urdaibai kopa 2015

24

Upload: camposurdaibaikopa

Post on 08-Apr-2016

239 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Urdaibai kopa 2015
Page 2: Urdaibai kopa 2015
Page 3: Urdaibai kopa 2015

2013. urtean, Arrolape mendi klubak, bere helburuak betetzeko asmoz, Busturialdean ospatzen ziren mendi martxetako antolatzaile batzuekin bildu eta Urdaibai Koparen sorreraren testigu izan ginen. Kopako helburuak, bateratu zituzten, hala nola, mendi martxetako korrikalariak lasterketetara gonbidatu eta emakumezkoen presentzia areagotu. Hasiera batean bost froga baziren ere, gaur egun sei froga dira guztira, gutxienez, hauetariko lautan parte hartu beharko delarik Urdaibai Kopako azken sailkapenean azaltzeko.

Page 4: Urdaibai kopa 2015

Urdaibai Biosfera Erreserbak Bizkaiko lurraldeko %10 hartzen du eta 22.000 Ha.batzen ditu, Oka, Laga eta Artiga ibaien arro hidrografiko osoa hartuta. Busturialdeko eskualdeko 22 udalerriez osotuta dago, haietatik 12 udalerrik lurralde osoa Erreserbaren barne dutela. Biztanle gune nagusienak Bermeo eta Gernika-Lumo dira. Eskualde biogeografiko atlantiarrean kokatuta, aniztasun handiko mosaikoa den paisaia du: garaiera gutxiko baina malda handiko mendiak, erliebe arin duten ibai haranen barrenean goi itsadarreraino. Estuario hori ibai ibar oparo eta zapalez, lezkadiez eta padurez osotuta dago, eta horiek mailaka itsasoarekin bat egiten dira lohi-buztintzadun eta haredun itsasaldien arteko eremuetan, ahokatuta diren hondartzetan eta harrizko harroilen lerroan. Nazioarteko mailan garrantzia duten ecosistema natural nabarmenak ditu (RAMSAR; Natura 2000). Aipagarrienak estuarioko sistema, karsten sistema (horren gainean artadi kantauriarra kokatzen da), eta harroilen itsasertzea dira.

Page 5: Urdaibai kopa 2015

EGUTEGIA

MARTXOA

APIRILA

MAIATZA

EKAINA

IRAILA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Page 6: Urdaibai kopa 2015

Naturaz gozatzeko leku lasai bat da, iraganean herri izan eta 1965ean Gorozikagaz batera Muxikari batu jakon eleizatea da. Honako auzo honeek osotzen dabe: Ajuria, Berroja, Burdaria, Izebale, Mauma, Muniketa, Ormaetxe eta Unda. Berton erlijio-arkitekturaren adibide bi ikusi leikeguz, eta Barroko garaiko kurutze-bidea mantentzen dauan bide batek batzen dauz eraikin biak. Andra Mari eleiza Erdi Aroan dago inspiratua, eta 1930ean eregi zan. San Pedro eta San Pablo ermita gotikoa (XV-XVI. mendeak) Bizkaiko landa-giroko gotikoaren eleiza interesgarrienetako bat dala esaten da. Pilotalekua be badauka, antzina erre egin zan eleizaren aurrean kokatzen zana eta gerora gaur egun dagoen lekuan eraiki zan. Plaza inguruan, antzina eskola hartzen eban eraikina be aitatzekoa da, gaur egun guneko gizarte eta kultur zentroa dana, Saltsamendi Kultur Elkartea. Bertoko jaiak abuztuaren 15ean (Andra Mari) eta bagilaren 29an (San Pedro) ospatzen dira, ermitaren inguruan

DATA: 2015/03/08

ORDUA: 10:00

PARTE HARTZAILE KOP.: 200

IRTEERA PUNTUA: Ibarruriko plaza

IBARRURIKO MENDI LASTERKETA

Page 7: Urdaibai kopa 2015
Page 8: Urdaibai kopa 2015

DESNIBELA: +1125m

DISTANTZIA: 23km

IZEN EMATEAK:

http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=12

Ibarruriko plazatik hasiko dan ibilaldia inguruko auzoetatik pasatuko da eta bere kota gorenena Oiz mendiko San Kristobal ermita izango da. Bidean, basorik baso auzo desbardinak igaro eta ibilbideko lehen txakolindegia ikusiko dogu, Berrojas. Aurrera ekin eta Urrutxun (8 km), martxa luzearekin Oiz mendirantz hartu edo martxa laburrarekin saihesbide bat hartu ahal izango da. Oizko San Kristobal ermitara (11.5km) astokurtzetik antzinako bidea erabiliz egingo da eta beherako lanak hasi gero. Kilometroak aurrera eginez bigarren txakolindegira ere helduko gara, Osinbaltza eta hor elkartuko dira ibilbide luze eta laburra berriz (18km), Asteitik hurbil. Amaitzen doan ibilbidean, azken aldats beherak egin eta hasierako puntura helduko gara. Ibilaldi guztian zehar banatuta jan-edan postuak egongo dira indarrak hartu zein errekuperatzeko. Ibilbide guztia naturgune eta basoko bideetan zehar igaroko da, Bizkaiko toki ezkutuez gozatu eta mendi gailurretik itsasoa ikusteraino. Martxaren bukaeran, jai giroan zernahi jan eta edateko aukera egongo da, eta parte-hartzaileentzako opari bana.

ANOA PUNTUAK: •2 solido

•2 likido

Page 9: Urdaibai kopa 2015

DATA: 2015/03/29

ORDUA: 09:30

PARTE HARTZAILE KOP.: 200

IRTEERA PUNTUA: Ereño

EREÑOKO MENDI LASTERKETA

Ereño Busturialdeko eskualdearen ekialdean kokatzen da. Gernikatik Lekeitiora doan BI-2238 errepideak herriaren erdigunea zeharkatzen du. Gernikatik 10 kilometrora eta Lekeitiotik 14 kilometrora dago. Herriak, Ibarrangelurekin eta Earekin egiten du muga iparraldean, Gautegiz-Arteagarekin mendebaldean, Ispasterrekin ekialdean, eta Kortezubirekin eta Nabarnizekin hegoaldean. Ereño, Ereñozar mendiaren magalean dago, itsasoaren mailatik 150 metrora. Mendiei dagokienez, bi gain dira aipagarri Busturrigain mendia (558 m.) ipar-ekialdean kokatua eta Ereñozarreko San Migel (447 m.) ekialdean. Udalerri nahiko menditsua dela esan daiteke. Orotara lau auzo daude: Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zieta eta Gabika. Herriaren erdigunea Elexalde-Zieta da, San Migel elizaren inguruan sorturiko etxe multzoa.

Page 10: Urdaibai kopa 2015
Page 11: Urdaibai kopa 2015

DESNIBELA: +1050m

LUZEERA: 23km

IZEN EMATEAK:

http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=10

Arita-Berri jatetxean hasten da, 500 metrotako ibilbide neutralizatua eginez kantera ingururaino. Ondoren, pista eta landa batertik, 1 km inguru dituen leku tekniko batera iristen da, harkaitz artean, aintzinako marmol gorriko kanteretatik gora, Geranda Mendira iritsi eta handik aurrera, Ixiltasun Biribila eskultura dagoen potoko Lezia gunea burutu ostean bukatzen da. Jarraian, bide zidor eta mendibide batzuetatik zehar, 5 Km inguruan soilik likidoa dagoen lehenengo anoa postura iritsiko gara. Aurera jarraituz beste hainbat zidor eta pistetatik zehar erdi jarraian dauden erripa bira helduko gara, hain zuzen ere Kabelinatxe eta Bustarrigane tontorretara. Hortik Gabikararte, jeitsiera bizkor bat eginez iritsiko gara, bertan 11 Km inguruan, kokaturik egongo delarik bigarren anoa postua (solidoa gehi likidoa). Aurrera jarraituz, beste jeitsiera bizkor bat eginez, Omako bailararte iritsiko gara, bertan, 1km inguru asfalto egingo ditugu (berau ekiditzeko lanean gaude 2015 ekitaldirako) eta atzera ere basoan sartuko gara, Akorda ingurura doan aintzinako (galtzada erako) bide batetik zehar, Bertan kokatuko delarik 3. Anoa postua (16. Km) . Han, Ereñozarrerantza doan bidea hartuko dugu, azken gunean, 150m-tan Igoera eta jeitsiera, berdina izango delarik. Hortik Elexalde auzoan kokatuta dagoen helmugara jeitsiera azkar bat eginez iritsiko gara. Elexalden bertan (irteera gunetik 1 Km ingurura), egongo da azken anoa gunea , han kokatuko direlarik dutxak ere.

ANOA PUNTUAK: •2 solido

•2 likido

Page 12: Urdaibai kopa 2015

DATA: 2015/04/25

ORDUA: 21:30

PARTE HARTZAILE KOP.: 200

IRTEERA PUNTUA: Arratzuko plaza

ARRATZU GAU TRAIL

Gernikatik Markinara eta Nabarnizera doazen bideen ertzean dago, haran estuko eremu menditsuan. Lehenengo bidea Golako ibaiarekiko paralelo, eta bigarrena, Urukulu errekarekiko paralelo daude, eta ibai horien urek Uarka-Barrutiako ibarrean egiten dute bat, Oka ibaian edo Mundakako itsasadarrean isuri aurretik. Iparraldean Kortezubi du mugakide, ekialdean Nabarniz, hegoaldean Mendata, eta mendebaldean Ajangiz eta Gernika-Lumo. Arratzuk Gernika-Ibartxu BI-2224 foru-errepidetik du sarbideetako bat, Gernikatik soilik 4km-ra kokatuta dagoelarik. Horrez gain, Nabarniztik datorren BI-3242 errepidetik ere sar daiteke, bai eta Kortezubitik Barrutia auzora doan BI-638 errepidetik ere.

Page 13: Urdaibai kopa 2015
Page 14: Urdaibai kopa 2015

DESNIBELA: +980m

LUZEERA: 17.8km

IZEN EMATEAK:

http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=15

ANOA PUNTUAK: •1 solido

•2 likido

Lasterketa Arratzuko plazatik irtetzen da. Martxa 20:30etan hasiko da eta aldiz, lasterketa, 21:30 etan. Lehenik, 2,5. kilometroan, Burgoa mendira igoko eta ondoren Uerkako auzora iritsiko da 3. kilometroan. Hortik Belendiz aldera pasa eta 7. kilometroan San lorentzo ermitara igoko da. Gero, 10. kilometroan, zaborrontzi ondoko bidea hartuko da (Nabarnizko bide izkinan dagoena) Anoagunea pasatu eta zirkuitoko aldaparik gogorrenera helduko gara, Arrola mendira heltzeko, 13. kilometroan. Gailurrera heldutakoan, bidexka bat hartu eta Arratzuko plazara itzuliko gara berriz, hau da helmugara.

Page 15: Urdaibai kopa 2015

DATA: 2015/05/10

ORDUA: 09:30

PARTE HARTZAILE KOP.: 300

IRTEERA PUNTUA: Gernika

GERNIA-LUMO MENDI JAIA

Gernika-Lumo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdean kokatua. Gernika izan da hainbat mendez Bizkaiko herrien batzarleku, eta gaur egun ere hantxe daude Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izan ere, herri hartan dago Gernikako arbola, Gernikako haritza. Batzarretxea eta Gernikako haritza Euskal Herriaren kondairaren ikur biziak dira. Gaur egun, ekitaldi berezietarako erabiltzen den sinboloz betetako tokia da. Konparazio batera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak Gernikako haritzaren aurrean egiten diote zin karguari. Espainiako Gerra Zibilaz geroztik, Gernika mundu osoan da ospetsua, Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatutako faxisten zerbitzura ziharduen Kondor Legioak han egin baitzuen Gernikako bonbardaketa, 1937ko apirilaren 26an. Espainiar faxistek sarraskiaren ardura besteri leporatzen ahalegindu ziren: errepublikanoen erasoa izan zela zioten. Pablo Picasso margolariak, bere Gernika izeneko margolanarekin, sarraskiaren lazgarria mundu osoan zabaldu zuen, eta egia historikoa ezagutarazten lagundu.

Page 16: Urdaibai kopa 2015
Page 17: Urdaibai kopa 2015

DESNIBELA: +1280m

LUZEERA: 24,5km

IZEN EMATEAK:

http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=11

ANOA PUNTUAK: •2 solido + likido

•2 likido

Lasterketaren hasiera eta bukaera herriko Pasealekuan kokatzen da. Bertatik irten eta hasierako kilometro eta erdia asfaltoz da, mendira sartu aurretik. Hau behin pasata Lumora igoera hasten da Donejakue bidetik. Aldapa gogor eta laburra da Lumora eramaten duena, eta behin helduta San Pedro ermitara heltzen gara (4,5km) eta igotzen jarraitzen dugu Metxikara bidean arbola artean bide estuetatik zehar.Behin Metxikara helduta (6.5km) berriz ere asfaltoan sartzen gara Bizkaigane mendira bidean. Metxika inguruko baserri eta inguruez gozatzeko aukera polita da, Bizkaiganera bidean. Bizkaiganen anoa postua dago (7,5km) eta hortik aurrea jaitsieran murgiltzen gara. Baso eta arbola artean 12.kilometrora arte dena beheraka dela esan dezakegu pista zabal eta mehetatik korrika eginez, Busturira bidean San Kristobal auzoan barneratuz. Ondoren anoa postu bat dago eta gora-behera batzuk izango ditugu. Igoera ez oso luzeak baina aldapatsuak, Foruko harrizko harrobira hurbilduz Busturiatik. Harrobira heldu aurretik Baldatika auzotik pasatzen da ibilbidea (17km) non beste anoa postu bat dago bertan (likidoa), eta hortik Baldatika auzorantz abiatuko da, arbola eta lokatz arteko ibilbide erakargarri batetik. Beste anoa postua Baldatika auzoan dago (19km) eta hortik azken igoera gogorra gelditzen da. Hortik Gernikako Aixerrota mendira bidea hartzen da non azken anoa postua dagoen (20km) eta hortik Gernikara bidea hartzen da. Lehenik Europako parkea zeharkatzen da eta azken metroak Gernikako Juan Kaltzadan egiten dira, hasi den leku berberean bukatzeko.

Page 18: Urdaibai kopa 2015

DATA: 2015/06/13

ORDUA: 09:30

IRTEERA PUNTUA: Ariatzako plaza

ARIATZATIK ARIATZARA MENDI LAST.

Ariatza Muxikako auzo txiki bat da, bertako jaiak Santa kurtzeko jaiak dira Irailean. Beste auzo batzuk inguratzen dute,euren artean Ordorika/Txakale/Errekatxu/Iberre/Usparitxa. Ariatza auzoa Bi-635-ko 31. puntu kilometrikoan kokatzen da eta errepideak auzoa erditik gurutzatzen du, bere aldamenean Santa Kurtzeko eliza eta Atxelipe txokoa dagoelarik auzoko ezaugarri eta batzarleku bezala. Hemen eratu gendun saragia kultur taldea. Talde hau Ariatza eta inguruko auzoetako 8-9 gazteek osatzen dugu eta urtean zehar 6-7 ekitaldi ezberdin burutzen ditugu,eta berauen artean Ariatzatik-Ariatzara Mendi martxa/Lasterketa antolatzen dugu.

Page 19: Urdaibai kopa 2015
Page 20: Urdaibai kopa 2015

DESNIBELA: +1100m

LUZEERA: 16km

IZEN EMATEAK:

http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=13

Ariatzako plazan hasiko gara, irten eta berehala toki berezi batetik zeharkatuko dugu Bi-635 errepidea , segidan Erekatxo auzotik Usparitxa auzora igoko gara hortik Txakale ingururantza abiatuz. Txakalera heldu baino arinago erreka txiki,polit eta ur jauzi txikien ondotik igoko gara Gorozika eta Gerekiz lotzen dituen errepidera irten eta gurutzatu arte; hemendik zati oso gogor bateri ekin beharko deutzagu Atxeli mendira (405m) igotzeko, bertan gurutze handi zuri bat dago,hau izango da gurutzatuko ditugun inguruko bost tontorretatik bat. Hemendik Usparitxamendira joango gara, hau izango da ibilbideko bigarren tontorrik altuena (445m). Usparitxamendi atzean utzi eta ibilbideko tontorrik altuenera joango gara, Arburu (552 m),hemen anoa likidoa eta solidoa egongo da,segidan 500 metroko jeistiera oso teknikoa egin beharko dogu Torre barri-ko baserrirarte,berriro Bi-635 errepidea gurutzatuko dogu aintzinako zubi eder baten azoitik,hemen ere anoa likido eta solidoa egongo diez. Eguneko aldapa gogorrenari aurre egiteko prest gaude,Askari-ko tontorra,200 metroko oso igoera gogorra eta tekniko,bide eztu,zulo eta lau eskuekin lurra heltzeko bizpahiru leku ere badauz. Hemendik Oka auzora jeitsiko gara berriro gora egiteko ibilbideko azkenengo tontorrera, Okolomendi 210m; tontorretik 200 metrora, okolo baserrian, anoa likido eta solidoa egongo da,indarrak hartu eta berriro jeisteko piperrene baserrira hemendik berriro gora egiteko aldapa labur baina gogor batetik apalondo tontorrera igotzeko. Hemendik helmugara goitik beherako bidea da,oso azkar egiten diren 3 kilometro.

ANOA PUNTUAK: •2 solido

•2 likido

Page 21: Urdaibai kopa 2015

DATA: 2015/09/27

ORDUA: 09:30

PARTE HARTZAILE KOP.: 300

IRTEERA PUNTUA: Haitz-Biribil

elkartea

FORUTIK FORURA MENDI LASTERKETA

Foruko Udalak 9 km2 ditu eta Oka ibaiaren ezkerraldean kokatuta dago, Urdaibaiko bailararen bihotzean. Mugakide ditu Gernika, Errigoiti, Kortezubi eta Muruetako udalak. Udalerriko bost mila biztanleak hainbat gunetan sakabanatuta daude. Dena den, administrazio- eta erlijio-erdigunea Elexalde auzoko muinoan dago, Tourseko San Martin elizaren inguruan. Foruko udalerrian historiaurreko gizonak bertan egon zirenaren aztarnak daude (Atxagako eta Atxetako kobazuloetan) eta, gainera, Kantauri itsasoko ekialdean ezagutzen diren erromatar aztarnategi urrietako bat daukate. Foruko herrixka erromatarra A. Martínez Salcedok eta M. Unzuetak aurkitu zuten 1982. urtean; ordutik, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu du ingurua etengabe induskatzeko ardura, bera baita indusketak barne hartzen dituen lursailetako batzuen jabea. Bestalde, Tourseko San Martin parrokiaren azpian aurkitutako arrastoek adierazten dutenaren arabera, egungo hirigunea azken milurtekoaren hasieratik egon izan da bertan. Zehatz-mehatz, gainjarritako eliza gotiko bat eta Erdi Aroko zenbait nekropoli aurkitu dituzte.

Page 22: Urdaibai kopa 2015
Page 23: Urdaibai kopa 2015

DESNIBELA: +1100m

LUZEERA: 21.6km

IZEN EMATEAK:

http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=14

21.7Km ko ibilbidea dauka. Hasi eta bukatu puntu berean egiten delarik, HAITZ BIRIBIL ELKARTEAn.Lehenengo 3km-ak lauak dira Gernikako errekaren aldamenetik. Hortik aurrera basora sartzen da eta desnibela irabazten hasten da. Gora behera batzuren ondoren 10Km-an lehenengo anoa postua dago.Hemendik berriro ere aldapa gabeko bide batetik jarraitzen da 1km.Berriro beherantz 0 kota hartu arte, hemen likidoen anoa postu bat dago. Jarraian ,aldapa dator , zirkuitoko punturik altuenera heltzeko.Atxondo 360m. Orain dator zirkuitoko parterik teknikoena eta bustita badago kontu handiz hartu beharrekoa. Atxondoko jaitsiera. Ondoren,hirugarren anoa postura helduko gara eta hemendik aurrera bidea laua, paduretatik eta gernikako errekaren ertzetik. Azken aldapa txiki bat igo eta HAITZ BIRIBIL ELKARTEra bueltan.

ANOA PUNTUAK: •1 solido + likido

•1 likido

Page 24: Urdaibai kopa 2015

LAGUNTZAILEAK

MUXIKA EREÑO ARRATZU GERNIKA FORU