herria 3001

8
2009ko Apirilaren 2koa - ISSN 0767-7643 2 Avril 2009 - 1,10 E - N° 3001 - Bakarrik hartzen den atsegina ez da egiazko atsegina (Erasme) GOZATU ! Zer asteburu aberatsa bizi izan dugun ! Lehen lehenik, HERRIA kaseta hunen 3000. zenbakia dugu larunbatean go- zoki ospatu Hazparnen, kaseta herrikoi hunen 65 urteko ibilbide luzeaz harro. Geroaz halere doi bat griñatsu, prentsa idatziak orokorki ezagutzen duen behe- rakada guk ere jasaiten baitugu, buru gainean ezpata zorrotz. Bainan hortzez eta haginez aitzina jotzeko kemenez be- terik gaude, euskara dugula gure aste- roko E.P.O. baliosa. Haurren kantua altxatu da Baxenaba- rren, igandean. Izpuran, loriatu gira kantari gazte horien entzuten. Zer ge- roko talendua ! Lapurdin eta Xiberuan erakuts bezate ondoko egunetan kar bera ! Bertsulari gazteek ere beren zintzurrak xorroxtu dituzte Donibane Garazin, Hernandorena sariketa kari, helduden larunbatean Larresoron egi- nen duten bezala, bertsuzale guzien gozamenerako. Eta Korrikari zer biho- tzeko ongi etorria diogun egin ! Sinetsi nahi dugularik euskararen korrikaldia ez dela Gasteizen bururatuko igandean bainan oraindik mendeak eta mendeak duela iraunen, bidean jasaiten dituen ekaitzak gaindituz. Krisia dela nagusi ? Segurki ! Bainan artetik gozatu ere egiten dugu, gozatu. Baitira gozatzeko mementoak, lotsadu- rak bazterrerat utzirik ! Joanden ortzegunaz geroz badira goza- mena hurrupatzen ari duten batzu, seku- la bururatu nahi ez luketen atseginezko hurrupaldia. Horiek dira Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartekoak. Baio- nako auzitegiak hitz bakar batez bo- robildu du bere erabakia : “Relaxe !”. Hitz ttipia bainan nolako handitasunez betea ! Onez onean daramaten saila- ren defenditzen hainbertze zalaparta, hainbertze izerdi, hainbertze indar xa- hutu ondoan, oi zer atseginezko hitza ! Funtsean, “Justizia” hitzak zerbait erran nahi balinbadu, ez zitaikeen bertze era- bakirik har. Haatik, zer ostikoa hain fede txarrez jokatu diren prefeta eta hunen eskumakilentzat ! Orain, zuhurtziak ma- natzen diote auzibidea aldebat hortan uztea eta denek alde berera lan egitea, guzien onetan. Hea ba, eman esku eta joka zintzoki ! Peio Jorajuria Euskaltzaleen Biltzarrak zinez egun goxoa zuen antolatua Garaziko Jatsun, aitzineko igandean. Emile Larrek herri hortako eliza ederrean eman duen meza bururatu bezain laster, jendea hurbildu da Herriko Etxera, de- neri ongi etorri hoberena egiten ziotela Jean Michel Bidondo auzapezak. Euskararen zerbitzari Lehenik Euskaltzaleen Biltzarrak hogeita hamar bat lagun bildu ditu bere biltzar nagusirako. Piarres Aintziart lehen- dakariak kudeatu duen biltzar hortan, elkartearen jazko lanak ditu Peio Jorajuria elkarteko idazkariak aipatu, lan horietan aipagarriena, nola ez, Jean Etxepare jatsuar se- mearen “Iturraldea” eleberriaren argitaratzea. Roger Arzu- bi diruzain azkaindarrak bere aldetik urteko konduak ditu denen jakinean ezarri, azpimarratuz bereziki Alain Iriart hi- riburutar kondugilearen laguntza, bere sail eta buruhauste guzien artetik Euskaltzaleen Biltzarrarentzat ere denbora poxi bat gogo onez hartzen baitu. Euskaltzaleen Biltzarra ari da lanean, gogotik ari, euskararen zerbitzari. Segi beza luzaz bide hortarik. Jean Etxepare zena, talendu handiko idazlea Ondotik, hirurogoi bat lagun bildurik ordukotz, Jean Etxepare herriko semea da ohoratu, mundu hau goizegi utzia duen talendu handiko idazlea, 24 urtetan zendua, 1961ean. Gazterik hasia zen euskaraz idazten, eta zein ongi idazten, ipuin, antzerki eta eleberri. Gehienek ezagutzen ginuen Mendekoste gereziak eta beste ipuin bilduma, ikastetxetan ere frangok landua izan dutena. Bazuen, lan frangoren artetik, eleberri bat ere idatzia, Iturraldea, eskuizkribu gisa lo zagona Euskaltzain- diaren artxiboen artean. Pako Sudupe hernaniar ikerlearen bidez du Euskaltzaleen Biltzarrak obra hori eskuratu eta publikatu, Donostiako Egan argitaletxea partxuer. Jatsuarreri, Etxepare familiakoeri eta han zeuden euskaltzaleeri da aurkeztua izan 1950eko garaiko lekukotasun interesgarria den obra hori. Piarres Aintziart-ek doi bat jastarazi dauku obra horren mamia, Gabriel Bikix Oçafrain gazteak, Etxepare jendakikoak, zituela ondotik liburuko bi testu irakurtzen. Piarres Charritton-ek bere aldetik suharki dauku hurbiletik ezagutu duen Jean Etxepare gaztea goraipatu, entzulego guziak hurrupatzen zituela haren hitzak. Hor zeuden ere Eneko Irigarai nafartarra, Senperen ere egoitza bat daukana, “Mendekoste gereziak” liburua pla- zaratu zuena 1963an Goiztiri argitaletxean bai eta Inazio Mujika Iraola, bigarren edi- zio bat Erein etxean agertarazi zuena 1991n. Beñat Aldacourrou auzapez ohia ere goxoki mintzatu zaiku Jatsuko herriaz, jendeak, auzoaldeak, inguruko mendiak eta, bistan da, San Frantses-en beila kari hain arrakasta handia duen Jatsuko elizaz, duela mendetsu bat Jakes Hargina Iribarne-k, gure adiskide Jakes Casaubon-en aitatxik, eraikia. Jatsuko elgarretaratze horrek alegeraki segitu du Herriko Etxeak eskainitako aperi- tifarekin eta Indartia ostatuan egin den bazkari gozoarekin, Fermin Mihura eta Laka bertsulariek bai eta Manex Pagolak bere eskusoinuarekin airosturik. JEAN ETXEPARE SUHARKI OMENDUA JATSUN Jean Etxepare zenaren haurrideak, Piarres Charritton, Piarres Aintziart eta Jean Michel Bidondo auzapezarekin Inazio Mujika Iraola eta Eneko Irigarai, Jean Etxepareren “Mendekoste gereziak” obraren argitaratzaileak HAZPARNEN, 3000-GARRENA OSPATUZ Ernest Alkhat gogoan Jan Battitt Dirassar kaseta zuzendariak du biltzarra kudeatu, lehen lehenik gogoaraziz 2008an galdu dugun Ernest Alkhat armen- dariztar berriketari adiskidea. Eta eskerrak bihurtu Maite Alkhat-i, Ernest-en segida harturik hain suharki bere eskualdeko berrike- tarigoan. 3000garren zenbaki hau ospatzean, nola ez oroit ere euskal astekari hunen bi lehen zuzendariez, Piarres Lafitte eta Jean Hiriart-Urruty-z, eta ere kasetaren zerbitzuko arizan diren beste euskaltzale suhar frangoz. Jean Haritschelhar-ek bere aldetik Andres Urrutia euskaltzainburuak Urkiolatik idazten zauzkigun hitz goxoak dauzkigu irakurtu : “Zinez pozgarria da Euskal Herriarentzat eta euskararentzat zuek egiten duzuen lana eta segida ona izan dezala lan horrek opa dizuegu bihotz bihotzez”. Gain gainetik estimatu ditugun hitzak... Biltzarrean zehar, kasetaren gora beherak aipatu dira, konduak, diru-laguntzak, gerorako griñak, hemendik aitzina eman beharreko urratsak, ez ditugu horiek hemen xeheki aipatuko, joanden astean ere jadanik hain luzaz arizanik gure kasetaz... Miren Azkarate kultura sailburua gutartean Gure biltzarra ospe berezi batez goraltxatua zagon larunbatean. Alabainan, gutartean ginuen Miren Azkarate euskal gobernuko orain arteko bozeremaile eta kultura sailburua. Memento huntan Gasteizko gobernu berriaren osatzeak pizten dituen buruhausteak goiz batentzat bazterrera utzirik, Iparraldearentzat eta gure astekariarentzat duen atxikimendu handia dauku erakutsi. “Herria-ren aspaldiko irakurlea naiz, zuen aldizkariak bi ezaugarri dauzka, jendearekin hurbiltasuna, hedabide handiagoek ez daukatena, eta euskararen kalitate handia, askok eredutzat jo- tzen duguna”. Hemendik aitzina ere Herria-k urrats sendoak eman ditzan dauku opatu, gomendatuz bereziki interneten bidez ere zabaltzearen ga- rrantzia, irakurle gazteak guretu nahi baditugu... Segur, bihurgune hori jakin beharko dugula har- tzen ! Estebe Eyherabide EEPko zuzendaria ere molde bertsuan mintzatu zaiku, azpimarratuz geroan ere orain arte bezala sahetsean ukanen dugula EEP, gure urratsen lauzkatzale. Udalbil- tzako Jose Luis Mendoza iruindarra ere hor ginuen, “Herria, haritz sendo eta iraunkorraren” sus- tengatzaile suhar... Hazparnen izanki-eta, biltzar ondarrean, Janbattitt Dirassarek goraipatu ditu hazpandar euskaltzaleak, bertzeak bertze Léon Leon, Jean Hiriart-Urruty, Pierre Broussain, Kas- koina eta Jats pilotariak, Mendiague eta Xetre bertsulariak, Josep Etchemendy, Piarres Duhour, Christian Laxague eta ere Jeannot Arotzarena 25 urte huntan Herria kaseta hau aberasten duena Hazparnen gaindiko berriez... Hots, buruan buru biltzar suharra, ondotik segitzen ginuela Herriko Etxeak eskainitako aperitifarekin eta Xuriatea ostatuan egin dugun bazkari airosarekin. P.J. Hazparneko Herriko Etxeko bilkura gela beterik zagon joanden larunbatean, HERRIA astekariko kide eta adiskidez, hirurogoi bat lagun. Beñat Inchauspe auzapeza egun hortan ez-untsa izanki- eta, Patxi Arotzarena kultur arduradunak dauku ongi etorri beroa egin. Miren Azkarate kultura sailburua biltzarkideeri mintzo Biltzarkide batzu, Herriko Etxeko gela nagusian

Upload: 8probintziak

Post on 29-Mar-2016

295 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Herria 3001

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3001

2009ko Apirilaren 2koa - ISSN 0767-76432 Avril 2009 - 1,10 E - N° 3001 -

Bakarrik hartzen denatsegina ez da

egiazko atsegina(Erasme)

GOZATU !Zer asteburu aberatsa bizi izan dugun ! Lehen lehenik, HERRIA kaseta hunen 3000. zenbakia dugu larunbatean go-zoki ospatu Hazparnen, kaseta herrikoi hunen 65 urteko ibilbide luzeaz harro. Geroaz halere doi bat griñatsu, prentsa idatziak orokorki ezagutzen duen behe-rakada guk ere jasaiten baitugu, buru gainean ezpata zorrotz. Bainan hortzez eta haginez aitzina jotzeko kemenez be-terik gaude, euskara dugula gure aste-roko E.P.O. baliosa.

Haurren kantua altxatu da Baxenaba-rren, igandean. Izpuran, loriatu gira kantari gazte horien entzuten. Zer ge-roko talendua ! Lapurdin eta Xiberuan erakuts bezate ondoko egunetan kar bera ! Bertsulari gazteek ere beren zintzurrak xorroxtu dituzte Donibane Garazin, Hernandorena sariketa kari, helduden larunbatean Larresoron egi-nen duten bezala, bertsuzale guzien gozamenerako. Eta Korrikari zer biho-tzeko ongi etorria diogun egin ! Sinetsi nahi dugularik euskararen korrikaldia ez dela Gasteizen bururatuko igandean bainan oraindik mendeak eta mendeak duela iraunen, bidean jasaiten dituen ekaitzak gaindituz.

Krisia dela nagusi ? Segurki ! Bainan artetik gozatu ere egiten dugu, gozatu. Baitira gozatzeko mementoak, lotsadu-rak bazterrerat utzirik !

Joanden ortzegunaz geroz badira goza-mena hurrupatzen ari duten batzu, seku-la bururatu nahi ez luketen atseginezko hurrupaldia. Horiek dira Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartekoak. Baio-nako auzitegiak hitz bakar batez bo-robildu du bere erabakia : “Relaxe !”. Hitz ttipia bainan nolako handitasunez betea ! Onez onean daramaten saila-ren defenditzen hainbertze zalaparta, hainbertze izerdi, hainbertze indar xa-hutu ondoan, oi zer atseginezko hitza ! Funtsean, “Justizia” hitzak zerbait erran nahi balinbadu, ez zitaikeen bertze era-bakirik har. Haatik, zer ostikoa hain fede txarrez jokatu diren prefeta eta hunen eskumakilentzat ! Orain, zuhurtziak ma-natzen diote auzibidea aldebat hortan uztea eta denek alde berera lan egitea, guzien onetan. Hea ba, eman esku eta joka zintzoki !

Peio Jorajuria

Euskaltzaleen Biltzarrak zinez egun goxoa zuen antolatua Garaziko Jatsun, aitzineko igandean. Emile Larrek herri hortako eliza ederrean eman duen meza bururatu bezain laster, jendea hurbildu da Herriko Etxera, de-neri ongi etorri hoberena egiten ziotela Jean Michel Bidondo auzapezak.

Euskararen zerbitzariLehenik Euskaltzaleen Biltzarrak hogeita hamar bat lagun bildu ditu bere biltzar nagusirako. Piarres Aintziart lehen-dakariak kudeatu duen biltzar hortan, elkartearen jazko lanak ditu Peio Jorajuria elkarteko idazkariak aipatu, lan horietan aipagarriena, nola ez, Jean Etxepare jatsuar se-mearen “Iturraldea” eleberriaren argitaratzea. Roger Arzu-bi diruzain azkaindarrak bere aldetik urteko konduak ditu denen jakinean ezarri, azpimarratuz bereziki Alain Iriart hi-riburutar kondugilearen laguntza, bere sail eta buruhauste guzien artetik Euskaltzaleen Biltzarrarentzat ere denbora poxi bat gogo onez hartzen baitu. Euskaltzaleen Biltzarra ari da lanean, gogotik ari, euskararen zerbitzari. Segi beza luzaz bide hortarik.

Jean Etxepare zena, talendu handiko idazleaOndotik, hirurogoi bat lagun bildurik ordukotz, Jean Etxepare herriko semea da ohoratu, mundu hau goizegi utzia duen talendu handiko idazlea, 24 urtetan zendua, 1961ean. Gazterik hasia zen euskaraz idazten, eta zein ongi idazten, ipuin,

antzerki eta eleberri. Gehienek ezagutzen ginuen Mendekoste gereziak eta beste ipuin bilduma, ikastetxetan ere frangok landua izan dutena. Bazuen, lan frangoren artetik, eleberri bat ere idatzia, Iturraldea, eskuizkribu gisa lo zagona Euskaltzain-diaren artxiboen artean. Pako Sudupe hernaniar ikerlearen bidez du Euskaltzaleen Biltzarrak obra hori eskuratu eta publikatu, Donostiako Egan argitaletxea partxuer. Jatsuarreri, Etxepare familiakoeri eta han zeuden euskaltzaleeri da aurkeztua izan 1950eko garaiko lekukotasun interesgarria den obra hori. Piarres Aintziart-ek doi bat jastarazi dauku obra horren mamia, Gabriel Bikix Oçafrain gazteak, Etxepare jendakikoak, zituela ondotik liburuko bi testu irakurtzen. Piarres Charritton-ek bere aldetik suharki dauku hurbiletik ezagutu duen Jean Etxepare gaztea goraipatu, entzulego guziak hurrupatzen zituela haren hitzak. Hor zeuden ere Eneko Irigarai nafartarra, Senperen ere egoitza bat daukana, “Mendekoste gereziak” liburua pla-zaratu zuena 1963an Goiztiri argitaletxean bai eta Inazio Mujika Iraola, bigarren edi-zio bat Erein etxean agertarazi zuena 1991n. Beñat Aldacourrou auzapez ohia ere goxoki mintzatu zaiku Jatsuko herriaz, jendeak, auzoaldeak, inguruko mendiak eta, bistan da, San Frantses-en beila kari hain arrakasta handia duen Jatsuko elizaz, duela mendetsu bat Jakes Hargina Iribarne-k, gure adiskide Jakes Casaubon-en aitatxik, eraikia.Jatsuko elgarretaratze horrek alegeraki segitu du Herriko Etxeak eskainitako aperi-tifarekin eta Indartia ostatuan egin den bazkari gozoarekin, Fermin Mihura eta Laka bertsulariek bai eta Manex Pagolak bere eskusoinuarekin airosturik.

JEAN ETXEPARESUHARKI OMENDUA JATSUN

Jean Etxepare zenaren haurrideak, Piarres Charritton, Piarres Aintziart eta Jean Michel Bidondo auzapezarekin

Inazio Mujika Iraola eta Eneko Irigarai, Jean Etxepareren “Mendekoste gereziak” obraren argitaratzaileak

HAZPARNEN, 3000-GARRENA OSPATUZ

Ernest Alkhat gogoanJan Battitt Dirassar kaseta zuzendariak du biltzarra kudeatu, lehen lehenik gogoaraziz 2008an galdu dugun Ernest Alkhat armen-dariztar berriketari adiskidea. Eta eskerrak bihurtu Maite Alkhat-i, Ernest-en segida harturik hain suharki bere eskualdeko berrike-tarigoan. 3000garren zenbaki hau ospatzean, nola ez oroit ere euskal astekari hunen bi lehen zuzendariez, Piarres Lafitte eta Jean Hiriart-Urruty-z, eta ere kasetaren zerbitzuko arizan diren beste euskaltzale suhar frangoz. Jean Haritschelhar-ek bere aldetik Andres Urrutia euskaltzainburuak Urkiolatik idazten zauzkigun hitz goxoak dauzkigu irakurtu : “Zinez pozgarria da Euskal Herriarentzat eta euskararentzat zuek egiten duzuen lana eta segida ona izan dezala lan horrek opa dizuegu bihotz bihotzez”. Gain gainetik estimatu ditugun hitzak... Biltzarrean zehar, kasetaren gora beherak aipatu dira, konduak, diru-laguntzak, gerorako griñak, hemendik aitzina eman beharreko urratsak, ez ditugu horiek hemen xeheki aipatuko, joanden astean ere jadanik hain luzaz arizanik gure kasetaz...

Miren Azkarate kultura sailburua gutarteanGure biltzarra ospe berezi batez goraltxatua zagon larunbatean. Alabainan, gutartean ginuen Miren Azkarate euskal gobernuko orain arteko bozeremaile eta kultura sailburua. Memento huntan Gasteizko gobernu berriaren osatzeak pizten dituen buruhausteak goiz batentzat bazterrera utzirik, Iparraldearentzat eta gure astekariarentzat duen atxikimendu handia dauku erakutsi. “Herria-ren aspaldiko irakurlea naiz, zuen aldizkariak bi ezaugarri dauzka, jendearekin hurbiltasuna, hedabide handiagoek ez daukatena, eta euskararen kalitate handia, askok eredutzat jo-tzen duguna”. Hemendik aitzina ere Herria-k urrats

sendoak eman ditzan dauku opatu, gomendatuz bereziki interneten bidez ere zabaltzearen ga-rrantzia, irakurle gazteak guretu nahi baditugu... Segur, bihurgune hori jakin beharko dugula har-tzen ! Estebe Eyherabide EEPko zuzendaria ere molde bertsuan mintzatu zaiku, azpimarratuz geroan ere orain arte bezala sahetsean ukanen dugula EEP, gure urratsen lauzkatzale. Udalbil-tzako Jose Luis Mendoza iruindarra ere hor ginuen, “Herria, haritz sendo eta iraunkorraren” sus-tengatzaile suhar... Hazparnen izanki-eta, biltzar ondarrean, Janbattitt Dirassarek goraipatu ditu hazpandar euskaltzaleak, bertzeak bertze Léon Leon, Jean Hiriart-Urruty, Pierre Broussain, Kas-koina eta Jats pilotariak, Mendiague eta Xetre bertsulariak, Josep Etchemendy, Piarres Duhour, Christian Laxague eta ere Jeannot Arotzarena 25 urte huntan Herria kaseta hau aberasten duena Hazparnen gaindiko berriez... Hots, buruan buru biltzar suharra, ondotik segitzen ginuela Herriko Etxeak eskainitako aperitifarekin eta Xuriatea ostatuan egin dugun bazkari airosarekin. P.J.

Hazparneko Herriko Etxeko bilkura gela beterik zagon joanden larunbatean, HERRIA astekariko kide eta adiskidez, hirurogoi bat lagun. Beñat Inchauspe auzapeza egun hortan ez-untsa izanki-eta, Patxi Arotzarena kultur arduradunak dauku ongi etorri beroa egin.

Miren Azkarate kultura sailburua biltzarkideeri mintzo

Biltzarkide batzu, Herriko Etxeko gela nagusian

Page 2: Herria 3001

• Tibeteko Dalai-Lama bere lurreansartzeko baimenik gabeko buruzagiabere herritik kanpo bizi dela 50 urte hun-tan mundu guziak badaki eta hemen ereerrana dugu, Xinaren nausitasun larderia duelarikhortan pekatzen. Orai beste afruntu bat ere ukandu eta ez Xinakoan : baina Hego-Afrikako Preto-rian. Huntan bazen Bakearen Biltzar Nagusi batfutbolari lotua eta huna biltzarre hortarako ezaeman diotela Pretoriakoek. Hortaz protesta bipi-lak egin dituzte Hego-Afrikako bi Nobel-saridunakdiren Desmond Tutu apezpikuak eta Frederic deKlerk, hau ere saritu ohia denak erranez ez direlaberaz heiek ere Biltzarre hartara joanen protes-taz, Xinak aldiz hortaz espantu, alabainan !• Mexikan bortizkeria eta nahasmendu ederrakbadira drograki trafiku eta heien kontrako larde-riak direla medio : 6.200 hil egin dute horiek orok,hots, aitzineko urtean izan zirenen doblea. Auzoauzoan horrek kezkaturik ezarri du Ipar-Amerikabera, beldurrak harturik Barak Obama eta hunenherria, ez duela behar gaitz horrek bera kotsatu.Arizona estadutik haste, han ere senditzen hasiakbaitira. Hasteko ta bat, Hillary Clinton andereministroa abian da Mexikoraino eta diote Obamabera ere bai helduden ilabetean harako dela.• Israelen kartak nahasi dira doi bat azken bozeneta ministerioko tratuen ondotik eskuinburuarekinhautsimautsi batzu egin ondoan Benjamin Neta-nyahuk. Bixtan da horrek ez duela sozialistenburu den Ehud Baraken afera egin, bainan betikopolitika : hemendik gatz puxka bat eta hortik biperbirbirita bat, denetarik behar, izarian, eguneaneguneko izarian.• Senegalen, joanden igandeko bozetan, zerbaitgaldu du podorea zuen Koalizioak. Bixtan da orai-nokoan Vade presidentak, 2.000 urteaz gerozkargua duen 82 urteko gizonak, gaina duela ber-riz ere eta Karim Vade bere semea Dakar kapita-leko auzapez izan ditakeela baina gauzak hortanez dira uste zen bezain garbi ageri harentzat. Ala-baina Macky Sall 45 urtekoa eta beste opoziokobatzu horra nun diren ere heldu.• Pakistanen atentadu izigarri bat egin dute ber-riz ere 50 jende batean hil dituena eta ehun batzauritu, norbaitek bere hil-tresnarekin jauzaraziduelarik musulmanoen moskeo edo otoitz-lekubatean. Polizier eta otoizle zernahi bazituzten hanerlisione hortakoek bide baten hegian Afganista-nerakoan. Hiltzaleak nor diren ez da xuxen agertubaina talibanen gain emana da hori ere, azkenhauen kontra eginak diren garbiketak ezin one-tsiz. Jadanik 60 hil egin zituen atentadua ereizana zen joan den urtean horren parekoa.• Afganistan hortan preseski Al Qaidaren beldur

haundiak badaude beti eta ez dagobatere dudan Obama amerikar presi-

denta bera, hortik eta Pakistanera betilanjer haundiak badirela bakea aitortzeko,

nahiz badauden oraino hor gaindi 75.000 soldadozaindari kanpotik horrarat igorriak bake-misionehorrekin. Ez bakarrik bakearentzat baina bakeaekar lezakeen garapen ekonomiko eta politikobatentzat ere bermatzeko, huna berriz ere laumila soldado gehiago igortzekoak dituela haratObamak.• Italian Berlusconi presidentak irabazi du joan-den igandean P.D.L. alderdi berriaren bozetan. Bipartidaren josturaz egin dute alderdi hori eskuine-koek (Forza Italia batetik eta Gian Franco Finirenbatasun nazionala bestetik) eta hola dute bi parti-du horiek italiarren erdia beren alde bildu ondokoegunetan.• Estadu Batuetan elurte gaitzak ukan dituzteiparraldean eta heien ondotik, pentsa zitazkeenuhasteak, Dakota eta Minesota estaduetan orai-no beldur haundiak ere eta makurrak. Hots,bazuen 112 urte ez zutela holakorik ikusi horgaindi uhasteekin.• ONUko nazioek beren buruzagien arteko biltzarnagusia egitekoa dute helduden uztailean elga-rretaraturik aroen geroaz, horrek ekar detzazkeenaldakuntza eta kezkabideetaz. Ez bakarrik euro-pearrek, Amerika ere gai horietaz axolatua da,Obama presidenta lehenik, oro hunkitzen baitituaroak eta izanen baitira bide berriak elgarrekinhartzeko.• Nazioarteko epaitegiak nahi luke arrastatuaizan dadien Omar Al Bashir Sudan herrialdekolendakaria, baduela zernahi itsuskeria eginikbereziki Darfour lurraldean. Omar Al Bashirhasarre gorrian dago agindu horren gatik. Qatar-erat joan da, kopeta gora, arabiar herrialdeburuenbiltzarrerat, nazioarteko auzitegiari azkar mende-katuz, Sudan zatikatu nahi dutenen eskumakil batdela auzitegi hori eta besterik ez !

NUNBAITIK ERE!Joanden astean eta aste huntan dira herrigehienetan bozkatu edo bozkatzen aurtengo au-rrekontuak. Artetik erraiteko, usaia txar bat dahola hartua. Untsalaz, aurrekontuak behar litazkebozkatu Urtats aitzin eta ez hiru hilabete beranta-go!Herriko etxetan erraiten dautzute haatik, eta arra-zoinekin iduriz segurik, ezinbestean direla holaapailatzen, lehenago ez dakitela gobernutik zon-bat diru ukanen duten eta kondu xuxenik ezinfinka beraz. Dena den, on litake noizbait molde oker horrenxuxentzea...Horiek hola, aurten gertatzen dena da ere ainitzherritan herri-zergak goratzen dituztela. Hemen% 2-ez; han % 3-ez, lekuka gehixago edo gutixa-go, bainan kasik denetan ba emendatze poxi bat.Gainerat, emendatze horren ausikia denen huruhandixagoa ere izanen da. Alabainan, zergentzatehuneko hunenbeste hartzen dute ontasunekberek, izan diten lur edo etxe, duten balioarenarabera, eta balio gisa finkatua dagon estimua %2,50-ez goratua da aurten. Heldu da iduri duenbaino gehiagokoa dela azkenean zergen emen-datze hori.Auzapez gehienek diote zergen emendatzeaezinbestean dutela erabaki. Diru sartzeak xuhur-tu zaizkiotela. Gastuak aldiz beti goiti ari.Bestalde, ez sobera diru mailegatu nahi, herrifrangotan jadanik ere badutela aski zor eginik.Mailegatzea erretx dela bainan gero behar delasos hura itzuli...Beste joko bat ere izaiten ahal litake: obra guti-agori plantatzea diru gutiago xahutzeko gisan.Ba, bainan obra batzu ez dira hola eta holagibelatzen ahal, aski beharrezkoak direlarik etabestenaz ere bozak egin zirenean hitzemanak...

HALAKO DUDA BAT...Azkenean bururatu da beraz, zazpi aste iraunik,Yvan Colonna korsikar artzainaren kontrakobigarren auzia. Leporatzen zioten bera delaClaude Erignac prefeta tiroz hil zuena.Epaileentzat, ez da dudarik, hobendun ekarridute eta azkar zigortu, bere bizi guziko preso eta22 urtez ezin galda baldintzapeko libratzerik edohola. Akusatzaileentzat, gauzak garbi dira orai,hobenduna da zigortua izan eta hortan kito.Abokatak aldiz arrunt hasarre, auzia oker joandela, denak aitzinetik eginak izan balire bezala.Egia da Colonna-k ez duela berak deusik aitortu

eta iduri du ere egiazko froga osorik ez deladenen buru. Halako duda bat gelditzen, untsagogoetagarri baita. Abokatek dei egitekoa dutePariseko gorte nagusirat. Auzia bururatu denean, berria jakin orduko,bazterrak sumindu ere dira hor gaindi. Korsikako hirinagusian, jendea milaka bildu daepaileen erabakia salatuz. Izan dira zalapartaeta tirabira batzu, gazte batzu bereziki arrasberotuak polizaren kontra...

BAIETZBozak egin dira beraz Mayotte ugartean etagehiengo nasai-nasai bat agertu da ugarte horifrantses departamendu bilakatzearen alde.Bozen %95-a alabainan! Jendearen partehartzea frango murritxa izan delarik haatik, % 61nunbait han. Batzuen ustez egia erran, ainitz ezdira bozaren emaiten izan segur baitziren baiaairez-aire nagusituko zela... Dena den, Mayottedepartamendu ekarria izanen da bi urte barne,epe hori behar omen baita gisa hartako aldaketakmoldez akulatzeko. Eskualde bereko Komoreak ugarteetan hasarregorrian dira haatik Frantziaren kontra, Mayottehori beren ganat bildu nahiz, hori litakeela ego-kiena. Bestalde hango bereko aitzindari bati hauxeentzun diogu telebixtan: “baia bozkatu baitugu,orai sosa burrustan jin behar zauku Parisetik”.Diruaren menturan baizik ez balinbadute baietzerran, untsa gogoetagarri ditake, ala ez ote?

BETI BERETIK!Jean-Marie Le Pen eskuinburuko aitzindaria ezda biziki kanbiatzen! 80 urte beteak ditu bainanbeti bere hartan dago! Joanden egunean,Europako legebiltzarrean berriz ere arizan dadena erasia eta mintzatu da gerla denboranherio-kanporik kasik izan ez balitz bezala! Gauzaguttiren gainetik egin dela zernahi ixtorio, horrazer duen oihukatu, aski kopeta baitu holakoateraldi batzuen egiteko!Nola ekaineko bozetan berriz hautagai izanenden Europa-maileko bozetan, eta gainerat ze-rrendaburu bezala hautagai, segura du berrizbere alkiaren segurtatzea. Eta gerta ditakehautetsietan xaharrena izaitea, orduan hari baili-take legebiltzar berriko lehen hitzaldiaren egitea.Europa-mailean karkulan ari dira nola araudiakanbiatzen ahal litakeen ez holakorik gertatzeko!

J-B D

2

PSE eta PPren arteko hitzarmena PSEk eta PPk Patxi Lopez lehendakari izendatzeko adostu dute akordioa.Hunen arabera, PSEren kontrako zentsura-moziorik ez aurkezteko edolaguntzeko engaiamendua hartu du PPk. Beste alderdiekin ere gober-natzeko adostasunera heltzea ez dute baztertzen. Sei alor aztertzen ditu konstituzioaren baitan kokatzen den hitzarmenak.Hezkuntzan aldaketa nabarmenak proposatuko ditu. ETAren terrorismoariburu egiteko Zuzenbide Estatuaren tresna guziak baliatzea proposatzendu eta Ertzaintzari baliabide gehiagoren emaitea. EITBren erreforma pre-miatsua egitea iragarria da. Osasun sailean, baliabide gehiago ezarriakizanen direla dio, hala nola eritetxe berrien eraikitzea, Gasteiz, Eibar etaBilboko eskuinaldean.

Nafarroako Gobernuak Korrikari laguntzarik ez Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko bozeramaileak jakinarazi du, Ko-rrikari hitzemana zion laguntzarik ez diola emanen, terrorismoagoraipatzearen estakuruarekin. Gobernu kideak jakinarazi du, ETA ko pre-soen argazkiak eta Segi elkarte debekatuaren pankartak ikusi direla ko-rrikaren ibilaldian eta beraz administrazioak ezin duela lagundu horrelakoekitaldirik. Bainan iduriz gobernuak euskaltegiei emaiten dien laguntza ezda gelditua izanen.

Presoen aldeko kanpaina Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du ETAko presoen aldekokanpaina abiatuko dutela datozen astetan. “Presoen eskubideen alde” koagiria zabaldu dute, 20 azken urteetan presoei jasanarazia izan zaien dis-pertsioa salatuz.

ETAk lehergailua zartarazi Amorebietan Lehergailua zartarazi du ETAk Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), AstillerosMurua izeneko enpresaburuaren etxondoan. Nehor ez da zauritua izan etakalte materialak txikiak izan dira. Polizaren ikerketen arabera, lehergailuakbi kilo amonal zituen. Iduriz ETAk enpresei inposatzen dien “zerga iraultza-leari” edo diru estorsioari lotua da ekintza.

Aralar, mundu guziarekin hitz egiteko prestMundu guziarekin hitz egiteko prest dagoela bere alderdia, jakinarazi duJon Abril Aralarreko ordezkariak. Bere alderdiak ez duela gonbitarik esku-ratu erantzunez Otegiri. Hunek jakinarazia zuen, ezker abertzaleak euskalestatuaren alde diren alderdi edo erakunde guziekin hitz egin nahi zuelabainan Aralar elkor zagoela bere deiari.

Perturren desagertzea aztertzen Eduardo Moreno Bergaretxe ‘Pertur’ ETAko buruaren desagertzeaargitzeko helburuarekin hiru preso galdezkatu ditu Fernando AndreuAuzitegi Nazionaleko epaileak. Iragan azaroan Bergaretxeren familiakgaldeginik, epaileak desagertzearen ikerketak berriz abiatu zituen. ETAkoburuzagi zenbait galdezkatu zituen, zeren familiaren arabera, borrokaarmatuarekin ados ez zelakoan, bere kideek baitzuten desagertarazi. Aldihuntan epaileak 3 italiar preso Erromako presondegian bizi osorako zi-gorra betetzen daudenak galdezkatu ditu. Preso hoietarik batek dio 1976.urtean Frantziako hegoaldean pertsona bat hil zutela, Espainiako zerbitzusekretuek aginduta.

Nafarroako gobernuaren kontrako kritika Juan Ramón Corpas Nafarroako gobernuko kidearen helikopterozkobidaiak kritika zorrotzak eragin ditu. Larrialdietarako gobernuko daukanhelikopteroa baliatu duela, filma baten egiten ari ziren lekura joan eta bereburuaren erakusteko salatzen dute alderdi guziek, salbu CDNk. Corpasendemisioa eskatuko dutela jakinarazi dute.

Arrazakeriaren kontrako manifestaldia Arrazakeriaren eta xenofobiaren salatzeko, Trintxerpe eta Donostia arteanegin den manifestaldian ehunka pertsonek parte hartu dute. 51 bat elkar-tek antolatua zuten manifestaldia Europar Batasunaren politika salatzeko.Halaber Atzerritarren Legea aldatzeko den proiektua. Gehienik langileetorkinak kaltetzen dituela krisi ekonomikoak salatu dute.

Biarritzeko Baleta Donostian Biarritzeko Baletak Beethovenen Les creatures sorkuntza emanen duasteburu huntan Victoria Eugenia antzokian. Ludwig van Beethovenenmusika (Prometeoren sorkariak) eta Thierry Malandainen koreografia diraikuskizunaren oinarriak.

Xarles Videgain euskaltzain oso izendatu du EuskaltzaindiakXarles Videgain eus-kaltzain oso izendatudu EuskaltzaindiakUrkiolan egin bilkuran.Piarres Charritton,Jean Haritschelhar,Joseba Lakarra etaBeñat Oiharzabal eus-kaltzain osoek pro-posatu zuten Videgainjoan den otsaileanTxomin Peillen eus-kaltzain emeritu iza-tearen ondorioz sortu-tako hutsunea bete-tzeko. Baionan sortua1947an Letretan dok-torea da. Euskal lite-ratura eta euskalmintzairaren irakas-kuntza egiten du Pabeeta Aturrialdeko Uni-b e r t s i t a t e a n .Euska l t za ind ia renAtlasgintza lantaldekoarduradun teknikoaizan da eta HiztegiBatuko lantaldekokidea.

Omar Al Bashir aski atrebitua izan da Qatar-erat agertzeko,nazioarteko auzitegiari desafioka bezala !

Page 3: Herria 3001

KARIOENA, DONIBANE!

Urte guziz, notarioen ganbarak plazaratzen du txosten berezi bat aitzineko urteanegin tratuetaz, izan etxe-lur ala bizitegi. Jazko tratuena oraintxe agertu da. Hola jakin dasegurtamenekin, bainan nehor ez da harritu tokian tokiko jendeak ikusten baitu hori askigarbi, etxe eta apartamenduen prezioak ozkaño batez apaldu direla bainan ozkaño batezbakarrik. Etxe-lurrak ez dira haatik batere merkatu bana beste batean bainan dugun e-rran etxe-lur guti jalgitzen dela ere salgai... Ondorioz, nundik merkatuko dira?Finkaturik dago ere Donibane Lohizunen direla etxegintza sail hortan Kostalde guzikoprezio gorenak, Miarritzen baino karioago, bizitegiak izan xaharrak ala berriak. Aldake-ta hau ere aipatu behar: mugaz bestaldeko erosle gutiago dela bulta huntan, aise gutia-go. Kostaldean, duela bospasei urte, mugaz haindikoak ziren erosleen % 11 ezbaian.Jaz, % 5 baizik ez...

KULTURA TOPAKETAK

Ziburun, berriz apailatzen dira udaberrian kulturaldi baten muntatzeari. Deituko denaeuskaraz “Ziburuko Kultura Topaketak”. Hiru herri partzuer karia hortarat, Ziburu bera bix-tan da bainan ere Calvi Korsikatik eta Concarneau Bretainiatik. Egitarauaren prestatzenhasiak dira polliki. Festibala idekiko da Salbatorez, maiatzak 21, eta segituko du ondokobi egunetan.

HERDOILTZEN ARI

Donibane Lohizunen, arrangurak badituzte herriko igerileku edo pizinako muntadurabatzuen gatik. Burdinki zonbait, arras berriak oraino - pizina duela sei urte idekia da - etajadanik herdoiltzen ari, untsalaz tratatuak zirelarik ez herdoiltzeko preseski. Muntadurahoriek kanbiatu behar beraz eta presaka, uda aitzin berrituak izaiteko gisan. Pazko irianhasiko dira obran eta bada nunbait han 150.000 eurorena. Afera esperten eskuetan ereda aztertzeko nor den hobendun ixtorio hortan, norbait hobendun ekarria izaiten ahalbada segurik...

KIROLDEGI BAT ?

Duela hiru aste errana dugu hemen berean ez dela kasinorik izanen Ziburun. Bainan zer eginen da kasinoarentzat begistatu tokian? Nola eremu hori herriarena den,auzapezak erakusterat emana du kiroldegi bat muntatzen ahal litakeela, denbora bereanikusgarri askorentzat baliatzen ahal litakeena...

JOSEP ECHEGARAY GOGOAN

Arin elkarteak ospatzen-eta bere ehun urteak, gaitzeko futbol partida izan da joandenaratsean Donibane Lohizunen, Bordele eta Bilboko talde famatuekin. Karia hortarat,omendu da ere Josep Echegaray, jaz zendua, 63 urtez izana Arinkide guziz suharra,lehenik bera ere futbolari gisa, gero trebatzaile eta buruzagi, lan ederra egiten zuela betiomore onean eta goxoki... Egun berean, Arin elkarteko koroak ospatu ditu bere 30urteak kontzertu herrikoi bat eskainiz elizan, horrat ere bildu baita zernahi jende...

LIBURU BERRIBegiraleak elkartearen biltokian, Donibane Lohizunen, bi liburu berri aurkeztuko diralarunbat huntan, apirilak 4, aratsaldeko 6-ak eta erdietan. Alde batetik, Xabi Soubelet-enolerki liburua, “Bizil eta Oldar”, bestetik Joseba Aurkenerena-k ataratzen duen ipuin libu-rua, “Axularren itzala”. Olerki batzu irakurtu dira karia hortarat eta beste batzu kantatuko.Bi idazleak Begiraleak elkartekideak dira, Xabi Soubelet elkarteburua delarik. Xabi-renolerki bildunaren tituluak berak badauka hitz bat arras berezia : “Bizil”. Idazleak du ama-tua, olerkariek egiten dituzte holakoak. Eta “bizil” hori moldatua da “bizi” eta “hil” hitzakbatetaratuz…

3

BAXENABARREKO HAUR KANTU XAPELKETARENARRAKASTA HANDIA IZPURAN

Izpurako Faustin Bentaberri gela tti-piegia bezala zen harat hurbildu denjende guziarentzat. Bazter guziak kokaahala beteak, jende frango xutik, a-rrakasta ederra izan du Baxenabarrekohaur kantu xapelketak. Orokorki kali-tate handiko ekitaldia izan da. Boz e-derrak entzun ditugu, kantari gehienakongi prestaturik etorriak. Bi oren eter-diz, 31 kantu entzun dira. Buruan buru,xoraturik egon gira. Irulegiko Irratikoenantolaketa onari esker, dena goxoaniragan da. Marie Agnès Gorostiagueeta Pantzo Hirigaray ziren kantarienaurkezleak. Epaimahaian aldiz lau la-gun : Jakes Huntto Gezainburu,Bernadette Bordagaray, Amaia Rious-peyrous eta Xabier Sansebastian.Huna sariak.Ttipienen mailan : bakarka, 1° MaiteCasiriain ortzaiztarra, 2° Kaiet IhidoyMendibekoa ; binaka, 1° Ema Har-louchet-Leire Iribarne (D. Garazi/Lasa),2° Emma Dutrey-Joana Diriart(Suhuskune/Irisarri) ; taldeka, 1° Ortza-izeko ikastolako Pinpirinak taldea, 2°Baigorriko San Josep eskola ; pu-blikoaren saria : Leire Uhalde aldudarra; sari bereziak : sorkuntzarena Iparralaimusika eskolako ttipiek (Antton Luku-ren “Leihotik begira” kantuarekin), ahotshutsezkoa Louise Etchart irisartarrak.Gaztetxoetan : bakarka, 1° Eñaut Zal-dunbide anhauztarra, 2° Marina Elizon-do donazahartarra ; binaka, 1° ElenaEtxeberri-Camille Campane (Armen-daritze/Iholdi), 2° Sonia Chamalbide-Anais Biscaichipi (Ezterenzubi/Eihalarre) ; taldeka, 1° Iparralai musika eskola, 2° Ortza-izeko ikastolako Xanfarinak taldea ; publikoaren saria : Maider Lerissa urepeldarra ;saria bereziak : sorkuntzarena Elena Etxeberri-Camille Campane-k (Kattalin Indabu-ruren “Ernest-i” kantuarekin), ahots hutsezkoa “Oztibartarrak” taldeak. Bertzalde sariberezi bat ere eskainia izan zaio Xan Idiart donazahartarrari, talde frango laguntzeagatik gitarrarekin.Barakaldako finalerako txartela ardietsi dute pundu gehienik ukan duten lehen hiruek baieta publikoak hautatutakoak : 1° Eñaut Zaldunbide, 2° Elena Etxeberri-Camille Cam-pane, 3° Pinpirinak taldeak, publikoak Maider Lerissa zuela hautatzen.Helduden igandean, apirilaren 5ean, aratsaldeko 3etan, Lapurdiko haur kantarien aldi,Luhuson.

Maylis Anchordoqui bidarraitarra eta MaitenaGascue bankarra

Zaroko Allande Etxeberri eskusoinuarekin eta Kamila Harlouchet garaztarra

HERNANDORENA SARIAEKHI ERREMUNDEGI NAGUSI GARAZIN

Joanden larunbatean, Hernandorena sariketako bertsulari gazteen lehen kanporaketairagan da Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, afari ondoan, entzulego ederrarenaitzinean. Ekhi Erremundegibaiones gaztea atera da lehen etaberaz finalerako txartela ardietsi du.Bertze bertsulari lagunak zituenBixente Luku, Unai Gaztelumendi,Izar Mendiguren, Aimar Karrika etaXimun Cazaubon, gai emaileaMaritxu Lopepe. Finala Aiherranjokatuko da apirilaren 25ean.Ondoko hitzordua ortziral aratshuntako dugu, Larresoron : PatxiIriart, Mattin Luku, HodeiIruretagoiena, Beñat Iguaran,Bixente Hirigarai eta Oier Lakuntza.Afari lekua segurtatzeko, tel.05.59.93.28.17(edo, [email protected]).

B.S.

Aro ederraklagundu du

Korrikaiparraldean,hegoaldetikeuskararen

kontra abianden haize

bixia aitzin.

Ohizko egiteko guztiak firrindika botaturik, kanpora ateratzeko gogo bizia emaitenzuen aroak joan den igandean, hain zuzen Korrikak bat bateko aldaketa hori bideratudu ezin hobeki, aro ikerleek iragartzen zuten aro mintulina bat batean eguzkitsu aterada, zuzen zena Korrikaren lekukoak Gipuzkoatik Lapurdira jauzia egiten zuenmomentuan ; eta bri brau jaiki dira euskaltzaleak oro, tenorea oren batez aitzinatu etajo korrikara. Mirakuilua hor berean zen : urte osoko egun guztiez euskararentzat zer-bait egiterakoan bere burua franko bakar sentitzen duen zenbat ez da harritu,Korrikan bete behar zuen kilometrora heltzean, ikusi duen presuna andanarekin lekuberera etorria. Noizean behin bederen ohar gaitezke ez garela desertuan ari.Euskara pizle eta biltzaileMiarritzeko herriko etxe aitzinean kasik ehun lagun elkartu ditu Korrikak. Bospaseikilometro geroxeago, ikusi dira alderdi politiko guztiak, salbu eskuin muturra, euska-raren lekukoa elkarri pasatzen, deus berexgorik gabe, izan UMP, Modem, PNB, etaaldean Batasuna, NPA, komunistak eta sozialistak, denak lerro berean ibilki ; urrun-txago, Angeluko Herriko Etxe aitzinean zeudela so : Jean Espilondo eta GuyMondorge, Angeluko bi kontseilari orokorrak. Ez ote zen hor euskararen mirakuilua ?Mugerren ikus zitezkeen elkarren ondoan : berrogeitamalau urteko amatxi euskaldunberria, orain artinoko korrika guztiak kurritu dituena, aldean zuela bere hogeitazazpiurteko alaba, besoan bi hilabeteko ñiñiarekin. Merkatal ganbara aitzinean ikus zite-keen euskaldun berri bat txirrindola apal batean, pedalak eskuz pusatzen dituenaoinak ezinduak izanki eta.Hainbat korrikalariren artetik ageri zen Biarritz Olympique-ko indioaren buruko luma-dun luzea, lekukoaren eramaile BO-ren izenean ; Baionan koloreak xuri urdin etaharro gure argazkiaren aitzinean Aviron-eko hiru jokalari indartsu, nahiz bezperan gal-dua zuten partida Briveko zelaian.Euskara haize bixiaren zainHots, hamaseigarren korrika hau jin zaigu ezin momentu hobean gure baterien arra-kargatzeko, denen beharra izanen baitugu hemendik aitzina eta uste baino epe labu-rragoan. Euskal lurralde autonomoan abian den gobernu berriarekin aro hitsa etahaize bixiaren mentura baizik ez da ezagun euskararentzat. Orain arte jaurlaritzakEEP-ri eta ikastolen egoitza berritzeei ekartzen zuen laguntza ekonomikoa agortzekoarrisku larrian dago. Azen ontzeko, hisdura hori badator heldu den urtean EEP-ekbere biziraupenerako behar duen hitzarmena bernegoziatu behar duelarik, diru parteapurragoen arrisku larriarekin. Momentua da euskaltzale orok bere buruari galdatze-ko, nola eginen dugun, hegoaldetik eskuratzeko ohitura genituen laguntzak gelditze-arekin ? Haize bixi eta dorpe horiei arras hurbil Korrikak eman digu parada, erakuste-ko gure euskaltzaletasuna uste baino kopurutsuagoa dela iparraldean, eta hori guhau-ren moralaren onerako, bai eta ere hemengo hautetsiei euskaltzaletasunaren indarherrikoia agerianago emaiteko.

KORRIKA hasperen bat euskararentzat, haize bixiaren

menturan

EKHI ERREMUNDEGI

Page 4: Herria 3001

4

SENPEREHeriotze

Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da LuixaLeconte Urguritarra. Xaldareneko St Jean familiako alaba zen.Duela 15 urte paalesia kolpe batek jorik geroztik bizi izan da gorabehera askorekin. Claude bere senarrak bere ahal guziez lagun-du du bururaino. Pausatu da 75 urtetan. Luixak bere denboraerakasle iragan du. Lau seme alaba hazi alabetarik bat bertzemunduratua delarik. Penetan gelditzen diren senarra – semealabak – haur ttipiak – bere haurrideak eta hurbileko jendakiarieskaintzen ditugu gure doluminak.

Lurberriko Ur Arrasta

- Martxoaren 21 eko larunbat goizean egin da egintza berri etaeder horren agertze ofiziala.- Andere Auzapezak bere kontseiluarekin errezebitu ditu “UrXuri” ibaiak hunkitzen dituen. Azkaine – Donibane eta Ziburukoauzapezak – Michel Hiriart Herri Elkargoaren Lehendakaria –Inguruko herrietako Auzapezak – Bernard Auroy kontseiluOrokorrekoa – Martine Hontabat Akitania Lurraldeko ordezkaria –Daniel Poulou deputatua – Baionako Suprefeta – Alliot Marieandere Minixtroa – Obra handi horren egiten arduratu diren guzi-ak. Bai eta ere 1983ko uholdearen ondotik proeiktu hori asmatuzelarik gure herrian auzapez zen eta lehen sustatzailetarik izanzen Germain Ezponda- Lehenik andere Auzapezak zabaldu du obra horren ixtorioa.Hor kausitu dituzten neke eta zailtasun guziak. Oro har obra horigosta da 10 miliun euroren heina. Diru zama horren eskuratzenlanak izan dire. Senpere- Azkaine – Donibane eta Ziburuk indarbereziak egin dituzte. Sara eta Urrunak ere lagundu. Gandenotsail huntan berean Ur Arrastak egin du bere lana eta obrarenbalioa deneri erakutsi. Karia hortarat eskertu du Ainhoako herria.Hemengo bide urpean delarik Dantxarirat doatzinak Ainhotik ira-gaiten baitire.- Auroy jaunak eta Hontabat andereak erran daukute kontseiluOrokorrak eta Akitaniako Lurraldeak bere ahal guzia egin dutela.Alliot Marie andereak ere Estatuarekin eta bere bidez hunkituduen Michel Barnier Europako ordezkariak Europarekin ekarridaukute beren laguntza.- Gaurko ofizialtasunaren orhoitzapena hor finkatua izan da.Xutik ezarria den harri lauza eder batean grabatuak dire Sen-pereko – Azkaingo – Donibane eta Ziburuko Auzapezen izenakbai eta ere Alliot Marie andere minixtroarena.- Ondotik jaun Erretorak benedikatu du obra berri hori. Otoitze-tan jendeari parte har-araziz « Gure Aita » kantuarekin. Buru-ratzeko hor berean oihal pean egina zen gerizapean egin duguzintzur bustitzea.

UZTARITZE

Uztaritzen bai euskarari – 31 enpresa eta elkartek eskuratudute “Uztaritzen Bai Euskarari” ziurtagiria, euskararen aldedaramaten urratsen berme. Bakotxak bere heinean egiten dulan, bertze enpresa, komertsio eta elkartek ere ildo berahartuko dutelako menturan.

UZTARITZEko Louis DASSANCE IKASTOLA aipagarriDinamika bixi bixian, aitzina doa UZTARITEKO IKASTOLA :Egoitza berrietan jarriz gero, ze aldaketa! Bai ezpazioaren

aldetik, bai sekuritatemailan. Ikasleen kopuruagoiti doa urtetik urtera,110-etara heltzeko laster.Proiektu pedagogikoak,gero ta aberatsagoak.HARTZARO Festibaleanparte hartuz, ikasle han-dienek txalaparta jotzenikasi dute, baita loriatubertze eskolen aitzineanTxakunez mintzatuz.

Orain, karraskan ari dira urteko pestaren prestatzen, apiri-laren 11n izanen baita, larunbat goizarekin. Bai, bai, KO-RRIKA-ren ondotik, aste sutsua izanen dugu heldu den astehori.Apirilaren 8an, astearte arratsean, 8etan, Peio ETCHE-VERRY AINCHART-ek bidaia bat eginaraziko dauku EuskalHerriko historian gaindi, 40 leku adierazgarrienak hautatuz.Apirilaren 10ean, ostiralez, aratsaldeko 5-etatik goiti, gureIKASTOLAren ateak idekiko ditugu, burraso berrier bai etaezagutu nahi duten guzier bisitarazteko. Erakasle eta bura-soekin elkarrizketatzeko parada hoberena eskainia izanen daorduan.Larunbatarekin, PestaHaurren ikusgarria aurkeztuko digute, goizeko 11-etatiklanda ; aurtengo lema, oraino sekretuki atxikia denez, beharriluze batzuk salatu digute halere Ura-ren balioaz aipu izanendela. Zatozte gostuan haur horien txalotzera !

Ur Begi - Ur Begi elkarteak antolatzen du apirilaren 7an,asteartez, aratsaldeko 6etan, Lapurdi gelan, Nicole eta J.PierreRompteaux bikoteak Parisetik Xinarat egina duen bizikletaitzuliaren argazki erakusketa. Deneri idekia da.San Josep lizeoa - San Josep lizeoak bere ateak zabalikukanen ditu interesatuak diren burraso eta gazteentzat apirilaren8an, asteazkenez, aratsaldeko 2etatik 5ak arte.Kapito Harri - Jokogarbiko bi pilota partida izanen dira apirilaren4ean Bilguneko plazan, aratsaldez. Aitzin partidan ariko daKapito Harri 2 Hiriburuko Ainara 2-ren kontra. Ondotik 6ak irianlehen mailekoen partida : Kapito Harri (Sarratia-Irachabal-Destaillac) Hardoitarrak (Fagalde-Mendiboure-Godrie) taldearenkontra. Xantza on gure pilotarier !

AZKAINENeska Korrika - Aprilaren 5ean, igande huntan beraz, iraganen daNeska Korrika lasterkaldia (7 km), Maider Laduche, Elgarrekin elkar-tea eta Turismo bulegoa antolatzaile. Lasterkaldiaren abiatzea he-rriko plaza gibeletik 10:30etan. Sari banaketak 11.45etatik goiti.Tokian berean taloak, eta ere mutxikoak. Izen emaiteak Plazanostatuan edo turismo bulegoan : 6 euro larunbata arte, 8 euro igan-dean. Benefizioak Integrazio Batzordearen alde.

HAZPARNE

MAKEA-LEKORNE

Jokoberriren estreinaldia -Bai, bai, jada aipatua, bainannola egon segida bat emangabe, hor ginituela egun hor-tan bi bertsulari gazte, EkhiErremundegi eta Patxi Iriart.Bai, xoraturik atxiki gaituBaionako eta Hiriburukobikote alai hunek. Jadabadakite hartu ildoaren xuxenatxikitzen eta zoin pollikinehor kolpatu gabe egiabatzuen argitan ezartzen,apaindura eder bateanestalirik ! Bai, milesker guzienizenean eta segurbestaldietan ere gogotik herribakotxean ongi etorri beroaukanen duzue. Bai, bai !Galda, galda !Hemen gintuen ere Baigorri aldeko kantari alaiak, Patxi eta Ekhirenondotik. Eta bazkaria arradoa. Gora Paxkal eta hire langileak !

Jo pilota - Ezpeletan, Harozarene 40 - Hegiabehere 39, borrokaxoragarria 10 berdintzerekin (3-4-6-7-9-18-19-20-37-39). Lamure 40- Bonetbeltx 25. Zer gertatu da ? 11 eta 16etan berdinean ziren.Botetan berdintsu, gureak 9 eta Lamurek 8, eta jokoan punpe sarehori besteak hobeki kausitzen ! Kasu bertzaldian, bestela izaitenahal da !

Gora Airetik ! Helduden larunbatean pilotari ttipien finalak iraganendira Lekorneko trinketean. Hor ariko dira gure xitoak eta arinak.Denaden, irabazi finalerdiak, xitoetan, Eñaut Etxeberria eta BenoitCachenaut-ek Goizekoren kontra 40-16 eta arinetan Olivier Duharteta Bixente Idiartek Urruñaren kontra 40-22. Pentsu dut oste handi-an etorriko dela pilotazalea gure xoko pollitarat, larunbatean bixtanda eta gero ere ! P.I.

Ekhi Erremundegi eta Patxi Iriartbertsulariak

KANBO Errobi ikastolako mus lehiaketaEzpeletako Ñapurrak gelan iraganen da,apirilaren 11an, larunbatarekin, 18.30etariklanda. Parte hartzeko bakotxak 10€

ordaindu beharko du (7€ ikasleentzat).Sari ederrak badira irabazteko : 450 € ira-bazleentzat, 150 € finalistentzat eta1000 € opari banatzeko parte hartzaileguzien artean. Tokian berean izanen daere jateko (ogitartekoak) eta edateko.Antolatzaileak dira Kanboko Errobi ikasto-lako burrasoak. Erakusketa mediatekanMartxoaren 31tik apirilaren 11ra : “ kultureta arte ondarea eta garapen iraunkorra ”,San Mixel Garikoitz 5.eko ikasleek munta-turik ; “ CCFD eta garapen iraunkorra ”,Kanboko San Mixel Garikoitz eta Hazpar-neko Ursuya kolegioek antolaturik.KorrikaAstelehen goizean iragan da Kanbon gain-di. Parte hartzaile frango izan dira, auzape-za barne. Itsasu aldetik sartu da eta geroUztaritzera buruz jarraiki du bere bidea.Ondotik, parte hartzaile guzientzat gosariabazen Gaztetxean, Itsasu eta Kanbokogau eskolek eskainirik.

ITSASUXuxenketa batIragan astean aipatu dut DeograciaNAYAren heriotzea, erranez AnnieLACOSTE anderearen ama zela. Ez zenama, baizik eta aita. Deogracia gizon izenada eta ez emazte izena. Jakin dutanez,bere lagun eta adiskidek gehiago Renéizenez deitzen zuten. Barkatu beraz hutshunen gatik eta berriz ere doluminak fami-liari.HeriotzeBeste heriotze bat ere izan dugu gure he-rrian: Michel ELISSETCHE, ZubeletaEiherakoa, zendu da joanden larunbatean,61 urtetan. Ehorzketa hunkigarriak iragandira astelehen goizean Itsasuko elizan, seiapez bazaudela aldare inguruan, hauenartean G. VERLEY Betharramitar apez-burua. Hunek gogoratu du Michel-en ibil-bidea: amaren partetik, Aita LARRA-MENDY Betharramitar apezaren “ arraza-koa ”. Ikastetxe bererat jo zuen Michel-ekttipitik. Bainan jada 11-12 urtetan ezagutuzituen bere lehen osagarri arazoak. Halaere aitzina egin, errextasunez filosofiakolizentzia ardietsi. Bainan, 21-22 urtetan,gaitz neurologiko batek larriki jorik, bertanbehera utzi behar izan zituen ikasketak baieta ere bere bizi proiektua. Ordutik bestemolde batera bizi izan du lagun aldekoarenzerbitzua, Postan sailkagintza lanetanarizanez. Erretreta ez du luzaz gozatu, eta,azkenean, bizi izan den bezala joan da,ixil-ixila eta nehor “ desarranjatu ” gabe.Dolumin bizienak anai-arreberi eta familiaosoari.Korrika astelehen goizean, 7.30ak irian,iragan da Itsasun gaindi. Basaburu elkar-teak hartu du lekukoa Luhusotik ate-ratzean, gero Zubeletako eihera aitzineanGoxoki elkarteak eta Pesta Komiteak,ondotik (Posta ohia aitzinean) Pilota elkar-teak Olioseneko patarra igaiteko; gero,plaza inguruan, Idekia elkarteak, etaondotik, Balaki trinketa aitzinean, HerrikoEtxeak, Roger Gamoy auzapeza bera horzela. Eta Kanborat buruz segitu du Ko-rrikak.

EZKIA IKASTOLAN ATEAK ZABALIKApirilaren 11n, 9etarik

13ak arteHaur gazte baten buraso zarete edo ikastola ezagutu nahi duzue ?Hortarako parada ezin hobea duzue apirilaren 11n, larunbat goizare-kin, Ezkia ikastolara jinez.Euskarazko murgiltze irakaskuntzaren hautua egin dutenek, irakas-kuntza eredu horren alde pedagogikoetaz baita ere elebitasunarenaberastasunaz elgar trukatzeko eta eztabaidatzeko, zuen esku gel-ditzen dira Ezkia ikastolako erakasle eta burasoak.Alabaina, erakasleek, segurtatzen duten lana erakutsiko dizuete,burasoek aldiz eskolako bizian duten parte hartzeaz berri emanendizuete.Egun hori ez bazenute egokia, deit dezakezue hitzordu berri batenhitzartzeko: 0559291418

Ongi etorri deneri!

GERTAKARI AIPAGARRIAIragan igandean, Hazparnen ginuen Herria astekari hunen biltzarnagusia eta ere kasetaren 3000 garren zenbakiaren ospatzea. He-rriko etxean iragan da biltzarrea, berriketari eta idazle gehienak horkausitzen ziren, laguntzaileak eta adixkideak ere. Miren Azkarate,Euskal Jaurlaritzan kultur minixtro den anderea ere etorria zaukunHazparnerat karia hortarat, beren sustengua ukanen duela kasetahunek erran du, gobernamenduan izan ala ez. Badakiguhegoaldean gauzak oso nahasiak direla eta euskaltzaleak ez direlagobernamenduan izanen helduden maiatzean. Patxi Arotcarenaauzapez ordeak ongi etorria egin du kasetaren kide guzieri.Biltzarrearen ondotik, Jamattit Dirrassar zuzendariak omendu ditu,euskararen alde lan egin duten Hazpandar ezagutu batzu: LeonLeon Apeza, Pierre Broussain auzapez ohia Euskaltzaindiarensortzailetarik izan dena, Hirriart Urruty apezak, Piarres Duhouretabar… Ondotik Herriko Etxeak eskaini du zintzur bustitze bat pin-txoekin eta oro juan gira Xuriatea ostaturat bazkaltzerat. Egungoxoa iragan dugu, adixkiden artean, Herria kaseta eta Euskaragogoan.

KORRIKA300 jendez goiti baziren Hazparneko plaza nagusian, igande ara-tsaldean, Korrikan parte hartu nahiz goaitean zaudenak.Erran tenorean xuxen etorrida, ikaragarriko giroa sortuere betbetan. “ Euskara jalihadi plazara ” kantuak dionbezala Hazparneko karrike-tan Euskara zen nagusi.Goizetik, Gau Eskolakokideek herri jokoak antola-tuak zituzten Jondonanekoauto aparkalekuan etahauek arrakasta gaitzabildu dute. Bertzalde Xuria-tea ostatua AEK Gau esko-laren gain zen eta hauekeskaintzen zuten edari etajanariak egun osoan. Bez-peran “ Herria ” astekaria-ren 3000 garren zenbakia-ren ospatzearen ondotik, igandean Korrika jendealde haundiarekin,ohargarri izan da euskarak badituela sustatzaile ainitz eta oraindikegun ederrik ere gure herrian.

Korrika Hazparnen

BAIONAAutoeskolak suprefetura aitzineanBerrogeitamar autoeskola buru elkartu dirasuprefetura aitzinean joan den oste-gunean, eta suprefetak ordezkariak hartudituelarik esplikatu die zerbitzu publikoanekonomiak egiteko behar direla orain, gidabaimen eskaera guztiak Pauen pausatu,orain arte Baionan pausa zitezkeelarik.Hain zuzen hori partida dutelako dira autoeskolak protestaz bildu, bost asteko beran-ta bederen biltzen baitute dozier horiekPauen tratatu eta hemengo autoeskoletaraheldu aitzin, lehenago aste bat barnezetozelarik. Suprefetak hamar egun gal-datu ditu zerbait hobekuntzaren ukaiteko.Autoeskola buruak ez dira baikor aterasuprefeturatik.300 000 euro Akitaniatik errugbikomiteko egoitza berriarentzatErrugbiko euskal/landestar komiteakegoitza berri bat altxatuko du Floridakokirol zelaiaren inguruetan. Akitaniak hiruehun mila euro ekartzen ditu, egoitza horiHQE ingurumeneko azken araudienarabera eraikitzeko.Ideia lehiaketa langile gazteen biltegian(FJT : foyer du jeune travailleur), langilegazteen biltegian ideia lehiaketa bat ire-kitzen dute helburu honekin :aldizkalanean eta eskolan dabiltzan gazteak nolaerrezibi biltegi horretan. Alabaina, apren-dizak denboraren erdia baizik ez diraeskolan egonki, eta lana beste nonbaitbaldin ba dute ezin dute batean etabestean bedera egoitza alokatu.Egoerahorretan diren aprendizak ezin ditu hartuBaionako gazteen biltegiak. Zailtasunhoriek gainditzeko ideiak sortzeko pentsat-ua da lehiaketa hori, Akitaniak 5000euroko dirutza ekartzen dio.

Page 5: Herria 3001

5

ARMENDARITZEHeriotze - Asteazkenean ereman dugu bere azken egoitzarat Jan Batit Garat Kuru-txetakoa. Utziko dauku gizon langile eta lotsarik gabearen etsenplua. Osagarrianahuldua izana gatik zonbait urte hautan, beti bazuen jendearen ganako indarra, sus-tuz bere merkatuetako sal-erospenetan. Bai, jendea maite zuen… eta jendeak ordain-du dio, jin baita nonbre handian bere ehorzketetarat. Orai goza dezala betiereko zori-ona eta Mayi bere emazteari, sei seme alaberi eta hauen familieri eskaintzen ditugugure atxikimenduzko doluminak.

IHOLDIBerantean jakin… Etxarteko Anastasi, operaturik eta Kanbon arta lekuan egonik,biziki pollit oraino, sartua dugu etxerat. Hunen ahizpa aldiz, Marie Claire Caldichoury,klinikan dugula jakin dugu. Jean-Pierre Darguy ere zonbait egun hor egonik etxeratuazauku.Guzier gure desira hoberenak, osagarri eta kuraia beti ukan dezaten… eta galdudutenek berriz bil dezatela !

ORTZAIZEKORRIKA TTIPIJoanden ortziralean Ortzaizekohiru eskoletako baita ere Pan-piña haurzaindegiko haurrekegin dute Korrika Ttipi. Abiatzeaegin dute Goicotchea lantegiarenaitzinean eta helmuga zuten ez-kerparetan hor haurrak, mintzal-diak eta kantuak entzun eta, go-xatu baitira elgarrekin. Ehunhaurrez goiti izan dira Korrikanparte hartu dutenak eta denakzoriontsu euskararen alde haun-diek bezala egiteaz.

Haurrak ere zoriontsu Korrikaren lekukoarekin

ALDUDEHeriotzeJoanden ortzegunean ehortzia izan da Manuela Suquilbide Ferranddo-beherekoa.76 urte zituen eta ez duen barkatzen gaitz batek eraman du. Doluminak familia guzia-ri.

LASASortze - Berri on bat heldu zauku gure beharrietarat atseginekin hartu duguna.Martxoaren 11n sortu da Antton pollit bat, Maite eta Dominique Harriet-en bigarrenhaurra. Aitama gazte hok altxatu Munhoxola deitu etxean bizi dira iragan urteazgeroz. Izen berri bat guretzat laster kurrituko dena, zeren orainokoan segurik e-txearen izenarekin deitzen baititugu herritarrak, usaia xaharra den bezala. Guregoresmenak hartze dituzte Maite eta Dominikek, gure goraintzirik beroenak hemengoeta Bustintzeko aitatxi amatxieri, ahantzi gabe adin ederra bildurik lorietan dagoenamatxi Kattin. Aldiz sortu berria haundi dadiela ahal bezain ongi eta laster Jon prestbaitago anaiarekin jostatzeko. M.G.

IZTURITZEKorrika - Bazen mugimendu igande aratsaldean Izturitzeko plazan, jendalde ederra bildubaita, horietan ainitz herritar, besta giro beroan haize hotza izana gatik, Korrikari ongi eto-rri egiteko eta euskarari beren atxikimendua agertzeko, Herriko Etxeak eta elkarteek partehartzen zutela lasterkaldian. Hobe segur, gure hizkuntzak badu denen beharra irauteko !Mus xapelketa - Jakiten dugu Izturitzeko muslari pare bat Bazko asteleheneko azkenhaitadetan ariko dela, xuxen erraiteko bi emazte Isabelle Haramboure Sarrikoa eta Patri-cia Casemajor Larraldekoa, xantza on bieri ! Xapelgoa Seroratea ostatuan hasia zutenbeste 12 parerekin, Xavier Donapetry eta Gerard Barneche ere kantonamendu mailaratheldu direlarik.Katxixima euskaraz egiten dutenen eguna - Apirileko lehen larunbat huntan beharra daegun hori Izturitzen. Elgarretaratzea herriko elizan 10etan, mintzaldi eta diaporamak Dar-dan dohatsuaz eta Jondoni Pauloz, 11etan meza jaun apezpikuarekin, nahi duten herrita-rrak ere gomit dira meza hortarat. Haurrek, bazkalondoan, trinketeko salan bururatukodute eguna jokoekin.Erramuz - Urte guziez bezala bixkotxa saltzea San Josepe eskolaren fagoretan, larunbataratsaldean eskoletxean berean. Burasoek denak eskertzen dituzte aitzinetik. Erramukoelizkizun berezia Aiherran izanen da denentzat, igande goizeko 10:30etan. Egunekoeskea Mendiondo apezari igortzeko.

SUHUSKUNEHeriotze - Joanden astean itzali zauku Erlanddo Etchemendy Haixpekoa 97 urtetan.Nork ez du ezagutu Erlanddo ? Sortzez Lekunberritarra, 39ko gerlan altxatua eta 5urte preso Alemanian egona, biziki aipatzen zuen pasaldi hori. Suhuskunerat esposatuAñarekin eta segidan hartu zuen Peio Legartoren saila, dela autozaingoan, delakomertsioan, ostalergoan, denetan bere omore onarekin. Berantago, eskoletako hau-rren garraioa xutik eman zuen, enpresa hori haunditu eta gero bere seme René-ri utzi.Zonbat haur eta gazte ez ditu ba karreatu, beti xintxoki Garaziko eskualde hortan…Sasoinean, bere sortherriko urtxotegietako saretan, bazakien segur bere lekuarenatxikitzen. Familia eder bat altxatu du Erlanddok, 5 haur, bere espos lagun Añarekin,orai dela 7 urte galdua. Azken urte hautan, emeki emeki ahulduz joan da, bainan ukandu fagorea iragaitea bere etxean, bere haurrez gain gainetik artaturik. Ortzirale ara-tsaldean, Suhuskuneko elizan, jendalde ederra bildu da, azken agurra egiterat. Aldare-an apez andana bat eta ere baziren inguru huntako auzapezak, etorriak sustenguekartzerat René semeari, herriko auzapezari.Milesker zuri Erlanddo, egin duzun xerbitxu guziez, dolumin bizienak familia guziari.

BAIGORRIKulturaldia - Hastera doa beraz aurten-goa ere. Hogoita hamar garren hunek,ospatze berezia ukanen du. Larunbathuntan, apirilaren 4ean dugu lehen hi-tzordua. Goizean, herriko plazan Idokitokiko ekoizpenen Merkat’ia, hor izanendira ere “ Logicoop ” Ziburuko arrantza-leen elkartea eta tokiko artelanak,ahantzi gabe askaria, xingar eta arrol-tzerekin. Arratsean, Plazaxokon20.00tan, Idoki afaria, Juantorena, Iza-rra, Erregina eta St-Sylvestreko sukal-dariek prestatua eta Kiki Bordatxok alai-tua. Prezioa : 25 €. Orroitarazia daparte hartu nahi duenak behar duelatxartela hartu Juantorena ostatuan edoIdokiren egoitzan Donapaleun.Biharamunean, 5ean, igande arratsal-dean, Basaizea elkarteko jokolariek,Baigorriko gaiteroek eta Arrolako dan-tzariek eskainiko dute “ 30 Haize ” ikus-garria. 30 urtez, ainitz haize desberdi-nen ufakoak jasan dira : iguzki haize,hego epelak, ipar haize hotzak, zeiha-rrak bai eta ekaitzak ere. Inarrosaldiederrik hartu du Basaizea kultur elkar-teak, bainan beti xutik egon da, doalaorain lau haizetara. Emanaldiaren ondo-tik, talo ta xingar lekuan berean.

Korrika - Ttipi ttapa, ttipi ttapa, 16ga-rren Korrika etorri da Garazi aldetik etaBaigorrin pasatu astelehen goizaldean,argitu aitzin. US Nafarroa izan da lehenelkartea Korrikari lotu dena. Harenondotik, bat bertzeari pasatuz, lekukoa-ren eremaile izan dira : Leize mendi,Munoa elkartea, Arrola dantza taldea,Bil-etxea, Baigorriko ama ikastola,Basaizea, Baigorriko gaiteroak, Argiegin enpresa, Zaharrer-Segi, Bankarrak,Baigorriko besta komitea, Euskal Raideta Baigorri-Garaziko gau eskolak.Parte hartze ederrarekin, denek dudarikgabe erakutsi dute euskararentzat dutenatxikimendua.

Pilota - Joanden asteburuan ere,Zaharrer-Segiko zonbait jokolarik jokatudituzte xapelgoetako azken partidak.Huna emaitzak. Euskal Herriko xapelgo-aren kondu. Palan (baline). Nexkatoe-tan, kadet mailean, xapeldun : A. Etche-mendy eta M. Hirigaray 30 – 16 nagusi-tuz Itsasu-ri. Gizonetan, helduen biga-rren mailean, R. Irastorza eta F. Othale-po xapeldun ere 30 – 23 Urruñari nagu-siturik. Esku huska, Euskal Herrikoxapelgoan, buruz buruka, finalerdietanJunior artekoen mailean, G. Tambourin-ek galdu 20 – 40 Denek Bateko Urruty-ren kontra. Helduetan, bigarren maile-an : M. Palomes nagusitu 40 – 33 Noiz-bait-eko Etcheto-ri eta X. Lambert erenagusitu 40 – 11 Sarako Endara-ri.Finala bat bertzearen kontra, heldudenigandean (5a) Arrangoitzen.Frantziako xapelgoan, esku huska, fina-lerdietan, xitoetan, B. Bascans etaCedarry-k galdu 16 – 40 Senpererenkontra. Benjamin ttarroetan, Herlax – Iri-barren nagusitu 40 – 30 beren batasu-neko M. Berterreche – X. Bascans-enkontra. Minime gaztetxoetan, Christin –Etcheverry nagusitu 40 – 35, hauek ere,beren batasuneko F. Berterreche – Bar-netche-ri. Mail berean, Ascery etaLabat-ek galdu 31 – 40 Senpererenkontra. Finalak jokatuko dira heldudenlarunbatean (4a) Lekornen.

Musa - Bururatu dira kanporaketak.Joanden igandean, Urepele Begixiloostatuan, jokatu den kantonamendukofinalean, bi talde genituen Baigorritik : L.Sagardia / J.B. Marisco eta J.B. Lam-bert / Golofit. Azken hauek atera dira gaiazken haitadarentzat, Pazko astelehe-nez Moderne trinketean. Suerte on !

Errugbia - Joanden igandean, Baigorri-ko zelaian, US Nafarroak errezebitu duVallée du Giron-ko taldea eta tantobatez galdu 11 – 12.

DONAIXTIHeriotze - Marguerite Beheregarai Urruspilekoak mundu hau utzi du 67 urtetan. Bisemeak galdu zituenetik bizitzea gosta zitzaion emazteño honi.Azkenik ehortzi da Jean Pierre Elgart Oilorrotegikoa, 57 urtetan. Lagunarteko lagunona zen Jean Pierre zurgina eta gustua zuen langile ona.Penetan dauden bi familien doluari juntatzen gira.

HELETAKantaldi - Apirilaren 3an, ostiral arats huntako 8.30etan, kantaldi eder bat beharra daelizan, Chaska elkartea antolatzaile, Peruko eskola baten laguntzeko. Kantariak :Maider Cigarroa, Peio eta Xabi Brave, Aurelie Hirigoyen, Perruketak taldea, MagaliZubillaga eta Aizkoa gizon koroa. Sartzea urririk.

Mus - Igande huntan, urte guziz bezala, eskola girixtinoak antolatzen du mus xapelke-ta Erregelu pilotalekuan. Sari ezinago ederrekin, diru pollita lehen bi andanentzat.Arrakasta handia daukan lehiaketa hortan parte hartzeko aski da aratsaldeko bi orene-tako jitea izenen emaiteko. Xantza on eta ongi etorri deneri.

Igandeko mezak - Larunbat aratsean 7etan Iholdin, igandean 9.30etan Landibarreneta Armendaritzen, 11etan Mehainen (Euskal Irratietatik) eta Heletan. Erramuenbenedikatzea eginen da herri orotan meza aitzin. Herritarra

BIDARRAISortze - Hiru sortze ukan ditugu herrianurte hastapenaz geroz. Iramunoan, PatrickOndicol eta Chantal Oxarangok ongi etorriaegin diote Jon semeari. Medikuenean,Sohan muttikoa dute ukan Natacha etaJoachim Abreu Tavares dos Santos-ek.Peonteneko kafira, aldiz, Jean JacquesPharisier eta Catherine Perrin bikotearenNantza neskattoak du aberastu. Gureagiantza zoriontsuenak hiru sortu berrierieta goresmenak aitameri.Pilotan xapeldun - Garindaineko trin-ketean jokatu dira igandean Euskal Herrikofinalak, neskatoen artean, palaz pilota hu-tsarekin. Junior mailan, Aña eta GraxiMarisco xapeldun ateratu dira, Goizeko-koAna Ostrowieki eta Béatrice Argain garai-turik 30-18. Eta helduen bigarren mailan,berriz ere airizan da Aña Marisco, aldi hor-tan Helene Maitiarekin, hor ere xapeldunbilakatuz Beskoitze Lokarriko Comet-Eyherachar pareari nagusiturik 30-18.Goresmenak !

Kantu xapelketa - Igandean, bi herritargaztek parte hartu dute Baxenabarrekohaur kantu xapelketan, Izpuran. Ttipienenmailan, Larretteneko Miren Orhategarayarizan da kantuz Iparralai musika eskolakotalde batekin eta sari bat du talde horrekeskuratu. Handiagoetan, ErramunenekoMaylis Anchordoqui arizan da kantuz Mai-tena Gascue bankarrarekin. Saririk ezhauentzat, bainan biba horiek halere ! Segidezatela luzaz kantuz.Korrika - Gure herritik iragan daeuskararen aldeko lasterkaldi eder horiastelehenean, goizeko 6ak eta laurdene-tatik goiti. Baztandarrak, Elkarturik, Bestakomitea eta Herriko Etxekoek duteeuskararen alde urrats egin, orotara 40 batherritar segurik, herriaren izenean BeñatBerhouet auzapezak zuela Korrikako ma-kiltxoa eremaiten. Biba horiek guziek !Agian bertze herritar guziak ere gogoz be-deren juntatu dira urrats horri, euskarakdenen beharra baitu, gaur sekulan bainogehiago!

AIHERRAKORRIKA Aiherratik pasatu da ! ! 100 bat

Aihertar bildu da ! !

Lehen aldia gertatzen zela, Korrika Aiherraerditik pasatzea, horra gertakaria ! ! Gainerat,igande arratsaldea izanez, arrazoin guziakelgarretaratuak ziren jende multxo eder batenbiltzeko, euskararen sustenguz. Eta jendeainitz etorri da, ehun bat Aihertar nunbait han,adin guzietakoak, denak alegera. Belzuntzeelkarteak eskaini sagar jus, sagar arno, kafeta bixkotxak hartuz, egon gira, Korrikarenbeha, Mikele eta Joana Duhalde herritar triki-tilarien soinua entzunez eta gozatuz. Hazpar-neko pesta komitearen kilometroa bururatuda Aiherrako plazan, eta ondotik XipriARBELBIDE herriko apezak du lekukoa hartuhaurrez eta gaztez inguraturik. Eta jo Izturi-tzera buruz, elkarte eta batasun askok aldiz-ka bakotxak beren kilometrotan euskararenalde lekukoa hartzen zutelarik : AiherrakoBelzuntze elkartea eta pesta komitea, Lekuin-darrak, gero Toki Tokika elkartekoak, geroMakeako Herriko Etxearen kilometroa auza-peza buru, ondotik Lekorneko Herriko Etxea-ren kilometroa auzapeza buru… Emeki emekiIzturitzera heldu gira, lasterka, oinez, autoan,

eta han gehienak gelditu, talo eta edari onbatzuen hartzea mehexitua baiginuen. Igan-de arratsalde eder bat iganarazirik, mileskerKORRIKA. Eta ongi etorri 2011koari ! !

Bixkotx saltzea, igandean, AiherranUrte guziz egiten duten bezala, Ezkia Ikasto-lako Aihertar burrasoek, Erramuko meza ai-tzin eta ondotik, ahotik ezin utzizko bixkotxaksalduko dituzte, eliza ateetan. Meza nagusia10ak 1/2tan da. Ongi etorri egitea galdatuazauku.

Muslari xapeldunekinUrte guziz, museko finala haundia, Frantziakoxapelketaren kondu, Pazko astelehenez egi-ten da. Han parte hartzen dute eskualde etakantonamendu guzietarik hautatu ordezka-riek, eta Bastida ta Bidaxuneko kantonamen-duen izenean, 3 pare behar ziren hautatu.Berrikitan iragan dira haitadak, Auxotean, etaatera diren 3 pare hoberenak aurten dira Iztu-riztar eta Aihertarrak. Aiherratik, Jon Oyhe-nart eta Herve Parachou, bai eta Xarlo Haris-toy eta Noel Minjou. Biba zuek, eta zertakoez jin xapel haundiarekin ! ! Parioa libro !

Bihotz eta giltzurrin berri batekin…Eliza gaineko auzogunean bizi dira MarieFrance Pantani eta Maurice bere senarra,Etxemamo etxean. Etxekandere erne bainaneri haundi huni, operazione luze bat jasanik,bihotz berri bat eman zioten duela zonbeiturte, eta polliki zen. Haatik, geroztik, giltzurrinbat zuen gaizki, eta azken urte hauetan,gauero odol aldaketa, tresna berezi bati eskerberak zuen etxen egiten, Marie France-k.Duela bi aste ospitaletik galdea ukanik, besteoperazione bat egin diote, eta giltzurrin berribat eman. Badu zonbeit egun etxera sartuadela Marie France.Goresmenak Marie Fran-ce, eta osagarri on !

XIPRI ARBELBIDE apeza korrika, Aiherran

Page 6: Herria 3001

“ ETXALDE ” ELKARTEAMAULEN BILTZARREZ

Prezio apaleko etxebizitzak nekez aurki ditaizkelako, Etxaldeelkartea muntatu zen, egoitza batzu beretzeko eta apailatzeko,ondotik jendeari, berezikiago gazteriari, ahal bezain merke es-kaintzeko xedez. Etxalde elkarteak bere biltzar nagusia beharradu apirilaren 4ean, larunbatean (9:30) Maulen, Hostellerie duChâteau jatetxean. Eta eguerditan, Maulen berean erosi etaapailatuak dituen 3 apartamenduren bisita. Ondotik aperitifa.

HATSAREN POESIA SENPERENApirilaren 5ean, igande huntan, bilduko dira Euskal Herri osoko olerkari-ak Senperen, Amotz Larraldean, eguerditan. Hamaikagarren aldikotz duantolatzen gisa hortako eguna Senpereko Hatsa elkarteak, Auxtin Zamo-ra sustatzaile. Aurtengo poesia liburua aurkeztua izanen da (12:00) etaondotik bazkaria iraganen da ohiko giro hoberenean. Aratsaldeko 5etatikgoiti, sei entzunikuskizun berezi eskainiak izanen dira (olerki, musika,argazki).

BIDAIA HIMALAIAN

Apirilaren 11tik ekainaren 28raino iraunen duBidaia Himalaian erakusketak, Miarritzeko SantaEugeniako elizapean. Himalaia eskualdeko obraeder asko ikusteko parada ederra daukagu erakus-keta horri esker, Tibet, Nepal, Kaxmir, Gandhara,

Almara, Himaxal Pradesh eta Nagalandekoak.Eskulturak, irudiak, maskak, erritogailuak, eder-gailuak, margolanak... begien bete ! Aste osoanikusgai, 14:00-19:00, asteartetan salbu, sartzea4 eurotan, urririk 12 urtez pekoentzat. Bisitagidatuak ere beharrak dira, 7 eurotan (hortarakoaitzinetik deitu, tel. 05.59.24.67.93). Eta mintzal-

di bat apirilaren 9an, ortzegunez (18:00) Asiaticamuseoko Michel Postel zuzendariak eskainia.Antolatzaile, Miarritzeko Herriko Etxea, AsiaticaMuseoaren 10. urtemugakari.

Bernard Lecomte idazleakbere “Les secrets du Vatican”liburuan aipatzen du Turinhiriko katedralean begiratuaden oihal saindua. Ebanje-lioaren arabera Jesusen dizi-puluek, hil ondoan, haren gor-putzaren gainean ezarri zutenhil-mihise hura. Dakizuenbezala oihal horrek atxiki dituJesusen aurpegiaren itxuraeta gorputzeko kolpeen etaodol xorten marka edo arras-toak. Turin-eko oihal horiegiazkoa ote da ? Ez da egun-go auzia. Jadanik 1357an,lehen aldikotz agertua izanzen eta girixtinoeri erakutsiaEbanjelioak aipatu mihise hurabezala. Garai hartan Elizazuhur egon zen.Behar da 1898 urtea igurikatueztabaidak pizten ikusteko.Orduan, oihal sainduarenargazkiak munduaren itzuliaegin zuen eta denek ikustenahal zuten mihisearen arras-toak eta Jesusen pasioneakondatzen duten izkiribuekbiziki eite zutela, xehetasunzehatz batzuetaraino.Bertzalde, 1959 eta 1973 artehortan ikertzale edo espertabatzuek diote delako oihalaegiazkoa dela. Beilariak mila-ka Italiarat laster egiten duteTurin-eko erliki sainduarenaitiznean biltzeko eta otoitzegiteko.Bainan 1988an, biziki lasterberaz, gertatzen da Ballestrokardinaleak urrian egin biltzarfamatua. Hor agertzen ditu 3laboratoriok (Oxford, Tucsoneta Zurich hirikoek), bakotxakbere kondu, delako “Carbone14” teknikarekin egin ikerketenemaitzak. Heien arabera,Turin-eko hil-mihisea ez da Je-susen denborakoa bainan1260 eta 1390 arte hortakoa,hots Erdi-Arokoa. Berri horrek

gauzak eztitzeko orde eztabai-da eta ihardokitze biziak sor-tarazten ditu mundu guzikojakintsun eta ikertzale ainitzenbaitan. Alabainan erabakigogor horrek argitan emaitenditu mixterio andana batzientziak ulertzen ez dituenak.Ikus ditzagun zein diren ga-rrantzitsuenak. Lehenik, fal-tsuzaile batek egin balu delakooihala, nola ote lortzen ahalkozituen arrasto hain zehatz etazuzenak bere oihalean, berezi-ki Jesusen kolpeen eta odolxorten markak ? Hortarako be-harko zuen kasik gizon batazotatu, elorriz koronatu, sa-hetsa lantzaz zilatu eta ku-rutzefikatu Jesusek sofritu pa-sionearen kondizione beretan !Eta hori egin balu ere, beharzuen biziki artexa izan hil-mi-hisea gorputzetik berexteko oi-hala batere funditu gabe etaodol idortuak airatu gabe.Bertzalde faltsuzaleak nolazjakinen zuen Jesus itzatuaizana zela ukarai juntetarik etaez esku ahurretarik, Erdi-Aroko eta aitzineko mendetanmargolan guziek erakustenzuten bezala ? Enganatzaledelakoak beharko zuen ereeskuratu Palestina etaMediterraneo inguruko herriakgaindi Europaraino ibili oihalbat, Turin-eko hil-mihise sain-duaren gainean atxemaitenbait ira eskualde horietakohazi-irin, lore-errauts eta espo-rak.Oraino gehiago dena, Pa-sioneko erlikia ainitzen arteanbiga badira fidagarriak : Argen-teuil hiriko Jesusen soinekoaeta Oviedoko oihala, kurutzetik

jautsi ondoan Jesusen aurpe-giaren gainean emazte sain-duek pausatu oihala, ebanje-lioen arabera. Bietan atxemai-ten diren odol tatxak eta Turin-eko mihisearenak odol motaberekoak dira ikerketenarabera (A.B mota). AzkenikTurin-eko eta Oviedoko bi oi-haletan diren Jesusen aurpe-giaren itxurak bat bertzearengainean xuxen ezartzen ahaldira, 70 odol xorten arrastoakarrunt iduriak direlarik.Horra beraz asko gauza ja-kintsun ainitzen izpirituetanduda handi bat emaiten dute-nak “Carbone 14” delakoemaitzez. Geroztik hortangaude. Bainan, bururatzekoerran behar dugu 1998ko ma-iatzean, Salbatorez, beilariberezi bat, Jean-Paul II aitasaindu ohia, izan delaTurineko katedralean eta oihalsainduaren aitzinean bilduta-sunean egon. Keinu edoegintza historikoa eta nahitezsagara bat hainbeste asmake-ria eta eztabada sortaraztendituen oihal famatuarentzat.Haatik Jean-Paul bigarrenakmintzaldi batean zuhurtziabera erakutsi du : “Elizak ezdu gaitasun eta jakitateberezirik gai horrentrenkatzeko. Egiazkoa ala ez,oihal peza bat baizik ez da etaez da oihal bat adoratzen. Oi-hal hori ikono ohoragarria dazinez eta Jainkoaz hurbiltzengaituen itxura bat ez da onabaizik izaiten ahal”. Hori dabegiratuki mintzatzea. Segur-tamenik ez delarik, bide hobe-rena arauz. Dena den, Je-susen Pasioneko itxura horreklagun gaitzala hurbildua denaste sainduaren kartsuki ira-gaiten Pazkoko argiarenbidean.

Laurent Darraidou

6

KULTURA SAILA

Bahituak : nola erran berriz ere eta bertze hitzekin gogoan atxiki behar di-tugun munduan gaindi dauden bahituak, guretzat ez ezagunak, bainan,azkenean, gure anaiak, anaitasuna baita bertze bertuteen artean preziatue-na.

***Des racines et des ailes : Ereman gaituzte joanden astezkenean Italiakoeskualde zoragarri batetara : Napoli hiria eta inguruan diren Amalfi etaCapri ugartea. Enetzat izan da errepikapen iduriko zerbait. Duela zenbaiturte orain zortzi bat egun, hots aste oso bat pasatu nituen hiri hartan. Beregrazia dauka Napolik : zeru eta itsaso urdinak, urrunago Vesuvio sumendifamatua hedoi bat daukala beti gapelu gisa, ahantzi gabe palazio eta elizaederrak eta hango jendeen grazia.Capri, itsasotik jalgitzen den arroka haundi bat bezala iduri du herrixka bat,ez balitu hartzen hainbertze eta hainbertze udatiar, udan bisitatua baitabereziki. Eta azkenean Amalfi berri bat enetzat gogoan baitaukat bisitatunuelarik sekulako euriak izan zirela.

***Zertan daude ? Hau da gure Hegoaldeko anaiek egiten duten galdea.Iduri luke Patxi Lopez sozialistak nahi duela lehendakari izan eta hortarakohasi dela harremenetan P.P.-alderdiarekin. Nahi eta ez, bada kontraesanikaragarri bat : nola joan daitezke eskuz esku Gasteizen Madrilen elgarrenkontra jokatzen direnak ? Bada ere bertze kontraesan bat: lehen aldikotz,bi hizkuntza ofizial daukan eskualde baten lehendakariak hizkuntza batbakarrik erabiliko du, euskararik ez baitaki.Jakinen da datorren apirilean nola bururatuko den afera hori. Zenbakiakhor dira : 38 boz daude gehiengo baten lortzeko ; nola jokatuko dira ? Nolagobernatuko dute ?

***Errugbia : Akizek galu du etxen, egia erran Perpignan-en kontra (16 eta13), Baionak ere Brive-ren auka (13 eta 6) eta Miarritzek errautsi du Montde Marsan (37 eta 7) lau entsegu markatuz. Baiona seigarren sailkapenorokorrean, Miarritze zazpigarren (heldu den larunbatean Baiona eta Mia-rritzeren arteko partida) Akize hamahirugarren eta Mont de Marsan azken.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

TURIN-EKO OIHAL

SAINDUA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Apirilaren 04an, 14.00 : Euskal Herriko historia – JL Davant, Euskaltzaina :“Karlista gerlak”.Berriz zabaldua : Apirilaren-ren 06an (23.00) ; 07an eta09an, 14.00 eta 20.15

Apirilaren 05an, 14.00 : “Kurutzearen bidea”Berriz zabaldua : apirilaren 10an, 14.00 eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 07 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 08 : Elkartasunezko geroa eraikitzeko : herriekintza, CMR elkartearen ekintza.Osteguna 09 : Bilbo-ko elizbarrutiaren berriak – AngelMari UnzuetaOstiralean 10 : Herria astekariaren prentsa bilduma –Jamattitt Dirassar.

“Presoekin Elkartasunez” DONIBANE GARAZIN 09 – 04- 02an

Aurtengoarekin 16. aldia izanen da “ Presoekin Elkartasunez ” deitugaualdia antolatzen dugula. Euskal preso politikoen kopurua ez da zori-txarrez gutitzen ari. Frantses Estatuan berean 150 goiti badaude.

Gaualdia apirilaren 2an iraganen da, Donibane Garazin, Herriko Etxeondoko gela batean, arratseko 7 :00etan. Ohi bezala, Pazko Eguna etaAberri Eguna gogoan bilduko gara Mikel Epalzaren inguruan ; presoekigorri gutunak eta olerkiak irakurtuko ditugu, guraso batzuen lekukotasu-nak entzunez. Akordeoiaz eta arrabitaz lagundu kantu batzuekin, aldika,alaitasun soinu bat ere emanen diogu gaualdi horri, presoen eta haienfamilia ta lagunen inguruko bizi-baldintza gogorrak eta abertzale borrokalatza zerbait gisa arindu nahiz edo…

Nahi duen pertsona oro gonbidatua da elkartasunezko eta sustenguzkoekitaldi horretan bihotzez parte hartzera. Eta urteroko gogoetaldi otoi-tzaldi hori tokian bertan bururatuko da aurten, jatordu arin batekin, elka-rren artean, solasean eta kantuz goxoan egoiteko gisan.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Apirilaren 05an Heleta-tikGoizeko 11etan

MIREN ARANBURU ETA JEAN-LOUIS HARGOUS

IZTURITZE ETA OTSOZELAIKO HARPEETANApirilaren 4ean, larunbat aratsaldean(18:30), Miren Aranburu kantariak etaJean-Louis Hargous saxofoilariak kontzer-tu berezi bat eskainiko dute harpeetanbarna, laguntzaile ukanen dituztela ChrisMartineau (musika), Corinne Lallemand(Xabier Lete, Josanton Artze, Orixe etabertze batzuren testuen irakurketa) etaJean-Philippe Leremboure (dantza).Sartzea 13 eurotan, izenak aitzinetikemanez (tel. 05.59.29.64.72)

AUÑAMENDI ELKARTEAREN ATERALDIA ARTZAMENDIRA

Auñamendi elkarteak ateraldi aberats bat antolatzen du Artza-mendiko mazeletara, apirilaren 5ean, igandez. Hitzordua An-gelu Sutar-eko eskolan (8:30) edo Bidarrai Noblianean (9:00).Ekar oinetako onak, largabistak, piknika eta berokiak. 10 urtezgoitikoeri idekia. Elkarte kide ez direnek 3 euro ordaindu be-harko dute. Tel.06.60.15.05.06.

ZALUTASUNHANDIKO

TREINBIDEAZBILTZAR

PUBLIKOA HIRIBURUN

Apirilaren 2an, ortzegun aras-tiriko 7etan beharra da biltzarpubliko bat Hiriburuko ezker-paretan, “Treinbide berririk ezEuskal Herrian” lema pean,Aturri/Errobi herri elkargoak etaCADE erakundeak antolatrurik.Orori idekia.

Miren Aranburu

Page 7: Herria 3001

7

BEREZKOAK BEREN XAPELGOAN

ARRANGOITZENSorhuet-Etcheto . . . . . . . . . 40Ibarrola-Oçafrain . . . . . . . . . 37Jende ainitz igandean bi partidahauentzat eta arras gostura ereeskuzarten arabera. Gaintarrakere gostura hasiak ziren zortzieta bat, eta ez hortangelditzekotan beren ustez. Altaez baitzen hortarik ari Etchetoere eta horra 11etan ados zirelagehiago luzatu gabe. Beretiksegituz, gogor jo dute lapurta-rrek, gibelekoaren jo gogorrakjakia fornituz bidarraitarrari,hunek sareak eta xokoak mirazitzan bizi-bizia. 18tan ere berrizelgarren bete dira eta 28tan hal-aber : sake batzu ere sartzendituztelarik bat eta besteak.Batzu eta besteek bilatu dutebisen-bisekoari amor eman-araztea bainan ez da holakorikizan batere. Holaxet dute azkenberdintze bat ere egin Ibarrolaketa, guziz, berriz indarrean etaxuxenean jarria zen Oçafrainek.Oren bat eta erdi pasaturik aise,huna ehun minutetaraino joanazela partida, eta hori 40taratheltzeko orai gero ta gehiagoegiten den bezala. Zazpi botezituen sartuak Sorhuetek etabederatzi Ibarrolak.

Etcheverry-Harismendy . . . 40Larrechea-Waltari . . . . . . . . 25Beste partida huntan kubatarragibelean ar-arazi dute eta hauixil-ixila, ez baita hori denen gos-tukoa. Zer erranen zutenlehenago, aspaldi, Durruty batgibelean ezarri baluteDamestoyekin, edo Erramouspeapeza berdin Etchegorrirekin,edo Harcaut Etchemendyrekin ?Denaden, aitzinean ziren azkenhauk, 19-14 eta handik goiti dapartida itzuli, 22tan adostuz eta30-23, gero zutelarik auzia bere-tzen Hervé Etcheverryk berebote biziekin eta Harismendyklehenago Armendaritzen ikasiakerakutsiz. Larunbatean aribeharko dute, Modernean, ara-tsaldeko 5ak eterditan irabaztunhauk Ibarrola eta Oçafrainenkontra.

GARATENEANEzcurra II-Bessonart . . . . . . 50Aguirre-Lazcano . . . . . . . . . 40Bigarren aldikotz jendeaxuhurxago zen trinketean bainajinen dira egun hobeak. Pilotariakhalere arizan dira eginahala orenbat eta erdiz, denetarik eginez.18tan adosturik, irabazleaklibratu dira eta airatu, 12 kintzeeginez eta besteek bat bakarrik :30-19. Aguirre urruñarra entseatuda bere gisan, 9 sake ere eginezbaina ez zuten eguna biek ereeta adiskide partida bat eginikgelditu dira. Alta balioko zuen,irabazleak beste asteko gomitaizanez Garazirako.Helduden astelehenean bi parti-da izanen ditugu alabaina, batxapelgoko, berezkoetan. Prezioa12 euro eta lehen partida lauorenetan. Hor lehenik ariko dira,buruzburuka, amaturren xapelgo-aren finala zortzigarrena, BeñatMaitia hazpandarra eta HervéBonetbeltx. Gero segidan,berezkoen birazkako hau, betixapelgoan : Bielle-Ducassoubatetik, eta Sorhuet-Etchetobestetik, partida haundi bat,jakinez geroz gutiz galdu zutelalehen horiek Baigorrin Ibarrola-Oçafrainen kontra.

BAIONATTIPIANAguirre-Bessonart. . . . . . . . 50Ezcurra-Lazcano . . . . . . . . . 40Sant Andresen gazteak heldu.Horra berri on bat hor. Bazkokopartida baino lehen.

TRINKETEKO XAPELGOAKLIGANSenior B : Marc Saldubehere,Garazi, 40 - Frederic Touya,

Hinx, 31. Vincent Elgart, Urruña,40 - Romain Philippe, Tarbe, 31.Eric Larriquette, Saubusse, 40 -Xabier Retegi, Atzarri, 19.Junior : Jon Carricart, Airetik, 40- A. Dubos, Saubusse, 22. FilipeOtegui, Senpere, 40 - FlorenDelamare, Seignanx, 27. SeniorA : Beñat Maitia, Noizbait, 40 -Marc Berasategui, Azkaine, 38.O. Haroçarene 40 - A.Heguiabehere 39. J.M. Lamure40 - H. Bonetbeltx 25.Hor ikusten dugu beraz jazkoxapeldunak, Heguiabehere,galdu duela Ezpeletan, kintzebatez Zuraideko ari zen senper-tarraren kontra. Eta Lamurek erekanporatu duela Ligatik Bonet-beltx. Orai Ligako finalen aldi.Arrangoitzen igandean Juniorfinala : Monce-Ondars garaztarraeta Urruty armendariztarra.Bigarren mailan, Senior finala :X. Lambert eta Palomes, Arrosaeta Izpura. Goazen ikusterat etaparioa libro.Xitoak : Cachenaut-Etcheverria(Airetik) 40, Ahamendaburu-Oud-jman (Garazi) 15. Michelena-Jorajuria (Senpere) 40, Bascans-Cedarry (Baigorri) 14. Benjamin:Duhart-Idiart (Makea) 40, La-rretche-Aramburu (Urruña) 22.Herlax-Iribarren (Baigorri) 40,Bascans-Berterretche (Baigorri)30. Minimoak : Christin-Etchev-erry (Baigorri) 40, Berterretche-Barrenetche (Baigorri) 35.Suertegaray-Jaureguy (Senpere)40, Ascery-Mattin (Baigorri) 31.Kadetak : Mainhaguiet-Zubiat(Garazi) 40, Bernard-Azcona(Eskulari) 33. Telechea-Lafitte(BAC) 40, Bercaitz-Christy(Pagola) 36.

HEGOALDEAN, Irujo-Goñi IIIxapeldun, ezinbertzezIrujo-Goñi III . . . . . . . . . . . . . 22Olaizola II-Mendizabal II . . . 21

Bi oren, bost minutu eskas, betiparez parean ibiliak, salbugaltzale hauk aitzinerat pasatuz,13-9, 17-11, 19-15, baina 20-19Goñi eta 21na eginik Aimarrek,hunen azken sakearen erreferanGoñiren hutsa, eta pilota eska-patu batek egin du bitoria… etaxapela, pilotaleku bete-betebatean. Baina Irujoren partidagaitza ere ! Erran behar dapilotari handiak baditugulahegoaldean, eta hil-edo-bizi aridirenak, profesionalak, hots !Bengoetxea VI-Patxi Ruiz . 22Xala-Laskurain. . . . . . . . . . . 19

Saralegi-Apraiz . . . . . . . . . . 18Del Rey-Lasa III . . . . . . . . . . 10Donostian, Atano IIIko pilotalekueder eta nasaian jokatu dagoreneko finala handiko partidahori, bai eta ondoko bi partidahauk, hor ikusten baitira, aldihuntan galtzale, bainan ez elga-rrekin, beihalako bi xapeldun,Xala eta Lasa.Berasaluze VIII-Beloki. . . . . 22Gonzalez-Pascual . . . . . . . . 19

Zubieta . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Koka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15Iruñeako Labriten jokatu dirahoriek, eta ondoko bi hauk ere.Apezetxea-Urberuaga. . . . . 18Diaz-Urrizelki . . . . . . . . . . . . . 6

Mikel Goñi-Galarza VI . . . . . 22Galarza V-Arruti . . . . . . . . . . 15Horiek biak Iruran jokatuak.

Bego

LEGEZKO ABISU

MAITRE Olivier GANETNOTAIRE

BP 664250 ESPELETTE

INSERTIONDÉCLARATION D’INSAISISSABILITÉ

DE RÉSIDENCE PRINCIPALESuivant acte reçu par Maître OlivierGANET, notaire à ESPELETTE le 26Mars 2009,Monsieur Vincent Marie Maurice PierreCONRIE, courtier en assurances,demeurant à ARBONNE (64210), 9lotissement Arditeguia.A déclaré : - qu’il exerce l’activitéprofessionnelle :• d’agent général d’assurance pourlaquelle il est immatriculé au Répertoi-re des entreprises et de leurs établis-sements sous le numéro SIREN 414030 668, code APE : 672 Z auxiliaired’assurance,• et de courtier en assurances pourlaquelle il est immatriculé au Registredu commerce et des sociétés deBAYONNE sous le numéro 414 030668.- insaisissable ses droits, sur l’immeu-ble ci-après désigné, constituant sarésidence principale, en usant dubénéfice des dispositions des articlesL. 526-1 et suivants du Code de Com-merce.Désignation de la résidence principale1 – Une maison à usage d’habitation etterrain y attenant située à ARBONNE(64210), lotissement Arditeguia, cadas-trée section BS n° 21 et XX 1757.La parcelle XX 1757 correspondant à lademie-voie comprise au droit de cetteparcelle.2 – Ainsi que toute modification, cons-truction nouvelle, addition de cons-truction, surélévation, à venir.

Pour avis, Maître GANET

H2O ETANCHEITES.A.R.L. en liquidation au capital de

5 000€

Rés. ArtzandeiaRue de la Bergerie

64250 CAMBO LES BAINSR.C.S. BAYONNE B : 493 790 711

Aux termes du procès verbal de la déci-sion de l’associé unique en date du 28Février 2009, il résulte que :L’associé unique a décidé la dissolu-tion anticipée de la Société à compterdu 28 Février 2009 et sa mise en liqui-dation amiable sous le régime conven-tionnel.L’assemblée Générale susvisée anommé comme liquidateur MonsieurMERLE Stéphane, demeurant àLarressore (64480), avec les pouvoirsles plus étendus pour réaliser les opé-rations de liquidation et parvenir à laclôture de celle-ci.Le siège de la liquidation est fixé àCAMBO LES BAINS (64250), Rés.Artzandeia, Rue de la Bergerie, adresseà laquelle toute correspondance devraêtre envoyée, et, actes et documentsrelatifs à liquidation devront être noti-fiés.Le dépôt des actes et pièces relatifs àla liquidation sera effectué au Greffe duTribunal de Commerce de Bayonne.Mention sera faite au R.C.S. : BAYON-NE. Pour Avis

H2O ETANCHEITES.A.R.L. en liquidation au capital

de 5 000 €Rés. Artzandeia

Rue de la Bergerie64250 CAMBO-LES-BAINS

R.C.S. BAYONNE B :493 790 711AVIS DE PUBLICITE

Par décision du 20 mars 2009, l’asso-cié unique, statuant au vu de son rap-port a :- approuvé les comptes de liquidation;- donné quitus au Liquidateur etdéchargé de son mandat ;- décidé la répartition du produit net etde la liquidation ;- prononcé la clôture des opérationsde liquidation.Les comptes de liquidation serontdéposés au Greffe du tribunal de com-merce deBAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE

Pour avis,

AVIS DE LOCATION GERANCEMadame VIDART donne en locationgérance à Monsieur OLHASSO Alain lesnack “ LE BASTA ” , 31 bd du GénéralDE GAULLE à Biarritz.

Pour avis Le Gérant

Zoe Bray-ren begi kliska

BI HITZORDU AINHIZA MONJOLOSEN

Apirilaren 2an, ortzegun huntan, Philippe Méau jaunak formakuntza bateskainiko du egun osoan, Laborantza Ganbara elkartearen egoitzan,zentral fotovoltaikoen instalatzeaz laborantza-eraikinetan. Apirilaren3an aldiz (20:30), Baionako auziaren irabaztea alegeraki ospatuko duEHLG elkarteak, laguntzaile eta sustengatzaile guzien artean.

ETXE-EKOIZLEAK GARAZIKO JATSUN

Euskal Herriko etxe-ekoizleenelkarteak bere biltzar nagusiabeharra du apirilaren 2an, ortze-gun huntan (9:30) Garaziko Ja-tsun, Bordatto etxaldean. Pascaleeta Bixintxo Aphaule-k eginen dieorori ongi etorria, biltzarrean zehargai orokor hau dela jorratuko,AFOG elkarteak sakondurik : “Zerdakar gaur etxe-ekoizpena buru-raino eremaiteak ?”. Ondotik janal-dia han berean.

ENPLEGUAREN MINTEGIABAIGORRIN ETA DONAPALEUN

Baigorrin apirilaren 4ean Plazaxokon eta Donapaleun apirilaren11n Airetik gelan iraganen da Enpleguaren mintegia, Garazi-Baigo-rriko Indar egitura sustatzaile, Amikuze Entreprendre eta Zabalduelkarteekin partxuergoan. Bi egun horietan kurutzatuko dira lanbiladabilanak eta enplegatzaileak, ANPEko arduradunak halaber.Enpleguetaz argitasunak biltzen ahalko dira eta ere, nork daki, zen-baitzurentzat lanpostu batzuren bideak idekiko.

XIRU JEIALDIAK 20 URTEApirilaren 3tik 5era iraganen da Xiru jeialdia. 20. urtemuga sendoadu oraikoan ospatuko. Aprilaren 3an, ostiralez (21:00) “Lürraldeadantzan” ikusgarria Gotainen : Nicole Lougarot-en “1802” sorkuntza,Mizel Theret-en “Dorrea” ikuskizuna eta Beziers eskualdeko HumaniThéâtre taldearen antzerkiak. Apirilaren 4ean, Gotaineko Herrikoetxean (10:30) Nicole Lougarot buhamietaz mintzo, Yves Santa-maria Grenobleko historialaria ere hor. Eta Irabarnen (16:00) “Ütür-zabala V” ikusgarria : Nestor Basterretxea artista, Jean MixelBedaxagar, Amaren Alabak taldea, Hephaistos Bedaxagar kantariaeta Francis Buruguburu zamaltzaina. Aratsean Gotainen (21:00)“Lürra kanta” ikusgarria : Italiako La Squadra polifonia, Larrainekokantariak, J.M. Bedaxagar eta Mixel Arotze. Apirilaren 5ean,Gotaineko plazan,10:30 pilota, dantza, margolan, txotxongilo, ipuin,bertsu ; 12:00 Tchekov-en “La Noce” antzerkia, Humani Théâtre-kemanik ; 13:30 bazkari herrikoia ; 15:30 musikaldia : Bernard Lubat,Oiherkoren txaranga, Humani Théâtre eta Jarauta 69.

ARGITXU NOBLIA-K UTZI DUALDERDI JELTZALEAREN

BURUZAGITZAJaz, ekainaren 28an, Argitxu Noblia hautetsia izan zen AlderdiJeltzalearen Iparraldeko adarraren buru bezala. Joanden egunean,ageri baten bitartez, jakinarazi dauku kargu hori uzten duela.Erranez, bixtan dena, zergatik hartu duen erabaki hori. Dionaz,Europa maileko hauteskundeen gainetik sortu da eztabada. Alder-diak nahi luke boz horietan lixta bat berez bere aurkeztu gureeskualdean, bozgunea arrunt zabala delarik, Akitaniatik Mediterra-neo bazterreraino. Argitxu Noblia ez da batere ados hautu horrekin.Deus onik ez dela hola ateratuko eta gastu handiak eginen direla,sos hori hobeki baliatzen ahal litaikeelarik bestalde. Dauka berez-bere plantatzeko partez, alderdiak behar lukeela beste batzuekinbat egin hauteskunde horientzat, elgarretaratze emankor bat sus-tatuz Europa azkar eta sano baten alde. Holako kasuan berez-berejokatzea ezin onetsiz, Argitxu Nobliak utzi du beraz bere kargua,eskertuz kargutan zeno laguntzaile ukan dituenak oro eta erranezbeti leial dagoela alderdiak dauzkan helburu nagusieri.

Langue de bois hiztegia buhameak izendatzekoInoiz eta inork ez du, ofizialki bederen, buhame hitza erabiltzen, bainabadira bospasei auzo elkarte onddoak bezala sortu direnak joan den la-rrazkenaz geroztik, Angelu Brindotzen, Miarritzen eta Arrangoitzen.Guztiek salaketa bera dute helburu : Brindotzen BAM hiri elkargoakxedatua duen “ bideko jenden ” gunea irekitzera ez uztea.Bideko jendeakHitz neutro horiek erabiliak izaiten dira aspaldidanik, eta administrazioakberak lehen leheni, urtean zortzi edo hamabost egunentzat Europaguztitik alde hauetara jiten diren buhame familien izendatzeko. Besteorduz kanpotarrei kasu eta atea zabalik atxiki behar zaiela predikatzenohi duen jende ainitz aurkitzen da gorago aipatu elkarte horietan,“ bideko jendez ” mesfida. Solasean sartzearekin baten batek aitortukodizu : ”horiek ez dira gu bezalakoak !”, eta beste batek ahapetik erranendizu : “ horiek oste handian ba datozelarik ba dira beti ohointzak ”.Denek guti edo ainitz sentitzen baitute mesfidantza horrek arrazakeriakutsua gordetzen duela, elkarte moldean biltzen dira aiseago berenbarne hobentza gainditzeko, eta ainitz direnez, Angeluko auzapezakaitzineko astean ordezkariak errezibitu ditu herriko etxean.Hitz ozenak eta hesiakAngeluko auzapeza ozenki aritu zaie mesfidatien ordezkariei : “ bidekojende ” horiek frantsesak dira, gu bezalaxe, eta aitzineko urtetan “ Girou-ette ” kirol zelaian egon direlarik inoiz ez da frogatua izan delitu gehiagogertatu denik ”. Hala ere gehitu du auzapezak hesi gora batekmarkatuko duela bidekarien eremua Brindotzen, eta bizitegi hurbilenaberrehun metrotan izanen dela. Bilkuratik ateratzean, mesfidatienordezkariek deklaratu dute ez direla horretan geldituko, lege eta araudiguztiak miratuko dituztela BAM elkargoak ireki nahi duen gune horizabaltzera ez uzteko.

IRISARRIEskubaloia - Bi pundu xoilez, bainan zoin preziosak, nagusitu dira iri-sartarrak Cauderan-en kontra Airoski gelan joanden ibiakoitzean. Parti-da zaila zuten. Lehen zatia bururatu dute aitzinean 19-15 bainan biga-rrenean kontrakoek berdindu eta aitzinatu ere 25-26. Beharrik Paul Darritchon bat gaitzeko trenpuan zagon (10 tanto), Tamas Marchisatezaina ere bai eta azken puntan garaipena ardietsi dute etxekoek 32-30. Bere multxoko lehen postua sendotzen du Irisarrik, 4 punturen aitzi-narekin bigarreneri, Tournefeuille eta Thuir-eko taldeeri. Irisartarrenbigarren taldeak aldiz doi doietarik galdu du Saint Medard en Jalles he-rrian, 36-35. Domaia ! Ibiakoitz huntan Begleko taldea du hartukoAiroskin lehen taldeak (20:45) eta Villeneuve sur Lot bigarrenak (18:45).

ANGELU

Hegoalde eta Iparralde

Page 8: Herria 3001

8

-Igande arte, Euskal-Herri guzian gaindi, euskararen aldeko Korrika, Gasteizen bururatuko dena.-Ortzegunean (19.00), Angelun, hiriko liburutegian, Pascal Thoreau antzerkilaria.-Ortzegunean(20.30), Baionako antzokian, «Four & Four» musikaldia.-Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Quand John Canary parle d’amour».- Ortzegunean (21.00) Maulen, Maule Baitha gelan, Jean-Philippe Daguerren «La flûte enchantée»-Ortzegunean (21.00), Kanboko elizan, Valéry Orlov kantaria.-Asteburu guzian, Gotainen, Xiru festibala.-Ortziralean eta larunbatean (21.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, «La Flûte enchantée» ikusgarria.-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, CEL 3 taldea.-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Gospel gaua.-Ortzirale aratsean, Pausun, Xaia ostatuan, Korrika gaua Xitoak taldearekin.- Ortziralean (20.30) Heletako elizan, kantaldia Peruko eskola baten laguntzeko-Ortziralean (20.00) eta larunbatean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Brazileko aire xahar eta berri. -Larunbatean (10.30), Miarritzeko mediatekan, euskal-ipuinak, Xan Errotabehere kondari. - Larunbatean (18.30) Donibane Lohizunen, Begiraleak elkartearen egoitzan, Xabier Soubelet eta Joseba Aurkenerena, olerki eta kantu- Larunbatean (18.30) Izturitzeko harpeetan, Miren Aranburu eta Jean

Louis Hargous-en kontzertua-Larunbatean (19.30), Larresoron, herriko kirolgela berrian, Hernandorena sariaren kondu, bertsulari gazteen arteko bigarren kanporaketa.-Larunbatean (20.00), Baigorrin, Plaza Xokon, Idoki elkarteak muntatu afaria, egun guzian merkatua-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «Duos du quotidien» antzerkia.-Larunbatean (21.00), Angelun, San Josepe elizan, Bulgariatik etorria, Dobrich hiriko emazte koroa.-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Baptiste d’Aleman antzerkilaria.-Larunbat aratsean, Urruñan, Oleta auzoaldean, « Nagasien Gaua», afari eta dantzaldi.-Igandean, kermeza Domintxinen. -Igandean, Ziburun, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean.-Igandean, Kanbon, selauru-hustea behereko plazan.-Igandean (10.00), Azkainen, «Neska Korrika» lasterraldia, herriko plazatik abiatuz-Igandean (10.30), Miarritzen, Kasino aitzineko plazan, Kantalasai eta mutxikoak.- Igandean (12.00) Senpere Larraldean, Poesiaren besta-Igandean (15.00), Luhuson, herriko gelan, Haur Kantu Xapelketaren kanporaketa, Lapurdiko kantarientzat.- Igandean Baigorrin, «30 Haize» ikusgarria»-Igandean (18.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, Baionako Harmoniaren kontzertua, bere 130 urteak ospatzen dituela-eta.-Igandean (20.00), Donostian, Kursaal antzokian, «Gu Gira» kantaldi berezia.

JUSTIZIAJoan den urtarrilaren 29-a zen ; bi milako bat jende Baionako auzitegiaren aitzinean bilduak, Euskal Herri guzitik etorriak Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sustatzaile suharrak izanez, auzitan jarria zen haren presidentari beren atxiki munduaren erakusteko.Egun hartan, jende horiek erakusten zioten prefetari eta, zertako ez erran, Frantzia guziari, bazakitela manifestatzen deus lerratzerik gabe, bainan nahi zutela azaldu ixiltasunean, oihurik gabe, delako Laborantza Ganbara hori Euskal Herriko artzain eta laborarien fagoretan ari zela lanean.Hala entzunak izan dira. Justizia iragan da zurituz Mixel Berhokoirigoin. Goresmenak ! Gehexan Pontto

Donibane Lohizunen, bururatua bezala dute aurtengo Kulturaldia, euskal-etxea zuena bere gai na-gusi kondu. Ekitaldi berezi guziak iraganak dira bainan igande arte idekia segitzen du haatik Dukonte-nea egoitzan muntatu erakusketa ederrak. Kaseta huntan ja errana errepika-tzen ahal dugu : badela hor nun zer ikus. Dominique Duplantier artixtaren marrazkiak biziki finak baitira eta molde gaitzean ager-tzen baita hor gure etxeak, Ipa-rraldeko hiru probintzietan, zoin diren bereziak eta denbora berean zoin desberdinak ere...Kulturaldiko keinka aipagarrienetarik izan da Maite Lafourcade erakaslearen hitzaldia, azpimarratzen zuela etxeak zoin toki handia ukana duen - eta daukan oraino hein batean - gure euskal jendartean. Ekitaldi arrakastatsuena «Aurrez-Aurre» dantza ikusgarria. Dantzak berak xoraga-rriak, jauntziak zinez arraroak, artixten jeinua harrigarria. Jende askoren arrangura haatik, denek ez dutela beren gosturat segitu holako besta, Kexiloa gela ez baita hain asurtia, orai den bezala segurik (obra batzu egitekoak dituzte laster), holako ikusgarri batentzat. Lehen lerroan direnek denak ongi ikusten, gibelaxago direnek ez hain untsa eta batzuek arras gaizki... Gela hori tenisgune estali bezala asmatua izana zen, ez beraz holako hitzordu batzuentzat...

15 IDAZLE MINTZO

Arras polliki joan den elgarretaratzea izan da gero etxeaz idatzi liburu eta bertsuez muntatu den hori. Ez bada ere hain jende-keta handia bildu, ti-rahala berrogoi bat la-gun orotarat. Kultural-diari xarmanki johan zitzaion gauza izan da zinez. Herriko etxearen izenean deneri ongi etorri goxoena egin diote Evelyne Renoux andere axudantak.Daniel Landart-ek zi-tuen 21 idazleren lan zati batzu berexiak. Denek etxea aipatzen. Bigarren hautaketa batean 15 ditu atxiki bilkura hortan irakurtuak izaiteko, edo kantatuak bertsuen kasuan. Irakurleak Maite Deliart, Graxi Solorzano eta Pantxoa Etchegoin, kantaria Anje Duhalde. Lauak ere arrunt hortakoak.

Gisa hortan, 15 idazleren lekukotasunak dira bildu eta zabaldu. Denek etxea maite, denek laudatzen, frangok halako trixtura edo bihotzmin zerbaitekin... Hasteko, eta entzule guziek zoin hunkigarria ez dute kausitu, Xalbador zenaren «Sortetxeari» famatua, holako olerki baten aditzea beti atsegingarri-eta! Nork ez ditu gogoan lerro miresgarri hauk: « Munduko leku maiteena, zuri zor dauzut naizena, izana eta izena».Bertsuetan egoiteko, beste gisa batean berdin hunkigarriak Txomin Ezponda-ren batzu, moldatuak urte askoren buruan berriz joan zelarik bere sort-etxearen ikus-terat eta han berean berehala ohartu gaixo etxea arrunt eskutik joana zela! Hunkigarria ere Iratzeder zenaren olerkia, ametsetako etxea duela aipatzen, hauxe aitortzen zuela: «Munduratuz geroztik hirian naiz bizi. Etxetik ez baitugu etxez etxe goazi. Ene etxea hau­

rrean zoin zen ere dut ahantzi». Mattin ere nola etzen mintzatu «auzoko baserri zenari». Eta zoin ateraldi sarkor eta pollitak Jean-Pierre Mendiburu eta Joanes Arrossagaray bezalako batzuenak.Beste lekukotasunen artean, denak ezin aipa, bainan zoin gogotik eta zoin kartsuki ez dira entzun Joseph Camino, Emile Larre, Daniel Landart, Eñaut Etxamendi, Lucien Etxezaharreta, Etienne Salaberry eta beste zonbaitenak!

«IKUSTEN DUZU GOIZEAN»

Artetik erraiteko, jakin dugu Daniel Landart ari dela etxeaz idatzi beste lan batzu ere eskuratu nahiz. Ondotik, beste andana bat bildua ukanen duelarik, denak elgarre-kin liburu gisa ere agertzeko naski. Azkenik, irakurleak eta kantaria azkar txaloturik, han ziren guziek elgarrekin kan-tatu dute «Nere etxea». Aspaldiko kantu guziz herrikoia. Ezagutuagoa dena haatik bere lehen hitzetarik : «Ikusten duzu goizean...». Noiz nahi xaramelatzen den kantua, kasik denek badakitena... Janbattitt Elissamburu-k moldatua 1862-an, Urruñako lore-jokoen karietarat...Hola bururatu da elgarretaratze goxo eta sano hori, hautetsien izenean Gaxuxa Elhorga-k guziak eskertzen zituela.Agian helduden urtean ere Donibane Lohizunek nahiko du eskaini beste Kulturaldi bat karana eta aberatsa. Eta euskarari beti toki gehiago emanez nihundik ahalaz.Euskara gero eta azkarrago sar dadien egun guzietako bizian...

Muslaria

«ETXEA ETA ETXEKOAK»

Graxi Solorzano kantari, bere aldean dituela Maite Deliart eta Pantxoa Etxegoin.

Entzuleen lehen lerroan, herriko etxearen ordezkariak.

Anje Duhalde arizan da bertsu eder batzu kanta eta kanta...

La Habanan, iraganeko eta egungo euskal arrastoak

Jin berriak gira La Habanatik. Kubako euskal historian barna eta uhartean bizi diren eus kaldunekin solas eginez eman ditugu egun batzu, errealitate kubatarraren berri --iragana eta oraia-- ikasten. Hiriburu kubatarrean sortu zen, 1877an, “Asociación Vas-co-Navarra de Beneficencia” delakoa, egun beheititua baina oraino lanean segitzen duen euskal elkartea. Mintzatu gira heiekin. Mintzatu eta solastu gira baita ere --eta hitzaldiñoa eman genuen-- La Habanako El Cerro-n aitzinarazi nahi duten ‘Proyecto Dantzari’ ekimen herrikoiko arduradun eta partaideekin. 1954an Juanito Saizarbitoria Gipuzkoako mutrikuarrak La Habanan zabaldu zuen Centro Vasco jatetxea bisitatu eta hor berean bazkaldu dugu, bakailaoa ‘pil-pil’ gisara hain zuzen, Euskal Herriko ohiko kirol herrikoien --pilota, aizkolariak, estropadak, ahari jokoak...-- margoez tindatu paretek inguraturik. La Habanan, internet medio, lagun egin genuen Josemi Arrugaeta bizkaitarrarekin bildu gira, eta baita ere hiriburuan A thletic futbol taldeko peña sortu berria duen Jose Luis Astigarraga gipuzkoarrarekin. La Ha-banako kanposaindu handian dagoen ‘Euskaldunen Hobia’ ere ezagutu dugu, eta sartu gira jai-alaiaren urrezko urteetan ‘Palacio de los gritos’ (Oihuen Jauregia) izena hartu zuen munduko xistera kantxarik entzutetsuenean. Euskadi-Kuba elkarteko kooperazio lanetan ari den jendea bisitatu dugu, baita ere La Habana Zaharrean euskaldunak lankide sortu zen ‘Gabriel Aresti’ euskal poetaren izena daraman aroztegi-eskola. Mojito-z busti dugu zintzurra, Arechavala euskaldunak XIX. mende ondarrean sortu ‘Havana Club’ ronez egin mojitoez, bistan da. Esklabutzak aberastu euskaldunen istorioak ere aipatu dizkigute. Begoñako Andre Dena Mariaren aldarea ere, ‘Jaungoikoa eta Foruak, Euskal Herria’ euskarazko hitzez ikusi dugu Ha-bana Zaharreko San Frantzisko elizan. Bidaia osoan, Xabier Leteren Habanera kantua izan dugu bidelagun. Lauburuak ere atxeman ditugu etxe zahar batzuetan zizelkaturik. Eta euskal merkatarien etxe zirenetan istorio zaharrak berritu ditugu. La Habanako iloba tipia ere ezagutu dugu --Ainara--, iragan urrian sortua, Kuban bizi den Iñaki gure kusiaren eta Yamila bere emazte kubatarraren alaba dena. Joseba Etxarri

Hitzaldia ‘Euskaldunak eta Euskal Diaspora’, El Cerroko Kultura Etxean ­ Arg. EuskalKultura.com