gipuzkoako hitza - berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko...

16
GIPUZKOAKO HITZA IDOIA ZABALETA / FOKU Gipuzkoako errepideetan 67 txirrindulari zauritu dira aurten; horietako hamar, larri b Ertzaintzak zortzi gidariri jarri die salaketa aurreratzeko metro eta erdiko distantzia ez errespetatzeagatik b 2-3 Errepidean segurtasunez ibiltzeko Pilota Asteartean hasiko da Antiguako Pilota Txapelketa, eta emakumeak binaka ariko dira aurten 8 Elkarrizketa Iraitz Lizarraga aktorearekin hizketan, zirkuaren eta antzerkiaren errealitateari buruz 4 Ostirala 2018ko uztailaren 6a IX. urtea 360. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

GIPUZKOAKOHITZA

IDOIA ZABALETA / FOKU

Gipuzkoako errepideetan 67 txirrindulari zauritu dira aurten; horietako hamar, larri bErtzaintzak zortzi gidariri jarri die salaketa aurreratzeko metro eta erdiko distantzia ez errespetatzeagatik b 2-3

Errepidean segurtasunezibiltzeko

Pilota Asteartean hasiko daAntiguako Pilota Txapelketa, eta

emakumeak binaka ariko dira aurten

8Elkarrizketa Iraitz Lizarragaaktorearekin hizketan, zirkuaren

eta antzerkiaren errealitateari buruz

4Ostirala

2018ko uztailaren 6aIX. urtea360. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

Eider Goenaga Lizaso Donostia

Leondik (Espainia)heldu zen joan denastean albiste laz-garria; alkoholtasa bost aldiz bi-derkatzen zuen

auto gidari batek Villabonako txi-rrindulari familia bat harrapatuzuen, eta Jose Carrasco eta NereaAgirre gurasoak momentuan hilzituen, 12 urteko semea umezurtzutzita. Gertatutakoak berriro jarridu mahai gainean txirrindulariensegurtasunaren gaia. Gipuzkoako errepideetan,

2013tik bi txirrindulari hil dira is-tripuz, baina zaurituak askozgehiago dira. Eusko JaurlaritzakoTrafiko Zuzendaritzak emandakodatuen arabera, aurten jada ha-mar zauritu larri izan dira, eta 57zauritu arin. Iaz, urte osoan, 30zauritu larri izan ziren, eta 112zauritu arin. Urtez urteko konpa-razioan, goranzko joera bat ikus-

ten da zauritu kopuruan.«Da-tuak erabat adierazgarri izan dai-tezen, kontuan izan behar da bizi-kletaren erabilerak azken urteo-tan izandako gorakada», argitudu Trafiko Zuzendaritzak. Horrez gain, txirrindulariak

aurreratzerakoan utzi behar denmetro eta erdiko tartea ez erres-petatzeagatik, Ertzaintzak aur-ten, Gipuzkoan, zortzi auto gida-riri jarri die salaketa. 2016an, ha-mazazpi salaketa jarri zituzten,eta 2017an, berriz, 11. 2015-2020epealdirako Bide Segurtasunera-ko eta Mugikortasun Segururakoeta Iraunkorrerako Plan Estrate-gikoan jasotzen ditu Trafiko Zu-zendaritzak txirrindularien babe-

askotan laguntzen zien umeenentrenamenduetan eta lasterke-tetan. Aierzak bizitza osoa dara-ma bizikletarekin errepidean;umetan Oriako taldean korrituzuen, hogeitik gora urte zuzenda-ri gisa aritu zen, eta azken lau ur-teetan lehendakari karguan dago.Gertatutakoa «sekulako kolpea»izan dela esan du, eta aitortu duerrepidera irteten direnean «bel-durra» sentitzen dutela. 9 urte egiten dituzten urtean sar

daitezke umeak taldean, eta 11 ur-terekin hasten dira lehiatzen. Ne-guan apenas ateratzen diren erre-pidera, baina martxoan, behin or-du aldaketa egin ondoren, errepi-dera irteten hasten dira. «Kadete-

serako neurriak. Baita helburuakere: 2020rako, Araba, Bizkai etaGipuzkoan hildakoen kopuruagehienez batekoa izatea eta larrizauritutakoak gehienez 25 izateadu jomuga. Azken hildakoa Biz-kaian izan zen, 2016an, eta ordu-tik ez da gehiago izan; baina zau-ritu larrien kopurua jomugatikurrun dago oraindik: iaz, 50 izanziren larri zaurituak, eta 269 arinzauritutakoak.

Errepidean, beldurraIstripuan hildako bikotea ondoezagutzen zuen Aitor Aierzak,Oriako Txirrindulari Eskolako le-hendakariak. Haien semeak hiruurte daramatza taldean, eta aitak

ak [15-16 urte] eta gazteak [17-18urte] askotan bakarrik ateratzendira. Astean behin, entrenamen-du bateratua egiten dugu, autobat atzean jarrita; baina, adin ho-rietan, ia egunero entrenatu be-har dute, eta gero beren konturaibiltzen dira, oso zaila baita denonordutegiak bateratzea egunero el-karrekin aritzeko». Bi seme dituAierzak; batek utzia du jada bizi-kleta, baina besteak jarraitzen du.«Irteten direnetik itzultzen direnarte, etxean urduri egoten gara,beldurrez. Eta guk, Tolosa ingu-ruan, bizikletan ibiltzeko bidenahiko onak ditugu; beste txirrin-dulari eskola batzuek are bideokerragoetan ibili behar dute».Txikiagoekin bi entrenamendu

saio egiten dituzte astean, eta betijoaten dira atzean auto bat dutela.«Autoari argiak jartzen dizkiogu,arriskuaz ohartarazteko. Baina,gainera, bi heldu, askotan gura-soak, haiekin joaten dira bizikle-tan, bat atzean eta bestea aurrean,

Txirrindularien segurtasunaren gaia berriro ere mahai gainean jarri du Leonen auto batekharrapatuta hildako Villabonako senar-emazteen kasuak. Bide heziketa ezinbesteko jo duteGipuzkoako Txirrindularitza Federazioak, Oriako Txirrindulari Eskolak eta Trafiko Zuzendaritzak.

Ahulenentzako babes eske

2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aAstekoa

Oriako Txirrindulari Eskolak joan den igandean Jose Carrasco eta Nere Agirreri egindako omenaldia; haien semeak taldeak korritzen du. JON URBE / FOKU

ISTRIPUAK

2013 2014 2015 2016 2017 2018

Hildakoak 1 0 1 0 0 0

Larri zaurituak 15 27 27 21 30 10

Arin zaurituak 64 108 111 94 112 57

Guztira 80 135 139 115 142 67

(*) Aurtengo datuak uztailaren 3ra artekoak dira. Iturria: Trafiko Zuzendaritza

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

nola ibili behar duten erakusteko.

Asko tematzen gara horrekin: ila-

ran joateko, banaka ibili behar

dutela, errepidean eskuinetik ibili

behar dutela...».

Oriako Txirrindulari Eskolan

zerbaiti garrantzia ematen badio-

te segurtasunari eta arauen erres-

petuari ematen diotela nabar-

mendu du. «Guk babesle bat

daukagu, eta ez guk eta ez gure

babesleak ez diegu umeei emai-

tzarik eskatzen, eskatzen diegun

bakarra da errepidean txukun

ibiltzeko, arauak betetzeko. Lan

handia egiten dugu horretan».

Aierzak argi du normalki gida-

rien jokabideak eragiten dituela

istripuak. «Nik urte asko dara-

matzat honetan, eta asko hobetu

dugu txirrindulariak errespeta-

tzeari dagokionez; baina, orain-

dik, ez da nahikoa. Auto gidari

batzuek ez dute pazientziarik, ez

gaituzte behar bezala aurrera-

tzen». Dena den, txirrindulariek

ere ardura badutela nabarmendu

du. «Ni asko haserretzen naiz, eta

maiz gertatzen zait, umeei sema-

foro gorrian gelditu behar dutela

esan, eta aldamenetik profesio-

nalak direla uste duten zikloturis-

tak pasatzen direnean, semaforoa

errespetatu gabe. Zer ikasiko dute

umeek? Zikloturistek, eta hel-

duok oro har, eredu izan behar

dugu».

Kolpe bikoitzaGipuzkoako Txirrindularitza Fe-

derazioak adierazi duenez, gerta-

tutakoa «kolpe bikoitza» izan da.

«Batetik, zikloturismoa kolpa-

tzen duelako, eta, bestetik, ume-

en kirola kolpatzen duelako». Is-

tripua «muturreko egoera» gisa

definitu du federazioak, gidaria

alkoholaren eraginpean ari zela-

ko gidatzen. «Hala ere, egia da gi-

darien aldetik, oraindik, errespe-

tuzkoak ez diren jarrerak ikusten

jarraitzen dugula».

Gipuzkoan bizikletan ibiltzeko

tradizio handia dagoela-eta zen-

bait datu jarri ditu federazioak

horren adibide. Batetik, 3.400 zi-

kloturista federatu daude; beste-

tik, haur eta kimuen mailetan 260

neska-mutil aritu ziren lehiatzen

iaz, aurreko urtean baino 60

gehiago; eta, azkenik, hemeretzi

txirrindularitza eskola daude lu-

rraldean. «Baina Gipuz-

koa ez da oasi bat, eta

oraindik badaude dis-

tantziak errespetatzen ez

dituzten gidariak; hor

gabezia bat badago, eta

jarraitu behar da horre-

tan lanean». Bide hezi-

ketari garrantzi handia

ematen dio federazioak,

etorkizuneko gidariek

errespetuz jokatzeko gil-

tzarria delako.

Errepideetako bide

bazterren ingurukoa da

federazioaren eskaera

nagusietako bat, eta es-

kaera hori Gipuzkoako Foru Al-

dundiarekin biltzen diren aldiro

egiten dutela argitu dute. «Ezin-

bestekoa da bide bazterrak txu-

kun mantentzea. Batetik, gutxie-

neko zabalera bat izatea, eta, bes-

tetik, egoera onean egotea;

askotan, bide bazterrak zuloz be-

teta egoten dira, eta horregatik ir-

teten dira txirrindulariak bazte-

rretik errepidera».

3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Astekoa

E. Goenaga Lizaso

Bizikleta garraiobide gisa erabil-

tzen dutenen kopurua nabarmen

ari da hazten azken urteetan. He-

rri eta hirietan eskolara, lanera

edo erosketak egitera joateko bi-

zikleta erabiltzen dutenen kopu-

rua hazten joan den neurrian,

baina, istripuek ere gora egin

dute. Ekuazioa sinplea da: erabil-

tzaile gehiago, bizikletan istripua

izateko probabilitate handiagoa.

Donostian, Bizikletaren Behato-

kiak urtero egiten du gaiari bu-

ruzko txostena, eta adierazga-

rriak dira datuak: 2004tik 2017ra

%150 hazi da bizikletaren erabile-

ra hiriburuan.

Apirila eta urria bitartean egi-

ten dute kontaketa, eta 2004tik

egindako azterketa guztietan eu-

tsi izan zaio goranzko joerari, pare

bat urte kenduta. Dena den, behe-

rantz egin zuen urteetan ere txi-

kiagoa izan zen jaitsiera ondoren-

go igoera baino. Bizikletaren Be-

hatokia orain ari da 2017ko txos-

tenean azken taxuketak egiten,

baina erabilera datua aurreratu

dute, eta jakinarazi du egunean,

batez beste, 20.754 joan-etorri

egin zirela. Aurreko urtean baino

%1 gehiago.

Baina, erabiltzaileen kopuruak

gora egin duen moduan, istri-

puen kopurua ere handiagoa da.

2017ko txosteneko daturik ezean,

2016koan ikus daiteke 2013tik

2016rako bilakaera. Bizikletak

tartean zirela gertatutako istri-

puak 92 izan ziren 2013an; 125

2014an; 137 2015ean; eta, azkenik,

145 2016an. Duela bi urte gertatu-

tako istripu horietan, bederatzi

zauritu larri izan ziren: bost txi-

rrindulari, bi oinezko eta bi motor

gidari. Zauritu arinak, berriz, 151

izan ziren, eta horietako 133 bizi-

kleta gidariak izan ziren.

Bizikleta garraiobideKalapie hiriko txirrindularien el-

karteak 30 urte beteko ditu

2019an; Donostian bizikleta ga-

rraiobide gisa oso jende gutxik

erabiltzen zuenean sortu zen.

«Orain, batzuei gustatu edo ez,

mugikortasun sistemaren parte

da bizikleta, eta administrazioek

hori buruan izan beharko lukete

beti euren planifikazioan. Ahale-

gin serio bat egin behar dute bai

errepideak bai bidegorriak disei-

natzeko garaian, eta bizikletak

kontuan hartu», adierazi du Hi-

ginio Otazu Kalapie elkarteko ki-

deak.

Bizikleta erabiltzaile gehiago

dauden neurrian, istripu gehiago

izatea normala dela deritzo Ota-

zuk, baina argi du helburua istri-

puak murriztea eta txirrindula-

rien segurtasuna bermatzea dela.

Hartu beharreko neurrien artean,

bidegorri sarea txirrindularien

beharretara egokitzea aipatu du.

«Donostian hainbat puntu dau-

de, non istripu pila bat gertatzen

diren. Adibidez, istripu asko izan

dira autobus geltoki berriaren

gainetik igarotzen den zatian».

Bestalde, bidegorrian abiadura

mugatuta dagoenez eta zenbaite-

tan beste erabiltzaile batzuk ere

bidegorritik joaten direnez, Ota-

zuk argi du bidegorria ez dela era-

bilgarria txirrindulari guztien-

tzat: «Txirrindulariok errepide-

tik joan beharko genuke, gure

espazioa ere bada hori, baina se-

gurtasunik ez dago. Garrantzi-

tsua litzateke hiri guztian orduko

30 kilometroko gehienezko abia-

dura ezartzea. Gune batzuetan

aspaldi jarri zuten muga hori, bai-

na ez da nahikoa, eta prozesua

oso poliki doa, erabakitasuna fal-

ta da. Eta argi dago abiadura

muga jaisteak, istripu kopurua

gutxitzeaz gain, txirrindulariaren

bizitza salba dezakeela».

Horrez gain, Otazuk uste du

ezinbestekoa dela Espainiako Zi-

gor Kodearen 142. artikulua alda-

tzea. «Lanean ari gara errepidea

soilik beraiena dela uste duten

auto gidarien inpunitatea amai

dadin; gaur egun, oso zigor arina

du txirrindulari bat harrapatze-

ak».

Erabilerak gora egin ahala,istripuek ere baiKalapie elkarteak eskatu du hirian orduko 30 kilometroko muga jartzeabDonostian, egunean 20.000tik gora joan-etorri egiten dira bizikletan

Bizikletaren Behatokiaren arabera, 2004tik %150 hazi da bizikletaren erabilera Donostian. JON URBE / FOKU

Zigor Kodearenaldaketa, ezaurrera ez atzera

RErrepidean txirrindu-

lari bat hiltzea zuhur-

tziagabekeriazko giza hil-

keta gisa tipifikatzen du Es-

painiako Zigor Kodearen

142. artikuluak. Zuhurtzia-

gabekeria larria bada, urte-

bete eta lau urte arteko es-

petxe zigorra jaso dezake

auto gidariak, eta gidabai-

mena gal dezake urtebete-

tik sei urterako epean.

Zuhurtziagabekeria larria ez

bada, ez dago espetxe zigo-

rrik; hiru eta hemezortzi hi-

labete arteko isuna jaso de-

zake gidariak, eta epe bere-

an gidabaimena

erretiratzeko aukera jaso-

tzen du Zigor Kodeak.

Ahots ugarik eskatzen

dute Zigor Kodea aldatzea

—zigorrak gogortzea zein

tipifikazioa aldatzea—. Se-

narra bizikleta istripuan gal-

du zuen emakume batek

200.000 sinadura baino

gehiago bildu zituen helbu-

ru horrekin, eta Espainiako

Kongresuan tramitazioa

hasi ere egin zuten. Alder-

dien arteko adostasunik ez

zen izan, ordea, eta Kongre-

sutik Senatura eta Senatu-

tik Kongresurako buelta

egin ostean, ez aurrera eta

ez atzera dago.

Askotan, zuloz betetaegoten dira bide bazterrak,eta horregatik irteten diratxirrindulariak errepidera»Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa

«Asko hobetu dugu, baina eznahikoa. Auto gidari batzuek ezdute pazientziarik, ez gaituztebehar bezala aurreratzen»Aitor AierzaOriako Txirrindulari Eskolako lehendakaria

‘‘

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aElkarrizketa

Jon Miranda Zizurkil

Umetan, ekilibrista izatearekinegiten zuen amets Iraitz Lizarra-gak (Zizurkil, 1979). Astronautaizango zela erabaki zuen geroago;eta gaur egun bietatik zerbait ba-duela aitortu du. «Etengabe gala-xia ezezagunak ikertzen ari denakrobata eroa naiz».Nondik datorkizu antzerkirako

zaletasuna?

Pedro Mari Otaño eskolan edukinuen lehen kontaktua antzerkia-rekin. Gustua hartu nion, etageroago taldetxo bat sortugenuen herrian antolatu zutentailer baten ondotik. Gero, hain-bat antzerki tailerretan emannuen izena Gasteizen Historiaikasketak egin nituen bitartean.Ikasketak bukatuta, DonostiakoArte Eszenikoen Tailerrean izenaematea erabaki nuen, zerbaitserioagoa egiteko asmoz. Pikorkonpainian lana lortu nuen gero,eta berehala telebistan hasi nin-tzen lanean, Triki traka trikitronsaioan. Institut del Teatrera jonuen ondoren, Bartzelonara,doktoretza egitera.Gorputz adierazpena izan da,

hain zuzen, zure arretagunea.

Bai. Doktoretzaren ondoren, ho-rren inguruko tesia egin nuenBartzelonan: Análisis comparati-vo de la gramática corporal deÉtienne Decroux y Rudolf Laban.Bi autoreak, hurrenez hurren,mimoaren eta dantza garaikidea-ren sortzaileak izan ziren, eta bilengoaia adierazgarri horiek az-tertu nituen elkarrekin alderatze-ko. Antzerki antropologia hartunuen marko gisa, non munduko

hainbat antzerki tradizio hartzendiren kontuan eta komunean di-tuzten elementuak alderatzen di-ren. Beraz, oreka, gorputzaren ge-ometrizazioa eta beste hainbatelementu aztertu nituen bi autorehoriek landutako proposamene-tan.Aldi berean, gorputz adierazpe-

na lantzeko beste hainbat ikas-

taro ere egin zenituen Bartzelo-

nan, ezta?

Bai, garaitsu horretan mimo ga-raikidea ikasi nuen Moveo esko-lan, eta Rogelio Rivel eskolan erearitu nintzen. Iruditzen zait gauzahauek ez direla ondo ulertzenpraktikara eraman gabe eta nor-beraren gorputzetik pasatu gabe.Ariketak nire barrura eramateaklagundu egiten dit iritzia sortzen.

Gainerakoan, ba al duzu joerarik

ariketa fisikoa egiteko?

Bai. Korrika egin, igeri, bizikletanibili, eskalatu, mendia... Denetikegitea gustatzen zait; oso aktiboanaiz. Ondorioz, arreta handiagoaematen dit gorputzetik abiatzenden antzerkiak testutik abiatzendenak baino. Uste dut aktorea es-zenan dagoenetik haren gorputza

errealitate bat dela , eta, aldi bere-an, darabilen erreminta nagusia.Oso erakargarria egiten zait gor-putzaren plastikotasuna.Nola definituko zenuke zeure

burua, aktore edo akrobata?

Aktore moduan, akrobazia pixkabat dakien aktore moduan. Akto-re ibilbideari ekin ondoren, akro-bazia osagarri gisa etorri zen, de-zente geroago. Ikastaroak eginbeharreko sukar horretan, Sebas-topol eskolan Maider Yabarrekeman zuen ikastaro batean emannuen izena, eta lotu egin ninduen.Uda hartan, opor luze batzuk eginnituen Argentinan, eta hiru hila-betez formakuntza jaso nuen tra-pezioan. Bartzelonara itzulita,Rogelio Rivel eskolan segitunuen, trapezioan gehienbat,

nahiz eta sokekin ereprobatu nuen. Aktore la-naren osagarri gisa hasinintzen akrobaziekin;gorputza martxan edu-kitzeko modu ona irudi-tzen zitzaidan, eta orain,Asvinenean, aukera du-dan guztietan entrena-tzen dut. Aire akrobazia-tzat hartzen diren dizipli-na guztiak landu daitez-ke Adunan daukagun la-borategian: oihalak,

trapezioa, uztarriak, sokak, kablegainekoak, lurreko akrobaziak,eskujokoak... oso esparru zabalada. Niri soka eta trapezioa gusta-tzen zaizkit gehien.Euskaldunak oso zurrunak gare-

la esaten dute askotan. Ados al

zaude?

Nahiko ados, bai. Horretara jarrizgero; badakigu mugitzen, jakina

baietz. Baina zurrunak izateko ja-rrera izan dugu tradizioz; euskaldantzak ikusi besterik ez dago.Europa osoko joera dela esan dai-teke, oso lineala, burutik datorre-na. Dantza afrikarrak, adibidez,erraiei lotuagoak dira, tripari etalurrari lotuagoak. Hemen, askojota, burua eta bularra mugitzenditugu, eta horrek zurruntasunsentsazioa dakar berekin. Gaita-suna badugu, baina landu beha-rra dago.Zirkuari buruzko azterketa ere

egina duzu, genero ikuspegitik.

Bai, Festak, genero-harremanaketa feminismoaMiren Guilló Ara-kistainek koordinatutako libu-ruan genero ikuspegitik kapitulubat eskaini nion zirkuaren etagorputzaren azterketari. Erreali-tate hori emakume naizen heine-an bizi izan dut; askorik obsesio-natu gabe, baina gai hori beti edu-ki izan dut presente; lan publikoaegiten dugun emakumeok badu-gu horrelakoak planteatzeko ar-dura. Berdintasunaren bideanoraindik ere badugu lana egiteko.

Orain, trapezista gisa ari zara la-

nean Gure Zirkuan, eta hasi be-

rria duzue bira. Nolako egitas-

moa da?

Poztekoa. Hemen, EuskalHerrian, zirkuak ez du izan tradi-zio handirik; orain arte ez, behin-tzat. Gaur egun, jende dezentedabil mundu horretan murgildu-ta, eta egin berri dugu EuskalHerriko Zirku Federazioa sortze-ko lehen bilera. Aspalditik ezagu-tzen dut Iker Galartza. Haren ala-bak trapezioa ikasi nahi zuelaesan zidan, eta ea klaseak eman-go nizkion. Orduan eman zidanbere asmoen berri. Ni kontura-tzerako, karpa erosia zeukan, etaTolosako zezen plazan muntatu-ta. Hasieran ez nengoen oso kon-bentzituta, baina niretzat oso era-kargarria da herri txikietarajoatea eta inolako asmo berezirikgabe gertuko eta etxeko zirku bategitea. Uste dut trebetasun etailusio handiarekin egindakoikuskizunak ematen ditugulaGure Zirkuan; kalitate handiko-ak, gainera.

«Aktorea eszenandagoenetik, haren gorputzaerrealitate bat da»Iraitz Lizarraga b Aktorea

Lizarraga arte eszenikoen inguruan aritzen da lanean: antzerkianaktore gisa, eta zirkuan trapezio gainera igota. Gorputzareneta espazioaren arteko harremana interesatzen zaio; zirkua,dantza eta interpretazioa nahasten dituen lengoaiaren bila dabil.

Aktore lanaren osagarri gisahasi nintzen akrobaziekin;gorputza martxan edukitzekomodu on bat iruditu zitzaidan»

«Uste dut trebetasun etailusio handiarekin egindakoikuskizunak eskaintzenditugula Gure Zirkuan»

‘‘

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Elkarrizketa

Urduritasunik izaten al duzu

oholtzara igo aurretik?

Urteen poderioz asko ikasi dut

eromen momentu horietan lasai

egoten. Lasaia naiz berez. Beti ko-

meni izaten da nerbio pixka bat,

baino gaizki pasatu gabe. Akroba-

ziekin urduriago jartzen naiz, oso

teknikoa eta zenbaitetan arrisku-

tsua ere badelako. Arreta gehiago

eskatzen du horrek. Zorionez,

inoiz ez dut izan erorikorik, baina

lesioak bai.

Akrobatek zenbateraino behar-

tzen duzue gorputza?

Maiz izaten ditugu lesioak entre-

namendua azkar egiteagatik edo

luze aritzeagatik. Mina beti izaten

dugu presente. Naturalak ez

diren gauzak egiten ditugu, aitor-

tzen dut, baina uste dut gauza

asko adierazten direla gorputza

mugaraino eramanda, behartuta.

Sanoa den horretatik pixka bat

harago joaten gara. Egun guztia

horretarako edukiko bagenu,

ondo berotu, luzaketak ondo egin

eta ondo prestatzeko, gorputza ez

genuke hainbeste behartuko.

Baina denbora behar izaten da

horretarako, eta, askotan, guk

lan bat baino gehiago egin behar

izaten dugu aldi berean. Korrika

eta presaka ibiltzen gara batetik

bestera.

Askotariko lanak egin izan ditu-

zu antzerkian, telebistan eta

ipuin kontalari gisa. Zer baldin-

tzatan zaudete aktoreok?

Oso txikia da Euskal Herria, eta

aktore batzuek, daukaten talen-

tuagatik edo garai egokian azaldu

direlako, lortu dute tokitxo bat

euskal eszenaren munduan. Bai-

na beste asko ere, hain ezagunak

izan gabe, antzerkitik bizi dira,

eta oso langileak dira. Aktore ho-

rien egunerokoa iraupen laster-

keta baten modukoa da; oso

konstanteak eta saiatuak dira.

Talde amateur batzuek izugarriz-

ko kalitatea daukate, eta nik me-

ritu izugarria aitortzen diet horiei,

beste lanekin tartekatu behar iza-

ten baitute antzerki jarduna. Ez

da erraza. Etsi gabe saiatu beharra

dago, eta denetik egin behar iza-

ten da ofizio honetan. Nik ipuin

kontalari gisa lan handia egin dut

haurrentzat, adibidez.

Irakasle lana ere egokitu izan

zaizu behin baino gehiagotan...

