euskaltzale! 72

16

Upload: euskal-herrian-euskaraz

Post on 16-Mar-2016

239 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Euskaltzale! aldizkariaren 72. alea.

TRANSCRIPT

Page 1: Euskaltzale! 72
Page 2: Euskaltzale! 72

ARABA

Aiztogile 71-01001 Gasteiz

[email protected]

Tlf: 0034 945 26 19 56

BIZKAIA

Koldo Iruarrizaga 11, 48003 Bilbo

[email protected]

LAPURDI

Larraldea-Amotz 64310 Senpere

[email protected]

NAFARROA GARAIA

Kale berria 4 1goa, 31001 Iruñea

[email protected]

Tlf: 0034 948 20 41 28

GIPUZKOA

Martin Ugalde Kultur Parkea

Gudarien etorbidea 8, 20140 Andoain

[email protected]

Tlf: 0034 943 30 35 27

www.euskalherrianeuskaraz.org

GURE ESANA

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>03

KOLABORAZIOA

Nestor Salaberria (Sortzen-Ikasbatuaz) >>>>>>>>>>>04

GUTUNAK ETA ESANAK

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>05

SOLASEAN

Medikuntza Euskaldundu >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>06

EUSKALGINTZAREN AHOTSA

Euskal umorearen leihoa da Beranduegi >>>>>>>>>>08

NAZIOARTEA

Euskararen normalizazioa hizpide bretoieraz ere >>>>09

AZTERGAIA

Mende laurdeneko iruzurraren historia >>>>>>>>>>>10

ALBISTEAK

Zenbait albiste motz-motzean >>>>>>>>>>>>>>>>>12

ERASOAK

Karramarroen baltsa >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>14

SALTOKIA

EHEren materialaren saltokia >>>>>>>>>>>>>>>>>>>15

ARGITARATZAILEA: EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ ERREDAKZIOA: MARTIN UGALDE K.P. 20.140 ANDOAIN

TELEFONOA: (0034) 943 30 35 27 POSTA: [email protected] GORDAILUA: BI-2296-92 INPRIMATEGIA GERTU. OÑATI

Page 3: Euskaltzale! 72
Page 4: Euskaltzale! 72

“Zergatik Eus-

kal Herrian ia-

ia lege

bakarra dago inge-

lesarentzat, eta

euskarak, ordea,

bost eremu admi-

nistratibo ezberdin

ditu? ”

EHI Euskal Herrian Ingelesez. Bai horixe, euskaltzalemaitea. Talde indartsu honi egin behar diogu aurre.Ez dute ezabaketarik egiten, ezta Behatokia kexaz be-tetzen, are gutxiago kalean eta medikuarenean inge-lesez hitz egiten. Baina administrazio eta euskaldunaskoren buruetan erabat barneraturik daude.

Ez da Euskal Herrian Euskaraz bezalako talde bat. Ezdago hizkuntza eta herri baten alde egina. Ez ditu es-kubideak aldarrikatu eta martxan jartzen. Erakunde“berri” honek ez du ingelesa defendatzen gure hiz-kuntza bezala. Elkartu eta ados jarri dira gure herrikohizkuntzari, euskarari, trabak jartzeko eta beharrezkoaduen garapena galgatzeko. Beraz, gure herriaren kon-trako elkarte sekretua dugu EHI.

Sekretua izanda ere, buru nabarmenak ditu: gure he-rria zatituta dagoen hiru administrazioko hezkuntzaeta hizkuntza arduradunak. Momentu honetan, gureherria batzen duen hizkuntza bakarra hauxe dugu, in-gelesa alegia.

Ez dago inolako trabarik Euskal Herri osoko auzo zeinherrietan ingelesez era merkean ikasteko. Administra-zioan erabiliko bazenu, euskaltzale maitea, estralurtar

bat bezala (edo okerrago) ez zaituzte ikusiko, eta ziurbost minutu baino gutxiagotan zure eskaerari eran-tzuteko pertsona prestu bat aurkituko dutela, mun-duko irriño zabalenarekin hartuko zaituena.

Beraz, gure galderak hurrengoak dira: zergatik da po-sible Euskal Herrian ia ia lege bakarra egotea ingele-sarentzat (TIL, eredu hirueleduna...), eta euskarak,ordea, bost eremu administratibo ezberdin izatea.Zergatik itxten dira eskolak Mañeru bezalako herrie-tan euskarazko irakaskuntza ez eskaintzeko?

Ezin ahaztu Mañeru eta Ziraukiren gisako herriak.Vascuencearen lege zatikatzaileak euren herrietaneuskaraz ikastea eragozten die bertakoei, eta, horrenondorioz, herriak bizirik mantentzen zituzten eskolakitxi egin dituzte. Horregatik, bildu eta euskaraz ikas-teko eskubidea aldarrikatzeko hautua egin dute.

Bada garaia, euskaltzale maitea, egoera honi erantzu-teko eskuan (eta mingainean) ditugun erreminta guz-tiekin eta gure herria zatikatuta mantentzen duteninposatutako horma eta mugak behera botatzeko.

Egin dezagun gure hizkuntzaren alde. Egin dezagunEuskal Herriaren alde. Elkar ikus gaitezen Mañerun.

Nestor SalaberriaSortzen-Ikasbatuaz elkarteko kidea

72. zkia, 2011ko negua

Page 5: Euskaltzale! 72

>”Euskararen munduak arantzak

izan ditzake, baina baita elementu

positiboak ere. Orain 25 urte Vas-

cuencearen legea onartu zenetik aunitz

aurreratu dugu.”

