herria 3025

9
2009ko Urriaren 1ekoa ISSN 0767-7643 1 er octobre 2009 - 1,10 E - N° 3025 ULYSSE Munduko herrialde puxantenen goibil- tzarra, G20 delakoarena, iragan da joan den astean Pittsburgh-en, Pennsylva- nian. Munduak jasaiten ari duen krisiari aterabide sano batzu aurkitu nahi zituen goibiltzar horrek. Urrats baikor batzu eman omen dira, diotenaz. Gure idu- riko, haatik, funtsezko aitzinamenduen mentura guti. Herrialde eta populu xu- meenak aisexko baztertuak dira, beren ber utziak. Krisia bortizki jasaiten ari dutenek, hala nola behi esne ekoizleek, ez dezakete beren gain baizik konda, hobetze baten bidean, gostaia gosta borrokatuz. Eta hain zuzen hamabost egunez borroka gogorra ereman dute laborariek esne greba horrekin. Behiak deitzi eta bil- dutako urre zuri hori kasik osoki ongarri metara bota, artetik pinta batzu jendeeri banaturik. Zer sabeleko mina ! Eta min horren gainera, frantses sindikatu han- dienak, Fnsea-k, mugimendu hori ez batere sustengatzen, behi esne prezio arrunt eskasa negoziaturik. Laborarien- tzat traizio edo saldukeria hutsa. Greba egun horietan, Ulysse-k bere bu- rua agertu du. Denek ezagutzen dugu greziar mitologiako Ulysse heroi fama- tua, etsaiak garaitzen zituena azeri za- har baten gisa. Ziklope erraldoiak zer- bait badaki, zaukan begi bakarra zilatu baitzion ! Hemen aipagai dugun Ulysse hori beste bat dugu haatik, Senpereko behi bretoin esnedun bat. Bruno Le Maire Frantziako Laborantza ministroak Senperen daukan bigarren egoitzara bi- sita bat egin du, ministroari galdegiten ziola : “Zergatik hainbertze mespretxu errapean dutan altxor paregabe horren- tzat ?” Behi esne ekoizleek mementoko utzi dute beren greba, Europako laborantza ministroek Mariann Fisher Boel europear laborantza komisario danimarkarrarekin urriaren 5ean beharra duten biltzarrean erabaki onak hartuko dituztelako espe- rantzan. “Ahulenek utz dezatela beren lekua !” du errana bihotz gabeko ko- misario horrek, “dirua eskainiko diegu etxaldea uzten duteneri”. Laborari be- hartsuenak bizitzen laguntzeko partez, hiltzen lagundu nahi ditu. Zer munstroa ! Ulysse-k gu denen sustenguarekin jakin beza mota berriko zikloperi begia zila- tzen ! P.J. Zapetak baizik ez dezala jakin galtzerdia xilo duzula (Antilletako erran zaharra) ZERNAHI ALDAKETA Holako liburu batentzat, gaia bazen au- sarki Senperen. Idazleak berak erran duena, “Senpere herrian bada beste- naz ere herri bat baino gehiago, hor baitira alabainan Ibarrun eta Amotze, bai eta aintziraren inguruko auzoalde hori...”. Eremuak zabal dituen herri hortan, denetan bezala, urteak jin eta urteak joan, izan da segurki aldaketa ainitz. Franck Dolosor-ek diona, “ Sen- pere arrunt aldatu da bizi-moduetan, laneko moldeetan eta jendeen arteko harremanen mailan”. Egia erran, liburua ez da egina izan iraganaren goraipatzea gatik bainan aitzinekoen bizia nolakoa zen oroitarazteko edo(eta) ezagutaraz- teko. Euskara herrikoi batean idatzia eta argazki ainitzekin. Etxez etxe ibiliz bildu argitasunez brokatua, horrek berak ez baitu guti balio! NOLA BIZI ZIREN Luzaz eta luzaz senpertar gehienak labo- rantxatik bizi izan direla, karrika handian zirenak ere, horra orobat ainitzek ahan- tzia duten gauza bat eta bizkitartean egia! Jendea nola bizi zen ez oraino hain as- paldi, lekukotasunak hor dira argi eta garbi. Hala nola erraiten den zerriak emaiten zuela urte guziko jakia. Eta mahastiak bazirela nunahi, arnoa beraz ausarki... Medikurat ahal bezen bakan joaiten zen jendea, erremedio asko, zintzurreko min ala zernahirentzat, etxen berean muntatzen ziren, landaretarik berdin... Aipagai ere, nola ez, kontra- banda, hobeki erraiteko “gaueko lana”, bi sosen irabazteko menturan egiten zena... Berdin aipagai Espainiako gerla izigarri hura eta mugaz hunaindiko he- rrietan ere ukan zituen ondorioak... Gisa berean, 40-eko gerla eta Aljeriakoa... Sail alegerago batean, lehengo bestak, lehengo kantu eta bertsuak, lehengo pilotariak... Toki ederra eginez bestal- de eskoletako oroitzapeneri, senpertar guziek biziki hunkigarriak kausituko di- tuzten argazki eder batzuekin... Eta hau ere zendako ez dugu erran be- har, liburuan sartu direla Panpili eta Larreko senpertar bertsulariek HERRIA- ri eskaini bertsuak, astekari hunek bete zituelarik bere 25 urteak... FRANCK DOLOSOR-EN LAN EDERRA Liburuaren aurkezpenean, herriko etxean, Peio Etcheverry-Aintchart, Franck Dolosor eta Dominique Idiart. Joanden astean, Kostaldeko Berri sailean erraiten ginuen hiru ehun lagunez goiti bildu zirela Ziburun, Recollets delakoen kaperan, entzuteko Guy Lalanne historialari ezagutuaren hitzaldi bat, aipatzen zuela bizpahiru egun lehenago ateratu liburu aberats bat. Liburu hortan kondatua da nolako giroa zen Donibane Lohizunen, Ziburun, Urruñan eta Azkainen, lehenik Espainiako gerla denboran eta gero 40-eko hura jin zelarik... Zernahi xehetasun, zernahi lekukotasun, zernahi argazki, hotarik frango orai arte nihun ez agertuak... Ez ha harritzeko hitzaldi horrek arrakasta gaitza ukan baitu eta gisa berean pentsatzen dugu ainitzek nahiko dutela eskuratu liburua ere... Aitzin-solasa zor diogu Jose Mari Muñoa luzaz euskal gobernuan Iparraldearekilako harremanetaz arduratu den gizon argiari, bera haurrean eta gaztean Donibane Lohizunen egona, eskolan ere hor ibilia, familia iheska mugaz hunaindirat etorria zen urte heietan... Ez gira xehetasunetan gehiago sartuko. Erranen bakarrik biziki liburu ederra dela, nornahiri oparitzeko ere guziz asurtia. Donibaneko alde hortan nola ziren 40-eko urte heietan, nola hartu zuten iheslari ainitzen bestaldetik jitea, handik berehala alemanak nola jin ziren eta nola ibili, jendea nola bizi zen denak eskas ziren keinka ilun hartan, nolako egoera zen, gizon frango Alemanian presuner, beste batzu iheska, ez Alemaniarat joan nahi, batzu ihardokitzaile suhar edo mugaz haindirat jende pasarazle, beren biziaren irriskuan berdin... Azkenean aleman soldadoak nola joan ziren bai eta lekukotasun batzu De Gaulle jeneralak berak handizki laudatu zuen Gernika gudarosteaz... GERLA DENBORAKO URTE HITSAK DONIBANE LOHIZUNEKO ALDEAN Liburuaren aurkezpenean, Guy Lalanne eta Jose Mari Muñoa. Liburu eder balios bat plazaratu dauku Elkar argitaletxeak: “ Senperetik Sen- pererat. Begirada bat XX.mendeari”. 156 orrialde dauzkan obra guziz herrikoia. Idazlea, Franck Dolosor berriketari gaztea, bera ere senpertarra, Haltza ezarri duena bere izenaren aldean, hori omen baitzen bere aitatxiren aitak zuen izengoitia... Tituluak berak aski garbi erraiten du gaia zertaz den. Senpereko ixtorio xahar batzu, aski polliki bilduak, laguntzaile askori esker eta bereziki 18 lagunen lekukotasun argiekin. Lekuko horiek kasik denak berak ere Senperen sortuak, hala nola Jean Ithourria gure berriketaria eta Larreko bertsularia, hiru haatik nafartarrak, nahiz horietarik batto motaz Senperekoa, eta beste bat, Jakes Casaubon, Oztibarre aldekoa sortzez bainan luzaz Senperen egona eta sen- pertar batekin esposatua... Liburu gaitza, herriko etxea ere laguntzaile muntatua, Dominique Idiart axudantak azpimarratu duen bezala. Peio Etcheverry-Aintchart- en gostuko, ainitz herritan on litake gisa hortako lan zerbait egiten balitz, holako lanak altxor bat paregabea izaiten baitira ondotik heldu direnentzat ere...

Upload: 8probintziak

Post on 28-Mar-2016

282 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Herria 3025

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3025

2009ko Urriaren 1ekoa ISSN 0767-76431er octobre 2009 - 1,10 E - N° 3025

ULYSSEMunduko herrialde puxantenen goibil-tzarra, G20 delakoarena, iragan da joan den astean Pittsburgh-en, Pennsylva-nian. Munduak jasaiten ari duen krisiari aterabide sano batzu aurkitu nahi zituen goibiltzar horrek. Urrats baikor batzu eman omen dira, diotenaz. Gure idu-riko, haatik, funtsezko aitzinamenduen mentura guti. Herrialde eta populu xu-meenak aisexko baztertuak dira, beren ber utziak.

Krisia bortizki jasaiten ari dutenek, hala nola behi esne ekoizleek, ez dezakete beren gain baizik konda, hobetze baten bidean, gostaia gosta borrokatuz. Eta hain zuzen hamabost egunez borroka gogorra ereman dute laborariek esne greba horrekin. Behiak deitzi eta bil-dutako urre zuri hori kasik osoki ongarri metara bota, artetik pinta batzu jendeeri banaturik. Zer sabeleko mina ! Eta min horren gainera, frantses sindikatu han-dienak, Fnsea-k, mugimendu hori ez batere sustengatzen, behi esne prezio a rrunt eskasa negoziaturik. Laborarien-tzat traizio edo saldukeria hutsa.

Greba egun horietan, Ulysse-k bere bu-rua agertu du. Denek ezagutzen dugu greziar mitologiako Ulysse heroi fama-tua, etsaiak garaitzen zituena azeri za-har baten gisa. Ziklope erraldoiak zer-bait badaki, zaukan begi bakarra zilatu baitzion ! Hemen aipagai dugun Ulysse hori beste bat dugu haatik, Senpereko behi bretoin esnedun bat. Bruno Le Maire Frantziako Laborantza ministroak Senperen daukan bigarren egoitzara bi-sita bat egin du, ministroari galdegiten ziola : “Zergatik hainbertze mespretxu errapean dutan altxor paregabe horren-tzat ?”

Behi esne ekoizleek mementoko utzi dute beren greba, Europako laborantza ministroek Mariann Fisher Boel europear laborantza komisario danimarkarrarekin urriaren 5ean beharra duten biltzarrean erabaki onak hartuko dituztelako espe-rantzan. “Ahulenek utz dezatela beren lekua !” du errana bihotz gabeko ko-misario horrek, “dirua eskainiko diegu etxaldea uzten duteneri”. Laborari be-hartsuenak bizitzen laguntzeko partez, hiltzen lagundu nahi ditu. Zer munstroa ! Ulysse-k gu denen sustenguarekin jakin beza mota berriko zikloperi begia zila-tzen !

P.J.

Zapetak baizik ez dezala jakin galtzerdia

xilo duzula(Antilletako erran zaharra)

ZERNAHI ALDAKETA

Holako liburu batentzat, gaia bazen au-sarki Senperen. Idazleak berak erran duena, “Senpere herrian bada beste-naz ere herri bat baino gehiago, hor baitira alabainan Ibarrun eta Amotze, bai eta aintziraren inguruko auzoalde hori...”. E remuak zabal dituen herri hortan, denetan bezala, urteak jin eta urteak joan, izan da segurki aldaketa ainitz. Franck Dolosor-ek diona, “ Sen-pere arrunt aldatu da bizi-moduetan, laneko moldeetan eta jendeen arteko harremanen mailan”. Egia erran, liburua ez da egina izan iraganaren goraipatzea gatik bainan aitzinekoen bizia nolakoa zen oroitarazteko edo(eta) ezagutaraz-teko. Euskara herrikoi batean idatzia eta

argazki ainitzekin. Etxez etxe ibiliz bildu argitasunez brokatua, horrek berak ez baitu guti balio!

NOLA BIZI ZIREN

Luzaz eta luzaz senpertar gehienak labo-rantxatik bizi izan direla, karrika handian zirenak ere, horra orobat ainitzek ahan-tzia duten gauza bat eta bizkitartean egia!Jendea nola bizi zen ez oraino hain as-paldi, lekukotasunak hor dira argi eta garbi. Hala nola erraiten den ze rriak emaiten zuela urte guziko jakia. Eta mahastiak bazirela nunahi, arnoa beraz ausarki... Medikurat ahal bezen bakan joaiten zen jendea, erremedio asko, zintzurreko min ala zernahirentzat, etxen

berean muntatzen ziren, landaretarik berdin... Aipagai ere, nola ez, kontra-banda, hobeki erraiteko “gaueko lana”, bi sosen irabazteko menturan egiten zena... Berdin aipagai Espainiako gerla izigarri hura eta mugaz hunaindiko he-rrietan ere ukan zituen ondorioak... Gisa berean, 40-eko gerla eta Aljeriakoa... Sail alegerago batean, lehengo bestak, lehengo kantu eta bertsuak, lehengo pilotariak... Toki ederra eginez bestal-de eskoletako oroitzapeneri, senpertar guziek biziki hunkigarriak kausituko di-tuzten argazki eder batzuekin...Eta hau ere zendako ez dugu erran be-har, liburuan sartu direla Panpili eta Larreko senpertar bertsulariek HERRIA-ri eskaini bertsuak, astekari hunek bete zituelarik bere 25 urteak...

FRANCK DOLOSOR-EN LAN EDERRA

Liburuaren aurkezpenean, herriko etxean, Peio Etcheverry-Aintchart,Franck Dolosor eta Dominique Idiart.

Joanden astean, Kostaldeko Berri sailean erraiten ginuen hiru ehun lagunez goiti bildu zirela Ziburun, Recollets delakoen kaperan, entzuteko Guy Lalanne historialari ezagutuaren hitzaldi bat, aipatzen zuela bizpahiru egun lehenago ateratu liburu aberats bat. Liburu hortan kondatua da nolako giroa zen Donibane Lohizunen, Ziburun, Urruñan eta Azkainen, lehenik Espainiako gerla denboran eta gero 40-eko hura jin zelarik... Zernahi xehetasun, zernahi lekukotasun, zernahi argazki, hotarik frango orai arte nihun ez agertuak... Ez ha harritzeko hitzaldi horrek arrakasta gaitza ukan baitu eta gisa berean pentsatzen dugu ainitzek nahiko dutela eskuratu liburua ere... Aitzin-solasa zor diogu Jose Mari Muñoa luzaz euskal gobernuan Iparraldearekilako harremanetaz arduratu den gizon argiari, bera haurrean eta gaztean Donibane Lohizunen egona, eskolan ere hor ibilia, familia iheska mugaz hunaindirat etorria zen urte heietan...Ez gira xehetasunetan gehiago sartuko. Erranen bakarrik biziki liburu ederra dela, nornahiri oparitzeko ere guziz asurtia. Donibaneko alde hortan nola ziren 40-eko urte heietan, nola hartu zuten iheslari ainitzen bestaldetik jitea, handik berehala alemanak nola jin ziren eta nola ibili, jendea nola bizi zen denak eskas ziren keinka ilun hartan, nolako egoera zen, gizon frango Alemanian presuner, beste batzu iheska, ez Alemaniarat joan nahi, batzu ihardokitzaile suhar edo mugaz haindirat jende pasarazle, beren biziaren irriskuan berdin... Azkenean aleman soldadoak nola joan ziren bai eta lekukotasun batzu De Gaulle jeneralak berak handizki laudatu zuen Gernika gudarosteaz...

