bipuntuzero v

16
V 2013ko ekaina

Upload: karrikaluze-elkartea

Post on 10-Mar-2016

230 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

V 2

013k

o ek

aina

Koordinazioaeta Diseinua

Testugintza

Argazkiak

Zuzentzailea

Inprimategia

Iker Moreno

Koldo Los ArcosGoreti EtxepareAmaia SanchezIker MorenoMaider Iriarte BengoetxeaIsmael YagüeSaioa Mtnez de LizarrondoIlunber AyestaranMikel ArrasateGentzane GoikoetxeaEneko AnduagaTxipi Kormenzana

Karrikaluze Elkartea

Miren Munarriz

Ultzama

LG NA 742-2012 Eusko Jaurlaritza etaAtarrabiako Udalarendiru laguntzazargitaratua.

V 2013ko ekaina

Udalekiko ituna: kultura baino haratago joan nahiko genukeBerriki Atarrabiako Udalak itun bat sinatu du Karrikaluze elkartearekin 2013an antolatuko diren kultur ekintzak babesteko. Horren haritik, karrika-luze elkartetik hausnarketa labur bat plazaratu nahi dugu editorial honetan.

Nafarroako Euskararen Legearen helburuen artean euskal kultura babestea eta bultzatzea daude, teorian behintzat; eta herri ekimenez sor daitezkeen jarduerak laguntzea erakunde publikoei dagokiela xedatzen du. Euskal He-rriko gizartean, herri ekimena betidanik izan da euskararen arloko proie-ktuen bultzatzaile nagusia, eta oso proiektu sendoak sortu dira, gainera: ikastolak, euskaltegiak, komunikabideak (Berria, Euskalerria irratia…) eta bestelakoak. Herri ekimena gure herriaren nortasunaren oinarrian bizi da; eta, hala, kanpora joaten garenean ohartzen gara auzolana, lagunarteko elkarteak, Korrika eta abar ezezagunak zaizkiela arrotz gehienei.

Euskararen alorrean eta Atarrabiara etorrita, Karrikaluze elkartea bera dugu ekimen herrikoi horietako bat. Badira ia hamabost urte lanari ekin geniola herriko euskaldunei zerbitzuak eskaintzeko ahaleginari eta euskal hiztunen arteko harremana sendotzeari. Denbora luze horretan, egoera ekonomiko batzuk ezagutu ditugu: oraingo hauek baino hobeak gehienak. Toki askotara joan gara erakundeen babes ekonomikoaren bila, mila atetan joz: Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Udalbiltza, Udalbide, kutxak, udalak. Baina gure ustez, lehentasuneko babeslea herriko udala izan behar-ko litzateke.

Lehen urteetan, herriko udalean, Euskara Arloa izan zen diru iturri ia bakarra, baina denborarekin, Kultura Arloa eta Gizarte Arloa ere gure jardueren ba-besleak izan dira, herrian eragiten dugun dinamika euskararen sustapenetik haratago doala onartu dutelako. Halere, diru laguntzen deialdien menpe egon beharrak zailtasun batzuk dakartza; izan ere, deialdiak urtez urte oso aldakorrak dira, bai diru kopuruari dagokionez, baita erabakitzeko datei dagokienez ere. Orain, aldiz, kultur jardueren itunak urtero jarduera batzuk jasotzen ditu, eta diru kopuru bat zehazten. Horrek segurtasuna ematen digu, aurten zer eta nola errazago antolatzen ahal dugulako. Poztasunerako berria dakarkigu.

Urrats bat da, baina ez da aski. Gure jardunean beste ekimen garrantzitsu batzuk ere badaude: haur eta gazteen aisialdia, eskaintzen ditugun zerbit-zuak, aldizkari hau bera… Horiek guztiek babesa merezi dute, eta itun batean jasota ikusi nahiko genituzke. Izan ere, itunaren alderdirik garrant-zizkoena izan beharko litzateke onartzea herritik jaiotako ekimen honek herritarren errekonozimendua daukala; herrian eta herrirako ari garela be-rretsi beharko luke. Itun osoa nahi dugu, eta sinatuko dugulakoan gaude!

Hezitzaile asteburua

Martxoaren 8tik 10era, Karrikaluzeko hezitzaile guztiak Ge-tadarrera joan ginen asteburu-pasa. Urte dezente daramat-zagunak, hasi berriak direnak eta formakuntzako gaztetxoak, denak bildu ginen bertan gure asmo eta nahien inguruan hausnartzeko.Oso ongi pasatu genuen, eta jarduera ugari egin genituen: abestu, ma-sajeak egin, kartetan jolastu, boleibolean aritu, KSI antzerkia; eta nola ez, sutondoaren inguruan eztabaida politak eta sakonak izan genituen.Baina, gezurra badirudi ere, lan pixka bat ere egin genuen. Harremanen inguruko formazioa jaso genuen larunbat arratsaldean, eta igande goi-zean eztabaida potente bat izan genuen Atarrabia, euskara eta gure gai-tasun eta nahien inguruan. Ez genuen mundua konpondu, baina proiektu berriak eta idei politak atera ziren hortik.Karrikaluze elkartea geroz eta handiago bihurtzen ari da; bidea egiten ari garen seinale. Euskaldun asko gara elkartearen partaide, eta gehiago izango garenez, tokia egin behar diegu gogotsu datozen gaztetxoei, gure ondoan eta gurekin batera lan egin dezaten.Hain zuzen ere, gazte horiek elkartean integratze aldera sortu genuen formakuntza ikastaroa. Duela lau urte hasi ginen ikastaro hori eskaintzen, gazteen eskaerei erantzunez; izan ere, Iseka bukatu ostean askok Karri-kaluzen jarraitu nahi zuten, baina ez zuten oso argi nola. Horren haritik, guri formakuntza ikastaro bat antolatzea bururatu zitzaigun, balioetan hezten jarraitzeko, baina beste perspektiba batetik, formakuntzatik ate-rako diren gazteak erreferente bilakatuko baitira, ez hartzaile. Horregatik, eztabaida eta dinamika desberdinen bidez, ikastaroan gai ugari jorratzen ditugu bi urtez. Bigarren ikasturtean gure kanpaldi, ateraldi eta saioetara gonbidatzen ditugu formakuntzako gazteak, “praktika” modukoak egin ditzaten. Egia da ikastaro horren bidez hasiera bateko helburua nola edo hala betetzea lortu dugula: Isekatik datozen gazteei elkartean leku bat egitea beste bi urtez. Baina gure hasierako kezkak hor segitzen zuen: zer gertatzen da bi urte horiek pasatu eta gero formakuntzako gazteekin eta Karrikaluzen denbora luzea daraman jendearekin? Horiek guztiak Karrikaluzen integratzea da gure helburua, baina ez da erraza: bate-tik, ez dago denentzako lanik (ordaindua, noski), eta bestetik, boluntario moduan egiteko lan pila dago. Zubiak eraikitzen jarraitu behar genuela pentsatu genuen orduan, eta horregatik, asteburu honen gai nagusia ho-rixe izan zen: formakuntzako gazteekin zer? Noski, gure iritziz, erabaki hori gazteek hartu behar dute; haiek esan behar dute zer egin nahi duten elkartean eta nola.Egia esan, oso motibatuta ikusi genituen, jarraitzeko gogotsu eta gauza berriak sortzeko grinez. Guri begiek dir-dir egiten zuten haien proposa-menak entzuterakoan, urteetako lanaren fruitua ikusterakoan. Gazte mo-tibatuak ikusteak sekulako energia ematen du. Hori bezalakorik ez dago! Ideia ugari bota zituzten, eta Karrikaluzeko lantaldeetan parte hartuko zutela esan zuten. Bakoitzak bere nahien arabera erabaki zuen zein lantaldetan egongo zen. Talde horietan egosiko dira asteburuan sortutako ideia bero, ero eta paregabeak! Lan asko dugu egiteko, eta gutxinaka-gu-txinaka gure proiektua finduz eta borobilduz joango gara. Animo, lagunak, lortuko dugu!

Zer dira Batera, Udablai, Iseka, Jauzi eta Larunblaiko dinamizatzaileak? Hezitzaileak ala begiraleak? Edo berdin dio nola deitu?

Askotan, ez diegu hitzei behar besteko garrantzirik ematen. Baina hitzak mundua ikusteko moduen edo gure ideien isla dira. Karrikaluzen haur eta gazteekin urteetan lanean aritu garenok beti defendatu dugu gure lana garrantzitsua dela haur eta gazteen hezkuntza prozesuan zehar. Sozialki zein ekonomikoki, ordea, lan horrek ez du behar adina balioespenik jaso. Karrikaluzek beti sinetsi du gugan, eta gure lana goraipatzen saiatu da. Azken batean, dena perspektiba kontua da. Hitzak inozenteak direla iruditzen zaigu batzuetan; baina, aurretik esan dugun bezala, hitzen atzean gure ideiak ezkutatzen dira.

Beraz, zer esaten edo transmititzen dugu norbait hezitzailea dela esatean? Zer da pentsatzen ari garena? Eta begirale hitza erabiltzen dugunean?

Begirale hitza begi hitzetik dator; zehazkiago begiratu hitzetik. Hortaz, zer esan nahi du hitz horrek? Begi-ralea haur eta gazteak begiratzeko dagoela, zaintzeko. Orduan zer dira gure egitasmoak, gurasoak haur eta gazteez “libratzeko” modu bat? Eta zein da begiraleen lana, haur eta gazte horiek zaintzea, besterik gabe? Aparkaleku bat izango bagina bezala? “Egun on, zure umea hemen aparkatu dezakezu larunbat arratsal-detan; gero, bere bila zatozenean, garbi eta pozik egongo da. Eskerrik asko”. Ba ez, hori ez da gure estiloa!

Hezitzaile hitza, aldiz, hezi hitzetik dator, hezkuntzatik hain zuzen. Beraz, hitz horrekin zera transmititzen dugu: gure egitasmoen bidez hezi egiten dugula, pertsonak kontuan hartzen ditugula eta euren garapenean laguntzen diegula, hezkuntza zehatz bat landuz.

Urteak dira Karrikaluzeko hezitzaileok metodologia propioa garatzen hasi ginela, eta geroztik, balioetan hez-ten saiatzen gara, eta nola ez, funtsean, ongi pasatzea eta talde izaera indartzea sustatzen dugu. Gainera, horri guztiari beste balio bat erantsi behar zaio: lan guztia euskaraz sortua izan dela. Euskaraz ongi pasatze-ko tresnak ematen dizkiegu haur eta gazteei, eta horrez gain, euskarazko hezkuntza ematen saiatzen gara.

Gehienetan, hezkuntza familia eta eskolaren ardura direla entzuten dugu. Gu, ordea, ez gaude ideia horrekin guztiz ados. Izan ere, haur edo gazteentzako erreferente den edonork egiten du hezkuntza, kontzienteki ala ez. Haur eta gazteek ereduak imitatzen dituzte edo eredu haietatik ikas-ten dute, eta hezitzaileak ere, neurri batean, haien eredu gara. Hortaz, nahiz eta ez konturatu, gure ideia eta jarrerekin haiengan eragiten ari gara, eta, beraz, hezte prozesuan haien ondoan gaude.

Gure helburuak hurrengoak dira: haur eta gazte kritikoak, autonomoak, sortzaileak, errespetudunak, enpatikoak, asertiboak... heztea. Horreta-rako, gure ustez, jarrerek hitzek baino eragin handiagoa dute. Hau da, haur eta gazteei kontsigna politak eman arren (hala nola “maita ezazu natura”) gure jarreretan naturarekiko errespeturik eza ant-zematen badute, azken horrekin geratuko dira. Izan ere, hitzetatik baino gehiago, ikusten ditugun jokabideetatik ikasten dugu. Horregatik, hezitzaileak ere gure artean lanketak egiten saiatzen gara, eta haur eta gazteekin zintzoak izaten.

Horregatik guztiarengatik, guraso askok gure egitasmoak aukeratzen dituzte euren seme-alabentzat. Eta benetan eskertzekoa da gure berezi-tasun hori goraipatzea.

Hortaz, begirale hitza, orain arte gure artean oso erabilia izan dena, ez zai-gu gure lana deskribatzeko oso egokia iruditzen. Hitz horrekin, nahi gabe, gu geu ere gure lana gutxiesten ari baikara, begiratu eta zaintzeaz gain, beste gauza gehiago egiten ditugulako; hezi, hain zuzen ere! Karrikaluzeko forma-zioak duen izena filosofia horrekin oso lotuta dago, “hazten hezi” baita gure egitasmo guztietan egiten saiatzen garena. Taldean elkarrekin haziz goazen heinean, hezten ari gara.

