euskaltzale! 74

16

Upload: euskal-herrian-euskaraz

Post on 24-Mar-2016

251 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Euskaltzale! aldizkariaren 74. alea.

TRANSCRIPT

Page 1: Euskaltzale! 74
Page 2: Euskaltzale! 74

ARABA

Aiztogile 71-01001 Gasteiz

[email protected]

BIZKAIA

Koldo Iruarrizaga 11, 48003 Bilbo

[email protected]

LAPURDI

Larraldea-Amotz 64310 Senpere

[email protected]

NAFARROA GARAIA

Kale berria 4 1goa, 31001 Iruñea

[email protected]

GIPUZKOA

Martin Ugalde Kultur Parkea

Gudarien etorbidea 8, 20140 Andoain

[email protected]

Tlf: 0034 943 30 35 27

www.euskalherrianeuskaraz.org

GGUURREE EESSAANNAA

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>03

KKOOLLAABBOORRAAZZIIOOAA

Maren Belastegi (UEMA) >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>04

GGUUTTUUNNAAKK

Altsasuko EHE eta Zorrokaria elkartea <>>>>>>>>>>>05

SSOOLLAASSEEAANN

Zigor Etxeburua >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>06

EEUUSSKKAALLGGIINNTTZZAARREENN AAHHOOTTSSAA

Udan ere euskaraz bizitzeko hamaika parada >>>>>>08

NNAAZZIIOOAARRTTEEAA

Aimara, kitxua eta guaraniera “xuxen” zuzentzeko >>09

AAZZTTEERRGGAAIIAA

Bakean eta euskaraz bizitzeko bidea >>>>>>>>>>>>>10

AALLBBIISSTTEEAAKK

Zenbait albiste motz-motzean >>>>>>>>>>>>>>>>>12

EERRAASSOOAAKK

Euskara eta Nafarroa, estatu-auzia >>>>>>>>>>>>>>14

SSAALLTTOOKKIIAA

EHEren materialaren saltokia >>>>>>>>>>>>>>>>>>>15

ARGITARATZAILEA: EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ ERREDAKZIOA: MARTIN UGALDE K.P. 20.140 ANDOAIN

TELEFONOA: (0034) 943 30 35 27 POSTA: [email protected] GORDAILUA: BI-2296-92 INPRIMATEGIA GERTU. OÑATI

Page 3: Euskaltzale! 74

Konponbidea

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 4: Euskaltzale! 74

“UEMA ezin da

mugatu ber-

tako kide

garen udaletako

euskara-planak

egitera; arnasgune

ez direnetara he-

datu behar ditugu

lorpenak ”

Azkenaldian denon ahoetan bolo-bolo dabiltza eus-kaldunen hizkuntza eskubideak. Hala ere, oraindik ereez dugu lortu zonaldetan banatu gabeko herrialde ho-rietako hiztunek eskubide guz�ak legez aitortuak edu-kitzea, ezta legez aitortuak dituztenak egunerokobizitzan gauzatu ahal izatea ere. Baina horretan arigara. Horretan aritu da UEMA 21 urte guz� horietan,eta horretan jarraitzeko asmo sendoa daukagu orain-dik ere.

Inoizko egoerarik mesedegarrienean gaude elkarlane-rako, Euskal Herrian bizi ditugun garai berri hauetan.Balia dezagun orokorrean dugun egoera lasaiago hau,hobeto lan egiteko eta gure lanari etekin handiagoaateratzeko. Norabidea argi dugu: UEMAk erreferentebilakatu behar du hizkuntza eskubideen alorrean etaaitzindari izan behar du hizkuntza eskubideen aldarri-kapenean, horretarako, ezin da mugatu bertako kidegaren udaletako euskara-planak egitera; askoz eregune gehiagotan egon behar du, eta handik eragin,arnasgune gisa dagokigun tratu berezia lortzeko eta

gero gure lorpenak oraindik ere arnasgune ez direne-tara hedatzeko.

Arnasguneen gaia aipatuta, azkenaldian presentziahandia ari da hartzen euskalgintzaren diskurtsoan.Baina ez da “modan” jarri delako. Sinetsita gaude ar-nasguneok babes berezia jaso behar dugula. Arnas-guneok ezaugarri eta berezitasun jakin batzuk ditugu,eta horiek aztertu, iden�fikatu, babestu eta bultzatubehar ditugu, orain artekoek bizirautea eta berriaksortzea lortzeko. Euskarak ekosistema zehatz bat duarnasguneotan, eta horri esker bizi gara euskaraz ber-tako herritarrok. Eta ekosistema horrek jasan ditza-keen erasoen aurrean erne egon behar dugu, etakasuan kasuko neurri babestaileak edo zuzentzaileakedo dena delakoak martxan jarri.

