i zikloa ii blokea fitxa 2

2
I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis Sareko printzipioak II. Blokea Asis Sarea Sarritan galdetu diogu geure buruari: “Nor da Jainkoa niretzat? Eta egia esan, erant- zuna ezberdina izan da gure bizitzako une bakoitzean. Aldatuz joan da, gu geu ere aldatu egin garelako. Baina halako une batean, aldatzen direnak ez dira erantzunak, galdera bera baizik: Nor izan nahi du Jainkoak niretzat? Galdera honek aldaketa erradikala suposatzen du, bere buruari egiten dionaren bizitzan. Lehenengo galdera neure buruari lotua dator oraindik. Jainkoa, nire bizitzan da- gokion tokian jartzearen bila nabil. Eta toki hori, Jainkoarekin dudan harremanaren arabera, gertuago edo urrutiago egongo da nire zentrotik eta eragin gehiagokoa edo gutxiagokoa izango da niretzat. Baina gal- dera horretan, oraindik, Jainkoa “zerbaitetarako” dago: egiten didan erakar- penerako, nire premietarako, nire bizitzari norabidea emateko, emana bizitzen niri laguntzeko, niretzat zerumuga eta transzen- dentzia eta kontsolamendu … izateko. Ez da gutxi! Baina oraindik geure neurrira jarria dagoen Jainkoa da. Bigarren galderak (Nor izan nahi du Jainkoak niretzat?) zera suposatzen du: ni Jainkoaren- gana, Hura bere errebelazioaren historian agertu den moduan hurbiltzen naizela, le- kukoek Biblian kontatu diguten moduan, Jainkoak nire eskemak hautsi nahi dituen moduan. Suposatzen du, badudala neure esperientzia partikularra eta subjektiboa ze- rekin alderatu. Nolabait “airean” uzten dut Jainkoa niretzat zer den, eta saiatzen naiz Jainkoak bere burua nola esan nahi duen begiratzen, neure espero, desira, premia, irrikatatik … harat. Hau zertan antzematen den? Honetan hain zuzen: Jainkoak kolokan jartzen nauela, ezustean harrapatzen, txundi- tuta uzten, neurriz gain pasatzen. Hitza ez “otzantzeko” eta “digerigarri” ez egiteko gauza banaiz, errazki Hitzak nahasmena, erresisten- tzia, are gatazka eragingo dit behin baino gehiagotan. Baina baita aldaketa ere barru- barrutik eta Espirituaren arabera. Bigarren galderan sartzen denak (hobeto esanda bertan sartua denak) badaki, bo- rroka egin beharko duela Jainkoa gauza egiteko joeraren aurka, Harengan aurreiri- tziak proiektatzeko joeraren aurka, pre- sazko erantzunen bila ibiltzearen aurka. Agian, bigarren galdera otoitz apal eta biluzi bihurtzea izango da gehien balio duena: “Jauna, nor izan nahi duzu zuk niretzat?” Izan ere otoitz horretan begirune guztiz handia baitago Jainkoaren alteritate eta libertatearekiko, nik Beraz ditudan irudipen txikiak baino gehiago denaren kontzientzia betea, eta bizitza espirituala honako hau denaren intuizioa: “Jainkoari Jainko izaten uztea” nire bizitzan eta munduaren bizitzan. Ezerk baino gehiago salbatzen gaitu Jainkoari den hura izaten uzteak. Jainkoari Berari bere Misterio Errebelatutik, eta nirekin harremanean jarri nahi duen histo- riatik, zerbait gehiago gure txikitasunean sartzen uzteak. Askok esperimentatu dugu hau gure fedean emandako aldaketa kuali- tatibo bezala. Hortik dator sinestunaren otoitza hau izatea: “Hitz honetan, gertaera honetan, zer errebelatzen didazu, Jauna, Zu zarenetik? Zer ari zara gure harremanari esaten? Eta nolakoa ari zara, ene Jainko, munduarentzat izaten? 1. Nor izan nahi du Jainkoak niretzat?

