eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · eguzki energi vsa . zentral termikoak...

7
# Lizarra •Hiriaren izena hebraiar izkribuetan ageri da, Sefardi Astean agertu dutenez. Luzla Goftl • «Miretzako artesania da gauza bat jendearen aurrean egin behar dena». Eguzki energia vs. zentral termikoak Grenpeace erakunde ekologistakoak Nafarroan izan dira eguzki energiaren abantailak agerian uztearren. Energia berriztagarrien alde egiten duten modu berean, zentral termikoen kontra'egiten dute. Horregatik egon ziren Castejonen, bi zentral termiko eraiki nahi dituztelako han. Landazuria taldea ere horren aurka dago. #

Upload: others

Post on 14-Oct-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · Eguzki energi vsa . zentral termikoak Grenpeace erakund ekologistakoae Nafarroak izan dirn eguzka energiarei abantailan ageriak

# Lizarra •Hiriaren izena hebraiar izkribuetan ageri da, Sefardi Astean agertu dutenez. Luzla Goftl • «Miretzako artesania da gauza bat jendearen aurrean egin behar dena».

Eguzki energia vs. zentral termikoak

Grenpeace erakunde ekologistakoak Nafarroan izan dira eguzki energiaren abantailak agerian uztearren. Energia berriztagarrien alde egiten duten modu berean, zentral termikoen kontra 'egi ten dute. Horregatik

egon ziren Castejonen, bi zentral termiko eraiki nahi dituztelako han . Landazuria taldea ere horren aurka dago.

#

Page 2: Eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · Eguzki energi vsa . zentral termikoak Grenpeace erakund ekologistakoae Nafarroak izan dirn eguzka energiarei abantailan ageriak

Lizarra

Lizarra izena hebraiar izkribuetan ageri da

Horrelaxe errari dute ikerlariek, burutu berri den VI. Sefardi Asteari

Iragan astean egin

da Lizarran VI.

Sefardi Astea,

hainbat ikerlariren

partehartzearekin.

Gaur iluntzean

amaiera ekitaldia

izanen da, abesti

sefardiarrak dituen

kontzertu batekin.

IZARRAKO IZENA DARAMA-

ten bederatzi hebraiar izkribu ezagutzen dira. Gehien bat, jauntxoek bere ondasunak eta burututako maileguak zehaz-teko erabiltzen zituzten erregistro liburuak ziren». Horrelaxe erran zuen Jose Luis Lacavek irakasle eta historialariak amaitu berri den Sefardi Astearen azkeneko hitzaldian. Lizarra hebraiar tes-tuen barnean izenburua zuen berba ld ian , Lacavek izkribu hauek idatzi zituztenen pertso-nen zerrenda eman zuen ere, ale-gia: Gento Emegriel, Juc Levi, Abraham Levi, Abraham Farach, Juce Emegriel, Menaham Albor-ge, Abraham Mehe, Abraham Al-caravi eta Abraham Evendaut. Izen hauen jatorria Al-Andalus judutar multzoaren barnean ko-katzen da, hain zuzen ere, XII.

mendean Andaluziatik ihes egin zuen multzoaren barnean; izan ere, Andaluzian almohadeak iritsi berriak ziren garai hartan eta mu-sulman judutarrek iparrera ihes egin zuten. Mehe abizena, berriz, ez dagokio multzo honi. Hau he-rriko lehen biztanleen taldeari da-gokio Lacaveren aburuz.

Bertzetik, izkribu horietan gaur egun oso ezagunak diren euskal eta kristauar jatorrizko hainbat abizen ere agertzen omen dira, be-ti ere hizki hebraikoak erabiliaz. Esaterako: Perez, Sanz, Ibañez, Uharte, Zabala, Ezkerro, Tejero, Aznar edo Sanchez. Halaber, sen-diaren jatorrizko herria aipatzen

duten abizen konposatuak ere ageri dira. Adibidez: Pascual de Goñi.

Izkribu guzti hauek XVI. mende hasierakoak dira, eta bereziki Na-farroan agertu dira. Lacaveren ustez, aberastasun ikaragarria da: «Iraganaren eta historiaren zati batek bizirik dirau».

Sefardi Asteak.Donejakue Bi-dearen Lagunak elkarteak antola-tuta, 6. aldia burutu du. Najarro-ako Sejardienjoan etorria izenbu-rupean judutarren egozketaren 500. urteurrena ospatu nahi izan da aurtengoan. Horretarako gai horretan adituak diren hainbat irakasleak hurbildu dira Lizarra-

Donejakue Bidearen Lagunek antolatu ohi dute

Ijp urtero Lizarrako Sefardi Astea. •

S O N I A

S A L S A M E

K D I

raino. Lehenengo hitzaldia Ber-nard Rotherrek eman zuen, Ale-maniako Postdam unibertsitate-ko irakaslea. Bigarren berbaldia Uriel Maciasek, Israelgo enbaxa-dako kideak, eskaini zuen. Hiru-garren hizlaria Henry Kamen izan zen eta azkena arestian aipatuta-ko Jose Luis Lacave.

VI. Sefardi Astea gaur ostirala amaituko da. 20:00etan Paco Die-zek, La Bazanca taldearen partai-deak, kontzertu bat eskeiniko du Gustavo de Maeztu museoan. Bertan sefardi abestien erreporta-rium zabala eskeiniko du.

—fi> Kristina Berasain

Iruñerria

GR220 bidezidorra irekiko dute

bihar

E Z K A B A M E N D I T O N T O R R E A N

GR220 Iruñerr i Inguruko Ibilbidea irekiko dute bihar Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundekoek. Inaugurazio ekitaldian, Obe-rena, Aitonak, Gaztaroa eta Lagunak mendi taldeekin ba-tera sorturiko ibilbide honek dituen hamaika gutunon-tziak paratuko dira.

Ibilbidearen abiapuntu-tzat Ezkaba mendiaren ton-torra hartua izan da Iruñeko mendizaleen artean mendi-rik enblematikoena delako. Era honetan, bizitza hiritia-rraren ondorioak pairatzen dituen naturgune hau lehen-goratzeko ekimen guziak bul-tzatuko dituela adierazi nahi du mendi federazioak. Eguerdi aldera, Gabino Aranburuk, mendizale eza-gunak eta Aitonakeko kide-ak, bidezidorraren lehen gu-tunontzia estalgabetuko du. Hitzaldien ostean, musika-ren laguntzaz, Antsoain, Be-rriozar eta Berriobeitiko uda-lek prestatu otorduaz goza-tzeko parada izanen dute ha-raino hurbildurikoek. Ekital-dira Nafarroako agintar i gorenak gonbidaturik daude, eta, noski, baita mendizaleak ere. Antolatzaileek Ezkabara GR220 bidezidorretik edo ohiko bideetat ik igotzeko deialdia egin dute.

Bidezidorra bost zatitan bana tua dago: Egillor-Be-rriogoiti, Berriogoiti-Uharte, Uharte-Beriain, Beriain-Be-laskoain eta Belaskoain-Egi-Uor.

Fermin Goñi

metropoli forala

FELIPE RIUS

lNafarrak eta itsasoa

Iruindar guztiak bezala ibili da goizean

zehar itsasoaren ertzean, hau da, ergel

baten aurpegia jarriz. Nafarrek beste modu

batez begiratzen diote Kantauriari, uretan nola-

baiteko traszendentzia bilatuko balute bezala.

Erraza da, pentsatu du, goiz eguzkitsu honetan

hondartzan edo Paseo Berrian dabilen jendetza-

ren artean metropoli foraletik datozenak bereiz-

tea. Gipuzkoarrak irrifartsu dabiltzan bitartean,

nafarrak serio-serio doaz, buruan ideia sakonen

bat balute bezala. Batzuk momentu batetik bes-

tera beren buruaz beste egitera doazela dirudi,

salto batez ozeanoan murgildu eta betiko desa-

gertuko direla lehorrean sekula aurkituko ez

luketen Atlantida misteriotsu baten bila. Jende

gehiena bizi da barnealdean, egia da; hala ere,

arabar bat, Huescako bat edo Madrildik etorrita-

ko atsoa askoz ere modu naturalagoan mugi-

tzen dira itsasoaren presentzian, beldurrik gabe,

errespeturik gabe ia. Erresuma zaharreko bisita-

riak, berriz, izuturik baleude bezala ibili ohi dira,

uren azpian sekretu ikaragarriak gordeko baili-

ran.

