bipuntuzero vi

16
VI 2013ko iraila

Upload: karrikaluze-elkartea

Post on 11-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Bipuntuzero VI

VI 2

013k

o ira

ila

Page 2: Bipuntuzero VI

Koordinazioaeta Diseinua

Testugintza

Argazkiak

Zuzentzailea

Inprimategia

Iker Moreno

Koldo Los ArcosGoreti EtxepareAmaia SanchezAmaia ArrasateIsmael YagüeIker MorenoIlunber AyestaranMaite ArizaletaSaioa GonzaloMikel OteizaBihar MendinuetaMikel ArrasateGentzane GoikoetxeaEneko AnduagaTxipi Kormenzana

Karrikaluze Elkartea

Miren Munarriz

Ultzama

LG NA 742-2012 Eusko Jaurlaritza etaAtarrabiako Udalarendiru laguntzazargitaratua.

VI 2013ko iraila

Page 3: Bipuntuzero VI

EuskaldunON kultur astea. OFFetik ONera

Aurten hirugarrenez, atarrabiarren artean arrakasta handia lortu duen aste bat ospatuko dugu: EuskaldunON kultur astea. Baina zer dela eta ari da zabaltzen euskalgintzan OFFetik ONera esamoldea? Bada, esamolde horren bidez euskaldunak aktibatzeko prozesua adie-razi nahi dugu. Gaur egungo gazteak kultura anitzeko mundu batean bizi dira, eta kultura horiek gazteengan eragin nabarmena dute, ingeles kulturak bereziki. Gainera, gehienek ingurune normalizatu samar ba-tean ikasi dute euskara: ikastetxeetan. Askoren ustez, hizkuntza aukera eta normalizazioaren aldeko borroka helduen gauzak dira, ez baitute euskal kultura era aktiboan bizi; ikusle edo entzule hutsak dira. EuskaldunON kultur astean, dinamika hori eten nahi izan dugu: euskara eta euskal kultura arreta gune izanik, gazteak izango dira protagonista. Are gehiago, haien esku utzi dugu antolaketa prozesua. Auzolanaren bidez, zer egin, ikusi eta entzun erabakiko dute. Ondoren, Atarrabiako herritarren aurrean euskaldun agertuko dira plaza hartuta; izan ere, ia jarduera guztiak Udaletxeko plazan egin ohi dira. Bertan eginda euskarak ikusgarritasuna lortzen baitu, eta atarrabiarra sentitze-ko unean, balio integratzailea hartzen du. Adin guztietakoak gonbidatuta zaudete euskal kulturarekin gozatzera, haur, gazte eta helduentzako egitarau zabala prestatu bai-tugu. Esan dezakegu egitasmo honetan Karrikaluze Elkartearen egin-kizuna bigarren mailakoa dela: gazteei babestoki eta aholkua ematea, urteetan kultur jardueren antolakuntzan pilatu dugun eskarmentua ba-liatuta. Gonbidatuta zaudete EuskaldunON kultur astean nahi du-zuen moduan parte hartzera: entzule, ikusle, artista, mintzakide, lagunt-zaile, babesle... izan zaitezkete. Animatu, ez zarete eta damutuko!

Page 4: Bipuntuzero VI

Formazioko gazteakTTak egunean

Aurten, ikasturte hasieran, Arrasateko Euskara Elkartearen (AED) gonbidapen bat jaso genuen: elkarteko gaztetxoenak (TTak taldekoak) beren eguna, TTak eguna, antolatzen ari ziren maiatzaren 4rako, eta horren harira, Karrikaluzeko formazioan (Hazten Hezi) parte hartzen duten gaztetxoak bertara gonbidatu nahi zituztela esan ziguten; eta trukean, EuskaldunON astean haiek etorriko zirela.

Formakuntzako gazteak poz-pozik jarri ziren gonbidapen horren berri izan zute-nean, eta sare sozialen bidez TTak taldekoekin harremanetan jartzen hasi ziren. Ha-mabi bat lagun joan ginen Arrasatera, eta han ongietorri polita egin ziguten, bertso, txalaparta eta hainbat jolasen bidez. Horrez gain, arratsaldean trikitien soinuarekin dantzan ibili ginen kalez kale, eta gauean afari paregabea eman ziguten Arrasateko gaztetxean. Giro polit, gazte eta euskaldunean murgilduta ibili ginen. Dantzan ibili ostean, edo bitartean, batzuek ligatu egin zuten, euskaraz nola ligatzen den prak-tikatzeko! Harro gaude, dirudienez posible baita euskaraz ligatzea! Beste batzuek dantzan edo hizketan jarraitu zuten goizaldera arte, eta gutxika-gutxika frontoira joan ginen, zakuetan lo egitera. Batzuek lo gutxi egin zuten, beste batzuek gehiago, eta beste batzuek bero-bero.

Hurrengo goizean, AEDn gosari goxo-goxoa eman ziguten, eta gero, ajearekin, buel-tako autobusa hartu genuen. Batzuek erdi lo egin zuten bidaia, eta beste batzuk kontu kontari aritu ziren. Egia esan, esperientzia polita izan zen, interesgarria baita gure gazteek beste talde batzuetako gazteak ezagutzea. Eta parrandak lagunen arteko harremanak estutzen dituenez… Egun borobila izan zen!

Ordutik hona Euskal Herriko beste parranda batzuetan egin dute topo, eta dirudie-nez, TTak eguneko ligoteo horietako batzuk mantendu egin dira. Gainera, harremana euskaraz sortu zenez, euskaraz aritzen dira elkartzen diren guztietan. Errepikatzeko moduko esperientzia izan zen, zalantzarik gabe. EuskaldunON astean Arrasateko gazteak etorriko dira, eta asko gogotsu daude. Ea bueltakoa nolakoa den!

Page 5: Bipuntuzero VI

Aurten Arrasateko TTak taldekoak etorriko dira EuskaldunON astera, ikasturte hasie-ran adostutako elkartrukea egiteko. Gu Arrasaten egon ginen, eta orain haiek datoz gurera. EuskaldunON asteko larunbatean etorriko dira, eta egun guztian egonen diren ekintzetara gonbidatu ditugu.

Nahi izanez gero ostiral arratsaldean etor daitezkeela esan diegu, baina hori beraiek erabaki beharko dute. Larunbatean, goizean goiz, dena muntatzen lagunduko digute, eta gero, olinpiadetan parte hartuko dute gurekin batera. Guk Arrasaten kiroletan gaita-sun handia dugula erakutsi genuen, batez ere zaku lasterketan; izan ere, hiru lasterketa jarraian egin zituen talde bakarra izan ginen eta horietatik bi irabazi genituen. Ea zer egiten duten arrasatearrek! Oso zaila izanen zaie gure marka gainditzea, baina tira...

Ondoren plazan bazkalduko dute guztiekin batera, eta gero, triki-bertso-poteoaren bidez ezagutaraziko dizkiegu Atarrabiako kaleak eta tabernak. Herrian barna ibili os-tean, urtero bezala, udal plazara itzuliko gara, eta bertan Hauskaitz eta Ze esatek! taldeekin ibiliko gara dantzan.

Ziur gaude Arrasaten bezala hemen ere norbaitek ligatuko duela, beraz, has zaitezte zuen apustuak egiten ea nork ligatuko duen norekin! Batzuk larunbat hori iristeko irrikitan daude, baina ez kontzertuengatik, baizik eta konpainiagatik! Lo egiteko lekua utziko diegu (guri ere utzi ziguten), eta bertan koltxoneta eta zaku artean bakoitzak bere erara deskantsatu ostean, igandean, gosari eder bat prestatuko diegu herriko elkarteren batean.

Igandean, tripa ongi bete eta gero, bakoitza bere etxera joanen da; Arrasatekoak auto-busez, eta Atarrabiakoak, berriz, oinez (dena ongi bildu ondoren). Eta horrela datorren urtera arte agurtuko ditugu arrasatearrak, esperientzia polita iruditzen bazaie, ziurre-nik datorren urtean errepikatu nahiko dute eta.

Arrasateko gazteakeuskaldunONastean

Page 6: Bipuntuzero VI

Irailak 7an Atarrabian ospatuko dugun EuskaldunON egunean ez da faltako urtero gozatzen dugun triki-bertso-poteoa. Bertan, Aimar Karrika eta Saioa Alkaiza bertsolariek parte hartuko dute. Aimarrentzat hirugarren aldia izango da; Saioa, berriz, lehenengoz arituko da.Saioa Alkaiza Iruñerriko bertso eskolako kide da. Ikastetxeko programan izan zuen bertsoarekin lehenengo harremana, eta bertatik egin zuen bertso eskola-rako bidea. Egun, Nafarroako bertsolarien artean etorkizun handia duenetako bat da Saioa.Saioa bezala, geroz eta gazte gehiago dira bertso eskoletan aritzen direnak, eta behar hori kontuan hartuta, joan den ikasturtean bertso eskola bat jarri zen martxan Atarrabian.Atarrabiako bertso eskola 2012ko irailean sortu zen, hainbat urtez Atar-gi ikastetxeko 6. mailako ikasleekin bertsolaritza landu ondoren Bertsozale Elkarteak egindako hausnarketa baten ondorioz. Gaztetxoen bertso eskolen alorrean dagoen hutsunea betetzeko asmoz, iaz sei bertso eskola berri sortu ziren Iruñerrian, besteak beste, Atarrabiakoa. Horrela, elkarteak bere erronka handienetako bati aurre egin dio, gazteen bertso eskolak sortuz eta egonkor-tuz transmisioa bultzatuko duelako.Aurten, bertso eskolaren lehenengo urtea izan da, eta bost ikaslek parte hartu dute: Miren Santos, Ander Grimal, Leire Murillo, Martin Cervantes eta Maia-len Mendioroz. Datorren ikasturterako helburua bertso eskola sendotzea da. Horretarako, Bertsozale Elkartea Atargiko Guraso Elkartearekin, Idoskiarekin, elkarlanean ari da, eskaintza adin guztietako neska-mutikoei zabaltzeko.Atarrabiako bertso eskolako irakasle Xabier Terrerosen hitzetan, “bertso esko-laren xedea, ez da bat eta bakarra. Bertsogintzaren teknikak lantzen ditugu-larik helburu ugari erdiesten ahalegintzen gara. Hasteko, ahozkotasuna jorrat-zea dugu helburu, euskara da abiapuntu eta helmuga; hizkuntza umorerako, eztabaidarako, sentimenduak adierazteko, komunikatzeko edota jolas egiteko erabiltzen dugu, beti ere modu ludiko batean. Bestalde, ikasleen sormena es-timulatuz trebetasun sozialak lantzeari ere garrantzi handia ematen diogu, hala nola jende aurrean aritzeari, norberak egindakoarekin ziur egoteari edota besteen lanak entzuten eta baloratzen ikasteari.”Gaztetxoek, astero ordubetez elkartzeaz gain, Bertsozale Elkarteak antolatu-tako saio eta topaketetan parte hartzeko aukera dute.Urte honetan bi ekitaldi antolatu ditu bertso eskolak Atarrabiako herriari be-gira. Lehenengoan, Iruñerriko gainontzeko bertso eskolak gonbidatu eta bert-so-merendu bat egin zuten. Bigarrenean, aldiz, Nafarroako Bertsolari Txape-lketako finalaurrean aurkezpena egin zuten. Orain, kulturgintzako gainerako eragileekin harremana bideratu eta elkarlanerako aukerak aztertu nahi ditu elkarteak, bere proiektua sendotzeko bidean garrantzi handikoa delako.Bertso eskolara batzeko, datorren ikasturtearen hasieran Idoskia Guraso Elkartearekin batera matrikulazio kanpaina jarriko du martxan gaztetxoen artean. Bestalde, helduen alorrean, Bertsozale Elkarteak dituen baliabideen arabera sor daitezkeen bertso eskola berriei edo ikastaro eskaerei ere erantzu-ten saiatuko da. Eta nork daki, agian, etorkizunean Atarrabiako bertso eskolako gazteak bertsolari famatu bilakatu eta triki-bertso-poteoan beren bertsoekin alaituko gaituzte.

