herria 2972

8
Ikasle gehienek hartua dute ikastetxetako bidea, unibertsitateko batzuk salbu. Sartze aski lasaia izan da aurtengo hau orokorki, arrangurak ez balinbadira ere falta, hala nola Hazparne eta Angeluko eskola pu- bliko zenbaitetan burasoek protesta mugi- mendu batzu burutu dituzten, postu-hes- teak direla-eta. Eskola giristinoetako ardu- radunek berriketariak bildu dituzte Itsasuko San Josep eskolan beren sarean egin den sartzeaz mintzatzeko eta Seaskak ikas- tolen sartzea du aurkeztu Angeluko Kimua ikastolatik. Eskola publikoek haatik ez daukute orainokoan beren sartzearen berri zehatzik eman. ESKOLA GIRISTINOETAN, KOPURUAK BETI GOITI Itsasuko San Josep eskola munttoan errezebitu gaitu Chantal Blain hango zuzendari berriak, sahetsean zituela Jean Marc Aphaule diosesako zuzendaria, Patrick Duboscq axuanta eta Maite Oxandabaratz aholkularia. Sartzea frango lasaiki egin da eskola giristinoetan, dauku erran Jean Marc Aphaule-k, nahiz pres- takuntza baldintzak aski zailak izan. Ikasleen kopu- rua goiti doa, 2001az geroz bi milako bat ikasleren emendioa badagolarik erakaskuntza katolikoan. 27.405 ikasle dira orotara departamenduko ikastetxe giristinoetan, horietarik 16.303 Ipar Euskal Herrian, honela banatuak : 6.403 lehen mailan, 5.193 bigarrenean, 4.707 lizeoetan. Kopuruak gora, bainan erakasle postu bat galdu hala ere departa- menduan. Hurbilagotik behatuz, Euskal Herria da kaltetua izan ; lau postu berri ideki balinbadira, hamar dira bertzalde hetsi ; Biarnoan aldiz, sei idekitze eta bi postu-eterdi heste. Hezkunde Nazio- nalaren ganik diren ahalbide murritzak oso dolugarriak zaizkio diosesako zuzenda- ritzari. Sail elebidunak, euskara-frantsesa, arrakasta handia dauka eskola kato- likoetan (%6,8 ikasle gehiago). Bainan euskararen onarpena gero-eta gehiago nabari balinbada hemen gaindi, ez ditaike gauza bera erran goragoko egituretan, dela Bordelen, are gutiago Parisen. Gehia- go nahi lukete eskola horietan egin euskara indartzeko eta garatzeko, bainan Hezkunde Nazionalak askotan ezinean uzten ditu, ele ederrak ez obratuz. (Ikus 3.) 2008-ko Irailaren 11-koa 11 Septembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2972 Egun bat osoa egoiten bazira irriz batere ari gabe, egun horrek deusik ez du balio ( Chamfort) Erne! Ekainean jin beharra, irailean jin zauku beraz François Fillon gobernuburua, Baio- nan izenpetu behar zuela Ipar-Euskal-He- rriari johan zaion lurralde kontratu berezia. Aspaldian zonbait eta zonbait aipaldi ukaiten duen kontratua. Batzuen gostuko, urrats handia zinez geroari buruz, aski errepikatu dauku hori Jean- Jacques Lasserre hautetsi-kontseiluaren buru denak. Kontratu hori elkarte eta erakunde askok funtsez eta artoski egin gogoeta eta proposamenen arabera finka- tua izana dela, denen ekarpenaz ahal bezen xintxoki axolatuz. Beste frangoren ustez aldiz, kontratu hori aise xuhurregia da eta eskasegia, egiazko behar-ordue- tarik urrun gelditzen dena, ez baita ha- rritzeko gobernuburuaren bisita horren karietarat asko izan baitira, abertzale, lab- orari eta beste, beren aldarrikapenak ka- rrikan entzun-arazi nahi ukan dituztenak... Azpimarratuz ere denen buru gobernuak aintzineko hitzarmen berezian baino diru gutiago emaitekoa duela, gu bixtan da gehiagoren hartzale gintazkeelarik... Zer uzta igurikatzen ahal dugun, badira beraz ikusmolde desberdinak. Itxura guzien arabera, kontratu hori ez da halere gutietsi behar, bainan ez da aparantziarik ere karkulatu behar horri esker patar guzi- ak ordoki izanen direla. Edo alimaleko aintzinamenduak hola eta hola ekarriko dituela... Guri da erne egoitea, beti erne, biziki erne! Dela ekonomia hunkitzen duten alorretan, dela kulturaren sail hortan ala zernahi- tan... Oro har, gaurko egunean, euskal norta- sunaz ari girelarik, sendi dugu giro hobea piztu dela eta azkartu. Joanden egunean, Getariako auzapezak ere hori erraiten zuen estreinaldi batean. Denborak kan- biatu direla eta onerat kanbiatu. Euskara- rentzat ere hein batean egiten ahal direla orai urrats batzu duela hamar urte etzire- nak aise egiten ahalko. Gisa batez, ez da guti hori ere. Bainan bada oraino lan han- dia, biziki handia, akulatzeko, bazterrak mugi diten gure nortasuna zaintzea eta haztea gatik.. Eta gutien ustean badira tra- bak. Egun hotan erakaskuntzaren sailean bixta bixtan ditugunen idurikoak... J-B D Urte guziz beren egutegie- tan markatua dute askok buruilaren lehen astezken eguna, Orreagan egiten den beila ez baitute hutsegite- koa… Alta ba urte guziz egi- tarau bera da : meza nagu- sia 10ak eterdietan, bazka- ria, arrosarioa 2ak 1/2tan, 3etan bezperak, eta gero etxera itzultzea. Hauek guziak kartsutasun berezi batekin iragaiten dira, urte guziz aldizka, Garazi edo Baigorriko parropiek dituzte- larik elizkizunak antolatzen ; aurten Baigorrikoaren aldi zen. Orreagako komentuko elizan, jartokirik ez aski iza- nez, ainitz, etxetik ekarrita- ko ttottoekin heldu dira, eta eliza ttipiegia izanez, kan- poan plantatzen. Beste batzuentzat aldiz, egun oraino bereziagoa da, Donibane Garaziko Maiorga ikastetxe aitzinetik goizeko 2ak 1/2tan abiaturik, eskuargiak eskutan edo buru gainean, zakua bizka- rrean, zanpa zanpa men- dian gora Orreagara buruz oinez abiatzen baitira. Aspaldiko ohidura, Frantxoa Garat Donibaneko erretorak eta beste batzuk hutsegite- koa ez duguna. Joanden astean, 95 bat ginen, ibilaldi huntan parte hartzen ginue- nak, gehienak Garazi alde- koak, bainan urrunagokoak ere. Gaua izanez, hastapenean ez da aise jakitea nor den gure sahetseko ibiltaria. Gaua izanez, patar xutak ere kasik ordoki dira ager- tzen, ez baitira hainbat ikus- ten eta senditzen. Gaua iza- nez, mendian gora ibiliz, ixtapaten buruan, izerdia zauku jalitzen, ondorioz lehen pausuan dugu gogo- tik zerbaixka hartzen, fruitu idor edo bixkotx, bai eta darga darga bizkarreko zakuan ekarri botoiletik eda- ten. Hots, aski fite dugu ondorioz gure trikot edo berokia kentzen. Horra emeki emeki gure begiak usatzen direla gauaren ilu- nari. Eta horra emeki emeki ezagunak ikusten ditugula gure artean. Eta horra emeki emeki kalakan has- ten girela, hots, ohartu gabe zanpa zanpa ari gira Orrea- gatik hurbiltzen, denbora zauku pasatzen eta eguna zauku jeikitzen. Hontto, Orizune, Biakorriko Ama birjina, Bentarteko lepoa, kurutzea, Leizarrate- ka, Lepoeder (1430 m) tokiak iraganik, horra hor Orreaga gure beherean dugula. Oihan bat jautsirik, 9ak irian gira beila tokira heltzen. Harritu gaituena da jadanik Garaztar edo Bai- gorriar beilariak otoetan hel- duak direla goizik, meza nagusiko tokiaren segurta- tzeko. Meza nagusian, 20 bat apez ziren bilduak, Ttotte Ardohainen inguruan. Orreagako eliza tanpez bete da, barnean ezin sar- tuek kanpoan altxaboz ba- tzueri esker dutelarik meza segitu. Horra bazkariaren tenorea, giro zinez onean iragan dena, oinezkako gehienak baigira toki berean piknikarentzat bildu. Kantu andana bat eman ondoan, horra bezperen tenorea eta etxera itzultze- ko ordua. Batzu berriz oinez itzuliko gira kurutzeraino bederen, han oto batzuen hatxemaiteko esperantxare- kin. Beste batzu aldiz, Orreagan otoak aurkiturik dira Garazi alde itzuliko. Zu ere irakurle, doi bat for- man senditzen bazira zato gurekin, buruilaren lehen astezkenarekin, goizeko 2ak eta 1/2tan gira abiatuko beti bezala, Donibane Gara- zitik. Helduden urte arte ! Jean- Mixel Mezatik ateratzean jendaldea… Bazkal aintzin, beilariak ontsa antolatuak Orreagako eliza aintzinean, oinezkari batzu beilarien beha Goizeko 2ak 1/2tan, mendian gora, Orreagako beilara… Goizeko 2ak 1/2tan, mendian gora, Orreagako beilara… ESKOLA SARTZE ASKI LASAIA Itsasuko San Josep eskolan, Maite Oxandabaratz aholkularia, Patrick Duboscq diosesako zuzendari-axuanta, Jean Marc Aphaule diosesako zuzendaria, Chantal Blain San Josep eskolako zuzendaria Itsasuko San Josep eskolako haur batzu, pozik elgar atxemanik

Upload: 8probintziak

Post on 09-Mar-2016

272 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2972

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2972

Ikasle gehienek hartua dute ikastetxetakobidea, unibertsitateko batzuk salbu. Sartzeaski lasaia izan da aurtengo hau orokorki,arrangurak ez balinbadira ere falta, halanola Hazparne eta Angeluko eskola pu-bliko zenbaitetan burasoek protesta mugi-mendu batzu burutu dituzten, postu-hes-teak direla-eta. Eskola giristinoetako ardu-radunek berriketariak bildu dituzte ItsasukoSan Josep eskolan beren sarean egin densartzeaz mintzatzeko eta Seaskak ikas-

tolen sartzea du aurkeztu Angeluko Kimuaikastolatik. Eskola publikoek haatik ezdaukute orainokoan beren sartzearen berrizehatzik eman.

ESKOLA GIRISTINOETAN, KOPURUAKBETI GOITIItsasuko San Josep eskola munttoanerrezebitu gaitu Chantal Blain hangozuzendari berriak, sahetsean zituela JeanMarc Aphaule diosesako zuzendaria,

Patrick Duboscq axuantaeta Maite Oxandabaratzaholkularia.

Sartzea frango lasaiki eginda eskola giristinoetan,dauku erran Jean MarcAphaule-k, nahiz pres-takuntza baldintzak askizailak izan. Ikasleen kopu-rua goiti doa, 2001az gerozbi milako bat ikaslerenemendioa badagolarikerakaskuntza katolikoan.

27.405 ikasle dira orotara departamendukoikastetxe giristinoetan, horietarik 16.303Ipar Euskal Herrian, honela banatuak :6.403 lehen mailan, 5.193 bigarrenean,4.707 lizeoetan. Kopuruak gora, bainanerakasle postu bat galdu hala ere departa-menduan. Hurbilagotik behatuz, EuskalHerria da kaltetua izan ; lau postu berriideki balinbadira, hamar dira bertzaldehetsi ; Biarnoan aldiz, sei idekitze eta bipostu-eterdi heste. Hezkunde Nazio-nalaren ganik diren ahalbide murritzak osodolugarriak zaizkio diosesako zuzenda-

ritzari.Sail elebidunak, euskara-frantsesa,arrakasta handia dauka eskola kato-likoetan (%6,8 ikasle gehiago). Bainaneuskararen onarpena gero-eta gehiagonabari balinbada hemen gaindi, ez ditaikegauza bera erran goragoko egituretan,dela Bordelen, are gutiago Parisen. Gehia-go nahi lukete eskola horietan egineuskara indartzeko eta garatzeko, bainanHezkunde Nazionalak askotan ezineanuzten ditu, ele ederrak ez obratuz.

(Ikus 3.)

2008-ko Irailaren 11-koa11 Septembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2972

Egun bat osoa egoiten bazira irrizbatere ari gabe, egun horrek deusikez du balio

( Chamfort)

Erne!Ekainean jin beharra, irailean jin zaukuberaz François Fillon gobernuburua, Baio-nan izenpetu behar zuela Ipar-Euskal-He-rriari johan zaion lurralde kontratuberezia. Aspaldian zonbait eta zonbaitaipaldi ukaiten duen kontratua. Batzuengostuko, urrats handia zinez geroariburuz, aski errepikatu dauku hori Jean-Jacques Lasserre hautetsi-kontseiluarenburu denak. Kontratu hori elkarte etaerakunde askok funtsez eta artoski egingogoeta eta proposamenen arabera finka-tua izana dela, denen ekarpenaz ahalbezen xintxoki axolatuz. Beste frangorenustez aldiz, kontratu hori aise xuhurregiada eta eskasegia, egiazko behar-ordue-tarik urrun gelditzen dena, ez baita ha-rritzeko gobernuburuaren bisita horrenkarietarat asko izan baitira, abertzale, lab-orari eta beste, beren aldarrikapenak ka-rrikan entzun-arazi nahi ukan dituztenak...Azpimarratuz ere denen buru gobernuakaintzineko hitzarmen berezian baino dirugutiago emaitekoa duela, gu bixtan dagehiagoren hartzale gintazkeelarik... Zer uzta igurikatzen ahal dugun, badiraberaz ikusmolde desberdinak. Itxuraguzien arabera, kontratu hori ez da haleregutietsi behar, bainan ez da aparantziarikere karkulatu behar horri esker patar guzi-ak ordoki izanen direla. Edo alimalekoaintzinamenduak hola eta hola ekarrikodituela... Guri da erne egoitea, beti erne, biziki erne!Dela ekonomia hunkitzen duten alorretan,dela kulturaren sail hortan ala zernahi-tan... Oro har, gaurko egunean, euskal norta-sunaz ari girelarik, sendi dugu giro hobeapiztu dela eta azkartu. Joanden egunean,Getariako auzapezak ere hori erraitenzuen estreinaldi batean. Denborak kan-biatu direla eta onerat kanbiatu. Euskara-rentzat ere hein batean egiten ahal direlaorai urrats batzu duela hamar urte etzire-nak aise egiten ahalko. Gisa batez, ez daguti hori ere. Bainan bada oraino lan han-dia, biziki handia, akulatzeko, bazterrakmugi diten gure nortasuna zaintzea etahaztea gatik.. Eta gutien ustean badira tra-bak. Egun hotan erakaskuntzaren saileanbixta bixtan ditugunen idurikoak...

J-B D

Urte guziz beren egutegie-tan markatua dute askokburuilaren lehen astezkeneguna, Orreagan egiten denbeila ez baitute hutsegite-koa… Alta ba urte guziz egi-tarau bera da : meza nagu-sia 10ak eterdietan, bazka-ria, arrosarioa 2ak 1/2tan,3etan bezperak, eta geroetxera itzultzea. Hauekguziak kartsutasun berezibatekin iragaiten dira, urteguziz aldizka, Garazi edoBaigorriko parropiek dituzte-larik elizkizunak antolatzen ;aurten Baigorrikoaren aldizen. Orreagako komentukoelizan, jartokirik ez aski iza-nez, ainitz, etxetik ekarrita-ko ttottoekin heldu dira, etaeliza ttipiegia izanez, kan-poan plantatzen.

