berrittu 162. zenb

12
2011 // ABENDUA DICIEMBRE 162 UDALEKO BERRIAK 4 Irisgarritasun Planari ekin dio Urnietako Udalak KULTURA 7 Ballet ikastaroa haurrentzat, Saroben EUSKARA 9 “Olentzerorekin!” kanpaina hemen dugu Jonan Fernandez: “Berradiskidetze prozesuak partekatua izan behar du, bestela kondenatua dago porrot egitera” HAUR ETA GAZTERIA 8 Gabonetako egitaraua haur guztientzat

Upload: urnietako-udala

Post on 06-Apr-2016

239 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: berrittu 162. zenb

2011 // ABENDUA DICIEMBRE

162

UDALEKO BERRIAK 4Irisgarritasun Planariekin dio Urnietako Udalak

KULTURA 7Ballet ikastaroa haurrentzat, Saroben

EUSKARA 9“Olentzerorekin!”kanpaina hemen dugu

Jonan Fernandez:“Berradiskidetze prozesuak partekatua izan behar du, bestelakondenatua dago porrot egitera”

HAUR ETA GAZTERIA 8Gabonetako egitarauahaur guztientzat

Page 2: berrittu 162. zenb

El Ayuntamiento de Urnieta ha suscrito un acuerdo de colaboración con la Fundación Arantzazu Baketik para promover unacultura de la convivencia y de la reconciliación en el municipio por medio de un proceso compartido que pretende dar con lasrespuestas clave a través de una nueva mirada al pasado, al presente y al futuro. El actual Gobierno Municipal estableció con-tacto con Baketik tras las pasadas elecciones municipales, antes de que ETA declarara su intención de abandonar las armas.Ha sido el primer municipio en firmar un acuerdo de estas características con Baketik.

UDALEKO BERRIAK 162ABENDUA DICIEMBRE // 20112

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Elkarbizitzaren eta berradiskidetzearenalde lanean Baketiken eskutikUrnietako Udalak Arantzazu Baketik Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatudu, datozen bi urteetan berradiskidetzea helburu duen proiektu bat jorratzekoUdalerri batean gatazkek iturri asko etakausa anitz izan ditzakete. Kalitatezkoelkarbizitza egunero landu beharrekoada. Horren jakitun, egungo Udal Gober-nua Baketikekin harremanetan jarri zenherriko giroa eta herritarren arteko ha-rremana hobetzen estrategikoki lagundezaketen lan ildoak aztertzeko. Hilabe-teak igaro dituzte lanean udal ardura-dunek eta Baketikeko buruek, erakundebien arteko lankidetza hitzarmena sina-tu aurretik. Bitarte horretan, ETAk in-darkeriari uko egin dio, aldaketa histori-koa eraginez. Testuinguru berri honekerantzun zuzenak eskatzen ditu, gizar-tearen inplikazioa eta konpromisoa. Bi-de hori samurtzea da sinatu den hitzar-menaren helburua, elkarbizitza eta be-rradiskidetze prozesu partekatu batahalbidetzea, hain zuzen. Baketikekinakordioa sinatu duen lehenengo herriada Urnieta. Jonan Fernandez eta Mikel Pagola Urnietako alkatea. © Udala

© Udala

El plan de trabajoEl convenio contempla un plan detrabajo orientado a difundir una cul-tura de paz, mediante charlas, cur-sos de formación, campañas e in-cluso la creación de un foro de con-vivencia. En la primera fase, es de-cir, durante los primeros meses de2012, se presentará el proyecto alos cargos políticos y técnicos delAyuntamiento y a los ciudadanos.

Se impartirá un curso de forma-ción en gestión de conflictos, otrosobre convivencia y reconciliación yun programa de formación subven-cionado que estará dirigido al pro-fesorado de los dos centros esco-lares de la localidad.

Page 3: berrittu 162. zenb

1622011 // ABENDUA DICIEMBRE 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

IMaribel Vaquero / EAJ“Gure jarrera bi esalditan laburbildukogenuke: ‘Errespeta bizia elkar merezia,errespeta herria, herri erabakia’. Herrieragile izanik, Udalak elkarrizketarakoguneak sortu behar ditu bizikidetzarengaia, bakearen gaia jorratzeko. Herrihonetan sufrimendu asko izan dira, au-rreiritzi asko ditugu, eta aurrera begi-ra, bake kultura sustatu behar dugu,non giza duintasuna errespetatzeaezinbestekoa den”.

HITZARMENARI BURUZ ALDERDIEK, ZER DIOTE?

IXabier Yurramendi / BILDU“Urnietako Bilduk ez du gaizki ikustenUdalak Baketikekin sinatu berri duen hi-tzarmena. Baketik erakundearen lanabaliagarria izan daitekeen arren, gataz-ka politikoan ikusten dugu arazoaren ja-torria, eta honen konponbidea lehenes-ten dugu.

Urnietako Bilduk argi du, prozesu po-litiko berria aurrera doan heinean, el-karbizitza ere erraztu egingo dela. Ba-kearekiko gure konpromisoa irmoa da,eta Gernikako Akordioa dugu erreferen-tziatzat”.

