juan antonio ubillosen 11. mendeurrena · amasa herriskan dago. muino txiki baten gainean, euskal...

25
JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA Bi/labona, 1989-V-27 Karmelo Iturria Juan Antonio Ubillos Galatas (1707 - 1789) Duela 34 urte, 1955. urteko Apirilaren 27.an hitzaldia eman nuen Gipuzkoako Foru-Aldundiko "Urkixo Mintegi" aretoan, gure Juan Anto- nio Ubillosi buruz. Orduan hilero eman ohi ziren euskal idazleei buruz- ko hitzaldiak areto hartan. Nirea hemeretzigarrena izan zen. Hurrengo urtean, Guatemalako aldizkari ederra zen eta Jokin Zaitegi zenak zuzen- tzen zuen Euzko Gogoa-n argitara emana izan zen nire hitzalditxoa (1). Hori dela eta uste dut dei egin didatela gaur hemen zuen artean aurkez- teko. Aita Villasante Euskaltzainburu ohiak eta nire lagun onak gutun bat idatzi zidan hauxe eskatuz. Nik baiezkoa eman nion. Eta hementxe nauzue zuen aurrean zuen herrikoa den Aita Ubillosi buruz zertxobait esan asmoz. Ga/atas edo "Ka/atras" baserria -aspalditxotik hala deitzen diote- Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten dena. Eskuin aldera, Buruntza mendia eta bere azpian Andoaingo herria; erdian, Belkoain mendia, eta haren magalean -hau ere muino baten gainean- Aduna herriska polita; azpian Billabona herri hau, gainean Fraisoro etxe handi-ezaguna duelarik; ezker aldera, urrutiago, Ernio euskal mendi san- tua, gailurrean gurutze santuarekin; eta Kalatras baserriaren alboan, ezke- rretara hau ere, Amasako eliza eta etxadia. Zelai-soro ederrez inguratua dager Kalatras baserria. Baserri haundi eta zabala; bi etxe-bizitzakoa: bata Ibarbia bi anaiena, bestea Joxe Mari Letamendiarena. Zelai horietako batean, hantxe zegoen lan eta lan etxe-bizitza horretako nagusi jaun den Joxe Mari, ikustera joan gintzaizkionean. Etxera eraman, bertan sartu eta hantxe egon ginen berriketan luzaroan eta patxadan. Agure jator eta (1) Euzko Gogoa, VII. urtea, 1956.eko Epailla-Jorrailla, 76-96 or.

Upload: others

Post on 03-Oct-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN11. MENDEURRENA

Bi/labona, 1989-V-27

Karmelo Iturria

Juan Antonio Ubillos Galatas(1707 - 1789)

Duela 34 urte, 1955. urteko Apirilaren 27.an hitzaldia eman nuenGipuzkoako Foru-Aldundiko "Urkixo Mintegi" aretoan, gure Juan Anto­nio Ubillosi buruz. Orduan hilero eman ohi ziren euskal idazleei buruz­ko hitzaldiak areto hartan. Nirea hemeretzigarrena izan zen. Hurrengourtean, Guatemalako aldizkari ederra zen eta Jokin Zaitegi zenak zuzen­tzen zuen Euzko Gogoa-n argitara emana izan zen nire hitzalditxoa (1).Hori dela eta uste dut dei egin didatela gaur hemen zuen artean aurkez­teko. Aita Villasante Euskaltzainburu ohiak eta nire lagun onak gutunbat idatzi zidan hauxe eskatuz. Nik baiezkoa eman nion. Eta hementxenauzue zuen aurrean zuen herrikoa den Aita Ubillosi buruz zertxobaitesan asmoz.

Ga/atas edo "Ka/atras" baserria -aspalditxotik hala deitzen diote­Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia politabait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten dena.Eskuin aldera, Buruntza mendia eta bere azpian Andoaingo herria; erdian,Belkoain mendia, eta haren magalean -hau ere muino baten gainean­Aduna herriska polita; azpian Billabona herri hau, gainean Fraisoro etxehandi-ezaguna duelarik; ezker aldera, urrutiago, Ernio euskal mendi san­tua, gailurrean gurutze santuarekin; eta Kalatras baserriaren alboan, ezke­rretara hau ere, Amasako eliza eta etxadia. Zelai-soro ederrez inguratuadager Kalatras baserria. Baserri haundi eta zabala; bi etxe-bizitzakoa: bataIbarbia bi anaiena, bestea Joxe Mari Letamendiarena. Zelai horietakobatean, hantxe zegoen lan eta lan etxe-bizitza horretako nagusi jaun denJoxe Mari, ikustera joan gintzaizkionean. Etxera eraman, bertan sartu etahantxe egon ginen berriketan luzaroan eta patxadan. Agure jator eta

(1) Euzko Gogoa, VII. urtea, 1956.eko Epailla-Jorrailla, 76-96 or.

Page 2: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

492 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

pijoa Joxe Maria Letamendia hari, gaurko egunez hain zuzen 87 urtebetetzen dituena bera. Hortxe bizi da bere emazte Erromana Gorostegi­rekin -zizurkildarra bera eta 85 urte dituena- eta bere semearekin. Ezzuen Juan Antonio Ubillosen berririk oraintsu arte; Euskaltzaindiko biz­pahiru lagun etorri zitzaizkion arte, alegia. Ez zuen uste halako garrantziazuenik Kalatras baserriak. Eta berak adierazi zigunez, Andoaingo Ubillosbaserriko aitonak jasoa izan omen zen bataio-egunez, Ubillos baserrikoJoxe Mari aitona izan zuen bere aita-pontekoa. Eta honen semea ereJoxe Mari omen zen, "Joxe Potolo" deitzen ziotena. Ez zuen gogoanhaien deiturarik. Joxe Mari Letamendia berberak erakutsi zigun, zelairajoanda, Ubillos baserria non kokatua zegoen, Andoaingo aldean. Orainhogei bat urte arte-edo hantxe zegoen UbiIlos baserria, gaurko errepideberria egin zuten arte. Baserri hura ere bi bizitzakoa zen. Azkena biziizan zirenak, aIde batetik, Iiiurrita familiakoak ziren, Joan Iiiurrita etaAna Josefa Odriozola, beren seme-alaba Martin eta Maria Arantxarekin;eta beste aldetik, Gregoria Etxezarreta alarguna, bere seme-alaba Beleneta Zelestinorekin. Ikusten denez, aintzina-aintzinakoak dira AmasakoGalatas eta Andoaingo Ubillos baserrien arteko harremanak. Baina aspal­ditxo galduak dira, bai batean bai bestean, Galatas eta Ubillos deiturak.Noizdanik galduak ote diren jakitera ez naiz heldu, nik egin ditudan bainoazterketa, arakatze eta ikertze-Ian sakonagoak behar bait dira harretara­ko. Halere, UbiIlos deitura oraindik ere nahiko zabaldua dago Gipuzkoanzehar. E~ hainbat, nik dakidanez, Galatas deitura, inon azaltzen bada.

Galatas edo Kalatras baserrian jaio zitzaigun ezbairik gabe gure JuanAntonio Ubillos euskal idazlea. Haren aita, Migel Ubillos, ez zen noskimaiorazkoa izango eta beste baserri batera ezkondu behar izango zuen,eta Amasako Galatas baserrira ezkondu hain zuzen.

Juan Antonio Ubillosen bataio-agiriak honela dio: "A quatro denoviembre de mil setc. y siete baptice a un niiio habido de legitimomatrimonio de entre Miguel de Ubillos y Maria Arano de Galatas siendopadrinos Juan de Ubillos y Maria Miguel de Olano; le pusieron pornombre Juan Antonio; advertiles el parentesco espiritual que contraxe­ron con el niiio y sus padres, y par la verdad firmo, D. Sebastian deLarrafiaga" (2).

Azaroaren 4ean bataiatua izanik, bezperan-edo jaioko zen noski.Aitaren aldeko osaba eta amaren aldeko amona izan zituen Juan Anto­niok aita-amabitxi. Gazteak zituen gurasoak, aita 21 urtetakoa, eta amaberriz 25etakoa. Hona hemen beraien bataio-agiriek diotena: Amarenak:"Mariarano de Galalas: En siete de febrero de 1682 bautice a Mariarano

(2) Donostiako Elizbarrutiko Artxibategia; Libros Parroquiales, Parroquiade Villabona-Amasa (2), Libro 2.° Bautizados 1655-1723, folio 97.

Page 3: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 493

de Galatas, hija habida de legitimo matrimonio de entre Domingo deGalatas y Maria Miguel de Olano, siendo padrinos Antonio de Larranagay Magdalena de Zumaeta; a quienes adverti el parentesco espiritual quecontraxeron con la nina y sus padres, y por la verdad firmo, D. Juan deLarranaga" (3). Xehetasun interesgarri bat aipatu behar da hemen. Bataio­agiri honetan, amaren izen-deiturak jartzean, Mariarano de Galalas azal­tzen da. Ezkontzako agirian ere berdin, gero ikusiko dugunez. Seme­alaben bataio-agirietan, ordea, Maria Arano de Galalas agertzen da; hansegidan, hemen aparte. Eta heriotze-agirian, berriz, Maria de Galalas,besterik gabe. Honek esan nahi du, noski, bere deitura egiazkoa Galalaszela. Aitaren bataio-agiriak honela dio: "A tres febro del ano mil seys­cientos y ochenta y seis bautice a Miguel de Ubillos, hijo legitimo deMartin de Ubillos y Cathalina de Estanca, siendo padrinos Miguel deElizagarate y Josepha de Anzizu, todos vecinos desta Villa, y les advertiel parentesco espiritual contraido, y para que conste firmo, D. Juan deBerrospe" (4).

1706. urtean ezkondu ziren Amasan gure Juan Antonioren gurasoaketa handik hamahim hilabetetara jaio zitzaien beren lehen semea. Ezkon­tzako agiriak honela dio: "Miguel de Ubillos y Mariarano de Galatasoyeron la misa nupcial. A 20 y 7 de septiembre del ano mil setecientos yseis se casaron y contraxeron el St~. Sacramento de matrimonio Miguelde Ubillos, natural de la Villa de Andoain y Mariarano de Galatas,natural desta Villa, aviendo precedido las tres proclamas, que el St~.

Concilio y synodal de este obispado disponen en tres dias festivossucesivos, al tiempo del ofertorio de las Misas populares, de las qualesno resulto impedimenta canonico que obstase la celebracion del dcho.matrimonio. Fueron testigos Antonio de Garagorri, Pedro de Arizmendi,Adrian de Arizmendi y otros muchos. Y porque conste firmo, D. Sebas­tian de Larranaga" (5).