Beste batzuentzat aldiz,egun oraino bereziagoa da,Donibane Garaziko Maiorgaikastetxe aitzinetik goizeko2ak 1/2tan abiaturik,eskuargiak eskutan edoburu gainean, zakua bizka-rrean, zanpa zanpa men-dian gora Orreagara buruzoinez abiatzen bait ira.Aspaldiko ohidura, Frantxoa

Garat Donibaneko erretoraketa beste batzuk hutsegite-koa ez duguna. Joandenastean, 95 bat ginen, ibilaldihuntan parte hartzen ginue-nak, gehienak Garazi alde-koak, bainan urrunagokoakere.

Gaua izanez, hastapeneanez da aise jakitea nor dengure sahetseko ibiltaria.Gaua izanez, patar xutakere kasik ordoki dira ager-tzen, ez baitira hainbat ikus-ten eta senditzen. Gaua iza-nez, mendian gora ibiliz,ixtapaten buruan, izerdiazauku jal i tzen, ondoriozlehen pausuan dugu gogo-tik zerbaixka hartzen, fruituidor edo bixkotx, bai etadarga darga bizkarrekozakuan ekarri botoiletik eda-ten. Hots, aski fite duguondorioz gure trikot edoberokia kentzen. Horraemeki emeki gure begiakusatzen direla gauaren ilu-nari. Eta horra emeki emekiezagunak ikusten ditugulagure artean. Eta horraemeki emeki kalakan has-ten girela, hots, ohartu gabezanpa zanpa ari gira Orrea-gatik hurbiltzen, denborazauku pasatzen eta egunazauku jeikitzen.Hontto, Orizune, BiakorrikoAma birj ina, Bentartekolepoa, kurutzea, Leizarrate-ka, Lepoeder (1430 m)tokiak iraganik, horra horOrreaga gure behereandugula. Oihan bat jautsirik,9ak irian gira beila tokiraheltzen. Harritu gaituena dajadanik Garaztar edo Bai-gorriar beilariak otoetan hel-duak direla goizik, mezanagusiko tokiaren segurta-tzeko.Meza nagusian, 20 batapez ziren bilduak, TtotteArdohainen inguruan.Orreagako eliza tanpezbete da, barnean ezin sar-tuek kanpoan altxaboz ba-tzueri esker dutelarik meza

segitu. Horra bazkariarentenorea, giro zinez oneaniragan dena, oinezkakogehienak baigira tokiberean piknikarentzat bildu.Kantu andana bat emanondoan, horra bezperentenorea eta etxera itzultze-ko ordua. Batzu berriz oinezitzuliko gira kurutzerainobederen, han oto batzuenhatxemaiteko esperantxare-

kin. Beste batzu aldiz,Orreagan otoak aurkiturikdira Garazi alde itzuliko.Zu ere irakurle, doi bat for-man senditzen bazira zatogurekin, buruilaren lehenastezkenarekin, goizeko2ak eta 1/2tan gira abiatukobeti bezala, Donibane Gara-zitik.Helduden urte arte !

Jean- Mixel

Mezatik ateratzean jendaldea…

Bazkal aintzin, beilariak ontsa antolatuakOrreagako eliza aintzinean,

oinezkari batzu beilarien beha

Goizeko 2ak 1/2tan, mendian gora,

Orreagako beilara…

Goizeko 2ak 1/2tan, mendian gora,

Orreagako beilara…

ESKOLA SARTZE ASKI LASAIA

Itsasuko San Josep eskolan, Maite Oxandabaratz aholkularia, Patrick Duboscq diosesako zuzendari-axuanta, Jean Marc Aphaule diosesako zuzendaria, Chantal Blain San Josep eskolako zuzendaria

Itsasuko San Josep eskolako haur batzu, pozik elgar atxemanik

Page 2: Herria 2972

• Ameriketako presidentaren boz kan-paña hori badoa bere bidetik aitzina.Bakotxak bere urratsa, Obamademokrataren ondotik, John Mc Cain errepu-blikanoak ditu bere kartak agertu. Vietnamekopresondegien berri jakina duelarik, hautsimau-tsiak egin behar zituen alde batetik errepublika-noen baloreak zainduz, herriaren alderako leial-tasuna eta liberalismoa, segurantxa eta moralabarne bere kontserbadore giroan, bainan Bushbaten fama ahuldutik berexiz ere berea, hunenaldekoak bakanduak diren huntan. Beraz Irakhartarako guduaren aldetik libroago gelditzenda, gerlaren kontra, nahiz ez duten denek horisinesten oraino. Eta hautatu du bere presidentorde gogokoa duena, emazte bat aldi huntan,Sarah Palin anderea, giristinoa, katoliko bata-iatua lehen batean eta bere Alaskan, protestantaldeko pentekotista eta ebanjelista deituhegaletarat ere lerratzen dena geroztik oraiAmeriketan haizea ere alde horietarat itzuliagoden bezala. Horiekin denekin tanto ontto batzuizan ditzazkete errepublikano kandidatek berenalde, nahiz berdintsuan dituzten orai bialderdiek beren bitoria estimuak eta mentuak.Hortan da beraz partida, eta halere zenbaitenbeldurra da joanago eta gehiago errepublika-noen eskualderat egin dezan haizeak. Bainangeroa itsua da…• Errusia haundia hor du beti bere larderia etamehatxuekin auzoko Georgia tt ipiagoak,Mikhail Saakachvili hunen presidentari ez dio-larik bestalde estimu haundia erakusten DimitriMedvedev erruso presidentak, bereziki geor-giano hori Amerika eta Europaren alderat itzu-liagoa agertzen delarik. Europa ere hor baita,Sarkozy eta besteekin. Han ere ondoko egune-tan ageriko zer emanen duen : OTAN bata-suneko 26 herri bildu beharrak dira Georgianiraila hunen 15 eta 16ean Georgiarekilako tra-tuez mintzatzeko.• Ingrid Bétancourt kolunbiar anderea izan daErroman Aita Sainduaren ikusten, hainbestedenboraz FARC alderdikoek bahiturik egonazen ondoan. Kolunbia hori ez da herri haundiabaina hein onekoa halere bere %80 kato-likoekin, 38 miliun bizitzaleetarik. Baditu 52diosesetan 5700 apez eta 54 semenario, joanden bi urteetan 426 apez berri izan dituztelarikordenatuak.• Tailandian Sanak Sundarajer lehen mi-nistroak baditu bere eneguak bere Tej Bunnankanpoko zeren ministroak demisionea eskainidionaz geroztik herri hortako nahasmendubatzuen ondotik, bainan ez du onartzen demi-sione hori gobernuburuak. Lehen ministro

hunek zazpi hilabete du bakarrikkargutan dela bozak gainez gain

irabazirik bainan auziak ditu bere aitzinekogobernu buruarekin eta 73 urtetan, badu holakobat ikusirik : bere aldekoak badauzka oraino,armada ta beste. Halere noradino eta nolairaun ?• Zinbabue afrikar herria betiko hartan da bere84 urteko Mugabe president tematsuarekin.Hunek jada bozak galduak eta ez amor emai-ten, ez du beti nahi Morgan Tsvangiran berekontrario irabazlearekin berak galdegin hautsi-mautsi eta poderearen partikatzerik sinatu ere.Horra nola dabiltzan joanden martxoaz gerozeta hori guzia herri gaixoaren kaltetan.• Espainiak inmigrante ainitz baditu bere lurre-an onartuak aspaldian, langile xoil eta jakitateberezi gabeak falta zituen denboran. Bainagauzak aldatu dira eta orai langabezia da horere emendatu. Horra zertako Zapatero gober-nuburuak 700.000 langile xoili paperak emanondoan lau urtez, hartu dituen neurriak, hau ereestranjeren onartze horri muga batzu emaiteko.Haatik manifestaldi gogorrak egin dituzte afrikarinmigratu batzuek neurri hoien ondotik etagasailak ere.• Haiti aldean aro gaixto izigarriak izan ondoan,jendeak milaka aterbegabetu dituztenak, hunaorai berriz Kuba eta Mexiko alderat egin dutelatenpestek. Horiek ere ez dute Kuba komunistaketa Amerika USA-k elgarri buruz dutenaiherkundea ainitz eztitzen. Amerikak, Kon-doleza Rice anderearen bidez agertu du baibotikario gaiak bederen igorriko dituela lagun-garri Habanarat, bainan hunek ihardesten duaski duela auzo haundiak Kubaren gazti-gatzeko aspaldian deraman enbargo bortitzhura eztitzea.• Alemaniak2009an beha-rrak dituh a u t e s k u n -deak. Ordukokontrario batbadu dekla-ratua AngelaMerkel an-dereak, hura daFrank WalterSteinmeier kan-poko zeren mi-nistro sozialdemokrata

ROSSIIzen hori ez dugu arrotza, Rossi! Nork ez duezagutu alabainan Tino Rossi korsikar kantarifamatua? Eta orai horra denak mintzo hau ereeskualde berekoa den Dominique Rossi hor-taz. Hau ez da haatik kantaria. Beste sailbatean egina du bide. Polizako buru bezala.Azken denbora hotan Korsikan berean ginuen,kaxketadun guzien nagusi handi, deneri begiaatxikitzen zuela. Eta horra nun bat-bateangaitzeko erasaldia bildu duen eta jestu gutizbere kargua galdu ere! Bainan zer bekatu handiegin du bada hola tratatua izaiteko? NicolasSarkozy-ren adixkide handi batek baitu hannunbait gaitzeko etxe ederra, joanden eguneanberrogoi bat lagun, korsikar abertzale horietarik,sartu dira egoitza hortako parkerat, azkarsalatzen zutela, makurrik egin gabe haatik,Korsikako egoera eta besteak beste hango lur-antolaketari buruz berrikitan agertu xede batzu.Barne-minixtroak bortitz bortitza jakin-arazi dioberaz delako Dominique Rossi horri, deus gisazetzituela etxe hortarik hola hurbiltzerat utzibehar, eta ezinbestean sartzerat utzirik ere gerobeharko zituela haizatu larderia handiena ager-tuz! Dena den, bazterrak harritu ditu gobernuakfunts hortan eta gisa hortan hartu erabakiak.Polizako aintzindari horrek etzuela segurkiholakorik merexi! Gainerat gauzak etzirelabatere gaizki pasatu. Manifestaldia baketsuizan zela. Erran da ere Sarkozy-ren adxikideakberak etzuela hain gaizki hartu delako bisita,edateko fresko zerbait ere eskaintzeraino etorri-ak zireneri. Hauxe da ixtorioa hori ere beste-naz! Zernahi aipaldi ukaiten duena!

EDVIGEAintzek arras pollita daukate Edwige izena,Alemaniatik jina omen, ardurenean neskeriemaiten dena bainan mutikoeri ere emaitenahal naski... Erdi-Aroko saindu baten izena,saindu hori Frantziako errege baten koinata,serora joan zena alurgudun-eta. Pollita kausiditake ere Edvige, berdin ahozkatzen denabainan hizki bat aldatuz idazten... Salbu hara,eta hau ez da hain pollita, Edvige deitu daukute

Parisen polizak muntatzen ari duen izentegibat, zointan sartzen baitituzte gaixtaginak -holako zerbait bazen jadanik bestalde - bainanere “bazter nahasle “ izan ditazkeen guziak, etahori bera aski gogoetagarri da, nor izaiten ahalden alabainan bazter nahasle ekarria... Bidehortarik abiatu-eta urrun joan baititake... Kon-parazione gobernuarekin ados ez den nornahibegietan hartuz eta hola... Bainan bestaldeoraino izentegi berean litazke hautetsi eta kar-gudun guziak, elkarteburu, berriketari, abokat,apez ala nor nahi, beren burua zerbait gisazagertzen dutenak oro. Zu eta ni berdin. Noratari gira bestenaz? Zendako holako izentegia?Hoinbeste izen nahas-mahas! Eta bakoitxakberak nola jakin izentegi hortan denetz ala ez,eta nola jakin ezarri argitasunak xuxenak direnala ez? Errekurtso batzu badira akulatuak, jokohori ez dela legezkoa izaiten ahal. Erabakiahelduden abendoan edo hola hartzekoa dute.Anartean, gobernuan ere ez dira denak ados.Hervé Morin minixtroak segurik aski goraerrana du ez dela batere izentegi horren alde...

AITA SAINDUA HELDU...Asko gisetarat frango minberak izan dira azkenegun horiek. Eskolen sartzearekin, lekukaarrangura parrasta bat, erakasleak eskas etaholako... Hau arrunt besterik da bainan aro hi-tsarekin makur ainitz hor gaindi, eurite, ortzi etaharri! Eskualde batzu azkarki zafratuak. Horiek hola, igandean, gaitzeko predikariakentzun dira telebixtako leiho ttipito hortarik.Carla Bruni arizan da erran eta erran nolakobidea egina duen Nicolas Sarkozy-rekinesposatu aitzin... Eta nola presidenta, berenazgizon bizia omen bainan bihotz zabalekoa, ariduen doi bat kanbiarazten, onerat kanbiaraztenbixtan da...Beste gate batean, tenore berean, FrançoisBayrou ari zen konda eta konda gero etaokerragoa kausitzen duela Sarkozy-k eremakiduen saila...Horiek hola, aste huntako gertakari izan beharda Aita Sainduaren bisita, lehenik Pariserateta gero Lurderat...

J-B D

2

Eskola sartzea hegoaldean Astelehena izan da Euskal Herriko 200 bat mila ikasleentzat eskolaraitzultzeko eguna. Ikasleen % 65 D ereduan (euskaraz) inskribitu dira, % 28B ereduan (elebiduna) eta % 7 A ereduan (gazteleraz). Ikasleen erdiakeskola pribatuetan kokatzen dira eta beste erdiak publikoetan.Hizkuntza plan berriak bideratua izan behar luke : A, B eta D ereduendesagerpena ekarriko luke, eta edukien % 60a gutienez euskaraz emaiterabehartzen du. Erreformaren inguruan adostasuna lortzea eskatu duteirakasleek. Burasoentzat aldiz ordutegiak eta eskolen autonomia dirakezka nagusiak.

Volkswagenek 200 langilez goiti hartuko ditu NafarroanAlemaniar enpresak Landabenen duen lantegian produkzioa % 10-ezemendatuko da, nahiz eta automobilen saltzeak krisi larrian izan. Hortarako200 langile gehiago kontratatu ditu aurten. Nafarroan egiten duWolksvagenek mundu osorako Polo modeloaren % 80a, gehiena Europakomerkatuan saltzen duena eta europar merkatuan autoen saltzearen krisiaez da asko senditzen.

Donostiako presoen aldeko ibilaldia debekatua Donostiako estropada nagusiak zirela eta, presoen eskubideen alde anto-latu ibilaldia debekatu du Herrizaingo sailak. Beren “ezadostasuna” sailbu-ruari jakinarazi diote antolatzaile ziren Etxerateko kideek. Baina, euskal pre-soen ahaideen kolektiboko ordezkariak ez dituztela errezebituko iragarri dujadanik Herrizaingo Sailak. Arraunlari talde batek eta presoen familiakoekdeitua zuten ibilaldia helduden igandean Donostian egiteko.Etxerateko kideek jakinarazi dute ez dutela ulertzen nolaz euskal gobernuakadierazpen askatasuna zangopilatzen duen, presoen egoera nolakoa dengizarteari aditzera emaitea debekatuz. Jazko ibilaldian kalapitak izan zirelako debekatua izan dela aurtengoa jaki-narazi du herrizaingo sailak.

Otegiri omenaldia ElgoibarrenMartuteneko presondegian 15 ilabetez preso egon ondoan askatua izan daeta Elgoibarreko bere sorterrian ongi etorria egina izan zaio. Herritarrenartetik, ezker abertzaleko arduradun asko etorri dira omenaldira. Egin duenmintzaldian, Otegik erran du elkarrizketa prozesu berri bat izanen dela etaeuskal preso politiko guzien askatasunarekin bururatuko dela. “Herrihonekin engaiamendu bat dut” azpimarratu du agintari abertzaleak eta“presondegietan presoak izan bitartean” ez duela amor emanen. “Herrihonek marko demokratiko batera eramango duen elkarrizketa eta negozi-azio prozesu bat ezagutuko duela segur nago, hemen ere, Euskal Herrian,Irlandan bezala, preso politikorik ez da izanen”.ETA-rekin elkarrizketa politikoa izaiteko menturarik ez dela erantzun dioAlfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak. Arnaldo Otegi Batasunakoburuzagia iraganean dilindan dagoela deklaratu du, edo preso izan dendenboran gertatutakoaz ez dela ohartu zeren berak ongi ezagutu beharkolituzkeen gauza asko gertatu baitira. ETAk 2006an Barajasekoaparkalekuan egin atentatuarekin su-etena apurtu zuela gogoarazi dioBarne ministroak.

Euskararen jakitea gehiago balioetsiko da NafarroakoadministrazioanEuskararen menperatzea ez da ezinbesteko baldintza Nafarroako adminis-trazioan lan egin nahi dutenentzat. Bainan hemendik harat gehiago har-tuko dute kontutan eskualde euskaldunetan. Eremu euskaldunetaneuskararen ezagutzaren balorazioa %10 gehiago hartuko dute kontutan eta%6 gehiago eremu mixtoan, beti ere jendearekin harremanetan diren lanpostuentzat. Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publikoei buruzkodeialdietan euskararen ezagutzaren balorazio berria ezarri nahi du bainaneskualde euskaldunetan eta eremu mixtoan bakarrik.

Altzairua ikertzeko goi maileko zentroa eraikiko duteBizkaianMunduko altzairu ekoizle nagusiak, Arcelor-Mittal taldeak, eta Eusko Jaur-laritzak, urtea bururatu baino lehen, Bizkaian altzairua ikertzeko goi mailekozentroa eraikitzeko akordioa sinatu dute. Juan Jose Ibarretxe lehendakari-ak, Gregory Ludkovsky taldeko ikerketa eta garapen presidente ordeak etaGonzalo Urquijo Zuzendaritza Nagusiko kideak sinatu dute akordioa.Loiuko aireportutik hurbil eraikiko duten ikerketa zentroan, goi-mailako 45ikertzailek lan eginen dute unibersitatearen laguntzarekin. Inbertsioa 100milioi eurokoa izanen da eta erdizka ordainduko dute Jaurlaritzaren etaArcelor-Mittalen artean.“ Gaur hemen, Euskal Herrian, sinatu duguna, altzairuaren alorrean,nazioartean liderra den konpainia baten konfiantza da” deklaratu du lehen-dakariak, sekulako konfiantza emaiten diena instituzio eta euskal gizarteari.Lehendakariaren arabera, hamar urte barne, Euskal herria lider bilakatukoda kalitatearen alorrean. Arcelor-Mittal munduko siderurgia-ekoizlerik haun-diena da eta 320.000 langile ditu 70 herrialde baino gehiagotan. Munduanekoizten den altzairuaren %10a Arcelor-Mittalek ekoizten du, urtean 116milioi tona inguru.

“Biktimak” erakusketa Donostian “Biktimak” izenburua duen erakusketak, indarkeriaren biktimen oroitmenabizirik atxikitzea du helburua. Eusko Legebiltzarrak antolatu erakusketa ibil-tariak indarkeriak eragiten duen izigarrikeria erakutsi nahi du, biktimakahantziak izan ez daitezen. Gipuzkoako Batzar nagusietako egoitzan ikusdaiteke. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentak oroitarazi du historiakez duela esklabo egiten, bainan bai askatu eta erakatsi.Portugaleteko Zubia berritu dute Nervion ibaia pasatzeko Portugaleteko zubi famatua -ibilgailu ala jendeakdilindan pasarazten dituena ibaialde batetik bestera- erreberritua izan da.Orga ala errota berriak ezarri dizkio enpresa jabeak. Ehun urtetik gora badi-tu zubiak eta egunero bere lana egiten du zerbitzu haundia eginez bertakojendeari. 1893-an eraikia izan zen horrelako zubi bakarra munduan eta2006an gizadiaren ondare izendatu zuen UNESCOk.

Espainiako itzuliaTxirrindularien Espaini-ako itzulia badoa berebide. Euskaldunak erebadira sailkapen on batenmenturan abiatuak. Hainxuxen, astelehenean,hamargarren etaparenkarietarat, hamabi izandira beste guzieri aintzindudirenak, kasik zazpi minu-toren abantzuarekin. Hori-etan zen Egoi Martinezeuskalduna, sailkapennagusian lehen jarridena… Egoi Martinez

Frank Walter Steinmeier

Page 3: Herria 2972

GERO ETA LOHITSUAGO

Hendaian, ingurumenaz ainitz axolatzen denelkarte bereziak bere biltzar nagusia zuen joan-den egunean. Hor azpimarratua izan da Bida-soa ibaian eta ibai horren itsasorat heltzeko ba-dian badela sobera kotsadura, bestalde zer-nahi lohi ari dela metatzen. Duela hogoi baturte oraino garbiketa batzu izaiten ziren usu-usua, legar eta lohi soberakina kentzea gatik.Berriz ere holako zerbait behar litake egin,hala galdetua izan da segurik. Bidasoa mu-garen gainean izanki, elgarrekin mintzatu behardira Hendaia, Irun eta Hondarribia hiru herriak,bainan ere euskal-gobernua eta frantses gober-nua. Toki minbera baita, artoski begiratu behardena eta legezko geriza berezi batbadaukana...

IRAILEKO MUGIMENDUA...

Kostalde guzian solas bertsuak entzuten diraaurtengo uda sasoinaz: uztaila frango txarraizan dela, agorrila arras ona, irailapolliki hasia... Oharpen asko etaasko eginez haatik bestalde, batzubaikor, besteak ezkor. Ainitzek diote irailak ainitz ekardezakeela oraino, asteburuetanaroa ona izanez segurik. Betiko arrranguretan, autoenuzteko toki eskasa hiribarne hori-etan. Preseski, ainitzek azkarkiestimatu dutena azken bi hilabetehorietan, autobus joan-jinkariakizaitea hor gaindi eta urrir ik.Bidarten konparazione, berrogoimilaz goiti izan dira zerbitzu hortazbaliatu direnak eta atseginekin...

ERAKUSTEGI BAT GEHIAGO

Donibane Lohizunen, badute era-kustegi bat gehiago, herriko etxeakmuntatua Pergola egoitzaren

sartze nagusia zen tokian. Gela handi bat karri-ka alderat errondan antolatua, etzena gehiagobaliatzen eta gisa hortan xaharberritua izanikbaliatzen ahalko dena. Lehen erakusketa es-treinatua izan da Gabriel Martinez-en argazkibatzuekin: gaia, iragan mende erditsutan Portu-galetik iheska gure eskualde hotarat etorriziren jende gaixoak...

ITSASOAREN BESTA

Ziburun eta Donibane Lohizunen, itsasoarenbesta zuten iragan asteburu hortan. Ausagailufrango eta omenaldi suhar bat itsasoan hil ma-riñel eta arrantzaleeri. Karia hortarat izan daere, Donibanen, herriko etxe aintzineko plazan,ttoro arrainki saltsa prestatzaileen arteko lehi-aketa. Hamar lagun zoin-gehiagoko giro lasaibatean, bederatzi gizon eta emazte bakar bat...Gilles Carricaburu ateratu da lehen eta LouisLanda bigarren.

3

ESKOLA SARTZE ASKI LA-SAIA (1.HASIA)

Uztail-agorril hauetan, 86 eskole-tatik 23k eskaini dituzte susten-guzko ikastaldiak zailtasunak di-tuzten ikasleeri. Eta ikasturtebarnean, erakasleek bi oren asterolibratuko ditutze ikasle horientzat.Elbarrituek ere beren toki osoadaukate ikastetxe horietan, ahalenarabera. Gaur egun 28 haur elba-rrituk badute laguntzaile berezi bat(AVS) beretaz arduratzeko. Bertze15ek ere eskubide bera luketebainan AVS laguntzailerik gabedaude. Estaduak onartzen du el-barrituek eskolatzeko eskubideosoa daukatela bainan hor ereahalbiderik aski ez du eskaintzen.

Bestalde, Ipar euskal Herriko esko-la giristinoak mugaz bertzaldekoasko ikastetxerekin partaidetzaaberatsan badabil, Euskadi, Nafa-rroa, Errioxa ala Aragoikoekin :trukaketa, bisita, elgarrekilakoproiektu...

Ez du beraz dinamika eskasik gurexokoko erakaskuntza katolikoak,fede eta itxaropen handiz ari delaikasleen geroa eraikitzen. Ikasturtesartze huntan, dolu batek dituhaatik bortizki inarrosten, Dona-paleuko Etxekopar ikastetxekoMarcel Peyrucq zuzendariarenheriotzak.

Garapena funtsezkoa da aurtengosartzean ikastoletan ; 2531 ikasle,200 haur berri ama ikastoletansartzen direnak. Ikastola berri batArberuan, Xibero/Basabürüko ikas-tolan lehen maila irekitzen, Hiribu-run eta Angelun laugarren klaseak(cm1) zabaltzen, Larzabaleko kole-gioan bi gela zabalik urte bakoitzeta Baionako Etxepare lizeoan 192ikasle. Garapena hor dago, etaPaxkal Indo Seaskako presi-dentaren arabera, heldu densartzean garapen azkarra izan be-har liteke. Ahalmen urriko haurretanere garapen sendoa ikusiko daikasturte honen kari, ahalmen urrikohamazazpi haur kontatzen dirasartze honetan, ikasturte onda-rrerako hogeitabost izanen dira,hots, jendartean bezala Seaskanere, haurren ehuneko bata. Haatik,garapen horrek berekin dakarzkigastu biziki handiagoak. Hainbestenon burrasoek beren gain dituztenhamalau irakasle, joan den urteanzazpi zituztelarik. Hezkunde minis-terioak irakasle postu bakar batekartzen du sartze honen karietara. Alta, irakaskuntza publikoan hain-bat arrangura plazaratu direlarikjoan den urtarrilaz geroztik, ama es-koletan eta lehen mailan ministe-rioak hiru edo bost haur gehiagokokarazten duelako klase bakoitz,Seaskari postu bat bakarra ekarrizaiolarik berrehun haur gehi-agorentzat, ikastolen ingurutik

protesta publikorik ez da izan. Arra-zoina hauxe da : Seaskak etaAkademia ikuskaritzak negoziatudutela hitzarmen bat, EuskararenErakunde Publikoaren baitan, laupuntu hartzen dituena : lehenmaileko murgilpen sistemaren eza-gupena, lehen eta bigarren mailenbaldintza eta ahal pedagogikoak,bai eta etsaminak. Hitzarmen horiParisen dago Ministerioaren ones-penaren zain, Seaska etaAkademia ikuskaritzaren artean,hemen, hitzez hitz adostua izan on-doan. Parisek onartu bezain lasterhemen izenpetua izan behar liteke.Anartean burrasoek asumitzen di-tuzte berek hamalau irakasle postuhoriek.

ESKOLA SARTZEA IKASTOLETAN

Paxkal Indo Seaskako presidenta, etaMertxe Galanena,

Angeluko ikastolako presidenta

Nork eginen duen ttoro hoberena...

“Naizena ez naiz” ikusgarriaLeinua dantza taldeak emanik

“Euskal munduak – Les mondes basques” erakusketa Hendaiako merkatuan ikusten ahalda egun hauetan, eta karia hortara, animazio gisa, Euskal kultur erakundeak Leinua dantzataldea gomitatu du “ Naizena ez naiz ” ikusgarria eman dezan.Karrikako ikusgarri horretan, urratsak, notak, hitzak eta ideiak zirimolan dabiltza, egiazko bestabat sortuz. Dantzarien jantziek lehenagoko eta gaurko modak nahasten dituzte eta dantzekberek, euskal tradizioan oinarrituak baldin badira ere, frankotan beste kulturetako kutsua har-tzen dute.“ Naizena ez naiz ” ikusgarria galdera bat da globalizazioaren eta bakoizpenaren artean, mun-du moderno honetan “ urrungoa bertan baitugu eta hemengoa urrun ”. Leinua taldeko 10 dan-tzarisek, 8 dantzariek eta 9 musikariek erantzun artistiko bat ekartzen dute, dena jauzi etapunpe !Euskal kultur erakundeak antolaturik, Hendaiako Herriko Etxearen laguntzarekin.

HENDAIA – Merkatu aitzineanIrailaren 13an, larunbatez – 18:00etan

KANTU ZAHARRAREN EGUNA

VII. “Kantu zaharraren eguna” irailaren 21ean iraganen da Amotz Larraldean eguerditik goiti.Egun hunen antolatzaileek kantuzale guzieri dei zabal bat beste behin batez gehiago igortzendute, oroitaraziz egun horren helburua dela ezagutzen ez diren kantuen argitaratzea bai etahauen kantatzea giro onean. Orain arte DVD bat, 2 kantu liburuxka eta 2 CD ateratuak izan diraeta beti espero da ahantziak diren bertze kantu batzuen aurkitzea eta publikatzea.Hitzordua da eguerditan, Larraldean. Erran gabe doa gomita deneri idekia dela. Hor izanen dirausaiako Senpereko eta inguruko herrietako kantariak, ala gazte ala adineko. Bazkaria iaz bezala,xanpañarekin, 25 eurotan.Izen ematea : edo turismo bulegoan 05 59 54 11 69 edo izkiriatuz : Oxtikenea, Butrun karrika,64310 Senpere.

LABORANTZA GANBARA AUZITANEuskal Herriko Laborantza Gan-bara elkartearen izaitea ezin iretsiadu departamenduko prefetak, etaharekin batera bertze egiturabatzuk. Duela hiru urte auzibideahartu zuen prefetak, elkarte horilegez kanpo ezartzeko xedez,baizik eta laborantzarentzat kalte-garri litaikeela. Hiru urteren buruanberaz, Anne Kayanakis Baionakoprokuradoreak Mixel Berho-coirigoin elkarteburua auzitegiratdeitzen du, irailaren 18an (13.30),15.000 euroko ixuna, urte batenpresondegiratze zigorra eta elkar-tearen behin betiko hestearen irris-kuarekin. Joanden astean,prentsaurreko batean, Euskal He-rriko Laborantza Ganbararen lehen-

dakariak eta elkarte hortako 10langilek salatu dute kanorerikgabeko auzi hor, sahetsean zi-tuztela sustenguz Jean Lissar Aki-taniako kontseilaria, Kotte Ecenarrokontseilari orokorra, ChristineBessonart, Jean Michel Galant, An-dre Darraidou, bertze askok berenatxikimendua ere adierazirik. De-fentsako abokatak, Jean RenéEtchegaray-ek, galdeginen duhaatik auzia gibelatua izan dadien,defentsa behar den bezalaprestatzeko gisan. Laborantza Gan-barakoek ahal duten laborari etaadiskide guzieri galdegiten dioteirailaren 18an Baionako auzitegiaitzinera hurbil diten, aratsaldehastapenean.