Toki askotan eman izan ditut an-

tzerki klaseak. Azken aldian, an-

tzerki klaseak eman ditut Zizur-

kilen, eta zirku eskolak Ataunen.

Haurrekin aritzen naiz gehien-

bat, baina helduentzako talderen

bat sortzea gustatuko litzaidake.

Kosta egiten da, ordea. Gaur

egun, garapen psikomotoreko

klaseak ere ematen ditut EHUn,

Irakasle Eskolan, Gasteizen.

Oholtzaren beste aldea ezagu-

tzea ere tokatu zaizu; besteak

beste, Zizurkilen egin diren bi

herri antzerkietan. Zer moduzko

esperientzia izan da?

Kosta egiten zait eszenatik kanpo

egotea; nahiago dut goian egon,

baina, egia esan, oso gustura aritu

naiz gero, eta Zizurkili

asko eskertzen diot

aukera hori eman izana.

Herriaren 400. urteurre-

na gogoratzeko herri

antzerkia egin genuen

aurrena, eta Erdi Aroan

girotutako azoka iaz.

Aberasgarria izan da

hainbesteko taldea

mugiaraztea eta koordi-

natzea. Aurretik pentsa-

tzen nuen ez nintzela gai

izango, baina, alderan-

tziz, plazera izan da. Mugarria

izan da niretzat; opari bat. Akto-

reez gain, herri oso bat mugitu da

herri antzerkietan; atrezzoa egi-

teko, jantziak prestatzeko...

Zizurkil herri antzerkizalea dela

iruditzen al zaizu?

Ez nuke esango hainbesterako

denik, baina harrituta geratu naiz

antzerki proposamenak izan di-

ren bakoitzean herriak zeinen

ondo erantzun duen. Antzerkia

egiteko eta ikusteko gogoz dago

jendea. Kontua ez da eskaintza

falta; formularekin asmatzea da

zaila, gaur egun bestelakoak bai-

tira jendearen ohiturak eta inte-

resak.

Kosta egiten zaigu dinamika

horietatik ateratzea, gehienetan

alferkeriagatik. Gero, ordea, pro-

batutakoan, jendeari ikaragarri

gustatzen zaio antzerkia.

Gizartean, oro har, baloratzen al

dira arte eszenikoak?

Falta da oraindik. Arte eszeniko-

ak ikasten dituen pertsona bat ez

dute baloratuko ingeniari bat

adina. Tamalez, kultura aisialdi-

ko ekintzatzat hartzen da. Aitzi-

tik, gure egunerokoan dago, eta,

pertsona gisa, herri gisa, gure

nortasuna eraikitzen laguntzen

du. Ez da denbora-pasa soila. Beti

esaten dut pribilegioa dela Asvi-

nenea bezalako arte eszenikoen

laborategi bat horren gertu ego-

tea. Nahi dudanean joan naiteke,

nik nahi dudana egiteko espazio

bat da, toki paregabea da entre-

natzeko eta ekintzak antolatze-

ko... Difusioa falta zaio, akaso,

baina indartzen ari da pixkanaka,

eta horrek poza ematen dit.

Arte eszenikoen munduan zer

asmo dituzu etorkizunerako?

Gure Zirkuarekin bira abiatu

dugu orain. Ortzmuga taldeare-

kin ere banabil lanean, kale

antzerki batean, eta Txalo taldean

ere ari naiz umeentzako beste

saio batekin. Lanez lepo datorkit

uda. Aurrera begira, gustatuko

litzaidake nik lantzen ditudan

arlo horiek guztiak bilduko lituz-

keen ikuskizun bat martxan jar-

tzea. Lengoaia baten bila ari naiz,

eta, berandu baino lehen, ema-

naldi batean gorpuztuko da hori

guztia.

JON MIRANDA

MOTZEAN

Aktore bat? Jack Nicholson.

Pailazo bat?Charlie Rivel.

Akrobata bat?Ez dut eredu

zehatzik, baina Laverie Valle

Charmion izeneko trapezista

aipatuko nuke. Emakume gisa

lan handia egin zuen zirkuaren

munduan.

Antzerki lan bat?Duela gu-

txi, The great tamer ikusi nuen

Madrilen, Dimitris Papaioan-

nourena, eta zirrara eragin zi-

dan.

Antzoki bat?Edozein herriko

plaza.

Film bat?Alejandro Gonzalez

Iñarrituren 21 gramos (2003).

Dantza estilo bat?Balleta.

Telebista edo zinea?Nahia-

go dut zinea.

Zirku bat?Gure Zirkua, noski

(barrez).

Naturalak ez diren gauzakegiten ditugu, baina gauzaasko adierazten dira gorputzamugaraino eramanda»

«Talde amateur batzuekizugarrizko kalitatea daukate,eta nik meritu izugarriaaitortzen diet horiei»

‘‘

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

RIRITZIADanel Agirre

Zelofan urdinaipini artean

Bere superbotereakerabiltzen dituenbakoitzean, flipatuegiten dut aitarekin.

Jatetxe japoniar batean irrigarrilaga nahi izan genuen aurreko-an. Sushiarekin estreinaldiazuen, eta mokaduak ehizatzera-koan lantze gorena exekutatzeradoan toreatzailea zirudien. Eskubakoitzarekin txotx bana bande-rillaren moduan eutsi, eta heldubeharrean alboetatik zulatuzituen. Gure txantxa sinplistakkiroltasun osoz onartu, eta kafe-aren zain geundela, Mega kateanprime timean programatzekomoduko ikuskizunarekin txun-ditu gintuen aitak. Txotxak etakandelak paratzeko ontzitxoak

hartu, eta Anoetako estalkiberriaren zertxak (hitz kutunadut asteotan, sinpatikoa da gero)muntatu zituen mahaian, minia-turan. Lau piezak elkarrekinlotzeko airean gauzatu beharre-ko operazioak ere simulatuzituen, modu zehatz eta didakti-koan. Bukatu zuenean, zutitueta bibaka hastea beste erreme-diorik ez zitzaidan geratu.Ilarei alergia badie ere, Reale-

ko bazkide egitearekin tentatutaibili da aita, Jokin Aperribairiirakurritako adierazpen triunfa-listak direla eta. Lurraldeangehien saltzen den egunkariantopatu zituen. Bi elkarrizketaeskaini ohi dizkio urtero komu-nikabide horri Realeko presiden-

teak. Bat udako fitxaketen buel-tan, eta bestea neguan, izanGabonetan edo izan Espainiakoselekzioak jokatzen duelakoligako jardunaldirik ez dagoenastebururen batean.Konkurrentziari kargu hartzea

bekatu mortala da, baina jausnadin narraskerian: lurraldeangehien saltzen den egunkarikoerredaktoreen galderek, niregusturako, De Pedroren erdira-keta perfektu haien antz handia-goa dute, informazio benetanpisuzkoa eskuratzen saiatzen ariden norbaiten jakin-minarenabaino. BERRIArekin berbarik gabelau urte daramatza Aperribaik.Kluba ataka larrian zebileneanGipuzkoa euskararekin bat

zioen leloarekin kamiseta itsus-tearen truke aldundiarekin 1,2milioi euroko tratua itxi zuenagintari berbera da.Gure moduan, legealdi oso bat

ez, baina pare bat urte zerama-tzan Noticias de Gipuzkoa-k ereRealeko presidenteari hitzorduaeskatzen. Komunikabideen arte-an egindako bereizkeria nabariasare sozialetan salatu, eta berare-kin eser dadin lortu berri du Mi-kel Rekalde berripaper horretakokazetariak. De Pedroren erdira-ketekin ohituta, Luis Perezenenmoduko pase bihurriagoren batgobernatzen saiatzea tokatu zaiobehingoagatik Aperribairi. Anoe-tako obra publiko erraldoiaren fi-nantzatzaile eta onuradun nagusimoduan, bertan ari diren behar-ginen lan baldintzei buruz itaun-du zuen Rekaldek. Errematea es-tadiotik kanpora bidali, eta talde-kideei, delegatuari eta masajistaribota zion errua presidenteak, aurrelari portugaldar horren mo-

duan: «Guk ez dugu obra esleitu.Udalak Moyua eta Altuna y Uriarienkargatu zion, eta ez dugu bate-re harremanik langileekin. Uda-lak obra egiaztatzen du, eta zen-bat ordaindu behar dugun esatendigu. Realak protestak erakarriditu, futbola den modukoa dela-ko».Eraikuntzako hitzarmen

berria sinatu dute patronalak etasindikatuek Gipuzkoan. Dato-rren urtean Anoeta zelofan urdi-nez (Txindokiko puntatik ereikusiko den traza guztia du)estaltzea amaitu artean, lan bal-dintza oinarrizkoenak behingozbetetzeari atea zabaldu zaiohorrela. Donostiako Udalaren,Moyua eta Altuna y Uriaren etaRealaren —bai, Aperribai— kon-plizitatea beharko da, baina ezgaitezen ziniko ipin, batzuetanizaten dira horrelako gertakaribitxiak. Urrutira joan gabe, LuisPerezek hiru gol sartu zizkionbehin Logroñesi, lau minutuan.

Irudiab Donostia

Easo ingurua eraberritzeko akordioaDonostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanerako akordioa sinatu zuten asteartean. Donostialdeko me-

troaren proiektua gauzatuta, 21.000 metro koadro irabaziko dituzte Amaran, Easo inguruan, eta etxebizitzak,

komertzioak eta gune berdeak izango dira bertan etorkizunean. Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Trenbide

Sareak batzorde bat osatuko dute gune berria nola kudeatu erabakitzeko. Irudian, Eneko Goia Donostiako al-

katea eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua. J. CARLOS RUIZ / FOKU

Kote Cabezudo argazkilaria espetxeanmantentzea erabaki du epaileak

DONOSTIA bHamasei emakumek egindako salaketak tarteko, maia-tzaren 4an sartu zuten espetxean Kote Cabezudo argazkilaria, eta hanmantentzea erabaki du Donostiako Probintzia Auzitegiko epaileak,defentsaren helegitea atzera botata. Besteak beste, eraso egitea eta bai-menik gabe argazki erotikoak zabaltzea leporatu diote Cabezudori.

«Kontua ez da Espainiakoarmada Donostiatik edoGipuzkoatik ateratzea,hirigintza kontuak tartekolekuz aldatzea baizik»

Odon ElorzaPSE-EEko diputatua Espainiako Kongresuan

31.361LANGABE KOPURUA, EKAINEAN

Jaisten jarraitzen du langabeziak. Ekainean, 31.361 langabe zenbatu zi-

tuzten Gipuzkoan, aurreko hilabetean baino 990 gutxiago —%3,06koa

da jaitsiera— eta urtebete lehenago baino 3.157 gutxiago —%9,15ekoa

da jaitsiera—. Gizarte Segurantzako afiliazioek iaztik %2 egin dute gora.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-

tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aIritzia

Poloniako Solaris ekoizlea erosita,autobus elektrikoaren alde egin du CAFek

BEASAIN bEkoizpen sarea zabaltzen jarraitzen du Beasaingo CAF en-presak, Poloniako Solaris autobus ekoizlea erosi duela jakinarazi baitu—300 milioi euro ordainduta—; autobus elektrikoen sareari ere heldudio, beraz. Bestalde, Ingalaterran abiadura handiko trenbiderako tre-nak egiteko 3.000 milioi euroko kontratu baten lehian ere sartu da.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

Beñat Alberdi Arrasate

Gipuzkoan, Azpei-

tia, Tolosa eta Do-

nostia dira jaietan

zezenen errealita-

tea erdigunean jar-

tzen duten hiri nagusiak, baina

beste hainbat lekutan ere izaten

dira gorabeherak. Arrasate eta El-

geta dira horren adibide nabarme-

nak. Arrasaten, sanjoanetan, so-

kamuturraren aurkako protestek

presentzia izan zuten zezen plaza-

ren kanpoaldean. Elgetako Uda-

lak, berriz, zezenak ez ditu sartu

jaien egitarauan, eta zezenen alde-

koek pankarta jarri dute herriko

plazan. Protesta artean, berea de-

fendatzen ari da alde bakoitza.

Baina kasu guztiak ezin dira ja-

rri maila berean. Arrasaten,

Uluak talde antiespezistak anto-

latu ditu protestak, sokamuturra-

ren eta entzierroen presentziaren

aurka. Ekintza horiek animalien-

gan daukaten eraginaz informa-

tzea izan dute helburu. «Askotan,

informazioa falta izaten du jende-

ak», azaldu du Maitane Uribe

Uluak-eko kideak. «Askok uste

izaten dute animalia horiek ez du-

tela gehiegikeriarik jasaten». Iaz

sortu zuten taldea, eta, aurten, bi-

garrenez izan dute presentzia

sanjoanetan. Zezenak kendu egin

nahi dituzte jaietatik.

Elgetari dagokionez, ez dituzte

kendu jaietatik, baina bai aurten-

go egitarautik; hots, helburu gisa

ez dute izan sokamuturra egita-

rauan sartzea, eta ez dute jaso ho-

rretarako proposamen zehatzik.

«Pedagogia lana egin dugu azken

urteotan», nabarmendu du Iraitz

Lazkano Elgetako alkateak. Hau-

teskunde programan animalien

sufrimendurik gabeko festak

egingo zituztela zin eginda iritsi

ziren udalera. Urtez urte, gero eta

egun gutxiagotan antolatu dute

sokamuturra; beste aukera ba-

tzuk eskaini dituzte trukean, eta,

jendearen parte hartzea ikusita,

zezenen gaia ez dute izan lehenta-

sunen artean. Protesta gisa, pan-

karta bat jarri dute herritar ba-

tzuek: «Sokamuturraren alde,

zezenak kalera!».

Zezen plaza jartzen dute Arra-

saten, eta entzierroa egiten dute

kaleetan barrena. Nabarmena da

zezenak oso ohikoak direla hain-

bat herritako jaietan, baina Arra-

saten baino are ohikoagoa da, adi-

bidez, Azpeitian. Kasu horretan,

herriak barneratuta dauka festen

parte direla zezenak: «Daukan

babesa ikusita, ez dut uste inor au-

sartuko litzatekeenik kentzera»,

azaldu du Javier Beobide Azpeiti-

ko Zezenzale Batzordeko kideak.

Urola Kostako herri horretan ze-

zenketak ere antolatzen dituzte

sokamuturraz gain; hau da, hil ar-

te toreatzen dute zezena.

Tradizioaren gaiari tirakaHiru errealitate ezberdin dira

Arrasate, Elgeta eta Azpeitikoa,

baina antzeko gauzak defenda-

tzen edo arbuiatzen dituzte hiru

kasuetan. Tradizioa da lehenen-

goa. «Zezenketena Espainiako

kulturarekin lotzen da askotan,

baina Nafarroan dauka jatorria»,

adierazi du Beobidek. «Euskal

kulturan oso sustraituta daukagu

jaietan zezenak egotea». Itsaso

Alberdi Uluak-eko kideak ez du

zalantzan jarri ohitura hori sus-

traituta egotea, baina tradizio

asko denborarekin aldatu direla

nabarmendu du, egungo gizarte-

arekin talka egiten dutelako. An-

tzeko iritzia dauka Elgetako alka-

teak: «Niri tradizio zaharrak

mantentzea baino gehiago gusta-

tzen zait berriak sortzea. Etenga-

be aldatzen ari da gizartea».

Animalien sufrimendua da hi-

ru aldeek azaleratutako bigarren

errealitatea. «Jendeak hilketa zu-

zenarekin lotzen du sufrimen-

dua», azaldu du Uribek. «Froga-

tuta dago ia zezenketetan adina

sufritzen dutela beste ekintze-

tan». Erakusmahaia jarri zuten

sanjoanetan, eta eskuorriak ere

banatu zituzten. «Jende askok

esan digu errealitateaz jabetuta

aldatu egin dutela euren iritzia».

Bestelakoa da Azpeitiko Zezen-

zale Batzordeko kidearen iritzia.

Sufrimenduaren gaia kasu ba-

tzuetan bakarrik aplikatzen dela

uste du: «Jende askok dauzka

animaliak etxean. Ondo zaintzen

al dituzte? Egunero ateratzen al

dituzte kalera? Eta kalera aterata

ere ez al dute sufritzen?».

Elgetan, eztabaida ez da muga-

tu zezenetara. Animalien sufri-

mendurik gabeko jaiak helburu,

muga jarri zieten asto lasterketei

ere. Ez zituzten debekatu, baina

arautu zuten astoa ezingo zela jo.

Pertsona bakarrak eman zuen

izena, eta bertan behera utzi zi-

tuzten asto lasterketak. «Esaten

ziguten jo gabe ezin zela lasterke-

tarik egin», azaldu du Lazkanok.

Zezenen ordez beste ekintzaren

bat antolatu beharko luketen edo

ez ere eztabaidatu dute. Izan ere,

Elgetan alternatiben arrakastari

esker eman zuten pausoa. «Ani-

maliek sufritu gabe gustuko jaiak

presta daitezkeela frogatu dugu»,

adierazi du alkateak. Beobideri

egokia iruditzen zaio ordu berean

beste ekintza batzuk antolatzea,

baina beste tokiren batean, hori

bai. «Errespetu kontua da. Ba-

tzuek zezenketak ikusi nahi badi-

tuzte, bermatu egin behar zaie».

Debagoiena ere astindu du sokamuturraren gaiak, Arrasateko eta Elgetako jaietan.Bi eredu daude aurrez aurre: jaietan zezenak behar direla diotenak eta kontrakoak.

Zezenen aurrean, hankaz gora

Izkingile bat, jauzi ikusgarria egiten, Arrasateko zezen plazan. GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA

Uluak animalien askapenaren aldeko taldeak Arrasaten egindako protesta. GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Gaiak

Askotan, informazioafalta izaten du jendeak;askok uste izaten duteanimaliek ez dutelagehiegikeriarik jasaten»Maitane UribeUluak-eko kidea

«Jende askok dauzkaanimaliak etxean. Ondozaintzen al dituzte?Eta kalera aterata ereez al dute sufritzen?»Javier BeobideAzpeitiko Zezenzale Batzordeko kidea

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a

Unai Zubeldia Donostia

Ez dauka BilbokoBizkaia pilotale-kuaren handita-sunik, eta ez daDonostiako AtanoIII.a, Tolosako Be-

otibar edo Eibarko Astelena ere.Profesionaletara jauzia egin, etapuntako pilotariak ez dira ibiltzenDonostiako pilotaleku horretanpilotari eman eta eman, egurre-an. Baina, urtero, ikuskizun ede-rra izaten da Antiguako PilotaTxapelketan, 28 metro pasatxoko

pilotalekuan. Datorren astearte-an hasiko da aurtengo lehia, etauztailaren 10ean (19:00), etaabuztuaren 26an jokatuko dituz-te finalak, gizonezkoetan zeinemakumezkoetan.70. urtea izango du aurten An-

tiguako Txapelketak, eta, berrita-sun gisa, lehen aldiz, binaka arikodira emakumezkoak —iaz izanzuten estreinakoa, buruz buru—.Abuztuaren 21ean eta 22an joka-tuko dituzte bi finalerdiak: OlatzArrizabalaga eta Alba Martinez,Maite eta Olatz Ruiz de Larra-mendiren aurka lehenengoan;

eta Miren Larrarte eta MiriamArrillaga, Patri Espinar eta LeireGarairen aurka bigarrenean. Bibikote irabazleek jokatuko dutefinala. Gizonezkoen kasuan,abuztuaren 3an jokatuko dituztelehen ligaxkako azken partidak,eta finalerdietako sistemari hel-duko diote gero, abuztuaren 7aneta 8an, 16an eta 17an eta 21eaneta 22an. «Oso esperientzia politaizan zen iazkoa», hasi du azalpe-na Joxe Mari Otermin AntiguakoTxapelketako antolatzaile talde-ko kideak. «Eta beste jauzi bategitea erabaki dugu aurten, pro-

mesa mailako pilotariak nagusie-kin uztartu, eta buruz burukolehia zena binakako bihurtuta».Pilotaren soinuari garrantziaemanda, material mistoarekinariko dira emakumezkoak.Iaz bezala, hemeretzi jaialdi

izango ditu aurtengo txapelketakere. «Eta azpimarratzekoa daparte hartuko duten pilotarienmaila», zehaztu du Oterminek.«Oso pilotari politak etorriko diraaurten: Eneko Labaka, Iñigo Bi-kuña, Ioritz Egiguren, Beñat Gar-mendia, Peru Labaka...». Afizio-natu mailako pilotari ezagun askoizango dira Antiguan, baina baitaezezagunagoak direnak ere.«Alde horretatik, badakit jende-ak ilusio handia daukala, adibi-dez, Oliden oriotarra ikusteko,eta lehian izango da Elola bida-niarra ere. Pilotari ezagunen etaezezagunen arteko oreka horriesker izango da erakargarria aur-tengo txapelketa». 40 pilotaridaude izena emanda: gizonezko-en kasuan, nagusietan, hamasei,eta promesa mailan, beste hain-beste; eta emakumezkoetan, na-gusi mailan, zortzi. «Eskuetakoarazoak, zaintiratuak, giharreta-ko arazoak eta gainerakoak tarte-ko, ordea, 50etik gora izango diraazkenerako, eta kontu serioakdira horiek».Historian atzera eginda eta ur-

tez urteko datuak pilatuta, Oter-minek jakinarazi duenez, 1943tik4.200 pilotari inguru igaro dira ja-da Antiguako Txapelketatik. Bes-te hainbat gauzarekin gertatzenden bezala, «afari giroan» gor-puztutako txapelketa da Antigua-koa. «Kontuan eduki behar dagerraostean sortutako txapelketadela hau. Badaude 1941ean hasizela dioten dokumentuak, baina1943an ekin zioten bideari ofizial-ki, Elizaren anparoan». Garaihartan, Gipuzkoan, «Luistarrentxapelketak» jokatzen zituztelaazaldu du Oterminek. «Eta ho-rien guztien aitzindari modukoaizan zen Antiguakoa. 1944-1945ean hasi ziren Usurbilen,

Uztailaren 10ean, asteartean hasiko da Antiguako Pilota Txapelketa, Donostian,eta, abuztuaren 26ra arte, afizionatu mailako hemeretzi jaialdi izango dituzteauzoan. Txapelketak 70 urte beteta eta antolatzaile taldeko kide gehienekurteetan aurrera eginda, auzoko gazteenen errelebo eske ari dira antolatzaileak.

Tako berrien beharrean

8 Gaiak

1

Azpimarratzekoa daparte hartuko dutenpilotarien maila.Oso pilotari politaketorriko dira aurten»

«1893an hasi zirenauzoan pilotaleku eske.Antiguatarren arteanoso iltzatuta dagopilotarekikozaletasuna»Joxemari OterminAntiguako Txapelketaren antolatzailea

‘‘

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Gaiak

Hernanin, Igeldon...; 1947an

Amezketan... Horregatik, Anti-

guan legoke gerraondoko afizio-

natu mailako pilotaren abiapun-

tua».

Antiguatarren ekarpenaUrtez urte egitura indartuta, anti-

guatarrek txapelketa euren senti-

tzen dutela uste du Oterminek.

«Eta hori da aurrera egin izana-

ren sekretuetako bat. Asko la-

guntzen dute egunerokoan, ba-

dakitelako udako hemeretzi pilo-

ta jaialdi horiena dela Antiguaren

ezaugarri berezienetako bat».

Oterminek gaineratu du auzoan

«betidanik» egon izan dela pilo-

tarako afizio handia. «Ez da kan-

potik ekarritako zerbait. Pentsa,

1893an hasi ziren auzorako pilo-

taleku eske, eta 1905ean izan zu-

ten, lehenengoz, frontis bat. Anti-

guatarren artean oso iltzatuta

dago pilotarekiko zaletasuna».

Udan pilota jaialdi asko izaten

da batean eta bestean. «Eta txa-

pelketa honek jakin izan du aste-

de pilotazalea egon izan da urte

batzuetan: Txutxin Balda, Fermin

Eraunzetamurgil... Afariekin-eta,

pilotariak asko mimatu izan di-

tuzte, gainera, eta horrek guztiak

igurtzi berezia eman izan dio txa-

pelketari».

Izar askoren plazaHasiera-hasieratik, puntako pilo-

tari askoren pilotaleku kutuna

izan da Antiguakoa. «Hemendik

pasatutakoak dira Miguel Soroa,

Hilario Azkarate, Joxean Tolosa,

Iker Irribarria, Mikel Urrutikoe-

txea, Aimar Olaizola, Abel Barrio-

la, Jokin Altuna... Uste dut Oinatz

Bengoetxea dela azken urteotako

txapeldunen artean Antiguan jo-

katu ez duen bakarra. Horregatik,

pilotazaleak badaki, oro har, ikus-

kizun polita izango duela pilotale-

kuan». Urte askoan etorkizune-

ko izarren erakusleiho izan da

Antiguako Txapelketa, eta horrek

ere laguntzen du pilotalekua zalez

betetzen.

70 urteko ibilia osatuta, Oter-

minen hitzetan etorkizunerako

erronka argia dauka txapelketak:

«Antolakuntza taldean belaunal-

di aldaketa bermatzea. Ezinbeste-

koa da gazteak inguratzea, gaine-

rakoan bukatu egingo delako

orain arte egin dugun bide oparo

hau». Auzoak ondo erantzuten

duela onartu du antolatzaile tal-

deko kideak. «Pilotariak ere ba-

daude, erakundeek eta enpresa

pribatu batzuek oraindik ere esti-

matzen dute pilota, eta handik eta

hemendik osatzen dugu aurre-

kontua. Baina ezinbestekoa da

gazteek lekukoa hartzea, urteetan

aurrera goazelako gehienok».

Arazoa «serioa» dela azpimarra-

tu du. «Tako berriak behar ditugu

70. tantotik aurrera egiteko».

buruetako betealdi horiek saihes-

ten, lehiakortasun horri iskin egi-

ten». Oterminek azpimarratu du

asteburuetan «betidanik» egon

izan dela pilota eskaintza zabala.

«Eta txapelketa hau horregatik

jokatzen da astegunetan. Finalak

bakarrik jokatzen dira asteburue-

tan». Arrakastarako sekretu bila

hasita, auzotar askok «gogotik»

lan egin dutela gaineratu du anto-

latzaile taldeko kideak. «Oso jen-

2

3

1 Ikusleak.Txapelketa hasi eta

bukatu, harmailak lepo beteta

egoten dira gehienetan.