Beste him anai-arreba izan zituen Juan Antoniok, bera baino gaztea­goak: Maria Magdalena, ia him urtez gazteago, Joan Bautista, ia seiurtez, eta Rosa Agustina, bederatzi urte t'erdi gazteago. Hona hemenbataio-agiriek diotena: "Maria Magdalena de Ubillos: A ocho de Junio delano Mil setecientos y diez baptize a una nina habida de legitimo matri­monio de entre Miguel de Ubillos y Maria Arano de Galatas; fueron

(3) lb., folio 31 v.

(4) Andoain: Libro de Bautizados de la Parroquia de San Martin desde1684 hasta 1726, folio IQ v.

(5) Libra de Casados y Finados de la Parroquial de San Martin de la Villade Amassa Villabona, que da principio el ano mil seiscientos cinquenta y quatroy acaba en el de mil setecientos y veinte y seis, folio 029.

Page 4: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

494 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

padrinos Domingo de Galatas -amaren aldeko aitona- y Cathalina deUztanga; la pusieron por nombre Maria Magdalena; les adverti el paren­tesco espiritual que contraxeron con el nHio (sic) y sus padres y por laverdad firmo como de costumbre. D. Sebastian de Larranaga" (6). "JuanBapta de Ubillos: A dieciocho de Junio de mil setecientos y trece baptizea un nHio habido de legitimo matrimonio de entre Miguel de Ubillos yMaria Arano de Galatas, vecinos desta Villa, siendo padrinos Juan deUbillos, vecino de la de Andoain -aitaren aldeko osaba- y Mafia deGalatas -amaren aldeko izeba noski-, vecina desta dcha Villa; le pusie­ron por nombre Juan Bapta; les adverti el parentesco espiritual quecontraxeron con el nino y sus padres y por que conste firme. D. Ignaciode Ureta" (7). "Rosa Agustina de Ubillos: A doce de Abril de mil ysetecientos y dieciseis baptize a una nina nacida de legitimo matrimoniode entre Miguel de Ubillos y Maria Arano de Galatas, vecinos destaVilla, siendo padrinos Don Salomon de Sorarrain, Rector del lugar deIbarra, y Agustina de Azpilicueta, vecina deste dcha. Villa; pusieronlapor nombre Rosa Agustina; les adverti el parentesco espiritual quecontraxeron con la nina y sus padres y por que conste firme. D. Ignaciode Ureta" (8).

Sendotzako agiriak dioenez, Juan Antoniok ia zazpi urte zituensakramentu hori hartu zuenean. Jakina da orduan -eta gero ere- GotzainJauna herrira zetorrenean hartzen zela Sendotzako sakramentua, haurrakzituen urteak zirenak zirela. Honela dio Sendotza-agiriak: "A nueve deJulio del ano de MiI setecientos y catorce en la Visita que hizo elI1ustrisimo Senor D. Pedro Aguado, Obispo de este Obispado, en Parro­chial desta Villa de Amassa Villabona confirmo los siguientes. Y porqueen todo tiempo conste hice este asiento y firme en dcha Amassa Villabo­na, dcho dia, mes y ano. D. Ignacio de Ureta" (9). Hirurehun etahamahiru haur azaItzen dira guztira, eta horien artean Juan Antonio(200 zenbakiarekin), eta bere anai-arreba Juan Bautista (201 zenbakiz) etaMaria Magdalena (202 zenbakiz hau). Arreba gazteena, Rosa Agustina,artean jaio gabea zen. Beste Ubillos bat ere agertzen da zerrenda horre­tan: Sebastian de Ubillos, alegia (232 zenbakiz), baina ondoren Andoain­goa zela jartzen du agiriak; gure Juan Antonioren lehengusua noski.Harritzekoa da benetan urte hartan 313 haur azaItzea sendotza hartzen.

(6) Libro de Bautizados y Confirmados de la Parroquial de San Martin dela Villa de Amassa Villabona que da principio el ano mil seiscientos cinquenta yquatro y acaba en el de mil setecientos y veinte y tres, folio 105.

(7) lb., folio 112.

(8) lb., folio 120.

(9) lb. Libro 2.° Confirmados 1656-1714.

Page 5: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 495

Sebastian de Insausti apaiz historigilearen ustez, garai haietan mila batbiztanle-edo izango ziren Amasa-Villabonan (10). Lehenagoko sendotza1692. urtean azaltzen da eta orduan 20 haurrek bakarrik hartu zutensakramentu hori. Baina halere, aurreragokoan, 1686. urtean hain zuzen,99 haur agertzen dira. Bi urte hauetan ez da agertzen ez Ubillos deitura­rik, ez Galatasik; hau lehen aipatutakoan ere ez.

Gazterik liil zitzaizkion Juan Antoniori bere gurasoak: Migel deUbillos aita, 1716. urteko Maiatzaren 15.ean, Juan Antoniok zortzi urtezituelarik, eta aitak berak 30 urte besterik ez; ama, berriz, 1723. urtean,Juan Antoniok 16 urte beteta zituenean, eta amak berak 41; ama hilzenerako Juan Antonio Arantzazuko Santutegian zegoen, geroago ikusi­ko dugunez. Gurasoen heriotze eta ehortze-agiriak Donostiako Eliz­Artxibategian aurkitzen dira eta. honela diote: Aitarenak: "Miguel deUbillos: A quince de Mayo de mil y setecientos y dieciseis murio Miguelde Ubillos, vecino desta Villa, ha~iendo recevido los Santos Sacramentosde la Penitencia, Eucharistia y estrema uncion, y dispuesto su testamen­to; rue enterrado en la sepultura de Amallo, y para que conste firme. D.Ignacio de Ureta". Eta alboan zera jartzen du: "Testo ante Miguel deLejarra menor" (11). Eta amarenak: "Maria de Galatas: A catorce deDiciembre de mil setecientos y veinte y tres murio Maria de Galatas,vecina desta Villa, haviendo recevido los santos sacramentos de la Peni­tencia, euquaristia y extrema uncion, rue enterrada en la sepultura deAmallo, y para que conste firme. D. Ignacio de Ureta, Rector". Etaalboan: "no testo = sus tres oficios se hicieron = I. de Ureta" (12). Hiru"ofizio" edo "ondrak" zeritzaten elizkizun horiek egiteak garai haietan baomen zuen halako izen onik edo osperik. Ez omen zitzaien denei egitenhalakorik. Bestalde, Irufieko Eliz-barrutiko Artxibategian Amasako SanMartin elizako pIano bat aurkitzen da, bertako biztanleen hilobiak azal­tzen dituena. Jakina da, garai haietan Gipuzkoako Orialdea eta Urolal­dea Irufieko Eliz-barrutikoak zirela, eta Debaldea Kalagurrikoa. 1752.urtekoa da pIano hori. Eta bertan ez da azaltzen Galatas etxeari dagokionhilobirik, baina bai Amallo etxekoa, eta, ikusi dugunez, hilobi horretanehortziak izan ziren Juan Antonioren gurasoen gorpuak (13).

(10) SEBASTIAN INSAUSTI Villabona-Amasa, San Sebastian, 1970.

(11) Libra de Casados y Finados de la Parraquial de San Martin de la Villade Amassa Villabona... folio 18.

(12) lb., folio 25.

(13) lruiieko Elizbarrutiko Artxibategia; Amasa-Villabona, C/1.934 - n.O 15,1752.

Page 6: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

496

Familien arteko berriak

EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

Ez noakizue zuen herriko berri zehatz-mehatz ematera. Zuek zeuroknik baino hobeto eta sakonago izango bait duzue zuen historiaren berri.Zenbait puntutxo bakarrik gogoratu nahi dizuet. Aintzina, bi herri zirenAmasa eta Billabona, bata bestearengandik bereiziak, nahiz eta Parrokiabakarra osatu aspaldidanik 1909.urtera arte. 1387. urtean Amasa Tolosa­rekin bat egin zen. Baita Billabona ere, agi denez. Gorosabel historilariezagunak dioenez, XV.mendearen azken-alditik zuen "villa" edo "hiribil­du" titulua. Baina besteen ustez, Karlos V.ak eman zion titulu hari XVI.mendean. Dena dela, eta lehen esan dugunez, Tolosarekin bat egindabizi izan ziren, Billabona 1536. urtera arte; Amasa berriz 1615.erarte. Etahandik lau urtetara, 1619. Abuztuaren 18an, biek bat egin zuten. Etaordutik hona, biak elkartuak eta herri bat osoturik bizi izan dira.

Ubillos eta Go/alas oso etxe ezagunak ziren, bata Andoainen etabestea Amasan. Ubillos jauregi-etxe bezala azaltzen da liburu zahar etaagirietan, bere armarri eta guzti. Garcia Carraffa anaiek diotenez (14),Ubillos izeneko hiru etxe omen ziren aintzina: bata Bizkaiko Muxikan(Ugarte auzoan), bestea Ordizian eta hirugarrena Andoaingo Lizaurren.Jaime Kerexetak (15) beste bi ere aipatzen ditu, bata Azkoitian eta besteaZumaian. Andoaingo Lizaurren zegoen etxeko armarria honela aipatzendute, bai Garcia Carraffa anaiek, bai Kerexetak: "La de Lizaur (Andoain):en ora, un arbol de sinople, y un jabali de sable, pasante al pie deltronco; en el jefe, ondas de agua de azur y plata, surmontadas de unacruz de Montesa de gules". Eta Garcia Carraffa anaiek hau gaineratzendute: "Lema: 'Mas vale paz'. Ikusten denez, bada, Ubillos jauregi-baserrianahiko garrantzitsua zen Andoainen aspaldi hartan. Sebastian Insaustiapaiz histariagileak ere Ubillos deitura aipatzen du bere "Villabona-Amasa"liburuxkan (San Sebastian, 1970), Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipa­lak urte haietan sariketa bidez argitaratu zituen Gipuzkoako herrietakoliburuxka haietako batean, alegia: 'Ubillos-ko erreka' 1595. urtean aipa­tzen dela esaten digu, 93. orrialdean. Eta 23.ean: 'El camino que vadesde el arroyo de Larrea hasta el arroyo de Ubillos, que va para SanSebastian... El lector debe prescindir de la actual carretera desde Larrea aUbillos, que entonces no existia (gaurkoa baino lehenagokoaz ari danoski). Arrancando del arroyo citado, subia a la casa solar de Larrea,seguia por Garmendi-txiki, Garmendi, Etxe-ondo, bajaba a cruzar elarroyo de Zorrodore, y de alli por Etxon-txiki llegaba al caserio Etxebe-

(14) GARCIA CARRAFFA El solar vasco-navarro, Madrid 1947, 2.a ed.,tomo VI, 139 or.

