eh bilduko alkateak (naiz.eus) baldintza eta subjuntibo · 2017. 9. 21. · kazioz eskatzen dienean...

1
ARGIA | 2017/09/24 7 “Guk ere erraztuko genuke herritarren parte-hartzea autodeterminazio ariketa batean” EH Bilduko alkateak (Naiz.eus) Baldintza eta subjuntibo AliExpress-en Kataluniako independentismoa erosi ze- nuen; etxera iritsi eta kaxatik atera duzunean, ordea, mu- turra okertu zaizu: ez, ez zen hau. Zeren hau da gure gaur egungo independentismoa, produktu bat Kataluniakoaren antza izan dezakeena ilusio pixka bat duenarentzat, baina emozioak beste tenperatura batzuetan dauzkana sentia- razten duena Michael Douglas Falling Down filmean bezala, sartzen denean hanburgeserian eta bertako langileei edu- kazioz eskatzen dienean –bueno, edukazioz: KG9 subfusil bat eskuan edukitzeak uzten duen neurrian–, konparatze- ko nolako hanburgesak iragartzen dituzten afixetan eta no- lakoak zerbitzatzen dituzten gero. Eta klaro, konparazioa kabroia da. Bueno, ba EH Bilduko alkateen Big Mac honekin igual: udaletxeko terrazan bazkaltzen duzunean piperpotoko sal- tsa derrigorrezkoa izateak mokadua garrazten du. Nahi bai gure independentismoa ikusi hangoa bezala gihar guztiak punpaka, irribarre demokratikoa galdu gabe desafiatzen Espainiako Estatuaren demofobia, nazioarteko begiradak erakartzen, bide batez munduari erakutsiz nola funtzionatzen duten egunerokoan normal-normal hizkun- tza gutxiagotu batean. Baina ez gaude horretan. Eta ez gau- denez horretan, halako adierazpenek kartoi-harrizkoak di- rudite elkartasunetik haragoko terrenoetan sartzen hasten direnean, hutsik jarraitzen dutelako “genuke” bakoitzaren aurreko “bagenu”, “balitz” eta “bagina” osagaiek. Bada tartea baldintzatik subjuntibora –“guk ere erraztu dezagun herritarren parte-hartzea autodeterminazio ari- keta batean”–, zer esanik ez indikatibora –“guk ere erraz- tu dugu…” etc.– eta hemengo dantza, momentu honetan, mamboa baino gehiago da Despacito. n PANORAMA FAUNA PUBLIKOA Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria

Upload: others

Post on 09-Sep-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EH Bilduko alkateak (Naiz.eus) Baldintza eta subjuntibo · 2017. 9. 21. · kazioz eskatzen dienean –bueno, edukazioz: KG9 subfusil bat eskuan edukitzeak uzten duen neurrian–,

ARGIA | 2017/09/24 7

“Guk ere erraztuko genuke herritarren parte-hartzea

autodeterminazio ariketa batean”

EH Bilduko alkateak (Naiz.eus)

Baldintza eta subjuntibo

AliExpress-en Kataluniako independentismoa erosi ze-nuen; etxera iritsi eta kaxatik atera duzunean, ordea, mu-turra okertu zaizu: ez, ez zen hau. Zeren hau da gure gaur egungo independentismoa, produktu bat Kataluniakoaren antza izan dezakeena ilusio pixka bat duenarentzat, baina emozioak beste tenperatura batzuetan dauzkana sentia-razten duena Michael Douglas Falling Down filmean bezala, sartzen denean hanburgeserian eta bertako langileei edu-kazioz eskatzen dienean –bueno, edukazioz: KG9 subfusil bat eskuan edukitzeak uzten duen neurrian–, konparatze-ko nolako hanburgesak iragartzen dituzten afixetan eta no-lakoak zerbitzatzen dituzten gero. Eta klaro, konparazioa kabroia da. Bueno, ba EH Bilduko alkateen Big Mac honekin igual: udaletxeko terrazan bazkaltzen duzunean piperpotoko sal-tsa derrigorrezkoa izateak mokadua garrazten du. Nahi bai gure independentismoa ikusi hangoa bezala gihar guztiak punpaka, irribarre demokratikoa galdu gabe desafiatzen Espainiako Estatuaren demofobia, nazioarteko begiradak erakartzen, bide batez munduari erakutsiz nola funtzionatzen duten egunerokoan normal-normal hizkun-tza gutxiagotu batean. Baina ez gaude horretan. Eta ez gau-denez horretan, halako adierazpenek kartoi-harrizkoak di-rudite elkartasunetik haragoko terrenoetan sartzen hasten direnean, hutsik jarraitzen dutelako “genuke” bakoitzaren aurreko “bagenu”, “balitz” eta “bagina” osagaiek. Bada tartea baldintzatik subjuntibora –“guk ere erraztu dezagun herritarren parte-hartzea autodeterminazio ari-keta batean”–, zer esanik ez indikatibora –“guk ere erraz-tu dugu…” etc.– eta hemengo dantza, momentu honetan, mamboa baino gehiago da Despacito. n

PANORAMA

FAUNA PUBLIKOA

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria