librillo jazpanafest

32

Upload: marta-faus

Post on 21-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Jazpana jaialdiaren informazioa

TRANSCRIPT

Page 1: Librillo JazpanaFest
Page 2: Librillo JazpanaFest

JAZPANA

Garai batean, Beasain eta inguruetako gazteak baserritik herriko plazara jeisten ziren beraien bela-rrietara musika iristen hasten zen bezain pronto. Plazatik zetozten doinuek kontrolaezina zen modu batean erakartzen zituen eszenatoki txiki haren menpera. Bertan, musikarien doinu eta erritmo zoroekin dantzan hasten ziren artikulazio guztiak hautsi, edo bikotekidearekin asmatu arte.

Musikari haiek Jazz Band izena zeramaten baina hizkuntza herrikoiak azkar aldatu zien izena. Herriko plazan giroa alaitzen zuten talde haiek Jazpana alai eta zoroetan bilakatu ziren. Mende bat inguru beranduago, Beasain eta inguruko gazteak ez dira baserrietan bizi eta nahiz eta plaza idiliko hura gertuago duten, askoz ere hurrunago sentitzen dute. Dena ez da metro kontua... Horregatik, Jazpana kalera atera nahi dugu berriz ere, inguruko gazte guztiak bertan elkartu dai-tezen eta berriz ere erritmo eta doinu zoro haiekin dantza egin dezaten gorputzak kitto! esan arte. Txikitik handira, herritik mundura, ruralak izanez postmoderno sentitu gaitezkeelako. Gure herrian bizi arren, mundura begira gaudelako eta gaur egun mundua ere, gure herrian dagoelako. Dantzatu dezagun guztiok batera Jazpana berri hauen doinura.

ZATOZTE RURALISMO POSTMODERNORA!

Garbiñe Irizar

Page 3: Librillo JazpanaFest

-Ekintzak -Argazki rallya.............................................4 -Basket 3x3 lehiaketa..................................5 -Guitar hero lehiaketa................................6 -Jazpanaokea............................................7 -Laburmetrai emanaldia............................8 -Skate lehiaketa..........................................9-Musika taldeak..........................................10-26-Egitaraua.......................................................27-Kokapena/Tabernak..................................28-29-Mertxandising.................................................30-Bernedoenea.................................................31

AURKIBIDEA

Page 4: Librillo JazpanaFest

ARGAZKI RALLYA

Jazpana Fest barnean ospatzen dugun argazki rallya jaialdia osatzen duten ekintza guztietan argazkiak ateratzeko deialdi irekia da. Horrela, izakera kolektiboa, herrikoia eta batez ere oso za-bala den argazki bilduma sortuko dugu. Parte hartzaileen argazkiekin erakusketa bat egingo duru Beasainen eta argazki irabazlea izendatzen denarentzat sari bat egongo da. Baina gauza guztien gainetik jendeak ondo pasatzea dugu helburu, beraz, hasiberria zein profesionala bazara gonbi-datuta zaude parte hartzera. Hortaz, dataren zain denak zuen tokietara, apuntatu, tirokatu, KLIK!!

Informazio gehiago eta araudiak: www.jazpana.com

Garbiñe Irizar

4

Page 5: Librillo JazpanaFest

BASKET 3X3 LEHIAKETA

3x3 Saskibaloi Txapelketa lehen JAZPANAtik dirauen ekitaldi bat da eta dagoeneko jaialdiko zuta-beetako bat dugu. Aurtengoan gainera, larunbat arratsaldean ospatuko da eta horrek txapelketa erosotasun gehiagoz garatzeko aukera eskainiko digu.Izatez nahiko alperrak bagara ere, Ruralismo Postmodernoan beti dago kirolarentzat tartea, are gehiago, taldean jokatu badaiteke eta atsedenaldietan garagardo edateko tartea badago. Animatzen?

Informazio gehiago eta araudiak: www.jazpana.com

Xabier Amenabarro

5

Page 6: Librillo JazpanaFest

GUITAR HERO

Batzuk, kitarra jotzeko ikaragarrizko talentua dute. Beste batzuk aldiz Dire Straitsen “Sultans of Swin” Guitar Heroan jotzearekin konformatu beharrean gaude.

Horregatik, musikari frustatuek eta behatz arinek ere beraien handitasun uneak ere merezi dituzte-lako, hementxe duzue JAZPANA! Fest Jaialdiko bigarren Guitar Hero Lehiaketa. Zure behatzetatik sua ateratzeko prest?

Informazio gehiago eta araudiak: www.jazpana.com

Garbiñe Irizar

6

Page 7: Librillo JazpanaFest

JAZPANAOKEA

Jaialdiak irauten duen egunetako tentsioaren ostean guri ere gozatzeko aukera iristen zaigu eta zer hobeto horretarako JAZPANAOKE! bat baino.

Tontokeria soil moduan hasi zen JAZPANAOKEA! baina aurreko edizioan izandako arrakastaren ostean urtean zehar Beasaingo Gaztetxean edo Loinaz Jaietan errepikatu dugu eta emaitza beti berbera izan da: Eromena! Ea zenbat kostatzen zaigun aurten mikrofonoak itzaltzea…

Garbiñe Irizar

7

Page 8: Librillo JazpanaFest

LABURMETRAIAK

JAZPANA! Fest guztietan izan dugu proiekzioren bat.Lehen urtean Julien Temple zinemagileak zuzendutako “Joe Strummer: The Future is Unwritten” dokumentala ikusi ahal izan genuen. Bigarren edizioan aldiz, Tolosako Gko Galeriak Txilen bizitako esperientziaren inguruko “Txile Tour” dokumentala.

Aurten ordea, proiekzioko protagonistak beasaindarrak izango ditugu azken urteetan herrikide ezberdinek burututako laburmetraiak ikusteko aukera izango baitugu.

Garbiñe Irizar

8

Page 9: Librillo JazpanaFest

SKATE LEHIAKETA

Aurtengoan ere inguruetako skater ausartenek beraien buruak neurtzeko aukera izango dute Jazpana! Fest jaialdiko Skate Txapelketan...Badakigu aurreko urteko baldintzak ez zirela egokienak izan eta horregatik lanean jarri gara skate eremua hobetzeko eta modu horretan, zale zein partaideentzat txapelketa bera erakargarriago egiteko. Hori dela eta, aurtengoan zirkuitu erabat berritu batez gozatzeko aukera izango duzue eta garrantzitsuena, txapelketa, Gernika Pasealekuko frontoian ospatuko da.Araudiak, formatua eta informazio gehiago: www.jazpana.com

Garbiñe Irizar

9

Page 10: Librillo JazpanaFest

AINARA LEGARDONwww.myspace.com/ainaralegardon

Hogei urte bete dira Ainara LeGardon bilbotarra eskenatoki batera igo zen lehen alditik.Bizitzak Madrilera eraman du eta handik iritsi zaizkigu bere lan gordin bezain borobilak. 2011n argitaratu berri du “We Once Wished” bere laugarren lana eta arrakastaren ateak ireki dizkiona.

Kritika zein publikoaren txaloak jaso ostean, estatu mailan urteko izenik garrantzitsuenetako bat izan den Ainara LeGardon JAZPANAn ikusteko aukera izango dugu bere banda ikaragarriarekin batera. Zaila da Ainararen musika definitzea baina ideia bat egiteko edo, Anari edo PJ Harvey gustoko baduzue zuen kontzertua hauxe dela esango dizuegu.

Alvaro Sanz

10

Page 11: Librillo JazpanaFest

ATOM RHUMBAwww.myspace.com/atomrhumba

Zer esan dezakegu Athom Rhumbaz dagoeneko esanda ez dagoenik? Euskal Herriko erreferen-tziazko taldeetako bat dugula, rock gordin eta zuzen bikain bat lantzen dutela edo zuzenekoetan oiloipurdia jartzen dizutela esatea, motz geratzen dela adibidez baina hori, mila aldiz esanda-dakoak errepikatzea besterik ez litzateke izango.Formazioan hainbat aldaketa izan ostean, Bilbo Handiko talde bat izateari utzi eta banda erdi naparra bilakatu zaigu Rober eta Natxori hamaika gudatan borrokatutako Iñigo “Cabezafuego” eta Joseba irazoki batu bait zaizkie. “Gargantuan Melee” lana aurkeztera datoz JAZPANAra eta zalantzarik gabe, jaialdiko kontzertu ederrenetako bat izango dugu.

11

Page 12: Librillo JazpanaFest

CUARTO DE HORA

Cuarto de Hora edo berdina dena, Iban (bateria), Jabi (kitarra), Gonzalo (baxua), Victor (ahotsa eta kitarra) eta Alain (ahotsa) pare bat urtez Legazpiko entsegu lokal batean jo eta jo dabilen talde bat dugu. Taldekide bakoitzaren harrikarak taldearen izena aukeratzen lagundu zuen eta ordundik, bost kontzertu eskaini dituzte gaztetxe eta taberna artean.Ez dute musika estilo zehatzik baina Rockaren eta Raparen artean dantzan dabiltzala pentsatzea gustatzen zaie. Musika zuzena, armonia ederrak eta guztia hitz landu batzuez jantzita. Horixe da tal-de gazte honek eskeintzeko duena eta eskenatokia eta aurrean jarritako guztia birrintzeko asmoz datoz gainera JAZPANAra.

