irulegi, arno gaztea - euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei...

7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko urriaren 14a / IV. urtea / 148. zenbakia Irulegiko mahastiak, Baigorriko haranaren gainean. Ardo gorri naparraz ari garenean, frankotan ahazten ditugu gure lurraldean berean ekoiz- ten diren beste ardoak, 'Navarra' jatorrizko izendapena darama bezain nafarrak. 'Rioja' ez ezik, mugaz bestaldean 'Irulegi' izendape- na dugu, Baigorriko eskualde osoa hartzen duena, eta urtetik urtera gero eta onarpen han- diagoa daukana. Ez da lanbide berria, men- Irulegi, arno gaztea deetatik datorren usarioa baizik, baina 60. ur- teetan desagertzear egon ziren mahastiak. Or- duan sortu zen kooperatiba, lur berriak landa- tu ziren, eta egun 180 hektarea daude horre- tara emanak inguru osoan, eta bost urteren buruan beste ehun bat landatzeko asmoa dute bertan. Gaztea eta osasuntsua, Irulegiko ar- noa. Garai latzak gureak B a omen da apaiz bat Erro- sarioa otoitz egiteko ma- kina elketroniko bat as- matu duena. Aita Paskuale Sillak egindako tresnarekin Errosarioa eten duzun misterioan edo leta- niatik hasten da berriro zuk nahi duzun unean. Pasa den astean irakurri nuen Aieneak egiteko Harresian zure eskaerak para- tzeko ez dela judutarren hiribu- ruraino joen beharrik, faxen bi- dez bidali baitezakezu zure otoi- tza: 971.261 22 22 zenbakia jo eta listo!, Jerusaleneraino Esta- tukoa den Bezeq entrepresak mensajeroz bidaltzen dizu zure nahia. Baina okerrena izan zen aldizkari batean beste moderno- keriaren berri jaso nuenean: Ja- ponian, Jokohamako Hilerri na- gusian dagoen otoitz egiteko g&laren batean, goizero, bedera- tzietan puntuan, sapaiatik mojez mozorroturiko robot bat jeisten omen da eta konpakt baten errit- moan begiak eta ezpainak mugi- tuz, karaoke batean egongo ba- Lur deslaia PILi YOLDI litz bezala, otoitzeari ekiten dio, lau dialektoz. Eta autOmatikoa da. Udazkena eta kurtso hasiera aurrean ditudanean izpiritualta- sunari begira jartzeko gogoa sentitzen dut nik, beste batzuek garai honetan ikastaro egiteko sukarrez jota dauden bezala. Haurtzaro galduaren barruko gardentasunaren bila ni baino zoriontsuago (?) bizi diren kris- tau, budista edota judutar su- tsuenetan hasten naiz pentsatzen. Baina, gaur egun, erlijiotasunean ezin omen da elektronikatik aparte pentsatu. Zientzietakoa izan ote behar? Elektronika ika- si? Erlijioek bere berezko esteti- ka galdu badute, neri ez zaizkit jadanik interesatzen. Jaungoi- koekin harremanetan jartzeko makinak behar badira pilak opa- ritu beharko dituzte elizetan edo, bestela, Jehovak Zeruan bertah ordaintzeko bere telefono-faxa jar dezala, gero' hantxe bertan egingo ditugu kontuak. Bestela, ni bezalako sinesgabeak ez di- tuzte sekulan berreskuratuko.

Upload: lekhue

Post on 02-Mar-2019

218 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Irulegi, arno gaztea - Euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei dirn a erakusketan. Gauek bederao - tzietan, aldiz 'Altsasu, 1936, ' pelikularen

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko urriaren 14a / IV. urtea / 148. zenbakia

Irulegiko mahastiak, Baigorriko haranaren gainean.

Ardo gorri naparraz ari garenean, frankotan ahazten ditugu gure lurraldean berean ekoiz-ten diren beste ardoak, 'Navarra' jatorrizko izendapena darama bezain nafarrak. 'Rioja' ez ezik, mugaz bestaldean 'Irulegi' izendape-na dugu, Baigorriko eskualde osoa hartzen duena, eta urtetik urtera gero eta onarpen han-diagoa daukana. Ez da lanbide berria, men-

Irulegi, arno

gaztea

deetatik datorren usarioa baizik, baina 60. ur-teetan desagertzear egon ziren mahastiak. Or-duan sortu zen kooperatiba, lur berriak landa-tu ziren, eta egun 180 hektarea daude horre-tara emanak inguru osoan, eta bost urteren buruan beste ehun bat landatzeko asmoa dute bertan. Gaztea eta osasuntsua, Irulegiko ar-noa.

Garai latzak gureak

Ba omen da apaiz bat Erro-sarioa otoitz egiteko ma-kina elketroniko bat as-

matu duena. Aita Paskuale Sillak egindako tresnarekin Errosarioa eten duzun misterioan edo leta-niatik hasten da berriro zuk nahi duzun unean. Pasa den astean irakurri nuen Aieneak egiteko Harresian zure eskaerak para-tzeko ez dela judutarren hiribu-ruraino joen beharrik, faxen bi-dez bidali baitezakezu zure otoi-tza: 971.261 22 22 zenbakia jo

eta listo!, Jerusaleneraino Esta-tukoa den Bezeq entrepresak mensajeroz bidaltzen dizu zure nahia. Baina okerrena izan zen aldizkari batean beste moderno-keriaren berri jaso nuenean: Ja-ponian, Jokohamako Hilerri na-gusian dagoen otoitz egiteko g&laren batean, goizero, bedera-tzietan puntuan, sapaiatik mojez mozorroturiko robot bat jeisten omen da eta konpakt baten errit-moan begiak eta ezpainak mugi-tuz, karaoke batean egongo ba-

Lur deslaia PILi YOLDI

litz bezala, otoitzeari ekiten dio, lau dialektoz. Eta autOmatikoa da.

Udazkena eta kurtso hasiera aurrean ditudanean izpiritualta-sunari begira jartzeko gogoa sentitzen dut nik, beste batzuek garai honetan ikastaro egiteko sukarrez jota dauden bezala. Haurtzaro galduaren barruko gardentasunaren bila ni baino zoriontsuago (?) bizi diren kris-tau, budista edota judutar su-tsuenetan hasten naiz pentsatzen. Baina, gaur egun, erlijiotasunean

ezin omen da elektronikatik aparte pentsatu. Zientzietakoa izan ote behar? Elektronika ika-si? Erlijioek bere berezko esteti-ka galdu badute, neri ez zaizkit jadanik interesatzen. Jaungoi-koekin harremanetan jartzeko makinak behar badira pilak opa-ritu beharko dituzte elizetan edo, bestela, Jehovak Zeruan bertah ordaintzeko bere telefono-faxa jar dezala, gero' hantxe bertan egingo ditugu kontuak. Bestela, ni bezalako sinesgabeak ez di-tuzte sekulan berreskuratuko.

Page 2: Irulegi, arno gaztea - Euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei dirn a erakusketan. Gauek bederao - tzietan, aldiz 'Altsasu, 1936, ' pelikularen

GURE AUKERAK

ERAKUSKETAK Nafarroako Paisaia Jesus Lasterra pintorearen erakusketa zabalik dago Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan. Astelehe-netan itxita, honako ordutegia du beste egunetan: astean zehar l l .OOe ta t i k 1 3 . 0 0 e t a r a e ta 17.00etatik 19.00etara; jai egu-n e t a n , b e r r i z , l l . O O e t a t i k 13.00etara. Azaroaren 2a arte iraunen du.

'Bardeak, basamortuaren ar-keologia' izenburuko erakusketa zabalik dago Nafarroako Mu-seoan azaroaren 6a arte. Bertan, herrialdeko eremu honetan izan-dako aldaketak agertzen dira, bere ezaugarriak erakutsiz. Goiz eta arratsaldez joan daiteke as-tegunetan, igandean itxita baita-go.

ZINEMA 'Raices' izeneko pelikula eskai-niko dute heldu den pstegunean, urriak 20, Iruñeko Olite zine-man. Nafar Ateneoak zinema mexikarrari buruz antolatu duen zikloaren barruan, 20.00etan ha-siko da. Ateneoko bazkideentzat dohainik izanen da, bazkideak ez direnek, 350 pezeta ordaindu be-harko dute.

'De la familia de los caima-nes', 'Carta desde Nueva Jork', 'Habitacron 666. No importa cuando' eta 'Arisha, el oso y el anillo de piedra' izenburuko pe-likulak eskainiko dituzte heldu den asteartean, hilak 18, Iruñeko Olite zineman. Cine Club Lux taldeak Wim Wenders zuzendari alemaniarri buruz antolatu duen zikloaren barruan, emanaldia 20.00etan hasiko da. Sarrerak 350 pezetan salduko dituzte.

MUSIKA 'Bizkar Ezurra' eta Los Dino-saurios' musika taldeek kontzer-tua eskainiko dute bihar larun-bata, urriak 15, Etxalarren. Ber-t a k o g a z t e e k a n t o l a t u t a , 22.30etan hasiko da, pilotale-kuan.

Mikel Elizaga eta Iñaki Alfaro abeslarien kontzertua izanen da gaur ostirala, urriak 14, Tafallan. AEK Egunaren aurretik antola-tutako ekitaldien barruan, ema-naldia 20.00etan hasiko da, he-rriko Kultur Etxean.

ANTZERKIA 'Joku, Moku' izeneko antzez-lana taularatuko du heldu den asteazkenean, h i l ak l9 Jake Mate taldeak. Iruñeko Aita Salestarren ikastetxeko aretoan izanen da, 17.00etaneta 18.30etan.

r s / \ f / \ i < i i x / \ O O O O O O O O O O O C K M O O O O O O O O O O C » P O C > O O O O O O O O O O O O O O O O

ALBERTO BARAriDIARAN

Enpresak nagusi Aste honetako gaiak ekonomikoak izan dira

nagusiki, UPNren gora-behe-rak gora-behera. Nafarroako bi enpresa nagusienetakoek —FNASA eta Lesakako La-minaciones— krisi ekonomi-koen ondorioak ezagutu di-tuzte aste honetan, eta bietan sindikatuk ageri dira protago-nistak. Sindikatuak protago-

nistak, baina enprsak nagusi. FNASA enpresa Nafarroa-

ko handiena da, eta bertan ne-goziatu edo aldatzen den orok berebiziko oijartzuna du eko-nomian. Komenioaren aurka azaldu zen iaz langilegoa, en-presak eskaintzen. zituen bal-dintzak nahikoak ez zirela-koan. Enpresak orduan go-

gortu egin zituen baldintzak, eta e r r e f e r e n d u m a ber r i ro errepikatzea deliberatu zuten sindikatuek. Asteartean egin zen, eta oraingoan aldeko bo-toa eman zuten langileek, na-hiz eta abstentzioa izaugarri handia (% 40,7) izan. Absten-tzioa bultzatzen zuten sindi-katuek (LAB, CGT eta ELA) onartu egin zuten emaitza,

proposamena onartzearen al-dekoa izan zelako argi eta garbi, baina enpresak igorrita-ko beldur mezuak salatu zi-tuzten.

Lesakako Laminaciones eta Iruñeko Perfrisa lantegietan ere berriak izan dira aste ho-netan. Bizkaiko Labe Garaiak enpresa krisiak jo zuenean,

duela hiru urte, urduritasuna nagusitu zen Baztan-Bidasoa eskualde osoan, biziki lotuta baitago hango ekonomia Le-sakako lantegiari. Enpresatik zetozen hotsek Nafa r roako lantegiak ez zirela ia ukituko zioten, baina aste honetan bertan iragarri duen planaren arabera, 767 langile gutxiago izango dituzte bi lantegiek.

Eragin handiena Pe r f r i s ak izango du, eta bertako Langi-leen Batzordeko buruak ziria sartu ziotela azaldu zuen. Le-sakan ere horrelako zerbait espero zuten, aspaldian azaldu baitzuten murrizketak izan, izango zirela.

Berriro ere enpresak nagu-si.

ASTEKO PERTSONAIAK

Miguel Sanz Gobernuko lehendakariordea

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak ez duela kargua utziko erabaki du aste honetan, aurrekoan sortutako isti-

luak ikusita dimisioa aurkeztekotan izan baitzen. Azkenean akordioa lortu zuen Juan Cruz Alli lehendakariarekin eta UPN barruko krisia amaitu dela ziurtatu dute alderdiko agintariek. Ez da, ordea, hain erraza izango, Alfredo Jaifne Iruñeko alkatearen kontra igorritako akusa-zioak aztertzen ari baitira. Gobernuan daudenetik, arazo ugari izan dira UPN barruan. Azkeneko hau Alliren erabakien ondoren lehertu zen, egun berean bigarren lehendakariorde bat izendatu eta Jaimeren di-misioa eskatu baitzuen. Dirudienez, baretu da ekaitza. Noiz arte irau-nen duen ezin esan, ordea.

Julian Retegi Pilotaria

Berrogei urte bete ditu aste honetan Julian Retegi pilotariak, eta oraindik segitzeko asmoa baduela azaldu du. Eskuz Banakako

txapelketa uztea erabaki «gogorra» izan zela aitortu zuen Eratsungo kirolariak, baina beste txapelketetan segitzeko asmoa du. «Binakako txapelketa eta lau t'erdikoa hor daude, gustura ibiltzen naiz horietan eta hor segituko dut». Belaunetan arazo ugari izan ditu, eta medikuek garbi esan zioten ezin zuela gehiegi indartu. Garbi dauka ezin izanen duela urte askoz iraun maila berean, «baina hori bai, behera egiten dudanean, konturatzen naizenean ez nagoela ohizko forman, utziko dut». Ordura arte, bere joku bizia eta ikusgarria eskiniko digu Retegi Ilak.

AHAZTU GABE!

ERAKUSKETA 'Pirinioa. Zuhaitzak eta zu-

haixkak. Paisaiak' izeneko erakusketa ikusgai dago Ber-tizko Natur Parkean. Nafa-rroako Gobernuko Ingurugi-ro sailak eta Ikerketa Zienti-f ikoen Kontsei lu Gorenak antolatuta, azaroaren 6a arte iraunen du. Ikusteko ordute-g i a h a u x e d a : g o i z e z , 10.30etat ik 1.30etara e ta arratsaldez, 4etatik 5.30etara. Zehazki, Jauregiaren erakus-keta ajetoan dago kokatua eta bi bloke ezberdinetan banatu dute. Lehen atalean Pirinio-tako 40-50 arbol mota ezber-dinak eta zuhaixken 100 es-pezien irudiak eta landare bi-ziak erakusten dizkigute, Ja-cako Ekologiaren Institutu Piriniarrak osatutako 20 pa-nelen bitartez. Bigarren ata-lean, Fernando Redonen 20 argazki eder eta esangura-tsuak daude ikusgai, ingurue-tako paisaia ezberdinak ager-tzen direlarik.

jenero xumekoak

Nere ohatzea defendituko dut

Otsoen kontra. Sika-rioen kontra. Eta batez ere, nire haurraren kon-tra. Gaueko bostetan berd sehaskatik jaiki eta bere aita-amaren oha-tzera datorren nire hau-rraren kontra. Nire es-kutik tiraka ospa ospa esaten duen basa-ainge-rutxo horren kontra.

ELIAS SARASA - ERRO

A D I ! oooooooooooooooooooooooooOoooooooooo

EUSKALERRIAIRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetai lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

A s t e a n zeha r 1 3 . 3 0 e t a t i k 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPEIRRATIA FM 107.8

Astean zehar , 12 .20e ta t ik 12.35etara 'Gauza guzt ien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

Page 3: Irulegi, arno gaztea - Euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei dirn a erakusketan. Gauek bederao - tzietan, aldiz 'Altsasu, 1936, ' pelikularen

HERRIZ BERRI

Altsasu

Egitarau mardula ferietarako AMAIA AMIUBIA / ALTSASU

Larunbatean eguerdiko ha-mabietan hasi eta igandera bitar-tean egingo dira Altsasun aurten nahiko egitarau osoa duten fe-riak. Ohizkoak diren abere le-hiaketa, pefia eta koadrilak, pi-lota partiduak, argazki ra//y-a, erraldoiak eta kilikiak, zaldiki dastapena eta perretxiko eta ae-romodelismo erakusketak iza-nen dira azken urteotan bezala. Baina horietaz gain, beste zen-bait ekitaldi egingo dira asteburu honetan.

Hala ere, larunbata baino le-hen, gaur Altsasun badago zer eginik. Altsasuko Mendigoiza-leak taldeak antolatutako Mendi-ko Astearen barnean, anaitasun afaria eginen dute, baina afaria baino lehen, arratsaldeko zor-tzietan, Xabier Goñik Alaskari buruzko diapositiba bilduma es-kainiko du Euskadiko Kutxako aretoan. Ordu berean, Beti Yaten elkartean, gazta dastapen ko-mentatua antolatuta dago.

Larunba tean , a r ra t sa ldeko lauretan, haur eta gaztetxoen zaldi eskola ibiliko da Zelandi eta Zelai kalearen arteko larre batean. 18.00etan, aeromodelis-mo erakusketari hasiera emanen zaio. 'Altsasu 1936-1994' izen-buru duen erakusketa larunbat arratsaldean, 18.30etan, izango da ikusgai, eta bertan Helena Ta-berna zinemagileak 'Al tsasu, 1936' pelikula egin baino lehen

Zaldi gero eta gutxiago, jende gero eta gehiago ferietan.

elkarrizketatu zituen pertsonen argazkiak, eta baita garaiko ar-gazkiak ere ikusgai izanen dira erakusketan. Gaueko bedera-tzietan, aldiz, 'Altsasu, 1936' pelikularen lehenengo emanal-dia izanen da Lankide Heziketa-r ako I n s t i t u t u a n . I g a n d e a n , 18.00etatik aurrera berriz eman-go dute. 19.00etatik aurrera, Asegarce enpresako pilotaririk onenen arteko partidua izango da, eta Retegi II, Beloki, Tintiri

III eta Arretxe ariko dira aurrez aurre Burunda pilotalekuan.

Igandean txistulari eta gaite-roen dianekin batera hasiko da argazki lehiaketa, eta lO.OOetan Mikologiako Elkarteak antola-tutako perretxiko erakusketa za-balduko da Gure Etxean, eta eguerdian onddo eta perretxi-koen pintxoak salgai jarriko di-tuzte. 13.30etan, Abere Lehia-ketaren sari banaketarekin batera zaldiki dastapena izango da pla-

zan. Bestalde, lO.OOetan, Saka-nako II. Txistorra Lehiaketari ekingo zaio, eta epaimahaian goi mailako sukaldariak izango dira: Arzak, Irizar, Argiñano, Subija-na, Castillo eta Arbelaitz, bes-teak beste. Ondoren, kofradiaren bigarren kapitulua ospatuko da, eta bertan Jesus Maria Oiarbide al tsasuarra ohorezko kof rade izendatuko dute, baita Jose Uli-barrena eskultorea eta Asegarce pilota enpresa ere.

Zaldiko Maldikok ateakzabalduditu

IRUNEA

Zaldiko Maldiko Elkarteak bere bazkideei ez ezik, Iruñerrian bizi diren euskaldun guztiei za-baldu dizkie bere ateak larraz-kenaren aroa heltu dela. Horrela Iruñeko Alde Zaharrera eroske-tak egitera edota buelta bat ema-tera hurbiltzen den -euskaldun guztiek badute aukera Elkartean denbora tarte goxoa igarotzeko, bait tragoxka bat hartzen edota euskal aldizkari bat orriztatuz edota lagunekin jolasean ibil-tzen, mus, partxis edo xakean. Ikasten ari direnentzat ere Zaldi-ko Maldikok aukera eman nahi du klase barruan pasatzen diren lotsak alde batera uzteko, bertan euskarazko hitz eta solasak ia konturatu gabe ateratzen baitira. Elkartea ostegun, ostiral eta la-runbatero egonen da i reki ta , gaueko 7etatik 10.30ak bitarte. Halaber, iaz antolatutako Euskal Bideotegia irekita cfago, eta las-ter kultur ekitaldiak, mahai in-guruak eta beste hasiko dira.

AEK Eguna igande honetan TAFALLA

'Han eta hemen euskaraz' le-lopean, AEK Eguna ospatuko da igande honetan Tafallan. Festa honen zazpigarren edizioa da hau, eta aurreko guztietan beza-laxe, antolatzaileek programa zabal eta alaia prestatu dute egun osorako. Aurretik ere izan dira gauza ugari, aste honetan Tafa-llan mintzaldiak, antzerkia, mu-sika kontzertuak eta bestelakoak antolatu baitituzte. Bihar gauean, herriko Plazetan, berbena izango da Egan taldearekin.

Iganderako programa goizeko hamarretan hasiko da, txistula-riak eta gaiteroak herriko kalee-tan barna ibiliko baitira giroa alaitzeko. Hamaiketan kalejira hasiko da, zanpantzarrekin eta konpartsarekin. Egurdian, be-rriz, AEKren ekitaldi nagusia egingo dute antolatzaileek, eta zer eg inen duten i ragarr i ez arren, ikusgarria izango dela au-rrera'tu zuten. Bertsolariak eta joteroak ariko dira ondoren, Pla-

zetan, eta bazkaldu aurretik herri kirolen txanda iritsiko da. Egun osoan zehar artisauen erakusketa ikusgai egonen da lorategietan.

Herri bazkaria amaitu bezain laster lau ekitaldi hasiko dira, he-rriko lau tokitan. Plazan fanfa-rreak eta mimo emanaldia izanen da; Plazetan, berriz, Euskal He-rriko musika tresnen erakustal-dia hasiko da; Eskolapioetan haur parkea paratuko dute, eta Lorategietan kantaldia eskainiko dute Erramun Martikorenak, Jo-jo eta Ramuntxok eta Axuri tal-deak. Arratsaldeko 18.00etan hasiko da eguneko azken ekital-dia, dantzaldia hain zuzen, Tapia eta Leturia, Bittor Aiepe eta Akelarreren eskutik.

Elena Etxalar N a f a r r o a k o AEK-ko arduradunak azaldu zuenez, aurtengo festarako Ta-falla aukeratu dute «AEKren iz-piritua ederki isladatzen» delako herri honetan. «Tafalla oso es-kualde erdalduna dugu eta bertan * euskara indartu eta bultzatzeko premia badago ere, baldintzak ez

dira nahi eta behar bezain ego-kiak. Hor dugu helduen euskal-duntze eta alfabetizazioa arau-tzen duen dekretua, errealitateari muzin egiten diona eta gure la-nean lagundu beharrean oztopo suertatzen dena».

Hala ere, eta oztopoak oztopo, AEK-ko irakasle, ikasle eta la-guntzaile guztiok aurrera egiteko prest daude, Tafalla bezalako zofietan ilusio handiagoz, «eus-kara berreskuratzeko eskualde guztietan egindako lana ezin-bestekoa dela pentsatzen dugu-lako», Elenak zioenez.

AEK Eguna Tafallan izanen zela jakin bezain pronto sortu zen herrian prestaketa lanetarako batzorde bat. Giro erdaldunean izan arren, euskaltzaletasuna oso nabaria da bertan eta antolaketa lanari berehala eutsi z io ten . Orain, bi egun falta direlarik, de-na prest dute, eta bakarrik jen-dearen erantzuna falta da. Alde honetatik, dei zabala egin dute euskaltzale guztiak hurbil daite-zen AEK Egunera.

NmrreMo iturritik Juan Kruz Lakasta

Infernutik datorrena

Mendialdekoak edo erribera-koak bezain finak gara Nava-rrerian 'mexikarrak' dantzatze-ko tenorean. Aspaldiko ohitura dugu , g i ra -b i ra a m a i t e z i n e z osatua den dantza mota hau. Li-gatzeko balio duenentz ez dut honetan argituko. Anitzetan al-kolak edota karrikako zoluaren eraginez , mai te lagunaren az-pian zein gainean amaitu izan ohi dugu zorioneko 'mexika-rra ' . Abesten ere apartak omen gara. 'El preso numero nueve ' , 'Que me sirvan una copa' edota 'Tx imele ta mai tea ' beza lako abestiek gure herri zein hirieta-ko l a g u n a k az to ra tu d i tuz t e gaueko ordu txikietan. 'Musi-karen esperantoa' deitua izan ' denak hamaika kontu desberdin isladatzeko balio izan du. Gaz-telera nagusi bada ere, edozein hizkuntzak menperatu dezake erritmo hau. 'The Pogues' tal-deak ederki frogatu zigun hori. Euskarak ere aspaldi eskuratua dauka 'mexikarren hit parade-ren' goiko postua. Zerrenda hori eg i t ean , ' L o s L o b o s ' , ' D u o

Gala ' edota Jorge Negreterekin batera 'Joselu Anayak' tal.dea azalduko zaigu. Maitasun isto-rio-afera askoren lekukoa izan dena. Musika tresna orok maite du erritmo hita. Inoiz ere, gaita baten soinuez lagundurik dan-tza egin izan dugu 'mexikarra-ren' bat. Halere, bada soinu bat bereziki maite duena, ' infer-nuaren hauspoaz' ari natzaizue. Akordiona baino, trikitixa hobe. Naparmexen garaian bizi gare-nok, soinu diatonikoaz (adituek erranen luketen moduan) goza-tzeko parada dugu hurrengo as-tean. Heldu den urtean Barakal-don izan ez ginenok, infernutik Iruñerako bidaia eginen duen deabrua ezagutuko dugu, bistan da, Flaco Jimenezetaz ari na-tzaizue. Flaco Jimenezen jarrai-tzaile orori jakinarazten zaie Navarreriako iturrian elkartzen ohi garela hilabete guztiko le-henbiz iko ost iraletan, beraz , gurutz horren zama jasotzeko prest zaudetenak argi duzue non diren infernuko ateak.

