izenaduba basoa - mungialdeko behargintza

2
IZENADUBA BASOA “El bosque de IZENADUBA” Izenaduba Basoa Euskal Herriko lehenengo parke mitologikoa da. Izenaduba Basoa “Izena duen guztia, ba da” esaeratik dator. Olentzero, galtzagorriak, Mari, lamiak, Teiletako Mari, Basajauna, Tartalo…pertsonai guzti hauen eskutik heldu eta umeek natura, euskal mitologia eta ohiturak ezagutzea eta ondo pasatzea dira gure parkearen erronka nagusiak. Landetxo Goikoa orain Olentzero eta bere lagunen etxe magikoa da. Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk zaharrena da (XVI. mendekoa) eta garaiko bakarrenetarikoa. Baserria kontu handiz berreraikia izan zen, sortu zutenen eraikitze- teknikak jarraituz. Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura, ohitura zahar eta kondairei buruz ikasiko dute joko interaktibo eta teknologia berrien bidez. Punta-puntako teknologia XVI. mendeko baserrian. Landetxo Baserriak erakusketa ezberdinak eskaintzen ditu: baserriaren eraikuntzaren eta dituen berezitasunen inguruan, baserriaren berreraikitzearen inguruan eta antzineko siniskera eta tradizioen inguruan LANDETXO GOIKOA. Olentzeroren Baserria. ERAKUSKETAK

Upload: others

Post on 27-Oct-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: IZENADUBA BASOA - Mungialdeko Behargintza

IZENADUBA BASOA “El bosque de IZENADUBA”

Izenaduba Basoa Euskal Herriko lehenengo parke mitologikoa da. Izenaduba Basoa “Izena duen guztia, ba da” esaeratik dator.

Olentzero, galtzagorriak, Mari, lamiak, Teiletako Mari, Basajauna, Tartalo…pertsonai guzti hauen eskutik heldu eta umeek natura, euskal mitologia eta ohiturak ezagutzea eta ondo pasatzea dira gure parkearen erronka nagusiak.

Landetxo Goikoa orain Olentzero eta bere lagunen etxe magikoa da.

Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk zaharrena da (XVI.mendekoa) eta garaiko bakarrenetarikoa. Baserria kontu handiz berreraikia izan zen, sortu zutenen eraikitze-teknikak jarraituz.

Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura, ohitura zahar eta kondairei buruz ikasiko dute joko interaktibo eta teknologia berrien bidez.

Punta-puntako teknologia XVI.mendeko baserrian.

Landetxo Baserriak erakusketa ezberdinak eskaintzen ditu: baserriaren eraikuntzaren eta dituen berezitasunen inguruan, baserriaren berreraikitzearen inguruan eta antzineko siniskera eta tradizioen inguruan

LANDETXO GOIKOA. Olentzeroren Baserria. ERAKUSKETAK

Page 2: IZENADUBA BASOA - Mungialdeko Behargintza

3D SIMULAGAILUA

Mari Teiletako Euskal Herriko hortzak jasotzeaz arduratzen da. Hauek izarretan bihurtzen ditu baina bat-batean hortz bat Galtzagorri batek lapurtzen dio. Plataforma mugikorraren bitartez eta 3D betaurrekoak jantzita, ume eta helduek Mari Teiletakori bere altxorra berreskuratzen lagunduko diote. Haur eta nagusientzako aukera paregabea 3D esperientzia berri bat bizitzeko.

KANPOKO ATRAKZIO TEMATIZATUAK

6000 m2ko atrakzio tematizatuak (Mariren koba, Laberintoa, Tartalo eta haritz magikoa…) ume eta helduak euskal mitologiaz blai irteteko bidea.

Belaunaldi ezberdinak pertsonai mitologikoak, istorioak eta Euskal Herriko kontuak elkarrekin ezagutzeko aukera paregabea.

IZENADUBA BASOA “El bosque de IZENADUBA”

BISITA GIDATUAK ETA DIDAKTIKOAK

Bisitak gida batek lagunduta izango dira.

ORDUTEGIAAstean zehar ASTELEHENETIK OSTIRALERA ikastetxe, elkarte eta taldeentzako bisita gidatuak.

Asteburuetan, jai egunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako bisitak. Bisita orduak kontsultatu.

PREZIOAK

•0-2 urteak ...................... 0 €

•3-14 urteak .....................7 €

•Helduak .........................9 €*

*(7€ laguneko minimo 20 pertsoneko taldeentzat)

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Tel: 946740061 [email protected] www.izenaduba.comTodo lo que tiene nombre, existe.Todo lo que tiene nombre, existe.