Download - Irakur basoa lh5,6
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn
Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15
31400 Zangoza — 948 870919
nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org
IKASTOLA ZANGOZAKO IKASTOLA
ETAPA Lehen Hezkuntza MAILA 5. eta 6. maila UNITATEA NAFARROA OINEZ 14 ARLOA Ingurune
GENEROARI DAGOKIONEZ
AZALPEN TESTU SEKUENTZIA
FORMARI DAGOKIONEZ
1. Azalpena X 1. Narratiboa X 1. Jarraia X 2. Narrazioa 2. Deskriptiboa 2. Etena 3. Argudioa 3. Argudiozkoa 3. Mistoa 4. ... 4. ... 4. Anizkoitza
NONDIK ATERATA TESTUA: oinezbasoa.org
TESTUA
Oinez Basoa Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) bultzatutako proiektua da.Proiektu
hau 2008an sortu zen, orain arte hiru proiektu sortu ditugu: mendebaldeko baso bat
Arbizun, baso mediterranear bat Tafallan eta erribera baso bat Tuteran. Beraz,
Zangozako ikastolak bultzatuko duen proiektua laugarrena izanen da.
Gure lehendabiziko helburua hauxe da: "La Celada"-n kokatutako zabortegi zaharra
birlandatzea. Lur honetan ez dago landarerik eta aldapatsua da, beraz, arazorik larriena
da lurra erraz galtzen duela. Gainera, materia organiko eta osagai kutsagarri gehiegi
dauzka, eta horrek ekosistemari kalte egiten dio gasak eta lixibiatuak askatzen direlako.
Bertan, landatuko diren landareen sustraiek lan handia egingo dute lurraren
garbiketaren alde. Bazter horren basoberritzeak lur emankor gehiagoren galera
saihestuko luke, eta lur horren berreskurapena ekarriko luke, ingurumenaz gozatzeko.
Gure bigarren proiektua Pastorizan baso jangarri bat sortzea da. Baso honetan, funtzio
anitzetako landareak daude izurriak kontrolpean izateko eta lurraren emankortasuna
areagotzeko. Horrek guztiak eragingo du elikagaien egonkortzean, baita espezieen
arteko lankidetza naturala eta dependentzia handitzean ere.
Gainera, gure herriaren tradizioarekin jarraituko dugu, Zangoza herri baratzaina eta
nekazaria izan eta izaten delako, eta horrela gure eskualdeko zenbait produktu
ohikoren BERRESKURATZEKO asmoari bultzada emango diogu, hala nola "San Roman"
garaiko mertxikak, "kristau onaren" madariak, "cascabelillos" izeneko aranak,
"talegueras" izeneko gereziak, irasagarrak, ale txikiko moskatela, zainzuri txikiak,
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn
Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15
31400 Zangoza — 948 870919
nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org
"burdineko" sagarrak, Zangozako eskarola, garnatxa-mahatsa, …eta nola ez, "de medio
palo" edo "kaparrona" izeneko potxak.
Basoa-Hegazti proiektuak inguruarekiko sentiberatasuna sustatu nahi du, hegazti mota
ezberdinei babesa emanez eta Irati eta Aragoi ibaien inguruan, Zangoza eta bere
eskualdean, habiak jartzeko baldintzak hobetuz.
Horretarako, habi mota ezberdinak jartzea proposatzen da: hegazti txiki
intsektujaleentzat, harraparientzat eta saguzarrentzat.
Basoa-Hegazti proiektu honetan, BERRESKURATZEAREN ideia argia ere existitzen da.
Bakarrik gure inguruan agertzen diren eta arriskuan dauden bi espezie bizirauten
laguntzeko aukera dugu.
Zangozarrak Nyctalus noctula (Nóctulo mediano) espezieko saguzar kolonia txiki bat
dugu bizikide. Tamaina handiko saguzar bat da, oso garrantzitsua intsektu izurriak
kontrolatzeko orduan. Habi artifizialak jartzeak haien kopurua handiagotzen lagundu
dezake, saguzar hauen kopurua oso murritza baita iberiar penintsulan, (Iruñean eta
Aranjuezen bakarrik aurkitzen ditugu beste kolonia batzuk).
Bestalde, Jabierren eskualdean oso urria den landare bat aurkitu izan da, "Colutea
arborescens". Gure baso jangarrian espezie honetako landareak jartzeak desagertzeko
arriskuan dagoen tximeleta bat, "lolana iola", eskualdean finkatzen lagundu dezake.
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak 1. Ezagutzen duzu Oinez Basoa proiektua?
2. Joan zaitez Oinez Basoa web gunera eta aztertu hor agertzen dena.
3. Kokatu Nafarroako mapa batean Arbizu, Tafalla eta Tutera
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn
Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15
31400 Zangoza — 948 870919
nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org
Irakurri baino lehen eta bitartean lantzeko jarduerak 4. Irakurri bitartean, idatzi ulertzen ez dituzun hitzak; ondoren, saiatu
testuinguruarengatik esanahia ateratzen edo bestela hiztegian begiratu.
.............................................................................................................

............................................................................................................. 5. Irakurtzen ari zaren bitartean web gunea irekita baduzu eta zuhaitzen irudiak
begiratzen badituzu hobeto uler dezakezu.
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn
Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15
31400 Zangoza — 948 870919
nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak
Identifikatu 6. Zein hiru helburu ditu Zangozako Oinez Basoak? 7. Esan egia (E) ala gezurra (G) diren esaldi hauek:
..... Zangozako basoa Oinez Basoak bultzatutako laugarren proiektua izanen da.
...... Lehenengo proiektua Arbizun izan zen 2008an.
...... ..Zabortegi zaharra Pastorizan birlandatuko da.
...... Basoa-Hegazti proiektuak babesa emanen die Irati eta Ebro inguruan dauden hegaztiei.
8. Lotu gezien bitartez izen bakoitza dagokionarekin.
San Roman landarea
Colutea arborescens gerezia
Nyctalus noctula tximeleta
kaparrona mertxika
Taleguera potxa
lolana iola saguzar
Interpretatu 9. Zein izenburu jarriko zenioke testuari?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 10. Testuak lau paragrafo nagusi ditu. Lehenengoan Oinez Basoaren sarreratxo bat
duzu . Adierazi beste hirutan dauden ideia nagusiak.
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn
Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15
31400 Zangoza — 948 870919
nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org
•
•
• 11. Adieraziko zenuke zure hitzekin ze nolako lana egingo duten sustraiek
birlandatutako basoan?
12. Zure ustez, zenbat urte izanen dituzu zuk baso jangarritik fruituak dastatu ahal izateko?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 13. Noctylus saguzarra babesteko gordelekuak jarriko direla dio testuak, zergatik uste
duzu saguzar hau babestea komeni dela?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
Antolatu 14. Hiru esaldi beltzez daude testuan, zergatik uste duzu daudela beltzago?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn
Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15
31400 Zangoza — 948 870919
nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org
15. Irakurri ideia hauek eta lotu dagokion paragrafo zenbakiarekin:
Izenburua Paragrafo zbkia.
Hegazti mota desberdinei babesa eman nahi zaie. 1
Arbizun mendebaldeko basoa eraiki zen. 3
Gure eskualdeko hainbat produktu berreskuratzeko asmoa. 2 Arazorik larriena lurra erraz galtzen dela da. .4
16. Zein testu mota da: deskribapena, narrazioa, azalpena, argudioa...? Zergatik?
Balioetsi 17. Proiektuko hiru helburuetatik, zein gustatzen zaizu gehien? Zergatik?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
18. Babestuko al duzu zuhaitz edo gordelekuren bat aurtengo Oinez Basoa proiektuan?
esan, izan, esan, izan, esan, izan, esan, izan, zangozazangozazangozazangozannnn
Zangozako Ikastola — Badoluengo, 15
31400 Zangoza — 948 870919
nafarroaoinez14 @zangoza-ikastola.org
Zein da babestuko duzuna. Zergatik?
19. Sortu gai honi buruzko kartel egokia.