txostena kultura jarduera 2016 - getxo.eus · hermeto pascoal bere zazpikotearekin etorri zen...
Post on 18-Jan-2019
226 Views
Preview:
TRANSCRIPT
1
TXOSTENA KULTURA
JARDUERA2016 #
AURKIBIDEA
1 Sarrera 5
2 Datuak 7
3 Musika eta Jaialdiak 15
3.1 XL. Nazioarteko Jazzaldia 17
3.2 XXVIII. Nazioarteko Blues Jaialdia 19
3.3 XXXII. Nazioarteko Folk Jaialdia 21
3.4 XXX. Habanera eta Itsas abesti Jaialdia 23
3.5 XXXII. Nazioarteko Folklore Jaialdia 25
3.6 XXXVI. Aste Korala 26
3.7 XVI. “Emakumeak musikan” Jaialdia 27
3.8 VIII Getxo Live!! 28
3.8 Beste musika ekitaldi batzuk 29
4 Azokak 31
4.1 XV. Komiki Azoka 32
4.2 Manga Jaialdia 33
4.3 XXXIII. Eskulangintza Azoka 34
4.4 Getxoarte (Praktika Garaikideen Aretoa) 35
4.5 San Lorentzo Azoka 36
5 Antzerkia eta Zinea 37
5.1 XXXIV. Antzerki Jardunaldiak 38
5.2 X. “Emakumeak eszenan” Zirkuitua 40
5.3 Kale Antzerkia Bultzatuz 41
5.4 XXXIII. Haur Zinema Jardunaldiak 42
5.5 Igandeko haur zinema 43
5.6 Zine-Kluba 44
5.7 Cinema Paradiso 45
5.8 Beste proekzio batzuk 46
6 Dantza 47
6.1 XXIII. Getxotar Dantza Eguna 48
6.2 Nazioarteko Dantza Eguna 49
6.3 Dantza klasikoa: Odesako Ganbera Ballet Nazionala 50
7 Erakusketak 51
8 Gabonetako jarduerak 55
8.1 Getxolandia-Gabonetako haur parkea 56
8.2 Erregeen Desfilea 57
8.3 “Gabonak Kultur Etxean” haurrentzako tailerrak 58
9 Bertsolaritza 59
10 Tailerrak eta ikastaroak 61
11 Udal Liburutegiak 65
12 Udal Euskaltegia 67
13 Kultur Etxea komunikabideetan 69
SARRERA#1
6
Sarrera
Getxoko Kultur Etxeak, askotariko programazioa eskaintzeko asmoarekin, jarduera ugari antolatzen ditu urtez urte: musi-ka, antzerkia, zinema, komikia, artisautza, dantza… Kultur Etxeak era askotako proposamen kulturalak egiten ditu, Getxoko hainbat agertokitan gauzatzeko, ahalik eta jende gehienak eta adin guztietako herritarrek goza ditzaten.
Getxoko programazioko ekitaldi nagusiak jaialdiak dira. Udaran jazza, bluesa, folka eta habanerak izaten ditugu gozagai hirian, ordena horretan. Jaialdi horiek musika-zirkuitu bikainenetan daude dagoeneko, eta nazioarteko artista ospetsuak etortzen dira gurera.
Getxoko Kultur Etxeko jarduera kulturaleko beste erakargarri garrantzitsu batzuk Komiki Azoka eta Manga Jaialdia dira. Ekitaldi horietara bederatzigarren artearen zale ugari bertaratzen dira, garaiko marrazkilari onenak etortzen baitira urtero udalerrira. Arteari dagokionez, ezin ahaztu dezakegu Getxoarte, alegia Praktika Garaikideen Aretoa, artista berrien erakus-keta-areto onena bihurtzen baita.
Halaber, Eskulangintza Azokan, Areetako Geltokia plazan, artisau onenak bildu ditugu, eta haien teknika eta produktuak ezagutzera emateko aukera eskaini diegu.
Orobat, Antzerki Jardunaldiak (denboraldiko euskal antzezlanak ezagutzeko aukera bikaina), “Emakumeak Eszenan” zir-kuitua eta Kale Antzerkia Bultzatuz jarduera ezin hobeak dira antzerki-sorkuntza sustatzeko, askotariko generoak lantzen dituztelako, euskaraz zein gaztelaniaz.
Zazpigarren arteak ere leku nabarmena du, besteak beste ziklo hauetan: Haurrentzako Igandeko Zinema, Zine-Kluba eta Paradiso Zinema. Horietan guztietan gaur egungo filmak ikus ditzakegu, ikuskizun komertzialen sailean nekez agertzen direnak.
Programazioa osatzeko dantza-jarduerak, tailerrak, erakusketak eta ikastaroak antolatzen ditugu. Horrez gain, elkarteek jarduera ugari egiten dituzte Kultur Etxeak haien eskura jarritako erabilera anitzeko aretoetan, eta Gabonetan haurrek Getxolandia dute gozagai.
Bertsolaritza ere protagonista berezia da, bertsolari garrantzitsuez gain bertsolari gazteak ere ekartzen baititugu gurera.
Kultur Etxearen beste zerbitzuetako bat udal-liburutegia da. Iaz 345.000 lagun baino gehiago izan ziren Villamonte, San Nikolas eta Gobelako liburutegietan. Bibliografia-funts handia dute eta jarduera ugari antolatzen dituzte: Liburu Azoka, Bi-garren Eskuko Liburuen Azoka Solidarioa, ipuin-kontaketak, Kontalarien Kluba, Letren Terrazak eta Olerki Klubak, adibidez.
Udal Euskaltegiak euskararen alde lan handia egiten du (Kultur Etxeak kudeatzen du). Izan ere, ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak eta talde espezifikoentzako eskola bereziak antolatzen ditu, jendea euskalduntzeko eta alfabetatzeko eta euskara normalizatzeko eta zabaltzeko.
SARRERA#1
7
DATUETAN#2
8
DATUETAN #2
2.1 Datu orokorrak
EKITALDIEN KOPURUAK
TOKIKO KOLEKTIBO, ELKARTE ETA TALDEENTZAKO LAGAPENAK
Ekitaldi mota Ekitaldi kopurua
Kontzertuak / Musika 86
Antzerkia 54
Zinea 50
Erakusketak 42
Dantza 8
Tailerrak eta ikastaroak 32
Bertsolariak 4
Literatura-ekitaldiak 35
Ipuin-kontaketak 13
Gela Lagapen-kopurua Erabiltzaileak
Algorta 599 11.383
Romo 968 (*) 8.926 (*)
(*) Ez da zenbaketarik egin urritik azarora
9
DATUETAN #2
Etorritako jende-kopuruak
MUSIKA EKITALDIAK
AZOKAK
Nazioarteko Jazzaldia ...................................................................................................9.494
Nazioarteko Blues Jaialdia ..........................................................................................3.604
Nazioarteko Folk Jaialdia .............................................................................................27.000
Habanera eta Itsas Abestien Jaialdia .......................................................................6.328
Aste Korala .......................................................................................................................1.083
“Emakumeak Musikan” Jaialdia .................................................................................270
“Getxo Live!” zikloa ........................................................................................................1.449
Agate Deuna Jaialdia .....................................................................................................1.500
Korpuseko eguna ............................................................................................................1.000
San Patrizio kontzertua ................................................................................................400
Juan Perroren kontzertua ............................................................................................308
Jazz kontzertua (Pío Lindegaard-en omenez) .......................................................332
Bilbao Orkestra Sinfonikoa kontzertua ....................................................................1.024
Ereaga kontzertuak: Ken Zazpi + Rubia + Inquilino Comunista........................11.000
“Eterno Mecano” kontzertua .......................................................................................787
Getxotar Abesbatzen Eguna ........................................................................................1.067
San Lorentzoko kontzertua .........................................................................................1.000
Zentsura At! kontzertua ................................................................................................150
Trikitixa Jaialdia ..............................................................................................................200
Piano errezitaldia: David Huh .....................................................................................308
Anne Etchegoyen + Biotz Alai kontzertua ..............................................................1.000
Komiki Azoka ............................................................................ 19.884
Manga Jaialdia ......................................................................... 8.160
Eskulangintza Azoka .............................................................. 18.074
Getxoarte .................................................................................... 4.514
San Lorentzo Azoka ................................................................ 19.000
10
ANTZERKIA ETA ZINEA
DANTZA
ERAKUSKETAK
Antzerki Jardunaldiak ............................................................ 3.150
“Emakumeak eszenan” zirkuitua ........................................ 911
Kale antzerkia ........................................................................... 1.950
Haur antzerkia .......................................................................... 907
“Kale antzerkia bultzatuz” zikloa ........................................ (*)
Antzerkia italiar erara ............................................................ 1.223
Haur-Zinema Jardunaldiak .................................................. 403
Igandeko Haur-zinema .......................................................... 2.482
Zine-Kluba ................................................................................. 2.256
Cinema Paradiso ...................................................................... 2.266
Gaurik Laburrena .................................................................... 287
“Zentsura At!” zinea ................................................................ 37
Zinebi ........................................................................................... 55
Nazioarteko Folklore Jaialdia .............................................. 2.364
Getxotar Dantza Eguna .......................................................... 3.600
Nazioarteko Dantza Eguna ................................................... 1.300
Odesako Ganbera Ballet Nazionala .................................... 1.565
Torrene Aretoa .......................................................................... 7.774
Villamonte Aretoa .................................................................... (*)
Villamonte Aretoko barneko hormak ................................ (*)
Algortako azokako aretoa ..................................................... (*)
(*) Ez da zenbaketarik egiten
DATUETAN #2
11
DATUETAN #2
BERTSOLARITZA
TAILERRAK ETA IKASTAROAK
GABONETAKO EKITALDIAK
UDAL LIBURUTEGIEK ANTOLATUTAKO EKITALDIAK
Balkoitik Balkoira ..................................................................... 300
Bertso Jaialdi Mundiala ......................................................... 1.067
Abra Saria .................................................................................. 50
Albe Gala .................................................................................... 150
Kultur Etxeko tailerrak ........................................................... 353
Ociobide ikastaroak (Kultur Aisia Unibertsitatean) ....... 332
Sortu zure ametsak Kultur Etxean ..................................... 95
Getxolandia ................................................................................ 37.062
Gabonak Kultur Etxean .......................................................... 996
Liburu Azoka ............................................................................. 14.000
Letren Terrazak ........................................................................ 41.224
Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa ....................... 5.000
“Liburutegiak Topaleku” Jardunaldiak .............................. 515
Ipuin-kontaketak ...................................................................... 701
Literatura solasaldiak ............................................................ 287
Olerki errezitaldia + “Versadas”olerki-kluba ................... 323
Liburu-aurkezpenak ............................................................... 335
12
DATUETAN #2
2.2 Kultur Etxeko aretoak erabili dituzten taldeen zerrenda
- 15-M
- Abian Kultur Elkartea
- ADICAE EUSKADI
- ADIMAC
- ADREBOL-Asociacion Deportiva de Residentes de Bolivia
- Agenda 21
- Ahotsa.com
- Ajane
- Amumak
- Amumaf - Asociación de Apoyo a la Mujer Madre de Familia
- Arahma
- Aralar
- Arana Arquitectos
- Areexo Ganbera-Abesbatza
- Arritokieta
- Getxoko Udala
- Getxoko Udaleko Kalitate arloa
- Getxoko Udaleko Berdintasun arloa
- Getxoko Udaleko Inmigrazio eta Kulturen Arteko arloa
- Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza arloa
- Getxoko Udaleko Gazteria arloa
- Getxoko Udaleko Ingurumen arloa
- Asamblea de Parados
- Asociación Airsoft Getxo
- Asociación Asperbi - Síndrome de Asperger
- Asociación de Amigos de Algorta-Guaitos
- Asociación Cultural Anahata
- Asociación Cultural Pro-Bolivia
- Asociación de Apoyo Crianza-En nuestro regazo
- Asociación de Mujeres Migrantes
- Asociación Moviéndote
- Asociación Mujeres con Voz
- Asociación Nexus Squad
- Asociación Schams
- Asociación Sunu Buga Buga
- Auxiliares domiciliarios/as de Getxo
- Auzokideok
- Barazkizaleak
- Barrutik Kultur Elkartea
- Basozaleak - Sociedad Micológica
- Berdintasuna
- Beti Kalean Kultur Elkartea
13
- Bertso-Klown
- Liburutegiak
- Bilgune Feminista
- Branka Kultur Elkartea
- Casaitalia
- Irakurketa Kluba
- Ciudadanos Getxo
- Club de lectura de Burlada y Noain
- Romoko jai batzordea
- Purtu Zaharreko jai batzordea
- Zubilletako jai batzordea
- Asociación de vecinos de Arene Azpi
- Consulado de Bolivia
- Cooperativa Etxheverryena
- Cosmopolis
- Derecho a morir dignamente
- Doctae Feng Shui
- Egizu
- EH Bildu
- Ekologistak Martxan
- ELA
- Elkargi
- Emakumeen Asanblada
- En nuestro regazo apoyo-crianza
- Enclave de Ciudadanas de Getxo
- Romoko Kantariak
- Eskuz Esku
- Ezker Batua-Izquierda Unida
- Ezkerretik Foroa
- Estudios Bolivarianos
- Ezker Anitza
- Federación Vasca de Airsoft
- FEPLIGUE-Fed.-Plataforma Immigrantes de Getxo
- Fracking Ez
- Garrobi Arte Kultur Elkartea
- Getxo Hockey Taldea
- Getxo Rugby Taldea
- Getxo Surf Taldea
- Gizatiar
- Gure Esku Dago
- Guk
- Hiruka
- Itxas Egurra Haizean
- Karrika Konpartsa
- LAB
- Lagun Artean
- Mamitsu (Nagusien Etxea)
DATUETAN #2
14
- Mugabarik
- Mugarik Gabe
- Musikalia Elkartea
- Osakidetza - Comarca Uribe
- Osakidetza - Centro Salud Leioa
- Pagkakaisa
- Partido Popular
- Podemos
- Radio Taxi Getxo
- Sarekide GGZ
- Sikap
- Sine Nomine
- Sociedad Filatélica de Getxo
- Sortarazi
- Sotavento Asociación Cultural Algorteña
- Taller de Escritura Creativa
- Urbanización La Rosaleda
- Zinebi
- Zinegoak
- Zasi Eskola
DATUETAN #2
MUSIKAETA
JAIALDIAK# 3
16
Musika eta Jaialdiak
Musika-jaialdiak dira Getxoko Kultur Etxearen musika-programazioko ekitaldi garrantzitsuenak. Izan ere, gustu guztieta-rako estiloak biltzen dituzte: jazza, bluesa, folka, folklorea, abesbatzak, habanerak…
Programazioa kalitatezkoa denez eta lehen mailako talde eta artistak ekartzen ditugunez, Getxo, jaialdiei esker, eredu bihurtu da.
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
17
3.1 XL. Nazioarteko Jazzaldia
SARREREN PREZIOA
Kontzertu nagusiak bakarrik dira ordainpekoak (prezioak askotari-koak dira, abonamenduak ere badaude).
DATA
2016ko uztailaren 1etik 5era
BERTARATUAK
9.494 lagun
AGERTOKIAK
Algortako Biotz Alai plaza
Algortako Geltokia plaza
The Piper’s Irish Pub (Algorta)
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Getxoko jaialdi enblematikoena Nazioarteko Jazzaldia da. Gainera, Jazz Euskadi zirkuitu entzutetsuan dago, Donostiako eta Gasteizko jaialdiekin batera.
2016. urtekoa 40. edizioa izan zen, eta artista oso ospetsuak izan genituen gozagai. Jaialdia Jorge Pardok inauguratu zuen, erroko jazza eta flamenkoa uztartuz. Bigarren egunean, Uri Caine Trio taldearen diziplina-sorta eklektikoa izan genuen entzungai.
Hermeto Pascoal bere zazpikotearekin etorri zen Getxora eta Brasilgo musika tradizionala eta jazza bateratu zituen jaial-diaren ekuatorean. Laugarren egunean, Dee Dee Brigdewater Quintet taldeak erakutsi zuen zergatik den Dee Bridgewater gaur egungo kantaririk entzutetsuena. Azken egunean, Esperanza Spalding-ek amaiera bikaina eman zion jaialdiari.
Gainera, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdia musikaren munduan beren lekua bilatzen ari diren talde berrien agertokia ere bada. Horretarako, jaialdiko kontzertu nagusiekin batera taldeentzako lehiaketa egiten da, eta Europa osoko taldeek parte hartzen dute.
Jaialdiak, gainera, espazio espezifiko batzuk ditu, Hirugarren Milurtekoa atala eta familia osoarentzako kontzertuak, adibi-dez. Horrez gain, The Piper’s Irish Pub-en In Sesion jam saioak eta Algortako Torrene aretoan “Jazz? Yes!” mosaiko-erakus-keta antolatzen ditugu.
Jaialdia hasi zenetik, Getxora artista handiak etorri dira, besteak beste: Manhattan Transfer, Paco de Lucía, John Mc Lau-ghlin, McCoy Tyner, Michel Camilo, Chano Domínguez, Paquito D’Rivera, Chucho Valdés, Wynton Marsalis, Al Di meola, Diego “El Cigala” eta China Moses.
18
Kontzertu nagusiak (Algortako Biotz Alai plaza)
“Hirugarren Milurtekoa” atala (Algortako Geltokia plaza)
Familia osoarentzako kontzertuak
UZTAILAK 1, OSTIRALA ............................Talde lehiaketa: Wilfried Wilde Quintet
JORGE PARDO: “HUELLAS CUARTETO”
UZTAILAK 2, LARUNBATA ......................Talde lehiaketa: Tomasz Wendt Trio
URI CAINE TRIO
UZTAILAK 3, IGANDEA ...............................Talde lehiaketa: Francesco Colombo Trio
HERMETO PASCOAL & GRUPO
UZTAILAK 4. ASTELEHENA ..................Talde lehiaketa: Daahoud Salim Quintet
DEE DEE BRIDGEWATER QUINTET
UZTAILAK 5. ASTEARTEA .......................Talde Lehiaketaren irabazlea
ESPERANZA ESPALDING presents EMILY’S D+EVOLUTION
UZTAILAK 1, OSTIRALA ............................Andres Isasi Musika Eskola Jazz Ensemble (Getxo)
UZTAILAK 2, LARUNBATA ......................Kiko Berenguer Quartet (Valentzia)
UZTAILAK 3, IGANDEA ...............................Laurent Coulondre Trio (Frantzia)
UZTAILAK 4. ASTELEHENA ..................Ainara Ortega: “Scat” (Euskadi)
UZTAILAK 5. ASTEARTEA .......................Gonzalo Del Val Trio (Catalunya)
UZTAILAK 2, LARUNBATA ......................Play’n’Kids (Euskadi)
UZTAILAK 3, IGANDEA ...............................Dixie Rue del Percebe: Dixielandia, kontzertu didaktikoa (Aragoi)
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
19
3.2 XXVIII. Nazioarteko Blues Jaialdia
SARREREN PREZIOA
Kontzertu nagusiak bakarrik dira ordainpekoak (prezioak askotari-koak dira).
DATA
2016ko uztailaren 14tik 16ra
BERTARATUAK
3.604 lagun
AGERTOKIAK
Algortako Biotz Alai plaza
The Piper’s Irish Pub (Algorta)
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Bluesak leku berezi bat du musika-programazioan: Getxo & Blues Nazioarteko Jaialdia. Soul, blues eta rythm & blues estiloetako artista handiak etortzen dira Getxora. Aurreko edizioan, adibidez, jaialdia Sugaray Rayford handiak eta Leioako Travellin’ Brothers taldeak inauguratu zuten. Itxura handiko eta batere konplexurik gabeko kontzertua izan zen.
Bigarren egunean, JB’s Original James Brown Band taldeak soularen aitajaunaren errepertorioa eskaini zigun.
Larunbatean, Popa Chubby Band igo zen eszenara, eta taldearen musika hiritar, gordin eta benetakoak Biotz Alai plazara bertaratu zen jende guztia gozarazi zuen.
Ostiralean, Iker Piris & Blas Picón izan genituen gurean eta larunbatean Bocinegro; The Piper’s Irish Pub-en aritu ziren, kontzertu nagusiak amaitu ondoren.
Blues Jaialdiaren agertokira artista handiak ekarri ditugu, besteak beste: Koko Taylor, John Mayal, Ike Turner, Coco Monto-ya, Eddie “The Chief” Clearwater, Bobby Rush, Deborah Coleman, Dr. Feelgood, Maceo Parker eta Eric Sardinas.
20
Kontzertu nagusiak (Algortako Biotz Alai plaza)
Beste jarduera batzuk (The Piper’s Irish Pub - Algorta)
UZTAILAK 14, OSTEGUNA ......................SUGARAY RAYFORD & TRAVELLIN’ BROTHERS
UZTAILAK 15, OSTIRALA ......................... THE JB’s ORIGINAL JAMES BROWN BAND featuring MARTHA HIGH
UZTAILAK 16, LARUNBATA ...................POPA CHUBBY BAND
UZTAILAK 15, OSTIRALA ......................... Iker Piris & Blas Picón
UZTAILAK 16, LARUNBATA ...................Bocinegro
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
21
3.3 XXXII. Nazioarteko Folk Jaialdia
SARREREN PREZIOA
Kontzertu nagusiak bakarrik dira ordainpekoak (prezioak askotari-koak dira, abonamenduak ere badaude).
DATA
2016ko irailaren 1etik 4ra
BERTARATUAK
27.000 lagun
AGERTOKIA
Areetako Geltokia plaza
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Nazioarteko Folk Jaialdiak musika du ardatz, kulturartekotasuna goresten du eta kulturen erakusleiho da. 2016koa 32. edi-zioa izan da eta agertoki nagusira honako hauek igo dira: Kepa Junkera & Sorginak (Maletak diskoa aurkeztu dute), The Old Timey String Band (Getxo), Lúnasa (Irlanda), Tiken Jah Fakoly (Boli Kosta) eta Xabi Aburruzaga (Keltik diskoa aurkeztu du).
Horrez gain, Geltokia plazako aparkalekuan (Areeta) doako kontzertuak antolatu ditugu: Entre Orillas (Kuba-Espainia), Anxo Lorenzo (Galizia), Elida Almedia (Cabo Verde) eta Olga Cerpa & Mestisay (Kanariar Uharteak). Plaza horretan bertan, kon-tzertu nagusiak amaitu ondoren, Ojos de Brujo taldeko abeslari ohia, Marinah (Katalunia), eta Ogun Afrobeat (Afrika-Espai-nia) izan ditugu entzungai. Orobat, Italia, Frantzia, Katalunia eta Getxoko taldeen desfileez gozatu dugu.
Kontzertuez gain, Folk Jaialdian jende guztiarentzako jarduerak antolatzen ditugu, kulturartekotasuna ardatz dutenak: goizeko jarduerak (munduko erritmo eta kondairak, zurrumurruen kontrako estrategia, Irrien Lagunak), Eremu Solidarioa (GKEen eta bidezko merkataritzako elkarteen standak) eta Munduko Terraza (munduko hainbat lekutako musika eta gastro-nomia, Getxoko Etorkinen Plataformaren eskutik).
Azken hogeita hamabi urteetan, Getxora lehen mailako artista eta taldeak ekarri ditugu: The Oyster Band, Papa Wemba, The Chieftains, Oskorri, Oreka TX, Salif Keita, Dulce Pontes, Ara Malikian, Estrella Morente, Goran Bregovic eta Gwendal, besteak beste.
22
Kontzertu nagusiak (Areetako Geltokia plaza)
Arratsaldeko kontzertuak (Areetako Geltokia plazako aparkalekua)
“Munduko Terraza” kontzertuak (Areetako Geltokia plazako aparkalekua)
Banden desfileak (Hiriko ibilbidea)
IRAILAK 1, OSTEGUNA ..............................KEPA JUNKERA & SORGINAK (Euskadi)
IRAILAK 2, OSTIRALA .................................THE OLD TIMEY STRING BAND (Getxo)
LÚNASA (Irlanda)
IRAILAK 3, LARUNBATA ...........................TIKEN JAH FAKOLY (Boli Kosta)
IRAILAK 4, IGANDEA ....................................XABI ABURRUZAGA (Euskadi)
IRAILAK 1, OSTEGUNA ..............................ENTRE ORILLAS (Kuba-Espainia)
IRAILAK 2, OSTIRALA .................................ANXO LORENZO (Galiza)
IRAILAK 3, LARUNBATA ...........................ELIDA ALMEIDA (Cabo Verde)
IRAILAK 4, IGANDEA ....................................OLGA CERPA & MESTISAY (Kanariar Uharteak)
IRAILAK 2, OSTIRALA .................................MARINAH (Catalunya)
IRAILAK 3, LARUNBATA ...........................OGUN AFROBEAT (Afrika-Espainia)
Wallace Pipe Band (Malta)
Tropique du Cancer (Frantzia)
Brincadeira (Catalunya)
La Complet’ Mandingue (Frantzia)
Tunning Session (Catalunya)
Agurra Dantza Taldea (Getxo)
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
23
3.4 XXX. Habanera eta Itsas Abesti Jaialdia
SARREREN PREZIOA
Sarrera gonbidapenarekin
DATA
2016ko irailaren 9tik 11ra
BERTARATUAK
6.328 lagun
AGERTOKIA
Areetako Geltokia plaza
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Getxoko Habanera eta Itsas Abesti Jaialdiarekin amaitzen da Getxoko musika-jaialdien denboraldia. 2016an jaialdiak 30 urte bete ditu eta urtero-urtero entzule ugari izan ditu.
Azken edizioan, jaialdia Bartzelonako Son de L’Havana laukoteak inauguratu zuen; soinu mediterraneoak, runba, soinu kubatarra, tangoa, boleroak eta abar konbinatu zituzten. Bigarren eguneko protagonista beste talde katalan bat izan zen, ahotsak eta gitarrak uztartzen dituen Grup Arjau hirukotea, hain zuzen ere.
Jaialdia Getxoko bi taldek itxi zuten: ahots mistoen Areetxo ganbera-abesbatzak eta Eskuz Esku emakume-abesbatzak, hain zuzen ere.
Habanera eta Itsas Abesti Jaialdian, kontzertuez gain, Itsasoko Azoka antolatzen dugu, eta itsasoarekin zerikusia duten gastronomia-produktu eta gaiak egoten dira salgai.
