdin egon daitezke konfiguratuta. Biltegi bakoitzak taula bat du; taula horietan, erremintak biltegian nola kokatuta dauden eta beso aldatzailearen matxarda bakoitzean (halakorik izanez gero) zein erreminta dagoen bistaratzen da.

    Erreminta-aldaketa bat egiten den bakoitzean, CNCak taulako datuak eguneratzen ditu.

    (A) Biltegiko posizioak

    (B) Biltegiari buruzko informazioa

    Taula bi paneletan banatua dago.

    Ezkerreko panelean biltegiko posizioen zerrenda bistaratzen da. Posizio bakoitzaren kasuan, hura libre dagoen, ezgaituta dagoen eta erremintaren bat dagoen adierazten da. Gainera, erreminta bakoitzari geratzen zaion bizitza (erreminten bizitzaren kontrola izanez gero) eta familia ere bistaratzen dira.

    Eskuineko panela informaziorako da eta ezin da hautatu. Panel honetan biltegiaren egoerari, beso aldatzailearen erremintei eta zerrendan hautatutako erremintari buruzko informazioa bistaratzen da. Nahi izanez gero, biltegi motari eta haren konfigurazioari buruzko informazioa ere bistaratu daiteke.

    Softkeyen menu bertikaleko ikonoen deskribapena

    Softkey menu bertikaleko aukerak taula aktiboaren arabera aldatzen dira.

    Hautatu den taulari dagozkion aukera guztiak erabilgarri daude softkey menu bertikalean. Menuan bistaratzen den aukera multzoa "+" ikonoari dagokion softkeyaren bidez alda daiteke; hura sakatzean, beste aukera multzo bat bistaratzen da.

    Erreminta-taularen kasuan, behean azaltzen diren aukera horiek bistaratzen dira.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 220

    ` Beso aldatzailearen erreminta bat kargatu eta deskargatu

    (Beso aldatzailea duten biltegietan bakarrik erabil daiteke ikono hau).

    Beso aldatzailean erreminta bat kargatu eta deskargatzeko aukera ematen du. Ikus "12.7.2 Beso aldatzailearen erreminta bat kargatu eta deskargatu" (225. orrialdea).

    ` Testua bilatu

    Erreminten zerrendan testu bat bilatzeko aukera ematen du. Ikus "12.1.2 Tauletan testu bat bilatu" (195. orrialdea).

    ` Erreminta bat biltegian kargatu

    Erreminta bat bi modu hauen bidez kargatu daiteke biltegian:

    9 Karga automatikoa ([START] sakatuta). Aurrez taulan definitutako erreminta bat kargatzen da biltegian. Karga lurretik egiten da, buruaren bitartez.

    9 Eskuzko karga ([ENTER] sakatuta). Taulan definitutako erreminta jada biltegian eskuz kargatua izan dela pentsa daiteke. Biltegiaren zerrenda eguneratzen da.

    Ikus "12.7.1 Biltegiko erremintak kargatu eta deskargatu" (223. orrialdea).

    ` Erreminta bat biltegitik deskargatu

    Bi modu daude biltegitik erreminta bat deskargatzeko.

    9 Deskarga automatikoa ([START] sakatuta). Taulan definitutako erreminta bat deskargatzen da biltegitik. Deskarga lurrera egiten da, buruaren bitartez.

    9 Eskuzko karga ([ENTER] sakatuta). Taulan definitutako erreminta jada biltegitik eskuz deskargatua izan dela pentsa daiteke. Biltegiaren zerrenda eguneratzen da.

    Ikus "12.7.1 Biltegiko erremintak kargatu eta deskargatu" (223. orrialdea).

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    221

    ` Taula hasieratu

    Biltegi-taula hasieratzen du. CNCak komandoaren berrespena eskatuko du.

    Taulak hasieratzen direnean ezabatu egiten dira zerrendako erreminta guztiak. Erremintek biltegian duten posizioa aldatuta egon daitekeenez, hasieratu egiten da erreminta aktiboen taula.

    ` Taula gorde

    Taulako datuak fitxategi batean gordetzen ditu. Ikus "12.1.3 Taulak gorde eta kargatu" (196. orrialdea).

    ` Taula berreskuratu

    Aurrez fitxategi batean gorde diren taulako datuak berreskuratzen ditu. Ikus "12.1.3 Taulak gorde eta kargatu" (196. orrialdea).

    Biltegi-taula kargatzean erreminta aktiboen taula ere hasieratu egiten da.

    ` Taula inprimatu

    Taula lehenetsitako inprimagailuan inprimatzeko edo CNCan fitxategi gisa gordetzeko (prn formatuan) aukera ematen du. Ikus "12.1.4 Taulak inprimatu" (198. orrialdea).

    ` Biltegiko posizio bat gaitu eta ezgaitu

    Kurtsorearen bidez hautatu den biltegiko posizioa gaitzen edo ezgaitzen du.

    ` Biltegiko reseta

    Kudeatzailearen errore-egoera ezabatzen du. Kudeatzailean erroreren bat izan denean bakarrik erabil daiteke ikono hau.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 222

    ` Biltegiari buruzko informazioa

    Biltegiko datuak bistaratzen edo ezkutatzen ditu.

    ` Biltegiko datuak hasieratu

    Biltegi-taula hasieratzen du. CNCak komandoaren berrespena eskatuko du.

    Biltegiko posizio guztiak hasieratzen ditu; 1 posizioari T1 esleitzen dio, 2. posizioari T2, eta horrela, hurrenez hurren. Erremintek existitu egin behar dute eta ez dute beste biltegiren batean egon behar.

    Erremintek biltegian duten posizioa aldatuta egon daitekeenez, erreminta aktiboen taula eta erreminten zerrenda ere hasieratu egiten dira.

    Biltegiko posizioen zerrenda

    Biltegi-taularen ezkerraldeko panelean bistaratzen da biltegiko posizioen zerrenda. Posizio bakoitzaren kasuan, hura libre dagoen, ezgaituta dagoen eta erremintaren bat dagoen adierazten da. Gainera, erreminta bakoitzari geratzen zaion bizitza (erreminten bizitzaren kontrola izanez gero) eta familia ere bistaratzen dira.

    Biltegiaren posizioa

    Posizio-zenbakiaren ondoan, posizio horren egoera adierazten da sinbolo baten bidez.

    9 Posizioa libre dago (atzealde zuriko zirkulua)

    9 Posizioa erdi-okupatuta dago (atzealde beltz eta zuriko zirkulua)

    9 Posizioa okupatuta dago (atzealde beltzeko zirkulua)

    9 Posizioa ezgaituta dago (atzealde gorriko zirkulua)

    Erreminta-zenbakia

    Biltegiko posizioa okupatzen duen erreminta-zenbakia.

