donostiako eskolako agenda 21 - irun 2013-2013_eusk.pdflaburpena egiten da power point formatuan....

12

Upload: others

Post on 02-Jan-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ARTELATZEN BALORAZIOA Ikasturte honetan, Irungo Eskolako Agenda 21ak bederatzigarren urtea bete du martxan jarri zenetik. Iaz bezala, 2012-2013 ikasturtean ere 10 ikastetxek hartu dute parte: Dunboa LHI, Dunboa BHI, Elatzeta ikastetxea, Hirubide BHI, Irungo La Salle, Pio Baroja BHI, San Vicente de Paul, Toki Alai BHI, Txingudi LH eta Txingudi BHI. Aurten ofizialki eta gaia aitzakiatzat hartuz, BIDASOALDEAko taldea sortu da. Iazko kurtso bukaeran Ingurugelatik bultzatuta eta gaiak horretarako aitzakia ematen zuenez, Irun eta Hondarribiako taldeak elkartzea proposatu zen. Bertan, Irun eta Hondarribiako koordinatzaileak elkarlanean aritu dira. Ikasturte honetan horrela lan egin da eta nahiz eta hurrengo urteko gaia kontsumoa izan elkarrekin lan egitea proposatu da. Ikasturtean landutako gaia, MUGIKORTASUNA ESKUALDEAN izan da. 2011-2012. urtean, Hondarribiak mugikortasuna landu zuen eta Irunek jada, 2009-2010. urtean herri mailako mugikortasuna landu zuen. Ikasturte honetan pauso bat gehiago eman nahi izan da eta mugikortasuna eskualde mailan lantzea proposatu da, herritarrak herriaz gain eskualdean ere ibiltzen baitira. Aipatzeko da gainera, Irungo Eskolako Agenda 21ean normalean gaiak urtebetez landu eta handik urte batzuetara berriro hartzen direla, aldaketarik egon ote den ikusteko. Mugikortasuna eskualdean gaia oinarritzat hartuz, orain urte batzuk egindako proposamenak eta jasotako erantzunak bete ote diren egiaztatzeko ere balio izan du. Ikastetxeek, eskolaren proiektuan sartuta dute programaren metodologia, baina desberdintasunak ikusten dira ikastetxe batetik bestera lanaren garapenean. Ikus bileretako deialdi eta aktak 1. eranskinean. Ikasturte honetan, aldaketak egon dira ikastetxe batzuen koordinatzaileetan, Elatzeta eta Dunboa BHI ikastetxeetan esaterako. Beste ikastetxe batzuek jarraitutako estrategia, lana partekatzea izan da, Eskolako Agenda 21 proiektua bi pertsonen artean eraman dute. Modu honetara funtzionatu du, Hirubide ikastetxeak. Aurreko ikasturtearen antzera, ikastetxearen proiektu kurrikulumean mugikortasuna eskualdean gaiaren inguruan, desberdintasunak daude ikastetxe batetik bestera, ikastetxe bakoitzaren departamentuen inplikazioaren arabera, baina gaiaren diagnostikoa egin da kurrikulum guztietan errealitatea ezagutzeko.

2

Sentsibilizazio alorra lantzeko, proiektuan esaten zen bezala, ikastetxe askok Ingurugelatik eskainitako CDko materialak erabili dituzte. Aipatzekoa da Eskolako Agenda 21 proiektuan ikasle eta irakasleez gain, zuzendaritza eta irakasle ez diren lankide zein gurasoak ere barneratzen direla eta gaiarekiko sentsibilizazioa guzti hauekin lantzen saiatzen direla. Askok eta askok horma irudiak egin dituzte, beste batzuk maketak eta gero informazio hau ikastetxe osora zabaltzeko asmoz, Txoko Berdean jarri dira. Herriko diagnostikoa burutzeko Artelatzek proposatutako ekintzei buruz, denen aldetik, balorazioa oso positiboa izan den arren, materialen inguruan hainbat komentario egin dituzte koordinazio bileretan zehar:

• Materialaren inguruan aurreko ikasturteko balorazioa kontutan hartzea asko eskertu dute. HH etaparako material bakarra sortu da, LH etapan ziklo bakoitzeko material bat egin da eta DBHrako, maila bakoitzerako material bat. Proposamena zehatza izateak, koordinatzaileen lana asko erraztu du.

• Planteatutako lan fitxa batzuk irteera bat egitea suposatzen zuten (oinez, garraio publikoz zein bizikletaz) inguruko herrietara eta koordinatzaile batzuk zailtasunak ikusi dituzte ikastetxeen aldetik ekintza hauek burutzeko.

