mari carmen gallastegik eusko ikaskuntza saria jaso du … · 2014. 7. 4. · bait herrialdetako...

4
- ERANTZUKIZUNA ETA GOGOA - DEKANOA 12. aldizkaria, 2013ko uztaila J oan den ekainaren 12an, Fakultate- ko Batzarrak ni Fakultateko dekanoa izateko hautagaitzaren aldeko botoa ematea erabaki zuen. Hori dela eta, dato- rren lau urteetan kargu honetan jarraituko dut, eta, ikasle gehien duen UPV/EHUko ikastegiko dekanoa izateak eskatzen duen erantzukizun handiaz jabetzen banaiz ere, gogo handiz ekingo diot, pertsona bikainen talde bati zerbitzu egiten jarrai- tuko dudalako. Honen bidez, nire esker ona adierazi nahi dut hautaketan jaso dudan laguntzagatik, eta ikastegi hau zuzentzeko egunero eta pertsona guztiengan aurkitu dudan babe- sagatik: eskerrik asko irakasleei, ikasleei eta administrazio eta zerbitzuetako lan- gileei; saileko zuzendariei; Fakultateko Batzarrari eta Batzarreko batzorde dele- gatuei; eta, azkenik, baina ez horrega- tik garrantzi gutxiagorekin, Fakultateko zuzendaritza-taldeari. Zaila egiten zait tal- derik hobea eduki daitekeela imajinatzea. Eta berriro ere guztion laguntza beharko dugu, datorren urteetako erronkei eta zereginei aurre egiteko. Ildo horretatik, baliteke eginkizun garrantzitsuena gra- duko titulazioak erabat ezartzea izatea, eta halaber, haien jarraipena egitea eta haien akreditazioa lortzea. Gainera, Gra- du bikoitza: EAZ + Zuzenbidea ezarri eta Plan Estrategiko bat egin behar dugu. Eta hori guztia irakaskuntzaren kalitatea eta berrikuntza, euskarazko ikasketen gara- pena, gizarte-erantzukizunen sustapena, ingurumen-iraunkortasuna, irisgarritasuna leku guztietara eta genero-berdintasuna ahaztu barik. Hori guztia, zailtasun ekonomikoek agin- tzen duten austeritatearen aldeko konpro- misoa aintzat hartuta. Dena den, zailtasun Mari Carmen Gallastegik Eusko Ikaskuntza Saria jaso du Mari Carmen Gallastegik, Ekonomia Analisiaren Oi- narriak I Saileko Katedradu- nak eta Ohorezko Irakasle Kolaboratzaileak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2013ko Saria irabazi du, “ikerketaren eta irakaskuntzaren alorrean egin duen lan oparoagatik eta euskal erakundeekin eraku- tsi duen konpromisoagatik”. Epaimahaian EAEko lau uni- bertsitateetako, Nafarroako bi unibertsitatetako eta Ipa- rraldeko unibertsitate bateko ordezkariek parte hartu dute. Sariak banatzeko eguna ora- indik zehaztugabe dago, bai- na udazkenean izango da. 53. promozioko ikasleen inbestidura-ekitaldia Arratsalde honetan UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Inbestidura Ekital- dia ospatu da, eta 683 ikasleri 2011-2012 ikasturtean ikasketa- lizentzia lortu izana aintzatetsi zaie. Ikasle lizentziadunak Eko- nomiako Graduko 53. promo- ziokoak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko 53. promoziokoak, Finantza eta Aseguruetako Graduko 15. promoziokoak eta Merkatuaren Ikerketa eta Tekniketako Graduko 9. promoziokoak dira. Ekitaldian Lizentziako zortzi Sari Berezi onak ateratzeko funtsezko fakto- rea “ikasteko interesa izatea da, hots, nota ona ateratzea nahi izateaz gain, irakasten dizute- na ondo ikasteko interesa edu- kitzea”. Bizkaitar ikasle honek Fakultatean eman duen denbo- rari buruz esan du espero baino hobea izan dela, eta ez zaiola damutu sektore hori aukeratu iza- na, osasun-sektorearen ordez, hasieran pentsatzen zuen beza- la. Izan ere, bere hasierako as- moa odontologoa izatea zen. Inbestidura-ekitaldia Arturo Rodrí- guezek, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak, inauguratu du, eta bertan 300 lizentziadun baino gehiago elkartu dira. Bestalde, Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHUko errektoreak, eta Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburuak, parte hartu dute ekitaldian. Gainera, aurten Javier Ormazabal, Vela- tia enpresako eta Tecnalia R&D erakundeko presidentea, promo- zioaren ohorezko babeslea izan da. horiek laster konpontzea espero dugu. eman dira, eta espediente onena Dekanotza-taldea txikiagoa izango da, bereizi da. baina gogoak erronka guztiak irabaziko Espediente onenari emandako ditu. Hain zuzen, austeritatearen eta ingu- sari berezia Lorena Moldes He- rumen-iraunkortasunaren aldeko konpromi- rrador ikasleak irabazi du, Eko- so hori dela eta, hemendik aurrera, Buleti- nomiako ikasketetan lortu duen na, ale honetatik hasita, ez da gehiagorik batez besteko emaitza 9,43 izan paperez bananduko eta bertsio bakarra baita. Berak ziurtatu du ondo elektronikoa izango da. samar lortu duela “ikasketak egitea eta aldi berean denbora Arturo Rodríguez libre izatea”. Bere ustez, emaitza www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es

Upload: others

Post on 20-Feb-2021

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • - ERANTZUKIZUNA ETA GOGOA -

    DEKANOA

    12. aldizkaria, 2013ko uztaila

    Joan den ekainaren 12an, Fakultateko Batzarrak ni Fakultateko dekanoa izateko hautagaitzaren aldeko botoa ematea erabaki zuen. Hori dela eta, datorren lau urteetan kargu honetan jarraituko dut, eta, ikasle gehien duen UPV/EHUko ikastegiko dekanoa izateak eskatzen duen erantzukizun handiaz jabetzen banaiz ere, gogo handiz ekingo diot, pertsona bikainen talde bati zerbitzu egiten jarraituko dudalako.

    Honen bidez, nire esker ona adierazi nahi dut hautaketan jaso dudan laguntzagatik, eta ikastegi hau zuzentzeko egunero eta pertsona guztiengan aurkitu dudan babesagatik: eskerrik asko irakasleei, ikasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei; saileko zuzendariei; Fakultateko Batzarrari eta Batzarreko batzorde delegatuei; eta, azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin, Fakultateko zuzendaritza-taldeari. Zaila egiten zait talderik hobea eduki daitekeela imajinatzea.

    Eta berriro ere guztion laguntza beharko dugu, datorren urteetako erronkei eta zereginei aurre egiteko. Ildo horretatik, baliteke eginkizun garrantzitsuena graduko titulazioak erabat ezartzea izatea, eta halaber, haien jarraipena egitea eta haien akreditazioa lortzea. Gainera, Gradu bikoitza: EAZ + Zuzenbidea ezarri eta Plan Estrategiko bat egin behar dugu. Eta hori guztia irakaskuntzaren kalitatea eta berrikuntza, euskarazko ikasketen garapena, gizarte-erantzukizunen sustapena, ingurumen-iraunkortasuna, irisgarritasuna leku guztietara eta genero-berdintasuna ahaztu barik.

    Hori guztia, zailtasun ekonomikoek agintzen duten austeritatearen aldeko konpromisoa aintzat hartuta. Dena den, zailtasun

    Mari Carmen Gallastegik Eusko Ikaskuntza Saria jaso du Mari Carmen Gallastegik, Ekonomia Analisiaren Oinarriak I Saileko Katedradunak eta Ohorezko Irakasle Kolaboratzaileak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta

    Gizarte Zientzien 2013ko Saria irabazi du, “ikerketaren eta irakaskuntzaren alorrean egin duen lan oparoagatik eta euskal erakundeekin erakutsi duen konpromisoagatik”. Epaimahaian EAEko lau uni

    bertsitateetako, Nafarroako bi unibertsitatetako eta Iparraldeko unibertsitate bateko ordezkariek parte hartu dute. Sariak banatzeko eguna oraindik zehaztugabe dago, baina udazkenean izango da.

