anoeta basoa bizitzen erdigunera · basoa bizitzen erdigunera eskutuko haziak taldeak basogintzari...

8
Berrikuntzak eginda, zabalik da, berriro, Belauntzako pilotalekua 5.000 euroko inbertsioa eginda, udalak LED teknologiadun argiteria ezarri du, eta berriro margotu dute pilotalekuaren izena // 6 TAO zerbitzua mugikorraren bidez ordaindu ahal izango da Tolosan Mugipark aplikazioa jarri dute, herritarren eskura, aparkalekuen tramiteak errazteko asmoz; ez da TAOren paperezko agiririk inprimatu beharko // 2 ANOETA BASOA BIZITZEN ERDIGUNERA Eskutuko Haziak taldeak basogintzari buruzko ikerketa bat garatu du, Anoeta ikergai hartuta; lurraldearekiko kontrola berreskuratzeko beharraz ohartaraziz, bihar aurkeztuko dituzte ikerketaren emaitzak, herritarren aurrean // 3 JON MIRANDA LABAIEN Banda ultrazkarretik kanpo geratu izana salatu dute Bedaion Gipuzkoako Foru Aldundiak abiarazitako egitasmotik kanpo geratu da auzoa eta, besteak beste, interneteko konexio egokirik gabe daude // 5 OSTEGUNA 2019/04/11 7. urtea, 1.040. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Eskubaloiko jubenilak, Espainiako txapelketaren atarian Tolosa Eskubaloia taldeko kideek Alacanten jokatu beharko dute lehiako lehen fasea, datorren asteburuan, hiru norgehiagoka jokatuz // 7 Frontoia, margotuta. I. SAIZAR

Upload: others

Post on 04-Feb-2021

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • Berrikuntzakeginda, zabalikda, berriro,Belauntzakopilotalekua

    5.000 euroko inbertsioaeginda, udalak LEDteknologiadun argiteriaezarri du, eta berriromargotu dutepilotalekuaren izena //6

    TAO zerbitzuamugikorrarenbidez ordainduahal izango daTolosan

    Mugipark aplikazioa jarridute, herritarren eskura,aparkalekuen tramiteakerrazteko asmoz; ez daTAOren paperezko agiririkinprimatu beharko //2

    ANOETABASOA BIZITZEN ERDIGUNERAEskutuko Haziak taldeak basogintzari buruzko ikerketa bat garatu du, Anoetaikergai hartuta; lurraldearekiko kontrola berreskuratzeko beharraz ohartaraziz,bihar aurkeztuko dituzte ikerketaren emaitzak, herritarren aurrean //3

    JON M

    IRAN

    DA LA

    BAIEN

    Bandaultrazkarretikkanpo geratuizana salatudute Bedaion

    Gipuzkoako ForuAldundiak abiarazitakoegitasmotik kanpo geratuda auzoa eta, besteakbeste, interneteko konexioegokirik gabe daude //5

    OSTEGUNA2019/04/11

    7. urtea, 1.040. zenbakia107.6 fm

    www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

    Eskubaloikojubenilak,Espainiakotxapelketarenatarian

    Tolosa Eskubaloia taldekokideek Alacanten jokatubeharko dute lehiakolehen fasea, datorrenasteburuan, hirunorgehiagoka jokatuz //7

    Frontoia, margotuta. I. SAIZAR

  • 02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko apirilaren 11

    Jada mugikorrarekinordain daiteke TAOzerbitzua, TolosanParkimetroetako tramite guztiak egin daitezke, Mugiparkaplikazioa erabiliz; zerbitzua doakoa da, baina aparkalekuakreditu txartelarekin ordaindu behar da.

    Josu Artutxa Dorronsoro

    Martxoa amaieraz geroztik,abian da, Tolosan, TAO aparka-leku guneetan ordainketak mu-gikorrarekin egiteko sistema.Udalak jakinarazi duenez, era-biltzaileek, TAO makinetan egi-ten diren eragiketa guztiak mu-gikorretik egin ahal izango di-tuzte, aurrerantzean. TolosakoUdaltzaingoak nabarmenduduenez, herritarrek eta bisita-riek, «erosotasunean eta errazta-sunean» irabaziko dute, edononegonda ere, urrundik kudeatubaitaiteke zerbitzua, autora ber-taratzeko beharrik izan gabe,mugikorrean bertan.Mugipark aplikazioaren bitar-

    tez egin ahal izango dira tramiteguztiak. Android eta IOS siste-mentzako dago erabilgarri, etadoakoa da, baina ordainketa kre-ditu txartelaren bitartez egin be-har da. Honako urratsak jarraitubehar dira, zerbitzua erabiltze-ko: aplikazioa deskargatu; kon-tua sortu, helbide elektronikoaeta pasahitza ezarriz; autoarenedo autoen matrikulak sartu; etakontua kreditu txartel bati lotu. Zerbitzu horri esker, parkime-

    troetako tramite guztiak egindaitezke: ordainketa makinaerabili gabe egin; aparkatze den-bora luzatu edota uneko beha-rretara egokitu; isunak kudeatu,eta froga-agiriak eskuratu. Or-dainketa mugikorraren bitartezeginda, ez da kotxean ordainagi-

    ririk utzi beharko, TAO kudea-tzaileak matrikularen bitartezegiaztatuko baitu ordainketa.Bestalde, aplikazioak, aparka-

    menduaren berri ematen du, or-dutegiari edota ordainketa luza-tzeko aukerari buruz. Gainera,erabiltzaileak ordaindutakodenbora osoa erabiltzen ez badu,sistemak dagokion zenbatekoaitzuliko dio; alegia, aparkatzea-ren denbora zehatza ordaindukoda. Aplikazioan matrikula ezber-dinak ere sar daitezke, ordainke-tak egin ahal izateko.

