trigo problemak

9
1-. Globo bat 80 m-ko luzera duen soka batez zorura loturik dago. Kalkula ezazu zein altuerara aurkitzen den, baldin eta sokak horizontalarekin osatzen duen angelua 67º--koa bada. EMAITZA TRIGONOMETRIA 2-. Itsasmailatik 40 m-ra aurkitzen den itsasargitik ontzi bat 55º-ko angelupetik, itsasoarekiko, ikusten da. Aurki ezazu itsasargitik ontzira dagoen distantzia. EMAITZA 3-. Errepide zati baten inklinazioa 6º-koa da. Pertsona bat errepide horretatik oinez abiatzen da. Aurki ezazu zein altuerara aurkituko den errepide horretatik 42 m abiatu ostean. EMAITZA 4-. Bittorrek eta Mattinek euren herriko elizaren kanpandorrearen altuera jakin nahi dute. Horretarako, Bittorrek kanpandorrera igo eta hari bat bota du kanpoko aldetik. Ez dago dorrearen oinera heltzeko erarik eta Mattinek elizatik urrundu egiten da haria tenkatu arte eta lurrean josten du 42º-ko angelua osatuz. Hariak 51 metro baditu, zein da kanpandorrearen altuera? Zein da kanpandorrearen Problemak (1-4)

Upload: guestfbc25b

Post on 02-Aug-2015

576 views

Category:

Sports


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Trigo Problemak

1-. Globo bat 80 m-ko luzera duen soka batez zorura loturik dago. Kalkula ezazu zeinaltuerara aurkitzen den, baldin eta sokak horizontalarekin osatzen duen angelua67º--koa bada. EMAITZA

TRIGONOMETRIA

2-. Itsasmailatik 40 m-ra aurkitzen den itsasargitik ontzi bat 55º-ko angelupetik,itsasoarekiko, ikusten da. Aurki ezazu itsasargitik ontzira dagoen distantzia. EMAITZA

3-. Errepide zati baten inklinazioa 6º-koa da. Pertsona bat errepide horretatik oinezabiatzen da. Aurki ezazu zein altuerara aurkituko den errepide horretatik 42 mabiatu ostean. EMAITZA

4-. Bittorrek eta Mattinek euren herriko elizaren kanpandorrearen altuera jakin nahidute. Horretarako, Bittorrek kanpandorrera igo eta hari bat bota du kanpokoaldetik. Ez dago dorrearen oinera heltzeko erarik eta Mattinek elizatik urrunduegiten da haria tenkatu arte eta lurrean josten du 42º-ko angelua osatuz. Hariak51 metro baditu, zein da kanpandorrearen altuera? Zein da kanpandorrearenoinetik Mattin dagoen lekurainoko distantzia?.

EMAITZA

Problemak (1-4)

Page 2: Trigo Problemak

5-. 4 m-ko eskailera batek mutur bat horma baten kontra dauka eta bestea hormatik2 m-ra. Zein da inklinazioa? EMAITZA

TRIGONOMETRIA

6-. Konpas baten besoek 12 cm-ko luzera dute. Aurki ezazu konpasaren puntabatetik bestera dagoen distantzia, baldin eta besoek osatzen duten angelua 45º-koa bada. EMAITZA

7-. 11,25 cm-ko luzera duten konpas baten besoek muturren artean 6,25 cm daude.Aurki ezazu bi besoek osatzen duten angelua.

EMAITZA

8-. 6,44 m-ko zuhaitz batek, goizeko une zehatz batean, 8,46 m-ko itzalaproiektatzen du. Aurki ezazu Eguzkiaren izpiak lurrarekin osatzen duen angelua.

EMAITZA

9-. Triangelu isoszelez baten alde desberdinak 54 cm neurtzen ditu eta berdinakdiren angeluak 42º. Aurki itzazu alde berdinak, altuera eta triangeluaren azalera.

