harrera plana
DESCRIPTION
kurtzebarri eskolako harrera planaTRANSCRIPT
2
AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. Ikasleen kokapena
3. Egokitzapen / laguntza akademikoak
4. Erabaki akdemikoak
5. Arduren banaketa
6. Bibliografia
7. Eranskinak
√ Datu pertsonalak
- Orri ofiziala
- Eskolarako datu jasoketa
√ Ikastetxearen informazio orokorra
√ Euskera salbuespena
- Eskabidea nola bete
- Eskaeraren orri ofiziala
- Eskolarako salbuespen txostena
√ Itzultzaile eskaera
3
1. Sarrera Azken urteetan ematen ari den ikasle etorkinen gorakada ikusirik, beharrezkoa ikusten
dugu ESKOLAKO HARRERA PLANA EGITEA.
Gure helburuak hauek lirateke:
- Umearen eskolatzea modu egokian bideratzea.
- Familiak beharrezkoa izango duen informazioa eman ahal izatea eta berea
jasotzea.
Hau guztia aurrera eramateko irakasle taldearen lan koordinatua ezinbestekoa da
(zuzendaritza – tutorea – HIPIa – laguntza taldea ...)
Eskolaren PLANGINTZA OROKORRA
Ikasle etorkin bat datorrenean, aurre-matrikula egin ondoren, Lurralde -Ordezkaritzako
Plangintzara bidaliko ditugu datuak. Kokatuko den taldearen ezaugarriak bereziak
badira, edo/eta eskolako egoera aipagarria bada, bidalitako dokumentazioan
jakinaraziko dugu (etorkin kopurua, egoera sozial marjinalak, jarrera arazoak,
zailtasun kurrikular nabariak ...).
Ondoren, Plangintzan sortuko den mahaiak erabakia hartuko du, beraiek finkatutako
irizpideen arabera, eskolari hartutako erabakien berri emanez.
Eskolak dituen baliabideak aztertuko ditu eta horren arabera behar dituen eskaerak
egingo ditu (HIPI, itzultzaile ...)
Euskeraren salbuespen eskaera egingo da, legeak agintzen duen egoera ematen
bada.
Udalak eskaintzen dituen baliabideen berri familiari emango zaio: bai arlo sozialean,
bai aisialdian. Eskolak Udala informatuko du ikasle etorkinei buruz.
4
2. Ikasleen kokapena Eskolako zuzendaritzak, ikasleari buruzko beharrezko datuak jasotzen dituenean,
aurreko eskolako datuak barne, kokapenerako zterketa hasiko du. Erabaki hori hartzeko,
zuzendaritzarekin batera, laguntza zerbitzua, HIPIa eta inplikatuta egon daitezkeen
tutoreak egongo dira.
Erreferentzia taldean kokatzerakoan hainbat irizpide baloratuko dira:
- Adina (jaiotako urtea). Hau izango da maila erabakitzeko baldintza nagusia.
- Etortzen den unea. Kurtso erdian etorriz gero, balorazio sakonago bat egin
beharko da.
- Aurre-ebaluaketa. Ikaslea etorri eta berehala bere mailari dagozkion eduki
minimoen frogak egingo zaizkio.
- Taldea. Dagokion mailan talde bat baino gehiago egonez gero, bertako
tutoreak erabakiko dute zein den egokiena ikasle berri honentzat..
Hartutako erabakiaren berri gurasoei emango zaie, erabilitako irizpideak azalduz.
Ondoren ikuskaria informatuko da.
3. Egokitzapen/laguntza akademikoak
Egokitzapen kurrikularrak:
- ACI: beste ikasleentzat erabiltzen diren irizpide berdinak erabiliko dira.
- Material egokitua; hasierako ebaluaketa egin ondoren, mailako curriculuma
erreferente hartuz, ikasleak behar dituen moldaketak egingo dira, bai
hizkuntzari dagokionean, bai arloaren kontzeptuei dagokienean, beti ere
mailako eduki minimoak lantzen direla ziurtatuz. Honetarako ezinbestekoa da
tutorearen eta HIPIaren arteko koordinazio bilerak finkatzea.
- Lan taldea ondorengo hauek osatuko dute: irakasle tutorea, HIPIa, aholkularia
eta zuzendaritza. Eskolan beste baliabideak dauden heinean, horietako
partaideak ere lan taldean arituko dira (Itzultzailea, Udal euskera-zerbitzua ...).
Ezinbestekoa da lan talde honek era koordinatuan lan egitea.
- Helburuak:
5
o Eskolan egokitasunez integratu: antolaketarekin, irakasleekin,
ikasleekin, bere adierazle/eragile den kulturarekin.
o Euskeraren gutxieneko ezagutza-ulermen/mintzamena garatu.
o Inguruaren ezagutza garatu: eskola-herria...
o Bere garapen pertsonala ziurtatu: pertsona bezala,
akademikoa, talde kulturalarena...
4. Erabaki akademikoak Eskolako hizkuntzak:
Gure eskolako hizkuntza nagusia euskera denez, garapen akademikoa eman
dadin, ikasle etorkinak euskeraren gutxieneko ezagutza ahalik eta azkarren lor
dezala izango da helburua. Ondorioz:
o Arlo bakoitzeko laguntza saioak planifikatuko dira. Zenbat saio,
zein arlo gela barruan edo kanpoan, bakarka edo talde txikian.
o Hizkuntzaren salbuespena eskatu behar den edo ez begiratuko
da.
Laguntzak:
Eskolak dituen edo izango dituen baliabideen arabera laguntzen lehentasunak
jorratuko ditu.
HIPIaren ordutegia finkatzeko irizpideak:
(Lehen Hezkuntzako ikasle etorkinek, erkidegora iritsi direnetik, lehen bi
urteetan jasoko dute laguntza)
o Azken etorritako ikasleak.
o Ikaslearen adina (3. ziklokoak bereziki curriculumaren minimoak
ziurtatzeko).
o Bi urteko epea igaro ondoren ikaslearen ezagutza maila (behar izanez
gero, irakasleen ordu libreak erabiliko dira hizkuntza indartzeko).
6
5. Arduren banaketa
Zuzendaritza taldea Irakasle tutorea HIPIa Laguntza taldea Familiak Bestelakoak
■ Gurasoei harrera egin
eta eskolako
funtzionamendua azaldu.
■ Gurasoei aurreko
eskolako informea eta
behar den
dokumentazioa eskatu.
■ Ikaslearen aurre
matrikula egin.
■ Delegaritzako
plangintzara datuak
bidali, ezaugarri bereziak
egongo balira aipatuz.
■ Legalki, hala
badagokio, euskaeraren
salbuespena eskatu.
■ Laguntza
zerbitzuarekin batera,
erreferentzi taldea
erabaki.
■ Mailako irakaslearekin
batera, ikaslearen
kokapenean parte hartu.
■ Ikasleari gelan harrera
egokia egin.
■ Beharra egonez gero,
material egokitua
prestatu.
■ Udalak eskeintzen
dituen baliabide
publikoen berri familiari
eman.
■ HIPIarekin koordinatu.
■ Euskeraren gutxieneko
ezagutza, ulermena –
mintzamena garatu.
■ Laguntza
zerbitzuarekin batera,
material egokitua
prestatu.
■ Ikasleari ebaluazio
frogak pasatu.
■ Ikaslearen integrazio
eta talde onarpenean
lagundu.
■ Irakasle tutorearekin
koordinatu.
■ Udal zerbitzuekin
koordinatu.
■ Prestakuntza
ekintzetan parte hartu.
■ Ebaluazio frogak
prestatu eta erreferentzi
taldean kokatzen
lagundu, ebaluazioko
emaitzak erabiliz
■ Aparteko baliabideak
behar izanez gero,
aholkularitza eman.
■ Aholkularia:
maiatzean
zuzendaritzarekin batera
HIPI eskaera ofiziala
egin. Memoria,
informeak ... batera
eginez.
■ Ikaslearen matrikula
orria zuzendaritzarekin
batera bete.
■ Eskolan planteatzen
diren ekintzetan parte
hartu.
■ Ikaslearen integrazio
egokian lagundu.
■ Aurreko eskolako
informeak eta
beharrezko datuak
ekarri.
■ Hirugarren zikloko
ikasleen jarraipen egokia
egiteko, ikasturtean zehar
DBHko irakasleekin
biltzea komeni da.
■ Gaitasun arazoen
susmoa badago,
ebaluazio
psikopedagogiko zehatza
egingo da, heziketa
premia bereziko umea
den ala ez baloratzeko.
Eskolako laguntza
zerbitzuaren jarraipen
zuzenarekin.
7
6. Bibliografia (HH/Lhko 1.zikloa)
IZENBURUA EGILEA
Todos juntos vamos de safari Krebs, Laurie
Oulembe el zahori De Peu Prats, J.
¿Has visto mi cabra? Alakija, P.
A Julia ... ¡la quieren el doble! Ashley, B.
¿Que hay para comer, Jamela ? Daly, Niki
El vestido de Jamela Daly, Niki
¿Dónde está Jamela? Daly, Niki
Una fiesta bajo las estrellas Garcia, Q.
Jafta (euskeraz ere badago) Kooper, l.
Noaga y Juana (euskeraz ere badago) Joma
Madlenka Sis,P.
El perro de Madlenka Sis,P.
El esíritu del bosque Maddern, E.
Uno y siete Rodari, G.
Boca cerrada Bigot, G.
Me llamo Yoon Recovits
Cómo curé a papá de su miedo a los
extraños Kónnecke, O/Shami, R.
Los colores de nuestra piel Katz, Karen
Africa, pequeño Chaka Séllier, M.
Los crepes de Mama Panya Cairns, J.
El baile del elefante Moxley, Sheila
Por cuatro esquinitas de nada Ruillier, J.
Wamba y el viaje de la miel Villanueva, D.
Witika, hija de los leones Alvarez, Blanca
Webgune interesgarriak: ■ http://www.arabenet.com/lengua_arabe_euskera.htm
■ http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala
■ http://www.guiadelmundo.org.uy/cd/index.html