Page 4: Irulegi, arno gaztea - Euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei dirn a erakusketan. Gauek bederao - tzietan, aldiz 'Altsasu, 1936, ' pelikularen

asiak dira dagoeneko mahastiak biltzen Ioilegi inguruan, Baigorritik gertu, eta aurtengoa uzta ona izanen dela diote

bertan, uda idorra izanik. Urtetik urtera arno ho-nen produkzioa handitzen ari da eta ia dena 1975ean sortu zen kooperatibak bildu eta saltzen du. Alternatiba dagoeneko ohiko nekazaritzari, Hego Euskal Herrian ezagunagoa izatea du egun erronka.

Aldapetako arno doi latza

ALBERTO BARANDIARAN / IRULEGI

Igaro den astelehenean baz-kari batekin ospatu zuen Irulegi-ko arno kooperatibak jadanik er-di bildua dagoen uzta berria, eta instalakuntzak eta mahast iak erakusteko parada izan zuten bertaratu zirenek. Deigarriena, mahasti batzuetara joateko igo behar diren aldapa malkorrak, mendetan eskuz egin dena maki-nen bidez egin ahal izateko sor-tuak.

Irulegiko kooperatibak 180 hektarea ditu landatuta alderdi osoan, hau da, Garazitik Baigorri bitarte, eta Ortzaize eta Bida-rraieraino, eta inguru osoa fa-matu duen arnoaren produkto-reen lauetarik hiru biltzen ditu bere baitan. 1960an sortua, kasik desgertuak ziren mahastiak be-rreskuratzeko eratu zen, eta ge-rozt ik lau aldiz handi tu da. 1975ean eskuratu zuen jatorri izena, eta ordutik aitzina gora egin du bai kooperatibak berak, bai eta arnoaren kalitateak eta produkzioak ere.

Inguru aski bitxia dugu Irule-gi, ez baititu Euskal Herriko bes-te mahasti lurraldeetan —berezi-ki Nafarroan edo Er r ioxan— dauden ezaugarriak. Hangoak lauak, zabalak dira. Irulegikoak aldapatsuak, hertsiak. Horrek ezaugarria ematen dio arnoari, bistan da, eta Jean Mari Crous-pe i r e e n o l o g o a r e n a r a b e r a , ezaugarri ona. «Lerroka dauden mahastiak denak ondoan daude, aldiz hemen, estaiaka izanez, iduzkiak hobeki ontzen dio ma-hatsari». Hain zuzen ere, mahas-tien antolamendua da, zaporea gora-behera, berezitasun nabar-menetako bat. Lehen eskuz egi-ten zena makinen bidez egin ahal izateko, lan handiak egin behar izan ziren pentzetan, eta egun de-na, biltzea salbu, traktoreen bi-dez egiten da.

Berrogeita hamar partaide bil-tzen dira egun kooperatiban, eta iaz 4.500 hektolitro —600.000 botila inguru— atera ziren ber-tatik, erdia beltza, ia beste erdia gorria, eta gainontzekoa txuria. Zonen arabera arnoen artean des-berdintasun ttipiak ere badirela dio Crouspeirek, lurra ezberdina

izanik. «Baigorri aldean buztina gehiago du lurrak, eta Irulegin, kasu, kixu gehiago. Izpura alde horretan, aldiz, harri gehiago d.ago, eta, beraz, arno ezberdinak sortzen dira. Harriak eginikako arnoa arinago izaten da, eta lur handiagotan eginikoa, Baigorri-koa, bortitzagoa da, eta diferen-tea. Ez zaio jende berari gusta-tzen». Horretaz gain, ontzeko ere ezberdintasunak badira, eta Garazi aldeko' mahastiak lehe-nago biltzen dira Baigorrikoak baino.

Arno gaztea da, hala ere. Kon-tuan hartu behar da mahastiak ia desagerturik zeudela duela ho-geita hamar urte, nahiz eta ingu-ruan betidanik ezagutu zen ma-hastizaintza, eta baserritar as-kok duela hamar bat urte landa-tu zituzten mahastiak, ikusirik aterabide bat zela inguruaren-dako. Horrela, mahasti gazteek sortutako arno gorria urteren buruan saltzen ohi da, eta duela gutti hasi ziren arno beltza upe-letan ontzen, erreserbakoa egi-teko edo.

Aurtengo produkzioa franko ona izan da, uda aski idorra izan delako, eta aurrikuspenak ezin hobeak dira Irulegi izenarenda-ko. Traba bakarra, gobernuak paratzen dizkion mugak, zorio-neko kuotak direla eta. «Bada mahastiak egiteko leku aunitz», azaldu du Crouspeirek; «baina orain ez dugu deretxorik gehiago landatzeko. Urte guziz dugu ba-karrik hamar hektarea berri lan-datzeko deretxoa, eta asko gutti da. Mementuan horretan muga-tuak gara, eta ez gara sekulan mahasti handi batzuen egiteko parada ukanen, arno izendapen ttiki bat izanen gara». Gober-nuaren mugei beraiek ezarrita-koak gehitzen zaizkie, kalitatea dela eta. «Jakinez ez dela nona-hi landatzen ahal, nahi ditugu bakarrik terraila onak eskuratu, eta hori ere mugatua da». Hala ere, bost urteren buruan beste ehun hektarea gehiago izango dituzte, «errazki saltzen baita ar-noa».

Errazki saldua, ez da ohizkoa Euskal Herriko nekazaritzan-,-batez ere garai hauetan. Horrek laborari gazte asko animatu ditu,

ooperatiba 1960an sortu zen, kasik desagertuak ziren mahastiak be-rreskuratzeko, eta lau aldiz handitu da geroztik.

urrikuspenak ezin hobeak dira Iru-legi izendapenaren-dako, eta traba ba-karra Gobernuak paratzen dizkion mugak dira, kuotak direla-eta.

aserritar askok duela hamar bat urte landatu zituen ma-hastiak ikusirik ate-rabide bat zela ingu-ruarendako.

eta lurraldean nekazaritzari atxi-kimendu berria bizi da. Pantxo Endartek lau hektarea ditu bere gain, eta lana erabat desberdina izanik ere, lehen zituen esne-be-hiek ematen ez zioten aukera izan du arnoarekin: «Hemen gel-ditzea».

Etxean bet idanik ezagutua mahastizaintza, duela lau urte behiak utzi eta mahastiekin hasi zen, zituen lurrak aprobetxatu eta zeuden dirulaguntzak eskuratu ondoren. «Behiekin eta kuotekin ezin zen bizi, eta enetako plazer handia izan da mahastiekin lan egitea». Lan diferentea —«urte-ro mahastia nola sortzen den ikusten da, eta gero fruitua ate-ratzen»— urtetik urtera ikasten den lanbidea dela dio Pantxok —«behar da so egin, begi txi-k iak , ur te ro a ldatzen ba i t i ra gauzak»—, baina aberas teko adina ez du ematen. «Ezin da handizki bizi».

Produkzio gehiena Ipar Eus-kal Herrian saltzen da, baina as-moa badute Hegoaldean ere sar-tzeko. Horretarako pare-parean aurkari gogorrak dituztela bada-kite, baina dena gustu kontua de-la dio Crouspeire enologoak. «Nafarroa eta Errioxa ardoak onak dira eta merkeagoak ere, eta jende ohitua da arno horrekin eta ez du beharbada apreziatzen gu-rea, zeren eta doi bat pizua, latza da. Hala ere, behar dugu gehiago harremanetan sartu guk hango arnoa dastatuz eta bestaldekoek ere gure arnoa ezagutzen. Orain arte ez zen horren beharrik, arno gutxi baitzen, baina geroari be-gira ari gara harreman ttipi ba-tzuen eginez, jakinik hobea dela Hegoa ldean sar tu , hu rb i l ago izanez eta harremanak azkarra-goak izanez».

Aldapatsu askoa da lurra Baigorri ingu jeep-a erabili behar da zenbait mahasti bisitatzeko. Kooperatiban hami ari dira-urte osoan, eta prozesu

guztia Irulegin duten sotoan egiten da, iARANDIARAN/HUR GOROSTIAGA

IrulegL arno gaztea

Aspaldiko tradizioa LUTXIFOURCADE / IRULEGI

Irulegiko sotoko langileentzat ez dago ez jairik, ez iganderik, m a h a s b i l t z e ab ia tu d e n e a n . Udazkenak sudurraren punta erakutsi bezain fite, laborariek mahatsa bilduko dute eta arnoa-ren dantza hasiko da. Etengabe, mahats gorria edo xuria garbitu, pisatu, dastatu, aztertu eta lan-duko dute sotoko hamar langi-leek arnoa ahal bezain ona egi-teko. Laborariak familiaren bisi-taz baliatuko dira lanean araraz-teko larunbat eta igandearekin. Berant artio, sotoko bidea har-tuko dute hainbat traktore eta ka-rruek, aro ederraz baliatzeko as-moz, euria ez baita sekulan ongi etorria mahatsa kanpoan denean.

Arnoko tradizioa Baionako inguruetan aspaldikoa da, erdi aroan agertu baita hein haundiko arnoaren trafikoa bertako por-tuan. Orreagako fraideek lehen mahatsak landatu zituzten ,XI.* mendean Irulegi eta Anauzeko maldetan, Nafarroko monaste-gitik hurbil . Egindako arnoa Konposte leko bidean zeuden etxe- ospitaleetan banatzeko zen. 1607. urtean, Henri IVk Nafa-rroa Beherea bere menpean eza-rri duenean, Orreagako monas-tegia mahastegitik muga batekin berexia izan da eta bertako fami-liek mahats lanak abiatu'zituz-ten. Mahastegi emankor eta za-bala izango da mende honen ha-siera arte, 'filoxeris' eritasunak jo zituenean mahastegi gehie-nak. Mahastegi nahiko zabala zen mendearen hasieran, 500

600.000 botila da urteroko produkzioa.

hektara baino gehiagotan heda-tua baitzen.

Mahastia berriro landatu zuten laborariek baina bigarren gerla-ren ondotik 50 hektarea baizik ez ziren kondatzen haranean, arno gehiena etxeko zenean. 1953an Irulegiko kooperatiba sortu zen, laborariak biltzeko eta mahastia hedatzeko. Gaur egun, 183,45 hektaretan mahatsa bfltzen da, zoinetarik 134,05 kooperatibako partaideenak direnean. Bederatzi herrietan zabaldu da eremua : Irulegi, Baigorri, Azkarate, Iz-pura, Jatsu, Anauze, Orzaize, Bi-

jy|J rreagako frai-deek lehen mahas-tiak landatu zituzten XI. mendean Irulegi eta Anauzeko mal-detan.

darrai eta Arrosa. Herri gehie-netan 'AOC' , jatorrizko sigiloa lortu dute, salbu Bidarrai eta Arrosan.

Aurten mahatsbiltze nahiko haundia izan da eta bildutako 4.500 hektolitroarekin 580.000 botilak egingo dira. Parte haun-diena arno beltzarekin izango da, arno xuriaren ekoizpena 1990an baizik abiatu baitute laborariek. Lau eremu daude mahastegian : Arradoieko larrandak, Migna-berry, Mendisokoa eta Iturritxe. Eremu zaharrena Mignaberrikoa da, lehen arnoa ateratu baita 1986an.

HILABETE A u r t e n g o LUZEKO idorteak labo-

ZANPORATZEA r a r i a i n i t z e i

kalteak ekarri balie, aldiz, ma-hatsarentzat biziki ona izan zela azpimarratu zuten sotoko ma-hastizainek, nahiz eta irailan egindako euriek erabat izitu zi- , tuzten laborariak. Egunero la-nean karraskan ari izan dira, egu-nez eta gauez, ahal bezain fite mahats guztiak bilarazteko.

Sotoan sartu bezain fite, ma-hatsaren tenperatura eta pizua hartuko dituzte langileek. Laster, tresna haundi batzuek berexiko dituzte bihia eta kokota, bihia du-pa haundietan sartuko denean. Arno gorria egiteko, hamar ordu dupa horietan utziko dute. Beltza egiteko aldiz, 8 eta 20 egun arte egonen da. Arnoa egurrezko du-

ALBERTO BARANDIARAN

petan sartuko dute eta hilabete batzuk bertan 'pausatuko' eta zanporatuko da. Arnoak izango duen 'gorputza' haritzez egin-dako dupeetan hartuko du, boti-letan sartu baino lehen. Go-rrientzat ez bada sot" "n zailta-sunik atxikitzeko, be* zat aldiz arazoak badaud. >a botiletan ezarriko dute eta outi-lak etzanik atxikiko dira. Sal-mentaren arabera, botilak harni-ko dira, etiketak jarriko dira e banatua izango da. Metatzeren arazoak bazirela azaldu zuten kooperatibaren langileek.

Page 5: Irulegi, arno gaztea - Euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei dirn a erakusketan. Gauek bederao - tzietan, aldiz 'Altsasu, 1936, ' pelikularen

Iruñeko Hiria Xake Torneo Itxiko laugarren ihardunaldiko partida, 1993ko abenduaren 30anjokatua.

Jean Luc Seret, 2.450 ELO-koa (Frantzia)-Unai Garbisu, 2.255 ELOkoa (Euskal Herria.

1 , d 4 , f 5 ; 2 • Z c 3 , d 5 ; 3 . A g 5 , Z f 6 ; 4 . A f 6 , e - f 6 ; 5.e3,Ae6; 6.Ad3,Dd7; 7.gZ-e2,Zc6; 8.a3,0-0-0. Erabaki au-sarta, erasorako asmoa atzema-ten baita. Txuriek erantzun be-har diote erronkari. 9.Za4,g5; 10.b4. Eraso jokoa ziurtatuta dago. Lasterketa hasi da, erre-g e e n b i l a . 1 0 . . . , G e 8 , 1 1 . 0 - 0 , G g 8 ; 1 2 . b 5 , Z e 7 ; ; 13.Zc5,Dd6; 14.a4, Eb8; 15. a5,Ac8; 16.c4,f4; 17.e4,f3. Ikus Koadroa. Arinagoak izan dira beltzak. Txuriek arriskuari au-rre egin behar diote. Zer egin?

18.Zc3. Peoiajanizanbalute, irekiko zen defentsa. Azterketa zorrotza eskatzen zuen horrek. Txuriek ez dute horretan sartu nahi izan. 18...,g2; 19.Gel,Df4; 20.e-d5,Zf5. Honako jarraipena daukagu: 20.Ge8,Ad6; 21.Gc8 xa; Gc8 ; 2 2 . E g 2 , D h 2 xa;

23.Ef l ,Zd4; 24 .Ee l ,Dg l xa; 25.Ed2,Af4 xa mate. Baina ez zuten hau burutu. 21.Af5,Gel xa; 22 Del ,Ad6; 23.Eg2,Af5;

24.Ze6,Ah3 xa. Matea egina dago ( 'Eh3' jokaldiari, 'Df3 ' mate). Erasoko lasterketa ho-netan, beltzak askoz ahaltsuago jokatu zuten, txuriak burugabe aritu bitartean.

Ametsa ote?

Badakit ezusteko handia har-tuko duzuela ikustean zer-taz ari natzaizuen idazten baina orain dela bizpahiru urte gertatu zitzaidan. Hark kontatutakoa idatzita neu-kan eta hara non nire eskue-tan agertzen diren lehen ai-

' paturiko idazkiak. Gezurra irudiko zaizue baina bene-

tan diot idazki hauetan daukadana harri batek kontatua izan zela. Den-dena kontatuko di-zuet ahalik eta xehetasun gehienekin.