UEMAk bere aldarrikapenak festa giroan ospatzeko,denok gonbidatuta zaudete, ekainaren 9an Goizuetanospatuko dugun UEMA egunera. Eta ez ahaztu “Eus-keraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari”.

Maren BelastegiUEMAko lehendakaria

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 5: Euskaltzale! 74

Zorroka euskara taldearen aldizkaria duzu Zorrokariaeta, bere xumean, Berriozarko euskaldunon haria izanda —eta da— azken urteotan. Herrian euskara hutsezegiten den aldizkari bakarra da. 300 ale baino gehiagoargitaratu eta heren bat Zorrokako kideei banatzen zaie;besteak eskolan eta herrian banatzen dira doan.

Urtarrilaren hondarrean, UPNk urgentziazko mozio bataurkeztu zuen osoko bilkuran: mozio horretan Zorroka-riari udal diru-laguntza kentzeko eskatzen zuen. Erda-razko testu trakets batean adierazten zuen ZorrokarianETAri babesa ematen zitzaiola. Irakurle, Interneten di-tuzu ikusgai, Eguzkiplaza.net helbidean, Zorrokaria al-dizkariaren aleak.

Mozioa defenditzeko unean, UPNko zinegotzi DanielPolok erakutsi zuen ustezko froga bat: ar&kulu bat, ar-gazki bat zuena: ar&kulua ez zuten irakurri, ez baitzenETA aipatzen, eta Xabi Lasa alkateak gaztelaniaz hainbatkontu azaldu eta euskara ez jakiteari egotzi zion auzia.Hala ere, PSNk eta PPk aldeko botoa eman zuten; mo-zioa ez zen aurrera atera bertze zinegotziek, NaBai, Bildueta Ezkerrakoek kontra bozkatu zutelako. Gaizki aterazitzaien jokaldia UPNkoei, irrigarri gelditu zireneko sen-tsazioarekin. Biharamunean, Diario de Navarrak gaia ezzuen aipatu ere egin.

Beraz, aski da argazki bat ikustea eta interpretazio inte-resatu bat egitea, aldizkari bat ito nahi izateko. Neureburuari galdetzen diot ea eta lokailurik gabe idaztenikasi beharko ote dugun euskaraz.

Izan ere, udalaren diru-laguntza garrantzitsua da Zorro-kariarentzat. Gogora dezagun aurreko alkate Benito Rio-sen (PSN) garaian, Udalak diru-laguntza ukatu ziolaZorrokariari, Berriozarko preso ohi ba& elkarrizketa bategiteaga&k. Lau urte luzez diru-laguntzarik gabe egonikere, hilero-hilero ateratzea lortu genuen. NafarroakoJus&zia Auzitegi Nagusian ebatzi zen diru-laguntza ukatuizana legez kanpokoa zela.

Berriozarren euskara sustatzea da gure helburua; bestebatzuena, antza, euskara asustatzea. UPNkoen mozioadela bide, protagonista izan nahi gabe ere, protagonistaizan gara. Guk geureari eutsiko diogu, mundu guz&aerrespetatuz eta mundu guz&aren errespetua aldarrika-tuz, guri ere zor zaigun errespetu bera.

Josu Jimenez MaiaZorroka Euskara Taldearen izenean

Euskaldunok arlo zein maila ezberdinetan hainbateraso jasotzen ditugula argi geratu zaigu azken hila-beteoan. Horren adibide ditugu Altsasuko EHEko ki-deok Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenaren baitanjasotako isunak eta etortzeke dagoen epaiketa.

Inizia&ba eta margoak eskutan hartuta asimilazioariaurre egin eta Euskal Herriko hizkuntza paisaia arrotzairaultzeko deia egin zuen EHEk azaroan. Euskalduna ezden paisaia linguis&koa irauli nahi genuen eta herrieuskaldunak bizi duen zapalkuntzaren mugak azale-ratu, egungo paisaiak argi erakusten digu eta euskarabigarren maila batean geratzen dela.

Altsasuk ere Euskal Herriarentzat arrotza den paisaialinguis&koa duela salatu eta honi buelta eman nahiagares& atera zaigu, bai, baina jarritako oztopoek ezdute gu koldartzerik lortu.

Oraingo honetan, EHEk Ezabatu eta euskaraz bizi eki-menari segida emateko deia luzatu du berriro ere, etabigarren ezabaketa garaia deitu du. Izan ere, euskarak,menpeko egoera honeta&k atera eta Euskal Herri eus-kalduna eraikitzeko bidean, esparru guz&etan lehen-tasuna beharrezkoa du, paisaia linguis&koa barne.

Euskal Herriko herritar gisa euskaraz bizi nahi dugu,gure euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dugueta euskarak bizi dituen zapalkuntzak salatzen jarrai-tuko dugu. Horrega&k, gure ideia eta jardunean be-rrestera gatoz eta irailaren 11n gure kontra egingo denepaiketan ere berdina egingo dugu. Euskarak men-peko izaera poli&ko eta soziala duelako oraindik erebere lurralde osoan.

Beraz, Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidean guz-&ok euskaraz bizitzeko hautua egitera gonbidatzen zai-tuztegu. Euskarari lehentasuna emanez egin beharbaitugu bidea. Eta egoera iraultzeko berta&k bertaraadostu eta sortutako hizkuntza poli&ka burujabeabehar dugula aldarrikatu behar dugu.

Euskaldunak gara eta harro gaude!

Ezabatu eta euskaraz bizi!

Altsasuko EHE

Isunen gaine�k, ezabatu eta euskaraz bizi!

74.zkia, 2012ko udaberria-uda

Bidali zure iritzia hurrengo helbidera:

[email protected]

Protagonista izan nahi gabe, protagonista

Page 6: Euskaltzale! 74

““PPaarreezz ppaarreekkoo eeggooeerraa lloorrttzzeekkoo eeuusskkaarraakk

lleehheennttaassuunnaa bbeehhaarr dduu eessttaattuusseeaann nnaahhiittaaeezz””Zigor Etxeburua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendariaUrte luzez euskalgintzan aritu ostean, iragan uztailean hartu zuen bere gain Aldundiko Euskara Zuzen-daritza Nagusiaren gidaritza Zigor Etxeburua Donostiarrak. Gipuzkoa plazako egoitzan hartu gaitu BatzarNagusietatik iritsitako azken orduko galdera bati erantzun ostean. PPk egindako galderak, euskara in-teres politikoekin ez erabiltzea eskatzen du. “Larrua behar da gero...” dio Etxeburuak.

Herri mugimentutik euskalgintzan egin duzu ibilbidea.EHEn, AEK-n, Kontseiluan… Orain instituzioetara eginduzu jauzia. Asko aldatzen da ikuspegia?Bai, aldatzen da. Hain zuzen ere orain erantzukizuna zureadelako eta erantzun egin behar duzulako. Zure eskumene-tatik, hizkuntzaren egoeraren eragileetako bat zara. Denokdugu partea euskararen garapenean, baina bereziki, insti-tuzioei dagokie ardura. Jaurlaritzarekin alderatuta Aldun-dia motz dabil eskumen aldetik, baina badauka nahikoaegiteko herritarrak beren hizkuntzan artatzeko eta abar.Badaukagu nahikoa ardura hizkuntza politika osoa guregain izan ez arren, eta ardura horiei erantzuten ari gara egi-tasmo ezberdinak mahai gainean jarriz. Aldaketa handiada, baina era berean dakarkidana oso baliotsua da, bestealdea hurbiletik jarraitu dudalako.

Zer aurkitu duzu Zuzendaritzan? Aurrekoen jarraipenaegin asmo duzu ala iniziatiba propioek markatzen dutezure agenda? Gure hizkuntza politika propioa diseinatuta dugu eta hiz-kuntza politika sendo batekin gatoz. Hala ere, aurretik eginden lana aitortzen dugu. Euskalgintzan Gipuzkoak baduizen ona egindako lanagatik eta hona etortzerako banuenhorren berri. Alta, gure hizkuntza politika aurkeztu genue-nean esan genuen: diagnostiko bat egin dugu eta diagnos-tiko horretan zer araudi dagoen, zer egin den orain arte etazer dagoen egiteko aztertu dugu. Ohartu ginen baliagarriakziren gauzak bazeudela araudian, eta hortik etekin handiakateratzerik bazegoela; hizkuntza ofizialen erabilera arau-tzen duen dekretua kasu. Dekretu hori aurrekoek diseinatuzuten baina ez zioten zukurik atera. Guk, hortaz, zukua

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 7: Euskaltzale! 74

atera eta bere ontasunak baliatuko ditugu. Esaterako, eza-rri bai baina bete ez ziren kontratazio politikarako hizkuntzairizpideak aurrera eramanda. Gure zuzendaritzako tekni-kariek lan handia egin dute horiek aurrera eramatearrenbaina atzetik erabaki, bultzada politikoa falta izan da etabetetze maila pattala izan da. Guk bultzada hori emangodiogu gure asmoekin bat datorrelako eta funtsezkoa deri-tzogulako.

Zeintzuk dira, beraz, zuen hizkuntza politikaren lerro na-gusiak?Diagnostiko batetik abiatzen gara. Gipuzkoa herrialde eus-kalduna da. Euskal elebidunak azken datuen arabera gipuz-koarren erdia baino gehiago dira, eta beste %20 batekeuskara ulertzen du. Gipuzkoa euskaraz bizi nahi duelaadierazten duen herrialdea da eta gu bat etorriko garaerrealitate horrekin. Beraz, euskaraz arituko den Aldundibat egin nahi dugu; herritarrei zerbitzu guztiak euskarazeskainiko dizkiena. Legealdi honen bukaerarako hori lortunahi dugu, baina beste helburu asko ere baditugu.

Barne-funtzionamenduari dagokionez ere?Euskaraz arituko den, laneko hizkuntza euskara izangoduen Aldundia nahi dugu. Horretarako proiektu-pilotu batabiatuko dugu sail batzuekin. Hain zuzen ere afera honetanaurreratuen dauden sailetan. UEMAren irizpideetan sar-tuko liratekeen sail batzuk hartu eta horiekin lanketa in-tentsibo bat abiatuko dugu laneko hizkuntza euskara izandadin. Arautze lan batzuk egingo ditugu horri begira, etabestetik, sentsibilizazio lana ere egingo dugu langileen ar-tean.

Herritarrekin euskaraz arituko den Aldundia aipatu duzu.Herritarrek aldundiarekin euskarazko harremana izan de-zaten lana hasi dugu ez dakit zelako kanpaina antolatugabe, era sinplean. Errenta aitorpenean galdera bat txer-tatuz, alegia. Akats batzuk detektatu izan ditugu baina kon-ponbidean daude. Zailtasunak ere izan ditugu. Esaterako,errenta-aitorpena egiteko kanpainarako langileak kontra-tatu ohi dira urtero, eta langile horiei hirugarren hizkuntzaeskakizuna ezarri diegu iaz jakinarazi bezala. Tontakeria di-rudi, baina urrats hori egiteak epaitegietan salaketa batekarri digu lan horietan ari ziren langile batzuen aldetik.

Zein da egitasmo horren irakurketa politikoa?Herritarren hizkuntza hautuari erantzunez euskaraz bizikoden Gipuzkoa hori indartu nahi dugu. Gure hizkuntza poli-

“Euskara

ez da

Gipuzkoako

hizkuntza

bakarrik eta

gure

mugetatik

kanpo ere

eragin behar

dugu”

tikan nabarmentzeko beste aspektu bat da euskaraz biziahal izateko Aldundi eragilea izatea, eta aldaketa politiko,sozial eta pertsonal hori lideratzea, euskalgintzarekin lan-kidetzan, eragile sozialekin batera. Herritarrok ikusi behardugu herrialdeko instituzio gorenak zalantzarik gabe eus-kararen aldeko apustua egiten duela. Eta hori estreinatuberri dugun irudi korporatiboan ere ikusi dezake, Aldun-diaren gaztelaniazko adiera bera kendu egin baitugu. Al-dundiak erabaki sendoa du euskarari lehentasunaemateko.

Badirudi zailtasun ugari daudela euskara lehentasunezkoizendatzeko. Gehienez gaztelaniaren pareko izan beharomen da.Batzar Nagusietara eraman nahi dugu eztabaida hori. Eus-karari lehentasuna emateko, araudian jaso nahi dugu eus-kara berezko hizkuntza eta lehentasunezkoa dela.Ekilinguismoa, euskararentzat, tranpa da. Gaztelania etafrantsesak mundu mailan berez duten indar erraldoiagatik,ito egiten dute gure hizkuntza. Lehentasuna eman behardiogu euskarari eskubideetan berdintasuna eta berdinta-sun soziala lortzeko. Parez pareko egoera lortzeko, baina,estatusean euskarak lehentasuna behar du nahitaez.Egungo araudian ez da hori aipatzen eta hori txertatukodugu.