22016ko txapelketa.Finalistak,

orain bi urte, txapelekin eta garai-

kurrekin.

3Migel Gallastegi.Eibarko pilo-

taria, Antiguako pilotalekuan, adi-

adi, materiala aztertzen.

ARGAZKIAK: ANTIGUAKO PILOTA

TXAPELKETA

Azpeitia txapeldunHerriartekoan,zazpigarren aldiz

REz dago Azpeitia gelditu-

ko duenik. 2015etik txa-

peldun bakarra izan du Gipuz-

koako Herriarteko Txapelketak

esku huska. Joan den larunba-

tean jokatu zuten finala Azpei-

tiak eta Ataunek, Donostiako

Atano III.a pilotalekuan, eta

ataundarrek amore eman behar

izan zuten lehen bi partidetan.

Ondoren, nagusi mailan, 14-22

irabazi zuten Zubizarretak eta

Arratibelek, ataundarrek.

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

Imanol Saiz Pasaia

Garai bateko on-tziek miresmenasortu dute, azke-naldian, herritaraskorengan. Pa-

saiako bizilagunek hala baieztatuzuten joan den maiatzeko ItsasFestibal arrakastatsuan, eta Alba-ola Faktoriak aspaldi erakutsizuen ehunka urteko piezak za-harberritzeko, berreskuratzekoeta horien erreplikak sortzekoohiturak gero eta jarraitzailegehiago dituela. Ohitura horrieustea erabaki dute Edgar de Pe-dro eta Amuaitz Lertxundi do-nostiarrek. Albaolan ikasitakoabaliatuz, euren azken lana portu-ratu dute Pasaian: 1927. urtekoLucretiabelaontzia. Garai bateko egurrezko ontziak

berritzen hastea otu zitzaien bi la-gunei, eta, hala, portutik nabiga-tzen ikusi zuten «ontzi ikusga-rri» baten zaharberritze proze-suari ekin ziotela kontatu dute.

Biek azaldu dutenez, Frantziakoherritar batek du ontziaren jabe-tza, baina orain herritarren es-kuetan utzi dute Ostarte elkartesortu berriko kideek. «Ontzi za-harrak berreskuratzeaz gain, he-rritarrei ontzian nabigatzeko es-perientzia berezi hori bizitzekoaukera ematea, hori eskaini nahidugu», dio De Pedrok. «Azken fi-nean, aspalditik itsasoari bizkaremanez bizi da gizakia, eta eus-kaldunok itsasoarekin dugunnortasun eta harreman hori be-rreskuratu nahi dugu», gehitu duLertxundik. Helburu horiek lor-tzeko bidean erabaki dute Ostarteelkartea sortzea.Elkarteko kideek kontatu du-

tenez, biek ala biek txikitatik izandute lotura estua itsasoarekin;Pasaiako badiarekin, bereziki.Euren etxea balira bezala senti-tzen dituzte portua eta lau barru-tiak: «Gure portua da Pasaiakoa,gure etxea». Egoera aldatzen ariden arren egurrezko ontzi zaha-rrak desagertuz joan direla kon-

tatu dute Ostarteko kideek. Albo-ratuta egon dira, baina joera horialdatzen ari dela argitu dute.«Euskal Herriko biribilguneetanamaitu dute egurrezko ontzi as-

kok», dio, barrez, De Pedrok. Bai-na, txantxak alde batera utzita,ontzi horiei bigarren bizitza ema-teko prest daude bi lagunak; eu-ren jardunarekin, garai batekodistira atera nahi diote barkuak

berreskuratzeko kulturari; kon-tzientzia hori berpiztu nahi dute.Ostarteko kideek diotenez, Lu-

cretia ontzia egoera kaskarreanzegoen jaso zutenean, eta izuga-

rrizko lana egin beharizan dute garai batekoitxura berbera lortzeko.Biek onartu dutenez,«gogorra» izan da pro-zesua. Orotara, bederatzihilabete pasatu dituztePasai Donibaneko por-tuan. Kosta ahala kosta,batez ere neguan aritudira lanean. Ontzia ohi-ko tailerrean berritu be-harrean, itsasoan bertanberritu dute, euren ka-buz, inolako laguntzarikgabe. «Toldo bat jarri ge-nuen, zamarra jantzi eta

lanean hasi ginen», azaldu du,umoreko, Lertxundik. Hilabeteluzez bizi izandako esperientziahartatik hartu dute elkartearenizena, ostarte bila ibili baitira la-nean behar bezala jarduteko.

Lan gogor horrek bere fruituakeman ditu, eta zer-nolakoak, gai-nera. Orain dela 90 urtekoa diru-di Lucretia-k, orduko ontzi ber-bera. Uretan primeran joaten delaesaten dute; are gehiago, ontzimodernoak baino askoz azkarra-go nabigatzen du ontzi klasikoak.Ikusgarria da kanpotik zein ba-rrutik; film batetik ateratakoa di-rudi. 1927ko ketch (belaontzi)moduko pieza da, G. De VriesLentsch ontziolak diseinatua.Amsterdamen du jatorria, eta he-mezortzi metroko luzera eta 189metro koadroko azalera dauka.Ostarte elkarteko kideek nabar-mendu dutenez, zuntzezko bar-kuek baino gutxiago kutsatzendu ontzi horrek. Lertxundiren hitzetan, «zaila»

da Lucretianabigatzean sentitzendena hitz batean deskribatzea.«Itsas ondarean zehar nabigatze-ko aukera ematen du ontziak;plazer hutsa da». Oso pozik gera-tu dira emaitzarekin, eta, ahal du-ten guztietan, garbitzen edo kon-pontzen aritzen dira; eta, nola ez,nabigatzen. «Historia zati handibaten gainean nabigatzeko auke-ra ematen du, azken finean. Askotransmititzen du ontziak; ez daontzi normal bat», gehitu du DePedrok.

«Etxean» zaharberrituaPasaiako Itsas Festibalean estrei-natu zuten belaontzia. Ordurakoespresuki berritu zuten Lucretia,eta, harrezkeroztik, oihartzuna«izugarria» izan dela onartudute. Dozenaka dei jaso zituztenfestibala amaitu eta berehala; he-rritar askok azaldu dute interesabarkua ikusteko edo bertara igo-tzeko.Nabigazio formakuntza eman

nahi dute lehenik, ikastaro gisa,interesa daukaten gertukoek on-tzi zahar baten gainean nola ibiliikas dezaten. Gaztetxoek, hel-duek... denek izango dute aukeraia ehun urtez, eta ontzi baten gai-nean, atzera bidaia egiteko. Baz-kide egiteko aukera eman nahidute, gainera, eta, kasu horretan,urte guztian izango da aukerabarkuan ibiltzeko. Iritsi da uda,eta egun erdiko edo aste osoko ibi-laldiak eskaintzen hasi dira, dago-eneko, baita ilunabar erromanti-ko bat pasatzeko aukera ere.Lehenengo proiektua amaitu

berri duten arren, hurrengo on-tzian pentsatzen ari dira jada. Bar-ku mordoa fitxatudituztela aitor-tu dute biek, eta egunero gai horiizaten dutela buruan bueltaka.Orain, [email protected]

helbidera idatz dezakete Lucretiabelaontzia ikusi edo bertan nabi-gatzeko interesa dutenek.

Pasaitarrak ez izan arren, bertan zaharberritu dute ia 100 urteko ‘Lucretia’ Frantziakobelaontzi ikusgarria. Ostarte elkartea sortzea erabaki dute ontzia berritzearekin batera.

Historia gainean nabigatzen

Amuaitz Lertxundi eta Edgar de Pedro, ‘Lucretia’ belaontzian. Pasai Donibanen daukate porturatuta ontzia; han pasatu dituzte azken bederatzi hilabeteak. I. SAIZ

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aGaiak

Itsasoari bizkar emanez bizi da gizakia; euskaldunokitsasoarekin dugun harremanhori berreskuratu nahi dugu»Amuaitz LertxundiOstarte elkarteko kidea

«Ontziak berreskuratzeaz gain,nabigatzeko esperientziahori bizi ahal izateko aukeraeman nahi diegu herritarrei»Edgar de PedroOstarte elkarteko kidea

‘‘

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

Aitziber Arzallus Zarautz

Aurten, 25 urte bete

ditu Kalerki Na-

zioarteko Kale

Antzerki Topake-

tak, eta kale an-

tzerkian diharduten sortzaileak

omenduko dituen obra bat estrei-

natuz ospatuko dute urtemuga

Zarautzen. Nola, bestela? Lewis

Carrollen Alicia obraren molda-

keta da A lurpean, eta Zarauzko

sei aktorek antzeztuko dute,

Amancay Gaztañagaren zuzenda-

ritzapean. Bi emanaldi egingo di-

tuzte —bihar lehena, etzi bigarre-

na—, eta, antzezlanaren ezauga-

rriengatik, 190 lagunera mugatu

dute emanaldi bakoitzerako ikus-

le kopurua. Ikusmina piztu du, eta

airean amaitu dira sarrerak. Ikus-

teko gogoz geratu denak, agian,

aurrerago izan lezake aukerarik;

oraingoz, ordea, ez daukate beste

emanaldirik aurreikusita.

Gaztañagak eta haren taldeak

hilabete daramate bihar estreina-

tuko duten antzezlana entsea-

tzen, baina aurretik «lan handia

eta konplexua» egin dutela azal-

du du zuzendariak. Zestoarrak iaz

jaso zuen Olatz Azkue Zarauzko

Udaleko kultura teknikariaren

deia. «Zarauzko Alproja elkartea

hasi zen Kalerki jaialdia antola-

tzen, eta, hogei urte igaro eta gero,

duela bost urte, udalari pasatu

zion lekukoa», kontatu du Az-

kuek. «Urteurrena dela eta, gauza

bereziren bat egin nahi genuen.

Aukerak aztertu genituen, eta

ikusi genuen guretzat interesga-

rriena zela herriko profesionale-

kin zerbait muntatzea. Herriko

antzerki taldeetako kideei galdetu

genien ea prest zeuden ekoizpen

bat egiteko, eta baiezkoa jaso ge-

nuen». Ideia hari forma emango

zion zuzendari bat behar zutela

eta, Gaztañagari deitzea erabaki

zuten, «bere profesionaltasuna-

gatik».

Gaztañagak «ezustean» hartu

zuen Azkueren deia. «Eta opari

bat bezala ere bai, Zarautzen nola-

ko artista eta sortzaile harrobia

dagoen ikusita, banekielako zer-

bait handia aterako zela». Hasie-

ratik esan zioten asko gustatzen

zitzaiela Alicia. «Hori seguru ze-

kiten, baina gehiago ez; beraz,

hortik abiatuta mundu bat sortu

behar izan dugu. Lan konplexua

izan da, Carrellen testu hori ez de-

lako batere erraza, are gutxiago

antzerkian egiteko. Erronka izan

da». Bere ibilbidean jaso duen le-

hen enkargua izan da, gainera.

«Orain arte, neuk nahi nuelako

kontatu dut kontatu dudan guz-

tia; obra bat hartu eta moldatu

izan dut, baina neuk nahi nuena.

Izugarrizko oparia izan da hau,

Carrollena egundoko obra delako

eta aukera eman digulako nahi

genuena kontatzeko: sortzaileek

gaur egun duten egoera zein larria

den. Antzezlana omenaldi gisakoa

da 25 urte hauetan kale antzer-

kian ibili diren sortzaile guztien-

tzat».

Berezitasun ugari Casting-a egin zuten aurrena,

Gaztañagaren esanetan «jende

asko» zegoelako parte hartzeko

prest, baina aurrekontuak ez zue-

lako uzten lantaldea oso handia

izaten. Sei aktore aukeratu zituz-

ten, herritarrak guztiak: Ainhoa

Alberdi, Ander Iruretagoiena,

Beñat Aristi, Iraia Elias, Koldo

Arakistain eta Patxi Santamaria.

«Nik, ordurako, gutxi gorabehera

banekien zein agerraldi kontatu

nahi nituen. Lortu behar genuena

zen haiek gustatzen zitzaigun tes-

tuinguruan kokatzea». Aben-

duan egin zituzten inprobisatze

saioak, eta, ondoren, testua idaz-

teari ekin zion Gaztañagak. «Ho-

rretan jardun nintzen martxora

bitartean, eta aktoreei testua ba-

natu nien gero; etxean ikasi dute

testua, eta ekainean hasi gara en-

tseatzeko elkartzen».

Antzezlanak berezitasun ugari

dituela adierazi dute Gaztañagak

eta Azkuek. Kalerkirako propio

prestatu duten ekoizpena izanik,

kalean egin beharreko antzezlana

behar zuen izan. «Eta kalean egin

behar horrek badauzka

gauza ederrak, baina bai-

ta oztopo handiak ere»,

dio zuzendariak. «Kodea

erabat aldatzen da, eta

baldintzatzen gaituzten

faktoreak ere bai. Adibi-

dez, eguraldi ona egiteko

errezatzen ari gara orain;

areto batean ez genukeen

izango kezka hori».

Obra ibiltaria dela, hori

da A lurpean-en beste be-

rezitasunetako bat. «A da

obrako protagonista, eta

duda bat dauka. Bere bi-

zitzan gauza batzuk egin

nahiko lituzke, baina ez dauka

adorerik, eta bere ametsak lortze-

ko lagungarri zaizkion izaki ba-

tzuk topatuko ditu egingo duen

bidaia horretan. Bukaeran, publi-

koak erabakiko du A-k zer egingo

duen», aurreratu du Gaztañagak.

