· ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; egunerokotasunean...

8
GIRO POLITA HITZAREN BOSGARREN URTEURRENEKO JAIAN TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA Adin guztiei zuzenduriko ekitaldiak izan ziren atzo arratsaldean eta gauean; jai giroa izan zen nagusi 4 Xurdinen kontzertua izan zen Beotibar pilotalekuan ikusgai. N. GARZIA Euskal Selekzioa eta Katalunia aurrez aurre, kick boxing-ean VILLABONA Hilaren 12an izango da kirola eta aldarrikapena lotuko dituen erakustaldia 5 WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO ›› EHNA ERABILTZEKO KOMERTZIO GIDA KALEAN EHNAren erabilpenerako Adunako, Anoetako, Asteasuko, Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako gida aurkeztu dute › 5 Igandea 2008-04-06 VI.URTEA 1.401.ZENBAKIA ESKUALDEKO EGUNKARIA I. T. JUANTXO AGIRRE ARANZADI ELKARTEKO IDAZKARI NAGUSIA «Aranzadi Zientzia Elkarteak beti esan izan du pentsatzen duena» TOLOSA 1999 urtetik da tolosarra Aranzadiko idazkari nagusi; bihar berriro izendatuko dute 6-7 Udaberri giroa izan zen bereziki nagusi atzo, larunbateroko azokan TOLOSA Aurtengo lehenengo babak izan ziren aipatzekoak 3

Upload: others

Post on 20-Aug-2021

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

GIRO POLITA HITZAREN BOSGARRENURTEURRENEKO JAIANTOLOSALDEA ETA LEITZALDEA Adin guztiei zuzenduriko ekitaldiakizan ziren atzo arratsaldean eta gauean; jai giroa izan zen nagusi 4

Xurdinen kontzertua izan zen Beotibar pilotalekuan ikusgai. N. GARZIA

Euskal Selekzioaeta Kataluniaaurrez aurre,kick boxing-eanVILLABONA Hilaren 12an izango da kirola etaaldarrikapena lotuko dituen erakustaldia 5

WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO›

›› EHNA ERABILTZEKO KOMERTZIO GIDA KALEANEHNAren erabilpenerako Adunako, Anoetako, Asteasuko, Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako gida aurkeztu dute › 5

Igandea2008-04-06

VI.URTEA 1.401.ZENBAKIAESKUALDEKO EGUNKARIA

I. T.

JUANTXO AGIRRE ARANZADI ELKARTEKO IDAZKARI NAGUSIA

«Aranzadi ZientziaElkarteak beti esan izandu pentsatzen duena»TOLOSA 1999 urtetik da tolosarra Aranzadikoidazkari nagusi; bihar berriro izendatuko dute 6-7

Udaberri giroaizan zen bereziki nagusi atzo,larunbaterokoazokan

TOLOSA Aurtengo lehenengo babak izan ziren aipatzekoak 3

Page 2:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

L ehengoan, abioira sartu etanire eserlekura nindoan, au-

rrean neska bat neukala (gazteazen, hogeiren bat urte izango zi-tuen, eta ez zen oso politta, ez da-kit, sosa antzekoa). Haren eserle-ku parera iritsi ginenean bertanagure bat zegoela eserita ikusi

zuen, eta serio antzera esan zion,modu sekoan, hura bere lekuazela. Agureak segituan erantzunzion, xuabe eta irribarrez: «Iknow, I was waiting for you (ba-dakit, zure zain nengoen)». Gra-zia egin zidan.

Abioi, tren eta bestelako garraiopublikoak izango dira seguruasko erlazio sozialak modurikprofilaktikoenean ematen direntokiak; norberaren espazio pro-pioa ondo markatuta dago horie-tan eta ez da zilegi besteareneansartzea, konbertsazioak ere egu-

raldira mugatuta daude (gehie-nera eta hitz egitea nahitaezkoadenean). Horregatik egin zidangrazia erantzunak, hiruzpalaukonbentzio hausten zituelako, etahori modu goxoan egiten zuela-ko.

Lehengo astean, gurasoekinBartzelonako kaleetan nenbilela,musikari kubatar batzuekin egingenuen topo, kalean jotzen. Jen-de dezente zuten begira, denakgeldirik, ehun eta hirurogei baturte izango zituen agure ihar batizan ezik (hori dantzan). Esan de-

zagun, ez zeukala erritmorakosen berezirik, dantza modu kurio-soan egiten zuela. Inguruko jen-deak hari begiratzen zion orkes-tra kubatarrari baino gehiago. Ezdut uste jendea begira edukitzeakgehiegi inporta zionik hari.

Gure aitak sarri esaten duengauza da urteekin edukazioarierrespetua galtzen zaiola, eta egiaizango da seguru asko. Horrega-tik uste dut egiazko punkiek lau-rogei urte dituztela, eta gazteago-ak ez direla haien imitazio txarrakbaino.

Kanaz jositako krestak

›› UzturretikEkain Garmendia

2 TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2008KO APIRILAREN 6A

E Eztabaida

Nora joan zara Aste Santuan?

]Ainara«Etxean geldituko naiz,herria zaintzen. Eta gustura! Lane-ra egun batzuetan ez joateak bizipixka bat ematen du, ez?».]Oroitz.«Eskiatzen ibili nahiz taoso gustora,buelta berriz lanerabaiña ze ondo pilak berrituta.muxubat».]Ainhoa.«Landetan izan naiz,gustura baina eguraldi txarra, eamaiatzeko zubian eguraldi hobeaegiten duen...».]Gorka.«Nik opor egunak betiaprobetxatzen ditut, ahal badabehintzat, etxetik kanpora joateko. Deskonektatzeko hoberena horixe, urrutira joateaeta betiko bizimoduaz ahazteaune batez bada ere. Horiek diraoporrak niretzat».] Irune.«Aurten Belfastea joannaiz lagun batekin, eta oso ondoetorri zait. Lanen nahiko erretaneon, inork etziten aguantatzen!Pena bukatu eiten diela».]Jose Mari.«Aste Santuan hementxe geratu naiz, Euskal Herrian txangoak egiteko asmoanuelako. Azkenean eguraldi oso txarra egin du eta ezin aprobetxatu, baina behintzat atsedena hartu dut, eta hori ereona da. Ezta?».]Xabier.«Ni Asturias aldean izannaiz. Bertan gurean bezala parajepolitak daude, mendiak, hondar-tzak... Okerrena horixe, eguraldiaez dela oso ona izan».

Ibilaldiaren une bat.N. L.

Aizkardiren ibilaldiari buruz

Villabona ›› Ez da egokiadenbora gutxien eginduenari oihartzunaematea, limitetik kanpo geratu baitzen.

AITOR

Kritikatxo bat egiteko baliatukodet zuen sekzio hau. Mendizalebat naiz, pasa den asteburuan Vi-llabonako Aizkardi mendi elkarte-ak antolatu zuen mendi martxaegin nuen. Beti gustatu izan zaitmendia baina lehen aldia zen ho-rrelako ibilaldi bat egiten nuela. Oinarrietan helburuetako batmendizaletasuna bultzatzea zelazioen, Villabona inguruko men-diak ezagutzea eta ibilaldi neurtuaizango zela, hamar ordu inguru-koa.

Non nere sorpresan HITZAn ira-kurtzen dudanean azkarrenakzeintzuk izan diren. Lehenik etabehin, martxa neurtu batean hel-

burua ez da marka egitea, orduanzertarako jarri behar da denbora-rik motzena? Eta bestetik, markahoriek (sei orduz azpitik) antola-tzaileek ezarritako gutxiengo eta

gehiengo orduetatik kanpo gera-tzen ziren. Orduan aipatu beharrikez zegoen ez antolatzaileen parte-tik ez HITZAren partetik. Martxaneurtu baterako marka horiekegin dituztenek ez dituzte egokibete denborak. Gainera egunka-rietan protagonismoa hartzen ba-dute... Ez zait egoki iruditzen. Ezdakit zer pentsatuko duten martxaegin zuten beste mendizaleek.

Norbera libre da mendian nahiduen erritmoan ibiltzeko bainamartxa hauek ez dira korrika ibil-tzeko, konpetibitatea bultzatzendute, hain zuzen martxek eginnahi ez dutena, ezta? Jende horrekberak bakarrik entrenatu beharkoluke mendian edota denbora ho-berena egitea helburu duten pro-betan izena eman (Aizkorrikomendi maratoia bezalakoak dirahorretarako egokiak), baina ezproba mota hauetan. Ez zait txu-kuna iruditzen jende askoren ilu-sioa marka hoberenera murriztea.

Mila esker.

ZZurea da hitza

Leitzako alde zaharrekogaltzada-harriakaltxatzen hasi diraLEITZAR BAT

Leitzako alde zaharreko leku ba-tzuetan galtzada-harriak altxa-tzen hasiak dira eta ondorioz,arriskutsua ere izan daiteke berta-tik oinez igarotzea, beraz, moldatuedo berritu egin beharko lituzketenire ustez.

Zenbait urte igaro dira dagoene-ko herriko alde zaharreko galtza-da-harriak jarri zituztela eta ho-nezkero batzuk altxatzen hasiakdira. Musunzarren aurrealdea,adibidez, ikaragarri gaizki dagoelaesan beharra dago. Edozein egu-netan herritarren batek min har-tzeko moduan dago.

Beraz, nire ustez, egoera txarre-an dauden herriko txoko horiekkonpondu egin beharko lituzkete,berandu izan baino lehen, herrita-rren onerako baita.

Page 3:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

HITZAren urteurrena gogoanTOLOSALDEA ETA LEITZALDEA ]TOLOSALDEKO ETALEITZALDEKOHITZAk 5 urtebete ditu aurten, eta hori dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Atzo,esaterako, haurrentzat nahiz helduentzat izan ziren ekitaldiak. Duelabost urte ere, irudian ikus dezakegun bezala, HITZAk kontzertu berezia

antolatu zuen eskualdeko egunkariaren bigarren urteurrena zela-eta.2003ko abenduaren 18an izan zen. Fermin Muguruza eta Kontrabandakkontzertua eskaini zuten Ferialekuan. Jende ugari bildu zen bertan, 700lagun inguru, eta guztiek ederki gozatu zuten urteurrenean. I. E.

AArgazki zaharra

3TOLOSALDEA ETA LEITZALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2008KO APIRILAREN 6A

SALGAI]Poneya. Poney bat saltzen dut. Interesatuek dei dezatela ondorengo telefono zenbakira: 605 71 99 33. ]Autoa. Peugeot 306 HDI 2.0.2002 urtekoa. 140.000 kilometro. Egoera onean. Interesatuek deitu 675 702 815 telefono zenbakira.]Txakurkumeak. Border Collie

arrazako txakurkumeak salgai. Interesatuek dei dezatela 653 71 12 59 telefono zenbakira.

LANA]Etxeko lanak. Esperientziadunemakumea, interna moduan etxeko lanak egiteko eskaintzen da. Interesatuek dei dezatela 646 76 39 34 telefono zenbakira.

Iragarki laburrak

Udaberri giroabereziki nabaritu zenlarunbaterokoazokan

Azoka ›› Aurtengo lehenengobabak izan ziren aipatzekoak;baita, espinaka, letxua, porrua eta azenarioa ere.

PABLO ALBERDI

Atzoko azoka eguna oso alaia suer-tatu zen eguzkia eta eguraldi onazela eta. Postuetan animazio han-dia somatu genuen, eta salmentakhorren arabera izan zirela esan de-zakegu.

Produktuen artean, aipatzeko-ak aurtengo lehenengo babak, atzoaurkeztuak, 6 eurotan salduak, etahauekin, ilarrak 12 eurotan sal-duak. Barazkien artean ere ikusita-ko produktuak oso itxura betea zu-ten, eta aipatzekotan, espinaka, le-txua, porrua edo eta azenarioaaipatuko genuke.

Zizak eta onddoak ere saldu zi-ren. 40 bat kilo ziza 60 eurotan, eta20 bat kilo onddo 30 eurotan.

Berdura plazan ere animaziohaundia izan zen. Apaingarrikolandareen eskaintza izugarria, etaanimazio handia baratzarako lan-dareen postuetan.

›› ATZOKO AZOKA

Merk. Gares.Berdura plazaLandareakAlegria 1,00 1,20Geranioa 2,00 -Erromeroa 4,00 6,00Xarbota 4,00 6,00Klabelina 2,80 4Kalendula 2,50 -Surfinia 2,40 -Lobelia 4,50 -

Bertako produktuakPerretxikoakZiza 60 -Onddoa 30 -FrutaMatxakana 6,00 -Urra 2,00 3,00Intxaurra 2,50 4,00

Barazkiak Babarrun zuria 8,00 10,00Ilarra 12,00 -Tomatea 2,00 4,00Porruak 1,00 8,00Tolosako babarruna 10,00 12,00Kalabaza 1,50 3,00Zainzuria 16,00 -

GaztakGazta berria 16,00 -Behi gazta 7,00 7,50

Produktu ekologikoakIntxaurra 4,00 6,00Azenarioa 2,00 2,50Tipula 1,75 2,00Aza 2,50 3,00Ahuntz gazta 3,00 -Mermelada 3,00 3,60

Adimen emozionalekohitzaldia Laskorainen

Laskorain Ikastolak, adimen emo-zionalean aditua den Jose AntonioGonzalez jaunaren eskutik, bi hi-tzaldi antolatu ditu. Lehena apiri-laren 9an, Usabalgo Areto Nagu-sian izango da 19:00etan, eta biga-rren hitzaldia maiatzean izangoda.

Solasaldiaren helburua guraso-ei tresna aukera ugari eskaintzeaizango da, seme-alabekin harre-man onak bidera ditzaten eta per-tsona osasuntsu, autonomo, era-

ginkor eta zoriontsu izaten lagundiezaieten. Garatuko diren atal na-gusiak honako hauek izango dira:Adimena, arrakasta eta ongizatea-ren definizioa; Adimenaren zen-

tzu berria XXI. mendean; Seissombreros para pensarametodoa-ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoenbilduma.

Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia interesgarria ezezikguztiz lagungarria ere izan daitekegure seme-alaben heziketa proze-suan. Jaso ezazue, beraz, gure gon-bitea eta etor zaiztezte hitzaldira.Laskorain ikastolaren blogahttp://www.tolosaldekohitza.info/blogak/laskorain/

Ipuinak entzungai Goiko Irratian

Datorren asteazkenean hasita,euskarazko ipuinak botatzen hasi-ko gara Goiko Irratian (107 FM),bai haurrei bai eta gurasoei zuzen-duta. Asteazken arratsaldero,20:00etan, eta larunbat goizero,10:00etan, Hirukideko ikasleekeginiko ipuinak zein bestelakoakentzun ahal izango dituzue irratia-ren bidez.Hirukide ikastetxearen blogahttp://www.tolosaldekohitza.info/blogak/

BBlogteka

Jose Antonio Gonzalez. I. T.

Page 4:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

Xurdinen azkeneko lanaz gozatzeko aukera izan zuten atzo umeek Beotibar Pilotalekuan.N. GARZIA

URTE ASKOAN!Tolosa›› HITZArenbosgarren urteurrenaospatu zuten atzoXurdinenkontzertuarekin, mustxapelketa azkarrarekineta Oargin egindakobertso-afariarekin.

ERREDAKZIOA

Atzo TOLOSALDEKOETALEITZALDE-KO HITZA eskualdeko egunkaria-ren bosgarren urteurrena ospatuzuten. Horretarako haurrentzat,gazteentzat eta helduentzako eki-taldiak antolatu zituzten.

Arratsaldeko 17:00etan Xurdineta bere lagunen azken emanaldiaikusteko aukera izan zuten Beoti-barrera bertaratu zirenek. Sointekekoizpen etxearen eskutik Xurdi-nen kontzertua emanaldia ikusiahal izan zuten eta bertan Xurdinipotx urdinaren eta bere lagun Zi-rri Borro, Haizeder eta Dofasoljaunaren istorioak kontatu zituz-ten.

Mus txapelketaOndoren, 18:00etan, mus txapel-keta azkarra jokatu zuten Oargimendi elkartearen egoitzan. Ira-bazleek Tolosako Isastegieta sa-gardotegian afaria eraman zutensari gisa eta bigarren eta hiruga-rren geratu zirenei HITZAko mate-riala banatu zitzaien.

Parte hartu zuten jokalarietatikfinalera pasa zirenak Jon Zipritia

eta Manex Kortejarena eta IoritzArteaga eta Ibai Sagastume izan zi-ren. Haien artean, beraz, jokatuzen HITZAk bere ospakizun-eki-taldien barruan antolatu zuen mustxapelketako finala.

Bertso-afariaGauean Oargi mendi elkarteanegindako bertso-afarian 60 laguninguru elkartu ziren, guztiak Tolo-saldekoak eta Leitzaldekoak. Afa-rian, gainera, bertsotan aritu zirenondorengo bertsolariak: AmaiaAgirre billabonatarra, Jexux MariIrazu larrauldarra eta Diego Riañoleitzarra, eta Asier Imaz kazetariaizan zen gai-jartzailea. Ondoren,afalostean, jaiari amaiera emateko,trikitilariekin kalejira egin zutenTolosako kaleetan zehar, etahauen laguntzarekin poteo herri-koia egin zuten Alde Zaharreko ta-bernetan.

Euskarazko komunikabideeiburuzko mahai-inguruaHITZAren bosgarren urteurrenaospatzeko ekitaldien artean, azke-nekoa datorren asteazkenean To-losako Udal Pleno aretoan egingoden mahai-ingurua izango da.19:30ean hasiko da eta bertan izan-go dira Martxelo OtamendiBerriaegunkariko zuzendaria, ETBko al-bistegietako buru den Jaime Ota-mendi, Joxemi Saizar HITZArenzuzendari ohia, eta Jon MirandaTxolarre Irratiko arduraduna. Be-raz, oraindik ere badira egunkaria-ren urteurrenaren harira antolatu-riko ekitaldiak, eta noski, herritarguztiak daude gonbidatuta partehartzera.

4 TOLOSALDEA ETA LEITZALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2008KO APIRILAREN 6A

Umeak ere bertsotan hagitz trebeakLIZARTZA ]Atzo Bertso Eskolaren Eguna ospatu zutengoizetik hasita. 12:00etan herriko umeek emanaldibat egin zuten aretoa jendez lepo zegoela eta ondo-ren 1,2,3... Inaxitobertso-antzerkia ikusteko aukera

izan zuten. Honela, ordubetez bertako umeek irudi-mena lantzeko aukera izan zuten, eta honi esker, bes-teak beste atzo Lizartzak hondartza txiki bat ere izanzuen. Gauean bertso saioa izan zen. HITZA

Herriko bazterrak alaituzASTEASU ]Asteasuko Usarrabi Kantu Abesbatzak hirugarren urtez Aste-asuko kaleetan zehar kantuan ari zen atzo eta hauekin batera trikitilarilaketa pandero joleak joan ziren. Kantuan aritu ziren bitartean gitarra eta bi-bolinaren laguntza izan zuten. 12:30ak aldera agertu ziren plazara elkar-tean gosaldu ondoren. Gero kaleetan zehar bira egin zuten. N. URBIZU

Mus txapelketako irabazleek Tolosako Isastegieta sagardotegian afari bat irabazi zuten.N. GARZIA

Page 5:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

Eserita, ezker-eskuin: Mikel Uzkudun, Naroa Geresta, Aitor Eguzkiza, Borja Mendioroz eta Maixabel Arrieta.N. URBIZU

Kick boxing lehia izango da EuskalSelekzioaren eta Kataluniaren arteanVillabona ›› Euskal Herrikokick boxing taldea, ESAIT,Villabonako Udala eta BaiEuskal Herriari arduratudira hilaren 12ko ekitaldiaz.

ERREDAKZIOA

Euskal Herria-Katalunia kick bo-xing lehia edo erakustaldia antola-tu dute datorren larunbaterako,hilaren 12rako, alegia. Euskal He-rriko kick boxing taldeko, Bai Eus-kal Herriari ekimeneko ESAITe-ko eta ordezkariak eta VillabonakoMaixabel Arrieta alkatea izan zi-ren atzoko aurkezpenean, hainbatzinegotzirekin batera.

Kick boxingeko kirolaririk one-netarikoak izango dira Villabonandatorren astean. Euskal Herrikoselekzioa Kataluniakoaren aurkaariko da: guztira 12 mutil, maila go-renekoak gainera, izan ere lorpengarrantzitsuak dauzkate: Europa-ko txapelduna, Frantziako txapel-duna, edota Euskal Herriko txa-pelduna. Hauek dira Euskal Herri-koak izango direnak: AnderAzurmendi, Iñigo Ezeizabarrena,Stephane Susperregi, Aitor Eguz-kiza, Jon Ibazeta eta Erik Sunsu-naga.

ESAIT eta Bai EuskalHerriariren azterketaNaroa Geresta Bai Euskal Herriariekimeneko kideak ESAIT eta BaiEuskal Herriariren azterketa ira-kurri zuen. Bertan, beste aipame-nen artean, Euskal Herria «nazio

bat da gure nortasuna, hizkuntza,historia, hezkuntza eta gure kirolasentitu eta bizi dugulako» gogora-tzen zuen, gehituz, ondoren, «se-lekzio bat Euskal Herria nazio iza-ki, euskal herritarrok gure buruaeuskal herritar gisa munduarenaurrean agertzeko eskubidea du-gulako, eta ez dugulako besterenbeharrik nor garen eta zer garenmunduaren aurrean agertzeko».

Bukatzeko, politikoei zuzenduzitzaizkien, esanez kirolariei «berekirolean onenak izatea exijitzenzaien bezala, politikariei berbera»eskatzen dietela. Bide batez, «hasdaitezela Euskal Herriko Kirol Fe-derazioak sortzetik bihar, kirol fe-derazio nazionaletatik osaturikoselekzio nazionalek, nazioarteanofizialki jokatu dezaten».

Txartelak salgaiVillabonan datorren larunbatean,hilaren 12an, hain zuzen, ez da ba-karrik kick boxing ikusteko aukeraizango, aurretik (16:30ean) herri-ko kaleetan zehar kalejira bat egin-go baitute nazio bat selekzio bat le-lopean. Plazatik abiatuko dira etakaleetan zehar banatuko dira. Kickboxing-a 18:00etan hasiko da

Kiroldegira kick boxing ikusterajoateko asmoa duenak sarreraksalgai dauzka Obaban. Bestela,Hernaniko Zumitzan eta Kuraian,ere badira.

5VILLABONA-AIZTONDOTOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2008KO APIRILAREN 6A

Ekitaldia bukatzeko atxikimendua adierazi zutenak taularatu ziren.HITZA

EHNAren erabilpenerako komertzio gida kaleanVillabona ›› Anoetako,Amasa-Villabona, Aduna,Zizurkilgo eta Asteasukokomertzioen zerrendaaurkeztu zuten atzo.

ERREDAKZIOA

Ostiralean iluntzean VillabonakoGurea aretoan EHNAren erabil-penerako Adunako, Anoetako, As-teasu, Zizurkilgo eta Amasa-Villa-bonako komertzio gida aurkeztuzuten ekitaldi baten bidez: bertso-ak, txalapartariak, kantuak etaAgurraere izan ziren eskualdeko-en eskutik.

Bai Euskal Herriari herri ekime-na osatzen dutenen izenean«poza» agertu nahi izan dute,«asko izan baitira EHNAri EuskalHerriari bai esan dioten komer-tzio, giza talde eta eragileak eta ho-rrek poza ematen digu». Tolosal-deko Amasa-Villabonako, Astea-

suko, Anoetako, Zizurkilgo etaAdunako 80 komertzio bainogehiagotan erabili daiteke EHNA,eta gidan horiek agertzen dira.

EHNAren erabilpenaBai Euskal Herriari ekimenekokide batek EHNAren erabilpenagogoratu zuen, «tresna honen ga-

rrantzia» azpimarratuz : «EuskalHerritarron izatea eta nortasunamunduaren aurrean agertzeko daeta norberak bere borondatez es-kuratzen den tresna da.

Bide batez, Tolosaldean hartuduen «babes handiaz» ere hitzegin zuen. Gida hau, etxez etxe ba-natuko dute. Pello Gaskon Udal-

EUSKAL SELEKZIOEN ALDEKO MANIFESTUA

Villabonako atzoko prentsaurrekoan, Naroa Gerestaren irakurketaren ondoren, Aitor Eguzkiza Europako kickboxing txapeldunak eta Borja Mendioroz entrenatzaileak euskal selekzioen aldeko manifestua irakurri zuten,euskaraz eta gazteleraz.

1- Gaur egun, gure herriari, Euskal Herriari, ez zaio aitortzen selekzio propioa izateko eskubidea. Horren on-dorioz, euskal kirolariok ezin dugu parte hartu euskal selekzioarekin nazioarteko txapelketetan. Gainera, fede-razioen diziplinaren eraginez, sentitzen ez ditugun koloreekin parte hartzeko behartuta gaude, alegia, Espainia-ko eta Frantziako estatuen ordezkari.

2- Gu, euskal kirolari gisa, gure koloreen ordezkari eta gure ereserkia entzunez lehiatu ahal izatea aldarrika-tzen dugu. Hori dela eta, nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubide kolektiboan oinarritutakoEuskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen dugu.

3- Euskal Herri osoa ordezkatuko duen selekzioa nahi dugu, eta horretarako, Euskal Herriko Federazio Na-zionalak behar ditugu.

4- Denon laguntza beharrezkoa da. Eta, horregatik, lan egin dezagun gaur amets dena lehenbailehen gauza-tu dadin.

Gora Euskal Herriko selekzioa! Gora Euskal Herriko federazio nazionalak!

›› EGITARAUA

]Eguna.Apirilak 12, larunbata.]Kalejira.16:30ean kalejira plaza-tik abiatuta, nazio bat selekzio batlelopean.]Kick boxing ikuskizun-lehia.Euskal Herriko eta Kataluniako se-lekzioa aurrez aurre.]Oharra.Txartelak VillabonakoObaban salgai.

14:00etara egitea izango da posi-ble. Asteasun, berriz, 18:00etatik20:00etara bitartean. Beti bezala,hiru argazki koloretan, errolda-agiria (Udaletxean eskatu beharda) eta 15 euro ordaindu behar da.

Aldez aurretik ekitaldia antola-tu zutenek eskerrak eman zituztenbertaratu ziren guztiei.

biltzako naziotasun arloko ardura-duna ere han izan zen. Bukatzeko,argazkia egin zuten bertaratu zire-nek Agurradantzatu ondoren.

EHNA non eta noiz tramitatuEHNA egin ahal izateko Amasa-Villabonako Udaletxean, Anoeta-koan eta Zizurkilgoan 09:00etatik

Page 6:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

«Orain eta lehen, Aranzadik betiesan izan du pentsatzen duena»

Tolosa›› Aranzadik 60 urte bete ditu duelahilabete gutxi. Azkenurteotan azpiegituraprofesionalizatu du, etaohiko jarduera biziarieusten dio egoitzaberritzen duen artean.

E Elkarrizketa JUANTXO AGIRRE MAULEON › Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia

XABIER MARTIN (BERRIA)

Dela etnografian, dela arkeolo-gian, dela antropologian, hamaikaproiektu kudeatzen ditu AranzadiZientzi Elkarteak. Horien artean,Praileaitz da gehien mahairatuden mintzagaia Zorroagako egoi-tzan azken hilabeteetan. Aranzadieta Kultura Sailaren arteko harre-mana ez dago une gozoan. Batetik,Praileaitzen auzian ez datoz bat,eta, bestetik, arkeologia gaien gor-detegia Aranzadiren egoitzatikateratzea erabaki zuen Azkarate-ren sailak iaz. Gai horiek eta bestehainbat jorratu ditu Juantxo Agi-rre Mauleonek (Tolosa, 1965).1999tik da Aranzadiko idazkarinagusia, eta bihar, 2012ra arte kar-gu horretan mantentzeko izenda-tuko dute.Praileaitzeko auzia sortu zenetik,hainbat aldi izan dira. Zertan daauzia une honetan? Ikerlarien aldia da hau. Gipuzkoa-ko Foru Aldundiko Kultura Sailariproposamena egin genion, kobaneta haren ingurunean azterketa sa-kon bat egiteko, eta, Maria JesusAranbururen oniritziz, lanean arigara Aranzadiko arkeologo taldeaeta beste hainbat aditu. Emaitzekzehaztuko dituzte gure irizpideak,orain arte ezagun ez diren zenbaitalor ezagutuko ditugulako. Ingu-runea zenbat eta hobeto ezagutu,gertuago egongo gara irtenbidetik. Zer da zehaztasun handiagozezagutu nahi dena? Oso azterketa sakona da hau, ingu-ruan beste kobarik dagoen jakinnahi dugu, eta hor aztarnategirikdagoen; Praileaitz haitzuloarenmugak, alegia galeriak, norainoiristen diren ere jakin nahi dugu,oraindik kobazuloa bera ez baita-go zehaztasunez mugatuta. Eraberean, ezagutza horrek arazoamugatuko du, eta, nire ustez, hai-tzuloa uste baino handiagoa izan-go da, baliteke hala izatea, eta lege-ak koba osoa babesten duela ezinda ahaztu. Baina martxan den azterketatikaparte, Aranzadik plazaratu dujada bere iritzia Praileaitzen ingu-ruan, zalantza gutxiko iritzia. Aranzadik erakunde moduraduen irizpidea argia da: jada eza-gutzen duguna nahikoa da esatekoPraileaitzeko koba eta ingurukomendi hegal osoa babestu behardela. Guk ez dugu esan harrobiageratu behar denik, baina bai men-diaren malda osoa babestu behardela. Eta hor gabiltza lanean, Dipu-tazioari esker eta Debako Udala-

IMANOL OTEGI/ARGAZKI PRESS

6 TOLOSA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2008KO APIRILAREN 6A

Page 7:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

ren laguntzari esker. Harrobiakere lanean jarraitzen du... Edonolaere, Aranzadiren lana da bere me-todologiarekin zintzo izatea etagure erakundeei eta herriari pen-tsatzen duguna eta ikusten dugu-na esatea.

Bien bitartean harrobiak laneanjarraitzen du, Kultura Sailakemandako babes dekretuan oina-rrituta; dekretu harekin ez datorbat Aranzadi. Miren Azkarate sailburuarekin ezgatoz bat hainbat alorretan. Gukidatziz aurkeztu dizkiogu Jaurla-ritzari gure iradokizunak eta pro-posamenak alor horretan. Alega-zio uneari erreparatzen diotehaiek, baina handik astebetera guktxosten bat aurkeztu genuen, etaKultura Sailak ez zuen aintzat har-tu. Iazko abenduaren 14ko osoko bil-kuran EAJ bakarrik geratu zenEusko Legebiltzarrean, Praileai-tzen kontserbazioaren ingurukoeztabaidan. EAJko Luke Uribe-Etxebarriak gogor hitz egin zuenAranzadiren aurka. «Dezepzioa»eta «manipulazioa alarma sozialasortzeko» aipatu zituen. Noladaude Kultura Sailaren eta Aran-zadiren arteko harremanak? Luke Uribe-Etxebarria jaunare-kin oso harreman onak ditugu,36ko gerraren alorrean elkarlane-an ari garelako; haren senitartekobat fusilatu egin zuten, izan ere.Baina politikarien hizkera ez dagurea, eta gu, zientzialari garen al-detik, ez gara horretan sartuko.Nolanahi ere, orain eta lehen,Aranzadik beti esan izan du pen-tsatzen duena, bere hasierakoprintzipioei helduz. Bere garaianDebako zentral nuklearraren in-guruan gure irizpide zorrotza botagenuen, eta orain bezala, ordukoerakundeen ordezkariak gure aur-ka jarri ziren. Kasu gehiago daude:Ekain aurkitu zenean, 1969an, in-guruko hainbat alkatek hura turis-moari zabaltzea nahi izan zuten,eta Aranzadi aurka jarri zen. Zergertatu zitzaigun? Garai hartakoEspainiako ministerioak Aranza-diri Gipuzkoako indusketa arkeo-logikoen komisariotza kendu zio-la. Eta orainaldira itzulita, zertan daKultura Sailarekin daukazuen ha-rremana? Praileaitzen auziak gure arteko

harremanak zailagoak egin ditu.Azken batean, Miren Azkarate-rentzat hau harri handia da bidea-ren erdian. Haren agintaldian auzihonek beti izango du oihartzunhandia, baina guk pentsatzen du-guna baino ez dugu esan, eta EuskoLegebiltzarreko beste taldeek ereeuren iritzia eman dute. Hau da,gure herriaren ordezkaritza nagu-si batek zer esan duen badakigu,baita kultur eragileek eta nazioar-teko hainbat adituk ere zer esanduten. Begira, Iruñeko Gazteluplazako aztarnategiaren afera betiegongo da lotuta Juan RamonCorpas Mauleon orduko Nafarro-ako Kultura kontseilariarekin.Hala, Miren Azkarateren ibilbidepolitikoan Praileaitzen auzia erre-ferente bat izango da. Bestalde, Gipuzkoako arkeologiagaien gordetegia atera du berrikiKultura Sailak zuen egoitzatik.Horrek ez du askorik lagunduegoera hobetzen, ezta? Gai horrek are zailagoak egin dituharremanak. Azken 60 urteetanAranzadiren eginkizuna izan daGipuzkoan aurkitutako aztarnaarkeologikoak gordetzea. Duelahamar urte, Roman Suduperi es-ker, Zorroagako egoitzara etorriginen, aztarnak biltegi bakar bate-an gorde behar zirelako. OrainKultura Sailak material guztia Ur-nietako pabiloi batean utzi du; ezda bukaera dotorea izan. Gureametsa zen publikoa dena erakun-de publiko batera joatea, Uri izene-ko kultura azpiegitura eder batera,Irunera. Baina Uri oraindik eraiki-tzen ari da, eta trantsizioa ez da go-zoa izan. Ekain, Santimamiñe eta Altxerri

Gizateriaren Ondare izendatukoditu Unescok beharbada. Uztaile-an jakinaraziko dute erabakia.Zertarako balio du horrek? Izendapen horrek esan nahi duEuropako gizarteak balioa ematendiela haitzulo horiei, baita babes

juridikoa ere. Gainera, erraztu egi-ten du diru laguntzak lortzea. Bai-na laguntzak erakartzeko, aurretikhemengo instituzioen estrategiaegoki bat egon behar du, Jaurlari-tzaren, diputazioena eta udalena.Erakundeek ez badute aurretikeuren baliabide ekonomikoak jar-tzen, gizateriaren ondarearenizendapena garrantzitsua izangoda, baina besterik gabe. Aranzadik historiaurreko aztar-nategi asko kudeatzen ditu. Zeinlan nabarmen daiteke une hone-tan? Aranzadi izan da urtetan errefe-rente nagusia, baina gaur egun ba-dira beste hainbat, eta haiekin el-karlanean gabiltza. Esaterako,EHUko Historiaurreko Saila osogarrantzitsua da. Bestalde, Jesus

Sesma eta Txus Garcia erreferen-tzia dira Nafarroan Neolitoari da-gokionez; Joseba Rios ere lan poli-ta egiten ari da Axlorren Nean-derthalen eremua jorratzen.Bestalde, Lezetxiki oso garrantzi-tsua da Aranzadirentzat; giza az-tarna zaharrenak han daude. Iri-kaitz ere nabarmendu behar da;harrien lanketan erreferente dahura. Ikerketa lan horietan nahikoa la-guntzen al dute erakunde publi-koek? Gipuzkoan beharbada bai, ForuAldundiaren kasua; gainontzekolurraldeetan ez dute hainbeste la-guntzen. Ematen du Araban gau-zak aldatzen hasi direla. Baina museoak non-nahi azal-tzen ari dira... Jakina, diru laguntzak bideratzendituzte baldin eta tartean museoproiektu bat badago. Guk errebin-dikatzen dugu aurrehistorialarionak ditugula, gazteak eta sistema-tikoak, baina ikerkuntzak etekinekonomikoa ez, etekin kulturalaematen du, eta, horregatik, ez dagohainbeste baliabide. Santimamiñe, Ekain, Altxerri...XX. mendea aurkikuntza handienaroa izan zen. Bukatu al da hori?Lascaux eta Altamiraren arteankokatua dagoen arren, Euskal He-rrian ez ote da beste aurkikuntzahandirik izango? Arkeologiak ez du mugarik. Seku-la ez dugu jakingo noiz aterako denbeste aztarnategi bat. Tomas Atau-rik, Ekain aurkitu baino urte ba-tzuk lehenago, elkarrizketa bateanesan zuen Gipuzkoan haitzulo bataurkituko zela margoekin. Eta ate-ra zen. Gero Altxerri etorri zen.

Diego Garate eta Marcos Garcia la-bar artean doktoreekin hitz eginnuen duela gutxi, eta haiek dioteoraindik ere azaldu behar duelabeste haitzuloren bat margoekin.Akaso zain dago, lur eta harri tonaaskoren azpian. Erakundeek mar-txan jartzen badituzte prebentzioneurriak, zergatik ez da aurkituko?Harrobiak kare haitzetan egitendira, eta non kontserbatzen dirahaitzuloak? Bada kare haitzetan. Erromatarren garaira jauzi egi-nez, ematen du gero eta aztarnagehiago azaltzen ari direla euskalkostaldean, teoria zaharrak aldebatera utziz. Orain ez, aspaldian baztertu zenerromatarrak Euskal Herrian sar-tu ez zirelako teoria hori; gero etaaztarna gehiago azaltzen ari dira,Zarautzen, Irunen, Foruan... Bainazailagoa da azaltzea zergatik eutsizaion euskarari. Gure nortasunarieta hizkuntzari zergatik eutsi dio-gun beste aldagai batzuekin azaldubehar da. Erromatar garaiko aztarnategigarrantzitsuenetakoa dugu Iru-ña-Veleia. Euskarazko aurrenekohitz ez-onomastikoak han azaldudirela ere esan dute, izugarrizkoezustea. Mundu akademikoanbada eszeptizismoa berri horreninguruan. Zer dio Aranzadik? Guk ez dugu ardurarik Iruña-Ve-leian. Lan txalogarria egin duteorain arte, eta oso interes handia-rekin jarraitzen ari gara ikerketa,baita gaiaren inguruan beste hain-bat aditu zer esaten ari diren ere.Batzuetan kezka ere sortzen zaiguematen ari den irudiarengatik, etaare gehiago gehien maite dugunazeztabaidatzen ari garelako: euska-raz. Zubialden duela hainbat urteaurkitutako labar margo haien au-ziak kezkatu ninduen, baina ho-nek gehiago, orain gure altxorrare-kin ari garelako jolasean. Emaitzakatera arte, zain egongo gara. Nondik jo behar du Aranzadiketorkizunean, nola ikusten duzuelkartea datozen urteetan? Zorroagako egoitzan zentralizatugara, Arbidekoa utzita, baina ezdugu mugarik proiektuei dagokie-nez, berdin ari gara Guatemalaneta Nafarroan, eta, hala, Iruñerrianbeste egoitza bat eraikitzen arigara, Aranguren ibarrean. Geroanunibertsitateekin lan egin behardugula badakigu, beste hainbatikerkuntza zentrorekin, baita au-zolanaren bidea garatu behar du-gula ere, gazteekin batez ere. 1999tik Aranzadiko idazkari na-gusia zara. Martxoan dituzuehauteskundeak, lau urteko bestelegealdi baterako. Jarraitzeko as-morik bai? Ez dut baztertzen, aukera bat da ja-rraitzea, gainontzekoek hala era-bakitzen badute. Ez da lan erraza;hau guztion proiektua da, bainaEuskal Herrian gaude, herri kon-plexu batean. Zatiketaren gainean,ordea, nik babes handia aurkitudut proiektu erakargarri bat gara-tzeko.IMANOL OTEGI/ARGAZKI PRESS

«Praileaitz orduan etagehiago ezagutu orduaneta gertuago egongo gara irtenbidetik»

«Ezagutzen dugunanahikoa da Praileaitzbabestu behar dugula esateko»

«Praileaitzen auziakKultura Sailarekinditugun harremanakzaildu ditu»

«Azken 60 urteetanAranzadiren lana izan daGipuzkoan aurkitutakoaztarnak gordetzea»

«Orain Kultura Sailakaurkikuntza horiekguztiak Urnietako pabilioibatean utzi ditu»

«Geroan, unibertsitateanlan egin behar dugulabadakigu, beste hainbatikerkuntza zentrorekin»

7TOLOSATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAIGANDEA, 2008KO APIRILAREN 6A

Page 8:  · ren aurkezpena, gure seme-alabe-kin izaten ditugun elkarrizketeta-rako; Egunerokotasunean kon-tuan izateko ohar praktikoen bilduma. Ikusten duzuen bezala hizketal-diaren edukia

Erakusketak]Tolosa. Angel Arberen Biogeo-metriak erakusketa Aranburun.

Zinema]Tolosa. No es pais para viejos fil-ma, gaur, 19:30ean eta 22:00etan,eta bihar 20:30ean.]Tolosa. Winkyren zaldiahaurren-tzako filma emango dute Leidoraretoan 17:00etan.]Villabona. Haur zein helduen-tzako 10.000 A.C. filma, gaur17:00etan eta 19:30ean, etabihar21:30ean.

AAgenda

Urte askoan!Peru Oreja Zubeltzu (Tolosa).Gaur 3 urte. Zorionak eta muxuhandi bat etxekoen partetik.

Urte askoan!Maria Dolores Saizar (Tolosa).Bihar urteak. Zorionak eta muxuhandi bat guztion partetik.

AAgurrak

‹‹ Goiza Arratsaldea Tenperatura Bihar2008-04-06

Eguraldia

›› 12°›› 5°

GOIZA EURIAARRATS. EURIABEROENA 10°HOTZENA 6°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.L.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Noelia LataburuEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa. Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: www.tolosaldekohitza.info

Zuzendariordea: Iñigo Terradillos. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @tolosaldekohitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @tolosaldekohitza.info.Ibarraldea: 687 410 032. ibarraldea @tolosaldekohitza.info. Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @tolosaldekohitza.info. Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @tolosaldekohitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo,Amezketa, Anoeta, Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain,Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.L.ko kideak:

GipuzkoakoForuAldundia

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko etaLeitzaldeko beste 77 eragile

Opor egun politak ParisenLEIRE ZABALA (TOLOSA) ]VII. Hitza Argazki Lehiaketara-ko irudi hau bidali digu Leire Zabalak: «Aurtengo AsteSantuan familiakoak Parisera joan gara. Bertan gauza

asko ikusi ditugu. Argazkian, Pariseko bi leku azaltzendira: Eiffel dorrea eta Sena ibaiko zubi baten urrezkokoloma disdiratsua. Oso opor politak pasa ditugu!».

›› GUARDIAKO FARMAZIAKGaur]Tolosa. Azpiroz, L. Amarotz au-zoa, 9. 943 67 51 18.]Leitza. Campos, M. Z. Elbarren,52. 112.Bihar] Ibarra. Ugarte, M.T. Euskal He-rria, 48. 943 67 32 74.]Leitza. Larraia, M.I. Elbarren, 95.112.

HITZAK ez du bere gain hartzenegunkarien adierazitako esaneneta iritzien erantzunkizunik.