2012ko iraila ii_mantangorri_marea gora marea behera_larraitz etxeberria
DESCRIPTION
ÂTRANSCRIPT
6larunbata, 2012ko irailaren 29a berria
mantangorrimantangorri
Marea gora, marea beheraUda amaitu berri dugu, baina litekeena daoraindik ere hondartzara joateko modukoeguraldia egitea datozen egunetan, bertanbainu goxoak hartu eta hondarretan jolaseanaritzeko, udan egin dugun moduan.
Batzuetan hondartzan hondar askogelditzen da agerian, eta ez dugu xukaderajartzeko toki arazorik izaten; besteetan, ordea,urak hondar gehiena estaltzen du, eta zailaizaten da txoko libre bat aurkitzea. Hori delaeta, komenigarria da hondartzara joan aurretikmarea taulak kontsultatzea, horiek esatendigute-eta itsasoaren maila zein izango den.
Baina, zerk eragiten du marea gora ala mareabehera izatea? Ba, besteak beste, Ilargiak.Lurraren inguruan dabil etengabe biraka, etabadago indar bat biak elkarri lotutamantentzen dituena, soka ikusezin bat balitzbezala. Sokatira horretan, Lurra garaileateratzen da, eta Ilargiak espaziora alde ezegitea lortzen du. Ilargiak, trukean, Lur gainekourari tira egiten dio mareak sortuz
EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA
www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78
ARIES martxoak 21 - apirilak 21
Amodioa: Denborak zauri guztiak sendatzen ditu. Paga: Ez dagoen lekutik ezin da txanponik bildu. Osasuna: Fruta litxarreriak bezain beste jango bazenu...Ikasketak: Gero eta letra txukunagoa egiten duzu, e!
TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21
Amodioa: Zoriontsu zaudela igartzen zaizu aldartean. Paga: Diru gutxi baduzu, gastatu tamainan. Osasuna: Sartu goizago ohera! Ikasketak: Ez azpimarratu liburuak!
GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21
Amodioa: Elkar ulertzen jakitea garrantzitsua da. Paga: Paga gutxituko dizutela? Egin protesta!Osasuna: Gauzak lasai hartzen ikasi behar duzu. Ikasketak: Lan txukuna egingo duzu, ziur.
CANCER ekainak 22 - uztailak 22
Amodioa: Ez izan hain zorrotza harekin. Paga: Ez zara pobre dagoen bakarra. Osasuna:Oinetakoak erosi zenituen, baina zertarako? Ikasketak: Irakasle lanak egin nahian al zabiltza?
LEO uztailak 23 - abuztuak 22
Amodioa: Bikote ederra osatzen duzue. Paga: Bi egunetan gastatu al duzu paga? Osasuna: Ez jan litxarreriak egunero. Ikasketak: Hasi lanak egiten, pilatu aurretik.
VIRGO abuztuak 23 - irailak 22
Amodioa: Inork ez du zuk bezain ongi zainduko. Paga: Ez du, ba, zuloren bat izango itsulapikoak. Osasuna: Itzali telebista, eta oheratu goiz. Ikasketak: Inor ez da ikasita jaiotzen.
LIBRA irailak 23 - urriak 22
Amodioa: Hark deitzen dizunean urduri jartzen al zara? Paga: Gastuak murriztu beharko dituzu; zer erremedio!Osasuna: Egin gauzak presarik gabe. Ikasketak: Zenbakiekin ere ederki moldatzen zara, e!
SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22
Amodioa: Harengatik edozer egiteko prest al zaude? Paga: Konturatzerako amaitzen dira txanponak, e! Osasuna: Eguzkia irten arren, fresko egiten du. Ikasketak:Oporretan al duzu burua?
SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22
Amodioa: Gauzak argi utzi zizkizun, beraz... Paga: Billetez lepo duzu itsulapikoa. Osasuna: Izerditu ostean, aldatu arropa. Ikasketak: Ez egin etxeko lanak musikarekin.
CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20
Amodioa: Tximeletak sumatzen al dituzu sabelean? Paga: Diru apur horrekin ezin da miraririk egin. Osasuna: Betaurrekoak behar badituzu, jantzi! Ikasketak: Ariketak eginez ikasiko duzu. Animo!
AQUARIUS urtarrilak 21 - otsailak 19
Amodioa: Ezusteko ederra eman diozu, e! Paga: Dirua gastatu duzu, baina merezi izan du. Osasuna: Garrantzitsua da barazkiak eta fruta jatea. Ikasketak: Liburu bera irakurri behar al duzu berriro?
PISCIS otsailak 20 - martxoak 20
Amodioa: Zergatik ez duzu txango bat antolatzen? Paga: Gorde dirua behar duzunerako. Osasuna: Lo gehiago egin beharko zenuke. Ikasketak: Etxeko lanak pilatzen ari zaizkizu.
horoskopoa