Upload: baldo-calmaestra

Post on 07-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Lan pertsonalerako edo talde-lanerako fitxak. Fedea oinarritzea

TRANSCRIPT

Page 1: I zikloa II blokea fitxa 2

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzenAsis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea

Sarritan galdetu diogu geure buruari: “Norda Jainkoa niretzat? Eta egia esan, erant-zuna ezberdina izan da gure bizitzako unebakoitzean. Aldatuz joan da, gu geu erealdatu egin garelako. Baina halako unebatean, aldatzen direnak ez dira erantzunak,galdera bera baizik: Nor izan nahi duJainkoak niretzat? Galdera honek aldaketaerradikala suposatzen du, bere buruariegiten dionaren bizitzan.Lehenengo galdera neure buruari lotuadator oraindik. Jainkoa, nire bizitzan da-gokion tokian jartzearen bila nabil. Eta tokihori, Jainkoarekin dudan harremanarenarabera, gertuago edo urrutiago egongo danire zentrotik eta eragin gehiagokoa edogutxiagokoa izango da niretzat. Baina gal-dera horretan, oraindik, Jainkoa“zerbaitetarako” dago: egiten didan erakar-penerako, nire premietarako, nire bizitzarinorabidea emateko, emana bizitzen nirilaguntzeko, niretzat zerumuga eta transzen-dentzia eta kontsolamendu … izateko. Ezda gutxi! Baina oraindik geure neurrirajarria dagoen Jainkoa da.Bigarren galderak (Nor izan nahi du Jainkoakniretzat?) zera suposatzen du: ni Jainkoaren-gana, Hura bere errebelazioaren historianagertu den moduan hurbiltzen naizela, le-kukoek Biblian kontatu diguten moduan,Jainkoak nire eskemak hautsi nahi dituenmoduan. Suposatzen du, badudala neureesperientzia partikularra eta subjektiboa ze-rekin alderatu. Nolabait “airean” uzten dutJainkoa niretzat zer den, eta saiatzen naizJainkoak bere burua nola esan nahi duenbegiratzen, neure espero, desira, premia,

irrikatatik … harat. Hau zertan antzematenden? Honetan hain zuzen: Jainkoak kolokanjartzen nauela, ezustean harrapatzen, txundi-tuta uzten, neurriz gain pasatzen. Hitza ez“otzantzeko” eta “digerigarri” ez egiteko gauzabanaiz, errazki Hitzak nahasmena, erresisten-tzia, are gatazka eragingo dit behin bainogehiagotan. Baina baita aldaketa ere barru-barrutik eta Espirituaren arabera.Bigarren galderan sartzen denak (hobetoesanda bertan sartua denak) badaki, bo-rroka egin beharko duela Jainkoa gauzaegiteko joeraren aurka, Harengan aurreiri-tziak proiektatzeko joeraren aurka, pre-sazko erantzunen bila ibiltzearen aurka.Agian, bigarren galdera otoitz apal eta biluzibihurtzea izango da gehien balio duena:“Jauna, nor izan nahi duzu zuk niretzat?”Izan ere otoitz horretan begirune guztizhandia baitago Jainkoaren alteritate etalibertatearekiko, nik Beraz ditudan irudipentxikiak baino gehiago denaren kontzientziabetea, eta bizitza espirituala honako haudenaren intuizioa: “Jainkoari Jainko izatenuztea” nire bizitzan eta munduaren bizitzan.Ezerk baino gehiago salbatzen gaituJainkoari den hura izaten uzteak. JainkoariBerari bere Misterio Errebelatutik, etanirekin harremanean jarri nahi duen histo-riatik, zerbait gehiago gure txikitasuneansartzen uzteak. Askok esperimentatu duguhau gure fedean emandako aldaketa kuali-tatibo bezala. Hortik dator sinestunarenotoitza hau izatea: “Hitz honetan, gertaerahonetan, zer errebelatzen didazu, Jauna,Zu zarenetik? Zer ari zara gure harremanariesaten? Eta nolakoa ari zara, ene Jainko,munduarentzat izaten?

1. Nor izan nahi du Jainkoak niretzat?

Page 2: I zikloa II blokea fitxa 2

Hori bera gertatu zitzaion Frantziskori.Espoleton bilaketan emandako lehen urteaklehen galderaren adierazgarri dira: Nor daJainkoa niretzat? Bilaketa egiatia eta gri-natsua. Aldiz, heriotza baino bi urte lehe-nago La Verna mendian paratu zuen“Jainko Gorenaren Gorespenak” otoitzabigarren galderaren adierazgarri da: Norizan nahi du Jainkoak niretzat? Jainkoakdena izan nahi izan zuen Frantziskorentzat,eta hortik datorkio Frantziskori aski hitzkalifikatzaile ez edukitzea, Haren aitortzaegitean: “Zu zara santua, bakarra, goi-goikoa, pazientzia, sendotasuna, atsedena,itxaropena eta alaitasuna, aberastasun guz-tia asebetean … Jainko ahalguztidun, Sal-batzaile errukiorra”. “Zu” hitza errepikatzendu gehien, bera delako gehien esaten dionhitza. Zeren eta “Zu” horrek bere sentsibi-litate eta bizitzako bazter guztietan indarrezsartu delako. Jainkoa jada izaten ari da,Frantziskorentzat izan nahi izan zuena:

Jainkoak burutua du Frantzisko errendit-zea. Horraino iritsi bitartean, Frantziskokerkatu egin behar izan zituen bere bilaketaketa ametsak Hitzarekin eta bizitzarekin:“Jaunak eman zidan, eraman ninduen, ager-tu zidan …” . Frantziskok asko utzi zionJainkoari beragan egiten. Soka asko emanzion Jainkoari bere bizitzan. Eta horrenemaitza izan zen, Jainkoa bere gogara sen-titu zela pixka bat gehiago eta distira handiaegin zuela haren bizitzan.

Guri geuri gertatzen zaigu hori, Jainkoarigeure bizitzan Bera dena izaten uzten dio-gunean; Hitza gure fedea eta bizitza zuzen-duz, aldatuz eta zabalduz doanean; prota-gonismoa, koherentziak baino gehiago,harridurak, miresmenak, prest egoteak,geure burua Jaunak eta Haren nahi onar-tuak landua izaten uzten dugunean; hauda, Hitzaren aurrean hartutako pasibotasunarraro horrek, egiaz eta benetan sinestuna-ren aktibitaterik harrigarriena den horrek.

·Ezagut dezakezu zeugan lehenengo galderatik bigarrenera igarotze hori?·Zein zentzutan ari da Hitza, zure Jainkoarekiko harremana moldeatzen duenfuntsezko elementua izaten?·“Ezerk ez gaitu Jainkoari bera dena izaten uzteak hainbat salbatzen”. Zer zentzudauka zuretzat baieztapen honek?·Irakur ezazu Mk 8,27-33 pasartea. Pedrok erantzun ona ematen dio lehenengogalderari: ·“Zu Mesias zara”. Baina Jesusek, nola izan nahi duen Mesias (bigarrengaldera) esaten duenean, talka egiten dute bi pentsamenduek: “gizakiarenak” eta“Jainkoarenak”. Izan duzu, inoiz, Jainkoaz duzun irudia Hitzak aldaraztearenesperientzia? Jar dezakezu adibide bat?·Irakur itzazu “Jainko gorenaren Gorespenak” edo Testamendua. Zure ustez, Asisko·Frantziskok nola utzi zion Jainkoari bere bizitzan Jainko izaten?

Bakarka eta taldean lan egiteko

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea