179 (2009ko iraila)

40
B A LEI K E 179. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko UZTAILA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA E L K A R R I Z K E TA : J O N M A N Z I S I D O R MUSIKAREN FESTA Zumaiako Musika Jaialdiak bere 25. urteurrena betetzen du

Upload: baleike-aldizkaria

Post on 09-Mar-2016

251 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

[Musika jaialdia: hizkuntza unibertsalak elkarturik] [Itsaslabarretan korrika] [Elkarrizketa: Jon Mantzisidor] [Zumaiegi: Basusta eta Amezmendi] (435)

TRANSCRIPT

Page 1: 179 (2009ko iraila)

BALEIKE179. ZENBAKIA. EURO BAT2009ko UZTAILA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

E L K A R R I Z K E T A : J O N M A N Z I S I D O R

musikaren festa

Zumaiako Musika Jaialdiak bere 25. urteurrena betetzen du

Page 2: 179 (2009ko iraila)
Page 3: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 3

BALEIKE179a

Za

La j

. car

ballo

herri aldizkariaForonda kultur etxeaOdieta, 2tel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected]

ArgitaratzaileaBaleike kultur elkarteae-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitateatel. 943 86 15 [email protected]

Inprimategiaantza inprimategia(lasarte-Oria)Tirada800 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

4baleike+

Hizkuntza unibertsalak elkarturik

18erreportajeaitsasLaBarretan korrika

27baleike.comjon manZisidor

28elkarrizketajon manZisidor

36zumaiegiBasusta eta ameZmendi

Page 4: 179 (2009ko iraila)

4 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

Page 5: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 5

HiZkuntZa uniBertsaLak

eLkarturik

testua: ainara LoZano Lasa

jaV

ier

Ca

rBa

LLo

Musika Jaialdiak 25 urte beteko ditu aurten, eta aldaketa ugari izan dituen arren, uda garaian bizilagun eta bisitariei musikaren munduan murgiltzeko aukera eskaintzea izan du beti helburu. Urte luze hauen errepasoa egin dugu, lehengo eta egungo antolatzaileekin hitz eginez. Ondoko lerroetan duzue herriko musika zaletasunaren historiako aztarna batzuk kontatzen dituen erreportajea.

Page 6: 179 (2009ko iraila)

6 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

“Beldur ginen ekimenaren aurrean zumaiarrok maila ona erakutsiko ez ote genuen, baina gure beldurrek ez zuten oinarririk. Udalak eta Foru Aldundiak jarritako milioi eta erdiko aurrekontua izan duen lehen Uda Musikalak ikusle­go finkoa izan du abuztuaren 1etik, hamabostaldia hasi zen lehen egunetik”. 1985eko abuztuaren 6an, El Diario Vasco egunkariko korrespontsal Luis Mari Aizpuruak idatzitako ar­tikuluak azaltzen du zer nolako oihartzuna izan zuen lehen Uda Musikalak. Bertan izan ziren Imanol Murua (garai har­tan diputatu nagusia), Xabier Lete (Kultura sailburua) eta Xa­bier Aizarna (Batzar Nagusien lehendakaria). Datu bitxitzat jotzen du, gainera, Aizpuruak Castor Agirrezabalaga alkate zenak eginiko aurkezle lana, “ekimena girotuz, euskaraz eta gaztelaniaz”. “Laburbilduz, Uda Musikalak arrakasta izan du, eta hurrengo urtean bigarren edizioa izango duela uste dugu. Espero dugu Javier Hernandezek, antolakuntzaren alma ma­terrak, hori lortzea”. Baita gogor saiatu ere. Urteen poderioz aldaketak izan ditu, baina jada bigarren edizioa ez, 25 bete ditu herrian abuztuan egiten den Musika Jaialdiak.

Luchy Manzisidor eta Maite Suarez urte askoan aritu ziren udako hamabostaldia antolatzen. Garai hari buruz aspaldi hitz egin gabe, kafetegi batean elkartu ditugu bitxikeria ugari

lortzeko asmoz. Bien begien distirak ikustea nahikoa da ja­kiteko garai berezia izan zela beraientzat. Luchyk gogoan du Uda Musikala deiturikoaren lehen aztarna. “Herrian zeuden hainbat ezaugarri batu ziren 1984ko udan eskaini zen lehen kontzertuan: musikarekiko zaletasuna, abesbatza, Musika Banda, zartzuelekiko zaletasuna, herriko arraunlariak eta Bil­boko Pilar Suarez eta Javier Hernandez udatiarrak. Arraunla­riek Kontxako bandera irabazi zuten lehen aldiz eta omenaldi gisa kontzertu bat eskaini zitzaien Beheko plazan. Emanaldi hark izan zuen arrakasta ikusita, Pilar eta Javier lanean hasi ziren urte bat geroago zerbait berezia prestatzeko”.

Musika klasikoaren inguruko ikastaroak eta kontzertuakAbuztuko lehen hamabostaldian kanpoko eta herriko ikas­

leei Zumaian musika klasikoko ikastaroak eskaini eta kon­tzertuak antolatzea izan zen bilbotarren proposamena. Be­rezia zen ekimena, besteak beste, ondoko herrietan oraindik ez zelako egiten horrelakorik; berritzailea zelako, alegia. Ho­rregatik, Udalari azaltzea ere ez zen erraza izan. Ongi baino hobeto daki hori lehen urte hartan aurkezle lanak egiten zi­tuen Castor Agirrezabalaga alkate ohiak. “Proposamena Jose Etxeberria Kultura zinegotziari eta niri aurkeztu ziguten, eta

Kamerako taldeak, Musika Banda, sopranoak... musika klasikoak osatu du ia bere osotasunean Jaialdiko egitaraua.

Page 7: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 7

harrituta geratu ginen. Ez genuen ulertzen zer zen zehazki. Baina, hala ere, haren aldeko apustua egin genuen. Oinarria ikasleak ziren, eta hori oso polita iruditu zitzaigun. Pianoa, flauta eta biolina ikastera etorri ziren lehen urtean. Italiatik, Kanarietatik, Burgostik, Andaluziatik…, leku askotatik etorri ziren. Bati galdetu nion ea nola etorri zen Kanarietatik, hain urrutitik, Zumaiara. Erantzun zidan esanaz horrelako piano irakasle onak ez zirela edonon aurkitzen”. Castorren esane­tan, segituan lortu zuten Donostiako Musika Hamabostal­diko zuzendari zen Jose Antonio Etxenikeren laguntza ere.

Oroitzapen oso onak ditu Castorrek. “Ekimen didaktikoa zen eta gazte jende ugari erakartzen zuen. Lan ikaragarria egin zuten Pilarrek eta Javierrek. Gehien gustatzen zitzaidana zen gazte jendea etortzea, Zumaiako etxeetan onartzen zituz­tela eta gauero doako kontzertuak ematen zirela. Inguruko bizilagunak ere etortzen ziren. Nik uste dut herria, oroko­rrean, gustura zegoela”.

Luchyk azaldu digunez, Donostiako Musika Hamabostal­dira etortzen ez ziren artistak ere elkartzen ziren Zumaian. “Fausto Zadra ere bertaratu zen bere ikasleekin. Hark ahots teknika lantzeko jendea ekarri zuen, gainera. Musika klasikoa zen ekimenaren oinarria. Horrela, pianoarekin hasi ziren, baina pixkanaka soka orkestrak eskaini ziren eta ahotsa ere landu zuten. Oso abeslari onak etorri ziren”. Egunez eskolak izaten zituzten ikasleek eta gauetan kontzertuak. Ehunetik gora ikasle etortzen ziren herrira.

Jaialdiak, gainera, bazuen Udalarentzat beste berezitasun erakargarri bat: ikasleek zumaiarren etxeetan hartzen zuten ostatu. Vicky Vazquez eta Mertxe Argintxona aritzen ziren guztia behar bezala antolatzen ikasle bakoitzak etxe bat izan zezan. Eulali Alberdik ere ederki zaintzen zituen Foronda kultur etxean lanean aritzen ziren ikasleak, kafea eskainiz

BaLe

ike+

Castor agirrezabalaga: “kanarietako ikasle bati galdetu nion ea nola etorri zen hain urrutitik. erantzun zidan horrelako piani irakasle onak ez zirela edonon aurkitzen”

San Pedro abesbatzako abeslarientzat kontzertu berezia zen Jaialdikoa, herritarren aurrean abesten zuten eta.

arG

aZ

kia

k: u

da

L a

rtX

iBo

a

Page 8: 179 (2009ko iraila)

8 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a8 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

12:00ak aldean. Maitek gaur egun inaugurazioetarako pres­tatzen dituen pintxoak ere prestatzen zituen duela 25 urte. “Eszenatokia apaintzeaz gain, pintxoak prestatu eta artistei ematen nizkien. Familiak, lagunak…, guztiok laguntzen ge­nuen antolatzen”. “Oihartzun handia zuen ekimenak eta jen­de ezagun ugari etortzen zen”, gaineratu du Luchyk.