    5ETIK 1EK, TXARTELAREKINIaz, 524.600 tramite egin zirenTAO zerbitzuan; hilero, batez-beste, 45.000. Martxoan izan zi-ren gehien: 48.000. Abuztuan,berriz, gutxien: 33.000. Gero etanabariagoa da, erabiltzaileek

    erosotasuna bilatzen dutela, era-giketa guztien %19,5 kreditutxartelarekin ordaindu baitzi-tuzten, eta %80,5 esku dirutan.Zalantzaren bat duenak, zerbi-tzua kudeatzen duen Gertek en-presarekin jarri beharko du ha-rremanetan, Rondilla kaleko bu-legora joz, 943 67 08 52ra deituz,edo [email protected] mezua idatziz.

    OROTARA, 5 TAO GUNEEgun, 5 eremutan banatzen daTolosako TAO zerbitzua, kolorezidentifikatuta, eta ezaugarri ez-berdinetako aparkalekuekin.Eremu gorrian, esaterako, berta-koek soilik dute ibilgailua uztekoaukera. Berdean, berriz, egun er-diz edo egun osoz utz daiteke.Urdinean, marroian eta zurian,hurrenez hurren, gehienez 4 or-duz, 2 orduz eta 20 minutuz egondaiteke ibilgailua. Eremu berde-ko eta urdineko zerbitzua doa-koa da, baina soilik bertako txar-tela dutenentzat. Azkenik, za-malanen gunea dago, horieidagokien ordutegitik kanpo,TAO eremua bihurtzen dena.

    Aurrerantzean, Mugipark aplikazioa erabiliz egin daiteke ordainketa. J. A.

    Hauteskundeetarakoinformazio guztiaeskuragarri, UdatenTOLOSA // Maiatzaren 26an Eu-ropako, Udaletako eta BatzarNagusietako hauteskundeak di-rela eta, ikusgai daude hautesle-zerrendak, Udaten, nahi duenakerreklamazioa jartzeko. Astele-henera bitarte egongo dira, aste-gunetan (07:15 -14:15). Errekla-mazio bat jartzeko, beharrezkoada indarrean dagoen NANa aur-keztea. Horrez gain, bozkatzekomahaiak eta lokalak ere kontsul-ta daitezke.

    Berdintasunabultzatzeko diru-laguntzen bilera, gaurTOLOSA // Udaleko Berdintasundepartamentuak diru-laguntzalerro berria onartu du, tartean,parekidetasuna bultzatzen dute-nena. Horiek eskatzeko interesaizan dezaketen talde nahiz per-tsonentzat bilera informatiboaizango da, gaur, arratsaldeko19:30ean, kultur etxean. Azkenurteetan diru-laguntza eskatudutenak, nahiz lehen aldiz eska-tzeko asmoa dutenak ere joateagarrantzitsua dela azaldu dute.

    Igandean, Gibixomendikatean ibilaldia,Alpino UzturrerekinTOLOSA // Igande honetarako,Arabara irteera antolatu du Alpi-no Uzturre elkarteak. Bi ibilbideezberdin izango dira (15 km eta22 km). Marinda, Arangatxa etaAlto del Corral mendiak igokodituzte. 07:30ean abiatuko diraSan Frantzisko eliza ataritik.Izen ematea, 943 65 27 89 telefo-no zenbakira deituz [email protected] idatziz egin daiteke (bazki-deek, 13 euro; gainerakoek, 15).

    Galtzaundi irakurletaldearen saio berria,datorren asteanTOLOSA // Apirilaren 17an, aste-azkena, egingo du hurrengosaioa Galtzaundiren irakurle tal-deak. 19:00etan hasita, kulturetxean izango da. Virginia Wol-fen Dalloway Andrea eta Ema-kumeen lanbideak edo EtxekoAingerua hiltzea izango da lan-duko duten irakurgaia, ItziarDiez de Ultzurrunek eta Ana I.Moralesek euskarara itzulitakoa.Yurre Ugartek dinamizatuko du,guztiz irekia izango den saioa.

    Gastronomiari,kulturari etahistoriarigorazarre, Aste Santuan

    Larunbatean ospatukodute ardo zuriaren azoka;kontzertu berezi bat, bisitagidatuak, erakusketak etatailerrak ere izango dira.

    J. Artutxa

    Apirilaren 13a, 21. Korrikarakoeta dantzarako ez ezik, Aste San-tuko oporraldiko planen abia-puntua izango da, Tolosan.Hainbat egunetarako, egitarauzabala antolatu dute herritarrek.Larunbatean ekingo zaio egita-rauari, III. Gure Ardo Txuri Txo-koa azokarekin. Gure Txokoa el-karteak antolatuta, 11:30ean ire-kiko dute gunea.Euskal Herriko nahiz Espaini-

    ko 11 upategik hartuko dute par-te. Besteak beste, NafarroakoCastillo de Monjardin, ErrioxakoMarques de Caceres eta Luberrieta Getariako Hika, Hiruzta etaMokoroa txakolinak. Gainera,1990 eta Orbela tabernetako pin-txoak dastatzeko aukera izangoda, euro baten truke. Kopa batek,berriz, 5 euro balioko du, nahiadina ardo dastatzeko aukerare-kin.

    SANTA MARIARA ERE BISITAKAste Santuetako eskaintzaribihar ekingo dio Tolosako Musi-ka Bandak. Zarzuelak ardatz har-tuta, kontzertu berezia eskainikodu, Topic-en, bi sopranoren la-guntzarekin: Elisa Di Prieto etaKlara Mendizabal.Bestalde, Tolosako ondare his-

    torikoa ezagutarazi eta balioaemateko asmoz, bisita gidatuakantolatu dituzte. Aurrez eginda-ko bisiten arrakasta ikusirik,Santa Maria elizak berriz zabal-duko ditu ateak bisitarientzat.Lehen bisitak larunbat honetanizango dira eta, gero, ostegunetikigandera (10:00-18:00). Interesadutenek, Tolosaldea Tour turis-mo bulegoan, 943 69 74 13 zen-bakira deituz edota [email protected] helbidera mezua bi-daliz eman dezakete izena.Azkenik, Topic-en ere eskain-

    tza berezia izango da. Museoa-ren ordutegia luzatuko dute, etahilaren 13tik 28ra bitarte egune-ro egongo da zabalik. Inauguratuberri duten erakusketaz gain, bi-sita gidatu antzeztuak eta taile-rrak izango dira. 943 65 04 14radeituz eman daiteke izena.

  • Eta basoari begira jarriko bagina?Agroekologiaren eredua, nekazaritzaz eta abeltzaintzaz harago, basogintzara aplikatzea proposatudu Eskutuko Haziak taldeak; bihar, Anoetan, egin duten ikerketaren ondorioak aurkeztuko dituzte.

    Jon Miranda Anoeta

    Basoari bizkarraemanda bizi izangara orain arte. Gi-zartean, oro har, ezda gaiaren ingurukoeztabaidarik egon,eta oso jende gutxik diseinatuizan du baso politika, «interes osojakinak asetzeko». Hala uste duteEskutuko Haziak taldeko kideek,eta hausnarketarako gogoa pizte-ko proposamena landu dute.Agroekologiak proposatzen di-tuen ildoetatik basora gertura-tzeko gonbita da, azken batean,egin dutena: «Gizartean sortzendiren harremanen isla da basoaeta, hortaz, lurraldea ulertzekobeste era bat da proposatzen du-guna, osasuntsuagoa eta jasanga-rriagoa». Bihar, Anoetako gazte-txean, 18:00etan, aurkeztuko di-tuzte egindako ikerketarenondorioak. «Zer da basoa?» galderari ertz

    askotatik erantzun diote, EHUkoHegoa institutuak eta EHNE Biz-kaia sindikatuak antolatutakoBaserritik mundura ikastarokoikasleek. Gipuzkoa inguruko bostikasle batu eta Eskutuko Haziaktaldea sortu dute, ikergai gisaAnoeta hartuz. Maddi Sarasolaherritarrak azaldu du zergatia:«Udalak aurretik bazuen lanketabat egina, landa garapenaren in-guruan, eta aproposa iruditu zi-tzaigun ikerketa hemen gara-tzea». Ikerketa Ekintza Parte hartzai-

    lea (IEPH) metodologia erabilidute lanerako, eta lehenengosektorearekin nolabaiteko harre-mana duten eragileekin bildudira. Mikel Agirre taldeko kideakaipatu duenez, hasieratik zutenhipotesia indartu zitzaien, jende-arekin hitz egin ondoren: «Ikusidugu, bere garaian basoak eko-nomian zuen zentraltasuna de-sagertu egin dela. Erdigunetikoso aparte geratu da. Ez da jende-arentzat kezka bat. Basoa ez daagenda politikoan egon eta, osoadierazgarria den zerbait gerta-tzen ez den arte, inork ez du horriburuz hitz egiten». Taldeko kide-ek aurreko udan insignis pinueierasan zien gaitzari egin dioteerreferentzia. Horrek, neurri batean, propo-

    samena ia hutsetik eraiki beharizatera bultzatu ditu taldekideak.Eta definizio zehatz bat emanbaino, nahiago izan dute, basoa,bere baitan gauza asko barne bil-tzen dituen «ekosistema konple-xu bat» bezala hartu.

    EREDU HEGEMONIKOAEskutuko Haziak taldeko kideek,landatzeetatik bereizi nahi izandute basoa. «Gaur egun, men-dian ikusten dugun guztia basokontsideratzen dugu, baina lan-datzea da gehiena; espazioaren%70etik gora hartzen du». Ereduezberdinak egon daitezkeenarren, kritiko azaldu da Agirregaur egun nagusitu den landake-ta eredu hegemonikoarekin:«Desastre bat da. Merkatuan pro-duktu konkretu bat ekoiztera bi-deratuta dago landatzea, eta ezoinarrizko beharrizan batzukasetzera. Gaur egun, eta hemen,pinua da nagusi. Kalitate baxu-

    koa eta azkarra den produktua,papererako edo paketatzeko pa-leak egiteko erabiltzen dena».Eredu horrek, basoak berezkoakdituen biodibertsitatea eta espe-zie aniztasuna ez dituela errespe-tatzen uste dute, taldeko kideek.«35 urtetan ziklo guztia hasi etabukatu egiten da, basotze proze-suari beharrezko duen denboraeman gabe. Horrek ekosistemaoso ahulak sorrarazten ditu, as-kotan oreka hautsiz, eta gaixota-sunak ekarriz. Merkatu global ba-ten logikaren baitan, paperaekoizten aritzen gara, horretara-ko gure mendiak sakrifikatuz».Ioritz Iparragirre taldeko beste

    kideetako batek aipatu duenez,problematika guztiari agroekolo-giatik begiratuta erantzun nahiizan diote. «Nekazaritzan edoabeltzaintzan landu izan den ere-dua interesgarria iruditzen zai-gu, printzipio batzuk jasotzen di-tuelako: tokian tokikora egokitu-

    takoa ekoiztea, bertako lurraldeaerrespetatuz, pertsonak erdigu-nean jarriz eta kontsumo eredubasatiak alboratuz. Zergatik ezhorrelako kudeaketa eredu batbasoarentzat?».