Pelikulak ikustera etorri da Donostiara pantai-

lako irudiek bere gogo izorratuari nolabaiteko

pakea emanen diotelakoan, beste batzuek erai-

kitako ametsek bere amesgaizto guztiak suntsi-

tuko dituztelakoan, baina huts egin du. Berare-

kin antz handia duten pertsonaiak baino ez dira

ageri, istorio gehienek berak bizitutako pasadi-

zoak ekarri dizkiote gogora eta atsedena behar

zuen memoriak inoiz baino lanhandiagoa egin

du. Maiz, ispilu baten aurrean balego bezala

sentitu da, eta ikusi duena ez zaio batere gusta-

tu. Madarikatu egin du errealitatetik hain hurbil

dagoen zinea, eta etorkizunean bakarrik ebasioa

bilatuko duela agindu dio bere buruari, nahiz eta

promesa laster ahaztuko zaiola jakin.

Egunerokotasuna eta jende arruntaren bizi-

modua ardatz dituen beste film horietako bat

ikusten ari zela, urduri jarri da. Bere ohituren

kontra, proiekzioa bukatu aurretik atera da are-

totik, betaurreko graduatuak kendu eta eguzki-

koak jarri ditu, eta, nafar bati dagokion seriota-

sunaz, hondartzarantz abiatu da. Kontxa aldea

jendez gainezka dago. Erlojuaren parera iritsi

denean, bozgorailuetatik ozenki ateratako esaldi

bat entzun du: «Galdutako ume bat dago alda-

gela naguslan; gurasoak bila etor daitezela,

mesedez». Abisuak zerbait mugitu du bere

barrenean, aspaldiko irudiak gogoratu ditu. Bera

ere negarrez egon zen aldagela hartan, duela

urte asko, eta bururatu zaio geroztik ez dela

handik mugitu, inor ez zaiola sekula bila joan.

Egunkaria ostirala, 1998ko irailaren 25a ostirala, 1998ko irailaren 25a Egunkaria

Page 3: Eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · Eguzki energi vsa . zentral termikoak Grenpeace erakund ekologistakoae Nafarroak izan dirn eguzka energiarei abantailan ageriak

Mafarkaria

Sorogain eta igaritzi

Artzai txakur txapelketak eginen dira

bihar eta etzi

B I H A R , LARUNBATA, A R T Z A I

Txakurren I. Lehiaketa egi-nen dute Erroibarko Soro-gainen, eta etzi, igandea, Bortzirietako Igantzi he-rriak txanda har tuko du bertako XIX. Artzai Zakur Txapelketa burutuz.

Sorogaingo Marka Eguna dela-eta antolatu dute Adi Kultur Patronatoak, Gara-lur elkarteak eta Erroibarko udalak estraineko artzai txakur lehiaketa hau. Goi-zeko 9:00etan Sorogaingo zelaietan bazkatzera sartu-ko diren ardiak markatzen ditu balleko algoazilak , eta horregat ik e r ra ten zaio Marka Eguna. 12:00etan Alejandro Ibarra eta Arkaitz Razkin artzainek erakustal-dia eginen dute artzai txa-kurrekin artalde, behitalde eta antzara taldeak maneia-tuz. Bazkaria udalean iza-nen da eta 16:30etatik aitzi-na artzai txakurren lehia-keta eginen dute. Mugaz bi aldeko artzainak elkartzeko gunea izatea, Marka Eguna erakargarriagoa egitea eta eskualdeko establezimen-duak promozionatzea dute helburu antolatzaileek.

Igandean, Igantziko XIX. Artzai Zakur Txapelketa burutuko dute Meaka-Gain zelaian, 16:00etatikaitzina. Tradizio handiagoko txa-pelketa honetan bederatzi zakurrek hartuko dute par-te.

Zakur guziek lan berdina egin beharko dute hasteko, eta lau onenak iragango di-ra finalera.

—e* Fermin Goñi

• Bera

Ttikienak dantzari Dantzari Ttiki Eguna izanen da igandean, laugarren aldiz

Arront errotua

dagoen jaialdia

eginen da igandean

Beran Gure Txokoa

dantza taldeak

antolatuta: dantzari

ttiki eguna. Oraindik

ospakizun berria

bada ere, urterik urte

jende gehiago biltzen

duen ikuskizuna da. Goizean auzoz auzo ibiliko dira dantzari ttikiak Beran, eta

arratsaldean politalekuan bilduko dira. • E D U R N E K O C H

BUSKAL HERRIKO LAU TALDE ETO-

rriko dira Berako dantzari ttiki egunera aurten, hegoaldeko herrialde bakoitzetik bana: Biz-kaitik Portugaletekoa (lehenbiziko dantzari ttiki egunean Beran izan ziren), Gipuzkoatik Elgoibarkoak, Nafarroatik Zangozakoak, eta Arabatik Amurriokoak. Bertze ur-teetan hegoaldeko zein iparralde-ko dantza taldeak bildu izan dira, baina aurten dantza talde bat gu-ttiago etorriko denez ez da Iparral-deko ordezkaririk izanen.

Lehenbiziko urte hartatik ho-nat aldatu den bakarra parte har-tzen duten taldeak dira. Gainera-koan, egitaraua ber-bera izanen da. Goizean Iamotenean ongi eto-rria eginen zaie dantzari guztiei, eta Berako auzo ezberdinetan bar-na banatuko dira, talde bakoitzak bere herriko dantzak erakusteko. Nagusiki, Sanesteban, Agerra, Ile-kueta eta Kanttonberrin banatu-ko dira dantzari ttikiak, berata-rrak lagun dituztela. Auzoetan ha-maiketakoa emanen zaie, eta on-

dotik Altzate karrikara bilduko di-ra 13:30akaldera. Han, ohibeza-la, dantza talde guztiek elkarrekin dantzatuko dute Agintariena, edo ikurrinaren agurra, eta aurres-kua. Ondotik, ttikienak Berako dantzarien etxeetara banatuko di-ra bazkaritara, eta musikari zein arduradunak Gure Txokoa elkar-tean bilduko dira bazkaltzera.

Arratsaldean, Iamotenean be-rriz elkartu ondotik, Eztegara pilo-talekuraino joanen dira lau dan-tza taldeetako kideak. Behin pilo-talekuan, dantza talde bakoitzak bina dantza eskainiko ditu, derri-gorrezkoa den Agintariena dantza elkarrekin dantzatu ondotik. El-goibar, Portugalete, Amurrio eta Zangozako taldeetako dantzariek, eta Gure Txokoako talde batek es-kainiko dute ikuskizun hori. Jaialdia bukatutakoan berendua eskainiko zaie dantzariei, eta etxe-rako bidean paratuko dira.

Gure Txokoa elkarteak dantzari ttikien lana plazaratzeko eta ber-

tze dantza talde batzuekin elkar-lana areagotzeko antolatzen du dantzari ttiki eguna. Ohikoa iza-ten da, halaber, aitzinetik edo on-doren parte hartzen duten herrie-tako jaialdietara irteerak egitea.

Uztailean Behobiako dantza taldearekin elkarlanean jaialdi ikusgarria antolatu zuen Gure Txokoa elkartearen dantza talde-ak dantzari ttikiekin ere. Orduan, Bera eta Behobiako dantzariekin batera nazioarteko hainbat talde etorri ziren, eta egindako ibilbidea eta egitaraua hagitz antzekoak izan ziren. Orduan Peru, Polonia, Lituania eta Castelloko taldeak etorri ziren. Dantzen aldetik ikus-teko gutti duten arren, egiturari dagokionean hagitz parekoak iza-nen dira uztailaren 25ean eginda-koa eta igandean eginen dena. Tti-kienen besta eguna izanen den hau antolatzeko, Gure Txokoak Udalaren dirulaguntza jaso du.

—e> Uxue Zabaleta

herri aldizkariak Edume Elizondo

Larresoroko herriaz Herria astekariak Larresoroko (Lapurdijhe-rriaz idatzi liburu baten berri dakar azken zenbakian. Liburua idazteko ideia Dambier senar-emazteei bururatu zitzaien, eta euren proiektua aurrera eramateko, beste batzuen artean, Mixel Rekalde irakaslearen laguntza izan dute. Herria-ko kideak Rekalderekin min-tzatu dira, liburuari buruz: «Lehen lehenik ho-rrelako libururik ez baitzen eta ainitz lekuta-rik galdea agertzen hasia baitzen falta zela do-kumentu jeinutsu bat gure herri xarmant ho-netaz, horregatik idatzi dugu. Bahin baino gehiagotan erakasle batzuek galdatua ziguten

zerbait Larresoroz. Badira ere gero eta gehiago jende beste nonbaitik honat bizitzera datoze-nak eta kurios direnak zer zen bada Larresoro lehengo denboraldetan. Galde horiei zerbait arraposturen emaitzeko egin dugu liburu ho-ri», aipatzen du Mixel Rekaldek.

Proiektuaren hasieraz mintzo da, halaber, irakaslea: «Dambier jaun andereak dira moto-rraren pizleak: hain xuxen kanpotik etorriak dira honat eta begi xorrotxez behatzen diote Larresorori. Hauek dute ideia bururaino era-man, lehenik idazleak hemen berean aurkituz eta liburuaren agertzeak galdatzen duen geri-

za ekonomikoan hatxemanez. Lana lauean ar-tean partekatu dugu: Jean Marie Dambierrek lantu du Larresoroko aintzin-historiatik ha-maseigarren menderaino. Parte honetan biek elgarrekin lan egin dugu. Bere aldetik lantu du oraino Larresoro 1600 ingurutik 1815 arte, bai eta hemeretzigarren mendea. Karia hone-tara lantu ditu Larresoroko ofizio eta etxe xa-harrak. Anne Marie Dambier andereak behatu dio duela 100 urteko Larresorori, herriko pla-zan eraiki zutelarik. Neronek ikertu dut Larre-soroko Semenarioa, bereziki apezgaitegi hori sortu zuen Joanes Dagerre apeza».

urdai a r e n

m i n t z o a Patxi Larraburu

Bai baina ez «Nik ez nuke esango erlazio

sexuala izan denik, benetan,

niretzat erlazio sexualak izatea

beste gauza bat da». Halaxe

esan nion, serio demonio,

harrituta begiratzen ninduen

zaldiari. Baserriaren atzeko

ikuiluetan geunden, ilunaba-

rrean, eta gure ondoan zeuden

oilo eta oilarrek ez entzunarena

egiten zuten, disimulatzen.

«Baina ardiakesan du...», hasi

zitzaidan zaldia. «Egon», esan

nion: «nik ez dut esan nahi

ardia gezurretan ari denik...

niretzat ardia ardi jatorra da,

ardi ona, baina erlazio sexuala

beste gauza bat da niretzat».

Zaldiak maleta beltza miatu eta

joaretxo bat atera zuen. Zila-

rrezkoa. Lauburu txiki bat zize-

I laturik zuena. Zeta arrosarekin

| lepoan lotzeko horietako bat.

: Iruñean 400.000 pezetatan sal-

| tzen duten horietako bat.

: «Ardiak zuk oparitu zeniola

• dio, egia al da?». Bai, egia zen.

: Nik oparitu nion. Oraindik ere

• gogoratzen naiz lepoan jarri

i nionean, eta ze poza ematen

: zidan larrean behera zihoala

: entzuten nuen zintzarrotsak.

: Tin, tin, tin. «Bai, egia da»,

• erantzun nion. Behorrak

: orduan «Bost minutuko atse-

: den bat hartuko dugu» esan,

; eta ducados bat piztuz nire

• zakur eta txekorrengana hur-

j bildu nintzen. «Azken inkesta-

: ren arabera baserri eta basoko

• piztien %60 zure alde dago»,

: esan zidan txekorrak. «Begira-

i tu hau», gehitu zuen Ikuilu

: Nevvsen azken alea luzatuz.

1 Hasperen bat bota nuen. Ber-

: tso zikin batzuk espero nituen

: baina okerragoa izan zen.

: Aspaldiko argazki bat zekarren

i azalean. Ni neu agertzen nin-

• tzen. Ni ñeu eta oilo gazte bat.

i Bizkarra ematen genion argaz-

: kilariari baina, hala eta guztiz

i ere, oiloaren lepoan zeta arro-

i xa nabarmentzen zen. Argaz-

• kiaren hondoan basoa zegoen.

i Haruntza abiatzen ginela ema-

• ten zuen. Ematen zuen diot.

j «Jesus! Zer esango dugu hon-

: taz?», galdetu nion zakurrari.

j Zakurrak, serio demonio,

: «zizen bila joan zinetela», esan

| zuen. Emeki-emeki eguzkia

i bazihoan mendiaren atzetik.

• Hotza sentitu nuen eta jertsei

i bat ekarri zidaten. Txoriek

• moteldu zituzten haien txilioak.

j Baserriaren inguruak gero eta

: beltzagoak eta ixillagoak zeu-

• den. Hurbileko soroetatik zila-

i rrezko zintzarrotsak nagusi-

: tzen hasiak ziren, zaldiak,

i berriz ere, epaiketara deitu

: zidanean.

ostirala, 1998ko irailaren 25a Egunkaria

Page 4: Eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · Eguzki energi vsa . zentral termikoak Grenpeace erakund ekologistakoae Nafarroak izan dirn eguzka energiarei abantailan ageriak

Eguzki energiaren alde Gstejonen Erriberako herri honetan bi zentral termiko eraiki nahi dituzte

Nafarroako Energia Planak finkatu helburuaren kontra.

Grenpeace erakunde ekologistakoak Nafarroan izan dira eguzki energiaren abantailak agerian

uztearren. Energia berriztagarrien alde egiten duten modu berean, zentral termikoen kontra

egiten dute. Horregatik egon ziren Castejonen, bi zentral termiko eraiki nahi dituztelako han.

Landazuria taldea ere horren aurka dago.

RUÑEAN, TUTERAN ETA CASTEJONEN IZAN ZEN GREenpeaceko Eguzki Karabana aurreko aste-

an, Greenpeace solar proiektuaren egitasmoei ja-rraituz. Proiektu hori 1997. urte hasieran jarri zu-ten martxan; batetik, eguzki energiarenbaliagarri-tasuna agerian uzteko, eta, bestettk, energia mota honen garapena ahalbidetzen ez duten oztopo po-litiko, administratibo eta ekonomikoak salatzeko.

Greenpeaceko Eguzki Karabanak Sole izeneko eguzki zentral ttikia leku batetik bestera erama-ten du, toki ezberdinetako biztanleek ikus deza-ten nola egiten duen lan honelako zentral batek. Greenpeacekoak saiatzen dira gainera zentral ter-mikoak eraiki nahi dituzten lekuetara joaten to-kian tokiko proiektuak salatuz. Solek eguzkiaren argiarekin funtzionatzen du. Panel fotovoltaikoek argia jasotzen dute —eguraldi lainotsua izanik ere bai—, eta elektrizitate bihurtzen dute. Alderanz-gailuek 220ko aldizkako korronte bilakatzen dute elektrizitate hori. Eguzki argiaren intentsitatea-ren araberakoa da ekoizten den energia, eta argi pittin bat dagoen bitartean egiten du.

Eguzki energiaren abantailak ekologikoak dira batez ere: erabat garbia da, ez du ez zaratarik ez usainik sortzen, ez da berotzen, denbora luzerako instalazioa da, ez du material kutsagarririk bota-tzen ez atmosferara, ezta ibaietara ere, eta ez du hondakinik sortzen. Abantaila energetikoak ere

«Enpresa

elektrikoak

pribatuak dira

orain, eta dirua

irabaztera eta

kutsatzera

etortzen dira,

besterik ez»

baditu: eguzki zentral batek egunez egiten du lan soilik, energia gehiena behar den m o m e n t u a n hain zuzen ere. Kontsumituko dugun lekuan ber-tan koka daitekeen energi iturria da, gainera. «He-rritarra, bere etxeko teilatuan panel fotovoltaikoa jarriz gero, kontsumitzaile izatetik ekoizle izatera pasatuko litzateke, jakinda gainera ekoizten ari den energiak planeta akabatzen ez duela», komen-tatu du Greenpeaceko kide Jose Luis Ortegak.

Desabantailei buruz hitz egiteko, energia mota honen garapenak dituen oztopoetara jo behar du-gu. Elektrizitate konpainia handiak dira oztopo gehien ja r tzen d i tuz tenak. Konpainiek eguzki energia erabat baztertzen dute, existituko ez balitz bezala. Beste oztopo bat instalazioaren prezioa da. Kilowatt bateko instalazioak milioi bat pezeta ba-lio du. Horrekin familia batendako nahikoa izanen litzateke. «Nahiko garestia da, eta horregatik be-har dira dirulaguntza publikoak», dio Ortegak. «Baina hogeita h a m a r u r t e t an ordainduko den elektrizitate guzia hasieran ordaintzen da, insta-lazioa egiterakoan, eta gero ez da ezer ordaintzen». Gainera, sare elektrikoan sartzen den energia, eta familia horrek gas ta tzen ez duena , konpain ia elektrikoak erostera beharturik daude legez. Bai-na, asmatzen erraza denez, konpainia elektrikoak ez daude hori egiteko prest, eta hutsune legalean babesten dira. Dauden moduan ongi daude eta

guttik jotzen dute birmoldaketarantz. Berean jarrai tzen dute eta haratago joan nahi dute. Horregatik, zizak be-zala ari dira sortzen zentral termikoak eraikitzeko proiektuak.

Castejonen eraiki nahi dituzten bi

zentral termikoen aurkako kanpaina abiatu du

Greenpeace erakundeak. •

ASIER AZPILIKUET

A

Egunkaria ostirala, 1998ko irailaren 25a

L a n d a z u r i a k o k idea

«Zentzugabekeria da hor bi zenfal eraikitzea» Iberdrola eta Hidrocantabrico konpainia elektrikoek zentral termiko bana eraiki nafi dute Castejonen, Ebro ibaiaren ondoan. Landazuriak, Erriberako talde ekologistai,

bi proiektu horien aurka egin du, informazioa ematea harturik estrategiatzat,

• Zergatik eraiki nahi dituzte bi zentral termiko Castejonen? Interes enpresarialak eta eko-

nomikoak Nafarroako Energia Planaren aitzinean paratu dituz-telako. Azpiegitura guziak jarr i dizkiegu enpresei. Diru publikoa-rekin ordaindu dugu gasbide bat, eta hona etorriko diren enpresek hari lotu besterik ez dute egin be-har. Hasieratik diru irabaziak iza-

nen dituzte. Enpresa elektrikoak orain pribatuak dira, eta interes ekonomikoak dituzte soilik. Di-r u a i r abaz t e r a e ta k u t s a t z e r a etortzen dira, besterik ez. • Ramon Bulto industri kon-

tseilaria eskualdeko alkateak lasaitzera etorri zen. Beha-rrezkoa zen?

Ez zen lasaitzera etorri, bi zen-tral termiko saltzera baizik. Bulto

o z o n o - g e r u z a r e n n a z i o a r t e k o egunean etorri zen hona gas igor-pen kutsagarrien defentsa egite-ra. Zoritxarrez, gure erakunde lo-kalek arras autonomia gutti dute e ta G o b e r n u a k edo a l d e r d i e k erraten dutenari men egiten dio-te. Ule r tuko n u k e C a s t e j o n e k baietza ematea, bera bailitzateke us tezko onura jasoko lukeena . Baina ez dakigu zergatik eman

duten onespena Tutera, Argue-das , Val t ierra , R iba fo rada eta zentralen kaka guzia jasoko du-ten beste herriek. Etsigarria iru-ditzen zaigu udal autonomia hori ez eskatzea eta aire garbia hartze-ko herritarren eskubideari muzin egitea.

• Baina zergatik hautatu dute Castejon bi enpresa ezberdi-nek zentral bana egiteko?

Elektrizitatearen sektorete-ralizatu zutenetik, lehiaMa dago enpresen artean. Ibflbla izan da h e m e n g o azpieffta energetikoak paratu dituerttta ikusi zuenean Hidrocantatok zonaldeko merkatuan sarrtahi zuela, bere zentrala eraikit^tu zitzaion. ZentzugabekeriaMi-tzen zaigu kilometro eskas®bi zentral termiko eraikitzea.

• Nafarroako Energia Planak 2010 . urtean hemen erabili-ko den energiaren ehuneko ehun berriztagarria izanen dela aurreikusten du. Zentra-lak eraikiz gero ez da plana beteko.

Ez, eta harriturik gaude alder-di pol i t ikoek ez du t e l ako ezer erran Parlamentuaren gehiengo-ak erabaki duen zerbait betetzea-rren. Gustatuko litzaiguke, beti-ko legez, ekologistak salaketak egiten dituzten bakarrak ez iza-tea. Non daude orain politikariak, Espainia osorako etsenplua izan

behar zuen plangintza ba t erre-bindikatzeko? Guzion erantzuki-zuna den kontu batez ari gara, planetaren zaintzeaz. Hirugarren munduarekiko elkartasun ekin-tza da. Izan ere, Afrikako lehorte-ak edota kostaldeetako uholdeak ez dira kasualitatez sortzen. Pla-netaren berotze orokorrari arreta hand ia ja r r i beha r diogu. Hori ekiditeko baliabideak jarri behar dituzten lehenengoak lehen mun-dukoak gara.

• Zein aurkaritza mota eginen duzue? Oraingoz informazioa eskain-

tzen ari gara. Bi enpresek aur-kezturiko inguruarekiko eragin azterketak kon t rae r rankor rak dira elkarren artean eta guk age-

rian utzi dugu hori. Horregatik, proiektuen aurkako arrazoibide-ak aurkeztu ditugu Espainiako Ingurugiro Ministerioaren aitzi-nean proiektuen gelditzea eska-tuz. Azterketa hor iek e n p r e s a i n t e r e s a t u e k eg i ten d i t u z t e n b i ta r tean , emaitzek beti euren alde joko dute. Erronka politiko polita litzateke azterketa horiek beste modu batean egiteko bidea bilatzea. Bestelako ekintzak ere egin ditugu. Barcina ingurugiro kontseilariaren etorrera aprobe-txatuz, pankartarekin jarri ginen be re a i t z i n e a n . Gaur , Miguel Sanz lehendakar ia Caste jonen egon da eta k o m u n i k a t u b a n a eman diogu guk eta Greenpea-cek.

Kjafarkaria 5

Eguzki bidezko asmakariak Eguzki energia baliatzen duten hogeiren

bat asmakizun daude ikusgai egunotan

Zizur Nagusiko kultur etxean. Jose Manuel

Jimenez Super ikerlariak idatziriko libu-

ruan oinarritu asmakizunak dira, zakarron-

tzirako materialekin (kartoia, zilarrezko

papera...) gaztetxoek ere erraz egin ditza-

ketenak. Jostailuak, ur beroko zirkuitua

(irudian ageri dena), jangarriak erretzeko

tramankulua, dutxa, labea, sukaldetxoa,

pasteurizagailua, lehorgailua eta destila-

gailua bezalako asmakizunak daude, gure-

tako beharbada denborapasakoak baina

Hirugarren munduan oso baliagarriak izan

daitezkeenak. Erakusketa Castejonera

urriaren 2an ailegatuko da. Ondoren San

Adrian, Lodosa, Azagra, Antsoain, Irur-

tzun, Berriozar, Beriain eta Elizondo

herriak bisitatuko ditu. Bi z e n t r a l t e r m i k o C a s t e j o n e n

Martxoa aldera, Iberdrola eta Hidrocantabrico konpainia elektrikoek Castejonen zentral termiko bana eraikitzeko proiektuak aurkeztuak zituzte-laz informatu zuten hedabideek. Landazuria Erri-berako talde ekologistak berehala ekin zion bi proiektu horien azterketari, le- i henbizi, eta salaketari, gero. Euren us-tez, bi zentral termikoak eraikitzeko as-moak Nafarroako Energia Planaren aur-ka doaz. Plan horrek erraten du 2005. ur-te rako Nafa r roan k o n t s u m i t u k o den energiaren ehuneko ehuna berriztaga- f§ rria izanen dela. Eraiki nahi dituzten bi zentral horiek gasarekin lan eginen luke-te, berriztagarria ez den baliabide bate-kin. Jose Luis Ortegaren ustez atzera-pauso handia litzateke bi zentral horiek eraikitzea. «Ereduzko energi plana zen Europa mailan eta orain bertan behera utzi nahi dute makina bat kutsatuko du-ten bi zentral termiko eraikiz».

Landazuriaren erranetan, gasa dara-bilten zentral termikoak ia kutsatzen ez duten zentralak bezala aurkezten dituzte konpainia elektrikoek. Baina zentral ter-miko guziek C02 eta antzeko gasak jaur-titzen dituzte atmosferara. Egia da ere, baliabide kutsagarrien artean, gasa dela guttien kutsatzen duena (ikatzak baino %50 guttiago eta fuel oilak baino %30 guttiago). Ebro ibaiari dagokionez, be-re bazterrean bi zentral termiko paratzeak uren tenperatura igotzea lekarke.

Jose Luis Ortega:

«Nafarroako

Energia Plana

ereduzkoa zen

Europa mailan, eta

orain bertan

behera utzi nahi

dute, bi zentral

termiko eraikiz»

Salaketa horiei guziei aurre egiteko eta zonalde-ko biztanleak lasaitzearren, Erriberako hamabost herrien ordezkariekin bildu zen Nafarroako Go-

bernuko Ramon Bulto Industria kon-tseilaria, irailaren 16an. Bultok adie-razi zuen Gobernua proiektu hauek gauzatzearen aldekoa dela. Hiru arra-zoi eman zituen hori just i f ikatzeko: energia merka tua ren liberalizazioa, urtero 2.500 milioi pezeta eskuratuko zituela Nafarroak, eta energia erosle izatetik saltzaile izatera pasatuko zela. Baina zonaldeko alkateak konbentzitu zi tuen argudioa bes te ba t izan zen, zentralek ehun bat lanpostu sortuko zituztela, alegia. Bultok erraniko gu-ziak erabateko a d o s t a s u n a erdietsi zuen alkateen artean. Landazuriak us-te du, ordea, Castejongo zentralek ez dituztela ordezkatuko kutsagarriago-ak diren beste batzuk, zentralak erai-kitzea Nafarroako Energia Planaren

« S i i l B k - aurka doala eta Ebro ibaian kalte han- • diak sortuko dituztela.

Zentral termikoek negutegi efek-tua areagotzen dutela ere salatu du Landazuriak. Zera erran zuen Bultok horretaz ari zela: «Gertae-ra orokorra da, berdin-berdin ukituko gaituena zentralak hemen eraiki edo Alemanian eraiki». Landazuriako kide Rafael Sanchezendako erreali-tatearen ikuspegi «miopea» erakusten du horrek. «Argi utzi nahi dut guri axola zaiguna ondorio oro-korra dela. Zoritxarrez bi zentral eraiki nahi dituz-te gure zonaldean, baina mota horretako zentral guzien kontra gaude. Harritzen nau politiko batek horrelako gauzak errateak».

Nafarroako Gobernuak asteazkenean aurkeztu zuen Negutegi-efektua sortarazten duten gas igor-penak guttitzeko ekintza plana. Besteak beste, energia berriztagarrien aldeko apustua egiten da horretan. Hortaz, bi zentral termiko horiek eraiki-tzea beste proiektu honen kontra joanen litzateke.

Zentralek betebehar guziak betetzen ez badi-tuzte ez direla eraikiko baieztatu zuen Bultok, jen-dearen eszeptizismoa ikusirik. Rafael Sanchezen aburuz, ongi dago hori pentsatzea, baina ez da be-netan gauzatzen talde ekologista bateko bolunta-rioek aztertu behar badituzte betebehar horiek. «Eragin azterketek inoiz ez dute frogatuko C02 igorpenek klimaren berotzean eraginik ez dute-nik, inoiz ez dute frogatuko nitrogeno oxidoa bota-ko ez dutenik, edota ibaia berotuko ez dutenik», komenta tu du Sanchezek. «Nafarroako Gober-nuaren borondatea behar da interes ekonomikoei men ez egiteke eta kutsatu gabeko gizarte batean bizitzeko interes orokorrari kasu eginez».

— » Asier Azpilikueta

ostirala, 1998ko irailaren 25a Egunkaria

Page 5: Eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · Eguzki energi vsa . zentral termikoak Grenpeace erakund ekologistakoae Nafarroak izan dirn eguzka energiarei abantailan ageriak

K l a s i k o b i t x i • a r r o r i t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Izarbeibarreko lekukoa Nafarroan euskal kulturak aurrera eginen badu, gure euskal Hteraturaren historian sakonkiago trebatu beharra daukagu,

bestela jai dago; eta, Nafarroako euskal idazleen jakin beharrekoak oro jasoko lituzkeen gure balizko liburuaren

hasmentan, gora handiko idazlea zen Utergako Juan Beriain.

ure txoko honetan, ia lau \ J f urtetan barrena, ez dira gutxi izan ekarri egile bizkaie-radunak, eta beste horrenbes-tetan, ia-ia derrigorrezkoa izan zaigu Altzibarren lana ai-patzea, atsegin haundiz gaine-ra. Gipuzkeradunei dagokie-nez, ostera, ez dugu horrela-korik, oraino, Fidel Altunak Ordiziako filologoak bere tesia bukatuko duen arte bederen. Arabako euskarak izkiria-tresna izan dutenen gaine-koa murritza beharko, eta hortik, agian, nahikoa zaiguke berrikian Knorrek eta abarrek ondu liburua. Iparraldeko idazleek ere, bere aldia izan dute, sakabanatuago agian, baina maratz eta luze, eta lan orokorrez hitz egin beharko balitz, hor ditugu Lafitterena zein, berrikiago, Orpustan be-rarena ere. Nekezago, eta lu-zarorako baina, Nafarroako euskarak mintzabide izan di-tuztenen gaineko tajuzko la-nik; ez naiz ari ez bildumaz ez' eta antologiaz ere, Nafarroako euskal literaturaren historia sakon eta zehatza ekarri be-harko liguken lanaz baizik. Eta badaiteke nor, nire dis-kurtsoa tai gabe errepikatzen dudala dionik; ez beza pentsa, ordea, ni nekagarria izanaga-tik ere gauzak aldatzen ari di-rela. Nafarroan euskal kultu-rak aurrera eginen badu, gure euskal literaturaren historian sakonkiago trebatu beharra daukagu, bestela jai dago.

Eta, Nafarroako euskal idazleen jakin beharrekoak oro jasoko lituzkeen gure ba-lizko liburuaren hasmentan, gora handiko idazlea zen Uter-gako Juan Beriain. Ez da za-lantzarik Juan Beriain Erre-niagaz bestaldetiko euskaldu-nen lekukorik apartena dela, aspalditik ezaguna, jada La-rramendik eman zigun bere lanen berri euskal bibliogra-fiaz bere hiztegi hirukoitzean plazaratu zuen saio goiztiar hartan. Jose Maria Jimeno Juriok argi utzi zuenez, Juan

Beriain Utergan jaio zen, ez Beriainen bertan Oroz Arizku-renek proposatu bezala, 1566. inguruan. Eliz karrera egina -apez titulua Iruñeko apezpi-kua zen Bernardo Rojas San-dovalengandik jaso zuen-, Or-ba ibarrean dagoen Etxagueko abadea izan zen 1592.ez ge-roz, arta horren bereganatze-ko beren buruak ere aurkeztu zituzten bertako Juan Etxa-gue, Unzueko Migel Sorondo Baigorri eta Muru Artederreta-ko Martin Donzel hirukotea garaitu ostean, ez arazorik ga-be, ordea. Aurretik ere, izenki-dea zuen osabarengandik jaso zuen sorterriko benefiziadutza bazuen, eta Utergako abadea 1602.ean izatera heldu zene-rako, Etxagueko abadetza, nahikoa nekaturik, utzia zuen jada, 1599.eanhainzuzenere. Harrez geroztik, Utergan iza-nen zen, 1633.ean zendu zen artean.

Juan Beriainek bi lan izki-riatu zituen XVII. mendeko bi-garren hamarkadan argira el-ki zirenak. Atera zen lehenbi-zikoa arras ezaguna zaigun Tratado de cdmo se ha de oir misa dugu, 1621. ean Iruñeko Karlos Labaienean moldakatu zena Nafarroako erret kontsei-luaren baimenarekin. Blgarre-na, aldiz, 1626.eanemanzuen argitara, eta kristau dotrina da.

Lehenengo lana da gutxiz gehien ezagutzen duguna, are-ago Hordagokoek euskal klasi-koen bilduma beltz, agortu eta

aintzindari horren barruan az- S ken zenbakiarekin, 30arekin j | alegia, plazaratu zutenetik: | «Gauza ciertoa da ece gauza | bat eguinen badu persona ha tec ongui bear duelajaquin cer gauza den, eta nola bear duen § eguin, bercela eztuela eguinen, 1 edo eguinen duela gaizqui». Ai-patu Beriainen bigarren lanaz f denezbezanbatean, Vinsonek j haren berri eman zigun bere | katalogoaren lehenbiziko ale-kian, Larramendik bai hiztegi | hirukoitzaren sarreran bai Gi-puzkoako Corografian jasota-koari orpoz-orpo jarraikiz. Frantzisko Mendoza apezpi-kuaren oneritziaz horniturik datorren 12 neurriko liburuki hau, laurogei orrialde inguru dakarzkigu gazteleraz zipriz-tindurik, bai beste horrenbes-te ere euskaraz tajuturik, fine-an, apezpikutegiko bi mintzai-rak, Beriainek berak esan be-zala. Larramendiren gustukoa zatekeen, bada, Beriainen tes-tutik S inisten dut esleitu bai-tzuen, Elizalde ordenkidearen testuarenarekin segituan er-katzeko. Bereizketarik nabar-mena, bistan da, lehenaldiko aditz formen bukaerako su-durkariari dagokiona genuke, hau da, Beriainek -n erabil-tzen zuen eskuarki: «Cein con-cebitu battzen Espiritu Santua-ren obraz, Jaio cen virgina Ma-riaren baitatic, pasatu zuenpa-sio dolorezcoa Poncio Pilatoren juezaren azpian, cruciflcatu izandu zen, ill cen ta orci zuten, jausicen...»; aitzitik, Gesalazko Muzkiko Elizaldek sudurkari-rik gabeko aldaera zerabilen nagusiki, hegoaldeko nafarre-ra garaiaren ezaugarririk so- -u natuena, ausaz, Bonapartek bere datu bilketa egin zueñe-tik, eta Elkanoko Lizarragaren lanean ezin hobe egiazta daite-keena:«Ceinconcebitubaice Espiritu Sanduaren obraz.jaio ce andreMaria virginarenga-nic, padecitu zue Poncio Pilato-ren manuaren azpian, gurutce-

ficatu zute, il zute, orci zute, jautsi ce...».

P a t z i k u P e r u r e n a

Euskal txuleta bost puskatan 1. Ezindua. - Hiesa duzulako susmurra zabaldu dute egunkariek? Egia da, edo irain hutsa?

- Zerorre ari zara errepika-tzen. Areago iraindu nahi nau-zu, ala? Ez, lazaretoak ez ziren bukatu. Gaur bertan, eriak eta eroak, gizagaixoak eta pobreak bezalaxe, beren barrendietan bi-zi dira, beste jendeagandik be-reiz. Orain, ordea, eta arrunt gauza berria da hau, espektaku-luaren zentru bihurtu dira. Tele-bista piztu, eta hantxe ageri dira denak: neke eta mixeriak konta-tzen pobrea, erokeriak esaten eroa, bere oinaze eta llagak era-kusten eria.

Ez, ez da batere gauza berria; kontua da, telebista bihurtu de-la egungo gizarteko bufoi poli-morfoa.

2. Sentimendua. Gure sentimenduak errotik lo-tuak dira gure zentzuen gaitasu-nari. Zernahi gauza sentituko badugu, ikusi egin behar dugu aurrena, edo aditu, ukitu, usaindu edo probatu. Ikusi, adi-tu, ukitu edo probatu gabe, ha-rrizkoak lirateke gure sentimen-duak, zeren Harria izan baitzen, hainjustu, Odinen heriotzako orduan malkoa isuri ezinik gel-ditu zen gauza bakarra. «Gauza guziak Odinengatik negarrez ikusten baditut, nik Odin berpiz-tu egingo dut• esan omen zuen antzinako jainkoak. Baina, ha-rriak ez egin negarrik, eta Odi-nek heriotzaren lurraldean gel-ditu behar betiko. Horregatik esan ohi dugu oraino euskaraz: 'harriak negar egin lezake»biho-tzak gainez egitean.

3. Izua. Irudi sortzaile abila da Izua. Poz-tuak irri edo penatuak negar egi-nen dizu, baina, beldurtuari, ikarak irudi bat sortuko dio go-goan. Duelabenbora asko, baso-an aditzen ziren hots arrotzen gurasotzat, momo bat sortu zu-ten greziarrek, Pan izeneko jain-koa, eta hark ematen zien izuari, deima panikon deitu zioten, gaurko panico, panigue, panic

hitzen sustrai izana, hain zuzen. Izu hori unibertsala da, eta poli-morfoa. Hala dio errefrau zaha-rrak: «Bildur bat da auereetan, ta asco guizonetan». Intuizio hu-tsez esan nuen behin, munduko poesia guzia hitz batetara bildu behar banu, izu hitzera bilduko nukeela. Bainagero...

4. Gezurra. Beldurra eta gezurra elkarren sorkari. Munduan ez du beldu-rrak (izuak) baino gezur ederra-gorik deusek sortu, ez eta gezur ederrak baino beldur haundia-gorik ere. Arte guzia, gizakion sorkuntza guzia, Don Beldurren asmaketa taigabea duzu. Behar bada, denak kontsolatzen gara gezur ederraren bila, eta Atxaga-ren eria, eroa, pobrea edo ezin-dua aisena; halakoa egia hutsak hunkitzen edo mintzen baitu. Jende arruntarentzako, ordea, «egia hutsa be, sikue ei da». Ho-rregatik, Gezurra zenbat eta sa-noago, orduan eta zailago eder bihurtzeko. Horregatik uzten zuen Don Beldur zenaren ondo-tik beti Doña Gezur atzenerako jende txikiperruak. Zergatik ote?

5. Inozentzia. Egun batean iritsi zen gixona, eta hemengo jabe egin. Gixon hura gu zen, ttikia, baina oso bixkorra eta tranpoxoa. Behin, zeinek ardo gehiago edan, apos-tu egin omen zion jentilari. Baita irabazi ere. Baina gero ezin altxa lurretik gixona! Orduan, blusa-pean^ordea zeukan zahagia be-hetik goraino zarratatu, eta ardo guzia hustu omen zuen.

- Ez al duk minik hartzen sa-bela hola hurratuta? -galdegin omen zion jentilak.

- Bai zera! Ezta batere! -barre-murritxean ttiki tranpoxoak.

- Ea hekarrak labana hori ho-na! -eskatu zion jentilak. Eta be-re sabel noblea labanaz hurratu bezain pronto, odol putzutan hiltzera zihoala, hala esan omen zuen: «Sortu da jende txiki pe-rrua, ta akabo gure jende uma-nua». Orduz geroztik jende ttiki perruak agintzen omen du Eus-kal Herri mundukoan.

* Motxorrosolo #

Arrazoibideak

KLABE ERAIKITZAILEA. KRITIKARAKO J O E R A ARRAZOIBIDE BAKARRA DU-

tenei botatako erronka. Ilusioa nonahi, eszeptikoak ez dira gutxi. Aterabidea gizartean mamitu beharra dago, hor sortu giroak politiko anitz ditu mugiaraziko, gizarte mailan jaso alda-ketei izua diete. Horra hor aukera, eta hautu eginda bidearen lu-zeraz jabe beharra. Bidea eginez gero, norabide bakarrakoek jai daukate.

Egunkaria ostirala, 1998ko irailaren 25a ostirala, 1998ko irailaren 25a Egunkaria

Page 6: Eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · Eguzki energi vsa . zentral termikoak Grenpeace erakund ekologistakoae Nafarroak izan dirn eguzka energiarei abantailan ageriak

Mafarkaria

Talogi lea

«Niretzat, jende aurreari egiri beharreko gauza da eskulana»

Luzia Gofti talogileak eskulangintza feriak

alde batera uztea erabaki du, «orain

negoziotako hartu dituztelako». Beste pare

bat urtez jarraituko zukeen, umeengatik

batez ere, baina ferietan izaten den giroak

asko tristetzen du orain.

GA L D E R A BAKARRA E G I N ETA

ordubetez mintza daiteke-en andre orojakilea da Luzia. Azpiko lerroetan taloa, lixiba eta makiak dira mintzagai, baina beste gauza anitz du kontatzeko. • Nola hasi zinen taloa egiten.

Iruñera etorri nintzenean jate-txe bat jarri nuen San Lorentzo kalean, Gauzuri izenekoa. Estu-dianteak biltzen ziren han, eus-kaldunak gehienak. Beti eskatzen zidaten nire gazte denborako gau-zak kontatzea. Behin esan nien niri tokatu zaidala asko taloa egi-tea. Eta animatu ninduten plazaz plaza taloarekin joatera.

• Nola lortu. zenituen taloa egi-teko lanabesak? Orduan Ororbiako lantegi bate-

an ari nintzen eta hango mutil ba-ti esplikatu nion nola egin txapa bat, lau hankaduna, gainean sua egiteko. Izan ere, txapa hori izan baino lehen, Lakuntzan sua lurre-an egin nuen behin eta izugarrizko leherketa egin zen. Anaia arotzak talaburnia egin zidan, taloarekin ibiltzeko trastea. Zurgin batek egin zidan artola, zurezko ohol bat taloa hantxe moldatzeko. Orea egiteko artesa banuen eta neu-rrien bila hasi nintzen, Nafarroan banarrak (babarrunak), babak eta denak neurtzeko erabiltzen zire-nak. Erregua, erregu erdia, gaitze-rua eta zelemina nituen baina al-motea falta nuen. Tirapura bizi-tzera joan ginelarik, etxe batean aurkitu nuen almote txiki- txiki bat, gainean lorea zuena. Hango nagusiak ez zidan saldu nahi izan, andreari galdetu behar niola. Atzo (igandean) hil zen andre hura bat-batean. Berak ere ez zidan almo-tea saldu nahi, eta eskuz margo-tutako jarroi baten truke eman zi-dan. Eta holaxe lortu nituen de-nak. Plazan jartzen nituen eta jen-deari asko gustatzen zitzaizkion. • Zenbat denboraz aritu zara ta-

lo egiten? Hamasei urte eta erdi ibili naiz

taloarekin plazaz plaza. Azkenean desilusio handia izan dut taloa ne-goziotako hartu dutelako. Eta ni lehertuta nenbilen lanean! Nik egi-

Luzia Goñi Oiias 1928ko

abenduaren 13an jaiozen,

Aizarotzen, Basaburuko herri ttipi

batean. Haurra zela, herriko

etxeak eta lursailak erosi zituen

pertsona batek eta handik

kanporatu zituen. Luziaren aitak

etxe berria Gartzarunen eraiki

zuen eta han bizi izan zen 14

urterekin mugitzen hasi zen arte. »

Luzia Lekunberriko hotelean izan

da lanean, Errenteriako Retegi

tabernan, Donostiako Pablo txiki

tabernan, eta neskame ibili da

Eibarren. Han ezagutu zuen

azkoitiar batekin ezkondu eta

Elgoibarrerajoan ziren bizitzera,

senarrak zuen bodega ttipi batera.

Baina uholde batek bodega ttikitu

eta Plaentziara joan ziren

bizitzera. Senarra gaixotu zenean

Iruñera etorri ziren, «hemengo

klima hangoa baino hobea

baitzen». »

Talogilea, Gurutze Gorriko

boluntarioa, sukaldari trebea eta

bertsolaria da Luzia. Jendaurrean

bertsoak botatzeko gai ez dela

dio, bereak bertso inprobisatuak

ez direlako. Inguruko gauzei

buruz idazten du eta noizean

behin argitaratzen dizkiote, baina

akatsekin askotan. Nafarroan

tirada handiena duen egunkarian

egin zioten elkarrizketa batean

zenbait gauza gaizki jarri zituzten

eta horrek asko haserretu du

Luzia. Kontu handiz ibiltzeko eta

gauzak ongi apuntatzeko

gomendatu dio NAFARKARIAII.

ten nuen lehen egiten zen mo-duan, eta orain egiten dute buta-noarekin. Eta hori ez da taloa egi-tea, dirua ateratzeko asmoa bai-zik. Eskulangintza ferietan, sal-tzera joaten da jendea. Niretzako

eskulana da gauza bat jendearen aurrean egin behar dena, jendeak galdetzeko nola egiten den, zein kostunbretan. Niri poz handia ematen zidaten umeek. Gauza izu-garriak galdetzen dituzte umeek, gustatzen zaie jakitea. Eta orain dena itzaltzen ari da, eta pena handia ematen dit, eta horrexega-tik erretiratu naiz. Beste urte pare bat ere ibiliko nintzen bestela. Akaso erakustaldiren bat egiteko agertuko naiz, baina gehiago ez. • Nola egiten da taloa?

Nafarroan bi edo hiru aldetara egiten zen taloa. Zubieta aldean zura ikatzaren brasekin egiten dute. Basaburua aldean, berriz, pagoa eta lizarraren garrekin egi-ten genuen, hauen kea garbi-gar-bia delako eta taloa zikintzen ez duelako. Haritzak duen kea bel-tza da da eta taloa belztu eta gus-tu txarra ematen dio.

Beste era bat ere genuen Basa-buruan. Suaren gaineko txapan, hautsa kendu eta gero, lau bat zentrimetroko taloa jartzen zen. Gainetik jartzen zitzaizkion brasa batzuk piztuak, eta azala pixka bat egiten zitzaiolarik, hauspoa-rekin brasak eta hautsa kentzen zitzaizkion. Gero berriro tapatzen zen hauts bero-beroarekin eta hi-ru ordu laurden uzten zen. Ondo-ren, hautsa kendu eta uzten zen hurrengo egunerako. Goizean xe-rra fin-finak egin eta eltze batean sartzen ziren esnearekin. Gatz pixka bat botatzen zitzaion, eta hori zen gure otamena. • Taloa nola egiten den jakiteaz

aparte, beste gauza asko ba-dakizu, ezta?

Bai, beste gauza asko erie bada-kit nik gazteek ez dakitena. Lisua (lixiba) nola egiten den adibidez. Orain dela hilabete bat Emausera joan n in tzen eta h a n au rk i tu nuen lisua egiteko erabiltzen ge-nuen konporta (zinkezko ontzi handia) haietako bat. Bi mila pe-zeta eskatu zidaten. Ez zekiten zertarako zen.

Konporta harri baten gainean jartzen zen. Bere barruan makiltxo batzuk jartzen genituen, lizarra edo pagoarenak, arropak ez tinta-tzeko. Gainean jartzen ziren gizo-nezkoen alkandorak, prakak eta horiek denak. Eskuz garbitu behar ziren aurretik eta bere xaboiarekin konportan sartu. Izarak, toailak eta arropa zuriak jartzen ziren on-doren, eta horren guztiaren gaine-an lihozko oihala, etai gainean be-rriz hautsa (errautsa). Pertz bate-an ura berotzen jartzen zen eta pixkanaka hautsaren gainean bo-tatzen zen. Hautsak, urak eta xa-boiak lisua egiten zuten. Ura kon-portaren azpialdean zegoen zulo-txo batetik ateratzen zen. Hautsa eta oihala kendu eta arropa erre-kan klaratzen zen. Lisua gordetzen genuen ontziak eta zoluak garbi-tzeko. Oso ona zen. Usaintxo ona uzten zion arropari eta garbi-garbi utzi, zuri-zuri. Hau guztia jendea-ren aurrean esplikatzea gustatuko litzaidake. Lehengo egunean, pe-riodikuan leitu nuen Betelun lisua egin zutela, eta farregurea eman zidan emakume batek eramaten zuelako barruan plastikozko tra-mankulu bat. Orduan ez gçnuen holakorik!

• Zertan ematen duzu denbora?

Senarra hil zitzaidanean pasa nituen bi urte oso motelduta, oso triste nengoen. Orduan haSi nin-tzen bertsoak eta taloak egiten. Horrelaxe bete nuen bizia eta ho-laxe bizi izandu naiz. Hauxe da ni-re bizimodua. Beste egun batez, hemendik denbora batera, etor zaitez eta kontatuko dizkizut bes-te gauza batzuk. • Orain ere konta ditzakezu.

Gazte nintzelarik (dio ia ja-rraian)... Makiak entzunda zara zu?... Nafarroan asko ibili ziren mendietan.-Egun batez, nire aita gaztainak sueltzen ari zen men-dian (gaztainak zuhaitzetik har-tzen), eta bere gosaria eramaten ari nintzela, hiru gizon atera zi-tzaizkidan. Beldurtu egin nintzen, gauza izugarriak esaten zituztela-ko haiei buruz: jendea hiltzen zu-tela, emakumeren bat aurkituz gero edozer gauza egiten ziotela eta abar. Oso jatorrak ziren, or-dea. Gipuzkoara pasatu nahi zu-ten eta bidea erakutsi behar nien. Halaxe egin nuen. Eman nien ere aitaren gosaria hiruei. Majo gosal-du zuten eta kasi negarrez. Gar-tzarongo etxola batean bi egunez egon ziren. Eta nik ez dakit nondik baina guardia zibilak enteratu egin ziren. Harrapatu eta gure etxera eraman zituzten, han Iru-ñerako autobusaren txartelak hartzen zirelako. Hura kasualida-dea. Kafe bana zerbitu behar izan nien. Ezin genuen ezer esañ, ni negarrez nengoen eta besteak ere

"bai. Handik lau edo bost egunera jakin genuen hil zituztela.

—6» Asier Azpilikueta

ostirala, 1998ko irailaren 25a Egunkaria

i l l l i r j D i ) ]

Page 7: Eguzki energi vsa . zentral termikoak · 2012. 6. 25. · Eguzki energi vsa . zentral termikoak Grenpeace erakund ekologistakoae Nafarroak izan dirn eguzka energiarei abantailan ageriak

Egunkaria

i ostirala • 1998ko irailaren 25a

Fermin Erbiti

Gidoi berria

ETArek in zer i k u s i a d u e n a lb i s t eak g a u e k o telebis-

t e n p r o g r a m a z i o a h a n k a z go ra j a r t zea oso seinale txa r ra izaten da . Lehenengo e g u n e a n , o rdea , p r o g r a m a z i o a l d a k e t a r e n a r r a -z o i a a z k e n u r t e e t a n j a s o d u -g u n a l b i s t e h o b e r e n a e m a t e a zen . H o r r e l a k o a lb i s t e b a t egia b i h u r d a d i n e g i n b e h a r r e k o lan ixilean ari z irenak alde bate-ra u tz i ta , ga ine rako guzt iok u s -t e k a b e a n h a r r a p a t u ga i tu , ba i -k o r r e n a k ere n e k e z eg in zeza-k e e l a k o g e r t a t u r i k o e n p r e b i -sioa.

Gehienon sorpresarako, ordea, e g o e r a a l d a t u d a . H a i n b e r t z e aldiz ETAri hiltzeari uzteko eska-t u d i o t e n b a t z u k j o k o ze l a i berr ian u rdu r i eta deseroso iku-s i a g a t i k , d e n b o r a r e n p o d e r i o z ohi tuko direla pen t sa tu nahi dut . Espero dezagun, halaber, ETAre-n a b e n e t a k o p a k e n a h i a izatea . Eta , ha la ez bal i tz ere, ez ga ldu e s p e r a n t z a , b i o l e n t z i a b i d e t i k hasiz gero ondorengoa kontrola-tzea ezinezkoa den bezala, pake bidean has i t akoan ere inork ezin ba i tu z iu r t a tu au r re t ik idatzirik e r a m a n z i t ekeen gidoia b e t e k o denik.

Azken egunetako inkestek argi diote espa in ia r rak eszeptikoago-ak diren b i ta r tean , euska l herri-t a r r o k b a i k o r g a r e l a p r o z e s u honeta t ik pakea etor daitekeela-k o a n . A g i a n , t r e n a p a s a t z e n u z t e a b a r k a e z i n a l i t z a t e k e e l a i n o r k b a i n o a r g i a g o i k u s t e n d u g u l a k o . M a h a i a n eseri b e h a r d u t e n guzt iek k o n t u a n h a r t u k o a h a l du te ! E t a gehiegi e s k a t z e a ez bada , bai batzuei zein bertzeei azken eskaera: hemendik aitzina, faborez, gidoilari lana gu guztion esku utzi. Orain ar teko gidoi t ra-giko bezain aspergarr ia hobetuko dugulakoan nago.

KONTZERTUAK

K i z a r r a : Gaur, 20etan, Gustavo de Maeztu m u s e o a n , Paco Diezek abesti sefardien ema-naldia eskeiniko du.

• Banañain: Os tegunean , Folk Ametsak zikloaren barnean, Jose Antoni Ramos musikari kanariarrak kontzertua ema-nen du udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, 20etan.

I Burlata: Asteburuanjazz musi-ka entzuteko parada izanen dute udal parkera 20ak alde-ra hurbiltzen direnek. Gaur Paseando con Mr. Dixi Jazz Band t a ldeak joko du , e ta bihar Berriozarko musika es-kolako Big Band taldeak.

BERTSOLARIAK

I Altsasu: Etzi, Egin eguna dela-eta, Irazu, Manolo Arozena, Jokin Sorozabal eta Jon Sa-rasua bertsolariak izanen di-ra 13.00etan.

I UPPOtz: Astelehenean, J e s u s Mari Irazu eta Anjel Mari Pe-ñagarikano bertsolariak ari-tuko dira egun osoz.

ERAKUSKETAK

I I ruñea: Mikel Saizen argazki lanak, Ana Casasen margoak eta Eduardo Bren eskulturak ikus dai tezke Gotor lekuko Arma Aretoan hilaren bukae-ra arte.

IKASTAROAK

I Ipuñea: Txantreako Auzotegi kultur etxeak honako ikasta-roak antolatu ditu larrazke-nerako: eskulanak, lore ihar-tuak, etxeko konponketa la-nak, la t indar dantzak, ma-rrazketa eta margoketa, zera-mika eta sukaldaritza. Izena emateko azken eguna iraila-ren 30ean buka tzen da. In-formazio gehiagorako deitu 948-132211 telefonora.

I Ipuñea: I ruñeko Gazter iaren Etxeak honako ikastaro eta m i n t e g i a k a n t o l a t u d i t u : Dantza ikas ta ro e leb iduna (irakasleak euskaraz daki); Ametsak eta bere interpreta-zioa ikastaroa gazteleraz eta euskaraz (bi talde); garapen pertsonala ikastaroa gaztele-raz eta euskaraz; ingurugiro-ko min teg i e l e b i d u n a ; e t a Mendi kirola: jakin beharre-koa mintegi elebiduna. Izen ematea u r r ia ren 2an buka -

tzen da . I k a s t a r o e n prezio 3.500 pezetakoa da eta min-tegiena, 1.000 pezetakoa.

BESTELAKOAK

I Lappaintzap: Nafarkarian pasa den astean irakur zitekeenez, Ul tzamaldeko E s a n - E r r a n Irratian aritzeko bi langileren bila dabiltza Ametza ku l tu r e l k a r t e k o a k . E u s k a l d u n osoa, dinamikoa eta bertakoa izatea baloratuko da. Hauta-

gaiek 948-305134 telefonora dei dezakezue izena emateko urriaren l aba ino lehen.

I Beire: Narrentreppe antzerki taldeak hiru egunetako ego-na ld ia an to l a tu du pailazo izateko t ekn ikak ikas teko. 16.000 pezetagatik urr iaren 2tik 4ra mantenu osoan ego-teko aukera dute Pablo Zubi-karai zuzendaritza pean pai-lazo izan nahi dutenek. Izena emateko deitu 948-241461 telefonora.

cHddafcoei kota e$Ln, eta eiantzunt kia/ 7s>Lziiik daudenei hots e^Ln, eta en.antz.unik ez: ...

&Cet da?