A-k parrokiaren ondoko Arrosa-

tegi parkean barrena egingo du bi-

daia. «Ordu eta erdiz protagonis-

taren atzetik ibiliko dira ikusleak.

Horregatik mugatu dugu ikusle

kopurua 190 lagunera, ezin delako

mugitu multzo handiagoa batetik

bestera. Gure nahia da ikusten du-

tenek, behintzat, ondo ikustea»,

azaldu du Azkuek.

Ikusmin handia Astelehen goizean jarri zituzten

eskuragarri sarrerak; arratsalde-

rako bukatu ziren larunbatekoak,

eta astearte eguerdirako igande-

koak. «Oso berri pozgarria izan

da, nahiz eta presio pixka bat

gehitu digun», adierazi du Gaz-

tañagak. Pena bakarra du: bi ema-

naldi besterik ez daukatela presta-

tuta. «Obra bat estreinatzean,

egokitze moduko bat izaten dira

lehenengo lau emanaldiak, segur-

tasun pixka bat hartzeko eta pu-

blikoak gauza bakoitzari nola

erantzuten dion ikusteko. Oso tal-

de polita sortu dugu, eta pena li-

tzateke bidaia hau bi emanaldire-

kin bukatzea».

Aktoreen eta zuzendariaren la-

naz gain, jantziez, argiez eta beste

hamaika xehetasunez arduratu

diren profesionalen lana ere bai

baitago atzean. Joel Crespok egin

du argien diseinua; Nere Izetak

jantziena; Leire Ruizek kartelare-

na; eta antzezlanean hiru rol txiki

jokatuko dituzte Alproja taldeko

hiru kidek. Zarauztarrak dira guz-

ti-guztiak. Azkuek aurreratu du

aztertuko dutela beste emanaldi-

rik egin daitekeen edo ez.

Bihar estreinatuko dute ‘A lurpean’, Kalerkiren 25. urteurrena ospatzeko sortu dutenekoizpena. Zarauzko aktoreak ariko dira, Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean.

Kaleko sortzaileen omenez

A lurpean antzezlanaren entseguetako batean hartutako irudia, Zarauzko parrokiaren ondoko parkean. UROLA KOSTAKO HITZA

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Gaiak

Obra ibiltaria da: parrokiarenondoko parkean, ikusleakprotagonistaren atzetik ibiliko dira ordu eta erdiz»Olatz AzkueZarauzko Udaleko kultura teknikaria

«Sortzaileen egoera larriaz hitz egiten du obrak, eta 25 urteotan kale antzerkian ibilidirenei eginiko omenaldia da»Amancay Gaztañaga‘A lurpean’ antzezlanaren zuzendaria

‘‘

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

Aimar Maiz

Jatorriz, otxoteen musi-ka sagardotegi eta ta-berna girokoa da. Abestiherrikoiak aireratzenditu zortzi kantarik osa-

turiko taldean. Euskal Herrikomugak gainditu, eta Cincinnatiko(Ohio, AEB) May Festivalen izanda berriki Txanbela otxotea. Airositzuli dira munduko musika jaial-dirik entzutetsuenetako bateanjardunda.Beren-beregi Cincinnatirako

sortu zuten Txanbela, lehengo ur-tearen bukaeran. Juanjo Mena or-kestra zuzendari gasteiztarraizendatu dute May Festivalen zu-zendari, hiru urterako. «Berezi-tasun batzuk sartu nahi zituen,eta lotura horri esker izan garahan», azaldu du Txanbelako kideXabier Barriola tenoreak.

Maiatzaren 19tik 28ra izan diraOhioko hiriburuan. 1873an hasiziren, eta bi urtean behin egitendute Cincinnatin musika eta kan-tu jaialdia. Menak Donostiako Or-feoiko Josean Vegari eskatu zionotxotea osatzeko. Lau gipuzkoar,hiru nafar eta arabar bat elkartueta zuzendu ditu: Bautista Agirreeta Eduardo Zubikoa (lehen teno-reak), Xabier Barriola eta Fernan-do Idiakez (bigarren tenoreak),Pablo Azpeitia eta Miguel AngelSegarra (baritonoak), eta Inaxio

Olaizola eta Luis Arratibel (ba-xuak). Vega izan da zuzendaria. Añorgan (Donostia) eman zu-

ten estreinako kontzertua, maia-tzaren 6an; beste saio bat egin zu-ten Lekunberrin (Nafarroa), etaCincinnatin burutu dute proiek-tua.

Ereduak esportatuzEuskal folkloreko musika erama-teaz gain, musika jaialdietako es-perientzia batzuk ere erakutsi di-tuzte Cincinnatin. Menaren esku-tik, mesias parte-hartzailea apli-katu dute, batetik; tokian tokikoabeslariak jarri dituzte koru na-gusiari lagunduz, aldamenean.Horrek sonoritate handia erantsidie kontzertuei. «60 lagunekokorua agertokian, eta alboetanbeste 200 kantari. Oso polita iza-ten da aldi batean denak baterasartzea, eta asko gustatu zaie».

Bestetik, DonostiakoMusika Hamabostaldianhorren ohikoa den plazaugaritasuna eta jaialdia-ren mugikortasuna erelandu dituzte. «Zaha-rren bi egoitzatan egongara, horietako bateanbertako koruarekin tar-tekatuz. Fountain Squa-re plaza nagusian ere ari-tu ginen, hiriaren erdian;ordubeteko saioa emangenuen. Baita beste parebat azokatan ere. Egune-ro abestu genuen, saio

motzetan», dio Barriolak. Txanbelak jaialdiaren zuzen-

daritzaren aurrean ere kantatudu. Bi kontzertu zuzendu zituenMenak, eta emanaldiaren aurre-ko harrera garaia girotzen aritudira bi kasuetan. «Ikaragarria daMena zuzentzen ikustea. Oso onada, eta dantza egiten zuen zuzen-tzeko garaian. Kantatzen ere osoona da». Erresuma Batuko BBCkomunikazio taldeko musika or-kestraren zuzendaria ere bada,kargu hori aurki utziko duen

arren. Txanbelakoek ikusi ahalizan dute«bide onetik» ekin diolaCincinnatiko lanari.Harrituta itzuli dira AEBetan

musika babesteko daukaten mo-duarekin. «Euskal Herrian en-presek jartzen dute dirua babeslegisa; han, berriz, pertsonek. Musi-ka egitarauarekin batera azaltzendira, gainera, izen guztiak, ekar-penaren arabera sailkatuta:10.000 dolarrera arte nortzuekeman duten, 20.000ra artekoak,100.000ra artekoak...».

Ahotsaren koloreak, liluraTxanbelak harrituta utzi ditu Cin-cinnatiko herritarrak kantuarenmailarekin. «Gizonezkoen aho-tsaren kolorea» izan da bereizga-rria batik bat. «Ia-ia DonostiakoOrfeoiaren parekoak ziren hangokoruak. Emakumeek oso ondo

abesten zuten, baina gizonei tin-brea falta zitzaien. Gu tinbrez so-bera joan gara. Alde horretatik,jendea harrituta geratu da gure-kin», gaineratu du Barriolak. Otxotearen kantaera oso zaila

dela azpimarratu du. «Ez da erra-za. Gezurra badirudi ere, hiru per-tsonaren arteko ahots konjun-tzioa errazagoa da bi pertsonarenartekoa baino. Oso zaila izaten dabi ahots batzea eta biek bat egitea.Hirurekin asko aldatzen da kon-tua, eta, orfeoian, errazagoa dahogei tenore batera menderatzeabi bakarrik menderatzea baino».Cincinnatira joan aurretik, hi-

lero entsegu bat egiteko elkartuziren Txanbelako kideak, eta,handik bueltan, hiruzpalau ema-naldi gehiago egiteko aukera sor-tu zaie orain. Konpromiso horiekbeteko dituzte laster. «Jarraitze-

kotan, errepertorioa aldatu be-harko litzateke, eta koruaren kali-tatearen inguruan hitz egin. Osoarrunta eta ezaguna da otxoteenkantu zerrenda».Izan ere, paradoxa dirudien

arren, kantuek berez duten erraz-tasunak areagotzen du otxotea-ren kalitatea gehitzeko zailtasu-na. «Gauza bereziren bat» egite-ko, musikaltasunean irabazi be-harra dagoela dio Barriolak.«Gauzak goxoago abestea dagehigarria».Etorkizuna etorkizun, Cincin-

natiko esperientzia aberatsa izandela aitortu du Txanbelako kide-ak. «Oso jende jatorra elkartu ga-ra, eta polita izan da egonaldia.Zortzi egun egin ditugu han, eta,oso emanaldi motzak izan ditu-gunez, turismoa egiteko aukeraere izan dugu».

Txanbela otxoteak musika jaialdi ospetsubatean parte hartu du Ohio estatukohiriburuan, AEBetan. Euskal folklorekoherri abestiak kantatu dituzte, JuanjoMena jaialdiaren zuzendariak gonbidatuta.

Zortziko aireaCincinnatira

Cincinnatiko May Festivalen areto nagusian ez ezik, hiriko beste leku askotan ere abestu du Txanbela otxoteak. X. BARRIOLA

Euskal tradizioko arropak erabili dituzte: hiru baserritar jantzi mota, eta baita traje beltza ere. XABIER BARRIOLA

Tinbrea falta zitzaien hangokoruetako gizonen ahotsei.Guk sobra ere bagenuen, eta horrek harritu egin ditu»

«Hogei ahots bateramenderatzea errazagoa da bi menderatzea baino. Hori daotxotearen zailtasuna»Xabier BarriolaAbeslaria

‘‘

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aGaiak

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

Xabier Regil Agirre Ataun

Aurten 37 urte bete-

ko dira Ataunen

lehenengoz Jenti-

len Etorrera an-

tzeztu zutenetik.

Bi urtez behin antzezten hasi ziren

ikuskizun horri hainbat jarduera

eta ekintza batu zaizkio azken ur-

teotan, eta iaz aste berean antola-

tu zituzten mitologiarekin loturi-

ko jarduera horietako asko, Mito-

aldian. Jendearen erantzun ona

ikusita, aurten formatua errepi-

katzea erabaki dute. Herenegun

Donostian aurkezpena eginda,

gaur hasiko da jaialdia, Paul Urki-

joren Errementari filmaren ema-

naldiarekin. Zuzendariak berak

egingo du hitzaurrea, Ataungo

herri antzokian.

Hain zuzen, Patxi Errementaria

izango da aurtengo berrikuntza

nabarmenena, eta pertsonaia mi-

tologiko horrek pisu berezia izan-

go du Mitoaldian. «Aipatzekoa da

Joxemiel Barandiaranek Ataunen

dokumentatuta daukala Patxi

Errementariaren istorioa; jentilen

etorreran ere agertu zen duela 22-

23 urte», azaldu du Jentilbaratza

elkarteko zuzendaritzako kide

Tomas Erauskinek.

Iaz, jentilen etorrera izan zen

Mitoaldiako ekintza nagusia; eus-

kal mitologian eta esaera zaharre-

tan oinarrituta dago ekitaldi hori,

eta desfile bat eta antzezlana egi-

ten dituzte bertan. Aurten, berriz,

Gau Ibilaldi Mitologikoaren ingu-

ruan antolatu dute jaialdia, eta

horrekin amaituko da Mitoaldia.

San Gregorio eta San Martin arte-

an egingo dute ibilaldi hori, eta

hainbat izaki eta pertsonaia mito-

logiko agertuko dira; herritarrek

antzeztu ere egingo dute ibilbide-

ko hainbat eremutan. Aurreko

urteko ibilaldi mitologikoan bildu

zen jendetza ikusita, neurriak

hartu eta ikusle kopurua muga-

tzea erabaki dute aurten, eta tal-

deak bi txandatan banatuko di-

tuzte.

Jarduerarik jendetsuena Gau

Ibilaldi Mitologikoa izan arren,

Erauskinek azaldu du gainontze-

ko ekintzak ere egokiak direla he-

rritar ororentzat: «Egitaraua he-

rritar guztientzat pentsatua dago,

eta familia ugari etortzen da, ume

eta guzti».

Narratzaileek euskara batuan

hitz egiten duten arren, antzezpe-

netan eta ipuin kontaketetan

Ataungo euskara erabiltzen dute.

«Ataungo elezahar eta mitoak

berreskuratzen eta antzezten di-

tugu, denak Ataungo euskaran.

Bi erronka ditugu: batetik, Joxe-

miel Barandiaranek, Juan Arinek

eta Joxe Arratibelek bildutako

mitoak ezagutaraztea, eta, beste-

tik, ezagutarazteko lan hori ber-

tako euskaran egitea». Erauski-

nen hitzetan, Mitoaldiaren gisa-

koak tresna egokiak dira gaztee-

nei euskal kultura eta ohiturak

transmititzeko, eta aipatzekoa da

Jentilbaratza elkarteak eta Joxe-

miel Barandiaran museoak urte

osoan hainbat ekitaldi antolatzen

dituztela Mitoaldiaz gain. Baran-

diaran museora deituta, oraindik

eskuragarri daude Mitoaldiako

ekitaldietarako sarrerak —doako-

ak dira—, eta, asteartera arte,

Ataungo ohiko salmenta lekue-

tan egongo dira Gau Ibilaldi Mito-

logikorako sarrerak; webguneko

sarrerak agortuta daude jada.