Egun eder bat zen hura. Eguzkia goian zegoen baina ez zuen gogorregi jotzen. Etxe ondoan dagoen soro batek hara joateko gonbida-tzen ninduen ia-ia. Berde-berdea zegoen eta lore eder haiek belau-netaraino iristen zitzaizkidan. nik ezin uka gonbite hura eta nire txa-kurra hartu eta haruntza abiatu nintzen. Soroan nire txakurrare-kin jolasten egon nintzen baina ge-ro irrikan nen-goen mendi txiki horren atzean ze-goen errekara joateko. Jadanik arratsaldea hasi besterik ez zen eta nik ezin nituen gogo haiek burutik eza-batu. Mendi txiki hartara igo nintzen inguru-kamendi txikiena baitzen errekara iritsi ahal izateko.

Heldu orduko errekara harriak botatzen hasi nintzen eta nire txakurra artean, han zebilen hemendik hara harri haien bila. Beste harri bat jaurtitzera nindoala «ez, ez!!!» nor-baitek garraxi egin zuen. Ez nuen hainbeste bazkaldu izan behar, pentsatu nuen. Harria berriro ere botatzera nindoan eta berriz, «ez, ez!!!» entzun nuen.

—Nork erran du hori?— galdetu nuen alde batetik bestera begiratuz.

—Nik— entzun nuen hurbil eta leun. —Eta non zaude?. —Zure eskuan. Nire begirada zuzenki nere eskura bidali

nuen. Harria? ezinezkoa zen. —Mesedez, ez nazazu errekara jaurtiki, ez

baitzait gehiegi gustatzen uretan murgil-tzea—. Ni harrituta ijengoen. ezin nuen sine-tsi harri batekin mintzatzen egotea. Harriak hitz egiten jarraitu zuen:

—Begira, lurrean uzten banauzu edota

Leire R. Elizagarai (BARAÑAIN)

zure eskuan egoten banaiz nire bizitza konta niezazuke. Baina arren, ez nazazu errekara bota.

-^-Ongo da, baina nolatan egon naiteke harri batekin hitz egiten?

—Zu lasai egon, dena zehatz- mehatz kontatuko dizut.

Nik beti neraman koademoa eta axota hartu nituen aukera arraro hori ez baita egu-nero aurkitzen. Honela jarraitu zuen:

—Hasteko, esango dizut zergatik nagoen zurekin hitz egiten. Badakit ez duzula inoiz aurkitu mintzatzen den harri bat. Baina nik hitz egiten dut, harri bakarra naiz lu azal osoan. hala ere, ezin dut egunero hitz egin,-nik bakarrik mendero behin hitz egin deza-ket. Zorte handia daukazu, gaur bertan hitz egiten ari bainaiz. harrituko zera zure hiz-kuntz berbera hitz egin dezakedala ikustean. Toki batean nagoenean, toki hortako hiz-kuntza ikasten dut. Bitxia, ezta?. Beno, hasi naiz nere istorioa kontatzen. jada ez naiz oroitzen non sortu nintzen. Ausartuko nin-tzateke esatera orain dela milaka urte atzera sortu nintzela. Gaurdaino, nere bizitza ge-

hiena lagun eta gurasoekin igaro dut mendi garai, eder eta lirain batean. Baina behin, egun hotz eta beltz hartan, makina izugarri bat etorri zen eta lagun eta senideengandik sakabanatu ninduten. Oso itxura bakana eman zidaten, neri behintzat ez zitzaidan batere gustatu, kubo baten itxura eman zida-ten, hain zuzen. Ni bezalako hainbat harriei ere kubo itxura eman zieten. Batera bildu gintuzten eta gurekin etxe bat eraiki zuten.

Han nahiko urte igaro nituen. Egia esan, ez zitzaidan gustatu ez baitzegoen pakerik etxe hartan. Urteak pasata lurrikara batek astindu gintuen eta han denok pilaturik, bata bestea-ren gainean amaitu genuen harri pilo bat

• osatuz. handik egun gutxitara, kamioi bat hur-bildu zen eta ho-nek oso leku ba-kartira eraman gintuen. Han urte mordoa igaro nuen. Lasai ego-ten nintzen nahiz eta ohizko biko-tea muxukatzen a g e r t z e n zen noizbehinka. Be-hin bi ume etorri

' ziren niregana. Batek hartu eta errekara bota nin-duen. Errekan denbora mordoa igaro ondor'en, itsas ertzera aile-gatu n in t zen . Egun batzuk ge-

roago errekara bota ninduen ume berberak. Haur horrek harriak errekara botatzea asko maite zuela esango nuke, berriz bota bainin-duen baina azken hartan gogorki, eta egun hartan jakin nuen mina hitzak zer esanahi zehatza duen. Gaur hemen aurkitu nauzu eta hau da dena. Guzti hau 50 urtetan gertatu zait, milaka urte pakean bizi ondoren.

Harria hartu nuen eta ziztu bizian etxera joan nintzen aberatsa izango nintzela pen-tsatuz. Bidetik hainbat galdera bururatu zi-tzaidan: inork eman dizu hitz egiteko gaita-suna? edota, zer sentitzen du harri batek hotsarekin?. Baina lanpetuegia nenbilen une hartan galderak egiteko. Etxera iritsi bezain pronto amari erakutsi nion harria eta hitz egiten zuela esan nion. Baina harriak ez zuen ezer esaten. Eta nola sinistu behar zidan amak esandakoa?. Nire gelan harria gorde nuen eta nire buruan erantzunik gabeko gal-derak geratu ziren. Biharamunean amak za-kar ontzira bota zuen harria, arrunta zela-koan. Berriro aurkituko ez dudala dakidanez, istorio hau idaztea erabaki nuen. Ametsa ote?.

Iherofar Goizpargile Aba Aita Ibero Iberon jaio zen 1873.

urtean. Bere ama, Felisa Oroquieta Erviti, maisu joan zen Uxurbilera, han berean euskara ikasi zuelarik. Felisa Oroquieta Ugarko Jesus Goicoechearekin esposatu zen. Horien semea Ramon Goicoechea Oroquieta dugu, Aita Ibero, bere garaian Ibero'tar Goizpargile Aba izebarekin deitua.

V

Aita kaputxino nafar honek be-deratzi urte eman zituen Matemati-ka eta Psikologia Lekarotzen ira-kasten. Gero, Lizarrako kaputxi-noen Lekaidetxera zuzendari joan zen 1903. urtean. Latxaga kazeta-riak azaltzen duenez, Aita Wenzes-lao Lakuntzak euskaraz erakusten zuen, eta beste askoren artean, han-txe hazia da Utergako Aita Kamilo aurreskularia. Urtegako Aita Ka-milok Latxagari esana da Ibero'tar

Goizpargile Abak mahaia bedein-katzerakoan beti otoitza amaitzen zuela esanez: «Gora Euskadi eta Gora Sabino».

Aita Iberok Ami Vasco (1906) idatzi zuen. Hona hemen liburu ho-rren zatitxo bat:

«Zeri begiratu egin behar zaio lagun baten aberria zein den jakin ahal izateko? Lagun horri dagokion arrazari, edota, gauza bera baita, bere abizenari. Hortik ondorio hau-xe atera genezake, Aberria zerbait trinko eta aldaezina dela?, giza-ka-pritxoetatik at dagoen zera bat?. Bai, hola da, gustatu ala ez. Liza-rraga abizeneko bat beti izango da euskalduna, nahiz eta Jerezeko kortijo batean jaio, edota Argenti-nako Panpan, eta Beaumont'tar bat beti izango da frantsesa, eta Tape-ralli'tar bat italiarra, eta Merry'tar

J U A H T X O URDIROZ

Ez usteak zure atean joka

Aita kaputxino nafar honek bederatzi urte

eman zituen Matematika eta

Psikologia Lekarotzen irakasten.

bat ingelesa, eta Sanchez'tar bat espainiarra».

1902. urtean, eta ez 1892. urtean, Nafarroako Entziklopedia Haun-dian irakur daitekeenez, Aralarko Aingeruaren aurrean Iruñeko Ka-tedralean botatako sermoia zela eta, indar politiko ezkertiarrak asaldatu egin ziren biziki, eta Na-farroatik atzerriratu zuten Aita Ibe-ro. Hona hemen sermoi horren zen-bait aipu:

«Gero eta gehiago hausnartu, orduan eta gehiago pozten naiz Euskal herrikoa izateaz. Ez dago herri hau baino zintzoagoa denik, nobleagoa denik, ausartagoa denik; ez da, ez dago, eta ez da izango mundu zabalean».

«Espainia munduko aberrietan kristauena baldin bada, Baskonia da Espainiako lurraldeetan kris-tauena. Espainiako gainontzeko

lurraldeak, kristoren fedea onartu-takoan, arrianismo, mahometismo eta beste ustekerien menpean ego-nak dira».

«Jaungoikoak eskatzen digu E1 Pais, E1 Heraldo, E1 Imperial, E1 Liberal izeneko egunkariak iraku-rri, erosi eta finantzatu beharrean, irakurtzeko, erosteko eta finantza-tzeko erabat katolikoak diren egun-kariak, Jesusen aldekoak direnak».

«Ni Jaungoikoarengatiko bo-rrokaz aritzeifnaizelarik, ez naiz barrungo borroka horretaz aritzen, nork bere kontzentziarekin batera arimaren etsaien kontra borrokatu behar duenaz. Ni kanpoko borrokaz ari naiz».

Hitz jario ederrekoa zen, hizlari trebea. 36 urterekin hil zen Terue-len, «Euskal Herriko minez».

Eskerrak Manuel Beltzunegiri, garaiko agiriak utzi izanagatik.

Page 6: Irulegi, arno gaztea - Euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei dirn a erakusketan. Gauek bederao - tzietan, aldiz 'Altsasu, 1936, ' pelikularen

ukatuta dago jada Altsasun Josefina Arregi Zentro Psikoge-riatrikoa, Alzheimer gaixotasuna tratatuko duen Euskal Herri-ko lehen osasun etxea. Arfe-Felipe Lezea Fundazioak egina,

eraikuntzak 250 milioi pezetako kostua izan du. Zentroa 28 gaixo-entzat egina da, eta horietatik 13 interno izanen dira eta 15 eguneko zentroan.

Akheimer etxea AMAIA AMILIBIA / ALTSASU

Zentroko patronatuak Nafa-rroako Gobernuko Osasuñ De-partamentuarekin kudeaketara-ko ehun milioiko gastua adostu zuen baina dirudienez ez da da-torren urtera arte martxan jarri-ko, komenioa sinatu arte. Josefi-na Arregi zentroak 1995eko ur-tarrilera arte gaixoak ez baditu hartuko ere, denbora tarte ho-rretan arduradunek ekin diote langileak prestatu eta kontrata-tzeari, eta zentroak behar dituen egokitzapen guztiak bizkortzea-ri. Hala ere asteburu honetan be-re ateak zabalduko ditu, eta ja-kinmina duen edonork bertara hurbildu eta ezagutzeko parada izango du.

Gero eta Alzheimer kasu ge-hiago dago gure artean eta Felipe Lezea zentroko sustatzailearen idurikoz, gero eta lan gehiago egin behar izango da gai horre-kin. Gaixotasuna 50 urte dituz-tenen artean azaltzen da. Gai-xoaren adimena sakonki kalte-tzen da, eta espazioa eta denbo-raren kontzeptuak franko galtzen dira. Bitartean, gaixoak ingu-ruarekiko atxikimenduari nola-bait eutsi egiten dio. Baina oso zaila da gaixotasuna antzematea, Felipe Lezeak azaldu duenez. «Familiakook garbi ikusten du-ten arte, urte batzuk igaro dira. Urte hauetan ongi ez dagoela konturatzen zara. Etxetik atera-tzeko gogorik ez, gauzekiko ilu-sioa galtzea, giltzak edota edo-zein objetu galtzen ditu eta egu-neroko beharrak egiteko zailta-sunak ditu, erreflexu falta, koor-dinaziorik eza... eta abar. Eta okerrena da gaixoa bera, aldi be-rean, betiko gauzak egiteko ez dela gai jabetzen dela».

LEKU G iza r t e Seguran-EGOKIRIK tzak ez du alzheimer

gaixoentzat berezko osasun etxerik, eta gaixoetariko asko beren etxeetan edo zaharren egoitzetan egoten dira. «Horie-tan ahal bezala konpontzen dira» gaineratu du Lezeak, «baina ho-riek ez dira leku egokienak, al-zheimer gaixoek arazo anitz sor-tzen baitizkiete. Geu, geure al-detik, eskualde honetako gai-xoak laguntzen saiatuko gara». Iruñean badago alzheimer gai-xoen senideen elkartea, Argibi-dea elkartea hain zuzen, eta ho-rretaz gain eguneko zentro bat ere. Hala ere Altsasun kokatua dagoen zentro honek prestakun-tza gehiago eskaintzen ditu. Ber-tan gaixoak tratatzeaz gain, hiru area bizkortu nahi dituzte berta-ko arduradunek: ikerkuntza, ha-

Zentroa Altsasuko zona lasaian dago eta argitsu eta atsegina da.

sierako tratamendua eta hitzal-diak. «Madoz medikuak ikertu nahi du, eta horretaz gain hitzal-diak emateko gela bat egokitu du, gaixoen senitarteko eta la-gunei informazioa eman eta he-zitzeko. Bestetik gaixoak hasie-ratik hartu nahi ditu, horrela, goiz artatuz gero, hamar bat ur-tetan zaindu ahal izango baita. Ilusio handia dute esparru guzti hauetan» azaldu du enpresariak.

Hitzarmena sinatu arte ez da martxan jarriko zentroa. Josefina Arregi Zentro Psikogeriatrikoko patronatuak Nafarroako Gober-nuko Osasun Sailarekin hitzar-men bat adostu zuen, 100 milioi-ko aurrekontua. Hala. ere orain bernegoziaketan ari dira eta se-guruenik datorren urtarrilean hasiko da. Bitarte horretan ber-tako zuzendaritza, mediku bat, gizarte langileak eta psikiatrak heldu den urterako dena prest izateko lanean ariko dira.

LANGILE Dagoeneko hasi PRESTATUEN dira zona ldeko

BEHARRA rnedikuekin bile-rak egiten, Sakana aldean dauden gaixoak ezagutzeko. Beste egin-behar bat langileen kontratazioa eta prestakuntza da. «Gure nahia hasieratik ondo ibiltzea da. Be-hargin prestatuak eta gaixoak ongi zaintzen dakien jendea be-har da», gaineratu du Felipek. Zentroak 20 bat erizain eta zain-tzaile izanen ditu, sukaldari eta garbitzaleekin batera. «Oso ga-

AMAIA AMILIBIA

Felipe Lezea, zentroaren bultzatzailea. A M A I A AMILIBIA

K i afarroako Gobernuarekin hitzarmena si-natu arte ez da zentroa martxan jarriko, eta hori seguruenik datorren urtarrilean izango da.

rrantzitsua da langileak espezia-lizatua egotea. Bokazioa duen jendea behar da, gaixo hauek ez baitira hala-nolakoak; dedikazio eta pazientzia handia behar dute izan».

Felipe Lezeak gertutik ezagu-tu du alzheimer gaixotasuna. Lau urtetan zehar Iruñean dagoen Hermanas Hospitalarias zentrora eraman baitzuen Josefina Arregi bere emaztea izan zena. «Ez nuen uste eguneko zentroak ho-rrenbesteko onura ekarriko zi-gunik. Goizero joaten ginen eta arratsean itzuli. Etxera ekartzen nuenean afaldu eta lo egiteko prest zegoen, eta hori asko zen. Josefinak eskolara joatea bezala hartzen zuen, bertan lagunak egin zituen eta elkarri laguntzen zioten. Han bazegoen andereño izandako emakume bat eta ho-rrek nire andreari idazten era-kutsi zion. Eta nik, neure alde-tik, atseden hartzeko tenorea nuen, lantegira joateko hain zu-zen. Arrebak arras lagundu zidan baina hala ere eguneko zentrora eramateko aukerarik izan ez ba-genu ezinezkoa izango zate-

. keen».

Industria gizon altsasuar ho-nek sustatutako osasun etxeko eguneko zentroak 15 gaixoen-tzako lekua du. «Bertara larri ez dauden gaixoak etorriko dira. Bertan, soinketa eginen dute, bazkaldu, pase'atu eta medikatu egingo dituzte». Eguneko zen-troak hiru gune garrantzitsu iza-nen ditu: errehabilitazio gela, terapia okupazionala bideratze-ko gela eta azkenik, patioa eta eguraldi ona eginez gero zelai gune bat.

Errehabilitazio gelan soinketa egiteko tresnak ^aude, egunero soinketa eta ariketak egiteko. Terapia Okupazionaleko gelan, berriz, ikas ariketak bideratuko d i t u z t e : d e n b o r a r e n n o z i o a (eguna, ordua,...), irakurketa eta idazlanak, mahai jolasak, eta abar. Bertan, mahaiak, telebista, iturri bat, liburuak eta jangela da-go. Barnetegiari dagokionez, 13 lagunentzako lekua du, eta larri dauden gaixoentzat izango da. Hamahiru logela bere bainuge-lekin, bainugela geriatrikoa bai-nera mugikorrarekin eta egon-gela ere badaude.

Josefina Arregi zentroa Al-tsasuko zonalde lasai eta ireki batean dago. Lauki luzea da osa-sun etxeko kanpo itxura, solairu bakarrekoa eta erdian patio za-bala duena. Patxi Alkaldek zeñ-tro psikogeriatrikoa diseinatu du, egoitza argitsua sortuz leiho za-balen bitartez. Oso atsegina eta deigarria, alegia.

Page 7: Irulegi, arno gaztea - Euskaltzaindia · argazkiak, eta bait garaika aro-gazkiak er ikusgae izanei dirn a erakusketan. Gauek bederao - tzietan, aldiz 'Altsasu, 1936, ' pelikularen

«Nekazaritza ekologikoa kultura berria da» A-.BARANDIARAN / IRUNEA

Igandean amaitu zen Iru-ñean Econavarra izeneko feria ekologikoa, hainbat enpresak eta elkartek arlo honetan lortu dituzten emaitzak aurkezteko. Bio Lur Nekazaritza Ekologi-koa elkartea —Landare koo-peratibarekin batera— izan da bultzatzaileetako bat, eta Jose Uranga teknikaria arduratu da antolaketaz.

EGUNKARIA.— Bio Lur urte-tan aritu da lanean nekazaritza

#ekologikoaren arloan, eta ..Landarek ere badu esperien-tziarik. Zergatik orain bion ar-tean erakusketa antolatzeko ideia? JOSE URANGA.— Duela hi ruzpalau urte sortu genuen ideia eta Landarekoek ere uste zuten oso interesgarria izango zela horrelako feria bat egitea. Ados jarri ondoren, antolatzea erabaki genuen. Bio Lurren hasierako asmoa izan da pro-dukzioa lantzea, eta lau urtez aritu gara hori aurrera atera-tzen. Baina garbi dago ekoiz-pena eta salmentak elkarrekin lotu behar direla. Egun ekoiz-pena nahiko altua da eta sal-meta bultzatu behar da orain. Bestalde, garbi daukagu geure merkatua hemen gelditu- eta hemen ugaldu behar dela. Or-duan, pentsatu genuen orain zela momentua hau aurrera ateratzeko eta jendeari geure produktuak eskaini eta era-kusteko.

EGUNKARIA.— Beti esan da ez dagoela produkzio nahikoa dagoen eskaerarendako. Oso garestia al da produkzio mota aldatzea? URANGA.— Balizko merkatua eskaera baino altuagoa da, baina garbi dago balizkoa dela. Hori betetzeko ari gara lanean, batez ere komertzializazioa eta banaketa azkarragoa eta hobea egiteko. Orain egin du-gun feriaren lehen urratsa hori zen: harremanak izan, jakiteko zer jende dagoen prest gure produktuak banatzeko eta sal-tzeko. Oraindik merkatua na-hiko txikia da.

EGUNKARIA.— Econavarra ferian, zuekin batera, baziren birziklaia lantzen duten enpre-sa franko, eta bistan da ekolo-

Jose Uranga.

gia modan dagoela, nolabait negozioa dela. Baina horrekin batera benetan ekologikoak ez diren gauzak aurkitzen dira. Zuek ere izango duzue arazo .hori. URANGA.— Guk apustua egin dugu gauzak kalitcfte-agiri ba-tekin atera-tzeko, pen-tsatzen du-gulako kostu h a n d i a g o a izanda ere, zuzenena de-la. Gainera, jende askok bat eg ingo luke moda horrekin, oso polita delako e t i k e t e t a n

'ekologikoa' hitza jartzea. Hori arautu egin behar da, eta normalena izango litzateke garbiak ez diren teknikak era-biltzen dituztenenak arautzea eta kontrolatzea, baina horre-lakoa da mundua, beti eskizo-

rodukzio al-daketa egitea mendialdean erra-zago dute, oraindik oso ekologikoak diren produktuekin ari direlako».

JOXE LACALLE

frenian murgilduta, eta onartu egin behar da. EGUNKARIA.— Kalkulatu du-zue produkzio ekologikoak merkatuan zer kopuru bete de-zakeen? URANGA.— Ezinezkoa da he-mendik gutxira geure produk-

zioa alternatiba bakarra izatea. Geure bidea da hau ugaltzea eta jende guztiaren-gana he l tzea . Baina gaur egun oso zaila da ja-kitea merkatuko zer kopurua da-gokion eta no-raino hel daite-keen. Europan eginak dauden

merkatu ikerketek diote 2.000. urtean produktu hauen kon-tsumoa ekoizpen osoaren % 2 izango dela, eta egun, arlo ho-netan garatuen dagoen lurral-dean —Alemanian—, % 1 da. EGUNKARIA.— Nekazaritzaz

gain, abeltzaintzan edo arran-tzan ere garatu daitezke pro-duktu ekologikoak? URANGA.— Guk arrantza gu-txi daukagu, eta nekazaritza esaten dugunean abeltzaintza ere esaten dugu. Jakina, zaila-goa da letxuga bat egitea abere bat baino, eta haragi hau eko-logikoki ekoizteko nahiko urrats eman behar dira. Hala ere, geure elkartean arlo gogo-rrena eta kontzientziatuena abeltzainena da. Bost bazkide ari dira abereekin, eta esan de-zakegu nahikoa kopuru da-goela. Hiltegiak, agiriak, be-reizketak... urrats horiek guz-tiak ematen ari gara orain, hor gabiltza sartuta, eta hernendik gutxira aterako dugula uste dut. Batzuk ari dira jada sal-tzen zuzenean txekor eta bil-dots ekologikoak. EGUNKARIA.— Produkzioa-ren arlo guztiak betetzeko na-hikoa informazioa eta teknika baduzue?

URANGA.— Azken urteotan asko mugitu gara, eta bidaia-tzeaz gain, toki guztietatik jaso dugu informazioa. Teknika eta informazio nahikoa eta espe-rientziak arlo guztietan eginak ditugu. Faltan dugu behi-esne eta ardi-esne arloko informa-zioa, eta oraintxe ari gara eztia lantzen.

EGUNKARIA.— Zaila da ne-kazari edo abeltzain batenda-ko produkzioa osorik alda-tzea? URANGA.— Norbera dabilen arloaren eta ekoizpenaren ara-bera. errazena da Iruñetik go-ra, oraindik jende asko oso ekologikoak diren produktue-kin ari delako. Aldaketa han-diena, baina, pentsakeran egin behar da. Honek behar du merkatua eta mundu zabala zelan dagoen ezagutzea: kon-tsumitzaileek eta Administra-zioak zer esaten duten, Europa mailan nondik nora doazen gauzak, eta guk pentsatzen dugu hori dela kultura berria. Garbi dago birmoldaketa oso gogorra dela, eta jendeak jakin behar du zer gertatzen ari den, eta hori ikusiz alternatiba bat aurkitu. Eta alternatiba hau oso ikuspuntu zabaletik ikusi behar da. Garbi daukagu geure alternatiba ere hor dagoela.

Jose Uranga

BIOLUR ELKARTEKO TEKNIKARIA

Nekazarien ikaslea

Politikan eta ekologian aspal-

dian sartuta, uzta-biltzen Eu-

ropako zenbait herritan izan

zuen esperientziak bultzatu

zuen nekazaritza ingeniaritza

teknikoa egitera eta bereziki

nekazaritza ekologikoaren ar-

loan lan egitera. «Aspalditik

pentsatu nuen arlo hau zela nik

ikusten nuen bide gogokoena»,

dio. Duela zortzi urte hasi zen

nekazariekin harremanetan eta

hortik sortu zen Bio Lur Elkar-

tea osatzeko ideia. Aitzindaria

Euskal Herrian, produktuak

osagarri artifizialak erabili ga-

be ekoizten dituzten nekaza-

riak biltzen ditu, eta honi buruz

nahi adina informazio bildu,

prestatu eta eskaintzen du or-

dutik aurrera. Hala ere, berak

dioenez, urte hauetan gehien

ikasi dutenak beraiek izan dira.