txangoak kutxabank

9
Egun bakarreko edo hainbat egunetako ibilbide izugarriak. bezeroentzat baino ez. 2014 TXANGOAK TOULOUSE ERRIOxA IRANtZU DONEJAKUE BIDEA TOLEDO asón-eko harana

Upload: bilbao-bizkaia-kutxa

Post on 17-Mar-2016

245 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Egun bakarreko edo hainbat egunetako ibilbide izugarriak.

TRANSCRIPT

Page 1: Txangoak Kutxabank

Egun bakarreko edo hainbategunetako ibilbide izugarriak.

bezeroentzat baino ez.

2014TXANGOAK

TO

ULO

US

E

ER

RIO

xA

IRA

Nt

ZU

DO

NE

JA

KU

E B

IDE

A

TO

LED

O

as

ón

-ek

o h

ar

an

a

Page 2: Txangoak Kutxabank

IRANTZUKO LURRAK

Ikustaldia Irantzuko Lurren erdigunera, Urbasa eta Andiako parte naturalaren gerizpean.

BIDAIAREN BARNEAN

w Bidaia, autobusean

w Hamaiketakoa eta bazkaria

w Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w Bidaia-asegurua

Ikustaldi gidatua Abartzuzako gaztandegi batera; bertan, ardi la-txaren esneaz egindako produktu onenak dastatuko ditugu, hau da, gaztanbera freskoa eta mamia, gazta bikainen historia eta lan-gintza-prozesua ezagutzen dugun bitartean. Ondoren, Egiarteko Andre Mariaren eliza erromanikoa ikusiko dugu, non erromanikoaren historiaz, kondairez eta nondik no-rakoez gozatuko dugun.

Ondoren, ingurumen ikustaldi bat egingo dugu, ibilaldi bat Inarotz ibaiko arroilaren sorburura, ibaiari jarraituz, eta Errezuko herri ede-rra eta ingurunea ezagutuko ditugu.

Abartzuzan etxean egindako otordu bikain baten ondoren, Azanza patxaranaren eskulangintzazko upategiak ikusiko ditugu, Jatorri Deiturak 2012an Nafarroako patxaran onena izendatua; nola egi-ten den ikusiko dugu, zein den haren historia eta patxaranaren zenbait aldaera dastatuko ditugu.

Amaitzeko, ikustaldi bikain bat “Irantzuko Zistertar Monasteriora”, gaur egungo zistertar monasterio monumentalenetako bat; haren historia ezagutuko dugu, baita pasadizoak eta XI. mendetik hasita gaur egun artek mojek izandako ohiturak ere. Horretarako monas-terio bikainaren areto guztiak ikusiko ditugu.

ERREF. DATA IRTEERA PREZIOA4616 10 - EKAINA BILBO 55 €4617 11 - EKAINA EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ 55 €4618 12 - EKAINA IRUN-DONOSTI 55 €4619 13 - EKAINA ZARAUTZ-DONOSTI-TOLOSA 55 €4620 30 - IRAILA ZARAUTZ-DONOSTI-TOLOSA 55 €4621 01 - URRIA IRUN-DONOSTI 55 €4622 02 - URRIA EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ 55 €4623 03 - URRIA BILBO 55 €

Page 3: Txangoak Kutxabank

ASON IBAIAREN IBARRA

Kantabriako ekialdeko mendietan kokatua, Asongo Ibarra, zalantzarik gabe, eskual-deko lekurik malkartsu, ikusgarri eta ederrenetako bat da. Ikuspegien bakantasunak leku ezin hobea bihurtzen dute naturaz gozatzeko.

Gure lehen helmuga Arredondo izango da, “munduko hiriburua” izena duena, bertako zentro iktilogikoa ikus-teko, Kantabriako Gobernuaren dotazioa ibai-ekosis-teman eta Kantabriako ibaietako atlantikoko izokina-ren hazkuntzari, kontserbazioari eta birpopulatzearen azterketari eskainia.

Ason ibaian gora, behatoki eder batera hurbilduko gara, Ason ibaiaren ibarraren eta jaiotzaren ikuspegi berebiziko batez gozatzeko; 50 metroko altuera duen ur-jauzi ikusgarri bat ikusi, eta Asongo bizkarguneko Parke Naturalera iritsiko gara, non interpretazio zen-tro bat ikusiko dugun eskualdeko balio natural, kultural eta etnografikoak ezagutzeko.

Bazkaldu ondoren, Ramales de la Victoriara joango gara, eskualdeko hiriburua, non Guardaminoko gudu ospetsua gertatu zen, Espartero jeneral liberalak Ma-roto jeneralaren armada karlista mendean hartu zue-nean. Jauretxe armarridunak eta indianoen etxeen ondare interesgarri bat gordetzen dute han. Cullal-verako Haitzuloaren ikustaldia egingo dugu, urak eta denborak harkaitzen gain egindako ekintzak sortutako barrunbea, geologia aldetik interes handikoa, eta ibi-laldi bat egingo dugu Gándarako ibaiaren ur-jauziak ikusteko, berriki eraiki duten behatokia.

BIDAIAREN BARNEAN

w Bidaia, autobusean

w Hamaiketakoa eta bazkaria

w Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w Bidaia-asegurua

ERREF. DATA IRTEERA PREZIOA4624 24 - EKAINA BILBO 55 €4625 25 - EKAINA ARRASATE-GASTEIZ 55 €4626 26 - EKAINA IRUN-DONOSTI-EIBAR 55 €4627 27 - EKAINA TOLOSA-DONOSTI-ZARAUTZ 55 €4628 09 - IRAILA TOLOSA-DONOSTI-ZARAUTZ 55 €4629 10 - IRAILA IRUN-DONOSTI-EIBAR 55 €4630 11 - IRAILA ARRASATE-GASTEIZ 55 €4631 12 - IRAILA BILBO 55 €

Page 4: Txangoak Kutxabank

Pirinioak zeharkatzea benetako erronka zen lurralde urrunetatik zetozen lehen erromesentzat. Gaur egun ere, Bidearen etapa gogorrenetako bat da, baina, baita ederrenetako bat ere.

DONEJAKUE BIDEA

Donibane Garazik erdi aroko kutsua gordetzen du oraindik, goiko aldean duen gotorlekuari esker, Zitadelaren eta Espainiako karriketako harri-zolaz egindako merkataritza-bideei esker, elizak eta Errobi ibaiaren gaineko zubiari eta milaka erromesen joan-etorriei esker. Gailendu egiten da Donejakueko Atea, UNESCOk Gizadiaren Ondarea izendatua.

Bazkaria Orreagan. Karlomagnoren desegigo historikoak eta Donejakue Bideak gogoangarri egin zu-ten Orreaga, ibiltari eta erromesen aterpea, kondairen sorgune eta kulturen topa-gunea. Orreagako Kolegio-eliza multzo monumentalaren ikustaldi gidatua, erromesen erietxea izandakoa eta Antso VII. Azkarraren hilobia, erdi aroko arkitekturaren ere-du bikaina.

Orreagatik oinez egingo dugu Donekajue Bidearen tarte bat, hain zuzen, Sorgi-naritzaga basoan eta Sorgin hariztian barrena doana. Ehun metro egin ondoren, errepidearen beste aldetik, Erromesen gurutzea ikus daiteke, gurutzadura gotiko bat, On Francisco Polite prioreak 1880an leku honetara ekarri zuena. Auritzera iritsiko gara.