24
Kontzertuak (Areetako Geltokia plaza)
Itsas Azoka (Areetako Geltokia plaza)
IRAILAK 9, OSTIRALA .................................SON DE L’HAVANA (Bartzelona)
IRAILAK 10, LARUNBATA ........................GRUP ARJAU (Girona)
IRAILAK 11, IGANDEA .................................AREETXO GANBERA ABESBATZA (Getxo)
ESKUZ ESKU ABESBATZA (Getxo)
Itsasontzi-maketak, itsaskiak, bakailaoa, kontserbak…
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
25
3.5 XXXII. Nazioarteko Folklore eta Dantza Jaialdia
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan
DATA
2016ko uztailaren 20tik 22ra
BERTARATUAK
2.364 lagun
AGERTOKIA
Algortako Biotz Alai plaza
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Getxoko Nazioarteko Folklore eta Dantza Jaialdiko protagonistak munduko askotariko herrietako musika, dantza, jantzi eta ohiturak dira. Aukera bikaina da beste kultura batzuk ezagutzeko eta gurea gogoratzeko. Jaialdi hori Portugaleteko Na-zioarteko Folklore Jaialdiarekin elkarlanean antolatzen dugu.
Jaialdia serbiar folklorearekin hasi genuen, Kud Branko Cvetkovic-en eskutik. Bigarren egunean euskal dantzak izan ziren protagonista, Getxoko Itxartu Taldea igo baitzen agertokira. Azken egunean, Andeetako Causanacunchic Balletak antzinako andetar herrien dantza koloretsuez jantzi zuten Getxo.
Kontzertuak (Areetako Geltokia plaza)
UZTAILAK 20, ASTEAZKENA ...............KUD BRANCO CVETKOVIC (Serbia)
UZTAILAK 21, OSTEGUNA ......................ITXARTU DANTZA TALDEA (Getxo)
UZTAILAK 22, OSTIRALA .........................BALLET NACIONAL ANDINO CAUSANACUNCHIC (Ekuador)
26
3.6 XXXVI. Aste Korala
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan
DATA
2016ko urriaren 26tik 28ra
BERTARATUAK
1.449 lagun
AGERTOKIAK
Algortako Salbatzailearen eliza
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Getxoko jaialdietan abesbatzek ere badute beren lekua. Getxoko Aste Koralera nazioartean ospe handia duten munduko hainbat lekutako abesbatzak ekartzen ditugu.
Azken edizioan, ahots mistoen Batavia Madrigal Singers taldea etorri zen Indonesiatik jaialdia inauguratzera. Bigarren egu-nean Ensemble Vocal Ámbar boskote misto kubatarrak abestu zuen. Eta jaialdia Kolonbiako Tonos Humanos abesbatzako musika-ikasle eta profesionalek itxi zuten.
Kontzertuak (Algortako El Redentor eliza)
URRIAK 26, ASTEAZKENA .....................BATAVIA MADRIGAL SINGERS (Indonesia)
URRIAK 27, OSTEGUNA............................ENSEMBLE VOCAL ÁMBAR (Kuba)
URRIAK 28, OSTIRALA ...............................TONOS HUMANOS (Kolonbia)
27
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
3.7 XVI. “Emakumeak musikan” Jaialdia
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan gonbidapenarekin
DATA
2016ko maiatzaren 7 eta 8a
BERTARATUAK
270 lagun
AGERTOKIA
Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
“Emakumeak Musikan” Jaialdiaren helburua da emakumeen musika sustatzea (izen bereko elkartearekin batera antola-tzen dugu). Hamaseigarren edizioa Quinteto Casulana taldeak inauguratu zuen, kontzertu-aretoetan nekez entzuten diren emakumezko musikagileen obren errepertorio interesgarri batekin. Bigarren saioan, Anna Margulesek Kubako, Mexikoko eta estatuko emakumezko konpositore garaikideen lanak interpretatu zituen.
Emakumeak Musikan elkarteak, errezitaldiak eta hitzaldiak antolatzeaz gain, emakumeek egindako musika ikertzen eta katalogatzen du.
Kontzertuak (Algortako El Redentor eliza)
MAIATZAK 7, LARUNBATA .....................QUINTETO CASULANA (Valentzia)
MAIATZAK 8, IGANDEA ..............................ANNA MARGULES (Mexiko)
28
3.8 VIII. Getxo Live!!
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan
DATA
2015eko azarotik 2016 maiatzera
BERTARATUAK
1.449 lagun
AGERTOKIAK
Tabernak, pubak eta kafetegiak
(Algorta, Areeta eta Romo)
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Getxoko jaialdien askotariko programazioaren adierazgarrietako bat Getxo Live da, tokiko taldeak protagonistatzat dituen jaialdia. Udalerriko ostalaritza-establezimenduetan ekitaldi txikiak antolatzen ditugu, bi helbururekin: Getxoko taldeak balo-ratzea eta udalerriko ostalaritza-sarea sustatzea.
Azken edizioan estilo asko bildu genituen, eta hori Getxoko aberastasun musikalaren adierazgarri da.
JolasaurreThe Piper’s Irish PubSilver’s Tavern
(Algorta)
El ComercioKandilejasGlass
(Areeta)
BillaresGlassWest Side Bar
(Romo)
Bites (rocka)
Fernando (kantautorea)
Malvadillos (rocka)
Bea’s Beat Jazz (jazza)
Pedro Makay (popa)
Arana (rocka)
Rufus (popa)
Monos (popa)
El hombre que fue lunes(pop-folka)
Ruta 637 (soul-rocka)
Urban (pop-rocka)
Beautiful Brains (rocka)
Bikoizten (popa)
Mínima (popa)
Jazz ciudad (jazza)
Bringas (rocka)
Pablo Ríos (popa)
Daniel Merino (popa)
Jazzte Borrazte Band (jazza)
Sam & Jam (popa)
Kuenta Atrás (rocka)
The Great Barrier (folk-rocka)
Willie Endaya (bluesa)
Landslide (rocka)
Bringas (popa)
Gringo (rocka)
Rudy Mental (rocka)
29
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
3.9 Beste musika ekitaldi batzuk
Apirilaren 9an, Santanderreko Paloma O’Shea Nazioarteko Piano Lehiaketa ospetsuan saritutako David Huh hegoko-rearrak piano-errezitaldi bat eman zuen.
Irailaren 7an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Unai Arrecho zuzendari zela, Chopin eta Tchaikovsky-ren obrak interpretatu zituen Areetan.
Getxoko Jazzaldiak lehen pausoak eman zituenetik kolaboratzaile izan den Pío Lindegaard-en omenezko kontzertu dagoeneko tradizionalean, Ernie Watts tronpetari iparamerikarrak errezitaldi bikaina eskaini zuen apirilaren 23an.
Maiatzaren 1ean, Musika Eskolako areto irekia estreinatu zen Miguel Sal-vador Trío taldearen emanaldiarekin, eta jende ugari bertaratu zen.
Getxoko Abesbatzen Egunean, ekainaren 19an, Getxoko abesbatzak izan ziren protagonista Algortako Biotz Alai plazan. Guztira hamaika abesbatza aritu ziren.
Azaroaren 11n, San Martingo kontzertu tradizionalean Eskuz Esku eta Lilura tokiko abesbatzak izan ziren protagonista.
Musika klasikoa
Jazza
Musika korala
Getxoko musika-programazioa oso aberatsa da: jaialdi handiez gain, entzuleei askotariko musika-estilo eta -generoak eza-gutzera emateko jarduerak antolatzen ditugu urte osoan.
30
MUSIKAETA
JAIALDIAK#3
Ereagako hondartza, maiatzaren 6an eta 7an, agertoki natural bihurtu zen eta milaka entzule bertaratu ziren Ken Zazpi taldearen (lan berri bat aur-keztu zuten: Phoenicoperus) eta tokiko Guda Dantza, Rubia eta El Inquilino Comunista taldeen kontzertuak entzutera. Guztien artean iraganeko eta gaur egungo kantuak eskaini zituzten, Getxo Sound lemapean.
Getxok Irlandako folkaren erritmoan dantza egiten du San Patrizio eguneko kontzertuan, martxoaren 19an. Aurten The Old Timey String Band etorri da, bluegrass musika egiten duen eta Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko soinuak jotzen dituen taldea.
Horrez gain, azaroaren 26an Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaz gozatu genuen; Anne Niepold (Austria), Duo Bottasso (Italia), Morena (Katalunia) eta bi euskal bikote, Asier Gozategi eta Julen Alonso eta Kristina eta Amaia, izan genituen entzungai.
Iaz askotariko estiloko beste kontzertu batzuk ere antolatu genituen, eta jende ugari bertaratu zen.
Hala, apirilaren 30ean Juan Perro etorri zen, kontzertu akustikoa egitera, eta Musika Eskolako entzunaretoa bete zuen; errezitaldi intimista izan zen eta bere konposizio ezagunenetako batzuk ere eskaini zituen.
Ekainaren 21ean, Algortako Biotz Alai plaza Eterno Mecano ikuskizunaren agertoki bihurtu zen. Ikuskizuna 80ko hamarka-dako pop taldearen omenaldia izan zen: hiru abeslarik, Andres Isasi Musika Eskolako bandarekin batera, Mecano taldearen abesti ezagunenak eskaini zituzten.
Ekainaren 25ean, Anne Etchegoyenek eta Biotz Alai abesbatzak plaza bete zuten, eta ikusleek izugarri gozatu zuten kon-tzertuaz.