    Gainerako bizitza

    Aktibo egonez gero, erremintaren gainerako bizitza mekanizazio-denboraren bidez edo egin beharreko eragiketa kopuruaren bidez edo erremintaren egoera (baztertuta edo higatuta) bistaratzen ditu erreminten bizitzaren kontrolak.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    223

    Erreminta-familia

    Erremintari dagokion familia; datu hori erabiltzaileak definitzen du erreminta-taulan.

    Biltegiari buruzko informazioa

    Eskuineko panelean beso aldatzailearen eta biltegiaren egoerari buruzko informazioa bistaratzen da. Informazio hori honela sailkatzen da:

    (A) Biltegiaren egoera

    (B) Beso aldatzailearen matxardetako erreminta

    (C) Zerrendan hautatutako erreminta

    (D) Biltegiko datuak

    Biltegiaren egoera

    Biltegia gauzatzen ari den eragiketa bistaratzen da eremu honetan.

    Geldirik Biltegia itxaroten ari da

    Kargatzen Kargatze-eragiketa bat gauzatzen ari da biltegian

    Deskargatzen Biltegian deskargatze-eragiketa bat gauzatzen ari da

    "Egoera" LEDak biltegia errore-egoeran dagoen edo ez jakinarazten dio erabiltzaileari. Errore-egoera ezabatzeko, sakatu "reset" softkeya biltegi-taulan.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 224

    Aldaketa-egoera

    Momentu jakin batean biltegia erreminta-aldaketa batean inplikatuta badago, aldaketa horren egoerari buruzko informazioa bistaratzen da. Hain zuzen ere, M06 funtzioa exekutatzean egiten den eragiketa, kudeatzailearen egoera (exekuzioan edo geldirik) eta aldaketa-prozesuaren egoera (errore-egoeran dagoen edo ez) bistaratzen dira.

    Beso aldatzailearen erremintak

    Beso aldatzailearen matxarda bakoitza zein erremintek okupatzen duten erakusten da eremu honetan. Erreminta bakoitzaren kasuan, haren zenbakia eta tamaina adierazten dira.

    Erremintari buruzko informazioa

    Zerrendan hautatu den erremintaren biltegiari dagozkion datuak bistaratzen dira. "Egoera" LEDak erremintaren egoera zein den jakinarazten du.

    Berdea Erreminta erabilgarri dago

    Horia Erreminta laster iritsiko da bizitzaren amaierara

    Gorria Erreminta higatuta dago edo PLCak baztertu egin du

    Biltegiko datuak

    Biltegi motaren deskribapena:

    Informazio hori bistaratu eta ezkutatzeko, sakatu informazioari dagokion softkeya.

    12.7 Biltegi-taulako eragiketak

    Biltegiko erremintak kargatu eta deskargatu

    Erremintak eskuz edo automatikoki kargatu eta deskargatu daitezke biltegian. Erremintak eskuz kargatzen direnean, eguneratu egin behar da posizioen zerrenda.

    ` Eskuz kargatu/deskargatu

    Langileak zuzenean jartzen ditu erremintak biltegian, CNCa erabili gabe. Gero, posizioen zerrenda eguneratu behar da.

    ` Automatikoa kargatu/deskargatu

    Langileak buruan jartzen ditu erremintak eta CNCak biltegian kokatzen du erreminta. Posizioen zerrenda automatikoki eguneratzen da.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    225

    Taula hasieratu

    CNCa "READY" egoeran dagoenean bakarrik hasieratu daiteke taula. Taula softkey menu bertikalaren bidez hasieratzen da. CNCak taula hasieratzeko bi modu eskaintzen ditu.

    Taula hasieratzen denean, ezabatu egiten dira biltegiko erreminten posizioari buruzko datu guztiak. Erremintek biltegian duten posizioa aldatu denez, erreminta aktiboen taula hasieratu egingo da.

    Taula hasieratzen denean, hasieratu egiten dira biltegiko posizioak; 1 posizioari T1 esleitzen zaio, 2. posizioari T2, eta horrela, hurrenez hurren. Erremintek existitu egin behar dute eta ez dute beste biltegiren batean egon behar.

    Erremintek biltegian duten posizioa aldatuta egon daitekeenez, erreminta aktiboen taula ere hasieratu egingo da.

    Erreminta bat kargatu

    Erreminta bat softkey menu bertikalaren bidez kargatzen da biltegian. Erreminta-taulan definitutako erremintak bakarrik kargatu daitezke biltegian, eta horrez gain, lurreko erreminta gisa definituta egon behar dute. Beraz, erreminta horiek ez dute posiziorik izan behar biltegian, buruan edo beso aldatzaile-aren matxardetan.

    Mekanizazioan lurreko erremintarik ez onartzeko moduan konfiguratuta daude biltegiak, baina maniobra

    honen bidez biltegian kargatu litezke.

    Erremintaren tamainaren arabera, beste posizio batzuei eragin diezaieke erreminta kargatzean.

    ` "Erreminta kargatu" softkeyaren bidez biltegia kudeatu

    Erremintak eskuz edo automatikoki kargatzeko balio du kudeaketa honek. Softkeya sakatzean, zer karga mota egin nahi den galdetzen zaio erabiltzaileari.

    1. Sakatu erreminta kargatzeko softkeya

    2. Sartu erreminta-zenbakia eta hura biltegiko zein posiziotan txertatu nahi den. Lehenespenez, zerrendan kurtsorearen bidez hautatuta dagoen posizioa eskai-niko da.

    3. Sakatu [START] tekla, buruaren bitartez, erreminta automatikoki kargatzeko edo [ENTER] tekla, erreminta bat eskuz kargatu ondoren, posizioen zerrenda eguneratzeko.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 226

    ` Posizioen zerrendaren bidez biltegia kudeatu

    Erreminta eskuz kargatzeko bakarrik erabil daiteke kudeaketa mota hau. Erremintak biltegian zuzenean kokatu ondoren (CNCa erabili gabe), posizioen zerrenda eguneratzeko aukera ematen du.

    1. Hautatu zerrendan biltegiko posizio bat eta idatzi posizio hori okupatzen duen erreminta-zenbakia

    2. Sakatu [ENTER] tekla posizioen zerrenda eguneratzeko

    Erreminta bat deskargatu

    Erreminta bat softkey menu bertikalaren bidez deskargatzen da biltegitik. Biltegitik erreminta bat deskargatu ondoren, hura lurreko erreminta bilakatzen da.

    ` "Erreminta deskargatu" softkeyaren bidez biltegia kudeatu

    Erreminta eskuz nahiz automatikoki deskargatzeko erabil daiteke kudeaketa hau. Softkeya sakatzean, zer karga mota egin nahi den galdetzen zaio erabiltzaileari.

    1. Sakatu erreminta deskargatzeko softkeya

    2. Deskargatu nahi den erreminta-zenbakia idatzi

    3. Sakatu [START] tekla erreminta burura automatikoki deskargatzeko edo [ENTER] tekla, erreminta bat eskuz deskargatu ondoren, posizioen zerrenda eguneratzeko

    ` Posizioen zerrendaren bidez biltegia kudeatu

    Erreminta eskuz deskargatzeko bakarrik erabil daiteke kudeaketa hau. Erremintak biltegitik zuzenean kendu ondoren (CNCa erabili gabe), posizioen zerrenda eguneratzeko aukera ematen du.

    1. Hautatu zerrendan biltegiko posizio bat eta ezabatu posizio hori okupatzen duen erreminta-zenbakia

    2. Sakatu [ENTER] tekla posizioen zerrenda eguneratzeko

    Beso aldatzailearen erreminta bat kargatu eta deskargatu

    Beso aldatzailearen matxardetako erremintak softkey menu bertikalaren bidez kargatzen eta deskar-gatzen dira. Beso aldatzailearen matxardetan (halakorik izanez gero) erreminta bat txertatzeko, hark biltegian kokatuta egon behar du. Beso aldatzailearen matxardetan ezin da lurreko erremintarik txertatu.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    227

    Beso aldatzailearen matxardetan dauden erremintak ezin dira buruan txertatu.

    Pauso hauek bete behar dira erreminta horietakoren bat txertatu edo deskargatzeko:

    1. Sakatu beso aldatzailearen eragiketei dagokien softkeya

    2. Definitu erreminta-zenbakia beso aldatzailearen posizioetan

    Bi matxardetako beso aldatzaile bat izanez gero, erreminta bat ezin izango da aldi berean buruan eta beso aldatzailearen bigarren matxardan kokatu.

    3. Sakatu [ENTER] tekla taula eguneratzeko

  • LANBIDE EKIMENA 229

    UUTTIILLIITTAATTEE MMOODDUUAA 1133

    Utilitate modua hautatu

    Utilitate moduan beste edozein eragiketa modutik sar daiteke dagokion tekla sakatuz; programa bat exekutatzen ari den bitartean ere sar daiteke utilitate moduan.

    Lan modu honetako eragiketak

    Lan modu honen bidez CNCan erabil daitezkeen fitxategiak bistaratzen dira eta eragiketa hauek egin daitezke:

    9 CNCan, diskete batean edo ethernet bidez konektatutako beste CNC (edo ordenagailu) batean biltegiratutako fitxategiak ikus daitezke

    9 Karpeta berriak sor daitezke fitxategiak gordetzeko

    9 Fitxategi multzo bat hautatu eta horiek kopiatu, berriz izendatu edo ezabatu egin daitezke

    9 Fitxategien ezaugarriak alda daitezke

    9 Fitxategiak bilatu daitezke, horietan definituta dagoen testu batean oinarrituta

    9 Pasahitz bat ezar daiteke FGUIM pertsonalizazio-erremintarako, makina-parametroetarako eta PLCrako sarbidea mugatzeko

    9 CNCko datuen segurtasun-kopia bat egin edo lehengoratu daiteke

    13.1 Utilitate moduaren aurkezpena

    Eragiketa modu hau aktibo dagoenean, aktibo dagoela adieraziko da egoera-barra orokorraren goiko eskuinaldean. Modu honek pantaila bakar bat du.

    Konfigurazio estandarra

    Lan modu honetako konfigurazio estandarra -eskuliburu honetan deskribatzen dena- Fagorrek eskaini-takoa da. Kasu batzuetan, CNCaren pantailaren ordez beste pantaila modelo bat dator eskuliburuan, errazago uler dadin.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 230

    Pantailaren deskribapena

    Informazio hau bistaratuko da utilitate moduko pantailan:

    ` A. Karpeten zuhaitza

    CNCko, diskete-unitate bateko edo ethernet bidez konektatutako beste CNC (edo ordenagailu) bateko karpetak agertuko dira.

    ` B. Karpeten zuhaitzean hautatutako karpetan biltegiratuta dauden fitxategien zerrenda

    Leihoz aldatzeko, sakatu leihoz aldatzeko tekla.

    Softkey menua

    Utilitate modua hautatzen denean, lan modu horri dagozkion aukerak agertuko dira softkey menu horizontalean.

    Leihoen deskribapena

    Karpeten zuhaitza

    CNCan erabil daitezkeen karpetak eta horien egitura bistaratzen dira leiho honetan. CNCko karpetez gain, diskete-unitate bateko edo ethernet bidez konektatutako beste CNC (edo ordenagailu) bateko karpetak ere bistaratu daitezke.

    Karpeten barruan fitxategiak eta beste karpeta batzuk egon daitezke.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    231

    Ikonoa Deskribapena

    Ez dago karpetarik

    Baditu karpetak, baina ez dira bistaratzen

    Baditu karpetak eta bistaratzen dira

    -

    Hautatutako karpeta

    Urrats hauek bete behar dira zerrendako karpeta bat hautatzeko:

    9 Desplazatu kurtsorea horretarako teklen bidez

    9 Teklatu alfanumerikoaren bidez, tekla bat sakatzean, letra edo zenbaki horrekin hasten den zerrendako lehen elementua hautatuko da. Tekla hori berriz sakatzen bada, bigarrena hautatuko da, eta, horrela, hurrenez hurren.

    Karpeta bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea leiho (karpeta edo fitxategi) batetik bestera aldatzen du

    Karpeten azpimenu bat itxi eta irekitzen du

    Kurtsorea leihoko elementuetan barrena desplazatzen du

    Kurtsorea orriz orri desplazatzen du

    Kurtsorea zerrendaren hasiera edo amaierara desplazatzen du

    Karpeta bat hautatzen denean, karpeta horretan biltegiratuta dauden fitxategien zerrenda bistaratuko du CNCak (kapitulu honetako "13.2.2 Aukerak" kapitulua). Era berean, karpetan biltegiratuta dauden fitxategien kopurua eta horien tamaina (guztira, bytetan) bistaratuko da leihoaren behealdean.

    Fitxategien zerrenda

    Hautatutako zerrendan biltegiratuta dauden fitxategiak agertuko dira leiho honetan. Horiek dituzten babesak ezabatu, berriz izendatu edo alda daitezke, eta kopiak egin daitezke gailuan bertan (CNCaz, ordenagailuaz edo disketeaz) edo bi gailuren artean.

    Informazio hau eskainiko da leiho honetan:

    9 Fitxategiaren izena

    9 Fitxategiaren tamaina, bytetan

    9 Fitxategia sortu zen eguna eta ordua

    9 Fitxategiaren ezaugarriak

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 232

    ` Ezaugarriak. Fitxategi aldagarriak eta ezkutuko fitxategiak

    Hautatuta dauden ezaugarrien letrak bakarrik erakutsiko dira; hautatuta ez daudenean, "_" karakterea bistaratuko da.

    H: Fitxategia ikusezina da; beraz, ez da ikusiko editatzeko edo exekutatzeko programa bat hautatzen denean.

    Ezkutuko fitxategiak ezabatu egin daitezke horien izena jakinez gero; horrenbestez, programa ezabatu nahi ez denean, hari fitxategi aldagarriaren ezaugarria kentzea gomendatzen da.

    M: Fitxategia aldatu egin daiteke, hots, programa editatu, kopiatu, ezabatu... egin daiteke.

    ` Zerrendako fitxategiak hautatu

    Fitxategiak kopiatu, berriz izendatu, ezabatu... ahal izateko, horiek zerrendatik hautatu behar dira lehenik. Urrats hauek bete behar dira zerrendako fitxategi bat hautatzeko:

    9 Desplazatu kurtsorea horretarako teklen bidez

    9 Teklatu alfanumerikoaren bidez, tekla bat sakatzean, letra edo zenbaki horrekin hasten den zerrendako lehen elementua hautatuko da. Tekla hori berriz sakatzen bada, bigarrena hautatuko da, eta, horrela, hurrenez hurren.

    9 Softkey menuko "Fitxategian bilatu" aukeraren bidez, testu jakin bat duten fitxategi guztiak bila daitezke.

    Karpeta bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea leiho (karpeta edo fitxategi) batetik bestera aldatzen du

    Kurtsorea leihoko elementuetan barrena desplazatzen du

    Kurtsorea orriz orri desplazatzen du

    Kurtsorea zerrendaren hasiera edo amaierara desplazatzen du

    Fitxategi multzo bat hautatzeko, [SHIFT] tekla sakatuta eduki kurtsorea desplazatzen den bitartean. Hautatutakoari fitxategi bat gehitu edo ezabatzeko, [CTRL] tekla sakatuta duzula, jarri kurtsorea fitxategiaren gainean eta sakatu [SPACE] tekla.

    Softkeyen menu bertikala (ikonoak)

    Ikonoen menuan beti daude erabilgarri utilitate moduari dagozkion ikono guztiak. Menuan agertzen den ikono multzoa aldatu egin daiteke "+" ikonoari dagokion softkeyaren bidez; hura sakatzean, beste ikono multzo bat bistaratuko da.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    233

    ` Ebaki

    Arbelean hautatutako fitxategiak kopiatzen ditu. Arbeleko edukia itsatsi ondoren, fitxategiak ezabatu egingo dira karpetatik.

    (Fitxategiren bat hautatuta dagoenean bakarrik erabil daiteke ikono hau). Kopiatu

    Arbelean hautatutako fitxategiak kopiatzen ditu.

    (Fitxategiren bat hautatuta dagoenean bakarrik erabil daiteke ikono hau).

    ` Itsatsi

    Arbeleko fitxategiak hautatutako karpetan itsasten ditu. Fitxategiak arbelean jartzeko "Ebaki" aukera erabili bada, horiek ezabatu egingo dira jatorriko kokalekutik.

    Arbeleko edukia ez da ezabatuko "Itsatsi" aukera erabiltzean eta, beraz, nahi beste errepika daiteke eragiketa hori.

    ` Berriz izendatu

    Hautatuta dagoen karpetaren edo fitxategiaren izena aldatzeko aukera ematen du.

    9 Karpeta bat berriz izendatzean izen bera duen beste karpetarik baldin badago, proposatutako izen-aldaketari ez zaio jaramonik egingo eta karpetak jatorrizko izena mantenduko du.

    9 Fitxategi bat berriz izendatzean karpetan izen bera duen beste fitxategirik baldin badago, fitxategi berriak aurrekoa ordezkatuko du.

    9 Modu automatikoan hautatutako fitxategia ezin da berriz izendatu. Fitxategi aldagarria

    Hautatutako fitxategien ezaugarri "aldagarria" aldatzeko aukera ematen du. Ezaugarri honek fitxa-tegiak babesteko aukera ematen du, edizio moduan fitxategiak aldatzea ezinezkoa izan dadin.

    CNCak -M- sinboloa bistaratuko du ezaugarrien zerrendan, programa aldagarria dela adierazteko.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 234

    Programa bat aldaezina bada, erabiltzaileak programaren edukia ikusi bai, baina ezin izango du hura aldatu.

    ` Ezkutuko fitxategia

    Hautatutako fitxategien "ezkutuko" ezaugarria aldatzeko aukera ematen du. Ezaugarri honek fitxategiak babesteko aukera ematen du; beraz, fitxategi horiek ez dira bistaratuko, editatzeko edo exekutatzeko programa bat hautatzen denean.

    CNCak -H- sinboloa bistaratuko du ezaugarrien zerrendan, programa ezkutatuta dago-ela adierazteko.

    Ezkutuko programa bat ezabatu egin daiteke haren zenbakia jakinez gero; horregatik, programa ezabatu nahi ez denean, hari aldagarritasunaren ezaugarria kentzea gomendatzen da.

    ` Fitxategia ezabatu

    Hautatutako karpeta edo fitxategiak ezabatzeko aukera ematen du. Fitxategiak ezabatzeko, CNCak elkarrizketa-koadro bat bistaratuko du komandoa berretsi dadila eskatuz; hutsik dauden karpetak, halere, zuzenean ezabatuko dira, berrespenik eskatu gabe.

    Ezin izango dira ezabatu fitxategiren bat duten karpetak. Modu automatikoan hautatutako fitxategia ezin da ezabatu.

    13.2 Utilitateak (Softkeyak)

    Ordena

    Fitxategien zerrenda ordenatzeko aukera ematen du.

    Aukera hau hautatzen denean, fitxategiak ordenatzeko aukera desberdinak bistaratzen dira softkey menuan. Aurreko menura itzultzeko, sakatu aurreko menuaren tekla.

    Fitxategien zerrenda alfabetoaren, tamainaren, dataren edo fitxategi motaren arabera ordenatu daiteke. Ordenatzeko modu bera bi aldiz edo gehiagotan sakatuz gero, CNCak ordena-irizpidea aldatuko du goranzkoa izatetik beheranzkoa izatera, edo alderantziz.

    Softkey menuan, hautatuta dagoen ordenatzeko modua ikus daiteke (softkeya sakatuta egongo da).

