unidad didactica publi_eus-1

Download Unidad didactica publi_eus-1

If you can't read please download the document

Upload: arantxabe

Post on 25-Jun-2015

77 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

  • 1. ZABALDU BEGI KRITIKOA!

2. UNITATE DIDAKTIKOA UnitateBibliografiaAurkezpenadidaktikoareneta LoturakgarapenaEgitura Gida didaktikoaJustifikazioaHelburua etaJardueren Xedeak teoriaEdukiakMetodologia ProiektatzekomaterialaBeharrezkobaliabideak 3. AURKEZPENAZabaldu begi kritikoa 4. JUSTIFIKAZIOAKontsumo-gizartea. Masa-komunikabideak. Publizitatea balioak, jokabideaketa kultura-ereduak transmititzeko bitarteko ahaltsua dugu, eta testuinguruhorretan kokatzen dira, hain zuzen ere, eskola eta Hezkuntza bera.Komunikabideek gizartean eragin handia dutela gauza jakina da, batez ere,belaunaldi gazteenen artean.Hezkuntzak ezin du gizarte-ereduaren aurka egon, eredu horren zati baita,baina ikasleak kontzientzia eta hez ditzake, gizarte-ereduarekin jarreraarduratsu eta kritikoa izan dezaten.XX. mendearen hasieraz geroztik, publizitatea izan da zerbitzuak nahizondasunak eta produktuak sustatzeko bide nagusia, eta horretaz gain,askotariko ideiak eta balioak hedatzeko bitarteko perfektua ere izan da.Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu etaezartzeko urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren arabera, ikasleek oinarrizkogaitasun jakin batzuk bereganatu behar dituzte garapen integrala lortzeko.Gaitasun horietako zenbaitzuk informazioaren tratamendua eta gaitasundigitala eta gizarte- eta herritar-gaitasuna dira, eta abilezia horiek karpetahonen edukietan lantzen dira.Publizitatea kontsumo-gizarteak erabiltzen duen teknika eraginkorrenetakoada. Ematen duen informazioa ez da publizitatearen helburua, harenbitartekoa baizik, hots, jasotzaileak erakusten zaionarekin jarrera edota baliojakin bat har dezan lortzeko jomuga du. Eta horregatik, informazioarentratamenduarekin eta gaitasun digitalarekin du zerikusia. 5. JUSTIFIKAZIOABestalde, gizarte- eta herritar-gaitasuna Herritartasunerako Hezkuntzaren zeharkakoildoaren barruan dago kokatuta, eta Herritartasunerako Hezkuntzak, bere aldetik,lotura estua du kontsumoarekin eta kontsumitzaile-hezkuntzarekin.Arrazoi horiengatik guztiengatik, material honen jomuga da irakasleentzako etaikastetxetarako baliabide didaktikoa izatea, horren bitartez ikasleek publizitatearekinikuspegi kritikoa lortzeko gaitasuna izan dezaten lortzeko.Ikasleei ezinbestean eman behar zaizkie gaitasunak, irudi edo hitz jakin batekerakusten dienaz haratago ikusteko tresnak eta trebeziak izan ditzaten, hau da,publizitatearen benetako mezua jasotzeko gaitasunean hezi behar dira. 6. HELBURUA ETA XEDEAK Material honen helburua da ikasleak publizitate-estrategietara hurbil daitezen eta estrategia horiei modu kritikoan begira diezaieten lortzea. Lortu nahi diren xede orokor eta espezifikoak, berriz, honako hauek dira:1. Publizitatea zer den eta publizitatearen helburua zein den jakiteaa. Taldeko definizio bat finkatzea.b. Publizitatearen elementuak bereiztea (iragarlea, euskarria edo bitartekoa eta mezua).2. Publizitatearen mekanismoak eta estrategiak detektatzeaa. Kontsumoan diseinuak eta itxurak duen eragina ulertzea.b. Limurtzeko erabiltzen diren publizitate-estrategiak eta -kakoak.3. Gaiari buruzko iritzi eta ikuspegi pertsonala garatzeaa. Publizitateak gure kontsumoan duen eraginaz jabetzea.b. Kontsumoari dagokionez, jarrera kritikoa piztea. 7. EDUKIAKKONTZEPTUZKOAK JARRERAZKOAK PROZEDURAZKOAK PublizitateaPublizitatearenPublizitatearen komunikazio-sistema kontzeptua elementuak bereiztea gisa balioesteaPublizitatearen edukiaJarrera edo ikuspegiPublizitatearen helburua eta mezua bereiztea edokritikoa garatzea ateratzea Diseinua eta itxura Publizitate-diseinuareneragina detektatzeaPublizitate-estrategieneraginaren gainean kontzientziatzea Publizitate-kakoak Publizitatean gizarte- balioak detektatzea 8. METODOLOGIAMaterial hau ikaskuntza esanguratsuaren, zuzeneko esperientziaren etaglobaltasunaren printzipioetan oinarritzen da.Ikasleek planteatzen zaizkien edukiak aurretiaz hartutakoekin lot ditzatenlortzeko garatuta daude unitate didaktikoak, ondoren, beren egiturakognitiboan txerta ditzaten (ikaskuntza esanguratsua).Horregatik, material honek bi alderdi ditu, batetik, informazio-alderdia, etabestetik, prestakuntza-alderdia; izan ere, lehenik eta behin edukiak erakustendira eta horiei buruzko informazioa ematen da, eta ondoren, jarduerak eginezikasleak berak txertatzen du informazio berri hori bere egitura kognitiboan.Horretaz gain, material hauek parte-hartzearen bitartez lantzeko diseinatutadaude, eta horri esker, ikasleak zuzeneko esperientziak izango ditu, berezkohipotesiak eginez.Orobat, globaltasunaren printzipioa unitate didaktikoen sekuentzialtasunareneta jarraitutasunaren bitartez azaleratzen da, eta baita jakintza zehaztetikorokortzerako prozesuaren bitartez ere. Horri esker, eduki eta jakintzabakanak modu egituratu eta globalean txerta ditzake ikasleak.Materialaren oinarri diren printzipioen arabera, talde txikien eta taldehandiaren taldekatze sistema erabiliko da. 9. METODOLOGIAIRAKASLEENTZAKO GOMENDIOA1-Karpetetako zati teorikoa aurretiaz irakurtzea,2-Power pointeko aurkezpenak aurretiaz ikustea eta azalpenetan txertatzea,3-Diskurtso edo azalpen pertsonala eta berezkoa garatzea, teoriako etaaurkezpenetako informazioarekin. 10. BEHARREZKO BALIABIDEAKKarpeta hau garatzeko beharko diren baliabideak honako hauek dira:Ikus-entzunezkoak etaDidaktikoak Materialak edoteknologikoak suntsikorrak Ordenagailu Publizitateari buruzkoBoligrafoak etaeramangarriateoria, kontzeptuzko errotuladoreak edukien azalpenarekin ProiekzioetarakoEdukiak azaltzeko Hainbat gairi buruzkoproiektagailua edoaurkezpenak, power aldizkariak (kirola, kanoia (power point) pointekoakkultura, historia, prentsaarrosa, eta abar)Interneteko konexioaIkasleentzako fitxak (WIFI edo ADSL), sareko(inprimatzeko eta esteketara sartzeko ikasgelan lantzeko) 11. Unitate didaktikoarengarapena 12. GIDADIDAKTIKOAErabiltzeko eskuliburua 13. JARDUEREN SEKUENTZIAJARDUERAK BALIABIDEAK IRAUPENA 1. power pointa. Gaien aurkezpena Aurkezpena10 minutu Publizitatea, errealitatea edo fikzioa? IRAKASLEEK EGITEKOA Lehen jarduera1. fitxa: Publizitatea eta elementuak IKASLEEK EGITEKOA 25 minutu Publizitatea zer den etaharen elementuak zeintzuk 2. power pointa. 1. fitxaren zuzenketa diren IRAKASLEEK ETA IKASLEEK EGITEKOA 3. power pointa. Jardueraren aurkezpenaBigarren jardueraNola saltzen diguten IRAKASLEEK EGITEKOAPublizitate-mekanismoak2. fitxa: Publizitate-mekanismoak 45 minutu IKASLEEK EGITEKOA 4. power pointa. 2. fitxaren zuzenketa IRAKASLEEK ETA IKASLEEK EGITEKOA Aurreko fitxak Hirugarren jarduera 3. fitxa: Publizitate-azterketaPublizitate-iragarki baten Hainbat gairi buruzko aldizkariak (kirola, prentsa arrosa,30 minutuazterketakultura, bidaiak eta abar) IKASLEEK EGITEKOA 4. fitxa: 7 aholku IKASLEEK EGITEKOA Laugarren jarduera20 minutu 5. power pointa. Jardueraren itxieraItxiera eta ebaluazioa Begirada kritikoa pizteko 7 aholku IRAKASLEEK EGITEKOA 5. fitxa: Ebaluazio-inkesta IKASLEEK EGITEKOA 14. SEKUENTZIAREN GARAPENATokia prestatzea: - 4 edo 5 laguneko talde txikiak sor itzazu (talde handiko pertsonakopuruaren arabera) - Ipin itzazu mahaiak hainbat talde antolatuzSaioaren aurkezpenaGaiaren sarrera gisa, has zaitez 1. power pointarekin (publizitatea, errealitatea edofikzioa?)- 1.-5. diapositibak: publizitatea, errealitatea edo fikzioa? (aurkezpena etaaurretiko galderak)- 5.-7. diapositibak: publizitatearen definizioa eta elementuakLehen jarduera: Publizitatea zer den eta haren elementuak zeintzuk direnGarapena1. fitxa (publizitatea eta elementuak) banatzen da, publizitatearen elementuak 5iragarkitan atzemateko: iragarki bakoitzaren arabera, hutsuneak bete behar dituzte,eta ondoren, publizitatearen definizioa eginBateratzea eta zuzentzea2. power pointaren (1. fitxaren zuzenketa) proiekzioa- 1.-6. diapositibak: praktikaren zuzenketa- 7. diapositiba: publizitatearen definizioa 15. SEKUENTZIAREN GARAPENABigarren jarduera: Publizitate-mekanismoak, nola saltzen digutenAurkezpena3. Power pointaren (nola saltzen diguten) proiekzioa- 1.-3. diapositibak: pentsatzeko, talde handiari galderak egiten zaizkio,bakoitzak bere iritzia eman dezan- 4. diapositiba: gaiaren planteamendua- 5.