AASSUUNNAAKK 22000088Euskal Herriko laborantza ekologikoaren, osagarriaren eta inguru-giroaren 8. topaketak beharrak dira irailaren 12tik harat. Egun hortan,ostiral aratseko 9etan, hasiko dira Ainhiza Monjolosen, Laborantza Gan-bararen egoitzan beharra den mintzaldi-eztabaida batekin. Gaia : “Zeragronomia bihar gizadiaren elikatzeko”, Val d’Oise aldeko MathieuCalame agronomoa hizlari. Irailaren 14ean, Hazparnen, bio merkatua(9:00-18:00) : 50 bat salmahai, ipar eta hegoaldeko laborari ekologikoe-nak, bai eta informazio gune, tailer eta mintzaldi Elgar zentroan : 10:45“Bihar, bi laborantza ekologiko Euskal Herrian ?” (Mathieu Calame),16:00 “Gure osagarria elikadurari lotua” (Philippe Bignalet baiones natu-ropata). 13:00 bazkaria, merkatuko ekoizpenekin (12 euro, izenak eman05.59.65.59.41), eta animazione desberdin, haur tailer, trikitilari etagaitero, bertsu saioa plazan. Irailaren 17an, Aiziriten, Lur Berrikoentzutegian mintzaldi (14:00) : “Lekuko luzernak”, Rennes-ko VeroniqueChable ikerleak emanik. Topaketa horien antolatzaile : Biharko Lurrarenelkartea, Emazteek diote, Eihartzea, Ekonekazaritza eta HazparnekoCDFAA.

Jazko Kantu zaharraren egunean

Page 4: Herria 2972

Gau eskolaItsasuko gau eskola sartzearenprestatzen ari da, eta urtero bezala biburu hausteri aterabidea atxeman behar :erakasle falta eta ikasle berriak etorarazteko erronka.Permanentziak eta izen emai-teak irailaren 1etik goiti. Maila guziaklehen urratsetik hobekuntzara. Ordute-gia : goizeko eta arratsaldeko klaseak,maila guzientzat, egunak eta tenoreakikasleekin finkatzekoak ; gaueko klaseakmaila guzientzat, astearte eta ostegune-tan gaueko 8etatik 10.30etara ; gura-soentzat talde berezia, asteazkenetan,haurraren biziaren inguruko formakuntza,lehen urratsa eta bigarren urratsa. TokiaItsasuko Gau eskolan, eskola publikoohian. Klaseen hastapena urriaren 6koastean. Klase erritmoa : egunekoklaseak bi aldiz 3 oren urritik ekainera ;larunbat goizeko klaseak 3 oren urritikekainera ; gaueko klaseak bi aldiz 2 oreneta erdi urritik ekainera ; guraso taldeak :3 oren urritik ekainera. Informazio bilku-rak : Itsasuko gau eskolak erakasleak

xekatzen ditu urrit ik goit i klaseenemaiteko gauez. Interesatua denak deitdezala lehenbailehen gau eskolara05.59.93.40.83 (Email : [email protected]) edo Michèle(06.22.09.62.43), xehetasunetazmintzatzeko eta erakaskuntzaren inguru-an formakuntza baten antolatzeko.

Erorikoak prebenitzeko ikastaldiakJakin behar da, urtero, 60 urtez goragoko3 presunetarik batek, etxean eroriko bateginik, ondorio larriak jasan behar izaitendituela. Eroriko hauen prebenitzeko, He-rriko Etxeak, CRAM eta CPAM erakun-deen laguntzarekin, ikastaldiak antola-tzen ditu : jimnastika eztia, oreka arike-tak, etxebarnea moldatzeko eta elikatze-ko (jateko) aholkuak... dira ikastaldihauen eduki nagusiak : 18 kurtso orotara(astean bat, oren batekoa), ofiziale profe-sionalek animaturik, 15 ikasle gehienikotaldeak eta prezio orokorra 15 eurotan.Aurkezpen bilkura bat izanen da ikastal-dia aitzin, baina izenak berehala emanbehar dira Herriko Etxean (05 59 29 7536).

4

ANGELU

ITSASU

HeriotzeAbuztuaren 16an segitu dugu MarieClaude Aldalurra bere azken egoitzara.48 urte zituen, Larraldean sortua zen etattipitik inbaliertua zen polio gaitzak har-turik sei hilabetetan. Elkarte askotan lanegin du bere gaitzaren gatik. Ainitz mai-tatua zen eta hori ikusi dugu enterra-mendu egunean, Ahetzeko eliza muku-rru betea zelarik. Meza eder bat kanta-tua eskaini diogu lagun guziek azkenadioa egiteko.Nere doluminik beroenak Mayi bere amagaixoari, Ttotte, Xarlex, Annie eta Irenebere haurrideri eta familia guziari. JanBattitt bere aitaren ondoan, gureJainkoak goxa dezala.

EzkontzaEzkontzeko xedetan dira DacharyJérome aheztarra eta Dirassar MagalieBardozen bizi dena. Gure zorionikberoenak bi gazteeri eta familia pollit batmunta dezatela. Panpili

Herriko Etxeko zerbitzu berriak eskola publikoentzat

Martxoan karguak hartu dituzten eragilekeskola sartze hau fiñolatu nahi izan dute.Eskola publikoetako jantegietan label go-rriko oilasko eta behi haragia sarraraztendute, eta “Viandes de pays” lemaren peanLandes/Xalozako behi haragia, EuskalHerriko esne bildoskia eta xerrikia jas-tatuko dituzte Angeluko eskola pu-blikoetako haurrek. 334 euroren pekoirabazi erreferentea duten familiek 0,47euro pagatzen dute haurraren otordua,334/464 artekoek : 1,68 euro ; 883 eurokoerreferentea gainditzen dutenek bazkaribera 4,03 euro. Herriko Etxeak pikoanezarri ditu ere ixtudio zainduak haurren-tzat, arratsaldeko bostak eta seiak eterdiartean. Burrasoek pagatu behar dute,prezioak irabaziaren araberakoak dira.

Sartzea Kimua ikastolanUrtetik urtera goratuz doa Kimua ikasto-lako haurren kopurua. Aurtengo sartean,71 haur badituzte eta laugarren urteko gela(cm1) ireki dute. Horien guzien esko-latzeko behar diren irakasle eta laguntza-ileak hor dira, parte hezkunde ministerioakpagaturik, eta gaitikoa Seaska federazioakbere gain harturik, baina Angeluko burra-soek parte bat ekarri beharra izanki.

AHETZE

Zer berri ?Uda txukutxuku iragaiten ari zauku. Uztailamurritza diote turismoko langilek, abuztuaaldiz ederkixko joan zauku, eguzki-dirdaiakbazterrak alegeraturik. Buruila, eskolasartzearekin batera, umore ona hor ala ez,joan behar aintzina ! Ene aldetik, aro ezinhobea gozatu dut, gostuan lan eginez,egun luzeak gozatuz berotasun handirikgabe.Zuraiden aldiz, zer berri ? Gazterik uztengaituztela herriko seme ezagun batzuk :Hala nola Kosta Etxeberriko Beñat MAS-SONDE, BERGARA ostatukoa zendu dela54 urtetan. MALKARREKO Mattin SA-LLABERRY laborari ezagunak 62 urtetanutzi gaitu ere. Eta nola ez aipa astelehe-nean 64 urtekin ehortzia izan den JeanPierre ERVITI. Pilota munduan, Zuraidenxiloa eginik, haren fama hedatua zen bostkontinenteetan gaindi. ATZARRI, orainoazkar den pilota elkartea sortu zuten Ervitianaiek, duela 35 urte pasa. Horieri esker,ainitz pilota eskola sortu ziren egiazkobultzatzailea baitziren familian. 1978an,munduko xapeldun izan ondoan, zonbatgazte ez zituen hurbiletik jarraiki, artoskientrenatu, xapelketa guzietan parte har-tuz ! Pilotaren amodioz, orenak eta orenakiragaiten zituen bai trinket edo kantxa hori-etan gazten sustengatzen. Funtsean, ildoberetik ari da Alexandre anaia, asteazkenoroz segitzen baitu pilota erakaslegoan etaberdin partidetan Jean Pierrek lekukoapasatuz geroz. 26 urte Nazional mailanteknikalari zuzendari egon ondoan, bazuendoi doia bi urte erretretan sartua zela. Mat-tin BERGARAk zion : “Pilotak itxura hand-ienetarik galdu du, Jean Pierre Erviti, gureAita espirituala izan baita beti, azkarkilagundu gaitu, arlo guzietan. Ni bezalakoainitz gaztek zonbat zor diogun, sekulan ezdugu ahantziko !”Doluminak familia horieri ! E.A.

ZURAIDE

4300 haur Baionako eskoletanEskola sartzearen kari Herriko Etxeaksegitu du eskola guzietan irekitzeneremu numerikoak, informatikako gelabat ikastegi bakoitzean eta ordenagailubat klase bakoitzean. Eremu numerikohori baliatzen ahal baitute irakaslek,haurrek, burrasoek eta eskolako ardu-radunek. Herriko Etxeak parte hartzendu ere ibai eskuinaldeko kausipenproiektuan, Santespieta, Gurutze Saindueta Doneztebeko auzoetako berrogeita-mar irakasleekin.

Treinetako gidarien grebak berro-geitazortzi oren iraun Trein gidarien grebak hunki ditu Baio-nako eta Hendaiako trein geltokiak joan-den astean igande arratseko zortziakgeroztik asteazken goizeko zortziakarte. Grebaren arrazoina ? SNCFakaldatu dituela trein zerbitzu itzuliak ago-rri laren 25ean, eta trein gidarieneginkizunak emendatu, trein gidaritzazaparte burutu behar dituztenak bereziki.Grebak negoziaketak erakarri ditu, bibilkura andana izan dituzte zuzenda-ritzarekin grebalariek astelehen etaasteartean. Bidaiariek ez dute kalte zo-rrotzik jasan, AHT eta Corail treinak usa-ian bezala kurritu baitira, eta lekukotreinen ordez autobusak ezarri baitituSNCFak. Trein gidariek negoziaketahorien kari zuzendaritzak onartu du laulangile gehiagoren ezartzeaBaiona/Hendaia artean, biga orain bere-an Bordeletik erakarri dituzte eta bestebiga urri hastapenean hasiko dirahemen gaindi lanean, Frantzia ipa-rraldeko SNCF zerbitzuak utzirik.

BAIONA

Xikito egunaIrailaren 14ean, igande huntan, ospatukoda Xikito eguna. Goizeko 10etan elga-rretaratze bat izanen da Kanboko hilarri-etan eta Xikito zenaren hilarria loreztatukoda. 10ak eta erdietan, meza nagusia Kan-boko elizan emana izanen da, Arragakokantarien eta Jeikadiko dantzarien partehartzearekin. Mezatik landa, Jeikaditaldeak dantza ikusgarri bat eskainiko dueta mutxikoak dantzatzen ahalko dira ereelizako plazan. Aratsaldean, 15.30etan,plazan, indar jokoak eta Joko Garbi partida(Xikito trofeoa) ikusten ahalko dira.

Paxkalekuko bestakIrailaren 20an, larunbatarekin, iraganen dakarrikako besta komiteak Paxkalekunantolatzen duen besta eguna. Eguerditanbazkaria zerbitzatua izanen da Paxkaleku-ko plazan : tripotxak biperradarekin, zikiroailarrekin, gasna, bixkotxa, arnoa, kafea etaondokoa barne. Eta horiek guziak 18 euro-tan bakarrik bainan bere tokia aitzinetikatxiki behar da txartelak Kanboko trinke-

tean erosiz, ahal bezain laster. Erran gabedoa egun guzia alegeratua izanen dela etadantzan eta kantuz aritzeko parada izanendela.

Gau eskolak erakasleak beharItsasun kokatua den gau eskolak, Kanbo,Itsasu, Ezpeleta eta inguruko herrietakohelduak errezebitzen ditu. Azken urtehauetan, 80 ikasle inguru hurbiltzen diraeuskara ikastera eta klaseak eskainiakdira, astean bi aldiz, egunez eta gauez,lehen urratsetik bosgarren urratsera. Ho-rretarako, heldu den sartzeari begira,erakasle ekipa osatu behar dute gau esko-lako arduradunek : zazpi erakaslerenbeharra izanen dute. Interesatua dena ha-rremanetan sartzen ahal da Itsasuko gaueskolarekin (05 59 93 40 83) jakinezerakaskuntzaren inguruko formakuntza batproposatua izanen dela erakasleeri, urrikosartzeari begira. Eta gure inguruanzabaltzen ahal dugu dei hau euskarazkoerakasle izaiteko borondatea duten jendeaezagutzen badugu.

KANBO

Heriotze : Ganden astean bi herritar segi-tuak izan dire beren azkenegoitzarat.Lehena Mayi Chaunu, gure eli-zako lehen auzo den Xoko Oneko Josiéfamiliako alaba zen. Parise aldean berefamiliarekin bizi zen. Pausatu da 86 urte-tan. Bigarrena Angele Borthaire Ibarrun-darra sortzez Bonnet ostatuko alaba.Aspaldiko urtetan eri haundi egonik pausa-tu da 81 urte laster eginen zituelarik. Ange-lek izan ditu nahigabe asko bere senarra-ren, bere alaba eta semearen galtzeekin.Bainan ongi zeno parropiarentzat eta berefamilian lan asko egin izan du.Bi heriotze horiek hunkitzen dituzten guzie-ri eskaintzen ditugu gure doluminak.Sortze : Abuztuan izan ditugun sortzeak :Unai Pablo Estomba-Sanchez Amotzen,Alaitz Robert-Leizagoyen CherchebruitOrganttoinean, Yannik Goñi Lakuan, TomLucas Jacquet Ibarrunen, Naia ConsudoIsabelle Drouillet Elbarrun Saskoenean.Zorionak eta bizi urosa sortu berrieri eta

goresmenak horien aitameri.Ezkontza : Laster ezkontzekotan dire :Jerome Watine Amotz Orkatzainekoa etaIsabelle Demarcq donibandarra, JeanMarc De Arrieta Lakukoa eta Cindy Roca-mora Lyon aldekoa, Patricia LarzabalLakukoa eta Patrice Grignon Angers hiri-koa. Zorionak ezkongaieri eta goresmenakhorien etxekoeri.Zirtzilkeria : Amotzeko kaperan egunguziz presuna batek idekitzen du atea goi-zetan eta zerratzen aratsetan. Ateak idekieta hor beretik beha ditake kaperaren bar-nerat edo berdin otoitz bat egiten ahal daaldarean den Maria Madalenari. Bainanotoitz egiteko orde norbeit heldu da zerbeitgisaz barneko saindu batzuen lurrerat aur-dikitzerat eta bixtan dena purruskatzera.Berak baliatu gabe eta makur ederra egi-nez, balentria edo zirtzilkeria horien egi-leak eginen du oraino holako, parada beranonbeit kausitzen badu. Kasu egin dezalasaretarat erortzeari !

SENPERE

Herriko bestakHemen dugu iraila, bere gaztain, onddo,ttorttoil eta haize hego ederrekin. Guzizgainetik, bigarren igandearekin ditugulaherriko bestak ez ahantz !Euskaldunak hor izanen gare. Gonbitabero bat beti bezala zabaltzen duguauzoko gazteeri, etor lañoki. Plazako joste-tak urririk izanen dire, Sarak gogotikeskainirik. Xaretako lau herriak lau egunezbiziko dire alaitasun betean.Buruilaren 13tik 17rat iraunen dute herrikobestek. Larunbat 13an : 17:00 Sarakorri-ka (12 km), 22:00 The Txortain’s, 23:00kontzertu Stupenda Jones, gauerditandantzaldi Koloka. Igande 14an : 10:00meza, Urruñarrak klikarekin, karriketanMariñelak danborrada eta gaiteroak, 10:30luzean Azkaindarrak Bat / Luzaz Gazte,16:30 joaldun, ahate joko, indar joko(Uztaritze, Zuraide, Urruña), 18:30 Plekatrofeoa trinketean esku huska, 1.finalerdia : Sorhuet-Jeannots / Lambert-Etcheto, 19:00 Sarako kantariak, 22:00kantaldi Etxart ahizpak, 23:30 dantzaldiMikel Hats, gauerditan suzko zezena.Astelehen 15an : 10:30 luzean KapitoHarri / Paue, 13:30 Olhain ikastolarenzikiro jatea, 16:30 Sara olinpikoa (jokoak),18:30 Zazpiak Bat euskal dantzak, trin-ketean esku huska 2. finalerdia : Alfaro-Ezkurra / Larrechea-Kurutcharry, 22:00kantaldi Kantiruki, 23:00 dantzaldi Entzun.Astearte 16an : 9:30 pasaka lehiaketatrinketean, 10:30 luzean Noizbait / Spuc,17:30 joko garbi, lehen partida saratar gaz-teen artean, bigarrenean Luzaz Gazte /Paue, 19:00 mutxikoak Kuxkuxturekin,20:00 Erdi-Aroko gaua Gaztetxean, 22:00dantzaldi Xitoak. Asteazken 17an : 9:00Sarako azienda feria, 10:30 haurrenjostaketak, 10:30 trinketean Urdampilleta-

Bideondo / Aguirre-Carricaburu, 17:00plazan Maitia-Juanena / Arbeletche-Etchevers, 18:30 trinketean Pleka tro-feoaren finala, artetik bertsulariak Tx.Ezponda, M. Artetxe, P. Iriart, K. Aizpurua,19:30 kantaldi Amaia Riouspeyrous, 22:00dantzaldi Bidekoa, gauerditan su-ziriak etadantzaldi Gaubela.

LarrunLarrun gure mendiak, oinak itsaso beldur-tian dituenak eta gailur puntan haga zo-rrotz apaindua, zoinek barreiatzen dituenmunduko berriak lau hegaletarat, Frantziaeta Espainia mugatzen ditu. Lau herri direhorren jabe : Azkaine, Sara, Urruña etaBera. Hunen eremua Espainiako estaduandelakotz, horko hiru bentek, Ibardin, Dan-txaria, Luzaide iduri, ongi etorri bero batezonartzen du erosle ostea. Gure arbasozaharrek Larrungo basoan eraiki zutenotoiztegi priador etxe bat, non bizi zirenbeti aldizkatuz ermitau saindu batzu. Lauherriek mantenua zioten segurtatzen.Beren otoitz kartsuez urruntzen zituztenekaitz deitoragarriak. Saritzat, lau herri-etako gazteria ostea hupatzen zen goitiMendekoste biharamunean, ermitau sain-dua eskertzeko, eskainiz beila kartsu batanaitasunez eta otoitzez gainditua. Jendeadituek diote gaurko egunean orainooihartzunak zabaltzen direla gure lau herri-etan. Hori gogoan, herritar ainitzek egitendute oinez beila gisa, beharbadaberritzeko ermitauen galdea. Mendimaitea, izan zaite beti gizatasun bihotzgarbien aterbe.

PilotaJoko garbian, Sarako Izarrako xitoakFrantziako xapeldun dire, nagusiturik 40-33 Goizeko Izarrari. Gora mutikoak ! Zori-onak eta goresmen gazte horietaz hainongi axolatzen direneri. P.D.

SARA

KermezaEz zirezte jakin gabean igandean dugula urteko ker-meza handia. Hau iraganen da Makea Mindegian,irailaren 14ean. Pentsatzen dut J.B.D.-ek erraitenduen bezala, “zoin egun ederra igandeko hori !” Bai,igande guziek balute berotasun bera, nork atxik gu !Dena den, indar berezi bat eginen dugu aurkituzMakeako elizan mezan, 10.30etan. Zintzur bustitzeaeta musa ere denbora berean hor berean. Bazkaria13.30etan, helduentzat 20 euro, haurrentzat 10 euro.Xehetasunetan sartu gabe, badakizue Makeakomahain onaren berri ! Gero loteria edo tonbola, eder-ki hola ! Hortik landa, pilota partida, joko berri. Bai,egun goxo eta alaia iragan dezagun eta gure bata-sunak iraun dezala menderen mendetan, eta gaudengure hitzetan ! P.I.

MAKEA - LEKORNE

Behiek aldiz pentzegizenean dute berenkermeza !

Page 5: Herria 2972

5

20 urte“Sanoki” ezker paretaren 20 urteburuaren kari, arratsalde on baten iragaiterat gomit diraherritar guziak. 15 orenetan hasirik izanen dira hiru pilota haitada. Hilabete hunen 27an,15.00 orenetan lehena herritar gazte hoberenen artean. 16.00etan Panpi Laduchepilotariaren eskola segitzen duten Julien Etcheverry, Stéphane Le Mouno - AndoniAlberdi eta Antton Bedet gazteekin. 17.00 orenetan lau xapeldun haundien artekodesafioa, Capellan-Arruti eta Xala-Harismendy bi auzo herritar famatuekin. Partidensartzea 5 euro. Ondotik zintzur bustitzea, afaria eta nahiko soinu eta dantza. Parte hartunahi duten guzientzat 20 euro. Izenak helaraz larunbat 20a barne, Raymond Cache-naut, Pierre Leon Basterretche, Jean Pierre Lagourgue zerbitzarieri. Xehetasun gehiagohelduden astean. Anartean ongi etorri deneri, egun goxo, loriatsu bat 20garren urteburueder hunen kari. Raymond Cachenaut lehendakariaren izenean. A.A.

DONOZTIRI

EskubaloiaIrisarrik beretu du, 2006an bezala, Baionako Campanile trofeoa, finalean baionesakgaraituz, eta Hondarribiko eta Irungo taldeak gibelean utziz. Joanden asteburuanaldiz, Monique Pochelu lehiaketaren karietara, 15 talde ziren lehian. MutikoetanAspe-ko taldea da nagusitu, nesketan aldiz Ortesekoa. Giro hoberenean iragan daeguna, Airoski musika taldeak beroturik. Orain xapelgoaren aldi. Larunbat huntantalde nagusia doa Limoges alderat, Pana Loisirs taldearen kontra jokatzeko. Xapelgo-ko lehen hiru partidetan ez du parte hartuko haatik Philippe Oxandabaratz jokolari tre-beak, Kuban izanki-eta pilotako munduko xapelgoaren karietara. Suerte on huni, etasuerte on ere Irisartarrak elkarteko eskubaloi talde guzieri xapelgo berri huntan !

IRISARRI

Amerikanoen besta - Ameriketan ibiliak edo berdin hemen oporretan dabiltzan eus-kaldunak elgarrekin egun goxo bat pasatzeko usaia hartua dute urriaren lehen igan-dearekin. Aurten, egun hori Baigorrin iraganen da urriaren 5ean. Plazaxokon bildukodira, Paxkal-ek prestatu bazkari on bat gozatzeko. Ez da dudarik musikaren laguntza-rekin izanen dela kantu eta dantza. Parte hartu nahi duenak, deit dezala 05 59 37 4706 edo 05 59 49 10 04.

BAIGORRI

Amarrain bestaJoanden astekotzat aipatu bezala, igandehuntan dugu beraz Amarrain besta,10.30etan meza, ondotik pilota eta gerobazkari murtxukagarria (20 euro helduek,10 euro haurrek). Deneri ongi-etorri !

Eskola sartze45 haurrek dute herriko eskolako bideahartu (37 gela elebidunean eta 8 frantsesgelan), jazko bi erakasle berdinekin,Xavier Fern zuzendaria eta XalbatGalant. Beren aldetik, Beñat Berhouetauzapeza eta Jean Mixel Anchordoquyaxuanta Pauera joan dira AkademiakoIkuskariaren ganat, erakasle postu-erdibat gehiago eskatzeko. Ez dute holakorikardietsi, bainan ikuskariak hitzeman diotenoizean behin ordainketak segurtatzendituen erakasle baten igortzea, librodenean, eta ere aholkulari bat, eskolakobi erakasleen lana arintzeko.

AlsazianLarzabaleko gasnategiak antolaturik,Alsazian gaindi ibili dira joanden aste

guzian eskualde huntako ehunta zenbaitlagun, horietan 18 bidarritar. Jakin dugu-naz, loriaturik ibili dira han gaindi, Ober-nai, Strasbourg, Colmar, Mont SainteOdile eta beste toki batzu bisitatuz, etahango berezitasunak jastatuz. Han egitendiren garagarno eta arno xuriak ere ukanomen dute arrakasta !

Orriako beilanEgun xoragarri batekin iragan da Orriakobeila joanden astean, kaseta hunen lehenorrialdean kondatua zaikun bezala. Bida-rritik multxo pollita zen harat bildua, 30bat lagun.

ArtxilondonBaztandarak elkarteak bere kide etalaguntzaileak gomitatuak zituen joandenlarunbatean Irati Artxilondorat, paella ja-tera. Egun zinez goxoa, ehun bat lagunekgozatu ahal izan dutena, giro hobere-nean. Esker beroenak Baztandarrakelkarteko arduraduneri, eta bereziki MixelEliceche sukaldaria eta Turxileneko fami-liari.

BIDARRAI

EzkontzaJoanden larunbatean esposatu da XavierCurutchet Ithurburukoa, Solange Handiairulegitar nexka gaztearekin. Meza Irule-gin, erretor den André Nobliaren aitzineaneman dute baia, lagun zuela BarnetcheHeletako erretora, “Lagunak” klikarenparte hartzearekin. Parte hartzaile guzienkantuekin meza zinez eder bat izan da.Segida Agerreko ostatuan alaitasun etabozkario handitan enoatzeko denborarikgabe. Zorion beteak esposeri eta hordaukaten Joana ttipiari, etxean eta herrianbaitute biziaren segida, hori gauza onabaita gure laborari etxeen geroarentzat.Goraintzi familia guziari !

Jakoberen bidetanKurri ibilki Konpostelako bidean ikustendira, bakarka, multxo ttipika bainan 50ekomultxo guti ikusten da, gehiago dena adinguzietarik, 10 urte eta 74 urte artean.Eymoutiers, Limousin eskualdean den

herri gotorretik partituak, jada 2004eanurtean 200 kilometra egin dituzte, aurtenUzan biarnoan den herritik eta Iruñeara,egunean 20 kilometra nunbait han. Hele-tatik itzulia handitu dute Jean MichelBortheirie herritar Xipiteiko semeabaitaukate han erretor eta multxoko parta-lier. Zonbait oto eta autobus batbadauzkate segidatzeko, jatekoa etapuska behar direnen karreatzeko, ez untsadirenentzat ere arats guziez xutitzen duteoihal gela handi bat lo egiteko.Loria zen ikustea horien omorea, egiaerran aroa ere eder eta goxoa zutela,goizeko freskoarekin. Bi mila kilometrekberexten dituzte Eymoutiers Konpostelatik,arribatzea mugatua dute 2012an orduanbaita milagarren urteburua, herri hortakoelkartea (Collegiale) elgar lagun beti xutikdagona handizki da ospatuko. Kuraia onguzieri eta goraintzi!

Herrritarra

HELETA

POSTAREN PESTA - Postako buruzagiberria etorria zauku herrirat, Jean BaptisteLamote deitzen da eta sortzez MugerreElizaberrikoa da. Frantzian gaindi lan eginondoan, hunat etorri zauku 55 urtetan.Luzaz Bardozen egona izan da eta hangorugbi kirol taldearen buru zagon.Irailaren 18, 19 eta 20an postaren pestaantolatzen du. Hiru egun horietan postakbere eskaintza guziak agertuko ditu etaaukera emana izanen da eskaintza horienerrexkiago eta merkeago baliatzea. Herri-ko eta inguruko herrialdetako hautetsiereta ere elkartetaz arduratzen direner, hiruegun horietan askaria eskainia izanenzaiote. HAZPANDAR BERRIEN ETA ELKAR-TEEN EZAGUTARAZTEA - BeñatInchauspe eta hogoi bat hautetsik ongietorria egin diote hazpandar berrieri iraganlarunbatean. Jaun auzapezak erran diote :“ Politika gaietaz bertzalde, lehen eginbidedugu herritar berrieri idekitzea, biziguneakegokitzea eta bertzen kulturari hurbiltzea,bainan hori gure kultura eta inguramenabeiratuz. Gure ixtorioak eta kulturak eginagaituena behar dugu ezagutu, ezagutarazieta lantu ”.Bertzalde biltzarre hortan kausitzen zire-nak gomitatuak izan dira adixkidetasunafinkatzeko antolatua zen jan-edatekomahainerat.Egun hortan berean Mendeala gelan hauere Hazparneko 50 elkartek egiten zutenberen ekintza eta helburuen aipamena.Goizeko 10 etarik aratsaldeko 4 ak arteainitz jende ibili da elkarte gune horietanikusteko zer egiten zen Hazparnen ausa-gailu, kultur ala kirol mailetan.HERRIKO ETXETIK - Iragan astezkenekobiltzarrean, hautetsiek erabaki dute orokor-ki 350 m2 iduzki-pano zabaltzea “ Men-deala ”-ko teilatuan. Obra horiek 200 000€

gosta behar dira bainan tresna horrekinegin eta saldu elektrikarekin 27 000 euro-ren diru sartzea eginen dute urtero. Kwdeitu elektrika zenbakia 42€ tan saltzeaizenpetu behar lukete eta ondorioz, sale-rospen arteko zenbakiak emaiten du ira-bazte hori. Irriskurik gabeko proiektu batda, jakinez tresna horien eraikitzeko gas-tuaren lehen urteburuko ordaintzea, pro-dukzioarena baino berantago izanen delaeta beraz herriak ez duela bere eskuasakelan ezartze beharrik. Hautetsi guziekonartu dute hau eta auzapezari baimenaeman ekintza bideratzeko. J.A. Hazketa 2010 - Hazketa 2010 elkarteakeskaturik, Baionako Suprefetak Hazketaondartegiko informazio eta zainketa ba-tzordea bildu zuen maiatz ondarrean Haz-parneko herriko etxean. Bilkura hortanSuprefetaren inguruan ziren Hazparnekokontseilu, Bil ta Garbi, Hazketa 2010,Sepanso, Sita/FD, Drire eta Kontseilu oro-korreko ordezkariak. Bilkuraren ondotikondartegira joan dira bainan egun hortantrafiko guti izanez, deus berezirik ez daizan. Bestalde, 2008ko agorrilan, Hazketa2010ek Hazparneko herriko etxetik infor-mazio bat eskuratu du. Honek zion gutunbat igorri ziotela Sita/FD-ko arduradunarierraiteko ondartegira doan bidearenzabaltzeko erabakia ez zela gehiago bali.Erabaki hori kontseilu ohiak hartua zueneta lanak eginak izan behar ziren 2008koekainaren 30eko. Zabaltze lan horiek ezdira sekulan hasiak izan. Bukatzeko, Hazketa 2010 ek jakinaraztendizue berriz bilduko dela ilabeteko lehenasteartetan eta gomitatzen du edozein pre-suna ingurumenaz kezkatua dena bere bil-kuretan parte hartzera. Xehetasun gehia-gorentzat, dei dezakezue Dany Castro0682422167 zenbakira. M.Amestoy

HAZPARNE

Elkarteenezagutaraztekoegunean : ElgarOinka dantzaritaldearen gunea

Gorputz heziketa ortzegunetan - Gorputz heziketa edo “gimnaztika” egiten duen“SEGI” batasuneko partaideek jakinarazten dute, ortzegun guziz arratseko 7etatik 8akarte, bilduko direla Aiherrako Denen Etxean. Lehen elgarretaratzea aste huntan eginenda, irailaren 11n. Nahi duena jin dadila. Ongi etorri !Berri xahar batzu - Urte guziz Urkoin egiten den Irrintzina xapelketa berriki iragan da.Berriz ere aihertar batek du irabazi : hau dugu Ramuntxo Etchevers, Peña auzogunekoa.Goresmenak !Birla xapelketan aldiz, Union Basque batasunak antolatzen duenean, Beñat LoyathoHazpandarra dugu aurtengo xapelduna, joanden agorrilaren 16az geroz. Bi herritarrekparte hartu dute finala horietan, eta Xarlo Haristoy Hillundeikoa dugu 2garren, eta J-Lau-rent Bidart Urketakoa 7garren. Goresmenak guzieri !Birla zoingehiagoka, biranazka, Auxotean - Berriz ere birla lehiaketa berezia anto-latzen dute Auxoteikoek. Joanden igandean hasirik, igande arratsalde guziz eginen dirahaitadak hilabete huntan, 4etarik goiti. Lehen finalerdia buruilaren 28ko da segurtatua, eta bigarrena urriaren 5ean. Finala haun-dia urriaren 11n iraganen da, usaian bezala larunbatarekin, arratsaldeko 3.30etan.Ondotik xerri ttikia errerik jastatzen ahalko da.Horra beraz, aro ederra lagun, memento goxo baten pasatzeko parada. Birla jokoarenhurbiletik ezagutzeko, giro ona segurtatua duzue. Egin itzuliño bat, eta ongi etorri !Uhagun eihera - Irailaren 20an eta 21ean, ondarearen egunetako, Uhagun eihera bisi-tentzat idekia izanen da. Urririk proposatua zaizue bisita bat. Bisitan izanen da, errekaeta urtegiaren deskubritzea, etxearen istorioa, eta eiheraren eta bere turbinarenaurkezpena. Gainera, hiru artisten erakusketa bat proposatua zaizue. Trolliet tindatza-ileak loriatuko zaituzte bere pintur koloretsuekin, Pochelu zizelkatzaileak harritukozaituzte bere harrizko zizelketekin eta azkenik, Beatrice D-ek galdezkatuko zaituzte berepintur abstraktoekin. Heiekin hitz egitea posible izanen da igandean 10-etatik 12-ak arte.Erakusketa idekia izanen da eta bisitak posible izanen dira goizetan 10-etatik 12-ak arteeta arratsaldetan 2-etatik 5-ak arte.

AIHERRA

Ezkontza Berrikitan gure elizan esposatu zauku Maite Biscay Idiarteko alaba, hunekhartzen zuela bere senartzat Yves Urruty Larzabalekoa. Maitek lan egiten du “Bizideki”autisten etxean, aldiz Yves zurgintzan ari da Garazi aldean. Bikote gazte horrek onarditzala gure goresmenak eta desiratzen diogu ainitz zorion bizitza berrian.

ARANTSUSI

SEGIDA LAPURDI SEGIDA

IHOLDI - ARMENDARITZE

Besta ondo - Aurten ere egin ahala eginanuen bi herrietako besten aipatzekobakotxaren egitaraua xeheki ezarri nahian.Bainan ahantzia nuen Herria astekarihunek ere bere oporrak edo bakantzakhartze zituela eta ez bakarrik hartzebainan merezi ere. Dena den bi herrietanarras ederki iragan dira bestak jaz bainojende gutixago ibili bada ere. Goresmenakguzieri eta ene partetik barkatu.Erretreta - Armendaritzeko eskolatik erre-tretarat joan zauzku Lataillade jauna, haz-pandarra, eta Monique Chohobigarat herri-tarra, hau euskararen erakaslea. Milesker

bieri egin duten lan baliosaren gatik etagoza dezatela beren erretreta.Plaza mutil - Pilotaren aste handiarenkarietarat Iholdiko Iñaki Fontan Sallaberryplaza mutil tituluaz ohoratua izan da.Goresmen beroenak eta segi horrelaxintxotasun berean.Eriak - Bi herrietan baditugu, batzu trata-mendutan, bertzeak etxeratuak, bertzebatzu Kanbon, horietan Jean BattistEtchart Landaburukoa. Nehor ahantzigabe guziak senda ditezela ongi bezainlaster.

Page 6: Herria 2972

GARAZI ALDETIK

GRANADA ALDERAT

Aitzineko urtetan denbora bertsuan egiten duen bezala, aurten ereJean Paul Martinon apezak bidaia bat proposatu du Garazi-Baigorrieta Amikuzeko gazteer. Jaz Italian egin egonaldiaren arrakastagogoan, aurten 48 gaztek bidea hartu dute Españara buruz. Garazitikabiatu dira uztailaren 29an Madrilera buruz. Hiri nagusitik, Toledo hirifamatua deskubritu dute, atrakzio parke batean eguna pasatu, RealMadrid futbol taldearen egoitzan barna ibili, bai eta ere Avila hiri girixti-no garrantzizkoan meza bat ospatu. Han egin dute ezagutza SantaTerexa Avilakoaren biziarekin. Madrile aldea frango beroa baldinbazen ere, ondoko egunak piesagoak izan dira. Agorrilaren 4ean,kanpamenduz aldatu dira, hegoaldera buruz joaiteko, Granadara. Han45° inguru egiten zituelarik, leku xoragarri batzu ikusi dituzte. Halanola musulmanoek utzi Alhambra palazio miresgarria, edo oraino Kor-doba hiriko moroen aztarnak. Ezin ahantzizko lekuak. 15 egunekoegonaldi hori giro izigarri onean pasatu da, 48 gazteak eta animatzaileeta xofurrak izigarri untsa akomeatu baitira. Gazteak baliatu diraezagutza berri batzuen egiteko, fedeari buruz pentsaketa batzu egi-teko eta beste. Denak loriaturik sartu dira agorrilaren 11n, heldudenurtean berriz abiatzeko prest! X.L.

Uda huntako larunbat iduzkitxubatez, Belokeko fraileen salanagusian arras bertzemunduko kultura bateanmurgildu gira Claire Ly aur-kitzearekin. Emazte apaltto, nor-tasun bizi handikoarekin iraganditugu oren batzuk orroigarriak.Kanputxearrak, Pol-Poten dikta-turaren atzaparretarik urrundua,aita, senarra, bi anaia, lankideeta lagun-min tiroz garbituakherrian utzi zituen ; lehenik lauurtez “ baztertua ” bere erre-sumaren barnean berean, hiri-tarrak sistematikoki kanpañara,erriza landen ibiltzera igorriakbaitziren “ gizarte berria, garbia ”moldatzeko xedearekin. Oraiberrikitan Darfur Afrikako es-kualdean milaka eta milakajende lekuz aldaraziz egin dutenbezalatsu, Asiako aldean, Kan-putxean, 1975ko urtetik goitiKhmer Gorriek erabili zutenhogoigarren mendeko armalotsagarria; gizarte zibila lekutuz,sozial-loturak hautsiz, ezagut-bideak suntsiaraziz, bakotxaribere baitako oreka galarazteko.Sofrikarioak bertzetarik berextendu, norbere baitan gakotuz, bereminean bakardadea jasanez,goseak sortzen duen koropiloaizialdurak oraino gehiago tin-katuz. Claire Ly-k zion nolabazterren edertasunari itsuzagon : iduzkiari, goiz guziz tokiberean jeikitzeaz eta naturaribere sosegua atxikitzeaz hobe-na leporatzeraino…Zer egin holako egoera bortitzajasan ondoan eta bizi oraino,hasarreak, herrak pozoinatzenez uzteko ?Claire Ly budistak arras ongiezagutzen du karmaren legea :bizian zerbait gertatzen delarikhobendun girela guhaur ger-takari hori merezitua baitugugure egintza txarren gatik. Kalte-tuak hobendunak badira, berazburregoak xurituak ! Emaztehunek duen askatasunak ez duhori on-hartzen. Bortxaz eta fa-milia asetzeko ifernua jasanendu, filosofiako erakasle burgesalaborari xume kanpotiar bi-lakatuz, erriza kanpañako jen-deari ahotik ebatsiz, ohoin batbezala ikusia baita hiritarralehen denboretan bederen. Bu-distek baliatzen duten tresnamentala erabiliko du gogoan or-duan bere gaitza botatzeko kan-pora. Petzeroa izendatuko duMendealdeko Jainkoa, han baitasortua Khmer Gorriek bere herri-an sarrarazi duten marxismoa.Orenak eta orenak lerro lerrolanean ariz Jainko hau lai-dostatzen du.Eta egun batez, hainbertze has-

tiatu ondoan, isiltasunean senti-tzen du burua altxatzen duelaeta iduzki sartzearen edertasunaikusteko gai dela. Arrats hortarik

goiti zerumuga zabaltzen zaioeta ohartzen da ez dela bakarriksofritzen ari. Hunek inguruan di-tuen laneko haurrideek paira-men berberak jasaiten dituztelaikusten du.

BATAIATUA IZAN NAHILau urteren buruan Frantziaraheldu da, Cevennes eskualdeanden Ales herrira eta hor koka-tzen bere hiru haur ttiki, ama etaanai-arreba gazteagokoekin. Bi-zitzeko hastapenean edozoin la-netako prest da (garbiketa, ma-hastietan eskukolpe…) eta gerounibertsitatean berriz ikasketakjarraikitzeraino. Orai MarseillanZientzia eta Erlijioneen TeologiaInstitutuan erakasle da.Hogoitabost urte hautan biga-

rren kulturan murgildua da berelurra utziz geroz. Lagunetarikurrunduz ohartzen da nola “so-zial etiketa” aldatuz, presunabera arrunt bertzela ikusia den;ez batere bere izaitearen arabe-ra baizik eta ofizioko mailarenarabera.Budista hau Nazareteko Je-susen gizatasun urrikalkorrakukitu du eta bi urterenprestakuntza egin ondoanbataioko sakramendua erreze-bitzea galdatu. Ebanjelioko berrionaren irakurketan ulertu du gi-zon-emaztearen duintasunabere egintzetarik –on ala txar-berexi behar zela. Hau aur-kikuntza gaitza. Hemen budis-moak ez du deus ikustekorik Je-susen erakaspenarekin, egintzatzar bat betez ez baitugupekatuko ondoko bigarren edohirugarren etorriko den bizibatean.Bestalde lagunaren aldeko urri-kalmendua bada ere budismoanbaina Ebanjelioko zangoen gar-biketa arrunt beste zerbait da; ezbakarrik besteari buruz obratzenden ekintza baizik eta Jesusnere gana apaltzen dela maita-sunez. Gainera emazteari egin lekuakJesusen bizian ez du deusikustekorik budismoarekin.Khmer herrialdean senarraribaimena eskatu behar da no-rabait joan nahi bada herritikkanpo. ”Sozialki oker” da Je-susen Jainkoa, Mariari zuzenkieginez bere galdea Josepiaipatu gabe… Jesusen bizi indarreansumatzen du Claire Ly-k Aitarenganik ardiesten duen ahala,Izpirituaren hatsak gaitzari,miñari ihardokitzeko laguntzaemanez. Jesusen piztearekin,bizia eskainia da dohain hu-tsez. Aberastasun horiberekin duela eta edozoinetsaiek ez diola nehoiz hori

kentzen ahalko sinesten du;pertsonari errespetu osoa zorzaiola Jainkoa pertsonabakoitzean denaz geroz.

LEKUKOTASUN BALIOSAOrai katoliko denak ikasten dupixkanaka ongi-etorria egitengazte denborako budistari.Hastapenean, bidez aldatzeakiduritzen zitzaion oraiko bidealehengoa baino hobea zela.Baina gero bere baitan duenbudista izaiteak berarekin ekarkidituela erroak ulertzen du : bidebat bi izaterekin. Geroztik biziangiristinoa budistarekin ibilki da,Cleophas eta bere lagunaEmauzeko herriari buruz bideanibilki ziren bezala. Giristinofedeak “ eman ” bainan ere bu-dismoaren ganik “ hartu ”, horiez baita beti errexki bizitzen.Giristino izaitea hautatu baduere, Claire Ly-rentzat Buddha gi-zadiaren Jaun- Erakasle handibat dela aitortzen du…Hiru bidaia egin ditu geroztikKanputxera.Lehena kazetari baten itzultzailegisa. Huntarik etxeratzean arrasiduritu zaio ez duela deusikustekorik han, “beldurrak har-tua baitu hatsa kentzeraino.”Bigarren joan-jinean alaba gaz-teenarekin hango hatsa hartzeradoa.Semearekin eginen duen hiru-garren bidaiak aldiz ekarri diosort-herriari gogotik ongi-etorriaegiteko indarra, bere sofrimen-duarekin pobre eta aberatsakonartuz.Claire Ly-ren aitak eman diokhmer kultura. Hunek egunbatez kondatu dio kultura horrensortzearen alegia bat etagomendatu: “ Alaba, ez ahantzespiritual hezkuntza dela gizoneta emaztearen bizian pausatubehar den lehen harria, espiritualindarrak baitu eskaintzen harmo-nia kreatzailea, mota ainitzetakogaietatik hartuz.”Lekukotasun bikaina eskainidauku Kanputxearrak erakutsiznola bi kulturen topaketa etaharremana aberasgarri izaitenahal diren batek bertzeabaztertzeko orde. “Pagode” deitu haur denborakootoitz tenploan ukan ditu budis-moaren ohiturak. “Tenplurajoaitea maite nuen isiltasun,bake eta bildutasun leku atsegi-na baitzen.” Gure gazte denboran egin urra-tsetaz, elizan bereziki, aitormenhunkigarri horren iduriko zerbaitegiteko gai ote gira?Milesker “Argitxu”Ly.

Graxi Solorzano

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Aspaldian ixilik zagon Ingrid Bétancourt eta joan den asteanagertu da Erroman egiten ziola bisita Aita Sainduari. Badu orai bulta batez dela joan Kolonbiara eta ez dakigu noiz herriratuko den. Anartean,frantses batzu bahituak izanak dira Somaliako uretan, lapur batzuk galde-giten dutela dirua haien libratzeko. Nork daki nola bururatuko den aferahori ?

***Manneken Pis : Bruxelen izan direnek badakite non dagoen MannekenPis delakoa, haur bat pixegiten ari den brontzezko zizelkadura. Hiribakoitzak badauka bere sinboloa hala nola Kopenhaga, Danimarkako hirinagusian uhanderea, erran nahi baita urean bizi den anderea oinen ordezarrainen buztana daukana edo ere Parisen Eiffel dorrea XIX. mendearenazken urteetan eraikia. Badakigu harrituak eta kezkatuak izan zirelaparistarrak ikusiz burdinezko dorre hori eta jakin behar da ere deseginbeharra zelarik bildu zirela jakintsun batzu eta erabaki zutela boz batengehiengoarekin atxiki behar zela. Geroztik Pariseko sinboloa bilakatu da.Horiek erraiteko Arte gateak zabaldu duela inkesta bat Manneken Pis-ariburuz ortzegun aratsean.

***Un crime très populaire : France 2 gateak zabaldu duen telefilma da,ortziralean emana. Tolosako egunkari baten nagusi andereak jakin nahidu zertako hil bat aurkitu duten bere berebilean, bera bidaia batetik helduzelarik. Hori ikusten da prefeta eta delako emazte horren arteko harre-manak zer diren anartean sartzen delarik poliza komisarioa, hauemaztearen amorantea izana. Desgraupes, hain ezagutua telebixtan, dahistorioa horren asmatzailea. Jokolari onak.

***Damaserako bidea : Famatua da bide hori. Oroit gaiten Saul batDamasera zoalarik zerbaitek jo zuen zerutik etorria eta zalditik erori. SaulJondoni Paulo bilakatu. Hogei menderen buruan ez da gehiago zaldizjoaiten Damasera Bachir Al Hassad-en ikustera. Bainan, Ekialde hurbilhonetan dagon saltsa eta nahasmenduaren aipatzeko pentsa daiteke be-harrezkoak direla Jondoni Paulok zituen kalitateak. Errusia, Georgia,Libano, Siria, Israel, Irak, Iran, Palestina eta Afganistan bada hor zeregin.

***Errugbia : Baiona nagusi etxen eta hirugarren aldikotz irabazle. Jo duClermont (17-6) bigarren delarik sailkapen orokorrean. Biarritzek aldizgaldu Tolosa-ren kontra (20-6). Akizek berriz ere galdu eta orai azkenaMont de Marsan-ek, aldiz, irabazi Toulon-en kontra (25-18).

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

“AARRGGIITTXXUU”” LLYY

ARGAZKILARIEN BILTZARRA DONIBANE GARAZIN

Argian elkarteak antolaturik, 16. aldikotz idekia izan da ArgazkilarienBiltzarra Donibane Garazin. Aurtengo gaia : “Sua”. 150 argazki dira anto-latzaileeri proposatuak izan 50 bat lagunen ganik eta argazkilari profesionalbatzuz osaturiko epaimahaiak hoberenak iduritu zitzaizkionak berexi ditu(70 bat) eta horiek ikusgai dira Apezpikuen presondegian, irailaren 23a arte.Irailaren 21ean, ondarearen egunaren kari, hiru sari banatuko dira ede-rreneri : epaimahaiaren saria, publikoarena eta Donibane Garaziko herri-arena. Zitadelako ikasleen argazki erakusketa ere ikusgai da toki berean.Bertze hiru erakusketa ere eskainiak dira memento berean : Eric Roustandeta Regis Bolling-enak Apezpikuen presondegian, eta Luc Medrinal-enaHerriko Etxeko erakusketa gelan, beti suaren gaiaz.

Page 7: Herria 2972

7

S. GONZALEZEN LEKEITIOKOTROFEO EDERRA

ETA JEAN PIERRE ERVITIKUTZI GAITUELA

LEGEZKO ABISU

• Azken berri txar huntarik hasgaiten : mundua zen Zuraidekoelizan astelehenean eta kanpoanere. 64 urtetan joan da, gaitzak 3urteren buruan garaiturik pilotarizintzoa eta lagun prestua izanazen euskal seme hori, berapilotari suhar eta xapeldun ereibilia (mundukoetan azkenik) etaguziz kirola teknikarienerakaskuntza gorenean (nazio-nala) pilotako. Ez nehola erebere buruaz hartua horien gatik,funtsean gostaia gosta zengorenerat heldua denetan,osasunaren eta beste trabaguzien artetik. Horiek oro entzuneta senditu ditu jende harek guzi-ak, lau apez eta bildutasun haun-diko ofizio hartan, eta ere Pas-cassio Comten adiskide ber-tsuak.• Alegeragoa dugu egungo besteberri nausi hau, Xebaxtien Gon-zalez gure azkaindar pilotariare-na. Lekeitioko lehiaketa bipil bi-pilez jokatu du Aimar Olaizola etahoberenekin. Baina zein dahoberena, zinez ? Tantorikgehiena egiten duena, alabaina.Eta huna nor ziren bi hoberenbikoteak ateraiak ororen buru :Berasaluze VIII eta Beginobatetik, Gonzalez eta Barriolabestetik. Finalean, lehenakfaborito, lehen kintzeak egin-etaere. Bainan jokoan, lasterbestela. Ilusioaldi bat izan da bai,berdintze batekin ere, ez baitzenhortarik ari azkaindarra. Ikusga-rriko moldean auzia bururatu du22-16 beso bezenbat jokorekin,eta hutsik ez, aldi huntan. Ez dusegur ebatsia pilotari hoberena-rentzat laudorioekin eman diotentrofeo ederra. Lekeitiokoarrantzaleen itsasontziaren tro-feoa.

GARATENEANTellier - Saldubehere . . . . . .50Petoteguy - Bessonart . . . .37Usaiaz bada usaiaz, bazen jendeastelehen huntan ereGarateneko partidan. Etxekota-sun aire bat bazuen preseski par-tida hunek, pilotarien erdiaktokikoak izanez. Haatik gureeuskal kutsurik bazutenetz lau

pilotariek, entzuten zirenetan,hori besterik da. Ez dugu maitenehoren mendratzea bainan ezdire hain euskaldun agertzenorain pilotari gazte frango. Badirasegur ardura hori badutenakerakasleetan Lapurdi hortan.Baxenabarren ere bai, bainanbeste batzu. Horiek hola,jokoaren aldetik, orotarik bazenhor ere, astelehenean.

BERRI BATZU-Amaturren kopan, Irunen, Itoizanaiek 40, Poueyts-Philip 26.Buruz buru : Haroçarene 40,Aguirre 26.-Pilotarien Biltzarra Larzabalenizanen da aurten urriaren 5ean,meza nausiarekin, gero pilotapartida eta bazkaria Olharanostatuan, ondotik eman beharkodiren herenaren bozekin.

HEGOALDEANGonzalez - Barriola . . . . . . .22Berasaluze - Begino . . . . . .16Lekeition ez da aski izan Begi-noren beso haundia, finalekoegun hortan.Mendizabal - Zabala . . . . . .22Belloso - Urrizelki . . . . . . . .18

Berasaluze VIII - Perra . . . . .22Arretxe II - Zearra . . . . . . . . .14Elorrion jokatu bi partidak.Berasaluze IX - Galarza VI .22Larralde - Urberuaga . . . . . .18

Irujo - Zubieta . . . . . . . . . . . .22Olazabal - Barriola . . . . . . . .18Lezaman jokatu bi partidak.Diaz - Rai . . . . . . . . . . . . . . . .22Retegi II - Ezkudero . . . . . . .21Hau zen Zenizeroko lehiaketarenfinala.Chafee - Oteiza . . . . . . . . . . .22Koka - Apraiz . . . . . . . . . . . .20Borobian jokatu partida.Xala - Barriola . . . . . . . . . . . .22Irujo - Laskurain . . . . . . . . . .17

Berasaluze IX - Urberuaga .22Larralde -Apeztegia . . . . . . .18Orozkon jokatu partidak.Gonzalez - Eulate . . . . . . . . .22Titin - Lasa . . . . . . . . . . . . . .21Beloradon ere azkaindarrakirabazi. Bego

LES TRAINS DU LABOURDSociété à responsabilité limitée au capi-

tal de 7 622,45 eurosSociété en liquidation

Siège social : Rue Principale64480 USTARITZ

R.C.S. BAYONNE : B 391 582 129

AVIS DE PUBLICITEAux termes du procès verbal de l’As-semblée Générale Extraordinaire du 30août 2008, il résulte que :Les associés, après avoir entendu lerapport du liquidateur, ont :- approuvé les comptes de liquidation ;- donné quitus au liquidateur, MonsieurJean LABOUT-IBARRE demeurant mai-son Ongi Guriada, chemin Pouttuenia,64480 USTARITZ, et déchargé de sonmandat ;- prononcé la clôture des opérations deliquidation.Les comptes de liquidation seront dépo-sés au Greffe du Tribunal de Commercede BAYONNE.Mention sera faite au R.C.S : BAYONNE

Pour Avis, Le Gérant

SEASKAk, 2008ko irailetik goiti,Bigarren mailako

ikastetxeentzat, irakasle ordezko eta hezkuntzaarloko langileak bilatzen ditu :

• Lartzabaleko ManexERDOZAINTZI ETXART kolegioan :

- Dokumentalista : denbora erdizurte osorako- Gaztelera : 9 ordu astero urte guzi-rako

BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK - Irakasgaiari loturiko lizentzia(irakaslearentzat)- Lizentzia bat (dokumentalistar-entzat) - Euskaraduna- Esperientzia irakaskuntzan- Frantsesaren ezagutza on bat

Interesatuak direnek, idatz dezatela2008ko irailaren 19ko Seaskara

- motibapen gutun bat + CV bat igorriz

SEASKA - Central Forum, 19 -10 André Emlinger plaza -

64100 BAIONAFax : 05 59 52 88 87 email : [email protected]

LAN ESKAINTZA

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial“Centre Forum” - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)SARL Gérard GARBAY

Société à responsabilité limitée aucapital de 7 622,45 euros

Siège social transféré du 39, RueRaoul Bamarie (64340) BOUCAU au149, Avenue de Montbrun (64600)

ANGLET410696348 RCS BAYONNE

Aux termes d’une décision en date du08/09/2008, l’Associé Unique a décidéde transférer le siège social du 39, RueRaoul Bramarie (64340) BOUCAU au149, Avenue de Montbrun (64600)ANGLET à compter du 01/09/2008.L’article 4 des statuts a été modifié enconséquence.RCS BAYONNE La Gérance

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)AROMA BIS

Société à responsabilité limitéeAu capital de 8000 euros porté à

78 000 €€Siège social : 5b Rue Luis Mariano

(64200) BIARRITZ488497223 RCS BAYONNE

Par délibérations en date du02/09/2008, les associés réunis enAssemblée Générale Extraordinairestatuant en application de l’article L.223-42 du code de commerce ont déci-dé, à effet du même jour :- De ne pas dissoudre la Société,- D’augmenter le capital d’une sommede 70 000 €€, pour le porter de 8000 €€ à78 000 €€ ;- De modifier les statuts en consé-quence ;RCS de BAYONNEPour avis La gérance

SOCIETE D’EXPLOITATION DES PEINTURES LE FORT

Société à responsabilité limitée aucapital de 15 244,9 euros

Siège social : Z.I. DE MOUGUERRE –64990 MOUGUERRE

422315481 RCS BayonneLEFORT DECORATION

Société à responsabilité limitée aucapital de 7 622,45 euros

Siège social : Lot n° 14 Lotissementdistrical Juin, rue Politzer – (64200)

BIARRITZ430211581 RCS Bayonne

AVIS DE PROJET DE FUSIONAux termes d’un acte sous seing privéen date à Mouguerre du 07 août 2008,La société S.E. DES PEINTURES LEFORT, société à responsabilité limitéeau capital de 15 244,9 euros, dont lesiège est Z.I. de MOUGUERRE à(64990) MOUGUERRE, immatriculéesous le n° 422315481 RCS Bayonne etla société LEFORT DECORATION,société à responsabilité limitée aucapital de 7 622,45 euros, dont le siègeest Lot n°14, lotissement Districal Juin,rue Politzer à (64200) BIARRITZ, imma-triculée sous le n° 430211581 RCSBayonne, ont établi le projet de leurfusion par voie d’absorption de la sarlS.E. DES PEINTURES LE FORT par lasarl LEFORT DECORATION.La SARL S.E. DES PEINTURES LEFORT ferait apport à la société LEFORTDECORATION de la totalité de son actif,soit 216 640 E, à charge de la totalité deson passif, soit 92 758 €€. La valeurnette des apports s’élèverait à 123 882€€.En rémunération de cet apport net, 125parts nouvelles de 15,24 €€ de valeurnominale chacune, entièrement libé-rées, seraient créées par la sarlLEFORT DECORATION à titre d’aug-mentation de son capital social de 1905 E. La prime de fusion s’élèveraitglobalement à 121 977 E. Le rapportd’échange des droits sociaux retenuserait fixé à 1 part de la sarl LEFORTDECORATION pour 8 parts de la sarlS.E. DES PEINTURES LE FORT.La fusion est soumise à la conditionsuspensive de l’approbation du projetde fusion par les assemblées généra-les extraordinaires des deux sociétés.Conformément à l’article L. 236-6 duCode de commerce, le projet de fusiona été déposé au greffe du Tribunal decommerce de Bayonne au nom desdeux sociétés le 04/09/2008.

Pour avis

Hamar minutaz segi-dan, hots bere mintzal-diaren denbora guzianbere begietatik bimetrotara dotzena batpankarta altxatuak ikusiditu lehen ministroakKontseilu Nagusikogelan, lurralde hitzar-mena izenpetzekomomentuan, joan denastelehen eguerditan.Funtserata aktara bil-duak ziren eragile gehi-enak ez zituen ikustenpankarta horien gatik.Iragarki horietan Aber-tzaleen Batasuna alderdiko hautetsiek erreferen-dum bat galdatzen zuten Iparraldearentzat ; aldeanzituzten bestek haien artean, Martine BisautaBaionako axuanta eta Jean Lissar Akitaniakohautetsi berdeak, BATERA komiteak bultzatukontsultaren eskakizuna markatua zuten. Honaberaz lurralde izenpedura horrek hartu duela euskalkolorea ; pankartarien izenean Jakes AbeberryMiarritzeko axuantak gutun bat eman dio gobernuburuari eskutik eskura, seguritate zainak doi bat

zaintsu bidetik baz-tertu ondoan, ezbaitira menturatuadin errespetaga-rriko hautetsiarentrabatzera.Ezusteko gertakarihorietaz gain, lehenministroak izenpetuduen hitzarmenajoan den ekaine-kotzat adostu hurabera da, 77 proiektulerrokatuak, 213 mi-lioi euro, sei urte-rentzat. Izenpeduraakta ofizialaren

inguruan, kanpotik eta franko urrun atxikiak, hiruprotestari talde metatu dira : ELB-ko laborariak,ABko militanteak eta autonomiaren aldeko kolekti-bokoak. Ez dute gobernu buruaren hurbiltzerik izan.Laboraririk ez du haatik errezibitu lehen ministroak,lan hori bere ordezkari teknikoen gain utzi du.Euskal Herriko bisitaldia Donibane Lohizunen abi-atu du François Fillonek, Quicksilver lantegiarenbisitarekin, gero Baionan lurralde hitzarmena izen-petu du eta Unibertsitate adar berria bisitatu.

Astelehen goizean, laborari asko elgarretaratu dira BaionakoSuprefetura aitzinean, ELB sindikatekoak gehienak. Oroitgira uztailaren 3an 700 laborarik manifestatu zutela Baionakokarriketan, hain kaltetua den laborantza alorrak laguntzaukan dezan Estaduaren ganik. Ondotik, uztailaren 29an,krisia talde bat bildu zen Paueko Prefeturan, aterabideakelgarrekin aurkitzeko gisan. Bainan orduz geroz deusik ez damugitu eta erabilitako hitzak hitz huts gelditu dira. Astelehe-nean ordezkaritza bat errezibitua izan da Baionan, FDSEAeta ELB-ko kidez osatua, sei lagun bakotxetik. Bainan men-tura guttirekin ateratu dira, iduriz, biltzar hortarik.

Plaza laxoko finalak AiherranUnion Basque batasunak antolaturik :

arrakastatsuak ! !

GEROA B mailan : Alexandre-Lespade-Victor Monce 30 (Itsasu),Benoit Diratchet-Mathieu Ituria 15 (Noizbait). XORIAK B mailan :Patxi Larrondo-Xan Alchourroun 30 (Amikuze), Benjamin Perry-J-Pascal Jorajuria 23 (Senpere). ARINAK A mailan : Remi Chaldu-Nicolas Goalard 30 (Kapito Harri), Mathieu Larzabal-Mathieu Larre14 (Itsasu). ARTEKOETAN, Sebastien Guilçou-Xalbat Leizagoyen30 (Senpere), Cedric Lucu-Guillaume Barbaste 24 (Oztibarre).GEROA A mailan : Ion Errecart-Benoit Cachenaut 30 (Airetik 2), Bas-tien Iribarren-Iban Jaureguiberry 21 (Airetik 1). XORIAK A mailan :Antton Herlax-Beñat Iribarren 30 (Baigorri), Bixente Larralde-JoelGarbiso 18 (Noizbait). ARINAK B mailan : Antton Iribarren-RomainBustanhoby 30 (Baigorri 1), Iñaki Albistur-Herve Castanchoa 17 (Bai-gorri 2). GAZTETXOAK mailan : Peio Larralde-Julien Londaitzbehere30 (Noizbait), Julien Mendiondo-Philippe Mongaburu 11 (Abarratia).HELDUETAN : David Duhart-Ximun Oxarango 30 (Airetik), Sebas-tien Laurencena-Jean- Michel Mendy 28 (Senpere).

MUSLARIAKBARTZELONAN

Munduko 31. mus xapelgoa jabidean da, irailaren 6an hasirik,Bartzelonan. Igandean, irailak 14,bururatuko da. Hamabost paredira lehian, Mexika, Uruguai,Kanada, U.S.A., Espainia, Euska-di, Australia, Nafarroa, Txile,Venezuela, Argentina eta IparEuskal Herrikoak, hemendik JeanMarc Girbon eta Beñat Charri-tton Baionaldekoak.

IXTRIPU LATZA URRUÑAN78 urteko urruñar bat, Jean Zamora, oinez zabilana bere herrikokarrikan, kolpez hil da astelehen goizean gertatu errekontru batean,auto batek jo baitu eta aurdiki. Autozainak ez du naski ikusi, iguzki-ak bixta kendurik, autoak eskuinalde egin duelarik iduriz beste autobat kurutzatzean. Ikerketa bat akulatua da xuxen finkatzeko nolagertatu den hori…

GOBERNUBURUA ETA PANKARTAK

Laborariak Baionako Suprefetura aitzinean

LABORARIAK BAIONAKO SUPREFETURAN

1936eko urtean sortuak direnak gomit dira denak beren bizilagunekin buruilaren 27an, 12 orenetan, “Sources de la Nive Tihista”ostatuan, Ezterenzubin, bazkari on baten egiterat. 72 urteko lehen-go gazte batzu ezagutzen badituzue zuen inguruan gomitazkitzue,egun goxo bat pasa dezagun elgarrekin. Bazkaria segurtatzeko,telefona ostaturat 0559371057 buruilaren 20eko.

KLASEKO BAZKARIA GARAZIN

Helduen partidaren ondotik, René Bereau-J- Michel Mendy-Sebastien Laurencena-David Duhart-Ximun Oxarango-J- Paul Basterretche Aiherrako auzapeza

Page 8: Herria 2972

Pilotarien besta Kaliforniako basamortuanNork pentsa lezake Kalifornia barnealdean, basamortuaren erdian, eguzkiak gogoreta urrikalgabe jotzen duen eremu idor batean, bidearen bi aldeetara kaktusaknagusi diren inguru batean bapatean bide bazterrean ‘Pilotarian biltzarra’ (sic) dioenpaperezko afixa ikusi eta holako beste afixa batzueri jarraikiz pilota-leku bateraheltzen ahal denik? Iragan larunbatean egina da Juniper Hills deitu eremu kalifor-niar barreiatuan, jende arras guti eta kaktusak frango bizi diren tokian, aipatu“Pilotarian Biltzarra”, Jean-Louis Indart ortzaiztarrak antolaturik berak eraiki etxe etakantxaren babesean.

Lehenik elgarretaratzeaizan zen, hameka orene-tarik goiti, solasakBakersfieldetik, Chinotik,Los Angelesetik, Fresnotiketa beste zenbait lekue-tarik jin jendearekin.Ondotik meza euskaraz,aita Martxel Tillous apezxiberotarrak emanik. Mezaedertzen, klika eta kantari-ak. Bertsu batzuk ere kan-tatu zituzten JosephA l m i r a n t e a r e n amuskilditarrak eta Jean-Louis Indart antolatzaileortzaiztarrak, aita Mar-txelen lana goraipatuz etaeskertuz. Jakina baita, eriegon arren, ez dituelaapez xiberotarrak batereahantzi Estatu Batuetakolagun eta fededunak etahola itzuli zen aitzinekoasteburuan Chinokopiknikeko mezaren emai-tera eta huntan JuniperHills-era. Hona bertsuhorietarik baño: “Hamarurte dituzu gurekin pasatu/ ainitz euskaldun duzuhola ezagutu / xahar alagaztea bai alegeratu / bideluzeak oro gogotik garaitu/ denek nahi zaitugubihotzez eskertu”.

Meza eta gero jin zenbazkaria, eta ondotikpilota partidak, ‘Plaza

Berria’ deitu kantxan. Lehenik, Estatu Batuetako gaztetxoak. Emily Esnoz etaChristian Indaburu 25-12 gelditu ziren Sebastian Calderon eta Daniel Gatonen kon-tra; eta Joe Esnoz eta Christian Indaburuk irabazi zuten 25-7 JJ Indaburu eta JakeJaureguy-ren kontra. Gero Estatu Batuetako helduak jin ziren, honako emaitzez:Andre Bello eta Josemari Irigoyenek irabazi zuten 25-15 Peio Aphessetche etaRenee Almirantearenaren kontra. Azkenik, partida nagusietan, Euskal Herriko etaMexikoko pilotariak tartean, Jean-Marie Lapeyre eta Olivier Larrecheak 30-18irabazi zieten David Indart eta Jean-Michel Idiart-i; Hervé Etcheverryk eta Jean-Claude Biscoubyk 30-28 Jean-Pierre Indart eta Christophe Mariluzi; eta Gabriel‘Palo Alto’ Manzillak eta Francisco Manzillak 25-9 garaitu zituzten Denis Petrissanseta Jean-Paul Iribarren. Besta ederra, zorionak antolatzaileeri. Joseba Etxarri

8

-Ortzegunean, Donibane Garazin,feria eguna, jateko, edateko eta eder-lan.-Ortzegunean (21.00), DonibaneLohizuneko elizan, kontzertua Bor-deleko orkestra nagusiarekin,Kostaldeko Musikaldi nagusiarenkondu.-Ortzegunean (21.30), Miarritzen,Santa Eugenia elizan, Oldarra abes-batza.-Ortzegunean ( 21.30), Azkainen,euskal-dantzak Xurio plazan Mutxikotaldearekin.-Ortzegunean, ortziralean eta larun-batean (20.30) Baionan, LunaNegran, Eric Blanc komikoa-Ortziraletik goiti, hamar egunez,Miarritzeko Maitaldia bere dantzaikusgarri arraroekin.-Ortziralean (20.30), Kanboko elizan,Oldarra abesbatza.-Ortziralean (21.00), Ziburuko elizan,kontzertua Ravel akademiakoikasleekin.-Ortziralean Ainhiza Monjolosen(21.00) eta igandean Hazparnenegun osoan, Asunak 2008.-Asteburu guzian, herriko bestakSaran, Ostankoan, Oragarren etaMuskildin-Larunbatean, Azkainen, selauru-hustea herriko plazan.-Larunbatean, Angelun, zaharki-merkatua Quintaou plazan.-Larunbatean, Donibane Lohizunen,triatloi lehiaketak, bat hein bat labu-rra eta bestea aise luzeagoa.-Larunbatean (15.00), Donibane

Lohizunen, Ravel entzuntegian,piano kontzertua Ravel akademi-arekin.-Larunbatean (18.00), Hendaian,Gaztelu Zahar plazan eta merkatu-gunean, “Naizena ez naiz” dantzaikusgarria, Leinua taldearekin,“Euskal Munduak” erakusketarenkarietarat.-Larunbatean, Donapaleun, feriaeguna, jateko eta edateko besta girobatean, euskal dantza eta kantuekin.- Larunbatean, Iturengo JoaldunenEguna-Larunbatean eta igandean,Bastidan, poteria edo untzigintzamerkatua-Igandean, Bidarrin, Amarrain-besta.-Igandean, kermeza Makean.-Igandean, Kanbon, Xikito eguna,Xikito pilotari handiaren omenez,meza, haren ondotik euskal kantuaketa mutxikoak, aratsaldean indar-jokoak eta pilota partida-Igandean, Ezpeletan, selauru-husteamerkatu plazan.-Igandean, Angelun, zaharki-merka-tua Bost-Kantoineko plazan.- Igandean, Behaskainen, Laphizketaauzoaldeko bestak-Igandean (11.15), DonibaneLohizunen, herriko etxe aintzinekoplazan, euskal dantzak Begiraleaktaldearekin.-Igandean (12.15), Bidarten,mutxikoak herriko etxe aintzinean.-Igandean (15.00), DonibaneLohizunen, Ravel entzuntegian, kan-tari lehiaketa Ravel akademiarekin.

EDVIGEInformatika garaian murgilduak gara eta uztailean gobernuak hartu duenerabakia da Barne-ministeritzako zerbitzu guzietan diren fitxa guziak biltzea,Edvige deritzan fitxategi bakarrean.Fitxa bakoitzak zernahi galdeeri ihardesten dio : noiz eta non sortu, non bizi,norekin, ezkondua, donado ala mutxurdin, zer alderditan sartua, norekin harre-manak, zer irakurtzen, zer idazten eta abar…Ez da dudarik baduela bere fitxa Gehexan Ponttok. Aspaldian badaki.

Gehexan Pontto

GIZON BAT HARRIGARRIA

JACQUES-HIPPOLYTE LESCA

Getariako museoan estreinatu dute joanden egunean, zernahijende bildurik, erakusketa bat zinez arraroa. Gisa hortan ospatuzerakustegi hori aterbetzen duen Saralegui-Enea egoitzaren ehunurteak eta denbora berean omenduz etxe hori eraiki-arazi zueneuskaltzale kartsua, Jacques-Hippolyte Lesca. Gizon bat askiharrigarria eta hori asko gisetarat! Angelun sortua 1853-an, luzazHego-Ameriketan egona eta han aberastua, iragan mendehastean Getariako etxalde bat erosi zuena eta hor egin bereohantzea, bai eta hor eman bere azken hatsa, 1938-an.Erakusketa hori da elkarlan luze eta eder baten bururapena.Besteak beste Getariako herria, herri hortako museoa, EuskalKultur Erakundea, Baionako euskal-erakustokia eta horrenadixkideen elkartea, arizan dira karraskan erakusketa horren

p r e s t a t z e n .Erakusketa bat osokielebiduna dena,euskarak ere hartuzbere toki guzia.Euskal Kultur Erakundetik hor ziren MikelErramouspe, Daniel Landart eta TerexaLekunberri, hor ere Jean Haritschelhareuskaltzainburu ohia, Olivier Ribeton,euskal-erakustokiko zuzendaria, eta bestefrango...Deneri Albert Larousset Getariako auza-pezak egin diote ongi etorri bero bat eta sailguziaren kudeatzaile bezala mintzatu daDanielle Hirtz, kondatuz nor zen Jacques-Hippolyte Lesca...

20 URTETAN AMERIKETARAT

Jacques-Hippolyte Lesca-k ama ziburutarra zuen, aita landestarra. Bera hogoi urtetanjoana Ameriketarat, jadanik han plantatua zen anaia bati buruz. Denbora hartan, zernahieuskaldun bazoatzin eskualde hetarat. Sos poxi baten irabazteko menturan, bidaia luzeaeta nekea eginez, kario pagatzen zutena. Lehen urtetan saltegi batean arizan bazenlanean, Jacques-Hippolyte Lesca-k gero zernahi afera muntatu zuen eta kudeatu, delaabere hazkuntzan, dela laster fama handia bildu zuen haragi gazitegi batekin...Gizon entseatua zen, beti buruz ari zena, biziki langilea, sail berri batzuen idekitzerataise atrebitzen, bestalde gaitzeko bihotz ona bainan ere larderia handiko gizona, hurazela nagusia maiz erakusten zuena. Erro azkarrak egin zituen eta hedatu bai Argentinaneta bai Uruguaian gaindi.

SARALEGUI-TARRAK

1884-an esposatu zen motaz nafartarra zen Magdalena Saralegui-rekin. Hunek aitaInzakoa zuen. Familia hau ere Hego-Ameriketan aberastua. Ordukotz, andereesposaren aita, Bixente Saralegui, hila zen eta untsa trixteki funtsean… Aberatsa zeneta behin diruz lagundu zuen hango politikari bat bainan hunek gero eta sos gehiago nahizion kendu. Mehatxuka arizanik, dirualde bat ederra hartu zion egundainokotan etahandik ixtanteko faltatu ziren Bixente Saralegui eta hunen iloba bat. Bi hilabeteren buru-an biak atxeman zituzten puñal ukaldika hilak, beren zaldi eta zakurrekin, erreka lohitsubaten zolan! Delako politikaria iheska joan zen, baitzakien hobendun ekarriko zutela, etaazkenean soldado batzuek tiroz hil zuten...1907-an, Jacques-Hippolyte Lesca-k saldu zuen Ameriketako gazitegia eta bere andrea-rekin Pariserat etorri zen. Bainan laster apailatu ere Euskal-Herrian etxe eder baten erai-ki-arazterat, aski gustatua zitzaion toki batean, Getarian. Eta etxe hori deitu zuenSaralegui-Enea, bere emaztearen familia ohoratu nahiz.

LAGUNTZA BALIOSAK

Euskarari eta euskal kulturari atxikia zen Jacques-Hippolyte Lesca. Getariako etxean badira hitz batzu euskaraz harrian ezarriak. Hauxe irakur ditakebesteak beste : “ Iruzkiain ( iguzkiaren) lehen eta azken musua”, erakusterat emaitekoetxeak, gisa hartako tokian izanez, goizetik arats hartzen ahal zuela iguzkiaren argia....Jacques-Hippolyte Lesca-k diruz nasaiki lagundu zituen obra balios batzu, hala nolaBaionako euskal-erakustokia, muntatzen ari zuten keinka hartan bai eta geroxago ere.Lagundu gisa berean Baionako ospitalea. 1929-an, Garroko jauregia bere lurrekin erosizuen laborantza eskola baten han egiteko. Xede hori gogoan, Garroko ontasun horinahiko zuen Euskal-Herriari utzi, bainan Euskal-Herriak legezko nortasunik ez izanezutzi zion Baionako herriari...Jacques-Hippolyte Lesca alargundu zen 1931-n, handik goiti gero eta denbora gehiagoGetarian egoiten zen, ordu arte senar-emaztek egonaldi frango egin baitzuten Parisen. On da denek jakin dezagun nor zen Jacques-Hippolyte Lesca eta erakusketa horrekOmiasaindu arte huntan ukan dezala ikusliar ainitz eta ainitz. Aratsalde guziz idekia da,salbu astearte eta igandetan. Denbora berean, ikus ditake ere zertan zen Getaria duelaehun urte, turismoa ordukotzat hasia polliki azkartzen...

Muslaria

Albert Larousset auzapeza mintzo, bere aldeandituela Daniel Landart eta Danielle Hirtz.

Saralegui-Enea, gaitzeko egoitza ederra, duela ehun urte eraikia Getaria herriaren bihotz-bihotzean...

Jacques-HippolyteLesca

Partidek pilotazale andana polita ekarri zuten Juniper Hills-era (Arg EuskalKultura.com)

Christian Indaburu, JJ Indaburu, Joe Esnoz eta Jake Jaureguy