edukalboan zbk. 13. hezkidetzaren erronkak

10
erronkak Hezkidetzaren EDUKALBOAN www.edukalboan.alboan.org ELKARTASUNAREN ALDEKO IRAKASLE SAREA. 2015. URTEA. 13. zk.

Upload: alboan

Post on 11-Dec-2015

42 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

ALBOANek lagundu egin nahi du hezkuntza eraldatzaile eta integratzaile bat eraikitzen, eta, horregatik, batera hezten duen eskola baten alde egiten dugu

TRANSCRIPT

Page 1: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

erronkakHezkidetzaren

EDUKALBOANwww.edukalboan.alboan.org

ELKARTASUNAREN ALDEKO IRAKASLE SAREA. 2015. URTEA. 13. zk.

Page 2: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

Jende askok ez daki telesailen zalea naizela. Gauero, itxura, garai eta gai guztietako istorioak ikusiz hartzen dut atseden etxean. Garai bakoitzeko gizarteen berri ematen digute kontakizun txiki horiek, eta aurkezten dizkiguten pertsonaietan arreta jartzera bideratzen gaituzte.

Aurreko gau batean, terrorismoari buruzko telesail baten atal bat ikusten ari nintzela, konturatu nintzen honela laburbil daitekeela historiaren zati handi bat: neska gazte, polit eta azkar bat beldurrez bizi da, eta haren inguruko hiru gizonezko (neba, maitalea eta senarra) ahalegintzen dira nork bere erara ahalik eta ondoena zaintzen eta babesten. Denek uste dute berena dutela, eta berak ere ahul eta babesgabe ikusten du bere burua, nahiz eta gizarteak esleitzen dizkion hainbat rol gaindituak dituen.

Horrelako telesailen eraginez, gazteek beren ametsen, nortasunaren eta bizitza-proiektuaren irudi kolektibo jakin bat eraikitzen dute. Ez daukat zalantzarik. Telesaileko neska erreferente bat da beste neska askorentzat, eta mutilek kidetasunak aurkitzen dituzte gizon sendo, eder, ausart eta babesleengan. Estereotipo horiek “rolen banaketa” bat indartzen dute, eta, horrek mugatu egiten du gazteek beren bizitza-proiektua hautatzeko duten askatasuna.

Batera hezteak lagundu egin nahi du irudi horiek baztertzen, eta neska-mutikoei aukera eman nahi die erabat garatu daitezen beren amets, izaera eta gaitasunen arabera, eta ez helduen gizarteak agindu bezala.

Kontua ez da gure hezkuntza-lanean zeregin bat “gehiago” jartzea, baizik eta ikasgelako errealitateari begiratzeko moduan kristal berri batzuk jartzea, aukera emango digutenak konturatzeko ezen erabiltzen ditugun diskurtso eta jokabideetako batzuek ez dutela laguntzen neska-mutikoen gaitasun guztiak aprobetxatzen, eta haien hazkundea mugatu baino egiten ez duten rol eta estereotipoetan sartzen dituztela.

ALBOANek lagundu egin nahi dizue begien aurrean dugun erronkari aurre egiten; erronka hori askorena da gainera. EDUKALBOANen zenbaki honetan, baliabide eta proposamen lagungarri berriak aurkituko dituzue. Gure taldearen laguntza izango duzue oraindik idazteke dagoen telesail interesgarri honetan murgiltzeko…

EDITORIALA

EDUKALBOAN // 2

Hezkidetza: idatzi zeure gidoia

ZuzendariaMaría del Mar Magallón Publikazio koordinatzaileaPatricia HernándezArgazkiakALBOAN artxiboa

Diseinu eta maketazioaWorköholics S.L.Lege-gordailua: SS-290-2010

Birziklatutako paperean inprimatutako aldizkaria, %100 klororik gabea.

Herrien arteko elkartasunaren alde lan egiten duen Fundazioa da ALBOAN. Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.

ALBOAN

BILBO......................................................

Aita Lojendio, 2 - 2.48008 - BilboTelefonoa: 944 151 135Faxa: 944 161 [email protected]

IRUÑEA....................................................

Barañain etorbidea, 231011 IruñeaTelefonoa: 948 231 302Faxa: 948 264 [email protected]

DONOSTIA .............................................Andía, 320004 - DonostiaTelefonoa: 943 275 173Faxa: 943 320 [email protected]

GASTEIZ...................................................

Estenaga Apezpikua, 101002 - GasteizTelefonoa: 945 202 676Faxa: 945 202 [email protected]

www.facebook.com/alboan

@ALBOANongd

Page 3: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

EDUKALBOAN // 3

Urrats bat aurrera Gatazkarik Gabeko Teknologiaren alde

ALBOANek eskerrak eman nahi dizkizue “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainan parte hartzegatik. Maiatzaren 20an albiste onak iritsi zitzaizkigun Europako Parlamentutik, Estrasburgotik. Bozketa egin zuten orduan, eta emaitza pozgarria izan zen: gatazka-lekuetatik datozen mineralen hornikuntza arduratsua bermatzea eskatzen du. Parlamentuaren proposamen hori dela eta, kontsumo-gaiak (nagusiki, produktu teknologikoak) ekoizteko eztainua, tantalioa, wolframa eta urrea (“gatazka-mineral” deritzenak) erabiltzen dituzten EBko 880.000 enpresek jakinarazi egin beharko dute nondik datozen erabiltzen dituzten mineralak.

Bozketa garaipen handi bat izan da; izan ere, europarlamentari gehienek giza eskubideak babestea lehenetsi dute zenbait talderen interes ekonomikoren aurrean.

Albiste onak dira, eta espero dugu lagunduko dutela Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka geratzen. 20 urte baino gehiago dira gatazka hasi zela, eta 5 milioi lagun baino gehiago hil dira. Gainera, emakumeen aurkako sexu-indarkeria gerrako arma gisa erabili izan da eta erabiltzen da, herritarrak beldurtzeko eta zigortzeko.

ALBOANek, nazioarteko 100 erakunderekin baino gehiagorekin, urtebetetik gora darama “Gatazkarik Gabeko Teknologia” informazio-kanpainan lanean, eta, zuei esker, ia 11.000 sinadura bildu ditugu Europak legez galaraz dezan gatazka armatuak eragiten dituen merkataritzatik datozen mineralak erabiltzea Europako industrian. Gainera, EAEko eta Nafarroako europarlamentariekin hitz egin dugu, eta drama humanitario horren berri eman diegu.

Datozen hilabeteotan, Kontseiluak, Batzordeak eta Parlamentuak hiru aldeko elkarrizketak hasiko dituzte behin betiko legeria onartzera bidean.

ALBOANek eta gainerako erakundeek eskatu diegu kontuan har dezatela Europako Parlamentuaren osoko bilkurak maiatzean onartutako jarrera. EBren ekimen legegileak modu eraginkorrean egin behar dio aurre merkataritza osoari, mundu osoan mineralen salerosketaren, gatazken eta giza eskubideen aurkako gehiegikerien arteko loturak eteteko.

Sinadurak biltzen jarraitzen dugu, urratsak egiten jarraitzeko, eta kanpainako hezkuntza materialak erabiltzen jarraitu dezakezue zuen taldeetan eta ikastetxeetan. Hartu parte mobilizazioetan! Eskerrik asko.

www.gatazkarikgabekoteknologia.org/que-puedo-hacer-yo

BERRIAK

ALBOANeko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu gure web-orrian (www.edukalboan.alboan.org ), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.

Page 4: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

EDUKALBOAN // 4

ALBOANek lagundu egin nahi du hezkuntza eraldatzaile eta integratzaile bat eraikitzen, eta, horregatik, batera hezten duen eskola baten alde egiten dugu. Sexu bat bestearen gainetik jartzen duen nagusi-mendeko harremanik ez ezartzea da hezkidetza; alegia, emakume eta gizonen errealitateak eta historia baldintza beretan sartzea, desberdintasunetik berdintasunean hezteko.

Hezkidetzaren gakoak

2013ko urrian, “Gela hezkidetzailetik plaza berdintzailera” proiektua jarri genuen martxan, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta. Proiektuan aurreikusitako konpromisoetako bat da txosten batean biltzea Euskadin eta Guatemalan hezkidetzari buruz izan diren esperientzien ondorioak. Dokumentua idazten ari gara oraindik, baina dagoeneko bildu ditugu zenbait ideia giltzarri, hezkidetza bi testuinguruetan zer egoeratan dagoen erakusten dutenak, azaletik bada ere:

Hezkuntza-agendan, hezkidetzak ez du presentzia handirik

Hezkidetzak protagonismo txikia izan du bi testuinguruetako hezkuntza-agendetan. 1990eko hamarkadaren hasieran, batera hezteko zenbait esperientzia probatu ziren, eta nolabaiteko interesa piztu zuten, baina gutxituz joan zen. Azken urteotan, hezkidetza albora utzita egon da pixka bat, ez zaio lehentasunik eman.

Berdintasunaren ameskeria

Euskadin eta Guatemalan hezkidetzak duen egoeraren diagnostikoak erakutsi digu “berdintasuna ameskeria” dela. Uste zabaldua da genero-berdintasuna lortutako zerbait dela, eta ez dagoela ezer egin beharrik arlo horretan. Azken hamarkadetan egindako aurrerapenak eta emakume eta gizonen arteko berdintasunari dagozkion legeen ugaritasuna ikusita, badirudi iritsi garela helmugara, baina zenbait adierazle sozialek kontrakoa erakusten dute.

Lege asko ez dira iristen ikasgeletara

Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko lege ugari ditugu, eta, hain zuzen, berdintasun-politikei dagokienez arautuen dauden arloetako bat hezkuntza da. Nolanahi ere, genero-berdintasunari legeek ematen dioten garrantzia ez dator bat baterako hezkuntzak ikasgeletan duen presentziarekin. Berdintasun-legeak izatea ez da hartu behar helmugatzat, baizik eta gizarte berdintasun handiagoko gizarte bat lortzeko abiapuntutzat.

Feminismoa eta genero-berdintasuna, estigmatizatuta

Feminismoa modu negatiboan hartzen dute gizarteko hainbat sektorek. Kasu askotan, ezjakintasunak eragiten du ikuspegi negatiboa, eta militantzia horretan diharduten pertsonei buruzko aurreiritzi askok. “Berdintasunaren ameskeria” dela eta, askok uste dute feminismoa iraganeko kontua dela, eta duela zenbait hamarkada gainditutako testuinguru bati dagokiola.

Oso urruti gaude hezkidetzatik

Eskola mistoak zabaltzeak aurrerapen handia ekarri du, aldaketa handiak eragin baititu, bai hezkuntzan, bai gizartean. Nolanahi ere, eskola mistoa eta hezkidetza ez dira gauza bera. Eskola mistoa ezinbesteko urratsa da hezkidetza lortzeko, baina ez da nahikoa. Ikasleak generoaren arabera bereizi eta curriculum desberdinak erabiltzen zituen eredu batetik eredu misto eta curriculum bakarrekora aldatzean, eskola maskulinoaren eredua ekarri da eskola mistora. Ez dira elkartu

Page 5: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

EDUKALBOAN // 5

aurreko eredu bereiziak; horren ordez, neskak sartu dira mutilen eskoletan. Mutiko eta neskatoak batera ibiltzen dira hezkuntza-espazio berean, baina eskola maskulinoen eredua lehenesten da.

Zeharka lantzen da, baina baita modu espezifiko eta bereizian ere

Hezkidetza zeharka landu behar litzateke, hezkuntza-komunitate osoari eragin diezaion eta ikastetxeen kulturan eta jardunbideetan modu integralean txerta dadin. Era berean, modu espezifikoan landu daiteke baterako hezkuntza, zeharka egiten dena indartzeko, bai talde mistoetan, bai bereizita, zenbait alderdiri dagokienez

Kontua ez da gehiago egitea, desberdin egitea baizik

Hezkidetza lantzeko garaian irakasleek ikusten dituzten arazoetako bat lan-karga da. Hezkidetza lantzeko beste gai bat balitz bezala ikusten da, gainkarga gisa. Baina hezkidetza ez litzateke hartu behar lan-karga gisa, hezkuntzan egiten dugun lana modu kritikoan berrikusteko bide gisa baizik. Jakina, geure burua eta geure lana berrikusteak ahalegin handiagoa eskatzen du, baina ez lan-karga handiagoa.

Zer da gehien lantzen dena? Gehien ikusten dena?

Hezkidetzaren arloan, alderdirik ikusgaienak landu dira gehien, detektatzen errazenak: hizkuntza inklusiboa, testu-liburuak, espazioak… Hurbilketa horri esker, ikusgarriago egin da batera heztea ikastetxean, baina oraindik badaude zenbait alderdi lantzeko, hain erraz ikusten ez direnak: mikromatxismoak, mikroindarkeriak, sentimenduen kudeaketa…

Hezkidetza ezin da ikasgela barrura mugatu

hezkidetzaren erronka nagusietako bat hauxe da: familiak eta ingurune soziala hezkuntza-prozesu osoan txertatzea, hausturarik gerta ez dadin ikasleak ikastetxean bizi duenaren eta etxean bizi duenaren artean. Ezinbestekoa da hezkidetzako esperientziak familietan eta inguruko eragile sozialetan eragina izatea.

