basoa. metxe egiguren

12
BASOA Sarrera Ikasturte hasiera da eta bederatzi ume ditut gelan: bost urteko bi eta lau urteko zazpi. Hizkuntza idatziaren lanketa gogoan, umeak beren hipotesiak erabiltzen ikustea oso pozgarria zait eta lasai-lasai hasi nahi dut kurtsoa: hitzak idazteko lanak prestatuko ditut eta beraiek dakiten bezala idazteko eskatuko diet, dakiten hori oso garrantzitsua eta baliagarria dela adierazi nahi baitiet idazten badakitela senti dezaten. Gainera, irakurketa lantzeak idazketan duen eraginaz oharturik, gai baten inguruko irakurketa-saio laburrak egingo ditugu sarri-sarri; hori bai, talde handian, elkarrekin ikasten dugu eta ondoen. Zer dela eta gai hau? Batzuetan umeekin sortzen diren elkarrizketek ematen didate pista gai bat aukeratzeko garaian eta oraingoan ere horrelaxe gertatu zen. Ipuin asko eta asko basoan girotuta daude: Neu naiz ederrena, Hiru txerritxoak, Zazpi antxumeak…Otsoa azaltzen da ipuin horietan guztietan eta horietxek dira umeei gehien gustatzen zaizkienak, behin eta berriz kontatu behar izaten ditugunak. Otsoak erakartzen ditu umeak; mendira joan eta ikusi egiten dute, batzuk baita harrapatu ere, amets egiten dute berarekin… Aita batek esan zidan bere semeak sarri-sarri egiten zuela amets otso eta azeriekin eta beldurtu bezainbeste erakartzen zutela animalia horiek. Hori entzunda, basoaren inguruko lanketa egitea erabaki nuen eta horren inguruan arlo batzuk landu: hizkuntza, matematika, plastika eta ingurunea. Definizioa Hasiera emateko, ipuina entzun ondoren kontu-kontari hasi gara: non bizi da otsoa? Gure etxe ondoko basoan ba ote dago otsorik? Zer dago? Joaten al zarete basora? Norekin?... Basoa aipatzean zer bizipen datorkien gogora elkarri kontatzea nahi dut, ume hauen inguruan baitago basoa. Elkarrizketa horretan definitu dugu basoa; pentsatzen nuen jakingo zutela, baina dakiten hori hitzetan jartzea nahi nuen, hitzez eta irudiz adieraztea eta marraztu egin dugu:

Upload: eskolatxikiak-eskolatxikiak

Post on 08-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: BASOA. Metxe Egiguren

BASOA Sarrera

Ikasturte hasiera da eta bederatzi ume ditut gelan: bost urteko bi eta lau

urteko zazpi.

Hizkuntza idatziaren lanketa gogoan, umeak beren hipotesiak erabiltzen

ikustea oso pozgarria zait eta lasai-lasai hasi nahi dut kurtsoa: hitzak

idazteko lanak prestatuko ditut eta beraiek dakiten bezala idazteko

eskatuko diet, dakiten hori oso garrantzitsua eta baliagarria dela adierazi

nahi baitiet idazten badakitela senti dezaten.

Gainera, irakurketa lantzeak idazketan duen eraginaz oharturik, gai baten

inguruko irakurketa-saio laburrak egingo ditugu sarri-sarri; hori bai, talde

handian, elkarrekin ikasten dugu eta ondoen.

Zer dela eta gai hau?

Batzuetan umeekin sortzen diren elkarrizketek ematen didate pista gai bat

aukeratzeko garaian eta oraingoan ere horrelaxe gertatu zen.

Ipuin asko eta asko basoan girotuta daude: Neu naiz ederrena, Hiru txerritxoak, Zazpi antxumeak…Otsoa azaltzen da ipuin horietan guztietan

eta horietxek dira umeei gehien gustatzen zaizkienak, behin eta berriz

kontatu behar izaten ditugunak.

Otsoak erakartzen ditu umeak; mendira joan eta ikusi egiten dute, batzuk

baita harrapatu ere, amets egiten dute berarekin… Aita batek esan zidan

bere semeak sarri-sarri egiten zuela amets otso eta azeriekin eta beldurtu

bezainbeste erakartzen zutela animalia horiek.

Hori entzunda, basoaren inguruko lanketa egitea erabaki nuen eta horren

inguruan arlo batzuk landu: hizkuntza, matematika, plastika eta ingurunea.

Definizioa

Hasiera emateko, ipuina entzun ondoren kontu-kontari hasi gara: non bizi da

otsoa? Gure etxe ondoko basoan ba ote dago otsorik? Zer dago? Joaten al

zarete basora? Norekin?... Basoa aipatzean zer bizipen datorkien gogora

elkarri kontatzea nahi dut, ume hauen inguruan baitago basoa.

Elkarrizketa horretan definitu dugu basoa; pentsatzen nuen jakingo zutela,

baina dakiten hori hitzetan jartzea nahi nuen, hitzez eta irudiz adieraztea

eta marraztu egin dugu:

Page 2: BASOA. Metxe Egiguren

1. arbelean denon artean

2. orrian banaka

Argazkiak ikusi ondoren, zuhaitzak marrazten ikasi dugu.

Basora irteera

Eskolako leihotik ikusten

da basoa. Inguruan

ibilalditxoak egiteko

ohitura daukagu; gainera,

udazkenean zorroren bat

hartuta joan ohi gara

gaztainak edo intxaurrak

biltzeko asmoz. Oraingoan

basora joango gara eta

basoari buruzko

erakusketa jarri nahi

badugu, bertako gauzak

ekarri beharko ditugu.

Page 3: BASOA. Metxe Egiguren

Abiatu aurretik zer aurkituko ote dugun aipatu dugu. Poltsak hartu eta

atera gara.

Ez pentsa erraza denik baso polit batera iristea, baina ohiko ibilbidetik

atera gara eta umeak pozik

ibili dira.

Basoko bidean gabiltzala,

ikusten denari buruzko

galderak eta aipamenak

egiten hasi naiz; baita

argazkiak ateratzen ere.

Izen asko ez dituztela

ezagutzen oharturik,

hiztegiaren lanketari

tartea eskeintzea erabaki

dut eta, beraz, aurretik

prestaturiko unitate

didaktikoa aldatu behar izan dut.

Irteerari buruzko hormirudia

Argazkiak lagungarriak izan dira ikusitakoari buruz hitz egiteko. Ibilaldian

ikusitakoak ez ahazteko, hormirudia egingo dugu: denon artean osatu eta

pasiluko horman jarri dugu eskola osoarentzat.

Idazketa lana bikoteka egin dute: bikote bakoitzak arkatz bakarra hartu du

eta bere hipotesien arabera idatzi du argazkian zer ikusten den; txandak

egiteko eskatu diet, lana biena izan dadin.

Page 4: BASOA. Metxe Egiguren

Basoko erakusketa

Basoan ikusitako hainbat elementu bildu

ditut mendira joan naizen batean: larra,

garoa, goroldioa, zuhaitz jaioberriak,

adar zaharrak, orbela, pago ezkurrak…

eta erakusketa jarri dugu izenak ondoan

dituztela. Izenak idaztean, hormirudia

egitean bezala egin dute lan.

Zuhaitzak falta dira erakusketan. Nolakoak izan ohi dira? Altuak=luzeak,

bajuak=motzak, lodiak, meheak, gazteak, zaharrak… basoen argazkietan

ikusi ditugu zuhaitz desberdinak.

Zuhaitzak egin ditugu lego piezekin: ikasleak bikoteka jarri, dadoa bota eta bertan adierazten den

adina pieza hartu dorrea=zuhaitza osatzeko. Bukaeran, zuhaitzak seriatu

ditugu altueraren arabera.

Page 5: BASOA. Metxe Egiguren

Ondoko egunetan, altuera eta luzeraren inguruko lanketa txikia egin dugu

gelan daukagun materiala erabiliz: makilak eta botilak.

Ikasleak konparatu dira altueraren arabera. Neurtu eta apuntatu egin

ditugu gelako atean daukagun metroaren ondoan hurrengo batean gaiari

heltzeko.

Zuhaitzak basoan

Zuhaitzik gabeko basorik ez

dagoenez, geuk egin ditugu:

kartoizko materialen artetik,

zuhaitz enbor itxurako piezak

aukeratu ditugu, tutuak hain zuzen

ere. Adarrak erantsi eta margotu

ondoren, erakusketan jarri ditugu.

Page 6: BASOA. Metxe Egiguren

Animaliak basoan

Ikusten erraza ez bada ere, badakigu animalia

batzuk bertan dutela bizilekua; baina zein bizi

da basoan? Ikasleak bikoteka jarri dira

animalia zerrenda idazteko; horretarako,

isiltasuna garrantzitsua da elkarri ez

eragozteko eta bikote bakoitza gelako leku

batean jarri da bere zerrenda idazten.

Page 7: BASOA. Metxe Egiguren

Bukaeran, denok elkartu eta zerrenda bateratua osatu dugu: niri diktatu

dizkidate izenak txandaka. Izen gehiago ere bururatu zaizkie eta zerrenda

luzea osatu dugu (erraza da animaliekin interesa piztea!)

Irakurketa lantzeko jarduerak animalien izen eta argazkiekin: ia egunero,

talde osoak batera lan egin du irakurketa-saioetan:

• alde batean argazkia eta bestean izena daukaten txartelekin:

o irudia ahozpez jarri eta animalia jakin bat bilatzeko eskatu edo

alderantziz, zein animalia ikusi nahi duen galdetu bistaratu

aurretik

• argazkien eta izenen txartelak aparte eta basoen argazkiak:

o argazkiari izena egokitu

o izenari argazkia egokitu

(argazkiak)

Ariketa askotan, ikasleari izen hori jartzen duela nola konturatu den

galdetu diot bere ezagutza besteekin konparti dezan. Ezinean dabilenari

laguntza eskeintzeko esan diet denon artean ikasteko.

Page 8: BASOA. Metxe Egiguren

Normalean hitzaren hasierako hizkian bakarrik fijatzen dira; beste jauzi

bat eman dezaten, berdin hasten diren hitzak elkarren ondoan jartzen

dizkiet eta, berdin hasten direnez, gehiago fijatu behar dutela esan.

Jarduera zein eratakoa den ikasi ondoren, euren kasa jarduteko moduan

dira edozein tartetan.

Hitzen arteko konparazio kualitatiboak ere egin ditugu.

Fitxak ere egin dituzte banaka: animalien izenak eman marrazkiak

pegatzeko.

Idazketa lantzeko jarduerak

Erakusketan animalien irudiak jarri dituzte izenak idatzita. Izenen idazketa

bikoteka egin dute eta

euren hipotesien arabera,

hau da, beraiek dakiten

ondoen, belarriak esaten

diena kontutan hartzeko

adierazten diet.

Fitxak ere prestatu

dizkiet izenak idazteko.

Hasi aurretik, talde

handian prestatu dugu:

izena esan, zenbat hizki

jarri behar dituzten

kontrolatzeko silaba

Page 9: BASOA. Metxe Egiguren

adina txalo jo edo behatzak luzatu, belarriak zer entzuten duen konturarazi

(hasierako hizkia behinik behin)… Idazketa saioan aldamenekoa ez

nahasteko isilik jardun behar dugula gogora erazi eta lanari ekin diote.

Saioren batean, ikasle batek bukatu ondoren beste ikasleren batena

irakurtzeko esan diot elkarri hobetzeko iradokizunak ematearren eta sortu

dira interakzio politak.

Gero, niri irakurri didate idatzitakoa eta momentu horretan ere konturatu

dira hizkiren bat falta dela, edo sobratu, edo ez duela idatzi esaten eta

entzuten ari den hori (A bukaeran, adibidez)

5 urteko ikasleei gehiago eskatzen saiatzen naiz: ia hizki guztiez

idaztearren, erreferentzi-hitzekin osatutako hiztegia erabili dute behar

dutena bertan bilatzeko.

Animalien hormirudia

Erakusketako animalien argazkiak eta izenak txiki samarrak dira eta

hormirudia egitea proposatu diet. Oraingoan, izenak irakurtzeko erabiltzen

ditugun txartelen artean bilatu dituzte eta kopiatu.

Txantxangorria

Lan guztian zehar hitzetara mugatu gara eta testuren bat landu eta

esaldiak idazten jarri nahi nituenez, txantxangorriaren inguruko azalpen

testua idaztea erabaki dut. Jarraitu ditugun pausoak ondorengoak izan dira:

o Hasiera gisa: leihoa zabaltzen dugunean, batzuetan, txori baten

kantua entzuten dugu, txantxangorriarena hain zuzen ere. Non bizi

ote da? Nola?

o Dakitena eta zalantzan dutena jaso: nik apuntatu ditut ideak orri

handian

o Zalantzan duguna argitzeko non begiratuko dugu? Informazio iturriez hitz egin.

o Mantangorria gehigarriko erreportajean azaltzen den informazioa

irakurri. o Ikasi duguna ez ahaztearren, hormirudian jasotzea proposatu. Hori

osatuko duten puntuak erabaki eta lanerako bikoteak osatu

(oraingoan neuk)

Page 10: BASOA. Metxe Egiguren

o Gidoiko puntuak banatu (ikasleek erabaki dute zertaz idatzi nahi

duten) eta idazten hasi aurretik, zer jarriko duten erabaki (nik orri

zahar batean apuntatzen dut ez ahaztearren)

o Testua idatzi: idazketa txandak beraiek egiten dituzte. o Nik izenburuak idatzi ditut eta argazkiak prestatu

o Hormirudia osatu: testu bakoitzari zein izenburu eta zein argazki

dagozkion erabaki eta pegatu.

Olentzero basoan

Abendua aurrera doa eta hasi gara Olentzero kontuak entzuten. Basoan

jarri dut panpina eta zertan ari den galdetu diet. Ikasleek badakite ikazkina

dela eta egurrarekin egiten duela ikatza. Ikatza egiteko prozesua erakutsi

diet Mantangorria gehigarriko marrazkiak erabiliz.

Page 11: BASOA. Metxe Egiguren

Lanaren azalpena

Lana bukatutzat eman ondoren, talde handian bildu eta zer ikasi dugun

aipatu dugu denon artean.

Egindakoa bikaina geratu da eta ikasle txikienak etorri dira ikustera. Lana

besteei erakustea gustuko dutenez, azalpena prestatzea erabaki dugu.

Nire asmoa txikienei eta LHko 1. ziklokoei bakarrik azaltzea bazen ere, nori

azaldu nahi zioten galdetzea erabaki nuen arrisku guztiekin. Eskolako denei

erakustea erabaki zuten; ondoren, zer esan eta nola esan entsaiatu dugu.

Azalpena: entsaioak ondo joan dira baina azalpen garaian, gauzak ez dira

atera nik nahi bezala: ikasleren bat harrotu egin da, beste batzuk jolasean

hasi dira, txandak ahaztu… Irakasle batek bideoz grabatu duenez,

grabazioan ikusi dugu zer gertatu den eta azalpenak eskatzen duen

seriotasunaz hitz egin dugu.

Txosten banaketa:

Ikasle bakoitzak egindako lan guztia biltzen duen txostena jaso du.

Ebaluazioa

Proiektua ebaluatzeko garaian, orokorrean umeak gustura ikusi ditut

jarduera desberdinetan. Egin zitezkeenak ugari dira gaiak aukera ugari

ematen dituelako: basoko lanak lehen eta orain, egurrezko gauzak…

Irakurketa eta idazketa lantzeko lanetan umeen aurrerapena nabaria izan

da eta ariketa bakoitzean ikus ahal izan dut. Irakurketa-saioetan hizkiei

buruz asko ikasi dutela konturatu naiz eta ikasitako hori idazteko garaian

erabili dutela.

Dena dela, behaketa froga banaka pasatzean beti jaso ohi dut sorpresaren

bat eta gai honekin lotutakoa pasa diet. Espero bezala, ez da alferrikakoa

izan.

ONDORIOA

Gaiaren zabaltasuna dela eta egin gabe geratu direnak alde batera utzita

gauza onekin geratuko naiz. Arlo desberdinetako jarduerak eginez osatu

dugu erakusketa eta polita geratu dela entzun dugu. Interesgarria izan da

talde handian egin ditugun lanak eta baita binaka eta banaka egin dituztenak

ere: elkarrekin eta elkarri lagunduz lan egin ahal izan dute; isilik, norbere

belarriak entzuten duena kontutan hartuz idazten ikasi dute…

Page 12: BASOA. Metxe Egiguren

Sarreran aipatu dudan bezala, bakoitzak berak dakien ondoen idatz ahal

izan du askatasun osoz eta ikasturteari hasiera ona eman izanaren inpresioa

geratu zait.