euskaltzale! 73

16

Upload: euskal-herrian-euskaraz

Post on 18-Mar-2016

234 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Euskaltzale! aldizkariaren 73. alea

TRANSCRIPT

Page 1: Euskaltzale! 73
Page 2: Euskaltzale! 73

ARABA

Aiztogile 71-01001 Gasteiz

[email protected]

BIZKAIA

Koldo Iruarrizaga 11, 48003 Bilbo

[email protected]

LAPURDI

Larraldea-Amotz 64310 Senpere

[email protected]

NAFARROA GARAIA

Kale berria 4 1goa, 31001 Iruñea

[email protected]

GIPUZKOA

Martin Ugalde Kultur Parkea

Gudarien etorbidea 8, 20140 Andoain

[email protected]

Tlf: 0034 943 30 35 27

www.euskalherrianeuskaraz.org

GURE ESANA

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>03

KOLABORAZIOA

Oskar Elizburu (AEK) >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>04

GUTUNAK ETA ESANAK

Txillardegiri buruz esanak >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>05

SOLASEAN

Jose Luis Alvarez Txillardegi >>>>>>>>>>>>>>>>>>>06EUSKALGINTZAREN AHOTSA

Solasa trebatzeko, euskaraz mintzo den laguna >>>>>08

NAZIOARTEA

Euskalduna etxetik hurbil egon daiteke Madrilen ere >>09

AZTERGAIA

Euskaltzaleen hiriburu izanen da Donostia >>>>>>>>>10

ALBISTEAK

Zenbait albiste motz-motzean >>>>>>>>>>>>>>>>>12

ERASOAK

Gure lepoan soka ez dago betiko >>>>>>>>>>>>>>>14

SALTOKIA

EHEren materialaren saltokia >>>>>>>>>>>>>>>>>>>15

ARGITARATZAILEA: EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ ERREDAKZIOA: MARTIN UGALDE K.P. 20.140 ANDOAIN

TELEFONOA: (0034) 943 30 35 27 POSTA: [email protected] GORDAILUA: BI-2296-92 INPRIMATEGIA GERTU. OÑATI

Page 3: Euskaltzale! 73

Euskaraz biziz, geroa eraikiMunduan bere tokia izan nahi duen herriada gurea. Inor baino gehiago izan nahi ezduena; baina inor baino gutxiago ere ez.Guretik, elkarbizitzatik, zertzeladak emanazkoloretako munduari euskaldunon ekarpenaegin nahi diogu. Hori izan da historikokigure herriak eta beste askok izan dutenerronka.

Kapitalaren mesedetan dabilen mundu glo-balizatuan, ordea, estaturik gabeko nazioeta herriek euren biziraupena kolokan duteaspalditik. Estatuen interesei eta berezikihauen interes ekonomikoei so dagoen siste-man, ezinezkoa da estaturik gabeko nazioeketa hauen hizkuntzek euren etorkizuna ko-lokan ez ikustea. Ezin ukatu globalizazioakhizkuntza gutxituetan eragina duenik. Gureohitura, bizimodu eta pentsatzeko moduenberregituraketa bultzatzen duen modu be-rean, hizkuntza ere astintzen du. Bilakaerahonetan Espainiar eta Frantziar Estatuak ezdira atzean geratu. Euren nagusitasuna era-kutsi asmoz, beren izaera nazional eta eko-nomikoak lehenetsi dituzte ondoan dituztenherri eta hizkuntzak menperatu asmoz.

Joera hau ere izan da egungo krisira ekarrigaituena, eta azken urteotan eginiko aka-tsei begiratu baino, errepikatzen diren era-baki eta norabide bertsuak dira nagusi.Euskarak lehenago ere behar zituen babesekonomiko eta politikoak ez jasotzeaz gain,krisiaren aitzakiapean murrizketak areagotuegin dira euskararekiko.

Horra burujabe izateko beste arrazoi bat.Herriak gaitasuna izan behar duelako bereeskubideak gauzatzeko. Historiak erakutsidio herri honi inork ez diola ezer oparitu.Euskararen egungo egoera auzolanetik,konpromisotik eta maitasunetik eginiko la-naren ondorio baino ez da.

Garaiotan ere, inoiz baino garrantzitsuagoada euskaldunon arteko batasuna; euskarakaurrera egingo badu, bide horretatik eto-rriko direlako aldaketak. Euskaraz bizikoden herrirantz urratsak emango badituguezin dugu inork zer emango zain egon. Es-perientziak erakutsi digu herri moduan la-nean jartzen garenean benetakoaurrerapausoak ematen ditugula hainbatalorretan.

Koloretako munduari gure zertzeladak ema-teko ekiten diogu euskaraz bizitzeari. Ha-rrotasunez, baina harrokeriarik gabe.Aldaketa garaiotan ere, koloretako mun-duan euskarak eta herri euskaldunak tokiaizan badutelako.

Horregatik diogu euskaraz biziz badelageroa eraikitzerik; edo beste bateraesanda, euskaraz biziz eraikiko dugula eus-karaz bizi den herriaren geroa.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 4: Euskaltzale! 73

“Baliabide eta

aukera guztiak

bermatu eta

zabaldu behar di-

tugu. Urteko egun

guztiek izan behar

dute Euskaraz Bizi

Egunak ”

Jaurlaritzak, euskararen arloan, beste atzerapauso na-barmen bat eman du: Kontsumitzaileen Legean san-tzioak kentzea. Legean euskaraz atentzioa ematekobeharra eta eskubidea legeztatzen zen eta, betetzenez zuenari, isunak jartzeko aukera zabaltzen zuen.Legea betetzeko garantia jartzea zuen helburu; hauda, arlo sozio-ekonomikoan ere euskaraz atendituakizateko eskubidea bermatzea.

Jaurlaritzak hartu dituen erabakien ale bat gehiago dahau. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza etaofiziala izanda ere, ez dago gaztelaniaren pare; ez arlojuridikoan, ez sozialean, ez ekonomikoan, ezta politi-koan ere; menpeko baldintzetan dago. Euskarak he-rritar guztiek ezagutu beharrekoa etalehentasunezkoa izan behar du normalizaziora iris-teko; baina hori lortzeko, sustapenaz eta iradokizunezgain, legeak eta neurriak behar dira.

Euskal gizarteak horren alde egiten duela askotan era-kutsi duen arren, batzuentzat ez da nahikoa; hortaz,aktibaziorako ordua heldu da; adierazteko ordua,pentsamendu-aldaketaren ordua.

Erakutsi behar dugu euskaraz bizitzeko nahia eta era-bakia, trabei aurre egiteko prestutasuna. Baliabide eta

aukera guztiak bermatu eta zabaldu behar ditugu. Ur-teko egun guztiek izan behar dute Euskaraz Bizi Egu-nak.

Eta adibide batzuekin argitu nahi nuke, hemendik, zerden egin behar duguna:

1) Euskaltegietara datozen ikasleen ikasteko eskubi-dea defendatu, dirulaguntzak aldarrikatu, laguntzakkentzearen aurka protestak egin, euskara ikasteko doakotasunerantzako bidea exijitu.

2) Zerbitzu publikoetan euskaraz atentzioa jasotzekoeskubidea aldarrikatu behar dugu. Eskatu eta bete-tzen ez denean protesta-eskariak egin ( aukera dagoadministrazio-guneetan eta, bestelakoetarako, hordaukagu Behatokia).

3) Euskal komunikabideak kontsumitu, eta komunika-bide horiek egon daitezen baliabideak eskatu. Euska-razko komunikabide urriei murrizketak egitea salatu.

Protesta eta aldarrikapen puntualetatik harago eginbehar dugu pausoa, euskaraz bizi nahi dugula esatetikegiterako pausoa. Zuk hor eta nik hemen, indarrakbatu eta gurea den euskaraz bizitzeko eskubidea lortubehar dugu, eragiteko ordua da, bazatoz gurekin?

Oskar ElizburuAEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 5: Euskaltzale! 73

>”Soziolinguistikan lan handia egin

zuen eta praxis militantea nabar-

mendu nahi dut, bizitza osoan eta

azken unera arte egon da engaiatua eus-

kalgintzarekin”

Ander Iturriotz, Euskal Idazleen Elkartekolehendakaria.

>”Euskalgintzak izugarri zor dio.

Euskara batuaren egiazko aita izan

zen. Ez Aresti, ez Mitxelena. Ez al-

ferrik Krutwigek bere euskara batuari txi-

llardegikera deitzen zion”

Joan Mari Torrealdai, Euskaltzaina.

>”Gauza guztien gainetik, irakatsi

diguzu ez dagoela proiektu aska-

tzailerik euskara eta euskal kul-

tura proiektu horren zutabe bezala ez

badira ulertzen”

Arnaldo Otegi, ezker abertzaleko kidea.

>”Inoiz ez du atzerapausorik eman

bere ideien defentsan. Beti Euskal

Herria izan du helburu. Aintzat

gutxi hartu izan dutela aitortu behar da”

Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Na-gusia.

>”Bere kezka nagusia zen herriak

hizkuntza beharrezkoa duela eta

Euskal Herriak euskara ezinbes-

teko ezaugarria duela aldarrikatzea”

Patxi Zabaleta, Aralarreko kidea.

>”Euskararik gabe ez dagoela Eus-

kal Herririk ulertzen lagundu zigun

gure belaunaldiko askori”

Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hiz-kuntz Politikarako sailburua.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Bidali zure iritzia hurrengo helbidera:

[email protected]

>”Txillardegik beti jarri izan du eus-

kara denaren gainetik eta, denok

hori egingo bagenu, gauzak oso

ezberdinak izango lirateke. Harentzat

lehentasuna euskara eta herria ziren, eta

gero zetorren gainerako guztia”

Igone Lamarain, EHEko kidea.

>”Euskararen estatus modernoak

asko zor dio Txillardegiri; gaur

egun euskaraz egiten diren gauza

asko ez ziren egingo Txillardegik pentsa-

mendu eskola sortu ez balu”

Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.

>”Gure hizkuntzaren berreskuratze-

ari buruz inoiz idatziko dugun kon-

takizunean Txillardegi izango dugu

erreferente”

>”Euskaraz bizitzeko nahiari deter-

minazioz eta koherentziaz eutsi

dion euskaltzale amorratua”

Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia.

>”Badoaz gure euskal intelektualak,

eta, gainera, uste dut ez dugula

behar beste nabarmentzen intelek-

tual izate hori, kultur bizitza hori euskaraz

egiten denean”

Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru AldundikoKultura diputatua.

>”Euskalduntasuna ulertzeko era

zor diogu”

Xabier Letona, Argiako zuzendaria.

Page 6: Euskaltzale! 73

“Asimilazioak aurrera egiten du, zoritxarrez, baina

orain badago aurka egiteko jarrera; lehen ez”Jose Luis Alvarez Txillardegi. Euskaltzale eta abertzale poliedrikoa

Euskaltzalea, idazlea, politikaria... denetarik izan zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi. Zoritxarrezurtarrilaren 14an hil zen, baina bere lana eta ekarpena gure artean geratu da. Besteak beste, Euskal He-rrian Euskaraz eragilearen sorreran parte hartu zuen. Hori dela eta, EHEren 30. urteurreneko dokumen-talean agertu zen. Bertan egindako elkarrizketaren zati bat ekarri dugu EUSKALTZALE! aldizkarira.

Txikitan ez zenuen euskara ikasi.Nire aita tolosarra zen, eta bazekien euskaraz pixka bat.Baina nire etxean beti espainolez hitz egiten zen. 1938anArantzazun egon nintzen ferian, eta gogoratzen naiz eznuela ulertzen. Beraz, 1947an esan nuen “hau ez da posi-ble, nik hizkuntza ikasi behar dut”. Kartzelatik ateratzean,1950ean, serio hartu nuen eta euskara ikasten hasi nin-tzen. Ingenieritza ikasketak hasi nituen, eta, beraz, gaueanikasten nuen. Gaueko hirurak arte egunero-egunero ikas-ten nuen hiru orduz. Orduan bultzada handia eman nion,eta 1952an banekien euskara. Ordutik aurrera lagunekineuskaraz beti, lagun euskaldunak nituelako.

Ordutik euskaraz bizi zara zu, baina, zein egoeratan?Baditut lagun erdaldun batzuk, eta arazo bat dut. Ez zait

batere gustatzen. Edozein lekutara joaten bagara afaltzera,orduan esaten dute “nik ez dut ulertzen”. Horrek ni naz-katzen nau erabat, eta urrundu egin nau jende askoren-gandik. Joxe Manuel Odriozolak ere antzeko zerbaitkontatuko luke. Posizio erradikala dugunak gutxiengo gara.Denok dakigu espainolez eta gutxiengo batek euskarazberaz arrazoi operatiboengatik erdaraz egin behar da.

Nondik dator Euskal Herrian Euskaraz?Ni Belgikan egon nintzen 1965etik 1970era. Oker ez ba-nago 1968an banatu zen Louvengo unibertsitateko zati-keta. Nederlanderazko unibertsitatea sortu zen horrela, etafrankofonoak bidali zituzten Otinila, muga linguistikotik 10kilometrora. Orduan, flandiarren konsigna zen “Flandriannederlanderaz”. Horren kalkoa da Euskal Herrian Euskaraz.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 7: Euskaltzale! 73

Euskal Herrian Euskaraz 1979. urtean sortu zen. Nola izanziren hastapenak?Bi pertsona inportanterekin egon nintzen: Kontxi Erro etaAnton Erkizia. Horiekin egin genuen lehenengo bilera Le-sakan. Kanpaina handi bat abiatu genuen herriz-herri, ele-bitasuna, diglosia eta horrelako kontzeptuak azaltzeko.Hemen gainera ez zegoen diglosiarik, hemen espainierarenerabateko inposizioa dago. Hemen dago espainola etapuntu. Hizkuntza ordezkapena baino ez dago, disimulatua,baina hori da.

Euskararekiko kontzientziazioa piztu egin da, edo apalduzdoa?Nik uste kontzientzia handitu dela, dudarik gabe. Bainaoraindik falta da alderdi politikoetan, famili politikoetan ez-tabaida sortzea. Nik uste gure eragina handia izan dela,batez ere ezker abertzalean. Asimilazioak aurrera egitendu, zoritxarrez, baina orain badago jarrera bat kontra egi-teko lehen ez zegoena. Hori da gauza berria.

Irlandako eredua sarri aipatzen da Euskal Herriaren etor-kizunaz mintzatzean.Guretzako ideiak garbitzeko oso garrantzitsua izan zen Ir-landako kasua. Han askatasuna lortu dute, baina hizkuntzagaldu. Orduan hori mehatxu bat zen guretzako; oraindikere bada, baina garai hartan areago. Orduan gauzak gogorplanteatu behar ziren, Irlandako ereduan ezin ginen erori.Hala ere, irlandarrek ere esaten zuten “ez dugu nahi Ir-landa gaeliko bat libre ez bada, baina ez dugu nahi ere Ir-landa libre bat gaelikoa ez bada”. Hori izan zen lehenbizikoabertzaleek, 1916an fusilatu zituztenek zuten posizioa. Zergertatu da gero? Ez da ulertzen.

Zer ekarpen egin dizu Euskal Herrian Euskaraz eragileanibiltzeak?Oroitzen naiz hemendik ateratzen ginela hotzarekin pinta-dak egitera: Euskal Herrian Euskaraz. EHEk erakutsi dit zerda praxi politikoa. Ez txostenak pasatzea, baizik eta brotxahartu eta pintatzera. Hori niretzako oso aberasgarri izanzen.

Zein egoeratan da egungo euskaltzaletasuna?Problema oso zaila dugu. Lehen oso onartua zegoen aber-tzale batek euskara jakin behar zuela eta hitz egin beharzuela. Baina gero etorri diren urte hauetan, lehenbizi EAJoso bigun ibili da afera honetan, eta gero Paco Lopez ho-rrekin okerrago, gauza moteldu egin da. Momentu hone-

“Helburua

mugimendu

politikoa

euskaldun-

tzea da, eta

euskarara

hurbiltzea;

baina urruti

gaude

oraindik”

tan gaude Euskal Herrian Euskaraz mugimenduaren beha-rretan berriz, gauzak bere lekura eramateko. Galtzeko bi-dean gaude zoritxarrez.

Zer da euskaldun izatea?Euskaraz egiten duena da euskalduna. Euskaradun, hori da,euskara duena. Hortaz, euskalduna izatea eta euskaraz ezjakitea contradictio in terminis da, ez da posible.

Aurrera begira, zein erronka dugu euskaltzaleok?Helburua da mugimendu politikoa euskalduntzea nolabait,eta euskarara hurbiltzea. Oraindik urruti gaude. Gauza in-portantea izan daiteke pertsonak konturatzea, esate bate-rako, familia bat osatzean kontuan hartu behar delahizkuntza. Nik emazte erdalduna badut, etxean erdaraegingo da. Horretan oso eredu nabarmenak daude, etakasu asko negargarriak. Familian espainolez edo frantsesezegitea, emazteak euskara ez dakielako.

Lan handia dago egiteko, beraz.Ez dakit erraza den, baina jendea esnatu behar da eta kon-turatu, ez bada lortzen hizkuntza erabiltzea gainerako guz-tia hutsaren urrena dela. Kalera atera behar du hizkuntzak.“Euskara jalgi hadi plazara” esaten zuen Etxeparek oraindela 500 urte. Eta oraindik ere esan daiteke.

Elkarrizketa osoa dokumentalean

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 8: Euskaltzale! 73

Solasa trebatzeko, euskaraz mintzo den lagunaHazi eta hazi ari da Mintzalagun egitasmoa. Gerozeta lagun gehiago animatu dira ikasitakoa praktikanjartzera. 2011. urtean 4.800 lagunek parte hartudute astero-astero mintzalagun programetan. Iazbaino 1.000 lagun gehiago, alegia. Euskal Herri osoanaurki daitezke, izen eta izan ezberdinekoak, bainafuntsean helburu bera dutena: solasa trebatzea.

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euska-raz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkart-zea. Horixe da Mintzalagun programaren oinarria.Topagunetik (tokian tokiko euskara elkarteekin) etaAEKtik koordinatzen dira, elkarlanean, Berbalaguna,Mintzalaguna, Mintzakidea, Gurasolaguna... Egitasmohauetan, hizkuntza ikasten ari direnak euskaldun oso-ekin elkartzen dira solasean aritzeko. Talde bakoitzakerabakitzen du zer egin; arau bakarra dago: dena de-lako hori euskaraz egin behar da.

Egitasmoa Donostian jaio zen, 1993ko abenduan. Ba-gera elkarte euskaltzaleak abiatu zuen, bere kideenbeharrak asetu nahian. Euskara praktikatu nahi zute-nekin elkartzen hasi ziren hainbat bagerakide, eta ho-rrela jaio zen mintzalaguna. Ordutik hazi egin da partehartzaile kopurua, eta egun 200 mintzalagunetik goiti

biltzen ditu urtero. Gipuzkoan, orotara, 1380 parte-hartzaile izan ziren 2011an.

2010. urtean Herritar Merezimendu Domina jasozuen Donostiako Udalaren eskutik. Aurten, berriz,Anton Abadia saria eman dio Gipuzkoako Aldundiak.

Gipuzkoako hiriburuan ereindako haziaren fruituaEuskal Herri osoan jaso da, eta programa anitz paratudira martxan. Horietako bat Gasteizko mintzalagunada, GEU elkarte euskaltzaleak orain dela bost urteabiatu zuena. Parte-hartzea handituz doa urtetik ur-tera hemen ere, eta aurten 620 lagun inguru bilduditu. Araba osoan 960 dira.

Nafarroan mintzakide deitzen da euskara praktikat-zeko egitasmoa, eta Berbalaguna da Bizkaiako egitas-moaren izena. Nafarroan azpimarratzekoa da Iruñeanizugarri igo dela parte-hartzaile kopurua: 270etik420ra urte betean. Iparraldean ere geroz eta gehiagodira. Bizkaian, berriz, 2050 lagun bildu ziren egitasmohorren inguruan, 2010ean 1650.

Seme-alabekin euskaraz mintzatu nahi diren guraso-entzat bideraturiko egitasmo bat ere badago: Guraso-laguna. Baita euskalkilaguna edota hikalaguna.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 9: Euskaltzale! 73

Euskalduna etxetik hurbil egon daiteke Madrilen ere

“Euskal Herritik urrun dauden euskaldunentzakoirrati saioa”. Horixe da Etxetik Hurbil. MadrilekoComplutense Unibertsitateko uhinetatik zabaltzenda, eta euskaraz gainera. Lander Arteaga Ikus-Entzu-nezko Komunikazioko ikaslearen proiektua da, etaazaroaren 21etik emititzen du astero-astero atze-rrian diren euskaldunei bideraturiko saioa. Euskalmusika eta kultura ditu ardatz.

Saioak jasotako erantzunari buruz galdetuz gero, du-darik ez du Arteagak. “Harrera ona izan du bai zuze-nean eta baita webgunean ere”. Izan ere,Complutense unibertsitateko Inforadioren uhinak era-biltzeaz gain, sarea ere lagun du irratsaio euskaldunberri horrek (www.etxetikhurbil.com). Madrilgo uhi-netan astelehenetan aditu daiteke Arteagaren ahotsa,21:30etatik aurrera. Sarean, berriz, poadcasta adit-zeko prest dago edozein momentutan.

Saioak euskal musika eta kultura ditu hizpide. Horre-tarako, hiru ataletan banatzen da: Musika, elkarrizketaeta euskal diasporaren agenda. Arteagak edukian ko-katu du irratsaioaren arrakasta. “Gure euskara mailaeta trebetasuna onena ez bada ere, euskara, euskal

kultura eta musika zabaltzeko egiten dugun ahalegi-nak harrera ezin hobea izan du”. Gonbidatuak ere izanohi dituzte astero. Handik pasa dira Aiert Goenaga,Telmo Esnal, Xabier Valle eta Jabier Muguruza besteakbeste.