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    235

    Aukerak

    Pantailan programen zerrenda bistaratzeko modua pertsonalizatu daiteke.

    Aukera hau hautatzean, behean azaltzen diren pertsonalizazio-aukerak eskainiko ditu CNCak softkey menuan. Aurreko menura itzultzeko, sakatu aurreko menuaren tekla.

    ` Eguneratu

    Fitxategien zerrenda eguneratzen du eta hautatuta dagoen karpetako fitxategiak bistaratzen ditu. "Eguneraketa automatikoa" aukera aktibo ez dagoenean bakarrik erabil daiteke.

    ` Eguneraketa automatikoa

    Aukera hau hautatuta dagoenean (softkeya sakatuta egongo da), CNCak automatikoki eguneratuko du fitxategien zerrenda, karpeta bat hautatzen den bakoitzean.

    ` Zutabeak doitu

    Aukera hau hautatuta dagoenean (softkeya sakatuta egongo da), testuaren arabera egokitzen dira fitxategien zerrendako zutabeak; horri esker, moztuta egon daitezkeen testuak (luzeegiak direlako) osorik ikusiko dira.

    ` Dena berrabiarazi

    Karpeten zuhaitza itxi eta CNCarekin konektatuta dauden gailuak (disketea, ethernet sarea eta abar) bakarrik ikusiko dira.

    ` Ezkutuko fitxategiak ikusi

    Aukera hau hautatuta dagoenean (softkeya sakatuta egongo da), hautatuta dagoen karpetako fitxategi guztiak agertzen dira fitxategien zerrendan, baita "ezkutuko ezaugarria dutenak ere. Aukera hau hautatuta ez dagoenean, ez dira bistaratuko fitxategiak.

    Fitxategietan bilatu

    Fitxategiak bilatzeko aukera ematen du. Aukera hau hautatzen bada, CNCak elkarrizketa-koadro bat erakutsiko du, datu hauek definitu ahal izateko.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 236

    Fitxategian bilatu

    Kurtsorea koadroko elementuetan barrena desplazatzen du

    (C) hautapen-laukiak aktibatzen/desaktibatzen ditu

    Definitutako bilaketa abiarazi edo baliogabetzen du

    ` Bilatu nahi diren fitxategien deskribapena

    "*" eta "?" sinbolo komodinak onartzen dira eta honako esanahia izango dute:

    * Edozein karaktere-sekuentzia

    ? Edozein karaktere

    Beraz:

    * fitxategi guztiak bilatuko ditu

    *.NC "NC" luzapena duten fitxategiak bilatuko ditu

    exa*.* exa" karaktereen bidez hasten diren fitxategiak bilatuko ditu

    ` B. Fitxategien barneko testua

    ` C. Bilaketa-irizpideak definitzen ditu

    9 Azpikarpetetan bilatu

    9 Ez hartu kontuan letra larri eta xeheen arteko aldea

    9 Bilatu nahi den testua hitz oso gisa hartu

    ` D. Definitutako bilaketa abiarazten du

    ` E. Definitutako bilaketa baliogabetzen du

    Bilaketa-aukerak definitu ondoren, jarri kurtsorea beheko botoi horietakoren baten gainean, definitutako bilaketa onartzeko (D) edo baliogabetzeko (E), eta sakatu [ENTER] tekla.

    Fitxategien leihoan, bilatutako programen zerrenda bistaratuko da.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    237

    Dena hautatu

    Zerrendako fitxategi guztiak hautatzen ditu. Kurtsorea desplazatuz gero, baliogabetu egingo da hautaketa.

    Hautaketari fitxategi bat gehitu edo ezabatzeko, jarri kurtsorea fitxategiaren gainean, [CTRL] tekla sakatuta mantentzen den bitartean, eta sakatu [SPACE] tekla.

    Karpeta bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea leihoko elementuetan barrena desplazatzen du

    Kurtsorea orriz orri desplazatzen du

    Kurtsorea zerrendaren hasiera edo amaierara desplazatzen du

    Fitxategi multzo bat hautatuta dagoenean, horiei ezaugarriak aldatu dakizkieke eta horiek ezabatu, kopiatu edo ebaki egin daitezke horretarako ikonoa sakatuz.

    Hautaketa alderantzikatu

    Fitxategien hautaketa alderantzikatzen du, hau da: hautatu gabe zeuden fitxategiak hautatzen ditu, eta alderantziz.

    Hautaketari fitxategi bat gehitu edo ezabatzeko, jarri kurtsorea fitxategiaren gainean, [CTRL] tekla sakatuta mantentzen den bitartean, eta sakatu [SPACE] tekla.

    Karpeta bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea leihoko elementuetan barrena desplazatzen du

    Kurtsorea orriz orri desplazatzen du

    Kurtsorea zerrendaren hasiera edo amaierara desplazatzen du

    Fitxategi multzo bat hautatuta dagoenean, horiei ezaugarriak aldatu dakizkieke eta horiek ezabatu, kopiatu edo ebaki egin daitezke horretarako ikonoa sakatuz.

    Direktorio berria

    Karpeta berri bat sortzeko aukera ematen du, fitxategiak biltegiratu ahal izateko.

    Aukera hau hautatzen denean, CNCak elkarrizketa-koadro bat bistaratuko du eta karpetaren izena idatz dadila eskatuko da. Izen berria idatzi eta botoietako bat sakatu, izena onartzeko edo baliogabetzeko.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 238

    Karpeta bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea koadroko elementuetan barrena desplazatzen du

    Kurtsorearen bidez hautatutako aukera berresten du

    Karpetaren izena definitzean izen bera duen beste karpetaren bat baldin badago, ez da karpeta berria sortuko.

    Babeserako pasahitzak

    CNCaren funtzioren batean sartu aurretik, erabiltzaileak idatzi behar dituen kode guztiak definitzeko aukera ematen dute password edo pasahitzek. Pasahitz egokia idatziz gero, memorizatu egiten da eta ez da berriz eskatuko CNCa itzaltzen ez den bitartean. Pasahitza okerra bada, ez da gauzatuko eskatutako ekintza eta berriro eskatuko da pasahitza.

    Idazketaren aurka babestuta dagoen CNCan ez da babeserako pasahitzik eskatzen CNCa setup moduan abiarazi bada. CNCa erabiltzaile moduan abiarazi baldin bada, babeserako pasahitza eskatuko du CNCak.

    Pasahitzak definitzeko orrian sartzeko, sakatu "Sarbide-kodeak" softkeya. Bertan, honako pasahitz hauek definitzeko aukera ematen da:

    9 Sarbide-kode orokorra

    9 PLCa

    9 Makina-parametroak

    9 Pertsonalizazioa

    9 Zinematiken makina-parametroak

    ` Sarbide-kode orokorra

    Pasahitzak definitzeko orrian sartzean eskatuko da pasahitza.

    ` PLCa

    PLCan ekintza hauek gauzatu nahi direnean eskatuko da pasahitza:

    9 PLCko programa editatu nahi denean. Ez bada pasahitz zuzena sartzen, irakurketarako bakarrik irekiko da PLCko programa.

    9 Proiektuan fitxategi bat gehitu nahi denean

    9 Fitxategi bat ezabatu nahi denean

    9 Fitxategi bat berriz izendatu nahi denean

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA

    239

    9 PLCko mezuak editatu nahi direnean. Ez bada pasahitz zuzena sartzen, ezin izango dira PLCko mezuak ikusi edo editatu.

    9 PLCa sortu nahi denean

    9 "Komandoak" zerbitzuko aukeretan sartu nahi denean

    9 Monitorizatzean, baliabide baten egoera aldatu nahi denean

    ` Makina-parametroak

    Makina-parametroen taulan ekintza hauek gauzatu nahi direnean eskatuko da pasahitza:

    9 Parametro baten balioa aldatu nahi denean

    9 Taula bat hasieratu nahi denean

    9 Taula bat kargatu nahi denean

    9 CNC aplikazioa abian jarri eta ekipoa setup moduan abiarazi denean

    ` Pertsonalizazioa

    FGUIM aplikazioan sartu nahi denean eskatuko da pasahitza. Ez bada pasahitz zuzena sartzen, ezin izango da aplikazioan sartu.

    ` Zinematiken makina-parametroak

    Zinematiken makina-parametroen taulan behean azaltzen diren ekintzak gauzatu nahi direnean eskatuko da pasahitza. Definitu gabe badago, beste makina-parametroetan erabili den pasahitza aplikatuko da.

    9 Parametro baten balioa aldatu nahi denean

    9 Taula bat hasieratu nahi denean

    9 Taula bat kargatu nahi denean

    ` Administrator mode

    Ekipoa administratzaile moduan abiaraztean eskatuko da pasahitza. Administratzaile moduaren sarbidea balioztatze-kodearen bitartez gaitzen da. Softwarean aukera hori ez baduzu, ezingo duzu administratzaile moduan sartu.

    Babeserako pasahitzak nola definitu

    Pasahitzak definitzeko orrian sartzeko, sakatu "Sarbide-kodeak" softkeya. Orri horretan pasahitza definitu, aldatu edo ezabatu egin daiteke. Orri hori babestuta badago, softkeya sakatzean, bertan sartzeko kode orokorra eskatuko da.

    Pasahitz bakoitzak 10 karaktere izan ditzake gehienez, eta edozein ASCII karakterez osatuta egon daiteke. Letra larriak eta xeheak bereizi egiten dira.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 240

    Pasahitza definitzeko teklak

    Aurreko edo hurrengo pasahitza hautatzen du

    Definitutako pasahitza onartzen du

    Definitutako pasahitza baliogabetzen du

    Hautatutako pasahitza ezabatzen du

    "Denak ezabatu" softkeyaren bidez, definitutako pasahitz guztiak ezabatzen dira.

    Datuen segurtasun-kopia. Backup-Restore

    Aukera honen bitartez MTB karpetako datuen segurtasun-kopia (backup) bat egin daiteke, beharrezkoa izanez gero hurrengo batean konfigurazio hori berregiteko. Backupa fitxategi bakar batean gordetzen da.

    Backupa egingo den karpeta eta hura gordeko den fitxategiaren izena konfiguratu daitezke. Aurkakorik adierazi ezean, "MTB" karpetaren backup bat egingo da eta hura -A:- unitateko mtb.ren fitxategian gordeko da.

    Backupeko aukerak konfiguratu

    Backupeko aukerak definitu egin daitezke "Backup aukerak" softkeyaren bidez. Backupa egingo den karpeta eta datuak gordeko diren fitxategiaren izena backup aukera gisa definitu daitezke. Besterik adierazi ezean, "MTB" karpetaren backup bat egingo da eta hura -A:- unitateko mtb.ren fitxategian gordeko da.

    CNCak backup.ini. fitxategian gordetzen ditu definitutako aukerak. Backup bat egitean edo lehengo-ratzean fitxategi hori ez bada existitzen, lehenetsitako balioak erabiliko dira.

    Datuen backup bat egin

    "Backup automatikoa" softkeyaren bidez egiten da backup bat. Softkey hori sakatu ostean, zehaztutako karpetako datuen segurtasun-kopia bat egingo da. Datuak hautatutako fitxategian gordetzen dira.

    Aurkakorik adierazi ezean, edo backup.ini fitxategia existitzen ez bada, "MTB" karpetaren backupa egingo da eta hura -A:- unitateko mtb.ren fitxategian gordeko da.

    Backup fitxategi baten bidez datuak lehengoratu

    Backuparen datuak lehengoratzeko "Backupa lehengoratu" softkeya erabiltzen da. Softkey hori sakatu ostean, zehaztutako fitxategiko datuak jatorrizko karpetan -hau da, backupa agindu duen karpetan- kopiatuko dira. Karpeta hori existitzen ez bada, sortu egingo da eta eragiketarekin aurrera jarraituko da.

    Lehengoratzen ari diren fitxategiak lehendik existitzen badira, gainidatzi egingo dira, hau da, backupeko fitxategiek karpetako fitxategiak ordezkatuko dituzte.

    Backupa lehengoratzeko agindua eman duen fitxategiaren izena backup.ini fitxategian definituta dago. Fitxategi hori existitzen ez bada, pauso hauek egingo dira:

    9 -A:- unitatean mtb.r fitxategia bilatu eta lehengoratu egingo da

    9 Fitxategi hori existitzen ez bada, -A:- unitateko lehen backup fitxategia (-r- luzapena) lehengoratuko da

    9 Backup fitxategirik existitzen ez bada, dagokion errorea bistaratuko da

  • LANBIDE EKIMENA

    241

    PPLLCCaa 1144

    Eragiketa modu honek automatan sartzeko eta PLCaren funtzionamendua edo PLCko zenbait aldagairen egoera egiaztatzeko aukera ematen du. Halaber, PLCaren programa eta automataren beraren mezu-fitxategiak eta errore-fitxategiak editatu eta analizatu daitezke.

    Idazketaren aurka babestutako diskoa duen CNC batean, PLCaren programa idazketaren aurka babestuta egongo da erabiltzaile moduan lan egiten denean; beraz, egindako aldaketak aldi baterakoak izango dira eta desagertu egingo dira ekipoa berriz piztean. PLC programaren babesa kendu egin beharko da aldaketak behin betiko gordetzeko; horretarako, ekipoa setup moduan abiarazi eta egindako aldaketak baliozkotu behar dira.

    PLC modua hautatu

    PLC moduan erabiltzaile-teklaren bidez (baldin eta horretarako pertsonalizatu bada) edo ataza-leihoaren bidez sar daiteke. Ataza-leihoan sartzeko [CTRL]+[A] tekla-konbinazioa sakatu behar da.

    Zer egin daiteke lan modu honetan?

    Laburki esanda, eragiketa hauek egin daitezke PLCaren eragiketa moduaren bitartez:

    9 PLC proiektuaren edukia editatu, aldatu edo ikusi daiteke

    9 PLC programaren exekuzioa araztu daiteke; horretarako, programaren zatiak (hasierako zikloa, modulu nagusia eta modulu periodikoa) bereizirik exekutatu ditzakegu

    9 PLC programaren seinale logikoen portaera analizatu daiteke, erabiltzaileak ezarritako jaurtiketa-baldintza batzuen eta denbora-base baten arabera

    9 PLCko aldagaien eta baliabideen egoera monitorizatu daiteke

    9 PLC proiektuan erabili diren baliabide guztiak ikus daitezke eta baliabide horiek proiektuko zein programatan erabiltzen ari diren ere ikus daiteke

    9 PLC proiektuaren eta hura osatzen duten moduluen exekuzio-denboren estatistika egin daiteke

    9 PLCaren mezu eta erroreei dagozkien testuak editatu, aldatu edo ikus daitezke

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 242

    14.1 PLC moduaren aurkezpena

    Eragiketa modu hau aktibo dagoenean, aktibo dagoela adieraziko da egoera-barra orokorraren goiko eskuinaldean.

    Eragiketa modu honek pantaila bat baino gehiago izan ditzake. Pantaila horietako bakoitza PLCaren zerbitzu bati dagokio. Zerbitzu batetik bestera aldatzeko zerbitzuen zerrenda erabiltzen da.

    Zerbitzuak bata bestearen gainean gainjartzen dira. Bi zerbitzu edo gehiago aktibo badaude, trukatu egin daitezke horretarako tekla sakatuz (hori egin ahal izateko pertsonalizatuta egon behar du teklak). Zerbitzuak aldatzeko sistema birakaria da, eta, beraz, azkeneko zerbitzuan tekla hori sakatuz gero, lehen zerbitzua bistaratuko da berriz.

    Konfigurazio estandarra

    Lan modu honetako konfigurazio estandarra -eskuliburu honetan deskribatzen dena- Fagorrek eskaini-takoa da. Kasu batzuetan, CNCaren pantailaren ordez beste pantaila modelo bat agertuko da eskuliburuan, errazago ulertu dadin.

    Pantailaren deskribapena

    Informazio hau bistaratuko da PLC moduaren pantailan:

    ` Zerbitzu-leihoa

    PLCan erabil daitezkeen zerbitzuen zerrenda agertuko da.

    ` B. Informazio-leihoa

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 243

    Hautatu den zerbitzuari dagokion pantaila agertuko da (halakorik baldin badu). Zerbitzuen pantailak elkarren gainean gainjartzen dira. Bi zerbitzu edo gehiago aktibo badaude, trukatu egin daitezke horretarako tekla sakatuz (hori egin ahal izateko pertsonalizatuta egon behar du teklak). Pantaila bat ixteko, sakatu [ESC] tekla.

    ` C. PLCaren egoera (abian edo geldirik) bistaratuko da

    ` D. CNCaren mezuak

    Leihoz aldatzeko, sakatu leihoz aldatzeko tekla.

    Zerbitzu bat hautatzeko teklak

    Zerbitzu baten fitxategi-zerrenda itxi eta irekitzen dute

    Kurtsorea leihoko zerbitzu batetik bestera desplazatzen du

    Kurtsorea zerrendaren hasierara edo amaierara desplazatzen du

    Kurtsorearen bidez hautatu den zerbitzuan sartzen da

    Softkeyen menua

    PLC modua hautatzen denean, hautatuta dagoen PLCko zerbitzuari dagozkion aukerak bistaratuko dira softkey menu horizontalean. Menuan eskaintzen den aukera multzoa "+" softkeyaren bidez alda daiteke; hori sakatzean, beste aukera multzo bat agertuko da.

    Ikonoen deskribapena (softkey bertikalak)

    Ikonoen menuan beti erabil daitezke PLCko zerbitzu aktiboari dagozkion ikonoak.

    Ikonoak horietako bakoitzari atxikitako softkeyaren bidez (F8tik F12ra) aktibatzen dira.

    Ikonoen zerrenda

    ` Zerbitzu-leihoa erakutsi/ezkutatu

    Softkey honen bidez, PLC eremuaren erabilera partekatua (zerbitzu-leihoa eta informazio-leihoa biak batera bistaratzen direlarik) edo pantaila osoan lan egiteko modua (zerbitzu-leihoa ezkutatu egiten da eta informazio-leihoa PLCaren eremu osoan zabaltzen da) hauta daitezke.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 244

    ` Testua bilatu

    Testu bat proiektuko fitxategi guztietan bilatzeko aukera ematen du; bilaketaren emaitza "Irteerak" zerbitzuan bistaratuko da.

    ` Fitxategira joan

    ("Irteerak" edo "Erreferentzia gurutzatuak" zerbitzuaren bidez lan egiten denean bakarrik agertuko da aukera hau).

    Kurtsorea testu-bilaketa baten emaitzaren, konpilazio-errore baten edo PLCko baliabide baten gainean jarrita dagoela, softkey hori sakatzen baldin bada, dagokion fitxategia irekiko da eta erreferentzia egin zaion lerroaren gainean jarriko da kurtsorea.

    ` Mnemonikoen lengoaia edo kontaktuen lengoaia

    ("Programak" zerbitzuan bakarrik agertuko da, programa bat monitorizatzen ari denean).

    Monitorizatuta dagoen programa bistaratzeko modua aldatuz, mnemonikoen lengoaia edo kontaktuen lengoaia hautatu ahal izango dugu.

    14.2 "Programak" zerbitzua

    Zerbitzu honen bidez, PLC proiektua eta hori osatzen duten fitxategiak kudeatu daitezke. PLC proiektuak fitxategi bat edo gehiago izan ditzake eta fitxategi horiek lengoaia hauetan editatuta egon daitezke:

    9 Mnemonikoen edo ekuazioen lengoaian (plc luzapena duten fitxategiak)

    9 Kontaktuen lengoaian (ld luzapena duten fitxategiak)

    9 C lengoaian (c luzapena duten fitxategiak)

    PLC proiektua

    PLC proiektua osatzen duten fitxategiak

    PLC proiektua hautatzearekin batera, hori osatzen duten fitxategien zerrenda bistaratu edo ezkutatuko da.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 245

    PLC proiektua

    PLC programa osatzen duten fitxategi konpilatuen multzoa da PLC proiektua.