12

Page 13: Librillo JazpanaFest

CONTINUO RENACERwww.facebook.com/continuorenacer

Zalantzarik gabe sekula Beasainen egon den musika talderik handiena. Hala ere, inork gutxik entzungo zituen sekula beraien musika estiloari balio gehiago ematen bait zaio gure mugetatik kanpo.

Javi, Arkaitz eta Imanolek Rock Progresiboa, Death-a, Technikal-a eta Jazza nahasten dituzte eta kritikaren txaloak jaso zituzten beraien lehen lanarekin. Herriak ez die oraindik eskertu Beasain herriaren izena hain urrun eramatea baina beraiek esker onekoak ditugu eta JAZPANAn beraien bigarren lana aurkeztuko digute esklusiban. Ohore bat.

13

Page 14: Librillo JazpanaFest

EL COLUMPIO ASESINOwww.myspace.com/elcolumpioasesino

El Columpio Asesino ibilbide luzeko taldea dugu eta ibilbide osoan zehar konplexua izan da taldea etiketa baten barnean biltzea. Ideia bat ematearren Punk-Pop Elektronikoa egiten dutela esan dezakegu baina hoberena kontzertura gerturatu eta zuk zeuk erabakitzea izango da.

Lehen lanekin kritikoen txaloak jaso ostean, publiko zabalera jauzia ematea lortu dute azken lan honekin (Diamantes, 2011). Inork gutxi ez zuen azken urtean zehar “Toro” singela entzungo non edo non. Kantu arrakastatsu honen lelo itsaskorrak dioen bezala, “Dantzan jarriko zaitut, gau osoan zehar…”. Ba hori.

Iñaki Azcue

14

Page 15: Librillo JazpanaFest

FIACHRASwww.myspace.com/myspacefiachras

Brigada Criminal taldean ibilitako jendeak azken hau desegitean sortutako proeiktua dugu Fiachras. Azken urteetan modan jartzen ari dira Folk-Punk doinuak Fiachras edo Bizardunak bezalako taldeen eraginez. Fiachras taldeko Artola gainera, Bizardunakeko kantarietako bat dugu (Gipuzkoar bakarra). Honek bati baino gehiagori pentsa arazi dio ea Fiachras Bizardunaken kopia soil bat ez ote zen baina hori pentsatzen dabilena oker dabil, Bizardunak martxan jartzerako Fiachrasek lehen diska kalean bait zuen.Bigarren diskarekin datoz JAZPANAra “Hiltzera goatz!” eta horixe da taldeak eskenatokian duen jarrera. Lagunei besarkatuta, oihuka eta garagardo bat eskuan entzuteko kontzertu aproposa.

15

Page 16: Librillo JazpanaFest

GRISESwww.myspace.com/lacuartapared

Grisesen musika ongi definitzen ez duen hitz bat aukeratu beharko bagenu, taldekideek beraien proiektua izendatzeko erabili dutena aukeratuko genuke. Kontraesanak kontraesan, Zestoan 2009an sortutatko talde hau festaren sinonimo dugu, mugimenduan, jauzika eta ohiuka jarriko zaituen indie dantzagarri bat.Taldekideak lau mutil eta neska bat ditugu eta beraien positibismoz eta kolorez betetako doinuekin martxan jarriko zaituzte lehen kantutik.Beraien debut lanarekin datoz JAZPANAra, “El Hombre Boligrafo” eta beraien kontzertua edozer gauza izango da grixa ezik

Josu Torrealday

16

Page 17: Librillo JazpanaFest

GUADALUPE PLATAwww.myspace.com/guadalupeplata

Beraiek lantzen duten estiloari ahal bezain beste zuku atera zioten aurretik Charlie Patton, Skip Ja-mes edo Blind Lemon Jefferson bezalako tipo handiek. Gainera, Pericok ez du ahots ikaragarri bat, konpostau ere, erdiípurdi egiten du. Jimenak ere, xelebre jotzen du bateria, alderantziz bezala… Hori gutxi balitz, Paco Luis Martok animalia sarraskietan erabiltzen den makila batekin eta balde bat erabili jotzen du baxua. Nola ulertu orduan hirukote andaluziarrak sortutako interesa? Nola eraman ditu hain kopia gutxi izandako EP batek SXSW, Blues Cazorla, Monkey Week edo Primavera Sound bezalako jaialdietara? Erantzuna agian, sentsazioak sortzeko duten gaitasuna izango da eta hori, ederki daki beraien kontzertu batera gerturatu den edonork.

