herria 2957

8
Ganibeta biziki xorrotxa baduzu ere, ez duzu baliatzen ahal ganibet horren beraren giderra mozteko (Mahmud Al Kachgar) 2008-ko Maiatzaren 15-ekoa 15 mai 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2957 ESTALAGMITAREN PAZIENTZIA Oren pare batez edan ditugu, xurgatu ere, haren ahotik ateratzen ziren hitzak. “Nola berriz giristinotu naizen”, ez da gaurko egunean aitormen errexa, bereziki bizi osoan agnostikoa izan den ezkertiar amorratu batentzat. Jende multxo ederra bildua zen Beloken Jean Claude Guillebaud pentsalari- aren lekukotasun sarkorra entzuteko. 1968ko maiatzeko haizeekin eginik lehen urratsak berriketarigoan, kazetari bezain bat manifes- tari zela aitortu duenez, gero dotzena bat urtez mundua du kurritu erreportari gisa, Biafra, Vietnam (gerlak jotako lurralde hori gain behera zeiharkatu ahal izan zuen Janbattitt Etxarren irulegitar misionestak gidaturik, Albert Londres saria zuela erreportai horrekin ardiesten), Palestina, Ethiopia eta bertze herri- alde zauritu asko. Urte horietan da ohartu “presuna baketsuena otso bilaka litaikeela egunetik biharamunera”. Orain, idaien eremuetan badabil bidaiez, bidai horrek sekula uste ez zukeenera duela ere- man, kristau lurretara, Jacques Ellul, Edgard Morin, Michel Serres eta trenpu bereko pentsalari frangoren bidea kurutzaturik. Dio, ebanjelioaren mezu nagusia ez dela goxoki edaten den sagar jusaren parekoa, bainan nitroglizerinaren iduriko ekai zapartatzaile bat, mundu zuzenago baten eraikitze bidean. Ez dugu hemen Guillebaud horren ibilbide berezia hitz bakar batzuz laburbilduko. Ezin da ! Haatik, bai, oihartzun eginen bere baitan daukan baikortasun zabalari, bere egiten dituela erahil berria izan den armeniar apez ortodoxo baten hitzak : “Kristautasunaren his- toria hasten baizik ez da !” Hitz harrigarriak, denek diotelarik kristautasuna buruz beheiti doala ! Ikaburuko lezea bisitatu dut berrikitan, Urdazubin. Barne xoragarri hartan, gidariak erakutsi dauku duela hirurogoita bortz urte sortutako estalagmita nimiño bat, bizpahiru zentimetroz baizik ez dena handitu epe hor- tan. Ez dauka gain behera abiatua den esta- lagtitari potta emanik ! Bainan handitzea segu- ra du, ez badio bidea nehork trabatzen. Goazen gu ere pazientzia berarekin, mundu hobe baten menturan ! P.J. ESKERRAK DENERI Usaian bezala, Herri-Urrats- kari, Seakak gomitatu ditu hautetsi eta kargudun asko bilkura batetarat. Aintziraren itzulian dabilan jendea ez da biziki ohartzen bilkura horri, bizkitartean harreman horiek ere baliosak direla ezin ukatua da. Bestenaz ere aurtengo Herri- Urrats 25. izanki-eta, biltzar hor- tan behako bat eman zaio mende laurden batez egin bideari. Iragana gogoan azter- tuz ere zer den oraino egiteko eta nola apailatu behar den geroari buruz. Dena den, aurten lehen aldikotz - bai, hori etzen oraino gertatua - hor zen departamenduan hezkuntza maileko ikuskari nagusia, Philippe Carrière, eta hori bera baikor iduritu zaiote han zireneri, seinalea nolazpait hezkuntza zerbitzu ofizialek elkarlan emankor bat nahi dutela segitu Seaska-rekin. Gisa guziz, hitzarmen berritu baten abiadura bada eta agian xede hori hein bat laster gauzatuko dela azpimarratua izan da. Paxkal Indo Seaskako elkarteburua hortarik ari da, ikuskari nagusia ere ba, bai eta Max Brisson, Euskararen erakunde publikoaren izenean mintzatu dena. Herri Urrats besta airoski iragan da Senpereko aintziraren inguruan, igandean. Aro onez, hori bera ez baita guti, ikusiz bezperako euriak. Eta arastirian bota duen euri uharrak ez du jende handirik iziarazi, berant arte baitzagon jendea trumilka, bereziki gazteria. Oro har, egun osoan, jendea gostura ibili da animazio desberdinen inguruan. Hemen aurkituko dituzue han hemenka hartutako argazki batzu. Besta airosa Senperen Besta airosa Senperen ARO BERRI BAT Hau ere azpimarratu da eta atseginekin: 24 urte barne, egin dela halere bide eta aro hobea dela orai. Aipatu dira bixtan da lehenbiziko urratsak, guziz suharrak, bainan nekeak, zernahi traba kausitu baitzen, denborarekin gainditu direnak. Paxkal Indo-k goretsi ditu Ixabel Charritton eta hunen aintzineko elkarteburuak, bai eta ikastolen laguntzaile izan diren guziak. Eskerrak bereziki euskal gobernuari eta nola ez Miren Azkarate kultursailburuari. Hunek garbiki erran du aintzina segitzeko gogoarekin dagoela. Sustengua segurtatu dute ere Frantxua Maitia-k, Lurralde-batzarrarren partez, eta Jean- Jacques Lasserre-k, kontseilu jeneral edo orokorarren ize- nean. BERTSU BATZUEKIN Beti bezala, Christine Bessonart Senpereko auzapezak hitzaldi kartsu bat egin du bere aldetik, goretsiz Herri-Urratsez arduratzen direnak, sail guziz baliosa deramatela. Beste mintzaldiek ere argitan ezarri dute ikastolak maite dituzten guzien arteko elkartasuna. Eta azkenik, Seaskak nahi ukan ditu ohoratu 47 lagun, gehienak haste-hastetik sail hortan parte hartu dutenak, hala nola Serge Zudaire eta holako batzu. Horietan barne aski langile ixilak bainan biziki jarraikiak, Pettan Idiart gure makear berriketari- aren gisa. Denek oroitzapen bat eskuratu dute, Sustrai Colina gazteak moldatu bertsu hauekin: Hastapenaren hastapenetan ez zen den berez jiten giro txarrari aurpegi ona ezartzen bazenekiten gaur bizipenak esker on dira ta esker onak bizipen mende laurdena bide erdia errotari eragiten ikastolaren Seaska hori osoagoa egiten Afrikano dantzak ere, jaz bezala, alegeraki eman dira Bazen jatekoa ausarkian, zikiroa ogitartean batzuentzat... ... edo artekia taloetan, bertzeentzat Handi eta ttipientzat, nun nahi animazioneak ugari ! Okzitania ere Euskal Herriari juntatua Herri Urrats Uztaritzeko ihauteria airosak Senpererat hurbilduak Uztaritzeko ihauteria airosak Senpererat hurbilduak

Upload: 8probintziak

Post on 31-Mar-2016

279 views

Category:

Documents


15 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2957

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2957

Ganibeta biziki xorrotxabaduzu ere, ez duzu baliatzen ahalganibet horren beraren giderra mozteko

(Mahmud Al Kachgar)

2008-ko Maiatzaren 15-ekoa15 mai 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2957

ESTALAGMITAREN PAZIENTZIAOren pare batez edan ditugu, xurgatu ere,haren ahotik ateratzen ziren hitzak. “Nolaberriz giristinotu naizen”, ez da gaurkoegunean aitormen errexa, bereziki bizi osoanagnostikoa izan den ezkertiar amorratubatentzat. Jende multxo ederra bildua zenBeloken Jean Claude Guillebaud pentsalari-aren lekukotasun sarkorra entzuteko. 1968komaiatzeko haizeekin eginik lehen urratsakberriketarigoan, kazetari bezain bat manifes-tari zela aitortu duenez, gero dotzena bat urtezmundua du kurritu erreportari gisa, Biafra,Vietnam (gerlak jotako lurralde hori gainbehera zeiharkatu ahal izan zuen JanbattittEtxarren irulegitar misionestak gidaturik,Albert Londres saria zuela erreportai horrekinardiesten), Palestina, Ethiopia eta bertze herri-alde zauritu asko. Urte horietan da ohartu“presuna baketsuena otso bilaka litaikeelaegunetik biharamunera”.

Orain, idaien eremuetan badabil bidaiez, bidaihorrek sekula uste ez zukeenera duela ere-man, kristau lurretara, Jacques Ellul, EdgardMorin, Michel Serres eta trenpu berekopentsalari frangoren bidea kurutzaturik. Dio,ebanjelioaren mezu nagusia ez dela goxokiedaten den sagar jusaren parekoa, bainannitroglizerinaren iduriko ekai zapartatzaile bat,mundu zuzenago baten eraikitze bidean. Ezdugu hemen Guillebaud horren ibilbideberezia hitz bakar batzuz laburbilduko. Ezinda ! Haatik, bai, oihartzun eginen bere baitandaukan baikortasun zabalari, bere egitendituela erahil berria izan den armeniar apezortodoxo baten hitzak : “Kristautasunaren his-toria hasten baizik ez da !” Hitz harrigarriak,denek diotelarik kristautasuna buruz beheitidoala !

Ikaburuko lezea bisitatu dut berrikitan,Urdazubin. Barne xoragarri hartan, gidariakerakutsi dauku duela hirurogoita bortz urtesortutako estalagmita nimiño bat, bizpahiruzentimetroz baizik ez dena handitu epe hor-tan. Ez dauka gain behera abiatua den esta-lagtitari potta emanik ! Bainan handitzea segu-ra du, ez badio bidea nehork trabatzen.Goazen gu ere pazientzia berarekin, mundu

hobe baten menturan ! P.J.

ESKERRAK DENERI

Usaian bezala, Herri-Urrats-kari, Seakak gomitatu dituhautetsi eta kargudun askobilkura batetarat. Aintzirarenitzulian dabilan jendea ez dabiziki ohartzen bilkura horri,bizkitartean harreman horiekere baliosak direla ezin ukatuada.Bestenaz ere aurtengo Herri-Urrats 25. izanki-eta, biltzar hor-tan behako bat eman zaiomende laurden batez eginbideari. Iragana gogoan azter-tuz ere zer den oraino egitekoeta nola apailatu behar dengeroari buruz.Dena den, aurten lehen aldikotz- bai, hori etzen oraino gertatua- hor zen departamenduanhezkuntza maileko ikuskari nagusia, Philippe Carrière, eta hori bera baikor iduritu zaiote han zireneri, seinalea nolazpaithezkuntza zerbitzu ofizialek elkarlan emankor bat nahi dutela segitu Seaska-rekin.Gisa guziz, hitzarmen berritu baten abiadura bada eta agian xede hori hein bat laster gauzatuko dela azpimarratua izanda. Paxkal Indo Seaskako elkarteburua hortarik ari da, ikuskari nagusia ere ba, bai eta Max Brisson, Euskararenerakunde publikoaren izenean mintzatu dena.

HHeerrrrii UUrrrraattss besta airoski iragan da Senpereko aintziraren inguruan, igandean. Aro onez, hori beraez baita guti, ikusiz bezperako euriak. Eta arastirian bota duen euri uharrak ez du jende handirik iziarazi, berant arte baitzagon jendea trumilka, bereziki gazteria. Oro har, egun osoan,jendea gostura ibili da animazio desberdinen inguruan. Hemen aurkituko dituzue han hemenka

hartutako argazki batzu.

Besta airosaSenperenBesta airosaSenperen

ARO BERRI BAT

Hau ere azpimarratu da eta atseginekin: 24 urte barne, egindela halere bide eta aro hobea dela orai. Aipatu dira bixtan dalehenbiziko urratsak, guziz suharrak, bainan nekeak, zernahitraba kausitu baitzen, denborarekin gainditu direnak.Paxkal Indo-k goretsi ditu Ixabel Charritton eta hunenaintzineko elkarteburuak, bai eta ikastolen laguntzaile izan direnguziak. Eskerrak bereziki euskal gobernuari eta nola ez MirenAzkarate kultursailburuari. Hunek garbiki erran du aintzinasegitzeko gogoarekin dagoela. Sustengua segurtatu dute ereFrantxua Maitia-k, Lurralde-batzarrarren partez, eta Jean-Jacques Lasserre-k, kontseilu jeneral edo orokorarren ize-nean.