BIDAIAREN BARNEAN

w Bidaia, autobusean

w Hamaiketakoa eta bazkaria

w Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w Bidaia-asegurua

ERREF. DATA IRTEERA PREZIOA4608 03 - EKAINA BILBO 50 €4609 04- EKAINA GASTEIZ-ARRASATE 50 €4610 05 - EKAINA TOLOSA-DONOST-IRUN 50 €4611 06 - EKAINA EIBAR-ZARAUTZ-DONOSTI 50 €4612 14 - URRIA EIBAR-ZARAUTZ-DONOSTI 50 €4613 15 - URRIA TOLOSA-DONOSTI-IRUN 50 €4614 16 - URRIA GASTEIZ-ARRASATE 50 €4615 17 - URRIA BILBO 50 €

Page 5: Txangoak Kutxabank

ERRIOXAKOHISTORIAREN ATALAK

Santa María de la Piscinaren Baseliza Peciña inguruan dago, Errioxan (Espainia), bi mendixken arteko bizkargune batean isolatua. Errioxan erromaniko garaiko eraikin oso eta hobekien kontserbatutakoa da, XII. mendean eraikia eta ondoren eranskin handirik izan ez zuena.

Elizatik metro gutxira, hegoalderantz, XI. mendeko nekropoli oso ondo kontserbatu bat dago, harkaitz gogorrean landutako hilobi antropomorfiko ugarirekin.

Upategia, “Best of al Turismo Enológico” izeneko sariaren irabazlea, XV. eta XVI. men-deetako harlanduz egindako sei sarkuren gainean eraikita dago. Haietan, gure Museo Etnografikoa ezagutuko duzu, gurearen aurrekoen eta Arabako Errioxan bizi izan diren kultura eta zibilizazioen hondakinak gordetzen dituena.

Gainera, Upategiaren barnean Ardoari eskainitako Museoaz gozatuko duzu, XIX. mende-ko argazki-erakusketa oso bat duena. Plazako Ama Birjina buru duen 1583ko Kaperaren ikustaldia egingo dugu; 1400. urtekoa den gure sarkura zaharrena, gure dastaketa areto berezia, non lurpeko mahasti amaigabearen ikuspegi zoragarri batez gozatuko duzun eta, azkenik, “zentzumenen tunelean” barneratuko gara, non bisitariak ardoaren koloreaz go-zatuko duen, usainekin jolastuko den eta tenperatura onenak zein diren ezagutuko duen.

Gainera, gure ardoen dastaketa gidatu batekin amaituko dugu.

Errioxako herri honetako ondare historiko artistikoan Haroko Andre Mariaren Basilika gailentzen da, aldare nagusi barrokoarekin; Haroko Kondeen Jauregia, barrokoa ere bai; Beldañako Jauregia, espainiar platereskoaren alea, XVI. mendekoa; San Tomas eliza; eta Udal Artxibategia, jada XIII. mendeko data duen dokumentazioa gordetzen duena. Haroko bizi-moldean zerbait nagusitzen bada, ardoa da, eskualdeko indar ekonomikoa eta gu-neko kultura adierazpen nagusia. Mahastiak ikuspegiaren zati dira, eta upategi gehienak ikusgai daude.

BIDAIAREN BARNEAN

w Bidaia, autobusean

w Hamaiketakoa eta bazkaria

w Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w Bidaia-asegurua

ERREF. DATA IRTEERA PREZIOA4600 27 - MAIATZA BILBO 55 €4602 28 - MAIATZA EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ 55 €4613 29 - MAIATZA TOLOSA-DONOST-ZARAUTZ 55 €4614 30 - MAIATZA IRUN-DONOSTI 55 €4615 23 - IRAILA IRUN-DONOSTI 55 €4616 24 - IRAILA TOLOSA-DONOSTI-ZARAUTZ 55 €4617 25 - IRAILA EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ 55 €4618 26 - IRAILA BILBO 55 €

Page 6: Txangoak Kutxabank

TOLEDO

1 Eguna JATORRI-HIRIA - TOLEDO

Toledo aldera irtengo gara, hiru kulturen hiria, kristauak, juduak eta arabiarrak bizi izan baitziren bertan mendeetan zehar; gainera, “Hiri inperial” izenez ere ezagutzen da, hispaniar erresumetan Espainiako Karlos I.aren gortearen egoitza nagusia izan zelako behinola. Hotelera iritsi. Bazkaria, afaria eta ostatua. Arratsaldean, hiriaren ikustaldi antzeztua egingo dugu, oso ibilbide erromantiko batetik (Toledoko estalpe eta komentu gunea).

2 Eguna TOLEDO

Mantenu osoa hotelean. Gizadiaren Ondarea 1987. urtetik aurrera. Toledo artista ugariren jaiot-ze-hiria edo bizilekua ere izan da, besteak beste, Garcilaso de la Vega edo El Greco. Egunean ze-har hiriaren erdigune historikoaren ikustaldia egingo dugu tokiko gidariarekin, interes handiena du-ten lekuak ikusteko: Andre Mariaren katedrala, Andre Maria Zuriaren sinagoga, Santo Tomé Eliza, mudejar estilokoa, XIV. mendekoa -han gordetzen da El Grecoren Orgaz Kondearen lur-ematea-, San Juan de los Reyes Monasterioa, Espainiako estilo gotiko isabeldarraren eredu baliotsuenetako bat da, eta Errege Katolikoek eraikitako eraikinik garrantzitsuena. Ondoren, aurten hiri honetan dagoen El Grecoren erakusketara joango gara.

BIDAIAREN BARNEAN

w Bidaia autobus erosoanw Ostatua 3*-eko hoteletan, logela bikoitzeanw Mantenu osoaw Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiakw Gidari laguntzailea bidaia osoanw Bidaia-asegurua

3 Eguna CONSUEGRA – ORGAZ

Gosaria. Goizean, ikustaldi gidatua egingo dugu tokiko gidariarekin Consue-grara: Erromatar jatorria duen herri garrantzitsua da. Calderico Mendia na-gusitzen da, eta bertan Haize Errota ospetsuak dituen Mantxako gailurreria tipiko bat eta Gaztelua ikusiko ditugu; handik Mantxaren eta hirigunearen ikuspegi interesgarri batez goza daiteke, baita Orgazeko Gazteluaz ere. On-doren, bazkaria hotelean. Irteera jatorri-hirira joateko. Iritsi, eta BIDAIAREN AMAIERA.

ERREF. DATA IRTEERA PREZIOA4635 3·4·5-EKAINA IRUN-DONOSTI-ZARAUTZ-EIBAR 250 €4636 10·11·12-EKAINA BILBO-ARRASATE-GASTEIZ 250 €4637 16·17·18-IRAILA BILBO-ARRASATE-GASTEIZ 250 €4638 8·9·10-URRIA IRUN-DONOSTI-ZARAUTZ-EIBAR 250 €

BANAKAKO LOGELAREN GEHIGARRIA 55€

Page 7: Txangoak Kutxabank

TOULOUSE

1 Eguna TOULOUSE

Irteera Toulouse-erantz. Bazkarirako iritsiko gara.Bazkaldu ondoren, Tolosaren ikustaldi gidatua (2 ordu oinez): Kapitolioa, San Serninen Basilika (kristautasunaren eliza erromaniko handiena), Jakobinoen eliza gotikoa, Bernuy jauregitxoa, etab.Ikustaldia amaitu ondoren, denbora librea afalordura arte.Afaria eta ostatua hotelean.

2 Eguna ALBI – CORDES

Gosaldu ondoren, Albi aldera irtengo gara. Albiren ikustaldi gidatua; Santa Zeziliaren kate-drala (XIII. mendeko hegoaldeko arte gotikoaren bitxia), Toulouse-Lautrec museoa (Albiko margolariak munduan duen bilduma publiko garrantzitsuena, artzapezpikutza zaharrean, Berbieren Jauregian), ikustaldi gidatua Albiko alde zaharretik, tokiko arkitektura eta historia ezagutzeko.Bazkaria Albin.Bazkaldu ondoren, Cordes-sur-Cielera joango gara. XIII. mendeko herri honen ikustaldi gidatua amaitu ondoren (1.222. urtean Tolosako Konde “Raymond Kataroak” sortua), ikus-taldia azukrearen museora.Ikustaldia amaitu eta denbora librea herrian barrena ibiltzeko Tolosara itzuli arte.Afaria eta ostatua hotelean.

3 Eguna CITE DE L’ESPACE

Gosaria eta Espazioaren Hirira joango gara. Besteak beste ikusiko ditugu: planetarioa, lo-rategi astronomikoa, Ariane suziriaren erreplika, MIR espazioko estazioaren proba modulua (hegaldian dagoen estazioaren berdina), “Astralia” izarrarteko eraikina, etab...Bazkaria parkearen barruan.Bazkaldu ondoren, itzulera bidaia.

BIDAIAREN BARNEAN

w Bidaia autobus erosoanw Ostatua 3*-eko hoteletan, logela bikoitzeanw Mantenu osoaw Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiakw Gidari laguntzailea bidaia osoanw Bidaia-asegurua

ERREF. DATA IRTEERA PREZIOA4632 6·7·8-EKAINA GASTEIZ-BILBO-DONOSTI 315 €4633 4·5·6-IRAILA BILBO-EIBAR-ZARAUTZ-IRUN 315 €4634 2·3·4-URRIA GASTEIZ-ARRASATE-DONOSTI 315 €

BANAKAKO LOGELAREN GEHIGARRIA 65€

Page 8: Txangoak Kutxabank

INFORMAZIO INTERESGARRIA

PARTE-HARTZAILEAK“%100Kutxabank bezeroentzako Txangoetan” parte har dezakete 60 urte edo gehiago duten bezeroek eta pentsioa Kutxabanken helbideratuta dutenek (baita hura ordaintzen den kontuetako titularkideek ere), Kutxabank Txartel baten titularrak direnek eta beren kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek.

ANTOLAKUNTZA TEKNIKOAViajes Gantour S.A.U. – C.I.E. 2159“% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoak” izeneko folletoan jasotako txango-programa guztiak “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” mende daude.Gantour Bidaiaken harremanetarako Telefonoa: 902 540 406

ORDAINTZEKO ERAKTxango bakoitza pentsioa ordaintzen den kontuan zordunduko da. • Erreserba onartzen den unean zenbateko osoa kobratuko da.

BALIOGABETZEAKBaliogabetzeak gure web orrian eta Kutxabankeko web orrietan “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” baliogabetzeei buruzko atalean ezarritakoaren arabera agertzen diren bezala egingo dira.

OHARRAK• Ezinbesteko kasuetan, txangoa ezeztatzeko edo aldatzeko eskubidea izango du antolakuntzak. “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” bidaia bertan behera uzteari buruzko atalean ezarritakoari folleto honetan bertan agertzen diren bezala egingo dira.• Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua: 40 lagun edo folletoan adierazitakoa txikiagoa balitz. • “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoek” dohainik eskaintzen dute Asistentzia Asegurua Bidaietan; haien prestazioak ikus daitezke “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoak”ren erreserbak egiteko web orrian.

ERRESERBAKPertsona bakoitzak nahi adina txangoa eska ditzake, betiere plazak eskuragarri badaude. Bestela, itxarote-zerrendan eman dezake izena.

Maiatzaren 5eko goizeko 9:00etatik aurrera:

1. Internet bidez:

• Kutxabankeko edozein webguneetako Nagusien web orrialdeetatik:

www.bbk.es

www.cajavital.es

www.kutxa.es

2. Telefonoz:

• Gantour Bidaiakeko 902 540 406 telefonora deituz

Telefonoz deitu aurretik, eskura izan:

• Hautatutako txangoaren erreferentzia zk.

• Txangoa egin nahi duten kide guztien Nortasun Agiria Nazionala (NANa) eta Izen-Abizenak.

Page 9: Txangoak Kutxabank