17

Page 18: Librillo JazpanaFest

LA CELULA DURMIENTEwww.myspace.com/celulaband

Joan Colomo sortzaile hiperaktibo bartzelonarraren azken proiektua dugu La Celula Durmiente. Zeidun taldearekin egin zen ezagun eta Sant Celoniko boskotearen armarik zorrotzena beraien melodiak ziren eta Colomok lan horietan bikaina dela erakutsi du berriz ere azken proiektu honekin.

Kantu azkarrak, zuzenak, kitarra indartsuez lagunduak eta melodia finez jantziak. “Disco Póstumo” lana aurkeztera datoz JAZPANAra baina Joan Colomo eta konpainiari bizi asko geratzen zaie aurretik…

Situs

18

Page 19: Librillo JazpanaFest

LOS TELEPLASTICOSwww.losteleplasticos.com

Esperientzia luzeko musikariak ditugu Valentzia aldetik datozen Los Teleplasticos elektrikoak (Monkey Hole, Ochorizo, Speedyzen…), Surf-Rockaren eta Garajearen arteko nahasketa dantzagarri bat lantzen dutenak.Beasaingo Gaztetxean beraien zuzeneko indartsuaz gozatzeko aukera izan genuen behin baina txiki geratu zitzaien eskenatokia. JAZPANAn, barruan dutena erakusteko aukera ederra izango dute eta guk, ez dugu galduko.

19

Page 20: Librillo JazpanaFest

LOS TIKI PHANTOMSwww.myspace.com/lostikiphantoms

Tiki Jainko Handiaren gerlari zoroenak hildakoen erreinutik itzuli dira beraien musika hipnotikoaren bidez mundua menperatzeko intentzio garbiarekin. Harri misteriotsu baten barnean mantendu zituen amarruak ez du beraien ibilbidea gelditzerik lortu baina ahotsik gabe utzi ditu. Horregatik, Surf-Rock & Roll instrumentalari heldu diote eta nola ez, gerturatzen den oro dantzan jartzeko asmoz datoz JAZPANAra.

20

Page 21: Librillo JazpanaFest

LOST CHORDSwww.facebook.com/lostchordsband

Lost Chords talde zaila da definitzeko nahiz eta Metalaren munduan kokatzen direla esan dezake-gun. Bere kantuetan Metalcore amerikarraren erritmoak, Death Metal Melodikoaren doinuak edo 80. hamarkadako Trasharen azkaratasuna topatu ditzakegu.Hasiera batean, Metal Melodiko talde bat izaten hasi zuten ibilbidea Daniel Aguilar lazkaotarraren eta Igor Arrese zaldibitarraren kitarrekin, Unai Coadrado beasaindarraren erritmo indartsuekin eta Rebeca Pedrosa kantari Beasiandarraren laguntzarekin. Hala ere, Rebecak taldea utzi zuen eta Lost Chordsek talde instrumental moduan garatzen jarraitu zuen. Gaur egun, Rebecak bertsio pare batean laguntzen du eta taldekideek taldera noiz itzuliko den itxaroten jarraitzen dute.

21

Page 22: Librillo JazpanaFest

MËTHER & ZACKER DJswww.myspace.com/metherzacker

Mëther & Zacker Bartzelonako klub ezberdinetan diskoak jartzen ibiltzen diren bi galiziar dira. Gaur egun, hilabetean behin, Apolo Aretoko Nitsako La [2]–en residente moduan dabiltz eta beste hainbat aretotan ibili dira giroa pizten. Hots, Sidecar, Le Pop Bar, Fellini, Barbara Ann, Las Guindas, Fantástico Club, Cassette, Gusto etab. jaialdi handitan ere diskak jarriak dira FARADAY 2010 eta 2011 (Vilanova i la Geltrú) edo BYE BYE SUMMER (Barcelona) adibidez.Mëther & Zackerren sesioak Pop, Rock eta Soul artean mugitzen dira eta estilo bakoitzak bere baitan dituen adar guztiak lantzen dituzte.

Tamara De La Fuente

22

Page 23: Librillo JazpanaFest

OLARIUS & BROTHERS DJs

Olarius & Brothers edo berdina dena, Jon Gurutz Olano Txintxurreta eta Egoitz Irizar Caballero.