Ideia “eroa”Etxetik Hurbil proiektuaren hastapenak uste bainoerrazagoak izan ziren Arteagarendako. Unibertsita-tean begi onez ikusi zuten bere ideia, eta hizkuntza ezzen arazo izan, nahiz eta harriduraz hartu zuten eus-karazko irratsaioa. “Euskal ero baten idei ero bat daproiektuaren hazia, baina Unibertsitatearen irratiarenarduradunen erotasuna ere importantea izan zen”.

Saio gutxi batzuk egin ditu ordutik, eta bakar bakarrikateratzen du aurrera proiektua. Dena den, eskertukoluke laguntzarik. Ez da erraza, aitzitik, euskaldunak to-patzea. Baina horrek ez du zapuzten Arteagaren grina.“Nire ilusio bakarra euskara zabaltzea da, euskal kul-turari munduan leiho berri bat zabaltzea, eta, batezere, euskara erabiltzeko dugun gogoa eta desioari ereleiho bat irekitzea. Beraz, negu gorrian jaio arren, eus-kararen leihoa irekirik dute atzerriko euskaldunek ere.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 10: Euskaltzale! 73

Euskaltzaleen hiriburua izanen da DonostiaEuskaraz Bizi Eguna ospatuko du EHEk martxoaren 17an. Aurten Gipuzkoako hiriburuaaukeratu du eragile euskaltzaleak urteroko jaia antolatzeko. Edizio horretan Euskal-duna naiz eta harro nago! lelopean eginen den nazio manifestazioak protagonismoberezia izanen du. Dena den, ez da faltako egun osoko egitaraua, ehundaka lagunen-dako herri bazkariarekin eta kontzertuekin. “Euskal Herri euskaldunaren bideanurrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Do-nostian eginen dugun Euskaraz Bizi Egunak”, azaldu du EHEk egunaren aurkezpenean.

Harrotasunez baina harrokeriarik gabe. Horrela os-patuko du EHEk aurtengo Euskaraz Bizi Eguna.Egun osoko egitaraua antolatu du eragile euskal-tzaleak, eta Donostia euskaltzaleekin bete egin nahidu. Horretarako, Euskaraz Bizi Egunaz gain, naziomanifestazioa ere eginen du egun berean. “Euska-raz bizi nahi duen herriari merezitako leihoa eskaininahi izan diogu, eta Donostian, Txillardegi zenarenbizilekuan bertan topatu dugu”, azaldu zuen IgoneLamarain EHEko kideak ekimenaren aurkezpenean.

Hirugarrenez antolatuko du egun hori eragile eus-kaltzaleak. Lamarainek azaldu zuenez, “umiltasunhandiz” hasitako ekimena handituz joan da hiru ur-teotan. Gainera, iaz Donostian egindako manifesta-zioak ere harrera beroa izan zuen. Horregatik,aurtengo Euskaraz Bizi Eguna izugarria izanen delaespero dute antolatzaileek.

Ekitaldi nagusiaren inguruan hainbat ekimen pres-tatu ditu EHEk martxoaren 17rako. Besteak beste,ehundaka pertsonarentzako bazkaria eginen du. Iaz500 lagun inguru bildu zituen herri bazkariak Ger-

nika-Lumon (Bizkaia) ospatutako Euskaraz BiziEgunean. Bestelako kultur jarduerak ere izanen diraegunean zehar alde zaharreko kaleetan: erakuske-tak, kale animazioa, haurrentzako ikuskizunak,puzgarriak, tailerrak, euskalgintzaren azoka, dan-tzaldi eta kantaldiak, txarangak... Horrez gain,gauean musika taldeek kontzertua eskainiko dute.

Harrotasun manifestazioaArestian aipatu bezala, nazio manifestazioak prota-gonismo berezia izanen du aurtengo Euskaraz BiziEgunean. Arratsaldean izanen da martxa eta Bule-barretik abiatuko da. Euskalduna naiz eta harronago! leloak laburbilduko du egun osoaren funtsa,baita manifestazioaren helburua ere. Harrotasunmanifestazioa izanen da, beraz, eta jende anitz es-pero da martxa berezi horretan. “Ez da nolanahikomanifestazioa izango, musikak, koloreek eta eus-kaldun izatearen harrotasuna adierazteko ikurrek -eta batez ere harrotasun hori sentitzen dutenparte-hartzaileek- protagonismo berezia izango bai-tute mobilizazioaren baitan”, azaldu zuen Lamarai-nek.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 11: Euskaltzale! 73

Nazio manifestazioari begira atxikimenduak biltzekokanpaina hasi du EHEk. Horretarako, herriz herrikoharreman-dinamika abiatu du, eta www.euskalhe-rrianeuskaraz.org webgunean ere norbere konpro-misoa agertzeko aukera dago. Babesak biltzeko,Sasi guzien gainetik euskaldun eta burujabe mani-festua erabiliko du eragile euskaltzaleak. Testu horijoan den urteko manifestaziora deitzeko erabilizuen, eta oraingoan Euskaraz Bizi Egunera gonbi-datzeko balioko du. Jadanik sinatu zutenek, euska-raz bizitzeko konpromisoa berretsi eta aurtengonazio manifestazioari babesa agertzeko aukera iza-nen dute.

Iazko martxa ere Donostian izan zen, otsailaren12an hain zuzen. Jende asko bildu zen Gipuzkoakohiriburuan, eta anitz izan ziren ere manifestuari ba-besa eman ziotenak. Euskaldunak burujabe izan zi-tezen aldarrikatu zuen eragile euskaltzaleak. Etaera berean, Euskal Herriak ere burujabe izateko be-harra aipatu zuen.

“Hasteko asimilazio prozesuak gugan izan dueneragina asimilatzea dagokigu, eta praktika buruja-bearen aldeko hautua indartu behar dugu egoerahau gainditzeko”, dio manifestuak. Azken finean,“zazpi euskaldun + erdaldun bat = zortzi erdaldunekuazioa” deuseztatu nahi du EHEk. Norbanakoenerabakiez gain, euskarak lehentasunezko estatusabehar duela ere aipatzen da testuan. Hori legeenbidez eraikitzen denez, Euskal Herriak burujabetzabehar duelakoan dago EHE.

Zazpi urteko historiaHirugarren Euskaraz Bizi Eguna izanen da aurten-goa. Historia, baina, luzeagoa du EHEren bestak.Hizkuntza Eskubideen Eguna bezala hasi zen egunhau, eta 2010era arte ez zuen izena aldatu. Etxa-rri-Aranatzen egin zen lehenbiziko Euskaraz BiziEguna, eragile euskaltzalearen 30. urteurrenarekinbatera. Etorkizunera begira EHEk egin zituen plan-teamenduetarako mugarri izan zen ekimen berria.Egun honekin norbanakoengandik hasita, eta ko-munitatea inplikatuz, euskaraz bizitzearen aldekoapustua indartu nahi izan du EHEk. Taldeak aurkez-penean azaldu zuenez “euskaldunok sasi artetiksalto egin eta garenaz harro gaudela erakustekoeguna da”.

Osotara zazpi urte daramatza EHEk euskaraz bizi-tzeko eskubidearen aldeko egunak prestatzen. Hiz-kuntza Eskubideen Egunak 2003an hasi zuen bereibilbidea. Lehenbiziko jai hura Gernika-Lumon izanzen. Egun solte bateko kontua izanagatik ere, or-duan hasi zen errotzen ekimena, eta 2004an hasizen ofizialki Hizkuntza Eskubideen Eguna. 'Bai ofi-zialtasunari!' lelopean abiatu zen egun hau Lesakan(Nafarroa).

Hurrengo urtean Oiartzunen (Gipuzkoa) 'Konpromi-soen sokatik tira! Ofizialtasuna!' izan zen HizkuntzaEskubideen Eguneko lema. Santurtzin (Bizkaia)'Hizkuntza Eskubideen defentsa guztion esku' alda-rrikatu zen 2006an eta hurrengo urtean 'Euskaraofiziala herri guztietan, Euskal Herrian' mezua he-larazi zuen EHEk Azpeititik (Gipuzkoa). 2008an Ata-rrabian (Nafarroa) antolatu zen. Bi urte aurreragoez zen antolatzerik izan, Udalak ez baitzituen beha-rrezkoak ziren baimenak eman. 'Urratsez urratsEuskal Herria euskalduna eraiki!' izan zen ordukoleloa.

Azken Hizkuntza Eskubideen Eguna 2009an ospatuzen Ondarroan (Bizkaia). Orduan hasia zen 'euska-raz bizi' hori errotzen, 'Euskaraz biziz Euskal Herrieuskalduna eraiki!' mezua zabaltzen hasi baitzenEHE. 2010. urtean 'Euskal Herrian Euskaraz bizi!Euskal Herri euskalduna eraiki!' aldarrikatu zuen lehenbiziko Euskaraz Bizi Egunak Nafarroan, Etxa-rri-Aranatzen hain zuzen. Ondotik, Gernika-Lumokhartu zion lekukoa, eta ‘Sasi guztien gainetik eus-karaz bizi!’ lemapean inoiz baino jende gehiagobildu zuen EHEren jaiak.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 12: Euskaltzale! 73

Baxoa euskaraz nahi dute ikasleekBeste behin ere, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zubero-ako ikasleek erdaraz egin beharko dute Baxoa. Horre-gatik, 200 lagun inguru atera ziren karrikara otsailaren2an Seaskak deitutako manifestazioan parte hartzeko.Behatokia, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Konfedera-zioa eta Kontseilua eragileek babesa eman zioten pro-testari.

Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek -euskarazkoeredua eskaintzen duen bakarra- euskaraz egin nahidute Baxoa. Aspaldiko aldarrikapena da, eta oraindik bi-zirik dirau. Euskaraz ikasi ondotik, hondar azterketafrantsesez egitera beharturik daude ikasleak. Egoera ho-rren aitzinean, ikasle eta irakasleak batu egin dira haieneskubideak bermatu daitezen. Paxkal Indo Seaskako le-hendakariaren esanetan Ikastolen Elkartea prest da Ba-xoako azterketak “oztopatzeko”.

Euskal Herrian Euskarazek ere gogor kritikatu zuen ego-era. Izan ere, Seaskak behar dituen irakasle postuak mu-rrizteaz gain, 2 urtetik 18 urtera egindako bideeuskaldunari ez zaio ezagupenik ematen. Baxoa frantse-sez egitera derrigortzean euskaraz ikasteko eskubideaukatzen zaie ikasleei; euskaraz bizitzeko eskubidea ukat-zen zaio Euskal Herriari. Horregatik, EHEk bat egin du

mobilizazioarekin. “Askotan esan duguna berrestendugu: Euskaraz bizi nahi dugu”. Zapalkuntza guztienaurrean, euskaldun izateaz harro agertu eta EuskalHerri euskaldunaren aldeko konpromisoan berresteradeitu du eragile euskaltzaleak. “Hizkuntza zapalkun-tzaren aurrean, eskola euskalduna da gure aukera”.

Bestalde, Euskararen Erakunde Publikoaren hizkuntzapolitika proiektuan haurrak eta gazteak lehenestendirela esan arren, 2004tik hizkuntza politikaren ezakausitzen ari du gizarteak, eta hona kasu Seaska etaeuskaldunon kontrako beste erasoa. Dena den, Seas-kak eta ikasleek borrokatzen jarraitzeko indarrik ezdute galdu.

Joan den urtean, adibidez, Bernat Etxepare lizeokoikasleak izan ziren salaketa lau haizeetara zabaldu zu-tenak. Orduan, ikasleek gutuna igorri zioten Borde-leko Hezkuntza Akademiako errektoreari Baxoaeuskaraz egiteko aukera bermatzeko eskatuz. "Azter-ketak usaian ikasketarako erabiltzen dugun hizkunt-zan egiteak aisatasuna ematen baitu eta ondoriozazterketetako emaitzak hobeak lor ditzakegu" adie-razi zuten eskutitz hartan. Euskara gero eta gehiagobaztertzea ere leporatu zioten.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 13: Euskaltzale! 73

Karrikan -3 gradu. UPNren Iruñeko egoitza-ren parean 40 lagun. Lema ezaguna: euskarazbizi nahi dugulako, irakaskuntza euskalduneta burujabea! Urtarrilean hasitako kanpai-nari bukaera eman zion EHEk otsailaren 3koelkarretaratzearekin. Protestan Sortzen Ikas-batuaz, Ikasle Abertzaleak eta AEK eragileakere agertu ziren. Gainera, hainbat herri etaauzotako talde eta mugimenduek ere bategin zuten aldarrikapenarekin. Euskaraz bi-zitzeko irakaskuntza euskaldunaren beharraazpimarratu dute urte hasieran Iruñerriakoeuskaltzaleek ordu bete iraun zuen elkarre-taratzean.

Hotzari aurre egin zioten UPNren egoitzaren aurreal-dean bildu ziren 40 euskaltzaleek. Nafarroa Garaianeuskarak bizi duen egoeraren metafora izan zen hanbizitakoa. Hotza handia, baina euskararen aldekoekintzaileak prest berotasuna bilatzeko. Hiru pankartazabaldu zituzten bertaratutakoek. Izan ere, biribilgunebatean egin zen elkarretaratzea. Kanpaina osoan era-bilitako barraskiloa ere ez zen faltatu zitara. “Zer nahidugu? Euskaraz bizi” eta “irakaskuntza euskaldunaguztiontzat” lemak aditu zitezkeen pankarten gibele-tik. Auto batzuek bozina joz helarazi zizkieten ani-moak euskaltzaleei.

Dinamika oso bat“Moskeo” kanpainarekin hasi zuen EHEk irakaskuntzaeuskaldunaren aldeko ekimena. Era berean, bere al-darrikapenaren berri eman eta mezua jasotzen zuenagiriarekiko atxikimendua eskatu zuen eragileen ar-tean. "Mendeetako asimilazio-prozesu baten ondo-rioz nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtu dabere lurraldean eta euskal hiztunak bigarren mailakoherritarrak gara", azaltzen zuen testuak. Lan horretanirakaskuntzak berebiziko garrantzia daukala iritzi dioEHEk, eta egoera salatzeko zein egoera gainditzeko ga-koak mahai gainean paratu nahi izan ditu.

Isunak jaso ditu EHEk ezabaketak egiteagatik

Aurten abiatutako Ezabatu eta euskaraz bizi ekime-naren baitako ekintzengatik hainbat isun jaso dituelasalatu du EHEk. Orotara 6.300 euro ordaindu be-harko ditu Altsasun (Nafarroa) eta Iruñean egindakoekintzengatik. Lehenbiziko herrian 3.000 euroko isunbana jaso dute bi kidek. Iruñeko Arrosadia auzoan,berriz, 300 euroko isuna jarri diete erdara hutsezkoseinaleak ezabatzeagatik.

Gainera, altsasuarrek 300 euroko isuna jaso zuten fo-ruzainei euskaraz mintzatzeagatik. Dena den, azkenisun hau deuseztatua izan da. Lanean jarraitzekoprestutasuna azaldu du EHEk: “Euskararen menpekoegoeraren aurrean, herri euskaldunaren zapalkunt-zaren mugak irauli eta hizkuntza paisaia kolorez zi-priztintzera deitzen ditugu herritarrak”.

Hizkuntza politika antzuak Euskal Herri osoan

Errotik aldatu behar dira hizkuntza politikak. Ondorioargi horretara ailegatu da Kontseilua 2011ko hizkuntzapolitiken azterketa egin ondotik. Urtekarian bildu duazterketa, eta atzera urratsak eman direla salatu.“2011 urtean nahikoak ez ziren politikek okerrera egindute, aurrera egin beharrean atzera egin baitute”,azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eremu estrategikoetan atzera egin dela dio urtekariak. Nafarroa Garaian, be-rriz, “nabarmen” egin da gibelera: “euskararen etaeuskalgintzaren aurkako bere estrategia orokor etaplanifikatua sakondu du Nafarroako Gobernuak”. La-purdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan, berriz, EuskararenErakunde Publikoaren jarduera antzua izan da Kont-seiluaren arabera. Bestalde, Euskalgintza zoriondu du.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 14: Euskaltzale! 73

Gure lepoan soka ez dago betiko

Ito nahi gaituzte. Ekonomikoki ito. Sozialki ito. Alor gu-zietan hilik ikusi nahi gaituzte. Gu agian ez, baina baigure nortasunaren adierazpiderik oinarrizkoena: eus-kara. Administrazio arrotzek euskararen zabalpena etanormalizazioa oztopatu nahi dute. Horretarako, haientresna zaharrena erabiltzen ari dira orain ere: soka.

Soka estu mantentzea beharrezkoa dute administrazioespainiar eta frantsesek. Horretarako, administrazioarrotzek hainbat neurri hartzen dituzte, gehienak legez,eta, beraz, “demokratikoki”. Eusko Jaurlaritzaren azke-nengo atzera-urratsa hizpide izan genuen Euskaltzale!aldizkariko aurreko alean. Euskaraz bizitzeko beharrezkodugu inguru euskalduna, eta hori itotzeko saiakera bainoez da saltoki handietan euskara erabiltzeko beharraagintzen zuen legea deuseztatzea. Eraso zuzena, sokapixka bat estuago jarri digute berriz ere euskaldunoi.

Erdarak inposatzen diren heinean, euskara hautazko ira-kasgai bihurtu nahi dute administrazio arrotzek. Etapraktikan ere, horrela egiten dute Nafarroan, Lapurdineta Zuberoan. Hautazkoa da euskara, eta sarri hori ereez. Izan ere, Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko aukeraapurrak Seaskaren lan mardulari esker lortu dira, bainaBaxoa erdaraz egitea derrigorrezkoa da. Beraz, aukerat-zeko tarte gutxi dute ikasle euskaldunek.

Nafarroako Hegoaldean ikastolei esker bizi da, besteakbeste, euskara. Baina hauek ere, estu dute soka. Adibidegordina da Lodosako Ibaialde ikastola: sosik gabe dago,eta aurrera eginen duenetz ez dakigu oraino. Baina ant-zeko egoeran aurkituko ditugu ikastola gehienak Erribe-ran. Bertan euskara hautazkoa da gutxi batzuetan, etahautatzeko aukerarik ez dago gehienetan.

Baina, zorionez, administrazio arrotzek soka tenkatzenduten aldioro dugu herri oso bat arnas hartzeko prest.Egoerarik zailenean ere, arnasestuka egonagatik ere,euskalgintzaren hauspoa hor izan ohi dugu. Eta hori itot-zea zailagoa da. Arrunt zailagoa.

Sartagudara inguratu zirenen beroak aurrera egiteko ke-mena pizten du. Baita Baxoa euskaraz egiteko duten es-kubidea aldarrikatzera ateratzen diren irakasle zeinikasleak. Soka estutzean, sarri, indar gehiago ematenbaitigute administrazio espainiar zein frantsesek. Eta gai-nera, badakigu, ongi jakin ere, Fermin Muguruzak kan-tatzen zuen moduan, gure lepoan soka ez dagoelabetiko. Ez diegu utziko, bederen.

Beste eraso batzuk:Beste eraso batzuk:TIL eredua eskainiko dute 12 eskola

gehiagok Nafarroa Garaian

Heldu den ikasturtetik aurrera 40 zentrok

emanen dute aukera haurrak TIL ere-

duan (ingelesa-gaztelera) matrikulat-

zeko. Iruñerriko, Lizarraldeko eta

Erriberako hamabi eskolatan ezarriko

dute eredu hori. Nafarroako Hezkuntza

Diputatu Jose Iribasek aurreratu duenez,

Sartagudako eskola erdalduna ere batu

liteke eskaintza horretara. Bien bitartean,

itolarrian dago inguruko haurrak euska-

raz hezten dituen Ibaialde ikastola.

Saltoki handiek euskara erabiltzeko

beharrik ez izateko testua prest

Joan den urtean iragarri bezala, saltoki

handietan ez dute zertan hizkuntza iriz-

piderik jarraitu beharko. Izan ere, eus-

kara ez erabiltzeak ez baitu isunik

ekarriko. Kontsumo Batzordeak oniritzia

eman dio PSEk prestatutako testuari, eta

PP eta UPD-ren babesa ere badu. Kont-

seiluak euskaraz bizitzera eta kontsumo

harremanak euskaraz egitera deitu ditu

herritarrak. Enpresa eta saltokiek hiz-

kuntza eskubideak errespetatzeko bidea

hori dela esan du.

Diru-laguntzarik gabe geratu da

Kazeta.info euskaraz jarduteagatik

Publikazio eta Prentsa Agentzien Komisio

Paritarioak (CPPAP) ez dio sosik emanen

Kazeta.info agerkari digitalari. Euskaraz

soilik jarduten duenez, ez du informazio

politikoa eta gai orokorrak zabaltzen di-

tuen hedabidetzat. Erabakia onartezina

dela esan du komunikabide euskaldunak.

73. zkia, 2012ko negua-udaberria

Page 15: Euskaltzale! 73

Kopurua :................................ Kolorea :.........................

Izen abizenak :................................................................

Helbidea :........................................................................

Herria :..................................... Tfnoa :...........................

Herrialdea :.................................... PK :..........................

Sudadera: 30 euro

Neska eta mutilentzat

Gorria

(XS, S, M, L, XL)

Kamixeta: 15 euro

Mutilentzat berde iluna

edo pistatxo kolorekoa

Neskentzat berdea

edo pistaxo kolorekoa

(S, M,L, XL)

Sudadera: 30 euro

Neska eta mutilentzat

Berde argia

(XS, S, M, L, XL)

Kamixeta: 15 euro

Neska eta mutilentzat

Pistatxo edo gris kolorekoa

(S, M, L, XL)

Page 16: Euskaltzale! 73