Jaialdia berritzailea ere izan zen musika pedagogia ikas­taroak eskaintzen zirelako. “Musikari gehienek interpreteak izan nahi dute, baina ez dago guztientzat lekua eta askok bukatzen dute irakasle. Bestalde, musika eta artea uztartzen zituen ikastaroa ere izaten zen Zuloaga Museoan”. Maite Suarezek ere gogoan du zenbateko lana izaten zen hamar egunetan orkestra bat sortzea ikasle guztiekin.

Bitxikeria ugari bizi zituzten bi emakumeek eta barrezka go­goratzen dituzte: “György Sándor pianojole hungariarrarekin Talaipera joan ginen behin txakolina ganba batzuekin hartzera eta hark kafea eskatu zuen. Pentsa! Kafea ganbekin!”.

Beñat Axiari abeslaria ere etorri zen Baionatik Zumaiara urte batean. Ondoren, Donostiako hamabostaldira ekartzea lortu zuten. Luchyren ustez, artistek aberasgarritzat jotzen zuten Zumaiako ekimena: “Jende ospetsua ekartzeko ahal­men handia zuten Pilar eta Javierrek. Dirutza ordaindu behar izaten zitzaien normalean horrelako musikariei, baina artis­tek bazekiten Zumaiara etorrita kontu korronte batean sar­tzen ez zena eramango zutela bueltan”.

Herritar batzuek elitistatzat jo zuten hasieran antolatzen zen jaialdia. Hala ere, Castor Agirrezabalagaren iritziz, “kri­tika horiek gutxi iraun zuten”. Maite ere iritzi berekoa da: “Hain zuzen ere, festibalak musika klasikoak zuen irudi eli­tista horrekin hautsi nahi zuen. Erakutsi nahi zen guztion­tzat eginiko generoa zela”. “Agian musika klasikoan gehiegi zentratutako ekimena zen, baina beste genero batzuk ere uztartu ziren eta horregatik ekarri ziren, esaterako, Nafarroa Beherako Axiari eta euskal dantza taldeak ere. Egia da 18­20 urte bitarteko jende asko ez zela gerturatzen, baina momentu horretan aukeraketa bat egin behar zen. Ez zen batere elitista, nire ustez”, azaldu du Luchyk.

Urteen poderioz murrizketak izan ditu musika jaialdiak eta egun kontzertuak bakarrik ematen dituzte. “Nire ustez, egun

aukera asko dago, Musikene (Euskal Herriko goi­mailako musika ikastegia) ere hor dago eta agian horrek ekarri ditu aldaketak. Ez dut uste egungoa hobea edo okerragoa denik. Gauza da duela 25 urte egun ez dauden ezaugarri batzuen poderioz sortu zela ekimen bat. Javier eta Pilarrek dena eman zuten garai hartan. Ezin dute gauzek beti berdin jarraitu; eboluzionatu egin behar dute”, nabarmendu du Luchyk.

Aldaketaren garaiaMiriam Romatet duela 20 urte hasi zen Udalean lanean,

kultur teknikari. Ordutik besteak beste, Musika Jaialdia an­tolatzen laguntzen aritu da. “Hasieratik, Javier eta Pilarrek antolatzen zuten jaialdia, Italiako Jose Leporekin batera. Ita­liarrak musikari ezagun ugari ezagutzen zituen. Gauza bitxia zen guretzat, kanpoko jendearen festa zen: ikasle, musikariak eta antolatzaileak kanpokoak ziren. Momentu bat iritsi zen non izugarrizko ikasle pila elkartzen zen herrian eta, gainera, urtetik urtera Udalak zulo handiagoa zuen. Ikasleek ordain­tzen zutena ez zen nahikoa jaialdia ordaintzeko”.

Duela hamar urte Javier eta Jose Leporen artean, gainera, desadostasunak izan ziren, eta orduan bakoitzak bere propo­samena aurkeztu zion Udalari. Azkenean, Musika Patrona­tuak bere gain hartu zuen jaialdia eta Mertxe Argintxona eta Inazio Tolosa aritu ziren zuzendari lanetan. Horiek Leporen proiektuan oinarritu ziren. Hala ere, italiarra ez zen gehiago Zumaiara etorri, nahiz eta bere taldekideak bertaratu ziren irakasle aritzeko. “Herrikoiagoa bihurtu zen jaialdia orduan, nahiz eta egitura berarekin jarraitu: ikastaroak, kontzertuak eta ikasleak lo egiten herriko bizilagunen etxeetan”.

Maite Suarez eta Luchy Manzisidor. Eskubiko argazkian, György Sándor pianojole hungariarra.

maite suarez: “jaialdiak musika klasikoak zuen irudi elitistarekin hautsi nahi zuen. erakutsi nahi zen guztionatzako eginiko generoa zela”

arn

ait

Z r

uBi

o a

Prea

jaV

ier

Ca

rBa

LLo

Page 9: 179 (2009ko iraila)

Asko dira lehengo jaialdiaren falta sumatzen dutenak. Horie-tako bat da egun Beheko Plaza koruko zuzendari den Agustin Zubimendi ere. “Ni asko akordatzen naiz giro harekin. Orain-goarekin zerikusirik ez zuen. Lehen 08:00etatik 24:00etara iza-ten zen jaialdia eta Zumaia osoak kontserbatorio bat ematen zuen. Ikastaro asko egiten ziren, eta mota askotakoak. Julene Azpeitia ikastetxean ahots teknika ikasi genuen. Aurretik ez genekien ezer. Massimo Sardi izan genuen lehen irakaslea eta oso ona zen. Pila bat ikasi genuen. Hamabost egunetan, egun guztian zehar bizitzen genuen musika. Guk arratsaldetan iza-ten genituen ikastaroak. Goizetan kanpotik etorritakoen txan-da izaten zen. Hala ere, ni entzule gisa joaten nintzen”. Ikas-leetatik, italiarrak bakarrik ehunetik gora ziren eta Madrildik, eta Euskal Herriko beste leku batzuetatik ere etortzen zirela gogoan du Agustinek. Abesbatzak lagunak egin eta 1988an Italiara joateko aukera ere izan zuen jaialdiari esker. Gainera, Euskal Herritik irteten ziren lehen aldia izan zen.

“Ekimen aberatsa zen. Etxean Koreako neska bat ere izan genuen pianoa ikasten. Hala moduz ulertzen genuen elkar, baina sekulako kontzertuak izaten genituen etxean! Zumaia-rrek matrikula doakoa zuten, baina ez zeuden horrelako maila zuten ikasle asko ere herrian. Orduan nabarmendu zen zein maila baxua genuen, Munduaren zilborra garela pentsatzen dugu-eta maiz. ‘Bakarrik dakit ezer ez dakidala’, horixe esaten genion elkarri. Dauzkadan teknika bokaleko apunteengatik batzuek urrea ere emango lukete”.

“Nik ordura arte abestu bakarrik egiten nuen. Ikastaroe-kin nire instrumentua ongi erabiltzen ikasi nuen. Guretzat mundu berri bat zen. Hobetzen hasi ginen gainera, eta de-

zenteko kalitatea lortu genuen”. Ikastaroetan parte hartzen zuten denak gaueko kontzertuetara joa-ten ziren. “Orain kontzertu batera joaten naiz. Lehen ikuslego akti-boa nintzen eta orain pasiboa. Ezberdina zen. Lehen musikari guztiak ezagutzen genituen ema-naldiaren aurretik. Pena handia hartu nuen aldatu zenean, baina ulertzen dut dirua ere badela. Nahiz eta mundu horretan sartuta gaudenontzat ikusgarria izan. Do-nostiako Musika Hamabostaldian kontzertuak bakarrik eskaintzen zituzten eta guk egun osoan ze-har bizitzen genuen musika! Urte

askoan, gainera, abesbatzarentzat kontzertu garrantzitsue-na udako jaialdikoa izan zen”.

Esperientzia handiko jendea etortzen zen herrira eskolak ematera eta Agustinen esanetan “irakasten zekitenak”. “Do-nostian oraindik musika pedagogia zer zen ez zekitenean Luchyk ematen zituen eskolak”. Hala ere, egun ere gozatzen du Agustinek udako kontzertuekin eta egitarauko emanaldi bat aukeratu du dagoeneko: hilaren 5eko Granadako laukote baten kontzertua. “Murrizten joan da jaialdia eta gaur egun ona bada ere, lehengoa izugarria zen. Oso geurea sentitzen genuen. Hala eta guztiz ere, musika hizkuntza unibertsala da eta hark batzen jarraitzen gaitu”.

“Hamabost egunetan, egun guztian zehar bizitzen genuen musika”

agustin ZubIMENDI Beheko Plaza abesbatzako zuzendaria

“ordura arte kantatzen bakarrik genekien!”

san Pedro abesbatzak ere jaialdiko edizio guztietan hartu du parte, batean izan ezik,. 1980ko amaiera arte jeronimo egaña aritu zen zuzendari lanetan, agustin Zubimendik lekukoa hartu zuen arte. iaz amaia aldalurrek hartu zuen erreleboa. urteetan zehar koruko kideentzat urteko kontzerturik gar­rantzitsuena izan zen udakoa, herritarren aurrean abesten zutelako. musika jaialdiak izan dituen alda­keten lekukoa da Zubimendi.

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 9

jaV

ier

Ca

rBa

LLo

jua

n L

uis

ro

mat

et

Page 10: 179 (2009ko iraila)

10 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

BaLe

ike+

BaLe

ike+

PuBLiZitatea

Page 11: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 11

Jaialdiak 20 urte bete zituenean, sistema erabat aldatzeko be­harra ikusi zuten antolatzaileek. “Ihes egiten zigun eskuetatik eta zuzendaritza berri baten beharra ikusten genuen. Horrela, Musikenerekin jarri ginen harremanetan eta Itziar Barredo bil­botarra izan zen zuzendaria bi urtean. Garai horretan Musike­neko irakasleak etorri ziren Zumaiara ikastaroak ematera”.

Jaialdia antolatzen zutenek gero eta gehiago inplikatu nahi zi­tuzten herriko erakundeak, baina azpiegituren aldetik arazoak izaten jarraitzen zuten. “Hau izan da jaialdiaren oztopoetako bat. Hasieran oso polita zen ikasleak etxeetan geratzearena, bai­na kontrolatzea oso zaila zen eta Udalarentzat ere zuloa gero eta handiagoa zen. Pena ere bada, familiak kontzertuetara ere joaten zirelako, ikasleak etxeetan zituztelako, baina Ubillos okupatzen zen, Foronda ere bai, eta azkenean konflikto bidea gehiago zen eta ondoeza sortzen zen. Orduan pentsatu genuen pare bat ur­tean kontzertuak bakarrik ematea”.

Udaleku musikalak eta urte osoko eskaintzaOndorioz, kontzertuak soilik ematen hasi zen jaialdia. Hala

ere, berrikuntza gisa, udaleku musikalak txertatu zituzten. “Aur­ten hirugarren aldiz ekarriko ditugu. Xabier Lizaso pianojo­learekin ikasten arituko dira gaztetxoenak. Aurreneko urtean, 2007an, abuztuan eman genituen, jaialdiarekin batera, baina gurasoek eskatuta, uztailaren bigarren hamabostaldira pasa

Ikasleek irakasleekin jotzeko aukera zuten ikastaroetan.

Castor Agirrezabalaga alkate ohia. Behean, Miriam Romatet kultura teknikaria.

miriam romatet: “Polita zen ikasleak etxeetan geratzearena, baina kontrolatzea oso zaila zen eta udalarentzat ere zuloa gero eta handiagoa zen”

ud

aL

art

XiB

oa

arn

ait

Z r

uBi

o a

Prea

jua

n L

uis

ro

mat

et

Page 12: 179 (2009ko iraila)

12 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

BaLe

ike+

PuBLiZitatea

Page 13: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 13 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 13

Udal Musikalaren sortzaileak izan zineten. Nola gogora­tzen dituzue lehen urratsak?

Ilusioa, indarra eta harridura sentitu genuen Zumaiako erakundeen, herriaren, musikarien eta artisten erantzun lilu-ragarriarekin, dena eman zuten eta. Baina beldurra ere bage-nuen, erantzukizun handia zelako.

Nola okurritu zitzaizuen horrelako jaialdi bat sortzeko ideia?

Ikasle bezala horrelako jaialdi askotara joanak ginen eta beti pentsatu izan genuen Zumaiak ezaugarri guztiak biltzen zituela ganorazkoa eta nazioartekoa izango zen ekitaldi bat egiteko. Horrela, 1984ko uztailean, elkar ezagutzen genuen lagun baten bitartez, Genevako kontserbatorioko lagun baten bidez, Jose Lepore pianojole italo-argentinarrak Italiako Mara-tea Jaialdian parte hartzera gonbidatu gintuen, eta ondoren, Bilbon Jarduera Musikaleko zentro bat sortzea proposatu zi-gun, Italiakoarekin hainbat ekintza antolatzeko. Urte bereko abuztuan, Zumaiak zeuzkan ezaugarriak ikusi nahi izan zituen bere kabuz eta txundituta geratu zen. Guztia abian jarri zen orduan.

Zer eskaintzen zion herriari?Herritarrek harreman zuzena zuten parte hartzen zuten

ikasle eta irakasleekin, zumaiarren etxeetan egoten zirelako eta horrek musikari baten sentimenduak, bere pozak eta frus-trazioak, ezagutzeko aukera eman zion herri oso bati. Horrela jaialdi honen helburu nagusia bete zen: musika zaletasuna bultzatzea. Italiarrak etorri izanak, gainera, harreman hori

erraztu zuen, haien izateko era-gatik eta hizkuntzagatik.

Zein artistak hartu zuten par­te ekimenean?

Asko igaro ziren Zumaiatik ha-mabi urteetan, zerrenda amaiezi-na da. Baina nazioartean eza-gunenak ondokoak izan ziren: R. Requejo, J. Demus, F. Ayo, F. Zadra, P. Badura-Skoda, G. San-

dor, A. Polo, P. Corostola, M. Ituarte, J. Colom, Lucía Lacarra eta Cyril Pierre.

Zergatik animatzen ziren artistak Zumaiara etortzera? Zergatik zen beraientzat erakargarria jaialdia?

Lehen urtetik, antolaketa fina, alde gizatiarra eta eraginkor-tasuna nabaria izan zen guztia prestatzen aritzen zen bolun-tario taldea, lagun eta familien artean. Ukitu berezia eman zion horrek jaialdiari. Halaber, Zumaiaren paisaiak, ondare artistikoak eta euskal kultura gastronomikoak, Uda Musikala jaialdi oso erakargarrian bihurtu zuten.

Egun zuek antolatzen ez duzuen arren, bertaratzen al zarete hamabostaldian?

Oso gutxitan, familiako etxea ez dugu jada eta udak kanpoan igarotzen ditugu. Hala ere, gure seme-alabek ikasle bezala hartu izan dute parte eta pozik gaude Uda Musikalak aurrera jarraitzen duelako.

“Helburu nagusia zen musika zaletasuna bultzatzea”

Pilar SuAREZ eta javier HERNANDEZ musika jaialdiaren sortzaileak

“erakundeen, herriaren, musikarien eta artisten eran­tzun liluragarriarekin ilusioa eta indarra sentitu genuen”

Pilar suarez eta javier Hernandez senar­emazteak hamabi urtez aritu ziren uda musikala antolatzen. Bilbon bizi dira egun eta aspaldi ez dute Zumaia bisi­tatu. Baina “herri zoragarria” ikusteko gogoz dabiltzala jakinarazi digute eta laster bisitan izango ditugula aur­reratu. aspaldiko kontuak gogora ekarriz, herriminez eta ilusio handiz erantzun dizkigute galderak. u

da

L a

rtX

iBo

a

Page 14: 179 (2009ko iraila)

BaLe

ike+

BaLe

ike+

BaLe

ike+

Mari kaleko plazatxoa, parrokiako eta etxebizitzetako hormek babestuta, kontzertu txikietarako leku aproposa bihurtu da.

jaV

ier

Ca

rBa

LLo

Page 15: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 15

genuen. Horrela, udaleku musikaletako jaialdiaren ondoren hasten da, jarraian, hamabostaldia”.

Musika Patronatuak kudeatzen du geroztik jaialdia, bes­teak beste, Zumaiako Udaleko Musika Bandaren kontaktuak kontuan hartuz. Aurten abuztuaren 1etik 12ra emango dute festa. Egitarau zabala antolatu dute eta Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu bat ikusteko aukera ere izango da abuztuaren 12an, Conductus Ensemble musika taldearekin. Abuztuaren 2an, berriz, jaialdia prestatzen aritu diren lagu­nak omenduko dituzte. Koldobika Jauregik eginiko lamina bana emango zaie oroigarri gisa.

“Ez dakigu zer gertatuko den hemendik aurrera, aldaketa gehiago izango diren ala ez. Baina guk ikastaroetara itzuli na­hiko genuke. Mugatuta gaude azpiegitura aldetik eta aurten aurrekontuarekin ere bai. Hala ere, Klarinete Maratoiaren eredua har genezake. Hor gabiltza ideiari bueltaka…”.

Miriam pozik dago 25 urtean jaialdia mantendu delako. “Musika zaletasuna handia dago herrian, musika erakunde ugarirekin eta jendeak eskatzen du horrelakoekin jarraitzea. Udatiarrak ere etortzen dira, eta gu saiatzen gara udan aste­bururo ekintzaren bat eskaintzen. Nik uste dut Musika Jaial­

dia ekintza aberatsa dela. Ahalegina eskatzen duen arren, me­rezi du. Zalantzan jarri izan da jarraitzea ala ez, baina merezi duela ondorioztatu da. Gainera, egun, urte osoko eskaintza dugu. Garai batean Musika Jaialdiaren zain egon behar izaten zuten zaletuek, eskaintza bakarra baitzen. Egun, herriko tal­deek izugarrizko lana egiten dute urtean zehar ekitaldi ugari eskaintzeko: Klarinete Maratoia, Santa Zeziliako jaia, Inau­terietako jaialdia, Musikaren Nazioarteko Eguna ekainean… Izan ere, 25 urteren ondoren gero, ez da jaialdia bakarrik, herri txiki batentzat urte osoan dagoen programazio potolo bat baizik”.

Pedagogia ikastaroak ematen lehena izan zen Zumaiako Musika Jaialdia. Eskuinean leporaino betetako Maria eta Joseko aretoa.

1984. urtean emandako kontzertuan sortutako giroak bultzatuta antolatu zen Jaialdia. Eskuinea, Javier Hernandez.

miriam romatet: “ez dakigu zer gertatuko den hemendik aurrera, baina guk ikastaroetara itzuli nahiko genuke”

arG

aZ

kia

k: u

da

L a

rtX

iBo

a

Page 16: 179 (2009ko iraila)

16 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a16 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

PuBLiZitatea

Page 17: 179 (2009ko iraila)

Musika Jaialdiak 25 urte betetzen dituela eta, egitarau be-rezia, “solemnea”, prestatzen saiatu da Udaleko Kultura Saila. Krisiak, baina, eragina izan du antolaketa lanetan. “Jaialdia-ren aurrekontua murriztu behar izan dugu eta horregatik ez dugu behar adina diru izan nahi genituen kontzertu indar-tsuak ekartzeko”, dio Kultura zinegotzi Pili Etxabek. Hala ere, aurreko urteetan bezala, entzuleen interesa pizteko moduko programa “bariatua” prestatu dutela azaldu du: “Urtero gauza desberdinak egiten saiatzen gara ahalik eta entzule gehienen-gana heltzeko. Aurtengoan Donostiako Orfeoiak abuztuaren 8an Parrokian emango duen kontzertua izango da, ziur aski, kontzertu handiena edo jendetsuena. Faureren Requiema abestuko du, lehen zatia koroan eta bigarrena aldare aurrean. Baina beste modu bateko kontzertuak eskaintzeko ahalegina egin dugu: kaleko kontzertuak sartu ditugu, eta jazz musika ere bai; Alemaniatik datorren tenore batek kontzertua eman-go du eta zine mutua eta musika uztartzen dituen saioa ere izango dugu. Sistema honek ondo funtzionatu du orain arte eta kontzertu eta saio hauek entzuleen erantzun ona duten bitartean jarraitzeko modukoak direla uste dut”.

Etxaberen ustetan, Jaialdiak bere sorreratik hainbat aldake-ta izan baditu ere, “ondo errotuta dago, nahikoa pisu hartu du”. “Hasieran antolatzen ziren kontzertuak zenbait arrazoi

zirela medio bertan behera gelditu dira. Kontzertuek, baina, ondo funtzionatzen dute. Uste dut datozen urteetan jarraituko duela jaialdi honek eta gu ez gaudenean, atzetik datozenek bultzatuko dutela pentsatzen dut”.

Zumaiakoak bakarrik ez, inguruko herrietako jendea ere etorri ohi da kontzertu hauetara. Aurten, gainera, Zarauzko Udalarekin akordio batera heldu nahi dute kontzertua dagoen gauetarako autobus zerbitzua jartzeko: “Zarauztik jendea

urtero etorri ohi da Zumaiako Musika Jaialdira. Iaz hasi ginen hitz egiten eta ziur aski aurten autobus zerbitzua jarriko dugu jendearen bidaiak errazteko”.

Jaialdiaren 25. urteurren ho-netan, Jaialdiarekin harremana izan duten hainbat lagun omen-duko dituzte: urte guzti hauetan izan diren alkateak, Jaialdiak bere etapa desberdinetan izan dituen antolatzaileak, herriko musika elkarteetako zuzenda-ria, eta abar. “25 urte betetzea

gauza handia da, eta horregatik eskertu nahi diegu jaialdian parte hartu duten guztiei”. Ekitaldia abuztuaren 2an izango da. Pili Etxaberen ustetan, “ondo. Zaila da hainbeste urtetan horrenbesteko jende pila inplikatuta egotea. Pertsona hauei opari bana egingo egingo diegu, baina jaialdiarentzat opari onena jendea kontzertuetara hurreratzea izango da. Herrita-rren parte hartzea izango da jaialdiarentzat omenaldi onena”.

“merezitako omenaldia da, egin duten lana aipagarria da eta”

Pili ETxAbE kultura zinegotzia

“Herritarren partehartzea izango da jaialdiarentzat omenaldi onena”

BaLe

ike+

ud

aL

art

XiB

oa

Page 18: 179 (2009ko iraila)

18 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

BaLe

ike+

testua eta arGaZkiak: Gorka ZaBaLeta

Zumaia flysch trail mendi lasterketa jokatuko da uztailaren 26an, Zumaia eta deba arteko itsaslabarretan marraztutako ibilbidean. ekimenaren bultzatzaileek eman dizkigute proba berri honen xehetasunak.

itsasLaBarretan korrika

Page 19: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 19

BaLe

ike+

Iñigo Saenz, Bosko Garitano, Jose Antonio Gorostola eta Fran Aizpurua laukotea gogor ari da lanean azken hilabeteo­tan lasterketa hau aurrera ate­ra dadin, Zumaiako Udalaren babesarekin. Hasiberrientzat buruhausteak eta ezustekoak ohikoak izaten dira, baina oso animatuta daude helburuak be­tetzen ari direlako. Urduritasuna areagotuz doa data gerturatu ahala, baina lasterketak arrakas­ta izango duelakoan daude. Eki­menaren xehetasunak aletzeko eskatu diegu.

Ideiaren sorreraIñigo Saenz: “Paraje horietan entrenamendu saio asko egin

nituen bolada batean, lasterketa bat prestatzeko, eta behin eta berriro esaten nion neure buruari leku ikusgarria dela men­di lasterketa bat antolatzeko. Halako batean, Bosko Garitano etorri zen gure arrandegira eta gaia atera zen. Berak ere kon­tu berbera zuen buruan, Zegama­Aizkorri­Zegama mendi

lasterketa oso gertutik ezagutzen zuelako. Horrela sortu zen lasterketa hau. Gero, Jose Antonio Gorostolarekin hitz egin nuen, ea lagunduko zidan hau dena martxan jartzen, eta on­doren Udalarengana jo genuen ideia aurkeztera. Oso ondo hartu zuten eta Fran Aizpurua sartu zen antolaketa taldean”.

Lasterketaren helburuakBosko Garitano: “Proba hau antolatzeko garaian lau hel­

buru garbi zehaztu ditugu. Oinarrizkoena, kirol eskaintza areagotzea, kirola egiteko proba berri bat eskaintzea. Horrez gain, helburu soziala du, bildutako dirua Aspanovas elkartea­rentzat izango delako –minbizia duten haurrei laguntzeko–. Iñigok harremana du haiekin, eta hasieratik garbi genuen helburu hori izango zuela lasterketak. Bestetik, ingurune hau eta Zumaia ezagutzera emateko bide bat dela iruditzen zaigu. Azkenik, oso garbi dugu ingurune babestu batean gaudela eta ingurumenari garrantzia eman nahi izan diogu”.

Antolaketa lanakBosko Garitano: “Lauron artean banatu ditugu lanak, eta

uste dut bakoitzak berea ondo bete duela. Iñigo Saenz kirol arloaz arduratu da, ibilbidea diseinatzeaz eta beste; Fran Aiz­puruak asko lagundu du erakunde publikoekin izan beharre­ko harremanetan, agiri kontuekin, eta gainera esperientzia

Bosko: “Helburua kirol eskaintza areagotzea, kirola egiteko proba berri bat eskaintzea da”

Page 20: 179 (2009ko iraila)

20 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

erre

Port

aje

a handia du kirol probak antolatzen; Jose Antonio Gorostola boluntarioak lortu eta materialaz ere arduratu da; nire zeregin nagusia babesleak lortzea izan da. Uste dut denok oso pozik gaudela lortutako emaitzarekin”.

Udalaren babesaFran Aizpurua: “Udalak hasieratik ikusi zuen ekimena oso

interesgarria zela, eta bat egiten genuela aipatu diren hel­buruekin. Diru aldetik laguntzeko ahalegina egin da, eta, ho­rrez gain, babes guztia eman zaio probari, antolakuntza mai­lan eta erakundeen aurrean”.

IbilbideaIñigo Saenz: “Ibilbide bat diseinatzen dudan lehen aldia da

eta askotan zalantzak izaten ditut, baina mendi lasterketa asko korritu ditut eta esperientziak esaten dit lasterketa azkarra izan­go dela, baina, aldi berean, gogorra. Ez dago malda handirik –punturik altuena Galarretan dago: 214 m—, baina etengabe­ko gora­behera izango da. Uste dut korrikalarientzat eta ikus­leentzat ibilbide ikusgarria dela, batez ere Sakoneta, Algorri eta Talaimendi inguruan”.

Aldundiaren baldintzakBosko Garitano: “Aldundiari

lasterketaren berri eman genio­nean eta eskatu ziguten infor­mazioa helarazi genienean hi­tzezko baimena eman ziguten, antolaketa lanekin aurrera se­gitzeko. Gero, idatzizko baimen ofizialarekin batera zenbait bal­dintza etorri dira, eta ibilbidean aldaketa batzuk ere bai. Kon­tuan hartu behar da biotopo babestua dela inguru hori; ez dugu inolako arazorik Aldundiak esandakoa betetzeko. Bere garaian Natur Taldearekin ere bildu ginen, ibilbidearen zati batzuk ikusi genituen elkarrekin. Natur Taldeak bere iritzia eman zion Al­dundiari, eskaera batzuk eginez, eta Aldundiak azkenean bere erabakiak hartu ditu. Horrekin egin dugu aurrera”.

Parte hartzaileakIñigo Saenz: “Guk muga bezala 400 korrikalari jarri geni­

tuen hasieran, lehen urtea delako eta ikusi behar delako gau­zak nola doazen, arlo guztietan. Guretzat datu ona izango litzateke 250 korrikalari inguru izango bagenitu, lehen urtea delako eta opor garaia izanik ez da­kigulako jendeak nola erantzungo duen. Bestal­de, jadanik ziurtatuta daukagu Raul Garciaren parte hartzea, Espainiako txapelduna eta mun­duko txapeldunordea. Berarekin batera, Euskal Herriko korrikalari onenak egongo direla pentsatzen dugu, Euskadi Koparako proba puntuagarria delako”.

BoluntarioakJose Antonio Gorostola: “Proba hau antolatzea ezinezkoa

litzateke herriko jendearen laguntzarik gabe, hori garbi dago. Denon artean egin beharreko lana da, eta oso pozik gau­de jendeak eman duen erantzunarekin. 140tik gora lagunek eman dute izena lasterketaren egunean laguntzeko, bai bideak zaintzeko, zaborra biltzeko, gauzak jasotzeko… Koadrilen artean bilatu dugu laguntza, adin guztietakoak, eta pentsa­tzen dugu giro polita sortuko dela”.

BabesleakBosko Garitano: “Denok dakigu ekonomia ez dagoela

bere onenean eta krisi garaietan zaila dela ahalegin berezia eskatzea enpresei, baina oso pozik gaude lortutako emaitza­

rekin. Ate asko jo ditugu, eta azkenean 75 bat erakundek egin dute bat ekimenarekin. Gure aurreikuspen guztiak bete ditu­gu. Babesleen artean, gainera, denetarik dago, hasi erakunde handietatik eta denda txikienetaraino. Dirua eman duten par­tikularrak ere izan dira. Komunikabideen partetik ere konpro­misoa lortu dugu lasterketak oihartzuna izan dezan. Esate ba­terako, ETBk bere kamerak ekarriko ditu irudiak grabatu eta gero erreportaje bat lantzeko. Oso babestuak sentitzen gara alde horretatik ere”.

Keixetaren garaikurraBosko Garitano: “Ez genuen ohiko kopa banatu nahi.

Alde batetik, Zumaia beraiekin eramatea nahi genuen; beste­tik, garaikurrak berak balioa izatea, berezia izatea, bakarra. Pentsatu genuen onena litzatekeela he­rriko artista bati eskatzea garaikurraren diseinua. Keixetari planteatu genion eta baiezkoa eman zigun. Horrela, sailkapen orokorreko lehen gi­

zonezkoak eta lehen emakumezkoak jasoko dute Keixetaren garaikurra: brontzez egin­dako Itzu rungo hormaren irudia”.

txolo: “datu ona izango litzateke 250 korrikalari inguru izango bagenitu”

Probaren antolatzaileak.

Page 21: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 21

erre

Port

aje

a

Lasterketaren osagarri, proba egunean ber-

tan, hainbat aukera izango dira. Inda-Mendi

elkarteak, esaterako, martxa bat gidatuko du

Zumaiatik Elorriaga auzora, proba ikusteko.

Ekimen honekin, ingurunea ezagutzeko aukera

eman nahi zaie ikusleei, eta ohiko bideak

erabiltzera bultzatu. 08:30ean aterako dira

Kutxa aurreko plazatik. Horrez gain, Zumaiako

Udalak babestuta, antolatzaileek txalupaz

bidaia egingo dute flyscha ezagutzera. Herriko

argazkilari afizionatuek ere parte hartuko dute,

lasterketaren albuma osatzeko.

Mendi irteera Inda-Mendirekin

Page 22: 179 (2009ko iraila)

22 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

Datorren uztailaren 26an mendi lasterketa bat da korritze-koa estreinakoz biotopo babestuaren eremuan, Zumaia eta Deba arteko itsaslabarretan. Ekimen horren harira, zenbait zalantza eta kezka sortu zaizkigu, eta horien berri eman nahi dugu idatzi honetan.

Lehenik eta behin, gogora ekarri nahi dugu urteak eta ur-teak egin ditugula naturgune horren babesa eskatzen. Bo-rroka luzea izan da, baina azkenean naturzaleen mezua iritsi zen instituzioetara eta gaur egun biotopo babestua da Zumaia eta Deba arteko kostaldea. Baina bistan da oraindik bide luzea dugula egiteko: biotopo babestuaren arau nagusia (NBAP) idatzita eta onartuta dago, baina letra txikia falta da, erabilera konkretuak arautuko dituen plana. Eta hori lantzea eta praktikan jartzea Aldundiaren ardura da.

Bestetik, herritarren artean ere kezka sumatu dugu para-je horren erabilera asko handitu delako azken urteotan –are gehiago biotopo babestu izendatu zenetik–, eta ez delako inolako neurri praktikorik hartu hori bideratzeko. Baserritarrak ere kexatu dira jendea edozein lekutatik sartzen dela, bideak errespetatu gabe. Beraz, bada-go zer egina.

Garbi dugu lan hori egin ar-tean ez dela aurrerapauso na-barmenik egingo ingurune hori babesteko, eta gauza asko airean daudela oraindik. Ho-rregatik, zentzuzkoa iruditzen zaigu araudi hori zehaztu arte erabilera berririk ez baimentzea biotopo babestuaren eremuan. Eta argi gorriak piztu zitzaizki-gun lasterketa honen berri izan genuenean.

Esan behar dugu Flysch Trail lasterketako antolatzaileekin ha-rre man zuzena izan dugula, eta, alde horretatik, beraiekin ez dugu inolako arazorik izan. Guk hor ikusten duguna da Aldundia dela ingurune honen kudeatzailea eta hari dagokiola hau guztia arau-tzea. Gure kezka nagusia ez da lasterketa konkretu honen in-gurukoa, baizik eta Aldundiaren partetik ez dagoela zehaztuta prozedura bat horrelako ekimenen aurrean: baimenak emateko irizpideak, nola egin publiko, helegiteak aurkezteko aukera…

Horrek sortzen digu kezka aurrera begira, badakigulako ingu-rune hori oso erakargarria dela gauzak antolatzeko, eta ikusten dugulako Aldundiak lanak egin gabe dituela.

Oraingoan herriko jendeak antolatutako ekimena izan da eta hasieratik izan dugu eskura informazioa. Horri esker, Aldun-diari gure kezkak eta gure proposamenak aurkezteko aukera

izan dugu. Baina antolatzaileak kanpokoak izan balira? Herrita-rrak zer bide du informazioa ja-sotzeko eta, bidezko baderitzo, helegiteak aurkezteko?

Aldundiari aurkeztutako ida-tzian azterketa tekniko bat egin genuen, zenbait neurri propo-satuz. Besteak beste, leku ba-tzuetatik ez pasatzeko bertako landaredia babeste aldera; zenbait neurri hartzeko ikus-leak eta autoak kontrola tzeko, eta zaborra behar bezala jaso-tzeko; eta ebaluaketa egiteko, bai lasterketaren aurretik eta ondoren, eragina neurtu ahal izateko. Aldundiak ez digu erantzun zehatzik eman, baina jakin dugu guk proposatutako neurri asko kontuan hartu di-tuztela, ontzat jo dituztela. Za-lantza gelditu zaigu, ordea: guk muturra sartu izan ez bagenu, zein izango ote zen Aldundia-ren jokaera?

Beraz, Aldundiari eskatzen dioguna da biotopo babes-tuaren erabilera publikoen plana lehenbailehen egiteko, aurrerantzean garbi gera da-din ingurune horretan zer egin daitekeen eta zer ez, eta ber-ma dadin prozedura adminis-tratiboan herritarren informa-zioa eta helegiteak aurkezteko eskubidea. Bestetik, pentsa-

tzen dugu Zumaiako Udalak jokaera irmoagoa agertu be-harko lukeela kontu hauek guztiak argitu eta bideratzeko orduan, are gehiago lasterketako antolatzaile ofiziala den neurrian.

aldundiari eskatzen diogu biotopoaren erabilera plana lehenbailehen egiteko

ZuMAIAKO NATuR TALDEA

Lasterketaren harira sortutako kezkak

erre

Port

aje

a

Page 23: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 23 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 23

BaLe

ike+

Page 24: 179 (2009ko iraila)

24 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

Page 25: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 25

Page 26: 179 (2009ko iraila)

26 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

PuBLiZitatea

Page 27: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 27 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 27

Ekainaren erdi aldera zabaldu zen bizikleten alokairu zerbitzua herrian. Albisteak argitaratu eta berehala hasi ziren erabiltzaileak bere iritziak ematen: ordubetez bakarrik erabiltzea gutxi zela zioen batek; alokairu zerbitzuarekin batera herriko bidegorri sarea berritu eta handitu beharko litzatekeela zioena ere bazegoen. Sare hori ez dagoela aipatzen zuenak ere bere iritzia eman zuten.

Komentua blogeanAteki? blogean komentuaren erabi-lerari buruzko pole-mika txikia piztu zen. Gaiaren inguruan Udalak erakutsi duen utzikeria salatzen zen bertan.

INKESTA Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa egitearen alde edo kontra zaude?JaSOTakO BOTOak: 260

%42,31110 alde

118 kontra

32 berdin zait

%49,22

%12,31

bizikleten alokairua

Page 28: 179 (2009ko iraila)

28 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

testua eta arGaZkiak: juan Luis romatet

Gafosua, maria eugenia eta i.u. pertsonaien sortzaileak agur esan dio komikigintzari. Hamar urtetik gorako ibilbide luze horretan umore propio eta berezi horretaz blai egindako hainbat lan argitaratu ditu jon manzisidorrek Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan eta The Balde, Nabarra edota bere ibilbideari hasiera eman zion Baleike aldizkarietan. Lan horietako asko ia dena 1997­2007 komiki liburuan bildu ditu. aukera ezin hobea horretaz eta beste hainbat kontuz hitz egiteko.

Hamar urte, iBiLBide oso Bat

Bilbon jarri dugu hitzordua. Ontzi Museoan Shackleton buru zela Hego Polora egindako espedizioari buruzko erakusketa ikusi eta gero, eta Arenal inguruan zabaldu den liburu azokan argazki batzuk atera ondoren, Alde Zaharreko kale estuetan sartu gara. Bere lanari buruz hitz egiteko gogo handirik ez du eta mila eta bat aitzakia jartzen ditu ezinbestean atzeratzeko. Azkenean, taberna bateko terrazan eseri, grabagailua martxan jarri (tresna ia ezkutatu egin behar izan dugu lotsa ematen diola eta) eta bere lanari buruzko berriketaldia hasi dugu.

Orain aste batzuk hizketan egon ginenean esan zeni­dan komikiek ez zizutela ezer ematen eta hori zela arlo hori uzteko arrazoietako bat. Agian interesgarria izan daiteke jakitea zerk bultzatu zintuen garai hartan komi­kiak egitera.

Egiteko erraza eta teknikoki oso sinplea izatea gustatu zitzai­dan. Azkarra ere bada. Gehiago landu daiteke, bai, baina nahiz eta oso landua izan, azken finean ez duzu denbora asko behar komiki bat egiteko. Horretaz gain, nire lanak argitaratzeko auke­ra izan nuen hasieratik. Lehen urteetan Baleiken atera ziren eta ondoren Euskaldunon Egunkarian agertu ziren.

Eta zergatik utzi diozu komikiak egiteari?Urte asko pasa dira, hamar baino gehiago, eta azkenerako

ez ninduen betetzen. Komikiak egitea ez zen nire lanbidea; nire gogoz egiten nuen zerbait zen, eta zerbait gogoz kontra egiteak ez zuen zentzu handirik.

Komikiak irensten zituen umea izan al zara?Ume­umetan bai. Komiki dezente erosten genituelakoan

nago. Bai irakurtzen ikasi aurretik, baita ondoren ere, komikiak izaten genituen etxean. Nahiko bilduma handia genuela esango nuke. Guretzat dibertsioa zen, beste haur batzuentzat makini­tetan ibiltzea den bezala. Baina urteak pasa ahala, ez naiz komi­kizale amorratu horietako bat bihurtu, hori horrela da.

1997an hasitako ibilbidea biltzen duzu liburu honetan.Bai. Beno, lehenagotik hasia nintzen lan honetan. Baleike

aldizkariaren sorrerarekin batera hasi nintzen. Hasieran, ar­tikulu batzuetarako ilustrazioak egiten nituen. Gero, nahi gabe esan daiteke, ilustrazio horiek txiste bihurtu ziren. Garai hartan Fakultatean nengoen, Leioan, Arte Ederrak ikasten. Esan liteke hasiera hartan bigarren maila batean jartzen nuela komikigintza: pintura ikasten ari nintzen heinean, komikiak edo marrazkiak egiten nituen.

Artista edo egile batekin hitz egiterakoan askotan in­fluentzien gaia ateratzen da. Komikigileren batek zugan influentziarik izan al du?

Badaude gustatzen zaizkidan komiki batzuk, Zaldieroa adibidez, baina ezin dut esan nigan edo nire lanean eraginik izan duenik, garai berean atera ginen eta. Umetako komikiak etortzen zaizkit burura, baina ezin dut esan eragina izan dute­nik. Garai batean irakurtzen nuen zerbait ziren. Kaleko gau­zek edo ikusi ditudanek izan dute nigan eragina.

eLka

rriZ

keta

jon MANZISIDOR komikigilea

Page 29: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 29

BaLe

ike+

Page 30: 179 (2009ko iraila)

30 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

Aurretik ere zure lanen beste bilduma bat atera zen, Baleike berak 2001. urtean argitaratu zuen I.U. eta bere la-gunak.

Bai, baina hura desberdina zen. Han Baleiken ateratako ko­mikiak bakarrik sartu ziren. Honetan, berriz, medio ugaritan ateratakoak daude: egunkariak, aldizkariak… Lan iraganko­rrak ziren eta bildu ezean galdu egingo zirenak. Memoria be­zala hartu dut: bere garaian irakurri eta gustukoa izan zuen norbaitek liburu honetan bilduta izango ditu.

Argitalpen ugaritan ager­tu dira zure lanak, baina gutako askorentzat Baleiken agertutako koadrila da go­gokoena: Gafosua, IU, Ma­ria Eugenia… Pentsatzen al zenuen halako arrakasta izango zutela?

Esan daiteke pertsonaia hauek beraien kabuz sortu zi­rela. Garaia ere desberdina zen eta publiko konkretu bati zu­zenduta zeuden, kaleko jendea­ri zuzenduta, alegia. Oraindik Zumaian bizi eta tabernetan poteatzen ibiltzen nintzenean atera ziren. Tabernetako giroa islatu nahi izan nuen eta ondo­rioz jende bati zuzendutako begi keinu ugari zeramatzaten.

Begi keinuak diozu. Pertsonaia batzuk aski ezagunak ziren Zumaian, nahiz eta begiak estalita eraman. Inoiz kexarik azaldu al zizuten?

Badakit zeingatik ari zaren, Potoren marrazkiagatik. Horregatik jarri nion petatxua begietan, ez ezagutzeko. Txorrada bat zen… Komikiak ez zeuden, behintzat, intentzio txarrarekin eginda.

Eta Maria Eugeniaren pertsonaia… Ma­ria Eugenia alkate ohian oinarrituta al ze­goen?

Ez, ez, ez. Hori jarri behar da, ez zela Maria Eugenia, nahiz eta berak hori pentsatu. Hori ja­rri, ee?

Zumaian eta bere herritarretan oinarrit­zen zinen Baleikerako egiten zenituen komi­kietarako. Egunkarian hasi zinenean zertan oinarritzen zinen?

Hasieran, Barkatu ama izeneko gazte gehigarri batean hasi nintzen, eta astekaria izanik, ez nuen derrigor eguneroko gaietan oinarritu behar. Handik pixka ba­tera egunero egin behar izan nituen tirak eta egunero albiste guztiak irakurtzen nituen, harrapatzeko moduko zerbait bi­latzen nuen arte. Horrela uda oso batean egon nintzen eta nahiz eta gustura ibili nintzen, nahiko gogorra egin zitzaidan. Azken finean, eguneroko gaiak politika eta gizarte ingurukoak ziren eta adi egon beharra zegoen jakiteko zer gertatzen zen.

Zer zenuen nahiago: gai librea edo aldez aurretik ja­rritakoa?

Batzutan ondo etortzen zitzaidan jarritako gai batekin lan egitea. Eguneroko tirekin hala gertatzen zitzaidan, nahiz eta azkenean erdibidetik jotzen nuen.

Gogoan dut egin zenuen tira edo komiki batekin ara­zoak izan zenituela.

Arazo gutxi izan ditut urte hauetan. Guztira bost komiki­rekin izan ditut nolabaiteko arazoak. Gehienbat, aukeratutako

“nire gogoz egiten nuen zerbait ziren komikiak, eta zerbait gogoz kontra egiteak ez zuen zentzu handirik

Bilbon, Arenalean zegoen Liburuen Azokan .eLka

rriZ

keta

Page 31: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 31

eLka

rriZ

keta

Egunkari eta adlizkari desberdinetan argitaratu dira Jonen komikiak. Liburu honetan komiki eta tira hauek bildu ditu.

Page 32: 179 (2009ko iraila)

32 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

PuBLiZitatea

Page 33: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 33

gaiaren inguruan izan ditut arazoak. ETAren inguruan egin nuen komiki bat zentsu­ratu zidaten; Mahomari buruz karikaturak egin ziren garaian bi komiki egin nituen eta biak atzera bota zizkidaten… Zen­tsuratuak izan diren lanak ez dira izan komiki beraiengatik, baizik eta horiek sor zitzake­ten erreakzioen beldurragatik. Atzera botatako txiste bat bera ere ez zen, berez, mingarria.

Eta horrelakoak gertatu zaizkizunean zer pentsatu duzu?

Garaiaren arabera ere izan da. Hasieran, nire ideiak gogor defenditzen nituen, argi nuen­eta egiten nuena fikzioa zela. Gero, gauzak lasaiago hartzen hasi nintzen. Komikia ez ba­zen ateratzen…, ba, beno, berdin zion. Azkenean ohitu egiten zara, nahiz eta pixka bat etsigarria den.

Erabilitako umore eta marrazki beraien aldetik, erra­dikal xamarrak ere baziren zure tirak. Herrian aski eza­guna zinen eta esan liteke arazorik ez zenuela, baina

Euskal Herri osoan zabalkundea zuen egunkari bate­rako lanean hasi zinenean gehiago neurtu al zenituen gaiak?

Estiloa ez zen asko aldatu, baina egunkarien kasuan, bestela ere nahikoa arazo izaten dituztenez, kontu gehiagorekin auke­ratzen nituen gaiak. Nik, hala ere, tira gutxi batzuk kenduta ez nuen beste arazorik izan. Iazko udan berriro deitu zidaten ea tirak egiten jarraituko nuen galdezka. Baina ordurako utzita nuena komikigintza.

“Guztira bost komikirekin izan ditut urte hauetan arazoak, gehienbat gaiarengatik”

eLka

rriZ

keta

Page 34: 179 (2009ko iraila)

34 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

Komikigintza uztearekin batera dator bilduma hau. Esan daiteke 12 urte atzerantz egin duzula.

Argazki zaharrak ikustea bezala izan da. Momentu eta garai desberdinak pasatzen ziren. Bilduma egiterako orduan pentsa­tu nuen agian egokia izango litzatekeela komiki bakoitza bere testuinguruan jartzea; une haietako albisteen fotokopiak jartze­ko asmoa nuen anexo batean, irakurleek jakin zezaten zertaz ari nintzen. Baina azkenean gauzak dauden bezala utzi nituen.

Lanak aukeratzeko orduan irizpideren bat erabili al duzu?

Berriro lan guztiak ikusi ditut eta gehien funtzionatzen dutenak aukeratu ditut. Lanak toki desberdinetan argitaratu­takoak dira; horregatik, bilduma honek ez du inongo haririk.

Lan guztiak umorearen inguruan egin dituzu. Umo­re mota aldatu al da urte hauek guztietan?

Saiakera desberdinak egin ditut. Batzuk umore ganbe­rroarekin egindako tirak ziren; beste batzuk, berriz, serioa­goak. Beste saiakera batzuk ere egin izan ditut, istorioak kon­tatzeko beste era batzuekin.

Teknika aldetik ere al­daketak izan dira. Baleike-rako egindako komikiak nahiko xinpleak ziren.

Istorioari eman nahi nion

eLka

rriZ

keta

“istorioari eman nahi nion garrantzia eta ez nuen nahi marrazkiek hori oztopatzea”

Page 35: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 35

garrantzia eta ez nuen nahi marrazkiek hori oztopatzea. Komikietan ez nuen apainga­rririk jartzen; inongo hondo­rik gabeko marrazkiak ziren, planoak, artifizialak. Nahita ahalik eta marrazki xinpleena egiten saiatzen nintzen. Asko­tan eginda nuen pertsonaia bat hartu eta besterik gabe kopiatu egiten nuen beste tira batean. Ez nuen berriro marrazten. Berriro pertsonaiak marraz­tea ez zitzaidan interesatzen. Niretzat graziosoa zen pertso­naia bera kopiatuta egotea, beti berdin­berdina izatea. Beno…, ez dut uste marrazki zatarrak direnik.

Argazkiekin eta fotonobelekin ere ibili zara. Gogoan dut beka bati esker Istanbulen izan zinen hilabete haie­tan han bertan erositako fotonobelekin zenbiltzala, zer­bait egin nahian.

Garai hartan Nabarra aldizkarian kolaboratzen nuen eta pentsatzen dut argitalpen horretarako zerbait egin nahiko nuela fotonobelen bitartez, nahiz eta azkenean ez nuen ezer egin. Bilduman fotonobelarekin egindako komiki bat sartu dut. Bokadiloen (komikietan testua joaten den lekua) testua aldatu eta amaieran ‘jarrai­tuko du’ bat sartu nion, nahiz eta jarraipenik ez zuen izan. Joko bat zen, genero horretan sarritan agertzen da eta esaldi hori. Ondo pasa nuen lan hori egiten, baina jarraipenik ez zuen izan.

Baleiken ilustrazioak egiten hasi zinela diozu. Handik tirak egitera pasa zinen eta gero pare bat orrialdeko komikiak egite­ra. Egindako lan gehienak nahiko laburrak izan dira. Nobela grafiko bat egitea ez al zaizu inoiz okurritu?

Inoiz ere ez dut izan horren asmorik. Lan hori egitea nobe­la bat idaztea bezala da. Aurretik estruktura osoa pentsatzea eta pertsonaia asko sortzea eskatzen du horrek. 200 orrialdeko isto­rio luze bat egitea benetan zaila iruditzen zait. Egia esan, horre­lako komikiak ez ditut irakurtzen. Niri gehien gustatzen zaizki­danak egunkarietan agertzen diren tira laburrak eta haurrentzako komikiak dira, Mortadelo eta Filemon eta horrelakoak.

Bidasoa ibaiaren beste aldean komikia artea bezala ikusita dago; alde honetan, berriz, haurrentzako zerbait bezala. Tebeo deitzen diote batzuek, oraindik. Egoera hau ikusita, ez al da suizida xamarra komiki bat atera­tzea?

Mundu horretan hainbat ur­tetan ibili naizenez, bilduma hau ateratzea beharrezkoa

ikusi dut. Liburu hau argitaratzeko dirulaguntza bat eskatu nuen eta hari esker, eta baita nire poltsikotik jarritako diruari esker, atera dut bilduma hau. Baina garbi daukat ez dudala ne­gozio bezala ikusten; hala balitz, ez nuke pauso hori emango. Liburu honek hau dauka gauza berezia: nire lana hainbat toki­tan zabalduta egon da, eta horregatik beharrezkoa iruditu zait liburu batean biltzea.

Egunkariak, aldizkariak… pentsatzen al zenuen ha­siera hartan hainbeste mediotarako lan egingo zenue­nik?

Ez dakit… Hori bai, marrazkien kutretasuna dela eta, ora­in ez didate inondik deitzen ilustrazioak egiteko. Nire ustez marrazkiak ez dira batere itsusiak. Baina, beno, nik aukeratu nuen marrazkiak horrelakoak izatea.

“marrazkien kutretasuna dela eta, orain ez didate inondik deitzen ilustrazioak egiteko”

eLka

rriZ

keta

Page 36: 179 (2009ko iraila)

basusta

Zu

ma

ieG

i

Basusta baserria eta inguruko eraikinak, Artaditik begiratuta. Loreak eta hegaztiak hazten dituzte hor.

Zer da? baserria eta mendi-magala.

Non dago? Estazio aldean Trenzubi ondoan, Urolaren ertzean Artadi aldera begira (mapa toponimikoan G3 koadrantean).

Nola idatzi izan da? aipamen oso zahar batzuk ba-daude, Barçusia izena jasotzen dutenak eta Bircusta ere agertzen da (1346); itxura guztien arabera, orain-go Basusta izango lirateke. Asentxio Elustondo bikario zenak jaso zuen beste aipamen zahar bat, 1999ko lan batean: “se hace una isla llamada Barsusta en que hay un arbol pino de notable grandeza (...)”. Lope de Isastik ere 1625 lan batean zioenez, Urolak bazuen Barçusta izeneko uharte bat. Basusta (1707), Bazusta (1929).

Nola esaten da? Basústa.

Lotutako izenak Zumaian: Basustabekoa eta Basus-tabarrena lursailak, Basustagaña mendia, Basustaberri eta Basustatxiki etxeak.

Antzekoak beste herrietan: Ollaosta (Elorriaga al-dean), Intzustazoko erreka-zuloa (Oiartzun), Masustate-gi baserria (Asteasu), Altzusta baserria (Tolosa), Erre-zusta baserria (Aizarnazabal) eta Bisusta (Sunbilla).

Azalpenak: ez da azalpen garbirik ikusten esanahi al-detik. Koldo Mitxelenak -usta amaitutako abizen batzuen berri ematen du (Irazusta, Rezusta...), eta izen horiek ere ageri dira hemen inguruan: Aizarnazabalen Erre-zusta, Zestoan Irazusta, Elorriagarako bidean Ollaosta (agiri zaharretan Oranzusta edo Ollançusta), etab. Ea beste arrasto batzuekin egunen batean misterioa argi-tzen dugun.

testua: XaBier aZkuearGaZkiak: imanoL aZkue

Page 37: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 37

Zu

ma

ieG

i

Hilerritik Amezmendi alderako ikuspegia. Baserria ederki berritu zuten duela zenbait urte. Argazki txikian pontea, aska eta guzti.

Amezmendi

Zer da? Mendia eta baserria.

Non dago? Santa Klara mendiaren eta Jadarre para-jearen ondoan, Urolako itsasadarrari begira (mapa to-ponimikoan E3 koadrantean).

Nola idatzi izan da? ”un monte jaral en Amezmen-di” (1709), “de otra viña en Amesmendi” (1775) eta “D. Mariano Foronda necesita agua potable para su casa-chalet en construcción en el punto denominado Ametz-mendi” (1913).

Nola esaten da? Amézmendì.

Lotutako izenak Zumaian: Ametzalde eta Amezti (Meaga aldean), eta Amezmendiko pontea (iturria).

Antzekoak beste herrietan: Amezketa, Ametz

basoa (Derio), Ametzaga (Soraluze), Ametzarri baserria (Ereño, Gautegiz-Arteaga), Ametzeta basoa (Arrigorria-ga), Ametzola (Aretxabaleta), Amezbakar (Hondarribia), Ameztoi baserria (Oiartzun) eta Amezmendi (Bera).

Azalpenak: gain horretatik dagoen ikuspegiak ame-tsetako lekua bihurtzen duen arren, ametz ugari egon zela adierazten dute lekukotza batzuek, eta hortik datorkiola izena. Ezkurrak ematen dituen zuhaitza da ametza (Quercus pyrenaica), haritzaren antzekoa. Hainbat izen eman ditu euskarak Ametz ugari dituzten lekuak adierazteko: amezti edo ameztoi, amezketa, ametzaga...Mojak ziren garai batean baserriaren jabe, eta haiekin bizi zen Txomin Agirre idazle ospetsua. Azkueri bida-litako gutunetan ederki famatzen zituen Amezmendiko oiloak, salda bikaina egiten zutelako!

Bidali oharrak helbide honetara: [email protected] izenak: PUNTANOETA eta ELORRIAGA

Page 38: 179 (2009ko iraila)

38 B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a

uztaila eta abuztuauztAiLAuztailaren 16tik19raGernika parkean Zumaiako

i. Garagardo azokaLarunbata, 1818:30ean, kantauri plazan,

Haur festa: atxikistan22:00etan, mari kalean

san Pedro eta Beheko Plaza abesbatzen udako kontzertua

Larunbata, 25 eta igandea, 26an Zumaiako dendarien outlet azoka

igandea, 26 Zumaia flysch trail

asteartea, 2813:00etan, arranplan,

Burdinaren itsasbidearen barne etorritako itsasontziei ongi etorria.

asteazkena, 2910:00etan, arranplan, burdinaren

itsasbidearen barne etorritako itsasontziak ezagutzeko aukera.

arratsaldean, teink sariaren XVi. edizioa Zumaiara iritsiko da.

amaia plazan, Zirko tailer eta ikuskizuna

ABuztuAabuztuaren 1etik 12ra

Zumaiako musika jaialdia – 25. urteurrena

Larunbata, 1 Berbena Gaua

Larunbata, 1 eta igandea, 2 traineru estropadak

ostirala, 7 euskal jaia

Larunbata, 15 kaleko pintura lehiaketa

abuztuaren 17tik 21era udako zine zikloa

Larunbata 22, Zuloagako lorategian, the silk string Quartet

musika txinatar kontzertuaabuztuaren 24tik28ra

oikiako jaiakLarunbata 29koadrila egun

Gaztetxolako txokoa10: Zirko tailerra.13 goizez: 2. eskuko azoka

kofradia plazan.

aG

end

a

38 B a L e i k e 2 0 0 7 u Z ta i L a

Foronda kultur etxea. 943-861056agenda zure e­postan jaso nahi baduzu, eskatu helbide honetara. “agenda etxera” [email protected]

PuBL

iZit

atea

Page 39: 179 (2009ko iraila)

B a L e i k e 2 0 0 9 u Z ta i L a 39

1, larunbataThe Cherry boppers20:00etan, kofradiako plazan.

2, igandeaZumaiako taldeen ekitaldia: San Pedro Abesbatza + Zumaiako udal Musika banda.22:30ean, ondartxo plazan.

3, astelehenaImpromtu taldearen kontzertu didaktikoa:Venecia, el violin y antonio Vivaldi 20:00etan, komentuan.

4, astearteaJoaquin Asiain eta soka laukoteael genero escénico (oberturas arias de opera y Zarzuela)22:00etan, komentuan

5, asteazkenaGarnati Minstrels (musika

antigua taldea) V.i.t.r.i.o.L. diskoa aurkeztuz.22:00etan komentuan

6, ostegunaTxatarreria Keaton

zinema eta musika zuzenean22:30ean, ondartxo plazan

8, larunbataDonostiako OrfeoiaG. faureren requiem21:00etan parrokian 9, igandeaCartoon brass metal taldea20:00etan mari kalean

12, asteazkenaConductus Emsembledido & eneas

donostiako musika Hamabostaldiarekin lankidetzan.

22:00etan maria eta jose aretoan

XXv. Zumaiako Musika JaialdiaE G I T A R A U A

Page 40: 179 (2009ko iraila)