ALBOANek nahi lukeen hezkidetza eredua ez da mugatzen eskola-orduetara, eskoletako lau hormetara; ez du nahi ezagutu bai baina bizi ez dugun eredurik. Azken batean, gure helburua da hezkidetza modu integratzaile batean eta norbanakoen aniztasuna eta berezitasunak errespetatuz bizitzako arlo guztietan.

HEZKIDETZAREN ERRONKAK

Page 6: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

Herri batean, gudari ausarta bat errege izendatu zuten. Daniel izena zuen. Errege berria ezkondu egin zen eta Daniela izeneko alabatxo bat izan zuten. Erregina gazte zelarik hil zen eta berak alaba hezi behar izan zuen. Erregea, bere ministroek kexatu arren, printzesa arte guztietako adituez inguratu eta gudarako prestatu zuen. Danielak bere garaian neska gutxi batzuek zituzten aukera haiek guztiak aprobetxatu zituen bere aitari eskerrak emanez. Ministroek, Daniela buruan zutela, edozein arte eta erresumako neska eta gazteak borrokarako

prestatzea debekatzen zuen lege bat onetsi zuten. Urteek aurrera egiten zuten eta “Daniel handia” zahartzen ari zen. Bere ministroek, herria menpean eta engainaturik zutenek, bere lekua haietako batentzat utz zezan konben-tzitzen saiatzen ziren. Erregeak, haatik, erantzun egin zuen: Hurrengo erregina neure alaba Daniela izango da!”.

“Erne tripulazioa, prest aire hartzeko. Ez altxatu zuen tokietatik.

Airean goaz, eta oso goitik ikusten dugu hiria. Gure aulki hegalarian

jarraituko dugu, emozioen planetarantz. Goitik, hainbat etxe ikus ditzakegu.

Lur hartu, eta haietako bakoitzean sartuko gara. Lehenak kartel bat

du: Amorruaren etxea. Sartu, eta nolakoa den ikusiko dugu. Korridoreak

nolakoak diren, gelak nolakoak. Zer kolorez margotua dagoen.

Handik atera, eta beste etxeetara joango gara. Poza, bakea, inbidia,

maitasuna, tristura eta landu nahi den beste edozein emozio edo

sentimendu. Behin etxe guztiak ikusitakoan, nor bere aulkian eseriko gara,

eta itzulerako bidaia egingo dugu. Hiru zenbatutakoan, begiak ireki, eta

ikasgelara itzuliko gara. Kontatuko dugu etxeak nolakoak ziren, batzuen

eta besteen artean zer alde zeuden...”

- Nolakoa irudikatzen duzue Daniela? Egin marrazki bat.

- Lehoiaz gain beste nor borrokatu behar izan zuen Danielak? Erraza izan al zen borrokaldi hori?

- Zuen ustez, eskubide berak dituzte emakumeek eta gizonek?

- Orain, pentsatu zuen familian, eskolan, hirian eta mundu osoan. Emakume eta gizonek aukera berak dituzte?

- Aldatu ipuina, protagonista gisa gizonezko bat jarrita. Desberdina al da istorioa?

EDUKALBOAN // 6

Alegiazko bidaia emozioen etxera6 urtera arte

Garapena Neska-mutikoek bidaia imajinario bat egin behar dute. Beren tokietan eserita egon behar dute, begiak itxita. Musika goxoa jarriko da, eta emozioen planetarako bidaia egin dezan gidatuko da taldea; hainbat etxe daude han. Proposamena da etxeak bisitatzea eta haietako bakoitzarekin emozio bat lantzea. Gero, ikasgelara itzuli, eta bidaiari buruz hitz egingo dute.

proposamen pedagogikoak

Printzesa gudaria6-12 urte

Iturria: Munduko hiritarrok, Eskubideak eta betebeharrak, Lehen Hezkuntza, Lehen Hezkuntza: http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/2800

Behar den materiala: ipuina eta galderen gidoia.

Iraupena: 50 minutuko 2 saio.

Garapena: Printzesa gudariaren ipuina banatuko da ikasleen artean.

Banaka hura irakurri eta gero, hari buruzko zenbait galdera proposatuko dira, eztabaidatzeko.

Iturria: Barrez ikasi, kamishibaiarekin http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/3312

Behar den materiala: soinu-ekipoa.

Iraupena: 50 minutu.

Hezkidetza lantzeko

Ikasleek beste ipuin bat marraztu eta idatzi behar dute, fitxako proposamenaren arabera. Era berean, taldeka jarri,

eta aipatutako gaiei buruz gogoeta egingo dute.

Ipuina: Printzesa gudaria

Page 7: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

Ministroak kexatu egin ziren: “Emakume bat? Ezinezkoa da!”.

Lehenengo ministroak konbentzitu nahian: “Herriak ez du berak esandakoa beteko.

Herritarrek zu bezain indartsua den norbait nahi dute”.

Erregeak, bere alabaren gaitasunez seguru zegoela, honakoa esan zuen ahots indartsu batez: “Bera oso ausarta da! Erakustea nahi al duzue?”.

Ministroak, bere postua galtzeko beldurrez, ez zion kontrakorik esan eta zera gaineratu zuen: “Hiru egun barru, herrian jaiak ospatuko dira. Zure alaba lehoia hiltzeaz ardura daiteke”.

Erregea larritu egin zen printzesak bizi zezakeen arriskuan pentsatuz, baina ez zion erronka egiteari ezetzik eman. Ministroek alde egitean Daniela deitu eta gertatutakoaren berri eman zion. Printzesak, bere aitari eskerrak eman eta herria, ministroek menperatu eta engainatuta zeukatena kontuan hartuz, onartu egin zuen. Baina gau hartan, neskak, beldurrak tragatuta, jauregitik ihes egin zuen. Etxola batera heldu eta hostatu eskatu zuen. Han zegoela etengabe entzun ahal izan zituen lehoien orroak. Ehiztariak, etxolako jabeak, honakoa esan zion: “Lehoiak nire etxola inguruan dabiltza. Bihar ehizatzera joango naiz eta baten bat hilko dut, seguru nago”. Neska ziztu bizian irten zen etxolatik eta hurrengo hiru egunetan zehar baso eta herrietan barrena ibili zen. Leku guztietan entzuten zuen lehoiei buruz hitz egiten. Urrats bakoitzeko haiekin topo egin eta ihes egin behar zuen. Etsita zegoen! Zer egin zezakeen? Eguna heldu zen. Herriko plaza beteta zegoen. Lehoiaren kaiola, aske uzteko prest. Neska ez zen inondik ageri. Ministro batzuek, herria erregearen kontra matxinarazten ahalegintzen ari zirela, zera oihukatzen zuten: “Emakumea da, ez da azalduko!”. Erregeak etsita so egiten zuen biderantz eta plazako sarrerarantz..., azkenean azaldu zen ar Daniela lehoiaren aurrean jarri zen. Hasieran inor ez zen txalotzen eta bere alde zeudela adierazten ausartzen. Bakarrik sentitzen zen basapizti haren aurrean. Zanpatuta zeuden bere herriko gizon-emakumeak begiratzen zituen. Azkenik, herriko emakumerik gazteenak jesarlekuetatik altxatu ziren eta abesti eta oihuez animatzen hasi ziren. Segidan bat egin zuten beste guztiek, adin guztietakoak, eta amaitzeko, gizonek. Egia esan, guztiak bizi ziren handik printzesak baino ezin ken zezakeen erregearen kontseilari baten menpe. Eta irabazi egin zuen hainbat beldur izanda ere. Ikasten pasatako urteek emaniko zuhurtziak, adoreak eta adimenak lehoiari aurre egiten eta geroago erregearen sasi ministroak txikitzen lagundu zioten. Egun hartan bertan, neskak demokratikoki hautatutako gobernua eratu zuen, gizon-emakumez osatua. Herritar guztiei berak izan zituen aukera berberak eskaintzen zizkien arau berriak onetsi ziren.

Gehigarria: Nobel saria eskuratu duten emakumeak

* 2014 arte, 806 aldiz saritu dituzte gizonezkoak, 47 aldiz emakumezkoak eta 25 aldiz erakundeak. Alegia, sarien % 91 gizonezkoei eman diete, eta % 0,05 baino ez emakumezkoei.

* Nobel Saria irabazi duten emakumeen artean, Marie Curie izan zen lehena; Fisikakoa irabazi zuen, 1903an. Nobel Saria behin baino gehiagotan irabazi duen emakume bakarra da; 1911n, Kimikakoa eskuratu zuen.

* Hamasei emakumek irabazi dute Bakearen Nobel Saria; hamahiruk, Literaturakoa; hamaikak, Fisiologiakoa edo Medikuntzakoa; lauk, Kimikakoa; bik, Fisikakoa; eta emakume bakar batek eskuratu du Ekonomiakoa.

* 2009an saritu zituzten emakume gehien; guztira, bost emakume.

EDUKALBOAN // 7

Inkesta: Nolakoa irudikatzen duzu ikertzen ibiltzen den jendea?

12-18 urte

Iturria: Zientzia eta (err)eboluzioa. Biologia alorrerako material didaktikoa. http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/2666

Behar den materiala: inkesta, ordenagailuak edo tabletak (informazioa bilatzeko), kartoi meheak eta errotuladoreak (erakusketarako).

Iraupena: 50 minutuko 2 saio

Garapena: Ikasleek inkesta bete behar dute, lan zientifikoari eta horretan diharduten pertsonei buruz zer irudi duten jasotzeko. Ikasleek banaka beteko dute inkesta, eta, gero, elkarri emango diote horren berri; ikaskide guztiek, elkarrekin, erantzunei buruz hitz egingo dute, eta iritzi eta ideiak agertuko dituzte.

Gaiari buruzko informazioa bilatzeko ere eska dakieke, eta lortutako informazioa erabil dezatela galderei erantzuteko. Hala, bigarren saioan talde txikitan elkartuko dira, informazioa kontrastatzeko eta horma-irudi batean laburbiltzeko, testua, grafikoak eta irudiak erabiliz.

Inkesta: Zientziaren munduko norbaiti buruz ari garenean, nolakoa irudikatzen duzu? Adierazi lan zientifikoa egiten duten pertsonek zer ezaugarri dituztenZientziaren alorreko norbaiti buruz mintzo garenean, zer irudi etortzen zaizu burura? Adierazi zure ustez zer ezaugarri dituzten lan zientifikoan jarduten duten pertsonek.

Gizonezkoa Emakumezkoa Besteak / Adina: ___ Nazionalitatea:_______________

P Izaeraren ezaugarriak (izaera, nolakotasunak…)

P Ezaugarri fisikoak (itxura fisikoa, ezaugarri bereizgarriak, etab.)

P Ikerketa-alorra

P Ikerketa zientifikoari dagokionez, zure ustez, zein dira gure gizartean ikerketak egitera bultzatzen duten arrazoi nagusiak?

P Zure ustez, Espainiako gobernuak ikerketako zein alorretan gastatzen du diru gehien?

P Egungo gizartean, zein dira ikerketa zientifikoaren ekarpen baliotsuenak edo alderdirik positiboenak?

PZure ustez, ba al dago arrisku edo alderdi negatiborik? Zein?

PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK

! Heziketa-material gehiago aurkitu dezakezu http://www.educacion.alboan.org/eu web-orrian edo gure egoitzaren batekin harremanetan jarrita.(2. or. IKUSI)

Page 8: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

EDUKALBOAN // 8

Hezkidetzari buruzko baliabideak

Nolakoak izan dira taldearen lehen urratsak?

Ikasturte honetan, taldeak gero eta konpromiso-maila handiagoa hartu du. Ia ostiralero elkartu gara, eta horrek bide eman du proiektuari jarraitutasuna emateko eta talde-kontzientzia sortzeko.

Nola definitzen duzue zeuen burua?

Hasiera-hasieratik, feministatzat dugu geure burua. Garrantzitsua iruditu zitzaigun hala izendatzea, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alde borrokatzeko konpromisoa duen talde bat baikara. Ardatz nagusia hau izan da: emakumeok hausnarketa kritiko bat egitea geure buruari buruz, eta aztertzea zer egin dezakegun sexu-estereotipoetatik eta gizarteak inposatutako roletatik libreago egoteko.

Zer ekintza nagusi egin dituzue?

Aurtengo ikasturtean, askotariko jarduerak egin ditugu, eta hauek dira nabarmentzekoak:

- Hainbat indarkeria-modu aztertu ditugu, lehen aipatutako rolen inposaketarekin eta estereotipoekin zerikusia dutenak. Hortik dator “Jar itzazu betaurreko moreak” leloa. Kartel batzuk egin ditugu, ikasgelan egindako gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunari buruzko galdera batzuk abiapuntu hartuta.

- Lehen aipatutako gaiari buruzko antzezlantxo bat prestatu dugu; mugikor bidezko kontrola nabarmendu genuen bereziki.

- Horrez gain, emakumeen kontrako indarkeriaren formarik muturrekoena ekarri nahi izan dugu eskolara: hilketa. Gure ustez, beharrezkoa zen aditzera ematea emakume izate hutsagatik hiltzen dituztela emakume batzuk; ez biktimismoan erortzeko, baizik eta gaitz hori salatzeko eta, batez ere, emakumeen eskubideak tinkoago aldarrikatzeko.

Zuen ustez, lortu duzue zuen gogo bizia ikastetxeko gainerako kideei helaraztea?

Eskolako festan, txoko feminista antolatu genuen. María Lezáun ALBOANeko kideak lagundu zigun prestaketa-lanetan, eta oso arrakastatsua izan zen. Izan ere, aukera eman zuen borroka feminista agerian uzteko, jende asko animatu baitzen emakumeon boterea eta autonomia aldarrikatzeko photocallean parte hartzera: neskatilak, mutikoak eta irakasleak. Ikasturte osoko prozesuaren amaiera arrakastatsua izan da. Lan horri esker, feminismoarekiko gogo bizia piztu zaigu, eta ingurukoei kutsatu diegu esperientzia hori.

“Aitak” Gasteiz: Gizonduz, EMAKUNDE, 2008.

“Zintzo-mintzo. Lantzeko proposamena sextimenduak” Gladys Herrera eta Iván Dario Chahín Pinzón Bilbao: Edex, 2010.

“Jarduera Hezkidetzailerako eskuliburua. Erabilera hezkuntza ez formalean” Emaisia Elkartea Bilbao: Urtxintxa Eskola, 2000.

“Arturo eta Klementina” Adela Turín y Nella Bosnia Pontevedra: Kalandraka, 2013.

ELKARRIZKETAMaterial guztiak ALBOAN-en Baliabide Zentroan aurkitu daitezke:

!centroderecursos.alboan.org/euedo gure egoitzaren batekin harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)

“Feminismoaren izen ona aldarrikatzen dugu, pertsona guztien arteko berdintasuna defendatzen duelako eta sexua dela-eta emakumeak baztertzen dituen hierarkia deuseztatzeko borrokatzen delako”.

Aurreko ikasturtearen bukaeran, Begoñako Andra Maria ikastetxeko, Jesuitak Indautxu, Giza Eskubideen aldeko boluntario-taldeak, erabaki zuen ikuspegi berri bat ematea beren lanari, eta emakumeen eskubideen urraketa hartzea ardatz horretarako. Andoni Aranzabe Amnistia Internazionaleko hezkuntza-boluntarioak eta Marta Fernández de Aguirre Filosofiako irakasleak jarri zuten martxan proiektua.

Jesuitak Indautxu ikastetxeko talde feminista

Page 9: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

Nola antolatuko dut ekintza bat nire ikastetxean?Ekintza-proposamen konkretu, praktiko eta erreal batzuk aurkeztuko dizkizugu.

Zure taldearekin ondo antolatu ahal izateko, partekatzeko, eztabaidatzeko, praktikan jartzeko… Jarri martxan eta aktibatu zure ikastetxea !

Fitxa teknikoa

Taldearen izena:

Taldekide-kopurua:

Ekintza:

(taldearen datuak eta ekintzaren azalpen labur bat):

Ekintza planifikatzea1. urratsa

Lehendabizi, erabaki behar da zer egin nahi den. Interesgarria da talde gisa aurretik beste prozesu bat egin izana: trebakuntza eta topaketetan parte hartu, eta gogoeta egin ekintza zergatik egingo duzuen eta harekin zer lortu nahi duzuen.

Kasu honetan, proposatu zen zenbait jarduera egitea eskolako festetan, taldearen lana ikusgai egiteko eta ekintza feminista indartzeko.

Nola jarriko gara martxan 7 urratsetan? (Ekintza antolatzea)

Antolatzea2. urratsa

Urrats honetan, ahalik eta gehiena zehaztu behar da ekintzaren xehetasun bakoitza. Horretarako, galdera hauei erantzun behar zaie Zer? Noiz? Non? Zer material behar ditugu? Norekin lan egin dezakegu? Baimenak eskatu beharko al ditugu? Zer ordutegi dugu? Nor egongo gara?

Gure kasuan, taldea zenbait aldiz elkartu zen zer ekintza egingo zituzten zehazteko:

P Gatazkarik gabeko Teknologiaren egunkariak banatu, Kongoko Errepublika Demokratikoan emakumeek bizi duten egoeraren berri emateko

P Kanpainako bideoa ikastetxeko TB-pantailetan jarri.

P Zenbait lelo feministarekin txapak egin.

P Jolas kooperatibo eta alternatiboen gunea.

P Emakumeenganako indarkeriaren aurkako photocalla.

P Estetika bateratua Geraldine Hoff Doyle-ren “We can do it” karteleko irudiarekin..

Gune feminista bat sortzea, Txoko Feminista, eskolako festetan. Festak aprobetxatzea taldearen lana erakusteko, ikasleak, irakasleak eta familiak berdintasunean heztearen garrantziaz sentsibilizatzeko, proposamen alternatiboak aurkezteko eta iparraldeko emakumeen egoera hegoaldekoen egoerarekin lotzeko (sexu-indarkeria Kongon; ikastetxean aurrez ere landu da, Gatazkarik gabeko Teknologia kanpainan).

Eredu:

Eredu:

Eredu:

EDUKALBOAN // 9

IKASGELAN ERABILTZEKO PREST!

Page 10: Edukalboan zbk. 13. Hezkidetzaren erronkak

IKASGELAN ERABILTZEKO PREST!

Lanak banatzea3. urratsa

Garrantzitsua da egiteko konkretuen zerrenda egitea. Jarduera bakoitzeko, lan batzuk egin beharko dira aurrez —antolatu, pres-tatu, materiala jaso eta abar—, eta kontuan hartu eta planifikatu egin behar dira lan horiek. Zeregin bakoitzeko lana banatu, eta pertsona bakoitzari egiteko edo ardura bat esleitu behar diogu.

Taldeak txandak egin zituen; funtzioak banatu zituzten, uneak antolatu eta zereginak banatu zituzten jarduera bakoitza aurrez, egiteko unean eta ondoren modu ordenatuan egituratzeko.

“F” eguna (feminista)4. urratsa

Planifikatutako ekintza martxan jartzeko unea da. Planifikatutako guztia egin behar da, planari jarraitu, eta prest egon etor daitezkeen ezustekoei aurre egiteko, malguak izan eta egokitzeko gaitasuna eduki.

Festetako une batean baino gehiagotan banatu zen ekintza.

Lehen egunean,festen hasierako dantzen ondoren, egunkariak banatu ziren patioan, eta ikusmina sortu zen hurrengo egunerako. Hurrengo eguneko estetikari buruzko mezua ere zabaldu zen.

Bigarren egunean, txapak egiteko eta saltzeko gunea ireki zen, eta photocalla eta jolas kooperatiboak egin ziren.

Ebaluatzea eta ospatzea 5. urratsa

Urrats hau oso garrantzitsua da, eta bi unetan banatzen dugu; multzo bat osa dezakete biek. Prozesuari hasieratik behatu eta urratsez urrats aztertzeko unea da, zertan hobetu dezakegun eta zertan asmatu dugun ikusteko.

Ez dugu ahaztu behar lortutakoa ospatzea.

Kasu honetan, taldeak ikasturte osoa ebaluatuko du, buletina argitaratu eta gerora. Planifikatua dago ebaluazioa, eta ikasturte osoan egindako lana ospatzeko unea izango da.

Zabaltzea 6. urratsa

Egindakoaren berri eman behar dugu, zabaldu, partekatu, eskolan, sareetan. Hala, agian lortuko dugu jende gehiagok bat egitea gure asmoarekin, edo batzuek antzeko zerbait edo gauza bera egin nahi izatea beren ikastetxean.

Horretarako bide bat izan daiteke nork bere esperientzia Edukalboan webgunera igotzea: http://edukalboan.alboan.org/eu/hezitzeko-esperientziak/

Facebook-en ere parteka daiteke, gure Gazteen Sarean http://bit.ly/red-jovenes-alboan

Berriz hastea 7. urratsa

Eta une honetan… berriz hasi behar dugu mundu justuago bat eraikitzeko gure bidean, edo hasitako bidean jarraitu. Bidean aurrera goaz!

EDUKALBOAN // 10

Eredu:

Eredu:

Eredu:

Eredu: