musika bulegoa sariak 2016musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2016/11/dosier-01-eus.pdf · yavhe...

12
musika bulegoa sariak 2016 1 musika bulegoa sariak 2016 Azaroak osteguna Jueves de noviembre Bilboko Kafe Antzokia 19:00 etan 24 Antolatzailea/Organizador: Laguntzaileak / Colaboran:

Upload: vobao

Post on 13-Dec-2018

222 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

musika bulegoa

sariak 2016

1

musika bulegoa

sariak 2016Azaroak osteguna Jueves de noviembre Bilboko Kafe Antzokia 19:00 etan

24

Antolatzailea/Organizador: Laguntzaileak / Colaboran:

musika bulegoa

sariak 2016

2

Lehen edizio honetan, Juanjo Menaren, Ángel Unzuren, Rural Zombiesen eta Amoranteren musika-lanak saritu ditu lehiaketak, baita Audiolab Elkartearen proiektua ere

Bilbo, 2016ko azaroaren 17a.

Juanjo Mena zuzendariaren ardurapean dagoen Berliner Philarmonikerren Zuzendaritzak, Angel Unzu (Duos) eta Amorante (Amorante) kantarien eta Rural Zombies taldearen (Bat) azken lanek eta Audiolab Kultur Elkartearen jardunak irabazi dituzte MUSIKA BULEGOA SARIAK.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA BULEGOA (EHMBE) elkarteak gaur eman ditu ezagutzera, epaimahaiaren ordezkaritza batekin eta saritutako musikari batzuekin batera, Musika Bulegoa Sarien lehen edizioan aurkeztutako 65 proposamenen artean nabarmendu diren musikari, sortzaile eta interpreteen izenak. Sariak Bilboko Kafe Antzokian emango dira, azaroaren 24an, 19:00etan.

Berariaz eratutako epaimahai independente batek aztertu eta aukeratu ditu aipaturiko musikarien eta artisten lanak, 2015eko uztailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31 bitartean kaleratutako musika-proiektuen artean. Hainbat musikarik eta EHMBEren elkarte bazkideek parte hartu duten barne-prozesu batean proposatu dira nabarmendutako lan horiek.

Honako hauek izan dira epaimahaikideak: Iñigo Argomaniz, Donostiako Get In-en sortzailea eta zuzendari nagusia; Jon Bagüés, Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendaria eta Musika Liburutegien, Artxibategien

eta Zentroen Nazioarteko Elkarteko (IAML) zuzendariordea; Joseba Cabezas musikaria, kazetaria eta kultur agentea, Gasteizko «Jazz Uhinak» programako arduraduna; Aintzane Camara, EHUko Musikako Didaktikako irakaslea, Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko zuzendari ohia eta musika eta sorkuntza garaikidearen ikerketan aditua; Yahvé M. de la Cavada musika-kritikaria eta zenbait jazz-taldetan eta Americana taldean musikaria; Mikel F. Kruzaga soinu-ingeniaria, nahaslea eta ekoizlea; Ainara LeGardon bost lan kaleratu dituen musikaria, jabetza intelektualaren alorreko lan handia egin duena; eta Edurne Ormazabal, musikaren eta kulturaren esparruan eskarmentu handiko komunikatzailea, eta gaur egun EITBko merkataritza-alorreko zuzendaria.

Epaimahaiak lana sortu, interpretatu eta ekoizteko jardunari (ikerketa, interpretatzeko teknika, lana konposatzeko teknika, grabazioa eta abar) erreparatu dio nagusiki eta baita, jakina, azken emaitzari ere. Horretarako, hainbat balorazio-erreferentzia erabili ditu: berrikuntza, originaltasuna, indarra, potentzialtasuna, sotiltasuna, sentsibilitatea, esperimentazioa, sonoritatea, estilo-estetikak eta artworka, besteak beste.

 

musika bulegoa

sariak 2016

3

«Ez da lan erraza izan, aurkeztutako proposamen guztien kalitate handia dela eta», azaldu dute. Azkenik, honako hau izan da Epaimahaiaren erabakia eta, beraz, Musika Bulegoa Sarien lehen edizio honetako lan saridunak:   

Juanjo Mena, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zuzendaritzagatikAngel Unzu, «Duos» diskoagatikRural Zombies, «Bat» diskoagatikAmorante, «Amorante» diskoagatik.

Juanjo Menari dagokionez, Epaimahaiaren esanetan «Berlingo Orkestra Filarmonikoak (Berliner Philharmoniker) Juanjo Mena euskal zuzendariaren batutapean emandako kontzertua zalantzagabeko arrakasta izan zen, entzuleek nahiz kritika espezializatuak aitortua. Hartara, euskal musikako urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakotzat jo daiteke».

Epaimahaiak Angel Unzuri aitortu dizkion merituen artean, nabarmentzekoak dira «Euskal Herriko jazzean itzalik handienetakoa duen musikari baten eskutik sortutako elkarrizketa ederrak, musikari bikainez inguratuta eta entzule guztiok barneratzeko moduan».

Rural Zombiesi buruz, berriz, hauxe azpimarratu dute «debut harrigarria da, proposamenean freskotasuna eta heldutasuna bildu baititu. Erakarpen-indar handiko ahotsa, talde sendo batek inguratuta». Eta Amoranteri dagokionez, «proiektu irekitzaile originala eta ausarta da, herri musika tradizionaletik abiatu eta esperimentazioari eta inprobisaziori ateak irekitzeko, hala diskoaren ekoizpenean (Xabier Erkiziarentzako aipamen berezia) nola konposizioan eta eszenaratzean».

Bestalde, Musika Bulegoa Sariek beste aitorpen bat ere aurreikusten dute, EHMBE Elkarteak berak zuzenean emana, beste musika-esparru batzuekin (prestakuntzarekin, sentsibilizazioarekin, ikerketarekin, dibulgazioarekin…) lotutako ekimen bat nabarmentzeko.

Kasu honetan, sari paraleloa Audiolab Kultur Elkarteari ematea erabaki du EHMBE-Musika Bulegoko zuzendaritza-batzordeak, «soinu-ikerketaren esparruan egiten duen lan etengabeagatik eta garatutako egitasmo ugariengatik, hala nola ‘ERTZ Beste Musika Batzuk’ jaialdia, SoinuMapa, Arteleku arte garaikidearen zentroko soinu-laborategia, egitasmo editorialak (‘Series negras’, ‘Noise&Capitalism’), zabalpen-egitasmoak (‘Hots Radio’), erakusketak (‘Tabakalera Suena’, ‘Entzungor’) nahiz ikerketa-proiektuak (‘UnCommon Sounds’, ‘Rona Maubere’ eta ‘Open Sound’)».

Bost sari horien irabazleetako bakoitzak 3.000 € jasoko ditu, baita Fernando Mikelarena eskultoreak egindako merezimenduzko sari bat ere; eskultura hori sariaren irudi bihurtu da dagoeneko.

Musika Bulegoa Sarien sustatzailea Musika Bulegoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskadiko Soinuak programaren eta Bilboko Udalaren lankidetza du.

musika bulegoa

sariak 2016

4

Euskal Herriko Musika Bulegoa -EHMBE-

Musika Bulegoak duela bi urte ekin zion bere bideari, EHMBE –Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea– sortuta eta erregistratuta. Elkarte zabala da, euskal musikaren barruan eta inguruan lan egiten duten eragile guztiei irekia. Musika Bulegoaren helburuak eta jarduera-ardatzak, funtsean, Euskal Herriko musikaren eta, oro har, musika-jardueraren balioa nabarmentzea da. Horretarako, zerbitzuak eta sektore-mailako lankidetza garatzen ditu.

Musika Bulegoa Sariak lehiaketaren jatorria

Duela urte batzuetatik hona, euskal musika-eszenako hainbat eragilek eztabaidatu dute sektore-foroetan Euskal Herriko musika eta, oro har, musikarien eta musika-sektoreko gainerako eragileen lana aitortzeko aukera eta komenigarritasuna. Musika Bulegoa sortu zenean, sariketa bat sortzeko bideragarritasunari buruzko azterketa eta eztabaida areago sustatu zen eragile horien artean. 2016ko hasieran, EHMBE elkarteak Musika Bulegoa Sariak sortzea erabaki zuen. Horixe izan zen, hain zuzen ere, Musika Bulegoak 2016an jorratutako proiekturik garrantzitsuenetakoa.

Lehiaketa zeharkako proiektu anitz eta aglutinatzailea dela esan genezake, Musika Bulegoaren une horretako isla, Euskal Herriko musika-proiektuen kalitatea ezagutarazteko helburu nagusia duena.

Lehiaketaren ezaugarriak

Musika Bulegoa Sariak lehiaketa integratzailea, irekia eta plurala izateko sortu dira:

• Euskal Herriko musika-adierazpen guztiak hartzen ditu barne.

• Planteamendu eta sentsibilitate anitzei erantzuten die.

• Musika-agertokiko agente guztientzat da interesgarria (musikariak, sustatzaileak, diskoetxeak, programatzaileak, argitaletxeak, zaleak eta abar).

• Musika-agertokiko hainbat publikorekiko hurbila.

Gainera, halako sariketetan ohikoak ez diren planteamendu berritzaileak txertatu ditu. Berrikuntza planteamenduetan

• Ez du izaera lehiakorrik, ez baitago lehenengorik edo bigarrengorik, onenik edo finalistarik. Lan eta obra jakin batzuk sarituko dira, horien kalitatea kontuan hartuta. Lehen edizio honetan, lau lan musikal sarituko dira; etorkizuneko edizioetan sarituko diren lanen kopurua handiagoa edo txikiagoa izan daiteke.

• Ez da kategoria estilistikorik egongo; musika-obrak eta -lanak sarituko dira, horien musika-estiloa dena dela.

• Edozein musika-lan mota saritu ahal izango da, hura publikoari aurkezteko erabili den jarduera-tipologia dena dela; hala, sorkuntza-lan bat (grabatua edo ez, formatu batean edo bestean) nahiz interpretazio-lan bat (kontzertu bat, bira bat eta abar) saritu ahal izango da.

musika bulegoa

sariak 2016

5

Lehiaketaren sinesgarritasuna eta ospea honako hauetan oinarritzen da:

• Saritutako edukien kalitatea.• Epaimahai plurala eta entzutetsua

musikaren sektorean.• Musika-agertokiaren zenbait sektoreren arte-

an lortutako adostasuna, sariketaren filosofi-ari eta balioei dagokienez.

• Galaren eredua, topagune sektorial baten gisa planteatua.

• Sariek eduki ekonomikoa izango dute, sorkuntzarako pizgarri gisa.

Lehiaketaren helburuak

1. Euskal Herrian sortutako eta/edo ekoitzitako musikaren kalitatea ezagutaraztea, baita musikarien eta sektoreko gainerako agenteen jarduera ere.

2. Euskal Herrian sortutako eta/edo ekoitzitako musikaren ikusgaitasuna areagotzea.

3. Publikoa eta, oro har, gizarte osoa gure musikaren inguruan sentsibilizatzea.

4. Musika Bulegoa proiektuak honako hauekin duen lotura sakontzea:

• Gaur egungo musika-sorkuntzarekin eta -agertokiarekin.

• Sektoreko agenteen jarduerarekin.• Prestakuntza, sentsibilizazio eta

hedapen jarduerekin eta proiektuekin (Musika Bulegoaren jarduera-ardatzak).

Aurrera egiten jarraitzeko izaera

Lehiaketak hazten jarraitzeko eta euskal musikaren agertokiko erreferentziazko sari gisa finkatzeko bokazioa du.

Era berean, haren bilakaera eta autoanalisia etengabeak izango dira, eta, aldian behin, egokitzat jotzen diren aldaketak egingo dira, hala, deskribatutako helburuak lortzeko eta sariketaren hasierako balioak bermatzeko.

musika bulegoa

sariak 2016

6

Epaimahaiaren osaera

Epaimahaia osatzen duten zortzi lagunak EHMBEren zuzendaritza-batzordeak proposatu eta aukeratu zituen.

Iñigo Argomaniz

Get In enpresako zuzendari nagusia da. 1990ean Get In sortu zuen Duncan Dhu taldearekin, managementean izan zituen lehen artistekin, eta Euskal Herrian nazioarteko kontzertuak antolatzeari ekin zion. Gaur egun, Get In enpresak pop-rockaren eremuko 20 artista baino gehiagoren birak eta arreta pertsonalizatua koordinatzen ditu, eta hainbat jaialdiren antolaketan parte hartzen du, hala nola, Miarritzeko BIGen, Valladolid Latinon, Gredosekoan eta Iruñeko Tres Sesentan. Halaber, nazioarteko kontzertu ugari ekoitzi ditu, besteak beste, Bruce Spreengsteen, U2, Coldplay, Metallica, Rammstein, Radiohead, Seal eta beste hainbatek eskainitakoak.

Jon Bagüés

Eresbil musikaren euskal artxiboko zuzendaria, AIBM – Musikako liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroen nazioarteko elkarteko lehendakariordea, Musikasteren zuzendaria eta musika-artxiboetan aditua da; euskal eszena eta musika-ekoizpena ondo ezagutzen ditu eta eskarmentu handia du balorazio-batzordeetan eta epaimahaietan.

Joseba Cabezas

Musikaria, kazetaria eta kultur-eragilea, Jazz Uhinak (Gasteiz) programaren arduraduna. Ondo ezagutzen du euskal musika-eszena orokorrean, batez ere jazzaren eremua. Musika-lehiaketa askotan izan da epaimahaikide.

Aintzane Cámara

Musikari bizkaitarra. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, 1981ean. Musikako goi-mailako ikasketak eginak ditu, Musikologia, Musika Pedagogia eta Solfeoa, Laguntza eta Transposizio espezialitateetan, Donostia eta Bilboko Kontserbatorioetan. Halaber, Piano irakasle titulua lortu zuen Bilbokoan eta musika-irakasle gisa jardun du Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. 1994-1995 ikasturteaz geroztik EHUko Irakasle Eskolako irakaslea da. Eusko Ikaskuntzaren Musika saileko lehendakaria da eta Musiker. Musika Koadernoak bildumako zuzendaria 1996tik aurrera. Musika-didaktikako irakasle EHUn, Eusko Ikaskuntzako Musika saileko zuzendari ohia. Musikaren eta sorkuntza garaikidearen ikerketan aditua.

musika bulegoa

sariak 2016

7

Yavhe M. De La Cavada

Jazza eta amerikar musika lantzen duten talde batzuetako kidea da, idazlea eta musika-kritikaria (El País, Jazzaldia, Cuadernos de Jazz, Mondo Sonoro, Rolling Stones). Bilboko La Riberako goizeko jazz-saioak programatzen ditu. Euskal musika-eszena ezagutzen du. Mikel Krutzaga

Soinu-ingeniaria, nahaslea eta ekoizlea, bere ibilbidea zabala eta oparoa da. Soinu-teknikari gisa euskal musika-eszenako musikari entzutetsuenetako batzuekin egin du lan (Oskorri, Itoiz, Benito Lertxundi, Kepa Junkera, Iñaki Salvador, Joseba Tapia, Oreka TX, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, etab.). Nazioarteko musikari ospetsuekin ere aritu izan da, hala nola, Luar na lubre, Suso Saiz, Flaco Jiménez, Gwendal, John Renbourn edota Liam O´Flynn. Grammy sari bat irabazi zuen Kepa Junkeraren “K” diskoan egindako lanagatik.

Zineman, soinu-ingeniari eta -teknikari izan da hainbat zuzendariren filmetan, besteak beste, Montxo Armendariz, Imanol Uribe, Salvador García Ruiz, Ramon Salazar eta Miguel Santesmasesen esanetara. Gainera, Goya sarietan eta zinemako beste batzuetan hautagai izan diren animazioko filmetan eta film laburretan egin du lan.

Ainara Legardon

Musikaria eta musika-aktibista, bost disko plazaratu ditu eta lan handia egin du soinu-esperimentazioaren arloan. Horrez gain, irakaskuntzan dihardu Kultur Kudeaketaren eta Jabetza Intelektualaren esparruetan. Eskarmentua du balorazio-batzordeetan.

Edurne Ormazabal

Komunikatzailea da, musikazale eta zinemazale amorratua. Gaur egun Euskadi Gaztea irrati-kateko koordinatzailea da, eta esatari-, kazetari- eta aurkezle-lanak ere egiten ditu. Lehiaketetan eta jaialdietan eskarmentua du, besteak beste, Donostiako Zinemaldian eta Euskadi Gaztea sarien banaketan aritu izan da eta baita balorazio-batzorde eta epaimahaietan ere.

1- Epaimahaiaren egitekoa

Musika Bulegoan elkartekide diren lagunek eta enpresek aurkeztutako 74 proposamenetatik 68 aztertu ditu epaimahaiak (sei ez ziren onartu oinarrietan azaltzen diren baldintzetakoren bat ez zutelako betetzen). Proposamen bakoitzarekin batera saritua izateko arrazoiak ere aurkeztu zituzten. Epaimahaiak lan handia egin du proposamen guztiak aztertzen. Batez ere lanaren sorkuntza-prozesua, interpretazioa eta/edo ekoizpena hartu ditu kontuan (ikerketa, interpretazio-teknika, konposizio-teknika, grabaketa, etab.), horren guztiaren azken emaitzaz gain, jakina. Ildo horretan, balorazioa egiteko erreferentziatzat erabili ditu berrikuntza, originaltasuna, indarra, potentzialitatea, sotiltasuna, sentsibilitatea, esperimentazioa, sonoritateak, estilo-estetikak, artworka, etab. Lan eta artista saridunak baloratzeko, aztertzeko, eztabaidatzeko eta aukeratzeko lana ez da erraza izan, proposamen asko aurkeztu baitira. Azkenean, honako hau da epaimahaiaren erabakia eta, beraz, honako hauek dira Musika Bulegoa Sarien lehen edizio honetan saritutako lanak:  

musika bulegoa

sariak 2016

8

Epaimahaiaren akta, saritutako lanak

Juanjo Menari saria, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin eskainitako kontzertuagatik

Saritutako lanari buruzko datuak

• Orkestra-zuzendaritza: Falla / Debussy / Ginastera

• 2016ko maiatzaren 26an, 27an eta 28an, • Berlingo Filarmonikoaren aretoan.• Raquel Lojendio sopranoa eta Marie-

Pierre Langlamet harpa-jotzailea partaide zirela.

Epaimahaiak aintzatetsitako merezimenduak

“Joan den maiatzean, Juanjo Menak Berlingo Orkestra Filarmonikoa (Berliner Philharmoniker) zuzendu zuen, munduko orkestra sinfoniko garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe. Debussy, Ginastera, Prokofiev eta Fallaren lanekin osatuta zegoen egitaraua, eta erronkaren emaitza sekulako arrakasta izan zen, publikoak eta espezializatutako kritikak berretsi zutenez.  Epaimahaiaren ustez, euskal musikari batek orkestra hori zuzendu izana urteko gertakaririk garrantzitsuenetakoa izan da euskal musikari begira, eta horixe izan da saritua izateko argumentu nagusia”.  

“Juanjo Menak art music zuzentzeko gaitasun handiak ditu, eta gaur egungo musikaren defendatzaile nabarmena da. Jakina, Berlingo Filarmonikoa zuzentzea lorpen oso garrantzitsua izan da euskal hezkuntza-sisteman trebatutako musikariaren ibilbide profesionalean”.

musika bulegoa

sariak 2016

9

Angel Unzuri saria, “Dúos” diskoagatik

Saritutako lanaren fitxa teknikoa

• Musikariak berak ekoiztutako azken diskoa.

• Parte hartu duten musikariak: Iñaki Salvador, Arturo Serra, Joao Alfonso, Philippe de Ezkurra, Luis Gimenez, Juan Manuel Urriza, Fredi Pelaez.

• Pottoko Studiosen, Mecca Recordingen eta Estudio Quimeran grabatua.

• 2015ean editatua.

Epaimahaiak aintzatetsitako merezimenduak

“Musika-elkarrizketa bikainak, Euskal Herriko jazz-musikari ospetsuenetako baten eskutik; musikari apartak izan ditu lagun eta jende guztiarentzako moduko lana osatu du”.

Konposizio originalak, jazz-estetikaren barruan, bikoteen formatuan. Horrela, bestelako proposamenei heldu die eta, aldi berean, koherentziari eutsi dio, emaitza aberatsa eta askotarikoa lortuta”.

“Grabazio ederra, gonbidatu bakoitzarekin bat egiten duen gitarristaren nortasunean oinarritua, ortodoxia saihestuz”.

“Lan ona, teknika bikaina eta malgutasun handiz askotariko musikak interpretatzen ditu. Bikoteetan, musikarien arteko aparteko konpenetrazioa lortzen da”.

musika bulegoa

sariak 2016

10

Rural Zombies taldeari saria, “Bat” diskoagatik

Saritutako lanaren fitxa teknikoa

• Warner Musicek 2015eko azaroan argitaratutako diskoa.

Rural Zombies: JJulia Urreaga - Ahotsa, sintetizadoreak Manu Rodriguez - Gitarra Luken Etxeberria - Gitarra Marcos Pérez - Baxua Aratz Etxeberria - Bateria

• Grabaketa, nahasketa eta ekoizpena: Eñaut Gaztañaga, Gaztain Estudiosen.

• Masterizazioa: Estanis Elorza, Doctor Masterren (Donostia, Gipuzkoa)

• Arte grafikoa eta argazkiak: Josu Torrealday.

Epaimahaiak aintzatetsitako merezimenduak

“Freskotasuna eta heldutasuna uztartzen dituen debut harrigarria. Sedukzio-indar handiko ahotsa, talde sendo baten babesarekin”.

Disko biribila eta zuzena, maila handikoa, bai interpretazioan eta baita ekoizpenean ere”.

Soinu-proposamen berritzailea, freskoa eta merkatu zabalean tokia aurkitzeko aukerak dituena”.

musika bulegoa

sariak 2016

11

Amoranteri saria, “Amorante” diskoagatik

Saritutako lanaren fitxa teknikoa

• 2016ko otsailean editatua. Autoekoizpena. • Musika: Iban Urizar Ondarza • Musikariak: Amorante, Patxi Zabaleta,

Naia Membrillera, Aitor Nova, Francesca Romana Di Nicola, Maite Arroitajauregi, Xabier Erkizia, Niño de Elche

• Hitzak: Harkaitz Cano, Bixenta Mogel, Iban Urizar

• Grabaketa eta ekoizpena: Xabier Erkizia eta Iban

• Diseinu artistikoa: Alaitz Alberdi, Joseba Agirrezabalaga, Rafa Rodrigo eta Joseune Galartza

Epaimahaiak aintzatetsitako merezimenduak

“Proposamen ausarta, bai diskoaren ekoizpene-an (aipamen berezia Xabier Erkiziari) eta baita eszenaratzean ere”.

“Sentsibilitatea eta gustu ona konposizioan”.

“Irekitasunezko proiektua, originala, non musi-ka tradizional eta herrikoiak ateak zabaltzen dizkion esperimentazioari eta inprobisazioari”.

“Berrikuntza aukeratutako formatuan: edizio mugatua da, serigrafiatutako 5 postalen 86 kopia kaleratu ditu egileak, artisau-paperean bilduta eta origami teknikarekin eskuz tolestut-ako gutunazalean sartuta; abestiak digitalean entzun daitezke (bandcamp- salmenta digitala eta entzunaldi mugatuak), baina disko-format-uak bestelako forma hartzen du, berria”.

“Autoekoizpenean eta proiektuaren autokudea-ketan erakutsitako maila altuari balio handia eman zaio”.

musika bulegoa

sariak 2016

12

Prestakuntza, sentsibilizazio edo zabalkunde proiektu batentzako sari paraleloa

Sari paraleloa Audiolab Kultur Elkarteari ematea erabaki du EHMBE-Musika Bulegoko Zuzendaritza Batzordeak, «soinu-ikerketaren esparruan egiten duen lan etengabeagatik eta garatutako egitasmo ugariengatik, hala nola ‘ERTZ Beste Musika Batzuk’ jaialdia, Soinu-Mapa, Arteleku arte garaikidearen zentroko soinu-laborategia, egitasmo editorialak (‘Series negras’, ‘Noise&Capitalism’), zabalpen-egitas-moak (‘Hots Radio’), erakusketak (‘Tabakalera Suena’, ‘Entzungor’) nahiz ikerketa-proiektuak (‘UnCommon Sounds’, ‘Rona Maubere’ eta ‘Open Sound’)».