-7. diapositibak: diseinuaren eta itxuraren azterketa azaltzen da, adibidebat ipiniz- 8. eta 9. diapositibak: ikusten ez diren estrategien (kakoak) azterketaazaltzen da- 10. diapositiba: jarduerarekiko loturaGarapena2. fitxa (publizitate-mekanismoak) banatzen da; fitxa horrek bi zati ditu: Iragarkiaren diseinua eta itxura: diseinuari dagokionez aztertu beharrekoak diren elementuen eskema banatzen da. Taula bete beharko dute, iragarki bakoitzarekin Kakoak eta estrategiak: 8 iragarkietako bakoitzean erabilitako kakoekin hutsunea bete beharko dute, eta ondoren, interpretazio horren azalpen justifikatua emanBateratzea eta zuzentzea4. power pointa (2. fitxaren zuzenketa) aurkezten da 16. SEKUENTZIAREN GARAPENAHirugarren jarduera: Publizitate-azterketaPublizitatearen bi alderdiak aztertu dira, bakoitza bere aldetik. Jarduera hauaurretik landutakoaren azterketa osoa da (elementuak, diseinua etaestrategia inplizituak edo kakoak)Garapena3. fitxa (publizitate-iragarki baten azterketa) banatzen zaie 1- Talde bakoitzari gai desberdin bati buruzko aldizkari bat banatu 2- Iragarki bat aukeratu (edozein, eta adostasunera iritsi ondoren) 3- Azterketaren urratsak, ereduaren arabera-Iragarki horretan elementuak detektatzea-Diseinua aztertzea-Estrategia inplizituak edo kakoak aztertzeaBateratzea eta zuzentzeaTalde bakoitzak azterketa agertzeaLaugarren jarduera:Begirada kritikoa pizteko 7 aholku. ItxieraGarapenaUnitate didaktikoa amaitzeko, 4. fitxa (begirada kritikoa pizteko 7 aholku)banatzen zaie, kontsumitzaile ona izateko aholkuak idatz ditzatenBateratzea eta jardueraren itxiera5. power pointaren (begirada kritikoa pizteko 7 aholku) proiekzioa, EmbraceLife publizitate-iragarkiarekin amaituz 17. SEKUENTZIAREN GARAPENABosgarren jarduera:Ebaluazio-galdesortaGarapenaJarduera amaitzeko, ikasleei ebaluazio-galdesorta banatuko zaie (5. fitxa), etajarduera ikasleek beren premietara eta interesetara egokitu ote den adierazibeharko dute galdesorta horretan 18. TEORIA JARDUERAKPublizitatea, elementuak etamekanismoak 19. AURKIBIDEATeoria honen xedea zera da, batetik, irakasleei unitate bakoitzean garatutakoedukiei buruzko ideia orokorra ematea, eta bestetik, gai multzoari dagokionezegoeran jartzea.Jarduerak egin baino lehen dokumentazio hau irakurtzea gomendatzen da.1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK2. HELBURUA ETA EGINKIZUNAK3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK a- Diseinua eta itxura b- Ezkutuko estrategiak: publizitate-kakoak 20. 1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAKBibliografia-bolumen handia dagonenez, publizitatea ulertzeko hainbatdefinizio, ikuskera eta modu daude, hartutako ikuspegiaren arabera. Horietakobatzuek informazio gisa definitzen dute, beste batzuek, aldiz, komunikazio gisa,eta abar, baina guztiak bat datoz honako honetan: sistema edo prozesusekuentziala da, mezuak kontsumitzera bultzatzeko bitarteko gisa erabiltzendituena.RAEn jasotako definizioaren arabera, publizitatea honako hau da: komunikaziomasiboko sistema, berriak, iragarkiak eta merkataritza-edukiak hedatzekojomuga duena, pertsonen arreta erakartzeko, horiek produktu edo zerbitzujakin bat eros dezaten.Horretaz gain, E. Ortega-ren (2004) hitzetan, Publizitateari buruzko Legeorokorrak honela definitzen du publizitatea: pertsona fisiko edo juridiko,publiko edo pribatu batek, merkataritza-, industria-, artisau-, edota lanbide-jardueraren bat gauzatzean egindako komunikazio-modu oro, ondasunhigiezinak, zerbitzuak, eskubideak edota betebeharrak kontratatzea zuzeneanedo zeharka sustatzeko (Ortega, 22. or.).N. Garca Fdez-en (2000) aburuz, honako hau da publizitatea: jendeariinformazioa emateko prozesua, produktu jakin baten salmentak areagotzekoxedea duena (Garca Fdez, 9. or.)Informazio horrekin guztiarekin, zera ondoriozta dezakegu, publizitateaPROZESU bat dela, eta horren bitartez, erakunde iragarleak publizitate-agentzia baten zerbitzuak kontratatzen dituela, hark mezu edo iragarki batdiseina dezan, ondoren, mezu edo iragarki hori hartzaileengana edota jendeobjektiboarengana komunikabideen bitartez iritsarazteko. 21. 1. DEFINIZIOA ETA ELEMENTUAK Beraz, prozesu hori osatzen duten elementuak honako hauek ditugu:PUBLIZITATE AGENTZIAHARTZAILEMEZUA A IragarkiaEDOHELBURUKO JENDEA KOMUNIKABIDEAKIRAGARLEAErakunde jakin batek produktu edota zerbitzuren bati publizitatea egin nahi dioneanhasten da prozesua; horretarako, publizitate-agentzia baten zerbitzuak kontratatzenditu, hark produktu edo zerbitzu hori sustatzeko iragarki bat sor dezan.Ondoren, publizitate-agentziak mezu bat diseinatuko du, eta mezu hori diseinuannahiz iragarkian inplizituki dauden estrategietan estanpatuta egongo da.Mezua helburuko jendeari iritsiko zio komunikabideen bitartez. 22. 2. HELBURUA ETA EGINKIZUNAKN. Garca Fdez-en (2000) arabera, helburua kontsumitzailea limurtzea da.Horrenbestez, iragarritako produktua edo zerbitzua beharrezkoa delasentitzera bultzatzen eta motibatzen saiatuko da iragarkia. Horren benetakogibela zera da, publizitatea premiak sortzeko lantegia dela, kontsumo-gizartearen baliabidea baita.Bestalde, beste zenbait egilek nabarmentzen dutenez, publizitatearenjomuga, lehenik eta behin, zuzentzen zaion jendearen jarreretan etajokabideetan eragina izatea da.Orientazio edo helburu jakin bat izateaz gain, publizitateak hainbateginkizun edo erabilgarritasun ere baditu, zehazki, honako hauek: -Informatzekoa, produktua eta haren ezaugarriak deskribatzen baititu. -Ekonomikoa, ekoizpenaren eta kontsumoaren artekoharremana erregulatzen baitu, hots, ekoizpena areagotzekokontsumoa sustatzen baitu. -Finantzatzekoa, komunikabideen baliabide ekonomikoakbultzatzen laguntzen baitu, komunikabideei ordainduz edo horiekfinantzatuz. -Limurtzekoa, produktuarekiko interesa eta motibazioa sortzeko eta hura erostera bultzatzeko jomuga baitu.Eginkizun horiek guztiak nahasi egiten dira, produktuari buruzko informazioakberak limurtzeko eta konbentzitzeko xedea baitu, eta aldi berean, interesasortze horren eragileak produktuaren zein iragarkiaren ezaugarriak baitira.Horregatik, unitate didaktiko honen kasuan, informatzeko eginkizuna(diseinua eta itxura) eta limurtzeko eginkizuna (estrategiak eta mekanismoak)landuko ditugu. 23. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAKArestian adierazi dugun bezala, publizitateak bi eginkizun ditu, informatzekoaeta limurtzekoa, hain zuzen.Eginkizun horiek, era berean, publizitatearen bi alderdiak edo publizitateakdituen baliabideak ere gainezkatzen dituzte.Baliabide horiek iragarkiaren diseinua eta itxura (ikus daitekeena) etaestrategia eta mekanismo inplizituak (ikusten ez dena) dira.Baliabide horien bitartez, publizitate-agentziak produktuari edo zerbitzuariburuzko beharrezko informazioa ematea, eta aldi berean, baliabide horieknahasiz, kontsumitzailea limurtzea lortzeko esku hartzen dute.Hortaz, publizitatea aztertzeko moduan egoteko, ezinbestekoa izango da bialderdi horiek ezagutzea, eta horrela, publizitatearen ikuskera integral etazehatza izatea.A- DISEINUA ETA ITXURAIragarki baten diseinua ikusmenaren eta entzumenaren bitartez atzemandezakegun guztia da, edo beste modu batean esanda, iragarki bat erakustendigutenean ikusten dugun guztia.Bereziki, produktuari edota zerbitzuari buruzko informazioa ematen digu,baina horretaz gain, limurtu egiten gaitu, diseinuaren xehetasunak zaintzenbaititu.Publizitate-iragarki baten forma-alderdiak honako hauek dira:1-Irudi mota: irudiaren neurria eta formatua; formatuaridagokionez, irudia artistikoa izan daiteke (diseinu grafikoa, margolana, etaabar), edo bestela, benetako argazkia. 2-Eszenaratzea: elementuak, testuingurua (iragarkiaren tokiaedota dekoratua), pertsonaiak eta pertsonaia horiek iragarkianduten jokamoldea. 24. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAK3-Egitura eta konposizioa: irudiaren konposizio-egitura (planogainjarriak), eta iragarkiaren diseinua, elementuen kokapenaridagokionez (hala nola kolorea, pertsonaiak, lerroak edota markoak).4-Ikuspuntua: irudiaren enkoadraketa eta planoa, hau da, planogainjarririk ba ote dagoen. 5-Argia: artifiziala edo naturala, puntuala edo lausotua,deskribatzekoa edo dramatikoa ote den edota zer nabarmentzenduen,besteak beste. 