Bi abizenak jartzen ditugu ez beraiekin kontuz ibili behar delako (erabat gezurra ez bada ere) baizik eta biak eta baita bien familiak ere herrian aski ezagunak ditugulako.

Beasaindar gutxi izan da bi hauek bezain beste rock kontzertutan eta esperientzi hori guztia Gaztetxeko sesio mitiko zein amaiezin horietan probestu izan dute. Oraingo honetan, jaialdi handi batean musika jartzeko aukera izango dute eta ziur, JAZPANA ez zaiela handi geratuko.

23

Page 24: Librillo JazpanaFest

PI & MARIAN DJs

Goierri inguruan Dj mitikorik bada, zalantzarik gabe, hauek Pi eta Marian beasainda-rrak ditugu.

Esperientzia luzeko disko jartzaileak ditugu eta taberna zein klub bat baino gehiago sutan jarri izan dute beraien sesio dantzagarriekin.Erritmo elektronikoak zure artikulazioen zerbitzura. Lotarako ematen zuen igande bat goizeko ordu txikitan bukatzeko aukera bikaina!

24

Page 25: Librillo JazpanaFest

THE NEKROBABIESwww.myspace.com/thenekrobabies

Nekrobabies taldea Legazpin jaio zen 2010-eko Apirilean, Raff Maquiavelo (Ahotsa eta Baxua), Jasper Critical Jaz (Gitarra eta koruak), Fry Freegok (Gitarra) eta Julius Makazaga (Bateria eta koruak) taldekideekin. Turbonegro, Misfits, Dictators, Hellacopters, Ramones, Demolition 23 eta adar horretako Rock’N’Roll eta Punk taldeen influentziarekin, entsaiatzen hasi ziren eta lehen kontzertua uztailean eskaini zuten. 2010-eko urrian lehen single-a grabatu zuten, “Bloodthirsty”. Orain, kide aldaketa batzuen ondoren eta hamar kontzertu inguru eman eta gero, “They Have Re-turned” izeneko E.P. bat grabatzeko gertu daude. Rock & Roll zuzen eta elektrikoa beraien kontzertu batera gerturatu nahi duen edonorentzat.

25

Page 26: Librillo JazpanaFest

WILLIS DRUMMONDwww.myspace.com/willisdrummond

Euskal Herrian urtero irteten da talde interesgarriren bat baina gutxik utzi gaituzte Willis Drummondek bere “Anthology” debut lanarekin utzi gintuztena bezain beldurtuta. Denbora asko pasa da ordun-dik eta baionarrak beraien hirugarren diskarekin datoz JAZPANAra, “Instanteak”.

Dagoeneko hasi berri batzuk izateari utzi diote eta Euskal Herriko punta-puntako taldeetako baten moduan etorriko dira Beasain aldera. Rock zuzena, gogorra, azkarra bezain pixua eta guztia, hitz eder batzuez lagundua. Gozatzeko desiratzen geunden luxu bat.

J. A. Areta Goñi

26

Page 27: Librillo JazpanaFest

EGITARAUAArgazky rallyaren hasiera 19:00Guitar Hero 19:00 Aisialdi karpa

Lost Chords 22:00 E2 EskenatokiaContinuo Renacer 22:55 E1 EskenatokiaGuadalupe Plata 00:00 E2 EskenatokiaAtom Rhumba 01:20 E1 EskenatokiaOlarius&Brothers DJs 02:35 E2 Eskenatokia

3x3 Saskibaloia 16:00 Bernedoenea

Cuarto de Hora 20:30 E2 EskenatokiaThe Nekrobabies 21:20 E1 EskenatokiaLa Celula Durmiente 22:15 E2 EskenatokiaWillis Drummond 23:25 E1 EskenatokiaEl Columpio Asesino 00:35 E2 EskenatokiaLos Tiki Phantoms 02:00 E1 EskenatokiaMëther&Zacker DJs 03:20 E2 Eskenatokia

Skate txapelketa 17:00 Gernika Pasealekuko FrontoiaFiachras 22:00 E2 EskenatokiaLos Teleplasticos 22:55 E1 EskenatokiaAinara Legardon 00:00 E2 EskenatokiaGrises 01:10 E1 EskenatokiaPi&Marian DJs 02:20 E2 Eskenatokia

Laburmetrai Emanaldia 19:00 Aisialdi KarpaJazpanaokea 22:00 BernedoeneaArgazki rallyaren amaiera

27

Page 28: Librillo JazpanaFest
Page 29: Librillo JazpanaFest
Page 30: Librillo JazpanaFest
Page 31: Librillo JazpanaFest

BERNEDOENEA

31

Page 32: Librillo JazpanaFest