Hori guztia esan eta gero, ez dadila inor gaizki sentitu begirale hitza era-biltzeagatik. Gure asmoa zuen hiztegiari buelta pare bat ematea da, kontziente izan gaitezen esaten duguna askotan ez datorrela bat trans-mititu nahi dugunarekin. Horregatik, guk oso gertukoa dugun hitz potolo baten analisia egin dugu. Oraindik ere argi geratu ez bazaizue, hona hemen esandako guztiaren laburpena: gu ez gara begiraleak, hezitzaileak baizik!

BEGIRALEvsHEZITZAILE

Kaixo, Irene. Udaletxe plazatik gertu bizi zara. Bertan egiten diren kontzertuek eraginik izan al dute zure etxeko bizitzan?Normalean, kontzertuak daudenean etxetik kanpo nago, kontzertuetan hain zuzen ere. Dena dela, egia da etxean egotea tokatu zaidanean musikak oztopoak sortu izan dizkidala, ikasteko garaian bereziki.

Jakingo duzunez, bizilagun batzuek sinadurak bildu eta udaletxean aurkeztu zituzten egoerari irtenbidea emateko eskatuz. Zer egin beharko luke udalak arazo hori konpontzeko?Egia da azken boladan kontzertu ugari egon direla eta horrek bizilagun batzuen eguneroko bizitzan oz-topoak sortu dituela; beraz, ondo iruditzen zait kontzertuak murriztea, baina, nire ustez, plazan ekintza desberdinak egiteko aukera egon behar da, horrek herriari bizia ematen diolako.

Kaixo, Kirio. Atarrabiako alkatea zara. Zein izan zen zehazki bizilagun horiek egin zizueten eskaera?Udaletxe plazan eta Atarrabia frontoian egiten ziren ekitaldiak oso zaratatsuak eta ugariak zirela esan ziguten, eta ekitaldi gutxiago egitea eskatu ziguten.Auzokideentzat udal plaza herriko bihotza da, eta herriko bizitza kokatzeko gune naturala dela ulertzen dute, baina gaur egun ospakizun gehiegi eta oso zaratatsuak egiten direla uste dute.

Eta zein izan da udal gisa egin duzuen proposamena?Hiru bidetan lan egingo genuela erantzun genien:Hasteko, urtero Udaletxe plazan eta Atarrabia frontoian egingo den kontzertu edota gaupasa kopurua data jakin batzuetara mugatu: jaiak (4-5 egun), inauteriak (1), Euskal Astea (kontzertu bat) eta Atarrabiako Eguna (normalean ez da gaupasarik izaten); eta akaso ospakizun bereziren batean beste baimenen bat eman.Bigarrenik, musikaren dezibelioak mugatu. Jendeak nabaritu zuen, adibidez, joan den urteko jaietako DJ festaren soinua altuegia zela, orkestren musikarena baino altuagoa. Ez dugu horretan sakondu, baina hori lantzea eta zehaztea gustatuko litzaiguke.Bukatzeko, ordutegiak aurreratu, gaueko orduak lotarako uzteko. Kontzerturen bat 22:00etatik 02:00ak arte egin behar bada, ahal izanez gero, aurreratu, 20:30etan hasi eta 00:30etan buka dadin. Hori kasu bakoitzean antolatzaileekin hitz eginez landu nahi dugu.

Egoera hobetuko dela uste duzu?Bai. Kontzertuak herriko beste toki batzuetan egiteko aukera dago, L.G. frontoian batez ere; horrez gain, beste bi puntutan lan egiteko aukera ere badago.

“Ekitaldi gutxiago egitea eskatu ziguten”

“Kontzertuak murriztu behar dira,baina ekintza desberdinak egiteko aukera emanez”

Joan den urtean, Atarrabiako Udaletxe plazako bizilagun talde batek udaletxean sinadura batzuk aurkeztu zituen, bertan kontzertu gutxiago egin daitezela eskatzeko. Udarekin batera, kaleko kont-zertuak ate joka ditugun honetan, gaia hozkailutik atera eta fresko-fresko eskaini diegu gertuagotik bizi izan dutenei.

KontzertuakUdaletxe plazan

Aupa, Itziar. Gazte Asanbladako eta Jai Batzordeko kide gisa, zer iritzi duzu Udaletxe plazako kontzertuak mugatzeari buruz?Normala iruditzen zait kontzertuak mugatu behar izatea. Uste dut oreka bat egon behar dela kontzer-tuen, herriko ekimenen eta bizilagunen elkarbizitzaren artean.Alde batetik, bizilagunen atsedena eta lasaitasuna bermatu behar dela uste dut; baina, bestetik, herri ekimen desberdinak egiteko aukera egon behar da. Azken batean, Udaletxe plaza leku herrikoia dugu; elkargune nagusia da egunean zehar, eta, beraz, horixe da kolektiboen ekintzak plazaratzeko lekurik aproposena.

Udalaren proposamena egokia dela uste duzu?Ez nator guztiz bat udalaren proposamenarekin. Ongi iruditzen zait kontzertuak mugatzea, bizilagunen atsedena bermatu behar delako. Baina uste dut kolektiboek udaletxe plazan kontzertuak egiteko aukera izan behar dutela. Elkarbizitza hori bermatzeko muga batzuk ezarri behar dira, bai, baina era berean plangintzatik kanpo sortzen diren kontzertuei aukera bat eman behar zaie; betiere muga batzuk ezarriz, noski, bizilagunak errespetatzeko.

Kaixo, Juankar. Udaletxe plazako bizilagun gisa, zer iruditzen zaizu kontzertuak bertan egitea?Bizilagunok atseden hartzeko eta ongi pasatzeko eskubidea dugu. Udal plaza herriko bihotza izan da betidanik, eta “herri bat bere bertako giroarekin” izaten jarraitzeko horrela izan beharko luke; baina bizi-lagunen artean batzuk gaixorik daude edo lan egin behar dute biharamunean. Nik, bizilaguna eta parran-dazale naizen aldetik, bi aldeak ulertzen ditut. Denon artean, arduraz, akordio batera iristera behartuta gaude. Dena den, ez litzateke gaizki egongo, noizbehinka, kontzertu horiek Atarrabiako beste eremuetan ere antolatzea.Beste aukera bat da antolatzaileek soinua erregulatzea jende kopuruaren arabera.Bi aldeen borondatearekin posible da adostasun bat lortzea.

Udalak proposaturiko irtenbidea egokia dela uste duzu?Ez daukat argi zein den irtenbide hori, baina, nire ustez, udalak kontzientzia hartu du eta denontzako biderik hoberena aurkitzen saiatuko da.

“Borondatearekin posible da adostasun bat lortzea”

“Oreka bat egon behar dakontzertuen, herriko ekimeneneta bizilagunen elkarbizitzaren artean”

Azken egunotan Itxaso Azparrenekin egon gara solasean. Itxasok Gizarte Hezkuntza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikasketak amaitu zituenean Moyora (Uganda) joan zen, karrera amaierako proiektua hango herrixketan egitera. Hiru hilabete eman zituen bertan, Arua Elkartasunaren eta beste elkarte batzuen laguntzaz ireki zen erabilera anitzeko zentroan alokairuan. 2011. urtean egin zuen egonaldi hura, eta bueltatzeko gogoari ezin eutsiz, aurtengo otsailean han izan da berriz ere.

Bigarren bidaia horretan Adjumaniko zentroa ikusteko aukera izan du Itxa-sok. Moyo ondoan dagoen Ugandako ipar-mendebaldeko beste barruti bat da Adjumani. Moyoko erabilera anitzeko zentroaren arrakasta iku-sita, Adjumanin halako beste bat irekitzeko apustua egin zuen Grace Waigok, Moyoko zentroaren bultzatzaile eta kudeatzaile nagusiak. Bigarren proiektu hori martxan jartzeko, besteak beste, Arua Elkarta-suna elkartearen eta Atarrabiako Udalaren laguntza izan du.

Proiektu horren helburu nagusia da Adjumaniko biztanleen bizi-kalitatea eta zerbitzu sozialak hobetzea, tailerrak antolatuz, hitzaldiak emanez eta lo egiteko instalazioak eskainiz. Helburu hori lortzeko bidean, hitzal-di areto bat, jantoki bat eta 14 logeladun bloke bat eraiki dituzte jada Arua Elkartasuna elkartearen laguntzaz. Era berean, Adjumani urez hornitzeko sistema bat instalatu dute bertan.

Zentro horren funtzionamenduari dagokionez, Adjumaniko edozein bi-ztanlek du alokairu baten truke erabiltzeko aukera. Biltzen den dirua eguneroko gastuei aurre egin eta zentroaren eraikuntza lanak ordaint-zeko erabiltzen da. Hitzaldiak eta tailerrak egiteko erabiltzeaz gain, elkar topatzeko eta ospakizunetarako ere erabiltzen dute. Esan beza-

la, Adjumaniko biztanleen erabilerarako eraiki zuten, eta, hortaz, zen-troa kudeatzen duten pertsonek ez dute bertan ekintzarik antolatzen.

Adjumanin eta Moyon ez dute iratzargailurik erabiltzen, eguzki izpiekin esnatzen dira. Bertako biztanleen lehenengo eginkizuna goizeko 7etan elizara joatea da. Ondoren, haurrak eskolara joaten dira, eta emakumea lanera, familiaren mantenua ziurtatzeko. Gizona, aldiz, tabernan geldit-zen da. Normalean, seme-alaben arteko alabarik zaharrena etxean gel-ditzen da familia zaintzen, eta familian haur txikiren bat badago, amak lanera eramaten du, eta hura bizkarrean duelarik lan egiten du. Beraien eguneko eginkizunak bukatzean besteekin elkartzen dira zentroan. Dena den, zentrora joateko dirurik ez duten familiak ere badira, eta horiek zuhaitz baten itzalean biltzen dira.

Adjumani

Gorkak ezin zuen imajinatu Akelarre tabernako gertaera horrek bizitza aldatuko zionik. Mari, Akerbeltz, lamiak, sorginak, galtzagorriak… horiek guztiak atso zaharren istorioak besterik ez zirela uste zuen horietako bat zen Gorka, neska hura ezagutu zuen arte. MARI, libre izateko jaioa, musika dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da. Barañaingo Alaitz institutuko Arte Eszeniko, Musika eta Dantza batxilergoko ikasleek sortu dute, paper zuri batetik abiatuz eta bakoitzak bere ekarpenak eginez. Osotara 27 ikasle izango dira antzezla-nean, Ismael Yagüe irakaslearen zuzendaritzapean. Hitzordua ekainaren 5ean izango da, Atarrabiako kultur etxean.

LABUR LABUR

MARI, libre izateko jaioaKurtsoa amaitzear dagoen honetan, Barañaingo Alaitz institutuko Arte Eszeniko, Musika eta Dantza batxilergoko ikasleak aurten ikasitakoa erakustera etorriko dira Atarrabiara. Antzezlan musikatu bat eskainiko dute: Mari, libre izateko jaioa. Ikasle horiekin hitz egin dugu, eta beren esperientzia kontatu digute.

Zuetako batzuentzat lehen aldia izango da agertoki batera igotzen zaretena. Zer espero duzue? Nola ikusten duzue zeuen burua?Batzuk nahiko urduri gaude, agertokiak errespetu handia ematen baitigu. Burua hutsik geratu ahal zaizu edozein momentutan, zer esan jakin gabe, eta, gainera, gutako asko lotsatiak gara. Beste bat-zuk, berriz, askotan igo dira agertoki batera, dantza, musika edota antzerkia egiten baitute aisialdian. Dena dela, edozein ikuskizun hasi aurretik beti dugu urduritasun puntu hori.

Antzezlan hau ikustera datozenek zer aurkituko dute?Alaitz ikastetxean Arte Eszenikoak ikasten ari garenon urte osoko lana da. Ikasleok irakaslearen laguntzarekin sortutako istorio bat da, non intriga, umorea eta mitologia nahasten diren.

Dantza, musika eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak. Horre-lako ikuskizun bat egiteak lan handia eskatzen du. Nolakoa izan da prestaketa prozesua? Zer zailtasun topatu dituzue?Prestaketa gogor samarra izan da, pertsona asko garelako eta de-

nak batera lan egitea oso zaila izan delako. Baina egindako aha-leginak merezi izan du, gure ustez, emaitza oso ona izango delako.

Arte Eszeniko, Musika eta Dantza batxilergoa ikasten ari zarete. Espero zenuten bezalakoa da? Batxilergo modalitate honetan zer azpimarratuko zenukete? Eta zer da gutxien gustatzen zaizuena?Hasieran uste genuena baino hobea izan da. Oso pertsona desber-dinak bildu gara, eta horrek elkarbizitza sustatzera bultzatu gaitu. Irakasleekin harreman ona izan dugu, eta jarduera ugari egin ditugu. Gainera, musika beste ikuspuntu batetik entzuten eta maitatzen ikasi dugu. Ez da erraza izaten ari, eta ordu asko sartzen ari gara, baina gogoz eta gustura egiten dugu lan. Dantza, aldiz, ezin izan dugu zuzenean landu; baina gutako batzuk dantzariak direnez, gure artean lantzen egon gara. Elkarrengandik ere asko ikasi dugu!

Ekainaren 5eanAtarrabiako kultur etxean

bAT·ARRo·BIJorge Oteiza artistaren liburuetan murgildu garenean, Atarrabi hitzaren etimologiari buruzko teoria bitxi bat aurkitu dugu.

Jorge Oteizak 1958an utzi zion eskulturak egiteari; ez, ordea, sor-mena lantzeari. Izan ere, liburu mardul eta sakonak idatzi zituen ondoren, hala nola Quousque Tandem! (1963) eta Ejercicios espi-rituales en un tunel (1984).Liburu eta idatzi gehienetan euskal kulturari buruz aritu zitzaigun; zehazki, berreskuratu beharko genituzkeen euskal kulturaren sustrai galduez.Gure erroetara jotzeko bidaia horretan euskara ere izan zuen hizpide. 1995ean Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo liburua argitaratu zuen Pamiela argitaletxearen eskutik. Liburu haren azpititulu luzean aurreratu zigunez (raices de nuestra identidad escondidas en el euskera indoeuropeo actual. Nuestra lingüística actual de inconcebible pobreza y nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo), egungo euskara indoeuroparrean ezkutuan dauden gure izaeraren erroak plaza-ratu nahi izan zituen, gaur egungo linguistika pobrea dela iritzita.Liburua galdera batekin hasten du: Zer da ate zahar hau, ARRATE, euskaraz? Azkuek AR erroa harria zela eta beraz ateak harrizko harmaila bat izango zuela idatzi zuen. Oteizak, ordea, ARRo ma-trize linguistikoa proposatzen du zeruaren eta zuloen (huecos) kulturako artista ehiztariaren historiaurreko zuloa adierazteko; ARR erroak atearekin mugatu eta babestu nahi zen espazioa adierazi nahi zuela pentsatzen baitzuen, eta ez atearen materiala.BE.ARR hitzak zeren beharra adierazi nahi ote zuen aztertzen du ondoren. BE.ARR BEhean dagoen hori da, ehiztariaren ARR zulo tranparen hondoan dagoen animalia eroria. BE.ARR beha-rra da, ehiza alegia.Jarraian, Oteizak Wittgensteinen hitzak ekartzen dizkigu gogo-ra: Hizkuntza bat imajinatzea, bizimodu bat imajinatzea da. Bai-na Oteizak kontrako bidea hartzen du, bizimodu bat imajinatuz gure hizkuntzaren lehen kultura identitatea imajinatu ahal izate-ko. Horretarako, Oteizak 14.000 urte egiten du atzera, gure kul-turaren historiaurreko jatorrira, Lascauxera, bertan eta orduan hitz egiten zen protoeuskara imajinatzeko. Eta horrela, egungo euskara aztertuz, oinarrizko bi erro aurkitzen ditu:

ARR, zuloa (bai zeruko Zulo-Ama handia, baita ehiztariaren Zu-lo-tranpa ere).AN, han (gure jatorrizko kulturan: Han Eguzkia).Eta hirugarren batekin, ARi (eguna, eguzki haria, salbazioa, gauetik irtetea; jatorrian babestea), hizkuntza aurreindoeuroparra linguis-tikoki aztertzeko oinarrizko hirukote bat osatzen du.Baina zergatik egiten du 14.000 urte atzera? Oteizarentzat akats larria delako historiaren oinarri denari historiaurre deitzea. Otei-zarentzat, historia duela 14.000 urte hasi zelako, eta ez Neoli-toan, 10.000 urte geroago.Eta historialarien mugarriei erreparatuz, beste galdera bat bo-tatzen du: Euskal mitologiari buruz ari zaretenean MARI duzue jainkosa nagusi. Baina noiztik? Asko jota, gure erromanizazio edo kristautze prozesura 900 urte atzera eginez egungo hizkuntza, kondaira eta mitologiatik abiatzen garela esaten digu; eta kultu-ralki apaiz baten seme-alabak eta erromatar baten bilobak garela aurpegiratzen.Eta MARI da jainkosa gorena. Eta MARIk bi seme ditu: Atarrabi eta Mikelats. Mikelats hitzak San Migelen oinetan deabrua esan nahi du etimologia latindarrean. Baina Atarrabi hitzan ARR, zuloa, aurki dezakegu, eta BI 2. Orduan aurkitzen du Oteizak Atarrabi hitzak hasieran galdurik duen B fonema, eta horrela deskubrit-zen du gure jatorrizko mitologiako hitzik sakratuena, arketipo kosmogonikoa:

BAT·ARR·BIZeru (zulo) Batean BiBere bi seme-alabak

Eguna eta Gaua

Atarrabia herriari horrela noiztik eta zergatik deitzen zaion guk ez dakigu; baina, zoro ala jenio, Oteizak teoria bitxia oparitu zi-gunik ezin dugu ukatu.

“Hitz hau lehen aldiz entzun genuenean grazia handia egin zi-gun, eta egun, maiz erabiltzen dugu, erraza delako edo agian gure artean afrus asko daudelako, auskalo! Isekan hitz honek eragina izan zuen mozorrotzea asko gustatzen zaigulako eta askotan gure janzkera oso afrusa delako. Dirudienez, afrus hitza Iparral-detik datorkigu, bertan erabiltzen omen dute. Berez zera esan nahi du: hortera, zatarra, gaizki janzten dena… Beraz, badaki-zue, horrelako lagunen bat baduzue edo zuek ere horrelakoak bazarete, badakizue nola deitu: afrusa!”

Amaia Santxez Santxez, KLZko lehen afrusa

Afrus

euskal etimologia eroa

H tegiaH tegia

Funtsean elkarbizitza lantzeko helburuarekin sortutako elkartea da Lasto-tan. Ibilbide txikia dauka oraindik, baina pausoak ematen ari gara pixka-naka gure filosofian, proiektuan eta ekintzetan. Elkarbizitza zentzu za-balean ulertzen dugu, eta bide horretatik, hasiera batean helburu batekin sortutakoa, elementu berriekin osatuz joan gara; horrela, filosofia zabal eta integral bat lortzen goazela uste dugu.

Karrikaluze elkartearen inguruan aisialdian lanean ibili garen neska talde batek ekin genion ibilbideari. Izan ere, Karrikaluzen, aisialdian egiteko eta eragiteko metodologia propioa garatu genuen, eta Lastotan elkartearekin harago joatea bilatzen dugu. Gure elkarbizitza ulertzeko moduaz ari gara hemen, eta azalpentxo bat egingo dugu, hiru zentzu zabaletan ulertzen baitugu elkarbizitza:-Elkarbizitza norberarekin: autoestimua, autonomia, gure mamu eta he-roien lanketa…-Elkarbizitza taldean: talde lana, auzolana, parte hartzea…-Sexuen arteko elkarbizitza: rolak, identitateak, harremanetarako eredu berriak…

Horixe litzateke gure funtsa, baina beste elementu batzuk gehituta landu nahi ditugu alderdi horiek guztiak, hain zuzen ere natura, ondarea eta sorkuntzaren bitartez.Hori guztia modu egokian lantzeko eta gehienbat eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa ikusten genuen leku jakin bat eskaintzea; hau da, posible da

hirian bertan lantzea, baina uste dugu emaitzak benetan ikusi ahal izateko beharrezkoa dela horri guztiari espazio eta denbora jakin bat ematea. Ho-rrela, Elkarbizitzaren Laborategia sortzea bururatu zitzaigun.

Esan bezala, pausoak eman ahala proiektua osatuz joan gara. Lehen azaldu dugun bezala, hiru dimentsiotan ulertzen dugu elkarbizitza: naturarekiko dugun harremana elkarbizitza gisa ikusten dugu; ondarea gure aitona-amo-nekin eta belaunaldi desberdinen arteko elkarbizitza sustatuz babestu eta sustatuko dugu; eta berezkoa dugun sorkuntzarako gaitasunari bidea ema-nez ere elkarren arteko elkarbizitza bultzatu nahi dugu.

Espazioari dagokionez, elementu desberdinak eta osagarriak bilduko ditu. Baratza ekologiko bat egiteko asmoa dugu, naturarekiko harremana ger-tu-gertutik bizitzeko. Bertako biodibertsitatea errespetatuz eta aniztasun horretatik ikasiz, behaketa eta ikerketa gune izango da baratza, eta in-guruarekiko (bailara, herria) elkarreragin bat izango du. Hori guztia agroe-kologiaren bidetik garatzea erabaki dugu, naturarekiko dugun harremana ulertzeko modu gisa ulertzen baitugu.

Bestalde, bioeraikuntza erabiliko dugu bertako espazioak eraberritzeko, ahal den neurrian tokiko materiala erabiliz, obrak inguruan edota naturan izan dezakeen eragina gutxitze aldera. Eraikuntza mota horren barnean, gure proiektuaren oinarrian ikusten dugun beste elementuetariko bat dago: auzolana. Auzolanaren bitartez ematen baita benetako elkar ikaskuntza eta elkarbizitza, hemen bezala, baratzean edota hezkuntza ildoan ere txer-tatua egongo dena. Hortaz, aurrerantzean erne egon, eta auzolan ekimenen bat dagoenean, abisatuko zaituztegu!

Momentu honetan, eta espazio hori errealitate bat izan arte, gure ibilbideari ekin diogu, eta hezkuntzarekin lotutako kanpo zerbitzu batzuk eskaintzen ditugu jadanik, besteak beste: sexualitatearen inguruko tailerrak, formakunt-za saioak eta Sexbuzoia izeneko programa Atarrabiako Udalarekin eta Gaztelekuarekin batera. Horrez gain, baratza ekologikoen sorkuntzan ere trebatzen ari gara.

Naturaren behatoki, ondarearen babesleku, sormenaren ikerketa gune. Elkarbizitzaren laborategi izan nahi du Lastotanek.

Ongi etorri Lastotan elkartera!

“Gizakiok adimen mota bat baino gehiago dugu.Adimen horiek, ordea,maila desberdinetan

garatzen dira pertsona bakoitzarengan.Hori kontuan hartzea da hezkuntzaren erronka nagusia.”

Howard Gardner

Lastotanelkartea

Lastotan

-Hauek putakumeak! Ez dute, bada, Obaban, gure herrian, erraustegia egingo dutela esan! Hori burutapena! Minbiziak akabatuko gaitu! Gainera, plaza on-doan eraiki nahi dute!-Zerbait egin beharko dugu -erran zuen Aitorrek. -Jendeak jakin behar du go-bernuak gure herrian erraustegia jarri nahi duela. Nola jakin duzu hori?-Gobernuan dugun “infiltratuak” erran digu.-Lanera, lagunok! Minbiziak jota hil nahi ez badugu…Eta, horrela, Aitorrek eta Obabako Talde Iraultzaileak (OTI) Obaban “mos-keo kanpaina” egin zuten, erraustegiaren kontrako mezu ironikoak zabalduz. <<Erre dezagun gure geroa, lanerako oraingo aukera baldin badoa>>, <<Por el empleo, reciclaje cero>> ,<<Osasuna, zertarako, lanik gabe bizitzeko?>>.Etxez etxe ere ibili ziren erraustegiaren kontrako eskutitz satiriko bat banatuz, erraustegiko nagusiak berak idatzia balitz bezala. Lanaren alde edozein gauza egin behar zela esaten zuen eskutitzak, eta osasuna alde batera utzi. <<Za-borrak murriztu beharrean, erre, eta gehiago daudenean, errausketa gehiago, erre que erre!>>, horrela bukatzen zen eskutitza. Jendeak irri egin eta egoera larria zela ulertuko zuen.Aitorrek eskutitza etxez etxe banatu zuen, pozik, eta etxera joan zen. Gurasoei azaldu beharko zien zergatik heldu zen hain berandu. Gurasoak karka sa-marrak ziren, baina erraustegiarenarekin ulertuko zuten berandutzea. Seguru zegoen.-Ama, sentitzen dut berandutu izana. Tori, orain arte egiten ibili garena.-Eta eskutitza eman zion.Amak eskutitza irakurri zuen, lerroz lerro irribarrea zabaltzen zitzaiolarik. Amaren umorea aprobetxatuz, Aitorrek erran zuen:-Ongi dago jendea horretaz informatzea, ezta?-Bai! Azkenean zerbait ona egin duzue zuk eta zure Obabako Txoriburu Izurri-teak! Enpresa honek izebari lana ematen ahal dio!-Eta Aitorri bi musu eman zizkion.Zeeer?!?!Hurrengo eguneko albistegiak Obaban manifestazioa egona zela zekarren. Le-loa: Lanaren alde, erraustegia orain! <<Gobernuak ez du lotsarik, herria lanik gabe, eta osasunagatik erraustegiaren proiektua atzeratzen?>> <<Hau ez da demokrazia? Nik ez dut lan egiteko aukerarik ala?>> eta horrelakoak entzun zituen Aitorrek bere gelatik, telebistan grabatu zituzten manifestazioko jen-dearen ahotik. <<Notizia etxeetako buzoietan aurkitu genuen, haize freskoa bezala hartu dugu>> Albisteak segitzen zuen:<<Gobernukook Obapan jarri nahi genuen erraustegia, baina oraindik ez ge-nuen berria emana, eta jatorri argirik gabeko Obabako manifestazio sutsua dela eta, plana aldatu egin dugu. Oso pozik gaude herriaren eskakizunare-kin>>, zioen Crisalda Markinak, probintziako lehendakariak.-Ostras, tio, okertu egin gara!! Ez zen Obaba, Obapa baizik! Gure infiltratua dislexikoa izanen da?

Ilunber Ayestaran

Infiltratudislexikoa

IKUSIGentzane Goikoetxea

IRAKURRIMikel Arrasate

ENTZUNEneko Anduaga

Rober Garay sortzaileak eta Urdaibai On Koo-peratibak artearen arloko ekimena abiarazi dute, eta horren barruan Basajauna (Bx4) ar-telana aurkeztu dute. Basajauna (Bx4) landen eta zuhaitz exotikoen sinbiosi harrigarri batek ekarrita etorri da, lianak, taketak, egurrak, enbo-rrak, adaxkak eta horrelako osagaietan gorpuz-tuz. Ongi ikusteko modukoa da: 4,30 metroko luzera, 2,80 metroko altuera eta 3,50 metroko zabalera du, eta 1.500 bat kilo pisatzen du. Di-namikoa eta malgua da, eta badaki eguraldi al-daketei eta urtaroen gorabeherei erantzuten. Basajaunaren patua era organikoan deseginez joatea da, berriro ere bere sorlekura, basora, itzultzeko.Artelana Basajaunaren ibilbidearen barnean dago, eta irudi horren inguruetan badira beste hiru irudi, txikiagoak: Numen harrapatua, Bihot-zaren Kaiola eta Eukaliptus SkechBooks; bai-ta iratxo batzuk ere, ibilbidean zehar dantzan. Izakiok Garayren ArteBrutto Naturalis izeneko proiektuan kokaturik uler daitezke. Esan lite-ke Rober Garayren begiek eta eskuek agerira ekarri dutela lehendik gune natural horretan egon den izaki mitologiko hura.Basajaunaren ibilbidea naturgune pribatu bat da, Busturia udalerrian dagoena, zehazki Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean. Gune hori da Rober Garay artistak, Edorta Jimenez idazleak eta Doroteo Zobaran antzezle eta ipuin konta-lariak hautatu dutena euskal mitologiaren nola-baiteko interpretazio lekua sortuz joateko.Hiru jarduera eskainiko dituzte bertan, hirurak bisitaldi gidatuen erakoak:-Rober Garayk berak gidaturiko bisitaldiak. -Ipuin kontaketa eta perfomanceak ibilaldiaren inguruetan, Dorote Zobaranen ahotik.-Bisitaldi gidatuak, Urdaibai On Kooperatibako Edorta Jimenez idazlearen eskutik.Gainera, beste jarduera batzuekin egitarau be-reziak osatzeko aukera dago, besteak beste: Urdaibai Biosferaren Erreserbako bihotzera itsasontziz joatea. Ostatuak bilatzeko zerbitzua eskaintzen dute, baita beste zerbitzu batzuk ere.

www.urdaibaion.com

Oraingoan 90eko hamarkadan euskaraz egin-dako musikaren erreferentea (izan) den talde bati buruz arituko naiz.BAP!! 1983an sortu zen, Andoainen. Lehenbiziko diskoa, Bidehuts eta Etxehuts, 1987an argitaratu zuen Basati Diskak argitaletxeak. Disko horretan garai hartan Euskal Herriko punk taldeek zituz-ten ohiko eragin ingelesez gain, bestelako eragin batzuk ere bazituzten, esaterako, Estatu Batue-tako punk eta hardcore estiloena. Estilo hori jo-rratu zuen lehen talde euskalduna izan zen BAP!!Taldean zenbait aldaketa izan eta gero, 1992an Zuria Beltzez argitaratu zuten (Basati Diskak, 1996an Esan Ozenkik berrargitaratua). Disko horretan norabide aldaketa argi bat nabaritu zen, izan ere, musikalki garapen handia izan zuen taldeak. Honela, kantuak abiadura bizian jotzeko kapaz izateaz gain, tentsioz betetako uneak ere oparitu zizkiguten zaleoi.1994an heldu zen, nire ustez, taldearen diskorik onena, Lehertzeko garaia (Esan Ozenki). Disko honetan garapen musikalarekin jarraitzeaz gain, kantuei bestelako giro batzuk eman zizkieten. Diskoaren letrak ez dira horren aldarrikatzaileak eta diskoa ilunagoa dela esan dezakegu. Taldea-ren azkeneko diskoa izan zen, izan ere, 1996an desegin zen.Taldearen ibilbidea ezin daiteke ulertu Andoain-go gaztetxea kontuan hartu gabe. Andoaingo gaztetxea izan zen punk eta hardcore mugimen-duaren gune nagusienetako bat; bertako oholt-zatik Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat talde pasatu ziren kontzertuak eskaintzera.

Informazio gehiago hemen:-BAP!! Bai ederki (Paper Hotsak-Gaztelupeko Hot-sak, 2006. Liburua)-Badok.info-Diskoak Spotify, Grooveshark edo antzeko web orrietan entzun daitezke.

Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) literatur ibilbidea-ri bi ipuin bildumarekin ekin bazion ere, Musika airean (2009) eta Amaren eskuak (2006) elebe-rriei esker irabazi zuen entzute zabala, batez ere azken lan horri esker ; oraingo honetan ipuinen generoari eutsi dio berriz, eta hamabi ale ekarri ditu besapean Jaiok. Hainbat sari irabazi ditu, eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, baita film eta antzerki-lanen oinarri bihurtu ere. Pertsonaia gehienak 40 urte inguruko amak dira. Denak heterosexualak eta barruko min eta ezi-negona sentitzen dutenak. Ama horiek euren gaztaroari begiratzen diote beren burua eta gor-putza berreskuratu nahian, bikotekideekin edo bakarrik beren bizitza birbideratzeko eta bizipo-za berriro sentitzeko xedearekin.Ipuin ia guztietako emakumeek bikotea dute, ama izan dira, edo lanaren errutinetan bermat-zen dituzte bizitzak. Bikote harremanen gorabe-herak zein umeekiko hartu emanak kezka iturri dituzte, izan harremanen hobetze saioak tarteko, izan seme-alaben jiran egindakoak medio.Bestalde, gizarteak hainbat emakumerengan uz-ten duen presio ideologikoa ere markatua ge-ratzen da. Ekografiak ipuinean umea adoptatzera doa ama bakarra, gizon eta bikote gabe. Amata-sunaren mitoak hausten saiatzen da.Iraganak presentzia iraunkorra dauka liburu osoan zehar. Etengabe itzultzen da oraina galde-raz betetzera. Nostalgiaz, galdutakoa errekupera-tu nahiagatik eta ezinagatik. Aspaldiko lagunekin berriz aurkitzeak ere garai batekotik hona eman diren aldaketak azaltzeko balio du, eta berriz ere iraganarekiko bateraezintasuna azpimarratzeko.Ea gustuko duzun!

Ez naiz niKarmele Jaio

Basajaunarenartelana

Urdaibain

BAP!!

Ireltxu

Balea

Sugaar

Gamuxinus

Galtzagorri

Ardi Latxa

Ilargi Garagardus

Eguzki

Karramarro

Hankaeder

Izar

Astopotrus

Atarrabiako jaien ondorengo astelehenetik - Azaroaren 3ra

Urtarrilaren 21etik - Otsailaren 15era

Otsailaren 16tik - Martxoaren 23ra

Martxoaren 24tik - Apirilaren 23ra

Apirilaren 24tik - Maiatzaren 17ra

Maiatzaren 18tik - Ekainaren 20ra

Ekainaren 21etik - Uztailaren 13ra Urtarrilaren 2an

Abenduaren 21etik - Urtarrilaren 21era (Urtarrilaren 2a kenduta)

Abenduaren 4tik - Abenduaren 20ra

Azaroaren 4tik - Abenduaren 3ra

Atarrabiako Egunetik - Atarrabiako Jaiak bukatu arte

Uztailaren 14tik - Atarrabiako Eguneko larunbata arte

“Operación bikini”-ren itzulpena “bikini operazioa” da, eta ez “bikini ebakuntza”. Pisua galtzeko ez da liposukziorik behar!

Udarekin tripan kilimak sentitzen badituzu, maita-suna izan daiteke edo inurritegi batean eserita zau-dela.

Kontuz ibili. Gamuxinusen ehiza garaia hasi da.

Telebistaren erradiazioarekin ez zara beltzaranduko. Itzali traste hori, eta zoaz eguzkia hartzera!

Uda honetan ez zaitu inork begiz joko. Beraz, tripa handia lasai asko erakuts dezakezu.

Gamuxinusen ehiza garaia hasi da. Trebea izan be-harko zara, bestela uda honetan ere gosez geratuko zara.

Eutsi zureari. Sandaliak galtzerdiekin janztea modan egongo da noizbait. Egun horretan galtzerdiak kenduko dituzu.

Gamuxinusen ehiza garaia hasi da. Begetarianoa zarela pentsatzen hasiak dira denak.

Apoak musukatuz ez duzu printze edo printzesarik aurkituko. Hobe zenuke igelekin saiatzea.

JJaaiiaakk hhuurrbbiillttzzeeaann, ggaauuzzaa bbeerraa ggeerrttaattzzeenn zzaaiizzuu bbeettii.

Gamuxinusen ehiza garaia hasi da. Gamuxinusez mo-zorrotzea ez da ideia txarra; ea norbaitek ehizatzen zaituen…

“Giri” azentua lantzen hasi beharko zara, sanfermine-tan berriz ligatu nahi baduzu.

Uda honetan dutxa hotzak hartu beharko dituzu behin baino gehiagotan… eta ez beroarengatik.

Lehenengo, barrengorriak egingo ditugu zartagin batean, tipula er-diarekin eta baratxuri alearekin batera, eta, gero, ardo zorrotada bat eta esne gaina gehituko dizkiogu. Bost minutuz borborrean utzi-ko dugu dena, zaporeak ongi nahas daitezen, eta ondoren irabiagai-luarekin nahastuko dugu. Horrela barrengorri krema prest izango dugu.Behin hori guztia egina dugula, tomatea xerra loditan moztuko dugu, plantxan egiterakoan beroarekin desegin ez dadin.Gero, beste tipula erdia juliana eran txikitu eta olio pixka batekin egosten jarriko dugu, 3 minutuz, gatz pixka batekin. Bitartean, ogia labean sartuko dugu.Ondoren, urdaiazpikoa frijituko dugu. Garrantzitsua da dena bero mantentzea ogia egin arte.Azkenik, ogia prest dugunean, opila erditik ireki eta barrengorri krema ogian zabalduko dugu koilara batekin. Jarri urdaiazpikoa eta tomatea gainean (plantxan egin ondoren), eta, gero, tipula eta olio zorrotada bat.Espero dut zuen gustukoa izatea.

-250 ml esne gain-100 gr barrengorri-Tipula bat-Baratxuri ale bat-Bi urdaiazpiko xerra-Tomate bat-Arrasate okindegiko opil izoztu bat-Ardo zuria-Olio zorrotada bat

OsagaiakOiezki bokata

Zenbaki honetarako bokata bat prestatu dut.Orain dela hilabete bat Uharteko Oiezki Tabernan hasi naiz

lanean, eta zelako bokatak egiten ditugun!Orijinalak, goxoak, osasungarriak...Tabernaren izen bera duena da

niri gehien gustatzen zaidana: OIEZKI.Hemen dituzue osagaiak eta bokata prestatzeko jarraitu be-

harreko pausuak:

Hemen dituzue osagaiak eta bokata prestatzeko jarraitu beharreko pausuak: