i zikloa ii blokea fitxa 3

2
I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis Sareko printzipioak II. Blokea Asis Sarea Jesusen ikasle izateak hau darama berekin aurretik: gure bizitzako uneren batean Berarekin aurkitze-esperientzia bat izatea eta hortik aurrera Haren pertsonak eta mezuak erakarriak sentitzea, eta gure zerumuga orduraino ezezaguna zen errea- litate berri batera irekia gelditzea. Horrela gertatzen da lehen Apostoluekin, ebanje- lioek kontatzen digutenez. Ikasle izatea, bizitza eta eginbidea Jesuse- kin partekatzeko hautatua izatea da. Hala ere probaldipean jarritako prozesua da, zeren eta Jainkoaren bideak ez baitira gure bideak. Irauten dugunean soilik, ulertu ahalko dugu aurrerago orain ulertzen ez duguna. Pedroren fede-ibilbideak argitzen du zein den aldi orotako ikaslearen bidea. -Pedro, arrantzale pobre bat, deitzen du Jesusek berari jarraitzera, eta zapalduak liberatzeko proiektu mesianikoa partekat- zera. Baina Pedrok Erreinuaz zituen ideiak ez datoz bat, zehazki, Jesusek zituenekin. Pedroren ustez, Jesus garai hartako zori- gaitz handi guztiak konpontzera zetorren, baina Jesusen jokabideak ez dio erantzuten Pedrok espero zuenari. Hala eta guztiz ere Pedro, ulertu gabe eta Jesusek erakarria, berarekin gelditzen da. -Feliperen Zesarean Jesusek “ni nor naizela diozue” (Mk 8,27-30) galdetzen duenean, Pedrok Mesias dela aitortzen du. Geroxe- ago, Jesusek Jerusalemen jasango duen gurutzeko heriotza iragartzen duenean, Pedrok, Jesusek esan duenaz eskandaliza- tuta, bide horretatik atera nahiko du hura, eta Jesusen gaitzespena hartuko du. -Azken Afarian, Pedrok ez du nahi Jesu- sek berari oinak garbitzerik, eta Jesusi dion maitasunean esaten dio bizia emango duela Beraren alde, baina geroxeago hiru aldiz ukatu zuen. Jesusen begiradak eta bere negarrak urrundu zuten etsipenetik eta Jesusekin lotuta jarraitzera eraman. -Jesus piztua agertu zitzaionean, itxaro- pena berritu zitzaion eta lehen ulertzen ez zuena ulertzen hasten da, eta Pedrok Jesusen Berri Ona hots egitera ematen du bere burua. Horrela da gure bidea ere. Guk ere nahi dugu Jesus onartu, Berarekin joan, sufri- menak jotako gizon-emakumeen alde egin zuen lanari jarraipena eman, baina senti- tzen dugu gure fedea ez dela beti sendoa. Ebanjelioko hainbat pertsonaiek bezala, oihu egin behar diogu Jesusi, dena kalku- latu nahi ez duen fedea eman diezagun. Komeni zaigu geure eskematatik eta hit- zetatik libratzea, belarriak Hitzari zabal- tzea, berori Mariak bezala gogoan hartzea, horrela guk ere egunen batean aldarrikatu hitz hori ahal dezagun. Ikasle izateak zerikusia du Jesusekin intimitatea bilat- zearekin, Berak ni gidatzen utz diezaiodan, hasieran haztamuka eta iluntasunen artean intuizioek soilik gidatuta, baina egunen batean argi ikusiko dudan ziurtasun ba- retsuz, Pedrori gertatu zitzaion bezala. Eta ezingo dugu, orduan, bizia ematen digun hura, Jesusen pertsona eta Ebanje- lioa alegia, pozik iragarri baizik. 3. Frantzisko, Jesusen ikasle

Upload: baldo-calmaestra

Post on 08-Mar-2016

224 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Lan pertsonalerako edo talde-lanerako fitxak.Fedea oinaritzea.

TRANSCRIPT

Page 1: I zikloa II blokea fitxa 3

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzenAsis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea

Jesusen ikasle izateak hau darama berekinaurretik: gure bizitzako uneren bateanBerarekin aurkitze-esperientzia bat izateaeta hortik aurrera Haren pertsonak etamezuak erakarriak sentitzea, eta gurezerumuga orduraino ezezaguna zen errea-litate berri batera irekia gelditzea. Horrelagertatzen da lehen Apostoluekin, ebanje-lioek kontatzen digutenez.Ikasle izatea, bizitza eta eginbidea Jesuse-kin partekatzeko hautatua izatea da. Halaere probaldipean jarritako prozesua da,zeren eta Jainkoaren bideak ez baitira gurebideak. Irauten dugunean soilik, ulertuahalko dugu aurrerago orain ulertzen ezduguna. Pedroren fede-ibilbideak argitzendu zein den aldi orotako ikaslearen bidea.-Pedro, arrantzale pobre bat, deitzen duJesusek berari jarraitzera, eta zapalduakliberatzeko proiektu mesianikoa partekat-zera. Baina Pedrok Erreinuaz zituen ideiakez datoz bat, zehazki, Jesusek zituenekin.Pedroren ustez, Jesus garai hartako zori-gaitz handi guztiak konpontzera zetorren,baina Jesusen jokabideak ez dio erantzutenPedrok espero zuenari. Hala eta guztiz erePedro, ulertu gabe eta Jesusek erakarria,berarekin gelditzen da.-Feliperen Zesarean Jesusek “ni nor naizeladiozue” (Mk 8,27-30) galdetzen duenean,Pedrok Mesias dela aitortzen du. Geroxe-ago, Jesusek Jerusalemen jasango duengurutzeko heriotza iragartzen duenean,Pedrok, Jesusek esan duenaz eskandaliza-tuta, bide horretatik atera nahiko du hura,

eta Jesusen gaitzespena hartuko du.-Azken Afarian, Pedrok ez du nahi Jesu-sek berari oinak garbitzerik, eta Jesusidion maitasunean esaten dio bizia emangoduela Beraren alde, baina geroxeago hirualdiz ukatu zuen. Jesusen begiradak etabere negarrak urrundu zuten etsipenetiketa Jesusekin lotuta jarraitzera eraman.-Jesus piztua agertu zitzaionean, itxaro-pena berritu zitzaion eta lehen ulertzenez zuena ulertzen hasten da, eta PedrokJesusen Berri Ona hots egitera ematendu bere burua.Horrela da gure bidea ere. Guk ere nahidugu Jesus onartu, Berarekin joan, sufri-menak jotako gizon-emakumeen alde eginzuen lanari jarraipena eman, baina senti-tzen dugu gure fedea ez dela beti sendoa.Ebanjelioko hainbat pertsonaiek bezala,oihu egin behar diogu Jesusi, dena kalku-latu nahi ez duen fedea eman diezagun.Komeni zaigu geure eskematatik eta hit-zetatik libratzea, belarriak Hitzari zabal-tzea, berori Mariak bezala gogoan hartzea,horrela guk ere egunen batean aldarrikatuhitz hori ahal dezagun. Ikasle izateakzerikusia du Jesusekin intimitatea bilat-zearekin, Berak ni gidatzen utz diezaiodan,hasieran haztamuka eta iluntasunen arteanintuizioek soilik gidatuta, baina egunenbatean argi ikusiko dudan ziurtasun ba-retsuz, Pedrori gertatu zitzaion bezala.Eta ezingo dugu, orduan, bizia ematendigun hura, Jesusen pertsona eta Ebanje-lioa alegia, pozik iragarri baizik.

3. Frantzisko, Jesusen ikasle

Page 2: I zikloa II blokea fitxa 3

Frantziskok honela adierazi zuen bereeta bere anaien bizimodu-ideala: «JesuKristo gure Jaunaren Ebanjelioa bete»(1 Er 1 ; 2 Er 1). Frantziskorentzat,baldintzarik gabe Kristori jarraitzeanzehazten da ebanjelio santuaren araberabizitzea. Bere abentura gizatiar eta espi-rituala, Jesusi jarraitzea serioski hartze-ko erabakia hartzen duen sinestedunbatena da. “Egun batez, mezakoan, Kris-tok bere ikasleak predikatzera bidaltzeanesaten diena entzun zuen: alegia, ez era-mateko urrerik, ez zilarrik, ez biderakozakutorik, ez poltsarik, ez makilarik, ezogirik, ez oinetakorik, ezta soinekorikaldatzeko ere … hau guztia argi eta garbiulertu zuenean, esan ezin ahalako pozezbeterik esan zuen: ‘ Hauxe da bilatzennuena eta nire indar guztiaz bete nahi

dudana’. (Julian de Spira, Vita santiiFrancisci 15-16).

Frantziskorentzat Jesusen ikasle izateakgutxienez bi gauza daramatza berekin:Lehenengoa da, bere bizitzan Jainkoareniniziatiba onartzea. Horrela adieraztendu Testamenduan esaten duenean: “Inorkez zidan erakutsi zer egin behar nuen,baizik eta Goi-goikoak berak agertu zidanEbanjelio santuko moldearen arabera bizibehar nuela” (Test 14). Frantziskok pozikonartzen du Jesusi jarraitzea eta Huraizatea bidea erakutsiko diona. Baina Fran-tziskorentzat, ikasle izateak ebanjelioarenmezulari izatea ere berekin darama.“Jainkoaren juglarea” deitu zaio Frantzis-kori, bere bizimodu eta prediku xumeazgizon-emakumeei Jesus jarri zielako au-rrean eta Ebanjelioaren bidea erakutsi.

·Nola bizi duzu Jesusen ikasle izatea? Gogora dezakezu zeure bizitzako uneren bat,zeinetan kontziente egin zinen, Jesusen estilo eta mezuaren arabera bizi nahi zenuela?

·Bat eginda sentitzen zara Pedroren fede-prozesuarekin? Ematen dio argirik zurebizitzari?

·Irakur ezazu Jn 15,1-17 pasartea. Testu eder horretan, agertuz doaz benetako ikaslearenezaugarriak.

·Frantziskori begiratzen diogunean, senti gaitezke haren pobretasunak, libertateak,xalotasunak, alaitasunak… erakarriak. Baina ezin dugu ahaztu, hori dena Jesusekintopo egitearen esperientziatik sortzen dela. Frantziskori begiratzen diozunean, harenganJesusen ikaslea ikusiz egiten duzu, ala axalekoa den zrbaitetan gelditzen zara?

Bakarka eta taldean lan egiteko

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea