oihu 7.zbk
Post on 28-Mar-2016
237 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
SISTEMAK INPOSATZEN DIZKIGUN BIZI EREDUEI EZ!
Sistema kapital istak:
espekulazioan, prekarietatean,
langabezian, merkanti l izazioan,
kontsumismoan… eta beste
balore askotan oinarritutako bizi
ereduak inposatzen dizkigu.
Helburu bakar batekin, ahalik
eta etekin ekonomiko
handienak lortzea. Arazo guzti
hauek ez dira arazo isolatuak,
sistema ekonomiko baten
ondorioak baizik. Azken krisi
ekonomikoaren ondorioz guzti
hau areagotu da, eta pobrezia
tasak, hi labetea bukatzeko
arazoak dituzten pertsonak eta
famil iak… areagotu dira baita
ere. Barakaldo egoera guzti
hauen erakusle garbia da.
Lan duin bat eskuratzea gero
eta zailago da, are gehiago
aprobatu den azken lan
erreformaren ondorioz eta
etorriko diren eraso
gehiagorekin ere. Lan erreforma
honek kaleratzearen prezioa
jaitsi du, kontratu prekarioagoak
baimentzen ditu, lan baldintzak
aldatzeko baimena ematen die
enpresariei negoziatu gabe,
hitzarmen kolektiboak bertan
behera uzteko eskubidea
ematen die enpresariei… Guzti
honek, orain arte zeuden
baldintza txarrak areagotu ditu:
mehatxuak, kaleratua izateko
beldurra eta EREak, soldata
baxuak, gehiegizko orduak…
Baina prekarietateaz aparte
langabezia ere badaukagu.
Barakaldon 9.000 langabetu
baino gehiago daude.
Etxebizitzaren inguruan
problematika sustraia berdina
da, eskubide baten inguruan
negozioak egiten dituztela eta
herritarrok ezinezkoa dugu hura
eskuratzea. Barakaldon 2.300
etxe huts baino gehiago dauden
bitartean gazteok ezinezkoa
dugu etxebizitza duin bat
eskuratu, prezio izugarrien
ondorioz. Gainera
6.000 etxe huts baino gehiago
horiei irtenbidea eman
beharrean etxebizitza gehiago
eraikitzen jarraitzen dute
espekulatzen jarraitzeko,
eraikuntzako burbuila lehertu
arren: Errekatxon eta Lutxanan
egin nahi duten proiektuak
adibide batzuk baino ez dira.
Baina arazo guzti hauei gehitu
behar diogu krisiaren eta egoera
ekonomikoaren ondorioz asko
direla etxebizitza galdu dutenak:
2011 .urtean 203 famil ia etxetik
bota zituzten. 4 astero.
Kontsumismoa, merkatal
zentroak, makro diskotekak,
indibidual ismoan oinarritutako
aisia, kulturaren pribatizazioa…
gure denbora l ibrerako,
sistemak inposatzen dizkigun
ereduak dira. Azpimarratu behar
da, Barakaldo, merkatal gune
gehien duen herrietariko bat
dugula eta ezkerraldea merkatal
gune gehien duen
eskualdetariko bat dela.
Euskararen aurkako erasoak,
emakumeen kontrako erasoak
eta sexismoa, indibidual ismoan
eta konpetitibotasunean
oinarritutako baloreak
inposatzen dituen hezkuntza
sistema, kontrol soziala, ama
lurraren aurkako erasoak,
memoria historikoaren kontrako
erasoak… egunerokoak dira
gure herrian baita ere. Guzti hau
eta beste asko dira sistema
kapital istaren ondorioak. Gutxi
batzuk gero eta aberatsagoak
diren bitartean gehiengoa gero
eta pobreago gara, gero eta
zailtasun gehiago ditugu
hilabeteak aurrera eramateko,
eskubide zapalduak ditugunak…
Honen aurrean aukera bakarra
dugu: mobil izazioa eta sistema
berri bat eraikitzea. Gaur
egungoa suntsituz. Sistema bat
non denok izango dugu lan
postu duin bat, etxebizitza bat. . .
Sistema bat non aisialdi eta
kultur eredu herritar, kritiko,
euskaldun… Sistema bat non
parekidetasuna errespetatuko
da, ama lurra defendatuko
duena… Horregatik ikasturte
osoa lanean egon gara eta
uztai laren 21 ean manifestazio
batera deitzen zaituztegu
22:00etan txosna gunetik
abiatua. Beraz herritar guztiei
dei egiten diegu bertan parte
hartzera! ! !
ASTURIESEKO MEATZARIAK ZUTIKDUINTASUNA ETA ENPLEGUA BORROKATZEN!
(BIZKARTZE)
Maiatzaren 23an Asturieseko
meatzariek greba orokor batera
deitu zuten. Egun horretarako,
24rako eta hilabeteko 30 eta
31 rako. Borroka honen
arrazoiak Madri lek sektorean
burutuko dituen murrizketak
dira, %64koa. Murrizketa
hauek sektorearen erailketa
suposatzen dute. Beste behin
ere Madri lek bere interesen
alde eta kapitalarenen alde
egin du, herrien eta
langileriaren eskubideen
kontura.
Laburbilduz murrizketa hauek
modu honetan sailkatzen dira:
%62 esplotazioetarako, %39,2
azpiegituretan, %79 proiektu
berrientzako, %99 formakuntza
eta bekentzako eta %1 00
segurtasunerako. Honek
sektorearen itxiera eragingo du
eta milaka langileen kaleratzea.
Egoera honen aurrean
meatzetako langileria kalera
ateratzea erabaki zuen
lehenengo egunetik. Grebako
lehenengo egunean bertan
barrikadak hasi ziren eta
Asturieseko errepide
nagusienak moztu zituzten.
Maiatzaren 31 an meatzariak
Madri lera eraman zuten
borroka eta bertan kolpatuak
izan ziren poliziagatik.
Greba mugagabea bihurtu da.
Ia egunero kale mozketak eta
barrikadak daude, l iskarrak
egoten dira guardia zibi larekin
edo poliziarekin,
manifestazioak. . .
Barakaldotik besarkadarik
beroena langilez guztiei eta
elkartasuna. Baita Leonen
borrokan daudenei.
GARBIKETA EDO ZENTSURA BRIGADA?
(BIZKARTZE)
"Garbiketa brigadako" langile
eta arduradunak: goiko
argazkian agertzen dena
garbitzea da? Esaten duzue
kaleak garbitzen dituzuela eten
gabea baina argazkian
agertzen dena egiten duzue.
Zentsura brigada da zuen
benetako izena eta izaera.
Zuek ez dituzue kaleak
garbitzen, zuek ez duzue
zikinkeria kentzen. . . zuek
egiten duzuen gauza bakarra
edozein aldarrikapen politiko
eta sozial ezabatzea da. Zuek
eta udaletxeak adierazpen
askatasunaren kontra egiten
duzue.
Galdera gutxi batzuk baino ez
dira behar zuen jarrera
nabarmentzeko. Kartel
pol itikoak eta sozialak kentzea
eta gainontzekoak (askok
mezu sexistekin) uztea leku
berdinetan, garbitzea da edo
zentsuratzea? kartel baten
mezua arraspatzea eta
gainontzekoa uztea zer da,
horma garbitzea? kartel baten
mezua moztea eta ertzak edo
lau puntak uztea, kartelen
gainean margotzea. . . horiei
zein izen ematen diezue.
Pankartekin berdin erauzten
dituzue baina askotan puntak
eta sokak geratzen dira.
Zergatik ezabatzen dituzue (eta
txarto) mezu politiko eta sozial
dituzten pintadak eta ezer
esaten ez dutenak eta berdin
zikintzen dutenak uzten
dituzue? Zergatik kentzen
dituzue txosna batetik
kartelak?. . . Zentsuratzaileak
zaretelako.
Irakurleei eta zuei tokatzen
zaizue galdera hauei
erantzutea eta ondorio argi
batera helduko zarete.
ADIERAZPEN ASKATASUNA!
HESIAN TALDEAREKIN MINTZATZEN
(BGA) Kontatu labur noiz bildu
zineten jotzen hasteko eta orain arte
izan duzuen ibilbidea?
(HESIAN) 2006. urtean hasi ginen
Etxarriko lokal batean entseatzen.
Hasieran bost kide ginen, baina
berehala sartu ziren haizeak taldean.
Gure lehen kontzertua Etxarriko
Gaztetxean izan zen, urte hartako
abuztuan. Urtebete ondoren gure
lehen diska (“Maite dugu”) kaleratu
genuen. Diska horren hedapen onari
esker Euskal Herriko txoko
ezberdinetatik jotzen hasi ginen eta
geure burua ezagutzera eman genuen.