Dena den, datorren asteazkenean

webgunean eskuragarri jarriko

dituzte jendeak itzuli dituen sa-

rrerak edo herrian hartu gabe gel-

ditu diren txartelak.

Euskal mitologiarekin lotura daukaten hainbat jarduera antolatu dituzte aurten ere Ataunen. Gaur hasi eta datorren asteburura arte iraungo du Mitoaldiak.

Iraganaren eta orainaren zubi

Mitoaldian parte hartuko duten herritarretako batzuk, herenegun, Donostian egindako aurkezpenean. JON URBE / FOKU

MITOALDIA 2018

Gaur hasi eta hilaren 14ra arte,

hainbat ekitaldi izango dira

Ataunen:

Gaur

19:00. Errementari filma eta

Paul Urkijorekin solasaldia,

Herri Antzokian.

Bihar

10:00. Ataunen ibilaldia mitologia

guneetan barrena, Jon Aizpurua-

ren eskutik.

Etzi

11:00-12:30. Ipuin kontaketa:

Euskal Herriko mito eta ipuin zaha-

rrak, Marimundukorekin, Baran-

diaran museoan.

Uztailaren 9tik 12ra

Mitologia tailer bereziak udale-

kuentzat, Barandiaran museoan.

Uztailak 11

19:00. Hitzaldia: Euskal mitologia

egituratua, J. I. Hartsuagaren esku-

tik, Barandiaran museoan.

Uztailak 14

20:00. Gau ibilaldi mitologikoa.

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Proposamena

Ataungo elezahar etamitoak berreskuratzeneta antzezten dituguMitoaldian, denakAtaungo euskaran»

«Egitaraua herritarguztientzat pentsatuadago, eta familia ugarietortzen da,ume eta guzti»Tomas ErauskinJentilbaratza elkarteko

zuzendaritzako kidea

‘‘

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

MUSIKA

AIZARNAZABAL Izer eta Alabier.bBihar, 23:00etan, Saiatzen.

AIZARNAZABALAnsorregi etaLarrañaga.

b Igandean, 19:00etan, Saiatzen.

AIZARNAZABALLaja II.a eta Narbaiza.

bAsteartean, 22:30ean, Saiatzen.

ARAMA Juan Ortiz Tokyo Trio

eta Gianni Gagliardi.

bBihar, 19:00etan, parkean.

ARETXABALETAMikel DJ.

b Igandean, 18:00etan, Komentuko

lorategian.

ARRASATEHutsun: Txalaparta

hutsa.

bBihar, 20:00etan, plazan.

AZKOITIAZabale eta Larrañaga.

b Igandean, 13:30ean eta 19:30ean,

Urrategiko festetan.

AZPEITIAThe Posies.

bBihar, 21:00etan, Sanagustinen.

AZPEITIAMice eta Pelax.

b Igandean, 22:00etan, Loiolako

zelaian.

BEASAINThe Song.

bGaur, 20:00etan, Plazapen.

BEASAINStarblues.

bOstegunean, 22:30ean, Zubimuzu

plazan.

BERGARAShirley Davis & The

Silverbacks.

bGaur, 22:00etan, Espoloian.

DEBA Josu Salegi.

bGaur, 20:00etan, Ondargainen.

DONOSTIABed Rugs.

bGaur, 20:30ean, Dabadaban.

DONOSTIAOrtomotor, Alitruta

Trio, DYG eta Messa Confusa.

bGaur, 23:00etan, Al Anden

kafe antzokian.

DONOSTIATelmo Trenor: Heat.

bGaur, 23:30ean, Dabadaban.

DONOSTIALula.

bBihar, 19:30ean, Covent Gardenen.

DONOSTIAMary Orcher.

bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAHeatwaves

eta Bamms.

bBihar, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIARukula eta Gabezin.

bBihar, 22:00etan, Añorgan.

DONOSTIAChez Damier

eta Orphidal.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAGure Kabia abesba-

tza.

b Igandean, 12:30ean, Añorgako

elizan.

DONOSTIAAKA Dubmingo DNST.

b Igandean, 13:00etatik 22:00etara,

Guardetxean.

DONOSTIAFleet Foxes.

bAsteartean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIADropkick.

bAsteartean, 20:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIAMariaren Bihotza

abesbatza.

bOstegunean, 19:30ean, Okendo

kultur etxean.

EIBARWillis Drummond,

Doctor Deseo eta Deus Ez.

bGaur, 00:00etan, Amañan.

EIBARLa Guardia, La Frontera

eta Canal 69.

bBihar, 23:00etan, Amañan.

EIBARLuhartz.

bBihar, 00:45ean, Amañan.

EIBARUsartza txistulari banda.

b Igandean, 12:30ean, Amañan.

EIBARElegancia Mexicana.

b Igandean, 20:00etan, Amañan.

ESKORIATZAWillis Drummond.

bBihar, 22:30ean, Gernika plazan.

HONDARRIBIADr. Maha’s Miracle

Tonic.

bGaur, 20:00etan, kirol portuan.

HONDARRIBIATxanber Music.

bGaur, 22:00etan, Gipuzkoa plazan.

HONDARRIBIALos Blues Morning

Singers.

bBihar, 20:00etan, kirol portuan.

HONDARRIBIAAlvaro Delasoul DJ.

bBihar, 01:00ean, Q Hondarribian.

HONDARRIBIAFrikun eta Eraul.

b Igandean, 12:00ean,

Kasino Zaharreko parkean.

HONDARRIBIABluesaldia:

Noa Voll Damn & The Hell Drinkers,

J.T. Lauritsen & The Buckshot

Hunters eta Canned Heat.

bOstegunean, 21:30ean, Bentan.

LEGORRETAChris Ruest & Banda.

bGaur, 19:30ean, Herri Antzokian.

MUTRIKUAkordeoi taldea eta

Madalen eta Madalen Txiki koroak.

bBihar, 23:00etan, Txurruka plazan.

OIARTZUNLaguntasuna fanfarea

eta Bohas Orchestra Occitania.

bBihar, 18:30ean, Doneztebe plazan.

OÑATIDekot, Revolta Permanent.

bGaur, 22:00etan, Trianako jaietan.

OÑATIMr. Pongo Band eta

Mugi Panderoa.

bBihar, 22:00etan, Trianako jaietan.

OÑATIVentos de Saudade.bAsteazkenean, 19:00etan,

San Lorentzoko baselizan.

PASAIATarantella orkestra.

bGaur, 21:00etan eta 01:00ean,

Gure Zumardian.

PASAIAKarlos eta Sagarz DJ.

bGaur eta bihar, 23:00etan, Azokan.

PASAIAPattor 14 DJ.

bGaur, 23:30ean, Hamarretxetan.

PASAIAGealma.

bBihar, 12:30ean, Azokan.

PASAIAVoces Riberas.

bBihar, 13:00etan, Axular plazan.

PASAIAKaos & Semen.

bBihar, 15:00etan, Campsan.

PASAIANau.

bBihar, 20:00etan, Topagunean.

PASAIAPangea, Yakovlev 4,

The Tentacles, Nork Zerk eta

Bar Remigio.

bBihar, 22:00etan, Campsan.

PASAIAHardwave eta

La Fabrica de Boinas.

bBihar, 00:00etan, Hamarretxetan.

PASAIAGarinbo, Aner Solanas,

Liberal im, Ander Lasa eta Jon

Costas.

bBihar, 00:00etan, Axular plazan.

PASAIAKresala.

bBihar, 00:00etan, Gure Zumardian.

PASAIALos Txamukos mariatxiak.

b Igandean, 13:00etan, Axular

plazan.

TOLOSASokartean.

bGaur, 22:30ean, Txurrerian.

URRETXUSakatu elektrotxaranga.

bGaur, 00:30ean, Geltokietan.

URRETXUMatraka elektrotxaranga.

bBihar, 18:00etan, Geltokietan.

URRETXUFits, Makulu Ken, Laket.

bBihar, 22:30ean, Geltokietan.

URRETXUBenta Zaharreko

Mutiko Alaiak.

b Igandean, 19:30ean, Geltokietan.

USURBIL Joseba Irazoki.bOstegunean, 22:00etan, Laboa

plazan.

ZARAUTZLa Dinamo: Music on

Cycles.

bBihar, 21:00etan eta 23:00etan,

Villa Mundatik abiatuta.

ZARAUTZVoces del Ebro.

b Igandean, 19:30ean, Musika

plazan.

ZARAUTZThe Truth eta Rules.

bAsteartean, 21:00etan, Putzuzulon.

ZUMAIAZZ Jazz Band.

bGaur, 21:30ean, Laranjadi plazan.

ZUMAIAEsteban Landart.

bGaur, 20:30ean, San Pedro elizan.

ZUMAIAThe Nowhere Plan.

bBihar, 20:00etan, Amaiako plazan.

ZUMAIA Iratzar.

bBihar, 22:00etan, Narrondon.

ZUMAIA Idiakaitz txistulari taldea.

bAsteartean, 10:30ean,

Narrondon.

ZUMAIAAraitz eta Garazi.

bAsteartean, 22:00etan,

Narrondon.

ZUMARRAGADJ Jesus.

b Igandean, 16:30ean, Euskadi

plazan.

ANTZERKIA

ARETXABALETATrapu Zaharra:

Etsiak.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Durana kalean.

ARRASATEThe Funes Troup: Aukerak.

b Igandean, 20:00etan,

Seber Altube plazan.

BERGARAMarkeliñe: Chef Nature.

bOstegunean, 19:00etan,

San Martin plazan.

DONOSTIARafael Berrioren

Diarios, eta Isabelle Stoffelen

Traspasadakabareta.

bGaur, 19:30ean, Covent Gardenen.

Zumaia b Flysch organo jaialdia

Organo melodiak kostaldeanJoan den igandean hasi zen Flysch organo jaialdia, Debako Andra Mari elizan, zine musikatuarekin, eta gaur

izango da bigarren emanaldia, Zumaiako San Pedro elizan, 20:30etik aurrera, Esteban Landart organo jotzaile-

aren eskutik —irudian—. Guztira, bost kontzertu eskainiko dituzte organo zikloan: Mutrikun, uztailaren 14an

(20:00); Getarian, uztailaren 22an (20:00); eta Deban, uztailaren 29an (20:00). JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aAgenda

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

DONOSTIALabo X: Anodinoren

Amor breve en un acto vandálico,

Iñaki Ciden Entre comillas,eta

Nep-Enut DJ.

bGaur, 20:00etan, Covent

Gardenen.

DONOSTIABorobil Teatroa:

Jokoz kanpo.

bGaur, bihar eta igandean,

20:00etan, Antzoki Zaharrean.

DONOSTIARafael Alvarez:

¡Cómico!.

bGaur, bihar eta igandean,

20:00etan, Viktoria Eugenia

antzokian.

DONOSTIAEduardo Aldan:

Espinete no existe.

bDatorren ostegunetik igandera,

20:00etan, Antzoki Zaharrean.

DONOSTIA Inazio Escudero:

Anonimato & Invictaperformancea.

bOstegunean, 20:00etan,

Tabakaleran.

EIBARGari, Montxo eta Joselontxo:

Konfetti.

b Igandean, 18:30ean, Amañako

jaietan.

ERRENTERIABarsanti konpàinia:Kale gorrian.

bOstegunean, 19:00etan,

Zumardian.

LEGAZPIRojo Telon: Haiek naiz.

bOstegunean, 19:30ean,

Kale Nagusian.

OÑATIPotx eta Lotx.b Igandean, 19:00etan, Trianako

jaietan.

ZARAUTZXip Xap konpainia:Transhumancia.

bGaur, 19:00etan, Villa Mundan.

ZARAUTZGanso & Cia: Babo Royal.

bGaur, 20:00etan, Frontoi Txikin.

ZARAUTZBersanti konpainia:Kale gorrian.

bGaur, 21:00etan, Musika plazan.

ZARAUTZRodrigo Cuevas: El mundo por montera.

bGaur, 23:30ean, Frontoi Txikin.

ZARAUTZMarkeliñe: Chef Nature.

bBihar, 19:30ean, Munoan.

ZARAUTZKalerki: A Lurpean.

bBihar eta igandean, 23:00etan,

Arrosategi parkean.

ZARAUTZGari, Montxo eta

Joselontxo.

bOstegunean, 18:30ean,

Lege Zaharren enparantzan.

BERTSOLARITZA

DEBAAne Labaka eta Beatriz

Egizabal: Erradikalak gara.

bGaur, 22:00etan, Iturri ondoko

plazan.

HERNANIAmets Arzallus eta Andoni Egaña.

b Igande eguerdian, Ollalume

auzoan.

HERNANIMiren Amuriza eta

Aitor Mendiluze.

b Igandean, 19:00etan, Martindegi

auzoan.

LEGAZPIMiren Amuriza, Nerea

Elustondo, Nerea Ibarzabal eta

Eli Pagola: Ez da kasualitatea

bertso saio musikatua.

bGaur, 19:30ean, Agirre Etxeberri

parkean.

PASAIAAmets Arzallus, Andoni

Egaña, Igor Elortza eta Arkaitz

Estiballes.

b Igandean, 19:00etan, Antxoko

Azoka plazan.

SORALUZEMañukorta eta

Millan Telleria.

bBihar, 13:00etan, San Andres

auzoan.

SORALUZEAgin Laburu eta Aitor Mendiluze.

b Igandean, 13:00etan, San Andres

auzoan.

SORALUZEAndoni Egaña eta Sebastian Lizaso.

bAstelehenean, 13:00etan eta

bazkalondoan, San Andres auzoan.

URRETXUBertso afaria: Alaia Mar-

tin, Miren Artetxe eta Beñat Gazte-

lumendi.

bGaur, 21:30ean, Apain jatetxean.

ZARAUTZBertso eskolako partaideen emanaldia.

bOstegunean, 22:00etan,

Torre Luzeako parkean.

ZUMAIABertso afaria: Julio Soto

eta Iker Zubeldia.

bBihar, 21:00etan, Gure Ametsa

elkartean.

ZUMAIABertso bazkaria:

Sebastian Lizaso eta Jon Maia.

b Igande eguerdian, Narrondon.

DANTZA

AIZARNAZABALAlaitsu taldea,Izaro Oleaga eta Jurgi Ituarte

trikitilariekin.

bAsteartean, 13:00etan, Saiatzen.

ARRASATEErtzaren Meeting point

eta Haatik konpainiaren Lau eme.

bGaur, 20:00etan, Zaldibar

frontoian.

AZPEITIA Itsasi dantza taldearen

emanaldia.

bBihar, 19:00etan, Soreasu

antzokian.

AZPEITIASaloiko dantzak,

Jose Mari Orbegozok gidatuta.

b Igandean, 20:00etan, Soreasu

antzokian.

DONOSTIAArkaitz taldea.

b Igandean, 17:30ean, Añorgan.

DONOSTIASOM Produce:

I Want U Back, Michael Jackson.

bDatorren ostegunetik igandera,

21:00etan, Viktoria Eugenian.

TOLOSATolosalsa.

bBihar, 20:00etan, Zerkausian.

ZARAUTZKukai & Brodas: Topa.

bGaur, 22:30ean, Munoan.

ZARAUTZGarazi & Cia: Erraia.

bBihar, 20:30ean, Frontoi Txikin.

ZARAUTZLa Glo: Encuentros.

bBihar, 22:00etan,

Photomuseumen.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

ALTZOZinema Kalean: Handia.

bGaur, 22:30ean, plazan.

ASTIGARRAGAZinema Kalean:

Handia.

bGaur, 22:30ean, Foru plazan.

Hondarribia b Blues jaialdia

Indartsu dator bluesaldiaGainean da XIII. Hondarribia Blues jaialdia. Uztailaren 12an hasiko da, os-

tegunean, eta hainbat musikariren emanaldiekin gozatu ahal izango da

lau egunez. Datorren ostegunera arte zain egon nahi ez duenak, ordea,

gaur eta bihar ere izango du bluesa entzuteko aukera, kirol portuko kon-

tzertuetan: Dr. Maha’s Miracle Tonic eta Los Blues Morning Singers, hu-

rrenez hurren. 20:00etan hasiko dira bi emanaldiak. ASIER PEREZ-KARKAMO

DONOSTIALarrotxene 2018

bideoaldia.

bGaur, 19:00etan, Intxaurrondoko

kultur etxean.

DONOSTIAAttack of the killer

tomatoes.

bGaur, 22:30ean, Kristinaenea

parkean.

HITZALDIAK

ZIZURKILEsti Amenabarro eta Amets Zalakain: Emakumea

frankismoan.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Plazida Otaño liburutegian.

BESTELAKOAK

DEBA Iñaki Carretero kontalaria:

Entzun, entzun.

b Igandean, 18:00etan, Lasturren.

IRUNDies Oiassonis erromatar

jaialdia.

bGaurtik igandera, Oiasso museoan.

LAZKAOFeminismotik:musika,

kantua, bertsoa, poesia eta margoa.

Alaitz Sarasola, Susana Lopez,

Aloña Jauregi, Nerea Barandiaran,

Maider Urretabizkaia...

bAsteazkenean, 22:00etan,

Manueleneko plazan.

ORDIZIA 750. urteurrena:

Sujetoenea etxeko sutearen

historiabisita gidatua.

bBihar, 22:00etan, turismo

bulegotik.

ZARAUTZZezen puzgarrien entzierroa.

bBihar, 19:00etan, udaletxetik.

ZUMARRAGAKafe filosofikoa,

Pello Biainek bideratuta.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Zelai Arizti kultur etxean.

15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Agenda

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · rri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bi-zikleta erabiltzen dutenen kopu-rua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko uztailaren 6a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Eider Goenaga Lizaso

LGTBI Komunitatearen Nazioar-teko Egunaren aitzakian, Gipuz-koan azterketa sakon bat egingodutela iragarri zuten, joan den as-tean, Gipuzkoako Foru Aldundi-ko Giza Eskubideen zuzendariMaribel Bakerok eta Gehitukokoordinatzaile Aintzane Mugu-ruzak (Donostia, 1969). Bi era-kundeek elkarlanean egingo dutediagnosia, eta urte amaierarakoprest edukiko dutela espero duMuguruzak. Nondik eta zein helbururekin

egingo duzue diagnosia?

Oso heterogeneoa da LGTBI ko-lektiboan sartzen den jendea—berdin du LGTBI+, LGTBIQ edodena delako siglak gehitzea—, bal-dintza oso ezberdinetan dagoenjendea da; are gehiago, aniztasunsexu-afektibo edo genero anizta-sunaren barruan sartzen direnbatzuek euren burua ez dute ko-katzen sigla horien barruan. Ho-rregatik, Gipuzkoako Foru Al-dundiko Giza Eskubideen Zuzen-daritzarekin aniztasun mota ez-berdinei begirada sakonago batemateko egitasmoaren inguruanbilera izan genuenean, nabar-mendu nahi izan genuen ez delaerrealitate bakarra, errealitate as-ko direla. Gipuzkoan ez da inoizegin errealitate horien ingurukoazterlan sakon eta zabal bat, etabeharrezko ikusten dugu guk.Egoera horien guztien argazki

bat ateratzea al da helburua?

Gure hogei urteko ibilbidean askoaldatu da taldea bera, eta, taldeaaldatu den bezala, perspektibaorokorra ere bai; hasieran, gizongay talde bat zen, gero sartu zirenlesbianak, gero transexualak,transgeneroak, etorkinak erebai... gero eta pluralagoa da. Bes-talde, belaunaldi aldaketa bat ereizan da hogei urteotan; oso ezber-

dinak dira jendearen esperien-tziak eta bizipenak: zeharo ezber-dinak dira 60 urteko gizon gay ba-tek bizi izandakoa eta 20 urtekomutil gay batek duen perspekti-ba. Garrantzitsua da horiek guz-tiak jasotzea.Foku ezberdinak behar dira, be-

raz, argazkia ateratzeko?

Noski. Gainera, ohartu gara bestebegirada bat ere jarri behar dio-gula; lehen, ez zen ikusten hete-ropatriarkatuaren kontrako ge-nero borroka bat bezala, baina,kolektiboan beste sentsibilitatebatzuk batu diren heinean eta fe-minismoaren diskurtsoa gara-tzen joan den heinean, iritsi garaulertzera borroka bera dela; egoe-

rak ezberdinak izango dira, bainajatorria berbera da. Eta kolektibo-aren errealitateari begiratu nahidiogun momentutik, horri ereerreparatu behar diogu.Nola egingo duzue diagnosia?

Duela hamar urte Bartzelonanegindako diagnostikoaren meto-dologia berbera erabiliko dugu.Hiru ataleko prozesua da. Batetik,ahalik eta ikuspuntu gehien jaso-tzeko, galdeketa anonimo bategingo dugu, online. Jendeak berebizipenak kontatzea nahi dugu,nola ikusten duen bere burua,diskriminaziorik sentitu duen,zein eskubide urraketa pairatuduen... Onlineeta anonimotasu-nean izanik, jendeak askatasunezhitz egingo duela uste dugu, etahorrek aukera emango digu nor-malean jasotzen ez ditugun testi-gantzak eta egoerak ezagutzeko. Bigarren pausoa da informazio

garrantzitsua edo esanguratsua

eman diezaguketen pertsonakidentifikatu eta haiengana zuze-nean jotzea: profesionalak, Gehi-tura iritsi zaizkigun kasu bere-ziak, adierazgarriak izan daitez-keenak... Onlinebidezko galde-ketan ezin da bermatu hainbatkasu eta egoera agertuko direnik,eta zuzenean egingo dugu. Azke-nik, eztabaida taldeak osatuko di-tugu. Beraien artean elkartzeko,berdinen arteko solasguneak sor-tzeko eta hortik ateratzen direnondorioak jasotzeko.Noizko egongo da diagnosia?

Urrirako lana amaituta egotea daasmoa, eta urte amaieran-edoaurkeztuko genuke diagnosia.Hortik abiatuta hasiko gara ze-hazten nolako neurriak garatu be-har diren eta zer egin daitekeen. Esaten duzue Gipuzkoan 50.000

lagun inguruk osatzen dutela

LGTBI kolektiboa...

Bueno, estrapolazio bat da hori. Ezdakigu eta ia ezinezkoa da kopuruzehatza jakitea. Esaten da popula-zioaren %10 dela LGTBI, eta, or-duan, 70.000 izango lirateke Gi-puzkoan. Baina badaude ikerketasakonagoak, eta kopuru baxua-goak ateratzen dira horietan. Adi-bidez, gazteen artean %14 inguru-koa da batez bestekoa, eta, adine-koen artean, %2koa. Halakoeierreparatuta, Gipuzkoan 40.000-50.000 izango direla kalkulatzendugu guk. Kolektibo zabala da,baina, batez ere, oso plurala. Erre-alitate guztiak ezagutzea bilatzendugu ikerketa honekin. Indarkeria matxistaren arloa ere

landuko duzuela esan zenuten

prentsaurrekoan.

Indarkeria matxistak bi aldetatikdu eragina LGTBI kolektiboan.Batetik, bikote homosexualen ba-rruan ere gertatzen dira kasuak.Rolek pisua izaten jarraitzen dute;sexu bereko bikoteetan, nolabaitesateko, gizon-emakume rolak

banatzen dira, eta indarkeria ka-pituluak izaten dira. Bestetik,LGTBI kolektiboak kanpotik da-torren indarkeria pairatzen du;hain zuzen ere, ezarritako rol ho-rietatik ateratzen direlako. EuskoJaurlaritzak emandako datuenarabera, gorroto delituen arteanhirugarren lekuan daude anizta-sun sexu-afektiboarekin eta ge-nero aniztasunarekin lotutakoerasoak. Araba, Gipuzkoa eta Biz-kaian, 120 inguru izan ziren iaz. Herri txikietako errealitateari

ere egin diozue erreferentzia.

Gure susmoa da herri txikietanzailtasun gehiago daudela, bainadiagnosiak esango du hori. Jendeasko ezagutzen dugu herritik ate-ratzen dena bere bizitza sexu-afektiboa aurrera eramateko;agian, bertan biziko dira, bainahirian egiten dute bizimodua. He-rri txikietan denek elkar ezagu-tzen dute, kontrola handiagoa da,gehiago epaitzen da... eta herrihandietara jotzen dute askok. Esan daiteke agerikoa izatetik

ezkutukoa izatera igaro dela

diskriminazioa?

Bai, askotan ez da izaten eraso zu-zen bat, zuzenean ez da ezer esa-ten, baina, modu sotilagoan, dis-

kriminazioa egon badago. Adibi-dez, hainbat prozedura adminis-tratibotan ez da jasotzen bi amaedo bi aita dituen familia batenaukera, eta hori diskriminazioada. Agerikoagoak ere izaten dira;duela gutxi gertatu zaigu bat.Ume transexual bati izena alda-tzera joan, ume horrek legez es-katzen diren baldintza guztiakbete, eta ezetz esan zioten erregis-troan. Gu tartean sartu eta heda-bideetara joko genuela esan oste-an aldatu zioten azkenean. Bainalegez onartuta dagoen zerbait egi-teko ume horrek horrela ibili be-harra ere... Are gehiago, neska batda, eta erregistrokoa behin eta be-rriro mintzatu zitzaion maskuli-noan. Horrelako kontuak ohiko-ak dira oraindik. Nolako argazkia espero duzue?

Bueno, esango nuke gure gizarte-an giza eskubideen inguruko ja-rrera tolerantea dugula; kogniti-boki barneratua daukagu jendea-ren aukera errespetatu behardugula. Baina gertatzen dena dagero jende guztiak ez duela ho-rren arabera jokatzen; eta horrenondorio dira diskriminazio egoe-ra asko: diskurtsoa barneratuadugu, baina kontzeptua, ez.

«LGTBI kolektiboazabala da, baina, batez ere, oso plurala»

Aintzane Muguruza b Gehituko koordinatzailea

Gipuzkoako Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta Gehituk diagnosi zabal bat egin nahi dute LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan.Muguruzaren arabera, errealitate guztiak hartu nahi dituzte kontuan.

ANDONI CANELLADA / FOKU

sELKARRIZKETA

«Gorroto delituenartean hirugarrenlekuan daude aniztasunsexu-afektiboarekinlotutako erasoak»