178 (2009ko ekaina)

of 40 /40
B A LEI K E 178. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko EKAINA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA Z U M A I A K O O R K I D E E N G I D A ADITUEK DUTE HITZA Zumaiatik abiatuta, bizitzaren historia kontatu digute zientzialariek: besteak beste, Smit, Juteu, Runnegar, Eraso, Etxeberria, Anguita, Delibes, Balairon eta Markandyak

Upload: baleike-aldizkaria

Post on 08-Mar-2016

250 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

[Izarren hautsa] [Orkideak: ederrak bezain bitxiak] [Zumaiegi] [Gure Zumai Zarra: Abelin Linazisoro Azkue] (1.288)

TRANSCRIPT

Page 1: 178 (2009ko ekaina)

BALEIKE178. ZENBAKIA. EURO BAT2009ko EKAINA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

Z U M A I A K O O R K I D E E N G I D A

Adituek dute hitzAZumaiatik abiatuta, bizitzaren historia kontatu digute zientzialariek: besteak beste, Smit, Juteu, Runnegar, Eraso, Etxeberria, Anguita, Delibes, Balairon eta Markandyak

Page 2: 178 (2009ko ekaina)
Page 3: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 3

BALEIKE178A

zA

LA g

. zab

alet

a

herri aldizkariaForonda kultur etxeaOdieta, 2tel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected]

ArgitaratzaileaBaleike kultur elkarteae-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitateatel. 943 86 15 [email protected]

Inprimategiaantza inprimategia(lasarte-Oria)Tirada800 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

4baleike+

izarren hautsa

23erreportajeaORkideAk: edeRRAk BezAiN BitXiAk

29zumaiegiLiñApOtzuetA eta uROLA

32gure zumai zarraABeLiN LiNAzisORO Azkue

Page 4: 178 (2009ko ekaina)

4 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

izARReN hAutsAtestuA etA ARgAzkiAk: gORkA zABALetA

“Flysch, haitzen hitza” dokumentalean parte hartzeko bildu ziren maiatz hasieran Zumaian nazioartetik etorritako zientzialari ospetsuak. Bizitzaren historiaz jaso daitekeen ikastarorik bikainena eskaini ziguten. Astebetean bildutako informazio oldea orri hauetara ekartzeko saioa egin dugu.

Page 5: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 5

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai.Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukeraatsedenik hartu gabe: lana egiñaz goaz aurrerakate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitulege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

...XABIER LETE

Page 6: 178 (2009ko ekaina)

6 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

BALe

ike+

Francisco Anguitak ez du fede handirik gizakiarengan. Ba-rrenak astintzen dizkigu esaldi zorrotzekin. “Homo sapiensa erabat insolidarioa da biosferarekin. Ez dut uste asko iraungo dugunik. Kezkatzeko arrazoiak ditugu. Batzuek diote azken bidegurutzea atzean utzi dugula, muga guztiak gainditu di-tugula eta kolapsorantz goazela. Gizakiok arazo handi baten aurrean gaude, baina bizitza ez. Beti geldituko dira bakterio-ak. Bizitza gizakia gabe? Zoragarria litzateke”.

Lurrak 4.600 milioi urte ditu, bizitzak ia 4.000 milioi urte. Giza-kiak 4 milioi urte baino ez. Zibilizazio zaharrenetatik 5.000 urte baino ez dira pasa. “Lurraren historia urtebeteko eskalan jarriko bagenu, gizakia azken eguneko gaueko hamarretan agertuko litzateke”. Hutsaren hurrengoa. Ulergaitza egiten zaigu, ordea. Zailtasunak ditugu denbora geologikoaren neurriaz jabetzeko. “Espazio sakona kontzeptu ezaguna da, eta planeten eta iza-rren arteko distantziak neurtzeko erabiltzen dugu. Gure arba-soek ere ziurrenik bazekiten zerua ikaragarri handia zela, mis-terioz beterikoa. Baina denbora sakonaren kontzeptua askoz berriagoa da. Pentsa, Shakespearek uste zuen Lurrak 6.000 urte baino ez zituela”. Hutonek asmatu zuen denbora sakona-ren ideia. “Behin, haitz batzuen aurrean zegoela, ohartu zen posizio hura posible zela soilik milioika urteko bilakaera baten ondorioz. Orduan, denborazko amildegi haren aurrean hunkitu-ta, sortu zuen denbora sakonaren kontzeptua”.

Denbora sakon horrek 4.600 milioi urteko bidaia batera ga-ramatza, Lurraren historia hasi zen uneraino. “Lurraren jatorri-zko atmosfera nolakoa zen ez dakigu oraindik zehazki, baina badakigu gaur egun baino negutegi efektu handiagoa eragi-ten zuela Lurrarengan. Pentsatu orduan eguzkiak gaur baino % 30 energia gutxiago bidaltzen zuela. Negutegi efektu hori gabe, ziurrenik Lurra betiko izoztuko litzateke”.

Atmosfera hartan ez zegoen oxigenorik. Horrek ez du esan nahi bizitzarik ez zegoenik. “LUCA deitzen zaio lehen izaki

bizidunari, espezie guztion lehen arbasoari. Pentsatzen da duela 4.000 milioi urte inguru sortu zela. Nola sortu zen? Bi-zitzaren sorrera oso lotuta dago lurrazala osatzen duten geru-zen mugimenduarekin. Badakigu ordurako mugitzen ari ziren kontinenteak zeudela, zabaltzen eta ixten ari ziren ozeanoak, eta uste dugu mugimendu horiek guztiek sortu zituztela bizi-tza sortzeko baldintza egokiak”. Zientzialariek ez dakite LUCA nolakoa zen, baina handik aurrera bizitza ugalduz joan zen.

Lurraren historiaren erdibidean edo, duela 2.000 milioi urte inguru, berebiziko aldaketa gertatu zen. “Ordura arte atmosferan ez zegoen oxigenorik eta izaki bizidunak horretara zeuden egokituta. Baina bakterio mota bat –estromatolitoak– karbono dioxi-doa hartu eta oxigenoa sortzen hasi zen, mutazio bat zela medio. Fotosintesia sortu zen. Atmosfera oxigenoz bete ahala, egoera berrira egokitu ez zi-renak hil egin ziren: oxigenoa pozoia zen haien-tzat. Planeta erabat aldatu zuen gertakari hark”. Oxigenoari esker bizitzak jauzi izugarria egin zuen: bioaniztasuna areagotu egin zen. “Oxigenoa ener-gia iturri bikaina da eta horri esker espezie kon-plexuagoak sortu ziren, dinamikoagoak”.

Duela 1.000 milioi urte inguru beste une erabaki-garri bat gertatu zen bizitzaren historian: sexuaren guda. “Sexu bidezko ugalketa agertu zen, eta horri esker espezie barietatea izugarri areagotu zen”.

Eta horrela, denbora sakonean bidaiatuz, bizi-

Francisco ANGUItA

“Bizitza gizakia gabe zoragarria litzateke”

Joan den urtean utzi zion unibertsitatean klaseak emateari, baina ez du erabateko erretiroa hartu: hitzaldiak ematen eta liburuak idazten jarraitzen du. Flysch, haitzen hitza dokumentalerako sako-netako paisaia liluragarrian jarri zen kameraren aurrean. Ohi bezain garbi hitz egin zuen Lurraren historiaz.

Francisco Anguita (Madril, 1944) geologoa da, planetetan eta sumendietan aditua. Iaz arte Madrilgo Complutense unibertsitateko irakasle, dibulgatzaile bikaina da. Hainbat liburu idatzi ditu Lurraren historiari buruz.

Page 7: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9

14. or-

-4.570.000.000lurra sortu zen, eguzki Sistema osoarekin batera. Bide er-dia osatu du, bost mila milioi urte barru desagertuko baita.

-4.440.000.000Badirudi ordurako ozeanoak zeudela, australian aurkitu-tako mineral baten distribuzio kimikoaren arabera. Beraz,

bizitza sortzeko aukerak oso goiz agertu ziren.

-4.000.000.000lehen izaki biziduna, guztion arbaso komuna:

lUCa deitzen diote. Pentsatzen da duela 4.000 milioi urte sor zitekeela.

-3.850.000.000Bizitzarenak izan daitezkeen lehen zantzuak Groenlandiako haitz batzuetan: bizidunengan ger-tatzen den karbono 13aren agortze maila antzekoa aurkitu zuten. ez da froga erabakigarria.

-3.500.000.000zelula bakarreko izakiak zeudela pentsatzen da. Fosil zalantzagarriak aurkitu dira.

-3.200.000.000Gaur egungoen antzeko bakterioak.

-2.000.000.000atmosfera oxigenoz bete zen, bakterio batzuek fotosintesia asmatu ondoren. Planeta erabat aldatu zen.

-1000.000.000Sexu bidezko ugalketa agertu zen lehen aldiz. Bioaniztasunerako

atea izan zen.

-700.000.000izaki bizidun konplexuak agertu ziren. Ordura arte, bakterioak izan ziren jaun eta jabe.

-542.000.000Izaki oskoldunak agertu ziren espezieen desagertze handi

baten ondoren. Bizidunek oskola asmatu zuten bizirik iraute-ko. Ordutik aurrerako fosil asko daude.

-450.000.000Arrainak agertu ziren.

-435.000.000Landareek Lurra kolonizatu zuten.

-360.000.000Intsektuak eta ornodun anfibioak.

-340.000.000Narrastiak.

-215.000.000Meteorito batek desagertze handi bat eragin zuen. Dino-sauroen aroa hasi zen jarraian. Lehen ugaztunak ere orduan agertu ziren.

-190.000.000Hegaztiak

-145.000.000Loredun landareak

-55.000.000Dinosauroak desagertu ondoren, ugaz-

tunak nagusitu ziren.

-35.000.000Lehen tximinoak.

-5.000.000Lehen hominidoak.

-200.000Gaur egungo gizakia:

homo sapiensa.

-5.000Egiptoko zibilizazioa.

Bizitzaren biografia laburra

tzaren historia gorabehe-raz beteta dagoela ohar-tuko gara. “Pentsa ge-nezake bizitzaren historia sinplea dela: une batean sortu eta ordutik etengabe garatzen ari dela. Baina erregistro geologikoaren ikerketak, haitzetan iltza-tuta gelditu den bizitzaren historiak, beste zerbait dio. Bizitzak aurrera egin duen bezala, batzuetan geldiu-

neak izan direla, baita atzerakadak ere. Biosferaren historia mendi errusiar bat bezalakoa da, aniztasuna eta oparotasuna batzuetan, krisiak eta desagertze masiboak besteetan”. Bizi-tzak garaipen asko izan ditu, baita porrot bat edo beste ere.

Sexuaren gudaren ondoren, beste hainbat bidegurutze gainditu behar izan ditu bizitzak. “Beste planeta batekoak di-ruditen animaliak bizi ziren duela 600 milioi urte”. Gaur egun arte bilakaera ikaragarria izan dute Lurrak eta bizitzak. “Geografiak aldakorrak dira, zibilizazioak bezala”. Kli-mak aldaketa ikaragarriak izan ditu –erabat izozteraino, edota beroaldi handiak–, eta aldaketa horietara egokitu behar izan du bizitzak. Zenbaitetan suntsipen ikaragarriak gertatu dira, esate baterako, meteorito handiek talka egin ondoren. Baina kolpe latz horiek ezinbestekoak izan dira ebo-luzioan. “Gu hemen gaude dinosauroak duela 65 milioi urte desagertu zirelako”.

“gu hemen gaude dinosauroak duela 65 milioi urte desagertu zirelako”

Page 8: 178 (2009ko ekaina)

“Duela 100 milioi urte itsas hondoan zegoen inguru hau

guztia, mila metroko sakoneran”. Ingurunea nola aldatzen den,

hitzok San Telmoko itsaslabarretan egin ditu Victoriano Pujalte

geologoak. “Kostako lerroa Gasteiztik hegoaldera zegoen, eta

Huescaraino iristen zen. Hortik iparrera, sakonune handi bat

zegoen, eta hondakinak pilatuz joan ziren pixkanaka itsas hon-

doan, 50 milioi urtean”. Gero, Iberiar Penintsulak eta Eurasiak

bat egin zutenean, itsas hondoan zeuden geruza horiek altxa

eta azaleratu egin ziren. Itsasoak, euriak eta haizeak zizelkatu

dituzte gaur egungo itxura eman arte. “Horri esker, Lurraren

historia ondoen jasotzen duen liburuetako bat dugu Zumaian”.

Itsas hondoan pilatutako hondakin hori guztia harri bihurtu eta

geruzetan banatu zen. “Geruza batzuk gogorragoak dira, beste

batzuk bigunagoak. Itsasoan bizi ziren izaki oskoldun mikrosko-

piokoak hondora amiltzen ziren hiltzean. Horiek ugari zirenean

geruzak gogorragoak dira. Aldiz, geruza bigunak buztinezkoak

dira, batez ere”. Gehienontzat datu hutsak direnak Lurraren,

bizitzaren eta klimaren historia arakatzeko arrastoak dira

geologoentzat: izaki bizidunen hondakinez osatutako geru-

zek adieraz dezakete garai beroa zela, bizitza ugaldu egiten

delako horrelakoetan; buztina nagusi bada, berriz, garai hotza

eta euritsua izan zela ondoriozta daiteke, ibaiek garraiatutako

hondakinak baitira nagusi. Nola detektibeak, hala ibiltzen dira

geologoak haitz artean arrasto bila: haitzen konposizioan,

zabaleran edota itxuran; izaki bizidunek utzitako arrastoetan,

haien kopuruan edota bilakaeran.

Harriek gordetzen duten informazio hori zientzialariak irakur-

tzeko gai direlako dakigu Lurraren historian klima aldaketa bor-

titzen eskutik etorri direla bizitzaren suntsitze masiboak. “Esate

baterako, Paleozenoaren eta Eozenoaren arteko mugan izugarri

berotu zen Lurra, itsasoak azidifikatu egin ziren eta espezie

asko hil egin ziren. Ez zuten egokitzeko astirik izan (200.000

urtean gertatu zen berotze prozesua)”, azaldu du Pujaltek.

Harriak irakurtzeko munduko leku onenetakoa da Zumaia.

Geologoek hala aitortzen dute. “Zumaia meka bat da guretzat”,

dio Juan Carlos Gutierrezek. “Sekzio hau bikaina da: milioika

urte jasotzen dituelako jarraian, oso erosoa delako ikertzeko,

oso ikertua dagoelako, eta oraindik asko duelako emateko.

Zumaiak beti du erantzun bat galdera berri bakoitzeko”. Xabier

Orue Etxebarriak 1977tik dihardu lanean Zumaian. Bere iritziz,

hemen egindako ikerketak berebizikoak izan dira meteoritoak

suntsipen handien eragileen zerrendan jartzeko. Nazioarteko

geologia erakundeko buru Stan Finney-k eta Birger Smichtz-ek

ere zalantzarik gabe aitortzen diote Zumaiako sekzioari mundu

mailako garrantzia.

8 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A8 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Haitzetan dago idatzitaSantander

Bilbo

Gasteiz

zumaia

iruñeaOrdeSa

dax

Toulouse

JakaGaur egungo kostaldeaUr sakonak (1.000 metro)Sakonera gutxiko urakkostaldea duela 100 milioi urte

100 km

BALe

ike+

Page 9: 178 (2009ko ekaina)

Lurraren historian mugarri izan diren lau gertaera

ikus daitezke Algorritik Itzurunera doan itsaslabar

tartean. Laurak ere erreferentziazko geruzak dira

mundu osoko geologoentzat.

Lau mugarri Zumaiako haitzetan

kreTaziOkOa/TerTziariOa (-65,5 MiliOi UrTe)Non: Algorrin.espezieen % 70 desagertu ziren, dinosauroak tartean. Meteorito batek lurraren kontra talka egin ondoren, harrotutako hautsak ilunpean utzi zuen planeta osoa. Tenperatura asko jaitsi zen, euri azidoa etorri zen ondoren, eta amaieran berotze handi bat, negutegi efektua zela medio.

daNieNSea/SelaNdieNSea (-60,5 MiliOi UrTe)Non: San Telmo ermitaren azpian, ekialdera.itsas mailak 80 metro egin zuen behera, itsas hondoa hondoratu egin zelako. iberiar Penintsula mugitzen ari zen kontinentearekin bat egiteko. arrazoiak, beraz, tektonikoak izan ziren.

SelaNdieNSea/ThaNeTieNSea (-58,7 MiliOi UrTe)Non: gutxi gorabehera, Santelmopea eta Itzurun bereizten dituen labarrean, baina mendebalderantz.lurraren polaritate magnetikoa irauli egin zen. hau da, ipar magnetikoa hego poloan kokatu zen. ez zuen ondorio aipagarririk izan. Beti-danik gertatu izan den fenomenoa da, azkena duela 790.000 urte.

PaleOzeNOa/eOzeNOa (-56 MiliOi UrTe)Non: Itzurungo zaldien irudiaren ondoan.azken milioika urteetan lurrak ezagutu duen beroaldirik handiena gertatu zen. 50.000 urtean bost gradu igo zen tenperatura, batez beste. zer gertatu zen? Teoriak dio atlantiko hondoko geruzak ireki egin zirela, itsas hondoko sumen-dien aktibitatea ikaragarri hazi zela eta itsas hondoan harrapatuta zegoen metanoa askatu egin zela. horrek itsasoak azidifikatu eta atmosferan negutegi efektu ikaragarria eragin zuen. desagertzeak gertatu ziren, baina batik bat migrazioak. Muga honetatik aurrera ageri dira lehen simioak.

1 2 3

4

4

2

3

1

Itsas triku espezie berezi honek hainbat desagertze handi gainditu ditu, besteak beste, itsas hondoan bizi zelako.

Page 10: 178 (2009ko ekaina)

10 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Bizitzaren historian mugarri den geruzetako bat ikus daiteke Algorrin. 65,5 milioi urte ditu. Geruza meharra da, iluna. K/T muga deritzo: Kretazikoa eta Tertziarioa bereizten ditu. Zerga-tik da, bada, hain garrantzitsua? “Aurretik dauden geruzetan, geruza zaharragoetan, bizidun askoren fosilak ikus daitezke; geruzaren ondoren, berriz, apenas dago bizidunen arrastorik: zerbait larria gertatu zen tartean”, azaldu du Jan Smitek.

1970eko hamarkadan hasi zen Smit K/T muga ikertzen. Go-goan du oraindik Zumaiara etorri zen lehen eguna. “Algorri-rantz joan nintzen, labar eder horien gainetik, geruza hura az-tertzeko irrikaz. Iritsi nintzenean espero ez nuen arazo batekin egin nuen topo: marea goian zegoen, ez zegoen pasatzeko modurik. Beste baterako utzi behar izan nuen”. Makina bat aldiz itzuli zen Smit, datu bila. “Han eta hemen ibili nintzen urte askoan, datuak biltzen. Hasieran ez genekien zerk eragin zuen desagertze handi hura. Pentsatzen zen izurrite batenga-tik izan zitekeela, sumendien aktibitatea izugarri bizkortu ze-lako, edota espezieen arteko lehiagatik. Baina ikerketek emai-tza harrigarriak eman zituzten. “Ohartu ginen geruza horrek ohi baino iridio gehiago duela. Iridioa oso arraroa da Lurrean, baina ohikoa meteoritoetan”.

Meteorito handi batek Lurrarekin talka egin zuela sinetsi-ta, hark utzitako arrastoa bilatzea izan zen hurrengo urratsa. “Kalkulatu genuen hamar bat kilometroko meteoritoa behar zuela izan, eta 180 kilometro inguruko zuloa eragin zuela”. Krater hura aurkitzea, baina, ez zen lan erraza izan. “Izuga-rria da horrelako talka batek askatzen duen energia. Talkaren unean, presioagatik, ezaugarri bereziak dituzte materialak sortzen dira, talkako kuartzoak. Material horiek mundu osoan sakabanatu ziren: kuartzo arinenak urrunago iritsi ziren; astu-nenak berriz, talkaren gunetik gertuago pausatu ziren”. Kuar-tzo horiei arrastoa jarraitzen zen, orduan, bidea. Eta aurkitu, aurkitu zituzten. Haitin, Ameriketako Estatu Batuetan eta bes-

te hainbat lekutan. Horrez gain, duela 65 milioi urteko tsuna-mien arrastoak aurkitu zituzten Ameriketako Estatu Batuetan. “Talkaren gunea Kariben zegoela ondorioztatu genuen”. Bai-na non?

Smit eta beste ikertzaile batzuk –Alvarez aita-semeak, bes-teak beste– kraterraren bila zebiltzan garai berean, petrolio bila zebilen Pemex enpresa Yucatan aldean. Petrolio pros-pekzio horietako batean kraterrarekin egin zuten topo, haiek ezer jakin gabe. Lur azpitik –ia kilometro bateko sakonera-tik– ateratako harrien laginak enpresako armairu batean gor-de zituzten, aparteko kasurik egin gabe. “Prospekzioen berri izan genuenean bertara joan eta ohartu ginen hura zela falta zitzaigun froga. Harri haiek meteoritoaren talkak sortutako kuartzoak ziren, munduan zehar sakabanatuta aurkitu geni-tuen tektiten garai berekoak. Chicxulubekoa zen bila genbil-tzan kraterra”.

Zer gertatu zen talkaren ondoren?“Lehenik eta behin, Lurra ilunpean gelditu zen. Meteoritoak

harrotutako hautsak, sumendiek jaurtitako materialekin bate-ra, zerua erabat estali zuten. Argi izpirik ez zen iristen lurraza-lera, landareek ezin izan zuten fotosintesia egin, eta kate guz-tia eten egin zen. 20 kilotik gorako espezieak ia bat-batean desagertu ziren. Ilunpean, Lurra ikaragarri hoztu zen. Gero, atmosferan pilatutako hauts horiek pausatu ahala, eguzkiaren izpiak eta energia berriro lurrazalera iristen hasi ziren. Orduan kontrakoa gertatu zen: berotegi efektuaren ondorioz, Lurra

Jan SMIt

“desagertze handiak eboluzioaren parte dira”

espezieen bost desagertze handi datatu dituzte geologoek. Azkena duela 65,5 milioi urte gertatu zen, meteorito batek Lurraren kontra talka egin ondoren. espezieen % 70 desagertu ziren, tartean dinosauroak. teoria horren aitetako bat da Jan smit. Besteak beste, Algorrin egindako ikerketei esker demostratu ahal izan zuen.

BALe

ike+

Page 11: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 11

Azken 600 milioi urteetan espezieen 20 desagertze handi gertatu dira, baina horietako bost nabarmentzen dituzte zientzialariek, bizitza erabat desagertzeko zorian izan zelako.

1-435 milioi urtelurrak glaziazio luze bat pairatu zuen, eta itsasoko bizitza desagertzeko zorian izan zen. arrain batzuk bizirik irauteko gai izan ziren, eta ornogabe gehienak desagertu egin ziren.

2-367 milioi urtearrain espezie asko desagertu egin ziren, eta ornogabeen % 70 ere bai.

3-245 milioi urteinoizko desagertzerik larriena, itsasoko zein lurreko espezieen %90 desagertu baitziren.

4-210 milioi urteitsasoko ornodunen % 75 desagertu egin ziren. dino-sauroen aroari hasiera eman zitzaion.

5-65 milioi urteespezieen % 70 desagertu ziren, tartean dino-sauroak eta amoniteak. Ondoren, ugaztunak bihurtu ziren jaun eta jabe.

6Gaur egun?zientzialari askok diote seigarren desagertze handi batean gaudela murgilduta.

Zerk eragin ditu?

duela 65 milioi urtekoa meteorito batek eragin zuela frogatutzat ematen den arren, ez dago batere

garbi zerk eragin zituen aurreko guztiak. Bi dira, oro har, desagertze handiak azaltzeko erabiltzen diren

kausak. Batetik, arrazoi tektonikoak: bizitzaren sorreran zerikusi handia izan zuen bezala, desagertzeetan ere

eragin handia dutela pentsatzen da. kontinenteen mugimenduek eta ozeanoen zabaltzeak berebi-ziko eragina dute klima berotu edo hozterakoan, eta normalean klima aldaketa bortitzen ondorioz gertatzen dira desagertze

handiak. Mugi-mendu horiei

lotuta dago, esate baterako, sumen-

dien aktibitatearen bizkortzea. Bestetik,

espaziotik iristen diren me-teoritoak. azkenik, arrazoi biologikoak.

hainbat adituren iritziz, gaur egun seigarren desagertze handia ari da gertatzen, lehen aldiz espezie batek eraginda: gizakiak, hain zuzen ere.

Desagertze handiak

asko berotu zen”. Espezieen % 70 desagertu ziren, tartean 130 milioi urtez Lurraren jaun eta jabe izan ziren dinosauroak. “Baina desagerpen handiak eboluzioaren parte dira”, erantsi du Smitek: “Aurreko espezieek utzitako zuloak laster estaltzen ditu bizitzak egoera berrira egokitutako espezieekin”.

Amsterdamgo unibertsitatean doktore, geologorik entzutetsuenetako bat da. Dinosauroen desagerpena meteorito handi batek eragin zuela frogatu zuen 1980.eko hamarkadan.

“Aurreko espezieek utzitako zuloak laster estaltzen ditu bizitzak”

C h i C X U l U B e k O

k r aT e r r a r e N

e r d i G U N e a

M E X I K O K O

G O L K O A

M E X I K O

K U B A

Y U C aTa N G O

P e N i N T S U l a

Page 12: 178 (2009ko ekaina)

12 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Ilea eta bizarra aspaldi urdindu zitzaizkion, baina begirada bihurriak salatzen du barruko sua bizi-bizirik duela oraindik. “Izotzak ondo kontserbatzen du-eta haragia!”, egin du txantxa, pipa pizten duen bitartean. Ez dio nolanahiko erregaia jarri: Celtas Cortos zigarreta bat hustu du piparen sabelean. Duela 75 urte jaio zen, Lizarran.