IHerme González / PSE-EE“Guk batasun deialdi bat egiten dieguUrnietako herritarrei aniztasun politi-koaren defentsaren eta identitate ez-berdinen alde egin dezaten elkarrekineraikitzeko gure etorkizuna eta gure el-karbizitza sendotzeko. Sozialistak adiegongo gara 2012 eta 2013rako denhitzarmen honen aurrean Baketikekaurkeztutako programa ezberdinek zeremaitza ematen dituzten ikusteko guregizartean. Guk akordio hau babestendugu hausnarketarako eta eztabaidara-ko tresna gisa balioko duelakoan, etaekarpenak bilduko direlakoan, gero bul-tzatu, berdefinitu edo baztertzeko. Bai-na hori guztia partekatutako hausnar-keta kritiko batetik, horrek aurrera egi-tea esan nahi baitu”.

JONAN FERNANDEZ

“Berradiskidetze prozesuak partekatua izan behar du,bestela kondenatua dago porrot egitera”Urnietako Udalarekin sinaturiko akor-dioa beste herrietara zabaltzea daArantzazu Baketik Fundazioaren nahia.Izan ere, Jonan Fernandezek argi du le-hengoak baino garai hobeagoen aurreanegon arren, gauzak ez direla errazegiakizango. Hor dute lana eta hortxe ditueuskal gizarteak ere lana eta erronka.

Aieteko argazkia dugu buruan, aldaketarenargazki gisa. Atal asko ikusi ditugu bake es-zenatoki batean kokatu aurretik. Momentuhonetan, zer gorputzaldi duzu?Duela bizpahiru hilabete genuena bainogorputzaldi hobea dugu, noski. Ikustenda desorientazio fase batean gaudela.Aldaketa historikoa eman da eta galde-ra da: eta orain zer? Aurreiritzi askodaude, batik bat, bizikidetzaren ingu-ruan. Urnietan gauzatuko den bezalakoprogramek beldurrak kentzen laguntzendute. Denbora behar da prozesua sen-dotzeko. Ezberdinen arteko guneak sor-tu behar dira eta gauza bat dago argi:berradiskidetze prozesuak partekatuaizan behar du. Bestela kondenatuta da-go porrot egitera. Elkarrizketatik hasibehar da. Ez da beste munduko ezer, oi-narrizko gauzak dira esaten ditugunak.

Borondatea eskatzen du horrek guztiak.Bai. Borondatea bai, baina inertzien al-daketa bat eman behar dela esango nu-ke. Borondateak baino indar gehiago dubatzuetan inertziak. Estilo eta tonu ja-kin batean denbora luzea daramagu etakultura hori eta mentalitatea aldatze-ko bideak jorratu behar dira. Orokorre-an borondate ona dago eta jendeak nahiduena da aukera hau behin betikoa iza-tea. Hedabide batzuetatik eta, etor-tzen dira eraso arraroak baina gehien-go handi batek ikusten du parada hauaprobetxatu behar dela betirako izandadin.

Prozesu honetan hitzek ere berebiziko ga-rrantzia dute, ezta?Hitzek garrantzi handia dute eta landuegin behar dira. Min gutxien egiten du-tenak bilatu behar dira eta erabilpenaeman.

Zein da momentu honetan lehentasuna? Norkeman behar du pausoa?Hemen hiru prozesu ikus daitezke: ETA-ren eta Espainiako gobernuaren arte-koa, presoen edota armen gaia jorra-tzeko. Hor nork eman beharko lukeen le-

henengo pausoa? Ez dakit. Lehenbaile-hen hitz egin dezatela. Bigarrena da ga-tazka politikoaren konponbide prozesua,eta hori alderdi politikoei dagokie, mahaibat, foro bat... sortu beharko dute. Etahirugarrena da berradiskidetzearenprozesua. Hiru ardatz ditu. Ikuspegi kri-tikoarekin aztertzea iragana, ikuspegikonstruktiboarekin oraina, eta ikuspegiprebentiboarekin geroa. Eta hori guz-tion artean egin beharrekoa da.

Zuen programak prestakuntza ikastaroakematea aurreikusten du eta baita foro batsortzea ere. Ikastaroen edukien nondik no-rakoa zein da?Prestakuntza ikastaroen eraginkorta-suna probatua dago. Hiru galderarierantzun behar zaie ikastaroetan: zergertatu da?, zer egin behar dugu orain?eta zer egin behar dugu berriro ez ger-tatzeko?

Lankidetza hitzarmena beste herrietara erezabaldu nahi duzue, ezta?Hogei bat udalekin hitzarmena sinatzealortzen badugu, ondo. Urnietak uda au-rretik erantzun zigun. Lehenengo he-rria izan da.

Page 4: berrittu 162. zenb

UDALEKO BERRIAK 162ABENDUA DICIEMBRE // 20114

Edonork paira ditzake momentu jakinbatean ezintasun fisikoak. Oztopo arki-tektonikoak ez dira bakarrik traba gur-pil-aulkia behar dutenentzat edo per-tsona nagusientzat. Haur kotxe bateraman behar duenarentzat ere espaloigainean gaizki aparkatutako auto batekerrepidera ateratzea behartzen du. Ho-ri horrela, eta Urnietan hobetu beha-rreko zenbait gune badaudela ikusita,Udala irisgarritasun plana lantzen arida gutxinaka espaloiak zabaltzen edotaeskailerak desagerrarazten joateko.

Bilerak herritarrekinIrisgarritasun plana egiteko, herritarrekparte hartzeko prozesu bat zabaldu da,diagnostiko zuzenago bat egin ahal iza-teko. Bi bilera egin dira dagoeneko. Le-henengoan, plana lantzen ari den Bitakaenpresako arduradunek aurkezpen bategin zieten udal ordezkariei, teknikariei,e.a. Bigarren bileran, ezintasun txarte-la duten pertsonekin bildu ziren, haieniradokizun eta ekarpenak biltzeko.

Asier Hortelanok 19 urte daramatzagurpil-aulkiaren beharrean. Haren us-tez, irisgarritasunaren ikuspegitik,“oso gutxi egokitutako herria” da Ur-nieta. Tren geltokian, esaterako, seku-lako dirutza gastatu zuten baina nik igo-tzeko laguntza behar dut. Espaloiak osoestuak dira eta bazterbideek jaitsitaegon beharko lukete. Adibidez, San Juankalean bizi naiz eta zaborra botatzerajoaten naizenean, ez dut errepideraatera beste erremediorik. Ondo ibiltzenzaretenontzat, ibiltzea erraza da, bainabestela oso konplikatua da. Berdin danora joan nahi dudan, ia toki guztietandago aldaparen bat”.

El Ayuntamiento de Urnieta está elaborando un plan de accesibilidad, para lo cualha puesto en marcha un proceso de participación ciudadana para hacer un diag-nóstico más certero.

© Udala

Asier Hortelano. © Udala

Irisgarritasunaren alde laneanUrnietako Udala Irisgarritasun Plana lantzen ari da, kaleetako oztopo arkitektonikoakkentzeko helburuarekin. Horretarako, partaidetza prozesu bat ere zabaldu duherritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko, ahalik eta diagnostiko zuzenena egiteko

Asier Hortelano: “Ibiltzea konplikatua da guretzat”

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Page 5: berrittu 162. zenb

1622011 // ABENDUA DICIEMBRE 5

Azaroaren 29ko ohiko batzarrean, onartuta geratu ziren 2011-2015 Legealdi Pla-nean sartzen diren helburu estrategikoak, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekineta Bilduren abstentzioarekin. Plana onartzeko lehen urratsa eman da, lehen boz-keta honek bigarren fasea irekitzen baitu. Abendua amaitu aurretik, beste aurrera-pen bat emango zaio planari. Estrategia horiek gauzatzeko modua eta proiektu edoproposamen zehatzak bozkatu beharko dituzte talde politikoek udalbatzarrean.

Planak, sei puntutan, datozen urteetarako finkaturiko helburu estrategikoak ja-sotzen ditu:

1. Bakea eta giza eskubideen kultura sustatzea2. Hirigintzaren garapen atsegina eta jasangarrian garatzea3. Udal kudeaketa modernizatea4. Urnietarren nortasuna eta izaera sendotzea5. Garapen pertsonala eta soziala indartzea6. Ekonomiaren sustatzeaHoriexek dira udal kudeaketarako zehaztutako jarraibideak. Helburu bakoitzaren

garapena bigarren fase batean bozkatuko da.

LABURRAK BREVESUdal gobernuak aurrekontuakaurkeztu ditu ogasun batzordeanUdal Gobernuak jarri du martxan2012ko aurrekontuen onarpenprozesua. Dagoeneko ogasun ba-tzorde informatiboan aurkeztu ditudatorren urteko aurrekontuak.8.461.970 euroko aurrekontu ba-teratua proposatu du. Abenduaren13an, ogasun batzordean, taldeezberdinek egindako proposamenakeztabaidatuko dira. Helburua da ur-te amaierako aurrekontuak onar-tzea.

Udal gobernu taldeak aurkeztu-tako aurrekontuak krisi egoeraraegokitutakoak dira. Zenbait fun-tzionamendu aldaketa barneratudira, zenbait programaren gastuefizientzia hobeto kontrolatzeko.Gizarte zerbitzuetako partidak bizidugun egoerara doitu dira, etaarrakasta gutxien zuten partidakedota lerroak ezabatu dira.

Esfortzu handia egin da, inber-tsioetarako partidetan, 2012rakoinbertsioetarako aurreikusitakopartidak 2011. urtearekin aldera-tuz handitu egin dira. Aurreikuspenhau posible izan da, gastu arrunta-ren kontrolari esker eta urriarenamaieran onartu ziren ordenantzafiskalei esker. 2012ko aurrekon-tuen zirriborroan ere, Legealdi Pla-neko helburu estrategikoak direnzenbait lerro barneratu dira, Bake-tikekin hitzartutakoa, gastuen kon-trola, mugikortasun plana…

Nueva campaña de recogida dealimentos para el SaharaEl Ayuntamiento de Urnieta haceun llamamiento de colaboración enla nueva campaña de recogida dealimentos para el pueblo saharaui.Este mes de mayo ya hubo unacampaña con el mismo fin, pero losorganizadores subrayan que la ne-cesidad no cesa.

Los supermercados Eroski y BMson los puntos de recogida dondepodemos depositar productos co-mo azúcar, arroz, pasta, legum-bres, atún, sardinas en aceite,compresas o pañales para adultos.Desde hace 3 años, los vecinos deUrnieta venimos recogiendo alre-dedor de tonelada y media de ali-mentos, cada año.

Aparkaleku berria dagoeneko oso erabilgarria da. © SL

Udalak 2011-2015 legealdi planaonartzeko lehen urratsa eman du

Etxeberri plazaren inguruan 25 bat aparkaleku berri eraiki dira, gero eta joan-etorrihandiagoa dagoen gunea baita, bertan biltzen diren zerbitzuak tarteko. Hori horre-la, Udalak, ibilgailuen txandaketa bultzatu nahian, gune urdin gisa jarri ditu aparka-leku horietako batzuk. Alegia, aparkatzea doakoa izango da, baina denbora mugatubatean. Goizeko 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, gehienezordubete eduki ahal izango da autoa aparkatuta toki berean. Larunbat goizetan ere08:00etatik 14:00etara mugatutako aparkalekua izango da.

Edonola ere, Udalak lehenik eta behin neurri hauen ondorioz funtzionamendua ho-betzen den ikusi nahi du. Udalak ez du irabazi asmorik. Helburua da ibilgailuen zirku-lazioa erraztea, bertaraino derrigorrean kotxez joan behar dutenei aparkalekuaahalbidetuz, eremu horretan baitago, besteak beste, osasun-zentroa. Hilabete gu-txiren buruan, balorazio bat egingo du, beharrezkoak diren aldaketak egiteko.

Horario limitado en zona azul de lunes a viernes: de 8:00 a 14:00h y de 16:00 a20:00h. Sábados: de 8:00 a 14:00h.

Aparkaleku berriak prest diraEtxeberri plazaren inguruan

Page 6: berrittu 162. zenb

KULTURA 162ABENDUA DICIEMBRE // 20116

Gabonetako herriabesbatzaren entsegua,abenduaren 14anAbenduaren 14an, asteazkenean,egingo du Gabonetako herri abes-batzak entsegua, tradizioak agindubezala, abenduaren 24an, kantuzkantu ibiltzeko herriko kaleetan. En-tsegua Lekaio kultur etxean,19:30ean, izango da; deialdia irekiada eta urnietar guztiak gonbidatu-ta daude parte hartzera.

Gabonetako abesbatza abendua-ren 24an, larunbatean, irtengo daSan Juan plazatik, 17:00etan.

Iñaki Salvador piano-jotzaile donostia-rrak kontzertu berezia eskaini zigunabenduaren 2an, Sarobe aretoan. MikelLaboaren laguna eta 25 urtean kolabo-ratzaile estuenetariko bat izanik, abes-lari handiaren musikari errepaso txikiaegin zion Salvadorrek. Kontzertuarenhasieran azpimarratu zuen hori ez zelaLaboari egindako omenaldi nostalgikobat, baina bai une batez bera eta berakutzitakoa modu alaian guregana ekar-

tzeko aitzakia. Kontzertua doakoa izanzen, Kutxa Gizartekintzak babestua.

Asko hitz egin da Mikel Laboaz oraindela hiru urte heriotzak eraman zuene-tik; omenaldiak ere asko egin dizkiote,herriari utzitako hitz, kantu eta poemakaskorako ematen baitute. Baina senti-menduei eta pentsamenduei hitzak jar-tzen aditua zen Laboa, eta kantuei hel-duz Salvadorrek piano doinuekin jantzizituen sentimenduak.

El pianista donostiarra Iñaki Salvador ofreció, el pasado 2 de diciembre, un recitalen recuerdo de Mikel Laboa, fallecido por estas fechas hace ya tres años. El con-cierto hizo un pequeño repaso a la larga trayectoria musical de Laboa, con aporta-ciones desde un punto de vista particular del propio pianista. Y es que Iñaki Salva-dor, además de amigo, fue estrecho colaborador suyo durante los últimos 25 años.Laboa era un maestro poniendo letras a los pensamientos y sentimientos, perotambién Salvador ha demostrado serlo vistiéndo todo ello con su música.

Iñaki Salvador piano-jotzaileak Mikel Laboa eta bere musika ekarri zigun Sarobera

© SL

Page 7: berrittu 162. zenb

1622011 // ABENDUA DICIEMBRE 7

San Tomaseko feria,hilaren 21eanIñistorra elkarteak San Tomas feriaantolatuko du San Juan plazan,abenduaren 21ean, asteazkenean,18:00etatik 20:30ak bitartean.Bertan txistor pintxoak eta sagar-doa banatuko dituzte. Horrez gain,urtero bezala, sagar-tarta lehiake-ta antolatu dute eta baita urnieta-rren arteko sagardo lehiaketa xu-me bat ere.

Egape Dantza Taldekoek ere be-ren produktuak salgai izango dituz-te azokan, eta Gaztelekuko gazte-ek haurrentzako herri-kirol jolasakantolatuko dituzte, 16:30etik au-rrera. Aurretik, bola ikastaro batere antolatu dute.

El día de Santo Tomás podremosdisfrutar de la feria organizada porla asociación Iñistorra. De 18:00a 20:30, en la plaza San Juan ten-dremos música, txistorra, concur-sos de sidra y tartas de manzana,entre otras cosas.

Haurrentzako Gabonetako ekintzen ba-rruan, Sarobe guneak Ttantaka Teatroakonpainiaren ikuskizuna hartuko duabenduaren 28an, asteazkenean,17:30ean. Sarrera doakoa izango da;sarrerak emanaldia hasi baino ordubetelehenago lehiatilan jaso ahal izango dira,ikusle kopurua bete arte.

La compañía Ttantaka Teatroa presen-tará en Sarobe su nueva obra “Kafkaeta panpina bidaiaria”. La actuaciónserá el 28 de diciembre, miércoles, alas 17:30 y la entrada será gratuita.

“Kafka eta panpina bidaiaria” SarobenEgilea: Jordi Serra i Fabra.Egokitzapena: Guillem Jordi Graells.Zuzendaritza: Fernando Bernués Aktoreak: Aitziber Garmendia, Ainara Ortega eta Jose Ramon SoroizEuskarazko bertsioa:Aitziber Garmendia.

SINOPSIA:Franz Kafkak, hil baino urtebete lehenago, Berlingo Stegliz parkean paseatzen zebi-lela, erabat atsekabetuta negarrez ari zen neskatila bat aurkitu zuen: panpina galduberri zuen. Haurra lasaitzeko, Metamorfosia-ren idazleak istorio bitxi bat asmatuzuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen, eta neskatilak laster gutunbat jasoko zuen. Gau hartan bertan idatzi zuen Franzek hiru astean haurrari hutsikegin gabe bidali zizkion gutun ugarietako lehena; gutun haietan, panpina berezi harenabenturak kontatzen zizkion, munduko bazter guztietatik. Dora Dymant egun haie-tan neska-lagun zuenak dioenez, Kafkak gutun horiek bere obra hilezkorretako edo-zein idatzi zuen suhartasun berberaz idatzi zituen.Hauxe da esperientzia haren kontakizuna, Franz Kafka haur ezezagun batentzat hi-tzaren azti izan zen esperientzia harena. Haur haren berri ez zen gehiago izan; eztaXX. mendeko narratibaren misterio ederrenetako bat diren gutun haien berri ere.SARRERA: DOAN.

Sarobe guneak haurrentzakoballet ikastaroa antolatu du,urtarriletik aurreraSarobe guneak ballet ikastaroa antola-tu du 7 eta 9 urte bitarteko haurren-tzat (2002-2005 urteetan jaiotakoneska eta mutilak). Datorren urteko ur-tarriletik maiatzera arte izango da, or-dubeteko bi eskola astean: astearte etaostegunetan, 17:30etatik 18:30era.

Izena emateko epea abenduaren19tik urtarrilaren 4ra zabalduko da, Sa-robeko harreran (943 00 80 42).

El centro de artes escénicas Sarobe haorganizado un curso de ballet dirigido aniños y niñas de entre 7 y 9 años (naci-dos en 2002-2005). El curso se pro-longará de enero a mayo, con clases losmartes y jueves, de 17:30 a 18:30.

Las inscripciones podrán hacerse enlas oficinas de Sarobe, entre el 19 dediciembre y el 4 de enero (943 00 8042 / [email protected]).

Page 8: berrittu 162. zenb

HAUR ETA GAZTERIA 162ABENDUA DICIEMBRE // 20118

Gabonetako egitaraua

Gaztelekuan ere Gabon bereziak

Urnietako Udaleko Euskara, Kultura eta Haur eta Gazteria Sailek jardueraz beteri-ko egitaraua prestatu dute Gabonei begira. Jarduera gehienak haur guztiei zuzen-duak dira, baina batzuk adin-tarte zehatzei begira antolatutakoak.

IABENDUAK 24 LARUNBATAOlentzeroren etorrera, 12:00etan, San Juan plazan.

IABENDUAK 26-300-4 urtekoentzat familia elkargunea, Ludotekan (11:00-12:30).4-9 urtekoentzat zentzumenen labirintoa, Saroben: entzumena, usaimena, ikus-mena, dastamena eta ukimena lantzeko esperimentuak (11:00-13:00).8-11 urtekoentzat zentzumenen labirintoa, Saroben: entzumena, usaimena, ikus-mena, dastamena eta ukimena lantzeko esperimentuak (17:30-19:00).IABENDUAK 28 ASTEAZKENA

17:30 Saroben, ikuskizuna: “Kafka eta panpina bidaiaria”IABENDUAK 30 OSTIRALA

17:30 Zinea, Saroben: “Katu bat parisen”IURTARRILAK 2 ASTELEHENA

17:00 Ipuin kontaketa, Burnibideko aretoan.Irati Trebiñoren eskutik, “Hango eta hemengo istorioak”.

IURTARRILAK 3 ASTEARTEA16:30-18:30 Zirku eskola, kiroldegian.

IURTARRILAK 4 ASTEAZKENA11:30-13:30 / 16:30-19:30 Puzgarriak, kiroldegian.

IURTARRILAK 5 OSTEGUNA16:00 Errege Magoen desfilea.

Gabonak iristear daude eta urtero bezala, Urnietako Gaztelekuak hainbat jarduerakantolatu ditu. Plazido Muxika plazako aretoak honako egitaraua izango dugu:

IABENDUAK 26 ASTELEHENA10:00-13:00 Eskubaloia.

IABENDUAK 27 ASTEARTEA10:00-13:00 Malabar tailerra.

IABENDUAK 28 ASTEAZKENA10:00-13:00 Futbol txapelketa.15:30-18:30 Altxorraren bila.

IABENDUAK 29 OSTEGUNA10:00-13:00 Futbol txapelketa.

IABENDUAK 30 OSTIRALA09:00-14:00 Adarran famili giroan.

IURTARRILAK 2 ASTELEHENA09:30-14:30 Txuri-urdin izotz-jauregira irteera.

IURTARRILAK 3 ASTEARTEA10:00-13:00 Ping-pong txapelketa.

IURTARRILAK 4 ASTEAZKENA10:00-13:00 Opari tailerra.15:30-18:30 Mini-skate lehiaketa eta patinetekin ginkana.

IURTARRILAK 5 OSTEGUNA11:00-13:00 Crawler txapak.

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

Irati Trebiño ipuin kontalaria.

Haurrentzako jolasak, iaz.

Page 9: berrittu 162. zenb

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “A ze parea, karakola eta barea!”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “¡Cada oveja con su pareja!”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Paris ez da egun batez egina.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Vísteme despacio que tengo prisa.”

1.- Eltxoak "heldu"Ikus dezagun "pikatu" aditzak zer ematen digun. Ondo esana allegoke "eltxo batek pikatu dit"?

Bada, ez, eltxoak ez du pikatzen; eltxoak "pikatu" ordez, "hel-du" egiten du.

Beraz, ezin esan "liztor batek pikatu dio Iñigori"... Bada, ez,"liztor batek heldu dio Iñigori"

Eta, ezta ere, ezin esan "suge gorri batek pikatu zion", ez-ta? Hori ere ez, jakina! "Suge gorri batek heldu zion" esangodugu.

2.- "Elurra ari du"Negu-negukoa dugu elurra. Baina nola esan gaztelaniazko "es-tá nevando": "elurra egiten ari da" ala "elurra ari du"? Bi horie-tatik bigarrena da zuzena: "elurra ari du", hain zuzen ere.

Baina, adibidea piska bat zailduz, nola esan: "estaba nevan-do copiosamente, sin parar"? "Elurra mara-mara ari zuen" edo"elurra atertu gabe ari zuen". Dena dela, ohar gisa, ez dezagunahaztu Bizkaian, batez ere, "elurra da" erabili izan dela "elurraari du" esateko.

Beraz, "elurra ari du" esan beharko dugu, eta ez "elurra egi-ten ari da" forma okerra.

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

EUSKARA1622011 // ABENDUA DICIEMBRE 9

EuskarazkoProduktuenKatalogo berria2011/12 urteko Euskarazko Pro-duktuen Katalogoa osatu dute Eus-kal Herri osoko Udal eta mankomu-nitateetako euskara zerbitzuek,euskara normalizatzeko egitasmo-en barruan. Gurasoentzako eta 16urte bitarteko haur eta gazteen-tzako ehunka erreferentzia biltzenditu edizio berriak, eta azken urte-etan bezala, paperean eta interne-teko edizioan (www.katalogoa.org)eskura daiteke. Katalogoan ager-tzen diren produktu guztiak merka-tuan daude salgai eta interesatuakbere ohiko saltoki edo liburu dende-tan eskuratu ahal izango ditu.

Zortzi ataletan sailkatu dira pro-duktuak: musika, filmak, informati-ka, aldizkariak, komikiak, liburuak,jostailu eta jokoak eta gurasoen-tzako materiala. Gainera, zenbaitataletan, adinaren araberako ba-naketa ere egiten da. Azken bate-an, gurasoentzako lagungarri izannahi du katalogo honek.

El nuevo catálogo de productos eneuskera está ya a disposición, tan-to en la versión impresa como eninternet (www.katalogoa.org).

Olentzerorekin! kanpainakabesbatzak, Olentzero etalehiaketak ekarriko dizkiguEuskara sailak, urtero bezala, Olentze-rorekin! 2011 kanpaina antolatuko duherriko haurren gozamenerako. Egita-rauak 3 atal nagusi izango ditu:

1. Abesbatzen emanaldiaHerriko ikastetxeetako Haur, Lehen etaBigarren Hezkuntzako ikasleek, aben-duaren 13an, 14:40an hasita, guraso,ahaide eta herritarrei iristear daudengabon jaiak girotzeko abestiak eskainikodizkiete. Emanaldiak bi zati izango ditu:lehenengo, 14:40etatik aurrera, HaurHezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 3.eta 4. mailako ikasleak arituko dira; on-doren, 15:40etan, LHko 5. eta 6. mai-lako eta DBH 1 eta 2. mailako ikasleak.

