anoetako merendero berria erabilgarri - anoeta udala

24
Anoetako aldizkari informatiboa 57. zbkia. ANOETAKO MERENDERO BERRIA ERABILGARRI: Ekainaren 26an inauguratu zen, DBH4ko ikasle eta irakasleen bazkariarekin.

Upload: others

Post on 02-Dec-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Anoetako aldizkari informatiboa

57. zbkia.

ANOETAKO MERENDEROBERRIA ERABILGARRI:

Ekainaren 26an inauguratu zen, DBH4ko ikasle eta irakasleen bazkariarekin.

2

Lehengo pilotalekua.

EMAKUMEAK GIZONEZKOAK GUZTIRA

BIZTANLEAK(ekainaren 30ean)

962 1033 1995

JAIOTZAK(otsailaren 21etik ekainaren 30era)

June, Zuhara,Uxue

Eki, Xuban, Joel,Adei, Aner

8

HERIOTZAK(otsailaren 21etik ekainaren 30era)

Itxaro, Ignacia,Constantina

Manuel,Jose Antonio

5

BIZTANLEAK

ARGAZKI ZAHARRENTXOKOA

Berriak b

erri

| 57

3

Adineko anoetarren bizipenak eta testigan-tzak jasotzeko helburuarekin, 2015eanegindako grabaketen laburpena herritarreizabaltzeko eta egitasmoan parte hartu dutenguztiei esker ona adierazteko, AnoetakoUdalak ekitaldi bat antolatu du uztailaren7an 18:00etan udal areto nagusian.

Egitasmo honen helburu nagusia hau da:herriko adineko emakume eta gizonen tes-tigantzak jasoz, herriko memoria historikoaeta belaunaldien arteko transmisioa gordeeta bermatzea.

Proiektuan orain arte parte hartu dutenakhonako hauek dira: Ixabel Berasategi Or-mazabal, Paula Iturralde Ormaetxea, Gre-gori Agirrezabala Iturbe, Casto ArregiAranburu, Mª Teresa Ugartemendia Urru-

zola, Victoria Goenaga Uria, Francisca Da-vila Arias eta Pakita Garmendia Garmen-dia. Gure eskerrik beroenak denei!

Udazkenean proiektuarekin jarraitzekoaukera izango dugu, adinekoen testigantzakgure herriko ondare inmaterialaren ekarpengarrantzitsuak eta aberatsak direlakoan.

Adineko anoetarren testigantzak:bideoaren aurkezpena

Alkartasuna biltokiko bazkideek hainbat ir-teera egiten dituzte urtero, inguruko he-rriak eta kultura ezagutzeko asmoz.Aurtengo lehenengo irteera egin dute da-goeneko, apirilean Olitera joan baitzirenhango gaztelua ezagutzera, eta bide batez,bazkari goxo batez gozatzera. Hurrengo ir-teera irailean izango da, eta oraindik era-bat antolatua ez izan arren, Bizkaikokostaldera joatea erabaki dute.

Bestalde, igaro berri diren herriko feste-tan ere parte hartu dute, urtero bezala,toka-txapelketa antolatuz. Giro aparta izan

zuten eta Arantxa Gorostidi eta Antonio Iz-tueta izan ziren irabazleak.

Festa-giroarekin jarraituz, San Juan egu-nean bazkaria egin zuten, urtero bezala,Zuloaga Txiki jatetxean, eguna dantza-saiobatekin amaituz.

San Juan kalea 6, behea · 20270 ANOETA

Mª Jeronima Urkola Iturbe omendu zuten aurten jubilatuen bazkarian.

4

Ekainaren 13an, “AHT Gelditu Orain!Xahuketa Gehiagorik Ez! Herritarrok era-baki!” lelopean, 3.000 lagun inguru bilduziren Donostian egindako manifestaldian.Protestarekin bat egin zuten 60 elkarte, gi-zarte-mugimendu, sindikatu eta alderdi po-litikok baino gehiagok. Beste batzuenartean, honako hauek hartu zuten partemanifestazioaren deialdian: AHT GeldituElkarlana eta Mugitu mugimenduak, Frac-king Ez, Ekologistak Martxan, Eguzki, Eus-kal Herriko Bilgune Feminista, LAB, Steilas,ESK, ELA, EHNE, Berriotxoak eta EH Bildu.

Dagoeneko 8 urte igaro dira AHT egi-teko lanak abiarazi zirenetik. Ordudanik,mito bat erortzen ikusi dugu. Urte haue-tan zehar agerian gelditu da, bideragarriaez izateaz gain, AHTk ez diola inolakoonurarik eskaintzen gizarteari. Izan ere,porrot egin duen proiektu horrek hainbatmilioi xahutzen ditu, oinarrizko gizarte-premietara bideratu beharko liratekeenpartidak murrizten ditu, eta kalte garran-tzitsuak eragiten ditu gizarte, ekonomiaeta ingurumen arloetan.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnekez digute esaten zenbat diru gastatu dutenorain arte. Gainera, ez dakite zenbatgehiago beharko duten aurrerantzean, eztalanak noiz amaituko dituzten ere. Gero eta

zalantza gehiago daude Euskal Herrian se-kula egindako inbertsiorik handienaren in-guruan, haren bultzatzaile burugogorreierrealitatea ikusten uzten ez diena: ez duloturarik Parisekin eta Madrilekin eta, gai-nera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia arteanaurreikusitako denbora-tarteak gero etahandiagoak dira, autoz edo autobusezbehar direnen antzekoak, hain zuzen. Na-

AHT Gelditu Orain!Xahuketa Gehiagorik Ez!Herritarrok erabaki!

5

farroan, inondik inora ez doan AHT eraiki-tzen ari dira, Aragoirekin eta EAErekin lotu-rarik gabe.

Estrategikotzat saldu nahi izan digutenproiektu horri errealitatea gailendu zaio.Inork ez du ikusi eraikuntza-lanek ustezeragin behar zuten bultzada ekonomikoa,han eta hemengo alderdi politikoen lagunminak diren eraikuntza-enpresari handieksalbu; izan ere, horiek ondo bete dituzteberen poltsikoak, eta horren lekuko ditugugero eta maizago azaleratzen diren ustel-keria-kasuak. Egonkortasunik eza eta lan-istripuak AHT eraikitzen ari diren langileeneguneroko ogia dira, gehienek azpikontra-tazioak eta lan- eta segurtasun-baldintzanegargarriak baitituzte, eta dagoeneko 7pertsona hil dira horien eraginez.

Egoera ikusita, manifestazioaren deialdiaegin zuten talde eta erakundeek honakohau eskatzen zuten: 1. Abiadura Handiko Trenari dagozkion

lanak berehala geldiarazi daitezela. 2. Proiektu honetara bideratzen diren diru-

partidak une honetan gizarteak dituen be-netako premiei erantzuteko erabil daite-zela: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gi-zarte-zerbitzuak… Euro bakar bat gehia-go ere ez AHTrako!

3. Azpiegitura horren inguruko eztabaidatekniko, sozial eta politikoa ireki dadila, bai-ta herritarren partaidetza-, informazio- etaerabakitze-prozesu bat ere, proiektu horre-kin zer egin guztion artean erabakitzeko.

Anoetako AHT Gelditu Elkarlana

6

Anoetako Udalak diru-laguntzak emangodizkie uda honetan UEUk antolatutakoikastaroetan parte hartuko dutenei.

Ikastaroren batean izena eman behar ba-duzu, zatoz udaletxera eta eskatu diru-lagun-tza. Honako hauek ekarri beharko dituzu:• Udaletxeko eskaera-orria behar bezala

beteta (udaletxean edo webgunean lor de-zakezue www.anoeta.eus)

• Nortasun agiriaren fotokopia• Zure langabezia edo jubilatu egoera

frogatuko duen agiria, hala badagokio• Banketxe edo aurrezki kutxak emanda-

ko agiria, kontu baten titularra zarelaegiaztatzen duena

• UEUko matrikula-orria edo eskaera-orria• Matrikularen ordainagiria• UEUk ikastaro amaieran emandako ziur-

tagiria (ikastaroa amaitzean)

Eskaera egiteko azken eguna: 2015eko uz-tailaren 15a.

EUSKARA

UEUko udako ikastaroetarako

diru-laguntzak

Anoetako Udala ere txiokaMartxan daAnoetakoUdalarenTwitter ofi-ziala: @AnoetakoUdalaGure kukuak txio bihurtuko ditugu. Izan jarraitzaile!

Euskara ikastaroetarako diru-laguntzakAnoetako Udalak euskara ikasteko ematen duendiru-laguntza eskatu baldin baduzu ikasturte hone-tan, honako agiri hauek ekarri behar dituzu lehen-bailehen udaletxera:• Zure langabezia edo jubila-

tu egoera frogatuko duenagiria, hala badagokio

• Euskaltegiak ikastaro amaie-ran emandako ziurtagiria

7

LANGILERIAK DENBORAN LUZATUKODEN BORROKA-EGUTEGI BATERATUETA ERAGINKOR BAT BEHAR DUERASOAK ATZERA BOTATZEKO!

www.euskalherriasozialista.net

2014an 2013an baino % 39,6 greba gu-txiago izan ziren EAEn. Guztira 54.655 la-negun galdu ziren greben ondorioz, 2013anbaino 87.817 gutxiago. Nafarroan, berriz,beherakada hori % 50ekoa izan da, 12.269lanegun huts egin baitira greben eraginez,2013an baino 36.484 gutxiago. Garbi dagomobilizazioen beherakada hori ez dela oi-narritzen Euskal Herriko lan-gatazken mu-rrizketan, ezta Espainiako gobernuak etaEusko Jaurlaritzak iragarri duten susperraldiekonomikoan ere. Aitzitik, 2015eko otsailabitartean, 2014 osoa barne, Eusko Jaurlari-tzak 2.515 langileri eragiten dieten 170 erre-gulazio-espediente jaso ditu.

2014an, zuzendaritza sindikalen eran-tzun eskasa izan da lan-gatazkak jaitsi iza-naren arrazoia. Patronalen etaadministrazioaren aldetik jasaten ditugunerasoen aurka borrokatzeko mobilizazio-estrategia bat planteatu beharrean, borro-kak elkartuz eta zabalduz, esaterako,gatazka bide judizialetik eramatea eta bo-rroka enpresaz enpresa mantentzea izanda, oro har, sindikatuetako arduradunenestrategia. Baina estrategia hori ez da zu-zena, langileen borroka bateratua baitaerasoak geldiarazteko modu bakarra. Sin-dikatuetako zuzendaritzek mobilizazioeraginkor, zabal eta masiboen bidea be-rreskuratu behar dute: gatazkan nahastuta

dauden lantegien borrokak elkartu eta ko-ordinatu, ekintza sindikalaren batasunabultzatu, greba orokorrak egutegian txer-tatu, denboran luzatuko den borroka-planbateratua antolatu...

Baina, aldi berean, sindikatuetako zuzen-daritzek gizartea eraldatzeko beste aukerabat eskaini behar diete langileei, ezkerrekoalderdietako ordezkariekin batera. Kapita-lismoaren pean ezinezkoa da langabeziareneta pobreziaren gisako arazoei irtenbide bataurkitzea. Horregatik, sozialismoaren al-deko programa defendatu behar da: ekono-miaren oinarrizko palankak, hau da,bankuak eta multinazionalak desjabetu etapubliko egin behar dira langileek eta horienerakundeek demokratikoki kontrolatzeko,gizartearen gehiengoak dituen beharrak ase-tzeko, eta gaur egungo desberdintasunekineta zapalkuntzarekin amaitzeko.

8

Kaixo, lagunok! Oraingo honetan ere Berriak Berriko txokohau erabili nahi dugu gure berri emateko.Izan ere, hiru hilabete hauetan gelditugabe ibili gara.

Apirilean, internazionalismoari ateak irekieta Ukrainako egoerari buruzko hitzaldiaizan genuen. Oso hitzaldi interesgarria izanzen eta jende asko hurbildu zen. Horrezgain, apirilaren 25ean Gure Esku Dago eki-menak antolatutako Ehuntze Egunean partehartu genuen: goizean goizetik, haur-jola-sak antolatu genituen eta gure oihal propioaapaindu genuen. Egunari amaiera bikainaemateko, Gozategiren kontzertua izan ge-nuen Anoetako Gaztetxean.

Gainera, aurten Anoetako GaztetxearenXVI. urtemuga ospatu dugu. Urtemugabehar bezala ospatzeko, hainbat ekitaldi

izan ditugu maiatzean: hilaren hasieran,TTIParen inguruko hitzaldia izan genueneta, maiatzaren 16an, Urtemuga Egunaospatu genuen: eguerdiko 12:00etaneman genion hasiera, patata-tortilla txa-pelketarekin. Zortzi taldek hartu genuenparte eta, horren ostean, bazkaltzen hasiginen. Tripa bete ostean, poteoan ibili etaelkarrekin afaldu genuen, gaztetxean.Gauari amaiera emateko, Skasti eta Ero-komeri taldeen kontzertuak izan genituen,txirrisklasekin alaituta.

Iritsi da berriz ere udara, eta AnoetakoGazte Asanbladako kideek ere atseden har-tuko dugu, ikasturtea indarberrituta has-teko. Ondo pasa oporrak eta abuztubukaerako Gazte Egunera arte!

ANOETAKO GAZTE ASANBLADA

ANOETAKO GAZTE ASANBLADA

9

Gutxitan gertatzen da, ez da batere ohikoa,eta are gutxiago norberari gertatzea. Bainajoan den maiatzaren 29an, Anoetan gertatuzitzaigun. Urteko dantza-emanaldian nola-baiteko komunioa, ezkontza edo batasunagertatu zen dantzarien, musikarien, oholtza-tik kanpo gogotsu eta gogor lan egiten dutendantza-taldeko kideen eta urtean egindakolanaren emaitza ikustera joan ziren herrita-rren artean; izan ere, ez zen batere errazanor zen nor esatea, hau da, dantzan arizena, musika jotzen ari zena eta txaloka arizena bereiztea, eserita zeudenak eta ohol-tzan zeudenak bereiztea, alegia.

Emaitza horren sekretua jakin nahiko ge-nuke. Ezin hobeto lortu genuen, baina ezdugu errezeta ezagutzen. Betiko osagaiakerabili genituen, aurreko urteetan erabiligenituenak: lana eta ilusioa, batetik, etagogoa eta gozatzeko asmoa, bestetik.

Zapore gozo horrekin ospatu genuenDantzari Txiki eguna. Eguraldia lagun,gure dantzari txikiek eta beste herri batzue-tatik etorritakoek gogoz eta gogotik eraku-

tsi zizkiguten beren koreografiak, kaleetaneta plazan. Bertaratuek ikuskizun dotoreazgozatzeko aukera izan zuten.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegudantzariei, irakasleei eta Anitz Dantza Taldeaosatzen duten guztiei (arduradunei, jostunei,gidoilariei, eta emanaldian eta urtean zeharlagundu duten guztiei). Eskerrak eman nahidizkiegu, halaber, Loatzo Musika Eskolakoirakasle eta ikasleei. Baita Anoetako Udalariere, eta jakina, Anoetako Talogileei, aurtenere diruz lagundu baitigute; dagoenekoAnitz Taldeko kidetzat ditugu horiek. Eta,aurten, bereziki, eskerrak eman nahi diz-kiegu Kaxarranka dantzarako kutxa sorbaldagainean hartu zuen zortzikoteari eta, horiekbezala, eginkizun horretarako prestutasunaagertu zuten gainontzeko guztiei. Dantza-taldeko kide izan dira sei astetan, eta ezinhobeto bete dute euren eginkizuna, entse-guetan nahiz emanaldian. Gora zuek! Goraguztiok!

Bukatzeko, bi gonbidapen: etorri hu-rrengo urtean ere gurekin disfrutatzera! Za-tozte irail-urrian gurekin dantzatzera!

Ezohiko bat-egitehunkigarria

10

Martxoaren 28an omenaldi bat antolatuzuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, 40ko,50eko eta 60ko hamarkadetan espainiar es-tatuko hainbat herritatik Gipuzkoara etorri-tako pertsonek gure lurraldeari emandakoaaitortzeko eta eskertzeko. Omenaldi horre-tan parte hartu zuten, besteak beste, AngelBrillo (Caceres, 1935) eta Juan Otero (Vigo,1946) anoetarrek. Horren harira, elkarrizke-tatu egin ditugu eta hauek dira beraiek azal-dutakoak:

Noiz etorri zineten Anoetara bizitzera etazergatik?A.B.: Nik 27 urte nituela etorri nintzenhona bizitzera. Lana neukan han, Cace-resko udaletxean, eta ezkonduta nengoen.Alaba txikia zela, koinatuak (hemen zebi-len lanean) animatu gintuen hona etor-

tzera, lana zegoela, eta horrelaxe etorriginen. Tome Fundizioan lan egin nuen,gero Iruran eta, ondoren, Irurako Papeleran(Etxezarreta), hau itxi arte. 55 urterekin la-nerako ezintasuna lortu nuen eta geroztikez dut lanik egin.

J.O.: Ni 17 urte nituela etorri nintzen hona;mundua ezagutu nahi nuen, beste herriakezagutu, bestelako jendea… Eta lagun ba-tekin etorri nintzen lan egitera, eraikuntzan,toki desberdinetan: Tolosan, Bermeon. Apo-pilo moduan hasi nintzen bizitzen Altzan,gero Alkizara joan nintzen (hangoa da nireemaztea) eta han 17 urte pasa nituen, eta1980an Anoetara etorri ginen bizitzera, se-meen ikasketak zirela eta, garraio aldetikhan zailtasunak nituelako ordutegiekin, se-meak institutura eramateko.

JATORRI DESBERDINETAKOANOETARRAK EZAGUTUZ

11

Nola bizi zenituzten hasierako egunak etanola sentitzen zarete orain?A.B.: Hasieran oso gaizki, oso gogorraizan zen niretzat. Ez geneukan etxe pro-piorik (koinatuaren etxean bizi ginen, etaetxe txikia zen), klima ere ez sen batereatsegina, beti euria eta hezetasuna… Koi-natuaren insistentziagatik izan ez balitz,ziur aski Caceresera bueltatuko ginate-keen. Asko botatzen nuen faltan nire he-rria, familia, lagunak, klima… Orain ondonago, egokitu naiz; seme-alabak hemen-goak dira, baita bilobak ere, eta orainhemen dago nire bizitza, ez dut pentsa-tzen Caceresera bueltatzea.

J.O.: Ni primeran, hasieratik. Egia esan, niez naiz migratzailea sentitzen. Oso integra-tuta sentitu nintzen lehen momentutik, etaez nuen ezer faltan bota. Berehala egin ni-tuen lagunak, eta orokorrean oso ondoegokitu nintzen egoera berrira.

Hizkuntzaren aldetik, nola moldatu zine-ten? A.B.: Ni gazteleraz oso ondo moldatu izannaiz beti hemengo jendearekin. Laneanere, ni nengoenean, gazteleraz hitz egitenzuten lankideek, eta alde horretatik ez dutinoiz arazorik izan.

J.O.: Alkizan, aldiz, gaztelera ez zen ba-tere entzuten, eta bertakoekin ikasi nuennik euskara, eguneroko harremanetan,jendeari entzuten, haiekin hizketan… Etamaila jasoa ez badaukat ere (euskaraz ira-kurtzea adibidez asko kostatzen zait),ondo moldatzen naiz egunerokotasunean

euskaraz bizitzen, eta semeekin, bilobe-kin, karta-jokoan etab. euskaraz aritzennaiz arazorik gabe.

Herrira bueltatzen zarete noizbehinka?A.B.: Gero eta gutxiago, 2-3 urtez behin jo-aten naiz han bizi diren bi arrebak ikustera.Han bi etxe ditugu, eta lurrak, baratzea …Arrebak bizi dira etxe horietan.J. O.: Ni gutxitan joaten naiz Vigora, 3-4

urtez behin edo, han ditudan sei anai-arre-bak ikustera.

Amaitzeko, zer iruditu zitzaizuen Aldundiakantolatu zuen omenaldia?A.B: Oso polita eta hunkigarria izan zen;ni bihotzean ukituta sentitu nintzen.

J.O.: Oso ondo egon zen ekitaldia bera.Bukaeran diploma bat eman ziguten oroi-tzapen gisa, baina politena ekitaldia beraizan zen. Lehenago egin behar zen.Askotan aipatu izan da jende abertzaleakherrira bueltan bidali nahi gintuela, bainaazkenean haiek izan dira omenaldia etaaitortza egin digutenak.

LILbliab

12

LIBURUTEGIKO BERRIAK

Uda honetan ez duzue ez irakurtzeko aitza-kiarik. Haur eta gazteentzako saila liburuberriekin animatu dugu:Peppa Pig eta bere lagunak bisitan dituguliburutegian…

Eta liburu berriak ditugu, baita ingelesez ere!

Akzioa gustatzen zaizu? Komiki berriak di-tugu!

Eta guztiak Pinterest arbeletan dituzu:https://www.pinterest.com/anoetaliburuteg/2015-haur-eta-gazte-literatura/

LIBURUTEGI BERRIA IKASTURTE BERRIRAKO PREST!Liburutegi berria forma hartzen ari da, eta, dena ondobidean, irailerako erabilgarri izango dugu. Lasarbe ka-lean kokatuta, lokal handia eta argitsua da, eta ondoanikasketa gela eta kz gunea izango ditu. Liburuak eskuartean hartzeko primerako tokia geratuko zaigu, za-bala eta goxoa!

13

Eta gogoratu, liburutegian zenbait gai lan-tzen dituzten aldizkariak mailega ditzake-zue. Aurten honako hauek jaso ditugu:• Argia• Behinola• Bertsolari• Cuerpo mente• Elhuyar• Etxalde nekazaritza

• Euskal memoria Aldizkaria• Euskal Herria Sozialista• Gaztezulo• Irria aldizkaria• Larrun• Mente Sana• Qué leer• Viajes NG• Txantxangorri

HELDUENTZAKO LIBURU BERRIAK

https://www.pinterest.com/anoetaliburuteg/2015-udaberria-helduak/

Liburutegiak abuztuaren 3an irekiko ditu ateak goizez (10:00 – 13:00), uztaileko oporrezgozatzeko itxi ostean. Uztaileko lehen 9 egunetan ere zabalik egongo da nahi dituzuenliburu, dvd edo aldizkariak hartzeko.

UDAKO ORDUTEGIA

14

GALDERAK1. Zein da herriko festetako gehien gustatzen zaizun eguna edo emanaldia, eta zergatik?2. Zerbait aldatuko zenuke festetan? Zer hobetuko zenuke, kendu edo erantsi?

INKESTAHerriko festak pasa berriak direnez, horren ingurukoa da ale honetako inkesta.

Itziar Amondarain, 20 urte, ikaslea1. Kuadrillen Eguna, goizetik eta gauera arte feste giro ederra dago-

elako: bazkaria, jolasak, poteoa, afaria… Egun guztiko festa da,konpletoa.

2. Nik uste dut herritar guztiek, adin guztietakoak, beren tokia du-tela eta parte hartzeko aukera. Ez zait ezer bururatzen aldatzeko.

Blas Blanco, 21 urte, ikasleaJulen Sanchez, 24 urte, langabetua1. Kuadrillen Eguna, kuadrilla guztiak biltzen gare-

lako, eta oso giro polita izaten da egun osoan.2. Festak ondo daudela iruditzen zaigu, baina bes-

te estilotako musika ekartzea (reggae edo bestezerbait) eskertuko genuke, eta ez horrenbeste tri-kitixa.

15

Ander Olano, 9 urte, ikaslea.1. Buruhandi eta erraldoiak gustatzen zaizkit gehien, korrika dato-

zenean haiengandik ihes egitea eta ezkutatzea.2. Ondo daude festak, ez nuke ezer aldatuko.

Endika Esnaola, 25 urte, admministraria1. Kuadrillen Eguna. Kuadrilla guztiak elkartzea polita da, eta festa

giroa egoten da egun osoan.2. Beti dago zerbait hobetzeko, baina nire ustez festak ondo daude,

aniztasuna dago, eta umetatik jubilatuetara adin guztientzako dagozerbait, denetik zeozer dago.

Hayat Adjar, 34 urte, etxekoandrea1. Batez ere Dantzari Txiki Eguna gustatzen zait. Jantziak eta dan-

tzak “amazigh”en atzekoak dira, nire lurraldekoak. Danborradaere asko gustatzen zait.

2. Egiten den guztia gustatzen zait, ez nuke ezer aldatuko.

Rafa Apeztegia, 49. Urte, hezitzailea1. Herriko festetan orokorrean egoten den giroa gustatzen zait. Be-

reziki agian sardina jatea eta danborradaren momentuak aukera-tuko nituzke, festen hasierako ekimenak direlako, eta ilusioa piz-ten dutelako, ondorengo festa egunen iragarle.

2. Nik uste dut ondo daudela. Ez zait ezer buruatzen aldatzeko.

16

36 lursail daude guztira, eta horietatik 31esleitu dira dagoeneko. Gainerakoak esku-ratu nahi dituztenek udaletxean eman be-harko dute izena.

Ekainaren 18an inauguratu zen Anoe-tako Baratza Parkea.

Baratze Parkeak norberaren barazkiakmodu ekologikoan ekoizteko aukera es-kaintzen du. Aisialdi aktiborako topaguneada, hainbat giza talderen arteko elkarbizi-tza eta harremana bultzatzen dituengunea. Bertan, belaunaldi desberdinen ar-teko trukea emateko aukera izango da,txiki eta helduen artean, betiere naturare-kiko errespetua sustatuz. Baratze Parkekolursailetatik lortutako emaitzak norberarenhornikuntzarako erabiliko dira: lurrekofruituak eta baratzeen laborantzatik esku-ratutako produktuak familiek bakarrik kon-tsumitu ahal izango dituzte, eta ez duteinolako etekin ekonomikorik jasotzeko au-kerarik izango.

Anoetako Baratze Parkea, Gipuzkoakobeste batzuekin batera, Kutxa Ekoguneak

sustatutako Baratze Parke Sareko kide daeta ekainaren 18an inauguratu da.

Proiektua 2012an abiarazi zen eta ordu-danik 10 Baratze Parke sortu dira: Ekogunea,Lezo, Errenteria, Hernani, Usurbil, Tolosa,Azpeitia, Alegia, Zegama eta Anoetan. Sareagero eta gehiago hedatzen ari da, eta2015ean Elgeta, Azkoitia eta Zumaiak ereizango dute beren Baratze Parkea. Guztira850 lursail eta 44.000 metro karratu inguruizango dira, 13 parketan banatuta.

Anoetako Udalak zenbait udal-partzelajarri ditu herritarren eskura, aisialdirako ba-ratze gisa erabiltzeko. 50 m2 inguruko ba-ratze horiek Hernialdera bidean daude,Anoetako Herri Ikastolaren ondoan, eta ne-kazaritza ekologikoan oinarrituta egongodira.

36 lursail daude guztira. Horietatik 31esleitu dira dagoeneko, 3 talde berezien-tzat eta 28 gainerako herritarrentzat.Oraindik libre dauden bostak eskuratunahi dituzten herritarrek udaletxeko idaz-karitzan eman dezakete izena.

ABIAN DA ANOETAKOBARATZE PARKEA

17

10 orduko oinarrizko Internet ikastaroaeman da KZ gunean, Aste Santua pasa on-doren eta ekaina bitartean. Bertan 4 ema-kumek hartu dute parte, eta hauetatik bieuskaldunak ez zirenez, ikastaroa gaztele-raz eman da. Helburu nagusia ordenado-reari beldurra kentzea izan da eta, bidezbatez, jakinaraztea zer nolako aukerakematen dituen Interneten ibiltzen jakiteak.

Landu ditugun gaiak hauexek izan dira:dokumendu bat sortu eta teklatuak dituenaukera guztiak nola atera eta zertarako era-bili, nola sartu Interneten euren pasahitzakerabiliz eta Google bilatzailearekin infor-mazio ugari bilatu (trenen ordutegia, me-dikuan txanda hartu, eguraldia...);

argazkiak bilatzen ere ikasi dute, eta baitanola topatu leku zehatz bat Google Mapserabiliz, itinerarioak kalkulatu, eta mun-duko ia-ia edozein leku bertan egongo ba-gina bezala ikusi. Youtube ere landu eginda, ze bideo motak dauden eta nola bilatu.

Gogoratu ikastaroen eskaintza zabalaegiten duela KZ guneak. Ikastaro batzuktailer modukoak dira, arinak, bi ordu-koak, gai zehatzei buruz. Beste batzuk,aldiz, luzeagoak dira. KZ guneko tutoreakematen ditu, hileroko bisitetan. Uztaileanbisitak 7an eta 22an izango dira,11:00etatik 13:00etara. Anima zaitez in-terneten sakontzen eta zure tamainakoikastaroa eska ezazu!

OINARRIZKO INTERNETIKASTAROA KZ GUNEAN

18

Mugak hautsiz,elkarbizitza landuzAnoetan proiektu berri bat abiarazi da 0eta 10 urte arteko haurren gurasoekin ai-sialdia lantzeko, aniztasunaren ikuspegiaardatz gisa hartuz.

Izan ere, azaroan eta abenduan beha-keta-lan batzuk egin genituen ikastolan, etajatorri desberdinetako haurrek elkarrekinjolasteko eta nahasteko inolako arazorik ezzutela ikusi genuen, argi eta garbi; gura-soak, ordea, ez dira horren erraz jartzenharremanetan, horiek kuadrillatan elkar-tzen baitira, beste jatorri batzuetako gura-soekin nahastu gabe.

Muga horiek apurtzeko eta gurasoen ar-teko harremanak errazteko, Emun enpre-sak dinamizatutako proiektu pilotua jarrigenuen martxan.

Proiektuan parte hartu duten gurasoekbilera batzuk egin ostean, beren ohiko jo-kaera aztertzeko eta gizartean zabaldu-tako aurreiritziek duten eraginaz hitzegiteko aukera izan zuten.

Proiektuaren helburuetako bat guraso-talde horrek elkarrekin zerbait antolatzeazen eta, azken bileran, Festanitz antolatzeaerabaki zuten: maiatzaren 2an elkarrekinbazkaldu zuten Kuku elkartean. Menua:cous-cous eta bakailua pil-pilean.

Jarraian, proiektu honetako partaide ba-tzuen iritziak jaso ditugu:

Beatriz Ruano:

Proiektu hau oso aberasgarria izan da,lehen egunetik, parte hartu dugun guztion-tzat. Asteazken batzuetan, hainbat jatorri-tako gurasoak elkartu gara: euskaldunak,marokoarrak, nigeriarrak... Bilera haueneta beste ekintza batzuen bitartez, bestepertsonengana hurbiltzeko eta beren kul-tura eta ohiturak hobeto ezagutzeko aukeraizan dugu.

Proiektuari amaiera emateko, festa batantolatu genuen eta, bertan, haurrentzako

19

jolasak eta gurasoentzako sukaldaritza-tai-lerra antolatu genituen. Marokoarrek cous-cous nola egin erakutsi ziguten etaeuskaldunok, aldiz, bakailaoa pil-pileannola egin erakutsi genien; gero, elkarrekinbazkaldu genuen Kukun.

Ekimen honekin, beste jaioterrietako per-tsonak eta bertakoak elkarrekin harrema-netan jartzeko eta jarduerak elkarrekinantolatu eta gauzatzeko gure ekarpenaegin dugu. Agian denak berdin jarraitzenduela dirudi, baina gure bizipenekin, ha-rresi bat bota eta gure artean errazago ha-rremanetan jartzea lortu dugu. Azkenfinean denok gara Anoeta.

Chadia Aiachi

Ikuspegi desberdinak ezagutzea eta nirekultura beste batzuekin partekatzea gusta-tzen zaidalako hartu nuen parte proiektuhonetan.

Gogoko dut herrialde eta kultura des-berdinetako jendea ezagutzea, pentsa-tzeko eta mundua ikusteko modudesberdinak ezagutzea... Oso interesga-rria iruditu zait proiektu honetan partehartzea, gehiago jakiteko eta ikasteko au-kera eman baitit.

Eta eskerrik asko Udalari, gai honetanegiten ari den ahaleginagatik, bidea elka-rrekin egin behar baitugu.

Inge Artola:

Nere bizipenari dagokionez, oso aberasga-rria iruditu zait herriko jendeak eta atzerri-tik Anoetara etorritako jendeak proiektuhonetan parte hartzea.Ekitaldi polita izan zen Festanitz egunekoa,eta aurrerantzean ere horrelako gehiagoegitea espero dut...Eskerrik goxoenak Ainhoa eta Amaiari,Emun enpresako dinamizatzaileak.

20

Arratsalde kooperatiboaAnoetako Herri IkastolanEkainaren 9a, ikastolara etorri beharrekoazken arratsaldea, berezia izan zen. Ikas-tola osoa joko eta dinamika kooperatiboe-tan murgildu zen.

HHkoek mosaiko bat osatu zuten, ta-poiak erabiliz, "Piztuko dugu euskara"Araba Euskaraz 2015eko leloarekin. LHkoikasleak guztiz nahasi eta hainbat dina-mika eta joko gauzatu zituzten: armiarma-sarea, uztai-jokoa, elkarrizketa... Azkenik,DBHko ikasleak taldetan banatu eta 7 gu-netan jarritako jokoetan aritu ziren.

Amaitzeko, ikastolako ikasle, irakasle etalangile guztien artean lip-dub bat grabatuzuten Araba Euskarazko kantarekin.

Arratsalde kooperatibo horren laburpenabideoan jaso dugu. Hura gure WEB orrian(www.anoetakoherriikastola.eus) ikus dai-teke, baita lip-dub hori ere.

21

KIROLDEGIKO IKASTURTE AMAIERAPartekatu ditugu sokak, pisuak, baloiak, bi-zikletak…

Partekatu ditugu izerdiak, nekeak, arna-sestuak, bazirenik ere ez genekien giharre-tako minak…

Giharrak luzatu ditugu, estutu, tenkatu.“Citius, altius, fortius” zioen Coubertin-ek;“Minik gabe, irabazirik ez”, diote orain.“Gustuko aldapan nekerik ez”, diogu guk.

Izan ere, partekatu ditugu, baita ere, irri-barreak, irriak, algarak…; lagunartea osatudugu, eta lagunarteko istorio guztiek me-rezi duten amaiera eman diogu ikasturte

honi ere: lagunarteko afari eder batekinmerendero berrian.

Ondo pasa udara eta irailera arte!

22

Jatorri ezberdinetako emakumeak Gure-tzako taldean hilean behin elkartzen egondira irailetik hasita Hozpel kaleko udal lo-kalean. Saioetara bertaratu, beraien egoeraeta esperientziak partekatu eta ondo pasa-tzeaz gain, beraien erronkak planteatu di-tuzte. Horrela, herriko eta eskualdekohainbat ikastaro eta ekintzetan parte hartudute: informatika ikastaroa KZ Gunean, ba-ratzako ekologikoetan, Emakumeen Nazio-arteko Egunaren inguruan antolatutako kafetertulian, Festanitz bazkarian Kuku elkar-tean, horma-irudi kolektiboa egiteko proze-suan, Anoetako Dantzari Txiki Eguneanhainbat jatorritako pintxoen dastaketan,Anoetako Udalak antolatutako zine emanal-dietan, Irurako pintxo-pote anitzean…

Eskualdeko emakumeekin ere elkartudira Tolosako Aranburu jauregian Afrikakerakusketa ikusteko eta Villabonako Alji-bean dantza egin eta meriendatzeko.

Ikasturte oparoa benetan! Guretzako tal-deko emakumeak sasoiko daude!

Lan orientazioari buruzko saioa izan zuten ema-kumeek martxoaren 2an.

Guretzako taldeak antolatu zuen maiatzaren 31ko pintxoen dastaketa, herriko festetako egitarauaren baitan.

23

UDALEKU IREKIAKARRAKASTATSUAKUdaleku irekiak inoiz baino arrakastatsua-goak izan dira aurten. Guztira, 3 eta 12urte bitarteko 114 neska-mutil apuntatudira, eta primeran ari dira pasatzen begira-leekin han-hemenka, jolasean, eskulanakegiten, San Fermin Eguna ospatzen, txan-goetan…. Udarako oporrak ondo hastekomodurik onena!

Nola prestatu:Jarri osagai guztiak oratzeko makinan, 10 minu-tuz, gutxi gorabehera.Denbora-tarte hori igaro ostean, estali oihal bate-kin eta itxaron bolumena bikoiztu arte.Bolumena bikoiztu ostean, jarri olio dezente ontzibatean, su ertainean.Busti eskuak oliotan eta hartu mandarina batentamainako masa-zatiak. Hatzekin, egin zulo baterdian eta jarri frijitzen.Eman buelta, bi aldeak gorritu arte.Prest dagoenean, jarri paper xurgatzailearen gai-nean zerbitzatu aurretik.

Osagaiak• 500 gramo irin • Koilarakada 1 azukre • Koilarakada txiki 1 gatz • Koilarakada 1 legami fresko • 35 cl ur epel• Ekilore-olioa (frijitzeko)

ERREZETASFENJ, TXURROMAROKOARRAK