    53. promozioko ikasleen inbestidura-ekitaldia

    Arratsalde honetan UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Inbestidura Ekitaldia ospatu da, eta 683 ikasleri 2011-2012 ikasturtean ikasketalizentzia lortu izana aintzatetsi zaie. Ikasle lizentziadunak Ekonomiako Graduko 53. promoziokoak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko 53. promoziokoak, Finantza eta Aseguruetako Graduko 15. promoziokoak eta Merkatuaren Ikerketa eta Tekniketako Graduko 9. promoziokoak dira. Ekitaldian Lizentziako zortzi Sari Berezi

    onak ateratzeko funtsezko faktorea “ikasteko interesa izatea da, hots, nota ona ateratzea nahi izateaz gain, irakasten dizutena ondo ikasteko interesa edukitzea”. Bizkaitar ikasle honek Fakultatean eman duen denborari buruz esan du espero baino hobea izan dela, eta ez zaiola damutu sektore hori aukeratu iza-na, osasun-sektorearen ordez, hasieran pentsatzen zuen bezala. Izan ere, bere hasierako as-moa odontologoa izatea zen. Inbestidura-ekitaldia Arturo Rodrí

    guezek, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak, inauguratu du, eta bertan 300 lizentziadun baino gehiago elkartu dira. Bestalde, Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHUko errektoreak, eta Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburuak, parte hartu dute ekitaldian. Gainera, aurten Javier Ormazabal, Velatia enpresako eta Tecnalia R&D erakundeko presidentea, promozioaren ohorezko babeslea izan da.

    horiek laster konpontzea espero dugu. eman dira, eta espediente onena

    Dekanotza-taldea txikiagoa izango da, bereizi da.

    baina gogoak erronka guztiak irabaziko Espediente onenari emandako

    ditu. Hain zuzen, austeritatearen eta ingu- sari berezia Lorena Moldes Herumen-iraunkortasunaren aldeko konpromi- rrador ikasleak irabazi du, Ekoso hori dela eta, hemendik aurrera, Buleti nomiako ikasketetan lortu duen

    na, ale honetatik hasita, ez da gehiagorik batez besteko emaitza 9,43 izan

    paperez bananduko eta bertsio bakarra baita. Berak ziurtatu du ondo

    elektronikoa izango da. samar lortu duela “ikasketak

    egitea eta aldi berean denbora Arturo Rodríguez libre izatea”. Bere ustez, emaitza

    www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es

    http:www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es

  • www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es

    Karrera Amaierako Sari Nazionala Ekonomia ikasketen ikasle batek jaso du Ainhoa Vega Bayo, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Ekonomian lizentziadunak, bere promozioko (2009-2010) sari berezia irabazi zuenak, Unibertsitate Hezkuntzako Karrera Amaierako Sari Nazionala jaso berri du, Gizarte eta Lege Zientzien kategorian. Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak urtero unibertsitateko lizentzia edo gradu batean emaitza onenak lortu dituzten ikasleei ematen dien sari ofizial ospetsuena da. Lizentzia-ikasketak bukatu eta gure Fakultateko Master in Economics: Empirical Applications and Policies egin ondoren, Ainhoa gaur egun doktorego-ikasketak egiten ari da UPV/EHUko Ekonomia eta Finantza Kuantitatiboen Doktorego Programaren esparruan. Doktore

    tesian Ainhoak gatazka armatuen kostu ekonomikoak aztertzen ditu. Analisi horretan teknika kuasiesperimentalak erabiltzen ditu gatazka armatu bat bizi duten herrialdeetako per ca-pita Barne Produktu Gordina eta gatazka armatua bizi ez duten herrialdeetakoa (kontrol talde gisa) erkatzeko. Datorren ikasturtean eta doktoregoprogramaren barnean, Ainhoak Harvardeko Unibertsitatean denboraldi bat egingo du. Han Alberto Abadie irakasleak gainbegiratuko du Ainhoaren lana. Alberto Abadie Massachusettsko Teknologia Institutuko doktorea, Harvardeko Unibertsitateko Kennedy Gobernu Eskolako

    Politika Publikoetako irakaslea eta teknika kuasiesperimentaleen diseinuan aditua da. Gainera, Alberto Abadiek Sarrikoko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egin zituen Ekonomia Zientzien lizentzia-ikasketak.

    Familia-enpresaren katedrak antolatutako

    hitzaldi-zikloa

    Familia Enpresaren Katedrak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK konfederazioak hitzaldiziklo bat antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua. Hitzaldiak azken hilabeteotan eman dira UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, eta helburua familia-enpresei laguntzea izan da. “Familia-enpresen etorkizunerako itxarobideak eta aukerak” izenburuarekin, 17 jarduera eskaini dira, jardunaldi-, lantegi-, edo hitzaldi-itxuraz antolatuta. Jarduerak enpresa-fundatzaileei, familiaenpresako zuzendaritza-taldean edo gobernu-organoetan parte har

    tzeko asmoa duten familiako kideei, familia-enpresako administrariei eta zuzendariei zuzenduta daude.

    Duela gutxi, besteak beste, honako hitzaldi hauek antolatu dira: “Medianas y pequeñas empresas en época de crisis: cómo hacer frente a un problema de liquidez”, Manuel Urrutia-k, Confianz-eko zuzendariak, eman zuena; “Conflictos en la empresa familiar: causas y estrategias de afrontamiento”, Juan Carlos Ayala-k, Errioxako Unibertsitateko Familia Enpresaren Katedrako zuzendariak eta Errioxako Familia Enpresaren elkarteko zuzendariak,

    eman zuena; “La empresa en el entorno financiero”, Jon Gotzon Hervás-ek, “La Caixa” Ipar Zonako Enpresen Ordezkaritza Nagusiko Enpresen Finantzaketako arduradunak emandakoa; “Gestión de la empresa familiar: CEO Familiar versus CEO no Familiar”, honako hauek eman zutena: Manuel Urrutiak, Confianz-eko zuzendariak eta kontseilari delegatuak; Mikel Belloso-k, Industrias Onyarbi enpresako zuzendari kudeatzaileak; eta Alejandro M. Olagüe-k, Jesús Oñate y Hnos., S. A. enpresako zuzendari kudeatzaileak.

    EmakumeakEmakumeak zuzendarizuzendari

    Joan den maiatzaren 7an, Covadonga Aldamiz-echevarría González de Duranak, Fakultateko Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketako irakasleak, Clare Hall-ean (Cambridgeko Unibertsitatean) honako hitzaldi hau eman zuen: “Gender Equality and Diversity: A Must for Managing Human Resources”.

    Hitzaldian emakumeek zuzendari-karguetan ordezkapen gutxi dutela aipatu zuen. Covadongak Europako Batzordeko Justizia Sailak duela gutxi argitaratu duen “Women in economic decision-making in the EU” txostena aztertu zuen; horren harira, Europako zenbait herrialdetako emakumeen egoerari buruzko zifrak erabiliz erakutsi zuen emakumeek erantzukizun-kargu gehiago hartu ahal izateko, askotan beharrezkoa dela emakumeak enpresan integratzeko joera proaktiboa izatea. Ondoren, EFQM ereduko sarietan irabazi zituzten edo finalistak izan ziren Britainia Handiko enpresa batzuek lanpostuak betetzeko, langileak hautatzeko eta emakumeak sustatzeko dituzten prozesuei buruz egin duen ikerketaren emaitzak azaldu zituen.

    Era berean, hitzaldian arlo horietako jardunbide egokiak, generoa eta dibertsitatea ezarri daitezkeela egiaztatzen dutenak, aipatu zituen. Hitzaldi osoa hemen entzun daiteke: ht tp://www.clarehal l .cam. ac.uk/index.php?id=587

    http://www.clarehall.cam

  • Aldeko botoa eman... Eta aurkakoa, zergatik ez? “Atsekabea pertsona batek edo estatu batek aurrera

    egiteko lehenengo urratsa da” Oscar Wilde Horrenbeste itxarondako eguna, “Bai, nahi dut” esateko eguna, heldu da… Gonbidatuak, senideak eta lagunak bilduta daude: senaremaztegaien zain. Zer gertatuko litzateke senargaia etorriko ez balitz? Edo emaztegaiak funtsezko galdera bati ez-ohiko erantzuna emango balio? Eta “ezetz” esango balio, edo erantzungo ez balu? Eguna guztiz aldatuko eta jaia amesgaizto bihurtuko litzateke.