    BASOA, KULTURA DAIkerketa ez dute ikuspegi ekono-mikotik bakarrik bideratu. Egun-go egoera horretara iristeko, atze-an egon diren arrazoiak aztertudituzte. Irakurketa historikoaegin dute, lurraldearen bilakae-rari dagokiona, eta gizarteak izanduen eraldaketa sozio-demogra-fikoa aztertuz. Iparragirrek azal-du du, «jabetza komunala galdueta pribatizazioak hasi zirenean,horrek eragin zuzena» izan zuelabasoaren kudeaketan: «Guk alda-rrikatzen dugu publiko/pribatudikotomia gaindituko duen ere-du bat, basogintza, ez goitik be-hera, baizik eta horizontalki ku-deatuko duena. Lurraldearekiko

    kontrola berreskuratu, eta eraba-kitzeko gaitasuna izan behar dukomunitateak». Genero ikuspegia ikerketako

    zeharlerro bezala landu dutelaaipatu du Sarasolak: «Emakume-ak ez gara ageri basoari lotuta.Hori zergatik gertatu den jakite-ko, begiratu behar dugu nola es-kualdatu diren lurrak, nola gerta-tu diren oinordekotzak, aitetatiksemeetara, eta nola kendu dietenerabaki ahalmena emakumeei.Beste galdera bat botako dut:gaur egungo baso eredua hainproduktiboa, azkarra eta homo-geneoa izango al litzateke, eraba-kiguneak hain maskulinoak izanez balira? Maskulinitate eredu ja-kin bati ere erantzuten dio dau-kagun basoak». Iparragirrek aipatu du, «gizar-

    teak lotzeko eta kultura sortzeko»funtzioa ere baduela basoak, etaharreman horren balio sinboli-koa ez dela gutxietsi behar. Esku-tuko Haziak taldekoek bideeman nahi diote horri eta, horre-tarako, Anoetako Herri Ikastola-rekin elkarlanean, proiektu pe-dagogikoa landu dute. LehenHezkuntzako 3. mailako ikasleeksaioak egin dituzte, eta basoare-kin harremana berreskuratzensaiatu dira, besteak beste, senda-belarren inguruko tailerrak es-kainiz. «Iniziatiba, ikasleen eskuutzi nahi izan dugu, biziko dutenesperientzia horren araberakoaizango delako, basoarekin dutenharremana».Jakintza akademikoa eta herri

    jakintza uztartu nahi izan dituzteikerketa garatzeko, eta bizi du-gun ingurua ulertzeko bestemodu bat partekatu nahi dute,interesa duten guztiekin. Horre-gatik iruditu zaie interesgarria,maila akademikoan egindakoikerketa herritarrekin parteka-tzea. Anoetako gazte asanblada-rekin elkarlanean, ekoizle agroe-kologikoekin mahai ingurua an-tolatu zuten, martxoaren 22an,eta mendi ibilbide bat, joan denlarunbatean. Bihar, herritarrenaurrean, ikerketa publiko egingodute. «Guk ekarpen teoriko bategin nahi izan dugu, eta eztabai-darako tresna bat eskaini». Basoaerdigunera ekarri eta plazara ate-ratzeko aukera izango da, beraz,bihar Anoetako Gaztetxean.

    Eskutuko Haziak taldekoek ibilaldia egin zuten, aurreko larunbatean, Anoetako basoaren bilakaera azaltzeko. ATARIA

    GIZARTEA ANOETALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko apirilaren 11

    «Maskulinitate eredu jakin bati ereerantzuten dio,daukagun basoereduak»MADDI SARASOLAESKUTUKO HAZIAK

    «Erdigunetik osoaparte geratu da. Ez dajendearentzat kezkabat. Basoa ez dagoagenda politikoan»MIKEL AGIRREESKUTUKO HAZIAK

    «Lurraldearekikokontrola berreskuratueta erabakitzekogaitasuna izan behardu komunitateak»IORITZ IPARRAGIRREESKUTUKO HAZIAK

  • AkuarelazpintatutakomomentuakAlegiako Erretirodunen tabernanMaria Jose Labourdiquebillabonatarrak margotutako koadroak daude ikusgai; apirilarenamaierara bitarte bertan egongo dira.

    Eneritz Maiz Etxarri Alegia

    A legiako Erretiro-dunen tabernakoparetek hitz egin-go balute, gauzaasko izango lituz-kete esateko. Egu-neroko joan-etorriak ikusteazgain, pareta horiek urtetan izandira, koadro eusle.Egile ugariren erakusleiho da

    Alegiako plazan dagoen taberna,eta, oraingoan, Maria Jose La-bourdiqueren akuarelaz eginda-ko koadroen txanda da. Hilabete amaiera bitarte egon-

    go dira, bisitarien zain. Labour-dique Baionan jaio bazen ere,duela ia 50 urtetik, Amasa-Villa-bonan bizi da. Akuarela du gus-tuko, eta koadroetarako bere ar-gazkiekin lan egitea gustatzenzaio: «Senarrak argazki asko ate-ratzen ditu bidaietan, eta bera danire iturria. Bestela, internetenbilatzen ditut». Koadro asko ditu pilatuta etxe-

    an, eta saltzeko ez du arazorik.Gustukoren bat izanez gero,erosteko aukera eskaintzen dubillabonatarrak.

    Hainbat koadro daude, zintzilik jarrita, Erretirodunen tabernan. ATARIA

    «Urarekin jolastea dagustatzen zaidana»

    MARIA JOSE LABOURDIQUEMARGOLARIA

    E. Maiz Amasa-Villabona

    Noiz hasi zinen koadroak pin-tatzen?2006-2007 urtean hasi nintzen.Gabonetako txartelak-eta pinta-tzen nituen, Kutxako pinturaikastaro batean izena emannuen arte. Niri akuarela gusta-tzen zait, eta ez daude akuarela-kin lan egiten duten asko. Urtebatzuz aritu nintzen, DonostianKatalina de Erauso Arte Elkarte-aren berri izan nuen arte. Bertara joaten hasi zinen?Bai. Bertan talde batekin aritzennaiz, eta akuarela bakarrik era-biltzen dugu. Eduardo Saldañaakuarela-margolaria da, eta be-rak gidatzen du taldea. Zergatik aukeratu zenuenpintura?Betidanik gustatu izan zait, bai-na ez neukan denborarik pintu-rari eskaintzeko. Beti esatennuen, erretiroa hartzean hasikonintzela, eta horrela hasi nin-tzen.Zer ematen dizu margotzeak?Egunerokotasunetik ihes egite-ko aukera ematen dit. Era bere-an, erronka bat da niretzat. Argieta itzalak margotzea gustatzenzait; lainoa. Eta, batzuetan, mo-deloen gogo aldarteak harrapatunahi izatea ere bada. Beraz, akuarela duzu gustu-ko. Bai. Esan izan didate olioa edoakrilikoa probatzeko, baina ez