Atarrabiakobertso eskola

Page 7: Bipuntuzero VI

Hain tresna “sinplea” izanik, non dago txalapartaren arrakastaren sekretua?Bi pertsona direla. Aldi berean jolasean aritzen diren bi pertsona, eta bien artean musika tresna bakarra jotzen dutela. Horretarako, haien arteko harremana berezia izatea ia ezinbestekoa da. Bikotea ezagutu, lagundu, entzun, ulertu eta ulertarazi, eman, jaso... behar baituzu.Horrez gain, txalapartaren beste sekretua da soinu sakon eta sinpleak sortzen dituela, eta soinu horrek gerriak dantzan jartzeko gaitasuna duela. Eta, gainera, ez da oso musika tresna sofistikatua. Denok ezagutzen ditugu oholak, eta eskuetan izan dugun material horrekin musika egitea posiblea dela ikusterakoan ikusleak asko harritzen dira.Bestalde, musika tresna berria da; tresna gaztea dugu txalaparta, ezezagu-na, ikusgarria eta oso sakona.Gauza eta kontzeptu askoren sinboloa izan daiteke txalaparta: alde bate-tik, euskal kulturarena; baina, bestetik, Ying-Yang orekarena edo pertsonen arteko orekarena, edota laguntasunarena, sexuarena... Eta hori guztia joal-di bakar batean senti dezakegu.

60ko hamarkadan desagertzear egon zen txalaparta. Gaur egun, berriz, musika tresna honen egoera oso bestelakoa da. Madonna bere azken ikus-kizunean txalapartari talde batekin aritu zen. Txalaparta inoiz baino biziago dagoen seinale al da hori?Bai, zalantzarik gabe. Duela 50 bat urte bi bikote, lau pertsona, lau txala-partari gelditzen ziren. Gaur egun, berriz, txalapartari ugari daude, eta txalaparta topaketa asko antolatzen dira; azkenekoak Lleidan eta Londo-nen izan ziren, adibidez. Txalaparta taldeak sortu dira, informazio ugari

Hutsun taldea hirukote batek osatzen du: Anai, Simon eta Topo (Mi-kel). 2011n sortu zen, eta talde gaztea izan arren eskarmentu han-dia hartu dute bi urte hauetan, hamaika lekutan aritu baitira: Bordelen, Teruelen, Bilbon, Lleidan, Pauen, Donostian, Tuteran, Vianan… Orain dela hilabete gutxi batzuk Atarrabia, Uharte, Burlata eta Antsoaingo musika lehiaketan lehenengo saria irabazi zuten TX_HUTSA ikuskizunarekin. Atarrabiarekin harreman estua dute, Mikelats dantza taldearekin eta Atarrabia abesbatzarekin batera aritu izan baitira askotan. Oreka TX taldearekin ere jo izan dute.

Hutsun txalaparta taldeadugu eskura, bibliografia, diskografia, txalaparta irakasle gehiago daude, lehenengo metodoak, garapen teknologikoa, material berriak, Ipod-erako aplikazioak... Horri guztiari esker inoiz baino biziago dago txalaparta. Pent-sa zenbat jendek ezagutu duen musika tresna hau Madonnaren ikuskizu-naren bitartez, eta imajinatu Zuaznabar eta Goikoetxeatarren aurpegiak beren jolasa, txalaparta, munduan barna bueltaka ikusterakoan!

Txalaparta ohol bakar batekin jotzen zen hasieran, eta orain harria, plas-tikoa, izotza, metala edota tresna elektronikoak erabiltzen dira. Ez ote da txalapartaren “arima” galdu?Txalapartaren arima bi pertsonen arteko jolasa da. Hori mantentzen den bitartean zerk desberdintzen ditu egurra eta harria? Ezerk ere ez.Ez al da berdina belarretan eta pistan jokatzen den futbola? Noski berdina dela! Bakoitzak baditu bere berezitasunak, alde onak eta txarrak, baina fut-bola da dena. Gure kasuan ere dena da txalaparta; jotzeko era mantent-zen den bitartean, dena da txalaparta. Are gehiago, material berri horiek gehituta ez da arima galtzen, baizik eta berritzen, zabaltzen, moldatzen; baina ez da galtzen, inolaz ere.

Zuen azken proiektua saritua izan da. Zer suposatzen du txalaparta talde batek halako lehiaketa bat irabazteak?Alde batetik, txalapartariok txalapartaren bidetik aurrera goazela. Geroz eta txalaparta garatuago baten lekuko garela, eta duela 50 urte baserri galdu batzuetan bakarrik entzun zitekeena orain mundu osoan ikus eta entzun daitekeela.Eta guzti horren ondorioz jendea txalaparta ezagutzen hasi da. Jendea txalaparta jotzen, errespetatzen, defendatzen, ikertzen, hobetzen, irudi-katzen hasi da, eta hori da musika tresna baten taupada, pertsona desber-dinen pentsamenduak.

EuskaldunON astean zer da ikusi ahalko duguna?TX_HUTSA izeneko kontzertu didaktikoa. Oholtzan, garai desberdinen adierazgarriak diren 6 txalaparta aurkeztuko ditugu, egurrezkoak, harri-zkoak, afinatuak... Aldaketa erritmikoak, teknologikoak, melodikoak azaldu eta gauzatuko ditugu zuzenean, eta horrez gain, kantuan eta dantzan ere arituko gara.

Page 8: Bipuntuzero VI
Page 9: Bipuntuzero VI

Iepa!Udaren bukaerarekin batera Gazte Kanpaldiko eta Udablaiko argazkiak aurkezten dizkizuegu. Irudietan ikus daitekeen moduan udan ere pri-meran pasa dute Karrikaluzeko lagunek; 3-16 urte bitarteko haur eta gazteek aukera parega-bea izan baitute egitasmo hauetan.Udako ekimenak bukatu diren arren, irailaren 2tik 20ra bitarte Larunblai, Jauzi eta Isekan izena eman ahalko dute gure herriko haur eta gazteek.Beste urte batez larunbatetan, lagun artean ongi pasa nahi duenak eman dezala izena Karrikaluzen!PD: Gazte Formaziokoak laaasaaaiii... Aben-duan zehar emango duzue izena.

LARUNBLAI · JAUZI · ISEKA

IZEN EMATEA

Page 10: Bipuntuzero VI

Zer da pailazo bat?Emanaldiak egin aurretik bertan landuko diren hainbat helburu ezartzen ditugu, betiere modu sinple eta natural batean lantzeko. Esan liteke hor dagoela pailazo rolaren aukeraketaren zergatia, hezteko estrategia gisa erabiltzen dugulako. Balore desberdinak helarazi eta lantzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, eta horixe egiten dugu. Balore hauek sustatzen ditugu, besteak beste: laguntasuna, pertsonen arteko errespetua, afektibitatea, naturarekiko erres-petua, elikadura osasuntsua, aniztasuna, adostasun batera heltzeko jarrera tolerantea, berdintasuna, sentimenduen adierazpen askea, koloreak, irudime-na… Eta hori guztia Kriki eta Krokiren arteko komeri eta gertaerak kontatuz, ondo pasatuz eta gozatuz. Laburki azalduta, aisialdi hezitzailea eskaintzen dugula esan daiteke; haurren partea hartzea sustatuz, haiek baitira protagonista.

Non dago pertsonaren eta pailazoaren arteko muga?Begiak, hankak, eskuak, besoak eta abar dituzten heinean, pailazoak ere pertsonak direla esan daiteke. Hala ere, fisikoa nahiz izaera soilik aintzat hartuz, pailazoak beren koloreekin, ahotsekin, keinuekin marrazki bizidunen mundura gerturatzen direla esan daiteke, gure mundutik urrunduz. Kriki eta Kro-kiren mundua erabateko kaos batean murgilduta dago, erakargarritasuna pizteko ezaugarri nagusi bat baita. Beraz, haurren mundura gerturatzeko eta bide batez eduki pedagogiko asko lantzeko modu eraginkorra da kaosa.Jakina, Kriki eta Krokiren ikuskizunaren gidoia pertsona batzuek sortzen dute (Irantzuk eta Maddik). Beraz, argi utzi nahi dugu gure emanaldiak bi pailazo txoro eta alairen emanaldi sinple bat dirudien arren horren atzean bi pedagogoren lan sakon eta polita dagoela.

Noiz eta nola murgildu zinen mundu honetan?Galdera horri erantzuteko gure ikuskizunaren sorrerari egin beharko diot erreferentzia, Kriki eta Kroki izan baita pailazo-hezitzaile gisa izan dudan lehenengo esperientzia.Egia esanda, oso modu espontaneo eta naturalean sortu zen. Behin Etxarri Aranatzeko inau-terietara joateko pailazoz mozorrotzea erabaki genuen Maddik eta biok. Gauak aurrera egin ahala, eztabaida txoroen artean, biok pailazo talde bat sortzeko gogoa genuela eta horren inguruan hitz egiten egon ginen. Handik aste batzuetara, azterketak iristear zirela, elkarrekin ikasteko geratzen hasi ginen, eta ikasi ordez gure lehenengo gidoia idazten hasi ginen. Horrela sortu zen gure lehendabiziko emanaldia.

Zer-nolako esperientzia izan da? Zerbait aldatu da zure bizitzan?Ezin dut ukatu nire bizitzako esperientziarik polit eta sendoenetariko bat izan dela, lehen azaldu dudan moduan, nire barnean daukadan pailazoa modu natural batean atera dudalako. Mundu honetan murgiltzeko asmoa dugu, eta jada ikasketak amaitu ditugunez, ikastaroak jasotzen hasi-ko gara, orain arte gure ibilbidea nahiko autodidakta izan delako. Beraz, nahiz eta jakin ikasteko ibilbide luze bat daukagula, proiektu hau gure motibazio eta interesetatik sortu izanak izugarrizko poztasuna eta harrotasuna ematen dit. Proiektu hau zein sakon bizi dugun ikus dezazuen, esango dizuet guk (Maddik eta Irantzuk) Kriki eta Kroki gure seme-alaba balira bezala sentitzen ditugula; gu gara haien amak.

Nolakoa da egiten duzuen ikuskizuna?Oraingo emanaldiaren xede orokorra belaunaldien arteko harremana sustatzea dela esan genezake. Horretako, emanaldi hau haurrek nahiz pertsona helduek gozatzeko eta ikasteko egin genuen, baina gehienetan haurrak izaten dira hartzaile. Izan ere, ares-tian esan dudan bezala, euskararen sustapena, erabilpena eta erakargarritasuna sustatzea zutabe diren arren, gaur egun garrantzitsuak iruditzen zaizkigun bes- te eduki batzuk ere lantzen ditugu, hala nola laguntasuna, pertsonen arteko errespe-tua, afektibitatea, naturarekiko errespetua, elikadura osasuntsua, aniztasuna, ados-tasun batera heltzeko jarrera tolerantea, berdintasuna, sentimenduen adierazpen askea, koloreak, irudimena...Horretarako, Krikik eta Krokik, ikus-entzuleen parte hartzearen la-guntzaz, 40 minutuko emanaldi dibertigarria eta alaia egiten dute, bertan dantzaldiak, jaialdiak, magia ikuskizunak, txantxak, negarrak, barre algarak nahastuz.

“Pailazoa hezteko estrategia gisaerabiltzen dugu”IRANTZU BARAIBAR

Page 11: Bipuntuzero VI

Kaixo! Nor zara zu?Kaixo, lagun! Ni Kriki naiz, leku batetik bestera lagunak egiten dituen pailazo bat. Baina badakizu norekin joaten naizen beti? Kroki izeneko bihotzeko lagun batekin noa leku batetik bestera!

Eta zer egiten duzu hemen?Bada, Euskal Herritik gindoazela, Atarrabian lagun berriak egiteko aukera polita genuela ikusirik etorri gara hona, haur, gazte nahiz helduekin jolastera eta ondo pasatzera.

Zein da zure hobbya?Ez dakit, ez dakit... Pentsatu, pentsatu … Ah! Jopelax, xepelax, repelax! La-gunak egiteaz gain, mendira joatea asko gustatzen zait eta bertako loreekin apaintzea, abestea, behiekin soka saltoan ibiltzea, txorien doinuarekin dant-zatzea...

Zure janaririk gustukoena?Orokorrean, egia esanda, jatea asko gustatzen zait. Baina nire janaririk gus-tukoena porrusalda da! Mmm, ze goxoa… Bai, kolore asko dituen barazki plater bat delako (laranja, zuria, berdea, gorria...) eta niri koloreak eta aniz-tasuna asko gustatzen zaizkidanez, oso gustura jaten dut!