BERTSU BATZUEKIN

Beti bezala, Christine Bessonart Senpereko auzapezakhitzaldi kartsu bat egin du bere aldetik, goretsiz Herri-Urratsezarduratzen direnak, sail guziz baliosa deramatela. Bestemintzaldiek ere argitan ezarri dute ikastolak maite dituztenguzien arteko elkartasuna.Eta azkenik, Seaskak nahi ukan ditu ohoratu 47 lagun, gehienakhaste-hastetik sail hortan parte hartu dutenak, hala nola SergeZudaire eta holako batzu. Horietan barne aski langile ixilakbainan biziki jarraikiak, Pettan Idiart gure makear berriketari-aren gisa. Denek oroitzapen bat eskuratu dute, Sustrai Colinagazteak moldatu bertsu hauekin:

Hastapenaren hastapenetan ez zen den berez jitengiro txarrari aurpegi ona ezartzen bazenekitengaur bizipenak esker on dira ta esker onak bizipenmende laurdena bide erdia errotari eragitenikastolaren Seaska hori osoagoa egiten

Afrikano dantzak ere, jaz bezala, alegeraki eman dira

Bazen jatekoa ausarkian, zikiroa ogitartean batzuentzat... ... edo artekia taloetan, bertzeentzat

Handi eta ttipientzat, nun nahi animazioneak ugari ! Okzitania ere Euskal Herriari juntatua

HHeerrrrii UUrrrraattss

Uztaritzeko ihauteria airosak Senpererat hurbilduakUztaritzeko ihauteria airosak Senpererat hurbilduak

Page 2: Herria 2957

• Birmanian izan den orrona bortitzikaragarriaren berri eman zuen doi-doia joanden asteko HERRIA kasetakoraino izigarrikeria hori arras berri zelarik.Geroztik aipamen zernahi ukan du mundu gu-zian makur horrek, eta lekuko buruzagi militar-rek 22.980 hil kondatu dituztela eta 42.119desagertu, hori agertu dute doi-doia bainanhango diktadurak diona baino aise haundiagoada egia. Lehenik, bost egun eman dute buruza-gi heiek holako itsuskeriaren berri jaki-narazteko. Hor zuten alabainan 2004ko abend-uaren 26an izana zuten tsunami famatu harenesperientzia bainan zer egin Rangum eta herriguzia bere aztaparraren pean daukan junta mil-itarrarekin ? Munduko Medikuek eta amerika-noetarainoko guziek salatu dituztenen arabera,badaukate ehun mila hil izan ditazkeela orokondatu orduko. Azkenean bai, presioarenbortxaz hasiak bide dira militarrak nazioz kan-poko laguntzen onartzen baina arte hortanjoanak ere hor dira. Orohar 24 miliun jende jokoomen ditu orotara zorte txar horrek gisa bat edobeste.• Amerikanoen bozeri buruz aitzinaldea, laburbada labur, hartzen ari duela iduri du demokra-ten ordezkari izaiteko Barak Obamabeltxaranak, Hillary Clintonanderea oraino hurbil badau-ka ere. Orotara baditu berealdeko 1846 delegatu haundieta andereak aldiz 1696.2025 delegatu dira beharirabazteko.• Afrika Zimbabue herrian,joanden martxoaren 29angaldu zituen boz heienondotik, ez dago segur loMugabe jauna, ainitz molde-tara. Gaitzeko kanpaña dara-ma Morgan Tsvangiraiirabazlearen alderdikoenkontra eta oro on zaizkioitxura hortaz erran duena,iduri abere basa kolpaturikoihestua eta gaixtatua, har-ritua dauka herria 84 urtekoburuzagi zaharrak. Herrianaldiz hamarretarik bederatzi-ak langabezian ditu eta jen-dea gosetean. Horiek hola,diru papera tira eta tira ari daMugaberan poderea, etahunen aldekoek zernahiabantail ukaiten, auto, etxe,lur eta diru.• Israelgo nazioneak 60 urte ditu eta ez zaioahantzi bere estaduaren urteburu horiospatzea independentziaren bestak ederkieginez. Han eta hemen biltzen ziren multxoka,plaza, pentze eta plaietan, hirietako biltokiederrenak ahantzi gabe. Denbora berean bazi-tuzten aireko hegazkinak zerugainetan bai-etaere paraxutistak jausten zirenak herriko main-utegi eta plazetara.• Libanon Israel eta Hezbollaren gatazkak beti

bizirik daude sekulan baino gehiagobi urte huntan. Suniten alderdia du

nausi Libanok baina herria presidentikgabe da joanden udazkenaz geroz.

Oposizio bortitza egiten dio Hezbollako xihitaalderdiak, bereziki Beiruteko aireportuarenburu zen xihita bat kanporatu duenaz gerozLibanoko lehen ministroak. Hots, gerla hatseandaude Libanon, berriki oraino hamar bat hilizan dituztelarik kapitalean. Alta badituzte kan-potik arartekoak alderdi horiek elgarri josi nahizari direnak, hala-nola Bernard Kuchnerfrantses ministroa. • Petrolio horren prezioa norako ote da pasa-tuak pasatu ? 100 dolarretan zena joandenurtarrilaren 2an, 105etan martxoaren 6an,110etan ilabete beraren 13an, ez ote dute 200-ekoa ere mehatxatzen zenbaitek ? • Italian Berlusconi eskuindarrak, bozak airezaire irabazirik, ez du luzatu gobernamenduberriaren xutik ezartzeko. Hamabi ministronausi, lau emazte, berehala lotu gogo duelalanari erakutsi du, Alitalia konpainiarenak, etaNapoliko karrika garbitzeak, Europear bata-sunekoak eta beste, badu nun josta.• Xinan lurrikara izigarri bat izan dute makurgaitzak egin dituena herrialde horren

hegoaldean. Lekuko buruzagiek eman dituztenkonduen arabera, zortzi mila bost ehun hilbaino gehiago izan da baina xuxena nola jakin. • Israelen Ehud Olmert lehen ministroak famatxarrenak ditu Jerusalemeko herrikoetxean etabestalde dituen konduetan eta bere herrita-rretan %20-ak demisionea galdatzen dute.• Amerika-Usa-n aro izugarriak ukan dituzteherrialdearen erditsuan eta eki hegoan, hogeibat hil eta zernahi kolpatu.

ESPANTUEz ote dira gutaz aisexko trufatzen hor gaindi?Halako espantu aireño batekin bezala, iduri-etazerbait arraro erraiten zuen, Nicolas Sarkozypresidentak berak jakin-arazi du erretretakgoratuko direla helduden irailean. Eta badakizuezonbatez? % 0,80 ez ! Dena ere on, erraitenahal ginuke... Bainan zer da goratze hori, joan-den urtarrileko % 1, 10 haren gainerat ere,denek ikusten eta senditzen alabainan bizia aiseeta aise gehiagoz kariotu dela azken denborahotan!Espantu gutiago dute gasaren kariotze hortaz.Erran bezala % 5-ez goratu baita maiatzarenlehenean eta oraidanik errana baitute % 1,50-ezberriz goratuko dela uztailean. Udako emen-datze hori arras berezia omen. Gasa furnitzenduen etxeari hodi nagusien mantenua segur-tatzen dion etxeak bere prezioak goititu naskieta ondorioz, Gaz de France enpresa puxantaez egoiten ahal gasa araberan kariotu gabe,bestenaz errekaren zolarat joan bailitakealabainan!

NOIZBAIT!Azkenean, iduri du - eta iduri erranen dugubakarrik, urrunago joan gabe - giro hobea aridela pizten euskararen gisako lurralde-mintzairen alde. Joanden egunean, lege-biltzarrean ere mintzatu dira lañoki gai hortaz.Azpimarratua izan da mintzaira horiek altxor batdirela eta ez dutela kalterik egiten frantsesari.Deus erabakirik ez da haatik hartu, aintzinetikbaginakien egia erran bilkura hori etzela eraba-ki baten hartzeko egina, bainan deputatu fran-go izan dira erakusterat eman dutena legeberezi bat on litakeela mintzaira horien onetan,

aldi bat baino gehiago hitzemana izana denbezala funtsean... Eta lege-nagusia berriz eredoi bat orraztatu beharra baitute, zendako ezparada hortaz balia, aspaldiko partez, mintzairahorien funtsezko ezagupen zerbait sartzekolege-nagusi hortan? François Bayrou segurikarrunt alde litake, hala erran du aski argi etagarbi... Bainan zenatur ainitz uzkur litazkeela lege-nagusia gisa hortan kanbiatzeari, estakuru hor-tan gobernuak nahiago omen lege berri batfinkatzea bestalde, helduden urtean edo hola...

KEZKAGARRIIzan da segur mugimendu Mendekosteko aste-buru hortan. Zoritxarrez, zernahi errekontru ereba bide eta errebide horietan. Batzu zinezizigarriak, hiru edo lau hil ixtripu berean, gehie-nak jende gazteak. Artetan, konduak ateratzendirelarik, iduri du lehen baino makur gutiagoizaiten dela hor gaindi, gutien ustean haatikgauzak berriz txarrerat doatzi, untsa kezkagarribaita. Alta, kaxketadunek ere gero eta larderiagehiago erakusten dute, bereziki zalutasunhandiegian dabiltzanentzat, bainan hori ere ezda aski dudarik gabe... Horiek hola, ikusiz gaztebatzuk sobera edaten ere dutela, eta batzuetanalkoolarekin batean zerbait droga hartuz, Jean-Louis Borloo minixtroak hauxe pentsatua dueta joanden igandean errana telebixtatik: ara-tsetan berant arte idekiak dauden ostatu guziekmuntadura berezi bat behar, arras denbora gutibarne, norbait handik ateratzen delarik izardezan hatsetik beretik zonbat alkoola duenodolean... Eta legezko neurria gainditzen badu,han berean gelditu behar untsa freskatu arte...Hori hola eginen dea? Eta askiko dea denenburu? J-B D

2

Zapatero eta Ibarretxeren arteko bilkuraMaiatzaren 20an biltzekoak dira Monkloan Espainiar gobernuburua etalehendakaria. Ez da berehala hitzartua izan bilkura. Azken egunetanentzun deklarazioek ez dute esperantza haundirik pizten biltzarretikondorio onik aterako den.Euskal gobernuaren izenean, J.J. Ibarretxek, Zapaterori proposatzen dioakordio baten onartzea, ETA-ren su etenaren garaian, Euskal Herrikosozialistak Loiolako biltzarrean, PNV eta ezker abertzalearekin baterasinatzeko prest ziren akordioan oinarritua : “Alderdi sozialista sinatzekoprest zagoena sinatu dezagun, biok. Nik Legebiltzarrari proposatuko diotonartu dezan. Gero gizarteari deialdia eginen diogu elgarrekin. Deialdiakontsulta baterako izanen da, eta kontsulta horretan baieztatuko daeuskal alderdi politikoek hemendik 2010a arte, sinatutakoan oinarrituta,euskal gizarteak erreferendumean bozkatuko duen proiektu juridiko-poli-tiko bat egingo dutela”, baieztatu du Ibarretxek. Lehendakariak eskualuzatu du, baina elkarrizketa ez badu Zapaterok onartzen, bururainohelduko dela dio. “Prest nago, eskua elkarrizketarako luzatuta, baina ezbadute elkarrizketa hori onartzen, ez gira geldituko, aurrera jarraitukodugu”.

Zapateroren erantzuna BarakaldonIbarretxe lehendakari-ak egin proposameneierantzuna egin dieZapatero gobernuburuak Barakaldon.Ibarretxeren eskariak“artarekin entzunen”dituela deklaratu dug o b e r n u b u r u a k .Bainan konstituzioaerrespetatuz, “herri-tarrek abenturarik ezdutelako nahi”. EuskalHerriko indar poli-t ikoen arteko elka-rrizketatzea pro-posatuko dio halaberPatxi Lopez euskalsozialisten idazkarinagusiarekin.Espainiako Gober-nuko presidentak,Ibarretxeren pro-posamenari uko egi-ten badio, Jaurlar-itzak alderdi guziensustengua, baitaEHAK-rena ere, ardiesten entseatuko da, gizarteari hitza emaiteko.Miren Azkarate bozeramailearen arabera beti eza izan da espainiar go-bernuaren erantzuna : ‘ez’ Estatutu berrirako proposamenari; ‘ez’ Lege-biltzarrean aurkeztutako ibilbide-orriari; eta ‘ez’ azken proposamenirekiari. Hori bada entzutea eta hitz egitea, etor dadila Jainkoa eta berakikus dezala”, gehitu du.

ETA-k bonba bi zartarazi ditu Hernanin Abiadura Haundiko Trenaren (AHT) - euskal “Y”-a deituaren bide-ratzeko lanetan ari den enpresa baten tresnak ziren atentatuaren jomugan. Astelehen goizean 2:30 aldera zapartatu dira bi lehergailuakHernaniko Santa barbara Auzoan. Tresnak kaltetuak izan dira.

Hernaniko auzapeza justiziaren aitzineanBeitialarrangoitia (ANV) Hernaniko auzapeza auzitegira deitua izan dadeklaratzeko, Grande-Malaska epailearen aginduz, Jose Manuel Aris-timuño, 1981ean Poliziak hildako ETA kidearen izena duelako herrikoparkeak. Izena 1982-an ezarria izan zen, Beitialarrangoitia auzapeza ezzenean, bainan epailearen ustez, izenaren mantentzea bera delitua izanliteke.

Antzuolan, mozio etikoa ez dute onartuAstelehen aratsaldeko bilkuran, Antzuolako kontseilariek ez dute onartuPSE eta PNV-k presentatu mozio etikoa. ANV-ko bost kontseilariek kon-tra bozkatu dute, PSE(1) eta PNV(3) alde eta EB-Aralarreko biakabstenitu egin dira. Azpeitian ere “mozio etikoa” errefusatu dute :Arrasate, Hernani, Bergara, Eskoriatza eta Billabonarekin seigarren he-rria izan da kontra bozkatu duena eta Antzuola zazpigarrena. AldizLegazpin, Soraluzen, Ibarrangelun eta Atarrabian onartua izan da.Gasteizeko Legebiltzarreko bilkurak EAJ, PSE-EE, PP eta EBrenbotoekin, onartu du ANV-k gutxiengoan gobernatzen duen herriko etxe-tan kargutik botatzea. EA eta Aralar abstenitu egin dira.

Bilbon amnistiaren aldeko manifestaldia larunbateanHelduden larunbatean eginen den manifestaldirako deia egin du Amnis-tiaren Aldeko Mugimenduak. Aratsaldeko 17.30etan izanen da Bilbon,“Euskal Herriak askatasuna behar du” lelopean. Deialdiarekin bat egindute orain arte 1500 lagunek. Hoietan kultura eta gizarteko izen ezagunaskok, besteak beste, Iñaki Perurena harri altxatzailea, Pako Aristi idaz-lea eta Aimar Olaizola pilotaria. Bestalde, ‘Euskal Herriak askatasunabehar du!’ agiria aurkeztu dute Fito Rodriguez Rodriguez irakasle etaidazleak eta Itziar Ituño aktoreak besteak beste.

Zumaian A8 autopista moztuaLur lita edo luiziaren ondorioz, Zumaia aldean, A8 autopista moztua iza-nen da zenbait egunez. Zirkulazioaren mantentzeko, lerro bakarreaneginen da trafikua eta beraz suposa daiteke zailtasun zenbait gertadaitekela.

Europako Hiriburu Kulturala izaiteko hautagai : DonostiaGipuzkoar hiriburuak, 2016.ean, Europako Hiriburu Kulturala izaitekobere hautagaitza aurkeztu du. Alderdi guziek onartu dute hautagaitzaherriko etxeko bilkuran. Hortarako azpiegitura berriak beharko dirabideratu.

Zilarrezko Saria Nestor BasterretxeariBermeotar eskultoreak izan du Euskal Herriko unibertsitatearen zila-rrezko saria Leioako arte ederren fakultatean. 1924an sortua, Equipo 57(1957) taldearen sortzaileetarik izan zen Ibarrola eta Oteizarekin ; etaGaur sortu zuen Oteiza eta Chillidarekin 1966an.

Xinan, hilak eta zaurituak milaka, ospitaleak beteak, karrikaren gainean ere artatu behar jendeak…

Jose Luis Zapatero Bizkaian ginuen joanden egunean. Gukdakigula, deus ez dio oparitu Euskal-Herriari bainan Euskal-

Herriak eskaini dio halere aurreskuño bat…

Page 3: Herria 2957

TRINITATE BESTAK ZOKOAN

Mendekosteren ondotik Trinitate etaberaz bestak Zokoan, Urruña eta Zibu-ruren junta hortan. Besta alegerak mi-rakuiluz, egitarauak hala emaiten du.Ortziralean, aratseko 8-etan, au-zoaldeko eskola xaharrean, mus lehi-aketa, izenak han berean emanez orenerdi bat lehenago. Finalerdiak eta finalaigande goizean jokatzeko toki berean.Ortzirale aratsean ere, kontzertu bat,Eztiki taldearekin, besta komiteko gaz-teek eskainia. Larunbatean, rugbi lehi-aketa hondartzan, goizeko 9-etarik goiti,aratsaldeko 5-ak iria arte. Aratsaldean,

ur-joko asko, batteliku lehiaketa eta zurezko barkuen elgarretaratze bat, Egurrezkoaelkartearekin. Aratsari buruz, euskal-dantzak Luixa taldearekin, meza nagusia,“casetas” etxettoak, Altxa Zokoa elkarteak muntatu poteoa, Urruñako soinulariaketa mutxikoak, artean indar-joko batzu, ez da segur mugimendu eskasik izanen!Aratsean, dantzaldia Koloka taldearekin.Igandean, Marinelak taldeko atabalariek airostuko dituzte bazterrak. 11-etan, pilotapartida, Agusti Waltari eta EnekoBessonart, Xebastian Sorhouet etaPaxkal de Ezcurra. Ondotik, zintzurbustitzea Urruña eta Ziburuko herriko e-txek eskainia, eta bazkaria, Panpi La-duche ere han bere lagunekin bazterrenaintzina harrotzeko!

IAGO ANTZERKIA MIARRITZEN

Larunbatean, aratsaldeko 6-etan, Mia-rritzeko Koliseo gelan, Mu taldeak ema-nen du Iago antzerkia, Shapeskeare in-gles idazle famatuaren obra batean oina-rritzen dena. Aintzineko bi egunetan em-analdi berezi batzu eskainirik eskoletakohaur eta gaztetxoentzat. Jelosia zer izai-ten ahal den, noraino joaiten ahal den,zer egin-arazteraino, hori da nolazpaitantzerki horren gai nagusia. Iago, itxuraoneko gizona, bainan barne tzarra duena.Antzerki moldea ere arras berezia da,txotxongilo batzu baliatuz gauzatua.

KEXATZEKOA ERE BAITA!

Berriz ere, buraso batzuk erakutsi dute arrangura handiak badituztela irailekosartzeari buruz, erakasle lan-postu batzu galtzen ahal-eta han-hemenka! Hala nolaZiburun, Marinela auzoaldeko eskolan, berrogoi bat izan diren goiz bat osoa bildudirenak protesta gisa, euskararentzat postu erdi bat nahi baitiote kendu, ezin one-tsia daukaten erabaki okerra, helduden irailean ez baita-eta eskolier gutiagoizanen !

MUNDU BAT!

Bazela mugimendu Mendekoste asteburu hortan! Kasik uda betean bezenbat! Etahori Kostalde guzian, Angelutik Hendaiarat. Hitzordu arrakastasuenetan,Hendaiako Festimar itsas-erakusketa, zernahi jende bildu duena, mugaren bialdetarik gainerat. Bai eta Donibane Lohizunen Andaluziako dantza festibala,guziz alegera eta koloretsua beti bezala! Mundu bat jai-alai ezkerparetan “El Ama”ikusgarri xoragarriarentzat, mundu bat ere Santa Barbarako aldean, “casetas” e-txettoen inguruan, lehen ekitaldiak ez baditu ere aroak hanbat lagundu...

3

Iago antzerkia

Baionako sagarno Eguna Antton Amilibiaren sagarnotegia

Baionako Sagarno Eguna, maiatzaren24eko dugu eta aurten hamargarren edizioaospatuko da. Urtemuga horren ospatzekoberritasun zonbaitzu prestatu ditu Hirukielkarteak. Horietarik inportantena, AnttonAmilibiaren sagarnotegia daike. Espainiakoateko eremua eguerditik idekia izanen dabazkari horrentzat bereziki. Ohidurazkosagarnotegi bazkaria (arroltze moletabakalauarekin, txuleta (kilokoa), entselada,gasna eta intxaurrak ) sukaldari herrikoi gisaezagutua den Anttonek prestatu eta xerbi-txatuko du. Platetik janen da sagarnotegi-etan bezala eta bazkaltiarrek Iparraldeko seisagarnoen hauta dukete.300 bazkari xerbitxatuak izanen dira 28€

tan (sartzea eta basoa barne) eta txartelaksalgai dira Baionako Turismo bulegoanmaiatzaren 12 tik goiti.Bestela, taloak izanen dira egun guzian etaBaionako peña eta elkarteek eskaintzenduten sagarno jastaketa arratsaldeko6etarik goiti iraganen da, lekuan berean etaBaionan animazioak daizkelarik egun etagau guzian.

“Gure Etxea ez da salgai”

“Joan den asteanElizondo familiantelefono dei batizan dute imobi-liario ontasuniksaltzeko ba otezuten galdeginez.Gisa horretakopublizitate eta tele-fono deiez asper-turik, jokoan sartueta baietz erantzundute. DonibaneL o h i t z u n e k oagentzia bathaiekin harremane-tan sartuko zelahitzemana izanzaie eta bihara-munean hala ger-tatu da, Laforetagentziak deitu

ditu, hitzordu batfinkatu dute, haienetxearen balioaren

estimatzeko.Elizondo familiak, egiteko molde ezin jasan horiek salatu nahi izan ditu eta Lurra kolek-tiboarekin batean arratsalde hortako ekimena prestatu.

Agentziako langilea etxerat hurbildu da, baina 20 bat herritar eta prentsa ere.

Agentziako langilearekin oren erdiko eztabaida bat izan da. Esplikatu zaio etxalde horiez dela salgai, eta Euskal Herria ere ez dela salgai. Gure herriaren salmenta antola-tua ez dugula onartzen eta haien egiteko moldeak ere ez. “Démarchage telephonique”delakoa).Agentziek beren burua beti bitartekari ‘xinple’ bezala ekartzen badute ere gaur bestebehin erakutsi digute hori baino gehiago lurra eta etxebizitzaren merkatuanerantzunkizun osoa dutela eta espekuazioan parte hartzen dutela.”

Lurra kolektiboa

Joanden astean, ekitaldi berezi bat izan da Urruñan, Ttote Elizondorenetxen. Lurra elkarteak kondatzen dauku zer den gertatu :

GGAASSNNAATTEEGGII IIBBIILLTTAARRIIAA

Mitikilen aurkeztu du Euskal HerrikoLaborantza Ganbarak lehen aldikotzhemen gaindi erabiliko den gasnategiibiltari bat. Gasnak egiteko, laborarierigaldeginak zaizkien neurri zorrotzengatik, gastu handiko barne eta tresnakbehar dira, askok nekez baizik ukan ezditzazketenak. Laborantza Ganbaraknahi izan ditu beraz laborari ttipiaklagundu tresna berri horren bidez.Mitikileko Bisquey etxaldeko PascalEtchegarayek du gasnategi ibiltari horimementoko alokatzen, sei ilabete-rentzat. Alabainan, bi urte hontan insta-latua da HCF gisa (Hor Cadre Familial)37 urteko artzain gazte hori, 200 buru-tako artalde batekin, eta Ossau-Iratysormarkako ardi-gasna ekoizten azkarkilagunduko du gasnategi ibiltari horrek,funtsezko inbestizamenduak egitekoartean.

Solas eta solas arizan dira etxe aintzinean…

Page 4: Herria 2957

Baionan Maimorables festibala abiatua

Les Maimorables kultur hilabetea joanden asteazkenean abiatu da eta hilabetebatez dantza, antzerki eta musika

4

SARA

Larrungo oihartzunakAintzin hortan, aspaldiko lagun batekiniragan dut egonaldi goxo bat. Kondatudaut, ainitz ixtorioren artetik, gandenbozetako aratsaldearekin iragan solasal-dia Alfontxo agurearekin. “Herriko Etxean,bozen kondatzen ari zirelarik, eskalerakbeheiti heldu, gurutzatu diat Alfontxozaharra. Hunek : “Baduk mugimendu gainhortan, pixa egin-eta, heldu nauk... Ezzakiat xuxen, bainan maiz aipatzen ditekizen bera, uste diat ondarrean nagusitukoden”. Galdegin zioiat, “nor da gero ?”Ihardetsi daut : “PANAXE”...Entzun ! Udalak, Kontseilu Orokorrarenlaguntzarekin, antolatzen du deneri idekiaden informatika ikastaldi bat, maiatzaren13tik 16a arte eta 27tik 30a arte. Axo-latzen direnek izenak eman Herriko E-txean.Heriotze : eritasun dorpe, ilun batenondorioz pausatu da Josiane gure erizainbihozdun maitearen ama : Ttarrapa-ttakako Helene Landa, sortzez Zamora,

74 urtetan. Dolumin bizienak eskaintzenditugu hemen uzten duen familiari.-Beti Gazte elkarteak antolatzen dumaiatzaren 22an Asketa jatetxean,Zugarramurdin, bazkari on bat.Erretiratuak diren guziak gomit zarezte.Hilabete hunen 19a aintzin izenakeman, zenbaki hautarat : Anita Suhit0559542021 - Yvonne 0559542700 - J.Jaiberri 0559542134.-Hiltze : Bizi guzia langile xintxoiraganik, Sarako Dithurbide zaharetxean pausatu da gure herritar AnddeLarzabal, 76 urtetan. Hiltze hunek jotzendituen guzieri doatzi doluminezko gureagurrak.-Herritik hurbil ditugu eritegi askoatsegingarri baitire behartuz geroz hormoldatuak diren erientzat. Eri guzieriopatzen diotegu laster itzultzea etxerat,osagarria berriturik. P.D.

SENPERE

Maiatzaren zortziaBigarren gerla handiaren bururatzekoorhoitzapenetan izan dugu usaiako zere-monia. Goizean 10ak eta erditan izandugu meza bat zointan jaun erretorakorhoitarazi eta otoitz eginarazi baitaukugerla guzietako hilentzat bai eta ere gerlahorien ondorioz beren bizian pairamenakjasan behar izan dituzten guzientzat.Meza hortan aurkitzen zen beren hirubanderen inguruan gerlari ohi talde pollita.Herriko kontseilua, Jandarmeria, Suhiltzaileak eta jende multxo pollita. Mezaondoan andere auzapezak eta LaurentAstigarraga gerlarien lendakariakpausatu dute lore azau ederra SoldadoHilen Harriaren aintzinean. EMAK HOReko musikariek eman dituzte egunaridoakien soinuak. Hor berean andereauzapezak irakurtu du minixteriotik helduzen gutuna. Gero gerlari ohiak beren bizilagunekin gomit ziren Arocena ostaturatzintzur bustitze baten egitera eta ondotikhorietarik gehienak joan dire Lakuko

kartierean den “ AINTZIRA ” ostaturatelgarrekin goxatuz bazkari on baten egi-terat.

