wittgenstein

17
(1889-1951)

Upload: aurkitu-

Post on 23-Jun-2015

1.767 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Wittgenstein

(1889-1951)

Page 2: Wittgenstein

*Cambridgeko ikasketak. Lehen Mundu Gerra eta Tractatus-eko filosofia

*Filosofiara itzultzea eta bizitza akademikoari uko egitea.

Page 3: Wittgenstein

WITTGENSTEIN LEHENA (1/3) Filosofiaren arazoak konpondu nahi zituen: hizkuntza

gaizki erabiltzeagatik sortutako arazoak, hain zuzen. Hizkuntza gaizki erabiltzeak proposizio faltsuetarako bidea irekitzen du. Azalpen jarduera bete behar da, analisi logikoa, proposizioen forma logikoa agertzeko; horrela hizkuntzaren hutsegite engainagarriak saihesten dira.

Page 4: Wittgenstein

WITTGENSTEIN LEHENA (2/3) Tractatus-en logikaz, hizkuntzaz eta horiek munduarekin

duten harremanaz dihardu. Horren muina esanahiaren teoria piktorikoa edo figuratiboa da. Teoria horren arabera, mundua osatzen duten gertakariak “pintatzen” edo deskribatzen dituzten proposizioak dauzka hizkuntzak. Proposizio horiek pentsamenduaren adierazpenak dira, eta beraz, hizkuntzaren eta munduaren artean eta hizkuntzaren eta pentsamenduaren artean lotura dago. Munduak, hizkuntzak eta pentsamenduak komunean duten hori egitura edo forma logikoa da.

Page 5: Wittgenstein

WITTGENSTEIN LEHENA (3/3) Positibisten ustez, metafisikaren proposizioek ez

daukate zentzurik eta deuseztatu egin behar dira. Wittgenstein ez da metafisikaren kontrakoa: metafisika, etika eta erlijioa beste eremu batekoak dira, transzendentalaren, mistikoaren eta esan ezin denaren —erakutsi behar denaren— erresumakoak. Wittgensteinen ustez, ordea, hori da bizitzako garrantzitsuena, eta esanezina erakustea da Tractatus-en benetako zentzua.

Page 6: Wittgenstein

WITTGENSTEIN AZKENA Wittgenstein azkenak Filosofia ikerketak lanean arreta

leku berean jarri zuen; hau da, hizkuntzaren aztertzean. Hala ere, beste alderdi bat sakondu zuen: hizkuntzak pentsamenduarekin eta adimenaren egoerekin duen harremana, hain zuzen. Hitzak ezin dira giza ekintzaren testuingurutik kanpo, hizkuntza jokoetatik, ulertu. Hizkuntza joko horietan, gizakiok egiten ditugun jarduerekin lotzen dira hitzak. Filosofia ikerketak lanean datu nagusiak hauek dira: hizkuntza jokoak zein bizimodutan gertatzen diren.

Page 7: Wittgenstein

Tractatus-ek bi zeregin ditu:- hizkuntzaren izaera nolakoa den ikertzea, munduari buruz

zerbait esateko aukera izateko- mugak ezartzea: esanahidun hizkuntza eta esanahirik gabea

bereizteko Tractatus-en munduaren egituratik hizkuntzaren eta

logikaren egiturarako ibilbidea azaltzen da. Wittgensteinen ustez, hizkuntza munduaren

margolana edo irudia da; hizkuntzaren eta munduaren artean, elkarrekikotasun perfektua dago.

Page 8: Wittgenstein

Hizkuntzak proposizioak ditu. Proposizioak munduari buruzko esaldiak dira.

Hizkuntzaren analisi logikotik abiatuta garatu zuen ontologia.

Hizkuntzaren teoria figuratiboari jarraituz, natur zientzia egiazko proposizioen osotasuna dela esan daiteke.

Proposizioek ezin dute ezer adierazi beren forma logikoari buruz: “Erakutsia izan daitekeena ezin da esana izan”. “Irudiak ezin du bera irudikatzeko modua irudikatu”; erakutsi egiten du.