    PLC proiektua hautatuta dagoenean, proiektu hori kudeatzeko behar diren aukera guztiak agertuko dira softkey menuan. Besteak beste, PLC proiektuan fitxategiak gehitzeko eta PLC proiektua konpilatzeko aukerak bistaratuko dira.

    PLC proiektuko fitxategiak

    Lehen aipatu den moduan, fitxategi batek edo gehiagok osa dezakete PLC proiektua, eta fitxategi horiek lengoaia hauetan editatuta egon daitezke:

    9 Mnemonikoen edo ekuazioen lengoaian 9 Kontaktuen lengoaian 9 C lengoaian

    Lengoaia bereko zenbait fitxategik osatu ahal izango dute PLC proiektua. Izen bera baina luzapen desberdina duten bi fitxategi ezin daitezke proiektu beraren parte izan.

    Fitxategi bat hautatuta dagoenean, fitxategi hori kudeatzeko behar diren aukera guztiak agertuko dira softkey menuan. Fitxategia editatzea eta monitorizatzea dira aukera horietako batzuk dira, eta, beraz, editatzeko eta monitorizatzeko pantailak bistaratuko dira.

    PLC proiektua (softkeyak)

    PLC proiektu bat sortu eta konpilatzeko aukera ematen dute, PLCaren programa exekutagarria sortzeari begira.

    ` PLC proiektua "Fitxategia gehitu"

    PLC proiektuan fitxategi bat gehitzeko aukera ematen du; fitxategi berri bat edo lehendik dagoen bat izan daiteke. Aukera hau hautatzen denean, erabil daitezkeen fitxategien zerrenda bistaratzen du CNCak.

    Zerbitzu bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea leiho batetik bestera aldatzen du

    Kurtsorea zerrendako fitxategi batetik bestera desplazatzen du

    Hautatutako fitxategia gehitzen du

    Hautaketa baliogabetu eta programen zerrenda ixten du

    Urrats hauek bete behar dira PLC proiektuan fitxategi bat gehitzeko:

    1. Hautatu fitxategia zerrendatik edo idatzi haren izena beheko leihoan

    2. Sakatu [ENTER] tekla hautaketa onartzeko eta fitxategia gehitzeko, edo [ESC] tekla aukeraketa baliogabetzeko eta fitxategien zerrenda ixteko.

    Hautaketa onartzen bada, PLC proiektua osatzen duten fitxategien zerrendan agertuko da aukeratutako fitxategia.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 246

    ` PLC proiektua "PLCa sortu"

    PLC programa konpilatzeko eta kargatzeko aukera ematen du, PLC proiektua osatzen duten fitxategietatik abiatuta. Konpilazioan zehar erroreren bat gertatuz gero, ez da sortuko programa eta hauteman diren erroreen zerrenda bistaratuko da.

    Mnemonikoen edo kontaktuen lengoaian editatutako fitxategi bat egoki konpilatzen bada, bi lengoaiei dagozkien fitxategiak sortuko dira. Horrexegatik, izen bera baina luzapen desberdina duten bi fitxategi ezin daitezke proiektu beraren parte izan, konpilatu ondoren bi fitxategiak bat izango direlako.

    Mnemonikoen lengoaian editatuta dauden ondorengo adierazpenak ezin dira zuzenean kontaktuen lengoaiara itzuli, eta horrexegatik, CNCak honela itzuliko ditu adierazpenok:

    9 XOR operadorea duten adierazpenak

    9 NOT operadoreak kontaktu bati baino gehiagori eragiten dien adierazpenak

    Hasierako adierazpena Bihurtutako adierazpena

    aXORb (a OR b) AND (NOT a OR NOT b)

    NOT (a AND b) (NOT a OR NOT b)

    NOT (a OR b) (NOT a AND NOT b)

    PLC proiektuko fitxategiak (softkeyak)

    Zerbitzuen leihoan PLC proiektuko programa bat hautatzen bada, aukera hauek eskainiko dira softkey menuan:

    ` "Editatu" PLC proiektuko fitxategiak

    Hautatu den PLCko fitxategia editatzeko aukera ematen du.

    Aukera hau hautatzean, edizio-leihoan sartuko zara (kapitulu honetako "14.3 Programa bat editatu" atala).

    ` "Monitorizatu" PLC proiektuko fitxategiak

    Hautatu den PLCko fitxategia monitorizatzeko aukera ematen du.

    Aukera hau hautatzean, monitorizazio-leihoan sartuko zara (kapitulu honetako "14.6 Programa bat monitorizatu" atala).

    ` "Ezabatu" PLC proiektuko fitxategiak

    Hautatutako fitxategia ezabatzen du PLC proiektutik (fitxategia CNCaren disko gogorrean erabilgarri egongo da aurrerantzean).

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 247

    ` "Berriz izendatu" PLC proiektuko fitxategiak

    Hautatu den fitxategiaren izena aldatzeko aukera ematen du.

    ` "Kopiatu" PLC proiektuko fitxategiak

    Hautatu den fitxategiaren kopia bat egiteko aukera ematen du.

    Aukera hau hautatzen denean, CNCan biltegiratuta dauden programen zerrenda erakutsiko du CNCak.

    Zerbitzu bat hautatzeko teklak

    Kurtsorea leiho batetik bestera aldatzen du

    Karpeten azpimenu bat itxi eta irekitzen du

    Kurtsorea leihoko elementu batetik bestera desplazatzen du

    Programa berria gordetzen du

    Hautaketa baliogabetu eta programen zerrenda ixten du

    Urrats hauek bete behar dira fitxategiaren kopia bat egiteko:

    1. Hautatu zein karpetatan gorde nahi den fitxategiaren kopia

    2. Idatzi fitxategiaren izena beheko leihoan. Jada existitzen den fitxategi bat ordezkatu nahi bada, hautatu hura zerrendatik.

    3. Sakatu [ENTER] tekla fitxategia kopiatzeko, edo [ESC] tekla hautaketa baliogabetu eta fitxategien zerrenda ixteko.

    14.3 Programa bat editatu

    Programa bat editatzeko, hautatu programa hori "Programak" zerbitzuko zerrendatik eta sakatu softkey menuko "Editatu" aukera. PLCak, hautatu den programako lengoaiaren arabera, dagokion editorea bistaratuko du; testu-editore bat bistaratuko du, baldin eta programa mnemonikoen lengoaian edo C lengoaian editatuta badago, eta kontaktu-edi