GERLA DENBORAKO URTE HITSAKDONIBANE LOHIZUNEKO ALDEAN

Liburuaren aurkezpenean, Guy Lalanne eta Jose Mari Muñoa.

Liburu eder balios bat plazaratu dauku Elkar argitaletxeak: “ Senperetik Sen-pererat. Begirada bat XX.mendeari”. 156 o rrialde dauzkan obra guziz herrikoia. Idazlea, Franck Dolosor berriketari gaztea, bera ere senpertarra, Haltza ezarri duena bere izenaren aldean, hori omen baitzen bere aitatxiren aitak zuen izengoitia... Tituluak berak aski garbi e rraiten du gaia zertaz den. Senpereko ixtorio xahar batzu, aski polliki bilduak, laguntzaile askori esker eta bereziki 18 lagunen lekukotasun argiekin. Lekuko horiek kasik denak berak ere Senperen sortuak, hala nola Jean Ithourria gure berriketaria eta Larreko bertsularia, hiru haatik nafartarrak, nahiz horietarik batto motaz Senperekoa, eta beste bat, Jakes Casaubon, Oztibarre aldekoa sortzez bainan luzaz Senperen egona eta sen-pertar batekin esposatua... Liburu gaitza, herriko etxea ere laguntzaile muntatua, Dominique Idiart axudantak azpimarratu duen bezala. Peio Etcheverry-Aintchart-en gostuko, ainitz herritan on litake gisa hortako lan zerbait egiten balitz, holako lanak altxor bat paregabea izaiten baitira ondotik heldu direnentzat ere...

Page 2: Herria 3025

• UNESCO da bere kontseilunagusiko 58 partaideekin mundukonazione elkartuen (ONU) Hezkuntza, Ja-kintza eta Kulturaren arduradunen Batasuna.Kontseilu horren buruzagi berria zuten hau-tatzen egun hautan. Bosgarren itzulian dabakarrik bururatu hautatze hori. Hastean FarukHosni egiptoarrak zuen gaina baina baztertuaizan da, juduen alderako herra zerbait bazue-lakotz erakutsia. Andere batek du eremanazkenean kargu hori, Irina Bokova Bulgariakoama familiako bat, bi haurren ama, 57 urte.• Mexikan zinezko gerla bat deitzen dute dro-garen trafikua sortzen duen guduka. Amerikaraburuz dira kokaina eta holakoen saltzaleakelgar-aitzinka eta elgarri oldartuz ari Sonorakoeta Chihuahuako inguruetan. Joanden asteanberean 22 hil badira izanak horgo mugetan.Ciudad Juarezen berriz, Texaseko mugetan1700 hil ere badira izanak orotara eta 8500 sol-dado badira hor, mexikarrak, zaintzale, etagehiago ere orotakoak kondatuz.• Xinak funtsez hartu du Pekinen zerrien gripadeitzen zen H1N1 delako sukar haren kontrakoartamena. Xertoak egitekoak dituzte nahi dute-nen guzieri eta ba omen dira 65 miliun bolun-tario ateratuak, erran nahi baita hango jendetzaguziaren % 5. Lehena da munduanXina, holako neurri garratzak hartudituena.• Afrikako Adarra deitzen deneskualde haundian gosea sortua duidorteak eta hori du seinalatzen FAOdeitu Nazioneen janari eskasazarduratzen den batasunak. Badirahor nunbait hogei miliun jende kan-potikako janari laguntzaren mentu-ran direnak bizitzeko. Idortearekinalimaleak gosez eihartuak etahiltzen ere, eta badituzte hiru miliuneta erdiz goiti hilen direnak janarianunbaitik heldu ez bazaie.• Amerika Hondurasko ManuelZelaia presidenta arrastatu zuten etaherritik kasatu militarrek joandenekainaren 28an Costa Ricarat. Bainageroztik hor dabila herri batetikbestera Zelaia berriz herrirasartzekotan, baitu alabaina berealdekorik ere, Obama presidentabarne. Aldiz haatik, Hondurasenberean ere denetarik badu, alde etakontrako. Aldekoek eginik izan zuten mani-festaldi haundi bat ere bainan nork daki norateginen duen ondarrean hango haizeak ?• Yemen Iguzkialde hurbileko hortan ere ez dagauza onik herriko armadaren eta xihitenartean. 140 jazarle xihita hil dituela dio herrihortako armadak erranez egundaino izandituzten bortitzenetarik izan dituztela azkengudukak joanden abuztuaren hamekazgeroztik. ONU batasunak dio badirela hortik150.000 jende segurik ihesi joanak gerlakogudukaldietarik. Hauk kanpotik laguntzen

dituztenak akusatzen ditu Yemengogobernuak.

• Alemania berexi zuen komunistendenboran Berlin kapitaleko murru ahalgegarri

harek eta orok badakite zer atsegina izan zenpareta heien desegitea, orai duela hogei urte.Baina orai, denboraren buruan, ez dira bazter-rak lore batera. Iguzkialdeko Alemania izan zenhartan badira herriak 140.000 bizitzaletarik99.000-tara jautsi direnak, ikatz-mina edomehategiak hetsiak, aldiz futbolzelai berri batzubai. Jendeak aldiz frango berexiak elgarrenartean, batzu gorri-gorri bilakatuak eta besteakprotestant suhar. Eta denetan ezagutua denkrisia hau bestalde.• Errusiak eta Amerikak goxoago emaitendute ONU-ren biltzarre eta G20 batasuneratzehuntan. Mosku loriatua, iduriz, Barack Obamakbere mizilen larderia baztertu baitu, geroagokotratu batzu izan ditazkeelakoan, bai-eta ere ha-laber Moskuko bi buruzagien (Putin etaMedvedev) arteko leguntasun batzu barne.• Alemanian bozak zituzten igande huntan etaez batere fidatzekoak aitzinetik Angela Merkelanderearendako. Hunen CSU partiduak, halada, zenbait galtze ukan du baina sozialistakdira galtzale haundi atera ororen buru. Guido

Westerwille liberalen presidenta irabazle etahauekin gobernatzen ahalko du Merkelek bestebozaldiak artean.• Portugalen ere bozak ziren eta JoseSocrates lehen ministro sozialista da berrizirabazle eskuinerdikoeri irabazirik ehunekobospaseiez bederen.• Aita Saindua Praga Txekian izan da Europaerdi hortako bisitan. Komunisgoak urte aldebatez manatu duen lur horietan deitu du jendeaez dezaten nahas politika eta ebanjelioa.

HOR DA ...Ez da biziki ikusten eta ez da biziki aditzen,bainan beti hor da François Fillon gobernubu-rua! Beti presidentaren itzalean segur, bainanbeti hor nunbaitik... Egun hotan, berak agertuditu larri-larria bederen helduden urteko au-rrekonduak, edo xuxenago erraiteko aurrekon-du horientzat gobernuak eginen dituen pro-posamenak... Egun hotan orraztatuko direnak,xehekiago agertzeko ondoko aste horietan...Ez da espantukaria gure gobernuburua! Askierran du krisia delako mamu itsusi hura aitzinahor dagoela, polliki eztitua iduri badu ere! Berazbiziki kasu eginez ari behar dela. Xahutzeakttipituz nihundik ahalaz, diru-sartzeak ez omendirelakotz emendatuko. Segurtatu du ere zer-gak ez direla goratuko, nahiz sail hortan aldake-ta batzu izanen diren, karbono-zergadelakoaren gatik besteak beste. Oro har oraiarte baino ausiki handiagorik gabe, alde batetikgehiago hartuz bainan gutiago bestetik... Jokohortan haatik, ez dira denak irabazle izaitenahalko! Norbait izanen bide da galtzale... Hau ere garbiki erran du Fillon-ek: Frantziarenzorra aitzina emendatuko dela, jadanik ere han-dia dena, eta handiegia ere preseski. Bainanondoko urtetan, krisia urruntzearekin, beharden guzia eginen omen da ziloaren azkarki tti-pitzeko... Goazen bada mentura hortan! Bibagu eta eiherako asto beltxa!

HOBENDUN!Bainan zer gertatu zaio bestenaz NicolasSarkozy presidentari hola mintzatzeko?Ameriketako aireak kalte egin ote? Ezen harri-garri da zinez zer erran duen joanden egunean,New-York hiritik mintzo zen batez, Clearstreamauzi nahasi horren gainetik... Bi jujek auzipera-tuak zituztela hobendunak eta behar direlaberaz zigortu... Bixtan da, auziperatu horiek ez

dira ixilik egoki, bereziki Dominique de Villepingobernuburu ohia, hasarre gorrian jarria, askigora oroitaraziz nehor ez dela hobendun eka-rria izaiten ahal ez deno preseski kondenatuaizana... Gobernuan eta hor gaindi, ahal bezala ari dirapresidentaren solasak nolazpait estali etalegundu beharrez... Ez duela nehor izendatugisa guziz... Hau ere erran da, zerbait erranbehar-eta, hobendun hitz hori ahotik eskapatubezala zaiola Nicolas Sarkozy-ri, nornahiri ger-tatzen ahal dela holako bat... Ba, bainan ba otepresidentari, beti untsa kasu eginez mintzatubehar den presidentari? Legen berri untsadakien presidentari, gainerat bera ofiziozabokat izana den bati? Hori ez dea handixkoa?

ZONBAT ZERRENDA?Ezagun da lurralde-bozak hurbiltzen ari direla,bada zernahi apailu eskuin eta ezker.Nor norekin joanen den bozketa, hortaz badiraeztabada pizkorrak...Ezkerraldean, sozialixtak beti hitz beretandaude. Nahi lukete lauzkan jarri, eta lehenbozaldian berean, “berde” eta holakobatzuekin. Bainan “berdeak” ez batere bero!Uste dute sozialixtetarik berex apailatuz batereez direla gaizkiago helduko. Beste ezkertiarbatzuekin eskuz-esku plantatuz, abertzalebatzu ere partzuer orobat, Europa-mailekobozetan bezala...Eskuinaldean, Jean Lassalle biarnes deputatu-ak erakusterat eman du MODEM delakoarenzerrendaburu izaiten ahal litakeela Akitanian.Alderdi horrek erro azkarrak badituela gureeskualde hotan eta berez-bere behar duelajokatu, indartsu dagoela erakusteko preseski...Bainan deus ez omen da trenkaturik oraino... Zonbat hautagai lixta denen buru? Gutienezzazpi edo zortzi, oraiko itxuren araberasegurik...

J-B D

2

Danobat enpresak : 63 milioi euroko kontratuaDanobat enpresak 63 miloi euroko lan kontratua eskuratu du Errusiatik,trenentzat ardatz muntatuak ekoizteko. Bergaran kokatzen den enpresak65 langile ditu gaur bainan hiru urte barne 200 langiletara pasa liteke,hamar eskarietarik zazpi gibelatuak izan baitira finantzamendu eskasez.Danobatek 12 milioi euroko inbertsioa egin du, puntako teknologia bere-ganatzeko, lan prozesua erabat mekanizatuz, munduko liderra izan nahi-an. Bergaran eraikitako plantak 55.000 ale ekoiztuko ditu urtean, lau mi-nutetarik bat. Trenbideentzat egiten badu lan – etorkizuna duen alorrean -aeronautikarentzat ere lan egiteko asmoa dute, hala nola Iberiarentzat 5miloi euroko lan kontratua eskuratu dute. Halaber energia eolikoari ereinteresatzeko proiektua badute, erroten palak ekoizteko.

“City of Life and Death” filma garaile DonostianLu chuan zuzendari txinatarraren “City of Life and Death” filmarentzat izan da Donostiako 57. Zinemaldiko Urrezko Maskorra.

Zine mundua Egunkariaren aldeDonostiako zine festibala kari, aktore eta zinegileek elkarretaratzea egindute Egunkaria-ren alde. Azaroan hasiko da epaiketa Espainiako AuzitegiNazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi,Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta. 12 eta 14 urtearteko preso zigorrak eskatuak dira haientzat, ETAko kide izaitea gatik.Estatuko prokuradoreak ala auzipetuen defentsak auziaren artxibatzeaeskatua zuten. 2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo EspainiakoAuzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, polizak Egunkaria euskarazkoegunkariaren egoitza hetsi eta hamar lagun atxilotu zituen. Uriak, Olea-gak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jasozituztela salatu zuten epailearen aitzinean. Seiek egin salaketak artxiba-tuak izan ziren.

Berasategiren jatetxea ShanghainMartin Berasategi sukaldari ezagunak jatetxea ireki du Txinako Shanghaihirian. Atzerrian irekitzen duen lehena. Euskal Herriko kozina jastatukobadute beraz txinatarrek, Asiako janariak moldatu beharko dituzte kozi-nan : barazki, haragi eta arrain mota berriak erabiliko dituzte. HalaberJaponiako ostrak, idia, arkume australiarra eta xerrikume txinatarra.

Nafarroako gobernua krisian ?Miguel Sanz (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakariak gobernutikbota ditu CDN-ko bi ordezkariak. Sanzek abisua emana zion CDNeri :Noain, Beriain, Galar eta Aranguren Iruñerriko herriak euskararen eremumixtoan sartzearen kontra ez bazuen egiten, gobernutik botako zituela.CDNk ez du jarrera aldatu, eta Sanzek exekutibotik bidali ditu bazkideakez dutelakoan bete ituna. CDNk bi kontseilari zituen gobernuan : JoseCarlos Esparza (Etxebizitza eta Lurralde Antolaketa) eta Carlos PerezNievas (Hezkuntza). UPNk, berriz, 11 zeuzkan orain arte. 2003geroztikegon dira UPN eta CDN Nafarroako Gobernuan. Azkeneko hauteskun-deak 2007ko maiatzean izan ziren.Nafarroako Parlamentuak, Noain, Beriain, Galar eta Aranguren hiriakeuskararen eremu mixtora sartzearen alde bozkatu zuen. Nafarroa Bai(12 parlamentari), PSN (12) eta IU-NEB (2) alde agertu dira, UPN (22)kontra eta CDN (2) abstenitu egin da. UPNi ez zaio gustatu bere gobernukideak huts egitea.Herri horiek eremu mixtoan sartzeari esker, ikasleek D ereduan hotseuskarari lehentasuna emaiten dion sailean ikasi ahal izanen dute eskolapublikoan. Halaber seinaletika eta adminiztrazioan ere euskara erabiliaizan laiteke.Nafarroako Euskararen Legean, 1986ean bozkatuan, hiru eremu daude : euskalduna, mixtoa eta ez-euskalduna.

“Pertur” auziaAuzitegiaren aitzinera ekarriko dute urriaren 22an, Francisco Mujika Gar-mendia, Pakito, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur-en desagerpenariburuz deklaratzeko. 1976an desagertu zen Pertur, ETA politiko militarrekoburuzagia. Hura bizirik ikusi zuen azkeneko aldian Pakito [Francisco Muji-ka Garmendia] eta Apala-rekin [Miguel Angel Apalategi] auto berean ikusizituela deklaratu zuen lekuko batek. Jazko azaroaz geroz, Perturenkasua berraztertzen ari du Andreu epaileak. Maiatzean Italian izan zen,italiar neofaxista batzuei deklarazioa hartzen.

