euskara araban: bilera irekiaren ondorioak (euskaraz) 2013.11.20

5
www.aralar.net www.aralar-araba.net EUSKARA ARABAN ANALISI PARTE-HARTZAILEAREN ONDORIOAK Bileraren helburua Euskararen Araban egungo egoeraren analisia egitea, bertaratutakoen partaidetzaz, haien ikuspuntu eta bizipen pertsonalak aintzat hartuta. Analisia ez da zientifikoa izango, baizik eta subjetiboa, inpartziala eta osagabea. Lehenengo iritzi orokorrak Behin aurkezpenak eginda, laburmetrai bat proiektatzen da. Bertan ikus daitezke pertsona euskaldun baten gorabeherak erosketak euskaraz egiten saiatzen den bitartean. Dendari guztiak erdaldunak dira, eta horien erreakzio eta komentarioei erreparatzen die pelikulak. Badago jendea identifikatuta sentitzen dena erosketak egiten dituen mutilarekin, baina aitortzen dute hark baino pazientzia gutxiago dutela eta lehenago amore eman luketela. Honen inguruan, “lehenengo berba euskaraz” leloa agertzen da solasaldian, eta Araban esaldi horrekin kontsekuente izatea oso zaila dela, askotan lehenengo berba euskaraz egitea baino ez delako posible, eta sarritan solaskideen erreakzioak atseginak ez direlako. Jarrera autokritikoa susmatzen da euskaldunon jokabide horren aurrean. Datu soziolinguistikoak Arabako biztanleriaren oso ehuneko txikiak dauka euskara lehen-hizkuntza bezala (%3'4). Euskal Herriko ehunekorik txikiena da. Hizkuntza gaitasunaren aldetik, Arabako herena euskalduna da (%16a elebiduna, eta %16a elebidun hartzailea). Arabako euskualdeka, eta 2001eko datuak aztertuta, eremu batzuetan elebidunen kopurua oso altua da (Zuian eta Aiaraldean). Trebiñun, berriz, erdaldunak dira nagusi (%73'5). Ezagutzaren analisia 1/5

Upload: aralar-araba

Post on 30-Jun-2015

60 views

Category:

News & Politics


1 download

DESCRIPTION

2013ko azaroaren 20an euskararen egoera Araban aztertzeko Aralarrek Gasteizen egindako bilera irekiaren ondorioak. Parte hartzeko prozesu ireki baten dokumentazioa.

TRANSCRIPT

Page 1: EUSKARA ARABAN: Bilera irekiaren ondorioak (Euskaraz) 2013.11.20

www.aralar.net www.aralar-araba.net

EUSKARA ARABANANALISI PARTE-HARTZAILEAREN ONDORIOAK

Bileraren helburua

Euskararen Araban egungo egoeraren analisia egitea, bertaratutakoen partaidetzaz, haien ikuspuntu eta bizipen pertsonalak aintzat hartuta. Analisia ez da zientifikoa izango, baizik eta subjetiboa, inpartziala eta osagabea.

Lehenengo iritzi orokorrak

Behin aurkezpenak eginda, laburmetrai bat proiektatzen da. Bertan ikus daitezke pertsona euskaldun baten gorabeherak erosketak euskaraz egiten saiatzen den bitartean. Dendari guztiak erdaldunak dira, eta horien erreakzio eta komentarioei erreparatzen die pelikulak.

Badago jendea identifikatuta sentitzen dena erosketak egiten dituen mutilarekin, baina aitortzen dute hark baino pazientzia gutxiago dutela eta lehenago amore eman luketela. Honen inguruan, “lehenengo berba euskaraz” leloa agertzen da solasaldian, eta Araban esaldi horrekin kontsekuente izatea oso zaila dela, askotan lehenengo berba euskaraz egitea baino ez delako posible, eta sarritan solaskideen erreakzioak atseginak ez direlako. Jarrera autokritikoa susmatzen da euskaldunon jokabide horren aurrean.

Datu soziolinguistikoak

Arabako biztanleriaren oso ehuneko txikiak dauka euskara lehen-hizkuntza bezala (%3'4). Euskal Herriko ehunekorik txikiena da.

Hizkuntza gaitasunaren aldetik, Arabako herena euskalduna da (%16a elebiduna, eta %16a elebidun hartzailea).

Arabako euskualdeka, eta 2001eko datuak aztertuta, eremu batzuetan elebidunen kopurua oso altua da (Zuian eta Aiaraldean). Trebiñun, berriz, erdaldunak dira nagusi (%73'5).

Ezagutzaren analisia

Orokorrean, Araban euskaldunen kopurua gora egin du eta altua delako pertzepzioa dago, batez ere gazteen artean.

Hala ere, kontraesan batzuk agertzen dira, behin baino gehiagotan aitortzen baita Araban pertsona euskaldunak aurkitzea zaila dela.

Euskalduntze prozesuaren zailtasunak ere aipatzen dira, batez ere helduen artean. Hizkuntza bat ikastea prozesu luzea da.

Euskara ikasteko bitarteko ekonomiko gutxi jartzen dira herritarren esku. Momentu honetan, ez da antzematen euskara ikasteko beharrik, eta horrexegatik pertsona

askorentzat euskara jakiteak ez du garrantzi berezirik. Batzuk lana lortzeko baino ez dute ikasten, eta behin lana, tituloa edo eskakizuna lortuta

alde batera uzten dute euskara. Arabako eskualdeetan, desberdintasun handiak egon daitezke Zuia eta Arabako hegoalde

artean, esaterako. Dena den, badirudi elebidunak daudela Araba osoan zehar. Arabarron ezagutzari nota jartzeko eskatuz gero, 5 puntu (nahiko) eman dizkiote.