Bizitza osoa daramazu glaziarretako izotza aztertzen. An-tartikan hilabete asko pasatzen dituzu urtero. Zer aurkitu duzu izotzean?

Klimaren historia jasotzen duen liburu naturala da Antartikako izotza. Lurraren kutxa beltza da glaziarretako izotza. 1995ean errusiarrek Antartikan duten Vostok kanpalekuko ikertzaileek laku bat topatu zuten izotz geruzaren azpian. 300 kilometro luze eta 30 kilometro zabal zen laku hura. Presio izugarrian harrapatutako ur likidoa zen, izotz geruza lodi batean azpian. Orduan pentsatu zuten hura ikaragarrizko aurkikuntza zela, izotza zulatu eta laku horretan zer zegoen ikusi behar zela, iso-latutako ekosistema hura aztertu behar zela. Baina arazoa zen hura zulatuz gero presio askatu eta ur hartan egon zitekeen guztia hil egingo zela. Azkenean, izotza zulatu bai, baina ez ziren lakuaren ganberaraino iritsi. Baina 400.000 urteko izotz lekukoa atera zen handik. Izotz horrek azken 400.000 urteetan izan den klimaren erregistro zehatza zuen.

Hori nola da posible?Elurra egiten duenean, pixkanaka geruza bat bestearen gai-

nean pilatuz doa. Pisua areagotzen den heinean, airea irten eta elurra izotz bihurtzen doa. Trinkotu egiten da. Baina beti geldi-tzen dira aire burbuila txiki batzuk. Burbuila horietan gordetzen da garaian garaiko airea, eta horrek ematen digu atmosferaren bilakaera aztertzeko aukera.

Adolfo ERASO

“Lurraren kutxa beltza da glaziarretako izotza”

glaziarrez gutxik dakite berak adina. Bizitza osoa darama munduko izotzak ikertzen, Antartikan bereziki. errusiarrentzat eta estatubatuarrentzat aldi berean lan egin duen bakarrenetakoa izango da, espiak alde batera utzita. glaziarretako izotzek gordetzen duten informazioaren berri eman digu.

BALe

ike+

Hasieran lakuraino zulatzea pentsatu bazuten ere hango ekosistema aztertzeko, atzera egin zuten presioa askatzean dena galtzeko arriskua zegoelako.

Vostok-eko izotza1995ean errusiarrek ur likidodun laku bat aurkitu zuten izotz geruzaren azpian, Antartikan. Lakuaren sabaia zulatu gabe, 400.000 urteko izotz lekukoa atera zuten.

Page 13: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 13

Eta zer aurkitu duzue aire burbuila horietan?Ikusi duguna da CO2aren kontzentrazio maila beti 180-290

ppm artean egon dela. Eta gorabehera horiek zerikusi zuzena dutela Milankovitxen zikloekin.

Milakovitxen zikloak?Bai. Milankovitx ohartu zen Lurraren mugimenduak aldatu

egiten direla ziklikoki, eta horrek eragin zuzena duela kliman. Adibidez, Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbi-dea aldatu egiten da 100.000 urtetik behin: biribila egin beharrean eliptikoagoa egiten du, gehiago urruntzen da Eguzkitik, eta horren ondorioz energia gutxiago jasotzen du. 41.000 urtetik behin, berriz, Lurraren inklinazioa alda tzen da. 21 eta 25 gradu artean etzaten da Lu-rra –gaur egun 23 graduko inklinazioa du–. Zenbat eta gehiago etzan, orduan eta itzal handiagoa poloetan, orduan eta hotz handiagoa.

Eta noraino egin duzue denboran atze-ra? Zenbat urte ditu aurkitu duzuen izotzik zaharrena?

Oraingoz milioi bat urteko izotz erregistroak ditugu. Baina une honetan Txinako espedizio bat Antartikaren erdigu-nean da, 4.000 metroko altueran, DomoA izeneko lekuan, eta espero dute 1,5 milioi urteko izotza lortzea. Hori izotz zaharre-netik oso gertu dago, gaur egun Antartikan dagoen izotzak bi milioi urte baititu.

Klimaren bilakaera ikusteko balio badu, zer ikusten da azken urteotako izotzean?

1850eko izotzean CO2aren kontzentrazioa atmosferan 290 ppm-koa zen. 2009an 387 ppm-ra iritsi gara. Garbi dago giza-kiaren eraginez dela. 2000 urteko iragarpenak motz gelditu zi-ren. 2020rako 400 ppm-ra iritsiko garela aurreikusi da.

CO2aren gorakadaz gain, glaziarrak urtzen ari direla neurtu duzue.

Bai, azken glaziazioan egon den izotz kopuru handienaren herena baino ez da gelditzen. Urtze prozesua nabarmena da Artikoan, baina Antartikan ere areagotzen ari da. Ar-tikoko izotza urtzen bada, itsasoaren maila ez da igoko: kubata batean izotzak urtzen direnean kubatak ez du gainezka egiten… Arazoa da kontinenteetako izotza urtzea.

Esate baterako, Groenlandian dagoen izotz guztia urtuko balitz, sei metro igoko litzateke

itsasoaren maila. Lurraren historian gorabehe-ra handiak izan dira itsasoaren mailarekin: duela

125.000 urte 20 metro gorago zegoen; duela 18.000, berriz, 125 metro beherago. Ia 200 metroko gorabehera dago, eta aldaketa horietan zerikusi zuzena dute atmosferan pilatutako CO2-ak eta tenperaturak.

Ez dirudi, orduan, bide onetik goazenik?Ez, ez nago batere pozik gizakiak daraman bidearekin.

Pentsatzen dugu Lurra gurea dela, baina gu gara naturaren parte, gustatu ala ez.

Lurrak egiten dituen mugimenduak ziklikoki aldatu egiten direla ikusi zuen Milutin Milankovitx zientzialariak. Aldaketa horien eraginez Lurrak energia gehiago edo gutxiago jasotzen du Eguzkitik, eta horrek eragin zuzena du kliman.

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 13

Glaziarretako izotzean aditu handienetakoa da Adolfo Eraso (Lizarra, 1934). Urtero hiru hilabete egiten ditu Antartikan.

“urtze prozesua nabarmena da Artikoan, baina Antartikan ere areagotzen ari da”

Milakovitxen zikloak

OrBiTarTeN eSzeNTrikOTaSUNa100.000 UrTekO ziklOa

ardaTzareN iNkliNaziOa41.000 UrTekO ziklOa

ekiNOziOeN PrezeSiOa20.000 UrTekO ziklOa

Page 14: 178 (2009ko ekaina)

14 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Zure burua ordu eta erdiz itsas hondorantz amiltzen uztea ikaragarria da. Sentsazio hori ezin da deskribatu. Bi metroko diametroa zuen titaniozko bola batean sartu ginen hiru lagun –Alvin urpekoan– eta han joan ginen ordura arte inor iritsi ez zen sakoneraraino, zerekin topo egingo genuen oso ondo jakin gabe”. 1979ko apirilaren 21ean izan zen egun seinalatua, Ozea-no Barean. 30 urte pasa diren arren, detailerik ez zaio ahaztu Juteauri. “3.000 metrora iritsi ginenean gelditu zen urpekoa. Hondoan ginen. Urpekoaren hormek sekulako zarata ateratzen zuten, uraren presio ikaragarriak zanpatuta –300 atmosferako presioa–, baina nik ez nuen beldurrik. Konfiantza osoa nuen tresnerian”. Erabateko ilunpean zeuden. Argiak piztu zituzte-nean, hitzik gabe gelditu ziren. “Begien aurrean genuena ezin genuen sinetsi: tximinia moduko batzuetatik ur beltza ateratzen zen, sekulako indarrarekin; eta haien inguruan, bizitza, 3.000 metroko sakoneran inork espero ez zezakeen bizitza oasia” . Hondoari itsatsita bizi ziren harrez osaturiko zelaiak, uraren joan-etorriarekin dantzan; karramarroak, izkirak, olagarroak, arrainak, muskuiluak… Ekosistema oso bat tximinia haien in-guruan. “Bost minutuz egon ginen hitzik esan gabe, gidariak lanean hasteko esan zigun arte”.

Aurkikuntza ikaragarria izan zen. “Ura 350 gradura ateratzen da tximinietatik, eta kolore beltza du hainbat metal dituelako di-solbatuta. Baina harrigarriena da tximinia horien inguruan erai-ki den ekosistema osoa. Bakterio termofiloek –berozaleek– ur bero horretan dauden azido sulfidrikoa, CO2-a eta oxigenoa erabiliz gai organikoa sortzeko ahalmena dute. Harrak elika-tzen dira gai organiko horrekin, eta hortik aurrera kate oso bat osatu da”. Garrantzitsuena da Eguzkiaren energiarik ez dutela behar bizitzeko. “Lurrak sortzen duen energiaz baliatzen dira. Eguzkia itzaliko balitz ere, luzaro iraungo luke ekosistema ho-rrek, ez baitu haren premiarik”.

Ur beltza jaurtitzen duten tximinia horiek –black smokers– dor-tsal ozeanikoan zehar aurki daitezke. “Ozeano guztiak zehar-katzen dituen bizkarrezur moduko bat da dortsal hori, 60.000

kilometro inguru ditu. Itsas hondoko geruzak banatzen dituzten amildegien artean bailara sakonak daude; bada lerro luze hori tximiniaz josita dago”. Lurraren barnetik datorren energiaren eraginez amildegi horiek zabaltzen ari dira, ozeano hondoko geruzak urruntzen ari dira, eta, horrenbestez, kontinenteak talka egitera bultzatzen dituzte”. Lurraren barnetik datorren energia horren ondorioz lehertutako itsas hondoko sumendiek sortu zituzten, esate baterako, Islandia eta Hawaiiko irlak, justu dortsal ozeanikoaren gainean.

Beste datu deigarri bat ere eman du Juteauk: hamar milioi urtean ozeanoetako ur guztia pasatzen da tximinia horietatik. “Ur hotza itsas hondora jaisten da, lurrazal ozeanikoaren azpi-tik sartzen da dortsalean dauden zirrikituetatik, magma berora-ino jaitsi, berotu eta tximinietatik irteten da, presio handian. Ura arazteko modu bat ere bada, eta prozesu horri esker itsasoko uraren konposizioa nahikoa egonkorra da”.

Horrek guztiak hainbat galdera interesgarri jarri ditu mahai gainean. Bizitzaren sorrerak lotura zuzena badu mugimendu tektonikoekin, eta gainera demostratu baldin bada Eguzkiaren energia ez dela ezinbestekoa bizitza garatzeko, orduan, bizi-tza itsas hondoan sortu zela esan al genezake? Juteauk uste du posible dela. “Leku paregabea da bizitza sortzeko: beroa ziurtatuta dago, mineralak ere bai, meteoritoengandik nahikoa salbu dago, antzinatik datozen bakterio termofiloak daude…”. Ez hori bakarrik. Juteauk uste du ekosistema hidrotermal horiek beste planeta batzuetan gara daitezkeela. “Esate baterako, Ju-piterren Europa izeneko ilargian. Han, izotzaren azpian dagoen ozeanoan, ilargiaren nukleoak sortutako beroak antzeko eko-sistemak ahalbide ditzake”.

thierry JUtEAU

Bizitza itsas hondoan sortu ote zen?

ez da Neil Armstrong, edmund hillary edota Roald Amundsen bezain ezaguna, baina badu haiekin zerbait komunean: eremu berri bat konkistatzen lehena izan zela. ilargia, everest edota hego poloa bezain eremu arrotza, gainera: sakonera handiko itsas hondoak. han egindako aurkikuntza harrigarrien berri eman digu ikertzaile frantziarrak.

Itsas hondoak ikertzen eman du bizitza Thierry Juteau zientzialari frantziarrak. Ur beroa botatzen dute tximiniak ikusten lehena izan zen, 1979an.

BALe

ike+

Page 15: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 15

1979ko apirilaren 21a egun seinalatua da Juteauren bizitzan eta ozea-nografiaren historian. Egun hartan 3.000 metroko sakonerara jaitsi zen Alvin uperko ontzian, eta erabat ezezaguna zen ekosistema batekin egin zuen topo ur beroa botatzen duten tximinien inguruan.

Itsas hondoko ekosistema

Gizakiak makina bat aldiz egin dio galdera bere buruari: baka-rrik ote gaude Unibertsoan? Erantzuna aurkitzeari eskaini dio bere bizitza profesionala Bruce Runnegar ikertzaile estatuba-tuarrak: NASAko astrobiologia zuzendaria izan da, duela gutxi erretiroa eman zioten arte. “Gure planetan bertan, ustez bizi-tza ezinezkoa zen eremu askotan aurkitu ditugu izaki bizidu-nak. Ikusi dugu bizitza guk uste baino eremu zailagoetan gara daitekeela, eta horrek Lurretik kanpo ere, baldintzak gogorrak izanda ere, bizitza topatzeko itxaropena areagotu digu”.