ETAren agiria : ezadostasunak agerian ?Gudari eguna kari, 24 oren barne, ETAren bi agiri argitaratu dira. LehenaBerria egunkarian, zuzenketa baten bidez erredakzioak gezurtatu duena.Bigarrena, Gara egunkarian argitaratu dena, gezurtatua izan gabe.Agiri hoien bidez ETAk dio, duela zenbait ilabete erakundeak ireki barneeztabada bururatua dela. Borroka armatuarekin segitzea baieztatzen duagirian, atera bide politikoa bilatzen duela berretsiz. Aditu zenbaitenarabera, bi agiri hoien agertzeak, argitarat ezartzen du erakunde armatu-aren barnean diren ezadostasunak, lehen aldia baita horrelakoa ger-tatzen dela. El Pais, Espainiar egunkariaren arabera, azken su etena etaespainiar estatuarekin ireki negoziazioneak kritikatzen ditu gaurko zuzen-daritzak. Jarduera militarra ahulegia erakutsi duelako ETAk negoziazionedenboran besteak beste.Aditu hoiek uste dute, Txeroki-ren linea militar gogorrak irabazi duela etaez Otegi eta Josu Ternerarenak. Bi agirien arteko diferentziak erakustenluzke ezadostasunak : bigarrenak gogor kritikatzen du PNV-EAJren inde-pendentziaren aldeko epeltasuna, eta ez du aipatzen, larrazkeneko hitze-mana izan zen iniziatiba politikorik. Adituek diotenaz beti, ETAk garbi utzidu ezker abertzalea bere menpekotasunean daukala.

Angela Merkel eta Guido Westerwelle, eskuinaldeko bi alderdiburuak, elgarrekin orai, untsalaz lau urterentzat…

Alerdi EgunaForondanIrai leko azkenegunean izaiten daAlderdi Eguna, alderdijeltzalearen elga-rretaratze handia.Aurten ere ArabakoForondan egin da etamundu bat bildu da.Diotenaz ehun batmila jende. Irakurtuda Juan Jose Iba-rretxe lehendakariohiak Ameriketatikigorri mezua da etatxalotu Iñigo Urkullua l d e r d i b u r u a r e nhitzaldia. Iñigo Urkullu mintzo, abertzaleak deituz denek bat egiterat…

Page 3: Herria 3025

“AURREZ-AURRE” DANTZAIKUSGARRIAHendaian, larunbat huntan, aratseko 8-ak eta erdietan,Variétés gelan, Maritzulikonpainiak, Claude Iruretagoyenazuzendari, eskainiko du dantza ikusgarribat arraroa, “Aurrez-Aurre”. Belaunaldi

desberdinetako dantzariak elgartuz, horibera aski azpimarragarri baita.Sorkuntza da bainan oinarritzen denagure ihauterietako ohidura batzuetan,ikusiz ere dantza horietarik batzukbadutela aurre-baroko garaian Italiatikhedatu zirenen eite handia...

VIANA DO CASTELO-TIK HENDAIARATHendaia parekatuada Viana do Caste-lo portuges herria-rekin. Badu ja hama-bost urte lehen urra-tsak egin zirela,hendaitar multxo batharat joanik etahango hautetsiekinmintzaturik. Geroztik,harreman jarraikiakbadira bi herrienartean. Urte aldizka, sail berezi bat akulatua ereda batean Vianan eta bestean Hendaian.Aurten Hendaiaren aldi eta urri huntanpreseski. Parekatzearen lekuko, urriaren11-tik 24-erat argazki erakusketa bat egi-nen da merkatu zaharrean. Bi herrietakoargazkilariek egin argazkiekin bixtandena. Geroxago, urriak 21 eta 24, bimerkatu izanen dira zointan salgai kausi-

tuko baitira Portugaleko gauza on askoeta asko, jateko ala edateko. Bestaldeoraino, kontzertu bat eta hitzaldi batzu.

EUSKARA POXI BAT, OTOI!Donibane Lohizunen, hautetsiabertzalek berriz ere galdetudute euskara balia dadin herrikokontseiluaren biltzarretan,denetan on dela hein batelebitasun. Legez-lege eus-karaz mintza ditake kontseilukobilkuretan. Norbait mintzatu be-har denean, zendako ez berazgutienez sar-hitza bederen eu-skaraz? Auzapezak dio horihola eginez bilkurak aise luzea-go litazkeela, jadanik aski luzejohan direlarik. Eta bilkurakusuxago egiten balire? Denaden, galdea berriz egina,ageriko azkenean zer ardietsikoden...

LEHERGAILU BAT ZIBURUNIragan asteburu hortan, gauak gau,igande goizalderat, lehergailu batzartarazi dute Ziburun, “Crédit Mutuel”bankoaren aitzinean. Ez da makur han-dirik izan, bakarrik atea funditua. Su-hiltzaleak laster jin dira, bestenaz erekasik han berean baitziren jadanik, zikin-untzi batzu sutan zirela norbaitek deitu-ak. Ziburuko auzapezak azkar salatu duegintza hori, han berean segurik nehorkez duena bere gain hartu...

MUNDU BAT ERLAITZ-BIDEANJaz ikaragarriko arrakasta ukan zuelaErlaitz-Bideko bestak, Zokoatik hasteAbbadiako jauregiraino, aurten orainogehiago! Larri-larria egina izan den kon-daketa baten arabera, 32.000 jende hur-bildu dira besta hortarat. Aroa alde, girohauta, izan da mugimendu gaitza! Egiaerran, kontseilu jeneral edo orokorrak,antolatzaile bezala, egina ere zuen gisahartako “erreklama” nasaia. Bainanbakarrik bere gostuko hedabide zon-baitetan, Herria eta euskal-prentsaahantziz edo baztertuz. Untsalaz, kon-tseilu orokorra bezalako erakunde pu-bliko batek ez luke alta holakoberexkuntzarik egin behar!

3

Dantza sail bat arina bezen airosa...

Viana herriko armarria

HENDAIAAbbadiako kaperanUrriaren 10ean – 18:00etan

Aita Iratzederolerkari

eta kantikagileariomenaldia

“ Kaperan akapela ” saileko datorrenhitzorduak berezitasun hau ukanen du :iazko urrian zendu zen Aita Iratzeder, o-lerkari eta kantikagileari omenaldia es-kainia izanen zaio.Donibane Lohizunen sortua 1920ean,Belokeko beneditar frailetxean sartuzen 1941ean. Komentuko Aita Abadehautatu zuten 1972an eta kargu horiatxiki zuen 1987a arte.Bizi guzian ez da olerki idaztetikgelditu, denbora berean sekulako kan-tikak eta salmoak idazten zituela, gureEuskal Herriko elizetan kantatzen dire-nak.Haren obra liturgikoaren zati handienaAita Gabriel Lertchundik eta JuanUrteagak musikatu dute baina Iratze-der-ek konfiantza egiten zien konposi-

tore gazteei, hala nola Xalbat Berte-rretche eta Mikel ErramouspeAbbadian haren hitzak kantatuko di-tuztenak.Parte hartuko dutenak ereOskarbi taldea, aspaldiko partez a-tseginekin entzuten ahalko duguna, etaBaigorriko neska koru bat omenal-diari hasiera emanen diona.Antolatzaileak : Euskal Kultur Erakundea, Hendaiako Herria eta Antoine d’Abbadie Fundazioa. Sartzea : 8 €. Lekuak atxikitzeko, deit : 05 59 20 04 51.

Hor dago sekulabezainbat taldearendoinua, seigarren kon-pakdisko honetan bil-dua dago Oldarrakjakobe bidean piztuduen musika kartsua,hunkigarria eta denboraberean ozena. Jakobebide horretan eman zi-tuzten hamabostkontzertuen itxindiekosatzen dute obraberriaren sugarra.

EUSKARAREN ALDEKO DEIADARRAUnescok urte hastapenean hirugarren aldikotz atera Atlasak erakusten du Frantziako lu-rralde hizkuntzak (euskara, bretoiera, korsikera, alsaziarra, okzitaniera...) lanjer handiandirela, desagertzeko arriskuan direla eta salbatu nahi baditugu zerbait egin behar delagaurdanik, gehiago goaitatu gabe. Horretaz kontziente, Euskal Konfederazioak lan bathasia du pasa den urtean hizkuntza horien garapenaz arduratzen diren herri mugimen-duekin, Kolektibo batean. Kolektibo hori bi aldiz bildu da Parisen, zonbait diputaturekin:2008ko maiatzean, lurralde hizkuntzen eztabaida Asanbladan iragan aitzin, eta 2009komaiatzean, gure hizkuntzen oinarrizko beharrak zoin diren ongi azpimarratzeko. Hitzemanzuen legea presenta dezan Gobernuak eta gure hizkuntzak ere ofizialak izan daitezenbakoitxa bere lurraldean, Euskal Konfederazioak Deiadar izeneko manifestaldi handibat antolatzen du Baionan, urriaren 24an. Halaber, egun berean, beste herrialdeetan ere(Okzitanian, Bretainian, Alsazian...) mobilizatuko dira gauza bera aldarrikatzeko.

LAPURTARREN BILTZARRAK 30 URTEIgandean, urriaren 4ean, ospatuko daLapurtarren Biltzarra, Uztaritzen, ahalbezain handizki 30. urtemugakari. 9:30Dianak. 10:30 Karro ibilaldia karrika na-gusian : jaz 12 karro agertu ziren, aurtenbertze hainbertze behar laitezke, berdingehiago, hala nola Kanbo, Luhuso,Makea, Sara, Donibane Lohizune, Uzta-ritze, Ezpeleta eta Baionakoak, Uzta-ritzeko txarangak, Kanboko ziganteekbai eta dantzari, gaitero, trikitilari eta txis-tulariek lagundurik, eta lehen karroarenaitzinean pottokak dira ibiliko. Beti beza-la, bertsulariek elizaitzinetik botako di-tuzte beren bertsuak karroak iraganarau. Ibilaldia Herriko Etxe aitzinerainojoanen da, han hitzaldi bat beharra de-larik 12:15ak ir ian. 13:00 Zintzur

bustitzea Bilguneko plazan. 14:00bazkaria (16 euro) Uztaritzeko ikastolakprestaturik eta Kuxkuxtu txarangak alai-turik. Aratsaldean ez da pilota partidarikizanen usaian bezala, jende gutiegik soegiten ziolakotz. Ordainez, 18:00 LDKOrock txaranga, 20:00 Xutik taldearenrock dantzaldia, 22:00 Miarritzeko MageAgainst de Rachine taldearen rockkontzertua eta gauerditik harat bestakaitzina joko du Gaztetxean.Gaztetxe huntan hain xuxen, bezperan,urriaren 3an, iraganen da Irish gaua(21:00) : Milsup (rap), Mitosia (metal) etaDragon Mookhyr taldeekin, “Guinessaskatu” lema umoretsua harturik udahuntako atxilotuak gogoan.

Igandean, urriaren 4ean, iraganen daEuskal Bixkotxaren besta Kanbon, zaz-pigarren aldikotz, euskal bixkotxarenpromozionea sustatzen duen Eguzkiaelkarteak eta Kanboko herriak antola-turik, Ofizialeen Ganbara eta EuskalBixkotxaren Kofradia partxuer. 1994azgeroz, lan eta lan ari da Eguzkia elka-rtea euskal bixkotxaren fagoretan. 25kide dauzka gaur, azkenik sartuaBaionako Mokofin pastizeria (Joelle etaMaitena Erguy). Euskal Bixkotxarenkofradia aldiz jaz sortu zen eta aurtenospatuko du lehen tronuratze ekitaldia,

9 ohoraturekin : René Hargous Baio-nako Xingar kofradiakoa, François De-vant Eguzkia elkarteko lehendakaria,Jean Michel Larqué futbolari ohia,Pierre Camou FFR-ko buru lehena,Jean Haritschelhar euskaltzaina,Stephanie Leiza eta Maika Elgezabalmunduko xapeldunak pilotan palaz,Jean Castaingts eta Jean JacquesLasserre hautetsiak. Ikus Kanbokoberrietan (4. orrialdean) egun hortakoegitaraua.

Martxel Noblia, Euskal Bixkotxaren kofradiako lehendakaria, ezkerrean

EUSKAL BIXKOTXARENBESTA KANBON

OLDARRA ixiltasunarenmelodia

Familien Laguntza Kutxan euskararen sartzeko mementuaOrain da mementua euskararen sarraraz-ten hasteko Baionako Familien LaguntzaKutxan. Orain arte erakunde hori osokihermetikoa egon baldin bazaio gure hiz-kuntzari, zerbait funtsezkoa aldatu da aur-ten Familien Laguntza Kutxa hasi baitaohartzen Ipar Euskal Herria zela hemen.Hiru urteko borrokaren ondotik kausitu dubere nortasunaren atxikitzea, iparraldeakestatuaren ganik kausitua duen hizkuntzaeta “ lurralde konbenioa ” erakutsiz fami-lien laguntza kutxen estatuko ordezkaritza-ri Parisen. Bixtan dena, Baionako deputatuak ere do-ziera defendiatu duela, dela Nadine Mora-no, familiaren estatu idazkariaren bule-goan, bai eta ere François Fillon lehen mi-nistroa ikusi duelarik zezen lasterren pre-ziatzera etorria Baionara. Jean Grenet-ekaitortu duenez ministroekin bi argumentubaliatu ditu : Iparralde hau estatuko lekubakarra dela “ lurralde kontratu bat ” due-na, gobernuburuak berak izenpetua,espresuki honat jinik ; eta Baiona Iparraldeeta Hego Landesetako hiri nagusia dela,Familien Laguntza Kutxak, erien axuran-tzarenak bezalaxe Seignanx-eko kantona-mendua bere eremuan baitu, bere 23500

herritarrekin.Ofentsiba horien ondorioz, estatuko familiakutxen zuzendaritzak onartu du Baionakoeta Paueko bi kutxen atxikitzea, salbuez-pen bakarra estatu osoan beste orotankutxa bat bakarra baita departamendu ba-koitzean. Gelditzen da duda zerbait oraino,ezen Genevieve Begard presidenteak gu-tun batean galdatu baitio Xavier Darcosministroari idatziz baiezta dezan bi kutxenatxikipena ; eta bigarren urratsa, eskatukodu Baionako kutxak Euskal Herriko Gara-pen Kontseiluan sartzea, presidenteak e-rran duenez : “ aspalditik egina izan beharzen urratsa ! ”.Oroit gaitezen ere Xiberoa Paueko kutxariekarria dela. Biez bat egin berria duteURSSAF enpresen urtesari sozialenPaueko eta Baionako kutxek, buruari haz-ka aritzekoa emaiten baitu bateratze era-bakiak : URSSAFaren egoitza administrati-boa Pauen finkatua da, egoitza soziala al-diz Baionan ; Familien Laguntza Kutxare-kin bururatzeko, hainbeste berezitasunerakutsi ondoan Pariseri buruz, kutxa ele-bitasunari buruz urratsak emaiten hasi be-har liteke errazkiago, baldin eta galde so-ziala erakusten bazaio.

LEKUKO ARRAZETAKO ESNE BILDOTSAZMUGAZGAINEKO GOGOETA EGUNA SARAN

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturik, gogoeta egun bat iraganen daurriaren 7an Saran, Lurberri gelan, “lekuko arrazetako esne bildotsaz” (duela bi urtetokiko arrazetako ardietaz egin zen gogoetaldiaren gisakoa). Mugaz bi aldetako esnebildotsaren egoera aztertzea du helburu egun horrek, aterabide konkretu batzu bide-ratzeko menturan.9:30 ongi etorria. 10:00 gogoeta egunaren idekidura. 10:15 Frantziako esne bildo-tsaren egoera. 11:00 Pirineoetako esne bildotsaren ezaugarrien ikerketa bai etaLatxa axurien egoera. 11:45 eztabaida. 12:45 bazkaria (10 euro, aitzinetik izenakemanez). 14:00 mahainingurua sormarketaz : Euskal esne bildotsa, Nafarroakoarkumea, Pirineoetako esne bildotsa. 15:00 mahainingurua saltze esperientzietaz :Caoso eta Axuri kooperatibak, Durangoko Erralde hiltegia, Hegoaldeko artzain taldekomertzializazioa. 17:00-18:00 eztabaida eta sintesia.

Page 4: Herria 3025

4

HAZPARNEAupa Romain ! RomainSicard munduko xapeldunatera da iragan asteburuanSuitzan. 23 urtez petikakotxirrindulari profesionalgazteen xapelgo nagusiaereman du hazpandar txi-rrindulariak. Diotenaz,Romain geroari buruz kirolhuntan hoberenetarik iza-nen da. Kirol huntakoofizioko arduradunenagiantza da ez dadienbidean gal. Telebixtakoaurkezlari batek bitxikausitu du txirrindulari hauEuskaltel taldean (Espaini-an zion bezala) izaitea.Hazpandar txirrindulariakihardetsi dio “Nere herrikoeuskaldun talde batean ari naiz”. Huna hitz lerro batez erakutsia,hizkuntza beraz osatua den Euskal Herriaren mugak. Telebixtanentzun dugu ere Tolosarra zela, Landesterra ere errana izan da.Nolaz ez, munduko xapeldunaren hedadura gero eta haundi-agoa da. Bainan ez dauka ahanztekotan Elizaberrin sortua delaeta Zelaian bizi. Euskara bereganatzen ari du Hazparneko GauEskolan. Aupa Romain !

Birla xapelgoa - Birlabola elkarteak antolatzen du, helduden urri-aren 17an Francis Jammes gunean, birla lehiaketa bat hirunazka.Xapelgo hau aratsaldeko 3etan hasiko da eta irabazdunentzatizanen da sari asko. Orori idekia da zoingehiagoka, jokolaribakotxak 10€ ordainduz geroz (edo 30€ taldeka).

Mintzaldi - Urriaren 2an, ostiralez (20:00) Elgar zentroan, MarcVercoutere medikuaren mintzaldia txertoetaz. Antolatzaile :Emazteek Diote elkartea.

ITSASU

Erakusketa - Erakusketa berri bateskainia izanen zaiku urriaren 5etikazaroaren 14a arte, Ateka eta Sanokiguneetan, Harriarka elkartearen eskutik :Escale 2009. Harriarka Amorotzeko Ospi-talia etxearen zaintzeaz eta berrerai-kitzeaz arduratzen den elkartea da. Ikus-gai izanen ditugu Guanès ETCHEGARAYmargolari-zizelkari-grabalariaren lanak,Michel AMADE zizelkariarenak, AlainSISTIAGA margolariarenak eta JoannaCAILLAUD lur eta su langilearenak.Erakusketa hunen estrenaldia eginen daurriaren 9an, ostiralez, aratsaldeko6.30etan.

Mintzaldi - Urriaren 10ean, larunbata(10:00-12:00), mintzaldi-eztabaida batbeharra da, Sanoki gelan, urarenkudeantzaz, Euskal Herriko LaborantzaGanbarak eta Errobiko Erreka Hitzar-menaren Sindikatak antolaturik. Gomitanagusia, Dany Dietmann alsaziar haute-tsia, Alsaziako esperientziaz.

KANBOEuskal bixkotxaren besta

Igande honetan ospatuko dugu 7garren edizioa eta, egunberean, eginen da ere berriki sortua den Euskal Bixkotxarenkofradiaren lehen biltzarra. Horra aurtengo egitaraua :10.00etan, meza Arraga abesbatzak eta Michel Etcheverrykantariak alegeraturik ; 11.15tik 12.15ra, kofradien ibilaldia eli-zatik herriko etxera ; 12.30, postetxearen atarian, Euskal Bix-kotxaren kofradiaren lehen biltzarra eta kide berriensartzea baita ere euskal bixkotx hoberenaren lehiaketarensarien banatzea ; 15.00, kontzertua urririk Semeac-eko 45akordeoilariekin ; 17.00, Oldarra abesbatzaren kontzertua eli-zan, 18.30etan, eskuhuskako partida trinketean. Egun guzianmusika eta dantzariak karriketan bereziki Kanboko Izarrakomusikariak eta Jeikadiko dantzariak eta saltzaile frango (euskalbixkotxa ere alabainan, tokiko ekoizpen, ederlan eta bertzegauza frangoren ondoan) xoko guzietan. Bai eta Daniel Velez-en argazki erakusketa euskal bixkotxaz eta ere Valérie etaChristophe Puyodebat-ek ideki berria duten Txokolate Museoa-ren bisita, urririk. Bixkotx hoberenaren lehiaketan parte hartze-ko bere izena eman behar da Kanboko turismo bulegoan (0559 29 70 25). Bi sail badira : amaturrak eta profesional gazteak(-20 urte). Amaturren sailean horra sariak : lehena 150 €,bigarrena 75 €, hirugarrena 75 € ; profesional gazteentzat :lehena 100 €, bigarrena 75 €. Besta egun horren antolatzai-leak dira Kanboko herria eta turismo bulegoa, Eguzkia elkar-tea, Ofizialeen ganbara eta Euskal Bixkotxaren kofradia.

SARA

Ateraldia : Buruilaren 23an egina izan da erretretatuen ateraldia.80 bat jende baginen bi autobusetan. Aurten izatu ga BizkaikoARTEA herrian. Hor ikusi dugu museo bat 18 eta19 garrenmendean langileak zer tresnekin aritzen ziren lanean bai eta erenola jendeak beztitzen ziren, eta bertze gauza frango.Nola hor berean ostatua egiten baitute, museoa bixitatu-etabazkaria zerbitzatu daukute. Jatekoak ausarkian eta onak.Gibelaratekoan Beran hartu dugu fresko bana. Aratseko 8 akinguruan itzuli ga Sararat.Piaia izigarri goxoa egin dugu omore onean eta denak kontent.

Milesker handi bat kontseiluari, holako itzuliaren antolatzea gatik.

Esnearen greba : Bazuen bi aste Sarako laborari gehienek egi-ten zutela behi esne greba, bertze herritako laborariek bezala.Nola Europako Ministroak elkarretatu beharrak baitire urriaren5an, orduan bertze laborariek bezala pentsatu dute greba horibehar zutela gelditu egun hortaraino, ikusi arte zer antolamenduegiten dioten, agian onak.

Ganex

AZKAINEBataio - Luken Otegui haurrak errezibitudu sakramendu hori. Handi dadila goxoaneta zorionak familiari.

Ezkontza - Olivia Aubert eta AntoineGarayalde elgarretaratu dira beren baiaemanez. Bide on eta luze bat zueri, agianluzarako. Goresmenak ahaideadiskideeri.

Appel Detresse - Elkarte horrek egitendu merke saltzea Azkainen Bil Tokin, urri-aren 2an eta 3an. Balioko du itzuli batenegitea beti maluros direnen fagoretan.

M.L.MAKEA - LEKORNE

Orotarik - Gure andere gehienak lotuakdira trinketeko xapelgoari eta irabazleatera dira Bernadette Idiart - ManuIdieder, bai eta Kristel Iriberry - MarionEtchegoinberry. Bertzalde, entzun dutGaztetxeko obrak bukatuak direla etagure gazteak borondate onez gaindituzdoatzila. Huna Makea Oinez ere hur-biltzen ari zaukula, eta oraitik urriaren 11atxik dezagun gure bazter xoragarriezgozatzeko.

SENPERE

HeriotzeEgun hautan bi herritar segituak izan dire beren azken egoitzarat.- Bat Stephane Miranda, “ Laminak ” auzogunean bizi zena.Barkatzen ez duen gaitz bortitzak denbora laburrez bereganatudu oraino gaztea zelarik. 37 urte zituen.- Bertzea Jeannot Lerete Amotz Katalintxoinekoa. Bere osagarri-arekin bazituen gora beherak ganden aspaldian. Pausatu da 62urtetan. Bi familietan gelditzen dire emazte eta haurrak. Penetanezarriak diren guzieri eskaintzen ditugu gure doluminak.

Ondarearen EgunaEgun horrekin Plaza Errotak egun guzian eta Elizak aratsaldeanberen ateak zabaldu dituzte. Luixa Daguerre eta iloba Brunokitzulikarazi dute beren Errota. Elizan aldiz Lassegue andereakegin ditu sainduen itxuren eta eliza beraren gainean kondairakjende askori.

Liburu BerriKazeta huntan berean aipatua den liburu berria Franck Dolosorirratietan lan egiten duen Amoztarrak larunbat huntan agertukodu bere obra. Goizean “ Leku-Ona ” saltegian bera hor izanen da.Aratsaldean 4 orenetan Gantxikiko haurren jateko leku xaharreanliburu horren egiteko lekukotasuna eman duten 18 herritar 9emazte eta 9 gizonen aitzinean eta horrat jin nahiko duten guzieribere obra erakutsiko du aipatuz horren helburua. Ondotik hurru-paldi bat izanen da.

OmenaldiaAuxtin Zamora gure herritar eta “ Hatsa ” elkartearen zuzendariaksustaturik “ Maite ditugun olerkariak ” sailaren kondu gandenlarunbatean Amotz Larraldean omenaldi bat eskainia izan zaiogure herritar Peio Jorajuria Bernateneko seme eta “ HERRIA ”kazeta hunen idazle buruari berrikitan bururatu duen “ UzkinazoLuma ” deitu liburuaren agertzekari. Olerkari sailean HegoAldekoak izan dira omendu asko bainan gure herritarra Ipa-rraldeko lehena izan da. Piarres Charriton Euskaltzaindikoordezkariaren inguruan bildu da ezagun eta adixkide multxo bat.

Guretzat atsegin zauku herriko seme bat ohoratua izaitea. Zori-onak eta goresmenak zure bizian erabilki duzun lan sail ederra-rentzat. Zorionak ere Dominique zure emazteari eta zure semealaberi. Oraiko kar berarekin segi beretik.

Gaztelu Zaharreko auzien oroitmenezJean Sauvaire jaunak kudeatzen duen “ Culture et Patrimoine ”elkarteak eta aspaldian hemen dugun “ Ez Da Musik ” kulturaelkarteak asmatu dute moldatzea osoki ederra behar lukeeneguna zointarat gomit baigare Senpertar guziak. Duela 400 urtegure Gaztelu Zaharrean gertatu zen eztabada ikaragarriarenorhoitzapenetan. Pierre De Lancre jaun aipatuak mespretxuizigarri batekin, baizik-eta sorginak zirelakoan kondenatu zituenapez zonbeit eta emazte zama gaitza.Egun hori izanen dugu igande huntan urriaren 4ean.Egunaren hastapena goizean 8 etan, talde bat abiatuko da oinezZugarrarmurditik gure gaztelurat heltzeko eguerditan.Hor andere auzapezak egunari doakon mintzaldi bat eginen du.Ondotik zintzur bustitzea eta bazkaria hor berean.Aratsaldean eztabada askoren ondotik De Lancre jaunaren itxu-rak izanen du bere zigorrada.Egunaren bururatzeko Fandango eta Mutxikoak.Ospatze horren partaideak dire Herriko Etxea, Turismo bulegoa,herriko eta kartieretako besten komiteak, Zirikolatz dantzariak,EMAK-HOR soinulariak eta hor berean diren “ Laminak ” auzo-guneko saltegiak. Bertzalde egunaren alaitzeko hor izanen dire“Senpere kantuz” taldea, akordeonistak eta bertsulari zonbeit.Horiek guziekin agian denbora ederra izanen dugu.

Auxtin Zamoraren inguruan, Amotz Larraldean

LARRESOROOhoretan - Larresoroko herria ohoratuaizan da aurten. Alabainan gure artekoneska gazte batek arrakasta miresgarriaardietsi du bere ikasketetan. Duboué Eliseandereak, Baionako Cassin lizeoan antola-tuzko klaseak (classes de prépa.) eginik,Frantziako zenbait eskola famatu handie-netan onhartua izan da. Gehiago dena,hoberenetan sailkatua ; hala nola, hiruga-rrena izan da Normale Sup (rue d’Ulm)izeneko ikastetxean. Goresmenak aurkezten dizkiegu Elise gaz-teari bai eta ere haren aitameri, Cassinlizeoari kausitze huntan doakion parteaahantzi gabe. Urri hastapenean, Pariseratjoanki zaiku. Bertze larresoroar ikaslebatzu, bide beretik segituz, bai medikun-tzan bai ingeniaritzan, herritik urrun joanbeharko dira ondoko egunetan. Agian herri-rat itzuliko dira noizbait, han bildu dutenjakitate eta esperientzia herriari ekartzeko-tan ! Txalo beroenak helarazten ditugugazte horier bai eta gure sustengoazsegurtatzen.

LEKUINEItxaropen biradak - Lekuinen, berriz ere,arrakastatsuak izan dira ItxaropenezkoBiradak. Bostgarren aldikotz, 900 kurritzaileeta 170 VTTista ibili dira Lekuinekobazterretan gaindi, Mukubisidosa erita-sunaren kontra beren hatsa emaiteko.Goizean, Garralda eta Abarratia mendienitzulia egin-eta, denak elgarretaratudira ezkerparetan, aperitifa eta bazkaribaten inguruan Burgaintzi taldeakalaiturik. Artetik Pascale Etcheverry etaMarion Latapy-Etcheverry, Biraden anto-latzaileak, entzun ahal izan ditugu baita ereAlbert Iron ikerlaria, Michel EtcheverryLekuineko auzapeza, Peio Dospital etaPaxkal de Ezkurra lehendabiziko etabetiko goxaitak; aurten lagun gisa jin dire-larik ere Iginiz eta Hegi, AvironBayonnais-ko errugbilariak. Egun ho-rrenkari 34 000 euro bildu dira, “Vaincre laMucoviscidose” elkarteari osoki eskainiakizanen direnak. Antolatzaileek bihotzeznahi dituzte eskertu Birada horietan, lanezedo emaitzez parte hartu duten guziak.Helduden urteko jada hitzordua finkatuada.

MIARRITZEHerriko Etxearen sartzea - Udako bi hilabetetako turismoa ezda aski Miarritzeren garapen ekonomikoa segurtatzeko, eta besteproiektu ekonomiko batzuk bultzatu nahi ditu herriko etxeak, jen-dea urte guzian hurbil dadin. Horien artean, 6000 metro karratukoIrati erakusgunea, edo Biarritz Océan deitu itsasoari loturiko iker-keta zentroa, hain zuzen kontseilu bilkura guzietan polemikapizten duen mega xedea.Aurtengo Maitaldia festibalak helburuak bete ditu - Nahiz ezzituen denak alde, Miarritzeko “Temps d’aimer” festibalak berehelburuak bete ditu antolatzaileek erran dutenez.Miarritze/Baiona derbiaren mementuan abiaturik eta aro uholde-tsuarekin bururaturik ere, 17000 ikusle tirriatu ditu festibalak,Miarritzeko lau geletan eta kanpoko plaza eta leku publikoetan.Thierry Malandain zuzendari artistikoa harro agertu da ekitaldiakezagutu duen arrakastaz eta kalitate artistikoaz. Zuzendari artis-tikoak segurtatu du datorren urteko edizioari buruz jada laneanhasia dela Biarritz Culture elkartearekin.

BAIONAFrango gorteiatua Abertzaleen Batasuna mementuan - Alder-di abertzaleak Iparraldearentzat zer instituzio, hizkuntza politikaeta helduden urteko eskualdeko hauteskundeak, hara zer aipagaiukanen duen azaroaren 14ean antolatzen duen biltzar nagusian ;kasu honetan bi aliantza proposamen bederen eskuratuak ditu,Batasunaren gandik, bai eta ere Berdeen gandik, hauekEuropako bozetarako sortu koalizioa segitu nahi bailukete lu-rralde bozetan, bigarren itzulian bakarrik sozialistekin biltzeko.Krisi ekonomikoa, soziala eta klimatikoa nahi ta ez kontutan hartubeharreko gaiak dira, planeta osoaren geroa jokoan delako.Euskal Herriari dagokionez, blokeo egoeran ikusten du gatazkapolitikoa, eta hortik ateratzeko indar abertzaleen batasunaezinbestekoa zaio ABri. Hizkuntza gutituen kolokioa - Euskararen egoera Frantzian,izan zen eztabaidagai Baionan iragan den hizkuntza gutituenkolokioan. Euskalgintzako ordezkari desberdinak hor ziren, etairitzi desberdinak izanik ere, lege edo kuadro juridiko batenbeharra azpimarratu dute behin eta berriz. Ekitaldi horren kariburutu den mahaininguruan, politika munduko pertsonalitate des-berdinak bildu dira, eta beren ikuspuntuak kuadro politiko tinkotikkanpo atera ahal izan dituzte. “Etapa berri bat demokraziafrantsesarentzat” izan da gai nagusia, lekuko hizkuntzak arautukodituen kuadro juridikoa gogoan. “Hainbat buru, hainbat aburu”erran daiteke, parte hartzaileek ikusmolde eta iritzi desberdinakazaldu baitituzte. Deia luzatu dute parte hartzaile guziek ere,heldu den urriaren 24ean, Deiadarrek antolatzen duen mani-festaldian parte hartzeko.

HARPIDE ZAITEZ HERRIAA S T E K A R I A R I

- urtesaria,IPARRALDEAN 50 €

H E G O A L D E A N 60 €

Page 5: Herria 3025

Urriaren 11n, Antzuolara, autobusez.Eman izenak !! Gure bi herrien artekoparezkatzeak 25 urte betetzen dituaurten. Urtemuga horren ospatzeko,elkarlanean ari dira Aihertar eta Antzuo-larrak. Oroit zirezte 20. urtemugaren karipesta handi bat antolatu zela, besteakbeste lasterka joanez hemendik harat.Aurten hilabete guziz zerbaiten anto-latzea da nahikaria, aldizka han etahemen. Urri huntan Belzuntze batasunaeta Aiherrako Herriko Etxeak ateraldiatsegingarri bat proposatzen dute Aiher-tar guzieri Antzuolako eskualderat, urri-aren 11n, igandez. Egitaraua :9.00etan Aiherrako Gaztetxetik abi-atzea. 11.00etan ongi-etorria etahamaiketakoa Antzuolako sartzean.12.00etan ekitaldia herriko plazan, etaondotik binazkatzearen pano ofizialarenestrena. 14.00ak arte, triki-poteoa he-rriko karriketan, Aiherra eta Antzuolakotrikitilariekin. 14.30etan herri bazkariaeta 18.00 Antzuolatik abiatzea. Aihe-rrako herriko-etxeak autobusa bere gainhartzen du eta Antzuolakoak bazkari etagainerateko guziak. Zatozte saldo haun-dian eta… forman ! Izenak eman faltarikgabe urriaren 5eko berantenaz(astelehena), herriko-etxeko Maite-ri,bulegoko tenoretan : 05.59.29.64.02

25.urtemugaren karietara, hurbilta-sunaren sinboloa. Aiherra eta Antzuo-laren arteko harremanak sinbolozbeteak direla erran ditaike. 2004ean,20.urteburukari, lasterkaldi bat anto-latua izan zen Aiherratik Antzuolara,140 kilometrotan aihertar eta antzuo-larreri juntatu zirelarik, Iparraldekoeta Hegoaldeko herrietan, pestakomitetako eta gaztetxetako gazteeta sustengatzaile asko. Aiherratikortziral arats batez 8tan abiaturik,korrika heldu zen Antzuolara, bihara-munean goizeko 11etan, azken kilo-metroarentzat Aiherratik 3 autobusbete joan zirelarik. Eskutik eskuralekukoaren barnean AiherratikAntzuolara ereman zen mezuairakurria izan zen heltzean. Zerorroitzapen beroak ez dira gelditzenholako anaitasunezko urratsenondotik ! Hots, holako lasterkaldibaten ondotik, 2 herri hauk sekulanez bezain elgarretarik hurbil diragelditzen. Geroztik izan dira pesta taelgarretaratze 2 herrien artean, etahorra orain 25.urtebetzea ospatubehar dela. 25. urteburu huntako

ekintza ofizialetan, hurbiltasunaren sin-boloa azpimarratu behar da. Udahuntan, Aiherra eta Antzuolako auza-pezak elkartu ondoan, ekitaldi ofizial batantolatuko da Antzuolan helduden urri-aren 11n, eta beste bat Aiherran, heldu-den primaderan. Antzuolan estrenatukoda herri sartzean plantatuko dutenpankarta : “AIHERRA 150 KM”. Hotsegun guziz bide hortan pasatuko direnguziak orroituko dira Donostiarateko etaGasteizerateko bidea seinalatzen dutensahetsean bat badagoela Aiherra 150km dela seinalatzen duena.

Antzuolako azken 7 auzapezak bildu,eta… 1984tik 2009ra izan Antzuolakoauzapez guziak berrikitan bildu dira 2herri hauien arteko loturen aipatzeko.Plazer haundi batekin denek oraingoauzapez den Pedro Iturbe-ren gomitariihardetsi diote. Alabainan, orain arte 4urtetarik, Antzuolan auzapezez aldatzendira. Joanden astelehenean, gehienakDonostian mahain on baten inguruanelgarretaratu dira berriz, horrat gomita-tuak zituztelarik J-Paul BASTE-RRETCHE Aiherrako auzapeza, J-MixelBelzuntze elkartekoa bai eta harremanhauien sortzaile izan diren Andre etaAña Mari Martinon Aihertarrak, eta JuanAntonio Iturbe eta Ima Beristain Antzuo-larrak. Hots, 25.urtebetetzeko ospakizu-nak ederki hasten dira. Bide beretik segidezatela !!

5

IZTURITZE

Herriko bestak-Urriaren 2an hasiko dira aurtengo bestak, ostiralez aratseko 8 orenetarik goiti KAN-TUZ taldeak alegeratuko duen TALO TA XINGAR-ekin, trinketean.-Urriaren 3an larunbata : aratseko 8etan ZIKIROA trinketean, AZKENA BIDEKO-rekineta ondotik dantzaldia plazan oihaletxe azpian HAITZAMA-rekin. Bururatzeko DISKOFESTA goizaldera arte.-Igandean, 11 orenetan MEZA NAGUSIA eta jalgitzean APERITIFA pesta komiteakeskainirik herriko ostatuan, 5 orenetan XIBA herri jokoak haurrentzat plazan, aratseko8etan AINGIRA AUHARIA Seroratea jatetxean, izenak emanez 05 59 29 66 16erat.Ongi etorri deneri herritar eta kanpoko!

AIHERRA

Joanden astelehenean, Donostian. Gibelean : PedroIturbe auzapeza, J-Paul BASTERRETCHEauzapeza, Jose Angel, J-Mixel, Aña Mari, André,Mila, Mireia. Aitzinean : Jose Ignacio, Patxi eta Jone

BIDARRAI

Heriotze – Herriko presuna xaharrene-tarik bat joan zaiku. Bordaberriko MarieJeanne Iturbide zendu da 94 urtetan.Ehorzketak asteartean iragan dira. Dolu-min bizienak familiari.

Ibilaldi – Bi ateraldi desberdin proposa-tuak zaizkigu igande huntan. Batarrunt lasaia, Aritzakuneratekoateraldia, Otxaldetarrak elkarteakgomita luzaturik, han piknikatzekogiro goxoenean, familian haurrekindeskantsuki egin dezakegun ibilaldia,Sumusenbordatik abiatuz goizeko10ak irian.Bertzea, Auñamendik antolatzenduen ibilaldi neurtua, Larla eta Ipar-lan gaindi, 8:30ak aldean abiatuzherriko plazatik, mendian kurritzeamaite dutenentzat ibilaldi arras lake-ta.

Pilota – Eskuhuskako xapelgoa ai-tzina doa trinketean, finalak urriondarrean jokatzeko menturarekin.Bertzalde, atseginekin jakin dugu

Kattalin Marisco hautatua izan delamunduko xapelgoa jokatzeko Argenti-nan, palaz. Urriaren 9an airatu beharrada harat buruz. Oraidanik, xantza onzuri Kattalin !

Amarrain besta egunean pilota partida jokatu dutenhaur gazteenak : Patxi Casemajor, Antton Oronos,Joan Orhategaray eta Xan Cedarry

LASALasar Xoriak taldearen sortzearen 40 urteak - Xubialdeko Eñaut orduko auzapezak,Etxebesteko Beñatek eta Salaberriko Mizelek berpiztu zuten aspaldian utzia zen liber-timendua. Urte bat ere huts egin gabe taldeak bide egin du, beti azkartuz eta emen-datuz, 145 dantzarietarat heldua baita aurten, horietan orduan lehen dantza pikoakeman zituztenak barne. Geroztik belaunaldi gazteak ikusgarri berriak asmatu ditu Pri-madera taldearen laguntzari esker. Nola ez aipa Anauzeko makil eskolako gazteak ?Hor ere dotzena bat, zoinek gorago altxatuz makila, denek betan, iduri zuten meha-txatzen gintuzten hodei beltzak kasatu nahi zituztela, eta ez ustean zerua ere bestarenalde izan. Biba zueri orori holako aratsalde alaia eskainirik, eskerrak besta horienantolatzen eta laguntzen ari izan diren guzieri. Gora Lasako bestak eta segi aitzina !

M.G.

BAIGORRIEzkontza - Duela zonbait aste ongi eto-rria egina Lorea alaba ttipiari, larun-batean, baia eman dute elgarri LezparzMendi Bixtan bizi diren Alain Palomeseta Sandrine Bidondo-k Lasako herrikoetxean. Deneri erreberritzen ditugu gureagiantza hoberenak.

Heriotze - Gazterik joan zauku jan-darmeria zaharrean bizi zen Jean-LouisEtchechury Dulou. Bi alaben aita zen eta57 urtetan pausatu da. Ehorzketakortzegunean iragan dira gure elizan.Bertzalde, aipatu behar dugu HenriIdiart, Makozaingo semearen heriotzea

84 urtetan. Ameriketan ibilia, lehenezkontzaz bost haurren aita zen.Zoritxarrez, haur ttipi bat galdu zuen baieta emaztea ere frango gazterik. Berrizezkondua, Iholdin ereman du bizia labo-rantzan. Larunbatean, han iraganehorzketako mezaren ondotik, Baigorrinhobiratua izan da. Nahigabetan diren bifamilieri doatzi gure dolumin bizienak.

Errugbia - Txapelgoko bigarren par-t idarentzat, US Nafarroak Mugerreerrezebitu du Garaziko zelaian eta der-bia bururatu da 12 - 12 berdinketarekin.

HELETASortze - Zonbait egun barne sortu dira : Kurutzaldean Goyty familian Kima, Olhaberri-an Etchepare familian Gilen, Haixtoan Michel Lagourgue eta Audrey-ren familian Aize.Goresmenak aitameri eta bizi uros bat sortu berrieri.

Ezkontza - Bi ibiakoitzez izan ditugu bi espos andana. Pierre Istillart IbarnaikoaVeronique Acheritobehere Gure Xokokoarekin. Ibarnaian bizitzekoak daude. MaylisEtchepare Ixtilartekoa Stephane Dublanc Hazpandarrarekin. Gure zorion desirakhelaraziz bi bikote andaner, goraintziak aitameri.

Adin ederrekoak - Beren urteko undar bidaia eginen dute urriaren 15ean. Heletatikpartitzea eginen da goizeko 8 orenetan. Izenak eman edo Marie Claire saltegian edoMentaberrian, igande 11-ko.

Mezak - Ibiakoitz aratsean, 7etan Landibarre Martinen. Igandean 9etan Armendaritzeneta Mehainen, eta 11etan Iholdin eta Heletan.

IHOLDIHeriotze - Baginakien eri haundia ginuela. Arta-lekutik etxerat, hola zabilan Henri Idiart,Uharteko nagusi xaharra, bulta huntan. Hil-berria jin zauku eta bildu gira ainitz jende bereehorzketetarat. Oroitzen gira herritarrak, gure herrirat etorri zenean, Henri, Uharteko e-txaldea erosiz, bere familia gaztearekin, Amerika utzirik gutartean plantatzen zelarik.Gizon langilearen oroitzapena utzi zuen Ameriketan, araberakoa utziko du herrian. Doluhorrek penaturik dauzkan guzieri, eskaintzen ditugu, bihotzez, gure dolumin bizienak.

Urte berria… Katiximak abiatu dira berriz urtearentzat, katixima egile berriak ere baihaatik… Haurrak airos kausitu ditugularik… zer plazerra ! Etxea, herriak zabaltzendaukularik… eskerrak ! Iragan dezagula urtea, guziek, eztitasunean, haur eta aitamakbarne !

T.DANZ, MUGAZGAINEKO DANTZA FESTIBALADONIBANE GARAZIN

Baxenafarroako Herri Antzokia eta Donostiako Dantzaz konpainia eskuz esku jarri diraT.Danz mugazgaineko dantza festibala antolatzeko, Donibane Garaziko herria, Akita-niako Kontseilua, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Malandain Ballet Biarritz partx-uer (40.000 euro inguruko buxeta).Urriaren 2tik 4era, hiru egunez goza daitezke dantza mota desberdinak, hip hop,garaikidea, herrikoia, karrikakoa... fama handiko talde batzuk eskainiak.Urriaren 2an, ostirala (19:00), festibalaren estreinaldia iraganen da DonibaneGaraziko Herriko Etxean, taldeen aurkezpenekin, Kukai, Rêvolution, Ertza, Ballet desZigues, Dantzaz eta Garaztarrak. Eta 21:00etan, Jai Alaian, Dantzaz konpainiarenemanaldia lehenik, Kukai Ttanttaka konpainiaren “Hnuy Illa” ikusgarria ondotik, dantzagaraikidea eta herrikoia (15 euro sartzea).Urriaren 3an, larunbata (21:00), Rêvolution konpainiaren “Urban Ballet” hip hop ikus-garria, hau ere Jai alaian (15 euro).Urriaren 4ean, igandea (10:00-18:00), Donibane Garaziko karriketan “Ebats lauetan”karrika dantzak, denenbegipean osoki urririk,Ertza eta Ballet desZigues konpainiekin,horien artetik ikusdaitezkeelarik ere Bar-dozeko KSI taldearen“Gauzak biltzen” etaGaraztarrak taldearen“GaraztaRap” ikusga-rriak. Egun hortanikusgai izanen diraere, karriketan zehar,Isabelle Henry-renargazkiak, dantzaz.

LARUNBATEAN,BEHIKIAREN EGUNA

BEHAUZEN

Idokik antolaturik, Behikiaren eguna ira-ganen da urriaren 3an , larunbatez,Behauzen, Jean Michel EtchegarayenXemianea etxaldean . Egun osoan(10:00-17:00) etxe ekoizpen eta ederlanmerkatua. Behiki ekoizleek salmahaihandi bat atxikiko dute haragia zuzenkisaltzeko. 11:00 etxaldearen bisita gidatua.12:30 bazkaria behiki eta tokikomozkinekin (izenak aitzinetik emana dute-nentzat). Animazioak : gaitero, zigante etaIxo taldea.

Page 6: Herria 3025

1Garazitik partitu ostiale goizeanBerrogoi bat lagunak autobus berrianEguna pasaturik osoki bideanIluntxerako sartu Mamma hotelean.

2Bigarren egunean, Annecy-n bisitaGida bat hartu dugu biziki harditaHiria ez da haundi, bainan zoin pollitaLorez, etxe ederrez hau betea baita.

3Arratsaldean berriz patarrari goraAiroski joan gira Semnoz-ko kaskoraHan arribatu eta, zer bixta ederra !Aho orok zioten : hauxe da plazerra !

4Igandea etorri, ez ginen goxtierGoizean bisitatu “Les gorges du Fier”Urrunetik behatuz, ez ginen hain fierBainan arroila hori gustatu guzier !

5Mendi hoien artean badago aintziraUntzi pollit batean, hor ibili giraItsas-minak ez dauku kaltegin soberaBatzuk kantuz ta bertzeak lokartu baitira.

6Arratsalde erditan autobusarekinLakua inguratu plazer haundirekinBazterrak eder zauden iguzkiarekinDiruduna hor bizi egoitz ederrekin.

Sagarraren bihotzeko hazian sagardi oso bat badago lo Gales errana

Arbola eta ni

Urriaren 1a, osteguna

• 16.00 : Kantaire BerriTxarrak taldea • 17.00 : Eman bostekoa • 19.00 : Mintza leku, Erro-bi ur sindikataz

Urriaren 2a, ostirala

• 16.00 : Kantaire, Sorkunkantaria • 19.00 : Aitzur eta Jorra• 20.00 : Presoen Oihartzu-na

Urriaren 3a, larunbata

• 9.00 : Beroan bero, aste-ko bilduma• 11.00 : Airesta, Senpere-ko pilota museoaren bisitaPaxkal Harotzarene-rekin• 12.00 : Petzero

• 14:30 : Errubia : Miarri-tze/Perpignan• 20.45 : Eskubaloia Irisa-rri/Aveyron

Urriaren 4a, igandea

• 09.30 : Gure bazterrak • 10.30 : Meza, Arbonatik.• 12.30 : Gure arbasoak, • 13.00 : Hegoaldeko osta-tua Andoni Tolosa-k eginik.• 15.00 : Errugbia Maule/Cahors

Urriaren 5a, astelehena

• 19.00 : Zer dioxu: ItxaroBethart.

6

EUSKAL IRRATIAK

Bahituak : Gaixo jendeak, urrundik etorriak, Ingalaterra miresten dutela etaez aise eta ez haizu han sartzea. Frantses poliziak obeditu du Besson mi-nistroa eta bizi ziren etxoletarik kasatu. Sartzen dira bahitu mota berezian. A-labainan, pagatu dute Frantziara jiteko, pagatu behar berriz ere Ingalate-rratzeko. Horiekin jende batzuk irabazten dute dirua eta haien menean daude,bahituak balire bezala.

***Apocalypse : La deuxième guerre mondiale : Bosgarren eta seigarren zati-ak zabalduak izan dira joanden astean. Sei miliun eta bost ehun mila jendekikusi dute emankizuna telebixta publikoak merezi dituelarik esku zarta ederrakholako emankizun baten eskaintzeko.1944ean bizi ginen itsasoa iraganik Normandian leihorratu direlarik. Gudukalatzak ikusiz nola deseginak ziren etxeak eta hirietako kartier oso batzu.Parise libratua, Estrasburgo geroxago, Mediterraneotik Iparraldera buruz bi-garren armada, denbora berean Sovietar Batasuneko soldadoek Stalingrade-tik Berlinera egin duten ibilaldia, anartean libratzen zituztela herio zelaietanoraindik bizi zirenak.Hitler-en azken egunak 1944-eko apirilean beti pentsatzen zuela gerlarenirabaztea, hartuz soldadotzat 14-15 ureko haurrak, erokerian sakrifikatzenzuela bere populua. Zinez merezi zuen ikustea osoki eta goresmenakemankizuna sortu dutenei, mintzatu baitira gero esplikatuz zer lan berezia etaikaragarria egin duten, goresmenak ere France 2 gate publikoari.

***Maupassant-en ildotik : Ortziralean, beti France 2 gatean zabaldu dituzte biemankizun segidan, lehena “Le petit vieux des Batignoles” deritzan filmaClaude Chabrol zinegileak itzulirik Pierre Arditi jokolariarekin, bigarrena “His-toire d’une fille de ferme” Maupassant-en ipuin batetik egina. Bigarren aldikotzikusten nuen hau eta atsegin berarekin berrikusi. Normandiako XIX. mendekobizimoldea eskaintzen zuela, bizi dorpea zeramala baserriko sehiak.

***Errugbia : Baiona joan da Albi Tarneko hiri nagusirat eta han galdu (19 eta14) nahiz azkena den Albi sailkapen orokorrean. Halere lortu du emendiopundua.Miarritze jokatu da bere kirol zelaian Toulon-en kontra, hiru entsegu markatuzeta emendio puntua bereganatuz. Orotara 23 eta 19. Iduri luke bere baitandaudela miarriztarrak. J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Uda hastapen huntan mutikoajoan da ardien bila Etxezaha-rreko pentzera.Bat batean, pentze zolan gel-ditu da xoraturik, Jondoni Joa-ni sagarrondoari so. Oi ama !Sagarren urre-zuri dirdira ! Ai-rean dabilan usain gozoa ! Bat batean arbolak, bere ma-neran, dei egiten diomutikoari :- Haugi Haugi ! Igan hadi enegainera eta jastazkik ene sa-garrak. Haurra igan da ; gozatu du sa-garren mami mingar-eztia.

Biharamunean berriz hurbilduzaio mutikoa.- Haugi Haugi ! Jar hadi ene i-tzalean.Mutikoa hain da goxoki itza-lean, nun kanibet lamarekin bi-hotz bat marraztu baitu enborzolan eta bihotzaren barneanmarkatu [arbola + ni]

Denbora eman du mutikoakberriz itzultzeko. Bakoitzakbere bizia. Bainan halako ba-tez, pentze buruan, eskuz-esku, neska batekin agertu da. - Txauzte ! Txauzte ! Jar zai-tezte ene enborraren kontra ! Zazpi-zortzi aldiz jin dira bibiak. Egoera hain du atseginmutikoak non kanibetarekinberriz ere marraztu baitu bi-hotz bat eta bihotzaren bar-nean markatu [Maddalen + ni]lehenbiziko bihotzetik goraxa-

go. Oh ! Geroztik denbora luzejoan zaio arbolari. Bederendotzena bat sagar uzta emanditu mutikoa ikusi gabe. Azke-nean hor da, handiturik,bizarrarekin, jadanik gizondua.Pixka bat kezkati halere. - Haugi ! Janzkik enesagarrak ! Zer duk arrangura ?- Sosa behar dut… Moto batenerosteko.- Bainan mutikoa! Ez duk ara-zorik. Bilzkik ene sagarrak etasalzkik merkatuan. Mutikoaksaskitaraka ereman ditu sagarguziak.

Sagarrondoak frango elur etaiguzki kalda jasanik, halakobatez, ikusi du bere adiskideahurbiltzen. Ez da batere sagararoa.- Haugi ! Igan hadi ene gaine-ra. Maite diat hire hunkia.- Ez ! Ez dut astirik. Zure adarhandi horien beharra badutgarajeko teilatuarentzat.- Oh bai fierrak ditiat, karga

ederrak ekarririk. Hiretzat di-tuk…Gizonak moztu ditu lau adarnagusiak. Sagarrondoa geldituda hor, tente, itze bat bezala,biluzia eta beso-motz.

Udaberrian, doi bat hostatzenhasi da berriz, xoriak ere itzulizaizkio, adiskidea ere, uste-gabean. - Beti bezala zerbait arrangu-

ra hik ?- Bai bai ! Uda huntan gure

alaba ezkontzen zaigu eta ku-txa bat eginarazi behar diot.Zure enborra behar nuke!- Ene enborra? Bixtan duk !Taula ederrak eginen dituk.Ohore izanen diat.Gizonak enborra moztu du. Ar-bola, intziririk gabe, erori dahedailo.

Orain, pentze zolan, ez daerro-ondoa baizik gelditzen.Huntz ostoek eta laparrek jana. Pentze hegian gizon za-har bat bistara etorri zaio erro-ondoari, hinki hanka, makilaeskuan, pixka bat konkortua. Haugi ! Hurbil hadi. Aspaldikopartez ! Nekez habila ! Jarhadi ene gainean. Sendoanauk oraino ! Jarri da xaharra erro-ondoarengainean. Biak ametsetan ego-nik, gizona ohartu da berakmarraztu bihotza beti hordagola azalean. (Zuhaitzabota zutelarik, kasurik egingabe, bihotza bainogoraxagotik moztu zuten.).Berriz kanibeta hartu eta ka-rrakatzen du goroldioa. Hordago berak egin bihotza etaerdi-gunean : [arbola + ni ]. Zer nahi duk, bada, hi ta biakidurikoak gaituk. Gurea eginik,erroak non eta harat goatzik !!

Johanes Bordazahar

PACK EUSKARA

Baxenafarroako hiruerkidegoek (Garazi-Bai-gorri, Iholdi-Oztibarre etaAmikuze) Pack euskarakanpaina abiatu berridute. 2009an sortutakohaur guzien aitameri igo-rria izan zaiote opari bat(papoko-oihal, diska batsehaska kantuz osatuaeta 20 orrialdetako libu-ruxka elebidun bat) fami-lia gazte horietan euskarasustatu nahiz. Gisa hor-tako hiru igortze eginendira urtean. Ondokoa,2010eko urtarrilean egin-go da.

UEU-ren formakuntzak

Miarritzeko Atabal gelan

OpenOffice writer ikastaroa (testutratamendua), 12 orduz, urriaren 10ean,azaroaren 7an eta abenduaren 5an,goizez 9:00-13:00.OpenOffice Calc. (datu basa), 9 orduz,urriaren 10ean, azaroaren 7an etaabenduaren 5ean, aratsaldez 14:30-17:30.Audio fitxategi baten lanketa, 6 orduz,urriaren 24ean, 9:00-12:00/13:00-16:00.Bideo Moviemaker, 6 orduz, azaroaren21ean, 9:00-12:00/13:00-16:00.Photoshop, 6 orduz, abenduaren 12an,9:00-12:00/13:00-16:00.Xehetasun guziak : Joseba Manterola,UEU, 06.21.68.56.71.

7Astelehen egunez Chamonix alderaHan ongi ibiltzeko ginuen menturaKarretik jautsi eta gure harridura !Herritar zonbait zauden han guri begira !

8Mendi horien artean egon xoraturikMendi xuria bapo iguzkiz beterikItsas hormatua guk eskuz hunkiturikBegiak ezin alda, mendier loturik.

9Asteartez joan gira Thones eskualderaMendiko laborantxa hantxet ikusteraHango behi gorriek ez dute gaxuraReblochon gasna ona jastatu gustura.

10Behar ginuen ibili laborarietanBiga ikusi tugu eskualde bertsuanBata airoski ari bere solaseanBertzeak finkaturik zangoak lurrean.

11Izan giren tokiak osoki ederrakIguzki goxo batek argituz bazterrakGiro hoberenean iragan egunakRené, Frantxua ta oro, zueri eskerrak !

J. E.

Baigorri - 2009ko buruilaren 2a

Haute-Savoie-ko

itzuliaAirea :

Ziburutik Sarara

Aiguille des Drues mendi xorotx famatua (3754 m)

Les Aravis mendilepoan, “Abondance” behiak deizterat heldu

ESKUBALOIA:IRISARTA-

RREN LEHENGARAIPENA

Bordele aldera joanakziren ir isartar es-kubaloilariak, Brugeshiriko taldearen kontrajokatzera. Partida arrasederki hasirik, 8-5 eremai-ki zuten, bainan nekaturik,partida erditan gibeletikziren 13-10. Bigarren za-tian, defentsa gogortu on-doan berriz aitzina hartudute, 18-16, bururatzeko33-28. Goresmenak ! On-doko partida, ibiakoitzeanAiroski gelan, Rodez-enkontra.

Page 7: Herria 3025

Lana, irrati animatzailearena da. Hautagaiak (gizon ala emazte) euskaraduna behar du izan etatokiko Elizaren ezagutza ona ukan ere bai. Formakuntza edo heziketa teknikoa irratiak berak eskainiko du. Argibide gehiagorentzat, deitu egunaz irratira : 05 59 70 39 39 CV eta motibazio gutuna igorri helbide huntara :[email protected]

7

XURION AZKAINENIbarrola - Oçafrain . . . . . . . 30Laduche - Berasategui . . . 22Egin beharra zen hori ere.Behar zuten aurtengo plazakxapeldun amaturrek ikusi etaerakutsi noradino joan zitezkeenamaturren maila baino goraxa-go. Finala aiseegi irabazi zuten,aurtengo xapelgoaren Kanbokoplazan Larroquette-Lamurenkontra, Etcheto-Maitiaren faltaneta beren gosean desafiatuakzituzten haundien horiek ereberen lurrean. Erran behar dabildu direla Xurioko plazarat etagozatu ere oren bat eta erdiz.Haatik, beren maila atxiki duteberezkoek, ez nahiz, alabainan,amatur hoberenen kontrakodesohorerik. Bakoitxari berea.

WALTARI OLORONEN IRABAZLEAgusti Waltari . . . . . . . . . . 40Lavielle - Benesse . . . . . . . 36Kubatarra ere badoa gogotikbereari. Lehenxago Itoiztarrenkontra arizana, huna orai lan-destar pareari jokatzen zelabaina Biarnoan, 300 ikuslerenaitzinean zoan baina, eskuinekoaldearekin eta guziz botea,beretu du auzia ondarrean 29urtetan, bien kontra.

LARUNBAT HUNTAN IRUJOIrujo - Goñi . . . . . . . . . . . . . . ?Olaizola II - Mendizabal. . . . ?Miarritzeko Plazaberrin jokatukoda hau larunbatean 6etan.Haatik lehen partida batekinWaltari eta Lemouneau buruzburu. Sartzea 20 eurotan oro-tara.

GARATENEAN IHIZI TXARRAEzcurra I - Bessonart . . . . 50Bielle - Jeannots . . . . . . . . 23Zer erran egun berriz ? Orenbat eta guti joan orduko kan-poan ginela gauza on gutiikusirik. Salburik Patrik Ezcu-rrarenak halere : hau beti beza-la, ez bakarrik jokotsu bainaerne ere, bera lehenik, pilotaguzien gainean, eta betilagunaren gidari eta akulatzaileona, harekin Bessonart aise arizen. Baina, horiek hola, idurizuen pilotak, berak nahi lekuratzoala frangotan. Eta Bielle ? etaJeannots ? Noiz ikusiko ditugumaite ditugun bezalakoak ?Maite baititu Garateneko jen-deak bere pilotariak. Eta ezbakarrik tokikoak, kanpotiarrekere, eskuzartaka ari zirengaizoak, pilota ezagutzen ezduten hek.Alfaro - Lazcano . . . . . . . . . ?Ibarrola - M. Saldubehere . . ?Eta huna helduden astele-heneko partida Garatenean,Ihiztarien Kopa horri buruz beti,Marc Saldubehere untzoronda-rrarekin. Hoberenak irabaz, etaparioa libro !

BIRIATUKO LEHIAKETAItoiz - Benesse . . . . . . . . . . 40Istillarte - St Esteben. . . . . 34Horra beraz pilota bizi ere Aram-bururen herrian, pilotari onak ezbaitira aise zahartzen, ez deahala ere Itoiz, Isti l larte ta

bertzeak ? Igande huntan finalaizanen da 5 orenetan, hemengobi irabazle hauk ariko baitiraAramburu eta Aramenditokikoen kontra.

ARBONAN BILTOKIANBelascain - X. Lambert . . . 40Betbeder - Arbeletche . . . . 23Finala zortzigarrenetan dugujadanik Arbonan, XimunHaranek asmatu zuen Jokobe-rrian aurtengo lehiaketa pu-blikoak eskuinaldetik lasai segi-tzen duena. Eta Belascainekaurten Ximun Lambertekinirabaziz deramana.

Sasco - J.M. Mugica . . . . . 40Haramburu - St Esteben . . 31Eta Mugica gerezietarrari ?Jokoberrian ere, plazan eta ez-kerparetan bezala beti hor,Sasco arbonarra hor zuela aldihuntan, ez barkatzen oraino etaez barkatzekotan ere naski. Hel-duden larunbat huntan berrizhaste : Sorhaits-Itoiz ukanendituzte hor irabazle hauk kon-trario. Beste partida Alfaro-Maitia eta Heguiabehere-Benesse. Aratsaldeko 5 orene-tan haste. Izanen da jende horere.

HEGOALDEAN LOGROÑOKOLAS CAUNAUSENMartinez de Irujo - Beroiz . 22Berasaluze VIII - Pascual . . 9Hara beraz nola bururatu denLogroñoko lehiaketa haundiaigandean, zafraldi garratz ho-rrekin, alta holako partidak ereirabaziak zituztelarik galtzalehoriek berek. Ze fiuraBerasaluze ere !Olaizola II - Apraiz . . . . . . . 22Titin - Eulate. . . . . . . . . . . . 20

Capellan - Laskurain . . . . . 18Chafee - Mendizabal II. . . . 13Logroñoko hortan berean haukere. Lehen partida hori zutenErrioxako arnoaren desafioan,hango berekoa. Desafio horiirabaziz arno on hortarik 1200botoila irabazi dituzte AimarOlaizolak eta Apraizek Asegarceenpresarendako. Zuen osagarri-ari !Olaizola I - Otxandorena . . 22Berasaluze IX - Goñi III . . . 13

Urrutikoetxea - Argote. . . . 18Ibai Perez - Laskurain . . . . 10Hauk ere Logroñon eginak,lehen partidetan.

IRUJO SARITUALogroñoko San Mateo bestetanbazen saritze bat aurtengobestetan ukan duten pilotarihoberenarendako. Aise pentsaditakeen bezala. Bere sariahartzean hitz goxoak erran ditu,dena laudorio Mikel Beroiz beregibeleko lagunarendako. Etanafartar hunek ere bere eskeronezko alegrantzia guzia salatudu erranez nolako atsegin haun-dia izan duen Logroñoko horiirabaziz, bera profesionalpasatu den urtean berean hainzuzen. Biba Beroiz ere !

Bego

Hazparne aldeko erkidegoak Euskara Teknikari bat bilatzen du,Euskararen Erakunde Publikoarekin partaidetzan.

• Eginbeharrak- Harreman jarraikiak beren eginbideetan euskarari toki

gehiago eman nahi dioten erkidegoko herriekin- Zerbitzu teknikoak segurtatu erkidegoko herrietan

(itzulpen, formakuntzen plangintza...) eta/edo aholku teknikoak zabaldu hautetsi eta beste ordezkari batzueri (seinaletika, elebidun dokumentu...)

- Euskararen sustapenerako ekitaldien antolakuntza (dokumentu argitaratze edo beste komunikazio euskarri,konkurtso, mintzaldi, animazio desberdin... prentsa harremanak)

- Ekitaldieri doakien finantzamendu plangintzaren eta muntaketaren jarraipena

- Euskara erabili nahi duten elkarte ala eragile pribatuaklagundu.

• BetebeharrekoakEuskara teknikariak behar ditu :- Ardura handiko postu hori betetzeko gaitasuna- Harreman eta komunikazio gaitasunak- Proiektuak eremaiteko esperientzia- Euskararen ezagutza ona, bai ahoz, bai idatziz- Euskararen alderako politika publiko batean engaiatzeko

nahikaria.

• Bertze argitasun- 3 urteko kontratu mugatua, denbora osoz.- Hilabete saria esperientziaren araberakoa.- Lanpostu horren fitxa aurkitzeko : Hazparne aldeko

erkidegoa tel 05.59.29.16.47, [email protected] hautagaitzak 2009ko urriaren 9a aitzin.

LAN ESKAINTZAEuskara Teknikaria

HUNA BERRIZ DESAFIOENEGUNAK

LEGEZKO ABISU

LAPURDI IRRATIA denbora erdiko bi langileen beharretan dago.

LAN ESKAINTZA

ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANTET YON ALONSO

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire àSAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 14 septembre 2009, enregistré à BAYONNE le 23 septembre 2009, bordereau n° 2009/1156, case n°5, il aété constitué une société civile ayant les caractéristiques suivantes :

Dénomination :“SCI PATRIMOINE DAMI”Siège : ANGLET (64600), 5 allée de

l’Impératrice.Durée 99 ans.Objet : Propriété, gestion, construction,

à titre civil, de tous biens immobiliers.L’exploitation par bail ou autrement des

biens sociaux.L’obtention de tous prêts, de toutes

ouvertures de crédits et facilités de caisseavec ou sans garantie hypothécaire.

Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifiepas le caractère civil de la société.

Capital social : 1.000 euros d’apportsen numéraire.

Gérant : Monsieur Jean Marie DanielMOYRIE, demeurant à BIARRITZ, 79 avenue de Verdun, pour une duréeindéterminée.

La Société sera immatriculée au R.C.S.de BAYONNE.

Pour avis et MentionMe Jérôme GOUFFRANT

GAEC “BIDAIA”Au capital social de 125 560 €

Siège social : 64780 IRISSARRYRCS BAYONNE N° 488 391 657

Lors de l’assemblée générale extraordinaire du 1er septembre 2009, la communauté des associés a décidé d’aug-menter le capital social du groupementd’un montant de 70 000 € par un apport ennuméraire de même montant.

Il est ainsi porté à 195 560 € et divisé en9778 parts sociales de 20 € de nominalchacune.

Le dépôt des actes ainsi modifiés se faitau greffe du tribunal de commerce deBAYONNE.

Pour avis et mentionles gérants.

AVIS DE MODIFICATIONSSARL BTZ 57

Au capital de 9 000 €Siège : (ancien)

10 Impasse Larribau, 64200 Biarritz(nouveau) 7 Bd du Prince de Galles,résid. Le Sunset, 64200 BIARRITZ

RCS BAYONNE 504 583 584

Aux termes d’une délibération du9/4/2009, les associés de la société ontdécidé

- du transfert du siège social du 10 impasse Larribau, 64200 BIARRITZau 7 Bd du Prince de Galles, 64200BIARRITZ.

- de nommer Monsieur Pol PLANTEC,5 avenue Parc Bon Air, 64200 BIARRITZen qualité de nouveau gérant.

Pour Avis, le gérant

AVIS DE MODIFICATION

SAS JPH-P, Société par actions simpli-fiée, au capital de 53000 €, porté à37000 €, siège social : Le Forum, 64100BAYONNE, RCS Bayonne 501 559 538.L’Assemblée générale extraordinaire du26 juin 2009 a décidé une réduction decapital non motivée par des pertes, d’unmontant de 16000 €, par annulation de1600 actions de 10 € chacune, ramenantainsi le capital social de 53000 € à37000 € divisé en 3700 actions de 10 €

chacune.Pour avis, Le Président.

AVIS DE DISSOLUTION

Suite à l’AGE du 01/09/2009, il a étédécidé de la dissolution et la mise enliquidation amiable de la SARL ZANGOBALOIA à compter du même jour, ladéclaration a été enregistrée au RCS deBayonne.

Monsieur Jokin GARAT est nomméliquidateur et le siège de la liquidation estfixé au siège social de la société.

Pour avis, le liquidateur

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution de laSARL AFERBAT au capital de 500 euros.Siège social : Résidence Les Cèdres 2,boulevard du Général Leclerc 64700HENDAYE.

Objet : Entretien- Dépannage- Rénova-tion- Restauration dans le bâtiment- indi-viduel ou collectif à usage d’habitation oucommercial. Durée : 50 ans.

Gérant : Roland BIACCHI demeurantRésidence Les Cèdres 2, avenue duGénéral Leclerc 64700 HENDAYEnommé pour une durée de 10 ans.

Hendaye, le 28 septembre 2009Le Gérant

AVIS DE MODIFICATION

Réunis en AG le 14/09/09, les associésde la SARL Geociam Chemin Xutaenia64210 Arbonne, prennent acte de ladémission de la cogérance de MialocqDominique et nomment comme gérantunique Mialocq Laurence.

Pour avis

CHRISTINE BESSONART AUZAPEZEN BILTZARBURU

Christine Bessonart Senpereko auza-pezak hartu du Euskal Herrienbiltzarraren presidente kargua, joandenlarunbateko biltzar nagusiaren kari-etara. Itxura guzien arabera lehen-biziko emaztea kargu horretan dena ;emazte bat ezagutua jite bertutetsua-rentzat. Kargua hartu bezain laster,azpimarratu du Euskal Herriak berenortasunaren araberako egitura batbehar duela, departamendu ala beste,behar diren gaitasun politiko guziekin.Sauveur Bacho Arberatzeko auzapezada lehen presidente ordaina, etaMichel Etchebest Mauleko auzapezabigarren presidente orde. Hots ekipoberritua biltzarraren buruzagitzan.Azken hau deplauki euskal departa-menduaren alde agertu da, Xiberunhautetsi arras guti bezalaxe. Gehitu duXiberoa Iparraldearen barnean behardela osoki ekarri, normaltasunean.

Txirrindularien Frantziakoitzulia helduden urtean ezomen da Euskal Herriratagertuko. Nahiz xehetasungehiago eman beharra dutenhemendik zonbait egunenburuan, oraidanik dakigunada Holandatik partituko delaeta Alpetarik iraganen Pirinioalderat jin aitzin. Pauerat hel-duko da eta hor, oraiko ustez,pausuko egun bat ukanen du.Biharamunean, partitzeaSalisetik eginen da Bordele

FRANTZIAKOITZULIA

HELDUDENURTEAN…

alderat joaiteko Euskal Herriratbatere sartu gabe, nun ez dutenpasaldi bat egiten Donapaleukohegi hortarik…

Page 8: Herria 3025

8

-Igande arte, Miarritzen, Latino-Amerikari buruzko festibala, filma, erakusketa, hitzaldi, musikaldi eta beste, geltoki xaharrean, hiriko kasinoan eta Royal zinegelan. -Igande arte, Baionan, Grenet zubiaren aldean, etxegintzari buruzko saloina.- Ortziralean (20.30) Baigorrin, Plazaxokon, Alain Lamassoure mintzo Europaz- Larunbatean, Behauzen, Behikiaren eguna, Idokik antolaturik-Larunbatean (11.00), Bidarten, herriko etxe aitzinean, Bidarten Kantuz.-Larunbatean (17.30), Zestoan, bertsulari xapelketa nausiaren konduko lehen finala laurdena.-Larunbatean (20.30), Hendaian, Variétés gelan, Aurrez-Aurre dantza ikusgarria.- Larunbatean (20.30) Donapaleun, Frantxixkanoetan, Lorène de Ratuld pianistaren kontzertua-Larunbatean (21.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, « Courir les rues» musikaldia.-Asteburu guzian, herriko bestak Izturitzen, Pagolan eta Lekunberrin. Bestak ere

Urruñan, Oleta auzoaldean.-Asteburu guzian, Donibane Garazin, Trans Danz dantza festibala.-Igandean (11.00), Hendaian, Hondartzako lasterraldia (10 km).-Igandean (11.30), Urruñan, mutxikoak herriko etxe aitzinean.- Igandean, Donostia Zurriolan, kilometroak, Gipuzkoako ikastolen besta-Igandean, Uztaritzen, Lapurtarren Biltzarra.-Igandean, Kanbon, euskal pastizaren besta. -Igandean, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Bidarten, Zirlinga saltegigunean, bai eta Ziburun, Untxin auzoaldean.-Igandean, Hiriburun, Bare korkoilaren kofradiak bere biltzarra eta besta.-Igandean, Bidarraitik abiatuz, Auñamendi-ren 37. ibilaldi neurtua. -Igandean, Senperen, ospakizun bereziak duela lau ehun urteko sorgin auziak gogoan.- Igandean, Hazparnen, Xakur erakusketa polikiroldegian-Igandean (15.30), Miarritzen, Koliseo gelan, Justine Delfosse antzerkilaria.

Gehexan Pontto

MIHI LUZEMihia eta zintzurrari esker jendea mintza daiteke, bainan zerbaiten erraiteko buruak manatzen du zer erran. Aisa mintzo dira batzu, hala nola politikariak, eleketari ederrak noiztenka, kalakariak ere berdin.Alta, kasu eman behar lukete mintzatzen direlarik, haien artean Errepublikako presidenta. Duela zenbait urte Barneko ministroa zelarik erran zuen Korsikako prefetaren «hiltzailea» arrastatu zutela. Berrikitan, Clearstream auziari buruz galdegin du «hobendunak» kondenatuak izan diten, auzia ez delarik trenkatua.«Entzuteko erne, mintzatzeko ixil», hau da Jondoni Jakobek emaiten dien aholkua.

Gure eskualde hotarik zonbait egunentzat Australiarat joaiten dena aste bat osoa eta gehiago ere egon ditake Sydney bezalako hiri handi batean, han berean baita segur nun zer ikus! Frangok egiten dute haatik itzuliño bat Australia hego-ekialde hortan gaindi, hiri batetik besterat... Eta badira bizpahiru egun berexten dituztenak Australia barnerat joaiteko, Australiarat aldi bat johan-eta nahiago ez alde bat itsas-hegian egon... Hegazkinez doatzi bixtan da, bestenaz sobera luze bailitake. Eta gehienek ibilaldi horren helburu hautatzen dute Uluru mendia, Australiaren erditsutan dena... Toki horrek zer du bada arrarorik? Mendia bera ez da hain gora, itsasoa baino 863 metro gorago, bainan itsasoa handik biziki urrun da eta inguruko zelaia ja 515 me-troko goratasunean. Ezin du beraz gora izaiteak egin mendi horren berezitasuna. Mendi hori famatua da aspaldian eta aspaldian ondo hetan kokatu jendeentzat, Pi-tjantjatjara populuarentat bereziki, mendi sakratua delakotz, mendi saindua heien sineste xaharraren arabera. Bainan kanpotiarrak ez dira ere hortako johan leku hor-tarat. Gertatzen dena da Uluru hori ez dela egiazko mendi bat, mendi baten itxura balinbadu ere...

KOLOREZ KANBIATZEN...

Uluru ez da alabainan beste men-di guziak bezala sortua eta ez li-take untsalaz mendi deitu behar, ezen Uluru da arkaitz bat! Ikara-garriko arkaitz alimalea, mendi koxkor baten heineko arkaitza, lurrean sartua edo landatua! Gai-nerat, ikusten dena ez da arkaitz osoaren zati bat baizik, parte han-diena lurpean baita! Kasik dena harri hutsa beraz, dena harri ba-kar bat balitz bezala nolazpait, eta dena pelatua, zuhaitzik ez, landarerik ez... Hauxe du arkaitz horrek arrunt berezia: harria gisa hartakoa izanez, iguzkiak nola joi-ten duen-eta, kolorez kanbiatzen dela! Goizetik aratserat, kolore desberdinak hartzen ditu! Aini-tzen gostuko iluntxetan da ede-rrenean, gorraxta izaiten delarik, batzuetan kasik gorria...

DEBEKATZEA DEBEKATUA!

Aspaldixkoan jende ainitz ibilki da hor gaindi. Urte bakoitx, ba-nabeste batean, lau ehun mila kanpotiar. Mota bertsuko arkaitz bat bada ere Australiako beste punta batean, bainan hiri han-dietarik harat joaitea ez da naski hain eskualde, gainerat beste hori ez omen da hola kolorez kanbia-tzen...Bazter ikuska dabiltzan kanpo-tiarrak loriatzen dira Uluru arkaitz alimale horri beha eta beha, loria-tzen ere inguruko parke zabalean, hor baitira abere batzu, axeri, gau-ainhara eta igel mota batzu, besteak beste, arras bereziak, han baizik ez direnak kausitzen...Kanpotiar batzu, guti haatik, atre-bitzen dira Uluru-ren kaskorat. Oren batez heltzen ahal da gaineko puntarat. Hein bat aise, salbu eurite baten on-dotik, orduan harria biziki lerrakor izaiten delakotz. Bainan inglesez eta beste asko mintzairetan, aski handiz ezarria da untsalaz nehor ez dela joan behar mendian goiti. Hango bereko jendearentzat mendi horren zolan behar da egon, beren erlisioneak diote hori manatzen, bestenaz zeruko izpirituak kexatzen ahal direla eta jendeari mendekatzen. Ez dute haatik deplauki debekatzen goiti joaitea, heien pentsa-mol-dea baita ez dela sekulan deus debekatu behar, zerbaiten debekatzea dela preseski izan ditakeen debeku bakarra...

XANPAÑA XORTA BAT...Zonbait mila urte huntan han kokatu leinuetakoek nahiago dute beraz arizan erran eta erran denentzat hobe dela mendi zolan egoitea... Kanpotiar gehienek kondutan hartzen dute ikus-molde hori. Batzuk arkaitzaren itzulia - hamar bat kilometro- oinez egiten dute, mendiaren zolaz-zola. Beste frangok helikopteraz, han berean baitira gisa hartako airaldiak eskaintzen dituztenak... Eta hauxe ari da ohidura bilakatzen: iluntxetan, arkaitza gorritzearekin, kanpotiarrek xanpaña xorta bat han berean eda-tea. Ez egiazkotik bainan Australian berean egiten denetik. Untsalaz ez dena beraz xanpaña deitzen ahal... Erraiten da -zuk sinets edo ez, hori bakoitxak bere ikustekoa du - xanpaña toki hortan eta tenore hortan edanez horrek zernahi gauza on ekar dezakeela edaleari... Kalterik segurik ez duke egiten! Muslaria

AUSTRALIAN GAINDI...2- ULURU, ARKAITZ ZINEZ ERRALDOIA!