Eta filmik gogokoena?Egia esan, ez dut telebista ikusteko ohitura askorik. Horregatik nire filmik go-gokoena hau da: belardi batean Krokirekin eserita nagoela inguruan ditugun animali eta landareak ikusiz gozatzea.

Printze edo printzesa urdin/zuri/gorririk al duzu?Noski baietz! Nire bizitzako printzesarik ederrena eta koloretsuena nire amona da, berak gauza asko irakatsi dizkidalako: josten, behiak jezten, jolasak, abestiak...

“Haur, gaztenahiz helduekinjolastera etorri gara hona”KRIKI

Page 12: Bipuntuzero VI

Kaixo, Maria. Hasteko, galdera potolo bat: zer da clown bat?Clown bat pertsonaia bat da, guztiok gure barruan daukagun pertsonaia. Sentibera da, zintzoa, inozoa, plazera bilatzen du une oro, emozioetan murgiltzen da, orainaldian bizi da, bere buruarengan konfiantza handia dauka… Gu geu baino benetakoago pertsonaia bat da gure clown-a. Beraz, pertsona bakoitzeko clown bakarra dagoela esan dezakegu.

Non dago pertsonaren eta pertsonaiaren arteko muga?Muga oso handia edo oso txikia izan daiteke, hori pertsona bakoitzaren arabera aldatzen da. Norberaren izateko era clown-aren ezaugarrietatik hurbil badago, muga hori txikiagoa izango da. Pertsona batek pentsatzeari uzten dionean ateratzen da clown hori. Clown-ak momentua bizi du. Norberak bere clown-a ateratzeko, momentu horretatik ez aurrera eta ez atzera pentsatzen saiatu behar du; egoera ez kontrolatzen, une horretan hor egoten alegia. Soinu bat entzuten duela? Bada, soinu horren haritik tira egin eta horren arabera sortuko ditu egoera berriak. Unea bizitzea da kontua.

Noiz eta nola hasi zinen clown-aren munduan?Ez dut oso ongi gogoratzen noiz izan zen; 2007. urtearen inguruan. Argentinatik itzuli eta Iruñean beste zerbaiten falta sumatu nuen. Askotan gertatzen da hori; denboraldi bat kanpoan eman eta etxera itzultzean zerbait falta zaizu. Niri beti gustatu zait antzerkia, eta horren bila hasi nintzen. Ikastaroak bilatu nituen Iruñean, baina ez nuen ezer aurkitu. Interneten, berriz, clown ikastaro batekin egin nuen topo, eta antzerkiarekin lotura izango zuelakoan izena eman nuen. Baina segituan ohartu nintzen antzerkiarekin lotutako ariketa asko egiten genituen arren clown-a ez zela antzerkia. Hala ere, zera

pentsatu nuen: “Bua! Hau existitzen zenik ere ez nekien, eta hauxe da nik nahi dudana”. Pila bat gustatu zitzaidan.

Zer-nolako esperientzia izan da?Oso esperientzia polita izan da; izugarri polita. Hasieran pixka bat gogorra izan zen. Ikastaroetan emozioe-tan asko murgiltzen baikara, eta hasierako egunetan zaila egiten da ohitura faltagatik. Clown-aren transmi-titzeko tresna nagusiak emozioak dira. Une oro ari da hautematen duen hori transmititzen. Txoriaren txioa entzun eta berehala, begiradaren bitartez, zer sentitzen duen transmititzen digu. Emozio horrek, gainera, beste norabait eramango du, eta hori ere transmitituko du. Komunikazioaren eta emozioen bidez egoera

berriak sortuko eta biziko ditu. Antzerkiarekin harremana duen ikastaro batera joaten zara, eta esaten dizuten lehenengo gauza zera

da: “Ez duzu ezer egin behar”. Eta noski, zu clown-aren papera antzezten hasten zara. Clown-a burutik sortzen hasten zara, clown-ari buruz duzun ideia horretatik abiatuta. Eta irakasleak ezetz; gelditzeko. Horrela ezetz. Eta zu horretan tematzen zara: “Nola ezetz? Zerbait egin behar-ko dut, ezta?”, pentsatzen duzu.Momentu horretan, geldirik egoten ikasteko ariketa bat egin behar duzu, ezerezean egoten jaki-teko. Eta puntu horretatik aurrera sortzen dira gauzak. Hau da, ez dituzu buruan sortzen diren ideiak garatu behar. Sortze lana ezerezetik abiatu behar da. Publikoaren aurrean agertu, ezer egin gabe egon, eta horrek sortzen dizkizun emozioetan jaiotzen da clown pertsonaia. Momentua bizitzea eta ez pentsatzea zaila denez, hasierako momentuak gogorrak izaten dira. Askotan negargurarekin ateratzen nintzen eskolatik. Gaur egun, ordea, ez zait hori hainbestetan gertatzen, eta gehiago disfrutatzen dut. Iristen da momentu bat non seguruago sentitzen zaren, eta hortik aurrera oso esperientzia polita izaten da. Ezer egin behar ez izatea oso polita da.

Bukatzeko, nolakoa da EuskaldunON astean eskainiko duzuen ikuskizuna?Ikastaro desberdinetan aritutako clown batzuk bilduko gara, eta ikastaroetan lantzen ditugun inprobisazio ariketak egingo ditugu jendaurrean, ordubetez. Ez dugu ezer prestatuta ekarriko, baina hori oso garrantzitsua iruditzen zaigu, publikoak inprobisazio prozesuan eragina duelako eta hori oso polita dela uste dugulako. Publikoarekin feedback-a sortzen da, eta horrek clown pertsonaiari handitzen laguntzen dio.Zentzu horretan, ez diogu publikoari adin mugarik jarri nahi. Haurrek zein helduek gozatuko dute. Hizkuntzari dagokionean ere, ikuskizuna euskaraz egingo dugun arren, hori ez da muga izango. Azken finean, clown batek emozioak transmititzen ditu, eta horretarako hizkuntza era-biltzen duen arren, tresna nagusia gorputza izaten da.

“Unea bizitzea da kontua” MARIA BELOKI

Page 13: Bipuntuzero VI

Kaixo. Nor zara zu?Kaixo. Ni... Pelope Lopelo naiz.

Kaixo, Pelope. Eta... zer egiten duzu hemen?Ba arratsalde-pasa etorri naiz. Asko gustatzen zait Ribed parkea...

...bai, lasaia da, ezta?Bai, haur guztiak etortzen diren arte behintzat.

Irailaren 6an Atarrabiara etorriko zarela esan didate. Egia da hori?(Buruarekin baietz dio). Bai... astebetez egongo naiz hemen; Euskaldu-nON astea hasten denetik amaitzen den arte. Baina seia... seia egun ga-rrantzitsua izango da, nire lagunak etorriko direlako.

Eta nortzuk dira lagun horiek?Lagun talde bat gara, leku desberdinetakoak. Bakoitza bere mundutik dator, eta plazak alaitzen joaten gara herriz herri, jendeari barre batzuk ateratzeko asmoz. Mundu honetan barrea beharrezkoa delako. Hainbeste krisi, kezka, lan, estres... Egin dezagun barre! …tira, guk horretan egiten dugu lan.

Ah! Gauza serioa da, beraz.Bai. Oso-oso serioa. Baditugu teknika batzuk, badugu fabrika bat, eta ber-

PELOPE LOPELO

“Tula danire oihalikgustukoena”

tan makina batzuk ditugu. Eta herrietara joaten garenean eta norbait larri samar ikusten dugunean fabrikara eramaten dugu, eta hor tramankulu batzuk sartzen dizkiogu gorputzetik (hatza belarrian sartzen du, eta beste eskuarekin sabelean borobilak egiten ditu) eta fabrikatik barrez ateratzen dira.

Eta nola eramaten dituzue? Kamio batean?Bai, kamio batean. Nola dakizu? Pala batekin hartu eta kamioira eramaten ditugu.

Atarrabian kamioi asko beharko dituzue?Mmmm... Galdera interesgarria... (zerura begiratzen du). Uste dut etorri-ko den jendeak ez duela beharko.

Orduan plazara etorri beharko dira.Bai, noski. Hori ona da beti.

Dotore jantzita ikusten zaitugu, gainera...Bai, bai. Elkarrizketa bat egin nahi zidatela esan zidaten, eta soinekorik bereziena ekarri dut. Begira, tula dauka. Eta tula da nire oihalik gustukoena. Oso polita da, eta begira (tula hanketan igurzten du), soinua egiten du, musika egiten ahal da honekin. Bai, eta oso ongi gelditzen zait, gainera, neurrira egin didate eta.

Nork egin dizu?Dolce&Gabbanak. Nire lagunak dira, eta oparia egin zidaten.

Etorriko dira ala ezin dute?Esan zidaten ez zekitela, baina nik uste etorriko direla. Nik uste sorpresa eman nahi didatela.

Ez dugu ezer esango, beraz.Ez, ez. Egunean bertan, plazan ikusten ditugunean, hau oihukatuko dugu (begiak zabal-zabalik eta eskuak bularrean estutuz): “Uaaah! Dolce&Gab-bana EuskaldunON astean!”

Espero dezagun jendea zuek ikustera etortzea eta ez Dolce&Gabbana...Noski! Ez dugu ezer esango. Gainera, horrek ez nau larritzen.

Bada, hauxe da dena. Eskerrik asko, eta laster arte!Bai! Ni EuskaldunON forever and ever. EuskaldunON bihotzean.

Page 14: Bipuntuzero VI

Gogoan dut txikia nintzenean gurasoekin nonbaitera joaten nintzenean na-baritzen nuen ezinegona. Asko harritzen nintzen gurasoek bidaia “motza” zela esan ondoren leku horretara heltzeko kotxea hartu behar genuela ikus-terakoan. Lekua hurbil bazegoen zergatik joaten ginen kotxez? Eta nolatan izan zitekeen bidaia motza nire marrazki bizidun gustukoenak baino gehiago irauten bazuen? Mundua zein handi eta zein txiki den postal urdin hartan esaten zenidan. Orduan konturatzen hasi nintzen helduentzat gutxi eta hurbil zena niretzat asko eta urrun zela. Oraindik ere harritu egiten naiz haur txiki baten mundua heldu batena baino askoz ere handiagoa dela ikustean, baita haurrak mundu izugarri hori arakatzeko duen zirrara askoz ere indartsuagoa dela konturatzean ere.

Sendflowers

Peiremans+ taldearen ‘Send Flowers’ kantua geranio bihurtu eta esaldiak adaxken antzera moztu ditugu, hainbat lagunen buruetan landatzeko. Esaldi horiek eman, eta ehun hitz bai-no gutxiagoko mikroipuinak sortzeko eskatu diegu. Hauek dira gure lagunen burmuinetan errotu diren sustraiak. Kantuaren azken esaldia zuretzat gorde dugu. Idatzi mikroipuin bat, eta bidali [email protected] helbidera. Jasotzen ditu-gun ipuinen artean batzuk aukeratu eta hurrengo zenbakian kaleratuko ditugu.

ZEIN POZIK BIZI GAREN BETIKO TOKIAN, GALDUTAKO IRLAK AURKITU ONDOREN.20:00ak ziren. Itzalek ez zioten ikusten uzten… Albertok, hotzak jota, ez zituen eskuak sentitzen. Bihotzak, trostan, arranguragatik. << Ez zuen aur-kitzen!>>Gogoan zuen momentu hartan aspaldiko Karibeko beroa, aurretiko hamaika gauzaren bizitokia. Hara alde egitean Joanesekin abiatzea erabaki zuen. 50 marabedirekin joan ziren Maracaiboraino, ezkutuan, Bizargorriren ontzian. Eta handik aurrera haien biziak abiadura izugarria hartu zuen, piraten aben-tura bihurtuta.Zinez, hango bizia irudimenez beteriko jokaldia izan zen.Baina denborarekin betiko tokira itzultzeko momentua iritsi zen, etxeratzeko momentua.Ilunabarraren erdian aurkikuntza bat egin zuen: <<Txamarraren azpian ze-goen! Jakina, jolastu aurretik hor utzi dut inork ez lapurtzeko.>>Aurkituriko Galdutako irlak komiki liburua besoan zuela, Joanesekin ikasto-lako patiotik atera zen.Gau hartan amak ez zion etxean errieta eginen gauzak galtzeagatik.