(15) JAIME DE KEREXETA Diccionario Onomtistico y Hertildico Vasco,tomo IV.

Page 7: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 497

rria de Villabona (el ya desaparecido Altzone) para entrar en la calleMayor" (16). Eta Ubillos deiturari buruz zer esan? Jakintsuengana jobehar nahi eta nahi ez argi bila. Eta jakintsuen artean jakintsuena KoldoMitxelena zena noski. Haren Apellidos Vascos liburuan ez du gauzahaundirik esaten, baina nondik norakoa argitu behintzat bai. Bi aldizaipatzen du Ubillos abizena, lehenengo bukaerari dagokionez eta gerohasierari: "-(h)otz "frio": Araoz, Iturrioz, Iturrospe (eta ondoren deiturapila) eta azkenean: "La terrninacion -os se encuentra tambien en algu­nos apeIlidos: Galdos, Obanos, Ubillos, etc." (17). Hasierari dagokionez:"-u-, variante (h)ur "agua" ante consonante. Ubera (vado)... Ubide,Ubidea... Ubilla, Ubillos (ubi!, de ur-bi!, "vortice"), Ubineta, etc." (18).Halako jakintsu ospetsuaren eritziari ezer gutti dakigunok pozik gatxekiz­kio. Ubillos deituraren aurreneko Ubi hori izen askotan aurkitzen dugu,Ubietxe, Ubiria, Ubide, Ubieta, Ubidea, Ubilla, Ubineta, Ubitarte, Ubilloseta abar. Ubi horrek -ibi-k bezala, erdarazko "vado" esan nahi duoUbilla, Ubillos ikertzean, berriz, ubi! ikusten da eta ubi! hau ur-bi! izanezgero, erdarazko "vortice, torbellino, remolino" izango litzateke, edo eus­karazko "zirimola, zurrunbilo". Bukaerako -os edo -otz horri buruz,duela zenbait urte, filologia gauzetan hain jakintsu dugun gure AitaInazio Omaetxebarriak "patronimiko" deritzaten horietakoa izan litekeelaesan zidan. Izan ere, halako hitz asko bait dugu, berdinak ez badira ere-os eduki beharrean, -oz bait dute horiek-. Adibidez, Mitxelenak dakar­tzan artean, Bellacoz, Blascoz, Lecenioz, eta abar. Horretan jakintsuakdirenei utzi behar erabateko erantzuna eta erabakia, hala eman ahalbaledi. Amaren aldetik Galatas deitura zuela ikusi dugu. Hau gutxiagoaipatzen da liburuetan. Garcia Carraffa anaiek ezertxo ere ez dakarte.Jaime Kerexetak, ordea, bai. Arabako Aramaio herrian aurkitzen da 1786.urtean (Amasako Galatas baserria, halere, askozaz lehenagokoa dugu).Eta gero Bilbon, 1817.ean. Amasako Galatas deiturarik ez du aipatzen,lehenagokoa izanik ere. Baina armarria badakar: "En azur, un leon deoro, terrasado sinople y con una espada en la diestra". Galatar abizena­ren aldaketa dela ere esaten duo Eta Galatar honek, Isaak Lopez Mendi­zabal zenaren ustez, "pastizal", hau da, "larre, belardi" esan nahi duela.Baina Lopez Mendizabal zenaren eritziak gai honetan ez dut uste osofidagarriak direnik. Koldo Mitxelena zenak ere aipatzen du deitura haubere liburuan, baina ezer gutti argituz. Hauxe besterik ez: "-a(t)z, -a(t)s,terrninacion frecuente: Ardanaz, Aranaz, Imaz, Loinaz, Galatas, Idigoras,

(16) SEBASTIAN INSAUSTI Vil/abona-Amasa, San Sebastian, 1970,23 or.

(17) LUIS MICHELENA Apellidos Vascos, Biblioteca Vascongada de losAmigos del Pais, 1953, n. O 512, 49 Of.

(18) lb., n. O 571, 103 or.

Page 8: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

498 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

Iribas, etc." (19). Lehen aipatutako gure Aita Omaetxebarriak arabiarusaia susmatu dio Galatas horri. Eta aintzina gaztelu-antzeko etxea zelazioen. Baina nola deitzen diote "Kalatras"? Bestetan bestela, alderantzizizan ohi bait da: castellum-gaztelu, castania-gaztaina, eta abar. Hemen,berriz, Galatas-tik Kalatras. Aita Omaetxebarriak eginiko oharrak dituzue.Berriro ere, hemen, nik baino gehiago dakitenen eskuetan utzi beharauzia.

Amasa-Billabona Parrokiako aintzinako eliz-liburuak arakatuz, Ubi­110s deiturako gutti aurkitzen da eta denak gure Juan Antonioren ahai­deak ditugu. Andoainen, berriz, erruz aurkitzen da aldi haietan deiturahori. lrufieko Eliz-Artxibategian, 1686. urteko lrailaren 5ean, Martin deUbillos Donachele -gure fraidearen aitona hain zuzen- azaltzen da, bereordezkari Andres de Larrazaren bitartez, orduko Gotzain den Juan Gran­de Santos de San Pedrori, Andoainen pastoral ikustaldia egiten zebilela,haren aitari Andoaingo San Martin elizan hilobia edukitzeko eskubideaeman ziola esanez, ebanjelio aldetik eta erdiko hilaran, Asirendegi etaBulano etxeetako hilobien tartean, eta hilobi hura bera berarentzat eska­tuz. Eman egiten zaio Juan Antonioren aitonari, hurrengo urteko Ekaina­ren 2an. Bai bait dira eskubide hori bera eskatzen duten beste batzuek:Luis de Galardi eta Cathalina de Luxanbio Sorabillako senar-emazteakhain zuzen (20).

1703. urtean ezkondu zen Amasan bertan Juan Antonioren osababat; bere aita baino hiru urtez lehenago beraz. 1740.ean ezkondu ziren,Amasan hauek ere, Ubillosko Juan Antonio -gure fraidearen izen-deituraberberak daramatzana, ikusten denez- eta Galatasko Maria Josefa; andoain­darra hura, Amasakoa, berriz, andrea. Hauek ere, nahi eta nahi ez, gureJuan Antonioren ahaidetakoak izan behar, lehengusuak-edo, bata aitarenaldetik bestea amarenetik, bi osaben seme-alabak noski. Elkarren arteanahaideak zirela badakigu, beren ezkontza-agirian ezkontzeko eragoztenzuen laugarren mailako ahaidetasuna ezabatu zitzaiela esaten bait da.

lrufieko Eliz-Artxibutegian azaltzen denez, Juan de Ubillosek -gurefrailearen lehengusua seguraski, Ordena txikietako elizgizona bera etaSalamankako Unibertsitatean Teologia ikasten ziharduena-, andoainda­rra, Andoaingo San Martin parrokian hutsik gelditu zen kapilautza eska­tzen du; Pedro de Zumetaren alarguna zen Cathalina de Mimendiksortua zen kapilautza hura. Eman egiten zaio. 600 dukadotakoa da, etaurtean hainbat Meza eman behar ditu eta Meza bakoitzeko "lau erreal

(19) JAIME DE KEREXETA, ib., tomo 11; LUIS MICHELENA, ib., n.o111, 49 or.

(20) Iruiieko Elizbarrutiko Artxibategia; Andoain, C/1.l52 - n.O 15.

Page 9: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONlO UBILLOSEN ... - Karmelo Iturria 499

de vellan" zirelakoak kobratzen ditu eta hilobi aurrean erresponsoa erre­zatzeko eginbeharra ere badu. 1727.urteko lrailaren 15.ean ematen zaiokapilautza. Baina gero, Juan de Ubillos hori monje sartzen da, Balbuena­ko Santa Maria la Real monastegian, San Bernardoren ziztertarren mon­jetan, eta 1733. urtean utzi egiten du kapilautza. Eta orduan berberakizenpetutako agirian bi kapilautza zituela adierazten du: bata Sorabillan,mila dukadotakoa, eta bestea Andoainen, 600ekoa. Testigu asko aurkez­ten ditu bere aIde hitzegin dezaten eta testigu denak berdin diote: "Juande Ubillos es hijo legitimo y natural de Juan de Ubillos y Mafia deLizarraga, su legitima mujer, habido y procreado constante su legitimomatrimonio a quienes via le criaron, reconocieron y alimentaron en sucompafiia en la Cassa solar de Hubillos (sic, hatxez) (21). Juan de Ubilloshonen ilita ikusi dugu Juan de Ubillos zela bera ere. Aitona ere bai, Juande Ubillos, Josepha de Anzizurekin ezkondua (Josefa de Anzizu haugure Juan Antonioren aitaren amabitxia izan zen bataioan). Eta birraito­na Martin de Ubillos, Maria Migel de Zumetarekin ezkondua. MariaMigel de Zumeta hau, berriz, Domingo de Zumeta eta Cathalina deGarmendiaren alaba da. Denak andoaindarrak. Juan de Ubillosek, monjesartu zenean, Frai Malachias izena hartu zuen, eta bere buruaz hauxedio: "llamado en el siglo Juan de Ubillos, natural de Andoain" (22).

1769. urtean ezkondu zen Ubillosko Migel Antonio Amasako SanMartin elizan. Hau gure Juan Antonioren iloba izan liteke, Juan Bautistabere anaiaren semea ziur aski. Baina ez gaitezen gehiegi sartu ahaideta­sunaren azkenik gabeko zulo sakon horretan. Hauek dira lrufieko etaDonostiako Eliz-barrutietako eliz-liburuetan aurkitzen diren Ubillos baka­rrak (garai hartakoak noski). Eta nahikoak direla deritzot. Gerrako JuanKarlos jakintsuak Ensayo de un Padron Historico de Guipuzcoa bereliburuan, 1749. urtean Billabonan bizi ziren hiru Ubillosen izenak aipa­tzen ditu, eta hirurak anaiak omen ziren: Juan Antonio, Sebastian etaFrantzisko. Juan Antonio hori lehen esan dugun gure Ubillosen lehengu­sua baldin bada, hirurak haren ahaideak izan behar noski.

Galatas deiturari dagokionez ere badut zenbait datu. Ez gutti gaine­ra. Bai eliz-liburuetan, bai Amasa-Billabonako Udal artxibuko liburu zaha­rretan aurkitu izan dut Galatas bat baino gehiago. Eliz-liburuetakoakaipatuku ditut lehendabizi: aurrena azaltzen dena Antonio de Galatas da,1656. urtean, Anjela de Yereta eta Magdalena de Ursua haurtxoen aita­ponteko bezala. Geroago, hauxe bera azaltzen da, hurrengo urtean, Juande Berroeta haurtxoa bataiatzen, "Erretorearen aginduz", "por mandatodel Sr. Rector" beraz esaten duenez, berberak izenpetzen bait du bataio-

(21) lb., Andoain, C/1.784 - n.O 23.

(22) lb., Andoain, C/1.804 - n.O 18.

Page 10: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

500 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

agiria. Urte horretan bertan, Frantzisko de Ga/atas agertzen da, Domingode Ibargoyen haurtxoaren aita bezala, ama Polonia de Ibargoyen duela­rik. Lehen aipatutako Antonio de Galatas beste bi aldiz azaltzen daaita-ponteko bezala: 1659. urtean, Mariade Gorostidiren bataioan, eta1664.ean Domingo de IrigoyeneI). bataioan. Eta beste behin, Antonio deEtxezarreta haurtxoa bataiatzen, hurrengo urtean. Barbara de Ga/atas ereagertzen da bi aldiz: lehenengo, 1661. urtean, Antonio de Lizarragahaurtxoaren bataiQan amabitxi bezala, eta gero, 1664.ean, Antonia deIriarte haurtxoaren amabitxi bezala. Domingo de Ga/atas eta Maria deLarrafiaga senar-emazteek, seme bat dute, Juan izenekoa, 1664. urtean,eta beste bat, Pedro, handik ia bi urtetara, 1666.ean. Domingo de Galatasbera aita-ponteko bezala agertzen da Maria Migel de Herrera haurtxoa­ren bataioan, 1676. urtean. Eta azkenik, Antonia de Ga/atas bat ikustendugu, Pedro de Gorostidi haurtxoaren bataioan, ama-ponteko bezala,1672. urtean (23).

Amasa-Billabonako Udal Artxibuan, libururik zaharrenetan, ez daUbillos bakar bat ere agiri. Baina bai Ga/atas deitura duten zenbait. 1681.urtean bi Domingo de Ga/atas azaltzen dira, heldua bata eta gazteabestea, "mayor en dias" eta "menor en dias", alegia, Udaletxeko agiriekesaten dutenez. Biak zinegotzi bezala. Zaharrena gure Juan Antoniorenamaren aldetiko aitona dugu, eta bestea osaba seguraski. Hurrengo urtee­tan, 1689.era arte, biak azaltzen dira, batean Eliza eta kanpandorreakonpontzeko erabakia hartzen. 1722. urtean, Juan de Ga/atas agertzen da,Alkatearen hurrengo bezala. Juan de Galatas hau lehen ikusi duguna da,1664. urtean bataiatua izan zenekoan, eta gure Juan Antonioren osaba daziur aski. Udaletxeko agiriak "regidor fiel" dela esaten du, "zinegotzileiala" alegia. Urte horretan eta hurrengoetan, bai Domingo de Galatas,bai Juan de Galatas hau, biak azaltzen dira, eta Antonio de LizarragaGalatas ere bai, hirurak zinegotzi bezala; Juan de Galatas 1726. urteraarte, eta Domingo de Galatas 1736.era arte. Hurrengo urtean, 1637. ean,beste bat azaltzen da, Pedro Ignacio de Ga/atas, eta handik bi urtetara,1739.ean, baita Agustin de Ga/atas ere. Pedro Ignazio 1748. urtera arteagertzen da zinegotzi bezala. Azkenengo bi hauek gure Juan Antoniorenlehengusuak noski (24).

Azkenik, Sebastian Insausti apaizak, lehen aipaturiko liburuxkan,Domingo de Ga/atas, gure Juan Antonioren amaren aldetiko aitona, argi-

(23) Donostiako Elizbarrutiko Artxibategia; Libro de Bautizados y Confir­mados de la Parroquial de San Martin de la Villa de Amassa Villabona... folios 2,4, 12, 18 v.

(24) Billabonako Artxibua; Libros de Aetas de Amassa-Villabona; hiru libu­ru, 1675-1689, 1722-1734 eta 1734-1748.

Page 11: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 501

na zela esaten digu eta Amasako San Martin parrokiako epistola edoeskuin-aldeko gurutze-besoa eraikitzen lan egin zuela (25). Amasako SanMartin parrokia, hain zuzen, gure Juan Antonioren garaian bukatu zuten,1729. urtean, alegia, Juan Antonio Mezaberria emana eta apaiz gaztetxoazenean. 1684. urtean hasi ziren eliza eraikitzen eta 1729.ean bukatu (26).Andoaingoa ere Juan Antonio Ubillosen garaikoa dugu, baina geroago­koa: 1759. urtean hasi bait ziren eraikitzen eta 1770.ean bukatu, Frantzis­ko Ibero arkitekto ospetsua egile izan zelarik eta Aita Manuel Larramen­di -hau ospetsuagoa oraindik- jesulaguna bultzagile.

Hainbat Ubillos eta Galatas aipatzea, honetarakoxe izan da: Familiahaiek garai haietan, bai Andoainen, bai Amasa-Billabonan oso ezagunaketa estimatuak izan zirela frogatzeko eta gure Juan Antonioren ahaideta­koak zeintzuk izan ziren jakiteko.

Juan Antonio Ubillos fraide frantziskotar

Baina jarrai diezaiogun Juan Antoniori bere bizitzan zehar. 1722.urtean Arantzazuko Santutegian ikusten dugu bera. Hamabost urte zituenorduan eta urte hartantxe jantzi zuen frantziskotarron habitu edo jantzia.Eta Nobiziadu urtea bukatuta, hurrengo urtean egin zuen profesa edolehenengo zin-hitza. Bada Arantzazuko Artxibategian liburu haundi batorduko gaztetxoen habitu-jazteak eta zin-hitza egiteak dakartzana. Bainaez da azaltzen bertan gure Juan Antoniok habitua hartu zuen eta profesaegin zuen egunik ez hilabeterik. Halere, liburu horretan bertan papersolte batean, hau azaltzen da: "1722. Tomaron el hab\to 8, de los que 7profesaron el ano siguiente, entre ellos Fr. Juan Antonio de Ubillos, hijode Amassa Villabona, de 16 afios de edad" (27). Gure Juan Antonioaipatzeak eta ez beste gainontzekoak, zerbait esan nahi du: Juan Anto­niok geroago irabazi zuen ospea noski, bere buru argi eta azkarra zelaeta. (Horregatik pentsatzekoa da hitz horiek askozaz geroago idatziakizan zirela). Eta hantxe ikusten dugu Arantzazun apaizgintzarako ikaske­tak egiten. Aurrena, Gramatika ikasi beharra izan ohi zuten, Aita AdrianLizarralde Arantzazuko historilariak dioenez, gero Giza-zientziak, Logika,Filosofia eta Metafisika, Teologia eta Biblia, Eliz-Zuzenbidea eta Morala(28).

(25) SEBASTIAN INSAUSTI Villabona-Amasa, 93 or.

(26) lb., 47 or.

(27) Archivo de Aninzazu, Secc. XXXV, Libro-Recepciones, Profesiones,Defunciones, Arios 1753-1833.

(28) ADRIAN DE LIZARRALDE Historia de la Virgen y del Santuario deAranzazu, Editorial "Aninzazu", 1950, Cap. X, 220 Of.

Page 12: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

502 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

Arantzazu XVIII. mendean bere gailurrik gorenean ikusten dugu.Aurreko mendean, ehun urte lehenago hain zuzen, 1622. urtean jasanda­ko kiskaltze ikaragarriaren ondorio negargarriak gainditu ditu. Eliza etakomentua etengabe berritzen eta apaintzen ari izan dira fraideak binbitar­tean. Eta XVIII. mendean bertan ere berritze haundiagoak eta apaina­goak egingo dira. Hurrengo mendeko gainbera izugarria heldu arte, 1834.urtean, lehenengo karlistadan eta gipuzkoar militar baten eskutik -Ansel­mo lfiurrigarro bera, antzuolarra-, baina Errodil jeneralaren menpekozena, eta honen aginduz erreketa bete zuena. Juan Antonio Ubillosengaraian inork ez zukeen usteko noski handik urte batzutara Arantzazungertatuko zena.

Eta han dabil Juan Antoilio gaztetxoa urte haietan ikasi eta ikasi.Profesa egin eta handik sei urtetara, 1729. urtean, Bilboko San Frantzisko

.komentu haundian ospaturiko Batzarrean, sermoiak egiteko gai izenda­tzen dute eta Morala eta Eliz-Zuzenbidea ikastera behartua dagoela adie­razten, horretarako izendatuak dauden lau komentu hauetako batean:Gasteiz, Bilbo, Bermio eta Miranda de Ebro. Ez dakigu zein komentutanikasi zuen (29). Eta handik bi urtetara, 1731.ean, sermolari bezala izenda­tua azaltzen da eta, hogeita hamar urte betez geroztik, aitorle ere bai(30). 1734. urtean Gasteizko San Frantzisko komentu haundian ospaturi­ko Probintziako Batzarrean Alkalako ikasle izendatzen dute; hogeita zaz­pi urte zituelarik, nahiko gazterik bada (31). Alcala de Henares-ko Uni­bertsitatea (Pedro eta Paulo apostoluen izenean eraikia), Sevilla-koa (hauBuenabentura donearen izenean jasoa) eta Salamankakoak bezala (nahizeta azkenengo hau famatuena izan) garai haietan oso izen haundikoazen. Eta argienak eta burutsuenak ziren fraide gazteak bertara bidaliakizan ohi ziren gehienik, nahiz eta baten batzuk Sevilla-ra ere bai. Aspal­dian hildako gure fraideen aipamenetan oso ohituak gaude hau entzuten:"ex-colegial de Alcala". Alkalako Unibertsitateko ikasle ohia, alegia. Noizjoan ote zen Alkalara eta noiz itzuli? Ez dago gauza hain garbi. 1735.urteanbehintzat, hau da, Alkalako ikasle izendatu eta hurrengo urtean, Santan­dere-ko komentuan egindako Batzarrean, Tolosako San Frantzisko komen­tuko ikasleen Maisu izendatua azaltzen da (32). Tolosako komentua

(29) "Tablas Capitulares de la Provincia de Cantabria", tomo I, fol. 255."Archivo Provincial de Cantabria". Libros de Patentes. L. Ill, p. 518 eta L. IV,fol. 66 v.

(30) "Tablas Capitulares ", tomo 11, fol. 271.

(31) "Tablas Capitulares ", tomo 11, fol. 303. "Archivo Provincial de Can-tabria". L. Ill, p. 564 eta L. IV, fol. 91.

(32) "Tablas Capitulares...", tomo 11, fol. 314. "Archivo ProvinciaL". L. Ill,p. 585. L. IV, fol. 100. L. X, fol. 47 v.

Page 13: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 503

1587. urtean eraikia dugu, Tolosa bertako seme zen Pedro de Mendiorozjaunaren eskuzabaltasunari esker jasoa, eta Gipuzkoako komentuen arteanospetsuenetakoa zen, bigarrena, Arantzazukoaren hurrengoa, eta Aran­tzazukoa bezala Filosofia eta Teologia Ikastetxea. 1611. urtean, Isabel deIdiakez andereak (bilbotar Juan Martinez de Recalde Almirante famatua­ren alarguna bera) "San Jose" zeritzon ikastetxea sortua zuen bertan, ezfraideentzat bakarrik, baita sekularrentzat ere. Eta ordutik aurrera, are etaospe haundiagoa lortu zuen Tolosako komentuak. Bertako ikasleen Mai­su izendatua izan da, bada, Juan Antonio Ubillos 1735. urtean. Eta handikbi urtetara, 1737.ean, Gasteizko San Frantzisko komentuan ospaturikoBatzarrean Tolosa bertako Teologia irakasle hirugarrena izendatzen dute.Irakasleen artean ere mailak bai bait zituzten: lehenengoa, bigarrena etahirugarrena (33).

Baina hurrengo urtean, 1738.ean, beste aldaketa izango du gl.1re JuanAntoniok: Gasteizko komentuan bilduriko Kapituluan (hala deritzote gurearteko Batzarreei) La Bastidako komentuko "Artes" edo Filosofia irakas­le izendatzen dute, eta handik bi urtetara ere beste horrenbeste (34). LaBastida, Arabako Errioxan aurkitzen da, Biasteritik hogei bat kilometrota­ra. Ardoa ugari ematen den herria da eta elizaeder-ikusgarria duena.Garai haietan, herritik at, frantziskotar komentua ere bazuen, entzutehaundikoa, besteen artean frantziskotar gazte ikasleen kabia zena. Komen­tu hau lehengo mendean galdu genuen eta ez da berriro eraiki.

1742. urtera heldu gara. Urterik urte, Juan Antonio Ubillosen urra­tsak jarraitzen goaz. Urte horretan Arantzazuko Santutegian ospatutakoBatzarrean ez da agertzen Ubillosen aipamenik. Eta hementxe jarri behardugula uste dut haren Alkalako Unibertsitateko egonaldia. Gure AitaAnjel Uribe gernikar historilariak, "Colegio y Colegiales de San Pedro ySan Pablo de Alcahi" liburuxkan dioenez, urte hartako Martxoaren 23.anAlkalako ikasle bezala azaltzen da Juan Antonio. Rurrengo urtean gaiso­tu egin zen, eta hala jarraitu Apirilaren 2.etik 16.era bitartean, eta ekaina­ren 8tik lOa bitartean. Eta urte hartako azkenengo hiruhilabetetan utzizion Alkalako Unibertsitatean ikasteari (35). Datu zehatzak dira. Bainahona hemen galdera: 1734. urtean, Alkalako ikasle izendatua izan zenezgeroztik, ez al zen Alkalan azaldu? Rala dirudi, bederatzi urte horietanzehar Tolosan eta La Bastidan ikusten bait dugu.

(33) "Tablas Capitulares...", tomo 11, fol. 330. "Archivo ProvinciaL". L. Ill,p. 617. L. IV, fol. 111. L. X, fol. 64.

(34) "Tablas Capitulares...", tomo 11, fol. 341 eta 357. "Archivo Provin­ciaL". L. IV, fols. 120 eta 129 v. L. X, fols. 77 eta 90.

(35) Jose Antonio Arana Martija euskaltzainak gutun baten bidez bidalita­ko datuak dira.

Page 14: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

504 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

1743. urtean, Gasteizko San Frantzisko komentuan bi1dutako Batza­rrean azaltzen denez, Gipuzkoako Teo1ogia irakas1e izendatzen da, bainazein komentutan egon behar zuen aipatu gabe. Ikusi dugunez, urtehorretan egon zen gaiso Alkalan. Probintziako Batzarrea urte horretakoMaiatzaren 11an ospatu zen (36). Hurrengo urtean, Arantzazun egindakoBileran hauxe agertzen da: Alkiza1ete Aita jubilatu ondoren, Aita Ubillosizendatzen da Arantzazuko Teo1ogia irakasle beza1a. Eta joan ere, Aran­tzazura joaten da 1745. urteko Urtarrilaren 20an. Hurrengo urtean -1746.eangaude-, Arantzazun Teo1ogiako Dogma-Moral eta E1iz-Zuzenbide biga­rren irakasle bezala azaltzen da, Gasteizko San Frantzisko komentuanegindako Probintziako Kapitu1uan (37). Eta hurrengo urtean, Bilboko SanFrantzisko komentuan ospaturiko Bileran berdin (38). Beste horrenbeste,Gasteizko San Frantzisko komentuan 1749. urtean, eta Santanderren biurte geroago egindako Batzarretan ere (39). Sei urte bete ditu Arantza­zun irakasle bezala.

Baina 1751. urtean, Aita Frantzisko de E1ejondo jubi1atu ondoren,gure Aita Ubillos To1osara bidaltzen dute berriro Teologia irakasle bezala(40). Eta Tolosan jarraitzen du, aurrena bigarren irakasle bezala eta gerolehenengoa bezala, hurrengo urteetan, behin eta berriz Gasteizen etaArantzazun, 1752, 1753, 1755, eta 1756.urteetan izendatua. Eta 1756.urtean, gainera, Tolosako komentuko Nagusi izendatzen dute (41).

Azkenik, 1757. urteko Urtarrilaren 20an, "Lector Jubilado" edo "Ira­kasle Jubilatua" izendatzen dute (42). Aita Anjel Uribek dioenez, irakas­leak Unibertsitateetatik irten eta 12 urtez-edo irakasten egon ondoren,

(36) "Tablas Capitulares...", tama II, fa!. 399. "Archiva ProvinciaL". L. IV,fa!' 156. L. X, fa!. 123.

(37) "Tablas Capitulares...", tama II, fa!. 417. "Archiva ProvinciaL". L. IV,fa!. 183 v. L. X, fa!. 143.

(38) "Tablas Capitulares...", tama II, fa!. 433. "Archiva ProvinciaL". L. IV,fa!. 203 v. L. X, fa1. 159.

(39) "Tablas Capitulares...", tama II, fals. 449 eta 466. "Archiva Provin­ciaL". L. X, fals. 177 eta 195. L. XII, fals. 1 eta 26 v.

(40) "Catalaga de Patentes...", tama II, fa!. 182. "Archiva ProvinciaL".L. XII, Pat. 10, fa1. 26 v. -31.

(41) "Tablas Capitulares...", tama II, fals. 490, 506; tama Ill, fals. 521, 537."Archiva ProvinciaL". L. V, fals. 1, 20, 33, 52. L. X, fals. 209 v., 225, 238, 251.L. XII, fals. 44, 269 v., 87 v., 102.

(42) "Catalaga de Patentes de la Provincia de Cantabria", tama II, fa1. 194,Pat. 407.

Page 15: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 505

irabazten omen zuten titulu hori, bestaldetik oso estimatua zen tituluaeta horrekin batera zenbait eskubide eta pribilegio zituena. Aita Ubillos1743. urtean Alkalako Unibertsitatik irten eta handik hamalau urtetaraizendatzen dute "Irakasle Jubilatu".

Hurrengo urtean, oraindik goragoko pausu berria ematen du: Gas­teizen ospatutako Kapituluan Kantabria Probintziako "Custodio" edoProbintzialaren hurrengo izendatzen dute, Uztailaren 15ean. Eta hurren­go urtean Arantzazun egindako Bileran ere beste horrenbeste azaltzen da(43). Gasteizen bildutako hurrengo Batzarrean uzten du edo utzieraztendiote kargu hori, Maiatzaren 30.ean. Kargu haundiak eta ardura haundi­koak izan ditu Aita Ubillosek gure frantziskotar Probintzian.

Aita Ubillos filosofari eta idazle

Ez zen, ez, nolanahikoa gure Aita Ubillos. Baizik eta burutsua etaoso jakintsua. Gizon jakintsuen jakinduria adierazteko agerpiderik nabar­menena, beraiek idatziriko liburuak omen dira. Horietan azaltzen omendute argien beren adimenaren sakona. Aita Ubillosek behintzat bai.Probintzian izan zituen kargu haundiak aipatuta utzita, orain bere libu­ruak aipatu beharra dago. Eta gero aipatuko dugun euskal liburua ezezik, beste hiru liburu baditu idatzirik eta argitaraturik, latinez idatzitagainera eta filosofia gai sakonez hornituta. Ez bait da gauza erraza halakogai ilun eta sakonetan murgilduta ibiltzea eta gai horiek latinez idaztea(euskaraz zailago noski!). Hiru liburu esan dut, eta halaxe da, bainabeharbada, liburu bakarra esan beharko genuke, hiru. tomotan banatua;eta filosofia gai sakonei buruzko liburua, gainera, lehen esan dugunez.

Lehenengo tomoak honela du titulua (Iuzea da, baina osorik aipa­tzeak pena merezi duela deritzot):

"Philosophia - rationalis - aIm. Provinciae Cantabriae, - regularisobservantiae - Seraph. P. N. Francisci - jussu edita - et - ad mentemVenerabilis Subtilis et Mariani - Doctoris Scoti, pro studiosa juventute-accomodata - authoribus - R. P. Fr. Francisco de Elejondo olim - inHispalensi CoIIegio Doct. Seraph. D. Bonaventurae alumno, - Lect. Jubi­lato, Ex-deffinitore Provinciae, et in SaceIIo - Deiparae Dominae, etIncIitae Patronae nostrae de - Aranzazu nunc secundo Guardiano, - et-P.Fr. Joanne Antonio de Ubillos, quondam - in Majori SS. ApostolorumPetri et Pauli Complutensi Musaeo - CoIIega, et in Conventu S. P. N.Francisci de Tolosa - Sacrae Theologiae Lectore Primo. - Tomus primus

(43) "Tablas Capitulares...", tomo Ill, fols. 543 eta 559. "Archivo Provin­ciaL". L. V, fols. 74 eta 92. L. VI, fols. ID eta 20 v. L. XII, fols. 117 v. eta 130 v.

Page 16: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

506 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

Summulas et Logicam exponens. - Sancti Sebastiani: - Ex Officina Lau­rentii Josephi Riesgo et Montero, Typographi Provinciae Guipuzcuae etejusdem civitatis. Ano MDCCLV"

Lehenengo tomo honek 509 orrialde ditu. Eta, ikusi dugunez, bereirakasle-lagun ospetsu zen Aita Frantzisko de Elejondorekin batera ida­tzia dago. Beste biak, berriz, Ubillos berak bakarrik osatuak. Aita Fran­tzisko de Elejondo hori arrasatearra izan genuen. Ez dakigu noiz jaiozen. Baina bai gaztetxo zelarik Arantzazun frantziskotar habitua jantzizuela, Aita Ubillosek baino urtebete lehenago hain zuzen. Lehen aipatudugu Arantzazun gordetzen dela orduko gaztetxoen habitu-jazteak etazin-hitza egiteak dakartzan liburukote bat. Bertan aipaturiko paper solteakhonela dio: "1721. Por 10 que este ano de 21 profesaron 7: entre ellos Fr.Juan Joseph de Palomo, hijo de San Sebastian. Tomaron el habito 3:entre ellos Fr. Francisco de Elejondo, de Mondrag6n, que profes6 elsiguiente (ano)". Ez bait zen edozein horrela liburu haundi batean bere­ziki aipatua izateko. Eta hala erakutsi zuen geroago noski: gure Probin­tzian oso ospetsua izan zen: Sevillako Buenabentura Donearen Uniber­tsitatean ikasten ibilitakoa, eta gero Irakasle izana, Irakasle Jubilatua,Arantzazuko Santutegiko Aita Nagusia, Probintziako Definidore edo Ahol­kularia, eta azkenik Aita Probintziala ere bai 1755-1756 urteetan. Ikusiahal izan dugunez, lehenengo tomo hau Donostian argitaratua izan zen,1755. urtean, Lorenzo Jose Riego eta Monteroren moldiztegian. Arantza­zuko Ama Birjinari eskainia dago, eta "Summula" eta Logika gaiakazaltzen ditu. "Summula" horretan giza-adimenaren lehenengo ekintza­-lanak aipatzen ditu: silogismoak, proposamenak eta abar. Badago Aran­tzazuko Artxibategian paper-sail bat liburu honen baimenak eta masiake­tak eta argitaratzeko kontuak-eta biltzen dituena, eskuz idatzia noski (44).Argitaratzeko baimenak-eta liburuan bertan ere azaltzen dira.

Bigarren tomoaren titulua: "Philosophia - transnaturalis - et - natura­lis - aim. Provinciae Cantabriae, - regularis Observantiae - Seraph. P. N.Francisci - jussu edita, - et - ad mentem Venerabilis Subtilis, et Mariani- Doctoris Scoti, pro studiosa juventute - accommodata. - Authore ­P. Fr. Joanne Antonio de Ubillos, quondam - in Majori SS. ApostolorumPetri, et Pauli Complutensi - Musaeo Collega, jam vero Lectore Jubilato.- Tomus secundus - Metaphisicam, et Generalem Physicam - complec­tens. - Sancti Sebastiani: - Ex Officina Laurentii Josephi Riesgo etMontero, Typographi Provinciae Guipuzcuae, et ejusdem Civitatis. ­Anno MDCCLVIII".

(44) Arantzazuko Artxibategia: 1755. Aprobaci6n, licencias, Correcci6n, Tasay Ajuste para la impresi6n del tomo 1.0 intitulado "Philosophia Rationalis".

Page 17: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 507

718 orrialdetako liburu mardula da. Frantziako Tolosako Gotzainizan zen Luis Santu frantziskotarrari eskainia. Lehenengo tomoaren mol­diztegi berean argitaratua, 1758. urtean. Baimenak eta beste, aurrekoliburuan bezala agertzen dira. Metafisika eta Fisika Orokorreko gaiakazaltzen ditu: izakia, materia eta abar.

Hirugarren tomoak, eta guretzat interesgarrienak, titulu hau du:

"Philosophia - naturalis, - Pars secunda Physicae, - seu - PhysicaParticularis, - quae de corporibus inanimatis disserit et Pars tertia ­Physicae - quae - de corporibus animatis - agit - almmae ProvinciaeCantabriae - regularis Observantiae Seraph. P. N. Francisci - jusu edita, ­et - ad mentem Venerabilis, Subtilis, - et Mariani Doctoris Seoti, - prostudiosa juventute aecomodata - Authore - P. Fr. Joanne Antonio deUbillos, - quondam in Majori SS. Apostolorum Petri et - Pauli Complu­tensi Collegio Alumno, - jam vero Lectore Jubilato. - Tomus Tertius. ­Secundam, et Tertiam Physicae - Partem eontinens. - Victoriae: ExOfficina Thomae de Robles et Navarro, Typographi Nobilissimae Provin­ciae de Alava."

536 orrialde ditu. Liburu mardula beraz hau ere. Gonzagako LuisSantuari eskainia. Gasteizen izan zen argitaratua, Tomas de Robles etaNavarroren moldiztegian, tamalez urterik ez dakarrelarik. Fisikaren biga­rren eta hirugarren zatiak ikertzen ditu: munduaren sorrera eta azkena,Ptolomeo eta Copernieoren sistemak, ortzia, eguzki, ilargi eta izarrekin,argia, gorputza, bizidunak eta bizigabeak, haizea, ura eta lurra, eta abarbigarren zatian; eta hirugarrenean arima eta arimaren gaitasunak etaahalmenak, adimena eta nahimena, eta abar. Gai ugari beraz eta denaksakonki aztertuak.

Duns Seoto frantziskotar filosofo ospetsuaren erakusaldien araberaegina dago Aita Ubillosen Filosofia liburua, berberak hiru tomoetakotitulutan dioenez: "ad mentem Venerabilis, Subtilis et Mariani DoctorisScoti". Izan ere, beti izan dugu frantziskotarrok Seoto gure ikasteetakoargi, izar eta gidari. Eta ez uste izan Ubillosen liburua gure komentueta­ko liburutegien zokondoetan ezkutatua geratu zenik. Bai zera! GureProbintziako ikasle gazteen liburua izan zen urte askotan zehar eta,beraz, bere orrialdeen jakinduri iturritik edan eta xurgatu zuten guregazteek Filosofia. Eta hori hala dela egiztatzeko, Zarauzko gure komentu­ko Liburutegia arakatzea besterik ez dago; bertan bait dago liburu horrenale-mordo bat, ale bakoitzean zein ikaslek erabiltzen zuen jartzen duelarik.

Liburu hau ongi aztertu duen gure Aita Felix Alluntisek (DeustukoUnibertsitatean Filosofia irakasle izana bera) esanari bagagozkio, AitaUbillosek, Seotori jarraitzen badio ere, ez ditu baztertu eta gutxiestenbeste aintzinako filosofoak, batez ere Aristotelesen Filosofia errotik eza­gutzen zuela eta askotan onartzen zuela ikusten da. Eta horretarako, ez

Page 18: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

508 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

gutxitan, Platonen eta Buenabentura deunaren esanak aIde batera uztenzituen (45).

Hona Ubillosen jakinduriari buruz horrek berak dioena: "Por 10demas, es asombrosa la erudici6n cientifica que despliega Ubillos. Diser­ta con la misma agilidad mental de la esencia de las estrellas y planetas yde su movimiento, influjo y eclipses, como de la esencia de la luz, de lageneracion de los vivientes y de su nutricion, del numero, esencia ypropiedades de los elementos, de los meteoros igneos, aereos y acuosos,del origen y figura del mundo, de las fuentes y de los rios, de la mar, delos terremotos, de las fuerzas magnetica y electrica, de la division de losvegetales, de las propiedades de algunas plantas en particular" (46).

Badirudi Filosofia liburu hauek ordaintzea nahiko kosta zitzaielaorduko gure Probintziako fraideei, Nagusiei bereziki noski. Hamar milaerreal kosta ziren lehenengo bi tomoak. Mateo de Aranburu Aita Probin­tzialak Donostiatik komentu guztiei zuzendutako gutun batean esatendenez, Arantzazuko Santutegia ez zen diru-kopuru hori ordaintzeko gau­za. Eta orduan komentu bakoitzak hainbat Meza diruekin laguntzeaerabakitzen da: Lau komentu haundiak, Gasteizkoak, Bilbokoak, Santan­derekoak eta Arantzazukoak 200 Mezatako dirua eman behar dute urtean.La Bastida, Gasteizko Rekoleta komentuak (Bilbon eta Gasteizen bikomentu zeuden hiri bakoitzean: bata haundia zeritzana, bestea Rekole­ta), Piedrola, Tolosa, Donostia, Zarautz, Castro Urdiales, Soto, Laredo,Bermeo, Urduiia (liburu zaharretan "Horduiia, hatxez azaltzen da) etaBilboko San Mames (hauxe zen Bilboko Rekoleta) komentuek bakoitzak150 Mezatako dirua. Eta Miranda de Ebro, La Puebla, Arrasate, Elgoibar,Sasiola, Reinosa, Medina de Pomar, Monte Hano, Poza, Frias eta Foru­ko komentuek 100 Mezatako dirua bakoitzak urtean. Gutun hori 1755.urtekoa da. Handik hiru urtetara, 1758.ean, Frantzisko Fernandez deNavamuel Probintzial berriak abisu berria bidaltzen die guztiei, batzukoso atzeratuta dabiltzala esanez eta lehenbaitlehen ordaintzeko eskatuz.Lehenengo eta bigarren tomoak argitaraturik daudela din, eta hirugarrenaprestatzen. Agiri honetan Juan Antonio Ubillos ere azaltzen da, Probin­tziako "Custodio" edo Probintzialaren hurrengo bezala izenpetzen (47).

Hirugarren tomoa guretzat interesgarriena dela esan dugu. Eta hala­xe da. Badu guretzat oso interesgarri den zerbait eta hauxe da: Gonzaga­ko Luis Santuari zuzenduriko eskaintzaren ondoren, hitzaurre luze bat

(45) FR. FELIX ALLUNTIS De la Filoso./ia del P. 1. A. Ubillos, "Ensayo",ana VI, Sept. Die. 1935, Aninzazu, 158-165 or.

(46) lb., 162 Of.

(47) "Libra de Patentes", n.O 12, Pat. 34 bis, fols. 96 veta 97, fols. 117-119.