Nunbaiteko bitxikeria, harria gisa hartakoa izanez, iguzkiak nola joiten duen-eta, Uluru kolorez kanbia-tzen da!

Marrazki berezi batzu hango bereko jendek Jainkoak daki noiz harrian eginak. Artetan horien aitzinerat biltzen dira berak, batean gizonak, bestean emazteak, beren sineste xaharrak manatzen daizkioten ospakizun batzuentzat...

Joanden larunbatean hasi da Argentinako Las Flores herrian, Bue-nos Aires probintzia barnealdean, euskara irakasleendako ‘Neguko barnetegia’. Erran nahi baita, euskara ikasten ari direnek, maila bat harturik, ikasten segi-tzen dute bainan ber denboran heiek bainan gutiago dakiten beste batzuen erakasle bilakat-zen dira. Ber denboran ikasle eta erakasle izanki beraz. Halaber, eskolez gain, urtean bi barnetegi egiten dituzte, urte guziz hiria kanbiatzen dutelarik, ikastaro trinko bat eginik, aste bete edo bederatzi egun horietan mintza praktika landu eta egun osoa zinez eta euskaraz baizik ez elekaturik. Hori da orai hasi dutena, hel-duden asteburu artio. Urte guziz uztailean egin ohi da “Neguko barnetegia”, bainan aurten, A gripea zela eta ez zela, gibeleratu egin dute, uztailaren 25etik, buruilaren 26ra. Orotara ikasleak arribatuak dira Estatu Batuetarik, Kolon-bia, Brasil, Txile, Uruguai eta Perutik; eta

Argentinatik, honako lekuetarik: Mendoza, La Plata, Chivilcoy, Arrecifes, Saladillo, Azul, Viedma, Bahia Blanca, Trenque Laun-quen, Rosario, Rio Cuarto, Tandil, General Villegas, General Rodriguez eta Buenos Aires hiriburutik. Lan e derra egiten dute eta heien artean badira odolez euskal-dunak ez direnak ere, edo euskal arbaso urrun-urrunak dituztenak, baina halarik ere euskararen eta euskal kulturaren deia az-karki sendi dutenak. Bestenaz, beti ari dira gauzak gertatzen

amerikanoekin, Hego eta Ipar aldekoekin. Duela bi aste, Errokoen bilkura egin zuten Nevadako Gardnervillen. Gero Nafa rroan, Auritzen, artzain ohi amerikanoen besta handia (hemen aipatu genuena). Bizkitar-tean, jakin genuen buruilaren 11n aita Patxi Aldasoro, Idahoko euskaldunen apez edo omonier izan zena 1954-59an, hil dela, 87 urte zituela, Kaliforniako San

Diegon; Bere elizkizunak iragan igandean izan ziren Gipuzkoako Mutiloa herrian. Eta helduden larunbatean, Gachiteguy familia-koak bilduko dira Bastidan, urriaren 3an, 88 dituen eta Ameriketan apez ibili zen Belokeko aita Adrien Gachiteguy antola-tzaile. Familiako amerikanoak ere jinen dira Washington eta Kalifornatik. Igan-dean, berriz, Baigorrin, urte guziz sasoin huntan egiten den inguruko amerikanoen bazkaria eta egunpasa izanen da. Joseba Etxarri

Hasi da Argentinako Las Flores-eneuskara barnetegia

Graciana Goicoechandia (Las Floresko Euskal Etxeko presidenta), Felipe Eiheragibel (FEVAko presidenta), Alberto C. Gelené (Las Flores-eko auzapeza) eta Kinku Zinkunegi (‘Euskara Munduan’eko koordinatzailea).

Felipe Eiheragibel FEVAko presidenta opari bat ematen Graciana Goicoechandia Las Floresko Euskal Etxekoari Arg - EuskalKultura.com

Page 9: Herria 3025

1Garazitik partitu ostiale goizeanBerrogoi bat lagunak autobus berrianEguna pasaturik osoki bideanIluntxerako sartu Mamma hotelean.

2Bigarren egunean, Annecy-n bisitaGida bat hartu dugu biziki harditaHiria ez da haundi, bainan zoin pollitaLorez, etxe ederrez hau betea baita.

3Arratsaldean berriz patarrari goraAiroski joan gira Semnoz-ko kaskoraHan arribatu eta, zer bixta ederra !Aho orok zioten : hauxe da plazerra !

4Igandea etorri, ez ginen goxtierGoizean bisitatu “Les gorges du Fier”Urrunetik behatuz, ez ginen hain fierBainan arroila hori gustatu guzier !

5Mendi hoien artean badago aintziraUntzi pollit batean, hor ibili giraItsas-minak ez dauku kaltegin soberaBatzuk kantuz ta bertzeak lokartu baitira.

6Arratsalde erditan autobusarekinLakua inguratu plazer haundirekinBazterrak eder zauden iguzkiarekinDiruduna hor bizi egoitz ederrekin.

Sagarraren bihotzeko hazian sagardi oso bat badago lo Gales errana

Arbola eta ni

Urriaren 1a, osteguna

• 16.00 : Kantaire BerriTxarrak taldea • 17.00 : Eman bostekoa • 19.00 : Mintza leku, Erro-bi ur sindikataz

Urriaren 2a, ostirala

• 16.00 : Kantaire, Sorkunkantaria • 19.00 : Aitzur eta Jorra• 20.00 : Presoen Oihartzu-na

Urriaren 3a, larunbata

• 9.00 : Beroan bero, aste-ko bilduma• 11.00 : Airesta, Senpere-ko pilota museoaren bisitaPaxkal Harotzarene-rekin• 12.00 : Petzero

• 14:30 : Errubia : Miarri-tze/Perpignan• 20.45 : Eskubaloia Irisa-rri/Aveyron

Urriaren 4a, igandea

• 09.30 : Gure bazterrak • 10.30 : Meza, Arbonatik.• 12.30 : Gure arbasoak, • 13.00 : Hegoaldeko osta-tua Andoni Tolosa-k eginik.• 15.00 : Errugbia Maule/Cahors

Urriaren 5a, astelehena

• 19.00 : Zer dioxu: ItxaroBethart.

6

EUSKAL IRRATIAK

Bahituak : Gaixo jendeak, urrundik etorriak, Ingalaterra miresten dutela etaez aise eta ez haizu han sartzea. Frantses poliziak obeditu du Besson mi-nistroa eta bizi ziren etxoletarik kasatu. Sartzen dira bahitu mota berezian. A-labainan, pagatu dute Frantziara jiteko, pagatu behar berriz ere Ingalate-rratzeko. Horiekin jende batzuk irabazten dute dirua eta haien menean daude,bahituak balire bezala.

***Apocalypse : La deuxième guerre mondiale : Bosgarren eta seigarren zati-ak zabalduak izan dira joanden astean. Sei miliun eta bost ehun mila jendekikusi dute emankizuna telebixta publikoak merezi dituelarik esku zarta ederrakholako emankizun baten eskaintzeko.1944ean bizi ginen itsasoa iraganik Normandian leihorratu direlarik. Gudukalatzak ikusiz nola deseginak ziren etxeak eta hirietako kartier oso batzu.Parise libratua, Estrasburgo geroxago, Mediterraneotik Iparraldera buruz bi-garren armada, denbora berean Sovietar Batasuneko soldadoek Stalingrade-tik Berlinera egin duten ibilaldia, anartean libratzen zituztela herio zelaietanoraindik bizi zirenak.Hitler-en azken egunak 1944-eko apirilean beti pentsatzen zuela gerlarenirabaztea, hartuz soldadotzat 14-15 ureko haurrak, erokerian sakrifikatzenzuela bere populua. Zinez merezi zuen ikustea osoki eta goresmenakemankizuna sortu dutenei, mintzatu baitira gero esplikatuz zer lan berezia etaikaragarria egin duten, goresmenak ere France 2 gate publikoari.

***Maupassant-en ildotik : Ortziralean, beti France 2 gatean zabaldu dituzte biemankizun segidan, lehena “Le petit vieux des Batignoles” deritzan filmaClaude Chabrol zinegileak itzulirik Pierre Arditi jokolariarekin, bigarrena “His-toire d’une fille de ferme” Maupassant-en ipuin batetik egina. Bigarren aldikotzikusten nuen hau eta atsegin berarekin berrikusi. Normandiako XIX. mendekobizimoldea eskaintzen zuela, bizi dorpea zeramala baserriko sehiak.

***Errugbia : Baiona joan da Albi Tarneko hiri nagusirat eta han galdu (19 eta14) nahiz azkena den Albi sailkapen orokorrean. Halere lortu du emendiopundua.Miarritze jokatu da bere kirol zelaian Toulon-en kontra, hiru entsegu markatuzeta emendio puntua bereganatuz. Orotara 23 eta 19. Iduri luke bere baitandaudela miarriztarrak. J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Uda hastapen huntan mutikoajoan da ardien bila Etxezaha-rreko pentzera.Bat batean, pentze zolan gel-ditu da xoraturik, Jondoni Joa-ni sagarrondoari so. Oi ama !Sagarren urre-zuri dirdira ! Ai-rean dabilan usain gozoa ! Bat batean arbolak, bere ma-neran, dei egiten diomutikoari :- Haugi Haugi ! Igan hadi enegainera eta jastazkik ene sa-garrak. Haurra igan da ; gozatu du sa-garren mami mingar-eztia.

Biharamunean berriz hurbilduzaio mutikoa.- Haugi Haugi ! Jar hadi ene i-tzalean.Mutikoa hain da goxoki itza-lean, nun kanibet lamarekin bi-hotz bat marraztu baitu enborzolan eta bihotzaren barneanmarkatu [arbola + ni]

Denbora eman du mutikoakberriz itzultzeko. Bakoitzakbere bizia. Bainan halako ba-tez, pentze buruan, eskuz-esku, neska batekin agertu da. - Txauzte ! Txauzte ! Jar zai-tezte ene enborraren kontra ! Zazpi-zortzi aldiz jin dira bibiak. Egoera hain du atseginmutikoak non kanibetarekinberriz ere marraztu baitu bi-hotz bat eta bihotzaren bar-nean markatu [Maddalen + ni]lehenbiziko bihotzetik goraxa-

go. Oh ! Geroztik denbora luzejoan zaio arbolari. Bederendotzena bat sagar uzta emanditu mutikoa ikusi gabe. Azke-nean hor da, handiturik,bizarrarekin, jadanik gizondua.Pixka bat kezkati halere. - Haugi ! Janzkik enesagarrak ! Zer duk arrangura ?- Sosa behar dut… Moto batenerosteko.- Bainan mutikoa! Ez duk ara-zorik. Bilzkik ene sagarrak etasalzkik merkatuan. Mutikoaksaskitaraka ereman ditu sagarguziak.

Sagarrondoak frango elur etaiguzki kalda jasanik, halakobatez, ikusi du bere adiskideahurbiltzen. Ez da batere sagararoa.- Haugi ! Igan hadi ene gaine-ra. Maite diat hire hunkia.- Ez ! Ez dut astirik. Zure adarhandi horien beharra badutgarajeko teilatuarentzat.- Oh bai fierrak ditiat, karga

ederrak ekarririk. Hiretzat di-tuk…Gizonak moztu ditu lau adarnagusiak. Sagarrondoa geldituda hor, tente, itze bat bezala,biluzia eta beso-motz.

Udaberrian, doi bat hostatzenhasi da berriz, xoriak ere itzulizaizkio, adiskidea ere, uste-gabean. - Beti bezala zerbait arrangu-

ra hik ?- Bai bai ! Uda huntan gure

alaba ezkontzen zaigu eta ku-txa bat eginarazi behar diot.Zure enborra behar nuke!- Ene enborra? Bixtan duk !Taula ederrak eginen dituk.Ohore izanen diat.Gizonak enborra moztu du. Ar-bola, intziririk gabe, erori dahedailo.

Orain, pentze zolan, ez daerro-ondoa baizik gelditzen.Huntz ostoek eta laparrek jana. Pentze hegian gizon za-har bat bistara etorri zaio erro-ondoari, hinki hanka, makilaeskuan, pixka bat konkortua. Haugi ! Hurbil hadi. Aspaldikopartez ! Nekez habila ! Jarhadi ene gainean. Sendoanauk oraino ! Jarri da xaharra erro-ondoarengainean. Biak ametsetan ego-nik, gizona ohartu da berakmarraztu bihotza beti hordagola azalean. (Zuhaitzabota zutelarik, kasurik egingabe, bihotza bainogoraxagotik moztu zuten.).Berriz kanibeta hartu eta ka-rrakatzen du goroldioa. Hordago berak egin bihotza etaerdi-gunean : [arbola + ni ]. Zer nahi duk, bada, hi ta biakidurikoak gaituk. Gurea eginik,erroak non eta harat goatzik !!

Johanes Bordazahar

PACK EUSKARA

Baxenafarroako hiruerkidegoek (Garazi-Bai-gorri, Iholdi-Oztibarre etaAmikuze) Pack euskarakanpaina abiatu berridute. 2009an sortutakohaur guzien aitameri igo-rria izan zaiote opari bat(papoko-oihal, diska batsehaska kantuz osatuaeta 20 orrialdetako libu-ruxka elebidun bat) fami-lia gazte horietan euskarasustatu nahiz. Gisa hor-tako hiru igortze eginendira urtean. Ondokoa,2010eko urtarrilean egin-go da.

UEU-ren formakuntzak

Miarritzeko Atabal gelan

OpenOffice writer ikastaroa (testutratamendua), 12 orduz, urriaren 10ean,azaroaren 7an eta abenduaren 5an,goizez 9:00-13:00.OpenOffice Calc. (datu basa), 9 orduz,urriaren 10ean, azaroaren 7an etaabenduaren 5ean, aratsaldez 14:30-17:30.Audio fitxategi baten lanketa, 6 orduz,urriaren 24ean, 9:00-12:00/13:00-16:00.Bideo Moviemaker, 6 orduz, azaroaren21ean, 9:00-12:00/13:00-16:00.Photoshop, 6 orduz, abenduaren 12an,9:00-12:00/13:00-16:00.Xehetasun guziak : Joseba Manterola,UEU, 06.21.68.56.71.

7Astelehen egunez Chamonix alderaHan ongi ibiltzeko ginuen menturaKarretik jautsi eta gure harridura !Herritar zonbait zauden han guri begira !

8Mendi horien artean egon xoraturikMendi xuria bapo iguzkiz beterikItsas hormatua guk eskuz hunkiturikBegiak ezin alda, mendier loturik.

9Asteartez joan gira Thones eskualderaMendiko laborantxa hantxet ikusteraHango behi gorriek ez dute gaxuraReblochon gasna ona jastatu gustura.

10Behar ginuen ibili laborarietanBiga ikusi tugu eskualde bertsuanBata airoski ari bere solaseanBertzeak finkaturik zangoak lurrean.

11Izan giren tokiak osoki ederrakIguzki goxo batek argituz bazterrakGiro hoberenean iragan egunakRené, Frantxua ta oro, zueri eskerrak !

J. E.

Baigorri - 2009ko buruilaren 2a

Haute-Savoie-ko

itzuliaAirea :

Ziburutik Sarara

Aiguille des Drues mendi xorotx famatua (3754 m)

Les Aravis mendilepoan, “Abondance” behiak deizterat heldu

ESKUBALOIA:IRISARTA-

RREN LEHENGARAIPENA

Bordele aldera joanakziren ir isartar es-kubaloilariak, Brugeshiriko taldearen kontrajokatzera. Partida arrasederki hasirik, 8-5 eremai-ki zuten, bainan nekaturik,partida erditan gibeletikziren 13-10. Bigarren za-tian, defentsa gogortu on-doan berriz aitzina hartudute, 18-16, bururatzeko33-28. Goresmenak ! On-doko partida, ibiakoitzeanAiroski gelan, Rodez-enkontra.