Page 9: Wittgenstein

Etikaren, estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta hizkuntzaren eta munduaren mugatik harago joaten saiatzen direnez, ez daukate esanahirik. Ezin da ezer esan munduari buruz osotasun gisa, gertakarien osotasun gisa. Beraz, ezin daiteke munduari buruzko diskurtsorik izan metafisikak nahi duen bezala: “Munduaren zentzuak mundutik kanpo geratu behar du”.

Nolanahi ere, Wittgensteinen ustez, errealitate esanezin hori da errealitaterik garrantzitsuena.

Page 10: Wittgenstein

PROPOSIZIO MOTAK TRACTATUS-EN - Zentzuz betetako proposizioak. Proposizio figuratiboak dira,

munduari buruzko egoera gertagarriak deskribatzen dituzten haiek. Fisikaren proposizio enpirikoak dira zentzuz betetako proposizioen adibidea.

- Zentzuz hustutako proposizioak. Ez dira figuratiboak, ez dute ezer esaten munduari buruz eta, beraz, ez daukate zentzurik. Baina munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa erakusten dute, esanahia daukate. Logikaren proposizio tautologikoak edo kontraesankorrak dira.

- Zentzurik gabeko proposizioak edo pseudoproposizioak. Ez dituzte gertakaria gertakariak aipatzen. Aitzitik, esanezina adierazi nahi dute; hau da, hizkuntzaren eta munduaren mugetatik harago dauden errealitateak adierazi nahi dituzte. Metafisikaren, etikaren eta estetikaren adierazpenak dira.

Page 11: Wittgenstein

FILOSOFIAREN FUNTZIOA Jarduera filosofikoaren funtzioa: proposizioak argitzea, horien forma

logikoa agerian geratzeko. Filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu, argi eta garbi gera

dadin zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez. Hizkuntzaren eta munduaren mugak hausten ahalegintzen diren

filosofiaren atalak —metafisika, etika, estetika, esaterako—, errealitaterik funtsezkoenari buruzkoak direnak, mistikaren eremukoak dira; hau da, adierazi ez baina bizi daitekeenaren eremukoak.

Tractatus-en zeregina filosofiaren arazoak konpontzea da. Horretarako, esan daitekeenaren eta esan ezin daitekeenaren arteko bereizketa erakusten du. “Hitz egin ezin denari buruz, hobe da ezer ez esatea” da Tractatus-eko azken proposizioa.

Page 12: Wittgenstein

Filosofia ikerketak lanean, Wittgensteinek albo batera utzi zuen hizkuntza gertakarien iruditzat hartzen zuen teoria, eta horrekin, a priorizko metodo analitikoa. “Analisi zehatza egiteko modu bakarra dago: fenomenoak berak logikoki ikertzea; hau da, a posteriori ikertzea, nolabait.”

Page 13: Wittgenstein

HIZKUNTZA JOKOAK Hitz baten esanahia horren erabileran datza, baina erabileraren

kontzeptuak hori erabiltzen den jardueretara eramaten gaitu: hau da, hizkuntza jokora. Filosofia ikerketak lanean ezin konta ahala hizkuntza joko daudela onartzen da. Adibideak: agintzea eta esana betetzea, galdetzea, objektu bat deskribatzea, gertakari baten berri ematea, erregutzea, eskertzea, txisteak egitea edo arazo bat konpontzea.

Hizkuntza ez da errealitatearen irudia, ezin konta ahala erabileratarako aukera ematen duen tresna baizik —lanabes kutxa, adibidez—. Ez dago erabilera bakarra, ezta hizkuntzaren funtsezko erabilerarik ere.

Hizkuntza jokoek ez daukate inolako propietate komunik. Jokoekin oro har gertatzen den era berean, antzeko ezaugarriak baino ez dituzte erakusten, eta horrek “halako familia kutsua” ematen die. “Gurutzatutako eta gainjarritako” antzekotasun ugari baino ez daude familiako antzekin gertatzen den bezala: altuera, aurpegiera, begien kolorea eta abar.

Page 14: Wittgenstein

ARAUAK ETA HIZKUNTZA JOKOAK Hizkuntza bat ulertu dela esateak hau esan nahi du:

praktika konplexuen multzo baten arauak ikasi direla. Hizkuntza gizarte jarduera soilik izan daiteke.

Hizkuntza bat imajinatzea eta bizitzeko modu bat imajinatzea gauza bera dira. Hizkuntza pribatuaren ideia kontraesankorra da.

Page 15: Wittgenstein

FILOSOFIAREN FUNTZIOA Hizkuntza errealitatearen iruditzat hartzen zuen ikuspegia baztertzean, beste ideia

bat ere baztertu zen: proposizioak analizatzearena, horiek beren forma logiko zuzenera eramateko. Garrantzitsua da proposizioak ulertzea; betetzen duten funtzioa ulertzea.

Hala ere, Filosofia ikerketak lanean, Wittgensteinen zeregina aurreko bera da: zentzuaren mugak azaltzea, esan daitekeena eta esan ezin daitekeena adieraziz.

Arazo filosofikoak gure hizkuntza formak gaizki interpretatzeagatik agertzen dira. Filosofiak hutsegiteak hautematen eta deskribatzen ditu hizkuntzan.

Filosofiaren helburua hau da:- erakustea esamolde batek noiz ez daukan zentzurik hizkuntza joko jakin batean

eta- adieraztea zer erabilerak desagerrarazten duten arazo filosofikoa eta argitzen

duten esamoldearen sakoneko gramatika. Kontua da hitzen funtzio pragmatikoa, horien erabilera.

Page 16: Wittgenstein

ARAZO FILOSOFIKOAK Wittgensteinek dio “hizkuntza oporretara” joaten denean sortzen direla arazo

filosofikoak; hau da, hizkuntzaren erabilera dagokion jokotik kanpo dagoenean sortzen direla. Itxuraz, esamolde metafisikoen formak ez ditu horiek proposizio enpiriko batetik bereizten, baina horien sakoneko gramatikak kontzeptuzko proposizio hutsak direla erakusten du.

Espirituaren jarduerei buruz hitz egitean hizkuntzaren erabileran egiten ditugun hutsegiteak aztertu zituen Wittgensteinek.

Wittgensteinek baikor burutu zuen Tractatus lana. Izan ere, filosofiaren arazoak behin betiko konpondu zituela uste izan zuen. Ondoren, ordea, jarrera ezkorra nagusitu zitzaion.

Hau dio Wittgensteinek: “Garai bateko gaixotasuna gizakien bizimoduan aldaketa bat eginez sendatzen da; arazo filosofikoek sortutako gaitza, berriz, pentsatzeko eta bizitzeko moduan aldaketa eginez soilik senda daiteke, ez pertsona batek asmatutako sendagai baten bidez”.

Page 17: Wittgenstein

TRACTATUS FILOSOFIA IKERKETAK

- Hizkuntza ikertzeko metodoa analitikoa eta a priorizkoa.

- Hizkuntza ikertzeko metodoa a posteriorizkoa da, hizkuntzaren erabilera egoeretatik abiatzen da.

- Proposizioek zentzua dute, gertaerak “pintatzen”dituzten irudiak direlako.

- Hizkuntza bizitzeko moduen adierazpena eta tresna da.

- Hizkuntza forma orokor bat dago, eta baliozko hizkuntza bakarra figuratiboa.

- Hizkuntza joko asko daude.

- Proposizio baten esanahia horren forma logikoa da.

- Proposizio baten esanahia horren erabileraren araberakoa da.

- Filosofiaren funtzioa hizkuntza zuzentzea da, bere forma logikoari lot dakion.

- Filosofiaren funtzioa hizkuntza jokoak ulertzea eta ez nahastea da.