ezkerraberri 25. euskararen normalizazioaren erronkak

16
25 2015eko OTSAILA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria “Eskolak euskaldunduko al du Araba?” IRITZIA >> 4 “Nora joan beharko luke euskalgintzak?” IRITZIA >> 12 Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria IRITZIA > > 8 zkerra Berri ezkerra aberri aldizkaria

Upload: ezkerraberri-fundazioa

Post on 08-Apr-2016

233 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Ezkerraberri fundazioaren aldizkaria. Oraingo honetan Hego Euskal Herriko izan diren lau hitzaldien harira. Lurralde bakoitzari egokitu zen hitzaldi bakoitzak baina gai nagusia argi zegoen. Euskararen Normalizazioaren Erronkak.

TRANSCRIPT

Page 1: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

25 2015eko OTSAILA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria

“Eskolakeuskaldunduko

al du Araba?”

IRITZIA >> 4

“Nora joanbeharko luke

euskalgintzak?”

IRITZIA >> 12

Maren Belastegi, UEMAko lehendakariaIRITZIA >> 8

zkerraBerriezkerra aberrialdizkaria

Page 2: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Datorren aleko gaia: Ezker mugimenduen erronkake-mail bitartez zuen artikuluak bidal ditzakezue.Ale bakoitzean josotako 2 iritzi artikulu argitaratuko dira. ANIMATU!

“Hizkuntza bat ez da galtzen...”

zkerra Berrialdizkaria

EzkerraBerriFundazioakgizartean eztabaidazabaltzekoegiten duenekarpena.

Erredakzio taldea:

Patxi ZabaletaRebeka UberaDani MaeztuAser LertxundiA. Iturriagaetxebarria

Diseinua:Aser Lertxundi

Inprimategia:Iratxe grafika

Edito

riala

Aduanaren Txokoa 16-1831001 IRUÑA

www.ezkerraberri.org Tel: [email protected]

’Euskararen normalizaziorako erronkak’ izeneko hitzaldi zikloa antolatu du Ezkerraberri Funda-zioak abenduan eta urtarrilean Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Izenburuak ongi adieraz-ten duen bezala, euskararen normalizazioak aurrera egiteko dituen erronken inguruan gogoe-ta egitea zen zikloaren helburua. Nolabait balio behar izan zuen identifikatzeko indarguneak, ahuleziak, aukerak eta mehatxuak. Azken urteotan bada euskalgintzan debatea egindako eta egin beharreko bideaz. Ikuspegi desberdinak agertzen ari dira. Datu soziolinguistikoen inter-pretazioan ere ikuspegi desberdinak daude. Hori guztiak islatu nahi genuen hitzaldi-zikloaren bidez. Orrialde hauetara ekarri ditugu hitzaldietan bildutako gogoetak, gure irakurleekin konpartitzeko.

Herrialde bakoitzean berariazko ikuspegia landu da. Bertako egoerari lotuta gai baten inguruan egin nahi izan da gogoeta.

Nafarroako euskalgintzako eragile nagusi bi Vascuencearen legeaz jarri genituen solasean. Lege horrek dituen mugez, ez dituenez eta gainditzeko landu beharreko estrategiaz galdetu genien.

Beasainera euskararen gizarte-erakunde inportante biko ordezkariak deitu genituen itxuraz desberdin ikusten duten euskalgintzaren egoeraz eta geroaz solasta zitezen.

Bilbo euskaldunduz gero euskara salbatuta dagoela entzun izan dugu behin baino gehiagotan. Nola (ber)euskaldundu bada metropoli erdaldun(du)a?, galdera egin genien Bilboko gure so-laskideei.

Arabako euskaldun gehienek eskolan ikasi dute euskaraz. Errealitate horretatik abiatuta euska-rak Araban izan dezakeen etorkizunaz aritzeko gonbidatu genituen gure solaskideak.

Horrekin guztiarekin irakurleek errealitatearen irudi osatuagoa izan dezaten espero dugu.

Page 3: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

>>

“Euskararen normalizazioaren erronkak”

3

Kron

ika

Euskararen normalizazioa ez da erronka makala eta dagoeneko urteak pasa dira lehen hizkuntza poli-tikak martxan jarri zirenetik. “Nola aldatzen diren

gauzak, kamarada”, zioen Hertzainak-en abesti batek, eta ez zuten arrazoirik falta, berdin gertatu izan da euskalgin-tzarekin ere. Diktadura eta debekuaren garaia amaitu ostean, euskararen munduak loraldi oparoa izan duela esan genezake, baina, gaur egun eraldaketa ezean, eta ga-rai berrietara egokitu ezean emandako loreak ximeltzeko arriskua dago.

EzkerraBerri Fundaziotik euskararen normalizazio pro-zesuaren hausnarketa eta etorkizuneko euskalgintzaren erronkak zeintzuk diren aztertzeko, hitzaldi sorta bat an-tolatu dugu, eta ale honetan bertan entzundakoak ahalik eta zuzenen helarazten saiatu gara. Badakigu Euskal He-rriko errealitatea ez dela homogeneoa, beraz, herrialde bakoitzaren idiosinkrasiatik abiatuta, politika bateratuak diseinatzeko orduan kontuan hartu beharreko errelita-teei buruz ere aritu gara, gure helburua den ikuspegi zabal hori helarazteko asmoz.

Page 4: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

biztanleri osoaren %20 baino ez direlako. Hauetako le-hen hizkuntza euskara dutenak %4a baino ez dira, eus-kalkian egin zezaketenen kopurua murriztu egiten da, beraz.

Arabako elebidunen ia %74,8ak euskara familiatik kanpo ikasi du. Hala ere, aitortu behar zaie batuan naturalta-sunez egiten dutela, nahiz eta oraindik ere konplexuak izan. Nork ez du ezagunen bat euskara ikasitakoa eta honako hau dioena: bai euskara badakit, baina batua, euskalkirik ez dakit, hika ez dut erabiltzen, oraindik s eta z ez ditut bereizten ahoskatzerakoan, Tolosako euskara bai ederra eta ez nirea, nire euskara pobrea da, ni eus-kaldun berria naiz…

Arabarra izanda gure mugak gurutzatzean ohikoa da en-tzutea, arabarra zara, eta euskaraz badakizu? Ze ondo!. Harritu egiten dira oraindik ere arabarra eta euskalduna izatearekin.

Koldo Zuazori behin baino gehiagotan entzun diot Ara-bako euskaldunak batuan egiten duela, eta batua dela Arabako euskalkia. Eta naturaltasun osoz egiten dute gainera. Ez dago hau gertatzen den beste lurralderik, gure gazteek ez dute non begiratu, ez dute aurreko ge-nerazio euskaldunik inguruan beraientzat eredu izango dena. Beraz, aberastu dezagun euskara, eman diezaie-gun aukerak eta baliabideak euskaraz (batuan) jolas de-zaten, euskaraz bizi daitezen, azkenean hizkuntza bera delako eta Euskara hizkuntza pobrea denik ez du inork sinetsiko gaur egun, ezta?

Ez dakit helduon harrikada ez ote den eguna joan egu-na etorri gazteei euskalki bat ikasi behar dutela esaten jardutea, gazte hizkera sortu behar dutela iradokitzea, ikastetxe barruan ariketa solteak egiten jardutea, lortu duten euskara hori pobrea, lustre gabea eta barregarria balitz bezala, inguruan ez daukatena lortzera bultzatuz.

Jokin Larrañaga Arabako Aldundiko euskara zuzen-dariak herrialdean euskarak duen egoeraren analisia egin du.

Datuak inkesta soziolinguistikoan daude eta ondorioz ez ditugu hona ekarriko, hartan kontsultatzeko modua baitago (http://www.euskara.euskadi.eus/contenidos/informacion/argitalpenak/eu_6092/adjuntos/V.%20Inkesta.pdf). Inkestak argi erakusten du Arabako euskal hiztuna gaztea dela. Horri buruz Jokinek egin zuen haus-narketa ekarri hona.

‘Gaur eguneko Arabako gazte elebidunaren ezaugarriak honako hauek dira:

– Oso gaztea da, 16-24 urte bitartekoa.

– Gasteizen bizi da. Kontuan izan behar da Arabako elebi-dun guztien bi heren Gasteizen bizi direla (31.759).

– Eskolan ikasi du euskara: D edo B ereduan. Segur aski oraindik ere euskaraz ikasten ari da.

– Baliteke gurasoren bat ere euskaldun berria edo elebi-dun hartzailea izatea.

– Erdal elebiduna da, hau da, errazago mintzatzen da er-daraz euskaraz baino.

– Euskara erabiltzen du, baina erdara baino askoz gutxia-go.

– Etxean ez du ia euskararik erabiltzen. Erabiltzekotan, neba-arrebekin.

– Gehiago erabiltzen du euskara kalean eta ikasketetan edo lanean, etxean baino.

– Euskara sustatzearen alde dago.

– Gurasoetakoren bat edo biak Euskal Herritik kanpo jaiotakoak dira. Izan ere, 55-74 urte bitarteko arabarren erdia baino gehiago Euskal Herritik kanpo jaiotakoa da, Estatuko beste lurralderen batean edo atzerrian.

Arabako gazteen ezaugarriak aipatu ondoren, ikus deza-gun zer hitz egiten duen.

Arabako gazteak batuan hitz egiten du, nekez euskal-kian Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Bizkaitik etorritakoak

4

Iritz

ia

Arabako %74,8akeuskara familiatik

kanpo ikasi du

Eskolak euskaldunduko

al du Araba?

Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.

Page 5: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

enpoderamientoa esaten da gaur egun–, zergatik ez adierazi eta onartu egindakoa eta egiten ari direna, zer-gatik lotsatu eta kikildu behar dira euskaraz ari badira, akatsak badituzte ere?

Daukaten baliabidearekin komunikatuko dira, bere hiz-kuntza sortzen ari dira, eta egia da gaztelaniaz errazta-sun handiagoa dutela, noski, euskara ez delako beraien Lehen Hizkuntza.

Uri Ruiz Bikandik esana da Araban eta eskolan ere ba-tzuetan ahaztu egiten zaigula gelara iristen den Ara-bako ume askok etxean ez duela euskara entzuten, eskolan ikasten ari den hizkuntza berria dela, bere bi-garren hizkuntza dela, bai Lehen Hezkuntzan bai Biga-rren Hezkuntzan, nahiz eta egoera hau aldatzen ari den poliki-poliki.

Honekin lotuta, pentsa dezagun Gipuzkoako edo Biz-kaiko gune soziolinguistiko euskaldunetako eskolarako egokia dena agian Arabarako ez dela hain egokia edo lehentasunezkoa, helburuez eta metodologiaz ari naiz, eleaniztasunaz ari naiz, – zaila ulertzen eleaniztasuna bultzatzea Araban oro har, ikastoletan barne, elebita-suna oraindik urrun sentitzen eta ikusten dugunean–, ahozkotasunari garrantzi handiagoa emateaz, ingeles goiztiarraz ari naiz…

Proposamen moduan, eskaera bat, eta ez nirea, nik bat egiten badut ere, Anjel Lertxundik Berria egunkariko bere zutabean idazten zuen moduan, arkatza utzi eta mingaina erabili bigarren Hezkuntzara iritsi arte, jolastu gehiago hizkuntzarekin, metalinguistika eta gramatika gutxiago, gure ikasleen lehentasunak eta beharrak, le-hen esan bezala, agian egokitu egin beharko genituzke Arabako egoerara eta ikasleen izaerara.

5

Etor zaitezte EGArako azterketetara eta ikusi zein estu-tasun eta izerdi pasak jasaten dituzten Lenitz bailaratik (Arrasate, Bergara, Oñati, Eskoriatza edo Aretxabaleta-tik datozenak ahozko azterketa egitera eta azterketako ariketa bat batuan egin behar dutela esaten diegunean).

Gazteri euskalduna dugu, amestu ezina 80ko hamarka-dan, harro sentitu beharrean, ez daukatena adierazten gabiltza etengabe, lortutako gaitasuna aberastu beha-rrean, mintzatzeko guneak eta uneak agian eskaini gabe, bai eskolako gelan bai eskolatik at.

Onar dezagun trantsizio aroan gaudela, hoberantz goa-zela, lehen baino askoz hobeto gaudela, eta lortutakoa handia dela.

Iñaki Martinez de Luna azkeneko Argian pertzepzioaz mintzo zen, Gipuzkoarrak etsita daudela eta arabarrok ilusioz gainezka, nahiz eta lurralde bakoitzaren errea-litatea bestelakoa izan eta egoerek bestelako jarrera adieraztera bultzatu behar. Heldu diezaiogun pertzep-zio horri, itsutu gabe, noski.

Arabako gazteak orain sortzen ari dira dagoeneko gaz-te hizkera, beraiena eta bere lekukoa, ezinezkoa delako Ondarroako edo Zizurkilgo gazteen hizkera esportatu era artifizialean eta gela batean landu.

Euskaraz bizi ahal izateko hurrengo 25 urtetan haus-narketa egin beharko genuke gizartean eragile garenok eta lehentasunak ezarri, zeri eman lehentasuna, euskara erabil dezaten baina jatortasuna-garbizalekeria-kalita-tea irizpideak oso kontuan hartuta edota bide pragma-tikoa agian ez kalitate handiegikoa sortzen ahalegin-duko dena.

Zergatik ez luzatu Arabako elebidunei egindako bidea-gatik dagokien harrotasun puntua –oker ez banago

Hoberantz goaz,lehen baino askoz

hobe gaude

Arkatza utzi eta mingaina erabili

bigarren Hezkuntzarairitsi arte

>>

Page 6: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

6

Horregatik, gure gazteek gizartearen laguntza behar dute, familian aisian, kirolean, lanean, koadrilan, taber-nan, dendatan, administrazioan, Txagorritxun, Ertzan-tzan, Zineman, egunkari eta irratietan, eskolak eman-dakoa barneratu eta eguneroko bizitzan erabiltzeko aukera izan dezaten.

Orain bai, amaitzeko, Araba eta bere erakundeak horni-tu behar dira epe labur eta ertainean, 25 urtean agian?, premiak eta xedeak zehaztuko dituen lan tresna batez, Arabako gizarteak horrela eskatzen baitu urtez urte eus-kararen erabileraren arloan. XXI. mendean murgilduta, egokia da etorkizunera begiratuko duen plana taxutze-ko ahalegina egitea. Iñaki Martinez de Lunak dioen be-zala, “hizkuntza politika eraginkorra abiatzeko, legezkoa eta bultzatzailea, aurretiko bi lan daude: euskararen in-guruko akordio zabala adostea eta gizartearen boron-datea lortzea”.’

¿Será la escuela la que enseñe euskera en Araba?

El Director del Departamento de Euskera de la Di-putación Foral de Araba, Jokin Larrañaga, comenzó la charla comentando la información de un análisis sociolingüístico (http://www.euskara.euskadi.eus/contenidos/informacion/argitalpenak/eu_6092/adjuntos/V.%20Inkesta.pdf). Destacó que en la en-cuesta se puede ver claramente que el vascoparlan-te alavés es joven y subrayó los datos mas relevantes sobre el bilingüismo en Araba.

El bilingüe alavés es muy joven (16-24 años), ha aprendido el euskara en el colegio (modelos D ó B), vive en Gasteiz, es posible que tenga algún progeni-tor euskaldunberri o bilingüe pero normalmente ha-bla mas euskara fuera de casa que en casa (escuela, amistades...), normalmente habla más castellano que euskara y aunque alguno de sus progenitores (o los dos) seguramente no sean nacidos en Euskal Herria, está a favor de promover el euskara.

Han subrayado también que los Alaveses no hablan ningún dialecto en concreto, hablan el “euskara ba-tua”, situación que a veces les acompleja ante los “euskaldunzaharra”. Por eso, Koldo Zuazo subraya la necesidad de poner en valor el “batua”. Critica la manía o la moda de hacer a los jovenes aprender un “euskalki” en concreto, sin poner en valor lo que tienen, que es el “batua”.

Hay que tener en cuenta la realidad sociolingüistica de Araba, y tener muy presente que la mayoría de ellos no hablan euskara en casa. Por lo tanto hay que valorar que utilicen el euskara, aunque no siempre lo utilicen adecuadamente. Estamos en un espacio de transición, donde ellos mismos irán transforman-do los recursos comunicativos que les ofrezcamos. Pero tenemos que tener en cuenta que no siempre las metodologías aplicadas en entornos sociolin-güísticos como Bizkaia y Gipuzkoa, son aplicables en Araba.

Iritz

ia

>>

Hizkuntza politika eraginkorraren

oinarrianeuskararen inguruko

akordio zabalaeta

gizartearenborondatea daude

“Arabako euskaldunakbatuan hitz egiten du,nekez euskalkian”

Jokin Larrañaga

Page 7: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Izenburu horixe jarri genion zikloaren hirugarren hi-tzaldiari, nahiz eta hitzaldian entzundakoaren arabera beste egokiagorik egon zitekeen. Deustuko Uniber-

tsitateko irakasle Esti Amorrortu eta Zenbat Gara eus-kara-taldeko Xabier Monasterio izan genituen hizlari eta Topaguneko Iker Martinez de Lagos moderatu zuen eztabaida.

Errealitatearen argazkia egin zigun hasieran Estik. Da-tuek hotz-hotzean erakutsi zizkiguten Bilbon euskarak bizi duen errealitatea. Gero errealitate horren prota-gonista diren pertsonen iritziak eta pertzepzioak jaki-narazi zizkigun. Bilbon 1981an herritarren % 10 zen eus-kaldun, egun % 23aren bueltan dira. Gazteenen artean zifrek itxura hobea dute: % 68 haurren artean eta % 54 gazteen artean. Erabilera ordea oso txikia da, % 4aren bueltan eta ez du aldaketa nabarmenik izan atzen 15 urteotan. Hiztun horien zati handi batek ezaugarri ko-muna du, hiztun berriak direla, eskola-sistemaren bidez edo euskaltegian ikasi dutela euskara.

Erabilera eskas horren erantzule hainbat faktore dira, baina kontuan izanik Bilboko euskaldun gehienak hiztun berriak direla motibazioa, gaitasuna, jarrera, identitatea eta antzeko faktoreak inportanteak dira. Estik faktore horiei buruzko ikerketa baten emaitzen berri eman zi-gun. Ikerketaren helburuen artean euskararen erabilera-ren gakoak identifikatzen egon da. Zeintzuk dira? Esti eta bere taldearen ikerketaren arabera hauek: testuin-gurua eta sareak, euskararekiko sentimendua eta kon-promisoa, gaitasuna, ohitura falta eta hizkuntza-identi-tatea eta legitimazioa (nolako hiztuna naiz?).

Ikerketaren subjektu izan den gazte abertzale eta ezker-tiar baten esanak erabiliz, argazki aski adierazgarria eman zigun Estik euskal hiztun berri horien motiba-zioaren eta jarreren ingurukoa. (koadrilaz) ‘Guztiok da-kigu (euskaraz), eta halanda be ez dugu inoiz, beno, ia inoiz bere egiten euskaraz’; ‘Guretzako beti egon da hor euskera, beti erabili ahal izan dogu, nolabait esateko’; ‘Errudun sentitzen gara, badakigulako, ikusten dogulako nolabairtbeharbada galdu daitekeela eta ez dogulako zera bat egiten, esfortzu bat egiten mantentzeko, ezta?’;

‘Euskara entzuten badot saiatzen naiz euskeraz berbe-tan bere bai, dena kontestuaren arabera.’

Ondorio moduan, Estik honokoak bota zituen:

– Bilbo moduko testuinguru oztopatzaileetan, gaz-telaniaren presioa (presentzia, ohiturak etab.) oso handia da eta hiztunek proaktiboak izan behar dute eta aktiboki euskaraz egiteko aukera bilatu.

– Proaktiboa izateko kontzientzia behar da, baina ez da nahikoa.

– Gazteen artean ohikoa da kontzientziarik ez iza-tea, hausnarketarik ez dutelako egin.

– Kontzientzia dutenek Bilbon ere aukerak bila di-tzakete.

Xabier Monasteriok hasi zuen bere jarduna hitzal-diaren izenburua modu egokiago batean aldatzen: ‘Deseuskaldundutako metropolia nola berreuskaldun-du?’ proposatu zuen. Arrazoi faltarik ez zuen, ondoren kontatu zizkigun bost argazkiek erakutsi zuten legez. Argazki horiek Bilboko euskararen historia sozialaren erakusleiho izan ziren. Garai bateko Bilbo euskaldunekin hasi zen eta euskara berreskuratzen ari den Bilborekin bukatu zuen, tartean erdalduntzea erakusten zuten ar-gazkiak paratuz.

Zer dio 2015eko argazkiak? Euskarak bizirik dago; ez ditu hain zenbaki makalak, baina erabileran herren egiten du. Geroa prestatzeko tenorea dela aldarrikatu zuen Xabie-rrek. Ahalik eta azkarren ezinbestekoa dela zentzuzko neurriak hartzea jaulki zuen. Administrazioak eta herri-ekimenetik sortutako erakundeak elkarlanean aritzera deitu zituen hizkuntza politika eraginkorra bultzatzeko. Halaber, Bilbon euskal espazio hegemonikoak eraikitzea erreklamatu zuen eta baita euskaraz kosturik gabe ikas-teko eskubidea.

Saioa bertaratutakoen eta hizlarien arteko solas pizgarri batekin amaitu zen.

7

Nola euskaldundumetropoli erdalduna?

Kron

ika

Page 8: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Mar

en B

elas

tegi

, UEM

Ako

lehe

ndak

aria

.

“Euskararen ofizialtasuna

ezbaian”

Espainiako Gobernuaren ordezkariak gidatuta gau-zatzen ari den erasoaldiak bete betean harrapatu gaitu UEMA eta bertako udalak. Kontratazioetako

hizkuntza irizpideak, diru-laguntzetarako hizkuntza iriz-pideak, udalak euskalduntzeko adostutako hizkuntza irizpideak susmopean jarri dituzte. Azken asteetan, 13 udalek jaso dituzte helegiteak gobernu ordezkaritzara aktak euskaraz bidaltzeagatik. Orain, gainera, Baztango udalak onartutako euskara planari helegitea ezarriz,

Euskal Autonomia Erkidegoan Urkijoren eskutik euska-raren aurka abiatutako erasoaldia indartzera dator Na-farroako Gobernua. Horrela, euskara sustatu nahi du-gunon lana baldintzatzen ari dira. Eta garai ilunenetan bezala, euskara ofiziala den eremuan ere, erdara erabil-tzera behartu nahi gaituzte.

Egoera larria da. Euskararen ofizialtasuna bera ari dira zalantzan ipintzen. Teorian euskara zein gaztelania hiz-

Iritz

ia

8

Page 9: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

kuntza ofizialak dira Euskal Erkidego Autonomoan. Bai-na, praktikan euskarak, erdara erabili ezean, ez duela balio ofizialik esaten digute helegiteok.

EAEn Eusko Jaurlaritzari dagokio euskararen ofizialta-suna defendatzea. Eta horregatik, afera horren aurrean babesa eskatu diogu. Esaterako, Jaurlaritzak legezkoa dela irizten dio aktak euskaraz bidaltzea eta hori argu-diatzen duen txosten juridikoa igorri du udaletara. Baina hortik harago ez du bestelako urratsik eman nahi izan. Eta azkenean UEMAren babesean, udalak izango dira Jaurlaritzaren txosten juridikoa epaitegietan defenda-tuko dutenak.

Nafarroako Gobernuari berriz, esan nahi diogu, euska-rari dagokionez, eta Baztango Udalaren kontuetan mu-turra sartu aurretik, baduela arreragoko zer eginik. Go-gora ekarri nahi dugu, Gobernuak Baztanen eskaintzen dituen zerbitzu ugari gaztelania hutsean eskaintzen di-tuela. Eta horrela, ez dituela ez errespetatu ezta aintzat hartu ere egiten herritarren hizkuntza eskubideak.

Gauzak horrela, UEMAko udalak ataka zailean daude. Urte hauetan guztietan egindako bidean atzera egin beharra larria litzateke. Horregatik, bat eginda erantzun behar diogu euskararen aurkako erasoaldi honi. Eta bide horretan, UEMAtik ahalegin berezia egingo dugu afera honi eman beharreko erantzuna soluziobideekin ere lotzen. Izan ere, ez da nahikoa udalei babesa adieraz-tea. Euskaldunon eskubideak bermatu eta euskaraz ari-tzea juridikoki babesteko moduak bilatu behar ditugu, ezinbestean. Baita horretarako, legeak bera egokitu be-har badira ere.

UEMAko udalek ahalegin berezia egin dute adminis-trazioa euskalduntzeko. Frogatu dugu administrazio publikoan ere euskaraz funtziona daitekeela. Eta gaur egun, euskarazko zerbitzuak bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzen dituzten instituzio bakarretakoak UEMAko udalak dira. Eta horregatik, ez da onargarria udalok susmopean ipintzea.

Udalerri euskaldunak (ezagutza >%70) bereziak dira hiz-kuntzaren ikuspegitik. Udalerriok trataera berezia behar dute, hizkuntza politika egokitua. Eta horregatik, eremu euskalduna, euskararen arnasguneak, indartzeko poli-tika eraginkorrak abian jartzen saiatuko gara; hizkuntza politika euskara departamentutik harago eraman, eta euskararen arnasguneak duten garrantzia aintzat hartu-ta, politika orokorraren erdigunean kokatzen saiatuz.

9

Teorian bi hizkuntzakofizialak,

praktikan,euskarak ez du

balio erdaraerabili ezean

Euskaldunon eskubideak bermatu

eta euskarazaritzea

juridikokibabesteko moduakbilatu behar ditugu

La oficialidad del Euskara en duda

Maren Belastegi, presidenta de UEMA (mankomuni-dad de municipios “euskaldunes”, donde el %70, o más, de habitantes son euskaldunes o bilingües) nos comenta las grandes dificultades que están teniendo estos municipios a la hora de trabajar en uno de los idiomas oficiales. el euskara.

Nos comenta que las últimas semanas 13 municipios han recibido denuncias por parte del Delegado del Gobierno del Pais Vasco por enviar las actas en eus-kara y el Plan de Euskara del Baztan ha sido denun-ciado por el Gobierno Navarro.

Maren subraya la gravedad de la situación: es la ofi-cialidad del euskara lo que se está debatiendo, ya que la tesís que impera en estas denuncias es que la oficialidad es nula siempre y cuandolos documentos no estén también en castellano.

En la CAV, le corresponde al Gobierno Vasco defen-der la oficialidad y Maren critica el desamparo en el cual se encuentran los 13 municipios que tendrán que lidiar ante los tribunales, a los cuales ayudarán. Admite que el gabinete jurídico del Gobierno Vas-co ha remitido un informe jurídico a los municipios afectados defendiendo la oficialidad. Critíca al Go-bierno de Navarra, el vulnerar los Derechos lingüís-ticos de muchos Navarros al no ofrecer en euskara muchos de los servicios básicos.

UEMA tiene claro que las características de los municipios que lo componen son características diferenciales a tener en consideración, ya que los convierten en reservas imprescindibles para la su-pervivencia del euskara.

Page 10: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Izenburu hori zeukan Iruñeko Katakrak aretoan Sagra-rio Aleman euskaltzainak eta Xabier Epalza Euskal Kultur Elkargoko zuzendariak eginiko eztabidak. Mikel

Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria moderatzaile la-netan aritu zen.

Nola baldintzatu du Euskararen Legeak gure euskal errealitatea hau? Onerako edo txarrerako izan da? Hau izan zen Mikel Bujandak plazaratu zuen lehen galdera.

Sagrario Alemanek gogora ekarri zuenez, “legeak egiten dira, edo egiten dituzte beraien ideologia edo nahi hori bermatzeko, edo izan daiteke gizartean dagoen alda-rrikapena mozteko edo aintzat hartzeko”.

Alemanek esan zuenez, Euskararen Legea bere hel-buruetatik urrun dago, euskalgintzak aldarrikatzen duen moduan, besteak beste, helburua bera ez duelako kon-tuan hartzen. “Nire iritziz, helburua litzateke normaliza-zioa eta legeak ez du normalizazioa kontutan hartzen”.

Euskaltzainari zaila iruditu zitzaion zehaztea zenbat zor zaion legeari eta zenbat gizartetik egindako lanari.

“Lege hau edo EAEkoa sortu aurretik sortu ziren ikas-tolak. Beraz, hori herri ekimenaren bidez erdietsitako zerbait da, eta gauza bera esan liteke helduen alfabe-tatzeari buruz”, nabarmendu zuen Alemanek. Baina, aldi berean, administrazioan lortutakoa ere onartu zuen. “Badira beste batzuk erakundea berari dagozkionak, eta nik esango nuke Nafarroan, lege honek administrazioan sartu den gutxia, nire ustez gutxi sartu baita, hori behar bada legeari zor zaio, baina hau etorri da ere kanpotik etorri den eskaerari esker”.

Eztabaida laster joan zen legearen aplikaziora eta ad-ministraziok egiten duen lanetara. “ Nik dakidanez, une honetan udal lanpostuetarako euskara eskatu dezake eta ez du betetzen, oposizio lehiaketa egin zezakeen, euskara ez baztertu zenbait lanpostuetarako eta hor ere tranpa egin du, ez du betetzen eta beste hizkuntz ba-tzuk baloratzen dira euskararen gainetik. Beraz, legetik at administrazioak egiten duela esan genezake? Bada bai, neurri batean, baina beharturik ez daude; beraz, le-gea betetzen ari dela esan dezakegu”.

Baina Sagrario Alemanek pertzepzioen munduan koka-tu zituen legearen ondorio txarrak: “Legeak gauza txar bat ere ekarri du, eta nik esan nahi nuke ideia batzuk finkatu dituela edo pertzepzio bat sortu duela, eta pertzepzio hori da Nafarroak badituela zati diferen-teak eta Nafarroako lurralde batzuetan euskara bertoko hizkuntza izanen dela; jende askoren gain pertzepzioa sortu du euskarak ez duela zerikusirik Nafarroako lurral-de gehienean, edo ikusteko gutxi duela, ez dela gurea den zerbait”.

Eremu ez euskaldunean D eredua ezartzeko debekurik legean ez dagoela esan zuen Sagrario Alemank. “Asko-tan entzun izan diot Patxiri (Zabaleta) esaten debeku-rik ez dago, eta bai, egia da debekurik ez dagoela bai-na funtzionamendua, parlamentuko alderdi gehienena izan da debekua balego bezala, eta jende askok ere hori pentsatu izan du”.

Kron

ika

Vascuencearen Legetik haratago

joaterik bada? Norantz? Nola?

Norekin?

10

Legearen araberaudal lanpostuetarako

euskara eskadaiteke, baina

beste hizkuntzabatzu baloratzen dira

euskararengainetik

Zaila da zehazteazenbat zor diogunlegeari eta zenbat

gizarteari

Page 11: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Xabier Epalzak, bere aldetik, legeak dioena eta legearen aplikazioa bereizi zituen. Bere esanetan, 28 urte haue-tan legeak ibilbide desberdina egin du. “Ez dugu ahaz-tu behar PSN izan zela legearen sorreran, eta horren aplikazioa nahiko zabala egin zen hasieran, legeak gauza gehienak ez baitu oztopatzen, baizik eta legearen inter-pretazioak. UPNren gobernuarekin gauzak estutu egin ziren, saiatu ginen baina euskaltzaleen botoak erdibitu egin ziren. Orain badago aukera, baina aukera aldaketa sozial eta politiko batean murgilduta. Baina legegint-zaldi baterako aldaketak ez du ezertarako balio, behar dugu aldaketa sakona eta iraunkorra”.

Euskal Kultur Elkargoko zuzendariak esan zuenez, koiun-tura politikoari begiratu gabe jartzen diren soluzio ma-gikoak ez du ezertarako balio, irtenbideak unean uneko egoerara egokitu behar zaizkio.

Sagrario Alemanek, bere aldetik, onartu zuen legearen ondorioz atal batzuk garatu direla, euskara teknikariena, adibidez. Gehienak legearen ondorioz sortu dira legea-ren, “baina aurretik ere bazeuden batzuk; Iruñeko Uda-lean, esaterako”.

Gauza bera nabarmendu zuen Alemanek irakaskuntzari buruz, ikastolak legea baino arinago sortu zirela esanez. “Eta baita eskola publikoak, edo gobernu eskoletan nik esaten dudan bezala zeuden D eredu batzuk, Irurtzu-nen eta beste leku batzuetan, adibidez. Legeak nolabait eman dio babes bat, babes legal bat, eman dio indarra D ereduari, gobernuaren, bere eskoletan, baina gero, le-geak trabak jarri dizkio E ereduari eremu ez euskaldune-tan zabaltzeko”.

Legeak baimentzen digu alde ditugun ataletan gober-nuari esateko legeak agintzen duena bete behar duela, baina Sagrario Alemanek azpimarratu zuenez, “hain es-kasa da, gutxitan egin daitekeela hori”.

Xabier Epalzaren ustez, legearen akatsik handiena “edo bekatu originala” da eremuetan banatu zutela gure lu-rraldea. “Baina legeak zer egiten du momentu batean? Ba onartzen ditu momentu bateko errealitateak.”

Euskal Elkargoko zuzendariaren iritziz, legea erabili izan dugu malgutasunez, “batez ere eremu mistoan D ere-duak eta zabaltzeko”.

Xabier Epalzak berriro ere legearen aplikazioan eta erabili izan den malgutasunaz jarri zuen gakoa. 28 urte hauetan aplikazio desberdinak izan dira, baina “UPNren aplikazio sektarioak eraman gaitu une honetan Nafa-rroan haustura egotera”.

Eztabaidak beste zoko-moko batzuk ere esploratu zi-tuen. Gure iritziz aipagarrienak ekarri ditugu lerro haue-tara.

“Euskararen Legeakez du normalizazioakontutan hartzen”

Sagrario Aleman

“Aldaketa sakonaeta iraunkorra behar dugu”

Xabier Epalza

11

Legegintzaldi baterakoaldaketak ez duezertarako balio

Legeak bekatu originalaonartzen du,

lurraldea hiztuneremuetan

banatu izana

Page 12: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Euskararen normalizazio prozesua bidegurutzean dago. Izan ere, euskara normalizatzeko ahalegine-tan mende laurdena igaro den honetan, perspekti-

ba nahikoa dugu orain arte egindakoa xeheki baloratze-ko. Bestaldetik, aztertu ahal izan ditugun adierazleek, orain arteko bide beretik segituz gero, datozen urteo-tan nora joan gaitezkeen adierazten digute. Unea da beraz, une honetan Euskalgintzak dituen ezintasunak eta oztopoak aztertzeko eta era berean, prozesua era-ginkortzeko neurriak hartzeko.

Euskararen aldeko mugimendua oso zabala da, kon-plexua eta anitza. Egoki egituratuta dago, kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditu alor eta sektore guztietan eta neurri handi batez urte hauetan guztietan lortu ahal izan ditugun emaitzen protagonista izan da. Euskararen aldeko mugimenduak milaka pertsona egituratzen du, ehunka profesional ditu eta alor ekonomikoan kon-tuan hartzeko sektorea da ez bakarrik bere garrantzia ekonomikoarengatik, duen zeregin sozialarengatik ere. Normalizazio prozesuak izan dituen zerbitzu beharrak asetzeko gauza izan da. Haurren hezkuntza, helduena, liburugintza, bertsogintza, hedabideak, aholkularitzak... mota askotako zerbitzuak eskaini dira eta eskaintzen dira etengabe euskara normalizatzeko ezinbestekoak direnak. Hala ere, euskara normalizatuko bada hori ez da nahikoa. Egiturazko hainbat arazo gainditu behar ditu euskararen aldeko mugimenduak bere eraginkorta-suna handitu nahi badu. Hona hemen horren inguruko hainbat hausnarketa:

Euskalgintza nagusiki eta funtsean zerbitzu emailea da. Zerbitzuak eta proiektuak joan dira nagusitzen urteen poderioz. Den denak dira beharrezkoak, ez dugu hori ukatuko baina, begi bistakoa da herri gogoaren elika-dura den alor ideologikoa poliki-poliki baztertzen joan dela. Hizkuntza bat normalizatzeko, herritarren gogoa da gakoa. Ez dugu zereginik herritarrek amore ematen badute, etengabe elikatu behar da euskararekiko atxiki-mendua eta hori ezin dugu egin kalitatezko zerbitzuak eskainiz bakarrik. Mugimendu bezala, herritarren moti-bazioak areagotzeari begirako lan komuna egin beharra dago. Herritarrei begira, herritarrentzat, herritarrak hel-

buru lan egin dugu eskaintzen ditugun proiektuen eta zerbitzuen helburua diren neurrian. Hala ere, areagotu beharra dago herri gogoaren elikadura den lan ideolo-giko hori, denon artean egin beharrekoa dena. Euskal-tzaleak behar ditugu ez bakarrik euskara dakitenak.

Horretarako, estrategia zuzentzaile adostua eta bate-ratua behar dugu. Estrategia orokorrik gabe, erakunde bakoitzak bere interes propioen araberako estrategiak sortzen ditu logikoa den bezala eta horrek Euskalgin-tzaren eraginkortasuna kamusten du. Horrekin estuki lotua dago komunikazio estrategia, hori ere ez bai-tu euskararen aldeko mugimenduak. Zilegi eta beha-rrezkoak dira estrategia propioak baina oso agerikoa da euskararen aldeko mugimenduak gizartea eraldatu nahi duen neurrian behar beharrezkoak dituela estrategia orokorra eta komunikazio estrategia.

Zerbitzu emaile izaeratik eratortzen da egiturazko bes-te arazo bat, menpekotasun ekonomikoa edo ahuldade ekonomikoa, alegia. Kalitatezko zerbitzuak eskaini na-hiak diru laguntzaren beharra sortzen du. Une hone-tan, handia da oso laguntza horiekiko menpekotasuna eta hainbat instituziok euskararen aldeko mugimendua ekonomikoki itotzeko politika ezarri du ondorio latzak eraginez.

Bestalde, gaur egun aplikatzen diren hizkuntza-politikak borondatean eta hautu librean oinarritzen direnez eta euskararen normalizazioaren kontra aritzeak inolako ondoriorik ez duenez ez da lortzen motibazio pragma-tikoak indartzea. Areago, krisi ekonomikoaren eta ins-tituzio batzuen jardueraren eraginez alor pragmatikoan ingelesak lekua lehiatzen dio euskarari.

12

Iñaki Lasa, Kontseilua.MAITE ITURRE

Norantz joanbeharko luke

Euskalgintzak? I

Iritz

ia

Estrategia orokorrik gabe,

erakunde bakoitzak bere interes propioen araberako estrategiak

sortzen ditu

Page 13: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Arestikoari Estatuen esku hartzearen edo injerentziaren areagotzea gehitu behar diogu. Legeen bitartez batzue-tan eta helegite eta jardun judizialaren bitartez beste batzuetan euskararen aldeko hizkuntza-politika ausarta gelditzeko ahalegin betean ari dira Estatuak.

Gauzak horrela, Euskalgintzak datozen urteotan bere eraginkortasuna handitu nahi badu eta euskararen nor-malizazioari bultzada berri bat eman nahi badio honako lan ildotan ahalegindu beharko du bereziki:

Mugimendu izaera indartu beharko du, estrategia orokorra eta komunikazio estrategia adostuz eta horren arabera jokatzeko hautua eginez.

Batasun guneak indartzearen aldeko apustua egin be-harko du. Atomizazioa gainditu, lehiak baztertu, kohe-sioa landu, herritarrak saretu eta oro har mugimendua sendotzera doazen jardun guztiak arreta bereziz kudea-tu beharko ditu euskararen aldeko mugimenduak.

Zerbitzuetatik eragiletzarako jauzia eman beharra dago gure jarduna orekatzeko. Oso presente behar dugu per-tsonak direla aldaketarako motorra eta horien gogoak definituko duela euskararen etorkizuna. Akzioa behar dugu, akzio berria, garai berrietara egokitua, elikadura ideologikoa eskaintzen duena eta era berean euskara-ren aldeko mugimenduaren eraginkortasuna handitzeko aukera emango duena. Akziorik gabeko herri mugimen-durik ez dago, akziorik gabe enpresa taldea gara.

Bestalde hizkuntza-politika berri behar dugu. Arkitek-tura juridiko egokia, plangintza zehatzak eta eraginga-rriak eta baliabide egokiak eskaintzen dituena menpe-kotasun ekonomikoa arintzeko. Hizkuntza-politika hori abiatzen denean Estatuen injerentziatik salbuetsi behar dugu. Hizkuntza-politika burujabeari guk geuk, Euskal Herriko herritarrok eman behar diogu babes praktikoa

eta hori posible izan dadin herritarrak saretzea da bidea eragite lanari garrantzia emanez.

Ez dira nolanahiko erronkak. Hala ere, esango nuke egon badagoela euskararen aldeko mugimenduaren jarduna garai berrietara egokitzeko nahia. Beraz, ezinbesteko abiapuntua badugu, asmatzea da gakoa.

13

Eraginkortasuna handitzeko

akzioa ezinbestekoa da

¿Cuáles son los retos de la euskalgintza?

El Movimiento pro-euskara es un movimiento amplio y diverso. Un sector que aglutina miles de personas y profesionales que ha ido desarrollandose amplia-mente convertiendose en un sector económico a tener en consideración. Es un sector que principal-mente se ha desarrollado saciando las necesidades de normalización del euskara y creando servicios y productos de calidad. Fundamentalmente es un sec-tor que ofrece servicios.

Su alta profesionalización y variedad de servicios ofertados crea unas carencias estructurales que se deben de analizar. La profesionalización ha conlleva-do la desideologización del sector y la dependecia económica. Es más, las políticas lingüísticas que se están aplicando dan más importancia al ingles que al euskara que no llega a ser más que una opción per-sonal. Y no nos olvidermos de los ataques constan-tes tanto del Estado como de distintas formaciones que con sus políticas tratan de ahogar al sector.

Para su subsistencia y para una mayor incidencia en el objetivo final de ir transformando la sociedad, se deberán de tener en cuenta los siguientes puntos: fortalecer el Movimiento acordando estrategias ge-nerales y estrategias de comunicación, evitar la ato-mización y buscar la cohesión del sector, y dar el salto a ser realmente un movimiento.

Es la ciudadanía la que defenderá y fortalecerá las propuestas que ofertemos, pero para eso es nece-sario ahondar en la ideologización y fomentar la acción alrededor del euskara. Sin esa actividad o ac-ción, no somos más que un grupo de empresas.

Page 14: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

ATZERA BEGIRA

Aurrera begirakoak eskatzen du atzerako begirada bat, egindakoa berrikusteko eta egindakotik berrikaste-ko. Argiak eta itzalak ikus daitezke euskarak azken ha-markadetan egin duen ibilbidean; eta, hala ere, ez dago zalantzarik: euskararen egoerak nabarmen egin du ho-bera azken mende erdian.

Hala ere, badira hobetzekoak:

• Euskararen gizarte-mugimendu anitzari falta izan zaio diskurtso-praktika beregaina osatzea, edono-lako herritarrak eta eragile politiko-instituzionalak bere tesietara biltzeko.

• Hizkuntz-ideologia sendo baten faltan, ideologia politikoekin uztartu da euskalgintza, nagusiki abert-zaleekin. Baina lehia abertzalea gatazka eragile izan da euskalgintzan eta, aldi berean, uxatu egin ditu euskaratik herritar ez abertzaleak.

• Euskalgintza profesionalak arrakasta erlatiboak lortu ditu, baina apenas beste hizkuntzekin lehian nagusitzeko moduko arrakasta erabatekorik.

• Euskalgintzak galdu egin du erdigunea, eta hege-moniko diren erdaren arauak, logikak eta aukerak sendotu dira, euskararen kaltetan.

AURRERA BEGIRA

Ondoko zutabeak ikusten dizkiot beharrezko euskara-ren garapen sozialari, normalizazioaren bidean.

1. HIZTUN KOMUNITATE EMANTZIPATUA

Euskararen normalizazioak behar du hiztun komunitate emantzipatu bat, euskaltzaletasuna jarriko duena bes-telako interesen gainetik eta, gizartearen erdigunean

Mikel Irizar,

Norantz joanbeharko luke

Euskalgintzak? II

14

Iritz

ia

kokatuta, eragingo duena hizkuntzaren inguruko dife-rentziak integra daitezen eta lankidetza indartu dadin.

2. EPE LUZEKO PLANGINTZA ETA HIZKUNTZA POLI-TIKA

Duela 50 urte ez bezala, gaur egun zientziaren adar uga-ritatik ekar daitezke metodoak eta tresnak hizkuntza normalizaziora. Eta normalizazio prozesua zenbat eta teknikoagoa izan, orduan eta adostuagoa izan daiteke.

Epe luzeko helburua adostu behar da, utopia eginga-rria, amets doitua. Eta zientziaren laguntzarekin zehaztu helburura iristeko estrategiak, aldagaiak, baliabideak, erritmoak, neurgailuak... Horren gainean landuko lira-teke eragile ezberdinen funtzioak eta guztien arteko osagarritasuna; eta planaren kudeaketa, gidaritza edo erabakiguneak prozesua burura eramateko.

Testuinguru honetan kokatzen da hizkuntza politika, herri erakundeek berariaz egin behar dutena normali-zazio prozesuan.

3. LEGE-BABESA, BALIABIDEAK ETA ERREFEREN-TZIAK

Lege-babesa ezinbestekoa da eskubide terminotan hitz egiteko, berdintasuna, justizia eta errespetua –eta be-raz bizikidetza- nahi badira. Eta horrekin batera behar dira baliabide ekonomikoak, berez ez dira egoerak nor-malizatzen. Lege eta baliabideetan ere zoru bat adostu eta ezarri behar da, txandatze politikoak edo zurrunbilo ekonomikoek ez dezaten epe luzeko prozesua aldiro baldintzatu.

Hirugarren faktorea ere –erreferentziena- oso garran-tzistua da. Euskarak, lehiakide handiak ditu espainiera eta frantsesa, eta etengabe sustatu beharko ditu erre-ferentzia propioak. Lan honetan ezinbestekoa da indar- eta itzal-posizioetan daudenen inplikazioa.

Page 15: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

15

Oso garrantzitsua litzateke errejistro hauetako bakoitza ondo garatzea eta euskaltzale bakoitzak barneratzea, modu malguan eta eraginkorrean erabiltzeko egoera eta solaskide bakoitzari ondoen egokitzen zaiona.

6. ARNASGUNE POLITIKOA ALDERDIEN ALDETIK

Euskara estrategia eta enfrentamendu politiko-elekto-raletik atera eta herri honen biziraupenerako eta gara-penerako giltzarria den gure hizkuntzaren gaia blindatu beharra dago. Arnasgune politikoa behar du euskarak, arma politiko moduan ez erabiltzea eta hizkuntza ba-besteko eta normalizatzeko neurriak adostea.

Uste dut posible dela euskararen eremuan ‘zoru komu-na’ eraikitzea eta zabaltzea, bai gizartean eta baita poli-tikan; eta diferentziak beste maila batera eramatea eta beste era batera eztabaidatzea. Horrek, ordea, aurre-tiko pauso klabe bat eskatzen du: familia politikoetako buruzagien arteko akordio sakona, gai hau blindatzeko.

7. MOTIBAZIOA ETA BIZI-INDARRA

Esandako guztiak garrantzitsuak izanik, zazpigarren hau litzateke egosi nahi den ogiaren legamia: hiztun komu-nitatearen motibazioa, hizkuntzari bizi-indarra emango diona.

Bizi dugun ziklo-aldaketa giroan, adierazle batzuk diote motibazioa eta bizi-indarra goian daudela –Interneten euskarak duen tokiak, esaterako-; aldiz, beste batzuk erakusten dute goia jo dela eta jauzi berriak egiteko sa-bai batzuk apurtu beharra dagoela.

Aurreko beste sei zutabeetan euskaltzaleok batera jokatzeko bidea hartuko bagenu, ziur nago zazpigarren honetan sekulako jauzia egingo litzatekeela. Batzen gai-tuena gehiago dela adosteak energia eztanda handi bat ekarriko luke; eta erregai hori behar dugu txanpa indar-tsu eta luze bati ekiteko, euskararen mesedetan.

4. EGITURA ETA AUTORITATEA

Behar da gizartean euskaltzaleen egituratze ireki bat, edozein euskaltzale eroso egoteko modukoa, baita instituzioetan daudenak ere. Behar da eragile ezber-dinen arteko funtzio banaketa argia, sinergiak baliatu eta osagarritasunak indartze aldera. Behar dira langu-ne eta erabakigune partekatuak euskalgintza sozialaren eta instituzionalaren artean, ondo uztartzeko erakun-deen ahalmena eta gizartearen kemena, optimizaziora bidean. Eta behar da denek onartutako autoritate bat ebatziko duena noiz, zer eta nola, adostutako plangint-zaren arabera; Euskaltzaindiak corpusean egiten duen funtzioa estatusean egingo lukeena.

5. DISKURTSO MULTZO KOHERENTEA

Diskurtso bakarraz baino diskurtso multzo batez hitz egin beharko genuke, edo gutxienez errejistro ezberdi-nak izango lituzkeen diskurtso zabal batez.

Errejistro batzuk aipa genitzake:

• Bizikidetzarena. Denetan zabalena da, nork ez du bizikidetza desio?• Identitatearena. Euskara da euskaldun egiten gai-tuena. • Berdintasunarena. Hiztun ezberdinak, eskubide berdinak.• Aniztasunarena. Hizkuntzen osasunak adierazten du gizartearena.• Erantzukizunarena. Denoi dagokigu jaso duguna geroratzea.• Justiziarena. Kendu egin ziguten, bidezkoa da orain itzultzea.• Errespetuarena. Inork ez inor zapaldu, bakoitzak berea.

Page 16: Ezkerraberri 25. Euskararen Normalizazioaren Erronkak

Esaldi horixe jaulki zuen behin baino gehiagotan Itziar Idiazabalek Gasteizko hitzaldiko bere jar-dunean. Murgiltze-eredu bakarra etorkizuna izan

beharko zukeen galdetu zitzaionean oraingo eredu-sis-temaren defentsa egin zuen tinko. ‘Derrigorrezko mur-gilketa, kalterako izango litzateke’ argudiatu zuen ‘Eus-karazko eskolen balio erantsia ikusten dute gurasoek eta horregatik bidaltzen dituzte murgiltze-ereduetara seme-alabak’. Baina, aldi berean, gogoratu zuen murgi-lketa eten gabe berritzen eta egokitzen aritu behar dela bere kalitatea ziurtatuko badu. Gogora ekarri zuen, bes-talde, gasteiztarren % 23a euskararen normalizazioaren kontra daudela inkesten arabera.

Testuingurua ere aipagai izan zuen: arabarren % 60k Eus-kal Herritik kanpo du jatorria eta arabar euskaldun ge-hienek eskolan ikasi dute euskara. Datu adierazgarri da 1981ean arabarren % 4a baino ez zela euskaldunak eta 2011an, ordea, % 22,9, hots, 30 urtetan boskoiztu egin da arabar euskaldunen kopurua eta hori murgiltze-ereduei zor zaiela seinalatu zuen Itziarrek.

Arabako euskaldunen ingurugiro erdalduna ekarri zuen gogora eta eskola dela egun euskarak Araban duen go-torlekua. Erabileraren alorrean Arrue ikerketaren datuak ekarri zituen. Horietan ikusten da, esaterako, irakasleak duen garrantzia euskararen erabileran eskola barruan, nahiz kanpoan, asko hazten baita irakaslea presente de-nean. Bestetik, euskara irakastea ez dela soil-soilik eus-kara ikastea baizik eta horri lotutako balioa transmitit-zea, alegia, euskararen normalizazioaren eragileak sortu beharra azpimarratu zuen Itziarrek

Horrelako giro erdaldunean umeek lortzen duten gai-tasun komunikatiboaren inguruko kezka ere izan zuen hizpide. Hainbat adibideren bidez aditzera eman zuen murgiltze-ereduko haurrek antzeko gaitasun komunika-tiboa lortzen dutela inguru erdaldunean eta inguru eus-kaldunean. Esan nahi baita, eskolak irakasten badu hau-rrek ikasi egiten dutela giroa hain aldekoa izan gabe ere.

Itziarren iritziz euskal ereduak oso aurrerakoiak eta onak dira eta izugarrizko aurrerapena ekarri dute euskaldun-tzean eta hezkuntzaren kalitatean. Alabaina eskolan gertatzen dena sakonago aztertu beharko litzatekeela deritzo: ‘ez dakigu benetan zer geratzen den gela ba-rruan.’ Baliabide gehiago ere erreklamatu zituen eskolan egiten ari den lanaren kalitatea hobetzeko, eta guzti ho-rren inguruko ikerketa bultzatzeko.

Kron

ika

Itziar Idiazabal, Euskal Filologiako KatedradunaEHU

Políticas de inmersión, experimentales y benefi-ciosas.

Itziar Idiazabal defiende el modelo de inmersión ac-tual ante una inmersión universal obligatoria. Cree que la inmersión obligatoria sería contraproducente y subraya que desde que se empezaron a aplicar po-líticas de inmersión en Araba el porcentaje de vasco-parlantes subió de un 4% a un 22,9%, es decir se ha quintuplicado el porcentaje.

Subraya que en un entorno castellanoparlante como el de Araba, conseguir estos logros es significativo, y el papel de las escuelas ha sido primordial. Si la escuela enseña el niño o la niña aprende.

Itziar opina que los modelos de euskara, son buenos y modernos, pero subraya la necesidad de ahondar más en las dinámicas dentro del aula. Cree que para ello hay que aportar los medios necesarios, ya que cree que el reto está en la mejora y adaptación cons-tante de los modelos de inmersión.

“Euskarazko murgilketa beti

esperimentala eta

beti onuragarria”