Pop-rocka
Folka
Beste kontzertu batzuk
AZOKAK#4
32
AZOKAK#4
4.1 XV. Komiki Azoka
SARREREN PREZIOA
1,50 €
DATA
2016ko azaroaren 20tik 22ra
BERTARATUAK
19.884 lagun
LEKUAK
Areetako Geltokia plaza
Udalaren erakusketa-aretoak
Ostalaritza-establezimenduak (Romo, Areeta)
Bizkaia zubia (Areeta)
Getxoko Komiki Azokan Euskadiko zein kanpoko bineta-zale ugari biltzen da. Geltokia plazako karpa liburu-denda, argita-letxe, merchandising-denda eta fanzineen erakusleiho bihurtzen da, eta ikusleek nobedadeak, bildumagile-gaiak eta abar eskuratu ditzakete.
Iaz, komikigile garrantzitsuak etorri dziren Azokara, besteak beste: Paul Pope (komiki alternatiboen eredu eta “Batman Year 100” komikiaren egilea), Alex Robinson (Eisner 2001 sariduna eta “Malas ventas” komikiaren egilea) eta David Rubín (“La tetería del oso malayo”). Azken edizioan, gainera, Horacio Altuna argentinarra eta José Ibarrola (Euskadiko komikigile eredugarria) omendu dituzte, beren ibilbide luzeengatik.
Azokan jarduera ugari antolatzen dira: erakusketak, hitzaldiak, mahai-inguruak, argitaletxe eta egileen nobedadeen aur-kezpenak, proiekzioak eta abar. Iaz, gainera, omendutako artisten erakusketaz gain, Gipuzkoako eta Bizkaiko komiki-sus-tatzaileen lanari buruzko erakusketa bat eta “Astiberri: 15 urteko azalak” eta “Bilbon hiltzea” erakusketak izan genituen ikusgai.
33
4.2 Manga Jaialdia
SARREREN PREZIOA
3 €
DATA
2016ko azaroaren 12 eta 13a
BERTARATUAK
8.160 lagun
LEKUA
Areetako Geltokia plaza
AZOKAK#4
Komikiaren munduan, mangak bere lekua du Getxon, genero horri buruzko jaialdi berezia antolatzen baita. Jaialdiak bost urte ditu, eta urtetik urtera jarraitzaile-kopuruak gora egin du, jarduera ugari eskaintzen baititu: salmenta-postuak (argi-taletxeen nobedadeak, anime pelikulak, book art eta merchandising), bideo-joko txapelketak, mozorro-lehiaketak, Otaku Talent, karaokeak, dantza-lehiaketak… Horrez gain hainbat gairen inguruko tailerrak izaten dira: joko tradizionalak, manga komikigintza, papercraft, gozogintza, makillajea eta abar. Hori guztia Tarasu Manga Elkarteak antolatzen du, Artist Alley, Motsukora, Aiko eta ALErekin elkarlanean.
Jaialdian hitzaldiak ere egiten dira eta iaz, adibidez, Ryota Hayatsu artista gonbidatuak eman zuen bat, eta ilustrazio-taile-rrean ere parte hartu zuen.
34
AZOKAK#4
4.3 XXXIII. Eskulangintza Azoka
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan
DATA
2016ko azaroaren 25etik 27ra
BERTARATUAK
18.074 lagun
LEKUA
Areetako Geltokia plaza
Eskulangintza Azokan artisauen lana sustatzearen eta ezagutzearen aldeko apustua egiten dugu, sektorea etengabe aldatzen baita; horreta-rako, hogei espezialitate baino gehiago biltzen ditugu. Estatuko hainbat lekutako artisauak biltzen ditugu eta azoka artisautza lantzeko eta uler-tzeko askotariko moduen agertoki bikain bihurtzen da.
Horretarako, zuzeneko erakusketak egiten dituzte, nola lan egiten duten ikus dezagun, eta haurrentzako tailerrak ere antolatzen ditugu, gazteenei artisautza-munduarekin harremanetan jartzeko aukera emate aldera.
Eskulangintza Azokak, artisauen lana baloratzeko eta sustatzeko as-moarekin, diseinu- eta stand-lehiaketak antolatzen ditu eta, era horre-tan, produktuen kalitatearen hobetzea eta postuen itxura eta apainketa saritzen ditu. Gainera, azokan produktuak erosten dituztenen artean artisau-produktuak zozketatzen dituzte.
35
4.4 Getxoarte (Praktika Garaikideen Aretoa)
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan
DATA
2016ko azaroaren 4tik 6ra
BERTARATUAK
4.514 lagun
LEKUA
Areetako Geltokia plaza
AZOKAK#4
Getxoarteren helburua arte garaikidea sustatzea eta jendearengana hur-biltzea da. Horretarako, bost programa antolatzen dira, zeharka egitura-tuta.
Programa Orokorrak tira komertzialik izan ez duten Euskadiko eta beste leku batzuetako artisten diziplinarteko hogeita hamar proposamen inguru eskaintzen ditu. Aurten, gainera, tokiko artista bat aukeratu dugu areto-rako proiektu espezifiko bat egin dezan: Usoa Fullaondo.
Hezkuntza Programan bisita gidatuak eta haurrentzako eta helduentzako tailerrak egiten dira, guzti-guztiak ludikoak.
Kontserbazio Programak artistak eta komisarioak lotzen ditu, haien espe-rientziak eta ikuspegi profesionala ezagutzera eman ditzaten.
Programa Hedatuaren bitartez kulturaren eta arte garaikidearen beste arlo batzuetako proposamenak aurkezten dira.
Programa Eszenikoan azaltzen da jardunbide garaikideak performanceen eta dantzaren moduko diziplinekin nola uztartzen diren.
Horrez gain, Getxoartek ditu, batetik, Udalaren beste sail eta erakunde batzuekin elkarlanean antolaturiko bekak (Perimetroak, Sinergika); beste-tik, ikasleentzako tailerrak; eta azkenik, Getxo-Artium Saria. Sari horretan, epaimahaiak erakusketako obra bat aukeratzen du, eta obra hori Getxoar-te bilduman gordetzen da eta Gasteizko Artium-en jartzen da erakusgai; hori, museoarekin egindako hitzarmenari esker.
36
AZOKAK#4
4.5 San Lorentzo Azoka
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan
DATA
2016ko abuztuaren 10a
BERTARATUAK
19.000 lagun
LEKUAK
Algortako San Nikolas plaza
Algortako Biotz Alai plaza
San Lorentzo Azoka tradizionalean baserriko betiko produktuak dira protagonista: 60 postutan kalitate handiko produktuak eskaintzen dituzte eta ekologikoak garrantzi handia hartzen ari dira. Lehengaien kalitatea azpimarratze aldera, lehiaketak egiten dira, zehazki Idiazabal gaztenak, barazkienak eta landareenak. Lehiaketa horiek ekoizle askorentzat ezinbesteko hitzorduak dira.
Azoka trikitilari eta gaiteroek girotu zuten eta bi plazetan txosna bana egon zen ; txosna horietan taloak, sagardoa eta beste produktu gozo batzuk saldu zituzten.
Azkenik, Biotz Alaik doako kontzertu bat eskaini zuen abesbatzaren izen bera duen plazan, eta saioari amaiera bikaina eman zion.
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
38
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.1 XXXIV. Antzerki Jardunaldiak
SARREREN PREZIOA
Prezioa 3 eta 10 euro artekoa da eta doako ikuskizunak ere badaude
DATA
2016ko urriaren 7tik 16ra
BERTARATUAK
3.150 lagun
LEKUAK
Algortako San Nikolas plaza
Algortako Geltokia plaza
Basagoiti etorbidea (Algorta)
Kultur Etxea (Algorta)
Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
Getxoko Antzerki Jardunaldietako protagonista denboraldiko euskal antzerkia da, eta adin guztietako jendearentzako antzezlanak izaten dira. Iazko edizioan hamaika ikuskizun izan genituen ikusgai (euskaraz eta gaztelaniaz) Algortako San Nikolas plazan, Geltokia plazan, Basagoiti etorbidean eta Andres Isasi Musika Eskolan (Areeta). Horiez gain, Algortako Kul-tur Etxean hamaika antzezlan labur eskaini zituzten.
Halaber, Udalak sustatzen duen zurrumurruen kontrako estrategia bultzatze aldera, inprobisazio-antzerkian oinarrituriko jarduerak ere antolatu ditugu.
39
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
San Nikolas plaza, Geltokia plaza, Basagoiti etorbidea (Algorta) Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
Antzerki arina (Algortako Kultur Etxea)
URRIAK 7, OSTIRALA ..................................Plataforma Tirante: “Tras la frontera”
URRIAK 8, LARUNBATA ............................Potxin eta Patxin: “Herriko jaiak”
Txalo: “Heroiak”
URRIAK 9, IGANDEA .....................................Matxalen Bilbao: “Gear”
Txalo: “Robando magia”
URRIAK 14, OSTIRALA ...............................Gazte Match / Match Pro
Deabru Beltzak: “Su à feu”
URRIAK 15, LARUNBATA .........................Trapu Zaharrak: “Ongi etorri findemundo!”
K Producciones: “La flaqueza del bolchevique”
URRIAK 16, IGANDEA .................................The Funes Troup: “Funes van”
Glu Glu Producciones “Marikixkur eta hiru hartzak”
URRIAK 9, IGANDEA .....................................“Alineada”, “I’m a real artist”, “Manar, “El diable del teatro”, “Boxers”
URRIAK 16, IGANDEA .................................“Prohibido soñar despierto II”, “El falso paraguayo”
“Un hombre apunta a otro hombre con una pistola”, “El árbol de Hiroshima”
“Berriz topatzean”, El primer tren que salga”
40
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.2 X. “Emakumeak eszenan” Zirkuitua
SARREREN PREZIOA
3 €
DATA
2016ko otsaila, martxoa, apirila, urria, abendua
BERTARATUAK
911 lagun
LEKUA
Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
“Emakumeak Eszenan” amateur antzerki-zirkuituak hamar urte egin ditu Getxon emakumeak protagonista dituzten obrak eskain-tzen. Ziklo hori Besarkada Federazioarekin elkarlanean antolatzen da.
Edizio honetan obra hauek antzeztu dituzte Andrés Isasi Musika Eskolan (Areeta):
- “Sin pena ni gloria” (Aztiak).
- “Me apunto y punto” (Hamaika).
- “Confesiones de 7 mujeres pecando solas” (Luna llena).
- “Dudas razonables” (Banarte).
- “Holala, mon chéri!” (Totum).
41
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.3 Kale Antzerkia Bultzatuz
SARREREN PREZIOA
Sarrera doan
DATA
2016ko ekaina eta uztaila
BERTARATUAK
Ez da zenbaketarik egiten
LEKUAK
Santa Eugenia plaza (Romo)
Zubilleta plaza (Algorta)
Gernika plaza (Neguri)
Kale-antzerkiak ere badu lekua Getxoko kultur-progra-mazioan: Kale Antzerkia Bultzatuz jaialdiak familientzako antzezlanak eskaintzen ditu, Getxoko auzoak girotzeko helburuarekin.
2016ko edizioan antzezlan hauek egin zituzten:
- Oihulari Klown: “Trostan” (testu barik).
- Patata Tropikala: “Azken eguzkilorea” (euskara).
- Salitre: “On egin, mon amour” (testu barik).
- Zo-Zongó: “Psycho-clown” (euskara).
- Barré: “Eskobien atzetik” (testu barik).
- La famiglia Toronbole: “La famiglia Toronbole” (euskara).
- Ameztu: “Skratx” (euskara).
- Xilipurdi: “Salam” (euskara).
42
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.4 XXXIII. Haur Zinema Jardunaldiak
SARREREN PREZIOA
2,10 €
DATA
2016ko martxoaren 29, 30 eta 31
BERTARATUAK
403 lagun
LEKUA
Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
Aste Santuan zinema da nagusi Getxon, zehazki, haurrentzako zinema. Aukera hobezina da etxeko txikienek gustukoen dituzten pelikulak ikusteko.
2016an pelikula hauek izan zituzten ikusgai:
- “Atrapa la bandera”.
- “Marko Makako” (euskara).
- “Del revés”.
- “Koko dragoi txikia” (euskara).
- “Hotel Transilvania 2”.
43
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.5 Igandeko haur zinema
SARREREN PREZIOA
2,10 €
DATA
2015eko azarotik 2016ko maiatzera
BERTARATUAK
2.482 lagun
LEKUA
Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
Familiek igandean dute zinemarekin hitzordua, eta filmak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira.
Iazko denboraldian pelikula hauek izan genituen ikusgai:
- “Tom Txiki eta ispilu magikoa” (euskara).
- “Home: Hogar, dulce hogar”.
- “Pinocho y su amiga Coco”.
- “Campanilla y la leyenda de la bestia”.
- “Magiaren etxea” (euskara).
- “La oveja Shaun”.
- “Asterix: Jainkoaren egoitza” (euskara).
- “Capitán diente de sable y el tesoro de Lama”.
- “Norman del Norte”.
- “Carlitos y Snoopy”.
- “Oker” (euskara).
- “El viaje de Arlo”.
- “Tximinoen erresuma” (euskara).
- “Alvin y las ardillas: Fiesta sobre Ruedas”.
44
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.6 Zine-Kluba
SARREREN PREZIOA
2,90 €
DATA
2015eko azarotik 2016ko maiatzera
BERTARATUAK
2.256 lagun
LEKUA
Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
Getxoko zinema-ziklo zaharrenak zirkuitu komertzialean nekez jartzen dituzten film onenak eskaintzen ditu ostiraletan.
Iazko denboraldian pelikula hauek izan genituen ikusgai:
- “El mundo sigue” (zuz.: Fernando Fernán-Gómez).
- “Isla bonita” (zuz.: Fernando Colomo).
- “Truman” (zuz.: Cesc Gay).
- “El padre” (zuz.: Faith Akin).
- “El amor es extraño” (zuz.: Ira Sachs).
- “Una nueva amiga” (zuz.: François Ozon).
- “Techo y comida” (zuz.: Juan M. del Castillo).
- “Mia madre” (zuz.: Nanni Moretti).
- “La playa de los ahogados” (zuz.: Gerardo Guerrero).
- “Trumbo” (zuz.: Jay Roach).
- “El regalo” (zuz.: Joel Edgerton).
- “La chica danesa” (zuz.: Tom Hooper).
- “The Lady in the Van” (zuz.: Nicholas Hytner).
- “Mustang” (zuz.: Deniz Gamze).
45
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.7 Cinema Paradiso
SARREREN PREZIOA
2,90 €
DATA
2015eko azarotik 2016ko maiatzera
BERTARATUAK
2.266 lagun
LEKUA
Andres Isasi Musika Eskola (Areeta)
Cinema Paradisok pelikula onenen jatorrizko bertsioak eskaintzen ditu, azpitituluekin. Askotariko filmak dira, gehienak zinema komertzialetik kanpokoak.
Iazko denboraldian pelikula hauek izan genituen ikusgai:
- “Dyfret” (zuz.: Zeresenay Mehari).
- “Mommy” (zuz.: Xavier Dolan).
- “Calvary” (zuz.: John Michael McDonagh).
- “Pride” (zuz.: Matthew Warchus).
- “Perdida” (zuz.: David Fincher).
- “Aguas tranquilas” (zuz.: Naomi Kawase).
- “Il capitale umano” (zuz.: Paolo virzi).
- “Rams” (zuz.: Grímur Hákonarson).
- “El hijo de Saúl” (zuz.: Lázsló Nemes).
- “Dheepan” (zuz.: Jacques Audiard).
- “Spotlight” (zuz.: Thomas McCarthy).
- “Carol” (zuz.: Todd Haynes).
- “Los caballos de Dios (zuz.: Nabil Ayouch).
- “Room” (zuz.: Lenny Abrahamson).
46
ANTZERKIA ETA ZINEA
#5
5.8 Beste proiekzio batzuk
Getxon urte osoan goza dezakegu zinemaz, askotariko genero eta formatuko jaialdi ugari baititugu.
Gaurik laburrena film laburren jaialdia da. Iaz, bi egunetan, hogeita hamar film labur baino gehiago eskaini genituen, eus-karaz eta gaztelaniaz.
Getxon urtero eskaintzen dugun beste jaialdi bat ZINEBI da, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia; zinemaldiak hainbat atal ditu eta pelikulak askotarikoak dira.
2016an, nobedade gisa, Animazioaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Egun horretan, Annecyko Nazioarteko Jaialdi ospetsuan (Frantzia) parte hartzeko aukeraturiko animazio-film onenak eman genituen.
Ezin ahatz dezakegu, halaber, zentsura ardatz duten filmak eskaintzen dituen Zentsura At! Jaialdia. Iaz, zehazki, “Zentsura Latinoamerikan” izeneko ziklo txiki bat antolatu zen.
DANTZA#6
48
DANTZA #6
6.1 XXIII. Getxotar Dantza Eguna
SARREREN PREZIOA
Doan
DATA
2016ko ekainaren 17, 18 eta 19a
BERTARATUAK
3.600 lagun
LEKUA
Algortako Biotz Alai plaza
Iazko edizioan, Getxoko lau dantza-eskola izan ziren protagonista eta 4 eta 25 urte arteko 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten. Lehiaketak hiru egun iraun zuen eta koreografia klasiko, neoklasiko eta garaikideak ikusi genituen, eta baita flamenkoa ere.
Honako eskola hauetako ikasleen lan bikainaz gozatzeko aukera paregabea da: Dantzarte, Carmen Vera Dantza Eskola, Ana Lara Dantza Eskola eta Areetako Flamenko Eskola.
49
DANTZA #6
6.2 Nazioarteko Dantza Eguna
DATA
2016ko apirilaren 30a
BERTARATUAK
1.300 lagun
LEKUA
Areetako Geltokia plaza
Nazioarteko Dantza Eguna ospatzeko, dantza-estilo ugari jartzen ditugu kalean ikusgai: euskal dantzak, hip hop, lindy hop, dantza modernoa, hiriko dantza, balleta, rocka, tangoa, guajira, funk… Iaz honako hauetako ikasleek parte hartu zuten: Getxo Kirolakeko dantza-ikastaroak, San Nikolas ikastola, Ana Lara Dantza Eskola, Carmen Vera Dantza Eskola, Dantzarte, Areetako Flamenko Eskola, Utopia, Danco eta Berantzagi Dantza Taldea.
Koreografiak interpretatzeaz gain, euskal dantzen eta lindy hop-en inguruko tailerrak eta dantza-festa bat egin zituzten.
50
DANTZA #6
6.3 Dantza klasikoa: Odesako Ganbera Ballet Nazionala
SARREREN PREZIOA
5 €
DATA
2016ko irailaren 8a
BERTARATUAK
1.565 lagun
LEKUA
Areetako Geltokia plaza
Ballet klasikoaren zaleek Odesako Ganbera Ballet Nazionalaz (Ukraina) gozatu ahal izan zuten; zuzendaria Ihor Koval izan zen eta dantzari bakarlariak Albina Yakimenko eta Sergey Dosenko.
Miguel de Cervantesen eta William Shakespearen heriotza oroitze aldera, On Kixote (Marius Petipa) eta Romeo eta Julieta obren zati batzuk interpretatu zituzten.
ERAKUSKETAK
#7
52
ERAKUSKETAK
#7
Erakusketak
Getxoko Kultur Etxeak lau erakusketa-gune ditu:
- Torrene aretoa, non erakusketa garrantzitsuenak egiten diren.
- Algortako Azokako aretoa, zeina askotariko erakusketak egiteko erabiltzen den.
- Algortako Kultur Etxeko aretoa (Villamonte), non amateur artisten lanak jartzen diren erakusgai.
Algortako Kultur Etxean, gainera, Kultur Etxeak berak edo beste udal-sail batzuek antolatutako jarduerekin zerikusia duten erakusketak antolatzen dira.
2016an 51 erakusketa antolatu genituen. Zehazki, Kultur Etxeak kudeatzen dituen aretoetan 46, eta gainerako bostak beste leku batzuetan, besteak beste jarduera hauek zirela eta: Liburu Azoka, Komiki Azoka eta Manga Jaialdia.
Torrene aretoan hainbat artistaren inguruko erakusketak antolatu ditugu, eta baita gai hauen inguruko erakusketak ere: Punta Begoña berreskuratzeko proiektua, euskal komikiak, Bosteko eta Getxophoto.
- Ramuntcho Robles: “El rey está desnudo”.
- Equipo Saisa: “Serpenteando y tañeando”.
- Juan Torre: “Imágenes para tocar”.
- “Acercáte a Punta Begoña” (2).
- Javier Lasa: Akuarela antologia.
- Asociación Uribe Costa bazkideen erakusketa.
- Javier de la Torre: Mosaicos (jazz).
- Zure komikia maite dugu (Komiki Azoka).
- Bosteko 2016.
- Getxophoto 2016.
- Argihizkiak.
Torrene aretoa
53
ERAKUSKETAK
#7
Algortako Kultur Etxeko aretoan tokiko artista, kolektibo eta tailerren 19 erakusketa egin ditugu. Kultur Etxeko argazkigin-tza eta irudigintza tailerreko ikasleak.
- Kultur Etxeko argazki eta irudi tailerreko ikasleak.
- Amaia Mejía: Argazkiak.
- Ángel Manuel Ruiz Mendoza: Olio-pintura.
- Edurne Álvarez: Puzzleak.
- Marius Allende: Erretratu hiperrealistak.
- Abdelaziz Ben Khay: Pinturak.
- Arteskolako ikasleak.
- EEhoziri-lanen tailerreko erakusketa 2016.
- Arte aplikatuen tailerreko erakusketa 2016.
- Patchwork tailerreko erakusketa 2016.
- Zirri-marra tailerreko ikasleak.
- AJANE tailerreko ikasleak.
- Asociación Uribe Costa.
- Juan Pablo Álvarez Merino: Grabatuak eta marrazkiak.
- Urtzi Batiz: “Gizagarria”.
- Joserra Zubiaurre: Olio-pintura eta akrilikoak.
- Maite Ikaran: Argazkiak.
- Getxophoto.
- Pablo Urrutia: Olio-pintura.
- Asociación México Lindo: “México el Día de los muertos”.
Gainera, Kultur Etxean beste bederatzi erakusketa izan ditugu ikusgai, batzuk artearen ingurukoak eta beste batzuk, adibi-dez, gizarte-arlokoak:
- Eskubeltz Eskaut Taldea: 25. urteurreneko erakusketa.
- Argazki eta irudi tailerreko ikasleen erakusketa.
- Bizkaiko GGKEak gizakiek ura eta saneamendua izateko eskubidearen alde lanean.
- Erakiz Kolektiboa “Arte dela medio: Mujeres en los márgenes”.
- Entreamigos-Lagun Artean: “La nueva era maya: reivindicaciones y luchas de los
pueblos indígenas”.
- María Concepción Díez Garmendia: Olio-pintura.
- Nistal Mayorga: “Retratos en acuarela... y alguna pincelada más”.
- Mónica Tallón: Ilustrazioak.
- A. Sáenz: Olio-pintura.
Algortako Kultur Etxeko erakustaretoa
54
ERAKUSKETAK
#7
Algortako Azokako aretoan dagoen erakusketa-gunean artista profesionalen obrak eta beste udal-sail batzuetako progra-mak izan ditugu ikusgai 2016an.
- Eskubeltz Eskaut Taldea: 25. urteurrena.
- Paloma Gallego: “Slidas... montañas a través de mi mirada”.
- Igela Manuela Kultur Elkartea: “Uretan-En el agua”.
- Parekide!: Nire kioskoa, nire etxea - La vida de un slum de África.
- Getxophoto.
Algortako Azokako aretoa
GABONETAKOJARDUERAK
#8
56
GABONETAKOJARDUERAK
#8
8.1 Getxolandia - Gabonetako Haur Parkea
SARREREN PREZIOA
3,50 € (5 bidaia)
DATA
2016ko abenduaren 23tik 2017ko urtarrilaren 5era
BERTARATUAK
37.602 lagun
LEKUA
Areetako Geltokia plaza
Gabonetan, haurrek izugarri gozatzen dute Getxo-landian, atrakzio eta jolas ugari baitaude: puzga-rriak, ohe elastikoak eta ludoteka, besteak beste. Parkea 2.500 metro karratuko karpa batean dago, Areetako Geltokia plazan, eta urtebete eta 12 urte arteko haurrak sar daitezke.
Goiz eta arratsalde dago irekita, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara; salbu hilaren 24an eta 31n, arratsaldean 16.00etatik 19.00etara egoten baita irekita. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egoten da.
57
GABONETAKOJARDUERAK
#8
8.2 Erregeen desfilea
DATA
2016ko urtarrilaren 5a
BERTARATUAK
30.000 lagun
LEKUA
Getxoko kaleak (bi ibilaldi)
Erregeen desfilea ikustera jende ugari joaten da urtero. Bi ibilaldi daude: batak Andra Mari eta Algorta zeharkatzen ditu eta besteak Romo eta Areeta. Desfilea amaitu ondoren, erregeek Algortako Kultur Etxean eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolan hartzen dituzte haurrak.
Ekitaldi honetan jende askok parte hartzen du: desfilerako mozorrotzen diren boluntarioak eta elkarte, kirol-talde eta udal-kolektiboetako kideak.
58
GABONETAKOJARDUERAK
#8
8.3 Gabonak Kultur Etxean haurrentzako tailerrak
DATA
2016ko abenduaren 26tik 2017ko urtarrilaren 4ra
BERTARATUAK
966 lagun
LEKUA
Romoko Kultur Etxea
Gabonetan etxeko txikiak dira protagonista. Romoko Kultur Etxeak, “Gabonak Kultur Etxean” kanpainan, jolasa, ikaskun tza, irudimena eta partaidetza aktiboa uztartzen dituzten tailer ugari eskaintzen ditu.
2016an tailer hauek antolatu ziren:
- Sortu zure ametsak gabonetan (antzerkia, ipuin kontalariak, eskulanak...) (3-7 urte).
- Txiki-txef sukaldaritza tailerra (5-12 urte).
- Txotxongiloak (3-12 urte).
- Apaingarri gardenak (6-12 urte).
- Plastilina egiten (3-12 urte).
- Fantasia-postalak (6-12 urte).
- Elur panpina (3-12 urte).
- Liburu-jaleak (6-12 urte).
- Fantasia-mozorroak (3-12 urte).
- Elur-jausia (6-12 urte).
BERTSOLARITZA
#9
60
BERTSOLARITZA
#9
Bertsolaritza
Bertsolaritzaren egoera ona da Getxon. Antolatzen diren ekitaldiak eta jendearen harrera ona dira horren seinale. Jarduera horiek ALBErekin eta Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean antolatzen ditugu.
Iazko otsailean, Abra Sariaren 15. edizioan, bertsolari gazte hauek ekarri genituen: Sarai Robles (Nafarroa), Maialen Akizu (Gipuzkoa), Aitor Bizkarra (Bizkaia), Aitor Servier (Lapurdi), Paule Loizaga (Bizkaia) eta Asier Rubio (Araba).
Ekainean, Balkoitik Balkoira saioan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak aritu ziren balkoi banatan jarri eta elkarrekin lehian; ohitura hori 1802koa da. Iaz Algortako portu zaharrean egin zen.
Bertso Jaialdi Mundiala bertsolaritza zaleen nahitaezko beste hitzordu bat da. Maila handiko bertsolariak biltzen ditugu eta berritzen saiatzen gara, bai gaiak, bai gai horiek jorratzeko moduak. 2016an bertsolari hauek parte hartu zuten: Andoni Egaña, Andoni Egaña, Fredi Paia, Igor Elortza, Jone Uria eta Julio Soto.
Bertsolaritza-denboraldia amaitzeko, Algortako Bertsolari Eskolak ALBE Gala antolatzen du. Ekitaldi horretan ikasturtea zertan izan den azaltzen dute, irudi eta bertsoen bitartez. Saio horretan Eskolako bertsolari gazteenek parte hartzen dute eta, gainera, Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketako sariak ematen dituzte.
TAILERRAK ETA
IKASTAROAK#10
62
TAILERRAK ETA
IKASTAROAK #10
Tailerrak eta ikastaroak
Aisia-tailerrak Algortako eta Romoko lokaletan egiten dira eta jendearen harrera oso ona izaten da: eskaria ikastaro-es-kaintza baino askoz handiagoa izaten da urtero eta, ondorioz, plazak zozketa bidez esleitzen dira. 2016an bi tailer berri egin zituzten: joskintza eta bitxigintza. Tailerretan guztira 353 lagunek parte hartu zuten:
- Arte aplikatuak.
- Aretoko dantzak.
- Irakurketa kluba.
- Ezagutu zure emozioak.
- Joskintza (berria 2016. urtean).
- Larrua.
- Ehoziri-lanak.
- Sormen-idazketa.
- Argazkigintza.
- Bitxigintza (berria 2016. urtean).
- Patchworka.
Aisia tailerrak
63
TAILERRAK ETA
IKASTAROAK #10
Getxoko Kultur Etxeak, Deustuko Unibertsitateko DeustoBide Herritartasun Eskolarekin elkarlanean, ikastaro-programa interesgarri eta askotariko bat antolatzen du. Ikastaro horietan lantzen dituzte, besteak beste, historia, artea, musika, zuzenbidea eta zinema.
Ikastaro horiek bi seihilekotan egiten dira eta harrera ona izan ohi dute; iaz 332 lagunek eman zuten izena.
2016an ikastaro hauek eskaini genituen:
- Emozio positiboak eranstea.
- Caracasko Gipuzkoar Konpainia: euskal merkataritzaren monopolioa Venezuelan.
- Grinak mugiarazten dituen konpositoreak: musika eta maitasuna.
- Greziako eta Erromako artea mendebaldeko artearen aldaketa kontzeptual gisa.
- Afrika, suspertzen ari den lurraldea: arteen eraldaketa.
- Bizkaiko foru zuzenbide zibiletik Euskal zuzenbide zibil bateratura: oinordetzak, jaraunspenak, tronkalekotasuna, ezkon-tzako ondasunen araubidea...
- Zinema eta gaur egungo mundua: Bigarren Mundu Gerratik Nazioarteko Ordena Berrira.
Erdi Aroko goieneko unea.
Ikastaroak
64
TAILERRAK ETA
IKASTAROAK #10
Getxoko Kultur Etxean haurrentzako tailerrak ere antolatzen ditugu. Iaz, Astea Santuko oporraldirako, Aste Santua Kultur Etxean tailerrak antolatu genituen. Tailer horiek Gabonetakoen antzekoak dira, eta oporraldian haurrek aisiaz gozatzea dute helburu.
Iazko gaia zirkua izan zen eta jolasak, dantzaldiak, antzerkiak, ipuinak eta abar antolatu genituen. Guztira 95 haurrek parte hartu zuten.
“Aste Santua Kultur Etxean” tailerrak
UDALLIBURUTEGIAK
#11
66
UDALLIBURUTEGIAK
#11
Getxoko Liburutegiak datuetan
345.709345.709 pertsonak bisitatu dituzte Getxoko liburutegien egoitzak edota horiek antolatutako ekintzetan parte hartu dute.
284.579Villamonte, San Nikolas eta Gobelako egoitzek 293.411 pertsona jaso dituzte 2016. urtean, batez beste eguneko 1.000 lagun.
30.499Zifren igoera hau bazkide-kopuruaren hazkundean ere ikusten da, 2016. urtean zehar 1.004 bazkide berri izan dira, guztira 30.499.
119.483Getxoko liburutegien bibliografia-funtsak 6.634 ale berri ditu, guztira 119.483.
107.4182016an 107.418 mailegu egin ziren; batez beste eguneko 373 ale, hain zuzen ere.Hainbat sail direla kontuan hartuz, maileguak honelaxe banatzen dira:
· 88.976 mailegu helduentzat.· 16.158 mailegu haurrentzat.· 10.876 mailegu euskaraz.· 2.282 liburu digital.
41.22441.224 pertsonak parte hartu dute Letren Terrazak jardueran.
13.141Bigarren Eskuko XI. Liburu Azoka Solidarioak 13.141 € bildu zituen eta, urtero legez, GKE bati eman zaio diru hori, egitas-mo solidario batera zuzen dezan. Aurten Lagun Arteari eman zaio.
14.000“Gastronomia” izan da 2016ko Liburu Azokarako aukeratutako gaia. 13.000 bisitari hurbildu ziren 2016ko Azokara. Edizio honetan 1.022 ale saldu ziren horretarako prestatutako 9 etxoletan.
1.770Tokiko bildumak bere liburu, cd, bideo eta abarren funtsa handitzen jarraitzen du. Horri digitalizatutako 30.000 irudiko argazki-bilduma gehitu behar zaio, horietatik 2.800 argazki paperean ere badaudelarik.
45.77845.778 pertsonak bisitatu dituzte gure hasierako orrialdea eta gure bi blogak.
2.925Gure Facebook, Twitter, Pinterest, YouTube, Flickr eta Google+ kontuetan ditugun jarraitzaileak gehituz doaz, 2.925 jarrai-tzaile ditugu guztira.
13.406EIPSren liburu elektronikoen mailegu-zerbitzu berriak 13.400 titulu baino gehiago ditu.
UDALEUSKAL
TEGIA#12
68
UDAL EUSKAL
TEGIA #12
Udal Euskaltegia
Getxoko Udal Euskaltegia Kultur Etxearen menpe dago, baina kudeaketa erabat independentea da. Areetan dago kokatuta, bere helburua helduak euskalduntzea da eta horretarako maila desberdinak daude; gainera, HABEk homologatuta dauka euskaltegia.
Udal euskaltegia, herriko gainontzeko euskaltegiekin elkarlanean aritzen da, baita Udaletxeko Euskera Zerbitzuarekin ere, euskararen erabilera eta zabalkuntzan laguntzeko.
Euskaltegiaren eskeintzak, behar guztiak betetzen ditu, eta urtero ordutegi zabala eskeintzen du, nahiz goizez nahiz arra-tsaldez. Kurtsoak bederatzi hilabetetakoak izan daitezke (2 ordu 4-5 egunetan edo 2 ordu t’erdi lau egunetan) edo ikastaro trinkoak (hilabete bat eta bost bitartekoak). Maila guztietako kurtsoak ematen dira, baita HABEko 4. maila prestatzekoak ere (titulu hau EGA baina altuago da).
Autoikaskuntzarako moduloak ere eskeintzen dira (BOGA). Modulo hauek irakasle batek koordinatzen ditu eta on-line tres-nak erabiltzen dira, baita euskarazko tailerrak ere. Azken hauek 50 urtetik gorako erabiltzaileentzat eta gurasoentzat.
2016ko datuak:
- Matrikulatutako ikasleak: 666.
- Bertaratzeko eskoletako taldeak: 42.
- Autoikaskuntzako taldeak (BOGA): 40.
- Eskola-orduak, guztira: 10.427.
GETXOKO KULTUR
ETXEAKOMUNIKA
BIDEETAN#13
70
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL CULTURAL # 2016ko ekaina
71
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL MUNDO # 2016ko ekaina
72
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
GARA # 2016ko uztaila
73
ABC # 2016ko uztaila
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
74
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL CORREO # 2016ko uztaila
75
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL PAÍS # 2016ko uztaila
76
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL MUNDO # 2016ko uztaila
77
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
DEIA # 2016ko uztaila
78
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
BERRIA # 2016ko uztaila
79
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL NERVIÓN # 2016ko iraila
80
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
LA VANGUARDIA # 2016ko iraila
81
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
HIRUKA # 2016ko urria
82
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
ARTEZ # 2016ko iraila/urria
83
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL CORREO # 2016ko azaroa
84
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
HIRUKA # 2016ko azaroa
85
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL CORREO # 2016ko azaroa
86
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
GARA # 2016ko azaroa
87
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL CORREO-TERRITORIOS # 2016ko azaroa
88
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
GARA # 2016ko azaroa
89
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
BILBAO ACTUAL # 2016ko azaroa
90
GETXOKO KULTUR
ETXEA KOMUNIKA
BIDEETAN #13
EL NERVIÓN # 2016ko azaroa
top related