irakur basoa lh5,6

7
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangoza zangoza zangoza zangozan Zangozako Ikastola Badoluengo, 15 31400 Zangoza 948 870919 nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org IKASTOLA ZANGOZAKO IKASTOLA ETAPA Lehen Hezkuntza MAILA 5. eta 6. maila UNITATEA NAFARROA OINEZ 14 ARLOA Ingurune GENEROARI DAGOKIONEZ AZALPEN TESTU SEKUENTZIA FORMARI DAGOKIONEZ 1. Azalpena X 1. Narratiboa X 1. Jarraia X 2. Narrazioa 2. Deskriptiboa 2. Etena 3. Argudioa 3. Argudiozkoa 3. Mistoa 4. ... 4. ... 4. Anizkoitza NONDIK ATERATA TESTUA: oinezbasoa.org TESTUA Oinez Basoa Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) bultzatutako proiektua da.Proiektu hau 2008an sortu zen, orain arte hiru proiektu sortu ditugu: mendebaldeko baso bat Arbizun, baso mediterranear bat Tafallan eta erribera baso bat Tuteran. Beraz, Zangozako ikastolak bultzatuko duen proiektua laugarrena izanen da. Gure lehendabiziko helburua hauxe da: "La Celada"-n kokatutako zabortegi zaharra birlandatzea. Lur honetan ez dago landarerik eta aldapatsua da, beraz, arazorik larriena da lurra erraz galtzen duela. Gainera, materia organiko eta osagai kutsagarri gehiegi dauzka, eta horrek ekosistemari kalte egiten dio gasak eta lixibiatuak askatzen direlako. Bertan, landatuko diren landareen sustraiek lan handia egingo dute lurraren garbiketaren alde. Bazter horren basoberritzeak lur emankor gehiagoren galera saihestuko luke, eta lur horren berreskurapena ekarriko luke, ingurumenaz gozatzeko. Gure bigarren proiektua Pastorizan baso jangarri bat sortzea da. Baso honetan, funtzio anitzetako landareak daude izurriak kontrolpean izateko eta lurraren emankortasuna areagotzeko. Horrek guztiak eragingo du elikagaien egonkortzean, baita espezieen arteko lankidetza naturala eta dependentzia handitzean ere. Gainera, gure herriaren tradizioarekin jarraituko dugu, Zangoza herri baratzaina eta nekazaria izan eta izaten delako, eta horrela gure eskualdeko zenbait produktu ohikoren BERRESKURATZEKO asmoari bultzada emango diogu, hala nola "San Roman" garaiko mertxikak, "kristau onaren" madariak, "cascabelillos" izeneko aranak, "talegueras" izeneko gereziak, irasagarrak, ale txikiko moskatela, zainzuri txikiak,

Upload: axun-urkia

Post on 03-Apr-2016

230 views

Category:

Documents

12 download

DESCRIPTION

OINEZ BASOA POTXINEN IKASGAIAK

TRANSCRIPT

Page 1: Irakur basoa lh5,6

esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn

Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15

31400 Zangoza — 948 870919

nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org

IKASTOLA ZANGOZAKO IKASTOLA

ETAPA Lehen Hezkuntza MAILA 5. eta 6. maila UNITATEA NAFARROA OINEZ 14 ARLOA Ingurune

GENEROARI DAGOKIONEZ

AZALPEN TESTU SEKUENTZIA

FORMARI DAGOKIONEZ

1. Azalpena X 1. Narratiboa X 1. Jarraia X 2. Narrazioa 2. Deskriptiboa 2. Etena 3. Argudioa 3. Argudiozkoa 3. Mistoa 4. ... 4. ... 4. Anizkoitza

NONDIK ATERATA TESTUA: oinezbasoa.org

TESTUA

Oinez Basoa Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) bultzatutako proiektua da.Proiektu

hau 2008an sortu zen, orain arte hiru proiektu sortu ditugu: mendebaldeko baso bat

Arbizun, baso mediterranear bat Tafallan eta erribera baso bat Tuteran. Beraz,

Zangozako ikastolak bultzatuko duen proiektua laugarrena izanen da.

Gure lehendabiziko helburua hauxe da: "La Celada"-n kokatutako zabortegi zaharra

birlandatzea. Lur honetan ez dago landarerik eta aldapatsua da, beraz, arazorik larriena

da lurra erraz galtzen duela. Gainera, materia organiko eta osagai kutsagarri gehiegi

dauzka, eta horrek ekosistemari kalte egiten dio gasak eta lixibiatuak askatzen direlako.

Bertan, landatuko diren landareen sustraiek lan handia egingo dute lurraren

garbiketaren alde. Bazter horren basoberritzeak lur emankor gehiagoren galera

saihestuko luke, eta lur horren berreskurapena ekarriko luke, ingurumenaz gozatzeko.

Gure bigarren proiektua Pastorizan baso jangarri bat sortzea da. Baso honetan, funtzio

anitzetako landareak daude izurriak kontrolpean izateko eta lurraren emankortasuna

areagotzeko. Horrek guztiak eragingo du elikagaien egonkortzean, baita espezieen

arteko lankidetza naturala eta dependentzia handitzean ere.

Gainera, gure herriaren tradizioarekin jarraituko dugu, Zangoza herri baratzaina eta

nekazaria izan eta izaten delako, eta horrela gure eskualdeko zenbait produktu

ohikoren BERRESKURATZEKO asmoari bultzada emango diogu, hala nola "San Roman"

garaiko mertxikak, "kristau onaren" madariak, "cascabelillos" izeneko aranak,

"talegueras" izeneko gereziak, irasagarrak, ale txikiko moskatela, zainzuri txikiak,

Page 2: Irakur basoa lh5,6

esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn

Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15

31400 Zangoza — 948 870919

nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org

"burdineko" sagarrak, Zangozako eskarola, garnatxa-mahatsa, …eta nola ez, "de medio

palo" edo "kaparrona" izeneko potxak.

Basoa-Hegazti proiektuak inguruarekiko sentiberatasuna sustatu nahi du, hegazti mota

ezberdinei babesa emanez eta Irati eta Aragoi ibaien inguruan, Zangoza eta bere

eskualdean, habiak jartzeko baldintzak hobetuz.

Horretarako, habi mota ezberdinak jartzea proposatzen da: hegazti txiki

intsektujaleentzat, harraparientzat eta saguzarrentzat.

Basoa-Hegazti proiektu honetan, BERRESKURATZEAREN ideia argia ere existitzen da.

Bakarrik gure inguruan agertzen diren eta arriskuan dauden bi espezie bizirauten

laguntzeko aukera dugu.

Zangozarrak Nyctalus noctula (Nóctulo mediano) espezieko saguzar kolonia txiki bat

dugu bizikide. Tamaina handiko saguzar bat da, oso garrantzitsua intsektu izurriak

kontrolatzeko orduan. Habi artifizialak jartzeak haien kopurua handiagotzen lagundu

dezake, saguzar hauen kopurua oso murritza baita iberiar penintsulan, (Iruñean eta

Aranjuezen bakarrik aurkitzen ditugu beste kolonia batzuk).

Bestalde, Jabierren eskualdean oso urria den landare bat aurkitu izan da, "Colutea

arborescens". Gure baso jangarrian espezie honetako landareak jartzeak desagertzeko

arriskuan dagoen tximeleta bat, "lolana iola", eskualdean finkatzen lagundu dezake.

Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak 1. Ezagutzen duzu Oinez Basoa proiektua?

2. Joan zaitez Oinez Basoa web gunera eta aztertu hor agertzen dena.

3. Kokatu Nafarroako mapa batean Arbizu, Tafalla eta Tutera

Page 3: Irakur basoa lh5,6

esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn

Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15

31400 Zangoza — 948 870919

nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org

Irakurri baino lehen eta bitartean lantzeko jarduerak 4. Irakurri bitartean, idatzi ulertzen ez dituzun hitzak; ondoren, saiatu

testuinguruarengatik esanahia ateratzen edo bestela hiztegian begiratu.

.............................................................................................................

............................................................................................................. 5. Irakurtzen ari zaren bitartean web gunea irekita baduzu eta zuhaitzen irudiak

begiratzen badituzu hobeto uler dezakezu.

Page 4: Irakur basoa lh5,6

esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn

Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15

31400 Zangoza — 948 870919

nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org

Irakurri ondoren lantzeko jarduerak

Identifikatu 6. Zein hiru helburu ditu Zangozako Oinez Basoak? 7. Esan egia (E) ala gezurra (G) diren esaldi hauek:

..... Zangozako basoa Oinez Basoak bultzatutako laugarren proiektua izanen da.

...... Lehenengo proiektua Arbizun izan zen 2008an.

...... ..Zabortegi zaharra Pastorizan birlandatuko da.

...... Basoa-Hegazti proiektuak babesa emanen die Irati eta Ebro inguruan dauden hegaztiei.

8. Lotu gezien bitartez izen bakoitza dagokionarekin.

San Roman landarea

Colutea arborescens gerezia

Nyctalus noctula tximeleta

kaparrona mertxika

Taleguera potxa

lolana iola saguzar

Interpretatu 9. Zein izenburu jarriko zenioke testuari?

.............................................................................................................

............................................................................................................. 10. Testuak lau paragrafo nagusi ditu. Lehenengoan Oinez Basoaren sarreratxo bat

duzu . Adierazi beste hirutan dauden ideia nagusiak.

Page 5: Irakur basoa lh5,6

esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn

Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15

31400 Zangoza — 948 870919

nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org

• 11. Adieraziko zenuke zure hitzekin ze nolako lana egingo duten sustraiek

birlandatutako basoan?

12. Zure ustez, zenbat urte izanen dituzu zuk baso jangarritik fruituak dastatu ahal izateko?

.............................................................................................................

............................................................................................................. 13. Noctylus saguzarra babesteko gordelekuak jarriko direla dio testuak, zergatik uste

duzu saguzar hau babestea komeni dela?

.............................................................................................................

.............................................................................................................

Antolatu 14. Hiru esaldi beltzez daude testuan, zergatik uste duzu daudela beltzago?

.............................................................................................................

.............................................................................................................

.............................................................................................................

.............................................................................................................

Page 6: Irakur basoa lh5,6

esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn

Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15

31400 Zangoza — 948 870919

nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org

15. Irakurri ideia hauek eta lotu dagokion paragrafo zenbakiarekin:

Izenburua Paragrafo zbkia.

Hegazti mota desberdinei babesa eman nahi zaie. 1

Arbizun mendebaldeko basoa eraiki zen. 3

Gure eskualdeko hainbat produktu berreskuratzeko asmoa. 2 Arazorik larriena lurra erraz galtzen dela da. .4

16. Zein testu mota da: deskribapena, narrazioa, azalpena, argudioa...? Zergatik?

Balioetsi 17. Proiektuko hiru helburuetatik, zein gustatzen zaizu gehien? Zergatik?

.............................................................................................................

.............................................................................................................

.............................................................................................................

18. Babestuko al duzu zuhaitz edo gordelekuren bat aurtengo Oinez Basoa proiektuan?

Page 7: Irakur basoa lh5,6

esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn

Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15

31400 Zangoza — 948 870919

nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org

Zein da babestuko duzuna. Zergatik?

19. Sortu gai honi buruzko kartel egokia.