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Elkarrizketa osorik irakurtzeko sar zaitezwww.euskalherrianeuskaraz.org gunean

Page 8: Euskaltzale! 74

Udan ere euskaraz bizitzeko hamaika paradaHaur eta heldu, guziek dute aukera udan euskarazbizitzeko. Hamaika eskaintza, hamaika toki, eta ha-maika bizipen. Denak euskaraz. Urtero bezala, bar-netegi eskaintza zabala prestatu dute euskaltegiek,eta gaztetxoak Euskal Udalekuetara ere joan litezke.Beroarekin batera, euskararen munduan murgiltzekoaukera paregabea.

Gazteen artean arrakasta handia dute Euskal Udale-kuak. Bernedo (Araba), Abaigar eta Goñin (Nafarroa)egiten dituzte uztailan zehar. Helburu argi batekinprestatzen dira: euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta ongipasatzeko. “Euskara maitatzen eta honen erabilerasustatzen saiatzen gara, eta hainbat ekintza egiten di-tugu euskal kulturan oinarrituta: korrika txikiak, herrikirolak, euskalki festa, Ternuara eta Orreagako gudurabidaia, akelarreak...”, azaldu dute antolatzaileek.

Euskal udalekuena ez da, baina, gaztetxoek euskarazbizitzeko duten eremu bakarra. Izan ere, AEK-k familiabarnetegiak ere antolatzen ditu. Aurten Adunan (Gi-puzkoa), Foruan (Bizkaia) eta Zugarramurdin (Nafa-rroa) . AEK-ko euskaltegiek barnetegi mota ezberdinakantolatu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Denek,baina, helburu bera dute: “egun osoan euskaraz bizi-

tzeko aukera ematea”. Ikasturtean zehar euskaltegie-tan ikasten ibili direnek zein mintzaprak'ka progra-metan aritu direnek euskara erabiltzen jarraitzekobai'ra barnetegiak.

Bakoitzaren nahi eta beharren arabera, euskalduntzebarnetegiak, 'tulu eta maila ofizialak egiaztatzekoprestatzekoak, familientzako barnetegiak, ibiltariak,mendikoa eta xiberera ikastekoa antolatu ohi dituAEK-k. Aurten, gainera, berrikuntza dakar: bertsola-ritza barnetegia. “Ainhoa Aranburu, Xabi Paya,Onintza Enbeita eta Es' Alberdi bertsolariekin, abuz-tuaren lehenengo astean bertsoa ulertzen eta ber-tsoaz gozatzen ikasiko dute”, azaldu dute.

Beste euskaltegiek ere badute barnetegi eskaintza.IKA-k, adibidez, Lesakan (Nafarroa) antolatu ditu uz-taila, abuztua eta irailan. Bilbo Zaharra euskaltegiakMuxikan (Bizkaia), eta Gabriel Ares'k Bakaikun (Na-farroa). Zornotzara (Bizkaia) joanen dira Uztarri eus-kaltegikoak, eta Lazkaora (Gipuzkoa) Maizpidekoak.Ulibarri euskaltegiak Arantzazu (Gipuzkoa) aukeratudu, eta Zornotzakoak (Bizkaia) ez dira etxe'k mugi-tuko. Beraz, badago non hautatu. Uda honetan ere,euskaraz bizitzeko hamaika parada.

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 9: Euskaltzale! 74

Aimara, kitxua eta guaraniera “xuxen” zuzentzeko

Boliviako aimara, kitxua eta guaraniera hizkuntzenzuzentzailea egin asmo du CEPOS (Jatorrizko HerrienHezkuntza Kontseiluak) elkarteek. Horretarako, eus-karazko XUXEN zuzentzailean oinarrituko dira. Lanaaurrera eramateko Elhuyar fundazioaren laguntzaizanen dute. Zuzentzailearen egileek 2012an abianjarri nahi dute egitasmoa, hiru hizkun-tzen garapenasustatu eta indartzeko asmoz.

Xuxen bezala, kode irekiko zuzentzailea izanen da hauere, eta euskarazko zuzentzailearen antzekoa izanenda. Xuxen UPV/EHUko IXA taldeak eta Elekak garatuzuten, Elhuyar fundazioaren ekimenez. Horrega*k, ai-mara, kitxua eta guaraniera zuzentzailea garatzekofundazioaren babesa lortu du CEPOSek. Gainera, zu-zentzaileaz gain, so�ware libreko beste programa ba-tzuk ere itzuliko dituzte aipatu hizkuntzetara. Besteakbeste, Mozilla Firefox web-nabigatzailea, GCompris 2-10 urte bitarteko gazteentzako hezkuntza-programa,Tux Paint umeentzako diseinu grafikoko programa etaOpenOffice.org ofima*kako programa-paketea.

Garrantzitsua da so�ware librearen erabilera, pro-grama guzi horiek doan eskuratzeko aukera emanenbaitu horrek. Izan ere, hizkuntzen garapenerako zu-zentzailea eta gainontzeko programak itzultzea beha-

rrezkotzat jo dute CEPOSeko kideek. “Ezinbestekoa dahizkuntza gutxituak balioesteko eta haien erabilerasustatzeko garai berrietara eta teknologia berrietaraegokitzea; bestela, hiltzeko arriskuan egongo dira”,esan dute.

Hizkuntza indigenakBoliviako Kons*tuzioak 37 hizkuntza ofizial aitortzenditu bere lurralde osoan. Haien artean kitxua, aimaraeta guaraniera dira jatorrizko hizkuntzetan zabaldue-nak. Lehenbizikoa populazio osoaren %28ren ahotanaditu daiteke 2001. urtean egin zuten erroldaren ara-bera, hau da, 1.510.560 biztanlek erabiltzen dute. Ai-mara herritarren %18ak hitz egiten du, 1.243.728lagunek, eta guaraniera boliviarren %1ek ezagutzendu, hots, 77.121 herritarrek.

Jatorrizko hizkuntzen normalizazio prozesuan aurre-rapausoak ematen ari dira Bolivian, eta horien arteankokatu daiteke zuzentzaile ortografikoaren sorrera. Ai-mara, kitxua eta guaranieraren ahozko eta idatzizkoerabilera normalizatzeko, arau ortografikoak eta gra-ma*kalak adosten ari dira, baita hiztegiak egiten ere.Gainera, terminologia teknikoa garatzen ari dira, hiz-kuntza horietan ez ziren hitzak sortzeko, eta mailegulexikalak onartzeko arauak lantzen ari dira.

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 10: Euskaltzale! 74

Bakean eta euskaraz bizitzeko bidea

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 11: Euskaltzale! 74

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 12: Euskaltzale! 74

EEuusskkaall ccuurrrriiccuulluummaarreenn aallddeekkoo aallddaarrrriiaaSortzen-Ikasbatuaz eragileak urteroko Jai Nazionalaospatu zuen maiatzaren 20an Iruñeko Takonera par-kean. Zoritxarrez, euriak balorazio gazi-gozoa egiterabehartu ditu antolatzaileak. Eguraldi txarra izanagatikere, milaka lagun bildu ziren Euskal Eskola Publiko Be-rriaren aldeko bestan. Murrizketen aurrean hezkuntzasistema propioa galdegin zuen Sortzenek.

Aurtengo besta Berriozarko Mendialdea ikastetxeak an-tolatu du, “Haziak hezten. 1512tik euskal curriculumalanduz” lemapean. Euri zaparradak, baina, protago-nismo osoa hartu zuen. Eguraldiaren karietara beste ur-teetan baino jende gutxiago joan zen, eta gastuakordaintzeko laguntza eskatu du Sortzenek. Euskadikokutxaren 3035.0058.30.0581172598 kontu korronteanegin daitezke diru-ekarpenak.

Aurten 1512-2012 dinamikari lotu zaio Sortzen. “EuskalEskola Publiko Berriaren alde lan egiten dugun heinean,hizkuntzaren lanketa edukiekin batera joan behar delauste dugulako. Euskaraz biziko den eskola, baina euskal-duna hizkuntzaz zein edukiz”, azaldu dute. Horretarako,beharrezkoa da hezkuntza sistema propioa izatea Sor-tzenen aburuz. Baina ez horretarako bakarrik. Azken al-dian inposatu diren murrizketen aurkako erremedioaere badela esan dute.

Testuliburuen debekuak eta inposatutako atzerrikocurriculumak baztertu egin ditu Sortzenek. Izan ere,haietan euskaldunen historia desitxuraturik agertzenda. “Euskal edukietan hazi eta heztea inoiz baino ga-rrantzitsuago da gure herriaren asimilazio saiakerariEuskal Curriculumarekin erantzunez”.

Hizkuntza exodoa

Berriki Nafarroa Garaian ematen den hizkuntza exo-doa salatu du Sotzenek. Azaldu dutenez, 1.400 haurbaino gehiagok 20 kilometro egin behar dituzte egu-nero euskaraz ikasi ahal izateko. Haur guztien arteanegiten dituzten kilometroen batuketa urtean 5 milioikilometro baino gehiagokoa da, hau da, ilargira 13bider joateko adinakoa.

Eragilearen esanetan, datuak puztuz doaz urtetik ur-tera, euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenen kopuruakgoiti egiten duelako. Vascuencearen Legearen ondo-rioetako bat da hizkuntza exodoa. Horregatik, euska-raz bizitzeko eskubidea herri eta auzo guzietanbermatzeko, eta egoera horrekin bukatzeko eskatudiote Nafarroako Gobernuari.

Hizkuntza exodoari buruzko informazio gehiago to-patuko duzue hemen: http://ttiki.com/38361

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 13: Euskaltzale! 74

Frantziako Estatuko hauteskunde presiden-tzialek markatu dute ekimenaren bigarrentxanpa. Euskal Herri osoan egin dira ekime-nak: horma irudiak, ezabaketak, bakarrizketasaioak eta bertso bazkariak besteak beste.Gainera, azaroan egindako ezabaketen hariraAltsasuko EHEko kideei epaiketarako zita ai-legatu zaie. Irailaren 11an izanen da.

“Euskaraz biziz asimilazio prozesuari aurre egiteko,euskarari lehentasuna ematea galdegiteko, egoeralatz hau iraultzeko hain beharrezkoa den hizkuntza po-li'ka burujabea aldarrikatzeko eta euskaraz bizitzea-ren hautua indartzeko jarri dugu martxan Ezabatu etaeuskaraz bizi ekimena”, azaldu zuen Seb Irazokik eki-menaren bigarren txanpari ekitearekin batera. Mar-goak eskuetan hartuta, paisaia linguis'koa eraldatzeradeitu zuen berriz ere EHEk, Ezabaketa Astea zena urteosoko ekimen bihurtuz. Horren harira, hainbat ekimen egin dira Euskal Herriosoan. Ezabaketak herri anitzetan, horma irudiak Na-

farroa eta Lapurdin, eta bakarrizketa saioak hainbattokitan. Iruñean bertso bazkaria antolatu zuten aza-roan jasotako isunak ordaintzeko. Gainera, ekimenahasi berritan epaiketarako zita jaso zuten AltsasukoEHEko kideek. Hizkuntza paisaia arrotza salatzeaga'kepaituak izanen dira irailaren 11an Iruñeko Auzite-gian.

Talde berriakBestalde, Euskal Herrian Euskarazek talde berriaksortu ditu Nafarroan; Agoitzen eta Lizarran, hainzuzen. Bi herrietan aurkezpen ofiziala egin dute.

Osakidetzak oposaketak deitu ditu ekainerako

Ekainaren 15, 16 eta 17an eginen dira Osakidetzakooposaketak, administrariak, zelariak, erizainak etazerbitzuetako langileak kontratatzeko. Zoritxarrez,beste behin ere eskakizunek ez dute ahalbidetukoosasungintza euskalduntzea.

Osakidetzak ez ditu hizkuntza eskubideak errespe-tatzen, eta euskaldunak enegarren mailakotzat gai-tuzte. Gainera, euskara planek behin eta berriz hutsegin dute, eta gainera, euskararen aurkako erasoekbultzada poli'koa dute azken urteotan.

EHEk protesta eginen du ekainaren 16an BECeko ata-rian. Ekainaren 11, 12, 13 eta 14an ere elkarretara-tzeak eginen ditu Araba Bizkai eta GipuzkoakoOsasun eta Kontsumo Arloko Zuzendaritzan.

Bretoieraren eta gaelikoaren alde korrika

Ar Redadeg, bretoieraren aldeko lasterketa egin dutemaiatzean Bretainian. Korrikaren antzera, lekukoaeskuz esku pasatu dute 1.500 kilometroko ibilbidean.Aurten Bresten hasi da, eta Douarnenezen bukatu.“Zailtasun ororen gaine'k bretoiera bizirik dagoelaerakutsi nahi dugu, jai giroan”, azaldu du Jean MichelSasanner egitasmoaren antolatzaileetako batek.

Bretoieraren aldeko lasterketaren hirugarren edizioaizan da hau, “bretoieraz eta atseginez” lemapean os-patu dutena. Euskal Herrian egiten dugun bezala, biurte'k behin ospatzen dute. Berdin egiten dute Irlan-dan ere. Han, gaelikoaren aldeko Rith lasterketa an-tolatu dute bigarrenez aurten. Martxoan ospatuzuten, eta 1.000 kilometroko ibilbidea egin zuten. SanPatrcik egunarekin bukatu zuten lasterketa.

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

EEzzaabbaattuu eettaa eeuusskkaarraazzbbiizzii eekkiimmeennaarreekkiinnjjaarrrraaiittuu dduu EEHHEEkk

Page 14: Euskaltzale! 74

Euskara eta Nafarroa, estatu-auzia

Eusko Alkartasuna Espainiako Auzitegi Nazionalean epai-tua izan daiteke Nafarroan Euskal Telebista LTD bidezikusteko errepikagailua jartzeagatik. Espainiako EstatukoAbokatutzak jarri du salaketa, EAk agindu ministerial baturratu duela argudiatuz. Beraz, Espainiako Gobernuakkasua Espainian epaitzea nahi izan du, eta baztertu egindu Nafarroako Auzitegietan salaketa jartzeko aukera.

Izan ere, euskararen aurkako epaiketak Espainian eginohi dira, eta ez dugu sobera urruti joan beharrik adibi-deak aurkitzeko. Zoritxarrez, hamaika alditan urratu diraeuskaldunon eskubideak Espainiako Auzitegi Nazionala-ren aginduz. Oraingoan ere, euskara da kriminalizatunahi dutena, eta, berarekin batera, euskararen alde egi-ten duten elkarte, alderdi eta norbanakoak.

Bien bitartean, ez dago Nafarroa Garaia osora hedatzenden euskarazko telebistarik. Dauden apurrek ez dute Na-farroako Gobernuaren babesik, eta orain arte ikusten zi-renei ez diete LTD bidez emititzeko baimenik eman nahi.Horren adibidea dugu ETBrena. Eusko Jaurlaritzarekinegindako hitzarmenak geldirik jarraitzen du 2009. urte-tik. Ordutik, ETB1 eta ETB2 ikusteko bide analogikoa era-bili behar dute nafarrek.

Baina zein da arazoa? Nafarroako Gobernuak dio EuskoJaurlaritzak ordaindu behar duela, eta alderantziz. Ezdira ados jartzen (edo bai?). Dena den, emandako argu-dio guziak faltsuak izan dira orain arte. Izan ere, Garaegunkariak egindako ikerketa baten arabera, ETBk LTDbidez emititzeko behar duen multiplexen kostuak or-dainduta ere, errentagarri eginen luke Nafarroa Garaikoemisioa. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ez du AragónTV telebistaren emisioaren aurka egin. Atzerriko heda-bide horren seinalea hedatzen da Nafarroa Garaian.

Bien bitartean, eta arazoa konpontzeko nahirik ez zelaikusita, Eusko Alkartasunak bere gain hartu zuen ETB1eta ETB2 LTD bidez zabaltzeko ardura. Haien militanteekordainduta (12.000 euro izan ziren, eta Nafarroako Go-bernuak dio milioi bat euroko kostua izanen lukeela mul-tiplexak jartzeak), Iruñerrira hedatu zuten EuskalTelebistaren seinale digitala.

Egun, Canal 4 eta Popular TV telebista kateak desagertuegin dira, eta Nafarroa Garaian ez da deus emititzen hirukanal digitaletan. ETB 1 eta 3 emititzeko arazoa, beraz,ez dagokio espektru digitalaren toki faltari. Baina, bestebehin ere euskara eta Nafarroa estatu-auzi dira Espainiako Estatuarendako.

Beste eraso batzuk:Beste eraso batzuk:

74. zkia, 2012ko udaberria-uda

Page 15: Euskaltzale! 74

Kopurua :................................ Kolorea :.........................

Izen abizenak :................................................................

Helbidea :........................................................................

Herria :..................................... Tfnoa :...........................

Herrialdea :.................................... PK :..........................

Sudadera 25 euro:

Neska eta mutiletan

beltza (mutilenak

txanorik gabe)

Kamixeta 15 euro:

Mutiletan berdea,

beltza eta morea.

Nesketan,

berdea eta morea

Kamixeta 15 euro:

Mutiletan berdea.

Nesketan beltza

Sudadera 25 euro:

Mutiletan berde argia

Page 16: Euskaltzale! 74