>”Euskara politizaturik dago orain-

dik ere, eta helburu zehatzak lort-

zeko tresna gisa erabiltzen da.

Baina bere helburu bakarra komunikazioa

izan behar da.”

Maximino Gomez, Euskarabidea Nafarroa-ko Euskararen Institutuko zuzendaria.

>”Hizkuntza baten normalizazioa oi-

narri demokratikoetatik eta gut-

xiengoen eskubideen errespetutik

baino ezin da egin.”

>”Hizkuntz nortasunari eta berezi-

tasunari eusteko borondatea be-

zain garrantzitsua da hizkuntzaren

inguruan akordio politikoa lortzea; izan

ere, ez da sinesgarria pentsatzea hiz-

kuntza bat normalizatu daitekeela gizarte-

aren baldintzak kontuan izan gabe eta

normalizazioak eskatzen duen kostu eko-

nomikoa onartu gabe.”

Blanca Urgell, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza sailburua.

>”Euskarazko hedabideok kontsu-

mituenak gara presentzia dugun

eskualde guztietan. Hala ere, Nafa-

rroako Gobernuak ez gaitu kontuan hart-

zen. Bigarren mailako herritarrentzako

bigarren mailako hedabidetzat hartzen

gaitu”

Ainhoa Urretagoiena, Bierrik fundaziokokudeatzailea.

Urriaren 21ean egin zuen Zarauzko Bilduk agintaldikolehen 100 egunen balorazioa. Udalaren momentukoegoeraren berri eman zuten, eta 2012ko aurrekontue-tarako dituzten asmoez aritu ziren. Zarauzko EuskalHerrian Euskarazek zera adierazi nahi die nola herrita-rrei hala Udalari berari:

Guztiz bat gatoz aurrekontua berrantolatzearekin, ale-gia, diru partida bakoitza dagokion sailera berbidera-tzearekin, nahiz eta horrek euskara sailekoaurrekontua nabarmen murriztea ekarriko duen. Egiada, bai, euskarazko literatur sariketek, ludotekak... eus-karaz bizi ahal izateko aukerak zabaltzen dizkiela za-rauztarrei, baina, gure ustez, euskara sailera bideratzenden diruak euskararen normalizaziorako izan behar du.

Beraz, nahiz eta hurrengo urterako euskara saileko au-rrekontua nabarmen jaitsiko den, aurrera begira, Uda-lak aurrekontu hori gizentzen ahalegindu beharko du,beti ere, euskararen edota euskaldunon erabatekonormalizazioa bizkortze aldera.

Halaber, Zarautz Udalerri Euskaldunen Mankomunita-tean sartzea ere ezinbesteko kontua iruditzen zaiguarrazoi hauengatik:

1. Euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzeneta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izangoden lur-gunea antolatzen lagunduko duelako.

2. Udalerri euskaldunen eginkizuna garrantzi handikoadelako euskararen normalizazio prozesuan. Euskarazbiziko bagara, berez nagusi izango den lur-gunea behardugulako, eta udalerri euskaldunak batuko balira, horinolabait gauzatuko litzatekeelako.

3. Udalerri euskaldunetan %70etik gora euskaldun bizidelako, eta hizkuntza planifikazio aurrerakoia egindaitekeelako udal euskaldunetan, hau da, norma-lizazio bidea erdaldunetan baino errazagoa de-lako. Izan ere, udal euskaldunetan berezko euskalsareek (familia, lagunartea, eskola, administra-zioa, gizarte-zerbitzuak, lan mundua,...) euskara-ren erabilera erraztu eta ahalbideratzen dutelako.

Aritz LarretaZarauzko EHEren izenean

Zarauzko EHEk herritarrei eta udalari I

72.zkia, 2011ko negua

Bidali zure iritzia hurrengo helbidera:

[email protected]

Page 6: Euskaltzale! 72

“Gure leloa ‘medikuntza euskaldundu’ da; agian,

‘osasungintza euskaldundu’ izan beharko luke”Adrian Zelaia eta Maitane Fernandez. Medikuntza euskaldundu

Euskal Herriko Unibertsitateak ez du eskaintza osoa euskaraz ematen, eta Medikuntzako ikasleak naz-katurik daude egoerarekin. 2009-10. ikasturtean Medikuntza Euskaldundu taldea osatu zuten, indarrakbildu eta lehenagotik ere bazegoen aldarrikapenari segida emateko. Adrian Zelaia eta Maitane Fernan-dez bertako kide dira. Ez dute soilik euskaraz ikasi nahi; euskaraz bizi, lan egin eta artatu nahi dute.

2011. urtean beharrezkoa da medikuntza euskaldundu al-darrikapena Euskal Herriko Unibertsitatean?Fernandez: Bai, oso beharrezkoa gainera. Gure karrera seiurtekoa da, eta bi ziklotan banatuta dago. Lehenengo hiruurteak egiten dira Leioan, eta beste hirurak ospitalean. Lehenengoetan ia dena euskaraz ematen da, nahiz eta eus-kara maila eskasa den, eta bigarren zikloan ospitalearenarabera. Edozein modutara ere, euskararen presentzia%50etik jaisten da normalean. Zelaia: Hala ere, aldarrikapen hau ez da berria, beraz, ezgara arazo honetaz jabetu garen bakarrak.

Zein testuingurutan sortu zen medikuntza euskaldundu?Zelaia: Irakasleen euskara maila zela eta hasi zen dena.Kasu batzuetan irakasleen maila ez zen bat ere ona, eta

konturatu ginen hori ez zela lehenengo ikasturteko kontuabakarrik. Gainera, mailetan gora egin ahala, euskararenerabilera behera joaten zen. Egoera honen aurrean hasiginen antolatzen eta eztabaidatzen.

Zein da euskararen egoera Euskal Herriko Unibertsita-tean?Zelaia: Lehenengo zikloan ikasgai bat dago zeinean partegarrantzitsu bat erdaraz ematen da: Anatomia Patologikoa.Bigarren zikloan, euskararen presentzia proportzioanheren batekoa da. Fernandez: Adibidez, Gasteizko ospitalean ez dago ikasgai-rik euskaraz, dena erdaraz ematen da. Beraz, euskaraz ma-trikulatzen zara, baina eskola guztiak erdaraz dituzu. Zelaia: Medikuak dira klase horiek ematen dituztenak,

72. zkia, 2011ko negua

Page 7: Euskaltzale! 72

beraz, EHUk eta Osakidetzak hitzarmen bat dute adostekoospitalean egiten diren eskola eta praktikak. Baina ez duteeuskararen afera kontuan hartu, eta horregatik daude hu-tsune asko, batez ere euskaraz klase eman ahal izateko.

Aurtengo ikasturtearen aurkezpen txukuna egin duzue.Zeintzuk izanen dira zuen lan ildoak?Zelaia: Iaz hasi ginen jende ahalik eta gehien mobilizatzen,eta Leioako lehenbiziko zikloko jendea mugitzea lortu ge-nuen. Aurten, ez dugu mugatu nahi fakultatera. Ospitalee-tara eta osasun alor guzira zabaldu nahi dugualdarrikapena: mediku, euskalgintzako talde, eta abarrekinelkarlanean aritu nahi dugu.Fernandez: Gu gara etorkizuneko medikuak. Kexa askodago euskaraz artatzeko aukerarik ematen ez delako, Beha-tokiko salaketa gehienak osasunarekin dute zer ikusia. Or-duan, guzioi eragiten digun kontua da hau. Badira hainbatelkarte osasuna euskalduntzeko lanean, eta gure asmoa dagehitu eta zabaltzea.

Orain arteko borrokan izan da lorpenik?Zelaia: Presio horrekin lortu duguna da dekanotzarenerantzuna. Esan digutenez aurten kontratatuko da norbaitAnatomia Patologikoa emateko, eta printzipioz euskarazegingo du. Hala ere, guk eskatu diogu ziurtatu dezan, etaerantzuna beti da uste baino konplikatuagoa dela, bainabaliabideak egon badaudela.

Zein da Euskal Herriko Unibertsitatearen jarrera? Neu-rriak hartzeko prest dago?Fernandez: Nik ezetz uste dut. Jaso ditugun erantzunakizan dira “hori ez dago gure esku”, “hori ezin da egin”... Ezdute esaten saiatuko direnik beste modu batean egiten.Zelaia: Batzuk esaten digute ahal dutena egiten dutela,baina gero konturatzen gara ez dutela inongo asmorik ho-rretara jartzeko. EHUk publikoki euskararen aldeko irudiasaltzen du, baina gero ez dute hainbesterako lanik hartzen.

Medikuntza Euskaldundu taldeak zer nolako harrera jasodu irakasle eta ikasleengandik?Fernandez: Oso ona. Egia da denek ez dutela berdin jaso,bi lerro direlako: bata erdaldunena eta bestea euskaldu-nena. Baina tira, mobilizazioetan 200 lagunetik gora bildugara. Irakasleen kasuan, erdarakoei ez zaie gustatu. Askokmodu pertsonalean hartu zuten bere garaian, adibidez,haien euskara mailarena. Baina tira, euskal irakasleekhaien egoera azaldu digute eta prest daude laguntzeko.

“Gizarte

osoa dago

arazo honen

atzean; osa-

sungintza

euskaldundu

nahi bada,

hemendik

hasi beharko

dugu”

Azaroan Ikasle Kontseilurako hauteskundeetan partehartu zenuten. Urrats bat gehiago eman duzue?Zelaia: Ikusten genuen Leioan ekiteko modu bat mobiliza-zioarena zela, baina arazoa hobeto analizatzeko eta solu-zioak errazago aurkitzeko pentsatu genuen egitura horrenbarruan beharrezko informazioa hobeto lortuko genuela.Gainera, eragiteko erraztasuna emango digu.

Ikasturte hasieran itxaropentsu zaudetela esan zenuten.Zelaia: Ikasleen jarrerak motibatu gaitu, euskal lerroan behintzat ez da gutxiengoaren aldarria. Gainera, gizarteoso bat dago horren atzean, eta gure ardura da aldarri haugizarteratzea. Osasuna euskaldundu nahi bada hemendikhasi beharko dugu. Fernandez: Eibarren Osakidetzako hizkuntza politikari bu-ruzko jardunaldiak egin dira, Osasungoa EuskalduntzekoErakundeak antolatuta. Behatokia, eta Kontseiluarekin ba-tera egon ginen bertan. Hortik itxaropentsu atera ginenere, ikusi dugulako ez gaudela bakarrik. Guri hezkuntzaneragitea tokatzen zaigu orain, baina lana ez da hemen bu-katzen. Izan ere, osasungintzan oraindik euskara ez dagonormalizatuta. Gure leloa “medikuntza euskaldundu” da,baina agian “osasungintza euskaldundu” beharko luke.Etorkizuneko ikasle izango direnek ere badute zer esanik.Orain batxilergoa ikasten ari direnak animatu nahi ditugueuskaraz matrikulatzera.

72. zkia, 2011ko negua

Page 8: Euskaltzale! 72

Euskal umorearen leihoa da ‘Beranduegi’ saioaZirikatzailea eta zorrotza da Beranduegi WebTVsaioa. Argia aldizkariak Internet bidez emititzen duasteartero-asteartero, eta geroz eta jarraitzaile ge-hiago biltzen ari da. Gorka Bereziartua eta Unai Breadira euskarazko saio horren aurkezleak. Internetekoeuskal komunitatea egonkortu eta zabaltzeko tresnabaliagarria izan daiteke Beranduegi.

Joan den urtean beste urrats bat eman zuen Argiaksarean: WebTV saioa martxan jarri zuen. Gorka Bere-ziartuaren gidaritzapean egin zen lehenbiziko saioahura, eta ordutik aldaketak izan ditu. Aldizkariko edu-kien laburpena egin, eta gaurkotasun gaiei begiratukritikoa ematen dion saioak bigarren denboraldiariekin dio dagoeneko, eta aurki 40. saioa sareratukodute.

Papereko tradizioa duen hedabide batendako “apustuausarta” izan dela dio Lander Larbelaitz Argiako kaze-tariak. “Guk dakigula, euskaraz eta interneterakopentsatuta egindako, honelako produktu bakarra da”.Baina erronkari ongi eutsi diote, eta geroz eta ikuslegehiago biltzen dira ordenagailuaren pantaila aitzi-nean. Kontent dira audientzia datuekin, eta 2012rakotelebista lokaletan ere emititzeko asmoa dute.

Larbelaitzek dio hasieratik xedea argi izan duela aldiz-kariak: “Interneten euskaraz bizi den erabiltzaileari as-tero ikusiko duen saio duin bat eskaintzea”.Horregatik, oraindik ezagutu ez eta saioa gogoko izandezakeen ikuslegoaren atzetik dabiltza.

Bi hitzek azaltzen dute proiektuaren oinarria: Birzikla-tzea eta jasangarritasuna. Elkarrizketek, erreporta-jeek, eta aldizkarian agertzen diren bestelako edukiekosatzen dute Beranduegi. 15 minutu inguruan gaianitz lantzen dituen saioa da, beraz. Denboraldi be-rrian bikote satiriko bikainak aurkezten du saioa: UnaiBreak eta Gorka Bereziartuak osatua. Batzuek egun-karietako zintekin ere konparatu dute haien rola.

Bestalde, ikusleen parte-hartzea ere bultzatzen duWebTV saio euskaldunak, lehiaketak antolatuz. Saresozialetan ere badute hartu emana jarraitzaileekin,eta bestelako lehiaketak paratu dituzte abian.

Argiak 1997. urtean egin zuen salto Internetera, eta2006. urtetik bideoak igotzeari ekin zion. Astero kale-ratzen den astekaria da produktu zentrala, baina ho-rren inguruan bestelako eskaintza bat ematen du.“Sarean euskaraz bizitzen lagundu nahi dugu”.

72. zkia, 2011ko negua

Page 9: Euskaltzale! 72

Euskararen normalizazioa hizpide izan dute bretoieraz

Bretoierazko Liburu Azokaren XXII. edizioa ospatuzuten Karaezen urriaren 29 eta 30ean. Euskal Herriagonbidatu zuten, euskara normalizatze bideanemandako urratsak euskaldunen ahotatik ezagu-tzeko. Garabide elkartea eta Elkar argitaletxea izanziren han, "Euskararen berreskuratzea: hizkuntzakbiziberritzeko gako batzuk" liburua aurkezteko. Pa-drig An Habaskek bretoierara itzuli du.

Arnod an Euskareg. Horrela deritzo “Euskararen be-rreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk”liburua bretoieraz. Liburu hori Garabide elkarteak aur-keztu zuen 2010. urtean, eta beste hizkuntza minori-zatuengana ailegatzeko asmoz, bretoierara ere itzulidute. Euskararen berreskurapen lana azaltzeko argi-taratu zuten liburua.

Liburuak munduko hizkuntza minorizatuen arriskuezohartarazten du, eta hizkuntzak berreskuratzeko ga-koak azaldu. Euskara normalizatzeko bidean emandiren -eta ematen ari diren- urratsen laburpena ereegiten du., eta Euskal Herriko esperientziatik ateradaitezkeen ikasbideak azaltzen ditu. Garabideren li-buruan azaltzen denez, lau oinarri behar ditu hiz-

kuntza batek galdu ez dadin: hizkuntza bateratua, hez-kuntza, hedabideak eta kultura sormena.

Bretainiako DurangoUrtero liburu azoka egiten dute Karaez herrian, bre-toieraz egindako literatura bultzatzeko asmoz. Bretai-niako 80 argitaletxe inguru biltzen ditu azokak, eta300 egilek parte hartzen dute urteroko zitan. Gainera,gazteen gunea, erakusketak, solasaldiak eta hainbatekimen gehiago antolatzen dituzte bi eguneko azoka-ren kariaz.

Aurten Ipar Euskal Herria izan da gonbidatua. Izan ere,“erreferentetzat” dute Euskal Herrian euskara indar-tzeko egindako bidea. “Euskal Herria eredu eta inspi-razio iturri izan da guretzako beti. Herrialde horretaraikastera joan ginen, eta hango ereduak bultzatu gin-tuen Diwan eskolak sortzera”, azaldu zuten antola-tzaileek. Diwan eskoletan bretoieraz ikasten dute, etaEuskal Herriko ikastolen lana betetzen dute han. Ga-rabide elkarteko Amaia Antero eta Iñigo Iñurrategikparte hartu zuten euskararen berreskuratzearen ingu-ruko solasaldian. Elkar argitaletxea ere han izan zenEuskal Herrian egiten duen lanari buruz hitz egiteko.

72. zkia, 2011ko negua

Page 10: Euskaltzale! 72

Mende laurdeneko iruzurraren historiaNafarroa Garaian euskara desagerraraztea izan da hondar mendeetan gobernarienhelburu nagusietako bat. 80ko hamarkadan konturatu ziren xedea nekez lortuko zu-tela, eta hizkuntzaren normalizazioan oztopoak jartzearekin konformatu behar izanzuten. 1986. urteko abenduaren 15ean promulgatu zuen Nafarroako Gobernuak ‘Vas-cuencearen legea’: “Foru Lege honek euskararen erabilera normal eta ofiziala erre-gulatzea du helburu, bai gizarte bizikidetzan, baita hezkuntzan ere”. Horrela hastenda mende laurdeneko iruzurraren historia.

Igaro dira 25 urte Nafarroa Garaian ‘Vascuencearenlegea’ onartu zutenetik. Ordutik deus gutxi aldatuda, oraindik ere euskararen ofizialtasunari uko egi-ten baitio Iruñeko Gobernuak. Hasiera hasieratik,lege horrek ez du euskara normalizatzeko inolakoasmorik izan. Gaur egun, oztopo izaten jarraitzendu, eta gobernariek ere ez dute legea betetzen. I-tsura guzien arabera, mende laurdeneko iruzurra-rekin jarraitu nahi dute beste mende laurden batez,gutxienik ere.

80. hamarkadan kokatu behar dugu ‘Vascuencea-ren legearen’ sorrera. Orduan PSN zen NafarroaGaraiko administrazioko buru, eta ‘Foru Hobe-kuntza’ prestatzearekin batera heldu behar izan zio-ten hizkuntzaren aferari. EAJrekin negoziaturikoproposamenak ez zuen aurrera egin, eta eskuina-rekin egindako negoziazioek euskararen normaliza-zioa oztopatuko zuen legea erditu zuten. EuskaraNafarroako berezko hizkuntza izendatzearen aurkaziren eskuineko alderdiak, eta estatus ofiziala ema-tea ez zuten aurreikusten.

Testuinguru horretan, 1986. urteko abenduaren15ean promulgatu zuten ‘Vascuencearen legea’.

Lege testuak horrela dio bere lehenbiziko artiku-luan: “Foru Lege honek euskararen erabilera nor-mal eta ofiziala erregulatzea du helburu, bai gizartebizikidetzan, baita hezkuntzan ere”. Baina, izenbu-rutik hasi -euskara izendatzeko vascuence ele ar-kaikoa erabili zuten- eta hondar punturaino, legeakez ditu biltzen “erabilera normal eta ofiziala” erre-gulatzeko egin beharrekoak. Aholkuak baizik ez dituematen; eta oraindik orain betetzen ez direnak gai-nera.

Zatiketaren legea‘Vascuencearen legeak’ Nafarroa Garaia hiru ere-mutan zatitu zituen: euskalduna, mistoa eta ez-

euskalduna izendatu zituzten. Lehenbizikoan baizikez zioten aitortu euskarari ofizialtasuna. Bigarre-nean, zabaldu eta babesteko neurriak hartzea bai-zik ez zuen aholkatzen legeak, eta hirugarreneanhori ere ez. Beraz, mailatan banatu zituzten biztan-leak, eta eskubideen aitortza ezberdina eman ba-koitzari. Gizakiaren historian behin eta berrizerrepikatu dira horrelakoak, zoritxarrez. Adibidez,emakumeei urte luzez ukatu zaie bozka eskubidea.

72. zkia, 2011ko negua

Page 11: Euskaltzale! 72

Gutxinaka hustuz joan daArestian aipatu bezala, hasierako testua oztopo zeneuskararen normalizazioan, baina gerora testuahustuz joan ziren, eta legea are deusezagoa bihurtuzen. 2000. urtean eremu misto izendatu zutenaeremu ez-euskaldunaren pare jarri zuten, errotula-zio euskaldunaren aurkako neurriak hartuz. Lan-postu publikoetan euskararen ezagutzak ez zuenpuntuatu ordutik aurrera, eta horren balorazioahautazkoa izanen zen, ez ordea ingelesa, frantsesaedota alemanarena. Eremu euskaldunean ere des-agerrarazi zuten lanpostu publikoetan euskararenezagutza arautzen zuen araua. 2001. urtean osasunlangileek euskara ezagutzeko zuten beharra eza-batu zuten ‘Vascuencearen legetik’. Eremu euskal-

dunean ere medikuek ez zuten zertan euskara jakinbeharko. Neurri hauetako batzuk bertan behera ge-ratu ziren Nafarroako Administrazio Auzitegiarenaginduz. Adibidez, 2000. urteko Foru Dekretua.

25 urte hauetan, ‘Vascuencearen Legeak’ zatiturikolurraldeak mantendu egin dira. 2010. urtean baizikez da aldaketarik egin. Oposizioak erabaki zuenAranguren, Belaskoain, Galar eta Noain-Elortziba-rreko udalek hala erabakitzekotan, eremu mistoan

sartzeko aukera izanen zutela. Euskararen ofizial-tasuna, baina, baztertua izan da eztabaida orotan.

Euskalgintzak inoiz ez du onartu ‘Vascuencearenlegea’, eta beti galdegin dio Iruñeko Gobernuarieuskara normalizatzeko legea. Nafarroako eskuinakere ez du atsegin, eta ez du betetzen. Euskara bult-zatzeko beharra ahantzi egiten du beti, eta horre-tarako hamaika aitzakia asmatu ditu mende laurdenhonetan. Batzuetan, artikuluek ziotena aldatuz.Hori da 17. artikuluaren kasua. “Plaza publikoeta-rako deialdietan euskara meritu gisa baloratu li-teke” dio. Beraz, meritu gisa baizik ez dabaloratuko, eta hautazkoa da gainera hori exijitzea.

Hezkuntza alorrean ere ez da betetzen ‘Vascuence-aren legea’. Eremu mistoan euskara progresibokisartuko da hezkuntzan 25. artikuluaren arabera,baina hondar hamar urteetan Iruñerrian ez da eus-kal eredua eskaintzen duen haur-eskolarik zabaldu,bai aitzitik British eredua eskaintzen duenik. Eremu

ez euskaldunean ere euskarazko hezkuntza sosten-gatzeko eskatzen du legeak 26. artikuluan, bainaNafarroako Gobernuak ez du eskaintzen euskarazkohezkuntza publikorik.

Komunikabideen afera ezinbestekoa da hizkuntzabaten normalizazioan. ‘Vascuencearen legearen’ 27.artikuluak dio euskararen presentzia handituz joanbehar duela hedabide publiko zein pribatuetan, etaeuskara erabil dezaten ekonomikoki sostengatukodituela. Aitzitik, 2011. urtean %30tik goiti jaitsi diraNafarroako hedabide euskaldunen diru-laguntzapublikoak, eta 2012. urtean ez dute sosik jasoko,administrazioak ez da aurreikusi behinik behin.

Azkenik, eremu administratiboaren afera dugu. Ho-rretan ere euskaraz zuzentzeko eskubidea aitortzenzaio nafar orori, baina ez du aipatzen euskaraz ar-tatua izateko eskubiderik, eremu euskaldunean izanezik. 25 urte beranduago, oso zaila da administra-zioan euskaraz artatua izatea, baita eremu euskal-

dunean ere.

Euskalgintzaren erantzunaOztopoen legeak mende laurden bete dituen hone-tan, euskalgintzak hainbat ekimen prestatu ditu le-gearen aurka, eta euskararen ofizialtasunaren alde.Azaroaren 10ean EHEk salaketa kanpainari ekinzion. Elkarretaratzea egin zuen Nafarroako Parla-mentuaren aitzinean, ‘Vascuencearen legea’ piku-tara lelopean. Azaroaren 24an Euskarabidearenateak itxi zituen, Nafarroako euskararen institutua-ren iruzurra salatzeko asmoz. Abenduaren 15ean,berriz, EHEk 20 elkarretaratze eginen ditu NafarroaGaraian, zatiketaren legearen urteurrenean.

Sortzen Ikasbatuaz elkarteak ere itxialdia eginen duabenduaren 15, 16 eta 17an Mañerun (eremu ez

euskalduna legearen arabera). Euskarazko hez-kuntza publikoa Nafarroa Garaiko herri eta auzo gu-zietan eskaintzearen aldeko ekintza izanen da.

72. zkia, 2011ko negua

Page 12: Euskaltzale! 72

‘Ezabatu eta euskaraz bizi’ hasi daEHE Euskal Herrian Euskarazek ‘ezabatu eta euskarazbizi’ ekimena aurkeztu du, Ezabaketa asteari jarrai-pena eginen dion egitasmoa. Euskal Herriko paisaialinguistikoa erabat arrotza izaten jarraitzen duen ho-netan, herri euskaldunak bizi duen zapalkuntzarenmugak azaleratu, hizkuntza paisaia irauli eta berau ko-lorez zipriztintzeko deia egin du.

Gakoa asimilazio prozesua etetean dagoela uste duEHEk. “Euskarari lehentasuna emanez egin behar dugubidea”, azaldu zuen Igone Lamarainek Iruñeko agerral-dian. Beraz, hor kokatzen da ‘ezabatu eta euskaraz bizi’egitasmoa. Herri euskaldunaren zapalkuntzaren mugaketa hizkuntza paisaia kolorez zipriztindu nahi ditu herrimugimenduko eragile euskaltzaleak.

“Dagozkigun eskubideak aldarrikatzeko ez dugu gauarenbabesik behar. Irria eta lanerako arropak soinean hartueta inposatzen diguten paisaia linguistiko erdaldunairaultzeko deia zabaldu nahi dugu”, azaldu zuen Lama-rainek. Ekimenean parte hartzera deitu zituen herritarguziak, uste baitu ez dela soilik Euskal Herrian Euskara-zen mobilizazioa. Horregatik, EHEren talderik ez dagoenherrietan ere ezabaketak egiteko eskatu zuen, eta eki-mena norbanakoek bultzatzeko.

Egitasmo honek ez du data zehatzik izanen, EzabaketaAsteak zuen bezala. Hala ere, azaroan aurkeztu zen,Espainiako hauteskundeen testuinguruarekin batera.Ekimen horrek segida izanen du Frantziako hautes-kundeen tenorean, hau da, maiatzan. Lamarainekazalpenak eman ditu: “Finean, Frantziako AsanbladaNazionaletik eta Espainiako Gorteetatik datoz herrieuskalduna ukatzen zein euskaldunon eskubideonaurkako hizkuntza politika menderatzaileak onartzendituzten erabakiak”.

Azaroan zehar hainbat ekimen egin zituzten EuskalHerri osoan. Iruñerrian bizikletak eman zion hasieraegitasmoari. Burlatan hasi eta Arrosadia auzora aile-gatu ziren euskaltzaleak, bidean ezabaketak eginez,eta eskuorriak banatuz. Durangon (Bizkaia) kalejiraegin zuten, Santutxun (Bilbo) ere egin zituzten ezaba-ketak, eta Etxarri Aranazen (Nafarroa) mendi martxaezabatzailea antolatu zuten. Oiartzunen (Gipuzkoa)Carrefourrek egiten dituen hizkuntza urraketak salatuzituen EHEk Ttur-ttur euskara elkartearekin batera.

Euskal Herri osoan hamaika ekimen gehiago egin diraerdararen nagusitasuna zein asimilazio prozesua sa-latzeko helburuarekin.

72. zkia, 2011ko negua

Page 13: Euskaltzale! 72

Abian da Berria Taldeak bizi duen egoeraekonomiko larriari aurre egiteko kanpaina.Azaroaren 26an Martin Ugalde Kultur Par-kean bildu ziren akziodun, irakurle eta harpi-dedunek taldearen egoera ekonomikoa etaetorkizunari begira dituzten erronkak izan zi-tuzten hizpide, eta horren ostean azalduzuten jendaurrean Zure ziztada behar dugulelopean hasi berri duten kanpaina. Egoeraribehar bezala erantzuteko urtean 100 eurokoekarpena egiteko prest dauden 5.000 lagunlortzea ezarri zuten helburu nagusitzat.

Berria Taldeak ezagutzera emandako errealitatea ezda arrotza euskarazko hedabideei dagokienean. Kri-siaren aitzakipean euskarazko hedabideek jasotzenduten dirulaguntza publikoen murrizketak kolokanjarri du hainbat hedabide euskaldunen biziraupena.

Gogoan hartzeko modukoa da publikoak ez diren eus-karazko 80 hedabidek instituzioei inplikazioa eskatuzDonostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egindakoagerraldi bateratua. 450.000 hartzaile dituen euska-razko hedabideen sektoreak ez du etorkizun xamurrainstituzioei begira egotekotan.

Berria Taldeak baina, herritarron inplikazioa eskatudu. Kanpainaren arduradunek diotenez “egunkariensalmenta jaisten ari da eta informazioa sarean jaso-tzen dutenen kopurua gora doa etengabe. www.be-rria.info webguneak batez beste 18.000 bisitari dituegunero. Paperaren salmentaren eta publizitatearenjaitsierak (azken urteetan, %30 galdua da, 1.300.000euro) oso egoera zailean jarri du BERRIA Taldea; sa-reko publizitateak ez du ematen, eta etorkizunean ereez dirudi emango duenik www.berria.info gisakoproiektu bati eusteko lain”. 100 euroko 5.000 ziztadalortzea da Berriaren hurrengo erronka nagusia.

Gartxot, konkista aitzineko konkista zinemetan

Euskarazko hedabideen garrantzia azpimarratu berridugu lerro batzuk gorago. Bada, euskarazko filmekinere antzeko zerbait gertatzen zaigu. Gutxi dira -aregutxiago animaziozko filmak-, eta industria global etaerraldoi baten interesen menpe bizi dira.Errealitate hori kontutan, Arturo Campiónek sortu-tako pertsonaiari bizia eman diote Juanjo Elordi etaAsisko Urmenetak. Lau urteko lan mardula eta 20 la-guneko lantaldea izan dute atzetik, eta gutxi balitz,Zaraitzu (Nafarroa) inguruko herritarrek osatutakoGartxot Ekimenak berebiziko sostengua eman diolantaldeari 2008az geroztik. Somuga ekoiztetxeak,REC soinuetxeak, EITBk eta Bartonfilms banatzaileakere ezinbestekoak izan dira proiektuaren garape-nean, beste erakunde eta herri ekimenekin batera.Orain ikusleoi dagokigu zineman filma jarraitzea.

Euskararen normalizaziorako baliabiderik gabe

Kontseiluak kritika gogorra helarazi dio Jaurlaritzari2012ko aurrekontuen karietara. Kontseiluaren hitze-tan aurrekontu proposamen horrekin, “beste behin,euskararen normalizazioak ez ditu beharrezko bal-dintza ekonomikoak eskuratuko”. Areago, “atzerapau-soa gertatuko da hainbat alorretan, estrategikoakdiren alorretan gainera”; helduen alfabetatze eta eus-kalduntzean zein euskarazko hedabideetan esaterako.Izan ere, Hizkuntza-politika atalera bideratutako par-tidak 3.402.273 € gutxiago izango ditu. Zentzu horre-tan, Kontseiluak argi adierazi du “Jaurlaritzareneskutik arauen eremuan atzerapausoak” direla nagusi-kontsumitzaileen dekretua kasu-, eta baliabideeneremuan aldiz “bitarteko ekonomiko ez nahikoak etagaizki inbertitutakoak”. Jaurlaritzak abenduaren 3kodiskurtsoetan horiek ahaztuko dituena ziurtzat eman.