KermezaAurtengo kermeza izanen dugu ilbatetehunen 25 an. Karia hortarat ilabetehunen erditan kartieretan andereak ira-ganen dire etxez etxe usaiako emaitzeneskatzeko. Gure sukaldarien laguntzekoeta egun hortako bertze zerbitzu guziensegurtatzeko galde bat egina da boron-date oneko guzieri.Egun horrekin gertatzen dire “ AmenBesta ” eta “ Besta Berri ”. Goizeko proo-sionearen ondotik denak gomit gira Gan-txikirat.Aperitifa alaitua izanen da EMAK HOReko soinulariez. Gero usaiako bazkaria.Aratsaldean 4 orenetan San Josep esko-lako haurren emankizuna.6 orenetan “mutxikoak” eta aratseko 8etan afaria.Kermezako komitearen partez aintzinetikeskerrik beroenak deneri.

HAZPARNEDANTZARI TTIKI EGUNA HAZPARNEN

Iragan ortzegunean Hazparneko arrabotean 2500 jende baziren ahal bezala nunbaitkokatu direnak. Ipar Euskal Herritik etorriak ziren 1000 dantzari ttiki, eta ikusliarrak 1500zitazken, guti gora behera. Aroa ez da hain ederra izan bainan euririk gabe hala ere.

Iduzkiak eskas egin badu, dantzarien jauntzikoloretsuek ordaindu dute nasaiki. Giro goxobatean iragan da eguna. Goizetik etorriakziren haurrak eta aratsaldeko 3 ak artehortan Hazparneko auzoetan ari izan diradantzan multxoka. Aratsaldeko ikusgarriantaldeka edo orok betan eman dituzte dantzaasko. Plazaren bete, hainbertze haurikustearekin herri dantzetan ari, itxaropengiro bat sorrarazten du, gure ohidurazaharrak ez dira zenbaitzu bederenitzaltzekotan. Agiantza huntan bermagaitezke, berdin izan dadin gurehizkuntzarendako eta atera diten milakaHazparneko plazara.

ELIZABERRIKO PESTAKOhiduraz Trinitatez dira pestak Elizaberrikoauzoan. Helduden ortzirale aratsean,

maiatzaren 16an, hasiko dira xerri ttipi janaldiarekin, “ Estiki” taldeak alaiturik.Larunbatean maiatzaren 17 an, aratsaldean argazki erakusketa, pintxo lehiaketa, etaartixta batzu hor izanen dira, margotuz egunaren berri emaiteko. Haurrentzat jokoakizanen dira. Aratsaldeko 3 etan Korrikleta omentsua, saristatzea, aperitifa eta afaria 8orenetan. Gauean dantzaldia urririk “Entzun” taldearekin.

Maiatzaren 18 an Trinitate egunarekin: meza 9 orenetan, birla zoingehiagoka, angirabazkaria “Holako” taldeakalaiturik eta aratsaldekokantaldiak bukatuko dituaurtengo ospakizunak.

KOMUNIONE TTIPIAMendekostez zen komunionettipia Hazparnen ; 30 haurrekegin dute fedezko urrats hori,kartsutasun haundi batekin etaparropiako ainitz fededunensustenguarekin. Kantu edereta nasaiez osatua zenelizkizun hortan, haurrek berexidituzte mezako lau zatibaitezpadakoak: ongi etorria,hitza, eukariztia etalekukotasunaren hedatzeratigortzea. Aurten fedearenaitormena ekainaren 8 anizanen da eta hor 20 haurhaundituk berrituko dituzteberen bataioko agintzak.

Mila dantzari ttiki Hazparneko plazan

Lehen komunioneko haurrak beren katixima erakasleekin.

KANBOMuseoen gaua Arnagan

Maiatzaren 17an iraganen den “ Museoengaua ” deitu ekitaldian parte hartzen duArnaga etxeak : Arnaga erakustokia ide-kia izanen da larunbat arats horretan21etatik 23.30 etara (sartzea urririk).Baratzeak argituko dituzte mila kandelek.Arnaga etxearen azpian, Rostand-en den-borako bizia gogoratua izanen da garaihartako jantziez beztituko diren jende ba-tzuez eta lehen estaian, poetarenhaurtzaroa oroitaraziko duten ipuin batzuantzeztuak izanen dira. Musika, poesiaeta ipuinek gaualdia beteko dute. Ikusliar

ainitzen interesa sustatu behar luke hola-ko ekitaldiak.

Otxote festibala Ederki iragan da aldi honetako Otxotefestibala. Bi gaualdietan, ostiralean etalarunbatean bete da Kanboko eliza. Seiotxote hauek entzun dira : VOCES GRA-VES (Iruñea), ERTIZKA (Añorga),OLDARRA (Biarritz), GAZTELUPE(Donostia), OZENKI (Donostia), ETXE-KOAK (Bordale). Goresmenak ARRAGAabesbatzeko arduradun eta kideeri holakoekitaldi ederra antolaturik Kanbon.

AZKAINEEzkontza

Maiatzaren 17an Pantxo Iribarren eta Emilie Horvath esposatuko dira Azkainekoelizan, bai eta ere Patrick Saint-Jean eta Helene Mendiboure. Zorionak zueri eta fa-milieri !

Lehen komunioneaHelduden igandean 30 haurrek lehen komunionea eginen dute Azkainen. Segi ezazuegazteak Jesusen bidean !

ErrugbiaMaiatzaren 11n igandez gure talde nagusiak Cote Basque-Landes eskualdeko lehenmailako finala irabazi du Castets taldearen kontra. 30 eta 16 nagusitu dira guregazteak, 3 entsegu markatuz. Lehena Meharu-k, bigarrena Viquendi-k eta hirugarrenaElissalde-k. Pierre Lavigne-k ostikoz 15 puntu ardietsi ditu. Biba gazteak eta segiza-zue zuen bidea Frantziako txapelketan. ML

BAIONA

ANGELULotu proiektuak lau urte

LOTU proiektua 2004 ean sortua da, justiziaren menpe aurkitzen den gaztearen geroalaguntzeko: lana, bizitegia eta justizia arazoetan segitzeko. Proiektu hori aurreraeramateko zerbitzu ezberdinek elkarrekin lan egiten dute hala nola justizia saila,enpresetako buruzagiak, bizitegi zerbitzuak eta Baionako “Mission locale” egiturabera. Proiektua 2004-az geroztik martxan da eta joan den astean bilan baikorra egin dute,ikusiz 200 justizia peko kasuetarik 104 presuna proiektuan sartu direla eta haietariko96ek lan kontratu bat kausitu dutela. Lan harremanetan ere enpresen kopuruaemendatu da: hasieran 8 baizik ez baziren gaur 60 bat enpresa sartuak dira Lotuproiektuan. 2008 urtearentzat, Lotuk asmoa du bere lana zabaltzeko beharretan direnpresuna guziei eta ez bakarrik justizia arazoak dituztenei.

MAKEA - LEKORNE

EzkontzeIragan larunbatean entzuna izan daLekorneko herriko etxean Jérome Ithur-buru eta Añamari Urbizuren baia. Illan-deko etxegunean bizi den urtxo parearigure goresmen herrikoiak.

Lehen komunioneaAntton Goutenègre, Stéphane Urgorry,Amaia Borda, Manon Arosteguy, EmiliePochelu, Yannick Pochelu, Iban Mougi-ca, Jon Larregain, Pettan Belchit, Jus-tine Montagut, Kattin Noguez-Garat,Leire Mongabure, Xabi Idiart-Haran,Julien Mendiburu, Maxime Landaboure,Iban Cachenaut, Ximun Ibar. Makea,Lekorne eta Gerezietako 17 haurñoaklorietan zauden eginik beren lehenkomunionea, eta Mendekoste izankigainerat ez dira ttonttoak izanen, etaukanen dugu agian guziek izpiritu sain-duaren laguntza !

Herri UrratsMilesker bihotz bihotzetik etorri zirezten

guzieri, gure 25. besta ospatzeko eta 50urteak bizi direnek ospatuko dituzte ! Eznaiz beldur !

HautetsiakBai, bai, eginak dituztela Makean ere lantaldeak. Eskoletaz : D. Borda, J.M.Goutenegre, C. Noguez eta P. Urgorri.Uretaz : D. Claverie, J.P. Idiart, P.Uhalde eta M.J. Berterretxe.Ondarkinez : D. Claverie, A. Etxeleku,J.P. Idiart, P. Urgorri. Bidetaz : A.Dubois, D. Borda, J. Duhart, A. Etxelekueta P. Urgorri. Kulturaz eta kirolez : N.Blain, J.P. Idiart, C. Noguez, C. Oillarbu-ru, M.J. Berterretxe, J. Duhart eta M.Lahargou. Herrigintzaz eta laborantzaz :A. Dubois, D. Borda, J. Duhart, J.M.Goutenegre, J.P. Idiart, M. Lahargou, P.Uhalde eta P. Urgorri. Baigura atsedenguneaz : A. Dubois, C. Noguez, J.Duhart eta C. Oillarburu.Ez lotsa ! Suerte on deneri !

P.I.

EzkontzaBi ezkontza izan dira gure herrian aste bat barne :- Ferdinand SAADA eta Colette FORTIN ezkondu dira maiatzaren 5ean, astelehenez.Irigoinia auzoan (18an) bizi da bikote hau, duela 10 bat urte senarrak erosi etxean.Hunen anaia eta koinata bizi dira ere Itsasun, Plaza Berri auzoan.- Xabier ITZAINA eta Fabienne LASTERE ezkondu dira joanden larunbatean,maiatzaren 10ean. Bordelen bizi dira, biak ikerlari izanik Bordeleko CNRS zentroan.Goresmenak eta zorionak bi bikote haueri !

Ipar Afrikan zendueri omenezko ospakizuna iraganen da maiatzaren 18an, igandez:meza Itsasuko elizan goizeko 10etan, eta ondotik Oroit-harriaren aitzinean elga-rretaratzea 11.30etan. Zintzur-bustitzea izanen da 12.15etan eta oren bata irianbazkaria, Atharri ezker paretean.

ITSASU

emanaldiak zabaltzen dira Baiona etaBokaleren artean. Baionako eszenanazionalak antolatzen duen hilabeteberezi honetan ikuzkizun gehienak kitorikdira. Hala nola, antzerki mailan Jean Bap-tiste Thiérée eta Victoria Chaplinenikuskizuna. Dantzan Tango Sumo karrikadantza talde bikainaren lehen erronda, etamusikan Les Nubians taldearen soul,afrikar musika, jazz eta hip hop nahaske-ta.

Barne/Kostaldearen arteko loturenazterketa liburua agertua

Euskal Herriko barnekaldea etakostaldea, bata bertzearen osagarri nolaizaiten ahal diren, nola biek elgarrenbeharra duten, hara joanden urte unda-rrean Hemen elkarteak muntatu zuengogoeta egunaren gaia. Egun hortakolekukotasunak eta mintzaldiak biltzendituen txosten bat plazaratzen du orain.Eskura daiteke, sei eurotan, Hemen elkar-terat deituz 05 59 52 56 02 edo ElkarMegadendan, Baionan.

Page 5: Herria 2957

5

IRISARRIAgerkari berri bat gure herrian

Tokiko berrieri eta euskarari lehen tokia emanen duen agerkari baten prestatzen aridira Itxaro, Eneko, Didier, Xexila eta Jakes, gure herritarrak.Sei hilabetetarik plazaratzeko xedea duten kazeta hau deitzen da Kitzik@ri@ etaheldu den uztailaren 1ean aterako da.Lehen zenbakia eskuratu nahi duten guziek (herritar eta kanpo herritar) behar dutedeitu edo jakinarazi kazetaren arduradunari (Jakes Idieder) ekainaren 15 a aintzin.(Gero berantegi izanen da…)Herriko, kantonamenduko edo Euskal Herriko harat hunatetaz beren iritzia eman nahiduten guziek jakin dezatela toki bat izanen dela heientzat bigarren zenbakian.Bizi luze bat, zueri esker, agerkari berriari eta ondoko egunak arte.

Jakes Idieder

MÜSIKAREN EGÜNAK, URDIÑARBEN

Maitzaren 15a, ostegüna (21:00) herriko salan eztabaida : “Zer lotüra, zer alkartarzünzazpi probintzien artean”.Maiatzaren 16a, ostirala (21:00) Chistera ostatüan antzerki : Nahaspuila, Ligi-Atheikogaztek emanik, Tipul eta Putil.Maiatzaren 17a, neskenegüna (21:00) elizan kantaldi : Carment Caccuri (Argentina-Euskal Herria), Barbara Luna (Argentina), Ainerak, Riverboats Jazz Band. Ondotik,Ezpela txaranga eta Triki Trixa.Maiatzaren 18a, igantea (10:30) karrika üngüria : Aintzindariak elkarteko 10 talde etaXiberoko soinü egileak bai eta St Pe de Lerengo Lous Chancayres. 12:00 bertsu saioa.13:30 Axurki bazkaria, ikastolek eginik. 15:30 kontzertua : Lou Seriol (Okzitania), BlackWater (Zelta müsika), Percubaba (Bretainia), Mak (Euskal Herria).Lau egünetan margo puzzla erakusketa (Art’Bizi, Uztaro, Asisko).

HELETABesta Berri

Betiko ohidurer jarraikiz, aurten ere gure gaztek beztimendu berezietan ohoratuko duteBesta Berri. Krixto erregeren ohoretan egiten den besta hori hasiko da 10.30etanmezatik, gero proosionean plazan xutitua den aldareraino, iduzki sainduarekin. Ara-tsaldean bezperak 4 orenetan. Fedezko urrats hortan kantatuz “Krixto Erregerieuskaldunek agur”.

Mezen tenoreakIbiakoitz aratsean 9 orenetan Armendaritzen. Igandean 9 orenetan Mehainen, Iholdin,11 orenetan Landibarre-Behaunen, Heletan familien meza.

Herritarra

BANKADolu

Bankarra ginuen bainan ez herrian bizi, Etxelus Frantxoak 57 urte zituen eta 3 haurrenaita zen. Ehortzia izan da joanden astean Donibane Lohizunen. Dolumin bizienak Erre-merekako familia guziari. Aste huntan bertze heriotze bat izan dugu. Nane Portugal Marigaineko semeak 58 urtezituen. Mundu huntako bizia espantu haundirik gabe ereman du. Doluminak familiaguziari.

PilotaBerri airosagoak etorri dira joanden astean Moderne trinketetik. Patrik Oçafrain berelagun Patrik Ibarrolarekin Frantziako xapeldun dira atera lehen aldikotz elgarrekinberezkoetan. Finalerdietan ederretarik ziren eskapatu bainan finala ederki dute bukatu,zeren ez baitute sekulan barkatu. Zer etsenplu ederra heldu diren gazteendako ! Gores-men beroenak xapelduneri !

AIHERRAAbarratia batasunaren talo ta xingar

Joan den astezkenean, Abarratia pilotabatasuneko arduradunek, mementogoxo bat pasatu dute beren artean.Plazaren gibelean duten biltokian,afarixka bat antolatu dute, talo ta xingareta bixtan da, behar ziren ondokoguziekin. Administrazione kontseiluazuten gomitatua, eta orotarat 23 ziren.Biba zuek ! !

Zakur lanjerosaren beldurra kasatuDuela 3 hilabete aipatu ginauzuen elizaondoko bizitegi batetan Rotweiler xakurlanjeros bat bazagoela, zonbait aldizetxetik eskapatzen zena… eta beldurrasorrarazten auzoen artean.Egoera horrek sortzen zuen beldurrarengatik, petizione bat sinatu zuten 100 batherritarrek. Azken egun hauetan, jakiten

dugu nola Miñeteiko egoiliarrak bertzenorapait joanak direla bizitzera.Ondorioz xakur lanjerosik ez da gehiagoeliza ondo hortan. Beraz, eliza ondo,eskola ala hilherrietara, herritarrakgostian joaiten ahalko dira, deusbeldurrik izan gabe. Abisu hau entzunaizan dadila ! !

Gasoil ebasteBadu zonbait denbora Aiherrako bienpresaburu (Partrans etaBasterretche) ohartuak zirela gasoilaberen kamiunetarik desagertzen zela.Azkenean Bastidako jendarmeekhatxeman dute ohoinetarik bat. Bestenorbaiten laguntzarekin, 10 000 eurorenbalioko heina bederen hartua zuten.Inkestak aitzina segitzen du.

DONOZTIRIDolu

Joanden hilabete ondarean izan ditugubi heriotze. Ortzadarreko amatxi Da-veau 96 urte, Lagardelle “Berriak” kase-ta egilearen ama. Oraino pixkor ikustenginuen presuna. Ondar egun bakarbatzu arta etxean pasaturik utzi gaitu.Doluminak alaba Lagardelle denen zer-bitzaria zuri. Sebastien Elizagoyhen Berhokoa erenehork pentsatzen ahal ez ginuenmementoan joan zaiku 60 urterekin.Ondar hiru asteak eritegian arrasnekeak izan ondoan. Sebastien, bereofizioz hargina, ikusi dugu gaztetanpilotan polliki ari eta oraino ere astele-hen guziz Garaziko trinketean izaitea

maite zuen.ACCA ihiziko batasunean ere aspaldikomenbroa, ihiziko sasoinean bere posta,erbiaren guait egoiteko zuena, hutsikizanen baita. Muslari handia ere, baiherrietako haitadetan gehienek ezagutudutena. Maite zuen ere munduko xapel-goetarat lagunen segitzea. Ainitz lagunbazuen alde orotarik ondar agurrean.Dolumin bizienak eskaintzen ditugu amaGracie zuri, alaba Gaxuxa serora etautzi dituen zortzi haurride eta haur tti-pieri. Sebastien adixkideak izan dezalalagun guzien ondar sendimenduzkoagurra eta izan betiereko bizian merezi-tu pausua.

A.A.

BAIGORRISortze

Duela zonbait egun, Bankako bidean, Eiherainean bizi diren Christine Etchechury etaJean-Marc Urricarriet bikote gazteak ongi etorria egin dio Irune deitu duten alabattipiari. Osagarrian eta urostasunean haundi dadila sortu berria eta goresmenakaitameri.

EzkontzaZonbait egun barne, bi ezkontza izan dira Herriko etxean. Jérôme Gérard Vernier,Teileriako semeak, biziko laguntzat hartu du Virginie Nathalie Gagneux, Tremblay enFrance (93) hirian bizi dena. Joanden larunbatean, Salaburuzaharrean bizi direnDaniel Frain Niquet erretretatua eta Liliane Glanbert-ek dute elgarri baia emanauzapezaren aintzinean. Goresmenak eta agiantza hoberenak ezkont berrieri.

HeriotzeLarunbat aratsaldean, bere azken egoitzara lagundu dugu Urxolako RaymondeZaldua, 95garren urtean zendua. Bastida Oxobiko alaba, duela 7 urte alargundua,Larrazkena zahar etxera erretiratua zen. Gure doluminak eskaintzen ditugunahigabetan den familia guziari.

GoxokiIgandean, maiatzaren 18an, Goxoki elkarteko kideak elgarretaratuko dira PlazaXokon, eguerdiarekin bazkaria eta ondotik aratsalde goxo bat pasatzeko. Bestalde,beti Plaza Xokon, ortzegunean maiatzaren 22an, aratsaldeko 14.30tan, bideetakosegurtasun emanaldia eskainia da autoko permisa edo gida baimenaren jabeeri,ibilmoldeak berrikusteko eta memorioa puxka bat freskatzeko.

Trail lasterkaldiakBazen mugimendu Baigorrin larunbat aratsean, Euskal Raid elkarteak antolatu 3

l a s t e r k a l d i e nbururatzean. 558parte hartzaileziren 3 kurtsadesberdinetan.O r t z i r a l e a n ,B a i g o r r i t i kUrepelera aroaona zuten,iguzkirik gabe etalurra idor, bainanbiharamunean,U r e p e l e t i kBaigorriratekoa,bestela izan da.B e z p e r a k oa k i d u r a r e ngainera, horraetorri direla euriaeta lanoa,gogorki zaildubaititu ekitaldiak.Sofritu dutelaaitortzen zutenkorrikalariek etaainitz gelditu eredira. EnduranceTrail, 2 aldiz 65

km, trebatuenean, Jean-Christophe Pechberty Baigorrin sortua eta Claude EscotsIrisartarra dira lehen atera 16 oren eta 34 minutuz. Bigarren Remy Marcel etaChristophe Dieval 17 oren eta 52 minutu. Lasterkaldi huntan, bertze Baigorriarrakikusten ditugu 5garren Jocely Alchuteguy eta Gilles Errotaberea 18 oren eta 42minutu. Hamargarren Jérôme Gouffrant eta René Etchegorry 20 oren eta 21 minutu,hamabostgarren Mizel Arrossa eta Petan Cuiburu 21 oren eta minuta bat,hamazazpigarren Christian Barnetche eta Henri Arhancet 21 oren eta 24 minutu.Trail villages, 2 aldiz 45 km, lehena baino eztixagoa, Remy Geggard eta VincentRivoire irabazle, 11 oren eta 44 minutuz. Baigorriko Peio Espil eta XavierEtchemendyk 18 oren eta 17 minuta eman dute. Trail gourmand, 2 aldiz 25 km,oraino errexagokoa, Baigorriko Benat Etchechury eta Patxi Ardans ditugu lehen 6oren eta 37 minuturekin. Huntan sailkatu dira ere Pantxo Arrossa eta Aurore Caset 8oren eta 28 minuturekin, Patrick Jauretche eta François Haristoy 9 oren eta 16minuturekin, Marie-Michèle Oçafrain eta Sylvie Gouffrant 9 oren eta 46 minuturekin.Txalotzekoak dira lasterkariak, antolatzaileak eta laguntzaileak, holako ekitaldiak lanhaundia galdegiten baitu. Meza igandean Baigorrin 10.30tan.

Ezkerretik eskuinerat : Christophe Dieval, Rémy Marcel, Claude Escots,Jean-Christophe Pechberty, Philippe Guillome eta Arnaud Gueguen.

Arg. P.E.

IZTURITZE

EzkontzeJoan den larunbatean egin dute urratshori Kristell Thomas eta Christophe Au-ffret gazteek. Herritar berri hauek Zepuruauzoan eraiki etxean bizi dira. Ezteiakherrian iragan dira osoki. Herriko etxeaneta elizan finkatu elgarretaratzea trinketaondoko gelan ospatu dute ahaide etaadixkidez inguraturik, batzu urrundik jinik.Goresmenak ezkont berrieri, berenmaitasuna iraunkorra izan dadila!

Kirol ekitaldiErberua elkarteak ibilaldi batzu anto-latzen ditu oinez eta VTTz heldu den

maiatzaren 17an larunbat goizez. Oinez15 km.ko itzuliarentzat abiatzea 8ak etaerditan. VTTz, 20 edo 30 km.koitzulientzat abiatzea 9tan. Izenak 8tarikgoiti hartuko dira trinketa aitzinean, ibilal-di denboran 2 pausaldi egin ditazkeindarberritzeko. Ondotik bazkalaitzinekoa eskainia da parte hartzaileguzieri herriko gelan.Xehetasun gehiago nahi dutenek deitdezakete :Christophe ( VTT ) 06 25 05 14 52Txomin ( oinez ) 05 59 29 41 52

BIDARRAIOhoratze

Lardapideko Pierrot Arrossaherriko langilea erretretarasartua zaiku. Auzapezak etaherriko kontseiluak nahi izandute karia hortara ohoratu.Joanden ostiral aratseanBarberaenean dira elga-rretaratu hurrupaldi goxobatentzat, artetik janari erre-tzeko “plantxa” bat ziotelaPierrot Lardapideri es-kaintzen : geroan ere, lagu-narteko oren goxen batzurenmentura !

EzkontzeIbiakoitzean ezkondu diraRamuntxonean bizi direnChristophe Xavier Lagueyrieeta Agnès Dominique Pas-cale Rivet. Goresmenak !

PilotaLarunbat huntan iraganen dira trinketean herriko lehiaketako finalak, esku huska, laumailetan. Jendea saldoan igurikatua da, finaletatik landa deneri hurrupaldi bat delarikeskainiko.

BertzaldeDantza Bietan taldeko dantzari ttipienak Heletan ariko dira dantzan larunbat huntan,Dilin Dalan festibala kari, artasaldeko 5.30etan. Uztaritzeko eta Larresoroko bitalderekin eskainiko dute “Eklektiko danse” ikusgarria.Euskal Trail lasterkaldian, joanden asteburuan, Baigorri aldeko mendietan, RamuntxoOrhategaray eta Dominique Suhas-ek bederatzigarren bururatu dute, 115 pare zirelariklehian 2 aldiz 45 kilometroko sailan. Lasterkaldi ederra !

Pierrot eta Lydia, Kontseilukoen erdian, beren aitzinean eskainiaizan zaioten “plantxa”

Page 6: Herria 2957

Donibane Lohizuneko Donamaria ikastetxeko ikasleak Katalunia es-kualdean izan dira apirilaren 15etik 18ra. Diosesako “Terre d’Enjeux”proiektua, historia geografia eta fisikako programak kondutan hartuz,taldea, haize errota parke, iguzki labe eta ur-zentrala lur horretan gaindiibilia da.Carcassonne-ko herri babestuan lehen geldialdi bat egin ondoan, Pradesherrian, Canigou mendiaren itzalpean, aterbetuak izan dira ikasleak ego-naldi guziarendako.Bigarren egunean, taldeak “Vermeille” kosta zeharkatu du : Collioure, PortVendres, Banyuls eta hango akuariuma… Arratsaldea kanpoko aktibita-teentzat atxikia zen, canyoning, “accrobranche” eta beste.Biharamunean, Font-Romeu. Aldapan gora hasi aitzin, ikasleak Ville-franche de Conglent herri babestuko karriketan ibili dira. Ondotik,mendiko itzuli-mitzuliak iragan ondoan, Mont Louis herrira heldu gira. Hanaurkitzen dugu oraino ibiltzen den iguzki labe zaharrena. Gunearen bisitalagundua talde interesatuarendako. Ikasleek, geroxago, ikusi ahal izandute Odeilleko ikuzki labe haundiagoa (munduko 2.a). Jaustean, pausaatsegingarri bat St Thomas-ko uretan. Pentsa zein goxo zen, kanpokofreskotasunean ur bero bero haietan murgiltzea, mendi artean !Azken eguna laster hurbiltzenda, Prades utzi ondoan, taldeakThuir herriko Byrh soto famatu-ak bisitatzen ditu.Ikasleak xoraturik eta aberas-turik sartu dira. Erran behar da,arrats guziz taldeka prestatuakzituzten erakusketetan bisitakaurkezten zituztela edo proiektugaiak esplikatzen besteikasleer.Esperientzia ona. Heldu denurte arte ?

Maiatzaren 17an, 14.00 : Manex Pagola : “ Zazpiribai ” ikusgarritik.Berriz zabaldua : Maiatzaren 19an (23.00) ; 20an eta22an, 14.00 eta 20.15

Maiatzaren 18an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 11.partea.Berriz zabaldua : Maiatzaren 21an eta 23an, 14.00eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 20 : Euskal Herriko Sainduak – PierreAndiazabal.Asteazkena 21 : Lurra keinulari – Jean Urkia.Osteguna 22 : Donostia-ko elizbarrutiaren berriak –Marije Gerra.Ostirala 23 : Herria astekariaren prentsa bilduma –Jamattitt Dirassar.

Kanputxean baziren zazpi mili-un jende eta, lau urtez, Kmergorri horiek denak xehatu di-tuzte eta bi miliun jende hil. Ezzezaketen jasan batzuek izanzezazten ontasunak eta jaki-tatea, bertze guziak heien mutilzirela. Nahi zuten zuzentasungehiago, eta hortakotz nausieta dirudun guziak preso emanzituzten edo hil zernahi sofri-arazi ondoan. Hanbat gaixtoheien aitzinean norbaitek e-rakusten bazuen bazekielairakurtzen edo idazten ! Bere-hala gaztigatua zen, Amerika-noen zerbitzari tzar batentzatzaukatelakotz.Claire LY-k, bi l iburutan,lekukotasun hunkigarri batemaiten dauku jasan dituensofrikario harrigarriez.Eskolak eginak zituen Frantzi-an gazte zelarik eta berriz e-txerat itzulirik bere aitarekinlanean hasia zen. Salbaihoriek denak su ta ke ezarri di-tuztelarik, preso altxatu zutenbere familia guziarekin, beresenarra, aita eta anaia hiltzenzituztela, berak jakin gabe noizeta nola.Orduan hasten da Claire LY-ren kurutzearen bide lotsaga-rria. Berak dio ez dakiela nolabizir ik ateratu den holakooinaze dorpeen ondotik. Ezzen batere eskulanetan usa-tua, eta huna nun bat bateanbehar izan duen egun guziezkanpoan lanean arizan, ahalbezala haziz atzemaiten zituenbelarrekin. Haur beharretanzen eta deliberatua bere hau-rraren salbatzeko zernahirensofritzea.Budista zen eta Sakyamunibudisten argitzaileak dio ez

dela mundu huni josia izan be-har, denak iragaiten direlakotz.Lur huntan ikusten ditugunguziak ez dira aments batzubaizik, denak engana bide.Hori ikasia zuen bere bura-soetarik ttiki ttikitik. Bainan,sabelean zaukan haur ttipi horiez zen aments bat ! Ez zeza-keen holakorik onartu ! Amak,bere indar guziez, nahi zuenborrokatu haren salbatzeko.Berehala ohartu zen bere erli-sioneak ez zuela batere la-guntzen. Orduan otoiztu zuenezagutzen ez zuen Frantziakojendeek adoratzen dutenJainkoa, lagun zezan atekagaixto hortarik ateratzen.Bertzalde, Buddha-k erraitendu beti hobendun girela, guedo gure etxekoak, nahigabehandi batek joiten gaituelarik.Ikusiz hoinbertze hil eta hoin-bertze sofrikario, Claire LYgure adixkideak ez zezakeenonartu zerbait moldez hoben-dun zela. Segur zen herrikobasakargudun berri horiekzirela egiazko hobendunak.Beraz bere Sakyamuni-kaipatzen duen “karma” horrekez duela deus argitzen. Khmergorri horiek, eta heiek bakarrik,ziozkaten hil aita eta senarra.Gero eta gehiago itzultzen dagure emaztekia girixtinoenJainkoari buruz. Harek dioeman indarra ez etsitzeko etabeti gudukatzeko familiaren etalagunen salbatzeko.Lau urtez zernahi jasan on-doan, Thailandiara sartu zen,eta Amerikanoek ereman zutenFrantziarat. Libro zen eta bere-

hala izan zuen aterbe Saint Hi-laire herrian, Frantzia be-hereko herri ttiki batean. Jakinnahiz nor zen, ezagutu gabehoinbertze aldiz otoiztu zuenJainkoa, laster hasi zen Eban-jelioaren irakurtzen. Eta, berakdio, herriko apezaren amak zi-ola eman girixtinotzeko gutizia,hain zen harentzat errespetuzbetea eta ona : hots egiazkofededun bat.On da guretzat entzutea nolaEbanjelioa berri on bat den,ezagutzen ez dutenentzat.Clair LY-k erraiten dauku JesusNazaretarrak duela bakarrikizan gizonen erdian bizitzekonahia. Gizonen gora beherak,zorionak eta zoritxarrak, lanaeta sofrikarioak nahi izan ditugu bezala bizi, eta hortan badaharritzekoa ! Gehiago dena, e-rraiten dauku amodioa dela gi-zonarentzat salbatzeko bidebakarra eta ederrena. Amodioaez da aments bat edo sofrikari-ozko bide bat, bainan egiazkozorionaren bidea. Bataioa izandu duela hamazazpi urte, uler-tu baitu Jesus kurutzefikatuaketa hiletarik piztuak duelabetetzen ahal gizonaren baitanden gosea. Zonbaitek erranendute hori zorokeria bat dela.Bainan Jondoni Paulok dionbezala : “Gu erroak gira Kris-toren gatik” (1 Cor 4,10).Eskerrak zuri, Claire LY, e-rakusten baitaukuzu ez dugulabeldur izan behar Jesusi ja-rraikitzeko, hura baita “egia,bizia eta bidea”.

Jean Pierre Etcheverry

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Kolonbiatik ez da gehiago deus entzuten. Beti han dugu, bahi-tua, nonbait oihan zabaletan Ingrid Bétancourt. Eta, gu, hemen, hartazbeti oroitzen.

***Des racines et des ailes : Ereman gaituzte joanden asteazkenean Etiopi-atik Kanputxeara, Kanputxeatik Etiopiara. Etiopiako edertasunak ikusi di-tugu etnologo bati esker, zinez sakonki erakusten zituela. Kanputxean,aldiz, Mekong ibaia kurritu dugu Khmer untzi batetan untzi horren kapi-tainak emaiten zituela behar ziren argitasunak. Bi bidaia interesgarriak.

***Le silence de l’Epervier : Bururatu da “saga” delakoa zazpigarren etazortzigarren zatiekin. Egiazko “saga”, erran nahi baita familia baten histo-ria. Seigarren zatian omen (jadanik aitortu dut ez nuela ikusia HenrikeKnörr adiskide eta euskaltzainkidearen ehorzketetan bainintzan) Anne ezzen Margot-en iloba bainan haren alaba eta, beraz, aldaketa ez zen txa-rra. Eric Cassac, senadorearen semea diputatu izendatua izan da, bainan,gau hartan, hiltzen da senadorea eta uzten dio semeari gako bat, gakohorrekin idekiko duela gela bat urrez, joiaz eta margolarien obrez betea.Erresistentzian zelarik salbatu zituen Alemanen aztaparretarik, bainanparte bat atxiki. Zer egin ? Eric, Anne eta Margot-ek, aho batez, deliber-atzen dute egia zabalduko dutela egunkariaren bitartez, zenbaki berezibatean. “L’Epervier” baita mahasti eremu zabala, Bordeleko arnorikhoberenetarik bat egiten duena, “L’Epervier”-en segeretua ezagutua daazkenean. Egunkariak segituko du Beljikar jende batzu sartzen baitira dirulaguntza emanez eta bururapen zoriontsu batekin (happy end frantsesgarbian) akabatzen da lau hasteko “saga” delakoa. Ordu zen.

***Birmania : Zirimola ikaragarri batek jo du Birmaniako Hegoaldea eta itsa-soak ere gainditu ditu lurrak. Nork daki zenbatek galdu duten bizia :100.000-koa aipatzen da. Mundu guzia prest dago laguntzaren emaiteko,hala nola egin zuen “tsunami” delakoarentzat. Bainan agintari militar as-tokillo batzuk ez dute nahi sar diten airekoak, nahiz bat edo bertzek ukanduten baimena. Egiazko kriminalak dira.

***Kirolak : Mintza gaiten futbolaz. Bordelek xapeldun izaiteko behar duirabazi datorren igandean eta Lyon-ek galdu. Beste kasu guzietan Lyonizanen da xapeldun zazpigarren aldikotz segidan. Errugbian Miarritzekgaldu du Clérmont-en kontra eta, beraz, ez du jokatuko finalerdia. 2000tikhonara ez zaio sekulan holakorik gertatu. Baiona, aldiz, joan da Auch-eraeta han irabazi (23 eta 19). Akize Bourgoin-en kontra jokatu da eta hangaldu (50 eta 14). Dirudianez Akize eta Auch bigarren mailara jautsikodira. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

CLAIRE LY, LAU URTEZKHMER GORRIEN PRESO

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8M a i a t z a r e n 1 7 - t i k 2 3 - r a t

Irratietan Maiatzaren 18anDomintxinetik

Goizeko 10.30etan

MUSEOEN GAUAMaiatzaren 17an, larunbat aratseko 8etatik goiti, iraganen da Museoen gaua. Erakustegi des-berdin askotan bisita eta animazione, urririk.Baionan, Bonnat erakustegian bisita librea (20:00) eta Bonnat Laukian (21:00) Marc Fontenelleeta Anne Sollis-en erakusketan gaindi artistak kantuz. Euskal Erakustegian (19:00), DominikaRekalt-en Etxebarre 1 kondaira musikala bai eta Etxebarre 3 erakusketa, Gonzalo Etxebarriaartistak moldatua : Etxebarreko biztanleen argazkiak, Christophe de Prada-k hartuak.Getariako erakustegian (20:00) Aitor Mendizabal gipuzkoar artistaren obrak ikusgai. Ondotik(21:00) kondairen gaua : Japoniako ipuinak, Blanche Bottura kondalaria eta Izumi Boisseaumusikariarekin.Kanbon (20:00), Arnagako baratzeak eta egoitza mila ezkoz argituak, animatzaileak mozorro-turik, Edmond Rostand-en haurtzaroa jastaraziz.Gure eskualdeko museoak bisitatzeko parada ederra. 2007an, Arnagak ukan ditu urte guzian69.811 bisitari, Euskal Erakustegiak 40.441, Bonnat erakustegiak 28.962 eta Getariakoak 1856.

IRISARRI OSPITALEANATEAK ZABALIK MAIATZAREN 17-an

Otsailaz geroz, eta agorrilaren 30a arte, “Hets begiak historiaurrea ikusteko”erakusketa zabalik da Irisarriko ondare zentroan, Ospitalean. Erakusketaederra eta berezia, begiak hetsirik bisitatzen dena, eskuekin hunkiz gauzaketa ez begiekin. Arrakasta ederra duen erakusketa.Ildo berean, maiatzaren 17an, larunbat aratsaldez (14:00-18:00), ondarezentroko ateak zabalik izanen dira, ikusmen hurriaz gogoetatzeko. BrunoDelhoste optikariak mintzaldi bat eskainiko du : “Elgarrekin ikusi, bertze gis-ara”. Bista galdua dutenetaz arduratzen diren elkarte kide batzuekinmintzatzen ahalko da ere. Bestalde, haur eta heldueri tailer berezi batzu pro-posatuko zaie : braille irakurketa eta idazketa, marrazki... Haur ttipienentzat,ibilbide berezi eta joko. Eta beste animazio batzu ere. Sartzea urririk.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal

EUSKALDUNAK KATALUNIAN GAINDI

Page 7: Herria 2957

7

LAN ESKAINTZA

Ibarrola- J.C. Dermit . . . . . 40Idiart-Lazcano. . . . . . . . . . . 27Astezken aratsean hasi da Ca-rrefour inguruetako Haitz-Peantrinketean angeluarrek orainberea duten lehiaketa ederra.Beroak lotsatu gabe, ala ikusleala pilotariak hor ziren arrassuhar hauk ere. Bixente Laz-cano zuten aurten berria berebeso bolantarekin. Haundienlerroan ikasten ari, pilota batzuez ditu oraino nahi bezenbatbiltzen eta erran behar da ezdela holakoetan nehorurrikaltzen gazteaz. Holaxet ditubote alde bat sartu bidarritarrak,Panpi Idiart makearrak aldizbere usaiako trenpu bereanzanpatu nahi zuelarik pilota,bederen meneko hek. Eta gero,zoazte zuek Ibarrolari amoremanaraztera, bereziki lekon-darrak holako iraupen junteantaulatzen duelarik.Etcheverry-Kurutcharry. . . 40Sorhuet-Oçafrain . . . . . . . . 32Baigorriar gazteak ziren biga-rren partida huntan, bigarrenfinalerdia. Hauk partida batzuizanik ere galduak ausartziaeskasiaz edo nik dakita, ez dasekulan fidatzekorik hauekinmakila hautsiarekin. Alabainanetzutena finala haundia, partidagogorra, jokatu berria Sorhueteta Oçafrainek elgarren kontra !Eta ahal zakien Oçafrain jaunenjaunak ere buruzburuka partidahura nola galdu zuen BaigorrinKurutcharryren kontra ! Hemenberaz holako zerbait ditake ger-tatu, eta zerbait hura HerveEtcheverryren ziunta: heldubaita heldu bote hura, bateangibeleko zolarat eta bestean zi-rriztan. Hanbat gaixto orduaneskua ez bada usaiako larde-rian. Gero segurik, erdi banokiheldu den pilota badaki noladespedi postarat Etcheverryk.Aldiz, meneko ez duena, begoKurutcharryri hunekin ez baitasekulan errefera errebelaturik.Angelun lehenik, geroXuberoko aldiGoazen lehenik Angeluko ho-rrekin, f inalerdiak ostiralehuntan jokatuko baitira Haitz-Pean, dakigun finalistekin.Lehenik, beraz Ibarrola eta JeanClaude Dermitek beharko dutemaiatzaren 16 huntan trenkatu,nor joanen den finalerat ondokoegunetan, Ibarrola - J.C. Dermitala Larrechea - Etcheto. Xoriñobatek salatu dauku aurtengo

xapelgoko finalerdi harengaltzea ez dutela iretsia bilapurtarrek gutiz galdu baitzutenbeti aitzinean ibili-ta.Bigarren partidan, tokiko josta-gailuen jan-edan batzuenondotik, ikusi beharko balentriabera eginen duten Etcheverry-Kurutcharryk Xala eta Wal-tariren kontra, Baigorriko esko-laren omena zainduz aitzina.Garindaineko heldu eta gero,horgo trinketean jokatzekoa denlehiaketa maitz hunen 28, 29,31tan, hau finala. Parekak eza-gunak ditugu. Larrechea-Ezcu-rra, Etcheverry-Waltari, Sorhuet-Etcheto eta Ibarrola-Oçafrain.Ari, ari, harrotzen Xiberoa ere.

HEGOALDEAN GONZALEZETA BARRIOLAAbel Barriola. . . . . . . . . . . . 22Patxu Ruiz. . . . . . . . . . . . . . . 614-0 eta hamar saketik eginezgeroz, nola gal gero BarriolakLizarrako beso haundiaren kon-tra ?Xebaxtian Gonzalez . . . . . . 22Juan Irujo . . . . . . . . . . . . . . 20

Azkaindarrak lan gehiago eginbehar izan du baina irabazihalere Xebaxtienek. Biek elga-rren kontra jokatu beharkofinalerdia orai Donostiako AtanoIIIan. Hea, azkaindarra !Galarza V - Eulate . . . . . . . 22Capellan - Zubieta . . . . . . . 13

Ongay - Apeztegia . . . . . . . 22Cabrerizo - Urberuaga . . . . 21Eibarren jokatuak horiek oro.A. Lasa - Arretxe . . . . . . . . 22Bengoetxea VII . . . . . . . . . . 21Ortullako partidetan hori.

Bego

ANGELUKO PILOTARIENAK TROFEOAKORTZIRALEAN DITU FINALERDIAK

BERTSULARIEN LAGUNAK

“ Larraldea “Amotze auzoa

64310 SENPERETel : 05 59 54 15 04

TRANSMISIO LANPOSTU DEIABertsularien lagunak elkarteak trans-misio arduradun bat behar du.

Eskatzen diren gaitasunak :

- Bertsu eskoletan irakasle izaitekogaitasuna.- Transmisio lan eta ekitaldeen koordi-natzeko eta kudeatzeko gaitasunak.- Informatika erabiltzeko gaitasunak.Lanpostu erdia daLantokia elkartearen egoitzan izanenda.- Autoaren ukaitea beharrezkoa da.Motibazio gutuna eta C.V-a maiatza-ren 23 ko igorri behar dira postaz edomailez helbide elektroniko honetara :[email protected]

LEGEZKO ABISU

« BOULANGERIE PATISSERIEARANGOIS »

Société à Responsabilité Limitée au capital de 7.622,45 €uros.

Siège social : Centre Internationald’Affaires

Aéroport Biarritz-Parme 64200 BIARRITZ

R.C.S. : BAYONNE 398 768 127Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire réunie en date du 02avril 2008, l’associé unique a décidé ladissolution anticipée de la sociétéavec effet rétroactif à compter du 30septembre 2007, et sa mise en liquida-tion amiable sous le régime conventionnel dans les conditions prévues par les statuts et lesdites délibérations.Le gérant Monsieur Maurice ARANGOIS, demeurant à BAYONNE(64100), 49 avenue Capitaine Resplandy, sera liquidateur pour toutela durée de la liquidation, son mandatde gérant prenant fin, et l’adresse de laliquidation sera celle du siège social.Le dépôt légal se fera au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

Pour avisLe liquidateur.

IKAS euskal pedagogia zerbitzuarenohiko biltzar nagusia 2008ko

maiatzaren 24an, larunbatarekin,09:30etik eguerdi arte, Uztaritzeko

Lapurdi salan.

Solas gaiak :

• Mixel Jorajuria elkarteburuaren sar-hitza, Dominique Lesbats Uztaritzekoauzapezaren mintzaldia IKASenegoitza berriaz, eta erakunde pu-blikoen ordezkarien hitzaldia• Iragan urteko lan bildumen eta kon-duen aurkezpena, eztabaida eta bozka• Aurtengo egitasmoen eta aurrekon-duen aurkezpena, eztabaida eta bozka• Bakoitzak ekar lezakeen gaia.

Xehetasun gehiagorentzat, IKASeradei : 05 59 93 24 80

XINAN ERE EUSKALDUNAK ERNE

Berria egunkariak hedatu duberria, Xinan ere badela ezidurika gero eta euskaldungehiago eta Shangai hangohiri handian estreinatu dutelaeuskal-etxe berri bat. Oraiarte ere, hiru urte huntan,bazen batto hiri hortan, Asiaguziko bakarra naski, bainanarras toki eskasean. Oraileku nasaiagoa dauka, hiruehun bat metro karratu oro-tarat. Elkartekide badira 56euskaldun, etxe berriarenestreinaldia egin da heietarikbi omenduz, Jon Alaña etaUnai Diego, beren urtebetzeegunean, batek 30 urte,besteak 26.Bixtan da ere euskal-etxehortan ongi etorri egitendiotela eskualde hetaratbazter ikuska doatzineuskalduneri.

Xinako euskaldunak ere ikurriñaren itzulian elgarretaratzen…

PARISEKO HERRI URRATSMaiatzaren 24ean eta 25ean iraganen da Pariseko Herri Urrats besta, Euskal Etxeak bai eta Lokarria etaSustraiak-Erroak elkarteek antolaturik.Larunbatean (9.00) sukaldaritza lehiaketa Euskal Etxean : bi presunaka prestatu beharko da bakalauabizkaitar moduan. Bazkaria (12:30) 15 eurotan, tokiak aitzinetik atxikiz. 16:00 txlaparta eta Nomadak TXeuskal filma. 18:00 aperitifa alaitua eta mutxiko.Igandean (9:00) “Parisen Euskaraz” oinezko ibilaldia. Notre Dame-tik abiatuz. Eguerditan Saint-Médardelizara heltzea. 13:00 aperitifa eta bazkaria Euskal Etxean (15 euro, tokiak aitzinetik atxikiz). 16:00 euskalkaraoke. 18:00 aperitifa alaitua eta mutxikoak.

RENAUD D’ELISSAGARAY DE JAURGAIN

Iragan asteburu hortan pausatu da Renaud d’Eli-ssagaray de Jaurgain, 75 urtetan. Gizon argia, errotikbere euskal erroeri atxikia, atxikimendu berezi bat ager-tuz Xuberoarentzat. Denbora batez, politika sailari emanzen, Giscard-tiar bezala. Bazuen Iparraldearen garape-naz arrangura haundia. Denen buru, gehienik ezagutuaizan da euskal departamenduaren aldeko suhar bezalaeta kartsuki bermatua zen, osagarriak laguntzen zueno,Batera plataforma berezia susta eta susta.

MIHI URDINA KASU BERRI BAT AINHOAN

Joanden larrazkenean, mihi urdinaren bi kasu agertuziren lehen aldikotz Ipar Euskal Herrian, bata Milafran-gan, bertzea Saran. Neguak geldialdi bat emanik erita-sun horri, hara berriz agertu dela joanden astean, Ainho-an aldi huntan, bi ahatxe direla gaitz hortaz joak. Erita-sun horren kontra xertatu behar dira kabalak, ardi,ahuntz eta behi, ekainaren 30a aitzin. Laborariensindikatek salatzen dute haatik xerto horien prezio gore-gia, ELB-k gomendatzen duelarik xerto horien ezordaintzea, prezio apalagoak negoziatu aitzin.

BERRI ONAApirilaren 14ean desagertu zen bere etxetik JosianeArhancet. Desagertze horren berri eman ginuen kasetahuntan berean. Familiak jakinarazi dauku joanden larun-batean, maiatzaren 10ean, aurkitu dutela Biarnoan,Accous herrian. Orain etxerat itzulia da. Berri ona familiaeta adiskideentzat.

IPAR EUSKAL HERRIAREN ESKUBIDEAKGORAKI ALDARRIKATUAK NEW YORKEN

Apirilaren 21etik maiatzaren 2a bitartean,Ipar Euskal Herriko 9 lagun New Yorkenzeuden, Nazio Batuen Erakundearenegoitzan, munduko populu autoktonoenbiltzarrean, erran nahi baita estadurikgabeko nazioneen biltzarrean, populuhoien eskubideak goraki aldarrikatzeko.Autonomia Eraiki taldeak zuen bidaia horiantolatua. Ordezkaritza hortako GabiMouesca haatik ez dute utzi amerika-noek beren lurretara sartzea. Frantsesbotereak kontseilaturik ote ? Ordainez,Rigoberta Menchu Bake Nobel saridunamintzatu ahal izan du Gabi MouescakMont de Marsan-en, gai beraz dutelaelgarri berri eman. New Yorken, laulagunek hitza hartu ahal izan dute. XanMarguirault Iparretarrak erakundekolehen preso izanak Euskal Herriarenautodeterminazio eskubidea du alda-rrikatu. Audrey Hoc mintzatu zaieeuskararen egoeraz. Ortzi Hegoaz, IdeiaZabaldu gazte mugimendu berrikoak,gazteriaren nekezietaz du hitz egin,Manu Torrek aldiz Frantziak Euskal He-rriari ukatzen dizkion oinarrizko esku-bideetaz. Bakotxak bere agurra euskarazegiten zuela han zeuden mundukoordezkari guzien aitzinean. Biltzar hortan,Frantziak populu gutietsieri buruz dera-man politika kaxkarra da mundu guziarenaitzinean salatua izan.

ELEKTRIKA HARIERI, KASU !EDF-k bere urteroko kanpaina abiatu du, hemendik aitzina etauda guzian elektrika harieri kasu egin dezagun. Urte oroz badi-ra hilak elektrika hari horien gatik. Beraz, laborari, kasu zuentresna handiekin harien azpikaldean lanean ari zireztelarik !Etxegintzako ofiziale, kasu zuek ere ! Arraintzari, ur eta airetakokirolari, zuek ere kasu !

Page 8: Herria 2957

Maiatzaren 17an eta 18an anto-latuko da, hirugarren aldikotz, DilinDalan haur festibala, Heletakoplazan. Antolatzaile : Pestacles etCompagnie elkartea. Annick Troun-day ortzaiztarrak eta Cecile LeMaout heletar musikari-txotxongilo-lariak, elkarte hortako arduradunek,aurkeztu daukute bi eguneko bestagozo hori. Oroitaraziz lehen urteanmilako bat jende zela hurbildu Hele-tara aro ederrez, jaz aldiz 1200lagun, aro txarrez, horrek arrakastahandi baten esperantzari ateak han-dizki zabaltzen dizkiola aurtengo edi-ziorako.Bi egunez zernahi agusagailu eta ani-mazione aurkituko dute haur ttipiek : hamar urterainoko haurrentzat egina dafestibala, bainan haur handiagoek eta jende helduek ere preziatuko duten hitzor-du bat da, familian gozatu behar dena.Maiatzaren 17an, larunbata, Eklektiko Danse ikusgarria (17:30) : Ortzaize etaBidarraiko Dantza Bietan elkarteko haurren euskal dantzak, Uztaritzeko taldebaten afrikano dantzak, Larresoroko Laminak elkartekoen dantza sebillanak.Ondotik (19:00) talo ta musika Bandilak txarangarekin. Eta aratsean (20:30) Bor-deleko Brothers Anaiak taulen gainean kontzertu umoretsu baten emaile(sartzea 12 eurotan).Maiatzaren 18an, igandea, gune desberdinetan ikusgarriak : Elirale kon-painiaren Lodikroko ikusgarria (30mn), euskaraz(10:30, 15:00, 16:30) ; Sacha Slovenska konpainiarenEt pourquoi pas chez vous ikusgarria (30mn),frantsesez (11:00, 15:00, 16:30) ; Leo Lionni-renPetit bleu et Petit jaune ikusgarria (15mn),frantsesez, urririk (10:30, 15:00, 16,00) ; Ali Fekhiparistar artistaren Alchimie dantza (20mn), 5urtez goitiko haurrentzat (16:00) ; The Wackiesbordeles taldearen kontzertua (14:00) ; Bor-deleko Cirk’on flex konpainiaren Le jardinateuremanaldia (30mn), frantsesez (11:00, 15:30,17:00) ; Pariseko Les cailloux sauvages kon-painiaren Kaolin ikuskizuna (25mn), frantsesez(11:30, 15:30, 17:00). Erakusketak ere agerianizanen dira : Mugimenduak eta koloreak, hau-rtzaindegi eta eskoletako haurrek moldaturik, etaD’un sens à l’autre ibilbide artistikoa. Tailerrak,urririk, elebidunez : liburuen xokoa, haize-far-failen sorkuntza, natura moldakuntza, makillatzeeta mozorrotze, zirko, margolan, motrizitate,harea-zizelkadura...Jendea saldoan igurikatua da Heletan. Ani-mazione frango urririk izanen dira, ikusgarriakaldiz gehienak ordainduz : 6 euro helduek, 4euro 12 urtez peko haurrek, familiaka prezioapaltzeak. Herriko Etxeak eta antolatzaileek(arduradun eta bolondres, 50 bat lagun orotara)behar den guzia eginen dute harat-hunatakerrexteko : aparkaleku, haurtzaindegi, ñiñientzataldatoki, bertzalde edari, talo, izozki... Eta euriabalitz, animazione guziak aterbean !

8

Nepal izen hori ez dugubaitezpada hain arrotzagure eskualdetan ere, nahizurruneko herrialdea den,eta ez biziki handia, Xinaeta Indiaren arteankokatzen dena. Nepal ho-rrek badu hemen gaindibere gisako fama, bi arra-zoinen gatik segurik. Aldebatetik, mendigoizale fran-gok badute harat joaitekotiria zerbait, batzu ibiliak eredira han gaindi, mundukohamar mendi gorenetarikzortzi hango eremuetanbaitira, besteak beste dene-tako goren-gorena, gukEverest deitzen duguna.Eta bestetik, denbora batez,noiz nahi entzuten baitzengazte batzu harat zoatzila,Katmandu hiri-nagusiratbereziki, bizi molde berribatzuen ondotik naski,hango erakasle batzuenentzuterat berdin, bainanere, beti hala erran dasegurik, droga zerbaitezgutiziaturik... Zernahi gisaz,duela berrogoi bat urteoraino, arrunt estranjer gutiikusten zen han gaindi,diote sei mila baino gehiagoetzela sartu 1962-an,bainan ehun eta hogoi milanunbait han 1980-an. Turis-moak gero eta toki gehiagohartu du hango bizian,azken urte hotan mugimen-dua doi bat eztitu bada ere,nahasmendu asko izanik...

ERRESUMA BAT, BAINANNOIZ ARTE?

Zendako ari giren egunNepal hortaz? Bozak ukanberriak baitituzte eta ondori-oz aldaketa handiak beha-rrak baitira zonbait aste edohandienez zonbait hilabetebarne. Apirilean hautetsidituzte beren deputatuaketa hok badute orai lanberezi bat beren gain, lege-nagusi berri baten pikoanezartzea. Nepal hori erre-suma bat da, egiazko erre-suma, errege bat buru duenherrialdea beraz, bainanerregearen kontrakoek dutegaina hartua eta itxuraguzien arabera, uste-gabeko handi zerbait ezbada segurik gertatzen,errepublika finkatua izanenda epe laburtto batean.Jadanik erregeak ez dubotere guti baizik, bere jau-regitik ez da ere gehiagoateratzen, batzuk diote ezduelakotz jalgi nahi edo ezdutelakotz uzten jalgitzerat,beste batzuen ustez baitakijalgitzen bada ez dela oro-bat berriz sartuko.

GERTAKARI GUZIZ LATZA

Erregea deitzen da Gya-nendra eta 61 urte ditu hel-duden uztailean beteko. Nola jarria den errege, ixto-rioa aski harrigarria da baieta latza baino latzagoa. 2001-eko ekainean, ixtantezazpi urte eginen du berazhorrek, orduko erregea berefamilia guziarekin afaritenari zen. Bat-batean, semebat, erregearen ondokobeharra preseski, mozkor-tua eta drogatua omen,arrunt asaldatu zen, buruakolpez galdu balu bezala.Tiroka hasi zen eta erregeahil zuen, bai eta haren ingu-ruko guziak. Gero, bereburuaz beste egin han bere-an. Hala kondatu dasegurik. Bainan nork dakiegiazki zer gertatu zen?

Ainitzek ez dute sinestengauzak hola joan direla,diote gatu horrek baduelabeste buztanik. Dena den,erregearen iloba bat, eta batbakarrik, bazen egun hartanfalta zerbait gisaz, Gyanen-dra printzea hain xuxen, etahau da gero tronurathupatu, beste ondokorik ezgelditzen-eta.

Ordukotz, eta hamar baturte hartan jadanik, bazte-rrak kexu ziren, jendeakzion erregeak bazuelasobera larderia, denakberak kudeatu nahi. Azke-nean, hautsi-mautsi bategina zuten nolazpait, ez-kerreko alderdiak ez onar-tua haatik. Bainan erregeberriari galdetu zaiolarikoraino botere gehixago utzzezoten deputatueri,erregeak idorki ihardetsi,ezetz eta ezetz, gider guzi-ak berriz hartu nahi bereesku. Handik harat azkartueta jazarri zen ezkerrekoalderdia, Mao-tiarrena, Xinasustengatzaile. Komunixtakberaz, berek hala direladiote behin, hego-Amerike-tako iraultzale askoren tren-pu berekoak gisa guziz.Izan da gataska frango.Orai, Mao-tiar horiek diranagusituak edo nagusitzenari. Gerokoak geroko...

MENDIGOIZALEEN PARA-BISUA

Nepal ez da eremuz hainhandia, Frantziaren laurde-na nunbait han. Jendetzez,Frantziaren erdia ez arras,27 miliun biztanle duela biurte egin kondaketarenarabera. Katmandu da hirihandiena, bainan hiritarrak% 13 dira orotarat, baserri-tarrak % 87. Erresuma1768-an sortua, ordukoerregetxo batek batetara-turik inguru hetako hiruetan-hogoi bat herrialde ttipi,jende mota asko heietanbizi. Mota ezagutuenetarik,sherpa delakoena, mendi-goizale arraroak baitira,nahiz ez omen diren ehunmilako bat baizik orotarat.Badira ere tibetiarrak, ihes-lari gisa jinak, eta ez naskihain untsa ikusiak orai...Mintzaira frango ere bada,

jendeen erditsuak mintzoduelarik nepali delakoa. Erli-sionez, gehienak hinduistakdira, batzu budistak bainanguti, beste sineste zaharbatzu ere beti bizi. Zernahijainko badute azkenean,denen ohoratzeko eta izpiri-tu gaixtoen urruntzekourtean ehun eta hogoi batbesta-buru...Mendien zolan, hegoal-dean, bada lur xirrixta bat,Terai deitzen dutena, arruntapal dena, kasik itsasoaren

heinean, nahiz itsasoahandik urrun den... Bainanhortik kanpo Nepal guziadena mendia da eta kasikdena oihana, mendi bizikigorak gainerat, Himalayamendi-lerroari lotuak, famat-uena beraz Everest, hangojendek Sagarmatha errait-en diotena. Katmandu hiriabera ere frango gora kokat-ua da; 1350 metretan nun-bait han, eta nola aise gora-go diren mendiz inguratuaden, gero eta kotsaduragehiago ere badute ondohetan, airea ez askiberritzen-eta... Denetanere, jende gehienak xuhurkibizi bainan jitez bizikialegerak eta zerbitzuegileak omen, arrotzarekinere berdin...

Herrialde zinez harrigarriaNepal hori, aurten bidekurutze batetarat helduadena...

Muslaria

-Asteburu guzian, Ziburun, Trinitatebestak Zokoa auzoaldean.- Asteburu guzian, herriko bestakGaraziko Jatsun eta Arberatzen.Bestak ere Hazparne Elizaberriauzoaldean-Asteburu guzian, Urdiñarben,Musikaren egunak.-Ortzegunean (20.00), Miarritzen,Atabal musikategian, Napalm Deatheta Suffocation taldeak. Ortziralean(21.00), toki berean, ThomasDutronc bere lagunekin…-Ortziralean (20.00), Miarritzen, Ver-sant antzerkitaldearen egoitzan,Afrika barneko ipuin eta olerki.-Ortziralean (20.30), Baionakoantzokian, kontzertua Baionakomusika ikastegiko orkestra nagu-siarekin, Maimorables sailarenkondu.-Ortziralean (20.00), Donaixtin her-riko gelan, kantu afaria Xalbador etaIhidoyekin, ondotik kontzertua Botagaztetxean, Ainharbeko Kako etx-aldekoen sustenguz.-Ortziralean (21.00), Ainhizan, JeanLouis Davant mintzo laborantzarenhistoriaz-Ortziralean (21.00), Hazparnekokaperan, Ahotsalai haur koroa etaMendiz-Mendi xuberotar kantorea.- Larunbatean (14.00) Irisarrin, Ospi-talean, ate idekiak ; mintzaldi etatailer, bista galdua dutenetaz ardu-ratzen direnekin

-Larunbatean (18.00), Miarritzen,Koliseo gelan, “ Iago” antzerkifamatua, Mu taldearen eskutik.-Larunbatean (19.00 eta 22.00),Baionan, Euskal Erakustokian,ipuin eta kantu, Michel Etchecopar-ekin, gaualdi berezia erakustegienbesta ospatuz.-Larunbatean (21.00), Kanbon, Arna-ga egoitzan, museo edo erakustegiguzien besta dela-eta, gaualdiberezia, olerki, ipuin eta musika.-Larunbatean (21.00), Getariakoerakustegian, kondairen gaua :Japoniako ipuinak.-Larunbatean eta igandean,Donibane Lohizunen, hondartzahandiaren hegiz-hegi, Artha erakus-keta besta giro batean, margolari,xixelkari, argazkilari eta beste.-Larunbatean eta igandean, Heletan,Dilin Dalan festibala, haurrentzatikusgarri eta ausagailu.-Igandean (11.30), Angelun,mutxikoak Bost-Kantoineko plazan.-Igandean, kermeza Zuraiden.-Igandean, Senperen seirazkakofutbol lehiaketa Herriko Ikastolarenalde, Integrazio Batzordea eresustengatuz.- Igandean, laborantza etxaldetanateak zabalik, Donamartiri Agerrean,Uztaritze Mamia Baitan, AkamarreBertraninean, Santa Grazi Kons-tanzenean.

NEPAL HERRIALDEA, MENDIGORENEN ARTEAN GORDEA...

Errusiako BikoteaPutin eta Medvedev (zertako ez dut idatzi Medvedev eta Putin ?) diraErrusiako bi agintari nagusiak. Orain arte Putin zen bakarra, bainan bienartean bada, dirudianez, hitzarmen bat, biek elgarrekin adostasun osoangidatuko dutela betiereko Errusia.Boris Eltsine-k, utzi zuelarik kargua duela zortzi urte, eman zion VladimirPutin-i garrantzi haundiko paper eta dokumentuen sinatzeko baliatzenzuen boligrafo berezia, bainan ez dio oparitu Putin-ek Medvedev-i.Adierazgarri da asmatzeko bietarik nor izanen den lehena.

Gehexan Pontto

DILIN DALAN HAUR FESTIBALAHELETAN, ASTEBURU HUNTAN

Dantza sakratuak Shéchèneko monastegian

Shivaren tenplua

Besta egunetan

Shéchèneko monastegia

Larunbat aratsean, Bordeleko Brothers Anaiaktalde alaiaren umore ona preziatzen ahalko da

Igandean, asko ikusgarrirenartean, Bordeleko Cirk’on flex

konpainiarena…