adinarteko saioaren ondorioak - igorre.net. adinarteko saioa 2017.pdf · igorreko adinarteko...

9
MARAKA SERVICE DESIGN STUDIO & LAB Igorreko adinarteko saioaren ondorioak

Upload: others

Post on 20-Oct-2019

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

MARAKA SERVICE DESIGN STUDIO & LABIgorreko adinarteko saioaren ondorioak

IGORREKO ADINARTEKO SAIOAREN ONDORIOAK 2

SARRERA

Dokumentu honek 2017ko ekainaren 1ean Igorreko Kulturetxeko liburutegian burututako «Adinarteko saioa» delakoaren sintesia eta ondorioak jasotzen ditu. Saio hau Udalak sustatutako «Bizi» programaren harira burutu zen.

«Adinarteko saioa» delakoa egun hainbat kontextutan burutzen den topaketa mota bat da. Bertan, hirugarren adineko pertsonak eta gazteak batu egiten dira eta gai baten edo batzuen inguruan solasaldian aritzen dira denbora jakin batez. Kasu honetan, pelikula bat ikusi eta honek abiatutako eztabaidan aritu ziren parte hartzaileak. Saioa burutzeko aukeratutako pelikula «Me llaman Radio» izan zen.

Saioak bi orduko iraupena izan zuen eta hiru dinamika nagusiren bitartez garatu zen. Programazioa horrela egituratu zelarik: - Ongi etorria eta saioaren zergatiaren azalpena. - «Nor da nor», joko eran elkar ezagutzeko dinamika. - Taldekako pelikularen hausnarketarako dinamika. - Hurrengo pausuak imaginatu eta saioaren balorazioa

dinamika. - Itxiera argazkia eta agurra.

IGORREKO ADINARTEKO SAIOAREN ONDORIOAK 3

PARTE-HARTZAILEAK

Saioa lau taldetan lan eginez garatu zen. Guztira 39 pertsonek parte hartu zuten, 19 gazte eta 20 nagusi. 17 emakumezkoak eta 22 gizonezkoak.

Parte hartzaileen adin banaketa eta sexuaren araberako sailkapena ondoko taulan jasotzen da:

ADINA (urteak)

SEXUA

Emakumea Gizona

15 2 1

16 3 7

17 1 4

18 - 1

62 2 -

63 2 -

65 - 1

66 1 1

67 2 1

68 1 1

69 1 1

70 - 1

71 - 1

72 - 1

73 - 1

74 1 -

78 1 -

IGORREKO ADINARTEKO SAIOAREN ONDORIOAK 4

ONDORIOAK

Saioan landutakoetatik ondorioztatutakoak aurkezten dira hemen. Hauen bitartez etorkizunera begira esperientzia hau zein beste formatuko adinarteko ekintzaren bat aurrera eramateko asmoa agertzen bada, hori diseinatu eta aurrera eramateko gidatzat hartu ahalko dira hemen jasotakoak.

Ondorioak hiru gai nagusitan aurkezten dira: • Pelikulak erakutsi diguna… • Topaketaren formatua egokia izan da. • Etorkizuna batera!

IGORREKO ADINARTEKO SAIOAREN ONDORIOAK 5

PELIKULAK ERAKUTSI DIGUNA….

Pelikulak norberaren hausnarketa pertsonala piztu du. Gutxietxita daudenekiko enpatia eta errespetua izatea sorrarazi du parte hartzaileen artean, hala nola, ahal denetan hauei laguntza eskaintzearen nahia.

Pelikularen ondorioz pertsona hobeak izatearen nahia agertu da partaideen artean, gainera balore positiboak sustatu ditu beraiengan eta «ezberdinen» arteko bizikidetzarako baloreak erakutsi ditu.

IGORREKO ADINARTEKO SAIOAREN ONDORIOAK 6

TOPAKETAREN FORMATUA EGOKIA IZAN DA.

Gazteak eta hirugarren adinekoak formatu honetako saio batean batzea positibotzat baloratu dute bai gazteek zein nagusiek.

Pelikula batetatik abiatuz ospatutako «Adinarteko saioa» errepikatzekotan, pelikula denak batera ikustea proposatzen da, orain egin ez den bezala.

Orokorrean saioa atsegina, dibertigarria eta polita izan da. Esperientzia errepikatzearen aldekoak dira gehienak.

IGORREKO ADINARTEKO SAIOAREN ONDORIOAK 7

ETORKIZUNA BATERA!

Dirudienez era honetako saio gehiago burutzea ideia ona litzateke. Beste hainbat gairen inguruan solasaldian aritzeko antolatu ahalko litzatezke, kalean egitea ondo legoke.

Etorkizunean gazteak eta nagusiak batera egiteko hainbat ekintza ideia agertu dira: mendira martxak, euskarazko ekitaldiak, koral bat antolatu eta jaietan kantatu, sukaldaritza tailerrak, denon artean bazkari bat antolatu, homosexualitatea, berdintasuna eta drogak bezalako gaien inguruko hitzaldiak, aire libreko ekintzak, familia topaketak, tailerrak…

Kontaktua:

[email protected]

+34 655 73 89 47

@Marakastudio