6-Kolorea: koloreak giza emozio eta sentsazioak transmititzen ditu inkontzientera. Kolore bakoitzak sentsazio jakin batzuk transmititzeko gaitasuna du: -Gorria: dinamismoa -Laranja: estimulazioa -Horia: alaitasuna, bizitasuna -Berdea: lasaitasuna, oreka -Urdina: freskotasuna, arintasuna, lasaitasuna -Zuria: soiltasuna, argitasuna -Beltza: goibeltasuna, dotoretasuna, iluntasuna 25. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAKB- ESTRATEGIA INPLIZITUAK. PUBLIZITATE KAKOALegearen ikuspegitik, publizitateak argia izan behar du, eta horretaz gain,jasotzailearentzat inplizitua eta inkontzientea den estrategiarik ezin du eduki (legezkontrako publizitatea).Alabaina, iragarki guztietan erabili ohi dira publizitate-kakoak eta -talismanak,iragarkiaren diseinuaren eta itxuraren bitartez balio eta sentsazio horiek ustez,positiboak baitaude ezkutatuta, kontsumitzailea pentsamendu jakin batizatera bultzatuz eta eramanez.Publizitatean maiztasun handienez erabilitako kakoak eta talismanak gaur eguneangure gizartean presentzia handiena duten balioei dagozkie.Hona hemen ohiko kakoen adibide batzuk: Zoriona, maitasuna, adiskidetasuna, gozamena, erromantizismoa edotasamurtasuna; Tradizioa, familia, heziketa, oroimen historikoa, edo balio tradizionalak; Erotismoa, sentsualitatea, maskulinitatea, feminitatea, eta abar; Edertasuna, estetika, dotoretasuna, edo glamourra; Independentzia, askatasuna, gaztetasuna, eta hauslea edota iraultzailea izatea; Modernotasuna, aurrerabidea, eta abar; Gizarte-estatusa, edota erosotasuna; Gizatasuna, sentsibilitatea, ontasuna, solidaritatea, eta abar. 26. 3. PUBLIZITATE MEKANISMOAKKakoak zera dira, irudi edo pertsona jakin batzuetan edota diseinuan eta itxurankamuflatuta, jasotzaileari emozio eta sentsazioak sorrarazten dizkioten, eta beraz,jasotzailea limurtzen eta erakartzen duten gizarte-balio edo -idealak.Beraz, esan daiteke publizitateak bere bi osagaiak (informatzeko eginkizuna etalimurtzeko eginkizuna) erabiltzen dituela emozioen (kakoak) eta kognizioaren(diseinua eta itxura) mundura iristeko, espero den efektua sortzeko bi eginkizunhoriek nahasiz. 27. PROEIKTATZEKOMATERIALAAukezpenak 28. AURKEZPENAK1. POWER POINTA:Gaien unitatearen eta lehen jardueraren aurkezpenaPublizitatea, errealitatea edo fikzioa?2. POWER POINTA:Bateratzea eta 1. fitxaren zuzenketaPublizitatea eta elementuak3. POWER POINTA:Bigarren jardueraren aurkezpenaPublizitate-mekanismoak4. POWER POINTA:Bateratzea eta 2. fitxaren zuzenketaA. Diseinua eta itxura B. Publizitate-kakoak5. POWER POINTA:Unitate didaktikoaren itxiera.Begirada kritikoa pizteko 7 aholku 29. 1. POWER POINTA: Gaien eta 1. jardueraren aurkezpena. Publizitatea eta elementuakPUBLIZITATEA,ERREALITATEA EDOFIKZIOA? 30. Zer deritzozue egun batez publizistak izateari?Eta iragarkiek benetan esatendigutena aztertzeari?Horixe egingo dugu. Publizitatearen gaia landuko dugu, ikusten dugunarekinkritikoagoak izatea lortzeko. 31. HAUSNARTZEKO:Ikusten duguna aztertzen al dugu, edo ikusi baino ez dugu egiten?Eduki nahi dugun guztia behar al dugu, edopublizitateak esaten digu behar dugula?Publizitateak ba al du eraginik gugan? 32. Aztertu baino lehen, jakin nahi dugu publizitatea zer den: Publizitateak SALDU egiten aldu soilik?EZ Produktuari buruzkoINFORMAZIOA ematen du Ideia edo balio batKOMUNIKATZEN du ARRETA ERAKARTZEN DU, jendearenganairisteko KOMUNIKATU ETA LIMURTU EGITEN DUmezu baten bitartez 33. publizitatea honako elementu hauezosatutako sistema da:PUBLIZITATE AGENTZIAMEZUA(iragarkia)PRODUKTUAHELBURUKOJENDEAIRAGARLEA 34. EGINKIZUNAK ETAHELBURUA ZERTARAKO BALIO DU?Honako helburuak, orientazioak ditu: Informatzekoa: produktuaren edo zerbitzuarenezaugarriak Ekonomikoa: ekoizpena eta kontsumoa erregulatzenditu Finantzatzekoa: komuni-kabideak finantzatzen ditu Limurtzekoa: beharrezkoa dela sinetsarazten du 35. Informazio honekin, orain elementuak atzemanbehar dituzueeta ondoren,publizitatearen definizio batsortu ondorengo jardueran: 1. fitxa Publizitatearen elementuak 36. 2. POWER POINTA:1. fitxaren zuzenketa. Publizitatearen elementuakPUBLIZITATEA ETAELEMENTUAK1- Produktua2- Eslogana3- Jendea4- Mezua 37. 1. IRAGARKIA 1- Bizarra kentzeko makina 2- Brings out the human in men 3- Gizonak 4- Espezieen eboluzioaren ideia erabiltzen du bizarra kentzeko makinari baliozkotasuna eta eraginkortasuna emateko (bizarra kentzeak zer lor dezakeen) 38. 2. IRAGARKIA1- Osasun publikoa. Erretzea kaltegarria da osasunerako2- No fumes. Corta por lo sano3- Nerabeak eta gazteak4- Osasuna zaintzea eta horrek heldutasunarekin etaadimenarekin duen zerikusia 39. 3. IRAGARKIAANUNCIO 31- Lurrina2-Just one moment can change everything3- Emakumeak4- Lurrinak betiereko uneak emango dizkizu, ahaztezinak 40. 4. IRAGARKIA1- Edari freskagarri lighta2- Sexy drink3- Emakumeak eta gazteak4- Light edaria da, freskagarria eta sentsuala (lightedarien eta emakumeen arteko gizarte-lotura) 41. 5. IRAGARKIA1- Etxerik gabeko haurrei laguntzea2- Muchos nios estn castigados3- Helduak eta adinez nagusiak4- Etxerik gabeko haur asko daude, eta beste askori, ostera, etxetik ez ateratzeko zigorra jartzen diete. 42. Publizitatea da RAE Komunikazio-sistema Helburua:berriak, iragarkiaketa merkataritza-edukiakhedatzeaeta zabaltzea arreta erakartzeko, jendeak produktu edo zerbitzu bat eros dezan. PROZESUA, bertan, iragarleak publizitate-agentzia baten zerbitzuak kontratatzen ditu hark helburuko jendearengana iritsiko den mezubat diseinadezan komunikabideak. 43. 3. POWER POINTA:2. jardueraren aurkezpena. Publizitatearen mekanismoakNOLA SALTZEN DIGUTE?PUBLIZITATEAREN MEKANISMOAK 44. HAUSNARTZEKO:Noizbait erosi al duzu produkturen bat iragarkian gustatuzitzaizulako? Zergatik gustatu zitzaizun?,koloreagatik?, testuinguruagatikedo agertzen zirenpertsonaiengatik?...Ikus daitekeenaz gain, zer gehiagogertatzen zaigu deigarri? 45. Benetakoak al dira erakusten dizkiguten irudiak?, egia al diote?Informazioa ematean zuzenak al dira,edo adiera bikoitza erabiltzen dute? Zer saltzen da, produktua edo ideia/premia? 46. Orain, publizitate-analistakizango zarete:Publizitatea aztertzeko, bere bi alderdiei erreparatu behardiegu..A) DISEINUA eta itxura:Ikus daitekeenaB) ESTRATEGIAK:Ikusten ez dena 47. DISEINUA ETA ITXURA Ikus daitekeena: Irudi mota Artistikoa Argazkia Eszenaratzea Eszenatokia edo dekoratua Pertsonaiak Elementuak Argia Kolorea 48. Nola aztertzen da diseinua? Irudi mota: artistikoa Eszenaratzea: Eszenatokia: hondo gorria Pertsonaiak: ez daude Elementuak: botilak, musika-notak, piano-teklatua, geziak, eta abar Argia: erdian Koloreak: argitsuak Gorria: dinamismoa, kemena Laranja: mugimendua, estimulazioa Horia: alaitasuna, dinamismoa 49. Interpretazioa: zer iradokitzen digu? Eszenaratzea Musika-notek eta teklatuak ondo pasatzera, dantzatzera eta alai egotera bultzatzen gaituzte Argia Erdian, produktua fokatuz ikusmenak atzematen duen lehen gauza da Kolorea Kolore guztiak argitsuak dira (laranjak, gorriak, eta abar) eta dinamismoa, estimulazioa eta alaitasuna iradokitzen dute 50. PUBLIZITATE KAKOAKIkusten ez dena Kakoak eta talismanak Gizarte-balioak edo -ideiak Interpretazio subjektibokoestrategiak dira, limurtzeko baliodutenak, esaterako: Erotismoa edo sentsualitatea Maitasuna, adiskidetasuna, familia,eta abar Dotoretasuna etaerosotasuna 51. Zer transmititzen digu? Zein da gakoa? Modernotasuna: diseinua Adiskidetasuna: gizarte-jarduerak iradokitzenditu (musika, kirola, eta abar) Ondo pasatzea: hainbat elementu estraerabiltzen ditu, hala nola pianoa, edomusikaren zati diren notak. Musikakmugitzea eta ondo pasatzea esan nahi du Iraultzaile izatea: mugimendu-, musika- etaalaitasun-eztanda, besteak beste 52. Orain, mekanismoak aurkitu behar dituzue: Ikus daitezkeenak: Diseinua eta itxura Ikusten ez direnak: Publizitate-estrategiak eta -kakoak2. fitxaPublizitate-mekanismoak 53. 4. POWER POINTA: 2. fitxaren zuzenketa. Publizitate-mekanismoak Bateratzea:publizitate-mekanismoak2 54. Diseinua eta itxura 55. 1. IRAGARKIA Irudia: argazkia Eszenatokia: lakua duen parkea Pertsonaiak: alaitasun-aurpegia duten bi pertsona autotik irteten Elementu nagusia: autoa Argia: garbia eta zentratua Koloreak: neutroak, eta berdea nabarmentzen da (parkea) Interpretazioa: pertsonaien jarrerak (ateak irekitzeko mekanismoa)produktua praktikoa eta erosoa dela nabarmentzen du 56. 