itxaro bordaren abenturak bardeetan · duan. alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, -...

7
Esunkaria Ostirala, 1996ko abenduaren 27a X Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan • Durangoko azokan egon ondoren, joan den ostiralean Iruñean eta Tuteran aurkeztu zuen Itxaro Borda Oraga- rreko idazle ezagunak bere azken lana, Amorezko pena baño. Bakean iitzi arte eta Bizi nizano munduan liburuetan bezala, Amaia Ezpeldoi detektibe ospetsuaren abentura berri bat aurkeztu digu Itxaro Bordak azken honetan, Erri- beran kokatua oraingoan. Eta ez du Amaia Ezpeldoi bazter uzteko asmorik Itxaro Bordak, baina poesia publikatzeko gogoa ere baduela aitortu digu Oragarrekoak berari egin elkarrizketan. * Zubian barna BINGEN AMADOZ Zeru itxurak zekarkiokena ez zen da- goenekoz ez mehatxugarri ezta pittin bat beldurgarri ere Mikelentzat. Haren aitak ez zuen nekazaritza ogibidetzat izan eta beraz ez zen etxean lehorte eta ekaitzen izuan hazi. Bost axola zi- tzaion zeru urdina edo ta hodei beltzen azpian egon. Kezkak ez ziren baso- mutilen ondorengoengan goitik behera sortzen baizik eta soilik parean eta ba- tipat goitik ziharduten gizakiengandik. Lainoz estalirik, lainogabea, eta batez ere ilargiaren sorgintasunean eroritako zeruan ordea, amets egiteko paradi- sua topatu zuen Mikelek. Ñir-ñirka ari zitzaizkion izarrak mai- taletzat harturik, gau goxo-lizunak eman zituen beraiekin. Elkargainera- turik, itzulipurdikan ibili ziren, goiak eta beheak nahastuz, mendiei arnas itoak Galduta atereaz, erreka-zuloak luze-laburrean ferekatuz, leizeetako urxirripak zurru- patuz, haize-hegoaren hegaletan ahopeko hitz bustiak zabalduz. Izarrak, eskuzabal eta eskerrone- koak izaki, agian haren osagai berbe- rez eginik zeudelako, eta Mikel be- zalaxe, erresuma horretan ilargiaren nagusitasuna kolokan jartzen seku- lan ez zitzaielako bururatu, maitaleak izateaz gain lagun ere bilakatu ziren. Inor ez zen aurrerantzean gauza izan mutikoa eta izarren arteko batasuna zer mailatan gertatzen zen zehazte- ko. Izarrak mundu honetakoak egin zi- ren Mikelez maitemindurik eta Mikel haien artera aldatu zen arnasa be- raiengandik hartzen ikasi zuelako. Ez bakarrik amasa. Batek eman zion sua, besteak ura. Ogia luzatu zioten egune- ro eta bizitzeko adorea orduka jaso zuen. Sendagile izan zituen gorputza- rentzat eta sikiatra partikularrak behar larrienetan. Dimentsio berri batean, ametsak no- raino iristen diren jakiterik ez dagoen horretan, Mikel galdu egin da Egube- rri-aurreko egunetan. Batzuek Donos- tiako parte zaharrean ikusi dutela dio- te, besteek Etxarriko gaztetxean ze- goela dantzan... Ba omen da Iruñeko Kaldererian eta Durangoko azokan, baita Beasain eta Madrileko karriketan topatu duenik ere. Halere, nik badakit, jakin ere, non eta norekin, baita zer galaxian dagoen bainan ez dut gaur, haren ezkutalekua, denen agerian emateko baimenik ja- so. X

Upload: others

Post on 31-Jan-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan · duan. Alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, - rritarren partehartzea erk behee - ra egi du nabarmen X . Iruñea Bosgarren urtebetetzea

Esunkaria

Ostirala, 1996ko abenduaren 27a

X

Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan • Durangoko azokan egon ondoren, joan den ostiralean Iruñean eta Tuteran aurkeztu zuen Itxaro Borda Oraga-rreko idazle ezagunak bere azken lana, Amorezko pena baño. Bakean iitzi arte eta Bizi nizano munduan liburuetan bezala, Amaia Ezpeldoi detektibe ospetsuaren abentura

berri bat aurkeztu digu Itxaro Bordak azken honetan, Erri-beran kokatua oraingoan. Eta ez du Amaia Ezpeldoi bazter uzteko asmorik Itxaro Bordak, baina poesia publikatzeko gogoa ere baduela aitortu digu Oragarrekoak berari egin elkarrizketan. •

*

Zubian barna B I N G E N A M A D O Z

Zeru itxurak zekarkiokena ez zen da-goenekoz ez mehatxugarri ezta pittin bat beldurgarri ere Mikelentzat. Haren aitak ez zuen nekazaritza ogibidetzat izan eta beraz ez zen etxean lehorte eta ekaitzen izuan hazi. Bost axola zi-tzaion zeru urdina edo ta hodei beltzen azpian egon. Kezkak ez ziren baso-mutilen ondorengoengan goitik behera sortzen baizik eta soilik parean eta ba-tipat goitik ziharduten gizakiengandik. Lainoz estalirik, lainogabea, eta batez ere ilargiaren sorgintasunean eroritako zeruan ordea, amets egiteko paradi-sua topatu zuen Mikelek.

Ñir-ñirka ari zitzaizkion izarrak mai-taletzat harturik, gau goxo-lizunak eman zituen beraiekin. Elkargainera-turik, itzulipurdikan ibili ziren, goiak eta beheak nahastuz, mendiei arnas itoak

Galduta atereaz, erreka-zuloak luze-laburrean ferekatuz, leizeetako urxirripak zurru-patuz, haize-hegoaren hegaletan ahopeko hitz bustiak zabalduz.

Izarrak, eskuzabal eta eskerrone-koak izaki, agian haren osagai berbe-rez eginik zeudelako, eta Mikel be-zalaxe, erresuma horretan ilargiaren nagusitasuna kolokan jartzen seku-lan ez zitzaielako bururatu, maitaleak izateaz gain lagun ere bilakatu ziren. Inor ez zen aurrerantzean gauza izan mutikoa eta izarren arteko batasuna zer mailatan gertatzen zen zehazte-ko.

Izarrak mundu honetakoak egin zi-ren Mikelez maitemindurik eta Mikel haien artera aldatu zen arnasa be-raiengandik hartzen ikasi zuelako. Ez bakarrik amasa. Batek eman zion sua,

besteak ura. Ogia luzatu zioten egune-ro eta bizitzeko adorea orduka jaso zuen. Sendagile izan zituen gorputza-rentzat eta sikiatra partikularrak behar larrienetan.

Dimentsio berri batean, ametsak no-raino iristen diren jakiterik ez dagoen horretan, Mikel galdu egin da Egube-rri-aurreko egunetan. Batzuek Donos-tiako parte zaharrean ikusi dutela dio-te, besteek Etxarriko gaztetxean ze-goela dantzan... Ba omen da Iruñeko Kaldererian eta Durangoko azokan, baita Beasain eta Madrileko karriketan topatu duenik ere.

Halere, nik badakit, jakin ere, non eta norekin, baita zer galaxian dagoen bainan ez dut gaur, haren ezkutalekua, denen agerian emateko baimenik ja-so. X

Page 2: Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan · duan. Alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, - rritarren partehartzea erk behee - ra egi du nabarmen X . Iruñea Bosgarren urtebetetzea

Nafarkaria OSTIRALA,

ABENDUAK

GUREAUKERAK

KONTZERTUAK

Zangoza: San Salvador elizan Benjamin Britten konpositorea-ren Ceremony oj Carols lana taularatuko dute gaur, ostirala, 21:00etan. Lan honetan parte hartuko dute Nora abesbatzak eta bakarlari gisa Ana Montoyak eta Cristina Sanchez arpa joleak.

ERAKUSKETAK

Burlata: Antzinako argazkien erakusketa ikusgai izanen da urtarrilaren seira arte Kultur Etxean. Astelehenetik larunba-tera arte 19:00etatik 21:00etara izanen da zabalik eta igandeetan 12:00etatik 14:00- etara.

Bera: Edergailu erakusketa igandera arte dago ikusgai Kul-tur Etxean, eta hondarreko hiru egun hauek izango dira, beraz, Azkain, Sara eta Bera herrien artean antolatu den Atxuratik Larrunerat kultur egitarauaren azken ekitaldia ikusteko. Mar-goak eta eskulturak dira erakus-keta honen funtsa. Honekin ba-tera, esan beharra dago gaur egingo dela Azkaingo Bil Tokin Euskal Herriko mendiei eta eko-nomiari buruzko mintzaldia, Eñaut#Etxamendi ekonomia ira-kaslearekin etaTtale Ourte lurrik gabeko artzainarekin. Arratseko bederatzietan izanen da.

Iruñea: Alberto Laveriaren mar-goak Pintzel galerian (Abejeras, 6) dira abenduaren 31ra arte, goizetan 10:30etatik 13:30etara, eta arratsaldeetan 16:30etatik 20:00etara. Larunbat arratsal-deetan eta jaiegunetan aretoa itxlta egoten da.

ANTZERKIA

Gares: GUS Txotxongilo taldeak Marrubien printzesa lana taula-ratuko du gaur, ostirala, bertako eskolan, Gabonetarako Udalak antolatu duen egitarauaren ba-rruan. 17:00etan izango da emankizuna, eta ondoren me-rienda izango da haur guztien-tzat.

IKASTAROAK

Sakana: Bailarako AEK-k aben-duaren 31ra arte luzatu du eus-kaltegietan izena emateko epea. AEK-k urrats guztiak eskainiko ditu, ordutegi ezberdinetan, eta horiez gain EGA gainditzeko ikastaroa eta euskaldunzaha-rrentzako alfabetatze Ikastaroa izanen da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero deitu 46 82 58 telefonora.

BESTELAKOAK

Iruñea: Ipuin kontalariak izango dira egun hauetan Navarreriako Kultur Zentroan, Nafarroako Antzerkl Eskolak eta Udalak lor-tu duten akordioaren barruan. Gaur Hans Christian Anderse-nen Urretxindorra entzun ahal izango da, eta bihar Saturnino Callejaren Airean arrapaladan izeneko ipuina kontatuko dute. Igandean Hansel eta Gretel izan-go da aukeratutakoa. Emanaldi guztiak 18:00etanhasikodiraeta sarrera librea izango da.

11 a f a r k r o n i k a

Patxi Larrion

Abeslariak

Alli jaunari kasu eginez gero basatxori-txoa mokoluzea da. Aurrekoan, moko fina ere badela erakutsi zuen. Kale Na-gusikoaren egokieran oso politikari gutxi gogoratzen ditut. Bere alderdi ohian bazen gitarraz lagundurik klabe-

linak partitzeko beti prest zegoena. Bestaldetik, duela bi urte eskas joteros SA izeneko taldeak zeresan handia eman zuen. Egun, talde horre-tako partaidea bakarlari lanetan dabil; alta, kantari izan zituen laguntzaileak ez ditu oso urrun. Gogoratu beharrekoa da txirula goxoki bezain fermuki jotzen duena ere. Adierazpenik egin ez duen alderdian, kantatzeko prest dau-denak egon badira; azken hauek, barneko zein kanpoko eskenatokietan, askatasun osoz,

abesten idurikatzen ditut, zinez kilikagarria den ikuskizuna. Pulpitutik jaitsi ez direnek zail xamarra dute modernitateak ekarri dituen mol-de berriak berenagatzea, beti ere, hortdamendia ez da bakar batzuena, monolaborantzak gizaki orotan baitu eragina.

Hator kantari ikuskizunaren ondoren, baten batek Alli plaza-gizona dela pentsatuko du, beste batzuk aldiz, usu jarizten dituen praka grisek edozein kolorerekin konbinatzeko balio dutela azpimarratuko dute.

Aukeran, isil-misilean igaro den Xabie-rren pregoia nahiago. Bere hitzek izan duten oihartzun eskasak, ura bere bidera ekartzeko egin behar dugun alimalezko lana agerian uz-ten du.

asteko pertsonaiak

Xabier Diaz Esarte Idazlea

• Xabier Diaz Esarte idazle eta irakasle iruindarraren pregoiak eman zien hasiera aurtengo Gabonei joan den astelehenean, Taconerako jaio-tzaren aurrean, ohi denez. Arratsaldeko zazpi eta erdietan hasi zen eki-taldia. Ordurako, iruindar anitz zegoen Taconerako jaiotzaren aurrean bilduta. Gabon kanten artean, euskaraz eta erdara tartekatuz irakurri zuen Xabier Diaz Esartek bere Eguberrietako mezua. Gaur egungo Ga-bonen kutsu kontsumista aipatu eta salatu zuen idazle iruindarrak eta pobreenak ekarri zituen gogora. ETB ere mintzagai izan zuen, oraindik Nafarroa osoan ikusteko aukerarik ez dagoela salatuz. Bi bahituen eta presoen senitartekoak ere gogoan izan zituen.

Mikel Aranburu Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea

• Mikel Aranburu Urtasun iruindarra aukeratu zuten Eusko Ikaskun-tzako Nafarroako lehendakariorde joan den abenduraren 21ean egindako batzar nagusian. Aranburuk datozen hiru urteetan beteko du bere kargu berria. Mikel Aranburu Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta Zuzenbi-dean lizentziatua da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan da irakasle. 1981. urtetik da Eusko Ikaskuntzako bazkide. Ekonomia eta foklore alorretako kide da. 1994an elkarteko idazkariorde izendatu zuten eta kargu horretan egon da orain artean. Euskal kulturaren barruan burutu duen lanari dagokionez, dantza tradizionalen berreskurapena eta bertako musikologia jorratu ditu. Euskal Herriko Txistulari Elkarteko lehenda-karia da, hain zuzen ere.

ah a ztu g ab e!

OSKORRIREN KONTZERTUA

Atarrabia: Udalak Gabonak di-rela-eta euskaraz antolatutako egitarauaren barruan, Natxo de Feliperen Oskorri talde betera-noak kontzertua eskainiko du bihar Lorenzo Goikoa kirolde-gian. Oskorriko taldekideen emanaldia gaueko hamar eta er-dietan hasiko da. Kontzertu be-rezia izanen da, gainera, Osko-rrik bihar eskainiko duena, tal-dearen 25. urtemuga ospatzeko Nafarroan eskainiko duen le-hendabizikoa izanen baita. Osko-rrik bere ikuskizun berria aur-keztuko du biharkoan Atarra-bian. Betikoak eta ezagunenak diren abestien bertsio berriekin batera, Oskorriren azken lane-koak ere entzun ahal izanen di-tuzte Lorenzo Goikoa kiroldegian bilduko diren guztiek. Oskorriko taldekideek, euren azken lanaren grabaketan bezala, Kepa Junke-ra trikitilaria eta beste hainbat musikari izanen dituzte lagun biharko kontzertu honetan. Os-korriren kontzertua ezezik, ai-patu behar da zinema eta an-tzerki emanaldiak ere antolatu dituela Atarrabiako Udalak Eguberrietako egitarauaren ba-

a di!

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostira-lera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik 12.00etara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etat ik 22.00eta-ra Karakola segi hola gazteen-dako saioa.

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, ber tako bizilagun eta per tsonaia ospetsuei elka-rrizketak.

Irati Irratia FMko 107.7n eta 103.8n

2 7

Ostiralero Txirristi-Mirristi hau-rrentzako saioa 12.30etan.

Page 3: Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan · duan. Alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, - rritarren partehartzea erk behee - ra egi du nabarmen X . Iruñea Bosgarren urtebetetzea

Nafarkaria -OSTIRALA,

ABENDUAK

Baztan

Alkategairik ez Elizondon eta Almandozen Errege egunean eta Urteberri egunean batzarreak egin beharko dituzte berriro

aztango hamabost herrietan alkateak

aukeratzeko batzarreak egin zituzten igandean, baina Elizondon, Zigan eta Almandozen ez zen hauta-gairik aurkeztu. Hori dela eta, herenegun batzarreak egin zituzten berriro Eli-zondon eta Zigan. Zigan Ce-lestino Elizalde, hautagai bakarra, izendatu zuten al-kate. Elizondon alkategai-rik gabe segitzen zutenez, Errege egunean beste ba-tzarre bat egitekotan geldi-tu ziren. Almandozen Urte-berri egunean egingo dute.

A n a U n a n u e / Iruñea

BAZTANGO herrietako alkateen h a u t a k e t a k ez z u e n i k u s m i n h a n d i r i k s o r t u i g a n d e a n ; ia oharkabean p a s a t u zela esan daiteke. Herri gehienetan alka-tegai baka r ra aurkeztu zen eta zuzenean, bozketarik egin gabe, izendatu zuten alkate. Horrela egin zuten Amaiurren (Bernardo Amiano izendatu zuten), Azpili-kue t an (Fermin Barazabal), Le-karozen (Pedro Mari Oskariz), Gartzainen ( Juan Arretxea), Iru-r i tan (Maria Isabel S a n Jose), Arraiozen (Jose Antonio Berga-ra), Oronozen (Florentino Goñi), Berroetan (Jesus Mari Gamio), Elbeten (Jose Mari Jauregin) eta Anizen (Martzelino Rmentegi).

Bozketa Erra tzun eta Arizku-nen bakarr ik izan zen beharrez-koa, bi alkategai aurkeztu ziren eta. Er ra tzun oso pareka tu ta ibili

Ana Maria Marin Elizondoko alkateak talde egokia nahi du karguan jarraitzeko. A R T X I B O K O A :

ziren J u a n Luis Karrikaburu, orain arteko alkatea, eta Xabier Ospital: Karrikaburuk 61 boto jaso zituen eta Ospitalek, berriz, 57. Ondorioz, Karr ikaburuk al-kate karguan jarrai tuko du beste bi urtez. Arizkunen Lorenzo Bi-kondo alkate izandakoak 16 boto besterik ez zituen jaso alde, eta herri tarrek J u a n Jose Garbale-na, hautagai berria, aukera tu zuten alkate (honek 84 boto bildu zituen).

Almandozen ez zen hautagairik aurkeztu eta, Pedro Jose Arre-txek karguan jarraitzerik ez zuela

nahi esan zuenez, Urteberri egu-nean beste batzarre bat egiteko-tan gelditu ziren. Elizondon, be-rriz, Eguberri egunean egin zuten bigarren batzarrea. Herenegungo b a t z a r r e a n i g a n d e k o a n b a i n o jende gehiagok ha r tu zuen parte, baina horretan ere ez zen hau-tagairik agertu, eta hurrengo ba-tzarrea urtarr i laren 6an egitea erabaki zuten. Ana Mari Marin, g a u r egungo a lka tea , be r r i ro aurkezteko prest azaldu zen ho-rretarako talde egokia lortzen ba-du. «Taldea egon badago, ba ina laupabost lagun konbentzitu be-

harko nituzke», azaldu zuen Ma-rinek herenegungo batzarrean egon eta gero.

Zigan zorte hobea izan zuten asteazkenean. Bigarren batza-r rean alkate izateko prest agertu zen Celestino Elizalde Osakar, eta zuzenean auke ra tu zuten, bozketarik egin gabe. Bistan da, hala ere, baz tandar rak gero eta motelago dabiltzala euren herrie-tako alkateak aukeratzeko or-d u a n . Alkateak konpe ten tz i ak galtzen joan diren neurr ian, he-rr i tarren par tehar tzeak ere behe-ra egin du nabarmen. X

Iruñea

Bosgarren urtebetetzea ospatu du Nafarkariak • Zaldiko-Maldikon afaldu zuten kolaboratzaileek

E r r e d a k z i o a / Iruñea

ESKU ARTEAN duzun gehigarri honek bost ur te bete dituela eta, Nafarkariako kolaboratzaile eta lagunek afaria egin zuten joan den as tean Iruñeko Zaldiko Mal-diko elkartean. Urtero bezala, Luxia Goñik pres ta tu zuen afari goxoa.

Irrintzi multtmedia dorretik tro-pelean, janar i usa inean , agertu ziren EGUNKARiAko eta Euskale-rria Irratiko langileak — ezagun dute horiek u r t ean behin baka-rrik afaltzen dutela taxuz—. Eta, haien atzetik, gonbidatu ilus-t ra tuetak. Han egon ziren, bes-teak beste, Felipe Rius, Xanti Begir is tain, Josemie l Bidador, Xamar, J u a n t x o Urdiroz, J o n Alonso, Asisko Urmeneta, Pello

Lizarralde, Bingen Amadoz, Patxi Larrion eta Patxi Huarte. Dato-rren urterako l ibururen bat ar-gitaratu edo sari garrantzi tsuren bat irabazten ez dutenek Nafar-k a r i a k o aTarian ager tzer ik ez dutela izango komenta tu zuen norbaitek eseri aurretik, jakina baita orrialde haue t an idazten dutenek merezimendu handiak egiten dituztela horretarako.

Martxelo O tamend i EGUNKA-RiAko zuzendaria berandu heldu zen, urtero bezala, eta urteroko galderak aditu behar izan zituen: «Noiz bana tuko da Nafarkaria Euskal Herria osoan?», «Noiz ate-rako duzue EGUNKARIA gaztela-niaz?», eta abar.

A f a l o n d o a n , u r t e a n z e h a r egindako lana eskertzeaz gaine-ra, Nafarkarian aurki egingo di-

Afari goxoa prestatzeaz gainera, afalondoan bertsoak bota zituen Luxia Goñik. A N A U N A N U E

tuzten berr ikuntzen berri eman z u e n Alber to B a r a n d i a r a n e k . Itxuraz dezente aldatuko da Na-farkaria, baina erronka handiena e d u k i a k egoki tzea izango da; norbaitek «Eusko Ikaskuntza es-

tiloa» deitu zuena erabat bazter tu gabe, gaurko tasun handiagoko gaiei heltzen saia tuko dira Na-farkariako a rduradunak . Kola-boratzaile batek esan zuenez, lan nekeza izango da hori, herrialde

hone tan modernitate gutxi omen dago eta. Apustua egina dago, ordea. Era berean, kolaboratzaile berriak eta herrietako informazio zabalagoa sartzeko asmoa agertu zuten Nafarkariakoek. X

Azkoien

Eliza berriro zabaldu dute, erabat berrituta 1 Zaharberritze lanak

18 milioi pezeta kosta dira

E r r e d a k z i o a / Iruñea

AZKOIENGO ELIZA, azken hi ru hilabeteetan itxita egon ondoren, as telehenean zabal-du zuten berriro, erabat be-rri tuta. Zaharberritze lanak 18 milioi pezeta kosta dira (720.000 libera), eta amaitze-ko alboetako erretaulak bes-terik ez zaie falta. Lanak Iru-ñeko Guillen enpresak egin ditu, eta ikusmin handia sor-tu du: as te lehenean 1.500 herri tar elkartu ziren eliza nola gelditu den ikusteko.

Azkoiengo Udaleko azken osoko bi lkuran, berriz, Bar-d e e t a k o t i ro p o l i g o n o a r e n aurkako mozio bat eztabai-da tu zuten. Militarrei Bardee-tatik aldegin dezaten eskatze- -ko mozioa Azkoiengo Ezker Batuak (UPEI) aurkeztu zuen, baina ez zuen aurrera egin, zinegotzi sozialista ba t abste-nitu egin zen eta. Mozioaren alde bozkatu zuten UPEIko h i r u zinegotziek, CDNkoak eta Florencio Gutierrez so-zialistak. Alkateak eta UPNko beste lau zinegotziek, berriz, kontrako botoa emañ zuten. Aldekoak eta kontrakoak ber-d induta gelditu zirenez, Jose Miguel Martinez PSNko beste zinegotziaren esku gelditu zen a z k e n e r a b a k i a . M a r t i n e z absteni tu egin zen, ordea, eta ondorioz mozioa atzera bota-tzea erabaki zuen alkateak. Ezker Batuak gogor kri t ikatu zuen zinegotzi sozialista ho-rren jarrera, eskuinari amore eman ziolakoan. Martinezek tiro poligonoaren desmante-lamenduaz hitz egiteko «goi-zegi» dela argudiatu zuen. X

2 7

Page 4: Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan · duan. Alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, - rritarren partehartzea erk behee - ra egi du nabarmen X . Iruñea Bosgarren urtebetetzea

Zazpi Espero bezala, zazpigarrenean erori zen. Azken basoari azken zurrupada eman zion, eta begietara so egin zidan. Haren begi marroi argiek, haren begi xarmantek, haren begi kilikagarriek «zergatik?» galdetu zidaten. Nire begiradaren keinu tristeak eman beharreko azalpen guztiak eman zituen. Hari begira, ta-bernako eserlekuaren gainean balantzaka hasten zela ikusi nuen: eskuinera lehendabizi, ezkerrera gero, eta atzera azke-nean. Haren eskuak barran euskarriren bat topatzen saiatu ziren. Alferrik, basoa botatzea besterik ez zuten lortu eta.

Lurra jo zuenean, baso.ak hamaika zatitan egin zuen eztan-da. Beatriz, aldiz, ez zen hautsi. Su Gorriak jota lurrera seko erori eta gero, Beatriz beti bezain eder ageri zen. Lurrean bota-ta, tabernetako zoluefan sortzen ohi den ixurki nazkagarrian blai eginda, zerrautsez eta akitutako zigarrotxoz inguratuta, Beatriz beti bezain lirain ageri zen. Begiradaren dirdira beste-rik ez zitzaion falta. Nire begiek horren gabezia somatu zuten. Ilundu egin ziren, eta malko malenkoniatsua ixuri zuten.

Tabernako gainontzeko bezeroak Beatrizengana hurbildu ziren. Ni Beatrizengandik, bezeroengandik, tabernatik, mun-dutik urrundu nintzen. Begiak ilun nituen, baita burua eta bihotza ere, guztiak tabernetako zoluetan sortzen ohi den ixurkia bezain ilun.

Sei Pare bat ordu lehenago elkartu ginen. Beste hainbatetan be-zala, bederatzietan Sua tabernan egin genuen zita, gure azken zita. Elkartu ginelarik, ezpainetan musua eman zidan. Nik, musua hartu eta gero, tristuraz beteriko irribarre mehar batez agurtu nuen. Goibel nintzen, baina, espero nuenaren kontra, ez nengoen batere nerbiosturik. Egin behar nuena egin beha-rra nuela ziur nengoen, eta ziurtasun horrek lasaitu egiten ninduen. Gainera, Suan ginen, gure betiko tabernan, etxean, eta hori ere lasaigarria zen. Lehendabiziko basoak eskatu ni-tuen, eta nirearen edukina disimuloz lurrera bota nuen. Zolu-ko ixurki iluna mardultzen nuen bitartean, Beatrizek lehen-dabizikoz besarkatu ninduen gaua gogoratu nuen.

Beatriz Sua tabernan ibiltzen zen beti. Ni baita ere, ni Suan eta Beatrizi begira ibiltzen nintzen beti. Iruindarra naiz, iruin-dar peto-petoa, eta jakina denez iruindarrok gaitasun berezia daukagu horretarako, neska bati begira eta berarekin harre-manetanjarrigabe asteak, hilabeteak, urteak igarotzeko hain zuzen ere.

Gau hartan, haatik, berarekin harremanetan jarri nintzen. Ez nuen beste irtenbiderik izan. Lagunekin nintzen, ohiturari jarraiki Beatrizi so. Ezti koloreko bere begi biziek hamaikaga-rren aldiz haiei begira harrapatu nindutenean, supitoki niga-na hurbildu zen. Nire begirada harrituaren pean eta koadrila-koen zurrumurruen artean, besarkatu egin ninduen, eta mu-su bero, heze eta luzea eman zidan. Ordura arte ateo amorra-tua banintzen ere, musu horren laguntzaz fedearen argia iku-si nuen.

Etxepeko tabernan, bada Eduardo Gil Bera edota Patziku Perurena foru pentsalari orojakileen pareko fllosofo herrikoia. Mus jokalaria da bera, eta kartak jasotzen dituen bakoitzean, Santo Tomasek Jaungoikoa existitzen dela frogatzeko asma-turiko bideak kolokan jartzen ditu: «Kaben Dios! Beno, kaben Dios baldin eta badago, dagoenik ez dut uste eta; izan ere, existitzekotan ona izan beharko luke, eta ona balitz ez lizkida-ke horrelako kartak bidaliko».

Beatrizen ezpain beroak nire ezpainetara itsatsita nabari-tzen nituela, filosofo muslariaren mintzoa etorri zitzaidan bu-rura. Oker zebilela argi bezain garbi ikusi nuen. «Musean munduko kartarik txarrenak hartuko banitu ere, ez nuke Jaungoikoaren existentzia dudan jarriko, argi baitago une ho-netan miraria gertatu dela, Beatrizek ni musukatzea kriston pareko miraria da eta», pentsatu nueu nere golko kristautu berrirako. Esaera zaharrak dioenaren arabera, Iruñean liga-tzea ez da pekatua, aitzitik, miraria da. Nik Beatrizekin liga-tzea, beraz, inolako ezbairik gabe Ama Birginaren agerraldi baten ondorio zuzena izan zen.