Sortutako materialak 2. eranskinean ikus daitezke.

3

- HAUR HEZKUNTZA: Etapa honetarako, Haur Hezkuntzako maila ezberdinekin lantzeko materiala sortu da. Oinarritzat Irungo “plano” xume bat hartuz, eta hiriko zenbait gune garrantzitsu markatuz, udala, trenbidea, ibaia… beraien herri barruko mugikortasuna nolakoa den aztertzea izan da helburua. Ikasleentzako materialaz gain, material hau nola erabili erakusten duen irakaslearentzako fitxa ere entregatu da.

- LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA (LH 1. eta 2. mailak): Nire aukerak

eragina du fitxa sortu da. Material honen bitartez, ikasleek, hiri barneko mugimenduak egiteko zein garraiobide erabiltzen duten aztertzea izan da helburua eta horretaz gain, garraiobide bakoitzaren alde positiboak eta negatiboak aztertu ahal izatea. Ikasleentzako materialaz gain, material hau nola erabili erakusten duen irakaslearentzako fitxa ere entregatu da.

- LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA (LH 3 eta 4. mailak): Atzo eta gaur

garraioan fitxa sortu da. Galdetegi baten bitartez familien ohiturak eta mugikortasunaren inguruko kontzientziazio maila aztertzea izan da helburua. Eskualdean mugitzerakoan zein garraiobide erabiltzen dugun aztertu da. Fitxak bi atal banandu ditu, bata ikastetxean, gelan bertan lantzeko eta bestea etxean, gurasoen laguntzaz. Material hau euskaraz eta gazteleraz sortu da, guraso guztiekin lana egin ahal izateko. Ikasleentzako materialaz gain, material hau nola erabili erakusten duen irakaslearentzako fitxa ere entregatu da.

- LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLOA (LH 5 eta 6. mailak): Goazen hondartzara garraio publikoan! fitxa sortu da. Fitxa honen helburu nagusia garraio publikoarekin harremanetan jartzea izan da. Plana, inguruko herrietako hondartzara joatea izan da eta horretarako zein garraiobide erabili eta zein herrietara joan erabaki dute. Batzuk plana

4

diseinatu besterik ez dute egin baino beste batzuk, planifikatzeaz gain, gauzatu ere egin dute. Ibilbidean topatutakoei inkesta egiteko aprobetxatu da.

DBH mailan eskaintzen diren material guztiak orokorrak dira, ez dira maila bakoitzerako finkatu koordinatzaileek hala eskatuta. Ikastetxe bakoitzak erabaki du zein fitxa zein ikas-mailekin landu. Bigarren Hezkuntzako material guztia elebidun publikatu da. - Bizikletaz mugitzen gara: Fitxa honen helburu nagusia eskualdeko

bidegorriak aztertzea izan da. Fitxa hau ere bi ataletan banatu da, batetik planifikazioa (Zein hondartzatara joan, egin beharreko km kopurua, pasa beharreko denbora…?) Azken atal batean bizikleta eta kotxearen artean konparaketa bat egingo da: igortzen duten CO2 kopurua, gastuak, alde positibo eta negatiboak…

- Ibiliaz egiten da bidea!: Fitxa honen helburu nagusia eskualdeko oinezkoen

bideak ezagutzea izan da. Fitxa hau ere bi ataletan banatu da, batetik planifikazioa (Zein hondartzatara joan, egin beharreko km kopurua, pasa beharreko denbora…? Garraiobide publiko eta pribatuen arteko konparaketa bat egitea ere eskatu zaie.

- Hobetzeko…galdetuz!: Fitxa honen helburu nagusia hiritarrek hiriko zein

eskualdeko mugikortasunaren inguruan duten iritzia jasotzea izan da. Horretarako, ikasleen fitxako lehenengo orrialdean norberak betetzeko inkesta txiki bat agertzen da. Ondoren, 5 pertsonei inkesta berdin bat egitea proposatu da.

- Egindako lana…berrikusiz: Ikasleen 2009-2010 urtean laburpen gisa

sortutako boletina eman zaie (proposamenak barneratuta) eta udaletxetik jasotako erantzunak ere. Ikasleen lana, emandako erantzunak bete diren ala ez identifikatzea izango da.

Irteerei buruz, etapa bakoitzerako hainbat irteera proposatu da:

ZIKLOA IKUSTALDIA

ESKOLARA OINEZ Burdin Bidearen Euskal Museoa Azpeitia Lehen

hezkuntza: Bide Hezkuntza ESKOLARA BIZIKLETAZ Orbea enpresara bisita Mugikortasun Mahaieko ordezkariekin elkarrizketa

Bigarren hezkuntza:

PR/GR Eskualde Sarea ONCE Ibilgailu jasangarriaren bila

5

Irteera eta egonaldietarako aurreko ikasturte bukaeran dirulaguntza eskaera egiten dutenez, gure planteamendua ez dute aintzakotzat hartzen koordinatzaileek normalean. Hala ere aipatzekoa da mugikortasun sailetik bultzatzen dela Bide Hezkuntza programa eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe gehienek bertan parte hartzen dutela.

Dunboa LHI ikastetxea Herri diagnostikoa egiteko gehienek 2. eta 3. hiruhilekoak aprobetxatu dituzte. Hona hemen horren adierazgarri diren hainbat argazkia:

6

Ekintza osagarriei buruz, hauek dira planteatutakoak:

• Argazki lehiaketa: Herri diagnostikoa udaberrirako utzi zutenez, herri diagnostikoarekin batera, irteerak… aprobetxatuz argazki lehiaketa bat planteatu zen. Bi mailatan banatua: DBH eta LH. Ikastetxe bakoitzak etapako 5 argazki aurkeztu behar zituen eta aukeraketa ikasleen foro egunean egitea adostu zen. Ideia hau ikasleen artean zabaltzeko, ondorengo kartela sortu zen:

7

10 ikastetxeetatik 8k parte hartu zuten lehiaketan. Ikasleen foroan LHko ikasleak LHko saridunak hautatu zituzten eta DBHkoak DBH mailako saridunak. 1. saridunak 100€ko saria du argazki materialetan gastatzeko eta 2. saridunak 50 €. Txeke bonoak banatu zaizkie ikasleek nahi duten argazki dendan gastatzeko: LH kategorian: Marina Arabaolaza - SVP Hugo Mart iarena - Elatzeta

DBH kategorian:

Maialen Behobia- Txingudi BHI

Julene Gorrón- SVP

Argazki irabazleak handitu eta ondoren, markoa jarri zitzaien. Sariak Udalbatza egunean alkateak entregatu zituen.

8

Argazki lehiaketan parte hartu zuten argazki guztiak Udalbatza egunean Udaleko Areto Nagusi apaintzeko erabili ziren, ikasleek egindako lana hurbiltze aldera.

Power Point aurkezpena

Urtero urtero, gaiaren zerikusia duen Irungo diagnostiko munizipalaren laburpena egiten da Power Point formatuan. Urtero, oso interesgarri, erabilgarri eta laguntza handiko material moduan baloratua izaten da; ikasleekin erabiltzeaz gain gurasoekin ere erabil baitaiteke. Irakaslearentzat gidoi bat egin da ahalik eta etekin gehiena lortzeko asmotan power point-ak jorratzeko garaian. Aipatzekoa da ere, urtean zehar Mugikortasun Mahaiak egin dituen bilerak. Bertara, Irungo Eskolako Agenda 21eko ordezkari bat joaten da eta bertan emandako informazioa eta dokumentazioa koordinazio taldera zabaldu da.

• Jardunbide egokien dekalogoa: Ikasleek egindako lanaren ondorioz

hartutako konpromisoak eta jardunbide egokiak gogoratzeko, dekalogo bat egitea proposatu zen. Horretarako, herri diagnostikoaren materialak landu ondoren ikasleen fororako fitxak osatzean, dekalogorako hainbat proposamen idaztea eskatu zitzaien.

Batutako proposamen guztiek elkartu eta 10 nagusienak idatzi dira.

Ikasleen arteko foroa, maiatzaren 16an burutu zen. Urtero bezala, Txingudi Ikastolako areto nagusia eta liburutegia erabili dira berriro ere. Orain hiru urte koordinazio bileran erabaki zen bezala, aurten ere ikastetxe bakoitzaren lanen aurkezpenak arinagoak izateko, ikastetxe bakoitzak, burututako ekintza bat azaldu du bakarrik. Azpi talde bakoitzak (LH batetik eta DBH bestetik) lehen orduan, urtean zehar egindako lanak aurkeztu zizkieten elkarri eta ondoren bakoitzak bere proposamenak aurkeztu zituzten. Lan guzti hauek bukatzean, bakoitzak bere etapari zegokion argazki lehiaketako argazkiak bozkatu zituzten.