2. IRAGARKIA Irudia: argazkia Eszenatokia: Ezin da ikusi, baina haurra alfonbra baten aginean dagoenez, etxe bat izan liteke Haur bat alfonbra baten gainean katuka Petsonaiak: goibeltasun-aurpegia duen haur bat Elementuak: eslogana Argia: haurraren aurpegian eta kean zentratua Kolorea: kolore ilunak, haurraren azal zuriarekin, kearen kolore grisarekin etaesloganaren kolore zuriarekin kontrastea egiten dutenak Interpretazioa: helduek haurren osasunarekin duten erantzukizuna 57. 3. IRAGARKIA Irudia: artistikoa eta argazkia Pertsonaiaren argazkia ordenagailu bidez ukitua Eszenatokia: hondo iluna, zapatilen kolore sorta berekoa Pertsonaia: Che Guevara. Kubako iraultzailea Elementuak: ikono komunarekin (izarra) Zapatilak Pertsonaiaren txapela Produktuaren logotipoa Argia: pertsonaian eta produktuan zentratua Kolorea: gorria eta beltza Interpretazioa: izarrekiko konparazioa zapatilak iraultzaileak dira 58. 4. IRAGARKIA Irudia: artistikoa Eszenatokia: hondartza Pertsonaiak: Pertsonaia nagusia (arra) Bainujantzia daramaten neska gazteak Elementuak: Ohikoak toki edo eszenatoki horretan Produktua Argia: ez da nabarmentzen, irudi artistikoa delako, baina argiapertsonaietan zentratuta dago Kolorea: Urdina (zerua) Horia (pertsonaia nagusiaren kamiseta) Interpretazioa: produktuak maskulinitatea ematen du (hondoan, neskak),eta baita une atseginak ere (pertsonaiaren jarrera eta aurpegia) 59. 5. IRAGARKIA Irudia: artistikoa (marrazkia). Antzinako ilustrazioak dakartza gogora Eszenatokia: etxea Pertsonaiak: Familia: adeitasun- eta zorion-aurpegia duten ama eta bi seme- alaba Elementuak: Mahaia eta leihoa (eszenatokia zedarrituz) Produktuaren irudia Eslogana: produktua ohikoa da eguneroko familia-bizitzan Argia: leihotik sartu eta mahaia argitzen duen argi naturalaren alegiaegiten du Kolorea: zuria eta urdina nagusitzen dira Interpretazioa: produktua kontsumitzeak familia-une zoriontsuakdakartza 60. 6. IRAGARKIA Irudia: artistikoa (diseinu grafikoa) Eszenatokia: hondo beltza eta urdina, espazioaren, unibertsoaren alegiaeginez Pertsonaiak: robotak Elementuak: Lehen lineako autoak Makinak: autoak makina (transformerrak) bilakatuko dira Argia: atzetik egiten du distira. Autoen atzetik ageri da Kolorea: kolore ilun elektrikoak Interpretazioa: eraldatzen diren auto horien botereak eta indarraksendoago, indartsuago eta modernoago egingo zaituzte. 61. 7. IRAGARKIA Irudia: argazkia (neska) eta artistikoa (eszenatokia) Eszenatokia: hiri bateko kalea Pertsonaiak: produktua erakusten digun neska gazte eta argala,Marilyn Monroenen antzeko jarrerarekin. Elementuak: Hirikoak (autoak, pertsonak, eraikinak eta abar) Produktua (pertsonaiak erakusten du) Eslogana eta logotipoa Argia: produktua daraman pertsonaian zentratua Kolorea: argiak eta biziak Urdina (zerua eta argazkiko markoa), kolore korporatiboa Gorria: dinamismoa Interpretazioa: eraman ezazu produktua edonora 62. Publizitate-kakoak 2 63. 1. IRAGARKIA Zoriona Pertsonaien aurpegia eta jarrera Egun eguzkitsua Adiskidetasuna: jende gehiago dago auto barruan Ondo pasatzea Tokia: lakua duen parkea 64. 2. IRAGARKIA Gizatasuna/sentsibilitatea Haurra: helduek zaindu behar dituzten izaki babesgabeak Haurraren aurpegia Familia Pertsonaia nagusia: haur bat Balioa: seme-alaben osasuna eta segurtasuna zaintzea 65. 3. IRAGARKIA Independentzia/askatasuna Pertsonaia: Che Guevara. Kubaren independentzia lortzeko borrokatu zen iraultzailea Iraultzaren izarraren eta markaren izarraren arteko paralelotasuna Modernotasuna/aurrerabidea Pertsonaiak gaztetasuna eta ideia iraultzaileak transmititzen ditu Gizatasuna,askatasunaren eta herrien eskubideen alde borroka egitearen sinboloa izan baita (egun ere bada) pertsonaia 66. 4. IRAGARKIA Familia eta tradizioa Familia-eszena; bertan, ama batek seme-alabei begiratzen die, jaten duten elikagaiari esker oso osasuntsu hazten ari direlako harro eta pozik Etxe batean gertatzen den eszena Zoriona Produktu horrekin familian eta etxean zoriona nagusituko dela aldarrikatzen duen eslogana 67. 5. IRAGARKIA Maskulinotasuna eta gizontasuna Pertsonaia animalia arra da (jarrera, gorputzaren itxura, zigarroa, eta abar) Bainujantzia daramaten emakume gazte eta erakargarriz inguratuta dago pertsonaia, eta bere itxurak erakarri egiten ditu. Gozamena Tokia: hondartza (oporrak) Irribarreak eta lasaitasun-aurpegiak 68. 6. IRAGARKIA Modernotasuna/aurrerabidea Iragarkiaren diseinua (ordenagailu bidez egina) Testuingurua: espazioa, unibertsoa Gaiak: transformerrak Autoek (produktua) makinekin duten antzekotasuna teknologia nabarmentzen du Ondo pasatzea/abentura + Maskulinitatea Gaiak: Transformerrak, bereziki mutilentzako marrazki bizidunak 69. 7. IRAGARKIA Probokazioa Esloganak esaten digu en el sof nunca encontrars el amor de tu vida (sofan ez duzu sekula zure bizitzako maitasuna aurkituko), altxa eta mugi zaitez! Feminitatea eta sedukzioa Pertsonaia: soineko gorria daraman neska gazte eta erakargarria Jarrerak eta soinekoak Marilyng Monroeren jarrera ezaguna gogorarazten digute. Modernotasuna Hiri-eszenatokia 70. 5. POWER POINTA: Jardueraren itxiera. BEGI KRITIKOA PIZTEKO 7 AHOLKU(baita arduraz kontsumitzeko ere) 71. LEHENAGauzak ez dira diruditen bezalakoak.Errealitatea interpretaziopertsonal eta subjektiboa da 72. BIGARRENAEz ezazu sinetsi ikusten duzun guztia, informa zaitez etahausnar ezazu!! 73. HIRUGARRENAJakin ezazu kontsumitzaile gisadituzun eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren 74. LAUGARRENABereiz itzazu benetako beharra eta nahiera 75. BOSGARRENA Ez erosi itxuragatik,erabilgarritasunagatik baizik 76. SEIGARRENAZure iritziak ez daitezela itxuran oinarrituta egon, itxurak ez baitu egia erakusten, ezta errealitatea ere 77. ZAZPIGARRENAEz dadila erraza izan zukonbentzitzea. Erakuts ezazu adimentsua zarela! 78. Amaitzeko: Hona hemen iragarki on bat: "Embrace Life Erabil ezazu beti segurtasun-uhalaEstekara joateko, egin ezazu klik izenburuanEzin baduzu erabili: http://www.embracethis.co.uk/ 79. BIBLIOGRAFIA ESTEKA INTERESGARRIAKInformazio osagarria 80. ESTEKA INTERESGARRIAK Zerikusia duen informazioaEusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Zuzendaritzawww.kontsumo.netOrriaren eskuineko aldean kontsumo aldizkaria titularra ikus dezakegu, etahorren bitartez publizitatearekin lotutako hainbat zenbaki aurki ditzakegu: Publizitatea Kontsumoko online aldizkaria: 2. zk. Publizitatea eta kontsumoa Kontsumoko online aldizkaria: 8. zk.Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren atarien sareaHasiera orrian honako hau idatzi behar dugu bilatzailean: KontsumoArduratsuaren Gida 2009www.ejgv.euskadi.netAndaluziako Juntaren kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren Kontsumoarduratsuari buruzko gazteentzako kanpainahttp://www.miscelaneajoven.comAsturiasko Printzerriko Hezkuntza eta Zientzia Sailaren Blogen hezkuntza-komunitateahttp://blog.educastur.es/luciaag/category/comunicacion-audiovisual/publicidad-y-cont 81. ESTEKA INTERESGARRIAK Zerikusia duen informazioaMerkataritza-komunikazioaren autoerregulaziorako elkartea. Bertan honakohauei buruzko informazioa aurkituko dugu: publizitate-jokabideen kodeak,erreklamazioak, aholkularitzawww.autocontrol.esEcologistas en accin Konfederazioaren proiektua kontrapublizitateari buruzwww.consumehastamorir.com/Adbusters Media Foundation kontsumoaren aurkako erakundeawww.adbusters.orgHezkuntzako eta Komunikazioko profesionalen ElkarteaLa publicidad al descubierto dokumentalahttp://www.airecomun.com/produ.htm (iturria) Aurkezpenetan erabilitako estekakEmbrace Life errepide-segurtasunari buruzko publizitate-iragarkiawww.embracethis.co.uk (iturria)Bideoaren beste esteka batzukhttp://www.youtube.com/watch?v=HoJZds2jg7o 82. BIBLIOGRAFIAErabilitako BibliografiaEusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (2004).133 talleres de educacin para el consumidor.Elena Leiena Mendizbal eta Nerea Irkulis Arregi Udako EuskalUnibertsitatea (2006). Publizitate zuzenbideko eskuliburua .Garca Fernndez, N. (2000). Educacin del consumidor. La publicidad.Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Euskal Autonomia Erkidegoa).Prado Dez, D. (koordinatzailea). (1994). La publicidad. Andaluziako Junta.Gobernazio Saila, Kontsumoko Zuzendaritza NagusiaAtaz Rubio A. eta Snchez Clares, J.M. (1995). Cuadernos de Educacin sobreconsumo. La publicidad. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. TROPA.Ortega, E. (2004) La comunicacin publicitaria