Froga erabakigarririk ez dute oraindik aurkitu, baina bai zan-tzu batzuk. Martitzen, esate baterako. “1960ko hamarkadan hasi ginen Martitzera espaziontziak bidaltzen. Orduz geroztik, gero eta informazio gehiago jaso dugu eta gaur egun badakigu bere atmosferan metanoa dagoela. Eta metanoa sortzeko hiru modu ezagutzen ditugu: mikrobioek sortuta, hau da, izaki bizi-dunek; lur azpian gordetako gai organikoak usteltzean –horrek esan nahi du bere garaian bizirik zeudela–; edota uraren eta haitzen arteko erreakzio kimikoen bidez (hor ez dago bizitza-rik)”. Hiru aukeretatik bitan bizitza ageri da.

Ez du uste, ordea, bizitza estralurtarraren frogak etzi topatuko direnik. “Bizitza estralurtarra topatzea Erdi Aroan katedralak

eraikitzea bezalako lana da; guk ez dugu lana bukatuta ikusiko, baina horretan dihardugu, gure ondorengoek lor dezaten”.

Bestetik, Runnegarrek uste du mende gutxi batzuk barru gizakiak beste planeta batzuk kolonizatzeko gaitasuna izango duela. “Bizitza posi-ble egingo luketen baldintzak sortzeko gai izango gara etorkizunean, baina galdera da: egin beharko al genuke?”.

Bruce RUNNEGAR

Bizitza estralurtarraren bila

Martitzen eta Jupiterreko Europa ilargian bizitza zantzuak bilatzen ari dira ikerlariak.

Page 16: 178 (2009ko ekaina)

16 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A16 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

puBLizitAteA

Page 17: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 17

Arsuagari entzun nion behin: sar itzazu gela batean lehoi bat eta Atapuercako gizon bat. Astebetera gelako atea ireki eta ziur ordurako Atapuercako gizonak lehoia akabatu eta jan egin due-la. Sar itzazu lehoia eta gizaki modernoa: lehoiak di-da batean jango luke. Atapuercako gizakia bere burua defenditzeko gai zen; guk ez dugu gaitasunik, armekin ez bada”. Gizaki moder-noa biologikoki “hauskorragoa, eskasagoa” dela dio Paco Etxe-berriak. Hala aukeratu dugulako, gainera. “Biologikoki hausko-rragoak gara, hala nahi izan dugulako. Guk aukeratutako bidea izan da. Gaixoak zaindu eta sendatzen ditugun unetik uko egin diogulako hautaketa naturalari”.

Zertan datza, orduan, gizakiaren nagusitasuna? “Soziabi-liatea da gizakion ezaugarririk berezkoena, hori izan da gure eboluzioa ulertzeko fakto-rerik erabakigarriena. Bio-logikoki eskasagoak gara, kulturan, teknologian eta informazioan oinarritutako ingurumena eraiki dugu-lako gure neurrira. Tresna horiei esker natura gure beharretara makurrarazi dugu, ia edonon bizitzeko gai gara biologikoki ia ego-kitu gabe. Baina berriro diot: pentsatzen dugu gi-zaki modernoa sekulakoa dela, baina biologikoki, behintzat, zeharo eskastu gara”.

Gizakiak taldean antolatzeko ahalmena garatu du, gizar-te sareak eraiki ditu, eta horretan datza bere nagusita-suna. Etxeberriaren iritziz, aspaldidanik ditu gizakiak kultur eta gizarte kontzientzia. Baita espiritualta-sunarena ere. “Neardenthalek ere bazutela esango nuke, bestela zertarako egiten zituzten berez erabi-lerarik ez zuten objektuak?”.

Soziabilitate hori haurrak jaiotzen direnetik garatzen da. “Haur jaioberriak amaren menpekotasun erabatekoa du, luzaro gainera. Harreman horri esker besteekin soziabilizatzeko gaita-suna garatzen dugu. Indar fisikoa ez da izan gizakiaren estra-tegia munduan nagusitzeko”.

Eta gure ingurunea eraldatzeko eta egokitzeko ahalmen izugarri horrekin naturaren arauak gainditzera iritzi

gara. “Medikuntzari esker ez gara hiltzen apendizitisa dugunean. Jakintzari esker lortu dugu hori. Baina horrek buelta ere

badakar: azkarregi ugaldu gara, gehiegi gara jadanik. Beste espezieek ahulena baz-

tertu egiten dute; guk ez. Horrela, berez natu-ralki izan beharko ginatekeenak baino gehiago

gara”.Hiru dira, Etxeberriaren ustez, gizarte moder-

noaren ezaugarriak: “Bizitzeko itxaropena asko hazi da, jaiotze tasa berriz jaitsi, eta migrazioak

areagotu egingo dira. Hiru faktore horiek nola ku-deatzen ditugun, eragin zuzena izango du etorkizu-neko gizakiengan”. Jakina, Etxeberriak ez du ahaztu nahi gizakion artean alde handiak daudela herrialde garatu eta ez garatuen artean. “Denok gaude zeru berberaren azpian, baina guztiok ez dugu ortzmuga

berbera. Jakina, bidegabekeria horiei soluzioa ja-rri behar zaie norabidea zuzenduko badugu”.

paco EtxEBERRIA

“Biologikoki gizaki modernoa hauskorragoa da”

ikasle garaian Amaldako kobazuloko (zestoa) aztarnategian lan egin ondoren arratsaldero i tzurungo hondartzara etortzen zirela gogoratu du. “zer pentsatuko ote zuen jendeak arratsalde-ro lokatzez beteta agertzen ginenean?”. Auzitegiko medikua da. Akaso horregatik ezagutzen du hain ondo gizakia.

Aranzadiko antropologia saileko presidente eta auzitegi-medikuntzako irakasle UPV-EHUn, besteak beste, urteak daramatza frankismo garaian hildakoen hilotzak identifikatzen.

“Berez naturalki izan beharko ginatekeenak baino gehiago gara ”

BALe

ike+

Page 18: 178 (2009ko ekaina)

18 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

BALe

ike+

Aitortu du ez zuela inguru hau ezagutzen, eta txundituta gelditu dela. “Itsaslabar hauek emozio bikoitza eragin didate: estetikoa eta intelektuala. Bat oso txiki sentitzen delako hemen, eta haitz hauetan dagoen informazioa irakurtzeko egin den lana omenal-dia delako giza adimenarentzat. Gizakiaren pentsatzeko gaita-sunari egindako monumentu bat da”.

Pentsatzeko dugun gaitasun horretan ditu jarriak Delibesek bere esperantza apurrak. “Muga guztiak gainditu ditugu, kolap-sorantz goaz, baina espero dut gizakia ohartuko dela gertatzen ari denaz, eta gure gehiegikeriei muga jartzeko gai izango ga-rela. Hala pentsatu behar dugu, bestela ez gara ezer egiteko gai izango”.

Egoeraren diagnosia, baina, kezkagarria da. “Harrapakin sortu eta ha-rrapakari ase ezin bilakatu den espeziearen historia da gurea. Izurrite bat gara bioaniztasunarentzat. Pla-netan utzi dugun arrastoa ikaragarria da. Aldaketa, batez ere, azken 150 ur-teetan gertatu da. Popula-zioa ikaragarri hazi da, eta hori gutxi ez balitz, gutariko bakoitzak gero eta energia gehiago behar du: ostarre-nak energia berbera behar du bizitzeko orain eta duela milioi bat urte; guk duela 5.000 urte baino ehun aldiz energia ge-hiago behar dugu pertsonako. Kontuan hartuta orain 6.600 milioi garela, planetari eskatzen dioguna gehiegizkoa da”. Lu-rrak eman dezakeena baino gehiago ari gara kontsumitzen, eta

hankaz gora jarri dugu planetaren oreka.Hartzen dugun erabaki orok du eragina naturarengan.

Adibide bat jarri du Delibesek: “Gizakiari esker katuak Aus-traliaraino iritsi ziren. Etxeetatik ihes egin eta kontinente osoa kolonizatu zuten. Milioika daude gaur egun eta hondamen-dia eragiten ari dira hango ekosistemetan, milioika txori jaten dituztelako urtero. Orduan, parlamentario batek proposatu zuen katu guztiak akabatzea. Hari erantzunez, beste batek gizakiak akabatzea proposatu zuen”. Delibesek uste du es-pezieen seigarren desagertze handiena bizitzen ari garela. Lau dira apokalipsi horren zaldunak: baliabideen gehiegizko ustiatzea –itsasoena, basoena…–, habitaten desagertzea –hau da ohikoena–, espezie inbaditzaileak –katuen kasua Australian– eta desagertze kateak –hazia jartzen duen txoria desagertzen bada, landarea ere bai–.

Delibesentzat ukaezina da kolokan jarri dugula naturaren oreka, espezieak ohi baino azkarrago ari direla desagertzen,

klima ohi baino azkarrago ari dela berotzen, gizakiok garela aldaketa horien erantzule. Kostatzen ari zaigu, ordea, horretaz guztiaz jabetzea.

“Nahikoa xelebreak gara gizakiok. Gure den-boraren eskalan gertatzen ez dena ulertzeko arazoak ditugu. Are gehiago, ez gara kapaz gaur bertan gertatzen ari denaz ohartzeko. Ez dugu erantzuteko gaitasunik. Gainera, ezjakin-tasunean oinarritutako berezko baikortasuna dugu, eta pentsatzen dugu arazoak berez

konponduko direla; edo bestela pentsat-zen dugu ez dela hainbesterako izango, bestela konturatuko ginatekeela”.

Eta arazoa ez da soilik desagertzen ari diren espezieena. Gizakiona ere bada. “Bioaniztasuna galtzen bada gure bizi bal-

Miguel DElIBES DE CAStRO

“izurrite bat gara bioaniztasunarentzat”

espezieen seigarren desagertze handian gaudela dio, eta gizakia dela erantzule nagusia. Badaki zertaz ari den, urte askoan doñanako estazio biologikoko zuzendari izan zelako, eta lan handia egin duelako katamotza desager ez dadin. Baina esperientzia handiko biologoaz gain, dibulgatzaile bikaina da. Jakitea bezainbeste balio du jakintza hori denok ulertzeko moduan azaltzeko gaitasuna izatea.

“harrapakin sortu eta harrapakari ase ezin bilakatu den espeziearen historia da gurea”

Page 19: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 19

dintzak aldatu egingo dira. Amazonasko basoak suntsitzen ba-ditugu CO2 gehiago pilatuko da atmosferan, tenperaturak gora egingo du, itsasoen maila igoko da eta kostaldean bizi diren milioika pertsonak beste leku bat bilatu beharko dute bizitzeko. Guk ere pairatuko ditugu ondorioak. Gizakiak natura osasuntsu behar du. Naturak berriz, ez du gizakiaren beharrik”.

Zer egin beharko genuke?“Lehenik eta behin, planetari ezin diogu eskatu eman de-

zakeena baino gehiago. Kalkuluen arabera, 1978ko egoerara bueltatu beharko genuke oreka hori lortzeko. Hau da, ezinbes-tekoak dira populazioa kontrolatzea eta kontsumo maila jais-tea”. Guztioi ahalegin berbera eskatu behar al zaigu? “Hogei afrikarrek adina energia kontsumitzen du estatubatuar batek. Garbi dago herri garatuok ahalegin handiagoa egin beharko dugula, ardura gurea delako, hein handi batean”.

Mundu mailako krisi ekonomikoa aukera ederra da, Delibe-sen iritziz, norabidea aldatzen hasteko. Ez du ikusten, ordea, horretan gaudenik. “Gure ekonomia kontsumoan dago oina-rrituta, zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta ekonomia oparoagoa. Eredu hori goitik behera aldatu beharra dago ataka honetatik aterako bagara. Baina uste dut oraindik ez garela arazoaz jabetu, krisia gainditzeko gehiago kontsumitzeko es-katzen ari zaizkigulako politikoak”.

Delibesek garbi du zein den aterabidea: “Kolapsoa saiheste-ko bide bakarra elkartasuna da: beste espezieekiko eta gure-kiko; gaur egun bizi garen 6.600 milioi gizakiekiko eta hurrengo belaunaldietan etorriko direnekiko. Natura babestu ahal izango dugu soilik gure kontsumo maila jaisten badugu, baliabideak modu justuagoan banatzen baditugu, eta guztiok bakean eta justizian bizitzeko moduko planeta bat antolatzen badugu. Bes-tela, ez dakit gizakia desagertuko den edo ez, baina garbi dago gatazkaz beteriko mundua utziko diegula gure ondorengoei”.

BA-

Azken 150 urteetan izugarrizko triskantza eragiten ari da gizakia. Garai honi etorkizuneko geologoek Antropozenoa deituko diotela ere esan du Miguel Delibesek, erdi txantxetan. Biologoak berak emandako datu batzuk bildu ditugu hemen, adibide gisa.

• 2000.urterakolurrazalarenerdiaitxuraldatuzuen gizakiak.

• Eskuragarridagoenuredangarriaren%60gizakiak monopolizatu du.

• Planetandagoennitrogenoarenerdiagizakiok zabaldutakoa da.

• Espezieen%20inbaditzaileakdira.• Hegaztienespezieen%20bainogehiago

desagertu dira.• Anfibioakkrisilarriaaridirapairatzen,oso

azkar ari dira desagertzen mundu osoan.• Itsasokoarrantzaagortzekozoriandago,%

80 gehiegi ustiatuta daudelako.• Espezieakohibainomilaaldizazkarragoaridira

desagertzen.• 6.600milioilagungara:inoizespeziebatekizanduenbiomasakopuru

handienera iritsi gara; gizaki kilo asko dira.• Paleolitogaraikogizakibatekbainoehunaldizenergiagehiagokontsumi­

tzen du gaur egungo gizaki modernoak. horrek esan nahi du 5.000 urtean gure premiak 100.000 aldiz handitu direla. hori jasangaitza da planetaren-tzat.

• Seigarrendesagertzehandiaeragitenaridagizakia.

Ontzi-garbigailuaren parabola

“Noizean behin gertatzen da: ontzi garbigailua mugitzen dugu atzealdea garbitzeko, eta zakarraren artean tarteka-marteka torlojuren bat-edo agertzen da. harrituta gelditzen gara, hura gabe ontzi-garbigailuak berdin-berdin segitzen duelako lanean. Pentsatu ere pentsatzen dugu zergatik jarriko ote dituzten beharrezkoak ez diren piezak… horrela, noizean behin pieza txikiren bat agertzen da, eta, besterik gabe, tiraderaren batean gordetzen ditugu. egun batean baina, ontzi-garbigailua dar-darka hasi eta zarata ateratzen has-ten da. Funtzionatzen segitzen du, halako batean alde guztietatik ura galtzen duela ohartzen garen arte. Motorra erre egin zaio. Gure planeta halakoxea da: torlojuak galtzen ari da, dar-dar egiten du, baina oraingoz funtzionatzen ari da. arazoa da hausten bada ez dagoela konponduko duen teknikorik, eta ez daukagula beste bat erosteko aukerarik”.

Gizakiaren arrastoa

Biologoa da Miguel Delibes de Castro (Valladolid, 1947), baina dibulgatzaile bikaina delako nabarmendu da batez ere.

Page 20: 178 (2009ko ekaina)

20 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Zergatik aldatzen da klima? Hori da erantzun beharreko lehen galdera. Luis Balairon fisikariak sistema batekin alderatu du: “Eguzkia litzateke energia iturria, Lurra lanean jarri beharreko makina, eta klima emaitza, produktua”. Gehiago sakondu du azalpenean: “Ulertu behar dugu Eguzkitik jasotako energiaren eta Lurrak igo-rritakoaren artean erabate-ko oreka egon behar duela. Zer gertatzen da oreka hori hausten bada? Klima al-datu egiten dela”. Hainbat dira oreka hori apur de-zaketen faktoreak. “Lurrak 100.000 urtetik behin al-datu egiten du eguzkia-ren inguruan egiten duen ibilbidea; urrunagotik edo gertuagotik pasa, eragin handia du jasotzen dugun energia kopuruan; konti-nenteen mugimenduak ere eragin handia du tenperaturan: Antartikak gaur egungo posi-zioa hartu zuenean izugarri jaitsi zen tenperatura… Baina gaur egungo klima aldaketa gizakiak eragin du, eta hori berria da”.

Balaironek dio kezkatzeko arrazoiak badaudela, dena oso azkar gertatzen ari delako. “Lurraren historian klima aldaketa

asko gertatu dira, eta oso larriak, baina milioika urteko proze-suak izan dira askotan. Oraingo hau hamarkada batzuetan ari da gauzatzen. Atmosferan dagoen CO2 kopurua izugarri hazi da oso denbora gutxian, eta badakigu ondoren tenperaturak igo egingo direla. Ez dakiguna da hain azkar eta hainbeste igoko ote diren”.

Zalantza horiek guztiak argitzen saiatzen da IPCC, klima al-daketa aztertzeko gobernuarteko erakundea. Klima aldaketan eragin dezaketen aldagai guztiak kontuan hartuta aurreikuspe-nak egiten dituzte. “Kontua da ez dakigula etorkizunean zenbat jende biziko den planetan, zenbat kontsumituko dugun, CO2-a murrizteko neurririk hartuko ote dugun edo ez… Orduan, nola egin kalkuluak? Egoera ezberdinak planteatzen ditugu: one-nean eta txarrenean jarri eta tarteko hainbat aukera aztertzen ditugu”. Zeintzuk dira gizakiak eragindako klima aldaketan al-dagai nagusiak? “Demografia: zenbat izango gara? Garapen ekonomikoa: eredua aldatuko ote dugu? Eta energia kontsu-moa. Hiru horiek baldintzatuko dute klima aldaketaren tamai-na. Noski, ezin dugu jakin 2100 urtean zenbat biztanle izango garen. Onenean jarrita, 7.000 milioi izango garela uste dugu; txarrenean, 30.000 milioi. Ulertuko duzue aldea izugarria dela. Horregatik aukera guztiak hartu behar ditugu kontuan, bakoi-tzak nolako ondorioak izango lituzkeen kalkulatu eta neurriak hartu ahal izateko”.

Luis BAlAIRON

Anil MARKANDYA

klima aldaketa: gizakia erronka handienaren aurrean

zientzialariek jadanik ez dute zalantzan jartzen klima aldaketa batean murgilduta gaudela, tenpera-turek gora egingo dutela datozen hamarkadetan, eta gizakia dela erantzule nagusia. Aldaketa horren ondorioak ez direla batere onak izango ere garbi dute gehienek. zalantza handiagoak dituzte kal-tea zenbatekoa izango den zehazterakoan, neurri handi batean, guk hartzen ditugun erabakien baitan dagoelako.

“gure diru ahalmena %6 jaisteko prest al gaude etorkizunean %30 gal ez dezaten?”

Luis Balairon fisikaria –goiko argazkian– eta Anil Markandya ekonomilaria –behekoan– IPCC klima aldaketa aztertzeko gobernuarteko erakundeko kide dira.

BALe

ike+

Page 21: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 21

BA-

Eta kalkulu horien guztien artean, iragarpen zentzuzkoenak dio tenperatura hiru gradu inguru igoko dela mende amaiera-rako. Eta hori hainbat neurri hartuta. Anyl Markandya ekonomi-lariak dirutan kalkulatu du egin beharreko ahalegina. “Barne produktu gordinaren % 6 inguru beharko litzateke 2050. urtean neurri eraginkorrak hartu ahal izateko. CO2-a 550 ppm-tik ez igotzea lortu beharko genuke, hortik gora arriskua izugarri area-gotzen baita. Horretarako, 2020tik aurrera behera egin beharko luke emisio mailak, eta 2050ean mende hasierako kopuruak % 80 murriztu. Hori lortzeko, besteak beste, inbertsio handiak egin beharko dira teknologian, berrikuntzan. Ahalegin hori egi-teko prest al gaude? Gure diru ahalmena % 6 jaisteko prest al gaude etorkizunean % 30 gal ez dezaten? Hori gizarteak erantzun beharreko galdera da, ez zientzialariek”. Gaurko eta etorkizuneko belaunaldien arteko interes gatazka jarri du ma-hai gainean Markandyak. Klima aldaketaren ondorioak mende amaieran hasiko dira benetan nabaritzen, baina neurriak gaur hartu behar dira.

Markandyak uste du ezinbestekoa dela mundu mailako akordio bat, non herrialde garatuek ahalegin handiagoa egin beharko duten. “Herrialde guztiek ez dute erantzukizun berbe-ra. Modua bilatu behar dugu herrialde garatuek gutxiago ku-tsa dezaten eta garapen bidean daudenei lagundu egin behar zaie teknologia berriei esker gehiago kutsa ez dezaten”.

• IPCCareniragarpenenarabera,tenpera-turak 2 eta 4,5 gradu artean egingo du gora 2100. urterako. kalkuluek diote % 17ko aukerak daudela hortik gora ere egiteko; aukera txikiren bat ere bada igoera zortzi gradukoa izateko.

• Tenperaturarenigoerakharremanzuzena du atmosferan pilatutako CO2 kopuruarekin. kalkulua ere egin dute (gaur egun 387 ppm):

- 450 ppm: 1,1 eta 3,1 gradu artean. - 550 ppm: 1,6 eta 4,5 gradu artean. - 650 ppm: 1,9 eta 6,5 gradu artean.

• Ezbaduguneurririkhartzen,CO2kopurua600ppm­koaizangoda2100.urtean. europar Batasunarentzat 450 ppm-koa da muga onargarria.

• Estatubatuarbatek25tonaCO2sortzendituurtean,europarbatenbikoitza.Txinatar batek bost tona eta indiar batek hiru. egokiena litzateke pertsona bakoitzak bi tona baino gehiago ez sortzea.

• GuztirazazpigigatonaCO2sortzenditugizateriakurtean;itsasoaetalandareak erdia xurgatzeko gai dira bakarrik. Beste hiru gigatona horiek atmosferan pilatuz doaz.

• Tenperaturaezdaberdinigokoplanetaosoan.Batezbestekoalaugraduba-dira, poloetan zortzi gradu ere igo daiteke. Gutxien, ekuatorearen inguruan.

• Kontinenteetakoizotzaurtzekoarriskuadagotenperaturaigotzenbada.Bakarrik Groenlandian pilatutakoa urtzen bada, sei metro igoko da itsasoaren maila. izotz guztia urtuko balitz –oso zaila dirudi–, 70 metro igoko litzateke maila. iragarpen zentzuzkoenek diote 2100erako 30 zentimetro igoko dela itsasoaren maila. horrek esan nahi du itsasoak 30 metro jango lizkiokeela lurrari, bataz beste.

Klima aldaketaren zenbakiak

Page 22: 178 (2009ko ekaina)

22 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

puBLizitAteA

Page 23: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 23 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 23

“Nork ez daki zer den orkidea bat?”, galdetzen du Aitor Leiza naturazaleak ondorengo lerroetan. ia denok ikusi dugu noizean behin landare mota hau, baina ia inork ez du jakingo zumaia inguruan ia 20 orkidea mota aurki daitezkeela. kasu askotan edertasun maila handia lortzen duen landare honen inbentarioa egin du Leizak.

edeRRAk BezAiN BitXiAk

testuA etA ARgAzkiAk: AitOR LeizA

eRRe

pORt

AJe

A

Page 24: 178 (2009ko ekaina)

24 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Asko dira Zumaian dauden ekosistemak, baita horietako bio­aniztasuna ere. Ekosistema horietatik, bereziki aipagarriak dira orkideak. Nork ez daki zer den orkidea bat? Loradende­tan salgai egoten dira. Ikusgarriak, koloretsuak, handiak dira. Baita oso apaingarri onak ere. Mundu guztiko orkideak sal­tzen dituzte loradendatan. Askok ez dute jakingo, baina gure inguruko ekosistematan hainbat orkidea mota aurki daitezke. Mendian, basoan, dunetan, labarretan, etxe azpiko belardian, egunero ikusi ohi dugun txoko horretan ere aurki ditzakegu orkideak. Behin landare motak ezagutzen eta bereizten ikas­ten dugunean, konturatuko gara zenbat orkidea mota des­berdin dauzkagun gure inguruan. Eta nahiz eta loradendetan saltzen dituztenak bezain handiak ez izan, hemen ingurukoak ere oso ederrak izan daitezke.

Nola ez dakigu, baina haizeak ekarritako haziak, hemen, Zumaiak dituen ekosistema desberdinetan, ernaldu dira. Lan­dare gogorra, indartsua da orkidea. Bulba duen landare mota da orkidea eta horri esker baldintza desberdin eta gogorretan bizitzeko gai da. Neguko giro ezean bulba handitzen joaten da, pilak kargatzen, eta horri esker urtaro lehorretan loratze­ko gai izaten da.

Eboluzionatzen ikasi duen landarea ere bada. Gure ingu­ruan topa daitezkeen animalia, landare, zomorro, hegazti eta perretxiko asko sinbiosi konplexuetan bizi dira. Aski ezaguna da landareen polinizazioa zomorroek egiten dutela; orkideek, baina, zomorroak erakartzeko modu desberdinak gauzatu dituzte. Batzuek intsektu emeen itxura hartu dute eta arra erakartzeko gai dira, eta horrela polinizazioa bideratzen da; beste mota batzuek, berriz, tranpa txikiak erabiltzen dituzte zomorroen bitartez polinizazioa gauzatzeko.

Orkideen familia zabala da, eta kontrastez betea. Sortzen

diren ekosistemaren arabera tamaina eta itxura desberdinak izan ditzakete. Batzuk baso ilunenetan sortzen dira eta txikiak eta ia kolorerik gabeak dira; beste batzuk labarretan sor daitezke eta kolore ederrak izan. Ez hori bakarrik: orkidea mota berberak itxura oso des­berdina izan dezake sortzen den ekosistemaren arabera. Are gehiago: elkarren ondoan ateratako orkideak oso desber­dinak izan daitezke, bata kolo­retsua eta alboko “anai­arreba” ia kolorerik gabea. Ikusten denez, amaierarik gabeko mundua da orkideena.

Hemen biltzen ditudanak gure inguruan aurki daitezkeen orkidea motak dira. Horrekin ez dut esan nahi hauek bakarrik daudenik; litekeena da oraindik gehiago izatea. Ez dut ego­kia ikusi landareen kokapena ematea, jendeak landare politak etxera eramateko joera duelako. Dunetatik krabelinak erama­teko ohitura handia dago, adibidez. Jendea ez da konturatzen landare hauek dunetan bakarrik ateratzen direla. Orkideen kokapena emanda, antzerako zerbait gerta litekeelakoan nago. Eta ez dugu ahaztu behar denok dugula eskubidea ikuskizun zoragarri berdinez disfrutatzeko. Beraz, ez eraman lorerik etxera. Izadia ez dugu berak merezi duen bezainbat maia­tzen eta horrek inguru batzuk babestu behar izatera eraman gaitu. Nire helburua Zumaiak duen landareen aberastasuna ezagutaraztea izan da eta horretarako orkideez baliatu nahi izan dut.

eRRe

pORt

AJe

A “sortzen diren ekosistemen arabera tamaina eta itxura desberdinak izan ditzakete”

Landareen atlasa delakoa 1986. urtean atera zen. Euskal

Autonomia Erkidegoa UTM delako laukietan banatuta agertzen

da liburu honetan. UTM laukien sistema da erabiliena lurra

zatitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Zumaia

5. eta 6. laukietan aurkitzen da –bien arteko muga San Telmo

ermitaren ondoko txaletaren aurreko lurrean margotuta dago–.

Landare motak Erkidegoko UTM laukietan dagoen hala ez

baieztatzen duen liburua da. Liburua zaharra izanik, litekee-

na da informazioa zaharkitua egotea. Hala ere, sorpresa bat

baino gehiago ematen ditu: Ophrys speculum delako orkidea

Arabako hegoaldean, Errioxaren mugan bakarrik aurki zitekeen

liburuaren arabera. Orain hiru urte ikusi ahal izan zen Zumaian

lehen aldiz eta aurten bi landare aurkitu dira. Arabatik kanpo,

Zumaian bakarrik atera da. Ophrys lutea Gipuzkoan apenas

ikusten da orkidea mota hau. Zumaian iaz atera zen lehen aldiz

eta Gipuzkoa osoko bigarren kasua da, Ataunen ondoren.

Mapen gorabeherak

Orchis mascula“Ugariena eta errazena ikusten.

50 zentimetroko garaiera har dezake”.

Page 25: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 25

puBLizitAteA

Page 26: 178 (2009ko ekaina)

Aceras anthropophorum“Loreak duen itxura gizon

urkatuarena da”.

Dactylorhiza maculata

“Ugaria da eta kolore asko ditu”.

Ophrys fusca

“Martxoan loratzen da”.

Anacamptis pyramidalis“Piramide itxurarekin loratzen delako

eman zaio izena”.

Gimnadenia conopsea

“Gutxi ikusi dudan orkidea da”.

Ophrys lutea“2008an aurkitu zen lehenengo aldiz

Zumaian”.

Barlia robertiana“Oso arraroa da eta urtarrila eta

otsaila garaian loratzen da”.

Ophrys apifera“Ugariena ophrysen artean eta erle

bat gogoratzen digu”.

Ophrys scolopax“Apiferan antza handia du baina

lorearen bukaera puntan bukatzen da”.

eRRe

pORt

AJe

A

26 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Page 27: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 27 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 27

Ophrys sphegodes“Bereizterakoan loreak duen ‘H’

urdina aurkitzea ezinbestekoa da”.

Serapias lingua“Ilerik gabekoa eta argiagoa dute

‘mingain’ erdia”.

Neottia nidus avis“Berde kolorerik ez duen landarea, oso

baso ilunetan bizi da. Pagoetan ate-ratzen denez agian datozen urteetan

Zumaiako terrenoetan aurkituko dira”.

Ophrys speculum“Zumaian bi aldiz aurkitu da eta Gipuzkoan orain arte kokapen

bakarra da”.

Serapias parviflora“Lore txikiena duena. Zarauzko dune-tan albinismo berdeko (hipokromia) landareak daude eta Zumaian agian

honelako kasuren bat eman daiteke”.

Listera ovata“Ez da batere ikusgarria eta berdea

denez edozein belarren itxura hartzen du. Oraindik ez dut Zumaian aurkitu,

baina egon daiteke”.

Serapias cordiguera“Hauen artean ugariena da eta bere

‘mingaina’ ilez beteta dago”.

Spiranthes spiralis“Txikia da eta izenak dioen bezala es-piralean loratzen da. Zumaian 2008an

aurkitu zen lehenengo aldiz”.

Orchis coniophora subsp. Fragrans

“Zarauzko dunetan ateratzen den orkidea da eta hain gertu egonda

Zumaia…nork daki”.

eRRe

pORt

AJe

A

Page 28: 178 (2009ko ekaina)

28 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

puBLizitAteA

Page 29: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 29

Aldapa pikea dago Andikaraerrekatik gora.

Duela gutxi berritu dute baserria, baina oraindik ere ikusiko

ditugu alagarroak lehortzen.

liñapotzueta

zu

MA

ieg

i

Sakonetatik begiratuta, Arantzako

portua, Portu-txikiko muturra eta Liñapotzue-

ta ingurua. (Argazkia:

Xabier Azkue)

Zer da? putzuak, harraldeko parajea.

Non dago? Aizbeltz eta Sakoneta tartean, Arantzazpia

inguruan, Arantzabekoa baserria zegoen parean (mapa

toponimikoan B2 koadrantean).

Nola idatzi izan da? Linapotzueta (1872) eta Liñapu-

tzueta (1999).

Nola esaten da? Liñápotzuak.

Lotutako izenak Zumaian: izen bereko beste errefe-

rentzia bat badago barrualdean, Zestoarekin mugan (zehatz

kokatu gabea).

Antzekoak beste herrietan: Linapotzueta (Azpei-

tia, Bergara Errezil eta Oñati), Linaputzu (Aia, Hernani eta

Usurbil), Liñaputzueta (Altzo, Donostia eta Tolosa), Lima-

putzu (Hondarribia) eta Liñatzeta baserria (Zestoa).

Azalpenak: hiztegietan eta liburuetan esanahi garbia

aitortzen diote izenari, lihoa beratzeko erabiltzen den

putzua da ‘lina putzua’. Plazido Mujikaren hiztegian ‘al-

berca, enriadero’ ere ematen ditu gaztelaniazko ordain-

tzat. Beste izen eta abizen askoren jatorri ere bada ‘lihoa’

(Linazisoro eta Linaza, esaterako) eta goiko izenetan ba-

rrualdeko herrietakoak garbi samar izango dira lihoarekin

erabiltzen zirenak. Baina itsasertzean? Antzekotasunaga-

tik jarritako izena ote?

Hondarribian jasotako izenek eman diezagukete beste

arrasto edo bide bat: Limaputzu, Limarri, Limariaundi eta

Limaritxiki. Kostaldeko parajeak dira, eta hango lan baten

oharretan dioenez, ‘beti limaz betea den harria’ da Lima-

riaundi. Eta zer da lima? Itsasoak estaltzen dituen harrie-

tan sortzen belar berde txiki hori, gaztelaniaz ‘conferva,

verdín’. Ondarroan, bestalde, ‘liña’ edo ‘liñe’ deitzen diote

arrantzan egiteko tresna edo aparailu bati, sakonera gu-

txiko uretan erabiltzen denari.

Bukatzeko, bitxikeria gisa, putzuaren ideia bi esaldi be-

rezitan ere nola erabili duten erakutsiko dizuet:

- Antero Apaolazak, Patxiko Txerren liburuan: “izango

al uke animorikan liña-potzu aundi artan sartzeko?”

(ozeanoa igarotzeko ausardiarik baduen, alegia) .

- Pedro Maria Urruzunok: “liña-putzuan bataiatutakoa!”

(auskalo non jaioa, sasikumea).

testuA: XABieR Azkue

Page 30: 178 (2009ko ekaina)

30 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

UrolaFelipe IV.aren aginduz Pedro Texeirak 1634an egindako planoaren zati bat,

itsasotik Zumaia eta Urolaldea erakus-ten duena. Ordurako ageri ziren Oikia, Aizarnazabal eta Aizarna izenak ere. (irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

zu

MA

ieg

i

Zer da? ibaia.

Non dago? Aizkorrin jaiotzen da, eta Otañok bertso ba-

tean zioen bezala, Zumaian oheratzen da. Zestoa eta Ai-

zarnazabal igaro eta gero, Muniosoro inguruan sartzen da

Zumaiako lurretan.

Nola idatzi izan da? Urola (1625), Osinbelz (1634) eta

Legazpi (1785).

Nola esaten da? Uróla. Garai batean urróla?

Lotutako izenak Zumaian: Urolako trenbidea, Urola

plaza eta Urrola lursaila.

Antzekoak beste herrietan: Urrola (Bera eta Leitza),

Urrola erreka-zuloa (Trebiñu), Egurrola erreka (Beasain

eta Beizama), Zizurrola baserria (Deba, Mardari auzoan,

Arroarrekan), Iturrola erreka (Oiartzun), Izurola (Aia), Amu-

rola (Urnieta) eta Segurola (Aia).

Azalpenak: bi aipamen historiko hauetan agerian gera-

tzen da izenaren esanahia.

- Manuel Larramendik, Corografía liburuan (1754): “Urola se dice hoy, pero su pronunciación nativa sería Urrola, por la repetición y frecuencia de las herrerías que hay en su carrera”.

- Juan Ignazio Iztuetak, Gipuzkoako kondaira liburuan (1847): “icen au da euskararen bere berequia, eta esan nai du ur-ola, edo olaac erabiltzen ditubana, cergaitic bera igarotzen dan erriberan txit asco diraden”.

Koldo Mitxelenak azaltzen duenez, -ola amaitzen diren izen guztietan ez da pentsatu behar burdinola edo etxo-la baten arrastoa denik, batzuetan besterik gabe ‘tokia’ adierazten duelako (Iraola, Urkiola edo Otaola), beste batzuetan ogibide izenekin agertzen direlako (Manterola) edota toki-izenekin (Mirandaola, Plazaola edo Segurola).Azkueren hiztegian ‘urol’ agertzen da (Elorrion jasoa), Biz-kai aldeko ‘uiol’ eraren aldera gisa, eta guretzat ‘ujal’ de-naren pareko (gaztelaniazko ‘torrente, venida de aguas’). Bitxia da, azkenik, mapa zaharrean ibaiari Osinbeltz deitu izana, Zestoako harrobi inguruak oraindik ere hala izena du eta.

Bidali oharrak helbide honetara: [email protected] izenak: AMEZMENDI eta BASUSTA

Page 31: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 31

puBLizitAteA

Page 32: 178 (2009ko ekaina)

32 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

gu

Re z

uM

Ai z

ARR

A

Orduan, gaztetan, zer egiten zenu­ten kalean?Zapatuan ta jaxetan zinea jun, ta astear­te ta ostegunian’e bai, askotan. Lau pe­likula astian. 19 urtekin­eo dantza, jaiegunian, Be­heko plazan. Denbora pasarako gauza ona giñien Luistarren lokala, Mujikan pelukeixan aurrian. Gerra aurrian hura batzokixa huan, antzokiakin, liburutegi batekin, ofizinakin… Gerra ondorenian eleizak han mutilentzako lokala jarri zian. Eta neskaentzako Goiko plazen al­damenian monjen eraikin batian ziuan, denborapasako. Guretzat futboliña, billarra, pin­pona, ajedreza, damak eta jokurako kartak zibeztian. Ta ardua li­modanakin eaten huan. Hura “Congre­gación de San Luis Gonzaga” huan eta liburutegitik etxeako liburuak har tzia bahuan. Negurako primerakua huan. Zi­netik erten eta hara juten gitxuan, den­porapasa, askotan zinia baino leheno´re bai. Bixente Rapak, Manterolak, erama­ten zian lokala, hark kontrolatzen zian gaztiak nola ibiltzen giñan. Lokal han­dixa huan, Erribera kaletikan mollaino luzian, ta zabala huan, jende pillua sar­tzen gitxuan. Billarra hiru bolakua ziuan, karanboletakoa; eta billar amerikanua Bar Berrixan, “Cantabrico”­n, ziuan. Baita Larramendineko tabernan´e.

Eta neskatan?Konfiantza pixkat hartu arte mendixan ibiltzen gitxuan, baina geo errazago ei­ten ginien dantzan. Behin akordatzen nauk juntatu nitxala zazpi neskaekin, Erribera kalian. “Zeoze eango al deu?”, erronda eskau, atea, ta taka, neuk paa­tu nian, ta beste batea jun gitxuan. Ta hurrengo tabernan erronda eskatu nian, ta iñorke ez zian paatzen, ta esan nien “Aizue! Mutillak bakoitzak erronda bat paatzen deu!”, ta alkarrei beiratuta,

“A!!”, ta danen artian erronda bat osatu zien. Diruik gabe erteten zien, mutillen kontura!

Orduan zer taberna zeuden?Justa, Txikito Artadi, Metro, Bar Be­

rrixa [Cantábrico], Goiko, Uxarruene­koa (orain Trapaia), aurreago exkerreta Etxabe IV ta Hotel Zumaiako taberna, ta Beheko Plazan Astonekua ta Larra­mendineko taberna, miradore batekin ta… Hauek ez zien aprobetxatzen ta­berna bihar bezela; bar Berrikuak´e ez. Hauek molla aldea leku haundixa zien, arbolakin ta maxakin. Bista pixkat euki izan balue…

Igual beharrik ere ez…Ez, igual biharrikan’e ez. Izotza’re fabrikatzen zien. Guk in izan genian han noixian behin afari­merienda eo afarin bat. Geuk eramanda, esan bea­rei erre tzeko, parrilla bat bazihuan, ixkutatuta... Ta oain jubilatuen ho­rretan, barrakak, txurrerua, tiropitxo­nak ta tiotiboak…, etortzen hitxuan. A! Ta beste hiru taberna, bat Hotel Urangakua, bestia Jaarrekua, Gau­Txori izena zuna, horreatik deitzen zaiok auzo horrei Gau­Txori, ta bestia Xarrenekua [Amaiako plazan], edade­ko jende asko jute huan. Gu´re bai. Haundixa huan. Famosua huan txiki­llarduak ta despedidak eiteko, ta Etxa­be IV baño merkio huan. Estazixuan kantina´re bahuan.

AbElIn lInAzIsOrO AzkuE( e ta 3)

iMANOL Azkue

“Denbora pasarako gauza ona giñien Luistarren lokala,

Mujikan pelukeixan aurrian”

“Ta hurrengo tabernan erronda eskatu nian, ta iñorke ez zian paatzen,

ta esan nien “Aizue! Mutillak bakoitzak

erronda bat paatzen deu!”

Page 33: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 33

zer pertsonaje zeuden garai hartan zumaian?Pako Rata, Iparre, Juantxo Kasta, Ju­lian Bronkolio… Julianekin akorda­tzen nauk, neguan… Gu eskola, Mer­tzedaxota, juten gitxuan ta ospitaletik Goiko plaza aldea askotan gurutzatzen gitxuan berekin, ta sudurra zian txorro­tx­txorrotxa, ta luzia…, ta hotza iten zunian tanta bat eukitzen zian puntan eta ez ziuan sekula eroitzen! Hura huan misterixua! Famosua Pako Rata huan. Hark diruagatik iten zian, baita… Pira­tak nola brankatikan txopara urazpitik ibilazten zien zigortua? Ba, hark igual­igual iten zian, diruagatikan gilla azpitik Hura illargixakin ibiltzen huan: ilgoran mozkortu iten huan; ta ilberan txintxo­txintxo, Justaneko enkarguak iten.

zer festa izaten hituan zumaian?San Pedruak onak, 3 egun jai zialako. Izaten hitxuan… asto karrerak, bizikle­tan zinta karrerak, zaku karrerak, dana Amaiako plazan. Ta geo atletismokua sortu zanian alturako saltua, pixua bo­tatzen… Ta musika. Estellako dultzai­neruak etortzen hitxuan, ta biribilketak, dantzak… Bandak la conga jotzen zu­nian, neskaai bizkarretik heldu beha­

rrian gerritik helduta… San Telmuak sorreran arrantzale festa huan. Indar­tzen jun hitxuan pixkanaka­pixkanaka, ta ikastolen ixa sorreratikan ikastolen aldeko berbena antolatze huan eta nola zapatuan izaten zan hark ekarri zian

San Telmuak indartzia. Berbena harta kanpotik´e jende pilla etortzen huan. Santelmuetan obligazixua ziuan neskaa­kin dantza egiteko. Urte guztixan egiten ez zunak’e bai. “Dantza ein al dezu?”, amak, ta “Ez”; “Ba bixar ein biharko dezu, ba! Ez izan pailazua! Bestela nola billauko dezu andregaxa!”. Akordatzen nauk, 16 urtekin, amak: “Abelin! Dantza ein al dezu?”, ta “Ez!”. “Ba, bixar ein!”. Ta eitea!

Hi eta lagunak oso kantuzaleak za­rete. nondik datorkizue? Garai batian normala huan kantatzia, Zumaixa oso kantaria huan. Gu umiak giñala kantuak aitzen oheratu ta kan­tuak aitzen lo hartzen ginien. Orduan zenbait kanta itxasokuak hitxuan, La barca de oro, Adios barco de bacalao, Salió de Jamaica­ta, erderaz. Ta euskeraz’e kan­tatzen huan. Koadrilla bat huan, Bixen­te Izkiñena, Aitorren hizkuntza zaharra bertso dan­danak kantatzen zizkien, ta uste diat 10­12 diala, bukaeran “Gora ta gora beti Euskadi ta euskera”, ta gu gustoa aitzen. Ta Bar Metro taberna parranderuena huan, azken kantoriak han juntatzen hitxuan, ta guk, anaixa eta bixok, ohetik kantuan aitzen genitien.

“Santelmuetan obligazixua ziuan neskaakin dantza

egiteko. Urte guztixan egiten ez zunak’e bai”

"Ta Bar Metro taberna parranderuena huan, azken kantoriak han juntatzen hitxuan, ta guk, anaixa eta bixok, ohetik kantuan aitzen

genitien."

Page 34: 178 (2009ko ekaina)

34 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

Eta tabernetan ibiltzen zinetenean?Orduan tabernetan mundu guztixak kantatzen zian, kantatzia normala huan: Gure herri maitea, Lekeitioko, Kapitan pi-lotu, Ilunabarra, Txalupa txiki honetan, Astua... Jaiero mezeta juten gitxuan, ta hillian behin jaunartzea izaten huan, baraurik, ta orduan Ibarrenea [Alberdi pasteleria] jun, pastelak hartu ta Erre­ketenea [Etxabe IV]. Han gosaldu, ta handikan aurrea txakoliña eatea. Bueno, txakolina ean, neguan jaiero. Txakolina ona huan, lehen gutxi eiten huan­da, ta ean: hamen, Zautzan, Getaixan eta Do­nostixan. Ordubixak arte txakoliña ea­ten ginien, eta hirurak laurden gutxi arte bermuta, ta geo etxea, muturra bero­bero inda… Kantatzeko, gure koadrilla gehiena baritonua huan, ta igual beste koadrilla bat tenorrena, ta bi koadrillak bat iten giñien, ta klaro, kantatzen gus­toa. Ean, eaten ginien, baina mozkortu be. Neguan mendira nola ez giñan ju­ten, zapatuetan afal ondoren kafe kon­pletoa, ta gero kopeua, Terry, txikiteoan bezela, errondan, txandaka. Goizeko ordubiterdixak huan topia, tabernak itxi iten zitien da. Baina ez mozkortzearen sekretua huan, taberna bakoitzian igual lau kanta kantatzen giñuzela.

Eskolan erderazko kantak, ezta?Bai, Leon ta Zamorakoak, Castillakoak, baña eleizako zenbait kanta musika eus­kalduna zien ta letra erdalduna. Pentsa: Boga, boga erderaz ikasi ginien! Pralliak,

esaten zien euskera “Un dialecto del español” zala. Bazekiten zein hitz zian espainolen antzekoak, ta adibidez, “¡A ver! ¿Como se dice barco en vascuen­ce?”, ta guk: “Barkua”, ta hark: “¿Ves? ¡Como en español!”; ta “¡A ver! ¿Como se dice tomate?”, ta guk: “Tomatia”, hark:“¿Ves? ¿Ves?”. Kabroiak hitxuan. Baña euskerazko zenbait kanta´e ikasi ginien tipliak. Tiple talde bat ein zien, 12­15 lagunekua, ta Balentin Manterola etortze huan guri irakastea. Hark eraku­tsi zigun ondo kantatzen eta euskerazko kantak gainea: Urrundik ikusten dut, Beti penetan eta hoixek.

nolakoa huan udako giroa, bera­neanteena?Frantsesak asko etortzen hitxuan hotel Amaya, ta Itzunen bañatzen hituan. San­tixora etortzen hituan Azpeiti, Azkoiti, Zumarraga ta Urretxukuak, Urolan, tope etortzen huan trena, kabitu ezinik. Bikiniak ezautu nixkian txikitatik, ume­

tatik. Frantsesentzat normala huan biki­nixakin ibiltzia. Gu ibilita gatxaudek bi­kinixa zeukan andre eder baten bueltan, lau hankian trenena iten, pu­pu!, behetik gora zer ikusiko, sei­zazpi urtekin, hiru­lau urtekuak hartuta atzian…

Eta giro politikoa?Ixiltasuna kristona ziuan. Etxe batzue­tan hitzeiten huan politikaz; gurian hit­zeiten huan, gure koadrillako batzuen itxian’e bai, baña beste batzuetan ez; nahiz ta abertzaliak izan, ixildu iten hi­txuan. Ixiltasuna huan nagusi, ta hitzei­teko, leihoa itxita, bazpane. Bagenekian aber tzaletasuna zer zan, ikurriña zer zan, zer izan zan gerra, zenbat sufritu zuen gure gurasoek… Bestia huan zer kontat­zen zuten eskolan. Adibidez, esaten zian mertzedaixo batek: “Si tú vas a las Islas Canarias, y le dices a un canario, ‘Oye, ¿qué distancia hay de aquí a España?’, te dará una bofetada, y te dirá “¡Esta­mos en España!’”. Inperialistak hitxuan. Kontatzia asko gustatzen zitzaiena, eta guk ikastia, Felipe II, Reyes Católicos, España inperioa zaneko kontuak hi­ttuan, “En aquella época en España no se ponía el sol” esaten zien. Ta nik uste diat españolak barroaino sartuta dakatela hori, inperialismo hori; horreatik ezin die onartu hemen España ez dan nazio bat­zuk eotia, bai ba, beren inperio dana gal­du ein zien ta Penintsula barrokua ba’ere

“Gure koadrilla gehiena baritonua

huan, ta igual beste koadrilla bat tenorrena,

ta bi koadrillak bat iten giñien, ta klaro, kantatzen gustoa”

Page 35: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 35

mantendu nahi die. Ta ixiltasuna haun­dixa zalako´re euskeraz asko kantatzen ginien. Ta Athleticekuak gitxuan danok; zeatikan? Athleticek bakarrik irabazten zixolako Madridei; Realekoa ixa iñor’e ez gitxuan. Ttxirrinduralitzan’e berdin: bahuan bat Bahamontes, española, eta bestia Loroño, euskalduna, ta bixak oso onak hitxuan, ta kriston eztabaidak sort­zen hitxuan, ta karlista danak, reketien seme danak, Bahamontesen aldekuak hi­txuan, eta abertzaliak Loroñon aldekuak, ta kriston pitotiak… Geo, pixkanaka ire­kitzen jun huan, ikastolak indartzia, eus­kal literatura, Ez dok amairu sortu zanian, giro politiko aber tzalia…

kezka bat bazegoen, orduan…Bai. Nonbaiten sartu bihar ta JOCen, Juventud Obrera Católican, sartu gi­txuan. Behin batian konturatu gitxuan Iparraldian nolako kontzientzia eskasa zeon. 1958an, udan, harreman batzuk in hitxuan alde hontako ta besteko jen­diakin, ta gu jun gitxuan Urruñan al­dameneko zelai batea, kanpiñakin­da; aurrenengo gabian, ongi etorrixa iteko Iparraldekuak guri, zer kantatuko ta… kanta española frantsesez! Gitanes, ijittu españolak nola bizi zian, kastañuela ta guzti! Ta gu, gure artian, “Hoixek uste die gu españolak geala!”, ta geo Juani­tok, anaixak, txistua jo zian, Maritxu nora zoaz era oso apaiñian, nota bakoitza bitan ta hirutan errepikatzen…hango txalo zaparra! Baña giro politikua, garai hartan, batez’e ixilla huan.

Eta mendiarena nola zen?Azaroa hasi ezkeo, otsaila/martxoa arte, hemen herrixan, parrandan ibil tzen gi­txuan. Eta behin udaberri u saixa hasi ezkeo, mendira juten gitxuan. OAR­GUIk eskurtsixo kulturalak´e antolat­zen zitian. Luistarretako juntan golpe de estado in zien karlistak, ta lortu zien beaixek buru izatia, baina nik lortu nian han sekretaixo bezela sartzia, aktak idazteko­ta. Junta karka hark OARGUI eliminatu nahi zian, beaixen menpe jartzia. Bai ba, OARGUIko eskurtsixo kulturalak: Azkoitiko kaballeritos eza­gutzea, ola zaharrak ikustea, Barandia­ranekin Itziarko kobazuloa eta abar. Euskaldunen iragana ezagutzeko huan, ta luistarren junta horrek hori ezin zian eraman… Esaten zien beaiek ziala je­fiak, ta OARGUI menpian beti. Alkar­tzen gitxuan eztabaidatzeko eta arrazoia

zenek zekan? Xebastian lehengusuak esaten zun bezela, diarra handixena iten zunak. Izan’e, karka haixen arrazoia bu­llan eta diarran ziuan. Ni juntan haixe­kin bakarrik eoten nitxanian ez huan giro izaten! OARGUIkuak taldearen sortzaillia ekarri zien, hemen ibilitakua, Zumaixan parroko, ta hark esan zian OARGUI autonomua zala.

Eta luistarrak? zer ziren?Helburua gaztedixa kontrolpian eukitzia huan, baina antzerkixak’e iten hituan, erderaz, ta lautik bat euskeraz; euskera­zkuan Manuel Marik [Garatek] iten zian beti. Luistarren lokala ona huan koadri­llakin geatzeko, billarrian­eta ibiltzeko… ta ona huan liburutegixa. Guretzako salbazixua izan huan hura. Akordatzen nauk luistarretako apaiz buru batekin diskusixua izan nula La gata sobre el tejado de zinc pelikula zala­ta. Hark esaten zian “Pelikula hori txarra da, pekatu morta­la!”, ta nik pelikula hura moral aldetik ona zala, ta hark “Ona nola izango da, ba! ‘4­Gravemente peligrosa’ da­ta!”.

Eta zinea? kanpora joaten zineten, Iparraldera edo?Ez, hori geo huan, pelikula berdiak­eta ikustera. Garai hartan pelikulak zenba­

“Ta ixiltasuna haundixa zalako´re

euskeraz asko kantatzen ginien. Ta Athleticekuak gitxuan danok;

zeatikan? Athleticek bakarrik irabazten zixolako Madridei”

Page 36: 178 (2009ko ekaina)

36 B A L e i k e 2 0 0 7 u z tA i L A

kixakin hituan: Uno Txurixa: Todos, inclu-so niños; Dos, urdina: Jóvenes; Tres, roxa: Mayores; Tres erre, granatia: Mayores con re-paros; Cuatro, berdia: Gravemente peligrosa. Pentsazak zer comida de coco zeon, cuatro zanian gixajo batzuk Arranplan exerita eoten hitxuan, zinea zein zijuan ikuste­ko, ta esaten “Horrek pekatu mortala in behar dik!”.

Eta zer zen “pekatu mortala”? no­lako pelikulak?Cantando bajo la lluvia, adibidez. Lenengo aldixan huan tres mayores, negu batian, ta guk ikusi ginien. Eta handikan bi urtea, berriz’e ekarri zutenian, berdia huan. Eskote bat nahikua huan cuatro ipin­tzeko. Akordatzen nauk pelikula italia­no bat: Teodora, eskote ederra, titi ede­rrak… Gravemente peligrosa! Zentsurak dialoguak aldatu´re eiten zitian, eszenak ebaki´re bai. Pelikulakin batea paper bat

etortzen huan: zer parte zeben moztuta, zer falta zitzakon… Gu enteratzen gi­txuan kuadrillako Kortak Amayan zinia botatzen zulako. Baña zentsura Madri­den eiten huan.

beste kontu gehiago ere kontatu z izkigun Abelinek: zinemakoak, garai hartako giro politikoari

buruzkoak, burgosen egindako sol­dadutzakoak, ikurriña urtero urbian azaltzen zenekoak, Franco hil aurre­koak eta ondorenekoak… Hiru atal behar izan ditugu orain artekoak sartzeko, eta beste hainbeste ere be­harko genituzke, kontatutako guztia jartzeko! buru ona dauka Abelinek, oroimen bizi eta freskoa, eta atzo gertatu balira bezala kontatzen ditu pasadizoak, arin, jostagarri eta atse­gin. baina Gure Zumai zarra honi ere amaiera eman behar eta hortxe utzi dugu, oraingoz, kontakizuna…

“Cuatro zanian gixajo batzuk Arranplan

exerita eoten hitxuan, zinea zein zijuan

ikusteko, ta esaten “Horrek pekatu

mortala in behar dik!”

gu

Re z

uM

Ai z

ARR

A

Foronda kultur etxea. 943-861056Agenda zure e-postan jaso nahi baduzu, eskatu helbide honetara. “agenda etxera” [email protected]

puBL

izit

AteA

Page 37: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 37

Gure Zumai zarra” noiz eta nola jaio zen ikusteko, atzera egin

beharko dugu denboran, bost urte, 2004ko martxora. Ordutik,

hutsik egin gabe, iraganean ahazturiko hainbat pasadizo eta

kontu ekarri dizkigu Abelinek, batzuk barregarriak eta bereziak,

beste batzuk serioak eta bihotzean atximur egiten dutenak.

Lan mardula geratu da atzean: 18 elkarrizketa, 18 zumaiarren

lekukotasuna eta bizitza.

Nola bururatu zitzaion galdetu diogu Abelini, eta erantzun digu

Juan Luis Romatetek proposatu ziola, ea animatuko litzatekeen

lehengo Zumaiako kontu zaharrak berreskuratzera. “Atala

irekitzeko asmoa zutela esan zidatenean izugarri poztu nintzen.

Memoria historikoaren aldeko lantxo txikiren bat egiteko aukera

ikusi nuen eta horretarako Zumaiako zaharrenengana jo behar,

gerra aurreko eta gerrako kontuak esango zituztelako eta

horrekin batera garai hartako ohiturak, usadioak, lan egiteko

erak, neska-mutilen arteko harremanak eta abar ere bai”. Hain

zuzen ere, memoria historikoa berreskuratzea izan da Abelinen

helburu nagusia: “Nondik datorren ez dakienak, nekez asma-

tuko du nora joan eta nor den ez dakienak aldamenekoaren

nortasuna hartuko du, zeren eta, diotenez, memoria historikoa

galtzen duen herria, desagertzera kondenatua dago”.

Gustura ageri da Abelin egindako lanarekin, eta pena bakarra

dauka: ama –Irene– hilda egotea honetan lanean hasi zenean,

burua oso ona zeukalako eta kontu pila bat zekizkielako. Amaz

gain, beste batzuk ere geratu zaizkio bidean, elkarrizketa egin

aurretik zendu zirelako, edo burua galdu zutelako, eta oraindik

bizirik dauden beste bi-hiruri elkarrizketa egiteko gogoarekin

geratu omen da. Ezezkoren bat ere jaso du,

eta be-

reziki mingarria zaio bi gizonena: “Itsasoko kultura ustez ongien

azalduko zutenen birengana jo nuen, baina ezezko biribila jaso

nuen. Oso penagarria izan da, gerra aurreko, gerra garaiko

eta gerra ondorengo itsasoko kontu asko beraiekin galduko

direlako”. Beste emakume batek, berriz, elkarrizketa oso pozik

egin omen zuen, baina etxera argazki bila joan zitzaionean,

elkarrizketa Baleiken ez azaltzeko eskatu omen zion, eta

idatzita zegoen tokitik ezabatzeko, gainera. “Norbaitek beldurra

sartu zion. Frankismoa bizirik dago oraindik”.

Zein aukeratu elkarrizketatzeko, zer irizpideren arabera? Abeli-

nek erantzuna garbi dauka: “Ahal denik eta zaharrenenak, eta

abertzale jendea”. Galdetu diogu ea erraza edo izan den hitz

eginaraztea, eta erantzun du normalean segituan hasten zirela

hizketan, eta behin hasitakoan, batzuk ezin isildu, gainera!

Alde horretatik, esan digu erraza izan dela, eta beti galdetzen

zizkien antzeko kontuak guztiei: eskola, jolasak, festak… Behin

hitz egiten hasita, Gerrako kontuak berez eta natural azaldu

omen dira.

Galdetu diogu ea kontatutako guzti-guztia jarri duen: “Nik

egiten nuen haiek esanda bezala jarri, igual

zuzenketa gramatika eginda, baina besterik ez.

Gero, beraiei erakutsi, eta haiek agintzen zuten,

hau kendu eta hau aldatu. Izenak bai, pila bat

isilik geratu dira”.

Elkarrizketatuen hitzak jaso ditu Abelinek, eta

modu berezian jaso ere, gainera: ahalegin

handia egin du elkarrizketatuen euskara bere

horretan jasotzeko, hurbildu egin da zumaia-

rron eta hizlarien hizkera berezitara. Propio

jaso nahi izan du elkarrizketatuen hitz egiteko

era, eta meritu hori aitortu behar zaio.

Zumaiarren lekukotasun horiek zenbakiz

zenbaki irten dira, bost urtean, eta guztiak

elkartuta liburu polita ateratzea badago, eta

asmo horretan omen dira. Krisia dela eta, ez

omen da garairik onena, baina etorkizune-

rako ideia polita da.

Bejondeiala, Abelin!

Gure Zumai zarra

Page 38: 178 (2009ko ekaina)

38 B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A

ekaina

AGENDA

Deialdiakekainaren 8tik 14ra, zuMAiAkO

Aste BeRdeA (ikusi egitaraua)15etik 21era Beheko plaza elkarteak

antolatuta, pertsona Nagusien Asteazumaiako pintxo Lehiaketa

2009: ekainaren 19tik 21era.zumaiako Argazki Lehiaketa:

“hankak-Oinetakoak”. Lanak aurkezteko epea ekainaren 23an.

Erakusketakigandea, 7 12:00etan Aita Marin, haur

antzerkia “kika supersorgina”Astelehena, 8 zumaiako iX.

Futbol txapelketaAsteartea, 9 17:00etan Aita

Marin, san telmo sari banaketaOsteguna, 11 22:15ean zine

forum “Las horas del verano”

Ostirala, 12 19:00etan Algorri ezagutza

etxean Aste Berdeko Argazki Rallyaren sari banaketa

Ordu berean kofradian, Musika eskolako Rock ikasleen kontzertua

20:00etan kantauri plazan, Ludotekaren kurtso Amaierako festa.

22:00etan Aita Marin, antzerkia “desnudos en Central park”

igandea, 14 9:00etatik 14:00etara kiroldegian: kirolari Ateak zabalik.

Asteazkena, 17 18:30ean ubillos Musika eskolan,

musika-tresnen entzunaldiaOsteguna, 18 15:00etatik aurrera, kiroldegiko

igerilekuan, puzgarriak. 20:30ean Maria eta Jose

aretoan, Musika eskolako euskal dantza ikuskizuna.

Ostirala, 19 19:00etan Maria eta Jose

aretoan, Musika eskolaren kurtso Amaiera jaialdia

Larunbata, 20 22:30ean Mari aeta Jose aretoan,

Benito Lertxundiren kontzertua.igandea, 21 11etan hasita,

Vitoriano Arrate kalean, ARtisAu AzOkA: artisauak lanean, elikagaiak, haurrentzat tailerrak..

Asteartea, 23: 22:00etan san Juan iturrian,

san Juan suak zumaiako txistulari Banda eta Musika eskolako euskal dantzariekin

Osteguna, 25 22:15ean zine forum “Vals con Bashir”

27tik 29raSAN PEDRO JAIAK

IrteerakBisitA gidAtuAk ekainak 6, 9:00etan zetazeoak

ikusteko irtenaldia itsasoz euskARAz!

10:00etan irteera geologikoa eta txalupa

ekainak 7, 9:00etan Flyscharen trekkinga (deba-zumaia)

11:30ean zumaia-deba-zumaia txalupaz ibilbidea euskARAz!

ekainak 13, 10:00etan irteera geologikoa eta txalupa euskARAz!

15:15ean Flyscharen ibilbidea, ibilbide osoa

ekainak 14, 10:05ean Flyscharen trekkinga (zumaia-deba)

ekainak 20, 10:00etan irteera geologikoa eta txalupa

11:00etan urolako itsasadarra piraguaz euskARAz!

ekainak 21, 11:30ean zumaia-deba-zumaia txalupaz ibilbidea

ekainak 27, 10:00etan irteera geologikoa eta txalupa

15:15ean Flyscharen ibilbidea, ibilbide osoa

tXANgOAkekainak 20 de junio: Boilurraren

Museoa (Metaute-Nafarroa)uztailak 18 de julio: santxotena

Museoa Agoteen lurraldean (Arizkun-Nafarra)

Gaztetxolako txokoa10: zirko tailerra.13 goizez: 2. eskuko azoka

kofradia plazan.

Ag

eNd

A

ZUMAIA NATURAZ BLAI

Ekainak 5-12 - ekainaren 5etik 12ra, “zuMAiA, NAtuRAz BLAi” txapelketa.

egun hauetan, zumaian aurki ditzakegun naturgune ezberdinetako irudiak ikus-teko aukera dugu herriko kaleetan (Forondan, polikiroldegian, Oxford-en, behe-ko plazan eta etxezarreta kalean). Bost ekosistemen izenak asmatzen badituzu txapelketa honetan parte hartzeko aukera izango duzu zentroan bertan (Juan Belmonte, 21) edo www.algorri.eu web gunean sartu eta Algorriko blog berria-ren bitartez.

*saria: 4 lagunentzako afaria zelai talasoterapiako jatetxean. honetaz gain, parte hartzaile guztien artean Algorrira itsasontziz joateko bidai-txartelak zozketa-tuko dira (10 bikote) baita zumaiako ekosistemen inguruko posterra ere.

- ekainak 11, osteguna, 17:00-18:30, Algorri i.z.-n: “FOsiLeN tAiLeRRA” eta zu-maiako ekosistemen inguruko hormairudiak, denbora-pasak eta ginkana.

- ekainak 13, larunbata, 10:00-13:00, Algorri i.z-n “MAReARtekO zABALgu-NekO BiOANiztAsuNA ezAgutuz” irteera.

Page 39: 178 (2009ko ekaina)

B A L e i k e 2 0 0 9 e k A i N A 39

Page 40: 178 (2009ko ekaina)