web 2.0 txostena

17
UPV-EHU Jon Zapiain Andrea Zinkunegi Asier Sarasola Iraitz Unanue APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK GoogleMaps

Upload: asier-sarasola-uranga

Post on 13-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Web 2.0 filosofia duten aplikazioen inguruko txostena. Gure aplikazioa Google Maps.

TRANSCRIPT

Page 1: Web 2.0 Txostena

UPV-EHU

Jon Zapiain

Andrea Zinkunegi

Asier Sarasola

Iraitz Unanue

APLIKAZIO

GEOLOKALIZATZAILEAK

GoogleMaps

Page 2: Web 2.0 Txostena
Page 3: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

3

Aurkibidea

1.- Sarrera ............................................................................................................ 5

2.- Sarearen iraultza ............................................................................................. 6

2.1.- Web 2.0 eta hezkuntza ............................................................................ 7

3.- Geolokalizazioa ............................................................................................ 10

3.1.- GoogleMaps .......................................................................................... 12

3.1.1.- Google kontu bat egin. .................................................................... 12

3.1.2.- Irudiak 3D-n ikusi. .......................................................................... 13

3.1.3.- Lurralde bateko irudiak edota bideoak ikusi. .................................. 13

3.1.4.- Nondik eta nola joan leku batera ..................................................... 14

3.1.5.- “Mis sitios” ..................................................................................... 14

4.- Ondorioak ..................................................................................................... 16

5.- Erreferentziak ............................................................................................... 17

Page 4: Web 2.0 Txostena
Page 5: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

5

1.- Sarrera

Mundua aldatzen ari da, eta munduko gizarteak ere aldatzen ari dira. Denbora

gutxian aldaketa asko ari da gertatzen, bai munduan eta baita gizarteetan ere. Gizartean

zentratzen bagara, konturatu gaitezke hamarkada gutxiren bitartean sekulako aldaketak

eman direla. Nekazaritza ardatz zen gizartetik gizarte industrialera eman zen lehen

aldaketa, eta azkena eman den aldaketa, gizarte industrialetik informazio eta

komunikazioaren gizartera eman dena da.

Aldaketa hauek, gizarteak zituen premiak asetze aldera emandakoak direla

iruditzen zaigu, beti ere gizartea hobetzeko emandakoak. Orain ez gara gizartearen

egitura ekonomiko eta politikoetan emandako aldaketak aztertzen hasiko, eta

komunikazioaren eta informazioaren baitan emandako garapenetan zentratuko gara.

Izan ere, ukatu ezin dena zera da, egungo gizartea orain dela hamarkada batzuetako

gizartearekin konparatzen bada, oraingoak eskaintzen dituen baliabide komunikatibo

zein informazioarekin erlazionatutakoak, potentzialki izugarri hazi direla. Zergatik

aipatzen dugu potentzialki hitza? Aukerak eta baliabideak biderkatu egin direlako, baina

erabilera egoki bat ematen jakin beharra dagoelako aukera horiek erabat baliatu nahi

badira.

Zentzu honetan, hezkuntzak berebiziko garrantzia du, hezkuntzaren bitartez aurrez

aipatutako baliabideen ustiapen eta erabilera egokia bideratzeko gaitasuna dagoelako.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen aurrerapenean, web 2.0 filosofiak ere zeresan handia

du, gero aipatuko dugun bezala, ikuspuntu aldaketa bat suposatu baituelako. Filosofia

honen baitan sortutako hainbat aplikazio aipatuko ditugu, ondoren aplikazio mota

batean zentratuko garen arren.

Page 6: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

6

2.- Sarearen iraultza

Web-a etengabeko eboluzioan dagoen bitartekoa da. Gaur egun dagoen Internet-

aren filosofia Web 2.0 edo Web soziala da, Web 1.0 erabiltzailearen berrikuntza hain

zuzen ere.

Internet-aren hasierako urteetan, webguneak estatikoak ziren, eguneratze

periodikorik gabeak. Informazio truke unidirekzionala eskaintzen zuen, izan ere, Web-

master zen informazio ekoizle eta kudeatzaile bakarra eta erabiltzaileak pasiboak ziren

eta informazio-iturri gisa soilik erabili ahal zitezkeen webguneak.

Egun aldiz, truke hori multidirekzionala bihurtu da, informazioaren irakurle

izateaz gain, erabiltzaileok uneoro bertako informazioa jaso, eraldatu, sortu eta

partekatu baitezakegu. Hortaz, erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen

fenomenoa da Web 2.0. Hau horrela izanik, erabiltzaileek paper aktiboa dute eta

jendartearen parte-hartzea, elkarlana eta kolaborazioa ahalbidetzen eta sustatzen ditu

interkonexio handiko Web sozial dinamiko honek. Honez gain, ekoizle aniztasun handia

(edonor) izateko aukera eskaintzen duen aldetik, edukiak uneoro aldatzen ari dira,

informazioa eguneratuta mantentzen delarik.

Halaber, Web 2.0-k, gizartea eta teknologiaren arteko elkarrekintza sustatzen du,

non tresna eta aplikazio berriek ( blogak, wikiak, sare sozialak… ) erabiltzaileei milaka

zerbitzu eskaintze dizkion. Hau horrela izanik, Web 2.0 erabiltzaileak, zerbitzuak,

tresnak eta bitartekoak bateratzen dituen tokia ezsenatokia da.

Page 7: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

7

2.1.- Web 2.0 eta hezkuntza

IKT-ak garatu eta gizartean aldaketak

ekartzearekin batera, Web 2.0-k ikuspegi berri

bat ekarri dio hezkuntzari, irakaskuntza-

ikaskuntza ulertzeko ikuspuntu berritzaile bat

alegia.

Irakaskuntzaren ohiko hierarkia apurtzea ekarri du eta baita rol eta

metodologiaren aldaketa ere. Orain denek denengandik ikasten dute, batzuetan ikasleek

ere irakasle rola hartuz. Izan ere, gaur egun garrantzitsuena ez da irakasleak ikasleei

ezagutza helaraztea, ikasleek ere beren ikaskuntza prozesuaren protagonista izan behar

dute. Honez gain, Web 2.0-k ahalbidetzen duen aspektu kolaboratzaileak, talde lanean

aritzeko aukera ematen du, guztion artean ezagutza eraikitzekoa alegia (ikaskuntza

konstruktibista bultzatzen du). Halaber, Web sozialak eskaintzen dituen tresna eta

aplikazioek, ikaskuntza prozesu entretenigarriagoa egiten dute ikasleentzat eta klaseak

dinamikoagoak direnez motibazio gehiago izango dute ikasterako orduan.

Web 2.0-n oinarrituriko hainbat eta hainbat webgune hezkuntza mundurako guztiz

erabilgarriak dira eta lankidetza-ikaskuntza sustatzen dute. Hona hemen horietako

batzuk:

WEBLOGAK:

Kronologikoki ordenaturiko oharpenak dituzten web-orriak dira. Adibide moduan,

Blog-a har dezakegu.

Blog: edozein informazio sarrera argitaratzea ahalbidetzen duen webgune bat da.

Egileak blogean idatzitako informazio guztia kronologikoki publikatuz doa eta edonork

du eskuragarri bertako informazioa. Honez gain, erabiltzaileek ere beste blog batean

idazteko aukera dute, egilearen onarpenarekin beti ere.

WIKIAK:

Internetaren edozein erabiltzaileei orrialdeak sortu, eraldatu edo ezabatzeko

aukera ematen dien web-orriak dira. Hezkuntza munduan oso eraginkorra da, ezagutza

Page 8: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

8

partekatzeko aukera ematen duenez, elkarlana sustatzen baitute. Honez gain, autonomia,

ikasleenganako ikasteko motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna indartzen dituzte.

Azken finean, ikaskuntza aktiboa ematea ahalbidetzen dute.

IRUDIAK KONPARTITZEKO:

Adibidez, flickr aplikazioa. Argazki eta bideoak on-line komunitatean

partekatzeko aukera ematen duen web-gune bat da. Munduko edozein erabiltzailerekin

partekatu daitezke argazkiak, hauek etiketa bidez izendatzen direlarik.

MAPA KONTZEPTUALAK:

Gai bat aurkezteko diagrama bat da, non informazioa orokorretik zehatzera

adierazten den. Hiru elementuz osatuta daude: kontzeptuak, hauek lotzeko geziak eta

erlazio-hitzak, azken hauek kontzeptu desberdinen erlazioak azaltzen dituztelarik.

Informazioa azaltzea errazten du eta baita kontzeptuen ulermena eta memorizazioa ere.

Adibide moduan, cmaps tools eta spicynodes har ditzakegu.

BIDEOAK: youtube, vimeo…

DIAPOSITIBEN AURKEZPENA: photopeach, slide, glogster…

DOKUMENTUAK PARTEKATZEKO:

Scribd programa besteak beste. Bertara artxiboak igo daitezke eta ondoren hauek

partekatu, esate baterako blogaren bidez.

EGILE TRESNAK: educalim, webardora…

HASIERAKO ORRIAK: symbaloo…

PODCASTING: goegar…

SARE SOZIALAK: twitter, facebook, tuenti…

RSS IRAKURGAILUAK: google reader…

Page 9: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

9

MARKATZAILE SOZIALAK: delicious…

APLIKAZIO OFIMATIKOAK: office…

Page 10: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

10

3.- Geolokalizazioa

Lehen aipatu dugun Eskola 2.0-ren iraultzak, programa edota aplikazio ezberdinen

eskuragarritasuna ahalbidetu du ikasle nahiz irakasleen artean. Garai bateko ikaskuntza

tradizionala alde batera utziz, gaur egungo aplikazio hauen bitartez ikasleak helburu

zehatzak lortzeko aukera dute, beti ere irakaslearen laguntzarekin eta elkarlanean

oinarrituta. Programa hauen funtzio nagusiak parte-hartzea eta lankidetza bultzatzea

dira, ikasgela dinamikoago bat sortuz eta aldi berean, ikasleei teknologia berrien

ezagutzak helaraziz. Aurrerapen honek, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak errazteaz

gain, prestakuntza hobeago bat eskaintzen dio ikasleei.

Eskolan erabiltzen diren aplikazio edota programa teknologikoen artean, aplikazio

geolokalizatzaileak ditugu, besteak beste. Hauek, eskoletan geolokalizazioa

ahalbidetzen duten aplikazioak dira, eta eduki geografikoak lantzeaz gain, mota

askotako edukiak lantzeko aukera ematen dute (historiaren ezagutzak, irudiak

partekatzea...). Geolokalizazioa elementu batek lur azalean dituen koordenatuak

zehaztea da. Teknologia geolokalizatzaileen erabilera hiru mailatan sailka daiteke:

1- Geoerreferentziazio prozesua: Gauza edo pertsona bat koordenaden sistema

batean fisikoki kokatzea.

2- Geokodeatze prozesua: Informazioa bilatu eta koordenaden sistema batean

fisikoki kokatzea.

3- Geoetiketatze prozesua: Sortutako eduki bati informazio geografikoa

gehitzea.

Aplikazio geolokalizatzaileak bi multzotan bereizten dira. Alde batetik sareko

aplikazioak aurki ditzakegu, eskoletan erabiliko direnak. Eta bestetik, gailu

mugikorrentzat espezifikoki diseinatu diren aplikazioak ditugu, eskoletan erabiliko ez

direnak. Lehenengo multzoari dagokionez, internetera konektatua dagoen edozein

Page 11: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

11

gailutik erabil daitezken aplikazioak dira. Hauen artean mapak, irudiak eta geotiketatua

eta gizarte sareak dira aipagarrienak.

Mapei erreparatuz, informazioa mapetan bilatzen duten aplikazioak dira.

Aplikazio hauen bitartez, ikasleak irteerak antolatu, ibilbideak kalkulatu, mapa

pertsonalizatuak egin, geografia gaiak jorratu eta astronomia lantzeko aukera izango du,

besteak beste. Mapen aplikazioen artean, Google Maps eta Google Earth dira

nagusienak.

Mapez gain, irudien geolokalizazioa eta geoetiketatua egiteko aplikazioak ere

badaude. Hauen artean, tresnarik interesgarrienetako bat Street View izenekoa da; izan

ere, toki jakin bat kokatzeaz gain, ibilbide birtualak egin daitezke, pantaila-kapturen

bitartez argazkiak hartuz. Honez gain, Flickr Maps eta Panoramio dira aplikazio

nagusienak. Azken sare aplikazioak gizarte sareekin erlazionaturiko aplikazioak dira,

Plazes eta Dopplr esaterako.

https://docs.google.com/document/d/19aPqVzLbULNziPLzTxfIiKOIVTW_oS9yN54zu

MOnE7k/edit?hl=es&pli=1

Page 12: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

12

3.1.- GoogleMaps

3.1.1.- Google kontu bat egin.

Google Mapsek hainbat funtzio ditu,

baina guztietan erabilgarrienak aipatuko

ditut. Lehenik eta behin, aipatu beharra dago,

Google Maps erabili ahal izateko Google

kontu bat sortu behar dela.

Gezi horrek seinalatzen duen laukitxoan klikatuz gero, honako hau aterako

zaigu eta goiko laukitxo

gorria klikatu behar dugu

kontua irekitzeko. Ondoren,

eskatzen dizkiguten datuak

bete behar dira.

Page 13: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

13

3.1.2.- Irudiak 3D-n ikusi.

Behin Google Mapsen sartu ostean, maparen goiko aldean eskuinean earth eta

mapa ikusiko ditugu.

Earthi emanez gero,

irudiak 3D dimentsioan

ikusteko aukera izango

dugu.

3.1.3.- Lurralde bateko irudiak edota bideoak ikusi.

Bestetik, lurralde bateko informazioaz gain irudiak edota bideoak ikusi nahi

baditugu, horretarako aukera daukagu maparen goiko aldean eskuinean “mapa”-ri

ematen badiogu.

Bertan fotos y

videos aterako

zaigu, nahi

duguna klikatu

eta hau aterako

zaigu. Lauki

horietan klikatu

eta argazkiak

edota bideoak ikusteko aukera izango dugu.

Page 14: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

14

3.1.4.- Nondik eta nola joan leku batera

“Como llegar” funtzioari dagokionez, leku batetik bestera zein errepidetatik joan

eta zenbat denbora behar

dugun azalduko digu.

Geziak seinalatzen duen

laukitxoan klikatuz gero, A

eta B azalduko zaizkigu.

Bertan, nondik (A) nora (B)

joan nahi dugun idatzi

beharko dugu eta bertan,

kotxean, garraio publiko

bidez eta oinez joan nahi

dugun ipiniko dugu. Google Maps-ek ipiniko digu zenbat denbora beharko dugun eta

nondik joatea komeni zaigun.

3.1.5.- “Mis sitios”

“Mis sitios”-i dagokionez, “como llegar”-en ondo ondoan aurkitzen da, bere

eskuinean. Nahi dugun lekuko

gauzak kokatzeko aukera ematen

digu, bai eta puntu batetik bestera

dagoen distantzia kalkulatzeko ere.

Esaterako, herri bateko eskola

ezberdinak hautatu ditut nik.

Horretarako maparen goiko aldean

ezkerretan dagoen bonbila urdina

hautatu beharko dugu.

Page 15: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

15

Honela geratu zait, ikastetxe ezberdinak bonbila urdinetan aurkitzen dira

kokaturik.

Page 16: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

16

4.- Ondorioak

Ikusi dugunaren arabera, ikasleei hainbat gai ezagutarazten lagun dezakete

aplikazio ezberdin hauek, ikasleak ikaskuntza prozesuan protagonista sentitzen badira,

motibazio handiagoa izaten dutelako. Era berean, haiek protagonista sentitzeko

ezinbestekoa da ikaskuntza dinamikoa eta interaktiboa izatea, eta norabide bikoa.

Wiki-ak, adibidez, oso tresna aproposak dira ezaugarri hauek eman daitezen:

informazioa jasotzeaz gain, elkarbanatzeko aukera ere ematen dute, eta jakina da

ikasleak euren ulermen maila gorenera heltzen direla ikasitakoa ongi azaltzeko gai

direnean. Zer egokiagoa wiki-ak baino, dakiten hori modu erakargarri batean

adierazteko?

Oso interesgarria iruditu zaigu hauen erabilera eskoletan, izan ere, irakaskuntza

metodoak garaiko gizartearekin bat joan behar direla uste dugu eta, gaur egungo haurrak

natibo digitalak direnez, ikaste prozesua esanguratsua izan dadin haien eguneroko

bizimodura hurbildu behar da.

Dena den, uste dugu IKTak hezkuntzan txertatze soilarekin ez dela nahikoa,

baizik eta nola erabili hausnartu eta probatu behar dela. Metodo hauek zuzenki

funtziona dezaten, teknologia bera ongi erabiltzeaz gain, erabilera horrek zein jarduera

mota gauzatzeko.

Page 17: Web 2.0 Txostena

APLIKAZIO GEOLOKALIZATZAILEAK

UPV-EHU |

17

5.- Erreferentziak

http://www.slideshare.net/HaVoK/web-20-vs-web-10

http://blog.educastur.es/blog/2007/06/18/web-20-y-educacion/

http://www.cdieducacion.es/docs/web20.pdf

http://www.educacionenvalores.org/spip.php?article1740

intwitivas.wordpress.com/2011/04/09/%C2%BFque-es-la-geolocal...

docs.google.com/document/d/19aPqVzLbULNziPLzTxfIiKOIVTW_oS9y...

es.wikipedia.org/wiki/Georreferenciaci%C3%B3n