2008a ere urte garrantzitsua izan zen:
Lezoko Gazte Topaguneko abestia
egin genuen eta “Herriaren Oihua”
gure bigarren diska kaleratu. Horrekin
ere gure eragin esparrua handitu
genuen, Euskal Herritik kanpo jotzeko
aukera ere eduki genuelarik. 201 0ean
“Borrokatu eta irabazi” diska argitaratu
genuen, kontzertuekin jo ta fuego
genbiltzan heinean. 2011 an, taldean
aldaketa batzuk egin ostean, indartsu
eta gogotsu ekin genion berriz lanari:
bideoklip bat grabatu, kontzertuak
eman, diska berria prestatu… azkenik,
urte bereko Azaroan “Hitzetik” gure
azken diska kaleratu genuen. Etxarriko
kontzertu hartatik ona 200 kontzertu
baino gehiago eman ditugu, baina
2006an geneukan ilusio berdinarekin
jarraitzen dugu orain lanean!
(BGA) Nola definituko zenuten zuen
musika?
(HESIAN) Gure musikan hitzek
berebiziko garrantzia dute, eta hori da
beraz gure ezaugarririk
garrantzitsuena: Hitzaren inguruan
mugitzen den musika egiten dugu, eta
ez alderantziz. Hortaz gain, punk rock
edota hardcore oinarrietatik abiatutako
abestiak egiten ditugu; muti l-neska
ahotsen nahasketak ere puntu
berritzai le bat ematen dio gure
musikari, baita haize sekzioaren
presentziak ere… horren guztiaren
nahasketa bat da Hesian.
(BGA) Iniziatiba berri bat jarri duzue
martxan “Zeuk Egile”. Zertan datza?
(HESIAN) Iniziatiba honekin gure
jarraitzai leen papera indartu nahi dugu
taldearen barruan. Konkretuki, gure
hurrengo bideoklip “ofiziala” gure
jarraitzai leek egingo dituzten bideoklip
guztien
nahasketa edo muntai bat izango da.
Ez dugu lehiaketa bat bezala
planteatzen, izan ere, badirudi gaur
egun gauza guztietan egon behar
dela irabazle bat eta galtzai le bat…
eta gure ikuspegitik hori ez dago
ondo. Parte-hartzaile guztiek edukiko
dute leku bat gure bideoklipean eta
sariak denentzat egongo dira… ea
zer ateratzen den! !
(BGA) Zelan ikusten duzue
musikaren egoera Nafarroan eta
batez ere zuen eskualdean?
(HESIAN) Egoera orokorra ona dela
esan daiteke, batez ere gero eta
musika talde gehiago sortzen direla
kontutan hartzen. Hortaz gain,
kontzertuek jendea mugitzen dutela
dirudi. Jotzeko tokiei dagokionez alde
argiak eta i lunak daude: Gure
eskualdean gaztetxeak dira ia modu
esklusiboan musika taldeen
kontzertuak eskaintzen dituztenak;
bestalde, ez da Bizkaian edo
Gipuzkoan bezala gertatzen, herriko
jaietan, plazan edo txosnetan Euskal
Herriko talde ezberdinen kontzertuak
ikusten direla… hona erromeriak
ekartzen dira soil ik. I ruñean eta
Iruñerrian errealitatea konplexuagoa
da, baina antzekoa hein batean:
Hango jaietan bai egoten direla
kontzertuak, baina orokorrean jai
batzorde herrikoiek antolatzen dituzte
soil ik, eta instituzioen laguntza
gutxirekin egiten dute (zehatzago
esanda, traba askorekin! ! ).
(BGA) Galdera hau Zuriñerentzat,
zelan ikusten duzu emakumeen
egoera musikan? Badirudi gero eta
emakume gehiago igotzen dira
eszenatokietara baina oraindik lan
handia egongo da musikan ere
parekidetasuna lortzeko ezta?
(ZURIÑE) Zuk esan bezala, oraindik
ere lan handia dago egiteko. . . zure
galderari helduz, interesgarria ikusten
dut aipatzea, duela gutxi EMAROCK
izeneko proiektu batean parte
hartzeko aukera izan dudala; honen
helburua, musika munduan
emakumeon egoera nolakoa den
aztertzea da. Emakume musikari
ezberdinak parte hartu izan dugu, oso
esperientzia aberatsa eta
interesgarria izan da, eta kuriosoa da,
nola emakume guztiak bat gatozen
gure uste eta esanetan. Eszenatoki
baten gainean oso emakume gutxi
ikusten dira, eta ikusten diren
gehienak, abeslariak dira. . . non
daude emakume bateri joleak?
baxujoleak? ziur nago Euskal Herrian
asko daudela. . .
Egoera hau aldatzea emakumeon
esku dago; lotsa eta beldurrak galdu
behar dira, eta nahi dugun hori
egitera ausartu behar gara! Modu
honetan, ziur nago etorkizunean
gauzak asko aldatuko direla. . .
eszenatokiak emakumeen zain
daude! !
(BGA) Jira berrian Barakaldon
uztailaren 20 markatuta daukagu,
zeintzuk dira zeuen perspektibak?
(HESIAN) Kontzertu berezia izango
bi arrazoi nagusiengatik: Alde batetik,
ezkerraldean jotzen dugun lehenengo
aldia da, eta egia esan ikusmin
handia daukagu jakiteko ea ze nolako
harrera edukiko dugun. Gainera,
kontzertua herri mugimenduen
txosnetan izateak, askoz ere xarma
gehiago ematen dio, bereziagoa
izango da; Hortaz aparte, gure
hurrengo proiekturako oso baliagarria
izango da kontzertu hau… baina
honetaz ezin dugu ezer gehiago
esan… jeje! !
(BGA) Bukatzeko nahi duzuena
gehitu:
(HESIAN) Milesker egiten duzuen
lanagatik! ! Hi labete barru ikusiko
gara! !
MITOLOGIA: MARI
(TXINDOKI)
Euskal mitologiako jeinu
garrantzitsuena da, beste jeinu
guztien buruzagia. Lurraren
pertsonifikazioa da, naturaren
eta beronen osagai guztien
erregina da hurbil denean,
ekaitza etortzen da. Aspaldiko
euskaldunentzat jainkosa maila
izango zuen. Mariren
ezaugarriak kontuan izanik,
badirudi Europako mitologia
zaharreko jainkosa batzuekin
izan dezakeela zerikusia;
besteak beste, greziarren
Persefone-rekin, erromatarren
Proserpina-rekin, edota
eslaviarren Mati Zemil ia ‘ama
lurra’rekin.
Izen ugari hartu izan ditu, baina
zaharrena Mari dela ematen
du, askotan, agertzen den
lekuaren izena eramaten du
alboan: Txindokiko Mari,
Anbotoko Mari… Ez dirudi
Maria kristau deituraren
laburdura denik bere izena;
aldiz, ematen du euskal
mitologiako beste pertsonaia
zahar batzuekin, Mairirekin,
Maiderekin eta Maindirekin
duela zerikusia.
Justiziaren jainkosa dugu Mari,
zintzotasunaren defendatzaile
eta injustizien aurrean zorrotz
jokatzen duena. Gezurra,
lapurreta, emandako hitza ez
betetzea, pertsonenganako
errespetu eza eta harrokeria
arbuiatzen ditu; aldiz,
besteenganako laguntasuna
saritzen du. Harengan sinesten
dutenei laguntza eta opariak
ematen dizkie; aldiz, sinesten
ez dutenak zigortu egiten ditu.
Lapurrei lapurtu dutena
kentzen die; eta harrokeria
erabil i duenari, zertaz harrotu
den, hura kentzen dio.
Naturaren indarra irudikatzen
du eta naturako indarren arteko
oreka mantentzen du, leku
askotan joaten ziren
Marirengana kazkabarra
uxatzeko eskatzera.
Horretarako, haren haitzulo
sarreran, meza ospatzen omen
zuen herriko apaizak. Horrek
adierazten digu, herriak
kristautasuna bereganatu
ondoren ere, ez zela desagertu
Marirenganako sinesmena.
Norbait Mariren bizi lekura
sartuz gero, zigortu egiten du;
eta haren baimenarekin norbait
hurbiltzen bazaio, beti hika hitz
egin behar dio, ez da inoiz
eseri behar haren aurrean, eta
ez zaio inoiz bizkarra eman
behar Mariri . Lur azpian bizi da,
haitzuloetan eta nahiz eta leku
askotan ikusi izan den, zulo
ezagunenak hauek dira:
Balzola, Diman; Supelaur,
Orozkon eta Anboton;
Atxorrotx, Eskoriatzan,
Zaldiaranen eta Aketegin;
Agamunda, Ataunen;
Murumendi, Beasainen;
Marizulo, Amezketan; Akelarre,
Zugarramurdin; Lezia, Saran,
eta abar.
top related