    Aitzitik, hautesleen ehuneko 30, 40 edo 50 ere alderdi bati “bai, nahi dut” esatera joaten ez direnean, edo bertaratzen ez direnean, edo boto zuria edo baliogabea ematera joaten direnean, badirudi ondorioak ez direla bezain larriak hauteskundefestan. Alderdi nagusiek parte-hartze txikiak kezkatzen dituela esaten dute, garaipena ospatzeari edo porrota txikiagotzeari ekin aurretik. Eta hausnartutako iritzi bat ezezkoa bada ere adieraz dezaketen beste boto horiek ez dira kontuan hartzen hautatua zehazterakoan edo aulkiak banatzerakoan.

    Duela gutxi Movimiento Ciudadano por el Voto en Blanco Computable (Boto zuri konputagarrien aldeko herri-mugimendua) sortu da, eta atsekabea agerian uztea du helburu. Mugimendu horretako kideek proposatzen dute boto zuriek Parlamentuan leku izatea. Abstentzio-botoei egokitutako aulkiak, zenbaketaren araberakoak, hutsik geratuko lirateke.

    Ikuspegi orokor batetik, hauxe galde diezaiokegu geure buruari: zergatik ez dute gure hauteskunde-sistemek desadostasuna adierazteko aukerarik ematen? Zergatik da hautagai bati (edo hautagai-zerrenda bati) aldeko botoa ematea gure aukera bakarra? Zergatik ezin dugu aurkako botorik eman?

    Adibide gutxi batzuek erakusten digute egon badaudela, edo bes-te garaietan egon direla, aurkako botoak zenbatu dituzten hauteskunde-sistemak. Antzinako Atenasko ostrazismo-erakundeak eskubidea ematen zien herritarrei politikari bati betoa jartzeko (eta erbesteratzeko).

    Perestroika garaiko hauteskundesisteman sobietar hautesleek atsegin ez zituzten hautagaiak zerrendetatik ezabatu ahal zituzten. Gaur egun ere, Txinako zenbait herritako hauteskundeetan antzeko arau bat erabiltzen dute. AEBetako Nevada estatuan hautesleek “none of the above” aukera dute, hautagai guztiei aurkako botoa emateko.

    Eta, zergatik eskatzen zaie hautesleei zerrendako hautagai onena (edo zerrenda onena) hautatzeko? Zergatik ez zaie eskatzen hautagai guztiei buruzko iritzia emateko?

    boto gehiago lortuko zuena izango litzateke.

    Zergatik proposatu sistema hori? Abantaila batzuk dituelako. Hautesleei iritziak adierazteko aukera gehiago eskaintzen bazaie, interes handiagoa izango dute botoa emateko. Hautagaiekin bat ez datozen eta horregatik bozkatzen ez duten hautesleek desadostasun hori hautestontzietan adierazi ahalko dute; eta, horrela, hautesleen parte-hartzea areagotuko da. “Boto erabilgarri”en kopurua, haatik, txikiagoa izango da: irabazteko aukera gutxi duten

    Hautagaietako bat guztion agintaria izango bada, zergatik ez galdetu guztioi hautagai horri buruz dugun iritzia? Izan ere, horretarako balio du hainbat zientzia-elkartetan erabiltzen duten “approval voting”ek edo hautagaia onartzeko botoak: hautesleek hautagai bakoitzari onarpena ematen diote (edo ez). Ondorioz, onarpen-boto gehien jaso dituen hautagaia hautatzen da.

    Aurreko sisteman hautagaia ez onartzeko aukera ere egongo balitz, “disapproval voting” dei geniezaioke lortutako eredu horri: hautesleek hautagai bakoitzari aldeko botoa (karguan jarduteko egoki iritziko baliote) edo aurkako botoa (hautagai hori desegokitzat joko balute) emango liokete, edo botorik ez (abstenitu egin nahi izanez gero, edo hautagaia ezagutuko ez balute). Hautatua kontrako baino aldeko

    hautagaien aldekoak diren hautesleak ez dira gogokoenari botoa eman ala irabazteko aukera gehien duen hautagaiari botoa eman zer egin ez dakitela egongo. Batari eta besteari botoa eman ahalko diete. Horrela, hautagai bakoitzak berari dagokion boto-kopurua jasoko du. Azkenik, eta baliteke garrantzitsuena izatea, sistema honek konpromisoa duten hautagaiei lagunduko die. Hautatuak hauteskundeak berriro irabazi nahi baditu, guztiok pozik egon gaitezen (edo behintzat pozik eza ez areagotzen) saiatuko da. Eta ez da bere jarraitzaileei soilik atsegin ematen arituko.

    Utopikoa al da? Ulertzeko zaila? Frantziako presidentea aukeratzeko azken hauteskundeetan (2002an, 2007an eta 2012an) zenbait esperimentu egin ziren. Hauteskundeak heldu baino hilabete lehenago, hiru

    herritako herritarrei proposatu zieten botoa emateko lekuetatik irteterakoan esperimentu batean parte hartzea. “Bi itzuli” dituen ohiko sistema ez zen beste sistema batzuen bidez berriro bozkatzeko eskatu zieten. Saioak interes handia piztu zuen: botoa ematera joan zirenen % 80k parte hartu zuten saiakuntzan. Parte hartzaileek oso ondo iritzi zieten aukerako sistema horiei (tartean “approval voting” eta “disapproval voting”). Disapproval voting sistema oso logikotzat jo zuten.

    Garrantzitsua al da hori? Gizarteaukeraren arloan oso ezaguna da aukeratzeko arauek duten garrantzia: erabilitako metodoa zein den, hauteskundeen irabazlea alda daiteke. Frantziako esperimentuak frogatu zuen Jacques Chirac-en aurkariak, Jean-Marie Le Pen-ek (eskuin-muturrekoa), bigarren itzulian onarpen-boto gutxi jaso zuela, gainerako hautagaiekin erkatuta. 2007ko esperimentuan, bigarren itzuliko hautagaiek (Nicolas Sarkozy eta Ségolène Royal) baino boto gehiago lortu zuen hautagai zentristak, François Bayrou-k.

    Dena den, hautesleen portaera aukerako sistemetan ulertzeko, esperimentu gehiago egin beharko dira. Hala eta guztiz ere, alderdien erreakzioa nolakoa izango litzatekeen gauzarik ezezaguna da: konpromisoaren aldeko irtenbideak bilatuko lituzkete? Ikerketa gehiago egin beharko dira sistema horiek behar bezala ulertzeko, eta zein testuingurutan egokiak diren jakiteko.

    Pozik edo haserre, ados edo ez ados egon arren, guztiok, abstenitu egin nahi dutenekin batera, hautestontzietan gure iritzia esplizituki emateko aukera izan dezagula! Ezkontzen eta hauteskundeen arteko aldea ez datzala festaren ezaugarrietan, baizik eta antolatzeko maiztasunean! Hauteskunde-festaz goza dezagula!

    Annick Laruelle,

    IKERBASQUEko ikerketa-irakaslea,

    BRiDGE & BETS, Ekonomia

    Analisiaren Oinarriak I Saila

    www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es

    http:www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es

  • www.ekonomia-enpresa-zientziak.ehu.es

    Fakultateko Lehen Kontaera LehiaketaFakultateko Lehen Kontaera Lehiaketa “Etorkizuneko unibertsitaterantz”“Etorkizuneko unibertsitaterantz”

    Egunkari maitea, Zer moduz? Denbo

    ra dezente d a idazten ez dudala; azkenaldian oso lanpetuta ibili naiz, eta ez dut tarterik hartu nire azken bizipenak zuri kontatzeko. Egun arraroa izan da gaurkoa. Egun osoa daramat errealitatetik urrun, eta ezin naiz ezertan kontzentratu. Goizean goiz, ezohiko sentipenarekin esnatu naiz: ohikoa baino nekatuago, buruko min handiarekin. Jaiki bezain pronto, bart amets interesgarriren bat izan ote dudan susmoa izan dut, baina ez nuen zehazki ezer gogoratzen. Eta horrexek eduki nau, egiazki, erabat kezkatuta. Horregatik, pentsatu dut ahaztea izango nuela onena, eta nire bizitzako beste egun bati heltzeko prestatzea. Gosaldu eta jantzi ostean, bizkar-zorroa hartu, eta Sarrikoko Fakultatera eramaten nauen metrora joan naiz, han ikasten baitut. Trenean sartu, eseri, eta leihoan pausatu dut nire gorputza, beti egin ohi dudan legez. Nekeak akituta, ezin nituen begiak irekita eduki. Loguraren loguraz, ia oharkabean, loak hartu nau, nahiz eta bi geldialdi besterik ez izan, eta bart izandako amets bera eduki dut berriro. (…) Eskola egun arrunta zen. Fakultatean nengoen. Etorkizuneko giroa zen nagusi; dena zen iraultzailea, berria, gaur egun ulertu dezakegunaz oso bestelakoa. Etorkizuneko unibertsitatean nengoela iruditzen zitzaidan. Eraikin batetik bestera garraiatzen gintuzten zinta mekaniko ugarik inguratzen zuten fakultatea, eta ez zeneukan zertan kezkatu eskoletara garaiz iristeko. Eta pentsatuko duzu... hori da hori argindarra alferrik xahutu beharra! Ez ba! Erabat iraunkorra zen guztia. Zelula fotovoltaikoek eta aerosorgailuek soil-soilik sortutako energia elektrikoa erabiltzen zuten. Bestalde, erabilitako ura berriz erabili zitekeen, ura arazten zuen irazki-sistema indartsu bati esker. Hala, ura araztu, eta gerora, garbiketan eta lorategien zaintza-jardueretan berrerabili zitekeen. Ikasgeletan, bestalde, sistema automatizatu bat zegoen. Hark, sentsore batzuei esker, eta gauzatu beharreko jardueraren arabera, argi-, tenperatura- eta hezetasunmailak egokitu eta hobetzen zituen. Ondorioz, ikasgelan egotea benetan erosoa eta atsegina zen. Ikasgelak txikiak ziren, ikasle-kopuru mugatu batentzat egokituak. Ikasgelaren apainketa, berriz, zinez surrealista. Hormen kolorea bat ala beste izaten zen, gauzatu beharreko jardueraren arabera. Hamarka margolan moderno eta 3Dko irudi zeuden, ikasleen sormena eta

    originaltasuna sustatzen zutenak. Altzari gehienak norabide askokoak ziren; esan nahi baita, mahaiak eta aulkiak nahierara mugitu zitezkeen, eta komeni bezala antolatu. Ikasgela, beraz, irakasleei entzun eta oharrak hartzeko tokia baino gehiago, bestelako erabileretarako gunea zen. Han ere ikasten zen, jakina; baina beste modu batean. Banakako irakurketa eta jarduerak etxean egin behar ziren, nork bere kasa; izan ere, eduki guztiak digitalizatuta eta sarean gordeta zeuden. Horri esker, ikasleok inolako arazorik gabe sar gintezke bertara. Ikasgelak sormen-guneak ziren. Besteak beste, filmak ikusten genituen, antzerki-emanaldiak eskaintzen zizkiguten, eta azken batean, erabat praktikoak ziren jardunak egiten genituen. Ordu libreetan, berriz, dantzaeskolak, xake-partidak, etab. Zoragarria benetan! Irakasleek zeregin dinamizatzailea zuten, eta bertatik bertara jarduten zuten ikasleekin, guztiak lankideak balira bezala. Eskolak grabatu egiten zituzten, hitzaldiekin egiten den bezalaxe. Era horretan, arrazoi pertsonalak tarteko norbaitek eskoletara huts eginez gero, arazorik gabe ikus zezakeen hitzaldia, eskolak kronologikoki gordetzen baitzituzten sarean, horiek noiznahi eta edonondik kontsultatzeko moduan. Dena den, tabletekiko nolabaiteko mendekotasuna ekarri zuen horrek. Ez zen derrigorrezkoa eskoletara joatea, baina gehientsuenak joaten ziren, kontzeptuak errazago ulertzen baitziren han azalduta. Eta gainera, zer demonio! Ikasleek ez zuten birritan pentsatzen joan ala ez; denak joaten ziren, ikasteaz gainera, ezin hobeto pasatzen baitzuten! Bestalde, irakaskuntza-sistema oraingoaz oso bestelakoa zen. Ikasketak edukien arabera zeuden egituratuta, eta ez zioten denbora-ordena jakin bati jarraitzen. Ikasle batzuek urtebete igaro aurretik amaitzen zituzten ikasketak; beste batzuek, haatik, zortzitik gora behar zituzten. Ikaskuntza-prozesua, beraz, erabat banakakoa zen, benetan malgua. Lidergoarekin, sormenarekin, ekintzailetzarekin, hizkuntzen ezagutzarekin, komunikazioarekin eta taldeko lanarekin lotutako nahitaezko irakasgai osoak zeuden. Gainera, hainbat unibertsitatetan ikasi zitekeen, aldi berean. Hots, unibertsitate bakoitzeko irakasgai askeak aukera zitezkeen. Ez zen kontzeptuzko azterketarik egiten. Ikaslea ebaluatzean, bestelako irizpide batzuei erreparatzen zieten. Hasteko, aldian behin, hainbat jarduera praktiko aurkeztu behar genituen ikasleok. Taldeko lanak eta ahozko aurkezpenak ere egiten genituen. Horiei esker, hainbat gaitasun lantzen zituen ikasleak, eta batez ere,

    taldean lan egiten ikasten zuen. Azkenik, unibertsitateko ikasketak hasi eta amaitu arte, ikasleak enpresa batean egiten zituen praktikak. Era horretan, lehen egunetik bertatik ikasleak praktikan jartzen zituen ikasgelan barneratutako ezagutzak. Enpresan, bestalde, tutoreak funtsezko egitekoa zeukan ikaslearen hezkuntzari dagokionean. Gainera, haren esku egoten zen ebaluazioaren erdia. Ikasleak zazpitik gorako nota ateraz gero eta bere egitekoetan behar besteko trebetasuna erakutsiz gero, enpresek hura kontratatzeko konpromisoa izaten zuten; gutxienez, hiru urterako. Tituluari dagokionean, nabarmentzekoa da tituluak behin-behinekoak zirela; alegia, iraungi egiten zirela. Hala, zortzi urtean behin berritu egin behar izaten ziren, birziklatze-ikastaro baten bitartez. Bestalde, irakasleen egitekoa txikiagoa zenez (ikasleek nagusitasun handiagoa izateko), irakasleek ez zuten lanaldi osoan jardun behar irakaskuntza-lanetan, eta ondorioz, lanaldiaren zati handi bat ikertzen igaro zezaketen. Eta matrikularen ordainketa ikaslearen errendimenduaren araberakoa izaten zen. Ikasle langileek ordaina jasotzen zuten, eta gauzatutako ahaleginari esker, euro bakar bat ere ordaindu gabe lortu zezaketen gradua. Haatik, interes eta jarraikitasun txikiagoko ikasleek, unibertsitatean jarraitu ahal izateko, euren poltsikotik ordaindu behar zituzten ikasketak. Sistema horri esker, beharrezkoak ez ziren gastuak murriztu zitezkeen, eta bestelako helburu batzuetara bideratu; hala nola ikerketara, lankidetzara, mugikortasun-programetara edo baliabide ekonomiko urriko ikasleen beketara. (...) Une horretan bertan, esnatu egin naiz, eta ohartu naiz segundo gutxian benetako lo sakonak harrapatu nauela. Aurreko geltokian jaitsi behar nuen, baina merezi izan du, bart izandako amets berezia berriz bizi ahal izan dudalako. Baina... berandu iritsiko naiz eskolara! Trenetik jaitsi, itzulerakoa hartu, eta nire geltokian jaitsi ostean, bizi-bizi joan naiz oinez, ahalik eta bizkorren iristeko. Ez dut bestelako arazorik izan. Eskola hasi gabe zegoen artean. Hantxe zeuden nire ikaskide denak, eta irakaslea, atetik sartzear. Bai bitxia! Espero zitekeen bezala, bezperan utzi bezalaxe zegoen dena. Arraroa egin zait ikasgelan egotea. Ametsarekin alderatzen aritu naiz etengabe, eta alderaketak gorrotogarriak dira! Egun osoan horixe izan dut buruan. Orain ameskeria hutsa lirudike, baina beharbada, amestutako guztia egia bihurtuko da 2050. urtean.