EMAITZA

10-. Kalkulatu dorre baten altuera 13 m-ko itzala egiten duenean eta Eguzkiarenizpiek lurrarekin 50º-ko angelua. EMAITZA

Problemak (5-10)

Page 3: Trigo Problemak

11-. Kalkulatu erronbo baten angeluak diagonalek 12 eta 18 cm badituzte. EMAITZA

TRIGONOMETRIA

12-. Tximini baten oinpetik 48 m-ra aurkitzen den 1,8 m-ko behatzaile batektximiniaren punturik garaiena 36º-ko angelupean, horizontalarekin ikusten du.Tximiniaren altuera aurki ezazu. EMAITZA

13-. Aurki ezazu kono baten bolumena baldin eta oinarriaren erradioa 5 cm etaerpinean aurkako bi aldek (angelu konikoa) osatzen duten angelua 72º-koabadira. EMAITZA

14-. Ondoko trapezioaren altuera eta azalera kalkula itzazu.

EMAITZA

Problemak (11-15)

Page 4: Trigo Problemak

TRIGONOMETRIA

15-. Irudian agertzen den markesinak 7,20 m ditu eta 23º-ko inklinazioa du. Zein dababesten duen korridorearen zabalera?

EMAITZA

Problemak (15)

Page 5: Trigo Problemak

TRIGONOMETRIA

16-. Ondoko irudiaren x, y, z eta t-ren balioak kalkula itzazu. EMAITZA

17-. Ondoko ABC triangelua ebatz ezazu; hau da, elementu ezezagunen neurriakaurkitu. Hasi AH altuera marratuz.

EMAITZA

Problemak (16-17)

Page 6: Trigo Problemak

TRIGONOMETRIA

19-. Aireportuko kontrol dorrean hegazkin batek lurreratzeko baimena eskatu du.Une honetan hegazkina lurretik 1 200m-ra dago eta dorreak eta hegazkinakosatzen duten behaketa angeluak (begi-lerroak eta horizontalak osatzendutena) 30º ditu.Dorreak 40 baditu, zein da hegazkinetik dorrearen oinera dagoen distantzia. EMAITZA

18-. Ibai baten zabalera eta ibaiaren beste ertzean dagoen zuhaitz baten altueraezagutu nahi ditugu. Horretarako zuhaitzaren aurrez aurre jarri behar da;ondoren, horizontalak eta zuhaitz gainetik datorren begi-lerroak osatzen dutenangelu neurtu behar da (41º). Ertzetik 25 m urrunduko gara perpendikularragaldu gabe. Berriro neurtuko dugu zuhaitzetik datorren begi-lerroak etahorizontalak osatzen duten angelua (23º). EMAITZA

Problemak (18-19)

Page 7: Trigo Problemak

TRIGONOMETRIA

21-. Irudi bat 1,5 m-ko altuerako oinarriaren gainean dago. Lurreko puntu batetikirudia 42º-ko angelupean ikusten da eta oinarria 18º-ko angelupetik. Irudiarenaltuera kalkula ezazu. EMAITZA

20-. Gasez betetako globoa askatu dugu eta gorago ez doala ikusi arte begiratudugu.Maite B puntuan jarriko da eta ni A puntuan. Bion arteko distantzia 5 m-koada eta A, B eta C lerrokaturik daude (ikusi irudian). eta angeluek 40º eta 50º neurtuz gero, zein da globoaren altuera?

EMAITZA

Problemak (20-21)

Page 8: Trigo Problemak

TRIGONOMETRIA

22-. Irrati baten antena altzairuzko bi kablez tenkaturik dago lurrean, irudiakadierazten duen bezala.Kalkulatu: antenaren altuera, b) kableen luzera, c) B angeluaren balioa.

EMAITZA

Problemak (22)

Page 9: Trigo Problemak

Problemak SOLUZIOAK

TRIGONOMETRIA

EZ DAGO TXERTATUA