Bost Beatrizek berehala burutu zuen estreinako basoa. «Fuerte sa-marra da», esan zuen berak. «Tira, ez da horrenbesterako», erantzun nuen nik. Giroa ez zen alaiegia, ez eta elkarrizketa animatuegia ere. Hitz egitea, bestalde, lan nekeza zen, betiko zerbitzariak musika, beti bezala,' oso altu jarrita zeukan eta. Beatriz burua entzungai zen kanta zaratsuaren erritmoan mugitzen hasi zen. Nik bigarren erronda eskatu nuen. Disi-muloz, emeki-emeki, nire basoaren edukina berriro ere lurre-ra bota nuen. Zoluan zurrunbilo beltza osatu zen. Nire garu-nean baita ere, nire garunean zurrunbilo beltza, malenkolia zurrunbiloa osatu zen. Ez nuen, baina, neure burua salbatze-ko inolako ahaleginik egin. Ez neukan indarrik. Ez neukan go-gorik. Iraganean murgilduta, oroitzapenetan ito nintzen.

Elkarrekin ateratzen hasi gineneko garaiak, etengabeko besarkadez, musuz eta laztanez beteriko gauak gogoratzen

hasi nintzen, eta horietako batean egin nion galdera sakona etorri zitzaidan burura: «Zer nahiago duzu, txinatar flana, hautsekin egindakoa alegia, ala ohitura zaharrei jarraiki arrautzekin egindakoa?». «Txinatar flana, jakina», erantzun zidan.

Garai hartan lagun askori egiten nien galdera hori, eta Bea-triz izan zen entzun nahi nuena, txinatar flana hobea zela erantzun zidan lehendabizikoa. Sekulako poza sentitu nuen, eta poz horrek ordura arte izkutuan, inori azaldu gabe man-tentzen nuen nire bizi-filosofia Beatrizi azaltzeko behar adina indar eman zidan. Nire bihotzeko azukre koxkorra filosofian nirekin bat etor zitekeen, Marx eta Engels bezala, Kixkik eta Mixkik elkarrekin Kaxkameloni aurre egiten diotenean bezala.

Azalpena urduri eta kasik ahopeka hasi nuen. «Baserriko flanen arrautza zaporea jasanezina da, eta hautsekin egindako flanengelatina, berriz, zora-garria. Flanen metafora honek kasik Konfunzio -flana bezala txinatarra bera ere- filosofoaren maisutasunez azaltzen du nire filosofia. Naturalak, herrian egindakoak, ez dauka zertan hirian egindakoa baino hobea izan be-harrik».

Beatrizek barre egin zuen, eta zu-zen nenbilela esan zidan. Horrek neu-re buruarenganako konfidantza area-gotu zidan, eta ozenago segitu nuen. «Gure artean hiritarra izatea pekatu bilakatu den honetan, hiritartasuna, hiritar ha-rrotasuna aldarrikatu beharna dago. Hiritarra naiz eta harro nago!». Barrez lehertzen ari zela, «Hiritarra naiz eta harro na-go!» errepikatu zuen.

Nik nirearekin segitu nuen, nire buruaz erabat seguru, Ar-zallus banintz eta EGIko gaztetxoen aitzinean banengo bezala. «Hiritar harrotasuna ez da pekatua, ez dago zertan purgatu be-harrik. Asteburuetan jendeak hiritik mendira edota herrira ihes egiten du, hiritar izatearen,pekatua purgatzeko xedeare-kin. Nik ez dut horrelako xabierraldietan parte hartzen. Ez naiz mendira joaten, ezta herrira ere, eta kasik inoiz ez naiz kirole-anaritzen. Iruñean bizi naiz, eta gustura gainera. Mendirajo-an behar dela? Hor dago Navarreria kaleko aldapa goiti eta be-heiti ibiltzeko». Beatrizek txaloak eta barreak alde batera utzi, eta besarkada bero batez, eta musu kiskaltzaile batez saritu zuen mintzaldiaren azken atala. Instant horretan, nire bizitza osoan beste inoiz ez-bezala, erabat zoriontsu sentitu nintzen.

Lau Beatrizek bigarren basoa akitu zuen. Musika gainditu ahal izateko oihuka, «Zer nahiago duzu, txinatar flana, ala hauts flana?» galdetu nion. Burua kanta zaratatsuaren erritmoan mugitzeari utzi zion, eta irribarrea ezpaineratu zitzaion. Bere hortz zuriak eta hortzoi gorriak agerian geratu ziren, eta dirdi-ra egin zuten. Nire begiek ere, liluratuta, distira egin zuten. Aho zuri-gorri zoragarriak beste bi baso eskatu zizkion zerbi-tzariari. Ez zion musika aldatzeko eskatu, baina zerbitzariak musika aldatu zuen. Kanta lasaiago bat jarri zuen. Gu bion arteko giroa epeldu egin zen. Akaso musika lasaiagoak hitz egiteko traba gutxiago jartzen zituelako, agian, batek daki, edandakoa zela kausaahoa zertxobait berotuta zuelako, Bea-triz izan zen orduan aspaldiko kontuak gogoratzen hasi zena: «Gogoratzen al duzu ehizean eman genuen gau hura?».

Nola ez, bada? Uda hasierako lehendabiziko gau epel horie-tako bat izan zen hura, gau epel eta iluna. Ilbeherean ginela-rik, ilargirik ez zen kasik. Izarren dirdir indartsuak txunditu-rik gintuen. Goiari begira, mutikote musu gorriaren azalpe-nak itsu itsuan segitzen genituen: bere hatz mardula nora, gure begiak hara. Gurdia eta Ipar-izarra erakutsi zizkigun, eta segituan guk zeruko Frantses Bidea segitu behar genuela azaldu zigun, bide hori bera segitzen bai omen zuten ehiziek.

Herriko mutiltzarren laguntzaz, basapiztiak inguratu geni-tuen, inondik ihes egiterik eduki ez zezaten. Musu gorriak irrintzia bota zuen. Ehizean hasteko seinalea zen. Oihu eginez birikiak behin eta berriz hustu genituen, eta lapikoak elkar jo-ka ahal izan genuen zaratarik handiena atera genuen. Haatik, ez genuen gurekin generamatzan sareak animalien gainean botatzeko paradarik. izan. Beatriz eta biok bidean inolako ha-rrapakinik topatu gabe bat egin genuen mutikoteekin. «Hau zorte txarra», esan zuen Beatrizek. «Heldu den urtera arte itxa-ron beharko dugu», gaineratu nuen nik. Mutikoteek, berriz, ez zuten deus esan. Tristura keinurik txikiena ere ez zuten egin. Aitzitik, barre eta algaraka hasi ziren.

Egun batez hiriko giroa alde batera utzita, gau hartan Ba-saburu bailarako herri horretako jaietara joan ginen. Heldu bezain pronto, herriko gazteek marraskilo-pasaren garaian gi-nela azaldu ziguten. Urtean behin, uda Pirinioak haratago iga-rotzeko xedeak bultzatuta Iparrerako bidean, Basaburuan milaka marraskilo elkartzen direla esan ziguten. Halaber, gi-puzkoarrek zizekin egiten duten sarraski bera egin ez dezaten bailarakoek marraskilo-pasari publizitaterik ez diotela ema-ten azaldu ziguten. Hala ere animaliok errepidean utzitako arrastan irrist egin eta gero urtero-urtero kamioren batek is-tripua izaten duela gauza jakina dela gehitu zuten. Barre eta

Iruñeko Udalak egile bentzako euskarazko literatur sariak banatu berri ditu.

Narrazio Laburra sailek \en saria Juan Kruz Lakasta EGUNKARiAko lankideak

eskuratu du, 'Zazpi Su n' ipuinari esker. NAFARKARIAU bertan

'Navarreriako iturritik' mn argitaratu zutabeak inspirazio iturri hartuta,

Juan Kruz Lakastak bi gixoren arteko amodio istorio korapilatsua kontatu

du. Ipuinaren laburpem ondorengoa.

Zazui Su Gorri

algarak entzun arte ez ginen guztia ziri sartzea zela jabetu: hi-ritar peto-petoa eta harro-harroa izatearen truke ordaindu beharreko zerga. Hala eta guztiz ere, gau mundiala izan zen hura, gau ilun, epel eta mundiala.

Hiru Beatrizek bere hirugarren basoa amaitu zuelarik, marraskilo-ak buruan, barrezka ari ginen biok. Zerbitzariak, bi baso gehiago atera zituen. Beatrizek begietara so egin zidan. Moz-kortzen zen aldioro gertatzen zen bezala, izugarri guapa zego-en, musua zertxobait gorriztatuta. Bere aurpegia nirera hur-bildu zuen, eta masailean musua eman zidan. Gero, masaila masailaren kontra geratu ginen, nire masaila bere marfil kolo-reko belus itxurako azal epelaren kontra. Pixkanaka-pixkana-

ka burua jiratu nuen, nire ezpainak bere ezpainen parean ja-rri arte. Nik, jakina, musua eman nahi nion, eta bera musua hartzeko prest zegoela zirudien. Milimetro eskas batek banan-tzen zituen gure ahoak, eta ezpainak luzatu nituen. Une ho-rretan bertan, baina, Beatrizek buelta eman zuen. Bere setaz-ko bilo beltz luzeak nire ezpainak laztandu zituen, hile leuna-ri zerion lurrin goxoak nire birikiak bete zituen, eta aho bete hortz geratu nintzen.

Beatriz'ek «Aupika!» esanda agurtu ninduen gau horretan ere aho bete hortz geratu nintzen. Txinatar flanaren tesia nire filosoflaren zutaberik finkoena zen, baina ez bakarra. Baziren beste batzuk, aupikaren tesia, esate baterako. Aupikaren te-sia esaldi bakarrean laburbil daiteke: jendea «Aupika!» esanda agurtzen duen edonor ez da, halabeharrez, enroilatu zatarra, baina ezbairik gabe enroilatu zatarra izateko aupikaka ibiltze-ak asko laguntzen du.

Aupa esamolde jatorra abiapuntutzat hartuta, Iruñeko Al-de Zaharrean adio esateko dozenaka modu sortu dira, filoiogia tesi mardula osatzeko behar bezainbeste. Adibidez, Jarauta kalean, jarauteraz, beraz, apa, epa, iepa, ieup, afa eta aufi be-zalakok sortu dira. Caldereria karrikan, caldererieraz, berriz, aupi, aupika, aupiki, iepi eta upi. Halaber, agur hitzak zenbait fruitu ustel eman ditu. Esaterako, jarauteraz agurtxo, eta cal-dererieraz agurikos. Aranista garbizalea ez banaiz ere, banaiz esamoldeon aurkari sutsua, horiei darien enroilatu zatar ki-ratsa dela kausa. Enroilatu zatarrek, jakina, nazka ematen di-date. Gau hartan, zinematik bueltan, Beatrizek «Aupika!» esanda agurtu, eta aho bete hortz utzi ninduen. «Enroilatu za-tarra ote da nire bihotzeko azukre koxkorra?» galdera zela eta

ez zela, ez nuen gau osoan lo egiterik izan. Harrezgeroztik, Beatriz dela eta ez dela, maiz ez dut lo egiterik izan.

Bi Itxaropena galtzen den azken gauza ei da, eta une horretan azken itxaropen apurra galdu nuen. Buru makur geratu nintzen. Beatriz baita ere. Biok buru makur genbil-tzan, biok triste, biok pentsakor, bera nik bera musukatu nahi nuelako, eta ni berak ni musukatu nahi ez ninduelako. Biok zolu-

ko ixurki beltza begiratzen ari ginen. Beatrizek bere basoa edan zuen, lagugarrena, eta nik trabeska egin nion so. Sudu-rrean zeraman belarritakoa ikusi nuen. «Enroilatu zatarra al da nire bihotzeko azukre koxkorra? Bada, bai, tamalez hala da, bai», pentsatu nuen. Amorrua sentitu behar nuen, baina pena besterik ez nuen sentitu, sekulako pena. Beatrizek ez ninduen musukatu nahi, Beatriz enroilatu zatarra zen, azken itxaropen apurra galduta nuen jada, amaiera zen...

Aupikaka hastea amaieraren hasiera izan zen. Hortik au-rrera Beatriz Iruñeko Alde Zaharreko enroilatu zatar batek egin behar duen guztia egiten hasi zen. Esate baterako, potea- * tzen ari ginenean edozein agurtzen zuenean ezpainetan mu-sua ematen zion. Igual zion agurtutakoa gustukoa bazuen ala ez. Agurtutakoa gorrotatzen bazuen ere ahoan musua ematen zion. Agurtu beharreko guztiak agurtu eta musukatu eta gero, txaloka hasten zen. Tabernan jartzen ari ziren musika gustu-koa ez bazuen ere, Tomatitoren pareko palma jolea bailitzan ' txaloak jotzen zituen, eta burua astindu egiten zuen, erritmo-aren indarrak zorabiatuta, nonbait. Sanferminetako gau ba-tean sudurrean belarritakoa jarri zuen, abuztuan zilborrean gauza bera egin zuen, eta irailaren hasieran enroilismoaren gailurrera heldu zen. Bizkarrean tatuajea egin zuen, arrosa txiki bat ipurdia eta bizkarraren arteko mugan. Tumatxa.

Ez ziren garrantzi handiegiriko gauzak, baina urduri jar-tzen ninduten. Urduri enroilatu zatarrenak zirelako. Urduri niri enroilatu zatarrek nazka ematen zidatelako. Urduri Bea-triz gero eta enroilatuago bilakatzen ari zelako. Urduri, Beatri-zek enroiltuak gero eta gustukoago zituelako. Urduri, ni en-roilatua ez nintzelako. Urduri, finean, martxa horretan, Bea-trizek aurki ez ninduelako gustuko izanen.

Bat Amaieran ginen jada. Egin beharreko lana burutzeko gutxi falta zen, baina ez neukan segitzeko behar adina indarrik. Tristurak itotzen ninduen. Falta zitzaidan kemena basoaren ipurdian bilatu nuen. Gau osoan estreinakoz, ez nuen edalon-tziko edukina lurrera bota. Zurrupada bakarrean edan nuen. Beatrizek ere azkar edan zuen berea. Ez nekien zer esan. Esan beharreko guztia esanda zegoen. Nire begirada goibelak ba-rraren atzean husten ari ginen botila topatu zuen. Horri so, ni-re bizitza hutsik, basamortua bailitzan utzi zuen San Fermin Txikitoko gaua etorri zitzaidan burura.

Tatuajedun Beatrizekin ez nintzen lehen bezain ongi mol-datzen. Gauzak gure artean ez zebiltzan ongi. Ez nuen, baina, gertatu zena gertatzerik espero. Gure jaiak ziren, hiri festak, Iruñeko Alde Zaharreko pestak, eta parrandan gustura gen-biltzan. Ni, bederen, oso gustura nenbilen. Bera, azkenean gertatu zena gertatu zela aintzat hartuta, ez dut uste horren gustura zebilenik. Beatriz eta biok Meson tabernatik atera gi-nelarik, Navarreriako iturriaren pean paratutako eszenato-kian 'Maearena' pieza gogaikarria jotzen ari zen Ciclon izeneko plaza taldea. Ekintza gupidagabe hori gutxt bailitzan, segi-tuan — Manolo Escobarren antza izugarria zuen abeslariak Macarenak Maria izeneko lagun mina zuela azaldu eta gero-'Maria' jo zuen haize zakarreko zikloiak: «Un, dos, tres, un pa-sito p'alante Maria, un, dos, tres, un pasito p'atras...».

Argi bezain garbi genekusan 'Macarenaren' eta 'Mariaren' gibeletik 'El Tiburon', 'El Venao' eta 'Emoxtaxu muxutxue' go-rrotagarria helduko zirela, eta gu ez geunden horiek guztiak pairatzeko prest. Macarenak lehen txinparta iraultzaileak piz-tu zituen gure barne su iraultzaileko txingar itzaltezinen arte-an, eta Mariak txingarrok su gar bilakatu zituen.

Gauzak horrela, iraultza planifikatzeari ekin genion. Aban-goardia ezinbestekoa da iraultza egiteko tenorean, eta gu Na-varreria plazan bildutako herri xehearen bangoardia izateko

prest geunden. Lehenik eta behin, eszenatokia Neguko Jaure- x gia bailitzan hartuko genuen. Jarraian, gogor zigortuko geni-tuen herriaren opioa, kanta gerri-mugierazle gogaikarri ho-riek hedatzen ari ziren musikari aburgesatuak. Gero, Pantxoa eta Pello ipar harturik, gizaki berria heziko genuen. Gora Le-nin! Gora Pantxoa! Gora Pelloa! P'alante Maria!

P'alante Maria? Bada... bai. Iraultza planifikatzen ari gine-la, supitoki, kasik konturatu gabe, aurrera eta atzera egiten zuen giza-marean murgildu ginen, un pasito p'alante eta un pasito p'atraska. Kantariak «p'alante» abesten zuelarik, guk «intsumisioa» oihukatzen genuen, eta «p'atras» entzuten ge-nuenean «militarrak», baina, Beatrizek esan zuen bezala, «Le-ninek, burua altxatuko balu, ez luke inondik inora gure porta-era ereformista negargarria onartuko». Beatriz eta biok elka-rri galdera sakonak egiten hasi ginen: Itzalgarriak pte ziren gure barne txingar iraultzaleak? Zahartzen hasiak al ginen? Nondik gentozen? Nora gindoazen? Bakarrik al geunden Uni-bertsoan? Fondorik gertatzen al zitzaigun?

Barrezka hasi ginen. Bapatean, baina, Beatrizek barre egi-teari utzi zion. Zer edo zer txarra esanen zuela iruditu zitzai-dan, eta esan zezakeen gauzarik txarrena esan zuen: «Oso jato-rra zara, zure laguna izaten segitu nahi dut, eta nobioak izaten segitzen badugu, ezinezkoa izanen da». Sssstupendo! Beatriz nire lehendabiziko neska laguna zen, baina halere eskarmentu dexente neukan laguntasunari buruzko zorioneko esaldi horri zegokionean. Aski ongi nekien zer esan nahi zuen horrek: «Alu hori, utz nazazu pakean», hain zuzen ere. Hori bera esan zida-ten Nereak, Carmenek eta Mirenek: «Ez naiz zurekin ateratzen hasiko zure laguna izaten segitu nahi dudalako». Lagun minak ziren guztiak, bai, min ematen zidaten lagunak.

Zero San Fermin Txikitoko gau hori gogoratzeak sentitzen nuen tristura min bilakatu zuen. Mina baretzeko xedearekin, berri-ro ere edabea irentsi nuen. Nire bigarren basoa zen, Beatrizen seigarrena. Urdaiakbera.ere minduta zegoela gogorarazi zi-dan. Bezperako gehiegikeriak zirela kausa, ajeak jota nengo-en. Edabea urdaiera heldu bezain pronto min ziztada nabari-tu nuen ziztada

Ez zen harritzekoa, bezperan harrapatu nuen atxurra kon-tutan hartuta. «Ateraidazu daukazun edaririk pozoitsuena», esan nion zerbitzariari Suara heldu bezain pronto. Zertxobait harritu zen, Sanfermin Txikitoak burutu berriak zirela, ez zuen eta egun horretan ez ni ez eta beste inor ere mozkortu nahi izatea espero. Halere, etiketa bitxiko patxaran botila ate-ra zidan. «Euskaldunon Egunkariako tonbolan oparitu dida-te, eta ez dut uste mundu zabalean hau baino patxaran txa-rragorik dagoenik» esan, eta baso bat patxaran jarri zidan. Le-hendabiziko zurrupada eztarrian behera abiatu bezain pron-to, zerbitzaria zuzen zebilela, edabe madarikatu hori Miguel Sanzen hitzaldia baino txarragoa zela nabaritu nuen. Hala ere, beste bat eskatu nion, eta gero beste bat, eta beste bat...

Triste nintzen, triste. Halako batean Suako zerbitzariak Hertzainaken kantazaharrajarrizuen. «...Nere begi urdin, zu joanik ere berdin, bai pozik naizela...». Beatrizen begiak ez zi-ren urdinak, marroiak ziren, marroi argiak, baina hala eta guztiz ere kanta nire bihotza pairatzen ari zen tristuraren za-ma astuna arindu zuen.«.. .Gaur, gero, neska gazte, eskua dut emazte...». Gariren ahotsa lagun, zertxobait alaitu nintzen, eta, instant batez, Onanen erresumara gustura bueltatuko nintzela pentsatu nuen.«... Ni neu neronen jabe, besteen be-harrikgabe...». Berotu eginnintzen. «Horida, bada, burujabe-tasuna! Independentzia! Atzerapausorik ez, ezta abiada har-tzeko ere! Eskua ala hil!» pentsatu, eta ukabilkada jo nuen Suako barran.

Mina hartu nuen, sekulako mina, eta mindutako eskuari, eskuinekoari, Onanen e^kuari so geratu nintzen. Ez zen, inondik inora, Beatriz bezain polita, ezta pentsatu ere. Ona-nismoan aisialdian eta zaletasuna duzulako aritzea ongi dago. Halabeharrez, bakarrik zaudelako, inork ez zaituelako maite aritzea, aldiz, arras ezberdina da. Hori tristea da, hagitz tris-tea. Onanen besarkada bakartiari buruz pentsatzeak sekula-ko tristura sentiarazi zidan, tristura mugagabea. Kanpaia jo-tzeari buruzko aburuek heriotz kanpai hotsak zabaldu zituz-ten nire burmuinean barna. Arestiko galdera erantzun nuen: «Eskua ala hil? Bada... hil». Nor hilko nuen, baina, neure bu-rua ala bera? Neure buruak, jakina, bera akatu behar nuela esan zidan. «Zure lagunza izaten segitu nahi dut», alua!

Beatriz hiltzeko gogo bizia sentitu nuen, eta gogo hori ito nahian, beste patxaran bat eskatu nuen. Zerbitzariak kontuz ibiltzeko gomendatu zidan: «Adi ibili gero, jada sei daramatza-zu, eta ez dut uste inork zazpi jasan ditzakeenik». Egia zen, lur jota nengoen. Gauzak horrela, ez nuen zazpigarrena edan, eta, beraz, ez nuen Beatriz erahiltzeko gogoa ito.

Zerbitzariari telefonoa eskatu, eta Beatrizi deitu nion. Biha-ramunean elkarrekin mozkortzeko gonbitea egin nion. «Zer, Beatriz, ez diozu lagun min baten eskaintzari muzin eginen, ezta?». Gogoz kontra, seguru asko, onartu egin zuen. Bedera-tzietan egin genuen zita, Suanbertan, gure betiko tabernan, etxean. Suatik aldegin aurretik, lotu beHarreko azken gauza lotu nuen. Zerbitzariari patxaran pozoitsu horren izena galde-tu nion: «Su Gorri deitzen da».

Page 5: Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan · duan. Alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, - rritarren partehartzea erk behee - ra egi du nabarmen X . Iruñea Bosgarren urtebetetzea

Nafarkaria -OSTIRALA,

ABENDUAK

Xanti Begiristain

Eguberriak eta zarrastelkeria

• Beno ba, Eguberrietan gaude bete-betean.

Azkenean iritsi dira urtero bezala. Batzuen-

tzat oso pozgarriak eta beste batzuentzat al-

diz apalgarriak. Nahi gabe ere, urteto-ur-

tero etortzen zaizkigu garaiz eta inolako hu-

tsik egin gabe, fededun nahiz sinesmen gabea

izan.

Eguberriei buruz gauza asko esan litezke,

esate baterako, jatorria, esanahia, zentzua

gaur egun, ospatzeko moduak, elkartasuna eta

abar. Baina kontzeptu hortetan ez dut sakondu

nahi gaur. Oraingoan afera hori utziko diet

apezei eta askoz ere trebeagoak diren beste

aditu batzuei.

Gaur idatzi xume hau kokatu nahi dut kon-

tsumo-gizartearen inguruan. Zeinen zaila den

gure gizarte honetan horretatik ihes egitea, ez

da hala?

Mundu honetan zoritxarrez oso alde handiak

daude gizarte batzuetatik beste batzuetara, eta

horrela gertatzen zaigu, egun hauetan ere,

jende asko gose den bitartean (horietako anitz

dagoeneko hilda egonen da eta beste pila bat

beranduago hil eginen da) lehen munduko

beste gehienok kopetaraino jartzen gara janez

eta edanez batere lotsatu eta gorritu gabe, Ia-ia

guztiok gaindituak izanen ditugu gure neu-

rriak haragiak direla, arrainkiak direla, eda-

riak alde batetik, turroiak eta goxokiak bes-

tetik. Ezin ditut ahaztu inola ere opariak,

apaingarriak, arropa garestiak, jostailu dese-

gokiak (belikoak, sexistak...), gehiegizko eros-

ketak, kaleetako argiak, pinuak, zuhaitzak,

jaiotzak, bat eta beste.

Hitz gutxitan, gehienok uzten dugu gure

burua korronte nagusiak eramaten. Batzuek

konturatuta eta besteek gehiegi ohartu gabe,

baina orokorrean, nonbait, eroso samar senti-

tzen omen gara eta ez dugu borroka handirik

egiten horren aurka nahiz eta kasu gehienetan

kaltegarria izan gure osasun eta patrikarako.

Gehienok gara, gehiago edo gutxiago, bekatari

handi samarrak kontsumoari dagokionez.

Dena den, nahiz eta gauza askorekin ni ez

naizen konforme, hala eta guztiz ere, uler de-

zaket badaudela aitzakia batzuk, pixka bat

justifika litzaketenak gorago aipaturiko gehie-

gikeria horiek; konparaziora, ulertzen dut per-

tsonak gozatzen duela jaten, edaten, erretzen

eta abar egiten, gainera jenero garesti eta de-

segokiekin. Dastamenari behintzat gozatua

ematen baitzaio. Era berean ere, erraz uler

dezaket gizakiari atsegin gerta dakiokeela jan-

tzi eta bitxi garestiak luzitzea, opariak egitea

bere burua leku onean uztearren, etxean

apaingarriak jartzea auzokoa baino gutxiago ez

izateko, auto berria erostea diru kontuan ongi

gabiltzala ikus dezaten eta abar. Mila adibide

jar litezke. Baina badago gauza bat, Gabon

gauean zeharo harritu ninduena, alegia, goi-

zaldeko hiruretan, herritik itzuli ondoren, Itu-

rrama auzoan, leihotik erreparatu nuen au-

rreko etxeko balkoi askotan argitxo bana piz-

tuta zegoela. Neure buruari galdetu nion «baina

zer arraio pintatuko ote dute argitxo horiek hor,

balkoi horietan, ordu hauetan? norentzat ar-

gituko ote dute?». Jakin beharra dago balkoi

horiek 3., 4., 5 eta 8. solairuetan zeudela,

eta bertan, jakina, ordu txiki horietan ez zegoen

inor. Neure buruak ez zidan argitasun handirik

eman. Zalantza askorekin jarraitu nuen: «Be-

ren burua nabarmentz'earren baino ez ote di-

tuzte piztuko direlako argi horiek, nahiz eta

beste eginkizunik ezizan?». Auskalo! Gauzabat

ziurra da: argitxo horiek kontsumitu behintzat

seguru egiten zutela. Norentzat? Zertarako?...

Joan eta bila ezazu!

Ondorio txiki bat. Munduan hainbat pertso-

nak oinarrizko premiarik beharrezkoenak ase-

tzeko modurik ez dutela ikusita, uste dut, lotsa

eta apaltasun pixka bat ez litzaigukeela batere

gaizki etorriko lehen munduko askori. •

Joxemiel Bidador

Jose Maria Anpuero, bizkai nekazarien laguna

• Ez dakigu ordea Mogelen aikoarekiko ahadetasunik ote zeu-kanentz, amaren aldetiko amatxirengandik jasoa bederen, lau-garren abizenak salatu gisa, Elgezabal deiturak hots, aipafu eta ezaguna den Anpuero, nahiz Jauregi eta Maguna hirukotearen ondotik zetorkiona. Durangon 1837.eko martxoaren seian sortua, eta bizkaitarra hezur muinetaraino izanik ere, Madrilen usuen usu ibili beharra izan zuen Josemarik, gorteetako diputatu bezala, eta agian horregatik bertako Milagros del Rio izenekoarekin es-posatu zen. 1916.eko irailaren 13an zendu zen.

Largatu zizkigun lan gehienek nekazarilzarekin lotura hertsia erakusten digute, haatik bestelakorik ere bazuen ondu Duran-galdekoak, esate baterako Leon XIII. aita santuaren omenez buruturikoa. Izan ere, honen heriotza zela eta, 1886.eko gara-garrilaren 24. 25 eta 26 egunetan ospatu Durangoko euskal jaie-tan aurkezturiko olerkiez osotu bilduma argitara eman zen heldu zen urtean Tolosako Eusebio Lopez Mendizabalen argitaletxean. Euskal Erriak aita santuari izenburua zeraman hartan, Anpuerok berea gaineratu zuen zazpigarren orrialdean, idazki eskaxtua eta laburra izateagatik ere. ospe handiko bestelako izen batzuenen artean bazegoen, inongo gutxiesterik gabe, berbarako, Campion, Soroa, Etxegarai, etabar. Anpueroren Aita Santu Leon Xill-garre-nari, eskutitz itxura hartzen duen idazkia dugu, eta Elizaren buruari zorionak emateko gutuna litzateke besterik gabe.

Orpumea anagramaz sinaturik, Durangoko euskal jaietan ho-nako erdal lan hau aurkeztu zuen: Cartilla del agricultor bascon-gado para uso de nuestros labradores. Garaitu nonbait ere garaitu zuen, eta lana 1836.ean Bilbon argitara eman zuen. nahiz iraba-zitako saria aldundiari beritzuli zion. Eskaxian etzen biziko se-guru, bestenaz... Martzelino Soroa Lasari eskeini zion honakoak.

Idazkiaren nondik norakoak, Asteteren liburuan du oinarria, alta era zehatz eta sotil batez emana baitator, lau zatitan banandurik.

baten ostean, barazki bonbardaketa datorkigu ia gelditzeke: «ga-riya, artua, lurzagar edo patatia. arbia edo nabua, sarbagorri edo

naula. Akm bada. luguiñac, ardura andivac eruan eguizube egu-

taco, edo gichiago gastetiarren, pitian-pitian entzun oi dodat leguez. Cafia, ^Noz artzen zan? Biarguiñen echietan gabon gabian barriz gaur, ez baearric goizeco 'jan aidiraco edo barauziten, arti oi da urico echietan. baita bere bazarri puntetan, Betzuenen Oi: ta Achiaco bazarri echietan bere (...) Luguiñac, gaurco egunec< oilura ia ecandu charrac eldu dira Euscal-erriyan euren erpiñe raño. Gaurco egunian guztiz da gach Euskal-errivan bicicay; irabastia. sabeiac asco escatu ta gach dalaco gura daben best-emotia. Bestetic gaurco egunian languil alper asco dago, barri meenac ta pinac guichi. ta gauzaric negargarriyena da ofiziyi mueta guztiyac. galduta egotia. Arotzeriyac lur jo dau, zapateritziai ez dau lauziri baliyo. arguintzia ez da mecha erre bat beste, oficiy onei eguin deutze maquiñeriyae, ibai edo ichasuan arrain andiya r*tiirn A f f n i n Ai rip11 f M anHiTrraf pHifn lii.'a i a n * H

2 7

Page 6: Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan · duan. Alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, - rritarren partehartzea erk behee - ra egi du nabarmen X . Iruñea Bosgarren urtebetetzea

-OSTIRALA,

ABENDUAK

Iruñea gaztaina usainean Langabezia dela eta, azken urteotan galtzeko zorian zegoen lanbidea zuzpertu egin du gazte jendeak

uela hogei urte gaz-taina saltzaile baka-

rra (Miguel Martinez, Co-medias kalekoa) gelditzen zen Iruñean. Miguelek bere betiko txokoan segitzen du oraindik, baina orain beste hamabi lankide ditu, denak gazteak gainera. Gehienak langabezian zeudelako arri-matu ziren suaren epelera eta, beraiei esker, udazke-nak ez du gaztaina usain goxoa galdu Iruñeko karri-ketan.

A n a U n a n u e / Iruñea

MIGUEL MARTINEZEK 35 ur te daramatza Comedias kalean gaz-ta inak saltzen, ba ina oraindik ez du bere ai taren marka hauts i . Aitak 37 ur te eman zituen txoko berean eta, zaletasunaz gainera, gaztainak erretzeko danbolina, tren itxurakoa, utzi zion semeari. Horren alboan hamaika pasadizo ikusi eta bizi izan ditu Miguelek. Bakar ba t kontatzeko eskatuz gero, aur ten zilarrezko ezteiak ospatu dituzten senar-emaztee-na aukera tuko du: «Gaztainak erosteko ilaran zain zeudela eza-gutu zuten elkar. Maitemindu eta ezkondu egin ziren, eta geroztik ur tero-urtero egiten didate bisi-ta, azaroaren lehenean, halako egunez ezagutu bai tzuten elkar. Sekula ez didate huts ik egin».

Miguel hasi zenean, 1962an, hamabi gaztaina saltzaile zeuden I ruñean. Laster bakarr ik utzi zuten, ordea. Industrializazio ur-teak, belar luzeko garaiak ziren; j endeak nah i adina lan zuen eta beste gaztaina saltzaile guztiak kalea utzi eta fabriketan sar tu ziren. Miguel bera ere fabrika ba tean has i zen lanean, ba ina ez zuen horregatikan utzi familiako usadioa. Eutsi egin zion eta, be-rari esker, zenbait gaztek irten-bide ba t ikusi zuten 80etako krisiak hondoa jo zuenean. Hala dio behintzat Mikel Alvarezek. 36 ur teko bilbotar honek 17 udaz-ken daramatza S a n Nikolas pla-zako izkinan: «Ni has i nintzenean Martinez bakarr ik zegoen. Bera egon izan ez balitz, agian ez zen gaz ta ina sal tzai ler ik geldi tuko Iruñean. Ni lanik gabe nengoen sasoi ha r t an eta, bera ikustean, irtenbide polita izan zitekeela otu zitzaidan». Josemi Lopez Estafe-tako kale-kantoiko saltzailea ere garai h a r t a n has i zen.

Edorta Astraini (37 urtekoa, zazpi Golem zineen alboko txo-koan) lagun batek aipatu zion gaztainak saltzeko aukera. Edor-tak Joseba Etxarriri komenta tu zion gero, eta hori Carlos III zi-nema parean jarr i zen orain bost urte . Horrela zabaldu zen sarea, eta gaur egun hamah i ru gaztaina saltzaile daude atzera. Horien ar tean denetarik dago (psikolo-goak, rock abeslariak, soldatzai-leak...). Miguel Martinezek berak bi seme ditu gaztainak saltzen: Andoni Antoniuttin eta Mikel Merinaldeen plazan.

Josebe Garaialde, arratsaldero I turrama zinemaren ondoan jar-tzen dena, da emakume bakarra . Gaztainak saltzen hasi aurretik rock abeslaria izan zen Belladona eta Matraka taldeetan. Urbasa aldean ere egon zen Josebe, zal-diz ibiltzen irakasten, baina orain ez luke bere bizimodua aldatuko: «Egun guztia kalean zaude, jen-dearekin t ra tuan. Hori da hobe-rena. Ez duzu nagusirik edo u n i f o r m e r i k , e z t a a z a l p e n a k eman beharrik ere. Gainera, na-hiko bizimodu alternatiboa da, ar t i sauena edo Irunberrin ardiei ilea mozten dabilen gazte koa-drilarena bezala. Industrializazio garaian galtzeko zorian egon zi-ren lanbideak dira, eta ongi dago horiek berreskuratzea».

Joseba Etxarrik ere ezagun du bere lana maite duela. «Ez nuke ezeren truke utziko, ezta behin-betiko lanpostu batengatik ere. Oso gogoko dut jendearekin ego-

tea, eta beste hiri askotan galdu egin den tradizioa mantentzea. Gaztainak kolorea ematen dio hiriari; udazkena iritsi eta gaz-taina usa ina har tzen du Iru-ñeak», dio 33 urteko i ruindar ho-nek. Joseba eskolaz eskola ibil-tzen da, umeei gaztaina saltzai-leen bizimodua kontatzen. Berak etxetxo i txurako. d a n b o l i n e a n erretzen ditu gaztainak, eta etxe-txoaren b a r r u a n Fermin izeneko i r a t x o a , g a z t a i n a k b i l d u e t a ekartzen dizkiona, bizi dela esa-ten die umeei. Haurrak arratsal-dero hurbiltzen dira Fermin ikusi nahian, ba ina oraindik ez dute ezagu tu , i ra txoak h a i e k irits'i baino lehentxeago aldegiten due-lako beti.

Baztango eta Galiziako gaztainak • Bistan da gaztainak ez duela ur te osoko bizimodua ateratzeko lain ematen. «Niri be-hintzat ez dit ematen. Udan, as-

t eburue tan bada ere, lan egiten badu t ongi, ba ina bestela...», dio Ramon Turrillasek, Baiona etor-bideko saltzaileak.

Sasoia ur r ian h a s t e n da, eta saltzaile gehienentzat urtarri l-otsaila aldera bukatzen da. Gai-nera, ez da egun osoko lana: s u a lau eta erdietan pizten dute, eta gaueko bederatziak pasa ta itzal-tzen dute. Horregatik, errenta osatzeko bestaleko zereginetan ibili behar izaten dute gaztaina saltzaileek. Josebak, esate bate-rako, izozkiak saltzen ditu u d a n eta noizbehinka albaitari gisa aritzen da ITGrentzat. Gaztainak saltzeko baimena eta aukera tu -tako txokoaren errenta 40.000 pezeta inguru kostatzen zaie ur-tean (1.600 libera).

Sasoi has ieran Baztango base-rritarrei erosten dizkiete gaztai-nak. Nafarroako ber tako gaztai-nak laster agortzen dira, ordea, eta o rduan kanpotik ekarri behar

Miguel Martinezek (goian) 35 urte daramatza gaztainak saltzen

Comedias kalean. Duela hogei urte bera bakarrik zegoen. Mikel

Alvarezi (ezkerrean) hura ikusi zuenean otu zitzaion gaztainak

saltzen astea. Mikelek 17 udazken eman ditu San Nikolaseko izkinan.

L U I S A Z ' A N Z A

izaten dituzte, Galiziatik/lehen-dabizi eta Cacerestik gero — ez denek, batzuek ez dituzte oso gogoko Cacereskoak—. Kontu handiz ibili behar izaten dute gaztainekin, oso erraz galtzen dira eta. Baztango gaztainek ha-rra dute etsai nagusia, baserri-tarrek ez baitiztuzte gaztainon-doak tratatzen. Galiziakoak, be-rriz, berehala lizuntzen dira he-zetasunagatik. Ondorioz, gaztai-na asko botatzen dute, batez ere garai honetan, eta kiloa ordain-tzen du tena baino dezente gares-tiagjo ateratzen zaie azkenean.

Gaztaina kiloa 200-250 pezeta inguru horre tan erosten dute, ba ina ba tzue tan erdia baino ge-hiago bota behar izaten dute —uretan sa r tu eta gainean gel-ditzen diren guztiak botatzen di-tuzte—. Zaila da zehaztea zenbat saltzen du ten astean, alde han-dia dagoelako saltzaile batetik bestera, eta sasoi hasierat ik hon-darreko asteetara. Gutxien sal-tzen duenak 100 kilo ingura ha r tuko ditu astean, eta gehien saltzen duenak 350 kilo hor non-bait . Osotara, aur ten 25 .000 kilo gaztaina jango dituzte iruinda-rrek.

Gaztainak dozenaka sa ldu ohi dituzte, baina ez dira hamabiko dozenak , h a m a h i r u , h a m a l a u edo hamabostekoak baizik. Do-zena 150-200 pezeta kostatzen da, gaztaina kopuruaren arabe-ra . G a z t a i n a sa l t za i l eek ad in guztietako bezeroak dituzte, bai-na, Josebek dioenez, «umeak dira eroslerik leialenak». X

27

Page 7: Itxaro Bordaren abenturak Bardeetan · duan. Alkatea konpetentziak k galtze joa dire neurrian he, - rritarren partehartzea erk behee - ra egi du nabarmen X . Iruñea Bosgarren urtebetetzea

I P Nafarkaria -OSTIRALA,

ABENDUAK

• Itxaro Borda • Idazlea

«Poesia publikatzeko gogoa dut» KV usarekin argitaratu K J duen azken nobela, ' Amorezko pena baño', aur-keztu zuen Itxaro Bordak joan den ostiralean Iru-ñean, Durangoko Azokara eraman ondoren. Goizean Iruñean komunikabideen aurrean agertu zen Oraga-rreko idazleak. Arratsal-dean, berriz, Tuteran era-kutsi zien Erriberako lagu-nei liburu berria.

Edurne Elizondo / Iruñea

AMOREZKO pena baño liburuan bere hirugarren abentura bizi du Amaia Ezpeldoi detektibe ospe-tsuak. Itxaro Bordaren eskuak Erriberako lurretara eraman du oraingoan, bertan istripu miste-riotsu bat argi dezan. Amaia Ez-peldoiren inguruan mintzatu zi-tzaigun Itxaro Iruñean, komuni-kabideen aurrean agertu ondo-ren.

• Amaia Ezpeldoi Natarroako lu-rretara eraman duzu bere hi-rugarren abentura honetan, eta Erribera deskubritu du, zuk zeuk bezala. Nolako aurkikun-tza izan da? Deskubr imendu harr igarr ia

izan da, amestua izan baitzen. Duela zenbait urte, hamar bat, Nafarroara etortzen nintzelarik, Iruñea baino beherago ez ginen sekulan joaiten, eta behin, Su-sako lagunekin izan ginen Uxue-rat, eta han ikusi eta sumatu nuen goxoki bat eman zidatela, kolorea eta haize hotz hura, ne-gua zen gainera, eta beti pentsatu izan dut Uxue baino beherago ere joan behar genuela, eta noizbait gertatu da hori, ausartzia hori, bideak hurruntxeago eraman di-tugu.

• Basamortua deskubritu duzula aipatu duzu. Bai, hori obsesione bat bezala

nuen Paristik itzultzean, ez nuen gehiago neure burua hiri handi

<Egia dazenbaitetan badudala gogoa Amaia Ezpeldoiren sail horretatik kanpo beste teknika batzuk erabiltzeko»

batean asmatzen. Zuberoa ere bere moldean basamor tua da, baina egiazko basamortua ere de-siatzen nuen, eta hor agertu da. Ez da benetako basamortua, nik nahi dudalako da. • Amaia Ezpeldoik asmatu al du

zure sentimendu horiek guz-tiak azaltzen? Erraza izan da, Amaia Ezpeldoi

bera detektibe ibiltaria baita, ez da sekula leku berean egoten, leku batetik bestera ibiltzen da. Aipatzen ditu nik Erriberako la-gunekin bisitaturikoak, aipatu-tako gaiak, pertsonaiak agertzen ditu jende askoren ahotik ikasi dituen gauzak.

• Euskarari dagokionez, batua gehiago erabiltzen duzu hone-tan. Eta hizkuntza bera ere li-buruko gai bihurtzen da, baita memoria, diozunez.

Amorezko pena baño liburua aurkeztu zuen Itxaro Bordak joan den ostiralean Iruñean. ..; J O X E L A C A L L E

Idatzi ditudan liburu guztietan agertzen dira. Aldi berean, euska-ra galtzen ari den herrialde bate-koak gara, eta, aldi berean, eus-kararen zaintzeko indarretan ari gara, kontzientzia eskizofreniko bat dugu buruetan, eta uste dut memoriak dituela biak lotzen, eta memoriak dituela laguntzen bi zati kontradiktorio horiek biltzen. Hortako memoria, salbazio beza-la.

• Amodioa ere konstante bat da zure liburuetan, eta azken ho-netan ere amodioa nahasten da istorioaren korapiloan. Aipatzen ahal da inkesta dela

hezurra, inkes taren inguruan gertatzen direnak haragia, eta maitasuna izanen da odola, gor-putz hori biziarazten duena. Uste dut nahi dudala agertarazi bizia nola den, eta bizian baditugu sen-t imenduak, amodiozkoak, edo gorrotozkoak, edo batere senti-mendurik ez, eta hiru nobeletan p e r t s o n a i a n a g u s i a k b a d i t u amodio bereziak. Ez daki hauta-tzen homosexual i ta tearen eta

he te rosexua l i t a t ea ren a r tean . Azken nobelan osoki hauta tua du, homosexuali tateari buruz. Eta, beharbada, horregatik no-bela honetan bizipoz handiagoa dago, hautuak eginak dituelako. Zerikusi du, beharbada, bere oi-narrizko sozietatetik ur run izai-tea, horrek ere salbatzen du zen-baitetan.

• Printzipioz bostekoa izan be-har zuen Amaia Ezpeldoiren bildumak, baina aipatu izan da agian hau azkena izanen dela... Izanen al du beste kasurik Eus-kal Herriko detektiberik ospe-tsuenak? Bai, denborarekin izanen da

bostekoa, edo gehiagokoa ere. Erran dut beldurra galtzen ba-zuen Amaia Ezpeldoik, urrunago joaiten ahalko zela, eta uste dut e m e k i - e m e k i l o r t u k o d u e l a . Menturaz, bost edo gehiagokoa izanen da. Niretzat, idazle bezala, oso baliagarria da halako pertso-naia ba-ten ukaitea. Denek bezala baditut gauzak erraiteko, eta de-nek bezala isildu ere behar dut

zenbaitetan, beraz, pertsonaia horren ukaitea aldamenean ni-retzat baliagarria da bere bitartez hitz egiteko, nik eta neure ingu-ruan direnek. • Orduan Amaia Ezpeldoi bazter

utzi eta beste pertsonaia eta istorioak sortzeko gogorik ez duzu sentitzen? Ez, gogoa sentitzen dut aspaldi

hone tan poesiazko l iburu ba t publikatzeko, eta hortarako ez dut momentuan denborarik. Ba-dut bilduma bat, idatzi nuen ha-lako kantata ba, indibiduala eta kolektiboa, ama hil zitzaigunean. Baina behar dut oraindik molda-tu poesia liburu hori, agian da-torren urtean edo ondokoan argi-taratzeko.

• Orain... Amaia duzu oraindik buruan? Orain, Mauleko ikastola berri

hori dut buruan, hortan dugu gogoa, eta hori da gure literatura. Osoki poesia da egiten ari garena, eta uste dut Amaia Ezpeldoi laket l i tzatekeela Sohi i tan ere, eta menturaz joanen da. x

s o s 1 a i a 4

Itxaro Borda, Amaia Ezpeldoi detektibearen sortzailea, 1959.an sortu zen Oragarren, Nafarroa Beherean. Nafarroa Beherean, hain zuzen, bere

bigarren abentura bizi izan zuen Ezpeldoik, udaberrian kaleratu Bi-zi riizano munduan li-buruan. Aurretik Zu-beroan egona zen, Bakean utzi arte 1994. urtean idatzi bilduma-ko lehen alean.

Ezpeldoi detektibea-ren abenturez gain, 1984.ean Bizitza nola badoan poesia liburua eman zuen argitara Maiatz argitaletxean, eta urte berean, Su-san, Basilika nobela. Krokodil bat daukat bi-hotzaren ordez, Uda-ran betaurreko beltze-kin, Just love, Urte-muga lehorraren kroni-ka eta Bestaldean ere bereak dira.

Orain, Mauleko Eperra ikastolaren -arazoak ere baditu buruan, be-ra baita lehendakaria. Etxe berria erosi eta konpontzen ari dira.

2 7