1/3

Page 2: EUSKARA ARABAN: Bilera irekiaren ondorioak (Euskaraz) 2013.11.20

www.aralar.net www.aralar-araba.net

EUSKARA ARABANANALISI PARTE-HARTZAILEAREN ONDORIOAK

Erabileraren analisia

Arabako herri askotan euskara gero eta gehiago entzuten da. Hala ere, adostasuna dago hiztunen kopurua euskaldunena baino txikiagoa delako

baiztapenari buruz. Ume eta gazteentzat euskara eskolako hizkuntza besterik ez da. Eremu horretatik kanpo

gaztelania nagusitzen da. Araban ingurunea erdalduna da eta gaztelania entzuten da nonahi, horrek euskara eremu

zehatz batzuetatik ateratzea zaila egiten du. Euskaldunok elkar ezagutzea ere zaila. Askotan, norbait euskalduna delaren berri berandu

iristen zaigu, elkarren arteko harremana denbora luzez gaztelaniaz izan eta gero. Eremu formaletan, euskara erabiltzeko joera edo ausardia azaltzen da batez ere erakunde

publikoekiko harremanetan. Dendetan edo horrelako eremu formaletan erdara erabili ohi da. Araban, oso gune zehatz eta txiki batzuetan salbu, ezinezkoa da egun oso batez soilik

euskaraz bizi izatea. Puntu honekin bat datoz pertsona guztiak. Teknologia berrietan euskara erabilitzeko ahalmena ere aipatzen da. Erdaldunei buruz, erdaldun bat egotea nahiko da denak erdaraz aritzeko. Nahiz eta erdaldunak euskara ulertu, ez da begi onez ikusten horren aurrean euskaraz

aritzea. Ez da ohikoa. Askotan euskaldun iaioek pazientzia gutxi dute euskaduntze prozesuan dauden pertsonekin

edo euskaldunberriekin. Akatsak egiteko beldurrak askotan ez du laguntzen euskaraz egiterakoan. Arabarron erabilierari nota jartzeko eskatuz gero, 2 puntu (oso gutxi) eman dizkiote.

Transmisioaren analisia

Trasnmisioa familiaren arduratzat jotzen da, eta euskararen kasuan garrantzi handiko kontua da.

Gurasoen ahalegina onartzen da, baina gehienetan gurasoek erdaraz hitz egiten diote elkarri, eta seme-alabekin ere askotan erabiltzen dute gaztelania.

Gurasoen ahalegina umeek 4 edo 5 urte bete arte soilik mantentzen dela aipatzen da. Hezkuntza sistema sartzen diren arte?

Puntu honetan gabezi handiak ikuste dira oro har. Transmisioari dagokionez nota jartzean, 3 punto (gutxi) eman dizkiote.

Jarreraren analisia

Araban pertsona batzuk euskararen kontrako jarrera dute. Politika eta politizazioaren eragina agertzen da. Aldeko jarrera zer den zehaztean eztabaida sortzen da. Gauza bat da euskararen aldekoa

izatea, eta beste bat euskararen alde egitea. Jarrera aldekoa izatea baldin bada (horrekiko koherentzia aintzat hartu gabe), aldeko jarrera

zabala dagoelako iritzia nagusia da. Jarrera zein den, pertsonen jatorriarekin duen zerikusiari buruzko sasi eztabaida piztu zen.

Argi geratzen da aldeko eta kontrako jarrerak daudela Araban jaiotakoen eta ez jaiotakoen artean.

2/3

Page 3: EUSKARA ARABAN: Bilera irekiaren ondorioak (Euskaraz) 2013.11.20

www.aralar.net www.aralar-araba.net

EUSKARA ARABANANALISI PARTE-HARTZAILEAREN ONDORIOAK

Araban, badago jendea euskararekin inolako erlaziorik ez duena. Horietako batzuk, gainera, politika kontuak direla eta euskararen aurkako jarrera hartzen dute.

Puntuazioa ematea eskatzean, pertzepzioa aldatzen da EAEko estatistikak aztertzen direnean (%66 inguruk dauka euskararen aldeko jarrera). Hala ere, 7 puntu (oso ongi) eman dizkiote.

Beste puntu batzuen analisia

Hizkuntza politikak: sarritan agertu dira eztabaidan, baina ez dugu sakondu, agian ezjakintasunez. Aipatu direnean, inbertitutako diruak emaitza eskasik ematen duela azpimarratzeko izan da, eta erakunde publikoek ezarritako politikak zuzenak ez direla nabarmentzen da. Euskararen egungo egoera hizkuntza politikarekiko erlazioaz galdetuz gero, erantzunak ez dira argiak izan.

Euskalgintzaren egoera: ekonomikoki susmatzen da Araban ez direla garai onak euskara lantzen duten eragileentzat. Krisialdiak eta eskuineko alderdi unionistak erakunde nagusietan egoteak ez du laguntzen. Hala ere, Araban ekimen eta esperientzia oso interesgarriak daude: bertsolaritza, irrati libre euskaldunak, mintzalagunak, irakurle klubak, euskategiak, Oiongo kasua, eta abar. Diru gutxi omen, baina interes eta lan handia.

Euskalduntze prozesua: Araba Euskal Herria (euskararen Herria) izan arren, batzuen ustez euskaltegietatik kanpo euskara egunerokotasunean erabiltzeko dauden zailtasunak harrigarriak dira. Esparru ezberdinetan euskara indartu eta lantzeko tresnen beharra sumatzen da, bai teknologia berrietan, bai josaletan, baita beste esparru batzuetan ere.

Gasteiz, 2013ko azaroaren 20a

3/3