Ahotsik gabeko herrian gutxi batzuk dira hitz egiten dakitenak: erreprimituak, atxilotuak, gazte axolagabe eta eroak. Horiek dira ezkutuan gauzatzen den borrokaren galtzaileak, justizia izeneko agintearen pisua jasaten dutenak. Horiek dira, sarritan, beraien jaioterriei uko egin behar izaten dietenak: Kuba, Brasil, Afrika, Katalunia… Bizileku berria, bizitza berria... Baina betiko arazo bera. Eta helbide berrietara bidaltzen ditugu ele zaha-rrak, itxi gabeko zauriekin irribarreak egin nahian. Eta borroka bera errepikatzen da, izen, leku eta garai desberdinak protagonis-ta dituelarik. Borroka bera errepikatzen da, herriak ez baitu zauriak sendatzeko adorerik, bizitza berri bat eraikitzeko ahotsik.

Bazen behin zoriontsu bizi ez zen ñu bat. Ñu guztiak bezala, Afrikako saba-nan bizi zen. Ez zuen bere bizitza osoa jaten eta alde batetik bestera korrika ibili nahi. Ñu honek amets bat zuen: “Bidaiatu eta Afrikako hiriburu guztiak buruz ikasi nahiko nituzke segidan…” esan zuen urrunera begira, inoiz baino sakonago amesten. Aldameneko ñu guztiek burua altxatu gabe jaten jarraitu zuten. Bere pentsamendutan murgilduta zegoela, bakarrik gelditu zen, eta bat-batean inoizko minik bortitzena sentitu zuen: lehoi emearen hozkada. Ametsak minarekin nahastu ziren, horrenbeste gorrotatzen zuen sabana ho-rretan bakarrik hil egin zen arte.

Aspaldi esana zidan Alaitzek dantza latindarretan asko ligatzen zela, edo gutxienez aukera bazegoela. Alaitzek denbora luzea darama dantza ikas-taroetan, eta egia esan, beti dabil norbaitekin. Denbora asko daramadanez inorekin ligatu gabe, gaur, kasu egitea erabaki dut. Berarekin joan naiz dantza eskolara. Hamar bat lagun ziren bertan, denak niri begira, berria nintzelako edo. Saioa hasi baino lehen, neure burua aurkeztu behar izan dut. Gorri-gorri jarri naiz, betidanik eman didate lotsa aurkezpenek. Gero, irakasleak musika goxo bat jarri du, eta dantzan hasi dira denak, ni begira nengoelarik. Ikara-garria iruditu zait, oso sentsuala, azalak azalekin kontaktuan momentu oro. Giroa bero-bero zegoela iruditu zait. Halako batean, irakasleak nire begiak estali ditu, eta sentitzea eta nire bikoteari segitzea eskatu dit. Hortik aurrera, ez dut oso argi zer geratu den: gorputz artean eduki naute, bueltaka, irris-taka… Nire eskuak beren azalean behera mugitzen zituzten, eta dantzan ari nintzen baina ezin nintzen gehiegi kontzentratu, gero eta beroago nengoe-lako. Saioa bukatu da, piztuta egon naiz barruan, eta orain (eta) kafe goxoa hartu nahi nuke lagunen artean, gerri ezberdinak oratu ondoren, bizitako berotasunaz hitz egiteko.

“Sakelako telefonoa hamaika zatitan txikitzeak ez zidan buruhausterik ekarri. Ni neu izango nintzen nire denbora eta gogoen jabe.

Berta, furgoneta zaharra, gitarra eta Zea Mays izango nituen bidaide.Bizitzaren plazerak izango ziren norabide bakarrak: elkarrekin igeri, kantatu, biluztu, maitatu eta jolastu, ume txikiak bezala lokartu arte.”Ametsetan sumatzen nauen guztietan bezala, konplizitatez, Berta nire magalean eseri da, eta nire gurpildun aulkian gure etxeko terrazaraino eraman dut.Nire begirada mendi tontorretan galduta, bere ahot-sak errealitatera gerturatu nau maitasunez:-Ihes egin dezagun urrutira, amesten duzunetik bi metrora.

(...) Eta akatu ditzagun erlojuak,hondarretan ito arte. (...)

Page 15: Bipuntuzero VI

IKUSIGentzane Goikoetxea

IRAKURRIMikel Arrasate

ENTZUNEneko Anduaga

Lau urte igarota, Bertsolari Txapelketa Nagu-siaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da, Vi-llabonan, eta abenduaren 15ean amaituko da, Barakaldoko BECen jokatuko den finalarekin. Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aur-tengo Txapelketa Nagusiak.Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera, eta horiez gain, orain lau urteko finalistek zuze-nean lortua zuten txartela.Aurten, 43 bertsolarik eman dute izena txape-lketan: Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lago-ma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre, Mi-ren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Agirre eta Xabier Silveira.Bertsozale Elkartea orain dela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia disei-natzen eta prestatzen. Aurkezpen ofiziala irai-laren 17an izango da, eta bertan emango di-tuzte txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa, berriz, irailaren 26an egingo dute.

Musikazale askok entzuten dugun musika egural-diaren, giroaren edo gure gogo-aldartearen ara-berakoa izaten da. Uda Karibe itsasoak bustitzen dituen lurretako musikarekin lotzen dugu askok, esaterako reggae musikarekin.

Blood & Fire reggae diskoetxe ingelesak argitara-tu zuen bilduma zoragarri hau, 2001ean. Bilduma honetan, Estatu Batuetako soul eta funk kantu klasikoen bertsioak entzun ditzakegu jamaikar reggae musikariek moldatuak. Bertsio hauek Ja-maikako reggae musikaren urrezko hamarraldian egin ziren: 70ekoan, hain zuzen.

Diskoak 18 kantu ditu, tartean Ken Boothe, Fre-ddie McGregor, Al Brown, Junior Murvin, John Holt eta Alton Ellis kantariak aurkitzen ahal ditu-gu. Moldatutako kantuen artean Curtis Mayfiel-den Gipsy woman, Bill Whitersen Ain´t no suns-hine, eta Syl Johnsonen Is it because I´m black harribitxiak daude.

Diskoan ez dago maila mantentzen ez duen kan-tu bakar bat ere, eta etxean, tabernan, kotxean, igerilekuan, edozein tokitan entzuteko ezin apro-posagoa da. Gainera, CDak barruan dakarren li-buruxkan informazio zabala eta Jamaikako 70eko hamarraldia bikain islatzen duten argazkiak to-patzen ahal ditugu.

Doinu beroak gustatzen bazaizkizu, entzun be-harko zenuke.

Spotify, Grooveshark eta antzeko webguneetan entzun daiteke diskoa.

Alkasoroko Benta Mikel Tabernak (Alkaiaga, 1957) kaleratu duen lehenengo eleberria da. Lesaka eta Bera artean dago Alkasoro, idazleak sortu duen Bortzirietako seigarren herria. Hango bentako semearen begiek, Martin Irazokirenek, betetzen dute kamera zorrotzaren papera. Ur-teetan atzera egin eta 60ko eta 70eko hamarka-den argazkia egiten du idazleak. Orduko jendea eta giroa errealismo handiarekin deskribatzen zaizkigu. Sudurrera heltzen da bentako txikitoen usaina, belarrian sartu Felixianoren ateraldiak, sentitu barra atzeko Begoren desio begiradak, ikusi aldapa, ibai eta herriko txokoak… gu geu ere Alkasoron bagina bezala. Bortzerriak beha-rrean, egiaz sei herri direla pentsarazteraino.Mikel Tabernak hizkera bizia darabil, freskoa. Protagonista bera da gertaerak lehenengo pert-sonan kontatzen dizkiguna, Bordatxo izeneko pasartea salbu. Benetan atsegina egin zait narrat-zaileak duen hitz jarioa. Asmatu du, gainera, pert-sonaia hazten joan den heinean, eboluzio hori ere hitz egiteko moduan islatzen. Haur begirada batean, gizarte aldaketak ikusten dituen gaztea bestean. Hori bai, beti bere xalotasunari eutsiz.Idazleak lexiko eta esapide aldetik egin duen apustua ere ederra iruditu zait. Eleberria euskara batuaz idatzi duen arren, Bortzirietako euskaraz busti baitu orrialde bakoitza. Irakurleari sekula edo aspaldian entzun ez zituen hitzak eskura jarri dizkio. Horrek testuaren ulermenean ez du kalte-rik eragiten, hitzak testuingurua baliatuz azaltzeko modua aurkitu baitu. Eltzetzuak aipatzen dira be-hin eta berriz, eta ez dira ez, bentako sukaldeko su gainean jartzen ziren ontziak.Hamar pasarte dira, banaka irakurrita ere ulert-zen direnak. Istorio entretenigarriak batzuk, gor-dinagoak besteak. Idazlearen gazte garaiko oroit-zapenak fikzioarekin dantzan doaz. Ipuin laburrak direla pentsa liteke hasieran, baina irakurri ahala konturatzen zoaz guztia ongi ehundutako sare bat dela. Bordatxo da hasiera eta Bordatxo dago amaieran. Biak oinarritzen dira egiaz gertatu ziren zoritxarreko pasarteetan. Lehenengoa 50eko hamarkadan, bigarrena 1976an. Amaiera biribila du. Idazleak irakurleari barrenera tiro egiten dio. Gordea zuen azken bala, eta liburua itxi ondoren ere irauten du tiro hotsaren oihartzunak.

Alkasoroko bentaEneritz Iraola

Galtzaundi aldizkaria, 2013-04-12

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari

TxapelketaNagusia

Jamaika ikusteko jaioak gara‘DARKER THAN BLUE: SOUL FROMJAMDOWN (1973-1980)’ bilduma.Blood & Fire records, 2001

Page 16: Bipuntuzero VI

Lehenbizi, baratxuriak eta patatak zuritu (gorde 3 edo lau baratxuri ale) eta oilasko hankak zatituko ditugu. Gero, ontzi batean jarriko dugu dena, ardoa, piperbeltza eta piperrautsarekin, eta hozkailuan sartuko dugu 3 orduz.Ondoren, zartagin batean olio dezente bota eta oilaskoa frijitzen jarriko dugu 20 minutuz (gatz pixka batekin).Oilaskoaren azala erregosia dagoenean, oilaskoa zartaginetik atera eta plater batean utziko dugu.Zartagina sutan jarriko dugu berriro, eta gorde ditugun hiru bara-txuri aleak txikitu eta oliora botako ditugu.Baratxuriak kolorea hartzen duenean, oilaskoa eta patatak gehituko dizkiogu eta dena berotuko dugu.Lixto! Orain gozatu plater goxo honekin.

-4 oilasko hanka-Baratxuri buru bat-Piperbeltza eta piperrautsa-Olioa-Bi patata ertain-Ardo zuri zorrotada bat

Osagaiak

Oilasko frijitua“Rosalia eta Ramboren erara”

Errezeta hau Rosalia eta RamborekinEtxebeltzan bazkaltzen dudan bakoitzean

egiten dut, haiek eskatzen didatelako.Eta horrexegatik jarri diotberaien izena plater honi.

Irailak 3, asteartea19:30 Kriki eta Kroki

Pailazoak

Irailak 7, larunbata12:00 Olinpiadak

Eman izena standeanosteguna baino lehen!

14:30 Bazkaria15€ (<18urte eta langabetuek 10€)Basajaunen eta KLZ-standean salgai

16:30 ISKakustikAbesti emanaldia

18:00 Triki-Bertso-PoteoaAimar Karrika eta Saioa Alkaizarekin

21:00HauskaitzZe esatek!

Kontzertuak

Ondoren, musika 3:30ak arte!Bokatak salduko ditugu!

Txartelak 3€, 19:00etatik aurrera plazan salgai.

Irailak 4, asteazkena19:30 Hutsun txalaparta

Kontzertua

Irailak 5, osteguna19:30 Euskarak 365 egun

Mahai-ingurua

Irailak 6, ostirala19:30 Clown emanaldia

Pintxokata vs KatapintxoOHARRA: Ekitaldi guztiak Atarrabiakoudal plazan ospatuko ditugu