Page 19: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 509

dakarrela, sei orrialdetakoa, nori eta Penafloridako Kontea zen XabierMaria Munibe eta Idiakez jaun. ahaltsuari eskainia, alajaina! Denok daki­gu nor izan zen Penafloridako Konte hari, euskal idazlea, El borrachoburlado operaren egilea, Gavon-Sariac liburuxka ere ustez idatzi zuena,eta batez ere Euskal Herriko Lagun Elkartearen sortzailea. UbillosekPenafloridako Konteari titulu hauek ematen dizkio: Bizkaiko Munibejauregiaren eta beste etxadien jabea, eta Gipuzkoan Itxesaga eta Insaustietxeen jabea, Bizkaiko Berriatuko Parrokiako Zaindaria, eta abar. Bainagai honezaz zertxobait luzatzeak pena merezi duelakoan gaude.

"Azkoitiako Zalduntxoekin" eta·harremanak

Jakina da Menendez y Pelayo Kantabriako jakintsuak Historia de losHeterodoxos EspaflOles bere liburuan Azkoitiako Zalduntxoen aurka esa­ten duena. Baina aurki atera zitzaion erantzulea. Eta nor izango eta JulioUrkixo eta Ibarra jaun prestua hain zuzen, euskal letrek hainbat etahainbat zor dioten jauna bera, Euskaltzaindikoa eta RIEV aldizkari eza­gunaren sortzaile eta jabea urte askotan zehar. Badu honek liburu batDonostian, 1925. urtean argitaratua, Menendez y Pelayo y los Caballeritosde Azcoitia izenekoa. Liburu horretan, bada, hiru aldiz aipatzen du gureJuan Antonio Ubillosen izena. Hiru aipamenak hona ekartzeari eta hemenaipatzeari ongi deritzot.

Lehenengo aipamena 14. orrialdean dator, eta honela dio hitzez hitz:"Se ha pretendido, en nuestros dias, por gentes enemigas de la investiga­cion, aficionadas a los juicios hechos, estereotipados, que diria Menen­dez Pelayo, que tanto el uno como el otro le miraban con recelo(Penafloridako Konteak elizgizon sekularrekin eta fraileekin zituen harre­manaz ari da). Si esto era asi, i.como explicar que un hijo esclarecido dela Orden de San Francisco, a quien sus estudios filosoficos y teologicosno impedian, por cierto, cultivar con fortuna la literatura vasca, pudieraensalzar publicamente al conde en una obra publicada con todas laslicencias eclesiasticas necesarias? Si Penaflorida hubiera sido en conceptodel clero de su tiempo un enemigo de la Iglesia, i.hubiera sido posibleque Fr. Juan Antonio de Ubillos (azpimarratzea geurea da)le dedicara eltomo III de su Philosophia naturalis? Pues asi 10 hizo con autorizacionde su Orden, concedida por el Comisario General Delegado Fr. Antoniode Lara (en Zaragoza, ellS de Septiembre de 1762) y con aprobacion deLuis de Vitoria y Fr. Antonio Varron, profesores ambos de Teologia(Vitoria, 9 de Octubre de 1762). Por si esto no fuera suficiente, el librolleva ademas licencia para imprimir, dada par el Obispo de Calahorra yla Calzada el mismo ano de 1762". Eta azpian oharra dakar, zera dioela­rik: "Fue autor de Christau Doctrin Berri-Ecarlea; Tolosan 1785, cuyovascuence califica el P. Zabala de bellisimo, en su Noticia de las obras

Page 20: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

510 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

vascongadas que han salido a la luz despues de las que cuenta el P. Larra­mendi. El original manuscrito del Berri-Ecarlea forma parte de mi Biblio­teca vasca, aunque con titulo diferente, tachado". Eta gero berriro jarrai­tzen du: "Pero aun hay mas, Fr. Juan Antonio de Ubillos no se contentacon ofrecer su obra en una dedicatoria usual, para salir del paso, sinoque se hace el representante de toda la provincia cantibrica para ensalzaral fundador de la Sociedad Vascongada". Eta ondoren, latinetik gaztelera­tuta, Ubillosen hitzaurreko zatia dakar, honela dioena: "Esta senificaprovincia cantabrica, llevando siempre esculpidos en su corazon losnumerosos y extraordinarios beneficios, con que tanto tu, oh ilustreconde, como tus antepasados la han enriquecido, viene hoy y yo en sunombre, no con intencion de pagar esa deuda, 10 que reconozco yconfieso ante el mundo entero es una obra que supera todas nuestrasfuerzas, sino para dar una pequeiia muestra de gratitud, y poder denuevo experimentar tu benevolencia; porque conozco perfectamente,que el favorecer, auxiliar y socorrer en sus necesidades a los hijos delserafico Padre es tan natural en tf, que juzgas de poco valor todo 10 quepor ellos haces. Por 10 tanto, no me ha sido posible escoger fuera de tiun intercesor, para hacer aceptable a San Luis Gonzaga y grata a loslectores esta obra, que sale de manos de quien carece de toda erudicion"(48).

Bigarren aipamenak honela dio: "Por si alguien creyera todavfa, apesar de los textos citados, que no interpreto bien el pensamiento dePeiiaflorida, voy a transcribir otros trozos de la dedicatoria de Fr. Anto­nio de Ubillos, defensor de las ideas filosoficas de Aristoteles, que nosolo reconoce la utilidad de los trabajos de los neotericos prudentes, sinoque invoca la autoridad del conde contra los enemigos de los peripateti­cos. ~Lo hubiera hecho, en un Iibro provisto de todas las Iicencias necesa­rias, si el caballerito de Azcoitia hubiera tenido fama de filosofo hetero­doxo? Seguramente que no: y esto nos prueba, una vez mas, la ligerezacon que se ha juzgado a Peiiaflorida". Eta ondoren, latinetik itzulita,beste esaldi-pilaren artean, hauxe dakar: "Contra todos esos ignorantes ymurmuradores (Aristotelesen filosofiaren aurka zihardutenetaz ari da), teinvoco como patron, esclarecido conde; y 10 hago para que recojas estelibro y a su autor en los pliegues de tu respetada autoridad, comoconviene a tu ilustre persona, y de que tan alto gozas, por cierto, antetodos. ~Quien mas a proposito que tu para esto, ya que tan pronto ydispuesto estas alas necesidades de todos los hermanos de la SermcaFamilia? En realidad nadie debe buscarte, puesto que tu mismo te

(48) JULIO DE URQUIJO E IBARRA Menendez Pelayo y los Caballeritosde Azcoitia. San Sebastian. Imprenta de Martin y Mena, San Marcial 23. 1925.14-15 or.

Page 21: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 511

apresuras a buscar a qui6n colmar de beneficios. Felices reputo yo a losFranciscanos, cuando no tienen nada y poseen todo, y a quienes impulsay dice su Senifico Padre: que vayan a buscar limosna con confianza, yque jamas se avergiiencen de ello, puesto que Jesucristo Nuestro Senorse hizo, por nosotros, pobre en este mundo. i,A d6nde podran recurrirlos Franciscanos con mayor esperanza y sin rubor alguno, sino a ti, que,con singular caridad les muestras tus entranas de misericordia? (49).

Hirugarren aipamenean honela mintzatzen da Urkixo jauna: "Por siaun quedara la menor duda acerca de este punto (Menendez Pelayorenaurka ari da beti), voy a revelar un nuevo aspecto de la vida del fundadorde la Real Sociedad Vascongada, que no dejara de causar estupor a quiensiga aferrado al juicio del poligrafo santanderino. Era tal el prestigio dePenaflorida, segun hemos visto en la dedicatoria de Fr. Antonio deUbillos, que las gentes acudian a 61 con mil motivos diferentes, y elconde, solicito, nunca perrnanecia sordo al llamamiento". Eta, ondoren,Penaflorida Kontearen gutun bat dakar, andre bati zuzendua, honekmonja sartzeari buruz egin zion galderari erantzunez (50).

Bada Urkixo jaunaren liburu horretan beste oharra, frantziskotarrek(Ubillos bame zelarik noski) Penafloridako Kontearekin zuten harremanestua argi eta garbi jartzen duena. Hauxe dio ohar horretan: "AntonioMaria de Zabala y Aguirre, en su obra inectita Libro de Curiosidades de laCasa Solar de Churrucaenea y sus Agregadas (1781): "Los Religiosos de laOrden de San Francisco, que por precision vienen a esta villa de Azcoi­tia, como son los predicadores y limosneros de los conventos de Sasiolay Elgoibar, se hospedan en esta casa de Churrucaenea por devoci6n deella a esta Religion, con la que ai Carta general de Hermandad. Antessolian aposentarse en casa del Conde de Pefiaflorida, y por su ausenciade esta villa ano de 1767, siguieron no obstante en alojarse en ella hastala primavera del ano 1768 en que levant6 la casa..." (51).

Argi dago Penafloridako Konteak eta frantziskotarrek elkar ongi eza­gutzen eta maite zutela. Baina orain galdera bat: Juan Antonio UbillosEuskal Herriko Lagunen Elkartekoa izan ote zen? Litekeena da. Urkixokbere liburuan zera dio: "Y asi pudo figurar, en las fiestas de miembrosde la Bascongada, el nombre del jesuita Belot, profesor de matemliticas,junto a los nombres de religiosos jranciscanos y agustinos" (52). Eta

(49) lb., 20-23 or.

(50) lb., 81 or.

(51) lb., 15 or., azpiko oharra.

(52) lb., 67 or.

Page 22: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

512 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

geroago: "Esto ocurri6 (hileta batean hitzaldia egiteaz ari da), por ejem­plo, a la muerte del citado don Ambrosio de Meabe, encargandose decantar sus virtudes y generosidad el R. P. Fray Joaquin de Soparda,Lector de Teologia en el convento de San Francisco de la villa deBilbao" (53). Hitzaldi hau 1782.go Irailaren 26an eman zen Bergaran, etagero Gasteizen argitaratu zuten. Geroago oraindik hau dakar: "Regla­mento para los Alumnos de la Sociedad Bascongada de los Amigos delPais": para esto ultimo (para adquirir rudimentos de la Religion Cato/ica eHistaria Sagrada) no necesitaran mas que el estar impuestos en elCatecismo Hist6rico de el Abate Fleury" (54). Hain zuzen, Fleury aba­tearen liburu hau izan zen Ubillosek euskaratu eta moldatu zuen KristauDotrina. Urkixo jaunak Euskal Herriko Lagunen Elkarteko izen zerrendabat ere badakar, eta lehen aipaturiko Aita Joakin de Loparda frantziskotarhari azaltzen da, baina gure Juan Antonio Ubillos ez. Nahiko harrigarriada hauxe, baino halere Elkarte horretakoa izan zelakoan gaude. Probazehatzik ez izatea, horra!

Aita Ubillosek, Filosofiako aipaturiko hiru liburuak ez ezik, euskalliburu bat ere argitara eman zuten, eta horixe da guri hain zuzen gehienajola zaiguna: Cristau doctriii berri-ecar/ea du izena liburu honek. Bainagai honezaz Aita Luis Villasante mintzo behar zaigu, eta berehala utzikodiot nik hitza. Ez, ordea, garai hartako hiru euskaldun jator eta ospetsuaipatu gabe. Eta lehenengoa, Aita Manuel Larramendi. Aita Ubilloshamazortzigarren mende bete-betean bizi izan zen. Aldi hartakoa duguAita Larramendi ere. Andoainen, 1690. urtean jaio bazen ere, hamazor­tzigarren mendeko gizona dugu oso-osorik. Ubillos eta Larramendik elkarezagutu ote zuten? Hamazazpi urtez zaharragoa zen Ll;lrramendi. EtaUbillos baino hamahiru urte lehenago hil zen. Bata andoaindarra etabestea Amasakoa izaki, eta biak euskalzaleak eta euskal idazleak, bazutennoski elkar ezagutzeko eta elkarren artean harremanak izateko nahikoerraztasun. Biak ziren gainera jakintsuak, biak Filosofia eta Teologiairakasle: bata -Aita Larramendi- Valladoliden eta gero SalamancakoUnibertsitatean, bestea -Ubillos- gure artean. Eta badakigu jakintsuakizanik, errazago elkar zitezkeela, Ubillos Alcala de Henares-en bere ikas­ketak egiten ari zen bitartean, Larramendi Valladoliden edo beharbadaSalamancan egongo zen irakasten, gazterik izendatu bait zuten Maisu. Ezal zuten, bada, elkar ezagutuko eta elkarren artean harremanak izango?Baietz erantzutea bidezko dela deritzot.

Bigarrena, Aita Fermin Franzisko de Lasuen dugu. FrantziskotarMisiolari famatua. Gasteizen jaio zen 1736. urteko Uztailaren 7an, San

(53) lb., 69-70 or.

(54) lb., 74 or.

Page 23: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 513

Fermin egunez. Horregatik eta familiak San Frantziskori zion jaieragatikjarri zizkioten bi izenak: Fermin Frantzisko. Gaztetxo zelarik, 15. urtezituela, hartu zuen frantziskotar habitua Gasteizen bertan, 1751. urtekoMartxoaren 19an. Eta handik urtebetera, 1752. urteko Uztailaren 7anegin zuen profesa. 1752. urtetik 1759.era arte, Arantzazuko Santutegianikusten dugu Filosofia eta Teologia ikasten. Azkenengo urte horretanabiatzen da Ameriketara Misiolari, Aita Domingo de Legarra Arantzazu­ko Nagusiak agiria eman eta izenpetu ondoren. Bi urte lehenago uztenditu Aita Ubillosek bere Filosofia eta Teologia eskolak eta 1759. urteanProbintziako "Custodio" edo Probintzialaren hurrengo dugu. Nahi etanahi ez elkar ezagutu behar, bada, bi fraide famatuek. Aita LasuenAmeriketan oso ospetsua izango zen Kalifornia aldean. Aita JuniperoSerrarekin lan egingo du -Junipero Serra hori, Mallorcako semea, doatsuizendatu berria dugu- eta hura hil ondoren Kaliforniako MisioetakoNagusi izendatuko dute, 1785. urtean. Ameriketako Misiolarien arteanosperik haundienetakoa duen fraidea dugu Aita Lasuen. 1803. urtekoUztailaren 26an hit zen Monterrey deritzon hirian (55).

Eta hirugarrena, Julian Lizardi, doatsua, Misiolari jesulaguna dugu.Asteasun jaio zen, 1696. urteko Azaroaren 30ean. 1713. urtean sartu zenJesusen lagundian. Santiagoko ikastetxean egin zituen bere ikasketak. Eta1717. urtean, 21 urte besterik ez zituela, abiatzen da Buenos Aires-eraMisiolari. Argentinako Cordoba hirian jarraituko ditu bere ikasketak etabertan apaiz egingo 1721. urtean. Cordoban eta Buenos Airesen ariko dalanean jo ta ke. Geroago, Paraguayra joango zaigu, eta azkenik Bolibiara,"txiriguano" deritzoten indioen artean ebanjelizatze lanetan ihardutera.Bolibiako Tarija hiriko Misioaren zuzendari eta nagusi zela, eta Mezaematen ari zela, atxilotuko dute indioek eta preso hartu, 1735. urtekomaiatzaren 16an. Eta hurrengo egunean lantzaz josita erahil. Aita JulianLizardi asteasuarra, martiri dugu, bada harrez geroztik (56). 1735. urtehorretan gure Juan Antonio Ubillos Tolosako fraide gazteen maisu izen­datu berria da. Horra, bada, nola lotzen diren fraideen bizitzak eta gertaerak.

Aita Ubillosen azken urteak

Aita Ubillosek bere azkenengo urteak Arantzazun eman zituelakoangaude. Han aurkitzen dugu behintzat 1766. urteaz geroztik. Lehen aipatudugu Arantzazuko Artxibategian aurkitzen den liburu lodikote bat, habi-

(55) ARANTZAZU aldizkaria, 1987 Martxoa, 30 or.; Enciclopedia GenerallIustrada del Pais Vasco, vo\. XXlIl, Landara-Lecu, 442-443 or.

(56) Enciclopedia General... , vo!. XXV, Libano-Llavo, 192-193 or.

Page 24: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

514 EUSKERA - XXXIV (2.aldia)

tu-janzte eta zin hitz-egite agiriak biItzen dituena (57). Urte horretakoUrriaren 28tik hasita, agiri guzti horietan Ubillosen sinadura ia etengabeazaItzen da. Eta Aita Nagusiaren Aholkulari -gure artean "discreto" esanohi duguna- bezala izenpetzen du, eta Aholkulari zaharrena denez,lehenengo sinadura berea da. 1773. urtetik hurrengo urteko Ekaina arteez da bere sinadurarik azaltzen. 18 aldiz sinatzen du bitarte horretan. Etagero berriz hasita, etengabe, 1786. urteko Irailaren 14a arte. Izen-deitura­ren azpian, beti "Lector Jubilado" ipintzen duo Letra argi eta ederraberea. Baina azkenengo urteetan, letra, argia izanik ere, dardaratsua agirizaio. Hirurogeita hemeretzi urte zituen zegoeneko. Zahartzaro bete-beteanzegoen. Nahiko lan egina zuen ordurarte bere bizitza luzean zehar etaatsedenean lasai egon zitekeen. Orduantxe izan zuten, izan ere, Gasteiz­ko komentuan, Kantabria Probintziako Aita Nagusiek, hiru urtetik hiruurtetara izan ohi den Batzarrea, Nagusiak eta beste karguak izendatzeko.Eta ez da inondik ere agiri Batzarre horretan gure Aita Ubillos. Behar etaongi merezi zuen atseden-aldia eman zioten noski.

Noiz hil zen Aita Ubillos? Aita Juan Jose Maiz zarauztarrak, eskuzidatziriko bere Historian, 1789. urteko Martxo aldera hil zela dio. BadaArantzazuko Artxibategian Libra de Defunciones izeneko liburu zaharmardul bat, eskuz idatzia. Arantzazun hildako fraide guztien izenak dakar­tza, non ehortziak izan diren eta guzti, 1708. urtetik hasita, 1834. urteraarte. Jakina da 1834. urte horretan erre eta kiskali zutela liberalek Aran­tzazuko eliz-komentua. Erabat erre. Halere, 1855-56 urteetan fraile batekidazten duenez, hildakoen liburu hori zorionez salbatu omen zen, lurazpian edo Ama BiJjinaren kaperaren azpian zegoelako. Ez omen zensua haraino heldu. Fraideen kanposantuan egongo zen noski Iiburua,Ama Birjinaren aldare azpian egon bait da hilerria 1708. urtean eraikiaizan zenez geroztik. Eta hain zuzen ere, tamalez, 1768. urtetik 1806.urtera, bederatzi-edo fraideen izenak hutsik agertzen dira. Liburu horiidatzi zuenak noizean behin zenbait ohar dakar: "El nombre de estedifunto no pudo leerse por hallarse rota el papel"; "tampoco pudieronleerse estos dos por no haber mas borrones y roturas del papel mancha­do con malisima tinta"; "otro que no se lee". 1789. urtean azaltzen dahain zuzen horrelako bat. Hortxe ote zegoen gure Aita Juan AntonioUbillosen izena? Daitekeena eta ziur aski badena, baina ezin inolaz ereziur-ziur egiaztatu, hori ez bait da azken froga. Bestaldetik, harritzekoa daurte askotan zehar gure Probintziako kronikalari fin izandako Juan Ruizde Larrinaga gernikar historigile prestuak dakarrena: "Juan Antonio deUbillos, fallecido hacia 1780" (58). 1780. urte aldera beraz? Eta sei urte

(57) Archivo de Aninzazu, Libro de Recepciones, Projesiones, Difunciones,XII.

(58) Necrologio de la Serajica Provincia de Cantabria.

Page 25: JUAN ANTONIO UBILLOSEN 11. MENDEURRENA · Amasa herriskan dago. Muino txiki baten gainean, euskal kabia polita bait litzan, ederki kokaturik. Ikuspegi zoragarria bertatik ikusten

JUAN ANTONIO UBILLOSEN... - Karmelo Iturria 515

geroago ikusten ditugun bere sinadurak non gelditzen dira? Horaciolatindar poetak idatzitako harako esaldi hura gogoratu behar: "Quando­que bonus dormitat Homerus"... Dena den, Aita Juan Jose Maiz nahikotestigu fidagarria da eta Aita Juan Antonio Ubillos aurten berrehun urtehil zela ziur gaude.

Eta hauxe da guztia. Gehiegi luzatu naizela uste dut eta barkatu.Bukatzeko, eskerrik beroenak nire lan xume eta kaskar hau egiten lagun­du didaten guztiei: Billabonako Udalari, Jose Antonio Arana Martijaeuskaltzainari eta bereziki Zarauzko eta Arantzazuko nire fraide lagunei.Baita niri entzuteko arreta izan duzuen guztioi ere. Eta, baita ere, zorio­nik sutsuenak Amasa-Billabonako herriari, bere seme prestuari halakoomenaldi ederra eskaini eta antolatu diolako. Eta zer esanik ez, Euskal­tzaindiari. Aunitz esker eta besterik ez. Agur.