72.zkia, 2011ko negua

Page 14: Euskaltzale! 72

Karramarroen baltsa

PSE Eusko Jaurlaritzara ailegatu zenetik hainbat aldaketaizan dira Gobernua kudeatzeko moduan. Euskal identi-tatea eta euskara izan dira gogor, baina era berean, tentuhandiz jo dituzten bi afera. Espainiak inposaturiko erre-alitate administratiboa nabarmendu nahi izan dute ha-sieratik, eta gure hizkuntzaren normalizazioa oztopatu.Horregatik ez da harritzekoa normalizazioan sakontzekohartu diren neurriak deuseztatzeko grina. Saltoki han-diek ez dute isunik jasoko euskarazko zerbitzua ematenez badute, PP, UPD eta PSEk horrela erabaki baitute.Neurri horiekin, euskal hiztunon eskubideekin jokatzenari dira, euskaltzaleez irri egiten ari dira.

Agorturik dago euskararen inposaketaz mintzo den dis-kurtsoa. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian euskara koofizializendatu zutenetik, gure hizkuntza bigarren mailan ge-ratu da beti. Euskara eta inposaketa hitzak ezkondu egi-ten dituzte alderdi espainiarrek, eta gaztelania aukeraberdintasunarekin. Baina mito horiek gutxinaka gutxi-naka erortzen ari dira, eta euskal jendarteak badaki hori.

Arazoaren muina elebitasunean aurki dezakegu. Orainarteko ereduak ez du balio euskaldunak haien hizkunt-zan bizi daitezen. Ezinezkoa da oraino, 30 urteren bu-ruan, euskaraz osotasunean bizitzea. Gaztelanianabarmen gailendu zaio bertako hizkuntzari, eta urratsmotel eta txikiak baino ez dira eman hizkuntza normali-zatzeko bidean. Dortokaren erritmoari jarraitu diote EAJ-ren oinek, dortokaren konpasean eman dituzte pausoakeuskararen aldeko politikan.

Patxi Lopezen gobernuak, berriz, dortokaren erritmoajarraitu ezinean dabil. Biziegia, azkarregia izan da. Ho-rregatik, nahiago dute karramarroaren antzera ibili: au-rrera emandako urrats bakoitzeko, bi atzera. Pauso txikibat aurpegia garbitzeko, eta bi atzera, euskararen nor-malizazioan oztopoak jartzeko. Azkenetariko bi urratsakhauek izan dira: saltokietan ez da zigortuko euskara ezerabiltzea, eta hizkuntza maila ez dute frogatu beharrikizanen ikasgaien %50a euskaraz ikasi dutenek, hots, eus-kara ziurtagiriak banatuko dituzte ikasleen artean.

Euskal Herrian, badirudi ez garela hizkuntzaren aferarengarrantziaz jabetu; edo, bestela esanda, nazioaren aska-pena lehenetsi dugu sarri. Baina nola izan liteke EuskalHerririk euskararik gabe? Euskaltzaleak esnatzen direnbitartean, PSEren euskara politikak dantzan jarraitukodu; karramarroaren baltsaren erritmoan dantzan.

Beste eraso batzuk:Beste eraso batzuk:Euskal hedabideek ez dute sosik

jasoko Nafarroa Garaian

Erabateko murrizketa izanen du euska-

razko hedabideen diru-laguntzak aurten.

Nafarroako Gobernuak 2011. urterako

aurreikusitako laguntzen erdia ezabatu

ditzake, eta 2012an ez du aurreikusi zen-

timo bakarra ere bideratzea euskarazko

kazetaritzara. Administrazioak “itoarazi”

nahi dituela salatu du Topaguneak.

Gaztelania “sustatzeko” saila sortu

du Nafarroako Gobernuak

Euskara baztertzearekin aski ez, eta, Na-

farroa Garaian nagusitzen den hizkuntza

“sustatu” eta “zaintzeko” saila sortu du

Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak.

Ikasleek gazteleraz komunikatzeko gai-

tasun handiagoa izan dezaten nahi du Iri-

basek. Sail horrek hezkuntzara

bideraturiko diru-laguntzen zatia hartuko

du. Eskolako hizkuntz planifikazioaren

planak euskarari 182.968 euro ematen

dizkio, eta ingelesari eta atzerriko hiz-

kuntzei, berriz, 901.400 euro.

EAJ, H1 eta PSEk ez dute onartu

euskara hutsezko dokumenturik

Hernaniko udalbatzan

Irailaren 27an udalbatza aretoa utzi

zuten EAJ, H1 eta PSE alderdiek Herna-

nin. Dirudienez, euskaraz baizik ez zit-

zaien banatu beharrezko zuten

dokumentazioa. Horren aurrean, hiru al-

derdiek planto egiteko mehatxua egin,

eta burura eraman zuten. Udal gobernua

Bilduren esku dago.

72. zkia, 2011ko negua

Page 15: Euskaltzale! 72

Kopurua :................................ Kolorea :.........................

Izen abizenak :................................................................

Helbidea :........................................................................

Herria :..................................... Tfnoa :...........................

Herrialdea :.................................... PK :..........................

Sudadera 25 euro:

Neska eta mutiletan

beltza (mutilenak

txanorik gabe)

Kamixeta 15 euro:

Mutiletan berdea,

beltza eta morea.

Nesketan,

berdea eta morea

Kamixeta 15 euro:

Mutiletan berdea.

Nesketan beltza

Sudadera 25 euro:

Mutiletan berde argia

Page 16: Euskaltzale! 72