    dut nahi. Ni akuarelak erakar-tzen nau. Ez dut besterik proba-tu nahi. Urarekin jolastea da gus-tatzen zaidana. Oraindik ere Donostiakoakuarela tailerrera joatenzara. Bai. Oraindik ere ikasten jarraitubeharra daukat eta, gero, taldeanegoteak ere laguntzen du. Lan-tzeko gaiak jartzen ditugu, etataldean hizketan aritzea pizga-rria da. Etxean pintatzen duzu?Ia egunero. Batzuetan goizetanbakarrik eta, beste batzuetanarratsaldean ere jarraitzen dut.Alegian erakusketa jarriduzu. Gustatzen zaizu jende-ak zure lanak ikustea?Bai, bai. Trastelekuan pilatutaedukitzea baino hobe da. Horre-la, lokal edo taberna bat apain-tzen dute, eta jendeak ikustenditu. Eta jendearen iritziak jaso-tzea ere gustatzen zait.Orain zein koadro duzu eskuartean?Elurrez tapatutako belar metabatzuekin ari naiz. Irakasleak ja-rritako lan bat da. Eta, egin du-dan azkena, berriz, Asteasunabandonatuta dagoen erretakokotxe bat izan da. Kolore askore-kin jolasteko aukera eman dit.Zenbat denbora behar duzukoadro bat bukatutzat emate-ko ?Gaiak asko erakartzen banau, etagoiz eta arratsalde aritzen ba-naiz, bi egun nahikoa ditut. Nor-malean, astebete baino lehenbukatzen ditut.

    Argi-itzalak margotzea gustatzen zaio Labourdiqueri. ATARIA

    04 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko apirilaren 11

  • Kexu dira bedaiotarrak,banda ultrazkarretikkanpo geratu direlakoForu aldundiak, ‘LandaGipuzkoa+' programari esker, 2.500biztanletik beherako herrietan martxan jarriko du bandazabal ultrazkarra; Bedaio auzoa programatik kanpo dago

    Eneritz Maiz Etxarri Bedaio

    Hilabeteak dira GipuzkoakoForu Aldundiak banda zabal ul-trazkarra programa aurkeztuzuela eta, martxoa amaieran, As-teasun ere eman zuten ezagutze-ra. Asteasuko baserria lehenen-gotarikoa izan da zerbitzua jaso-tzen. Foru aldundiaren asmoaGipuzkoako 49 herri txikitako2.040 baserritan gauza bera egi-tea da. Horretarako abiarazi zu-ten, duela lau urte, LandaGipuz-koa+ programa. 2.500 biztanle-tik behera dituzten herrietanazpiegitura berriak garatzea,eten digitala txikitzea, jardunekonomiko berriak bultzatzeaeta gizarte zerbitzuak hobetzeadute helburu. Bada, TolosakoBedaio auzoa programatik kan-po dago. Bedaioko auzotarrek, dagoe-

    neko, eskaera egina dute Gipuz-koako Foru Aldundian, progra-ma horren barruan sartzeko es-katuz. «Gaur egun Bedaiokbizirauteko duen zailtasunariaurre egin nahi diogu auzokide-ok, eta gure beharrak ez daiteze-la Tolosa bezalako hiri handi ba-ten barruan bakarrik gelditu»,eskatu dute.Gaur egun, wimax sistema bi-

    dezko Internet konexioa duteBedaion. Ia 100 biztanle ditu au-zoak, eta horietatik 44k, 40 urtebaino gutxiago dituzte.«Bedaiotarrok ez dugu uler-

    tzen zergatik, administrazioak,gastuak murriztu behar direne-an, ez duen inongo arazorik to-patzen Bedaio bere udalerri To-losatik kanpo uzteko», argitudute. Bedaioko haurren eskola-ratzea ez da Tolosara bideratzen,eta osasun zerbitzua ere Alegiarabideratuta dute.Aldiz, «landa lurretarako diru-

    laguntza eta proiektuak bidera-tzeko garaian, Bedaio, 18.000biztanle dituen Tolosa hiri in-dustrial baten barruan sartzendute», salatu dute. «Administra-zioak landa herri txiki bat bezalakontsideratu izan du Bedaio, ba-liabideak aurrezte aldera, eta ezditu bere udalerrira, hau da, To-losara, bideratu», diote.

    «Bedaio auzoak, landa herriekbezalaxe, eguneroko bizimodua-rekin jarraitu, eta aurrera egitekoduten arazoekin egiten du topo»,azaldu dute, eta gaineratu dute:«Areago, 18.000 biztanleko herrihandi batean irentsita dago. Be-daioren arazoak ezkutuan geldi-tzen dira; udalerritik kanpo, etabaita administraritzako hainbaterakunderen aurrean ere».Bedaioren kasuan, auzotarrek

    azaldu dute, ez daukatela «ino-ren babesik», eta «administra-zioaren ahanzturan» gelditzendirela. Bukatzeko, aldarrikatu dute,

    arazoak arazo, Bedaio duintasu-nez bizirik jarraitu nahi duenauzo bat dela.

    Bedaio auzora ez da iritsiko banda zabal ultrazkarra. ATARIA

    Bihar Korrikakoargazkiekin osatutakoerakusketa, zabalikIKAZTEGIETA // IkaztegietakoEuskara Taldeak herrian urte-tan ateratako Korrika argazkiakbildu ditu, eta erakusketa jarridu. Bihar, 15:30etik 17:30eraegongo da zabalik, udaletxe az-piko aretoan. Gainera, Korrika-ko arropa erosteko aukera ereizango da.

    Igandean Bizkaiaaldera irteera,AizkardirekinAMASA-VILLABONA // Zugastie-tatik abiatu eta El Regato, Eretzaeta Ganeraneko gailurretatikibiliko dira. 23 kilometroko luze-ra izango du. Izena emateko,649 71 71 82ra deitu, edo Aizkar-di elkartera joan beharko da,20:00etatik 22:00etara. Gaur daizena emateko azken eguna.

    ALEGIATIK OAMENDIRAAlegiako Mendi Asanbladak antolatuta, igandean, Goierrikobihotzean dagoen Zeraingo Oamendira igo ziren. «Ibilbidepolita, ikuspegi zoragarriekin» egin zutela kontatu duteasanblakoek, eta «hurrengorako gogoz» daudela gehitu. ATARIA

    INTXURRE KORRIKAREKINAlegiako Intxurre futbol taldeko kideek bat egin nahi izandute Korrikarekin. Larunbat goizaldean, 05:15ean pasatukoda euskararen aldeko lasterketa Alegiatik. Intxurreko kirola-riek argazkiak atera dituzte Korrikari babesa azaltzeko. ATARIA

    GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko apirilaren 11

  • Pilotalekuko argiakaldatu eta izena margotudute BelauntzanEgun batzuz itxita egon da Belauntzako pilotalekua, LEDteknologiadun argiak jartzeko eta frontoiaren izena etaurtea berriro margotzeko; 5.000 euroko inbertsioa izan da

    Irati Saizar Artola Belauntza

    Pilotalekuko argiteria aldatudute Belauntzan. Zaharrak ken-du eta LED teknologiadun argiakjarri dituzte. Bestalde, frontoia-ren izena eta urtea berriro mar-gotu dituzte. Lan horiek egin bi-tartean itxita izan dute frontoia,baina, dagoeneko, denek erabil-tzeko moduan jarri dute. Berrikuntzak egiteko 5.000

    euro inguru baliatu dituztelaazaldu du Silvia Moneo Belaun-tzako alkateak. Aldaketarenarrazoiak argi ditu Moneok:«Orain arte zeuden argiei kostaegiten zitzaien guztiz piztea eta,kontsumorako ere, luzera begi-

    Izena eta urtea berriro pintatu dituzte Belauntzako frontoian. I. SAIZAR

    1.500 euro jokoan, IbarranErredakzioa Ibarra

    Ibarrako merkatariek Ibarraskakanpaina jarri dute martxan.Kanpainan parte hartu dutendendetan erosketak eginda,1.500 euroko txekea eskura dai-teke, Mira bidaiak agentzian era-biltzeko. Erosketa bakoitzeko, Ibarras-

    ka bat emango dute dendariek,karraskatu eta egiaztatu egin be-

    harko da saria tokatu den edo ez.«Zenbat eta gehiago erosi, or-duan eta aukera gehiago egongoda sariduna izateko», azaldudute antolatzaileek. Kanpainaksaria atera arte iraungo du. Hona hemen kanpainan parte

    hartu duten saltokien zerrenda:Leina estetika zentroa, Karlatzgaragardotegia, Optika Ibarra,Oramahai Makiu, Bikoitz arran-degia, Joakin Tolosa harategia,

    Bitxori, Danon Txokoa taberna,Mapfre, J.M. Barriola harategia,Eko Tolosa, Oreka belardenda,Errotatxo okindegia, Elduaranhortz klinika, Ibarra altzariak,Eugenio Uranga harategia, Ibar-buru janaridenda, Lurdes libu-rudenda, Xabi Errazkin harate-gia, Goxobi, Kiribil ileapainde-gia, Q Aliment, Tarukutraku, J.B.Barriola harategia eta Izarra Ga-rajea.

    II. Mikroipuinlehiaketako saribanaketa, igandeanBERASTEGI// Iritsi da amaierara,Berastegiko II. Mikroipuin lehia-keta. Igandean emango dute sa-riketaren berri eta, aurretik,18:00etan, ipuin kontaketa es-kainiko du Leire Zinkunegik;Edurnezuriren ipuin berriakon-tatuko du. Jarraian, 19:00ak al-dera, bigarren lehiaketako saribanaketari ekingo diote, udale-txeko kultura solairuan.

    Ibarrako Bizi Nahielkartekoek bi irteeraantolatu dituzte IBARRA // Larunbatean egunpasa egingo dute Logroñora.09:00etan abiatu, Garesen gel-dialdia egin eta Logroñon baz-kalduko dute. Bueltan, Lizarrangeratuko dira. Bazkideek 25 euroordaindu beharko dute; gainera-koek 30. Bestetik, ekainaren 2tik4ra Benidormera joateko bidaiaantolatu dute, 612 euroren truke.Epeza zabalik dago.

    400. urteurrenekoirudien erakusketazabalduko dute gaurAMASA-VILLABONA// Gaur za-balduko dute Amasa-Villabona-ko 400. urteurreneko argazkilehiaketara aurkeztutako languztien erakusketa. Gurea zine-ma aretoko sarreran izango da,eta zabaltze ekitaldia eta sari ba-naketa 19:30ean hasiko da.Era-kusketa irekita egongo da, Gure-an ekitaldiren bat dagoen guz-tietan, maiatzaren 21a arte.

    06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus Osteguna, 2019ko apirilaren 11

    ra, inbertsio ona iruditzen zai-gu». Lehen, sistema bakarra zu-ten frontoiko argiak pizteko: os-tatuan edo udaletxean eska zite-keen eta, itxita bazeuden, ez

    zegoen modurik argiak pizteko.Duela gutxi, ordea, QR kodearenbidezko sistema jarri dute mar-txan, edonork, noiznahi, argiakpizteko aukera izan dezan.

    ERRETIRODUNAK, FESTANAzken lau urteetako ohiturari eutsiz, Leaburu-Txaramakoerretirodun eta pentsiodunek irteera egin zuten LizartzakoGoikoetxea sagardotegira. Udalak antolatu ohi du eguna, etaautobusean egin zuten joan-etorria, 22 lagunek. ATARIA

    ‘Va Gera herri bat’ikuskizunerakosarrerak salgaiAMASA-VILLABONA // Ikuskizu-na maiatzaren 3an eta 4an izan-go da, 22:00etan, Olaederra ki-roldegian. Dagoeneko salgai ja-rri dituzte laguntza txartelak,Amasa kafetegian, Basajaun li-buru dendan eta BIBE platafor-man. Sarrerek 12 euro baliokodute, eta bildutako dirua Gaute-na Gipuzkoako Autismo Elkar-tearentzat izango da.

  • KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko apirilaren 11 @TOLOSALDEAKIROL

    Iñaki OlanorenbigarrenaGabirian

    Aimar Maiz (Goierriko HItza)Altzo

    Gabirian larunbatean jokatu zu-ten, IV. Leharrei mendi lasterke-ta, 24 kilometroko ibilbidean, etaiazko irabazleak jaso zituen, aur-ten ere, bi besoak helmugan:Iñaki Olano altzotarrak. Olano

    IV. Leharrei mendilasterketa irabazi du,korrikalari altzotarrak,bigarren urtez jarraian

    Iñaki Olano mendi lasterkari altzotarra, helmuga zeharkatzen. AIMAR MAIZ/GOIERRIKO HITZA

    estu hartu zuten hurrengoek,minutu baten barruan sartu bai-tziren bigarrena eta hirugarrena.137 korrikalarik parte hartu zu-

    ten mendi lasterketan, GoierriKopa Trail lehiaketako lauga-rren proba baliagarrian, eta 134korrikalarik bukatu zuten. Korri-karako eguraldi paregabea izanzuten, eta lokatza gehiegirik ereez zuten topatu ibilbidean.Iñaki Olanok iaz baino 18 se-

    gundo gutxiago behar izan zi-tuen 24 kilometroko eta 1.300metro positibodun karrera amai-

    tzeko, 2.01.51 denbora eginez.Azken aldapa pikoaren zain, in-darrak neurtuz joan zela aitortuzuen, bukaeran.

    Bigarren, Ion Vegas agurain-darrak egin zuen, 2.02.50 denbo-rarekin. Ibilbidea iaztik ezagu-tzen zuen, eta txapeldunorde ge-

    ratzea lortu zuen. Julen Ozaetadurangarrak osatu zuen IV. Le-harrei lasterketako gizonezkoenohorezko hirukotea.

    Espainiako Txapelketa jokatukodute Tolosako jubenilek

    Imanol Garcia Landa Tolosa

    Tolosa Eskubaloi klubeko jube-nil mutilek Espainiako Txapel-ketaren lehen fasea jokatukodute, asteburu honetan. «Urte-tan belaunaldi honek amestuduen txapelketara iristea lortudute», esan du Jon Iraola entre-natzaileak. «Horretarako, aurtenEuskal Liga txapelketan goranegon behar genuela bagenekien.Hasiera nahiko kaskarra izan ge-nuen, baina pixkana joan ginenbizkortzen, hartu genuen dina-mika ona, eta liga hirugarren bu-katu genuen». Jubeniletan dago-en maila gorenena da EuskalLiga. Hirugarren postuan bukatu

    ondoren, Euskadiko Txapelketajokatu zuten Tolosakoek. Aurre-na bi multzo egin ziren, bakoitzalau talderekin. Han aurrenak ge-ratu ziren, eta, azkeneko fasea,orain bi asteburu jokatu dena,lau talderen artean jokatu zuten.Fase horretan bigarren geratu zi-ren, eta oso estua izan zen lehia.Usurbilen jokatu zuten astebu-

    Asteburuan Alacanterajoango dira, eskubaloi jokalariak,lehen fasea jokatzera

    Tolosa Eskubaloia klubeko jubenil mailako taldea. ATARIA

    ruan zehar, eta aurreneko parti-dan berdindu egin zuten, Zu-maiako taldearen aurka, biga-rrengoan galdu egin zuten, golbatengatik, Zarauzko taldearenaurka, eta hirugarrengoan Usur-bil txapeldunei batengatik iraba-zi zieten partida. «Emaitzek era-kusten dute, oso maila pareka-tua genuela lau taldeek», esan duIraolak. Hain justu, lau talde horiek

    Euskadi ordezkatuko dute Es-painiako Txapelketan. Orokorre-

    an Kataluniako taldeak nabar-mendu ditu Iraolak: «Beste mai-la batean daude».

    HIRU AURKARI GOGORTolosakoek Alacanten jokatukodute, Espainiako Txapelketarenlehen fasea, asteburuan, bestehiru talderen aurka. Lehenengoabihar jokatuko dute, bertakoAgustinos Alicante taldearenaurka. «Valentziako bigarrenakgeratu dira. Joan den urtean Es-painiako Txapelketako finalera

    iritsi ziren. Aurreko urteko ba-tzuk senior mailara pasatuko zi-ren, baina badaude jokalari parebat edo hiru sekulako kalitateadutenak, eta aurten hor daude-nak ere, eta ez da partida errazaizango», esan du Iraolak. Larun-batean La Roca talde katalunia-rra izango dute aurrean. «Katalu-niako hirugarren geratu ziren,eta oso talde indartsua da. Bideobatzuk ikusi ditugu, eta kilo as-koko jokalariak dira. Oso zailaizango da irabaztea, baina gu

    konfiantzaz gaude, eta gauzakondo egiten baditugu, dena posi-ble izan daiteke». Eivissaren aur-ka jokatzen dute igandean. «Ba-learretako lehenengoak geratudira. Ez ditugu ezagutzen, ez du-gulako lortu informaziorik, etaea zer tokatzen zaigun. Zailaizango da, baina ilusioarekingoaz eta hori da garrantzitsue-na». Guztira 32 talde izango dira,

    lehian, lehen fase horretan, lautaldeko zortzi multzotan bana-tuta. Multzo bakoitzeko irabaz-lea sailkatuko da, azken fasea jo-katzeko. «Ea posible den lehenpostu hori lortzea, gu behintzatsaiatuko gara», esan du Iraolak.Jubenil taldeko entrenatzaileakgarbi duena da, esperientzia be-rezia izango dela jokalarientzat.«Internetez ikusten zituzten par-tidak orain jokatu egingo dituz-te. Azkenean, urte askoan lane-an aritzearen ondorioa da txa-pelketa hau jokatzea».Tolosa Eskubaloiko gazte mai-

    letako talde batek izan zuen au-kera, Espainiako Txapelketa jo-katzeko. «2011-2012ko kadete tal-deak lortu zuen sailkatzea, etaGaliziara joan ziren, partidak jo-katzera. Ez zuten partidarik ira-bazi, baina oso ondo aritu ziren,parez pare jokatu zituzten neur-ketak eta, gerora, txapeldunordeizango zenaren aurka bi golenga-tik bakarrik galdu zuten. Taldehorretako jokalariekin hitz egindut egunotan eta, diote, betirakogordeta duten esperientzia bizi-tu zutela», azaldu du Iraolak.

  • www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO APIRILAK 11Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

    Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

    Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

    Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

    Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

    Tolosaldekogizarte

    eragileak

    ATARIA IRRATIA107.6FM

    OSTEGUNA 11AGENDA

    Deialdiak

    Altzo. Loatzo musika eskolako tres-na audizioa, 18:30ean, eskola azpian:pianoa.Amasa-Villabona.Santioetako jaibatzordearen bilera, udaletxean,19:00etan. Amasa-Villabona.Opera proiek-zioa, 20:00etan, Gurean: Aida.Ibarra. Loatzo musika eskolakotresna audizioa, 18:30ean, kulturetxean: gitarra.Tolosa.19:15ean eta 21:45ean, zineforuma, Leidorren: Trinta lumes. Tolosa.Errepublikazaleen foroarenhitzaldi zikloa, kultur etxean: Erbes-tea, 80 urte eta gero. Zizurkil.Loatzo musika eskolakotresna audizioa, 18:30ean, Behekoelizan: txistua.

    EGURALDIA

    Iker Ibarluzea

    Gaur.Giro motel eta tristea.Egun osoan ipar-mende-baldeko haizea nagusituko

    da eta horrekin hodeiak nagusi izan-go dira zeruan, giro estalia utziz. Ho-dei horiek tarteka euria utziko dute,xirimiri moduan edo zaparrada txiki-tan, gehienbat arratsaldean. Tenpe-ratura maximoa: 12-14gradu.

    Bihar.Eguraldiak nabarmenegingo du hobera. Egun-sentian eta goizean oraindik

    hodei dezente agertuko da zeruan,eta tarteka euri langar pixka bategingo du. Eguerditik aurrera haize-ak ipar-ekialdeko ukitua hartu, ater-tu eta ostarte zabalak irekiko zaizki-gu, egunaren amaieran zerua hodeigutxirekin geratuz. Tenperatura an-tzeko balioetan mugituko da, edozertxobait gorago, eta maximoek13-15 graduan joko dute goia egu-neko erdiko orduetan. Gauean zeruagarbi geratuko denez, dezente hoz-tuko du.

    ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldia, solasaldia helduekin, Tolosal-dea Garatzenen tartea, Korrikarenjarraipena, Joxemi Saizarrekin Tolo-

    saldeko pertsonaia historikoa etaJoxemari Iturralderekin Astero libu-ru bat. 11:00. Hamaiketakoa.Tolosaldekoazpieskualdeei eskainitako tartea.Gaurkoan: Tolosa. 12:00-13:00. Entzuteko jaioak.13:00. Erakutsiz ikasi.Eskualdekoikastetxeetako gazteak protago-nista diren saioa. Gaurkoan: Uztur-pe ikastola.15:00. Playback Ataria.AdriannaGaultier DJaren musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea. 18:00-20:00. Goizeko onena. 20:00. Erakutsiz ikasi.

    28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Amaia DJ17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00. Urrutiajunbe22:30. Ajoarrieroa (Haizea Zamora)23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

    FARMAZIAK

    Gaur

    IBARRA.Egunekoa.Edurne Mujika Martinez. Euskal Herria kalea, 3. Telefono zenbakia: 943 67 091 5.TOLOSA. Gauekoa.Lourdes Azpiroz Galarza, Amarotzauzoa, 9. Telefono zenbakia: 943 67 51 18.

    TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

    Larunbat goizaldeko harrakendu dute gaztetxoenek

    Erredakzioa

    Bi urteko itxaronaldia da Korri-ka, Euskal Herri euskalduna-rentzat. Bi urte, begi-kliska ba-tean lekukoa norbere eskutikbeste batenera pasatzeko, etafurgonetari joaten uzteko, kilo-metroak luze egin ditzan. Zazpilurraldeak zeharkatzen dituenetengabeko bidearekin batera,ordea, Euskal Herri euskaldu-naren etorkizuna ere hauspo-tzen du Korrikak, Korrika Txi-kiekin.

    Egunotan, larunbat goizalde-ko Klikaren arnasa Tolosaldeansartu aurreko orduetan, eskual-deko ikastetxe eta herri guztiakKorrika Txikiak egiten ari dira.Irurak eta Anoetak elkarrekinegin zuten asteartean, elkarrilekukoa pasaz, eta Orendainenere izan zuten lehen korrika-pausoak emateko aukera, atzo.Gaur, Amasa-Villabonaren etaZizurkilen txanda izango da

    Klika egin eta egin ari dira, egunotan, eskualdeko haur etagaztetxoak, Korrika Txikietan; bihar izango dira gehienak.

    Goian, Iruratik Anoetarako tartea; behean, Orendaingo haurrak. ASIER IMAZ

    ZORIONAGURRAK

    943 65 56 95 • [email protected]

    KORRIKA TXIKIAK

    Gaur.Amasa-Villabona (15:30) etaZizurkil (15:30).

    Bihar.Altzo (12:15), Asteasu, Tolosa(09:00), Ikaztegieta (15:00), Alkiza(15:00), Ibarra (17:00), Aduna (14:45)eta Amezketa (15:00).

    Etzi.Baliarrain (18:00).