eskulanal 1. zikloa manualidades 1.ciclo

29
Lehenengo ziklorako eskulanak Egileak: Jokin Aznar / Marijo López.

Upload: itzalai-alberdi

Post on 20-Jul-2015

425 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Lehenengo ziklorako eskulanak

Egileak: Jokin Aznar / Marijo López.

Page 2: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

AURKIBIDEA

1. GURE GORPUTZA…………………………………… SILUETA

2. PLANETAK……………………………………………… EGUZKI SISTEMA

3. LEHEN GIZAKIAK……………………………………. KUTUNA

4. DINOSAUROAK

LAPITZ ONTZIA

FOSILA

5. ANIMALIAK

ANIMALIAK (Borlekin egindakoak)

ANIMALIAK (Tapoiekin egindakoak)

6. ERROMA

MOSAIKOA (Lekaleekin egindakoa)

MOSAIKOA

7. UNIBERTSOA………………………………………… MARRAZKIA (Paint)

8. ZENTZUMENAK

UKIMENA: MALABARAK (Bolatxoak)

IKUSMENA: KALEIDOSKOPIOA (CD bat erabiliz)

9. ERDI AROA…………………………………………. GAZTELUA

10. LANDAREAK……………………………………… LOREONTZIA

Page 3: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Gure gorputza

Eskulana: Silueta

Page 4: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Materiala

paper zuri eta handi bat (umeen zabalera eta luzera eduki behar

du.)

arkatza

guraizeak

koloretako argizarizko pinturak (zikintzen ez duten horietakoak)

Nola egin:

1. Binaka jarrita, umeak txandaka paperaren gainean etzango dira, eta

batak besteari silueta margotuko dio arkatzez.

2. Gero bakoitzak bere silueta “jantzi” egingo du, hau da, arropa eta

xehetasun guztiak marraztuko dizkio.

3. Siluetaren barruko aldea margotuko dugu.

4. Siluetaren inguruan ,zentimetro pare bat utziz, moztuko dugu.

5. Siluetak eskolako sarreran jarriko ditugu.

Aurretik komenigarria da euskara arloan deskribapenak lantzea eta

testutxo bat osatzea egindako lanaren gainean jartzeko osagarri

moduan.

Page 5: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: planetak

Eskulana: eguzki- sistema

Materiala:

plastilina

kola

kartulina

margo txuria

Nola egin:

Ikasleek plastilinazko bolatxoak egin beharko dituzte beti ere planeta bakoitzari dagokion kolorea kontuan hartuz. Ondoren, kartoi mehe edo kartoi batean itsatsiko ditugu..

Page 6: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Lehen gizakia

Eskulana: Kutuna

Page 7: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Materiala:

buztina

soka

buztina zulatzeko tresnaren bat

Nola egin:

1. Garai hartako gizakiak erabiltzen zituen tresnak ,eta naturatik

ateratako elementuak kontuan hartuz, (hezurrak, hostoak, animalien

letaginak … ) lepoko aleak eginez joango gara.

2. kutun - alei zuloak egingo dizkiegu buztina lehortu baino lehen.

3. Lehortzen utziko ditugu.

4. Azkenik, soka mehe bat pasatuko dugu zuloetatik eta korapilo bat

egingo diogu ale bakoitzari, horrela haien arteko tartea lortuko dugu

eta.

Page 8: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Dinosauroa

Eskulana: Lapitz-ontzia

Materiala:

Berde(bi tonutakoa) koloreko foamya

Gorri koloreko papera

Arkatza

Guraizeak

Kola txuria

Bi begi

Silikona pistola

Markatzaile gorria eta urdina

Plastikozko ontzi borobil bat

Page 9: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Nola egin:

1. Lehenengo dinosauroaren burua, lepoa, isatsa , atzeko hankak(luzeak)

eta aurrekoak(motzak) marraztu.

2. Pieza hauek guztiak moztu. Ontziaren tamaina kontuan hartuz, honen

neurriko laukizuzenak moztu. Argazkian ikus daitekeen bezala,3 cm-ko

zabalera duten tirak moztu. Horretarako fomy berde iluna erabiliko dugu.

Zig-zag moduan moztuz dinosauroaren kalparra egitea lortuko dugu.

3. Paper gorria, borobil txikitan moztu. Markatzaile urdina erabiliz, apatxak

marraztu.

4. Mukizapiak erabiliz, burua eta lepaldea bete. Ondoren ,tarte guztiak,

lepoak gorputzarekin bat egiten duen lekua izan ezik, silikonaz bete.

5. Burua eta isatsa itsatsiko ditugun lekuetan eman kola.

Page 10: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Dinosauroak.

Eskulana: Fosila.

Materiala:

kartoi mehea, marroia ahal bada.

txantiloia.

txotxak (meheak eta lodiak).

buztina.

Page 11: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Nola egin:

1. Txantiloia moztu, eta kartoi mehearen gainean itsatsi.

2. Dinosauroak duen forma kontuan hartuta, txotxak itsatsi ,

hezurrak balira bezala.

3. Azkenik, buztina dinosauroaren inguruan zabalduko dugu

,argazkian ikusten den moduan. Saiatuko gara paper zuriaren

ertzak estaltzen.

Page 12: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Animaliak

Eskulana: Borlekin egindako animaliak

Page 13: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Materiala:

kartoia

artilea

guraizeak

feltroa edo kartoi mehea.

Nola egin:

Modu askotan egin daitezke borlak ( bideoari eta argazkiei begiratu).

Hemen modu klasikoan nola egiten diren azalduko dugu:

1. Kartoian bi uztai margotuko ditugu ,eta moztuko ditugu.

2. Biak parean jarriko ditugu, bata bestearen ondoan. Alde batean

ebakidura egingo diegu, artilea errazago pasatzeko.

3. Artilea erdiko zulotik pasako dugu eta uztailean zehar banatuz

joango gara.

4. Behar adina aldiz ( lodi egon arte) errepikatuko dugu ekintza.

5. Gustuko neurria duenean, guraizeak bi uztaien artean kokatu eta

bideari jarraituz, artilea moztuz joango gara.

6. Biribil osoa moztu dugunean, kartoizko uztaien artean artile zati bat

pasatuko dugu eta korapilo pare bat estu-estuak egingo ditugu.

7. Kartoia kendu, eta borla egina dugu. Guraizeekin ateratzen diren

muturrak moztuko ditugu parekatzeko.

8. Borlei nahi dugun animaliaren belarriak, begiak edo

muturra/mokoa jarriko dizkiegu gure gustuko animalia osatzeko.

Page 14: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo
Page 15: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: animaliak

Eskulana: tapoiekin egindako animaliak

Materiala:

hainbat neurri eta koloretako tapoiak.. evagoma motako kolore ezberdinetako zatitxoak. begi-itxurako eranskailu eta bestelako elementu apaingarriak. guraizeak kartulina edo kartoi zatia. kola errotuladore iraunkorra (beltza) bolaluma beltza

Page 16: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Nola egin: 1 . Katua egiteko ,tapoiaren kolore bereko sei bibote moztu; belarriak egiteko bi triangelu; eta sudurra egiteko triangelu bat Biboteak, sudurra eta belarriak itsatsi. Azkenik, tapoia kartulinan itsatsi ondoren, belarriak itsatsi.

2. Sagua egiteko, tapoiaren kolore bereko triangelu handi bat moztu. Sudur- punta errotuladore beltzez margotu. Belarriak moztu eta begiak itsatsi. Azkenik, kartulinan itsatsi.

3. Igela egiteko lehenengo, berde-koloreko bi begitxo itsatsi. Ondoren, ahoa margotu eta evagomaz egindako bi hankatxo itsatsi. Azkenik, hori-koloreko koroa itsatsiko diogu.

4. Arraina guztien artean errazena da. Begian tapoian itsatsi eta isatsa moztu. Azkenik, urdin-koloreko burbuila batzuk margotu.

Page 17: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

5. Armiarma egiteko kolore iluneko tapoiak erabil ditzakegu. Bi begi handi eta paper-txori bat itsatsi. Ondoren kartulinan itsatsi eta zortzi hankatxo margotu.

6. Mantangorria egiteko tapoi gorria erabiliko dugu. Beheko argazkian ikus daitekeen bezala, burua eta orbanak errotuladore beltza erabiliz egingo ditugu. Ondoren begiak itsatsi eta azkenik, kartulinan itsatsi ondoren antenak marraztuko dizkiogu.

Page 18: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Erroma

Eskulana: Lekaleekin egindako mosaikoa

Materiala

babarrun zuriak

dilistak

kola zuria

txantiloia

Nola egin

1. Emandako txantiloian marrazkiari jarraituz, babarrun

zuriak itsatsiko ditugu ( Marra zurietan).

2. Dilistekin berdin egingo dugu, marra ilunaei jarraituz.

Page 19: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo
Page 20: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo
Page 21: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Erroma

Eskulana: mosaikoa

Materiala:

Trupan materialaz egindako pieza biribil bat

Pintzelak

Pintura akrilikoa

Zilar- koloreko pintura akriliko metalikoa

Berniz-esprai bat

Likido adimentsionala

Kailu papera

Borragoma

Arkatza eta erregela

Page 22: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Nola egin:

1. Boli- koloreko papera txuriz margotu eta bertan

aukeratutako diseinua kalkatu.

2.Margotu diseinua. Marrazki bakoitza laukitxoz osatuko dugu,

bien artean 2mm-ko tartea utziz.

3. Zilar- koloreko pintura akrilikoa erabiliz laukitxoak margotu.

4. Pintura ondo lehortu ondoren aurretik arkatzez egindako

aztarnak ezabatu. Berniza eman.

5. Laukitxoz laukitxo likido dimentsionala eman.

Page 23: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Unibertsoa.

Eskulana: Paint programarekin gaiari buruzko marrazki bat

egin.

Materiala:

Paint programa duen ordenagailua.

Nola egin:

1. Programak nola erabili erakutsiko diegu .

2. Proga moduko eredu batzuk emango dizkiegu trebatzeko.

3. Haiek pentsatutako marrazkia egin.

4. Inprimatu eta korridorean jarriko ditugu.

Page 24: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Zentzumenak.Ukimena.

Eskulana: malabarak egiteko bolatxoak

Materiala:

kolore ezberdinetako bi puxika

arroza edo dilistak

guraizeak

inbutua

Nola egin:

1. Bi puxikei puzteko aldean duten muturra moztuko diegu.

2. Batean ,inbutuaren laguntzaz, dilistak edo arroza sartuko dugu.

3. Beteta dagoen puxika hutsik dagoenaren barruan sartuko dugu eta

aldi berean, saiatuko gara lehenengoaren zuloa tapatua gera dadin.

Page 25: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Zentzumenak.Ikusmena.

Eskulana: CD batekin egindako kaleidoskopioa.

Materiala:

CD bat

Kartoizko tutua

Zeloa

Koloretako bolatxoak

Plastiko gardena

kartoi mehea

Page 26: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Nola egin:

4. Marrazkian ikusten den bezala, CD-a hiru tiratan moztuko dugu (9

cm).

5. Hiruki bat osatuko dugu honekin eta zeloarekin lotuko ditugu.

6. Hirukia kartoizko tutuan sartuko dugu.

7. Plastiko gardenarekin borobilak egingo ditugu ; tutuaren

tamainakoa bata eta milimetro gutxikoa bestea, tutuaren barruan

sartzeko.

8. Borobil garden bat tutu barruan sartuko dugu , tutu horretan,

koloretako bolatxoak jarriko ditugu eta beste borobil gardena tapa

moduan erabiliko dugu. Zeloarekin lotuko dugu.

9. Tutuaren beste muturrean, kartoizko biribil bat jarriko dugu handik

begiratzeko.

10.Tutua nahi ditugun koloreetan apainduko dugu.

Page 27: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Erdi Aroa

Eskulana: Kartoizko gaztelua

Materiala

kartoizko kutxa bat

komuneko sei tutu

kartoi meheak ( kartulinak): gorria, berdea horia eta urdina

Guraizeak

Kola zuria

Errotuladoreak

Page 28: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Nola egin

1. Kartoizko kutxan harri-apaindura egin errotuladorearekin.

2. Kartoizko kutxari almenak moztu.

3. Kutxaren izkinetan komuneko tutu bana jarri, beheko

aldean mozketak eginez.

4. Kartoi mehean atea, leihoa, banderatxoak eta zuhaitzetako

elementuak marraztu, moztu eta beren lekuan jarri.

5. Gure gaztelua girotzeko , Erdi Aroko pertsonaiak marraz

ditzakegu eta gaztelu inguruan itsatsi.

Page 29: Eskulanal 1. zikloa Manualidades 1.Ciclo

Gaia: Landareak.

Eskulana: Loreontzia.

Materiala:

kontserbetako lata hutsa

arropak zintzilikatzeko matxardak (20)

tenperak.

Nola egin:

1. Matxardak nahi ditugun koloreetan margotu ditzakegu. Nahi

izanez gero, marrazkitxoak ere egin daitezke gainean.

2. Matxardak ireki, eta lataren inguruan jarri.

3. Bukatutakoan, landarea barruan .