9

Foroko hamaiketakoa oso ondo baloratuta egon da, deskantsu momentu bat egoteko aukera ematen baitu eta gainera, ikastetxe desberdinen artean erlazioa egotea laguntzen du. Neska mutilek ere, sari moduan ikusten duten, egindako lanarengatik. Aurten gainera, eguraldi lagun genuela, hamaiketakoa Areto Nagusiaren kanpokaldean egin genuen. Jasotako balorazioen arabera, ikastetxe bakoitzean forora eramaten diren proposamenen inguruan irakasleak filtro lan zorrotzagoa egin beharko luketela komentatu da, proposamenak ahalik eta zehatzenak, errealak eta egiteko modukoak izan daitezen. Entzunaldia ekainaren 6an burutu zen. Gaiak horretarako aitzakia emanik eta koordinatzaile guztiak horren alde agertu zirenez, Irun eta Hondarribiako Eskolako Agenda 21ak elkarturik burutu zen udalbatza. Hondarribiako alkate eta zenbait udal ordezkari Irungo alkate eta zenbait udal ordezkarirekin batera egon ziren udalbatzan.

10

Entzunaldiko entsaioa, aurreko urteetan ez bezala, udalbatzako egunean bertan izan zen, goizeko 09:30etan, koordinatzaileak hala erabakita, ikaslegoa behin soilik mugitzeko. Entzunaldiaren helburu garrantzitsuena, ekitaldi baten bidez, ikasleek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitzak udal korporazioari erakustea da, ikasleen protagonismoa garrantzitsuena delarik. Irungo kasuan, alkateak ez zituen proposamen guztiak banan-banan erantzun, erantzun orokor bat eman zuen, zenbait proposamenei erreferentzia eginez, baino egindako proposamen guztiak erantzuna jasoko zutela agindu zuen eta erantzun hauek ikastetxe bakoitzari heltzeko konpromisoa hartu zuen. Hondarribiako alkateak aldiz, bere herriko ikaslegoa hurrengo urrian burutuko den entzunaldira gonbidatu zuen erantzunak jasotzera. Urtero bezala, hamaiketako bat prestatu zen Udaletxeko arkupeetan, ikasle eta irakasleen aldetik oso positibo baloratuta egon delarik. Entzunaldiaren iraupenari buruz, asko hobetu dela aipatzen zuten irakasleek, ordubete azpitik iraun baitzuen.

11

Ohitura denez, udalbatzako partaide guztiak elkarrekin azken argazki bat atera zuten .

Ikastetxe desberdinen ordezkariek entzunaldian irakurritako txostena power point batekin lagunduta egon zen. Bere helburua, gazteak aipatzen ari diren ekintzak argazkien bidez erakustea, ekitaldia arintzea eta aretoan dauden beste pertsonek jarraitzea da. Power Point-a oso ondo baloratuta dago eta iaz bezala bere helburu garrantzitsuena galdu ez dezan, bigarren pantaila bat jarri da entzulegoaren aurrean, entzunaldiaren nondik norakoak errazago jarraitu ahal izateko. Ikus sortutako boletina eta aurkezpena (power point) 3. eranskinean

Beste ikasturteetan bezala, programaren zenbait momentuetan, prentsa oharrak bidali dira. Hauek herriko egunkari garrantzitsuenetako baten agertu dira publikatuta: “El Diario Vasco”. Ikus publikatutako artikuluak 4. eranskinean.

Egindako bilerak nahikoak izan direla komentatu da denen aldetik, nahiko talde egonkorra izanik, funtzionamendu orokorra kontrolatzen baita. Aurten ekainean egin ohi den ebaluaketa bilerarik ez da egin koordinatzaileek hala eskatuta. Memoria honetan adierazitako balorazioak koordinazio bilera ezberdinetan komentatutakoak izan dira.

Pio Baroja Institutuak urtero bezala, nahiz eta koordinazio bileretan presentzia izan, herri diagnostikoa, hau da aurkezturiko lan fitxak ez dituzte landu. Aldiz, proposaturiko argazki lehiaketan parte hartu dute, 5 argazki aurkeztuz.

5.eranskinean ikasturte honetako hainbat ekintzen argazkiak biltzen dira ikastetxeka.

Ikastetxe guztiek, ahal izan duten moduan, lan on bat egin dutela esan nahi dugu, entzunaldi egunean Udaletxean aurkeztutako txostenean ikusten delarik.

Tolosa, 2013ko Uztailean

12