2. Olentzeroren etorreraAzken urteetan bezala, abenduaren24an, 12:00etan, Olentzero iritsiko daherrira eta San Juan plazara hurbildukoda. Udaletxeko balkoitik haur guztiakagurtu ondoren, herrian zehar kalejiraegingo du lagundu nahi dioten haurrekinbatera eta amaitzeko haur horiei gozo-kiak banatuko dizkie.

3. Gabonetako lehiaketakUrtero bezala, lau lehiaketa antolatu di-tu Euskara Sailak Urnietako ikastetxee-tako ikasleentzat:a) Idazlan lehiaketa: lanak abenduaren16a baino lehen ikastetxean entregatubehar dira.b) Olentzero lehiaketa: lanak abendua-ren 16, 19 eta 20an (ostirala, astele-hena eta asteartea) 8:30-13:30 eta16:00-18:00 bitartean Lekaio kulturetxean entregatu ahal izango dira.c) Txartel lehiaketa: lanak abenduaren20ko (asteartea) 18:00ak baino lehe-nago Lekaiora eraman behar dira.d) Jaiotzen lehiaketa: Lanak, abendua-ren 16, 19 eta 20an (ostirala, astele-hena eta asteartea) 8:30-13:30 eta16:00-18:00 bitartean Lekaion entre-gatu ahal izango dira.

Lehiaketa guzti horien sari banaketaabenduaren 29an izango da, 12:30ean,Lekaio kultur etxeko areto nagusian.Bertan, lehiaketetan parte hartutakolanen erakusketa ere egongo da ikusgai,abenduaren 27tik 30era (biak barne)17:00etatik 20:00etara.

Page 10: berrittu 162. zenb

Azaroaren 8an, Egape Ikastolako 3. eta4. DBH mailako ikasleak Txuri-Urdinizotz jauregira joan ginen. Goizeko8:15ean autobusa hartu genuen eta or-du laurden geroago bertara iritsi ginen.Barrura sartu, eta patinak eman zizki-guten. Aldageletan beharrezkoa zenarropa jantzi eta pistara atera ginen.Jende gehienarentzat ez zen lehenengoaldia, aurreko urtean ere joan baitziren,baina bazen jendea, sartu eta berehalalurretik edo paretari helduta zebilena.

Denbora libre pixka bat eduki eta ge-

ro, bi monitore azaldu ziren pistara etapare bat ariketa egin genituen. Aurre-na, pistaren alde batetik bestera pati-natu genuen eta, 3. mailako pertsonabatzuen lehenengo aldia zenez, balazta-tzen ikasi zuten. Hori egin eta gero,hanka batekin pista erditik joan beharzen eta baita makurtuta ere. Azkenik,bukaerako denbora librea eduki baino le-hen armiarma jolasean aritu ginen. Per-tsona batek beste ikasle guztiak etabaita monitoreak ere harrapatzea zuenhelburua. Jolasean denek disfrutatu eta

par batzuk bota genituen, nahiz eta ba-tzuk lurrera erori eta mina hartu.

Amaieran denbora librea eduki ge-nuen. Batzuk irten eta aldatzera joanziren, ez zitzaielako gustatu edo minahartu zutelako; beste batzuk, aldiz, pis-tan geratu ziren eta bertako monitore-ek argiak eta musika diskotekeroa jarrizuten, patinajeko azkeneko minutuakmusikaz disfrutatzeko. Bi ordu igaro on-doren, 10:30ean bukatutzat eman ge-nuen txangoa. Arropak aldatu eta ikas-tolara bueltatu ginen.

Ikasturte berri honetan berriro ereGazte eta Garapen taldeko gazteak ja-rraitzen dute ilusioz beterik beraienerakarpenak eskainiz mundu hau hobe-tzeko asmoarekin. Gazte eta garapentaldea 2008an sortu zen ikastetxekoikasle batzuen ekimenez. Taldearen hel-burua inguru mailan solidaritate ekin-tzak gauzatzea izan da bolondres gisa.

Ikasturtea ezin zuten hobeto hasi.Gazte eta Garapen taldeko gazteak jo-an den azaroaren 5ean Donostiako Kur-saalean sari bat jaso dute eskaintza etairaunkortasuna “Esperanza Latina” el-karteko kideekin erakutsi dutelako. Bes-te ekintza batzuen artean gazte talde

honek igandero “Esperanza Latina” el-kartera joan eta helduentzako informa-tika erakusten diete, haurrei eskolakolanetan laguntzen diete edo euskarairakatsi. Taldeko kideek hau azaldu dute:“Izugarri betetzen gaitu, besteei guredenbora eskeiniz, lagundu ahal izateaeta beraien laguntasuna jasotzea”.

Gazte hauek burutzen duten besteekintza garrantzitsu bat Beninerako ja-nari bilketa da. Ikastetxean bertan Ga-bona inguruko data hauetan egiten da.Ikasleek arroza, pasta, kontserbak…ekartzen dituzte. Joan den urtean4.000 kilo janari bildu zituzten aurtenere lortuko dugula espero dugu.

El grupo “Jóvenes y Desarrollo” de Sa-lesianos Urnieta recibió un premio en elKursaal por su solidaridad con los inmi-grantes. Por otro lado, como viene sien-do habitual, la recogida de alimentospara Benín promovida por SalesianosUrnieta, se extenderá hasta Navida-des. Al igual que el año pasado, se po-drá donar alimentos no perecederos ensupermercados de Urnieta y en el pro-pio colegio. Animamos a todos y agra-decemos vuestra colaboración.

Artículo disponible en: www.egape.org

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Urnietako Salesiar IkastetxekoGazte eta Garapen taldeakezagumendu saria jaso du

IKASTETXEAK 162ABENDUA DICIEMBRE // 201110

DBHkoikasleak ‘on ice’AITOR GARCIA ETA IZARO EIZAGIRRE

Page 11: berrittu 162. zenb

AISIA ETA ZERBITZUAK1622011 // ABENDUA DICIEMBRE 11

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:002 EGUN / 2 DÍAS

EGUN 1 / 1 DÍAORDUTEGIAHORARIO IGANDEA / DOMINGO: 17:30 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info

HIRU MOSKETARIAK

ABENDUAK 16 / 1816 / 18 DE DICIEMBRE

KATU BAT PARISEN

ABENDUAK 3030 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 23 / 2523 / 25 DE DICIEMBRE

ABENDUAK 9 / 119 / 11 DE DICIEMBRE

I JaiakI KulturaI ErreportajeakI Denboraren makina

WEB-EKO ATALAK

I FiestasI CulturaI ReportajesI Máquina del tiempo

SECCIONES DE LA WEB

IURNIETA TELEBISTA ARTXIBOA / ARCHIVO www.urnieta.org

IURNIETAKO KZ-GUNEA ✆ 943 020 724 · www.kzgunea.net

ABENDUKO ORDUTEGIA: 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIEN GAINEKO EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

✱ Internet + e-administrazioa

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2-4 ordu)

✱ DOODLE (2 o.)

✱ Blogger (2 o.)

✱ Mugipuzkoa: Garraio publikoan mugi zaitez klik batekin (2 o.)

✱ QR kodeak (2 o.)

✱ OpenOffice Writer: Aurreratua (2 o.) eta Oinarrizkoa (2 o.)

✱ METAPOSTA I (2 o.) eta II (2 o.)

✱ Doako antibirusak (2 o.)

HORARIO DE DICIEMBRE: 09:00-13:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN DE CONOCIMIENTOS EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNES

✱ Internet + e-administración

· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET (2-4 horas)

✱ DOODLE (2 h.)

✱ Blogger (2 h.)

✱ Mugipuzkoa: Muévete en transporte público con un click (2 h.)

✱ Códigos QR (2 h.)

✱ OpenOffice Writer: Básico (2 h.) y Avanzado (2 h.)

✱ METAPOSTA I (2 h.) y II (2 h.)

✱ Programas antivirus gratuitos (2 h.)

Page 12: berrittu 162. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de cada mes.Nota: se admitirá una única respuesta por domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:IXABEL APAOLAZA | ARITZALDE BASERRIA

162 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Qué caserío es el que aparece en imagen?

GABONETAKO ESKOLETAKOABESBATZAKABENDUAK 13, ASTEAZKENASan Migel Eliza / 14:40Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntza-ko eta DBHko ikasleen abesbatzak.+ 9. ORRIALDEA

COROS ESCOLARES DE NAVIDAD13 DE DICIEMBRE, MIÉRCOLESIglesia San Miguel / 14:40Cursos de Educación Infantil, Educa-ción Primaria y ESO.+ PÁGINA 9

UDAL PILOTALEKUKO ALOKAIRU-ORDUEN ZOZKETAABENDUAK 13, ASTEAZKENAUdal Pilotalekua / 19:302012 urteko alokairu-orduen zozketa.

HAURRENTZAKO BALLET IKASTAROAABENDUAK 19 - URTARRILAK 4Sarobe arte eszenikoen guneaIzena emateko epea [email protected] / 943 00 80 42.+ 7. ORRIALDEA

CURSO DE BALLET PARA NIÑOS/AS DE 7 A 9 AÑOS19 DE DICIEMBRE - 4 DE ENEROCentro de artes escénicas SarobeAbierto el plazo de inscripció[email protected] / 943 00 80 42.+ PÁGINA 7

SAN TOMASABENDUAK 21, ASTEAZKENAGoizean, Jakutegi plazan, Egape Ikas-tolak antolatutako azoka.Arratsaldean, San Juan plazan, Iñis-torra elkarteak antolatutako azoka.+ 7. ORRIALDEA

OLENTZEROREN ETORRERAABENDUAK 24, LARUNBATASan Juan plaza / 12:00+ 9. ORRIALDEA

IKUSKIZUNA: “KAFKA ETAPANPINA BIDAIARIA”ABENDUAK 28, ASTEAZKENASarobe AEG / 17:30+ 7. ORRIALDEA

GABONETAKO LEHIAKETENSARI BANAKETAABENDUAK 29, LARUNBATALekaio kultur etxea / 12:30Gabonetako idazlan, Olentzero, txar-tel eta jaiotza lehiaketen sari banake-ta ekitaldia. Bertan, lehiaketetan par-te hartutako lanen erakusketa ereegongo da ikusgai, abenduaren 27tik30era (biak barne) 17:00etatik20:00etara.+ 9. ORRIALDEA

AGENDA ABENDUA / DICIEMBRE

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO