urdaibai, ibilbide gida

144
URDAIBAI I BILBIDE - GIDA Bidaia bat Biosfera Erreserbaren naturan eta kulturan zehar

Upload: ingurumena-ejgv

Post on 31-Mar-2016

315 views

Category:

Documents


15 download

DESCRIPTION

Bidaia bat Biosfera Erreserbaren naturan eta kulturan zehar

TRANSCRIPT

Page 1: Urdaibai, ibilbide gida

UR

DAIB

AI /

Ibilb

ide

- gid

a • G

uía

de it

iner

ario

s

URDAIBAIIBILBIDE - GIDA

Bidaia bat Biosfera Erreserbaren naturaneta kulturan zehar

URDAIBAI GUÍA DE ITINERARIOS

Un viaje por la naturaleza y la culturade la Reserva de la Biosfera

Page 2: Urdaibai, ibilbide gida
Page 3: Urdaibai, ibilbide gida

URDAIBAIIbilbide-gida

Bidaia bat Biosfera Erreserbaren naturan eta kulturan zehar

Vitoria-Gasteiz, 2011Vitoria-Gasteiz, 2010

INGURUMEN, LURRALDEPLANGINTZA, NEKAZARITZAETA ARRANTZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,PLANIFICACIÓN TERRITORIAL,AGRICULTURA Y PESCA

Page 4: Urdaibai, ibilbide gida

Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiaren katalogoan aurki daiteke: http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka

Argitaraldia: 1.a, 2011ko abendua

Alekopurua: 1.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Internet: www.euskadi.net

Testuak: Xarles Cepeda Martín Ricardo Hernández Abaitua Jose Marañón Zalduondo Jon Benito Iza

Argazkiak: Jon Maguregi Arenaza Jon Benito Iza Jose Marañón Zalduondo Xarles Cepeda Martín Ricardo Hernández Abaitua

Koordinatze- eta egikaritze-lanak: AIXERREKU Natura eta Ingurumena S.L.

Kartografia: Bizkaiko Foru Aldundia

Maketatzea eta imprimatzea: RGM, S. A.

Lege-gordailua: VI 793-2011

I.S.B.N.: 978-84-457-3208-3

Page 5: Urdaibai, ibilbide gida

3

Aurkibidea

Aurkezpena 5Urdaibai, Biosfera Erreserba 7 • Urdaibai,gizatiartutakoeremubat • Urdaibaibabestea • Urdaibaikoeremubabestuak • UrdaibaiXXI.mendean • Urdaibai,biodibertsitaterakoeremubat

Nola iritsi 18Ibilbideak diseinatzeko erabilitako irizpideak 19Ibilbideak egiteko gomendioak eta aholkuak 20Ikonografia eta legenda 21Ibilbideen deskribapena 23 1. Urdaibaiko goialdean: Bizkargi mendia 2. Muxikako barnealdeko haranak eta landazabala 3. Mendata udalerrian barrena 4. Ajangizko itzulia 5. Golako ibaiaren bailara 6. Arratzu-Mendatako hariztia Done Jakue harbidetik 7. Oma eta Basondo haranak 8. Gautegiz Arteagako ibarrak 9. Gernika eta Forua Triñeko baselizatik 10. Gernikako eta Lumoko historian barrena 11. Malluku haranetik Urdaibaiko bokalera 12. Busturiko paduretatik Txatxarramendi irlara 13. Bermeo eta Mundakaren arteko auzoetatik 14. Atxerreko artadia 15. Ibarrangelutik Ogoñoko talaiaraino 16. Bermeoko landazabalean eta Tribizko basoan barrena 17. Igoera Ereñozar mendira 18. Busturiko goi-lurrak 19. Mundakatik Katillotxuko aztarnategira 20. Sollubeko mendietatik txangoa eta Burgoa mendira igoera 21. Urdaibaiko mendebaldeko mugatik 22. Bermeoko hiribildutik itsasertzera 23. Gernikatik Busturiara itsasdarraren ertzetik 24. Txango bat Urdaibaiko ekialdeko kostaldean eta landazabalean barrena 25. Gernikatik Arteagarantz itsasadarraren albotik

Erreferentzia interesgarriak 140

Aurkibidea

Page 6: Urdaibai, ibilbide gida

Esker onakJuan Carlos Lopez Quintana eta Amagoia Guenaga

Page 7: Urdaibai, ibilbide gida

5

URDAIBAI / Ibilbide-gida

Biosfera Erreserbako ibilbide ekologikorik interesgarrienak biltzea da esku artean duzun liburuaren helburua. Barnealdeko haranetatik hasi eta itsasbazterreraino, hainbat paisaia eta elementu interesgarri deskribatzen ditugu. Ho-rrela, babestutako eremu eder honetako bazte-rrak sakonki ezagutzeko aukera izango duzu, eta toki hau EAEko lehen babesgune bihurtzea-ren arrazoiak ulertuko dituzu.

Urdaibai orain dela 25 urte baino gehiago izendatu zuten Biosfera Erreserba. Ordutik hona, jatorri guztietako ehunka mila per tsonak bisitatu dute. Ziur asko, bertako paisaiaren edertasunaz eta jendearen gertukotasunaz lilu-ratuta geldituko ziren. Hala eta guztiz, hainbat

urtean, Urdaibaik bere paisaia adierazgarri gu-txi batzuen edertasuna soilik eskaini digu. Baz-ter asko alde batera utzita, gutxi zabalduta edo, agian, ardo onekin egiten den gisa, bazter ezku-tuen upategian gordeta gelditu dira. Liburu ho-nen asmo nagusia da bazter eder horiek ezagut-zera ematea.

Gaur egun, bazter horiek ondo komunikatu-ta eta ekipatuta daude. Eusko Jaurlaritzak aha-legin handia egiten dabil Urdaibai Biosfera Erreserba osotzen duten auzoak batzen dituzten ibilbide eta bidezidorrak balioan ipintzeko eta, horien bitartez, Urdaibaiko baliabide naturalak eta kulturalak plazaratzeko aldi berean. Ekintza horiek guztiak Urdaibai barruko mugikortasun geldoa erregulatu, bultzatu eta antolatu nahi duen proiektu marko batean oinarrituta daude.

Bisitariek, geroz eta kontzientziatuago bai-taude, ezohiko paisaia aniztasunagatik, etno-grafia aberatsagatik eta historiagatik hainbeste txunditzen dituen lurralde hori sakonki ezagu-tzeko ibilbide gehiago nahi dituzte. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzera eramango gai-tuen etapaz etapako bidaia honi ekiteko gonbita egitea besterik ez da gelditzen.

Aurkezpena

Aurkezpena

Pilar Unzalu Pérez de EulateIngurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza

eta Arrantza sailburua

Page 8: Urdaibai, ibilbide gida
Page 9: Urdaibai, ibilbide gida

7

Urdaibai, Biosfera Erreserba

Urdaibai Bizkaiko probintziaren kostaldean kokatzen da. Lurralde hori Oka ibaiaren arro hi-drografikoari dagokio. Azken zatian itsasadaregiten den Oka ibaia da babestutako eremu osoaren benetako egitura-ardatza.

Urdaibaik 220 km2-ko azalera du, alegia, Bizkaiko azaleraren % 10. Gutxi gora-behera, 45.000 biztanle ditu. Biosfera Erreserba, admi-nistratiboki, 22 udalerriz osatuta dago; horieta-tik 12 oso-osorik sartuta daude erreserba-mu-gen barruan; beste hamarrek, berriz, zatiren bat dute erreserba barruan: Zornotza, Arrieta, Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Errigoiti, Elantxobe, Ereño, Forua, Gernika-Lumo, Gau-tegiz Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Menda-ta, Munitibar-Arbazegi-Gerrikaitz, Morga, Muxika, Murueta, Mundaka, Nabarniz eta Sukarrieta.

Gernika-Lumo –haranaren erdian– eta Ber-meo –kostaldean– Urdaibaiko populaziorik ga-rrantzitsuenak duten herriak dira. Iparraldeko muga itsasbazter-lerroak ezartzen du. Matxi-txako eta Ogoño lurmuturrek eta Izaro uharteak estuariorako sarrera babesten dute. Mendebal-detik Burgoa, Sollube eta Bizkargi mendiek mugatzen dute. Hegoaldetik, Autxagana eta As-toagana mendateek mugatzen dute; eta ekialde-tik, Saraua, Motrollu eta Kabelinatxe mendiek. Erliebe gorabeheratsua du, baina ez dago 800 metrotik gorako tontorrik. Lurralde hau 12 km zabal eta 20 km luze da.

Urdaibaik klima ozeaniko epela eta hezea du, gorabehera termiko txikikoa. Euria erregu-larki banatzen da urte osoan zehar, eta izozteak oso urriak dira. Udazkenean eta neguan ipar-mendebaldeko haizeak nagusitzen dira, baina,

Urdaibaiko estuarioa Atxerretik.

Urdaibai, Biosfera Erreserba

Page 10: Urdaibai, ibilbide gida

8

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Föehn efektuaren eraginez, oso ohikoa da haize hego bero eta lehorra ere. Hego haizeak tenpe-ratura nabarmen igotzen du, eta, hala, udaldia udazkenera arte edo negura arte luzatzen du.

Urdaibai, gizatiartutako eremu bat

Gutzienez orain dela 150.000 urte inguru agertu zen gizakia Urdaibain. Antzinako garai haietan, sabana hotzeko paisaia batean bizi zen gizakia. Sabana hura hedadura handiko belardiz osatua zegoen, eta, tarteka, basotxo txiki atlantikoak zituen. Gizakia hienekin, le-hoiekin, hartzekin, errinozero iletsuekin eta haren elikaduran garrantzi handia zuten hainbat belarjalerekin bizi izan zen. Urdai-baiko eremu karstikoetako leize-zulo eta ba-beslekuetan bizi izan zen, eta horren erakusga-rri dira hainbat aztarnategi arkeologikotan utzitako arrastoak. Gizakiak bere sormen ar-tistikoaren aztarnak ere utzi zituen Santimami-ñeko leizearen hormetan, orain dela 12.000 edo 14.000 urte.

Gizarte ehiztari-biltzaile hura sedentario bi-hurtu zen Neolitoan, azken glaziazioa amaitu eta egungo klima-fasea hasi zenean. Giza ko-munitate hark hainbat aztarna utzi zituen; ho-rien artean, Katillotxu, Oiz, Sollube edo Nabar-nizko gainetako trikuharriak. Garai horretan (oraindela5.400baturte)finkatuzirenegungotoki-komunitateen funts ekonomikoak, antzi-nako nekazaritzaren garapenean oinarritu-takoak.

Ondoren, Kristo aurreko II. mendetik aurre-ra, gizakia babeserako kokalekuak eraikitzen hasi zen estrategikoki kokatutako zenbait men-di-gailurretan. Illuntzar, Arrola eta Kosnoagako gotorlekuen helburua inbasioei aurre egitea zen. Mendetan, haietan bizi izan zen gizakia, Kristo ondorengo I. mendean Erromatar inperioak, burdina eta beste lehengai batzuk bilatzeko as-moz, bere jabetzako lurrak estuario ingurura za-baldu zituen arte. Erromatarrak eskualdean finkatu ziren, eta bertakoekin batera bizi izanziren Urdaibaiko zenbait tokitan.

Urdaibaiko aztarnategi arkeologikoak babes bereziko eremuak dira.

Page 11: Urdaibai, ibilbide gida

9

Urdaibai, Biosfera Erreserba

Kokaleku horietatik garrantzitsuena Foruko erromatar herrixka izan zen. Erromatarrak Kristo ondorengo I. mendetik IV. mendera arte bizi izan ziren han. Erromatarrek, inperio kolo-nial boteretsua hornitzeko asmoz, labe baxue-tan galdatutako minerala garraiatzeko komu-nikabide nagusitzat erabiltzen zuten itsasadarra. Egun, Foruko herrixkaren hondarrak zibilizazio haren testigu isilak dira.

Erdi Aroan, merindadez osatutako Biz-kaiko jaurerria sortu zen. Lehenbizi, Bustu-riako merindadea sortu zen, Markinakoarekin batera. Bizkaiaren hasikin hura, egun Urdai-baiko Biosfera Erreserbak okupatzen duen lurraldearen zati bati dagokio. Ordutik aurre-ra, Gernikan egiten ziren jaurerriko Batzar Nagusiak, Bizkaiko askatasunen eta foruen ikur den ehun urtetik gorako haritzaren pean. Leinu eta bandoen arteko urtetako borroken ondoren, Busturialdeko merindadea eta Biz-kaiko jaurerriko beste zenbait lurralde eze-gonkortasun politiko eta ahaide nagusien arte-ko borroken garai batean murgildu ziren. Garai horren amaieran, hiribilduak sortu zi-ren, eta, haiekin batera, merkataritzak, burdin

meatzaritzak, itsas garraioak eta arrantzak in-darra hartu zuten.

Gizarte feudala krisian zegoelarik, eta Ger-nika eta Bermeoko hiribilduek geroz eta indar handiagoa zutela, jauntxoak eta ahaide nagu-siak pixkanaka handituz zihoan hiriko jarduera ekonomikoari lotu zitzaizkion. Ahaide nagu-sien boterearen erakusgarri ziren haien jabetza ugariak, hala nola elizak, errotak, burdinolak eta haien boterearen oinarrizko elementuak: do-rretxeak.

Madariaga dorretxea eta San Kristobaleko hareatzak.

Baserria eta landazabala.

Page 12: Urdaibai, ibilbide gida

10

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Busturialdeko merindadeak garrantzi eko-nomiko eta politiko handia lortu zuen Bizkaiko jaurerrian. Bermeo 1236. urtean sortu zen, eta Bizkaiko Buru titulua izan zuen 1602. urtera arte. Gernika, berriz, 1366. urtean sortua, go-rantz zihoan hiribildu komertziala eta jaure-rriko erreferente politikoa bihurtu zen, barneal-deko eta itsasaldeko herrien arteko bidean zuen kokagune pribilegiatuari esker.

XVI. mendean, Ameriketatik ekarritako ar-toa sartu zenean, paisaia berriro aldatu zen; ho-rrela, lursail komunaletan, inguruko basoetan eta mendetan paisaiaren protagonista izandako sagastietan, luberritzeak ugaritu egin ziren. Po-pulazioaren hazkunde demografikoak bideaeman zien luberritzeei, eta, XVIII. mendean, Urdaibaiko padurak nekazaritza-lur bihurtzeko lehortze-lanak hasi ziren.

Antzina, uste zen barnealdeko ibar eta padu-rak ezin zirela erein eta osasunarentzat kaltega-rriak zirela. Horrenbestez, itsasoko ur gaziaren eraginpetik isolatutako polderak edo itzak sor-tuta, hezegune horiek produktibitate handiko zereal-ordoki bihurtu zituzten.

Arto-sailen eta gari-sailen inguruetan, euri-errota ugari egin ziren. Horietako batzuk burdi-nola garrantzitsuak izan ziren. Baina, XIX. mendean, Bilbo Handiaren ezkerraldean labe garaiak eraiki zirenean, burdingintza txikizka-ria gainbehera etorri zen.

XX. mendean, Gerra Zibilak eskualdearen garapena asko moteldu zuen. Hain zuzen ere, Gernikan jazo zen gertaerarik lazgarrienetakoa, 1937ko apirilaren 26an. Astelehen hartan, azoka-eguna zelarik, frankistekin aliatutako Kondor Legio alemaniarrak hiria erabat suntsi-tu zuen. Ondoren, frankistek hiribildua okupa-tu, eta Euskal Herria herstura- eta autarkia-ga-rai luze batean murgildu zuten.

Gerra horren errautsetatik jaio ziren berriro industria, arrantza, merkataritza eta nekazaritza tradizionala. Azken horrek bizirik iraun zuen eskualdean XX. mendearen erdira arte. Hain zuzen ere, 1950ko hamarkadan, gerraostean, baserria familiako produkzio-unitatetzat zuen antzinako erregimenaren eredu sozioekono-mikoa gaur egundaino iraun duen krisialdian sartu zen.

Urdaibai babestea

1970eko hamarkada erabakigarria izan zen eskualdearen etorkizunerako. Diktadura fran-kistaren azken urteetako politika desarrollistek hirigintza-plan faraonikoak ezarri nahi zituzten, eta Urdaibaiko padura-eremu garrantzitsuena bigarren bizitokirako hirigune eta ur-kiroletara bideratutako eremu bihurtzea zen haien helburu nagusia. Mundakako Itsasadarra Ustiatzeko Berariazko Plana deituriko proiektu hark al-daketa itzulezinak eragin zituen estuarioan; ho-rren aurrean, auzoko erakundeek kontzientzia hartu, eta lehenago Zain dezagun Busturialdea eta, geroago, Gernika Ekologi Lan Taldea mu-gimenduak sortu zituzten, Urdaibairen itsasa-darra suntsitzea eragozteko asmoz.

1980ko hamarkadan, eskualdeak pairatzen zituen mehatxu urbanistikoei aurre egiteko

Gernikako arbolaren enbor zaharra.

Page 13: Urdaibai, ibilbide gida

11

Urdaibai, Biosfera Erreserba

asmoz, egungo Eusko Jaurlaritzaren aurrenda-ria izan zen Euskal Kontseilu orokorrak Ur-daibairen kontserbazioa lurralde-eredu aitzin-dari baten bidez sustatu zuen, tokiko baliabideak behar bezala kudeatzeko egokia-goa zen garapen ekonomiko eta sozial zen-tzuzkoagoa ezarrita.

Prozesu horri esker, UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen Urdaibai, eta 1989ko uztailean, Eusko Legebiltzarrak, aho batez, Urdaibairako berariazko babes- eta antolamen-du-lege bat onartu zuen. Urdaibairi buruzko arauen garapenari esker, inguruko eskualdee-tan ezohiko den paisaia-oreka du eskualde ho-nek egun. 1993an, Biosfera Erreserbaren Era-bilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua onartu zen, eta 1997an Jarduera Sozioekono-mikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitamua. Plan horietan du oinarria eskualde baliotsu honen kudeaketak.

Biosfera-erreserbak babestutako guneak dira. Horietan sartzen dira nazioarteko erreko-

nozimendua duten balio natural eta kulturale-ko lehorreko nahiz itsasbazterreko ekosiste-mak. Horregatik sartzen dira erreserba horiek ekosistemen kontserbaziorako, ikerketarako eta kudeaketarako munduko sare batean, zei-naren helburuak baitira tokiko biztanleriaren garapen jasangarria eta orekatua eta haien esku dauden baliabide naturalak, kulturalak eta pai-saiazkoak kontserbatzea.

Babestutako eremu horien xedea da eskual-deko baliabide naturalen zentzuzko eta betie-reko erabilera sustatzea. Horregatik, helburue-tako bat da eremu paregabe honen ondare-balioak babestea, hala nola ingurumen-balioak eta balio natural eta kulturalak. Pai-saiaren kalitateak, aisialdirako askotariko aukerek eta aparteko agerpen kulturalek egiten dute Urdaibaik toki nabarmena izatea paisaia eta ekosistema gailenen aparteko klub horre-tan. Munduan, 400 biosfera-erreserba inguru daude kontinente guztietan.

1970. hamarkadaren hasieran proposaturiko padurak urbanizatzeko proiektuaren maketaren irudia.

Page 14: Urdaibai, ibilbide gida

12

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Urdaibai XXI. mendean

Gaur egun, askotariko jarduera ekono-mikoak gauzatzen dira eskualde horretan; ho-rien artean, aipagarriak dira Gernikako merka-taritza eta industria, Bermeoko merkantzia- eta arrantza-jarduerak, eta, batik bat, basogintzan oinarritutako nekazaritza- eta abeltzaintza-jar-duerak.

Bestalde, nekazaritza eta abeltzaintzak, zen-tzu hertsian esanda, geroz eta indar txikiagoa dute Urdaibaiko paisaia-mosaikoan, tokiko ekonomiaren trakzio-sektoreak izateari utzi baitiote. XX. mendearen erditik aurrera, neka-zaritzak nabarmen egin du atzera, eta landa-ekonomiaren jarduera osagarri izatera igaro da; hala, larreak ohiko baratzeak baino ugariagoak dira.

Behinola larreek eta zereal-laboreek okupa-tutako lursailetan, gaur egun basogintza nagu-sitzen da; eta basoek, batez ere intsinis pinuek eta eukaliptoek, lursailen erdiak baino gehiago hartzen dituzte.

Biosfera Erreserbako ondare natural eta kul-turala ezagutzera bideratutako turismo ekolo-gikoa asko garatu da azken urteotan. Hala, ho-teletan eta landa-turismoko etxeetan ostatu hartzeko plaza gehiago egin, eta interpretazio-gune eta museo berriak eraiki dira, eta, horri esker, hondartzan eta ur-jardueretan oinarritu-tako udako turismoari erakargarritasun berriak erantsi zaizkio.

Urdaibaiko eremu babestuak

Biosfera Erreserban, 20 begetazio-unitate-tik gora aurkitu dira. Urdaibain, eremu bakoi-tzaren bokazioaren arabera, babes-maila ez-berdinak ezarri dira; eremu horien artean, badira “Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babes-teko eta Antolatzeko 5/1989 Legeak” berariaz babes bereziko toki izendatutakoak: interes ar-keologikoko eremuak, itsasadarraren ingurua, kantauriar artadiak eta itsasbazterra. Bestalde, arroaren ibai-sistema osoa BIL (Batasunaren intereseko leku) izendatua dago, eta landaza-bal-eremu atlantiko baliotsuenak EKAEtik

Olazarrako antzineko burdinola eta ibai-errota Arratzun.

Page 15: Urdaibai, ibilbide gida

13

Urdaibai, Biosfera Erreserba

(Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu-tik) eratorritako hirigintza-araudiaren babes-pean daude.

Urdaibaiko itsasadarraren estuarioa eta padurak

Urdaibaiko padurek, hedadurari nahiz kontserbazio-egoerari dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko hezegu-nerik garrantzitsuena osatzen dute. Hori dela eta, gure mugetatik kanpo ere hainbat erreko-nozimendu jaso du eremu horrek. Hala, hainbat izendapen berezi jaso ditu nazioarte-ko zenbait erakunderen eskutik: HBBE (He-gaztien Babes Bereziko Eremu) izendatu zu-ten, Eusko Legebiltzarrak Babes Bereziko Eremu izendatu zuen (5/1989 Legea), NATU-RA 2000 Babestutako Eremu Naturalen Euro-pako Sarearen barruan dago, BIL izendapena du eta Ramsar Itunaren barruan dago –heze-guneen babeserako nazioarteko akordiorik garrantzitsuena–.

Paduretan, itsasaldiekiko gertutasunak bal-dintzatutako askotariko habitatak daude. Estua-

rioaren barnealdean edo mareez gaindiko ere-muan, Euskal Autonomia Erkidegoko lezkadi handienek okupatutako larre zabalak eta mean-droak daude. Erdialdean edo marearteko ere-muan, itsasotik datorren ur gaziaren eta ibaitik datorren ur gezaren arteko nahasketa areagoa da; ondorioz, ziklo biologikoak anitzagoak dira, eta produktibitate handiagoa dute. Eremu horre-tan landare halofitoak daude.Horiek itsasada-rraren kanalera duten distantziaren arabera tal-dekatzen dira. Aipatzekoak dira Spartina-z eta itsas getozkaz osatutako larreak, eta estuarioko bizi-baldintzetara zeharo egokitutako beste hainbat espezie. Bestalde, estuario barruan, eremu hori da uretako hegazti gehien biltzen di-tuen tokia.

Kanpoaldean itsasoaren eragina nagusitzen da; ondorioz, substratua hareatsua da, eta ma-rearteko landaredi urria. Hala eta guztiz, aipa-garriak dira Laida eta Laga hondartzetako du-nak; horiek, itsasoko olatuei eusteaz gain, interes ekologiko handia duen dunetako landa-retza babesten dute.

Padurako barnealdeko “itzak” Gautegiz Arteaga inguruan.

Page 16: Urdaibai, ibilbide gida

14

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Txirritxo handia (Charadrius hiaticula).

Artadiaren barrualdea.

Urdaibaiko padurek gordetzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko itsasbazterreko abe-rastasun ornitologikorik handiena. Urdaibain, Bizkaiko Golkoan duen kokagune geogra-fikoarietakontserbazio-egoerariesker,Euro-pako ur-hegaztien kontinenteez haraindiko migrazioa eta negupasa behatu daitezke. Ho-rrela, urteroko zikloan, uretako 100 hegazti- -espezie baino gehiago ikus daitezke ikus dai-tezke. Horien guztien artean, hauek nabarmenduko ditugu: mokozabal arrunta, arrano arrantzalea, lertxuntxo txikia, txirria, txirritxoa, kurlinta, bernagorria, lezkaria, zen-bait anatido-espezie eta abar.

Kantauriar artadiak

Urdaibaiko Biosfera Erreserban, besteak beste, berezko bi baso-mota daude: kantauriar artadia eta baso misto atlantikoa. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako kantauriar artadiek gutxi gorabehera 1.350 hektareako azalera okupatzen dute, eta bost unitatetan banatzen dira: Ogoño, Atxarre, Mailuku, Atxapunte eta Ereñozarre. Hosto iraunkorreko zuhaitzen baso berezi hori kareharrizkotontorretanfinkatzenda.Tokiho-rietan aurkitzen ditu bere garapenerako inguru-men-baldintzarik egokienak: erraz drainatzen diren lurzoru maskalak.

Baso-mota hori landare-ikatza egiteko era-bili zen 30eko hamarkadara arte; ondorioz,

zuhaixka-itxura hartu dute hango arbolek. Gaur egungo artadiak, 70 urtean gizakiaren eraginik jasan gabe, itxura basati eta itxia har-tu du, zuhaitz-espezieak, eguzkiaren argiaren bila, gogor lehiatzen baitira. Berezko baso zo-ragarri horretan, askotariko zuhaitz-espezieak daude. Ugarienak artea eta gurbitza dira. Ho-riekin batera, gartxua, txorbeltza, legeltxorra, zuhandorra eta abar daude. Baso horretan, kontserbazioaren ikuspegitik interesgarriak diren zenbait ugaztun ere bizi dira, hala nola basakatua, basurdea, azkonarra eta katajineta. Animalia horientzako benetako santutegia bi-hurtu da artadia.

Kantauriar artadiez gain, baso-masa atlan-tiko txikiak daude Urdaibain. Horien artean, aipagarriak dira Arratzuko eta Aingerubideko hariztiak (Busturia), Okako baso mistoak (Muxika) eta Okako eta Ajangizeko sahasti eta haltzadiak. Hosto erorkorreko zuhaitzen baso horrek aberastasun botaniko handiko ekosiste-ma osatzen du. Aipagarriak dira haritz kandu-duna, lizarra, hurritza, gaztainondoa, sahatsa eta abar. Fauna ere aberatsa da, eta amilotxa, kaskabeltza, gabiraia, zapelatz arrunta, eski-nosoa eta beste hainbat hegazti aurkitu di-tzakegu.

Itsasertza

Itsasertza itsasoaren eta lurraren arteko be-rezko muga da. Itsasoak paisaia modelatu du olatuen etengabeko astinaldiekin. Higadura ho-

Page 17: Urdaibai, ibilbide gida

15

Urdaibai, Biosfera Erreserba

rrek itsasertz labartsua sortu du Urdaibain, eta tarteka hondartzak, lurmuturrak, senaiak, uhar-teak, badiak, itsaslabarrak, dunak, itsasadarrak, marearteko zabalguneak eta arrantza-portuak aurkitu ditzakegu.

Urdaibaiko itsasertza anitza da oso, eta era-gile higatzaileek paisaia askotarikoa eta oso in-teresgarria modelatu dute. Ogoñoko itsasertze-ko labarretan habiak egiten dituzte itsas hegaztien espezie askok, hala nola ubarroi mottodunak, kaio hankahoriak eta Atlantikoko ekaitz-txoriak. Horiez gain, guztiz itsastarrak ez izan arren txitatxoak hazteko zulodun horma bertikalak behar dituzten hegaztiek ere egiten dituzte han habiak. Izaro uhartea ere Urdai-baiko itsasertzeko toki garrantzitsu bat da. Eus-kal kostaldeko kaio hankahorien koloniarik handienak han txitatzen du, eta hura da lertxun-txo txikiak euskal kosta osoan habiak egiteko duen toki bakarra.

Inguruko gazitasunari, haize zakarrei eta lur urriari egokitutako landare-komunitate propioa du itsasbazterrak. Landare-komunita-

te hori oso kaltebera da, eta, Urdaibaiko itsas-bazterreko habitaten aniztasunari esker, asko-tariko espezieak aurkitu ditzakegu. Horietako batzuk oso urriak eta bereziak dira; Armeria euscadiensis (Euskal Herriko endemikoa), Lavatera arborea eta basolibondoa, besteak beste.

Urdaibaiko itsasbazterreko beste gorabehera geografiko aipagarri batMatxitxakoko lurmu-turra da. Itsas hegaztiak nahiz migratzen ari di-ren itsas ugaztun batzuk (baleak eta izurdeak, adibidez) behatzeko Kantauriko tokirik garran-tzitsuenetarikotzat jotzen da.

Atlantikoko landazabala

Atlantikoko landazabala balio handiko pai-saia da. Gure kultura eta ingurunearekin dugun harremana islatzen dituen ispilua da. Ekosiste-ma hau sega-belardiz, baratzez, pezoiz eta zu-haiztiz osatutako mosaikoa da, baserriko jar-duerak erregulatu eta harmonizatu duena. Baserritarra ekosistemaren ezinbesteko osagaia da, landazabaleko bizi-zikloak kontrolatuz pai-

Urdaibaiko itsasadarraren bokana.

Page 18: Urdaibai, ibilbide gida

16

URDAIBAI /Ibilbide-gida

saia horren benetako arkitektoa baita. Baserria, baserritarraren etxea izateaz gain, haren ogibi-dea da.

Landazabaletako jarduera nagusiak neka-zaritza eta abeltzaintza dira. Hala ere, baso-gintzak garrantzi handia du; hala, azkar hazten diren zuhaitzak (intsinis pinua, eukaliptoa) sartu dira lehen bazka-larreek, hariztiek eta zuhaitz hostotsuen basoek okupatzen zituzten tokietan.

Atlantikoko landazabala goreneko mailan azaltzen da, besteak beste, Omako eta Bason-doko haranetan (Kortezubi), Ozollo eta Isla au-zoetan (Gautegiz Arteaga), Loiolan (Arratzu), San Miguelen eta San Andresen (Bermeo).

Ibai-sistema

Landazabalen paisaiaren osagai garrantzitsu bat ibai-sistema da. Ibai-sistema hori sare hi-drografikozabalbatekosatzendu,etasareho-rrek, berriz, Oka ibaiak, haren ibaiadarrek eta ibaiadarren azpiarroek (Artike, Golako eta Laga)sortutakoarroakonfiguratzendu.

Ibaia, bestalde, aniztasun handiko ekosiste-ma da, non ingurune lehorraren eta urtarraren artean bizi diren espezieak elkarrekin bizi di-ren. Uraren ibilbidean iktiofauna anitza aurkitu

dezakegu. Aipagarriak dira ezkailua, amuarrai-na eta aingirak. Ibaiaren ur-bazterraren eta ibil-guaren artean, anfibioak (ur-igel arrunta, apoarrunta, tritoia, arrabioa), narrastiak (suge bipe-rakara), ugaztunak (ipurtatsak eta ur-ipurtatsak) eta hegaztiak (martin arrantzalea, errekatxindo-rra edo ur-zozoa) bizi dira. Burruntzi eta ko-leoptero gisako intsektuetan ere aberastasun handia dago.

Urertzetako landarediari dagokionez, haltz, lizar, sahats eta abarrez osatutako galeria-basoa nagusitzen da. Baso horrek uholdeei eusten die, eta eguzkiak ura gehiegi berotzea eragozten du; hala,arrainenetaanfibioendesagertzeaeragin-go luketen eutrofizazio-prozesuak saihestenditu. Urdaibaiko ibai-sistema BIL (Batasunaren intereseko lekua) izendatu zuten, eta Natura 2000 sarean sartuta dago. Euskal Autonomia Erkidegoan erabat babestutako ibai-sistema bakarra da.

Urdaibai, biodibertsitaterako eremua

Urdaibaiko Biosfera Erreserba osatzen duen eskualdean, landare baskularren 835 espezie aurkitu dira. EAEn erregistratutako espezien % 30 da hori.

Ornodunei dagokienez, 350 espezie identi-fikatudira.Espeziehorietatikguztietatikaipa-

Landazabal atlantiarra Gautegiz Arteagan.

Page 19: Urdaibai, ibilbide gida

17

Urdaibai, Biosfera Erreserba

garrienak hegaztiak dira: guztira, 272 espezie erregistratu dira Urdaibain. Biosfera Erreser-bako ornodun-espezieen % 78, beraz, hegaztiak dira. Hauek dira aipagarrienak: ubarroi motto-duna, mokozabal arrunta, arrano arrantzalea, arrano sugezalea eta ekaitz-txori arrunta. Na-rrastietaanfibioeidagokienez,aipatzekoakdirabaso-igel iberiarra eta Eskulapioren sugea; eta ugaztunei dagokienez, berriz, ur-ipurtatsa. Ur-daibaiko habitat-aniztasunari esker, askotariko ornogabeak daude.

Golako ibaia eta Artzubiko zubia Arratzun.

Baso-igel iberiarra (Rana iberica).

Page 20: Urdaibai, ibilbide gida

18

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Urdaibai ondo komunikatutako eskualdea da. Errepide-sare zabal bat eta garraio publiko-rako zerbitzu onak ditu. Liburu honetan propo-satzen ditugun ibilbide gehienak garraio pu-blikoa (Bizkaibus eta Eusko Trenbideak) erabiliz egin daitezke. Garraiatzeko modu hori gomendatzen dugu, jasangarriagoa delako eta ingurumena gehiago errespetatzen duelako.

Eusko Trenen (EETT) Bilbo-Bermeo lineak, Muxikatik hasita, Urdaibaiko eskualdea he-goaldetik iparralderaino zeharkatzen du itsasa-

darraren ezkerraldetik. Informazio gehiago: www.euskotren.es (informaziorako telefonoa: 902 543 210). Bizkaibusen sareak Urdaibaiko eskualde osoa estaltzen du. Linea gehienak Gernika-Lumotik igarotzen dira. Informazio gehiago: www.bizkaia.net (informaziorako te-lefonoa: 902 222 265).

Ibilgailu partikularrekin Urdaibaira iristeko errepide hauek daude: Zornotza-Gernika (BI-635), Lekeitio-Gernika (BI-2238) eta Mungia-Bermeo (BI-631).

Nola iritsi

Page 21: Urdaibai, ibilbide gida

19

Ibilbideak egiteko erabilitako irizpideak

Gidaliburu honetan deskribatutako ibilbi-deen bidez, Urdaibaiko Biosfera Erreserba osatzen duten 22 udalerrien paisaia eta ondasun natural eta kulturala ezagutarazi nahi dugu.

Era berean, ahal den heinean, zirkularki egin daitezkeen ibilbideak aurkitzen saiatu gara, abiapuntua eta helmuga leku bera izan dadin.

Ia ibilbide guztiak garraio publikoa erabiliz egin daitezke. Horregatik, hasieratik kontuan hartu ditugu eskualdeko garraio publikoek (Biz-kaibus eta Eusko Tren) martxan dituzten lineak.

Gehienera jota egun-erdian egin daitezkeen ibilbideak prestatu ditugu. Ibiltariarentzat zailta-sun handia izan lezakeen ibilbiderik ez dugu sartu.

Ibilbide bakoitzaren iraupena kalkulatzeko, pauso normalean (3 edo 4 km/h) oinarritu gara, norberak ibilbidearen interesen arabera egin-dako geldiuneak kontatu gabe.

Ibilbideak zehatz-mehatz deskribaturik dau-de, seinale bateraturik ez baitago, eta, oso giza-tiartutako eremua denez, ibilbide batzuk eten-gabe aldatzen baitira. Hala eta guztiz ere, gizakiak ingurunean gauzatutako jardueren au-rrean egonkorrenak diren eta egokienak irudi-tzen zaizkigun ibilbideak aukeratu ditugu.

Zenbait ibilbidek lotura batzuk partekatzen dituzte. Horiei esker, ibiltarien nahierara luza daitezke ibilbideak, zenbait puntu zehatzetan beste ibilbide batzuekin estekatuz.

Ibilbideak egiteko erabilitako irizpideak

Talde bat hegaztiak behatzeko irtenaldi baten.

Page 22: Urdaibai, ibilbide gida

20

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Hemen deskribatutako ibilbideez ahalik eta gehien gozatzeko, hainbat puntu argitu beharra dugu aurretik. Modu horretan, ezusteko ezatse-ginak ekidingo ditugu, eta bisitatutako ingurua-rekiko eragina minimizatuko dugu.

1. Hemen deskribatutako ibilbide asko jendea bizi den tokietatik igarotzen dira. Beraz, inguru horietako laboreak, jabetza pribatu eta publikoak eta bakea nahiz lasaitasuna errespetatu behar di-tugu, auzokoei inolako enbarazurik egin gabe.

2. Sor ditzakegun hondakinak xede horreta-rako ezarri diren lekuetan utzi behar ditu-gu. Halakorik ezean, gurekin eraman be-har ditugu hondakinak, botatzeko tokiren bat aurkitu arte. Edukiontziak dauden to-kietan, hondakinak gaika bereizi behar ditugu, horretarako ezarritako birzikla-tze-edukiontzietan.

3. Ezinbestean eskualde-errepideetatik iga-rotzen diren ibilbide zatietan, arreta han-diz ibili behar dugu: errepidearen izkina-tik edo bazterbidetik ibili behar dugu, halakorikbalego,eta,ahaldela,trafikoaribizkarrik eman gabe eta galtzada zapaldu gabe.

4. Ez bildu landarerik, batez ere, interes ekologiko berezia duten tokietan: padu-rak, kantauriar artadiak eta itsasbazterra.

5. Ibilbideak egiteko garraio publikoa era-biltzea gomendatzen dugu, ibilgailu pri-batuaren erabilera gutxituz gure inguru-menaren errespetua bultzatzen baitugu.

6. Ibilbideak egiteko oinetako egokiak era-biltzea gomendatzen dugu, eta eguraldi-aldaketak aurreikusita daudenean eurita-rako arropa aproposa erabiltzea aholkatzen dugu. Nolanahi ere, edonolako istripu-ka-suetarako, SOS DEIAKen telefonoa go-gorarazten dizuegu: 112.

7. Ibilbideak egiteko ibilgailu pribatua era-biliz gero, horretarako prestatutako to-kietan aparkatu behar dugu.

8. Urdaibaiko Biosferako ondasun ornitolo-gikoaz gozatu ahal izateko, prismatikoak erabiltzea gomendatzen dugu ibilbide guztietan; batez ere, estuarioaren, padu-ren eta itsasbazterraren ingurutik igaro-tzen diren haietan. Hegaztiak ez moles-tatzeko, beharrezkoa da habitat horien lehorreko muga ez igarotzea eta ur-ere-muetara ez sartzea.

Ibilbideak egiteko gomendioak eta aholkuak

Estuarioaren ikuspegia Triñeko muinotik (Forua).

Page 23: Urdaibai, ibilbide gida

21

Ikonografia eta legendak

Ibilbide bakoitzaren mapak behar bezala interpretatzeko, beharrezkoa da ikur adierazleak eza-gutzea:

• Paisaiainteresgarriadutentokiak

• Aparkalekua

• Bizkaibusengeltokia

• EuskoTrenengeltokia

• Interesnaturalistikoadutenpuntuak

• Mapak:Kartografiareneskalarenerreferentzigisalerrogorriestubertikaleketa horizontalek kuadratuak eratzen dute, kuadratuko alde bakoitzak 1.259 m. adierazten dutelarik.

• Orientazioa:mapaguztiakiparraldetikhegoalderaorientaturikdaude.

Ikonografia eta legendak

Barnealdeko padurak Gautegiz Arteagan.

Page 24: Urdaibai, ibilbide gida
Page 25: Urdaibai, ibilbide gida

IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

Page 26: Urdaibai, ibilbide gida
Page 27: Urdaibai, ibilbide gida

25

Ibilbideen deskribapena

Ibilbideen deskribapena

Luzera (Km.) Zailtasuna Udala

Beste ibilbide batzuekin

loturaMota

1. Urdaibaiko goialdean: Bizkargi mendia 13,8 Ertaina Muxika - Lineala

2. Muxikako barnealdeko haranak eta landazabala 5,8 Erraza Muxika - Zirkularra

3. Mendata udalerrian barrena 7,1 Ertaina Mendata - Zirkularra

4. Ajangizko itzulia 5,9 Erraza Ajangiz - Zirkularra

5. Golako ibaiaren bailara 6,5 Erraza Arratzu - Zirkularra

6. Arratzu-Mendatako hariztia Done Jakue harbidetik 6,7 Erraza Arratzu/Mendata - Zirkularra

7. Oma eta Basondo haranak 6 Erraza Kortezubi - Zirkularra

8. Gautegiz Arteagako ibarrak 4 Erraza Gautegiz Arteaga 25 Zirkularra

9. Gernika eta Forua Triñeko baselizatik 8 Erraza Gernika-Lumo/Forua 11 y 23 Zirkularra

10. Gernikako eta Lumoko historian barrena 7 Ertaina Gernika-Lumo 21 Zirkularra

11. Malluku haranetik Urdaibaiko bokalera 13,2 Ertaina Busturia/Murueta/Forua 9 y 23 Zirkularra

12. Busturiko paduretatik Txatxarramendi irlara 10,8 Erraza Busturia/Sukarrieta 23 Zirkularra

13. Bermeo eta Mundakaren arteko auzoetatik 5,2 Erraza Mundaka/Bermeo 19 Zirkularra

14. Atxerreko artadia 9,4 Ertaina Gautegiz Arteaga/Ibarrangelu 24 Zirkularra

15. Ibarrangelutik Ogoñoko talaiaraino 7 Zaila Ibarrangelu/Elantxobe 24 Zirkularra

16. Bermeoko landazabalean eta Tribizko basoan barrena 12 Ertaina Bermeo 20 Zirkularra

17. Igoera Ereñozar mendira 6 Erraza Ereño - Zirkularra

18. Busturiko goi-lurrak 8,8 Ertaina Busturia - Zirkularra

19. Mundakatik Katillotxuko aztarnategira 9,4 Ertaina Mundaka/Sukarrieta 13 Zirkularra

20. Sollubeko mendietatik txangoa eta Burgoa mendira igoera 16,3 Ertaina Bermeo 16 Zirkularra

21. Urdaibaiko mendebaldeko mugatik 9 Ertaina Errigoiti/Gernika-Lumo 10 Zirkularra

22. Bermeoko hiribildutik itsasertzera 3 Oso erraza Bermeo - Zirkularra

23. Gernikatik Busturiara itsasdarraren ertzetik 8 Erraza Gernika/Forua/Busturia 9, 11 y 12 Lineala

24. Txango bat Urdaibaiko ekialdeko kostaldean eta landazabalean barrena 9,4 Erraza Ibarrangelu/Elantxobe 14 y 15 Zirkularra

25. Gernikatik Arteagarantz itsasadarraren albotik 6,3 Erraza Gernika-Lumo/Kortezubi/

Gautegiz Arteaga 8 Lineala

Page 28: Urdaibai, ibilbide gida

26

URDAIBAI /Ibilbide-gida

1. Urdaibaiko goialdean: Bizkargi mendia

Urdaibai Bizkargiko magaletik.

Muxika udalerriaren mendebaldetik egiten dugun ibilbide honek Urdaibaiko goiko aldeko paisaia eta giza jarduerak erakusteaz gain, gertaera historiko aipagarrietara hurbiltzeko aukera ematen du.

Ibilbidearen luzera: 13,8 Km.Iraupena: 4,5 ordu.Ibilbide mota: lineala.Bide mota: zatirik handiena pista zabaletik edota asfaltozko bidetik egiten da, baina Bizkargitik egiten den jaitsie-ran mendi-pista ugari daude, eta adi joan behar da ez galtzeko.Zailtasuna: ertaina, luzea delako eta 465 metroko igoera duelako. Zugastietatik Bizkargiraino, ea etengabe, gorantz doa, eta zati batzuetan bidea aldapatsua denez, lasai egitea komeni da. Natura interesguneak: Urkietako artea.Kultura interesguneak: Asua, Gorozika, Urkieta eta Besangiz auzoak; Bizkargiko tontorra; San Roman baseliza; Muxikako dorrea.Paisaia interesguneak: Bizkargiko tontorra; Amesti muinoa.Nola heldu Zugaztietara: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo), Zugaztietako geltokia. Bizkaibus, A3514 Bilbo-Gernika linea; A3515 Bilbo-Bermeo linea eta A3523 Bilbo-Lekeitio linea, Zugaztietako geltokia.Garraio pribatua: Bilbotik, N-634 Bilbo-Zornotza errepidea eta BI-4215 Zornotza-Gernika errepidea. Aparkalekua tren geltokiaren ondoan.

Ibilbidea

Ibilbidea Zugastietako tren geltokian (1) hasten da. BI-635 errepideko bazterbidea har-tzen dugu Zornotzara joango bagina bezala. 200 bat metro egin ostean, Zugastietako zerrategia-ren parean, zeharkatzen dugu errepidea kontu handiz, pista bat hartzeko. Gorantz goaz, ezke-

rretara etxola bat uzten dugu, eta apur bat aurre-rago zurezko beste bat; jaisten hasi orduko, esku-matara jotzen dugu gorantz egiten duen pistatik. Laster Moneguren baserrira heltzen gara. Hortik aurrera, pista asfaltatu batek, Asua (2) auzunetik pasatu ondoren, Gorozikara eramaten gaitu.

Page 29: Urdaibai, ibilbide gida

27

Ibilbideen deskribapena

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus).

Asuan dugun landa-inguruneko ikuspegi ederra galdu barik Gorozika auzoan (3) sar-tzen gara. Andre Mari elizaren ondoan baserri

interesgarri batzuk ikus ditzakegu. Zeharka-tzen dugu Gorozika, eta topatzen dugun iturri-tik 60 bat metrora bidegurutze bat dago. Guk asfaltozko bidea utzi eta eskumatara dagoen porlanezko pista hartzen dugu. Metro gutxi egin, eta kanposantuaren albotik pasatzen gara. Bidegurutzetik 300 bat metrora, pistak erabat aldatzen du noranzkoa (bihurgunetik lurrezko pista bat atera tzen da, baina ez dugu hartzen), eta mendebalderantz igotzen du.

Igaroko dugun paisaian pinuen landaketak dira nagusi. Horien oihanpean, hala ere, ber-tako zenbait zuhaitz eta zuhaizka bereiz dai-tezke.

Page 30: Urdaibai, ibilbide gida

28

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Porlanezko pista amaitzen da, baina guk go-rantz segitzen dugu. Zabalgune batera iristen gara, eta, eskumatara irteten den pistari kasurik egin gabe, aurrera egiten dugu gertu dagoen beste bidegurutze bateraino. Hortxe, igotzen se-gitzen dugu iparralderantz doan pistatik. Gora-go, bidearen ezkerraldean dagoen porlanezko gurutze bat aurkitzen dugu. Kurtze Tontorra izeneko gunera iritsi gara.

Toki honetatik Bizkargiko gaineraino beste 750 metro inguru dauzkagu. Erpin geodesikoa pasatu, bidea lautu egiten da, eta laster Bizkar-giko tontorrera (4) iristen gara (565 m).

Tontorra utzi, eta jaisten hasten gara etorri garen bide beretik. Aurreneko metro gutxiko aldapatxoa pasatu, eta ezkerretara doan bidezka bat aurkituko dugu. Hasieran jaitsiera leuna da, baina tarte batzuetan aldapatsuagoa egiten da. Aurrerago bidegurutze bat topatzen dugu, eta guk segitzen dugu eskumatarantz doan pista utziz. Ager daitezkeen beste bideei kasurik egin gabe, metro batzuk aurrerago 180ºko bihurgune bat aurkitzen dugu. Bihurgunea pasatu ondo-

ren, jaitsiera aldapatsu eta luzeari ekiten diogu astiro-astiro.

Jaitsiera amaitzean, eskumatara baserri-etxe bat topatzen dugu eta porlanezko pista bat hasten da. Pistatik goaz, eta laster auzune batera iristen gara. Bertatik Morgako Andra Mari auzoa primeran ikus dezakegu. Aurrera eginez gero, Gerekiz auzunera iritsiko ginate-ke, baina guk eskumatara doan porlanezko pista hartzen dugu, hegohego-ekialderantz (SSE) doana hain zuzen. Metro gutxi batzuk aurrera eskumatara dagoen ate metaliko bat (gorago dagoen etxerako bidea zarratzen due-na) uzten dugu, eta porlana amaitu egiten da. Orain harri koxkorrekin sendotutako pista ba-tetik goaz. Oro har, altitudea galdu barik, pis-tari segituz Gorozikaraino iritsiko ginateke. Gaur egun, pista hori BTT 9 izeneko ibilbi-dearen zati bat da.

Pista pinu eta, lantzean behin, eukaliptoen landaketen artean doa, eta, 2 km pasatxo egin ostean, ezkerretara Amesti (5) muinora doan pista ikusten dugu. Indarren arabera, merezi du

Ametza (Quercus pyrenaica)Ametza ondo egokitzen da neguko hotzetara eta udako beroetara, baina arteak baino hezetasun handiagoa eskatzen du. Urdaibain ez da zaila to-patzea eguzkira begira dauden hegal maldatsuetan edo mendi zein muinoen tontorretan, beti hareha-rrizko substratua nagusi baldin bada, Bizkargirako igoera honetan gertatzen den bezala.

Ametza (Quercus pyrenaica).

Page 31: Urdaibai, ibilbide gida

29

Ibilbideen deskribapena

Txakur-hortza (Erythronium dens-canis).

muinora iristea eta bertako ikuspegiak merezi duelako: lehen planoan Besangiz-San Roman eta Inama, hau da, ibilbidea amaitzeko falta zaigun tartea; bigarren planoan haranean Ger-nika eta Kosnoaga mendiaren magalean Lumo, ekialdean, ekialdean, Ajangiz. Azkenik, Ger-nikaren atzealdean S. Miguel mendia antzema-ten da.

Berriro jaisten gara ekarri dugun pistara eta aurrera egiten dugu. Beste 500 bat metro egiten ditugu, eta goranzko tarte batean, pistaren ezke-rretara, egurrezko makila batean seinale batzuk aurkitzen ditugu: aurrera BTT 9, eta beherantz San Roman ipintzen du. Guk beheranzko hori hartzen dugu.

Zati hau aldapatsua da eta Urkieta auzu-neraino eramaten gaitu. Bertan, ezkerretara Zuhaitz Berezien izendapena duen arte erraldoia (6) ikusi ahal izango dugu

Eskumatara egiten dugu eta berritutako ba-serri bi pasatu ondoren, Besangiz (7) auzora

iristen gara. Aurrera eginez Landaburu izeneko etxera iritsi baino lehentxeago atsedentxo bat har dezakegu inguruko paisaiari erreparatzeko.

Segitzen dugu gure bidea, baserriak eta txa-let erako eraikinak nabariak dira, eta horiei lo-turiko landa eta kultiboak ere. Laster San Ro-man baselizara (8) heltzen gara.

Baseliza utzi eta gertu dagoen Muxika do-rretxera (9) goaz. Gertuko larreek eta kulti-boek pinuen zurarekin eta hondarrekin lan egi-ten duen INAMA fabrikarekin egiten duten kontrastea nabari-nabaria da.

Bizkargi mendiaBizkargi Bilbo inguruko “Burdin gerrikoa” kon-trolatzeko eta menpean hartzeko toki pribilegiatu zenez, gerra zibilean garrantzia berezia izan zuen; hori dela eta enfrentamendu gogorrak eman ziren, eta horiek, besteak beste, inguratzen ari ga-ren Santa Kruz baseliza hondatu zuten. Berrerai-kitako baseliza honek, sarreran dagoen zeramika-zko plakak adierazten duen bezala, XVI. mendeko hormak eta portada errenazentistak mantentzen ditu, eta barruan 1580. urte inguruko Kristo gurut-zatua ikus daiteke.Tontorra toki hobezina litzateke paisaiari behatze-ko, baina dauden zuhaitzen kausaz oso gutxi ikusi ahal izango dugu. Hala ere, arretarekin argiuneren bat topatuko dugu Txorierriko harana, Abra eta itsasoa ikusteko. Portuaren kanpoko kai-mutu-rrean dauden haize-errotak antzeman ahal izango ditugu eguraldia lagun baldin badugu.

Bizkargiko gailurra.

Page 32: Urdaibai, ibilbide gida

30

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Bideak larreen artean segitzen du, eta alda-patsua den jaitsiera egin ostean, Gernika-Bilbo errepide nagusira iristen gara. Kontu handiz ze-

harkatzen dugu, gertu dagoen Muxikako tren geltokira (10) heltzeko, eta, horrela, ibilbideari amaiera emateko.

San Roman baseliza (Muxika). Urkietako arte erraldoia.

San Roman baseliza eta Muxika dorretxea San Roman baseliza. XIV. mende inguruko baseliza horretan azpimarra daitezke buruan dituen erromaniko estiloko bi leiho. Antza, elementu horiek arraroak ziren garai hartako Bizkaian egiten zen artean.Muxika dorretxea. Muxikatarren leinuko dorretxe hau toki estrategikoan dago, Erdi Haroan Bilbotik Gernika-Bermeora zihoan Errege Bidea eta Durangalderako bar-nealdeko bidea kontrolatzeko. Ezin da zehaztu zein men-detan eraiki zen, baina argi dago bandoen arteko gerran garrantzia handia izan zuela eta 1451n Bizkaiko erman-dadeak erre egin zuela. Geroago, landa-jauregi bihurtu zen, eta 1782. urtean berriztatu egin zen, eta egun duen altuera (jatorrizkoa baino txikiagoa) hartu zuen.

Muxikako dorrea.

Page 33: Urdaibai, ibilbide gida

31

Ibilbideen deskribapena

2. Muxikako barnealdeko haranak eta landazabala

Burdaria auzotik paisaia.

Ibilbide hau Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnealdeko paisaian barrena egiten da. Ibilaldian euskal baserriaren adibide bikainak ikusi ahal izango ditugu, baita Bizkaiko baseliza zaharrenetariko eta interesgarrienetarikoaren bat ere. Igaroko dugun eremua lasaia eta atsegina da, eta landazabal eder-ederrak ditu.

Ibilbidearen luzera: 5,8 Km.Iraupena: 2 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: Asfaltozko auzo-errepidea, eta tartekako zati txikietan mendi-pista.Zailtasuna: Erraza. Tarte txiki batzuk malda gogorra dute.Natura interesguneak: landazabala, baso-landaketak, zuhaizti autoktonoakKultura interesguneak: Ibarruriko eliza, Unda auzoa eta bertako baserriak, Ibarruriko S. Pedro baseliza.Paisaia interesguneak: Bizkargiko mendilerroa.Nola heldu Ibarrurira: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai (Bilbao-Bermeo) linea. Bizkaibus, A3515 Bilbao-Bermeo linea, A3514 Bilbao-Gernika linea eta A3523 Bilbao-Lekeitio linea, Eusko Trenaren eta Bi-zkaibusen geldiunerik hurbilena Muxikako Zugastietan dago, 2,5 kilometrora.Garraio pribatua: Bilbotik, N-634 Bilbo-Amorebieta errepidea eta BI-4215 Amorebieta-Gernika errepidea; Zugastieta auzoan Ibarrurira doan BI-3332 errepidea hartu behar da. Ibarruri auzoan kotxea utzi daiteke.

Ibilbidea

Ibilbidea Ibarruriko Elizalde izeneko biztanle-gunean dagoen Andra Mari (1) elizan hasten da. Tenplua estilo neoertarokoa da, 1930. urtean eraiki zen, eta ez du inongo lotura-rik 1920. urtera arte gertu zegoenarekin.

Elizaren parean Undara doan bidea hartzen dugu. Hasieran, ferratoki (2) berritu bat ikusiko dugu. Bidea segitzen dugu, isurkide baten albo-tik aurrera egiten dugu, eta pinu-landaketez in-guratutako baso misto bat zeharkatu ondoren

Page 34: Urdaibai, ibilbide gida

32

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Unda (3) auzora heltzen gara. Aldapa gogorre-ko zati batzuk igo behar izan ditugu, baina auke-ra dugu auzoaren edertasunaz gozatzeko, Urdai-bain ondoen kontserbatutako biztanle-guneen artean baitago.

Lehenengo baserri-taldea pasatuta gero bi-garren batera heltzen gara, eta bertan landa-ar-kitekturaren adibide bikainak ikusi ahal izango ditugu. Baserri guztien artean bi nabarmentzen dira, Undajauregi (4) baserri-jauregia, eta apur bat gorago Undagoitia (5) baserri dotorea. San Marcos baselizaren aurrean haritz (Quercus ro-bur) eder bat, eta gertuen dagoen baserriaren albo-fatxadatik beherantz egiten duen bide bat Andra Mari eliza Ibarruritik.

Page 35: Urdaibai, ibilbide gida

33

Ibilbideen deskribapena

Arrubioa (Salamandra salamandra).

Unda auzuneaUnda Urdaibaiko barnealdeko haranen alderik sakonenean dago, eta landa-arkitekturaren adibi-de bikainak ditu. Auzune horrek antzina garrantzi handia izan zuen bertatik ardoaren eta arrainaren bidea igarotzen zelako. Horren ondorioz, Maume-ko ataritik zetozen bidaiari eta salgai guztiak Un-datik pasatzen ziren. Izan ere, Maumek Urdaibai Durangaldearekin eta arabar lautadarekin lotzen zituen.Auzuneak bi baserri-multzo ditu: Undabetia eta Undagoitia; lehenengoan Erregena eta Aurtene-txe (barroko estilokoa; XVIII. mendea) baserriak azpimarratu behar dira, eta, bigarrenean, Unda-jauregi eta Undagoitia. Azken bi horiek, XVI. mendearen hasierakoak dira eta harlanduzko lan bikaina erakusten dute. Bestalde, San Marcos baseliza ere eraikin interesgarria da.

Undagoitia baserria (Unda Auzoan).

ikusiko ditugu. Bidea markatuta dago (PR 177), eta haran-hondoraino jaisten da. 800 bat me-troko jaitsiera horretan, eta zuhaitz-landaketak, sasiarkaziak (Robinia pseudoacacia) hurritzak nagusi diren hegal bat zeharkatzen dugu. Amaieran Ibarruti auzoa topatzen dugu, eta isurkide bat igaro ostean frontoirantz jotzen dugu. Hortik aurrera Burdaria (6) auzora doan errepidea hartzen dugu.

Malda gogorreko errepide honek Aluxe-goikoa (7) baserriaren inguruko landazabal ederrak eta horietan nagusi diren belardiak ze-harkatzen ditu. Burdariara heltzean Muxika udalerriko bista bikainak ditugu, eta beste men-di batzuen artean Bizkargiko mendikatea na-barmentzen da. Auzoaren erdian antzinako ikuztegi (8) bat ikusiko dugu, eta horren esku-maldetik irteten den bideari segituko diogu Or-maetxea auzunera heltzeko. PR 177 ibilbidetik goaz berriro, igarotzen dugun paisaian belar-

diak eta hesi naturalak dira nagusi, eta horietan ez da zaila zenbait txori antzematea; hala nola, txinbo kaskabeltza, buztangorri iluna, txepetxa etab. Metro gutxi batzuk aurrerago sahatsez eta

Page 36: Urdaibai, ibilbide gida

34

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Azkenik, Zugastietaik datorren errepidera heltzen gara; guk ezkerretara hartzen dugu Iba-rruriko Elizaldera heltzeko. Metro gutxira Ur-daibaiko baselizarik politenetakoa ikusiko dugu, San Pedro eta San Pablo baseliza (10) hain zuzen. Hortik, Andra Mari elizarantz era-maten gaituzten gurutzeei segituz hasierako puntura (1) heltzen gara.

Harrautsia (Saxifraga hirsuta).

laharrez hornitutako bidea pasatzen dugu, eta pinu- eta altzifre-landaketa batean sartzen gara,

Pinudi heldu horretan baso-hegazti batzuk bereiztu ahal izango ditugu; adibidez, okil han-dia, amilotx mottoduna, kaskabeltz handia. Au-rrera egiten dugu, eta hesi bat eta burdinazko ate bat igaro ondoren, Etxekoena (9) jauregi-etxera iristen gara. Ormaetxe auzoa zeharka-tzen duen auzo-errepidea segitzen dugu, ingu-ruko baserri ederrak ikus ditzakegu, baita Ibarrurirantz zabaltzen den landazabala eta ha-ran-hondoan dagoen Andra Mari eliza ere.

Ibarruriko San Pedro eta San Pablo baselizaSan Pedro baseliza Bizkaiko landa-gotikoak utzi digun tenplurik interesgarrienetakoa da. Azpima-rratu behar dira, XIV. mendeko portale aurre-go-tikoa abozinatua eta bertako gudarien motibo eta irudiak, eta leihoko absidea. Biek gotikoak izan arren, erromaniko kutsu argia dute.Tenplu txikia eta iluna da eta oinplano angeluzu-zena du. Absidea zuzena da, eta nabea baino txi-kiagoa. Bi sarrera ditu, eta sortaldekoan dira na-barienak estiloaren erakusgarriak: lau arkibolta zorrotzek barrurantz arku eskartzano baten az-piko sarrerarantz bideratzen gaituzte. Kanpoal-deko arkiboltak lau irudi ditu, eta erdiguneko biak baselizako santu titularrak dira.

San Pedro eta San Pablo bazeliza Ibarrurin.

Page 37: Urdaibai, ibilbide gida

35

Ibilbideen deskribapena

duko (edo amaitutakoan) zentroa bisitatu daite-ke baserriaren egitura eta bizimodua hobeto ezagutzeko.

3. Mendata udalerrian barrena

Mendata udalerritik egiten dugun ibilbide honek Urdaibaiko goiko aldeko paisai menditsuaren ikuspegi onak eskaintzeaz gain, barnealdeko landa-giroari eta -bizimoduari hurbiltzeko aukera ematen digu.

Ibilbidearen luzera: 7,1 km Gutxi gorabeherako iraupena: 2,5 ordu.Ibilbide mota: Ia ibilbide osoa pista zabaletik (mendi-pista, zementuzkoa, asfaltozkoa) egiten da. Bi zati txikitan errepideaerabiltzenda,etanahizetatrafikogutxikoakizankontuzibiltzeakomenida.Zailtasuna: Ertaina. Elexalderako azken kilometroa aldapatsua da. Hala ere, oro har, ez dago maldak gogorrik. Natura interesguneak: Golako ibaia eta bere goi ibarra.Kultura interesguneak: Elexalde, Mendata uri eta Albiz auzoak; Baserriari buruzko interpretazio-zentroa; Albizko dorrea eta jauregia; Ikeria errota.Paisaia interesguneak: Kalbario mendatea.Nola heldu: Garraio publikoa. Bizkaibus: Bilbo-Lekeitio linea (A 3523) egunero baina maiztasun txikiarekin eta Ibarrangelu-Gernika-Lumo (A 3526) astegunetan.Garraio pribatua. Gernika-Mendata-Markina errepidea (BI-2224) hartu behar da Elexalde auzora iristeko.

Ibilbidearen

Irteera Elexalde (1) auzoko interpretazio zentrotik egiten da (gertu bus geltokia eta aparkalekua daude). Ibilaldia egiten hasi or-

Albiz auzunea.

Page 38: Urdaibai, ibilbide gida

36

URDAIBAI /Ibilbide-gida

behatzen diegu, baina bereziki San Migel eli-zari erreparatuko diogu. Eraikinak estilo go-tiko-errenazentista du eta elizpe batek ingu-ratzen du Albizko elizan ikus daitekeen moduan. Landa eremuetan ohikoak ziren eliz pe horiek, besteak beste, auzoko bilerak egiteko erabiltzen zirelako.

Mendatako Elexalde mendebaldetik Be-rrekondo ibaia eta ekialdetik Golako ibaia inguratzen duten gain batean dago, eta horre-gatik Urdaibaiko goiko aldeko paisai mendi-tsuaren panoramika ona eskaintzen du, ibilbi-de hasi eta berehala konturatuko garen bezala. Gu elizarantz goaz, auzoko eraikinei

Page 39: Urdaibai, ibilbide gida

37

Ibilbideen deskribapena

Auzora sartu eta ezkerretara arte eder ba-tzuen ondoko farola baten marra zuri-horiak (eta zuri-gorriak) ikusiko ditugu. Auzoko base-rri ederrei begiradatxo bat eman eta aurrera egi-ten dugu aipaturiko marra zuri-horiak jarraituz. Marra horiek utzi barik auzotik irteten gara pis-ta batetik eta laster errepide nagusiarekin (BI-3222) bat egiten duen asfaltozko bide batera iristen gara. Bidegurutzean zurezko seinaleak daude (GR 38 eta PR-BI 171). Guk Albiz (1,8 km) adierazten duenari segituko diogu.

Asfaltozko bidetik goaz, metro gutxi batzuk egin eta zurezko beste seinale bi daude. Guk Albiz auzorantz doana hartzen dugu. Bidezidor batetik gora Mendata udalerrian oso hedatuta dauden pinudi horietako batera sartzen gara. Aurrerago Ollargan mendatearen magaletik (tontorra gure eskumatara dago) doan mendi-pista zabal eta erosotik (ez baitu gora-behera nabarmenik) goaz. Landatutako pinudien ustia-

Albiz eta Urrutxua auzoetarantz doan erre-pide (BI-3222) alboko espaloitik jaisten hasten gara,hego-ekialdean Urdaibaiko gailurrik altue-naren (Astoagana 809 m) eta Urdaibaitik kanpo dagoen Oizko mendiaren (eta dituen haize-erroten) itzalaren laguntzarekin.

Laster inguruan platanondoak dituen, eta ha-rearrizko fatxada deigarria duen 1912.urteko eraikin batera iristen gara. Errepidea uzten dugu, eraikin horren albotik eskumatara doan asfaltozko bide batetik. Metro gutxi batzuk ba-rru, ezkerretara irteten den pista bat hartzen dugu. Gure eskumatara dagoen baserri baten albotik pasatzen gara eta sega-belardien artean aurrera egiten dugu. Mahats-parra batzuk topa-tzen ditugu eta bideak elektrizitate-poste meta-liko erraldoi baten eta etxe baten artetik igaro ondoren, Mendata uria auzora (2) eramaten gaitu. Mendatako elexalde auzunea.

Minois dryas.

Page 40: Urdaibai, ibilbide gida

38

URDAIBAI /Ibilbide-gida

igarotzen dugu eta baserri baten ondo-ondotik aurrera egiten dugu Albiz auzoan (3) sartzeko.

Ekarri ditugun marrak segi, ikuztegi baten albotik pasatu, eta berriro errepide nagusiarekin topatzen gara. Errepidearen bestaldean zurezko seinaleak daude Ikeria errotarantz markatzen duena eta Albizko dorretxea eta Madalen eliza (XVI. mendean eraikia) adierazten dituena Denboraren arabera, Albizko baseliza, dorre-txea eta jauregia bisitatzeko joan-etorria (1 km inguru) egin dezakegu, edo zuzenean gure ibilbidearen hurrengo mugarrira, Ikeriara, joan gaitezke.

Aldapatsua den mendi-pista batetik jaitsi egiten gara Golako ibaiaren ertzean dagoen Ikeria errotaraino (4). Pista hartzeko hesi bat pasatzen dugu eta hasieran trintxera batetik goaz beherantz. Trintxeraren gainean ezker-es-kuman zenbait zuhaitz autoktono ikus ditzake-gu (haritzak, gaztainondoak, arteren bat…). Pi-nudi batean sartzen gara, eta guk, marrak segituz, beherantz egiten dugu bidegurutzeei kasurik egin gabe.

Golako zeharkatzen dugu ibaiaren ikuspegi ona eskaintzen digun egurrezko zubi batetik, eta pista batera iristen gara. Pistatik aurrera egi-ten dugu Golakoren goi ibarretik. Ibar estua da, bere garaian ibaiaren uraren indarra aprobetxa-tuz zenbait errota zeuden bertan, baina gaur egun ez dira erabiltzen. Ohiko giza zurrunbilo-tik aparte dagoen haran honetan lasaitasuna eta

penerako pista asko egiten dira, eta, kasu hone-tan ere, bat baino gehiago aurki dezakegu. Bi-degurutze guztietan, lagun izango ditugun marrak (PR-BI 171) segituko ditugu, eta horre-la, hesi batzuk igaro ondoren, pinuditik irtengo gara sega-belardi bat zeharkatzeko.

Orain ikuspegia zabala da, eta eskumatara, hau da, mendebaldera Muxikako Berroia auzoa ikus dezakegu gain batean, Berrekondo ibaia-ren haran estuaren bestaldean. Haranaren hegal maldatsu gehienak pinudiz estalita daude, bai-na, salbuespen gisa, harizti bat ere antzeman dezakegu.

Albizetik oso gertu gaude. Ekarri dugun pis-tatik ezkerretara egiten dugu, hesi metaliko bat

Albiz dorretxea eta jauregiaAlbiz auzoa Bizkaiko Kofradiaren hasierako gu-neetako bat izan omen zen eta Albiztarren dorre-txea izan zuen sorleku –hortik haren izena–, Albiz-tarren leinuaren (Urdaibaiko lehenetarikoa) oinetxea izan zen dorrea behin baino gehiagotan erre zuten, nahiz eta, antza denez, jarrera neutrala izan banderizen borroketan. Orain aurri egoeran dagoen eraikina XVI. mendeko berreraikuntza go-tiko-errenazentista da. Gaur ikus daitekeen etxe hondatuaren argazki za-harrek erakusten dutenez, bi isuriko teilatua zuen eta, oro, har duen garaiera eskasa kontuan izanik, pentsa liteke dorrea moztua izan zela. Eraikinean geziak jaurtitzeko egindako leiho estuak (gezilei-hoak) ikus daitezke oraindik.Albiz jauregia. XVIII. mendekoa da, eta aurreal-dean bi armarri erakusten ditu: Albiztarrena eta Allende-Salazartarrena, eskualdeko bi leinu ezagu-nenetarikoena hain zuzen.

Albiz dorrea.

Oroilore (Myosotis lamottiana).

Page 41: Urdaibai, ibilbide gida

39

Ibilbideen deskribapena

isiltasuna dira nagusi. Ibaiaren ertzetik gertu hostoerorkorreko zenbait zuhaitz eta zuhaizka bereiz ditzakegun (haltzak, sahatsak, hurritzak, haritzak…) bitartean, hegaletan pinuen (eta eukaliptoen) landaketak dira nagusi. Goenola baserritik eta ondoan dagoen, oraintsu berrizta-tutako, Sta Eufemia baselizatik eta, apur bat aurrerago, Estabil errotatik pasatzen gara. Ze-mentuzko pistak gorantz egiten du pinudiz esta-litako muino bat zeharkatzeko; muinotik jaitsi eta ibaiarekin topatzen gara berriro. Zemen-tuzko zubi bat zeharkatzen dugu, eta ibaia (ora-in arte ez bezala) gure eskumatik daramagu. Pare bat etxebizitza atzean utzi, eta berehala errepide batera heltzen gara. Ikeriatik 2,5 km egin ditugu.

Bidegurutzean zurezko seinale batzuk dau-de. Guk ezkerretara egiten dugu, gorantz goaz, eta 200 bat metro egin ondoren, errepidearen ezkerraldean zurezko seinale berriak aurkitzen ditugu. Batek ibilbidearen amaieratik 1km-ra gaudela adierazten digu (Elexalde 1km). Erre-pidea uzten dugu, eta bidezidor batetik pinudi batera sartzen gara, marra zuri-horiak jarraituz. Marrak utzi gabe pinudia zeharkatzen dugu, eta azkenean, eskumatara eginez, pinudiaren ertze-tik baserri baterantz abiatzen gara. Asfaltatu-tako bide batera iristen gara, eta beste zurezko seinale batzuk topatzen ditugu. Guk ezkerretara egiten dugu, Elexalde 500 m adierazten duen seinalearen noranzkoan.

200 bat metro egiten ditugu asfaltozko bi-dearen ezkerraldean zurezko seinale berriak topatu arte. Asfaltozko bidea utzi eta aldapa na-

Ikeria errota duela urte gutxi berriztatu zen, eta antzinako ehotze-mekanismoa ederto kontserbatzen du.

Kalbario mendateaMendatarrek Aste Santuan Gurutze Bidea egiten zuten tontorreraino, eta hortik omen datorkio izena. Urdaibaiko paisaiari behatzeko toki aproposa da, batez ere iparralderantz begiratuz gero. Horrela, Oka ibaiaren haranean Gernika herria eta alboko mendatetan Lumo eta Ajangiz primeran bereiztuko ditugu, baita itsasadarraren harana eta bokalea ere (hau da lehen urrunagotik antzeman duguna orain ederto ikusiko dugu).

Ikuspegia Kalbario menditik.

barmena duen bidezidorretik gora egiten dugu. Pinudi bat igaro eta Elexaldera iristen gara. Eli-za eta frontoiaren artetik aurrera egiten dugu, eta horrela irteera puntura heltzen gara. Guztira 7.1 km inguru egin ditugu.

Ibilbidea amaitzeko joan gaitezke 10 minutu ingurura dagoen Kalbario mendatera (5). Ho-rretarako, kanposantu albotik doan pista hartu behar da. Bidean eta tontorrean zementuzko gu-rutzeak ikusiko ditugu. Goian dagoen porla-nezko eserlekuak aukera ematen digu alde bate-tik, ibilbidearen osteko atsedentxoa hartzeko, eta bestetik, Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko eta eremu babestu horrek dituen balioez, arazoez eta erronkaz hausnarketa txiki bat egiteko. Hala ere, udaberritik aurrera landaretzak estali egiten du ikuspegiaren zati bat, eta, horregatik, sasoi aproposena udazkenetik negura doana da.

Page 42: Urdaibai, ibilbide gida

40

URDAIBAI /Ibilbide-gida

tik pasatzen gara. Baserria Okaren uholde-ere-muaren mugan dago, eta guk muinorantz jotzen dugu. Lurraska ingurumen zentroaren albotik pasatzen gara, eta metro batzuk aurrerago, gure

4. Ajangizko itzulia

Ibilbide honek Gernika-Lumotik gertuko landa-ingurunea zeharkatzen du. Ibilaldian Ajangizko barnealdeko haranen bista bikainak izango ditugu, eta, ia inolako aldaparik gabe, landazabalak eta ibai ertzeko basoak tartekatuta agertzen duten zokondo ederrak bisitatuko ditugu.

Ibilbidearen luzera: 5,9 Km.Iraupena: 2 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: asfaltozko auzo-errepidea.Zailtasuna: erraza. Hasierako 300 metroko aldapa txikia kenduta, gainerakoa laua da.Natura interesguneak: landazabala, ibaiertzeko basoa, baso-landaketak, zuhaizti autoktonoak.Kultura interesguneak: Aristieta jauregia, Eztilotza errota, Goikoerrota antzinako burdinola eta errota, Enbeita baserria.Paisaia interesguneak: Mentzeta dorretxetik.Nola heldu Gernikara: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai (Bilbao-Bermeo) linea, Lurgorri geltokia (ibilbidearen hasieratik 500 metrora Maier enpresan). Bizkaibus, A3514 Bilbao-Gernika linea, A3519 Bilbao-Bermeo linea eta A3523 Bilbao-Lekeitio linea, Lurgorri geltokia.Garraio pribatua: Bilbotik, N-634 Bilbao-Amorebieta errepidea eta BI-4215 Amorebieta-Gernika errepidea. Aparkalekua Maier enpresaren aurrean.

Ibilbidea

Ibilbidea Oka ibaiaren gaineko zubia (1) ze-harkatu ondoren hasten da, Txaporta inguruan hain zuzen. Eskumatara irteten den errepidea hartzen dugu, eta Antxosolo baserriaren ondo-

Baserria Kanpantxu auzunean.

Page 43: Urdaibai, ibilbide gida

41

Ibilbideen deskribapena

ezkerretara, Santa Marina baseliza ikusiko dugu. Lurraska, 1992. urtean sortu zen, besteak beste, EAEko ikasleei baserriaren inguruko bi-zimodua erakusteko. Bidea segitzen dugu, eta muino baten gainean Mentzetarren dorretxea (2) aurkituko dugu. Oka haranaren barnealdea kontrolatzeko kokapen egokia duen dorretxe horretan bizi izan zen gernikar jatorria zuen Mentzeta sendiak, 1366. urtetik aurrera.Gaur egun, oso eraldatuta dago, eta jatorrizko arkitek turatik gutxi gordetzen du. Ekarri dugun bidea berriro hartzen dugu, Enbeita baserriaren Berrekondo erreka.

Page 44: Urdaibai, ibilbide gida

42

URDAIBAI /Ibilbide-gida

tokietan ohiko baso-hegaztiak antzeman di-tzakegu, hala nola pinu-kaskabeltza, amilotx mottoduna, erregetxo bekainzuria, txepetxa eta txinbo kaskabeltza. Astobieta baserriaren on-doan tamaina handiko zenbait haritz eta arte bereiztuko ditugu. Laubide (3) izeneko bide-gurutzera iristean, ezkerretara irteten den bidea hartzen dugu, eta jaitsiera leun baten ostean La-rruze aurrekoa baserriaren hondarretara (XVI-XVII. mendea) heltzen gara. Aurretik, pinu-landaketa batzuetatik pasatzen gara, eta oihanpean gaztainondoek duten nagusitasunari erreparatu ahal izango diogu.

Eztilotza errotatik (4) gertu, topatzen dugu Ajangiz udalerrian dagoen zuhaizti atlantikorik interesgarrienetakoa. Errotatik aurrera Berre-kondo ibaiaren albotik goaz, eta bazterretan ibaiertzeko basoa urria izan arren, ur bizitza-rako garrantzikoak diren zenbait inguru ikusi ahalko ditugu. Gure bidearen eskumatara pinu-di heldu batzuk bereizten dira, eta deigarria da duten oihanpe bikaina. Bertan, espezie-anizta-

(XVII. mendea) ondotik pasatzeko. Udalerriko baserririk zaharrenetarikoa da.

Toki horretatik Ajangizko ibarraren eta es-tuarioko barnealdearen ikuspegi polita dago. Bidea jarraitzen dugu, eta belardiak eta adin eta oihanpearen garapen-maila ezberdineko pinu-diak ikusiko ditugu. Oihanpea trinkoagoa den

Burruntzi (Oxygastra curtisii).

Ajangizko ibarrakAjangizko ibarrak Urdaibaiko eremurik emankorrenetakoak dira. Okaren goi-ibarretiko sedimentu meheak milioika urtetan zehar pila-tuz joan dira, eta ondorioz haran-hondoak nu-triente asko ditu. Antzinatik gizakiak probetxua atera dio egoera horri, zenbait zerealen kulti-boak sustatuz, hala nola artatxikia, garia, inda-ba, eta, XVI. mendetik aurrera, artoa.Nekazaritzari loturiko jarduerak desagertzean, na-tura berreskuratzen ari da eremu horietan, eta ka-nalen bazterretan eta ibaiertzetan, apurka-apurka hedatzen ari dira sahasti eta haltzadi interesga-rriak. Horiek, inguruko belardi hezeekin batera landazabalen mosaiko-itxurako paisaia osatzen dute.

Ajangizko ibarrak.

Page 45: Urdaibai, ibilbide gida

43

Ibilbideen deskribapena

suna handia da, hala nola haritzak, gaztainon-doak, eta astigar arrunt eder-eder batzuk. Bidea segitzen dugu, eta Goikoerrota burdinolara eta errotara (5) heltzen gara.

Aurrera egiten dugu haran hondoraino, hau da, Berrekondo ibarrareko lur lau eta emankorretaraino. Arestieta jauregian (6) nekazaritza ekologikoa landa-turismoarekin uztartzen da.

Ekarri dugun bidetik aurrera egin, eta lehen bidegurutzean ezkerretara jotzen dugu eta Maier enpresatik (7) gertu pasatuko gara. Lantegia eskualdeko handiena da, eta industria-rako osagai plastiko ezberdinak ekoizten ditu. 250 bat metro aurrerago hasiera-puntura hel-tzen gara, eta amaiera ematen diogu ibilbideari.

Silene dioica.

Goikoerrota burdinola eta errotaBerrekondoren ertzean dago, “presazaharretik” metro gutxira, eta gertuko bi isurkideen ura metat-zen duten bi presa ditu. Antzina, garrantzi handia duen burdinola horrek Bilboko ezkerraldeko So-morrostroko meategietatik ekartzen zuen burdina. Itxi aurreko azken urtetan, nekazaritza-lanabesak eta, batez ere, iltzeak ekoiztu zituen.Burdingintzak behera egin zuenean, errota bi-hurtu zen, eta, gero, duela urte gutxira arte, zen-tral hidroelektriko txikia izan da. Ekoizten zuen energia, Gernika-Lumon erabiltzen zen.

Arestieta jauregiaEraikin eder hori Kanpantxu auzuneko ibarretan dago. Zenbait mende-tan udalerriko burdinola garrantzitsuena izan omen zuen, eta gertuko Goikoerrota burdinolarekin batera multzo protoindustrial aipagarria osatu zuen. XVIII.mendean Olaeta-Arestieta sendiak eraiki zuen. Hor-txe jaio ziren Bizkaiko Jaurerriko Aldun Nagusi bi, Francisco Ignacio Olaeta-Arestieta eta bere semea, Juan Olaeta-Arestieta Trobika. Jauregiak kapera bat dauka lepogabetutako San Juanen omenez. Jatorrizko familiak utzi zuenean jauregia baserri bihurtu zen.

Arestieta jauregia.

Page 46: Urdaibai, ibilbide gida

44

URDAIBAI /Ibilbide-gida

eta bertatik gertuko landazabal ederrak eta ohiko baserri politak ikusiko ditugu. Zubiate baserrira iritsi baino apur bat lehenago, errepi-dearen eskuinaldean burdin oxidoaren presen-tzia nabaritzen dugun inguruan, eskumatara irteten mendi-pista bat hartzen dugu. Metro gutxi egin, eta pare bat urki eta estuagoa den

5. Golako ibaiaren bailara

Ibilbide honek interes handiko landa-auzo batzuk zeharkatzen ditu. Ibilaldiaren lehen zatian belardi zabalak eta Gorozika auzoko muinotik ikusten den paisaia irekia nabarmendu behar dira. Elorriagatik itzultzerakoan Golako bailararen barnealdeko izugarrizko ikuspegi panoramikoak izango ditugu.

Luzera: 6,5Km.Iraupena: 2,30 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: asfaltozko auzo-errepidea, eta mendi-pistak.Zailtasuna: Erraza, oso desnibel txikiak baititu. Natura interesguneak: landazabala, ibaiertzeko basoa, zuhaizti autoktonoak, kolada basaltikoak. Kultura interesguneak: Arratzuko eskolak, Meategi gregoriarra, Santa Marina baseliza.Paisaia interesguneak: Santa Marina baseliza, Gorozika auzoa, Elorriaga auzoa.Nola heldu Arratzuko Loiola auzora: Garraio publikoa: Bizkaibus, A3523 Bilbao-Gernika-Lekeitio linea, geltokia Loiola auzoan.Garraio pribatua: BI-2224 Gernika-Munitibar errepidea. Hor berton aparkaleku publikoak daude.

Ibilbidea

Arratzuko auzo-eskolen parean dagoen Loiola auzuneko enparantzatik (1) irteten gara. Udaletxearen atzetik irteten den bidea hartzen dugu Zubiate auzunerantz joateko. Za-buak dituen jolas-parke bat ikusten dugu, eta aldapa txiki bati ekiten diogu (BTT seinaleak ditu). Igoeraren ostean ordeka txiki bat dago,

Zubiate auzunea (Arratzu).

Page 47: Urdaibai, ibilbide gida

45

Ibilbideen deskribapena

arrastoa da. Meategi “Gregoriana” (2) izene-ko hori, udalerrian egon zen burdingintzaren lekuko isila da.

Utzi dugun pistara itzultzen gara Gorozika auzuneraino (3) iristeko. Eskumatara doan le-

pista bat ikusten ditugu. Hori hartzen dugu, eta eskerretara dauden belardiak mugatzen dituen hesiarekiko paralelo 50 bat metro egiten ditu-gu aurrera. Amaieran, mendian indusitako zulo handi baten albora heltzen gara. Zuloa orain utzita dagoen burdina-meategi baten

Page 48: Urdaibai, ibilbide gida

46

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Aldapa beherantz hartuko dugu, Nabarniz-era igotzen den errepidearen bidegurutzera heldu arte, Belendiz auzoan (4). Puntu hone-tatik errepidea eskumatara hartuko dugu 200 m. inguru eta ezkerretara doan hirugarren bi-dea hartuko dugu, Dolarretxea baserria, Be-lendizko aitzineko dorrea eta San Pelaio base-liza pasatu ondoren. Bide honek Zabala auzoak osotzen duen baserri multzoa zeharka-tuko du. Muinoraino jarraituko dugu eta hortik ezkerretara doan lurrezko pista hartuko dugu. Pista honetatik (5) Urdaibaiko estuarioko

hen bidea hartzen dugu, eta apur bat aurrerago ezkerretara doana. Horrela, Barroeta auzunera heltzen gara, eta bertatik gertuko belardi zaba-lak, zuhaiztiak eta sakabanatuta dauden base-rriak ikusteaz gain, atzean kostaldeko Mundaka herria antzeman dezakegu. Belardi horietan, neguan bereziki, txori-talde ezberdinak bereiz-tu ditzakegu, hala nola negu-txirtak, karnabak, txontak, pitxartar burubeltzak etab; eta horiekin batera, zapelatzak, eta belatz gorriren bat harra-pakin txikien bila.

Belendiz auzunea Gorozikatik (Arratzu).

Meategi “Gregoriana”Tokiko meagintzaren lekuko isila da. Nahiz eta orain in-dusitako barrunbe handia eta ezpondan dauden burdina-aztarnak baino ez egon, erraz irudikatu dezakegu antzina zelako lan handia egin zen Golako ibaiertzeko burdino-lak behar zuten minerala lortzeko.Meategi honek burdina-errailak eta bagonetak izan zi-tuen minerala lehortegietara eta labeetara garraiatzeko. Hortxe eraldatu egiten zen burdinolek erabili zezaten.

Gregoriana izeneko meategia Zubiate auzunean.

Iratze arra (Dryopterix affinis).

Page 49: Urdaibai, ibilbide gida

47

Ibilbideen deskribapena

tuz 200 metrora aulki bat eta iturri bat utziko dugu gure eskuman. Iturritik 500 m. gehiago ibili ondoren, Uharkako bidegurutzera heldu baino lehenago eta “stop 100 metrora” adie-razten duen seinale baten aurrean ezkerretara doan mendiko pista bat hartuko dugu go-rantz.

Pista bukatzen denean ezkerretara hartuko dugu bide asfaltatuta Santamañe baselizarai-no (6). Puntu honetatik, Golako bailararen bar-nealdeko paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu. Gure eskuman baso misto zabalak ditu-gu, erdialdean eta lehenengo planoan Santo To-mas eliza eta Montolan dorrea mendi piramidal baten gainean eta atzetik Oiz Mendia bere hai-ze-errotekin.

Gure bidea jarraituko dugu Gorozika auzo-raino, eta hemendik eskumatara hartuko dugu ibilbidearen hasieran hartu dugun bidea Loiola auzora (1) berriro itzultzeko.

izugarrizko ikuspegi panoramikoa disfrutatze-ko aukera izango dugu.

Lurrezko pista hau bukatzen denean ezke-rretara doan asfaltatutako errepidetxoa har-tuko dugu beherantz, Nabarnizko errepide topatu arte berriro. Hemendik eskumatara hartuko dugu Gernikarantz. Errepidea jarrai-

Golako bailararen ikuspegia Santamañe baselizatik.

Lepaitzulia (Jynx torquilla).

Page 50: Urdaibai, ibilbide gida

48

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Zarra adierazten duena hain zuzen (PR-BI 167). Jaisten hasten gara aldapa maldatsua duen Done Jakue harbidetik, beheko partean Golako ibaia eta alboko Olatxu baserria (eta antzinako errota) ikusten dira, eta laster ibai ertzeraino iristen gara. Ereinotzez (Laurus

6. Arratzu-Mendatako hariztia Done Jakue harbidetik

Ibilbide erraz honek aukera ematen digu erakargarritasun handiko inguru ezkutua ezagutzeko. Done Jakue bideari segituz Urdaibaiko hariztirik garrantzizkoena zeharkatuko dugu gure arbasoen urratsek uzitako zenbait aztarna aipagarriri erreparatuz.

Ibilbidearen luzera: 6,7 Km.Iraupena: 2,5 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: lehenengo zati osoa Done Jakue harbidetik egiten da Zarraraino, gero oso auto gutxi dituen errepidetik Marmizeraino, eta azkenik mendi-pista batetik (azken zatia zementuzkoa) hasierako punturainoZailtasuna: Ibilbide erraza, pare bat zati aldapatsu izan arren, maldak ez dira gogorrak. Natura interesguneak: hariztia, Golako ibaia.Kultura interesguneak: Done Jakue bidea, Artzubi zubia, Olazarrako burdinola eta presa, Montolan dorrea, Elexalde eta Zarra auzoak.Paisaia interesguneak: Montolan.Nola heldu Arratzuko Elexalde auzora: Garraio publikoa: Bizkaibus, A3523 Bilbo-Gernika-Lekeitio linea.Garraio pribatua: BI-3241 Gernika-Arratzu errepidea. Arratzuko Loiola auzoa igaro ondoren, kilometro bat inguru aurrerago, bihurgune itxi batean ezkerretara hilerria ikusiko dugu eta eskumatara aparkatzeko eremu zabal bat Elexalde auzoan. Bizkaibusak hortxe du geltoki bat.

Ibilbidea

Arratzuko Elexalde auzo (1) lasaian has-ten da gure ibilbidea. Gain batean ikusten den Santo Tomas elizarantz goaz. Elizara heldu baino lehenago, zurezko seinale batzuk aur-kitzen ditugu, eta guk ezkerretara eta behe-rantz egiten duena hartzen dugu, Artzubi eta

Golako bailara Santo Tomas elizatik.

Page 51: Urdaibai, ibilbide gida

49

Ibilbideen deskribapena

Zubia igarotzen dugu, eta, zurezko hiru sei-naleen parean, harbidearen ezkerraldean da-goen hesi bat zabaltzen dugu. Ibaia ezkerrean dugula aurrera egiten dugu presa bateraino, gero bide beretik berriro itzultzeko. Joan-etorri

nobilis) inguratutako zeramikazko plaka ba-tek ondoko Artzubi zubiari (2) eta basoari buruzko azalpenak ematen ditu. XVI. men-dean egindako zubi eder horren erdigunean dago Arratzu eta Mendataren arteko muga.

Page 52: Urdaibai, ibilbide gida

50

URDAIBAI /Ibilbide-gida

tanea sativa)…dituen basotik goaz eta gorago zurezko hiru seinale topatzen ditugu. Segitzen dugu Montolanerantz, hurritz asko dituen erdi aroko harbide ederretik eta lehen aipatutako zuhaitzez gain pago (Fagus sylvatica) batzuk ere ikusten dira; gainera ez dira falta ereino-tzak (hala ere, Artzubi inguruan baino gutxia-go daude) ezta elorriak (Crataegus monogy-na), eta zuhandorra (Cornus sanguinea) bezalako beste zuhaizka batzuk eta zenbait landare igokari ere, hala nola, endalaharra (Smilax aspera),huntza (Hedera helix) atxapa-rra (Lonicera periclymenum)…

Bidegurutze batera iristen gara. Aurrera egi-nez Zarra auzora goaz eta eskumatara hartuta Montolanera (50 metro), zurezko lau seinalek adierazten diguten bezala. Gorantz goaz, eta ezkerretara, hego-mendebaldera hain zuzen, Mendatako Elexalde ikusten dugu gain batean.

horretan bereziki haltzez (Alnus glutinosa) eta baita lizarrez (Fraxinus excelsior) osatutako ibaiertzeko basoari behatu ahal diogu. Hezeta-sun handiko inguru honetan, goroldio eta iratze ugariekin batera ereinotz asko (ibaian ikusten den irlatxoa ereinotzez beterik dago, adibidez), zenbait zuhaizka eta belarren geruzako hainbat landare bereiztu ahal izango ditugu. Gainera, zorte apur batekin ikusi ahal izango ditugu ibai-ri loturiko ur-zozoa (Cinclus cinclus) uretako intsektuen larbak harrapatzen edo martin arrantzalea (Alcedo atthis ) hegalaldi bizi-bizi-ren bat egiten.

Harbidera itzultzen gara. Artzubitik Mon-tolan dorretxera egingo dugun bide honek baso bikain bat zeharkatzen du. Izan ere, Ur-daibaiko harizti (3) garrantzizkoena da, eta merezi du arretaz begiratzea. Berehala, hesi bat pasatzen dugu eta igotzen hasten gara. Landatutako pinudi batean sartzen gara, baina laster berriro hariztian gaude. BTT seinale bat eta egurrezko atea duen beste hesi bat igaro-tzen ditugu, eta aurrera goaz, eskumatara doan bidezidor bati kasurik egin barik. Haritz (Quercus robur) ederrak, gaztainondoak (Cas-

Golako erreka.

Karraspina (Morchella esculenta).

Page 53: Urdaibai, ibilbide gida

51

Ibilbideen deskribapena

Montolanetik oso gertu, bidezidorraren ezke-rretara pago eta arte motz (ikatza egiteko erabi-li zirelako) ederrak uzten ditugu eta dorretxera (4) iristen gara.

Montolanetik jaitsi eta lehengo bidera iris-ten gara, orain Zarra (5) auzora joateko. Ber-tako baserriak eta San Pedro baseliza igaro on-doren, beherantz egiten dugu asfaltozko bide batetik. Zurezko bi seinale utzi eta aurrera egi-ten dugu zurezko beste bi seinale josatu eta Za-rrabenta tabernara heltzen gara. Bertan esku-matara eta apur bat beherantz egiten duen BI 3224errepideahartzendugu.Osotrafikogutxiduen errepide honetatik goaz pinudien artean eta hiru kilometro egin ostean, Mendatako Mar-miz auzora heltzen gara.

Marmizeko bidegurutzean Gernikara begira errepidea ondo-ondoan Bengoetxe baserria dago. Hortxe errepidea utzi eta baserriaren pa-rean beherantz egiten duen bidezidorretik goaz (hasieran Done Jakue bidearen zurezko seinale bat du, eta aurrerago BTT bidearen seinaleak aurkitzen dira). Pinudi batetik jaitsi eta Golako ibaiaren ertzera iristen gara. Ibaia ezkerretara dugula aurrera egiten dugu ekarri dugun bidezi-dorretik, mendiko uhar bat zeharkatzen dugu,

Arratzu-Mendatako hariztiaHaritzak (Quercur robur) ondo jasaten du neguko hotza, baina udan pagoak baino bero handiagoa be-har duenez, normalean ez da 600 metroko altitude-tik gora aurkitzen. Bestalde, urte osoan zehar ondo banatutako prezipitazioak eskatzen ditu, ez baita gai klima mediterranearreko udako lehorteari aurre egiteko. Izan ere, haritza Bizkaian dugun klima ozeaniarreko ohiko zuhaitza da. Horregatik guztia-gatik, antzina Urdaibaiko eremurik zabalena betet-zen zuen basoa hariztia izan zen (Gernikako arbola, haritza da). Gaur egun berriz, mendetako giza jar-dueren ondorioz, oso toki gutxitan aurki daitezkeen zuhaizti txikiak baino ez dira geratzen. Eta, zalant-za barik, Arratzu-Mendatako hariztia da bere hel-dutasuna eta aberastasuna kontuan hartuta haietako bikainena; izan ere, Bizkaian osoan gutxi dira ha-lako kontserbazio-egoera onean topatu daitezkeen hariztiak. Malda handiko hegal batean dago, Golako ibaiaren ertzean, eta gutxi gorabehera 3,5.ha ditu. Antzina Arratzun Golako ibaiak duen ur emariari eta inda-rrari esker burdinolen presentzia oso nabaria zen, eta horien funtzionamendurako landare-ikatza be-harrezkoa zenez, basoek berebiziko garrantzia zu-ten. Ez da harritzekoa beraz, Arratzun basoen heda-pena Urdaibaiko beste toki batzuetan baino handiagoa izatea, Udalaren honako datu hauek adierazten duten bezala: 1804. urtean udalerrian 90.000 haritz motz (ikatza egiteko mozten zirenak) eta moztu gabeko 8.000 haritz zeudenAldundiak hariztiaren garrantzia ikusita, XX. mendearen amaieran erosi zuen, eta gaur egun be-rari dagokio baso horren kudeaketa babeslea.

Arratzu-Mendatako hariztia.

Ur-zozoa (Cinclus cinclus).

Page 54: Urdaibai, ibilbide gida

52

URDAIBAI /Ibilbide-gida

egindako berrikuntzek eman zioten. Eliza pa-rean dagoen abadetxearen eraikinari (1839koa) erreparatu ondoren, ibilbideari amaiera emateko hasierako aparkalekuraino (1) goaz.

Oharra: Ibilbidea apur bat luza daiteke, ger-tu dagoen Olazarra edo Arratzuko errota presa-ra joan-etorria egiten baldin badugu.

eta laster zementuzko pista bat eta Golako iga-rotzeko zubia aurkitzen ditugu.

Zubiaren bestaldean, ezkerretara zeramikaz-ko plaka bat dugu. Plakak Olazarra burdino-lari edo Arratzuko errotari (6) eta itsatsita zuen errotari buruzko azalpenak ematen dizki-gu. Burdinola XVII. mendean altxatu zen eta XIX. mendearen erdialdera arte egon zen fun-tzionamenduan, eta gari-irina eta arto-irina egi-teko erabiltzen zen errota 1975. urteko uholdee-tara arte.

Orain zementuzko bidetik gora egiten dugu hasieran ikusi dugun Elexaldeko Santo Tomas elizarantz (7)*.Eliza 1530. urtean hasi zen erai-kitzen, baina kanpandorrea eta eraikina ingura-tzen duen elizpea XVII. mendekoak dira, eta egun duen itxura XVIII. eta XIX. mendeetan

Montolan dorretxeaMontolan XVI. mendean eraikitako oinplano pen-tagonala duen dorre sendoa da, eta bertatik Zior-tzako Andre Mariren Kolegiata Gernikarekin lo-tzen zuen Santiago Bidea igarotzen zen.Duen kokapenagatik Urdaibaiko ikuspegi paregabea es-kaintzen du, eta merezi du bertan atsedentxo bat hartzea ikusten den paisaiari lasaitasunez behatze-ko. Izan ere, hegoaldera Oiz eta Urdaibaiko muga egiten duen Astoagana mendiak ditugu, mende-baldean Gernika herria eta gaintxo batean Lumo auzoa, iparraldean itsasadarraren bokalea eta S.Migel eta alboko mendietako artadiak. Ipar-ekialdetik ekialdera suma daiteke gainera, burdin aroko aztarnategi arkeologiko batzuen kokapena (Gastiburu santutegia eta Arrolako eta Iluntzarre-ko kastroak)…Bestalde, aurrez aurre Burgoagane mendixka dugu, eta ondoan berde argizko landa-zabal ederrak (Urdaibaiko landazabalen eremurik handienak Bermeokoekin batera) gordetzen di-tuen Arratzuko bailara.

Montolan dorrea.

Pinudi helduak Montolan dorrearen bidean.

Page 55: Urdaibai, ibilbide gida

53

Ibilbideen deskribapena

Irten eta Baso margoturantz doan haranaren hegoaldeko magaletik joango gara. Horreta-rako, jatetxe parean, Kortezubitik ekarri dugun errepidea gurutzatzen dugu, eta pista asfaltatu batetik igotzen gara, seinale batek adierazten

7. Oma eta Basondo haranak

Omako harana.

Txango erraz eta eroso honetan zehar Urdaibaiko leku erakargarrienetako bat ezagutzeko parada izango dugu: Basondo eta Oma haranak. Bere xarmen artean honako hauek azpimarra daitezke: paisaiaren edertasuna, artadi kantauriarra, Omako baso margotua eta Bolunzulo sarbegi karstikoa.

Ibilbidearen luzera: 6 Km.Iraupena: 2 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: mendi pista, bide zementatua eta errepidea.Zailtasuna: erraza. Edozeinek egiteko modukoa.Natura interesguneak: Basondoko karst-a, Bolunzuloko sarbegi karstikoa.Kultura interesguneak: Santimamiñe kobazuloko margoak, Omako baso margotua, Olakoerrota, Goikolea baserria. Paisaia interesguneak: Kurutzegane eta Basobarri.Nola heldu Basondora: Garraio publikoa: Bizkaibus, A3523 Gernika-Lekeitio linea, Kortezubi herriraino (Elexalde geltokia). Basondoraino ez dago garraio publikorik.Ibilgailu pribatua: BI-638 Gernika-Lekeitio errepidea. Kortezubi herrira heldu baino pixka bat lehenago saihesbide bat hartu eskuinerantz (Santimamiñe eta Baso margotua seinaleak). Aparkalekua dago.

Ibilbidea

Basondo haranaren sarreran dagoen Lezika jatetxetik (1) abiatzen gara; Santi-mamiñe kobazulo ospetsua oso gertu da-goenez, interesgarria izan daiteke bisita gida-tua egitea.

Page 56: Urdaibai, ibilbide gida

54

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Pinudia argitzean haran-hondoa ikus dezakegu,baita harana IE-tik mugatzen duen mendi-mazela ere; Ereñozar (446 m) eta Ariz-gana (410 m) mendietatik, Garaigana (351 m)

duen moduan (Baso margotua. 45 minutu). Gaztainondoak ugari dira inguruko landetan. Hasierako igoeraren ostean, pista altuera har-tzen doa pixkanaka SE noranzkoan eukalipto eta pinuen artean. Gurbitzak ere ez dira falta oihanpeko landareen artean.

Gure eskuinean dagoen Goikogana mui-notik (2) igarotzen gara. Pista orain laua da.

Lapiaza eta Ereñozarreko basoa. Senecio helenitis.

Page 57: Urdaibai, ibilbide gida

55

Ibilbideen deskribapena

Altitude berean jarraitzen dugu –batzuetan igoera leunekin– Basobarriraino (3). Hemen-txe ordekatxo bat dago, eta bertatik bide batzuk ateratzen dira. Jaitsiera handiena duen ezkerre-ko bide zabala (seinale-tantai bat badago) har-tuko dugu eta minutu batzuetan Baso margo-tuan egongo gara. Bidea zurezko eta zementuzko eskailerez egokituta dago.

Baso margotua (4) haranerantz orientatutako lepo bateko bi maldetan zabaltzen da. Oso go-mendagarria da bisita lasaia egitea, zuhaitzetan dauden irudi ezkutuak bilatzeko. Irudi bakoitza leku zehatz batetik osatzen da, irudiaren zatiak zuhaitz desberdinetan daude eta.

Bisita amaitu ostean malda leunetik jaisten gara bide zabal bat topatu arte. Bide hau eskui-nerantz jaisten da eta -gurutzean seinale-tantai batek (Oma 700m/Basondo 2,9 km) segitu be-har dugun noranzkoa adierazten digu. Harana zeharkatzen duen errepideraino (5) jaisten gara. Aukera moduan, kontrako noranzkoa har dezakegu Nabarniz udalerriko mugaraino Olakoerrotaren aztarnak eta Omaetxebarri eta Goikolea baserriak ikusteko.

Santimamiñe kobazuloaEreñozar mendi magalean kokatuta dago Basondo haraneko sarreran. Bizkaiko Golkoaren historiau-rreko kobazuloetako (Ekain, Altxerri eta Isturitz) bat da. Ondoan dagoen Santimamiñe baselizak izena ematen dio.Kobazuloaren sarreran dagoen aztarnategiak Goi Paleolitikotik erromatar aro arteko aztarnak ditu. Mailarik aipagarriena Madeleine aldia (orain 14.000 eta 9.000 urte) da, ordukoak baitira azal-tzen diren margoak eta grabatuak. Sasoi hartako elikaduran moluskuen garrantzia adierazten duen maskortegi bat aurkitu da.Animaliak irudikatzen dituen 50 irudi dago: 32 bisonte, 7 kaprido, 6 zaldi, orein bat eta hartz bat. Irudi guztiak beltzak dira eta ikatza erabili zen egiteko. Kobazuloak ere edertasun geologiko na-baria du, estalaktita, estalagmita eta haien arteko zutabe eta mantu ugari baitaude hormetan. UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen 2008 urteko uztailean. Hondatze-arriskua duelako ezin da sartu, baina egin daiteke bisita birtual bat alboko baselizan.

Santimamiñeko kobazuloaren sarrera.

Bolunzulo errotaren ingurua.

eta Araozaraino (334 m), non Basondo harana ixten den. Mendi-mazela hori, orban gutxi kenduta, artadi kantauriarraren berdetasunak estaltzen du.

Page 58: Urdaibai, ibilbide gida

56

URDAIBAI /Ibilbide-gida

doan bidexkak sarbegiraino eramango gaitu errota aztarna batzuetatik pasatu ondoren. Leku honetan erreka lurperatu egiten da, gero Gaute-giz Arteagako Atxondo haranean (Olalden, hain zuzen) berriro azaleratzeko.

Errepidera bueltatzen gara, eta San Pedro ba-selizatik igaro ondoren, Kurutzegane lepora (7) igotzen gara. Hemendik, Oma haranaren bis-ta ikusgarriari beha diezaiokegu, eta gero, aurre-ra eginez, ordu erdi bat ibili ondoren, Lezika (1) gure abiapuntura helduko gara.

Aipatu bisita hori egin ondoren, landazabal ederren artean Oma auzunerantz abiatzen gara. Paisaia edertasunaz, bide bazterreko kararrizko forma bereziez (lapiazak), alboko ibaiaz (Omaerreka) eta eskuineko artadi kantauriarraz gozatzeko aukera paregabea dugu.

Oman (6), seinale-tantai batek, eskuinera, Bolunzulo adierazten digu. Erreka ondotik

Baso margotuaArtelana bi dimentsioko eta hiru dimentsioko es-pazio-kontzeptu batzuen arteko erlazioei buruzko ikerketaren ondorioa da. Baso margotuak indibi-dualismo artistikoen edukietatik eta esangura inti-mistatik haratago joan nahi du.Arte publikoa izan nahi du, baita ere naturarekin eta gainerako banakoekin erlazionatzeko modu bat; izan ere, toki beretako zuhaitzetan, hezurre-tan, mendietan edo haitzuloetan margotu eta tai-llatu zuten biztanleen izpiritua berrartu nahi du.Baso margotuak irudiak berrosatzera gonbidatzen dio behatzaileari, baita ere arima-egoera eta dituen motibazio historiko eta mitologikoak eranstera. Koloreak bezala, argi-, sasoi- eta giro-aldaketak erakusten dituen natura ere baso margotuaren par-te da.

Agustin Ibarrola

Omako baso margotua.

Antzandobi arrunta (Lanius collurio).

Baserria Oman.

Page 59: Urdaibai, ibilbide gida

57

Ibilbideen deskribapena

doan bidezidorretik aurrera egiten dugu. Bere-hala, eskumatara, Arteagatarren antzinako gazteluaren hondarrak (2) ikusten ditugu. Hondarren eskumatara antzinako zalditegiak ikus ditzakegu, nahiz eta “Gazteluzar” txoko dotore bihurtu diren.

8. Gautegiz Arteagako ibarrak

Oka ibaiaren estuarioaren barnealdeko paduretaran tz ireki tzen den ibilbide honek Urdaibaiko landazabalen parajerik politenetakoa zeharka tzen du. Ibilaldi osoan Arteaga leinu botere tsuaren eremu zabalak bisita tzeko aukera izango dugu.

Ibilbidearen luzera: 4 Km.Iraupena: 1,5 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: asfaltozko auzo-errepidea.Zailtasuna: erraza. Desnibela oso txikia da.Natura interesguneak: landazabal atlantikoa, zuhaizti atlantikoak, ibaier tzeko basoak, Urdaibaiko barnealdeko padurak eta polderrak.Kultura interesguneak: Arteagako gaztelua, Ozolloko i tsas errota, San Loren tzo baseliza, Arga txako hai tzuloa.Paisaia interesguneak: San Loren tzo baseliza.Beste ibilbide ba tzuekin lotura: 25. ibilbidearen amaieran.Nola heldu Gautegiz-Arteagara: Garraio publikoa: Bizkaibus, A3513 Bilbo-Lekeitio linea eta A3526 Gernika-Ibarrangelu. Zelaieta geltokia.Garraio pribatua: BI-638 Gernika-Lekeitio errepidea, aparkaleku publikoa Gautegiz-Arteagako udale txetik gertu.

Ibilbidea

Gautegiz Arteagako udaletxetik (1) irte-ten gara. Errepidea Herriko Tabernaren albotik zeharkatzen dugu, Bus-geltokiaren paretik pa-satzen gara, eta beherantz doan kalea hartzen dugu. Ezkerretara plazatxo txiki bat uzten dugu, eta udalerriaren hiri-inguruko parkera

Ozollo auzunea.

Page 60: Urdaibai, ibilbide gida

58

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Hiri-parkea zeharkatzen dugu, eta kale zabal batek egungo gaztelura (3) eramaten gaitu.

Gazteluaren sarreraren parera heltzen gara, eta hortxe Ozollo auzunera eramaten gaituen errepide estua hartzen dugu. Errepidetxoaren ezkerretara ereinotzez, lizarrez, haritzez eta beste espezie batzuez osatutako landaretza trinkoa ikusiko dugu. Eskumatara belardiak eta mahatsak dituen paisai irekia dugu. Aurre-ra eginez, Ozollo auzunera iristen gara, eta bertan zenbait baserri interesgarri ditugu, ho-

Arteagako gazteluaGaztelua 1856. urtean hasi zen eraiki tzen Napo-leon III eta Eugenia de Montijo fran tses enperado-reen aginduz. Horrela, Bizkaiko Ba tzar Nagusiek eskertu nahi izan zuten euren semea “jatorrizko bizkaitar” izenda tzea. Izan ere, Eugenia de Mon-tijo Arteagatarren jaraunslea zen, eta leinu horren dorre txea berreraiki tzea erabaki zuen. Lana Lo-uis-Auguste Couvrechef Fran tziako Gorteko arki-tektoak hasi zuen. Gaztelua 1860. urtean amaitu zen, eta Bizkaiko estilo neogotikoko lehen adibi-detakoa dela onar tzen da. Harlanduzko lana eta barneko dekorazioa dotoreak ziren, eta saloiak in-txaurrondoaren zuraz eta landutako hari tzez esta-lita zeuden.Enperadoreak ez ziren bizi izan gazteluan fran tses politikaren egonkortasun ezagatik. Izan ere, ho-rren ondorioz, tronua galdu zuten.

Arteagako gaztelua.Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus).

Page 61: Urdaibai, ibilbide gida

59

Ibilbideen deskribapena

Hortik, Errota txiki izeneko itsas errotaren hondarrak ikusiko ditugu.

Aurrerago Ozollo edo Portu Errota (5) i tsas errotaren presara heltzen gara. Bizkaian ondo kontserbatuta dugun itsas errota bakarra da, eta itsasaldien uren antzinako erabileren adibide bikaina da. Itsasaldietako ura errota-ren anteparetan pilatzen zen, eta, gero, ibarre-tako garia edo artoa ehotzeko makinaria mu-gitzeko erabiltzen zen. Errota uzten dugu, eta,

rien artean, gaur egun landa-etxea den Ozollo baserria (4).

Puntu horretatik, ezkerretara doan bidea hartzen dugu, Gautegiz Arteagako ibarreta-rantz doana hain zuzen. Ibar horiek, Urdai-baiko Biosfera Erreserbaren estuarioaren kubetan daude. Inguru horretan, asfaltozko bi-dea amaitu eta pista bat hasten da, eta albo bie-tan lezkadi eta itsas ihidi txikiak, eta, bereziki, Baccharis halimifolia landare inbaditzailea ikusten dira. Baccharis landarea ez dagoen to-kietan, ur-korronteak edota belardi hezeak dauden tokietan, zenbait hegazti bereiz di-tzakegu, hala nola lertxuntxo txikiak, koartza hauskarak, istingor arruntak eta, agian, ahate-ren bat. Aurrera egiten dugu, eta ibai-lautada pasatu ondoren, zubi txiki bat igaroko dugu.

Itsas getozka (Halimione portulacoides).

Ozollo itsas errotaUrdaibain XVIII. mendean zeuden sei itsas erro-tetatik Ozollokoa da irauten duen bakarra; gaine-ra, duen kontserbazio-egoeragatik Bizkaiko one-na da. Itsas errota hauek, ibai-errotak ez bezala, presetan pilatzen zuten ura itsasgoran iritsitakoa zen. Gero, ur hori askatu egiten zuten errotarrien makinaria biragarria mugitzeko. Portu Errota eta Koba Errota ere deitzen zen errota honetan, Errota Txiki izenekoarekin batera, Arteauriako, Orue-tako eta Ozolloko ibarretako zerealak ehotzen zi-ren.Arteagako jauntxoen aginduz eraikin zen 1683. urtearen inguruan. Errotak hiru harri-bikote izan zituen, eta XX. mendera arte funtzionatu zuen. Gero, egoitza pribatua bilakatu zen.

Ozollo mare-errota.

Page 62: Urdaibai, ibilbide gida

60

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Baseliza utzi, eta aldapa bat igo ondoren, errepide nagusira heltzen gara. Artzenetik esku-matara jotzen dugu Zelaieta auzunerantz. 200 bat metro egiten ditugu, eta Portu auzunerantz berriro jaisten den bidea hartzen dugu. Bidea hartu eta berehala, lehenengo bihurgunearen es-kumatara, hurbildu gaitezke Atxaga haitzulo-ra (7). XX. mendearen erdialdera arte txakolin-upategi bezala erabili zen haitzulo hori ADES espeleologia-taldeak sakonki aztertu zuen 2000. urtean. 4000 metroko lurpeko garapena du, eta, horregatik, Urdaibaiko luzeena da.

Itzultzen gara berriro bidera Portu (8) auzu-nera joateko. Antzina, gatzaren deskarga-leku bat zegoen auzune horretan. Itsasmailarekiko altitudea oso txikia denez, itsasgora biziak erai-kinetaraino heltzen dira. Auzunea zeharkatzen dugu, eta azkeneko baserrian eskumako bidea hartzen dugu Ozollora iristeko, eta hortik hasie-ra-punturantz (1) abiatzeko.

bigarren zubitik, itsasadarraren eta Urdaibaiko barnealdeko paduren bista ederrak ikus di-tzakegu.

Bidea segitzen dugu Isla auzunean dagoen San Lorentzo baselizara (6) iristeko. Eraiki-nean azpimarratu daiteke hareharrian landu-tako leiho aurre-erromanikoa. XI. mendeko leiho horren estilo arkitektonikoa mozarabiar berantiarra da, eta Goi Erdi Haroko tenplu za-harraren aztarna dela onartzen da. Egungo ba-seliza errenazentista estilokoa da, zehazki, XVI. mendekoa. Goragune txiki honetatik es-tuarioaren barnealdeko panoramika ederra dago, eta ikusten ari garena interpretatzen la-guntzeko baseliza parean panel deskribatzaile bat dugu. Toki honetatik, Bizkaian hegaztiak aztertzeko eta ezagutzera emateko Bizkaiko zentrorik aipagarrienaren eraikina, hau da, “Bird Migration Center” izenekoa, ikus de-zakegu.

San Lorentzo baselizako leiho aurre-erromanikoa.Argatxako kobazuloa.

Page 63: Urdaibai, ibilbide gida

61

Ibilbideen deskribapena

ra, apur bat aurrerago Osasun zentroa…) eta Txorroburu auzora iristen gara. Bermeoranzko errepidearekiko paralelo doan antzineko Zin bi-dea erabiltzen ari gara.

9. Gernika eta Forua Triñeko baselizatik

Ibilbide honen bitartez eskualdeko itsasadarraren haranaren ikuspegi eder eta argigarrienetarikoa izango dugu; gainera, Urdaibaiko historian garrantzizkoak izan diren zenbait gunetara hurbiltzeko aukera izango dugu.

Ibilbidearen luzera: 8 Km.Iraupena: 2 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: zati handiena asfaltozko bidetik egiten da edo pista zabaletik. Bestalde, Triñetik itsasadarraren kanaleko pasealekuraino bidexka erraza bada ere, trenbidea kontu handiz zeharkatu behar da. Zailtasuna: erraza, oro har, oso laua eta erosoa baita.Natura interesguneak: Triñeko hariztia, Urdaibaiko itsasadarraren harana.Kultura interesguneak: Zin bidea, Urdaibai dorrea, Atxeta haitzuloa, Foruko erromatar aztarnategia, San Kristobal eta Triñeko baselizak.Paisaia interesguneak: San Kristobal baseliza, Triñe.Beste ibilbide batzuekin lotura:Itsasadarraren kanaleko pasealekura heltzean 23.ibilbideari jarrai diezaiokegu. Atxeta haitzuloan 11. ibilbidearekin elkartzen da.Nola heldu Gernikara: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo); Bizkaibus, A3514 Bilbo-Gernika linea, A3515 Bilbo-Bermeo linea, A3523 Bilbo-Lekeitio linea, A3519 Mungia-Gernika linea.Garraio pribatua: Bilbotik, N-634 Bilbo-Zornotza errepidea eta BI-4215 Zornotza-Gernika errepidea.

Ibilbidea

Tren geltokitik (1) irten eta Gernikako An-dra Mari elizara goaz. Hortik iparralderantz doan asfaltozko bidetik abiatzen gara etxebizi-tzen eta eraikinen artean (epaitegiak ezkerreta-

Urdaibaiko itxasadarra Triñetik.

Page 64: Urdaibai, ibilbide gida

62

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Zin bideaErdi Aroan Bizkaiko jaunek bizkaitarren lege zaharrak zin egiteko Bilbotik Bermeoraino joaten ziren bide horretatik. Bideak garrantzia handia zuen jaunez gain Bilbo eta Urdai-bairen artean ibiltzen zen pertsona orok ere erabiltzen zute-lako.Gernikatik Triñe baselizaraino joateko, gutxi gorabehera, lehengo bide zahar horretatik egingo dugu.

Page 65: Urdaibai, ibilbide gida

63

Ibilbideen deskribapena

Bidea segituz, apur bat aurrerago, eskumata-ra, muino baten gainean Santa Ana baseliza ikusiko dugu. Teilatua erorita du eta inongo ba-besik gabe dago, baina bertatik Gernika ingu-ruko ikuspegi ederra dago. Laster San Kristo-bal baselizara (2) iritsiko gara. Merezi du geldiunetxo bat egitea (inguruan iturri bat dago) zuhaitzez inguratuta (platanondoak, hari-tzak….) dagoenez toki atsegina delako eta ba-selizari buelta emanez gero, paisaiaren ikuspegi osoa dugulako.

Baselizatik ekialderantz, metro gutxitara, kare-harrizko muino baten gainean dagoen dorre baten hondarrak ikusten dira. Urdaibai dorrea da, eta berak eman dio izena eskualde honetako Biosfera Erreserbari. Antzina garrantzizkoa izan zen itsasa-darra eta zin bidea kontrolatzen zituelako, baina gaur egun, 1929.urtean izandako suteak utzitako aurri-egoeran ikusten dugu.

Hartzen dugu berriz ekarri dugun asfaltozko bidea. Baselizan bidegurutze bat dago, eta guk aurrera, iparraldera egiten dugu Urberuaga auzo-rantz edota Atxondorantz eginez. Eskumara da-goen paisaia interpretatzeko panel bati errepara-tzen diogu eta metro gutxi batzuk eginda Urberuaga auzoa adierazten duen seinalea iraku-

San Kristobal baselizaXV. mendeko baseliza da eta ondo kontserbatuta dago. Atean azalpen txiki bat irakurri daiteke. Baselizatik iparral-derantz, aurrez aurre, Foruko harrobi nabaria eta inguruko landak eta eraikinak ditugu, ekialderantz Forua herria eta atzerago Gautegiz-Arteaga eta Ereñozarreko S. Migel men-dia, hegoalderantz Gernika eta urrunago, eguraldi onarekin, Durangaldeko mendiak eta Oiz , eta mendebalderantz (hego-mendebalderantz hain zuzen) Gernika gainean dagoen Kos-noaga mendia.

San Kristobal bazeliza.

Orkidea (Orchis mascula).

Page 66: Urdaibai, ibilbide gida

64

URDAIBAI /Ibilbide-gida

berehala, Foruko erromatar aztarnategira (3) heltzen gara. Aztarnategi hau Bizkaiko garran-tzitsuena da, eta berari buruzko azalpenak zen-bait paneletan irakur daitezke.

Gorantz segi, eskuinera Foruko tren geltokia utzi eta Foruko San Martin elizaraino igoko dugu. Horren parean, harrizko gurutze baten al-boan, itsasadarraren haran hondoan, meandro zahar nabarmena sumatu daiteke. Antza, bertan zegoen Foruko portu zaharra.

Foruko Udaletxea eta eskolak pasatu, eta hurrengo bidegurutzean, eskumara, hau da, ipa-rrera doan auzo bidea hartzen dugu (egurrezko

rriko dugu. Bidetik ikusten den auzo honetako baserri batean “produktu ekologikoen salmenta” azaltzen da.

Beste bidegurutze batera iristen gara eta guk eskumara, hau da, Elexalde-Forurantz egin be-har dugu. Hala ere, bidegurutzetik ezkerrera, bost bat metrora, Atxeta haitzuloa babesten duen burdinazko hesia eta historiaurreko aztarnategia-ren datazioa (Solutrensetik Brontze arora) adie-razten duen paneltxoa ikus ditzakegu.

Elexalderantz goaz asfaltatutako bidetik eta Baldatika errekaren ertzetik. Aurrerago Bermeo-ranzko errepide nagusia zeharkatzen dugu, eta,

Urdaibaiko itsasadarraren haranaren eraketa geologikoaTertziarioaren hasierara arte, ia-ia Euskal Herria osoa itsaso azpian zegoen. Itsaso honetan, milioika eta milioika urtetan, sedimentu kantitate itzela metatzen joan zen. Sedimentu hauek apurka-apurka harri sedi-mentarioak sortu zituzten.

Eozenoaren amaieran (orain 40 milioi urte), orogenia alpinoak geure eremuan eragina izan zuen: harri sedimen-tario haiek tolestarazi eta, horrenbestez, azaleratu egin ziren. Gure eskualdean (Urdaibain), aldi horretan material zurrunenak (kare-harriak) apurtu egin ziren, tolesturaren erpinetik gehienbat. Hau ez zen material plastikoenekin gertatu, zurrunenak baino sakonago zeuden buztinekin esate baterako. Dentsitate txikiagoa eta elastizitate edo malgutasun handiagoa dutenez, buztinok goiko geruzen arrailduretatik gora joateko joera dute, eta, geruzok ze-harkatzean,apurtuegitendira.Buztinetantxertaturikzeudenofitekeregoraeginzuten.Ofitakbesteharrihaiekmetatu ziren garaiko magmatismoaren ondorioz eratu ziren, orain dela 190 milioi urte. Azaldutako gertaera geologiko bitxi honi diapirismo izena eman zaio.Gure alde honetan, diapirismoak ez omen zuen material plastikoen azaleratzerik ekarri, horiek ez baitzituzten Eozenoan sorturiko geruzarik kanpokoenak zeharkatu. Ondoren, Eozenoko geruzak higatzean, ibaiaren bidezko higadura aktibatu egin zen eta higadura horrek abiada biziagoan jardun zuen, askoz ere iraunkortasun txikiagoko buztinak aurkitu zituenean. Horrek, berriz, higaduraren bidezko sakoneratzea erraztu zuen. Horrekin batera, alde bietako hegalen atzerakadak ohiko ibai-haranaren itxuraldaketa ekarri zuen. Haran honen behealdean, Koaterna-rioan, itsasoa sartu zen.Denboraigaroahala,etabehealdehonetannagusiki,sedimentuakmetatuetaestalieginzituztenofitaketabuztinenzatihandia.Apurka-apurkagauregunezagutzenduguntopografiaeratuzjoanzen.Topografiahonek,bestealdebatetik,alderatzizkoerliebearenadibideparegabeaeskaintzendigu:erliebeajatorriz ganbila zen eta orain ahurra da.

Page 67: Urdaibai, ibilbide gida

65

Ibilbideen deskribapena

ten duen tokitik. Baccharis halimifolia zuhai-zka inbaditzailea betetzen ari den lezkaditik (Phragmites australis) itsasadarraren kanale-ko pasealekura (5) (El Corte de la Ría izene-koa) heltzen gara.

Zuhaitzen artetik eta itsasadarraren ertzetik doan pasealeku lau eta atsegin honetatik Ger-nikaraino goaz 3,5 km inguru egin ostean.

Oharra: Trinetik itzultzeko beste aukera bat ekarritako bidetik Foruko tren geltokira itzultzea da, eta hortik itsasadarraren ertzera doan bidea hartu, gero aipaturiko itsasadarraren kanaleko pasealekutik Gernikara iristeko

seinale batek Goierria-Murueta adierazten du). Aurrera eginez, txakolinaren mahats-parrak eusteko erabiltzen ziren harrizko zutoin be-rezien artean, Triñeko baselizaraino (4) iristen gara. Alboan dagoen hariztitik, itsasadarraren haranaren ikuspegirik ederrenetakoaz goza de-zakegu.

Hariztitik irten eta ekarri dugun auzo bidea zeharkatuz bidexkatxo batetik jaitsiko gara (Goierria-Murueta adierazten duen seinaleari segituz), 300 bat metro guztira, hau da, trenbi-dera eramango gaituen bide zaharretik hain zu-zen. Trenbide ondora iristen gara, baina ez dugu oraindik zeharkatzen eta eskumarantz, he-goalderantz, doan bidetxotik metro batzuk egin ostean berriro trenbidera heltzen gara eta ze-harkatzen dugu seinale hori eta zuriak adieraz-

Piper gorriak lehortzen.

Triñe baseliza.

Amilotx urdina (Parus caeruleus).

Page 68: Urdaibai, ibilbide gida

66

URDAIBAI /Ibilbide-gida

dugu. Metro batzuk aurrerago espaloia uzten dugu eskumatara dauden eskailera zabal ba-tzuetatik gorantz egiten dugulako Juntetxera (2) iristeko (400 bat metro). Interesgarria da Biltzar Etxeko eraikina eta “Gernikako arbola” famatua bisitatzea.

10. Gernikako eta Lumoko historian barrena

Ibilbide honek aukera ematen digu Gernika-Lumoko historian murgiltzeko eta inguruko paisai ederraz gozatzeko.

Ibilbidearen luzera: 7 km.Iraupena: 2,5 ordu.Ibilbide mota:zirkularra.Bide mota: ibilbide osoa pistaz eta oso auto gutxi dituen errepidez egiten da. Zailtasuna: ertaina. Hasierako zatia, Kosnoagako tontorrerainokoa, igoera delako. Hala ere, Gernika eta Lumo artekoa kenduta, gainerako igoera leuna da.Kultura interesguneak: Gernikan, Santa Maria eliza, Batzar Etxea eta Gernikako Arbola, Alegria-Montefuerte jauregia (Euskal Herria museoa), Udetxea jauregia, Europako Herrien parkea, Henry Mooreren eta Chillidaren eskulturak. Lumoko auzoan, Kosnoagako Burdin Aroko aztarnategia.Paisaia interesguneak: Lumo, Kosnoaga, “cuatro bancos” atsedenlekua.Beste ibilbide batzuekin lotura: Lumon 21. ibilbidearekin.Nola heldu Gernikara: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo); Bizkaibus, A3514 Bilbo-Gernika linea, A3515 Bilbo-Bermeo linea, A3523 Bilbo-Lekeitio linea, A 3519 Mungia-Gernika linea.Garraio pribatua: Bilbotik, N-634 Bilbo-Zornotza errepidea eta BI-4215 Zornotza-Gernika errepidea.

Ibilbidea

Gernikako tren-geltokitik (1) irten, eta Adolfo Urioste kaletik iturri bat duen enparan-tza txikira iristen gara, “Mercurio” izeneko itu-rrira hain zuzen. Oinezkoen pasabidetik errepi-dea zeharkatu (Juan Calzada kalea), eta espaloitik Bilboranzko noranzkoa hartzen

Ikuspegia Kosnoagatik.

Page 69: Urdaibai, ibilbide gida

67

Ibilbideen deskribapena

Bisita egiteko sartu garen ate beretik irteten egiten gara, eta Santa Klara kaletxotik Euro-pako Herrien Parkerantz abiatzen gara. Bereha-la, mapa bat ikusiko dugu, eta bertan lau ibilbi-de. Gurea horiz markatuta dagoena da. Parkean sartzen gara (ateak 10:00etan irekitzen dira) Urdaibaiko ekosistema ezberdinetako zuhai-tzak eta zuhaixkak lasai ikusteko, eta parkeari buelta osoa eman ondoren, aintzira baten on-doan dagoen ate batetik, berriro Santa Klara kale estura irteten gara; eskumatara jo, eta me-tro gutxi barru errepide bat aurkitzen dugu. Oi-nezkoen pasabidetik zeharkatzen dugu, eta ezkerretara egiten dugu Allende Salazar ikaste-txearen albotik. Aurrerago beste eraikin bat to-patuko dugu (San José Egoitza) eta bidegurutze bat. Guk, Errigoitirantz jotzen dugu, baina es-paloia utzi barik, eskumatarantz egin eta PR-BI 173 ibilbidea adierazten duen zurezko seinale bat topatuko dugu. Lumorantz abiatzen gara ai-tzinean auzo hori eta Gernika lotzen zituen Erdi Aroko galtzadatik marra zuriak eta horiak ja-rraituz.Kuku-praka (Digitalis purpurea).

Page 70: Urdaibai, ibilbide gida

68

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Igotzen hasi eta laster, eskailera zabalak di-tuen harrizko galtzadatik egin dezakegu aurre-ra. Mahats-parra ederrak igaro ondoren, Ger-nika herrirantz begiratu ahal dugu, atsedena hartzeko, eta herriaren kokapenaz eta gaur egun ezagutzen duen hedapenaz ohartzeko. Gorago, zuhaitzez osatutako (urkiak bereziki) tunel an-tzekoa zeharkatzen dugu, asfaltozko bide bat aurkitu arte.. Hori igarotzen dugu, etxebizitzen multzo bat eskumatara uzten ditugu, eta zuzen Lumoko elizarantz abiatzen gara ekarri dugun galtzada utzi barik.

San Pedro elizara (3) heltzen gara. Merezi du geldiunetxo bat egitea, bertatik. oso bista ona dugulako, bereziki ekialderantz eta hegoal-derantz..

Paisai ederraz gozatuta gero, eliza utzi eta enparantza zeharkatzean zurezko seinale berri bat topatuko dugu, Errigoitirantz doan ibilbide hori utzi (eta orain arte ekarri ditugun marra zuri-horiak) eta gertu dagoen iturriaren eta an-tzinako eskolaren artean leunki gorantz egiten duen errepidea hartzen dugu. Iturriaren alboan, Gernikarantz jaisten den errepidearen bestal-dean, Lumoko jauregiaren eraikin sendoa ikus

Gernikako JuntetxeaJuntetxea eta haren inguruko multzo osoa hiriko lekurik garaienean dago eta burdinazko hesi batek inguratzen du. Juntetxearen eraikina neoklasiko da, eta 1826 eta 1833. urteen artean altxatu zen. Arbolaren aurrean zin egiteko tribuna bat dago, eta gertu tenplete zirkular batek haritz zaharraren enborra estaltzen du.Multzo horrek Euskal Herriko balio sinboliko handienetarikoa du, zalantzarik gabe. Izan ere, XV. mendetik “Gernikazarra” izeneko eremu ho-rretan elkartzen ziren Bizkaiko Jaurerriko elizate eta hiribilduetako ordezkariak, eta Batzar Nagusi horietan funtsezko gobernu-arazoak ebazten zi-ren. Horrela izan zen 1877. urtera arte, eta gero 102 urteko etenaldiaren ostean, 1979. urtean hain zuzen, berriro berreskuratu ziren.Euskaldunen artean (Europako beste toki batzuetan bezala) ohitura zaharra zen arbola baten azpian bil-tzea komunitatearen arazoak eztabaidatzeko eta era-bakiak hartzeko. Bizkaiari dagokionez, lurralde ad-ministratibo bakoitzak (Merindadea) bere arbola zuen, baina apurka-apurka Gernikako arbola nagusi-tu zen. Hori dela eta, errege gaztelarrak Gernikara etortzen ziren, arbolaren azpian Bizkaiko Foruak errespetatzearen aldeko juramentua egitera.Bestalde, Euskadiko lehendakari guztiek kargua hartu dutenekin zin edo promes egin dute Ger-nikako Arbolaren pean, eta horrek azpimarratu egiten du euskaldunentzat, gaur egun ere, duen balio handia.

Gernikako Juntetxea.

San Pedro Lumoko eliza.

Page 71: Urdaibai, ibilbide gida

69

Ibilbideen deskribapena

txe errepidea uzten dugu eta zementuzko bide-tik apur bat aurrerago dagoen bidegurutzean eskumatarantz jotzen dugu. Bideak apur bat beherantz egiten du pinudi batean sartzeko. Aurrerago baserri batera heltzen gara, eta ora-in asfaltatuta dagoen bidetik segitzen dugu, ezkerretara harrobiaren, Forua herriaren eta itsasadarraren haranaren ikuspegia lagun du-gularik. Beste baserri bi igarotzen ditugu eta, apur bat aurrerago, jaitsiera nabarmena egin ondoren, Lumo eta Gernika lotzen dituen erre-pidera heltzen gara. Hemen oso nabariak dira bihurguneko basaltozko harri biribilduak. Errepidearen beste aldean “cuatro bancos” (5) izeneko atseden-aldean (gaur egun zemen-

dezakegu. Gure bidetik aurrera egin eta bereha-la, eskumatara dagoen zuhaizti interesgarria antzeman dezakegu; izan ere, errepide alboko basaltoz eraturiko substratuaren gainean zen-bait arte bereizten dira, eta atzerago gaztainadi polita sumatzen da .

Daramagun errepidea utzi barik, Lumotik kilometro batera, aurrez aurre, errepidearen ezkerraldera, bi baserri agertzen dira. Horietara ailegatu baino apur bat lehenago, errepidea utzi, eta eskumatarantz doan bidea hartzen dugu. Larre artean doan bide zabal horrek Kos-noagako tontorrerantz eramaten gaitu, eta laster burdinazko ate bat zeharkatu beharko dugu. Atea igaro, eta eskumatara dagoen zementuzko eraikin baten alboan beste hesi bat (zurezkoa) pasatzen dugu bidegurutze bat topatzeko. Guk eskumako bidea hartzen dugu, eta, muinoa in-guratuz, tontorraren alboan dagoen antena na-barmenera iristen gara. Kosnoagako gainean (4) gaude.

Kosnoagako tontorretik jaisten gara ante-naraino, eta, orain, eskumatara egiten dugu, apur bat beherantz jotzen duen bidea hartzeko. Bidetik harrobia eta Forua herria primeran ikusten dira, eta, metro gutxi egin eta gero, le-hen igarotako zurezko hesira heltzen gara. Burdinazko hesia berriro pasatu eta lehengo bide beretik Lumotik ekarri dugun errepidera itzultzen gara. Eskumatarantz egiten dugu apur bat, eta bi baserrien aurrean San Pedro auzoa (Kosnoaga, Antxo, Monasterio Behe-koa) jartzen duen kartel bat ikusten dugu Hor-

KosnoagaDuela 2000 urte inguru, gizakiek leku estrate-gikoetan ezarri eta tontor jakinak aukeratzen zi-tuzten; horietatik, komunikazio bide nagusiak kontrolatzen zituzten, baita ibai nagusien bideak ere. Garai horretako aztarnak Urdaibaiko ondoko tokietan aurkituko dira: Marueleza (Nabarniz), Iluntzar (Nabarniz), Gaztiburuko Santutegia (Arratzu) eta Kosnoaga (Gernika-Lumo).Bestalde, azpimarratu behar da Kosnoagako tonto-rra, oso toki aproposa dela paisaia lasai aztertzeko, 360ºko ikuspegia eskaintzen duelako. 273 metroko altitudea duen begiratoki honetatik oso ondo ikus-ten da Gernika herriak betetzen duen Oka ibaiaren uholde-lautada baita iparralderantz, ekialderantz eta hegoalderantz inguratzen duen paisai ederra ere. Oso deigarria da, iparraldera dugun artadiz estali-tako kareharrizko mendi batean ustiatzen den Fo-ruko harrobia, baita itsasorantz zabaltzen den itsasa-darraren harana ere.

Kosnoaga mendia.

Basaltoak Kosnoagako igoeran.

Page 72: Urdaibai, ibilbide gida

70

URDAIBAI /Ibilbide-gida

tuzko lau eserleku daude) zeramikazko panel bat dago Gernikara begira, eta bertan herriko zenbait elementu interesgarri azpimarratu eta azaltzen dira.

Gernikarantz goaz eta 400 bat metro barru Urdaibaiko Patronatuko egoitza (Udetxea jauregia) (6) ikus dezakegu. Apur bat beherago Santa Maria elizarekin eta Euskal Herria mu-seoarekin topatzen gara, eta hortik, aurrera Foru Plazatik eta Merkatu Plazatik (oso ezagu-na urriko azken astelehenetan egiten den azoka-gatik) pasatu ondoren, Gernikako tren gelto-kirantz (1) abia gaitezke. Uda-txirta (Anthus triviales).

Landazabala Arana auzoan.

Page 73: Urdaibai, ibilbide gida

71

Ibilbideen deskribapena

den errepidea hartzen dugu, Apraiz haranaren noranzkoan. Horretarako, lehenengo Mape ibaiaren gaineko zubia igarotzen dugu, eta gero Arrietara doan errepidea.

11. Malluku haranetik Urdaibaiko bokalera

Ibilbide honetan Urdaibaiko paisaiarik ezkutuenetakoak zeharkatzen dira, eta Malluku haran bakartian sartzen da. Basoko adar artetik irten, eta ibilaldiak, estuarioaren ezkerraldetik, zehazki Muruetako udalerritik, itsasadarraren paisai irekira eramaten gaitu.

Ibilbidearen luzera: Foruko tren-geltokira 7,6 km eta Busturiako San Kristobalera 13,2 Km .Iraupena: 2,5 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: porlanezko edo asfaltozko mendi-pistak.Zailtasuna: ertaina. Zati txiki batzuetako aldapa gogorra da.Natura interesguneak: landazabal atlantikoa, baso-landaketak, artadi kantabriarrak, hariztiak, baso mistoak eta padurak.Kultura interesguneak: Foruko aztarnategi erromatarra, Muruetako Goierri auzunea, Muruetako Andra Mari eliza.Paisaia interesguneak: Goierri auzoa, Peña Foruako harrobiko begiratokia, Foruko eleizalde auzoko ikuspegia.Beste ibilbideekin konexioa: 9. ibilbidearekin, Atxeta kobazuloaren inguruan eta 23. ibilbidearekin.Nola heldu San Kristobal auzora (Busturia): Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo), San Kristobal geltokia. Bizkaibus, A3515 Bilbo-Bermeo linea, geltokia ibilbidearen hasieratik 300 metrora.Garraio pribatua: Gernikatik, BI-4215 Gernika-Bermeo. Aparkalekua San Kristobalgo tren geltokiaren ondoan.

Ibilbidea

Ibilbidea San Kristobalgo tren-geltokian (1) hasten da. Hemendik, Altamira auzorantz joaten gara Gernika-Bermeo errepidea zeharka-tuta gero. Altamiran (2) ezkerretarantz jaisten

Urdaibaiko itsasadarra Mallukutik.

Page 74: Urdaibai, ibilbide gida

72

URDAIBAI /Ibilbide-gida

eta, bitartean, aukera dugu paisai politez go-zatzeko. Ikusten dugun landazabal atlan-tikoan, Apraiztxarrengoa eta Apraierdikoa

Errepide hori igaro ondoren, parean dugun auzo-errepide bat hartzen dugu. Hemendik aurrera, Apraiz harana (3) zeharkatzen dugu,

Page 75: Urdaibai, ibilbide gida

73

Ibilbideen deskribapena

Ibilaldiaren zati honetan, basoaren agerrune batzuetan, Malluku haranaren bista politak di-tugu. Ondoen kontserbatzen den pista aukera-tzen dugu, eta Foruko udalerrirantz jaisten gara. Bidea apurka-apurka jaisten da, eta artadi kan-tabriar trinko bat igaro ondoren, Foruko harro-bira heltzen gara. Harrobira iritsi baino apur bat lehenago Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnealdearen panoramika bikaina dugu: a tzean Oiz mendia, eta plano hurbilenean Urberuaga auzuneko landazabala eta, eskumatara, Kos-noaga mendia.

Foruko harrobiaren (6) enparantzaren al-botik pasatzen gara. Ateratako milioika tona kareharrik utzi duten zulo handia oso nabaria da. Bidetik aurrera egiten dugu, eta ezkerretara doan errepidea hartzen dugu Foruko herrirantz abiatzeko. Metro gutxira, gure eskumatara, Atxeta haitzuloa topatzen dugu. Bertan aurkitu diren aztarna arkeologikoak Solutrenseren eta Brontze Aroaren artekoak dira.

Auzoko errepidea jarraitzen dugu Gernika-Bermeo errepide nagusia topatu arte. Zuzen se-gitzen dugu, eta, errepide nagusiko bideguru-tzetik 100 bat metrora Foruko erromatar aztarnategira (7) heltzen gara.

baserrien ingurukoan hain zuzen, belardiak, fruta-arbolak eta zuhaizti txikiak dira nagusi. Goikoetxea baserrira (4) iristen garenean, eraikinaren eskumaldetik irteten den bidea hartzen dugu, hesi bat pasatu ondoren. 100 bat metro gorantz, eta ezkerretarantz doan bi-dea aukeratzen dugu. Eukalitu-landaketa ba-tetik pasatzen gara, eta aurrera jotzen dugu, mendi-lepo bat igarota gero, Malluku harane-rantz abiatzeko.

Metro batzuk aurrerago, ondoen kontser-batuta dagoen bidea hartzen dugu. Bideak ezkerretarantz jotzen du, eta haran-hondora jaitsi baino lehen artadi txiki bat zeharkatzen du. Hemendik aurrera, izaera karstikoa duen haranaren sakonunea igarotzen dugu. Hasie-ran oso haritz (Quercus robur) ederrak iku-siko ditugu, eta gero tamaina eta altuera han-diko pinu-landaketak. Ibilbidean, sekulako edertasuna duten zokogune batzuk topatuko ditugu, eta horietan, tartekatuta agertzen diren zenbait baso heldu: artadia, hariztia, haltzadia eta hurritzak.

Haran-hondoa igarota gero, bideak gorantz jotzen du. Hurrengo bidegurutzean, ezkerreta-rantz doan bidea aukeratzen dugu, eta Batza-rribasoa mendi-leporantz (5) abiatzen gara.

Mallukuko artadia. Mallukuko basoa.

Page 76: Urdaibai, ibilbide gida

74

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Errepidea segitzen dugu, eta Foruko San Pe-dro eliza, udaletxea eta antzinako eskolak pasa-tu ondoren, bidegurutze batera iristen gara. Guk iparralderantz doan bidea hartzen dugu (seinale batek Goierria-Murueta adierazten du).

500 bat metrora PR baten marra zuri-horiak dituen bidea hartzen dugu. Ezkerretarantz irte-ten da, eta, gutxi jaitsi ondoren, Urdaibaiko es-tuarioaren kanpoaldearen bista bikainak es-kaintzen dizkigu. Hurrengo bidegurutzean eskumatara dugun asfaltozko bidea aukeratzen dugu, eta jarraian bidea uzten dugu pinu handi batetik irteten den bidezidorra hartzeko.

Metro batzuk aurrerago, tren geltokitik (8) gertu, Urdaibaiko estuarioaren barnealdearen ikuspegi bikaina dugu: lezkadi zabalak eta sa-hatsez eta haltzez osatutako zuhaiztiak nabar-mentzen dira. Puntu honetan bi aukera ditugu San Kristobalera itzultzeko, bata trena hartzea, eta bestea oinez segitzea.

Cistus salvifolius.

Foruko erromatar aztarnategiaForuko erromatar aztarnategia Elexaldeko mui-noaren hegoaldean dago. Hala ere, erromatar he-rrixkak muino osoa bete omen zuen, hau da, gaur egun hiriguneak hartzen duen eremu osoa. Bi-zkaiko erromatar aztarnategi garrantzizkoena da, hedadura handiena duelako baita artapen-egoera-rik onena ere. Herrixka K.o I. eta IV. mendeen artekoa omen da.Aztarnategia 1982. urtean aurkitu zen, latinezko bi epigrafek emandako zantzuei esker. Arkeolo-goek egindako indusketa ezberdinetan aurkitu-tako aztarnek agerian utzi dute antzinako zibiliza-zio hori ondo antolatuta zegoela. Hegal osoan hainbat eraikin mota aurkitu dira, batzuk bizitza egiteko, besteak baliabideak ustiatzeko. Azken horien arteko gehienak tailerrak eta behe labe me-talurgikoak dira, eta erromatar herrixkaren aldi ezberdinak erakusten dituzte. Halaber, zeramika-zko, burdinazko edota beirazko zenbait objektu-ren aztarnak aurkitu dira.Herrixkak ontziraleku bat omen zuen, eta materia-lak eta baliabideak inperiorantz garraiatzeko era-bili omen zen. Izan ere, itsasadarra zen garai har-tako komunikabiderik onena. Merkataritza-trukeak Kantauriko Flaviobriga (egungo Castro Urdiales) handiarekin, kosta horretako beste gune batzuekin eta Akitaniarekin egiten ziren.

Foruko aztarnategi erromatarra. Martin arrantzalea (Alcedo atthis).

Page 77: Urdaibai, ibilbide gida

75

Ibilbideen deskribapena

Goierritik (10) beherantz egiten dugu, Muruetako tren-geltokira doan bidea aurkitu arte. Hortxe, ezkerretara doan bidea hartzen dugu, hau da, Muruetako Landa auzunerantz doana. Tarte honetan harizti eta baso misto txiki batzuk ikusiko ditugu. Laster, ezkerretara du-gun harizti txiki bat (11) ikusiko dugu, eta, puntu horretan, 23. ibilbidearen 5. geldiunera iristen gara. Hemendik aurrera jarraituko dugu ibilbidea San Kristobaleko tren geltokira (1) heldu arte.

Bidezidorra alboko hesi batekiko paralelo doa. Metro batzuk beherago metalezko bi hesi igarotzen ditugu, eta jaitsieraren amaieran por-lanezko pista bat aurkitzen dugu. Pista horretan Eleizalderantz jotzen dugu, seinale batek adie-razten digun bezala. Muruetako Andra Mari (9) elizarantz goaz Urdaibaiko itsasadarraren kanpoaldeko bista bikainekin gozatzen dugun bitartean. Eliza igarotzen dugu, eta Goierri au-zunerantz abiatzen gara. Bidean, interes han-diko baserri batzuk ikusiko ditugu.

Urdaibaiko itsasadarra Muruetatik.

Page 78: Urdaibai, ibilbide gida

76

URDAIBAI /Ibilbide-gida

70. hamarkadaren erdialdean, dragaketa baten ostean, egin zen.

Ibilbidearen hasieran Urdaibaiko haltzadi-rik onenetakoa aurkitzen dugu. Haltzadi utzi,

12. Busturiko paduretatik Txatxarramendi irlara

Ibilbide hau Urdaibaiko estuarioaren bihotzean barrena doa, eta marearteko paduretatik itsasertzeko hondartzetara eramaten gaitu. Erakargarritasun handiko ibilaldi honetan, antzinako zin-bidetik joango gara eta itsasora irekitzen den paisaia ikusiko dugu; gero itsasadarraren bokaleko talaia hobezina den Txatxarramendi irlatxora heltzeko.

Luzera: 10,8 Km.Iraupena: 3 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: San Kristobalgo hareatzetatik egiten den zatia kenduta, gainerakoa asfaltozko auzo-bidetik edo pista egonkorretatik egiten da.Zailtasuna: erraza, ez baitu ia inolako desnibelik (gehienez 50 m).Natura interesguneak: Busturiako padurak eta hareatzak, Aingerubideko hariztia, Txatxarramendi irlako artadi kantabriarrak, Altamirako landazabala, eta Axpeko San Pedro haitzuloa.Kultura interesguneak: Lekozaiko mahats-parrak, Errege-galtzada, Madariaga dorrea, Axpeko Santa Maria eliza, Txatxarramendiko itsaski-haztegia.Paisaia interesguneak: arenal de San Cristóbal, Torre Madariaga, mirador de Txatxarrramendi.Beste ibilbide batzuekin lotura: 23. ibilbidearen amaieran.Nola heldu San Kristobal auzora (Busturia): Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo), San Kristobal geltokia. Bizkaibus, A3515 Bilbo-Bermeo linea, geltokia ibilbidearen hasieratik 300 metrora.Garraio pribatua: Gernikatik, BI-4215 Gernika-Bermeo. Aparkalekua San Kristobalgo tren geltokiaren ondoan.

Ibilbidea

San Kristobalgo tren-geltokitik (1) irte-ten gara, eta trenbidea zeharkatu ondoren, ha-rea-multzoraheltzengara.Hareatzahoriartifi-ziala da, “Astilleros de Murueta S.A.” enpresak agindu zuelako. Aurreko mendeko

Urdaibaiko estuarioa Madariaga dorretik.

Page 79: Urdaibai, ibilbide gida

77

Ibilbideen deskribapena

Baccharis halimifolia agertzen dira; azken hori Ipar Amerikako landare inbaditzaile bat da. Bidezidorretik aurrera egiten dugu hegaz-tien behatokiraino (2). Bidean zenbait landa-

eta gure ezkerretara lezkadi zabal bat agertzen zaigu. Landaretza horrek itsasaldien eragina txikia den barnealdeko hezeguneak ditu atse-gin. Lezkekin batera, milazka frantsesa eta

Page 80: Urdaibai, ibilbide gida

78

URDAIBAI /Ibilbide-gida

goen Madariaga dorrea (4) agertzen zaigu. Berriztatutako eraikin horretan EAEko Biodi-bertsitate Zentroa dago, gaur egun.

Lekozai bidegurutzean Urdaibaiko Galtza-gorriak izeneko boluntarioen plataformak be-rreskuratutako mahats-parrak (5) topatzen ditugu. Puntu horretan, eskumatara doan bidea hartzen dugu. Etxebarri baserria pasatzen dugu eta, malda gogor bat jaitsi ondoren, Axpe

re interesgarri bereiz ditzakegu; hala nola er-bi-buztana, betibizi horia eta itsas tartikua. Hareatza horretan, estepetako eta toki lehorre-tako fauna berezia topa daiteke, adibidez Po-lyphylla fullo erlastarra, liztor ibiltaria, inurri-lehoia eta erleen otsoa.

Paduren ertzean, ekosistema horretako be-rariazko landareak bereiz ditzakegu, hala nola i tsas getozka, espartina eta salikorniak. Heze-gune horietara migrazioan edo negupasan da-tozen ur-hegaztiak abuztua eta apirilaren ar-tean ikus ditzakegu. Behaketa egiteko, hegaztiak molestatu barik, behatokia erabili behar da.

Harea-multzotik irteten gara, eta San Kris-tobal auzoaren enparantzara goaz. Hortxe, Ze-laiondo egoitzatik (3) eskumatara irteten den bidea hartzen dugu, eta Gorritikalea eta Mada-riaga dorrera eramaten gaitu. Bidetik eskuma-tara begiratuz gero, Urdaibaiko paduren eta barnealdeko estuarioaren bista bikainak izan-go ditugu. Belaustegi baserriaren inguruan landazabal ederrei eta itsasadarraren eskumal-deko artadi zabalei erreparatu ahal diegu. Toki honetan, muino estrategiko baten gainean da-

Urdaibaiko hezeguneakUrdaibaiko hezeguneak Euskal Herriko garran-tzitsuenak dira. Oka ibaiaren bokaletik gertu dau-de, eta ur eremu ezberdinek osatzen dituzte; bar-nealdeko lezkadietatik eta marearteko paduretatik hareatzetaraino eta kostaldeko dunetaraino. Heze-gunehoriekdutenkokapengeografikoagatikur-hegazti europar askok negupasan eta migrazio-aldietan aukeratzen dituzte, eta horregatik nazioarteko zenbait izendapen dituzte. Izan ere, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE) dira, Natura 2000 Sarean daude, baita munduko hezeguneak babesteko Ramsar zerrendan ere. He-zegune zabal horietan, 100 bat hegazti ezberdin ikus daitezke, eta horien arteko azpimarraga-rrienak honako hauek dira: Mokozabala, arrano arrantzalea, kurlinta handia, ubarroi handia, txi-rriak, bernagorriak eta abozetak.

Urdaibaiko padurak.Ornitologoak ur-hegaztiak behatzen San Kristobaleko hareatzatik.

Page 81: Urdaibai, ibilbide gida

79

Ibilbideen deskribapena

bihurgunean. Hasierako igoeran, Erdi Aroko galtzada bat aurkitzen dugu, antzinako zin-bi-dea (9) hain zuzen. Bide horrek Axpeko au-zoaren barnealdea igarotzen du, eta Santa Ma-ria elizara (10) eramaten gaitu. Puntu honetan 18. ibilbidearekin elkartzen gara. Elizatik irten, eta udaletxearen albotik pasatzen den bidea hartzen dugu, Aingerubide hariztira (11) joa-teko. Aurretik, saguzarren kolonia garrantzi-tsuak gordetzen dituen San Pedro haitzulotik pasatzen gara.

Hariztia zeharkatzen dugu, eta Atxapuntaren ertzeko artaditik doan bidea hartzen dugu. Bide estu hori amaitzean, eskumatara egiten duen as-faltozko errepidetik aurrera egiten dugu Alta-

auzora heltzen gara. Hortxe, aurrez aurre du-gun bidea aukeratzen dugu, Abiña auzunera joateko. Trenbidea zeharkatzen dugu, eta mui-no txiki batera iristen gara. Urdaibaiko padu-ren eta estuarioaren barnealdearen bistak be-netan ederra dira. Ezkerretarantz doan bidea hartzen dugu, eta trenbidearen gaineko zubia igarotzen dugu. Aldapa txiki bat igo ondoren, eskumako bidea segitzen dugu Sukarrieta uda-lerrira joateko.

Bidetik aurrera egiten dugu, eta Sukarrie-tako Eskola Saiakuntzarako Zentroa (6) ikusiko dugu. Segitzen dugu Sukarrietarantz, eta Gernika-Bermeo errepidearekin topatzen gara. Toki horretan, eskumatarantz jotzen dugu, eta Txatxarramendi irlara (7) doan zubia igaro tzen dugu. Zubitik, duela gutxi be-rreskuratutako Itsasbegi (8) antzinako itsaski-haztegia ikusteko aukera dugu. Aurrera egin, eta irlara ailega tzen gara. Bertan Urdaibaiko artadiei buruzko parke botanikoa dago. Hori ikusita gero, irlatxoaren behatokira goaz, Ur-daibaiko itsasadarraren bokalearen bistarik ederrenetakoak baitaude.

Behatokia uzten dugu, zubiaren hasierara itzultzen gara, hau da, errepide nagusiarekin bat egiten duen lekura. Puntu horretan, eskumatara ditugun eskailera batzuetatik jaisten gara, eta parke publikora heltzen gara. “Las Marismas” jatetxerantz jotzen dugu, eta errepidea ze-harkatzen dugu “La Ramona” jatetxea dagoen

Mokozabala (Platalea leucorodia). Juncus acutus.

Busturiko mahats-parrak.

Page 82: Urdaibai, ibilbide gida

80

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Urdaibaiko itsasadarraren bokana Txatxarramendi irlatik.

mira auzora iristeko. Altamirako elizan esku-matara dugun errepidea hartzen dugu, eta San

Kristobaleko tren geltokira (1) heltzen gara ibilbideari amaiera emateko.

Page 83: Urdaibai, ibilbide gida

81

Ibilbideen deskribapena

dugu. Eskumatara daramagun Kurtzioko erre-karen haran estutik goaz, belardien eta zenbait zuhaitzen (eukaliptoak…) artean. Aurrerago as-

13. Bermeo eta Mundakaren arteko auzoetatik

Bermeo eta Mundaka ingurutik doan ibilbide hau oso aproposa da Urdaibaiko kostaldeko paisai paregabearen ikuspegiaz gozatzeko.

Ibilbidearen luzera: 5,2 km Iraupena: 2 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: ia ibilbide osoa pista zabaletik egiten da, baina azken zatian Bermeo-Gernika errepidea zeharkatu behar da, eta hori kontu handiz egin behar da.Zailtasuna: erraza. Igoera batez ere hasieran dago, Bermeotik Goitiz auzoraino hain zuzen, baina ez du malda gogorrik.Natura interesguneak: Demiku inguruko landazabalak. Kultura interesguneak: Demiku, Goitiz eta Solaguren auzoak.Paisaia interesguneak: Demiku, Goitiz, Berastegi eta Lamiaran inguruko panoramikak.Beste ibilbide batzuekin lotura: Goitiz auzoan 19.ibilbidearekin (Katillotxuko aztarnategia) egiten dugu topo eta, nahi izanez gero, Mundakaraino joan gaitezke.Nola heldu Bermeora: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo). Bizkaibus, A3515 Bilbao-Gernika-Bermeo linea eta A3527 Bilbao-Mungia-Bermeo linea.Garraio pribatua: Gernikatik BI-4215 errepidea eta Mungiatik (Sollubeko mendatetik) BI-631 errepidea.

Ibilbidea

Bermeoko tren geltokitik (1) irteten gara. Geltokiaren parean Gernikaranzko noranzkoan dagoen Kurtzio kaleko asfaltozko pista hartzen

Bermeo.

Page 84: Urdaibai, ibilbide gida

82

URDAIBAI /Ibilbide-gida

udalak jarritako seinale batzuen ondotik pasa-tzen gara asfaltozko bide batekin topatzeko. Guk eskumatara egiten dugu, eta Padru izeneko baserri ondotik gora egiten dugu, hegoalde-rantz, hau da, Mundaka herrirantz joango bagi-na bezala. Landazabalaren artean gaudenez, eta aukera ona izan daiteke zenbait txori txiki ez-berdintzeko. Izan ere, hegaztitxo horien talde handiek, bereziki neguan, Europako hotz han-dietatik ihesean datozenean, atsedena eta elika-gaia topatzen dituzte ekosistema horietan. Au-rrera egiten dugu, eta eskumatara dagoen elektrizitate-poste metaliko baten alboko ur de-positu bat igaro ondoren, bidegurutze batera iristen gara.

Bidegurutzean zurezko seinale batzuk dau-de. Guk Lamiaran eta Mundaka adierazten due-nari (PR- BI 176) segitzen diogu, asfaltatutako pista batetik. Laster Goitiz auzora heltzen gara. Inguruko arteen presentzia nabariarekin aurrera egiten dugu marra zuri-horiak jarraituz. Apur bat beherantz egiten dugu, eta bidegurutze bate-ra iristen gara. Gure eskumatara artez inguratu-tako zementuzko eta harrizko eraikintxo bat dago, orain nekazaritza-tresneria gordetzeko

faltozko pista amaitu egiten da eta mendi-pista batetik segitzen dugu gorantz, Demiku ipintzen duen zurezko seinale bati kasu eginez. Eukalip-toen eta pinuen landaketa zeharkatu, eta De-miku auzoaren (2) inguruko landazabelatara iristen gara. Ikuspegia ireki egin da, eta iparre-rantz begiratuz gero, haranean Bermeo herria ikusiko dugu, eta atzean Burgoa mendia eta eukaliptoak nagusi diren hegalak. Gauden toki-tik gertuago, telefonia-antena bat agerian duen Ganeta mendatea dugu.

Demiku auzora sartzen gara, ezkerretara Kandelaria baseliza uzten dugu, eta Bermeoko

Demiku auzunea.

Page 85: Urdaibai, ibilbide gida

83

Ibilbideen deskribapena

Hondatutako etxola baten albotik pasatzen gara Berastegi muinorantz (4). Belardiz in-guratutako gain honetatik ikusten den itsasoaren eta kostaldearen panoramika ederra da benetan. Pistak behera egiten du, hasieran leunki eta gero oso nabarmen. Aldapa amai-tzen da bihurgune batean, eta bideak Bermeo-tik aldentzen hasten gara. 200 metro aurrerago beste pista batekin elkartzen gara, eta noranz-koa erabat aldatzen dugu Bermeorantz zuze-nean abiatzeko. Adreiluzko leihoak dituen eraikin hondatu baten albotik pasatzen gara eta laster ezkerretara aurri egoeran dagoen La-miaran baseliza ikusiko dugu Eskumatara La-miaranpe polilgonoa eta Bermeo-Gernika errepidea ditugu. Euskal mito eta elezahar as-koren protagonista ezagunak diren emakume- -itxurako izakiei (lamiak izenekoei hain zu-zen) aipamena egiten dion toponimoaren eremuan gaude. Toki aproposa da irudimena askatzeko eta gure arbasoen mundu magikora hurbiltzen saiakera txiki bat egiteko.

Beherantz segitzen dugu Bermeoko portua aurrez aurre dugularik. Azkenean, aldapatsua den jaitsiera egin ostean errepide nagusitik portura doan asfaltozko bidera iristen gara.

erabiltzen dena. Guk ezkerretara egiten dugu Solaguren auzorantz hain zuzen.

Hartutako bide honetatik (3) dagoen ikus-pegia ikaragarria da. Merezi du, alboko arteen gereizpean, atsedentxo bat hartzea itsasadarra-ren bokalearen edertasunaz gozatzeko. Ondo bereiztuko ditugu, batetik Ogoño lurmuturra, Laidako hondartza eta Atxerre mendia (eta ba-seliza), eta, bestetik , Mundaka herria (eta An-dra Mari eliza).

Solaguren auzora iristeko zementuzko pista batetik egin dugu beherantz. Auzoan harrizko etxebizitza handi baten alboan ekarritako pista uzten dugu (beherantz doa Mundakaraino), eta marrak jarraituz Betrokolo mendiaren ezkerre-ko hegaletik doan pista bat hartzen dugu. Pista honetatik ezkerretara harrobi abandonatu ba-tean industria poligono txiki bat ikusten dugu eta gainean duela gutxi utzi dugun Demiku au-zoa; eskumatara Izaro irla eta Ogoño nagusi-tzen dira. Hemendik aurrera paisai edertasunak lagunduko gaitu ea ibilbidearen hasiera-puntu-raino.

Garrapoa (Sitta europaea).

Ogoño lurmuturra Betrokolo maldetatik.

Page 86: Urdaibai, ibilbide gida

84

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Guk bide horretatik aurrera egiten dugu, eta zubi baten gainetik eta Errosane etxebizitzaren albotik pasatu ondoren, errepide nagusira hel-tzen gara.

Trafikohandiaduenerrepideakontuhandizzeharkatzen dugu, eta metro gutxi batzuk egin-da gero espaloi batera iristen gara. Aurrerago zurezko hiru eserleku daude (5), eta bertatik

portua eta Bermeo herria primeran ikusi ahal izango ditugu.

Espaloia utzi barik Bermeon (1) sartzen gara, tren-geltokira joateko.

Ota (Ulex sp.).

Lamiak

Euskal mitologian, emakume itxurako jeinuak dira. Lamien edo laminen edo amilamien…hankak oiloenak edo ahuntzenak ziren, eta itsasla-minen (kostaldeko lamiak) kasuan, gerritik behe-ra arrain ziren.

Gehienetan, erreka ertzetan edo aparteko kobazu-loen sarreretan aurkitzen ziren izaki irtirinak dira, eta, etengabe, ilea urrezko orraziaz orrazten omen ziren. Gizakiekin harremanetan egon zitezkeen, eta, batzuetan, nekazariren batek erreka ertzean janaria uzten bazien, gauez jaten omen zuten eta horren truke lurra goldatu edo bukatu gabe utzi-tako lana amaitzen omen zioten.

Izaki mitiko horien aztarna Euskal Herriko toki askotako toponimian ageri da; hala nola, Lamiate-gi (Oñati), Lamiako (Leioa), Laminazilo (Istu-ritz), Lamiaran (Mundaka), Laminapozu (Goro-zika-Muxika).

Urdaibaiko itsasadarra Mundakako Santa Katalina baselizatik.

Page 87: Urdaibai, ibilbide gida

85

Ibilbideen deskribapena

rren ondoan eskumatarantz doan asfaltatutako bide bat ikusiko dugu. Bidearen hasieran pos-tontzi bat dago eta zurezko seinalean (1) San Martin eta Atxerreko San Pedroranzko noranz-

14. Atxerreko artadia

Ibilbide honek hainbat aspektu erakargarri ditu: Atxerreko artadia, Akorda auzuneko landazabala, Gametxotik eta Akordatik ikus daitezken paisai zoragarriak eta bereziki, Atxerreko San Pedro baselizatik dagoen ikuspegia, Urdaibaiko ederrenetarikoa hain zuzen ere.

Ibilbidearen luzera: 9,4 km.Iraupena: 3 ordu.Ibilbide mota:zirkularra.Bide mota: asfaltozko eta zementuzko bidea eta mendiko bidezidorrak; batzuetan harritsuak direnez komeni da oinetako aproposak eramatea.Zailtasuna: ertaina. 300 metrotik gorako desnibela du, eta hasieran bereziki zati batzuk aldapatsuak dira; hala ere, ez du arazorik ibiltzeko ohitura apur bat dutenentzat.Kultura interesguneak: San Martin eta Atxerreko San Pedro baselizak; Akorda eta Gametxo auzoak.Natura interesguneak: Atxerreko artadia, Laidako hondartza eta dunak.Paisaia interesguneak: Atxerreko tontorra, Gametxo auzoa.Beste ibilbide batzuekin lotura: Akordan, 24. ibilbidearekin.Nola heldu Kanalara: Garraio publikoa: Bizkaibus. A3526 Gernika-Ibarrangelu linea, Jantokia (Kanala) geldiunea; bakarrik astegunetan.Garraio pribatua: Gernikatik Lekeitiorantz doan BI-638 errepidetik hartu, eta Gautegiz-Arteaga zeharkatu ondoren ezkerretara egiten dugu BI-3234 errepidea, Laidako hondartzarantz hain zuzen. Kanala eliza (Elixaldea) igaro, eskumatara jatetxe bat (hortxe dago autobusaren geldiunea), eta aurrerago erabiliko dugun aparkalekua.

Ibilbidea

Kanalatik irtengo gara, “nola heldu kanalara”-n apaitzen den aparkalekutik hain zuzen ere. Aparkalekuaren alboan, Laidaran-zko noranzkoan, etxebizitza bat dago, eta ho-

Atxerreko artadia eta itsasadarraren bokalea.

Page 88: Urdaibai, ibilbide gida

86

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Gorantz segitzen dugu eta beste bidegurutze bat aurkituko dugu, orain ezkerretara, Laidako kanpinera doan bidezidor bat ikusiko dugu, bai-na guk aurrera egingo dugu soilguneak ager-tzen diren zona bateraino. Hemendik Atxerreko baseliza ikusten da.

Gorantz egin, eta laster otez (Ulex euro-paeus) estalitako soilgune batera iristen gara.

koak adierazten dira. Hortxe hasten da gure ibilbidea.

Sigi-saga egiten duen bide horretatik goaz eta 5 minutu inguruan, bidetik eskuma-tara San Martin baseliza (2) dago. Ate on-doan zeramikazko plaka batean eraikinari eta gordetzen duen santuari buruzko azalpen inte-resgarriak agertzen dira. Bertatik Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegia ederra da.

Gorantz egiten dugu, eta bidearen ezkerretara, zurezko seinale batek Atxerreraino doan PR-BI 161 ibilbidearen hasiera adierazten du (3,5 km). Bidezidorrak gora egiten du, eta artadian (3) sartzen gara. Zati aldapatsuenetan azpiko kareha-rrizko substratua azaleratzen denez, bidezidorra harritsua bihurtzen da. Hala ere, ez da ibiltzeko zaila eta, gainera, aukera ematen digu sartezina dirudien igokariz betetako basoa zeharkatzeko.

Gutxira, bidegurutze batean eskumatara doan bidexka bat topatzen dugu. Guk ez dugu hartzen eta aurrera egiten dugu. Artea (Quercus ilex).

Page 89: Urdaibai, ibilbide gida

87

Ibilbideen deskribapena

dugu aurrerago. Seinale horren parean, ze-mentuzko bidera iritsi aurretik, etxebizitza ba-ten alboan dagoen eta ezkerretarantz egiten duen bidezidorretik Akorda (6) auzorantz abiatzen gara. Errepidera iritsi eta berehala au-zoko enparantzara iristen gara.

Enparantzaren parean, errepidearen ezke-rraldean, egarria asetzeko iturri bat dago. Eliza igaro, eraikinei eta baserriei erreparatu, eta ze-mentuzko pista batetik Gametxo auzorantz goaz. Auzotik irtetean, ezkerretara jatetxe bat dugu, eta aurrerago atseden leku bat eta kanpo-santua uzten ditugu. Zementuzko pista zabalak gora-behera leunak ditu, eta gain batera iristean itsasoa eta Gametxo ikusten dira. Beherantz egiten dugu, errepideak ezkerretara dagoen do-lina handi bat inguratzen du eta Gametxo (7) auzoan sartzen gara.

Baserri ederrak, etxebizitza berriak eta hotel bat atzean utzi ondoren, itsasorantz abiatzen gara. Hortik aurrera, ia Laidako hondartzaraino dugun bideak itsasoaren ikuspegi ederra es-kaintzen digu. Horregatik lasai egitea (agian geldiunetxoren batekin) merezi du. Gametxotik

Orain beherantz egin behar dugu sakonune handi bat zeharkatzeko Dolina handi bat hain zuzen. Aurrerantz jarraitzen dugu bideguru-tze berri bat aurkitu arte. Zurezko seinale ba-tzuk topatzen ditugu, eta guk Atxerre adieraz-ten duenari segituko diogu mendatearen gailurrera iristeko. Zona honi “Dantzaleku” (4) deitzen diote, antza, antzina akelarreak bertan egiten zirelako.

Harritsua den bidezidor maldatsutik gora egiten dugu, kilometro bat inguruan, eta Atxe-rre gainean (312 m) dagoen San Pedroko ba-selizara (5) iristen gara. Egun argiz, bertako paisaia benetan paregabea da.

Atxerren atsedena hartuta gero, igo garen bide beretik jaisten gara “Dantzaleku” izeneko bidegurutzeraino. Akorda jartzen duen seina-leari segi eta laster “Hirugaztañeta” izeneko tokira heltzen gara. Bertan, hiru gaztainondo daude, eta euren gerizpean jarleku bat. Aurrera segitzen dugu bidegurutze bateraino. Guk ezkerretara egiten dugu, eta dagoen jaitsiera harrizko eskailera batzuetatik egiten dugu. Landatutako pinudi bat zeharkatu ondoren zu-rezko seinale bat (Atxerre 2 km) aurkituko

Akorda auzoa.

Erregetxo bekainzuri (Regulus ignicapillus).

Page 90: Urdaibai, ibilbide gida

88

URDAIBAI /Ibilbide-gida

beherantz egin ostean, bidegurutze batean ezkerretara egiten dugu artadiko ohiko landa-reen artean doan asfaltozko bide batetik. Metro batzuk aurrerago pisuetako bi etxebizitza zatar igarotzen ditugu, eta bideak nabarmen egiten du beherantz. Aurrera goaz eta Laida hondar-tzaren gaineko balkoi baten antzekotik egiten ditugu azkeneko metroak errepide nagusira (BI-3234) iritsi arte.

Errepidea kontuz zeharkatzen dugu oi-nezkoen bidetik eta Laidako hondartzara (8) heltzen gara. Ezin dugu utzi hondartza bisitatu barik, atsedena hartzeko, berreskuratutako dunei behatzeko eta, eguraldiak laguntzen badigu, bai-nu bat hartzeko.

Ibilbidea segitzeko hondartza alboko aparka-lekua pasatu eta itsasertzeko pasealekutik aurre-ra egiten dugu Gernikarantz. Arketa (9) badiara

Urdaibaiko artadiakArtadia baso berezia da klima atlantikoa dugun eskualde honetan klima mediterranearreko ohiko basoa delako. Hori dela eta, artadi honek eskualde mediterranearrek dituzten antzeko baldintzak lortzeko, hemengo lurzorurik lehorrenak aukerat-zen ditu, gehienetan kareharri trinkoak dituzten itsasotik gertuko aldapak. Baso horretan arteare-kin (Quercus ilex) batera hostoiraunkorrak diren zenbait zuhaitz eta zuhaizka ikusiko ditugu, hala nola, gurbitza (Arbutus unedo), gartxua (Phillyrea latifolia), ereinotza (Laurus nobilis), txorbeltza (Rhamnus alaternus)…eta zenbait igokari ere, adibidez, endalaharra (Smilax aspera), huntza (Hedera helix) eta Rubia peregrina izenekoa. Zeharkatzen ari garen artadia kontserbazio eta na-turaltasun egoera onean dago, eta horregatik aipa-tutakoflorazgain,garrantzihandiadubertanaur-kitzen den faunak ere. Baso honek oso baldintza egokiak eskaintzen dizkie bereziki hegaztiei eta ugaztunei. Izan ere, animaliek babesa aurkitzen dute basoaren egitura korapilotsua eta trinkoa de-lako, kobazulo eta harpe ugari dituen kareharrizko substratuan eratu delako eta jatekoa topatzen dute-lako, besteak beste, fruitu jangarriak dituzten zu-haitz eta zuhaizka ugari daudelako. Hori guztia kontuan hartuta Urdaibaiko legeak Babes Bereziko Eremuak (babes mailarik handiena dutenak) izen-datu zituen artadi hauek.

Atxerreko Artadi kantauriarra.

Atxerreko San PedrotikBaseliza 1994. urtean berriztatua izan zela adieraz-ten den tokitik ipar ekialdetik-ekialdera begiratzen badugu gain batean Natxitua auzoa ikusiko dugu, atzean Lekeitikoko Otoio mendia, eta horizontean Aiako Harriak eta ekialderago Pirinioetako men-diak. Baseliza mendebaldetik inguratzen duen ha-rrizko hormara hurbiltzean Arketas badia eta itsa-sadarraren padurak (hegoalderantz) eta hareatzak (iparralderantz) ikusiko ditugu; gainera itsasadarra-ren ezkerraldeko herri guztiak ere, hala nola Ger-nika, Forua, Busturia, Sukarrieta, Mundaka eta Bermeo. Gernikatik hegoalderago Oiz eta Duran-galdeko mendiak bereiz ditzakegu. Baseliza ingu-ratu eta iparralderantz behatuz gero zehatzago ipar mendebaldetik iparrera, Matxitxako lurmuturra, Bermeo, Izaro irla eta Ogoño itsaslabarra ikusiko ditugu. Ikuskizuna bikain-bikaina da, Urdaibaiko ederrenetakoa zalantzarik gabe.

Ikuspegia San Pedro Atxarretik.

iristen gara, ezkerretara kanpinaren instalazioak utzi, eta pasealekua amaitzen den tokian errepi-de nagusia kontuz zeharkatzen dugu aurrez au-rre dugun mendi-pista hartzeko. Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagaren arteko mugan dagoen pista horren hasieran zirkulazio-seinale bat dago, eta bertan marra zuri-horia ikusiko dugu. Gorantz egiten dugu oihanpean artadiko espezieak di-tuen landatutako pinudi batetik. Marra zuri-ho-

Page 91: Urdaibai, ibilbide gida

89

Ibilbideen deskribapena

riak segi eta zementuzko pista batetik egiten dugu aurrera pinuditik. Bidegurutze batera iris-ten gara, eta eskumatara doana har tzen dugu. Baserri baten ondotik itsasadarraren bokalea (Laida eta Mundaka) ikusten dugu. Aurrera egin eta minutu gutxi barru Kanalako San Martin ba-selizara iristen gara, Laidatik ordu erdi eskas igaro ostean.

San Martin baselizatik Kanalako hasie-rako punturaino (1) goaz lehen erabilitako bide beretik. Antzora auzoa eta Izaro irla.

Laidako dunak.

Page 92: Urdaibai, ibilbide gida

90

URDAIBAI /Ibilbide-gida

rria ikusteko. Ganga hori bakarra da Euskal Herrian, bai erabilitako materialengatik, bai-ta ere ikonografian agertzen duen aberasta-sunagatik.

15. Ibarrangelutik Ogoñoko talaiaraino

Ibilbide hau Ibarrangelutik irteten da Ogoño labarretara joateko hain zuzen ere, kantauriar itsasoko talaiarik ederrenetarikoa. Urdaibaiko artadi kantauriar paregabeko hau zeharkatu eta gero Elantxobeko herri arrantzale bitxiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ibilbidearen luzera: 7 Km.Iraupena: 3 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: asfaltozko auzo-errepidea, mendi-pista, bidezidorra, eta harrizko bidea azkenengo zatian.Zailtasuna: zaila. Aldapa asko ditu, eta zenbait kasutan desnibela handia da. Toki batzuetan ibilbidea ez da erraza kareharrizko lapiaz batetik baitoa. Ez da egokia bertigoa duten pertsonentzat eta lagunduta ez doazen umeentzat.Natura interesguneak:landazabal atlantikoa, baso-landaketak, artadi kantabriarrak, Ogoñoko itsaslabarrak.Kultura interesguneak: San Andres elizako ganga polikromatua, Elantxobeko hirigunea, Alarreko karobiak.Paisaia interesguneak: Atxurkulu, Ogoñoko talaia eta Elantxobeko begiratokia.Beste ibilaldiekin lotura: 24. ibilbidearekin, Alarren (Elantxobe).Nola heldu Ibarrangelura: Garraio publikoa: Bizkaibus, A3513 Bilbao-Gernika-Lekeitio linea eta A3526 Gernika-Ibarrangelu linea.Ibilgailu pribatua: BI-2238 Gernika-Lekeitio errepidea, Gautegiz-Arteaga herria pasatu eta gero ezkerretara jo eta Ibarrangelurako BI-2237 errepidea hartu. Ibarrangeluko sarreran aparkaleku publikoa badago.

Ibilbidea

Txangoa Ibarrangeluko udaletxean hasten da, zehazki, parean dagoen San Andres eli-zan (1). Zabalik baldin badago, aukera ona dugu zurezko ganga polikromatu zirraraga-

Ikuspegia Ogoño lurmuturretik.

Page 93: Urdaibai, ibilbide gida

91

Ibilbideen deskribapena

Bide hori hartzen dugu, eta gorantz segi-tzen dugu aldapa amaitu arte. Ibinaga auzu-nean (2) gaude. Asfaltozko pista estu batetik goaz. Auzunearen irteeran, ezkerretara Iba-rrangeluko hirigunea ikusten dugu. Pistatik 1200 bat metro egiten ditugu NW noranzkoan.

Antzina, Ibarrangeluko auzoa izan zen Elan-txobe herri arrantzalerantz doan errepidea har-tzen dugu. Gorantz egiten dugu, eta, ia gaina hartzen dugunean, seinale batek (Ogoñoko mu-turra) ezkerretara dagoen asfaltozko bide bat adierazten digu.

Page 94: Urdaibai, ibilbide gida

92

URDAIBAI /Ibilbide-gida

muturraren gainera iritsiko gara. Bideak, gara-pen gutxiko artadi bat zeharkatu ondoren, arraildura handia duen gailurrera eramaten gaitu. Toki honetan kontuz ibili behar da, amildegiko pareten desnibela 30 bat metrora iritsi daitekeelako. Atxurkulutik (4) dagoen ikuspegia bikaina da. Jaisten gara lehenago utzi dugun bidexkaraino, eta Ogoñoko talaia-rantz abiatzen gara. Bidean, sastrakadi trinkoak ikusten ditugu. Eukalitua eta pinua nagusi diren eremu honetan, sastrakadiek be-rezko landaretzaren lagin bat erakusten dute; izan ere, arteak, gurbitza gazteak, gartxuak, txorbeltzak, eta artadien ertzetako beste es-pezie batzuk agertzen dira.

Ia sartezina dirudien sastrakadi horretatik 200 bat metro egin ostean, gorantz egiten dugu. Kareharrizko lapiazak eta garapen gutxiko ar-

Desnibelik gabeko eremu honetatik ezkerreta-ra, belardiak, baso autoktonoak eta pinu-lan-daketak daude, eta mendebalderantz, Ereñoza-rre mendia eta gainean dagoen baseliza nabarmentzen dira.

Alarre auzunean dagoen Elantxobeko kan-posantura (3) heltzean, Ogoño lurmuturrerantz doan pista hartzen dugu. 200 bat metroko alda-pa gogorra igaro, eta erdi-ordeka txiki batera iristen gara. Inguruan, iratzeak, txilarrak, oteak eta baso-landaketak dira nagusi. Gure eskuma-tara lurmuturraren punturik altuena (Atxurkulu, 303 m) dago. Eremu honetan, antzeman di-tzakegu ingurune hauetako zenbait hegazti, hala nola etze-txinboa, pitxartar burubeltza, edo berdantza horia.

Aurrera egiten dugu, eta bidexka estuago bat topatzen dugu, Ogoño lurmuturraren ta-laiaraino heltzeko. Bidexka hartzen dugunean artadian sartzen gara. Topatuko dugun eukali-tadi trinko batean ezkerretarantz doan bidexka hartzen dugu, eta eskumatara doana, “Karo-bia” seinalea duena, uzten dugu. Metro batzuk aurrerago, eskumatara egiten dugu, “Atxurku-lu” seinaleari kasu eginez. Horrela Ogoño lur-

Elantxobe eta Natxituako Itsasertza.

Belatz handia (Falco peregrinus).

Page 95: Urdaibai, ibilbide gida

93

Ibilbideen deskribapena

Eskumatara egiten dugu, langarez egindako zubi txiki bat igarotzen dugu, eta gero iturri baten aurretik pasatzen gara. Iturritik gora egi-ten duen bidea hartzen dugu, eta gero eskuma-tara doana, hau da, “iturria” seinaleak adiera-zitako noranzkoaren kontra doana. Metro gutxi batzuk eginda gero, asfaltozko pista ba-

tadiak igarotzen ditugu Ogoño mendiko ta-laiara (5) heltzeko. Hemendik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren kostaldeko panoramika eder-ederra dugu. Atzean, Matxitxako lurmu-turra, eta, gure oinpean, Laga hondartza nabar-mentzen dira.

Ekarri dugun bidetik itzultzen gara “Kara-bia” (6) seinalea duen bidexka topatu arte. Me-tro gutxi egiten ditugu bidexka horretatik, eta berreskuratutako lehen karobia aurkitzen dugu. Egitura zirkular horiek labe primitiboak labe primitiboak ziren, eta kareaharria oso tenpera-tura garaian berotzeko erabili ziren. Modu ho-rretan, karea lortzen zen gero soroetan ongarri moduan erabiltzeko, edo baserrietan hormak zuritzeko edota desinfektatzeko.

Metro gutxi beherago eskumatara sahatsez inguratutako ur osin bat dugu. Aurrera egiten dugu gaztainondoa nagusi den baso hostogal-korra topatzeko. Ezkerretara, zurezko hesi ba-tek babestuta, bigarren karobia aurkitzen da.

Ogoño lurmuturraOgoño lurmuturra 273 metroko kareharrizko ma-zizo itzela da. Itsasoan bertikalki hondoratzen da, eta ez du trantsizioko marearteko zabalgunerik i tsas sakonera heltzeko. Hori dela eta, jatorri te-ktonikoa izan behar duela uste da. Bertikaltasun horren ondorioz, Euskal Herriko itsaslabar han-diena da.Euskal kostaldeko itsas hegaztien kolonia han-dienak Ogoñon eta alboko Izaro irlan daude. Lur-muturraren horma bertikaletan honako hauek ai-patu daitezke: 40 bat ubarroi mottodun bikote, 200dik gorako kaio hankahori bikote eta 30 bat ekaitz-txori txiki bikote. Azpimarratu behar da ekaitz-txori txikien populazio hori, umatze-area kontinentean (irla edo irlatxoetatik kanpo) duen munduko populazio bakarra delako.

Laga Hondartza eta Ogoñoko itsas labarrak.Olibondoa (Olea europaea).

Page 96: Urdaibai, ibilbide gida

94

URDAIBAI /Ibilbide-gida

tera irteten gara, eta hori jarraituta Elantxobe-ko kanposantura iristen gara. Kanposantuko plazatxoan ezkerretara,“Kale Nagusirantz” (7) doan bidea hartzen dugu.

Metro gutxi barru enparantza biragarrira jaisten gara. Hemendik, Elantxobeko portuko bista ederra daukagu. Orain, bi aukera ditugu, porturaino jaistea edo eskumatara egitea ibi-laldiaren hasiera-punturaino joateko. Kasu horretan, ibilbidea amaitzeko eskualde-erre-pidetik egiten dugu aurrera, eta, Ibinaga gai-na pasatu ondoren, Ibarrangelura (1) hel-tzen gara.

Elantxobeko portua.

Elantxobeko itsasertza harritsua.

Page 97: Urdaibai, ibilbide gida

95

Ibilbideen deskribapena

rrean, Artika haranean, Poiuburuko hariztiaren bista ederra dugu.

Almike auzoan (3) Aingeru Guarda baseli-zaren ondotik pasatzen gara, eta landazabale-tik gora doan bidetik jarraitzen dugu. Auzoa utzi eta berehala, bidegurutze batean, eskuine-

16. Bermeoko landazabalean eta Tribizko basoan barrena

Ibilaldi hau Urdaibaiko ipar-mendebaldetik egiten da. Bermeoko landazabaletik igotzen da Sollubeko mendietarantz, 400 metroko aldea gaindituz. Gehienbat asfaltatutako pistetatik egiten den txango honek Bermeoko kostaldearen eta bere inguruko paisaiaren bista ederrak eskaintzen ditu.

Distantzia: 12 Km.Iraupena: 4 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: errepidea, mendi pista eta pista zementatua.Zailtasuna: ertaina. 440 metroko desnibela gainditu behar da, baina ez du aldapa gogorrik.Natura interesguneak: Almikeko landazabalaren paisaia, Tribizburuko baso atlantiarra.Kultura interesguneak: Bermeoko hirigunea eta bere portua, Tribizko errota.Paisaia interesguneak: Almike, Arronategi.Beste ibilbideekin lotura: Bermeo eta Arronategi arteko zatia 20. ibilbidean ere egiten da, baina kontrako noranzkoan.Nola heldu Bermeora: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo). Bizkaibus, A3515 Bilbao-Gernika-Bermeo linea eta A3527 Bilbao-Mungia-Bermeo linea.Ibilgailu pribatua: Gernikatik BI-4215 errepidea eta Mungiatik (Sollubeko mendatetik) BI-631 errepidea.

Ibilbidea

Gure txangoa Bermeoko parkean (1) has-ten da. Kasino eta Batzoki inguruko erroton-dan Askatasuna kaletik abiatzen gara bidegu-rutze bateraino (2), irteeratik 500 metrora. Bertan, eskuineko errepide estua hartzen dugu Almike auzora igotzeko. Berehala landazabal gune interesgarria zeharkatzen dugu. Ezke-

Almike auzoa eta Bermeo herria.

Page 98: Urdaibai, ibilbide gida

96

URDAIBAI /Ibilbide-gida

ugariak dira, aldapa leuntzeko eta belarraren ebaketa ahalbidetzeko.

Malda moteltzen da eta leku honetatik (4) panoramika ederra dugu: gure oinetan Almike

ko bide asfaltatua hartzen dugu (seinale batek “Mañua auzoa” adierazten du) Urkamendi mendira daraman maldatik igoz. Igoera gogo-rrean landazabalaren paisaia erakargarria ikus daiteke. Malda handiko landa hauetan terrazak

Page 99: Urdaibai, ibilbide gida

97

Ibilbideen deskribapena

(7) heldu arte; hasieran asfaltatu barik dagoen pista hau Madariaga baserriraino (8) jaisten da. Ezkerrera dugun bide asfaltatua Tribiz au-zora doa, eta gure norabide berean doan asfalta-tu gabeko pista Tribizburu basora. Azken hori hartuko dugu eta bi kilometrotan bide zabal, eroso eta lauan ibiliko gara Tribizburu basoan barrena.

Bidetik gertu korta bat dago. Pixka bat ge-roago etorri garen bidea uzten dugu, ezkerre-tik abiatzen den pista zementatua (9) hartze-ko. Bide horretatik Tribiz auzora (10) jaisten gara. Auzoaren inguruan ehunka urteko ge-reziondoak, urkiak eta interes handiko haritz zaharrak daude. Bertan, auzoari izena ematen dion baserri baten hondarrak ikusten dira; adi-tu batzuen ustean, Bermeoko baserri zaharre-na omen da.

Tribiz auzotik irteteko bidegurutze baterai-no jaisten den bide asfaltatua hartzen dugu. Bertan, ezkerreko bidea segitzen dugu (eskui-nekoa Urkizarrera doa, seinale batek adierazten duen moduan) Madariaga baserrian utzi genuen

auzoa, eta urrunago,itsasertzean, Bermeo he-rria; ezkerrerantz, landazabalean, San Andres, San Miguel eta Arene auzoak eta itsasotik gertu Burgoa mendia.

Ibilbidea jarraitzen dugu aldapan gora Urki-mendiraino (5), ezkerrean muinoa utziz. Ora-in, bidea laua da eta baso mistoaren masa txi-kien artean ibiltzen gara.

Malda handi bat igo ondoren, gure bideak Sollube mendira doan errepidearekin bat egi-ten du (6) (igoeran, noizean behin, Sollubeko antenak ikusiko ditugu). Hemendik, mendebal-derantz begiratuz gero, Bermeoko udalaren Arronategi auzoa ikusiko dugu, eta urrunago, antena duen Jata mendia. Hegoekialderantz baso masa desberdinak dituen mendiko paisaia-ren ikuspegi ederra dugu: hurbilean Munepe eta Bistalegre baserriak, urrunago Tribizburuko ba-soak eta Munarrinagusi mendi-lepoa, eta atze-rago, urruntzen den lerro bat eratuz, Katillotxu, Ereñozarre eta Nabarniz.

Sollube mendirako bidea jarraitzen dugu 700 metrotan, ezkerrean dagoen pista batera Ogoño itsaslabarra Sollube mendatetik.

Protea tximeleta (Araschnia levana).

Page 100: Urdaibai, ibilbide gida

98

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Aurrerago gure bideak Larragotik (Busturia) datorren bidearekin bat egiten du Nafarrola eta Arronategi erreken elkargunean. Bertan, Tribiz ko Errota (11) dago.

Bidetik jaistean Kanfranka auzoa zeharka-tzen dugu, inguru honetan aitzinean txakoline-rako mahats parrak eta ibai errotak ugariak zi-ren. Inguru honetan ere Bermeoko landazabal lau bakanak daude baso mistoaren orbanekin batera; alboan Poiuburuko baso atlantikoa dago. Baso horrek artadi kantauriarrarrekin bat egiten du Artike erreka lurperatzen den tokira hurbilduz goazen heinean.

Tribizko Errotatik bi kilometro egin ondo-ren, Bermeon (1) sartzen gara ibilbideari amaiera emateko.

bide asfaltaturaino. Behera egiten duen bide ho-nek Bermeoraino eramango gaitu berriro.

Nafarrolarantz hurbildu ahala, baso atlan-tikoa murriztuz doa eukalipto landaketak gero eta nagusiagoak direlako. Eskualde honetako toponimiak urkien ugaritasuna adierazten digu: Urkizarre, Urkiobe…

Gorostia (Ilex aquifolium).

Tribizko errota Antzinean burdinola izan zen, baina, burdinaren artisau-ekopizpenaren krisia dela eta, errota bi-hurtu zen XIX mendean. Geroago, taloa eta txakolina zerbitzatzen zen merenderoa izan zen. Artika errekaren ondoan dago, eta Bermeotarrek inguru horri “errotak” deitzen diote gertu zenbait burdinola-errota zeudelako.

Arronategi auzoa (Bermeo).

Tribizburu basoaBaso-berritze hau 1985. urtean egin zen 1983ko euri-jasen antzeko ondorioak moteltzeko, horre-gatik Artike arroaren baso babesletzat har daite-ke. Urkiz, haritzez eta mendi erreketako ibaier-tzeko zuhaitzez osatutako baso misto ederra da.

Tribizko basoa.

Page 101: Urdaibai, ibilbide gida

99

Ibilbideen deskribapena

17. Igoera Ereñozar mendira

Ereñozar mendiak artadiaz estalitako piramide koniko baten antza du eta Urdaibai erreserbaren ikuspegi ezin hobea erakusten du. Gailurrean duen baselizak eta barruan kokatzen den kobazuloak bisitaldia merezi dute.

Luzera: 6 Km.Denbora: 2 ordu 15 minutu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: baso pista asfaltoduna, lurrezko pista eta eskualde-errepidea.Zailtasuna: erreza.Natura interesguneak: artadi kantabriarra, landazabala atlantikoa, Urdaibai itsasadarraren ikuspegia.Kultura interesguneak: Ereñozarreko San Migel baseliza, Elexaldeko San Migel eliza, Ereñoko harrobiak.Paisaia interesguneak: San Miguel Ereñozar baseliza.Nola heldu Ereñora: Garraio publikoa: Bizkaibus, A3526 Gernika-Ibarrangelu autobus-linea.Garraio pribatua: BI-2238 eskualde-errepidea, Gernikatik edo Lekeitiotik.

Ibilbidea

Elexalde auzoan dagoen Ereño herriko enparantzatik (1) irtengo gara. Honen gaine-tik , dotore, San Migel eliza altxatzen da. Eli-zak jatorri gotiko-errenazentista du eta haren eraikuntzan herriko harrobi ospetsuetatik erauzitako kararrizko blokeak erabili ziren.

Zurezko kartel batek frontoi atzetik doan bide asfaltatu batera zuzentzen gaitu. Jaitsiera labur baten ostean, bidea 1,5 km igotzen da pinudien artean automobil aparkaleku bezala erabiltzen den zelaigune bateraino. Bidexka labur eta harritsu bat artadian sartzen da eta

Oma harana Erenozarretik.

Page 102: Urdaibai, ibilbide gida

100

URDAIBAI /Ibilbide-gida

San Migel baseliza (2) xumeak koroatzen duen gailurrean (448 m) amaitzen da.

Baseliza X-XI mende bitartean eraiki zen eta 1660 urtea arte parrokia-eliza izan zen. Ba-rruan Erdi Aroko hilobi antropomorfoa dago eta alde batera erantsita mendiko aterpe bat.

Tokiak, bestetik, bidea ematen dio fantasiari eta lekuko elezaharren arabera San Migel Arkanjeluak deabruaren aurka borrokatu zuen hemen edo, beste batek dioen bezala, teilatutik

Ereñozarreko San Migel baseliza. Zapelatz arrunta (Buteo buteo).

Page 103: Urdaibai, ibilbide gida

101

Ibilbideen deskribapena

erortzen den euri urak larruazalaren gaitzak arintzen omen ditu.

Tontorretik dagoen ikuspegia bikaina da eta Urdaibai itsasadarretik Mundaka, Ibarrangelu, Ea edo Nabarniz herrietaraino barne hartzen du, itsasoa atzealdean duela.

Bista ederrez gain, Ereñozar mendiak bi al-txor natural ditu; bat, bera estaltzen duen artadi kantabriar itxia, basakatua edo katajinetaren habitata; bestea, Santimamiñeko kobazuloa, barruan ospe handiko laber-pinturak gordetzen dituena.

Baina ez dira honekin amaitzen tontor ho-nen opariak. Bertan egindako indusketek erdi

Erle-lore (Oprhys apifera).

Ereñoko harrobiakEreño eta Gautegiz-Arteaga herrien artean dauden harrobi batzuetatik Ereñoko Gorria izenaz ezagut-zen den karearri gorrixka eta kalitate bikainekoa atera da. Harrobiok erromatarren garaian ustiat-zen omen ziren eta erauzketa 1990 urtea arte man-tendu zen.Hemen aurkitzen dugun larrosa-koloreko karearri hau itsas hondoan eratu zen orain dela 145 eta 60 milioi urte tartean, koralen eta errudista izeneko moluskuen metaketaren ondorioz. Azken hauek eite zaintsu ederra ematen diote harriari; kolore gorrixka, bestetik, dituen burdin oxidoen ondo-rioa da.Ereñoko Gorria, edo Ereñoko marmola izen oke-rrez ezaguna ere, apaingarri preziatua da eta erai-kin ospetsu batzuetan egoteaz gain, Arriaga Ant-zokia edo Arteagako Gaztelua kasu, hamaika iturri, zutabe edo kapiteletan aurki daiteke euskal geografianosoanbanatuta.Harrobion artean Gautegiz-Arteaga udalerrian dagoen Andrabidekoa nabarmentzen da. Haren ebaki bikainak bisitagarriak dira, beti ere behar den kontuarekin, inolako babes egiturarik edo balizarik ez baitago. Harrobira heltzeko haren sarreran utzi behar dugu automobila, BI-3242 eta BI-2238 errepideen arteko bidegurutzetik 500 metrora Gernikako noranzkoan.

Ereñoko harrobiak.

Page 104: Urdaibai, ibilbide gida

102

URDAIBAI /Ibilbide-gida

abiatu eta pinudi baten sartzen den baso-bidea hartzen dugu. Aurrera egiten dugun bitartean Ereño herria ikusten dugu zuhaitzen artean. Bi-dea jarraitzen dugu Elisu lepora (4) iritsi arte. Erreferentzia gisa linea elektrikoaren dorre bat ikusiko dugu.

Aurrera doan bidea utzi eta ezkerrerantz jaisten den bidea hartzen dugu, lehenengo me-troetan kable elektrikoekin paraleloan.

Zidorra pinudien artean abiatzen da Ere-ñoko auzo bukolikoez betetako haranean amaitu arte.

Gure urratsak B-3242 eskualde-errepidera (5) zuzentzen ditugu, Akorda auzoaren parean. Hango baserri ederrek, Barrenetxe izenekoak kasu, landazabala edertzen dute.

Ezkerrerantz jarraitzen dugu Elexalde no-rabidean, haren eliza etengabeko erreferentzia dugula.

Errepideak landazabaleko ingurunetik eta Bollar auzotik egiten du gorantz patxadan 1,6 km hasiera puntura heldu arte (1).

aroko gaztelu eta nekropolis bat azaleratu di-tuzte, sasoi hartan talaia honek zeukan garran-tziaren seinale.

Itzulera egiteko zelaigune/aparkalekuan kokatzen gara berriro eta igotzeko pista beretik 300 metro jaisten gara biragune batera heldu arte (3). Biragune pasatu eta gero eskuinerantz

Ereñozarre Lezikatik.

Page 105: Urdaibai, ibilbide gida

103

Ibilbideen deskribapena

Bidetxetik Goierri auzunera doana, hartzen dugu. Bidegurutze horren inguruan sega-be-lardiak, eta antzinako mahats-parren (2) hon-darrak ikusten dira. Mahats-parra horiek

18. Busturiko goi-lurrak

Ibilbide hau Busturiako Altamira auzoan hasten da, eta, udalerri bereko San Bartolome auzora igotzen da, bertako larreak, baserriak eta paisaiak igarotzeko. Jaitsieran Axpe auzora (Busturia) iristen gara Atxapunte inguratuta gero. Kareharrizko gailur hori, artadi kantabriarrez eta baso atlantikoz estalita dago.

Ibilbidearen luzera: 8,8 Km.Iraupena: 2 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: asfaltozko bidea eta porlanezko bidea.Zailtasuna: ertaina. 300 bat metroko desnibela duen arren edozeinek egiteko modukoa da. Natura interesguneak: Aingerubideko hariztia, Atxapunteko artadiak, Altamira eta Goierriko landazabalak, Axpeko San Pedro haitzuloa.Kultura interesguneak: Axpeko Santa Maria eliza, San Bartolome baseliza, mahats parrak.Paisaia interesguneak: Larragoko muinoa.Nola heldu Zugaztietara: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai (Bilbo-Bermeo) linea, San Kristobal (Busturia) geltokia hasieratik kilometro batera. Bizkaibus, A3515 Bilbao-Gernika-Bermeo linea, geltokia hasieratik 500 metrora.Garraio pribatua: BI-4215 Gernika- Bermeo errepidea hartu behar da. San Kristobal auzora heltzen garenean, semaforo pasatu ondoren, Altamira auzora doan errepidea hartu behar dugu. Hor bertan, San Migel elizaren inguruan aparkalekua dago.

Ibilbidea

Busturiako Altamira auzoko San Migel eli-zan (1) hasten gara, eta San Bartolome auzo-rantz abiatzen gara. 300 bat metro egin ondo-ren, ezkerretara irteten den errepidea, hau da,

Baserria eta mahats-parrak Goierri auzoan.

Page 106: Urdaibai, ibilbide gida

104

URDAIBAI /Ibilbide-gida

txakolina kultibatzeko egiten ziren egitura be-reziak dira. Errepidetik gora goazela bista ede-rra dugu, lehen planoan Altamira, eta atzean Urdaibaiko Biosfera Erreserbako estuarioa hain zuzen.

Ibilbidea segitzen dugu, eta eukalitadi trinkoa zeharkatzen dugunez, aukera gutxi izango dugu estuarioaren paisaiari behatzeko. Iturbe landa-etxea pasatuta gero, Busturiako baso-paisaiaren, Apraiz eta Malluku harane-kin, eta, lehen planoan, Parezi auzunearen ikuspegi ederra dugu. Larrago baserrira (3) Schreiberi muskerra (Lacerta schreiberi).

Page 107: Urdaibai, ibilbide gida

105

Ibilbideen deskribapena

tan artea, gurbitza, ereinotza…bereiz daitezke, baita zuhaitz horiekin batera agertzen diren hainbat igokari ere, hala nola, endalarra, apo-mahatsa, atxaparra eta huntza. Inguru horretan zenbait baso-hegazti ikus ditzakegu, adibidez, eskinosoa, kaskabeltz handia eta amilotx arrunta. Aldapa gogorreko jaitsiera egin ondo-ren, Mendoitze baserrira iristen gara, eta hor-tik aurrera Axpe auzoan sartzen gara.

Auzo horretan Santa Maria elizaren (5) elizpetik pasatzen gara, eta plateresko estiloan egindako hareharrizko portaleari behatu ahal diogu. 1051. urteko dokumentu batek adieraz-ten duenaren arabera, eliz bat zegoen toki ho-rretan, baina egungoa XVI. mendekoa da. Se-gitzen dugu gure bidea, eta Gernikako arbolaren urtadar baten albotik igarotzen gara, Axpeko San Pedro haitzulora (6) doan bidea hartzeko. Urdaibain garapen horizontal han-diena dutenen artean dago Axpeko haitzulo hori, eta gainera urteko zenbait sasoitan sagu-zar-talde garrantzitsuak gordetzen ditu. Bost

heltzean bidea leundu egiten da, eta aldapen ordez ordekatxoak edo beheranzko zatiak to-patzen ditugu. Inguruan, belardiak, pinudiak eta otadiak dira nagusi. Larrazabale antzinako eskoletatik panoramika benetan ederra da: Ur-daibaiko itsasadarraren haran-hondoa, Bustu-riako Axpe auzoa haranean bertan, eta Atxa-punteko eta Atxerreko artadi kantabriarrak; lehenengoak gertu, eta bigarrenak itsasadarra-ren bestaldean hain zuzen.

Urkiobe baserritik (4) Axpe auzorantz jaisten den porlanezko pista hartzen dugu, eta laster Pakotene baserritik pasatzen gara. Ingu-ruko landazabaletan zenbait kultibo daude, eta, horien artean, mahats-parra batzuk. Behe-rantz segitzen dugu, pinu- eta eukalitu-lan-daketen artean Atxapunte haitzaren parera hel-du arte. Eskumatara begiratuz gero, kareharrizko haitz horretan nagusi den artadia-rekin batera baso misto atlantikoa ikusiko dugu. Baso atlantiko horretan gaztainondoak, haritzak, lizarrak… dauden bitartean, artadie-

Altamira auzoa (Busturia). Axpeko Andra Mari eliza (Busturia).

Lathraea clandestina.Woodwardia radicans.

Page 108: Urdaibai, ibilbide gida

106

URDAIBAI /Ibilbide-gida

egiten ziren. Sasoi euritsuetan urak hartzen duenez, hariztia zeharkatzeko zurezko pasabi-de bat dago. Baso txiki honetan, haritzarekin batera, lurzoru hezeetara ondo moldatzen di-ren zuhaitz eta zuhaizka asko bereiztu ditzake-gu, hala nola lizarra, hurritza, ereinotza eta haltza. Gainera, hortxe antzeman ditzakegu zenbait hegazti ere: amilotx urdina, kaskabeltz handia, txinbo kaskabeltza, eta, umatze-ga-raian, okil berdea.

Hariztia zeharkatuta gero, bide estu bat hartzen dugu. Bideak, Atxapuntetik jaisten den artadi kantabriarra inguratzen du, eta 300 bat metro aurrerago Altamira auzora doan errepidera heltzen gara. 400 metro egiten ditu-gu San Bartolome baselizara (8) iristeko. Errepideak beherantz egiten du, eta Altami-rako landazabalak eta kareharrizko harkaitz txikien gaineko zuhaizti mistoak ikusiko ditu-gu landazabalaren eremuan. Zuhaizti horiek, antzina, haran-hondoa betetzen zuten baso za-balen lekukoak dira; izan ere, gizakiak aspaldi moztu zituen nekazaritzarako lurrak irabazte-ko. Guk aurrera egiten dugu, eta hasierako puntura heltzen gara, Altamira auzoko San Migel elizara (1) hain zuzen.

espezie ezberdinek erabiltzen dute haitzuloa, baina aipagarriena saguzar mediterranearra da, galzoriko espeziea baita.

Haitzulotik metro gutxira, antzinako esko-lak pasatu ondoren, bidexka bat hartzen dugu, eta Aingerubideko hariztira (7) heltzen gara. Urdaibain oso toki gutxitan aurkitu daiteke horrelako baso-giroa. Sarreran, basoko zen-bait bizilagun erakusteko horma-irudi polit bat dago. Antzina, baso honetan ganadu-feriak

Aingerubideko hariztiaBusturiako antzinako hariztien adibide bat da Ain-gerubideko hau. Haran-hondoan dago, eta lurzoru erdi-istiltsuetan garatu da, zehazki, Atxapunteko kareharri iragazkorren eta haran-hondoko buztin trinkoen arteko trantsizio-aldean. Horregatik, ha-rizti hau bereziki interesgarria da, haritz ederrekin batera, oihanpean ibaiertzetako zenbait espezie aurkitzen direlako, adibidez Carex pendula eta Al-nus glutinosa (haltza). Espezi horien presentzia hobeto ulertzeko kontuan hartu behar da, Atxapun-teko mazizo karstikotik datozen iturri txiki batzuk gainezka egiten dutela eremu horretan.Urdaibaiko beste harizti txiki batzuk bezala, Ain-gerubidekoa ere erreferentzia-gune bat zen ger-tuko biztanleentzat, eta, kasu honetan, besteak beste, ganadu-feriak egiteko erabiltzen zen.

Aingerubideko hariztia.

San Bartolome baseliza eta Atxapunte mendia.

Page 109: Urdaibai, ibilbide gida

107

Ibilbideen deskribapena

nikarantz hain zuzen, eta zenbait eraikin inte-resgarri ikus ditzakegu.

Ekarri dugun noranzkoari eutsiz, Laidatxu (2) hondartzara iristen gara. Hondartza berari

19. Mundakatik Katillotxuko aztarnategira

Ibilaldi honek Urdaibaiko aztarnategi megalitiko garrantzizkoenera eramaten gaitu, eta Mundakaren eta inguruko paisaiaren ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu.

Ibilbidearen luzera: 8,4 kmIraupena: 3 ordu.Ibilbide mota:zirkularra.Ibilbide mota: ia osorik pista zabaletik edo asfaltozko bidetik eta errepidetik egiten da. Hala ere, kontuz ibili behar da errepideko artzenetik goazenean edo zeharkatzen dugunean.Zailtasuna: ertaina. 330 bat metroko desnibela du, eta igoera, bereziki, Sukarrieta eta Katillotxuren artean dago. Kultura interesguneak: Katillotxuko aztarnategia; Munitiz eta Goitiz auzuneak; Mundaka.Natura interesguneak: Laidatxu hondartza.Paisaia interesguneak: Portuondoko begiratokia, Mundakako talaia, Santa Katalina baseliza.Beste ibilbide batzuekin lotura: Goitiz auzunearen inguruan 13. ibilbidearekin.Nola heldu Mundara: Garraio publikoa: Eusko Tren, Urdaibai linea (Bilbo-Bermeo), Mundaka trengeltokia. Bizkaibus, A3515 Bilbo-Gernika-Bermeo linea.Garraio pribatua: BI-4215 Gernika-Bermeo errepidea.

Ibilbidea

Irteera Mundakako tren geltokitik (1) egiten da. Irten eta ezkerretara eta beherantz egiten dugu elkartzut datorren kale bateraino. Hemen eskumatara jotzen dugu Goiko kalera iristeko. Kale horretatik aurrera goaz, Ger-

Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegia Katillotxuko tontorretik.

Page 110: Urdaibai, ibilbide gida

108

URDAIBAI /Ibilbide-gida

eta kanalizatuta datorren Errekatxu ibaiari be-hatu ondoren, Mundaka-Gernika errepidera igotzen gara.

Errepide albotik doan artzenetik Suka-rrietarantz jotzen dugu. Horrela, Portuondo (3) izeneko begiratoki eta kanpinera iristen gara. Ikusten den panoramika liluragarria da. Aurrez aurre estuarioko hareatzak, Lai-dako hondartza, atzean artadiz estalitako mendiak…

Kanpinerantz jaisten gara, marra zuri-ho-riak segitzen ditugu eta asfaltozko bidetik Mundaka eta Sukarrietaren arteko muga den errekastoa igarotzen dugu. Ezkerretara, landa-retzak ezkutatuta, Portuondo izeneko aingura-leku naturala dugu. Antzina portu erromatarra izan omen zen, aurkitutako zenbait aztarnek adierazten duten bezala. Aldapa labur eta na-Narcissus bulbocodium.

Page 111: Urdaibai, ibilbide gida

109

Ibilbideen deskribapena

Guk ezkerretara markatzen duenari (Kati-llotxu 35 minutu. GR 98.1) egiten diogu kasu. Mendi-pista batetik gora egiten dugu egon daitezkeen bidegurutzeei kasurik egin gabe. Pistak beheranzko joera erakusten duenean, gure eskumatara, zurezko seinale bat ikusiko dugu (Sukarrieta 30 minutu). Horren ondoan dagoen bidezidorra hartzen dugu gorantz se-gitzeko. Eukaliptoen eta oteen artean goaz. Gero,eukaliptoen zuhaizti bat zeharkatzen dugu hesitxo bat topatu arte. Hori igaro eta sega-belardi batera heltzen gara.

Belardiaren ertzetik eskumatarantz goaz, iparralderantz hain zuzen, eta 100 m eskasera Katillotxu II tumulua ikusiko dugu. Gure esku-matara, berriro goza dezakegu ikusten den itsas paisaiarekin.

Segitzen dugu noranzko berean, eta pare bat hesi zeharkatzen ditugu. Orain markatuago da-goen bidexka batetik goaz eta 100 metro baino gutxiagora norabidea aldatu eta eskumatara eta gora egiten dugu Katillotxu (5) tontorrera iris-

barmena igotzen dugu eta Sukarrieta herriko lehen etxebizitzetara iristen gara. Gu horien atzetik goaz biribilgune bateraino, eta hortxe eskumatara egiten dugu errepide nagusirantz (BI-2235).

Parean bus geltoki bat dago. Guk errepide ertzeko espaloitik Gernikarantz abiatzen gara, eta metro gutxi batzuk aurrerago Munitiz auzo-ra igotzen den asfaltozko bidea ikusi ahal izan-go dugu. Bidea hartzeko, errepidea zeharkatu behar da, eta guk, kontu handiz, oinezkoen pa-sabidetik egiten dugu. Igoera aldapatsua da, astiro egin daiteke, eta batzuetan komeni da a tzerantz begiratzea ikusten den paisaia ikara-garri polita delako.

Munitiz auzora (4) heltzen gara, eta ze-harkatu ondoren, zurezko seinale batzuk aurki-tuko ditugu. Batek Goitiz jartzen du, eta guk horri segitzen diogu. Gorantz goaz etengabe, eta Abaroa-Goiko baserria ezkerretara utzi os-tean pinudi baten sartzen gara zurezko beste seinale batzuk topatzeko.

Ikuspegia Portuondoko begiratokitik.Berdantza hori (Emberiza citrinella).

Page 112: Urdaibai, ibilbide gida

110

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Norabide berean dugun Florentino Larrina-ga kaletik Udaletxera eta Andra Mari elizara heltzen gara. XVI. mendeko tenplu errenazen-tista honek duen kokapen ederragatik herriaren sinbolo ezagunenetako bat bihurtu da. Hortik parkera eta talaiara (6) goaz. Hemendik zera-mikazko panelak lagunduta ikusten den panora-mikari behatu ahal diogu, baita ere Mundakako

Katillotxuko aztarnategiaAGIRI Arkeologia elkarteak egindako ikerketen ondorioz, Katillotxu balio arkeologiko handiko aztarnategia dela frogatu da. Sollubeko estazio megalitikoaren barruan kokatzen da, eta 2009. ur-tean Monumentu izendatu du Eusko Jaurlaritzak.Katillotxuko multzoa Neolitiko eta kalkolitiko kronologietako bost dolmenek eta aire zabaleko asentamendu batek osatzen dute. Hilobi-adieraz-pen horietatik guztietatik Katillotxu V azpimarra-tu behar da (K.a III. milurtekoa), bertan kantauri-pirineo eremuan aurkitu den lehenengo hilobi apaindua topatu baita. Izan ere, monumentu ho-rretan zenbait agerpen artistiko daude, eta horien artean ganberako buruaren harlauzan dagoen hila-rri armatu edo arma-mota bat zeraman giza itxu-rakoa azpimarra daiteke; horretan, argi bereizten da, esaterako, zulatze-teknikaren bidez marraztu-tako gezi punta bat. Katillotxu V horretan bestalde, silex materialaz eginiko 108 pieza topatu dira; aurkikuntza horiek, megalitiko aurreko aldietan leku horretan gizakia bizi zela pentsarazten dute.Urdaibaik duen aberastasun megalitikoa erakuste-ko ibilbide berezi bat prestatu da 9 dolmen eta tumulu ikusteko, Katillotxuko bostak, Sollubeko hiru eta Nabarrizko bat hain zuzen.

Katillotxuko trikuharria.

Portuondoko badia.

teko. Heziaz inguratuta eta interpretazio pane-laz hornituta dagoen aztarnategi arkeologikora heltzen gara (bi dolmen daude, Katillotxu I eta Katillotxu V) eta apur bat aurrerago tontorrean dagoen erpin geodesikoa ikusiko dugu. Toki honetan (334 m) atsedena hartzea beharrezkoa da, gure arbasoen bizimodua irudikatzeko eta itsasorantz zabaltzen den panoramika ederraz gozatu ahal izateko.

Katillotxutik mendi-pista batetik jaisten gara (NNE norantza), kilometro bat inguru egin, eta ur biltegi batera iristen gara. Ezkerre-tara zurezko seinale bat dago (Artike), baina gu eskumatara goaz beste bidegurutze bat aur-kitzeko. Horretan, zurezko beste seinale ba-tzuk topatzen ditugu, eta guk Goitiz auzorantz jotzen dugu (500 metro). Zementuzko pistak beste bidegurutze bateraino eramaten gaitu. Zurezko seinaleen arabera, Bermeorantz jo dezakegu, edo, guk egingo dugun bezala, Mundakara jaitsi.

Asfaltatutako pista batetik goaz, eta bere-hala Goitiz auzora heltzen gara. Marra zuri-horiak jarraitzen ditugu, eta apur bat beherantz egin ostean, bidegurutze berri batera iristen gara.

Une honetan, marrak uzten ditugu eta guk zuzen eta beherantz abiatzen gara. Asfaltozko bideak, laster, Mundakako sarreraino eramaten gaitu. Hortxe, Mundaka-Gernika errepide na-gusia goitik zeharkatzen duen pasabidea har-tzen dugu. Jaistean, eskaileratxo batzuk ditugu eta herrian sartzen gara.

Page 113: Urdaibai, ibilbide gida

111

Ibilbideen deskribapena

olatu famatuaren deialdiari segika etorri diren surf-ariei.

Mundakako portu txikia eta xarmangarria inguratu, eta eskumatarantz eta gorantz doan eskailera zabalak dituen Kalbario kaletik jo-tzen dugu, gertu dagoen “Santa Katalina pla-zatxora” iristeko. Eskumatara egiten dugu kale artean, eta laster “Santa Katalina baseli-za” adierazten duen seinalea ikusiko dugu. Gu seinalera iritsi baino lehen pareta altuek mu-gatzen duten bideari segitzen diogu, eta por-tuko aurrealdera, itsasertzera heltzen gara. Puntu honetatik primeran ikusten da, besteak beste, Andra Mari elizaren kokapen erakarga-rria. Aurrera egiten dugu itsasertzetik Santa Katalina (7) baseliza topatu arte. XIX. men-

Mundakako elizatea Mundakako elizatea, hasiera batean Munaca izenaz ezagutzen zena, Bizkaiko Jaurerriko elizaterik za-harrena omen da, eta horregatik Batzar Nagusietan lehen botoa zuen eta lehen eserlekua betetzen zuen.Mundaka herriari lotuta dago Bizkaian ezaguna den honako historia mitiko eta erromantikoa: XI. men-dean Mundakan bizi omen zen Eskoziako infanta baten semea, Jaun Zuria izenekoa, izan zen Jaure-rriko lehen Jauna. Antzinatik, herri marinel honen ekonomian arrantzak eta itsas merkataritzak indar handia izan zuten. XVI. mendean, adibidez, portuak garrantzia handia izan

zuenOkaarroanzegoenburdinmineralarentrafikoabideratzeko. XIX mendearen amaieran eta XX men-dearen hasieran, bereziki, itsas lanbideei loturiko zen-bait mundakarrek, egin zuten diruari esker elizatea berriztatu eta aldatu egin zen. Horregatik gaur egun, herriko kaleetatik bira bat eginez gero, arrantzaleen etxebizitza tradizionalekin batera etxe dotoreak eta jauregiren bat ikus ditzakegu. Horien artean, XVIII. mendeko Simitur etxea edo XIX. mendeko Larrina-ga jauregia aipa daitezke.

Azkenik, surf-en munduan oso ezaguna den “ezker olatuak” ukitu berezia eman dio herriari.

Mundakako ikuspegia Katillotxuko maldetatik.

deko baseliza hori izen bereko penintsulan dago, eta merezi du atsedentxo bat hartzea toki pribilegiatu bat delako, bai inguruak duen edertasunagatik baita duen kokapen estrate-gikoagatik ere.

Harri koxkorrez estalitako bidexkatik base-liza adierazten duen seinaleraino bertaraino iristen gara. Hementxe eskumatara egiten dugu, iparrerantz, eta Polikiroldegia igarota gero its-asora begira dauden porlanezko lau kubo iku-siko ditugu. Hortik, gorantz egiten dugu Ber-meora doan errepidera iristeko. Ezkerretara egiten dugu espaloitik, eta berehala “Geltokia” adierazten duen seinalea ikusiko dugu. Metro gutxi egin ondoren ibilbidearen hasierako pun-tua, hau da, tren geltokia (1) topatuko dugu.

Page 114: Urdaibai, ibilbide gida

112

URDAIBAI /Ibilbide-gida

lea hartzeko. 350 bat metro egiten ditugu bide-gurutze batean, San Frantzizko eskolen on-doan, Aritxatxu kalea topatzeko. Kalea zeharkatu eta zuzen segitzen dugu Landabaso poligonoan (bidegurutzetik beste 400 bat me-

20. Sollubeko mendietatik txangoa eta Burgoa mendira igoera

Ez gara damutuko Burgoa mendira igo garelako: pare bat aldapa gogor kenduta, igoera erraza da, eta bai ibilbidean zein tontorrean ikuspegi bikainak eskaintzen ditu. Urdaibaiko ipar-mendebaldeko kostaldeko mendi horren talaiaren oinpean euskal kostaldearen zati handia izango dugu.

Distantzia: 16,3 Km.Iraupena: 4 ordu 30 minutu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: mendipistak,etapistaasfaltatuak.MetrobatzukBermeo-Bakioerrepidetikegitendira,eta,trafikoadagoenez, kontuz egin behar dira.Zailtasuna: ertaina. 450 metroko desnibela gainditu behar da eta 16 kilometro ibili behar dira; beraz, ibilbideak egiteko ohituta dauden pertsonentzako egokia da. Nahi izanez gero, laburtu daiteke ibilbidea Sollubeko gainean amaituz, eta hortik garraio publikoa erabiliz.Interesgune naturalistikoak: kostaldeko paisaia eta Bermeoko landazabala.Interesgune kulturalak: Bermeoko hirigunea eta bere portua, Tribizko errota.Paisaia interesguneak: Burgoako tontorra, Arronategi eta Almike auzoak..Beste ibilbideekin lotura: Arronategi eta Bermeo arteko zatia 16. ibilbidean ere egiten da, baina kontrako noranzkoan.Nola heldu Bermeora: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo). Bizkaibus, A3515 Bilbao-Gernika-Bermeo eta A3527 Bilbao-Mungia-Bermeo linea.Ibilgailu pribatua: Gernikatik BI-4215 errepidea eta Mungiatik (Sollubeko mendatetik) BI-631 errepidea.

Ibilbidea

Bermeoko tren geltokitik (1) irteten gara. Izpizua tar Segundo (Mungiaranzko errepidea) kaletik goaz 200 metro aurrerago eskumatara egiten dugu Arresi kaletik segitzeko. Zati txiki bat igo, eta ezkerretara jotzen dugu Artalde ka-

Burgoa mendiko gailurra.

Page 115: Urdaibai, ibilbide gida

113

Ibilbideen deskribapena

kilometro bat egin ondoren Landabaso base-rrira (3) iritsiko gara.

Baserria eskumatara utzi eta bide asfaltatua zabalgune batean amaitzen da; hemendik erre-kastoaren ondotik doan bide bat eta, apur bat ezkerretara, aldapa zabal eta belartsua ikusten ditugu. Guk azken horretatik egiten dugu gora, zati maldatsu batzuk igaroz. Aldaparen amaie-ran Frantsesene auzo hurbiletik datorren lu-rrezko pista zabal eta sendoarekin egiten dugu

tro). Poligonoaren sartu barik eskumatara da-goen kalea hartzen dugu. Gorantz goaz Elizal-de ikastolatik Bermeo-Bakio errepideraino. Ezkerretara hartu eta 150 bat metro egiten ditu-gu errepide ertzetik trafikoari kontu handizerreparatuz. Errepidearen ezkerretara seinale batzuk (2) (Azatorretxu, Etxerre, Azatorre, Landabaso) bide asfaltatu batetik eramaten gaituzte. Bide horretan Bermeoko baserrien eta landazabalen ikuspegiaz gozatu dezakegu, eta

Page 116: Urdaibai, ibilbide gida

114

URDAIBAI /Ibilbide-gida

rra izeneko etxebizitzaren albotik pasatzen gara. Aldapa gogorra igarotzen dugu NW no-ranzkoari jarraituz.

Aldaparen amaieran (5), eskumatara Are-ne seinalatzen duen pista bat dago, baina guk ez dugu hartuko. Hemendik, Sollube mendate-tik jaisten den landazabalari beha diezaiokegu, eta ikus ditzakegu mosaiko eran agertzen di-ren larreak, bertoko zuhaiztiak eta pinu eta eukaliptoen landaketak; bestalde, hegoalde-rantz begiratuz gero Sollube mendia topatuko dugu, eta hego-ekialderantz Oiz mendia tonto-rreko haize-errotekin eta, ezkerrerago, Duran-galdeko mendiak.

Apur bat aurrerago, ezkerretara dagoen elek trizitate-zutoin batean GR (zuriak eta go-

topo. Eskumatara egiten dugu kilometro bat inguru. Zeharkatzen dugun eremua, aldapa leun gutxi batzuk kenduta, laua da eta landaza-balen edota pinu eta eukaliptoen landaketen artean hedatzen da. Noizean behin Bermeo he-rria ikusteko aukera dugu.

Negutegiak dituen baserri batera iristen gara, eta, hemendik aurrera, pista asfaltatua daukagu. Baserria eskumatara uzten dugu, eta ezkerretara eta gorantz jarraitzen dugu. Hemen-dik, kostaldearen (Izaro irla, Laga hondartza eta Ogoño), estuarioaren eta Bermeo herriaren bis-ta politak ditugu. Iturriondo auzoan (4) gau-de, eta aurkitzen dugun errepide asfaltatua har-tzen dugu, ezkerretarantz (NW noranzkoan) igotzen duena hain zuzen.

Segitzen dugu gorantz, eta, une batean itsasorantz begiratzen badugu, Bermeo, Izaro eta Ogoño primeran ikusi ditzakegu, baita, egu-raldiak laguntzen badu, urruneko Aiako harriak ere. Igoeran aurrera goaz, eta, fatxadan irakurri daitekeenez, 1884. urtean eraikitako Vista Ede-

San Migel eta San Andres auzoak Urkimendiko maldetatik. Kuku-belarra (Aquilegia vulgaris).

Page 117: Urdaibai, ibilbide gida

115

Ibilbideen deskribapena

igoera leuna eginda gero, Burgoako tontorre-ra (7) iristen gara. Ikuspegia paregabea da: hegoaldera Sollube mendia duen antenarekin, ezkerretara (SE) estuarioa, Urdaibaiko itsasa-darra, Bermeo eta Ogoño.

Igo garen bide beretik jaisten gara. Gainean telefono-antena bat duen Aznabarra muinoa ikusten dugu, eta, horren atzean, Bakioranzko noranzkoan Gaviota izeneko gas-tratamendu-rako planta ezkutatzen da. Lehen igarotako bidegurutzera (6) heltzen gara, eta hortxe So-lluberanzko noranzkoan jotzen dugu. 3,7 km egiten ditugu pista lau eta eroso honetatik So-llubeko lepora iristeko. Hasieran, Burgoaren magaletik goaz (tontorra gure ezkerretara dago), eta primeran ikusiko ditugu Bakio in-guruko kostalde ederra eta Jata mendia bere antena bereziarekin. Gero, pinu artean segi-tzen dugu, eta ez diogu kasurik egiten eskuma-tara dugun bideari, Kruze Mañurantz doanari

rriak) eta PR (zutiak eta horiak) adierazten du-ten marrak daude. Metro batzuk gorago, pista asfaltatuak Santakrutzerantz egiten duen to-kian, bi seinale-tantai daude, eta guk Burgoara eramaten gaituena hartzen dugu (NW noran-zkoan). Solte dauden harri potolo ugarien ar-tean gorantz goaz, eskumatara irteten den pista-ren bati kasurik egin gabe. Pista iparrerantz zuzentzen da, eta aurreraxeago zapalda (orde-ka) bat igaro, eta gorantz segitzen du leunki.

Berriro sartzen gara eukalipto-sail batean. Bide-bihurgune baten pista bat ateratzen da es-kumatara. Guk ez dugu hartzen eta gorantz se-gitzen dugu. Metro batzuk aurrerago PR baten seinalea dago. 30-40 m inguruko aldapa bat igotzen dugu, eta ordeka batera iristen gara. Ga-ilurretik gertu gaude.

Hemen zurezko seinale-tantai bat (6) dago (S. Juan 5 km; Bermeo 3 km) eta gas-kondukzioa adierazten duten zutoin metaliko hori batzuk. San Juan ipintzen duen seinalea-ren noranzkoan goaz PR marrei erreparatuz. Pinu artean aurrera egiten dugu pista zabal ba-tetik. Aurreko bidegurutzetik 100 bat metrora, suebaki antzeko bide zabal bat irteten da esku-matara. Hemendik Burgoako tontorrera 150 metro inguru daude (5 minutu), baina malda gogorra eta harritsua da; horregatik, hori eki-diteko eta erosoago igotzeko, pistatik segitzen dugu. 500 bat metro egin ondoren, bideguru-tze berri batera iristen gara, eta bertan seinale-tantai bat ikusiko dugu (GR98 Sollube 50 mi-nutu). Guk eskumatara dugun pista hartzen dugu, hegoalderantz goaz eta 200 metroko

Mañu auzoa (Bermeo).

Arkanbele (Lucanus cervus).

Burgoa mendiko landazabala.

Page 118: Urdaibai, ibilbide gida

116

URDAIBAI /Ibilbide-gida

hain zuzen. Toki honetatik landazabalaren eta kostaldearen bista ona dugu. Ekarri dugun pis-tak Mañu Goiko baserri berriztaturantz eta as-faltozko pista batera eramaten gaitu. Guk hori hartzen dugu, eta zati lau honetatik Mungiara begiratzen duen Sollubeko hegala ikus de-zakegu.

Sollubeko lepora (8) iristen gara. Kontu handiz Mungia-Bermeo errepidea zeharkatzen dugu, eta Sollubeko tontorrerantz doan asfaltoz-kobidetiksegitzendugu(trafiko-seinalebatekETBren antena eta Lurdeia landetxea aipatzen ditu).

Beste 800 metro gehiago egiten ditugu, eta Arronategi auzoan (9) ezkerretara hartzen dugu, Bermeora jaisten den errepidetik segitze-ko. Errepidea utzi barik Urkimenditik gertu sei-nale batek gure noranzkoa (Almike/Bermeo) argitzen digu. Almike (10) auzotik pasatzen gara, eta Bermeoraino (1) segitzen dugu ibilbi-deari amaiera emateko.

Mendiko txilardiakMendiko txilardiak gizakiak mendian eginiko ekintza intentsiboaren ondoriozko ekosistemak dira.Pagadietaharestiazidofiloenarloek,gana-duaren ekintzarekin eta aspaldion baso goldakete-kin eraldatuta, lekua egin diote lurra higadura hi-drikotik babesten duen eta basoari aurreratzen zaion landaretza serial bati. Txilardiak lur azidoetako nagusi izaten dira eta otearekin (Ulex europaeus) eta ide arruntarekin (Pteridium aquilinum) batera agertzen dira. Ho-rreexek dira Bermeoko mendietako landaretza egiturarik ohikoenak. Sollube mendiko bizka-rrean dagoz, Burgo mendiaren inguruetan batez ere, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ginarradi-otadi-ideleku zabalenetarikoa.

Page 119: Urdaibai, ibilbide gida

117

Ibilbideen deskribapena

ren, eskumatara dagoen pinudira sartzen gara harri koxkorrez estalitako pista batetik (pistaren hasieran BTT ibilbideak seinalatzeko makila argia dago).

150 bat metro egiten ditugu, eta eskumata-ra Maiaga mendaterantz doan mendi-pista bat hartzen dugu. Laster pistak bihurgune bat

21. Urdaibaiko mendebaldeko mugatik

Urdaibaiko toki bakartietatik doan ibilbide honek landa-eremu interesgarriak erakusten dizkigu.

Luzera: 9 km.Iraupena: 3 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: ia osorik pistatik edo mendi pistatik asfaltozko bidetik egiten da.Zailtasuna: ertaina. Zati batzuk aldapatsuak ditu baina, oro har, nahiko laua da. Bestalde, toki batzuetan galtzeko arriskua egon daiteke azalpenak ez badira arretaz jarraitzen.Kultura interesguneak: Lumo, Zallobante eta Bizkaigane auzoak.Paisaia interesguneak: Maiaga mendatea, Bizkaiganeko baseliza.Beste ibilbide batzuekin lotura: Bastegietan elkartu egiten da 10. ibilbidearekin.Nola heldu Zallobantera: Garraio pribatua: Gernikatik joanez gero Errigoitira doan BI-3213 errepidea hartu behar da, herria igaro, eta eskumatara (Metxika:3 eta Bizkaigana:·3) irteten den BI-4211 errepidetik Zallobante auzora heltzen gara. Mungiatik joanda, lehenengo Gernikara doan BI-2121 errepidea hartu behar da Olabarri auzoraino. Hortxe ezkerretara igotzen den BI-3213 errepidetik joan behar da, eta Errigoitin BI-4211 hartzen da Zallobantera heltzeko.

Ibilbidea

Inguruan haritz eder batzuk dituen Errigoi-tiko Zallobante auzoko baselizatik (1) irteten gara. Aurrean dagoen asfaltatutako bidea ezke-rretara (hegoaldera) hartzen dugu, eta lehen bi-degurutzean berriro ezkerretara jotzen dugu Gernika seinalatzen duen kartelaren noranz-koan. Aurrera egiten dugu, bideak beherantz jotzen du, eta baserri berriztatu bat utzi ondo-

Oiz mendikatea Lumoko San Pedrotik.

Page 120: Urdaibai, ibilbide gida

118

URDAIBAI /Ibilbide-gida

hartzen dugu; orain, ipar-ekialderantz goaz, eta gure ikuspegian Foruko harrobia eta, atzerago, Ereñozar mendipean Kortezubi eta Arteaga he-rriak nabarmentzen dira. Laster, Maiagara desbideratu baino lehen ekarri dugun bide as-faltatura iristen gara.

egiten du eta eskumatara jotzen du, baina guk hori itxi eta Maiagara zuzen igotzen den bi-dezidor bat hartzen dugu. Pinu gazteen lan-daketa baten ondo-ondotik goaz, eta bidean bertako zenbait zuhaitz gazte (pagoak, gaz-tainondoak, haritzak…) ere ikus ditzakegu. Bidezidorrak pista bat zeharkatzen du, eta gorantz segitzen du mendatearen tontorre-raino (2).

Maiagatik itzultzen gara berriro harri koxko-rreko pistara. Eskumatara egiten dugu, eta Maiagaren magaletik goaz hegoalderantz (SSW). Bidegurutze batera iristen gara, Erri-goitiko Madalen auzoa aurrean eta behealdean dugularik. Bertan, bi seinale-tantai daude ( PR BI 173). Guk Lumo (2,5 km) adierazten duena

Zallobanteko baseliza. Orkidea. (Serapias cordigera)

Page 121: Urdaibai, ibilbide gida

119

Ibilbideen deskribapena

beheranzko joera duen bidexka belartsua jarri-tzen dugu (ez hartu eskumara doazenak ingu-ruko ortuetara baitoaz). Bidean tarteka seinale zuri-horiak ikusten ditugu, arte batzuk topatzen ditugu, eta segitzen dugu beherantz isurkide bat pasatu arte. Hortik gorantz egiten dugu, Ordo-rika baserrira iristeko. Hortik pista bat ateratzen da, baina guk hori utzi eta, baserriaren atzeal-dearen parean dagoen bihurgunean eskumatara irteten den lurrezko bidexkatik goaz aurrerago

Eskumatara hartzen dugu, eta apur bat au-rrerago Elorrieta baserria eta inguruko landak uztenditugueskumatara.Parebattrafiko-sei-nale aurkitzen ditugu, ekarri dugun noranzko berean segitzen dugu, eta pinudien artean Lu-moko San Pedro auzoko baserri-multzo txiki batera –Bastegieta (3)- hurbiltzen gara. Iristear gaudela Kosnoaga mendatea (bere antenarekin) eta Lumoko eliza (gertuko negutegiekin) iku-siko ditugu. Kosnoagaren presentzia gero eta nabariagoa da, eta, agian, bertara igotzeko gon-bidapena ere.

Baserriak pasatu ondoren, 10. ibilbidearekin bat egiten dugu Lumorantz abiatzeko. Kilome-tro bat inguru egin ostean, Lumoko sarreran (4) dagoen iturrian ura har dezakegu, eta au-zoari lasai behatu ondoren lehen ikusi dugun PR BI 173 ibilbidearen seinale zuri horiak segi-tuko ditugu.

Lumoko plazan dagoen seinale-tantaiari kasu eginez, baserri artetik pasatzen gara, eta

Maiaga mendateaUrdaibaiko mendebaldeko muga egiten duen menda-te honek, oso garaia izan ez arren (403 m) primerako talaia da, eta horregatik eseri gaitezke tontorrean da-goen “zementuzko koadratuan” ikuspegi ederraz go-zatzeko. Izan ere, 360º ko bistak daude eta honako hau ikusi daiteke: Hego-ekialdera Oiz dago,eta ipar-ekialdera Ereñozarreko San Miguel bereizten da. Bien artean Santa Eufemia, Iluntzar mendiak ditugu. Ipa-rralderago Atxerreko San Pedro. Iparmendebaldean Sollube, eta hegoaldean Muxika eta Bizkargi eta atze-rago Durangaldeko mendiak. Orientatzeko oso lagun-garria da mendi talde batek jarri duen esfera metaliko txiki bat.

Errigoitiko landazabala.

Page 122: Urdaibai, ibilbide gida

120

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Guk gora egiten dugu, eskumatara, seina-leak jarraituz, eta pinuen artean berriro Elorrie-ta baserrira (6) iristen gara.

Lehengo bidea errepikatzen dugu, baina ora-in Zallobanteranzko noranzkoan; laster, ezke-rretara, Maiaga mendirantz joateko erabili du-gun harri koxkorrez estalitako pista uzten dugu, eta guk gorantz gogor egiten dugu bide asfalta-tutik. Aldapa hori igaro eta azken zati aldapa-tsuaren artean topatzen dugun ordeka aprobe-txatu dezakegu ipar-ekialdera dagoen Baldatika auzoari eta alboko harrobiari azken begirada-txoa emateko. Gure ibilbidea Zallobanten (1) amaitzen da, hasierako puntuan.

Aurrera egin, eta oso azkar Zallobantera iristen gara ibilbidea amaitzeko edo Bizkaiga-neraino (7) luzatzeko. Izan ere, joan-etorria beste bi kilometro ingurukoa da, eta nekatuta ez daudenentzako aukera ona izan daiteke Bizkai-ganetik ikusten den paisaia, eta sumatzen den lasaitasuna benetan ederrak direlako.

ikusten den pinudirantz, hau da, mendebalde-rantz. Pinudian seinaleak galdu barik gora egi-ten dugu nabarmen, hegalaren erdialdera ingu-ruraino. Hortxe, seinaleak duen pinu batean hain zuzen, beste bidezidor bat aurkitzen dugu, eta eskumatara (iparrera gutxi gorabehera) jo-tzen dugu, hasieran altitudea aldatu barik; bi-hurgune batean gorantz doan bidexka hartzen dugu, eta seinaleak galdu barik mendi-pista bat topatzen dugu.

Seinaleak segi, eta laster berriztutako Amillagako S. Pedro baseliza (5) eta ger-tuko baserri batzuk ikusiko ditugu. Baseliza eskumatara daukagu eta guk inguratu egiten dugu bi haritzen artean, alboko pista zabalari kasurik egin barik. Baselizaren atzealdean bi bide belartsu ikusten ditugu, eta guk ezkerre-ra eta gora egiten duena (mendebalde-ipar mendebalde) aukeratzen dugu. Metro batzuk aurrerago, gain batean, Madariaga harrizko etxea ikusiko dugu, eta ekartzen dugun no-ranzko berean landa bat zeharkatu ondoren, haritz baten ondotik pasatzen gara zemen-tuzko pista bateraino.

Lumoko elizateaKosnoagako hegoaldeko magalean haizetik ba-besturik dagoen muino batean (140 m), Lumoko gunea (Lumoko San Pedro) ezarri zen. Oraindik ez dakigu noiz gertatu zen hori, baina lehenengo aipamen idatziak XI. mendekoak direla ziurtatu daiteke.Lumoko elizateko lurraldearen zati batean, XIV. mendean (1366. urtean) Gernika hiribildua sortu zen, Don Tello Bizkaiko Jaunaren babesean. Or-dutik aurrera, elizatearen eta hiribilduaren arteko gatazkak ia etengabeak izan ziren biak bat egin arte 1882ko urtarrilaren 8an. Bategite horren on-dorioa da gaur egungo herriaren izena Gernika-Lumo izatea.Elizatearen ibilbide historikoan aipagarria da or-dezkaria mantendu zuela Bizkaiko Jaurerriko Bat-zar Nagusietan bategitea gauzatu arte. Ordezkari horrek 6. eserlekua betetzen zuen.Gaur egungo Lumon honako eraikin hauek azpi-marra daitezke: XVI-XVII. mendeko San Pedro eliza, Lumoko dorretxea (Mezeta edo Allende Sa-lazar dorretxe bezala ere ezagutzen dena) eta au-zo-eskolen parean dagoen iturria (1884.urtekoa).

Carabus linneatus.

Sollubeko tontorra Bizkaiganetik.

Page 123: Urdaibai, ibilbide gida

121

Ibilbideen deskribapena

neratu zen, eta Bizkaian kontserbatzen den za-harrena da. Gaur egungo kokapenak kontrakoa dirudien arren, antzina hiribilduko harresitik

22. Bermeoko hiribildutik itsasertzera

Ibilbide honek, antzina Bizkaiko buru izan zen Bermeoko hiribildua erakusten digu, zehazki, duen hirigune historikoa. Ibilaldia portutik, hau da, herriaren bihotzetik, ateratzen da; gorantz egiten du, eta talaia ingurura, eta Tonpoi Txikiko itsaslabarretara eta kalai harritsuetara eramaten gaitu. Hortik, itsasertzeko panoramika bikaina dugu.

Luzera: 3 km (olatu-horma kontuan hartu barik).Iraupena: Ordu bat.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: Tonpoira iristeko bidezidorra kenduta, gainerako guztia kale artetik egiten da.Zailtasuna: erraza, desnibela oso txikia baita.Interesgune naturalistikoak: Tonpoi Txikiko itsaslabarrak, Bermeoko talaia.Interesgune kulturalak: San Frantzisko komentua, arrantza-portua, hiribilduaren harresiak, hirigune historikoa, Arrantzalearen museoa, Ertzilla dorrea, Bermeoko talaia.Paisaia interesguneak: Baztarre, Talaia, Tompoi txikia.Nola heldu Bermeora: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo). Bizkaibus, A3515 Bilbao-Gernika-Bermeo eta A3527 Bilbao-Mungia-Bermeo linea.Ibilgailu pribatua: Gernikatik BI-4215 errepidea eta Mungiatik (Sollubeko mendatetik) BI-631 errepidea.

Ibilbidea

Frantziskotarren komentuko klaustrotik (1) irteten gara. Komentua izen bereko elizaren ondo-ondoan dago. Klaustroa duela gutxi lehe-

Bermeoko portua.

Page 124: Urdaibai, ibilbide gida

122

URDAIBAI /Ibilbide-gida

eta “Artza” egungo arrantza- portura heltzen gara. Bertan ondo zaindutako arrantzuntziak ikus ditzakegu. Kaia jarraitzen dugu, eta be-rreraikitako antzinako euskal baleontzia (3) topatuko dugu. Museoa da, eta barruan antzi-nako euskal baleontzien bizimodua adierazten da. Metro batzuk aurrerago, antzinako kofra-dia (4) aurkituko dugu. Kofradia horren orde-nantzak 1353. urtekoak dira, eta mendetan zehar hiribilduaren zentro ekonomiko garran-tzizkoena izan da.

Moilatik segitzen dugu, eta portu zaharrera iristen gara. Zalantza barik, Bermeoren jatorria portu horretan dago, eta hiribildua D. Diego Lopez de Harok –Bizkaiko jaunak- fundatu zuen 1236. urtean. Portuko erpinetik Fraile Leku kalea hartzen dugu. Kalearen izena fran-tziskotar baten oroimenez ipini zen. Izan ere, arrantzuntziak itzultzen zirenean fraidea toki horretan esertzen zen eskatzera, eta, horrela, arraina lortzen zuen komenturako. Kalean es-kumatara ikusten dugun lehenengo kaletxoa aukeratzen dugu, eta 1299. urtean eraiki zen Santa Eufemia zin egiteko elizaren (5) atzetik pasatzen gara, Gaztelu behatokira (6) heltze-

kanpo zegoen tenplua. Komentuko fraideek, mende hauetan guztietan eragin handia izan dute bermeotarren artean.

1867, urtean Agapito Sarraguak egindako Tarraskaren estatuaren paretik pasatzen gara Kasinora (2) joateko. Eraikina Severino Achucarrok egin zuen, eta guztiz berrituta dago, 1983. urteko uholdeek suntsitu baitzu-ten. Kasinoaren aurrez aurre Bermeoko azken ontziolak daude, eta alboko lorategietan Nes-tor Basterretxea bermeotarrak egindako eskul-turak. Lamera parketik aurrera egiten dugu,

Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis).

Page 125: Urdaibai, ibilbide gida

123

Ibilbideen deskribapena

Batzarre behatokira (9) eramaten gaituzte, eta kortsario eta piraten erasoetatik babeste-ko, 1795. eta 1833. urteen bitartean, jarri zi-ren kanoiak ikus ditzakegu. Aurrekoetxea ka-letik Andra Mari kalera heltzen gara, eta kale

ko. Hortik, olatu-hormaren eta hiru portuen (Portu zaharra, merkataritzako portua eta Ar-tza) ikuspegi bikaina dugu.

Gero, Jokin jatetxe ondoko eskaileretatik jaisten gara, portu zaharreko kaietara itzultze-ko. Gaur egun, pasealeku zabala bilakatu dira. Kai horretan, hiru armarrien iturria (7) topa-tzen dugu. Armarri horiek 1783. urtean, suteen eta lur-jotzeen ondorioz, desagertutako Ta-laiako Andre Mari elizako portikoan zeuden. Gaur egun, hareharriaren higaduraren kausaz, osonarriatutadaude,baina,halaere,identifika-tu daitezke. Erdikoa Gaztelako armarria da, es-kumakoa Bizkaikoa, eta ezkerrekoa Ber-meokoa.

Moilea segitzen dugu, olatu-hormara iris-teko. Horren hasieran, 2006. urtean Nestor Basterretxeak eginiko eskultura bat dago. “La ola” (8) deitzen da, eta burdinazko kor-texean moldatu zuen. Hemendik bi aukera di-tugu: olatu-hormaren amaiera arte joan (600 bat metro) edo Frantxun Atxetasera itzuli eta portu zaharraren ertzetik doazen “Klara deuna eskilaretatik” igo. Eskailera horiek

San Frantzisko komentuko klaustroaBermeoko San Frantzisko komentua 1537. urtean fundatu zen, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako fraideen komenturik zaharrena da- Fundazio hori D. Tellok –Bizkaiko jaunak- eta Larako Andereak –haren emazteak- egiaztatu zuten. Frantziskotarren ordena oso errotuta egon da Bermeoko hiribilduan. Bestal-de, orden horretakoak izan ziren Izaro irlako ko-mentuan bizi izan zirenak. Gaur egun, komentu horren hondarrak baino ez dira geratzen kortsa-rioek suntsitu zutelako.Klaustroa 1424. eta 1504. urteen artean egin zen, eta, egun, Euskal Herrian ditugunen arteko zaha-rrena omen da. Harlanduzko lana hareharrian egin zen, eta dekorazioan kontatzen den historia, neu-rri handi baten, animali harraparien bidez egiten da. Mende honetako hasierako konponketara arte, hornidura-azoka), auzo-alondegia, eskola, guar-dia zibilaren kuartela, musika-akademia, nautika-eskola eta epaitegia izan zen.

San Frantziskoko klaustroa.Zitore hori (Lilium pyrenaicum).

Page 126: Urdaibai, ibilbide gida

124

URDAIBAI /Ibilbide-gida

rretara Andra Mari eliza (14) ikusiko dugu. Eraikina neoklasiko estilokoa da, eta 1821. eta 1858. urteen artean egin zen, Talaiako eli-zaren hondarrak erabiliz. Elizaren parean udaletxea (15) dago. Domingo de Kafrankak eraiki zuen 1732. urtean, eta barroko esti-lokoa da.

horretan gora egiten dugu eskailera batzuk to-patu arte. Hortxe, ezkerretara Musika kontser-batorioa dugu, eta eskumatara eskola nau-tikoa. Eskailerak igo, eta Ospitale psikiatrikora (10) iristen gara. Eraikina 1900. urtean eraiki zen zezen-plaza zegoen tokian. Puntu honetatik eskumatara egiten dugu Talaiaraino (11). Antzina, talaiari bat puntu horretan kokatzen zen, Urdaibaiko kos-taldetik pasatzen ziren baleak antzemateko.

Itsaslabarretik doan bidea segitzen dugu, eta “Tonpoi Txiki”adierazten duen seinalea aurkitzen dugun lekuan bidezidor bat hartzen dugu. Bidezidorretik aurrera egin, pasarela bat igaro, eta metro batzuk aurrerago itsas-laba-rraren ertzera (12) heltzen gara. Inguru ho-rretan itsasertzeko landare interesgarriak be-reiztu ditzakegu, hala nola itsas azenarioa, itsas mihilua, itsas plantaina, eta, uda hasie-ran, arraroa den Lys lorea (Lillium pyrenai-cum). Itsaslabarretik Matxitxako lurmuturra ikus dezakegu, EAEko iparraldeko lurmuturra hain zuzen.

Itzultzen gara “Tonpoi Bidea” hartzeko. Kale nagusi horrek San Juan arkura (13) eramaten gaitu. Horixe da antzina harresiak zituen zazpi ateetatik gelditzen den bakarra. Harresia 1353. urtean eraiki zen itsasotik etor zitezkeen erasoetatik, eta, bereziki, bandoen arteko gatazken ondorioz gerta zitezkeeneta-tik babesteko. Atea igarotzen dugu, eta udale-txearen enparantzara iristen gara. Gure ezke-

Tonpoi txikiko labarrak.

Hiru armarrien iturriaArmarri horiek antzina, desagertutako Talaiako Andre Mari elizaren portiko nagusian zeuden, eta gaur egun tenplete neoklasiko baten daude. Er-dikoak Gaztelako koroari dagokio, eta lehoi eta gaztelu baten gainean koroa duen burubiko arra-noa dauka. Ezkerrekoak Bermeoko armarririk za-harrena adierazten du, hiribilduaren armak eta ar-marria ditu, eta horretan bi otso eta bale baten ondoko txalupako lau arrantzale daude. Esku-makoa Bizkaiko Jaurerriarena da, burua, hatzapa-rrak eta buztana agertzen dituen lehoi bat du, eta horrek armarria eusten du; horretan, haritz baten enborra zeharkatzen ari diren bi otso daude.

Hiru armarietako iturria.

Ertzilla dorretxea.

Page 127: Urdaibai, ibilbide gida

125

Ibilbideen deskribapena

puzkoarrak izan arren, Arteaga leinukoen seni-deak ziren. “La Araucaria” idatzi zuen “Alonso Ertzilla Zuñiga” poeta dorretxe horretan jaio zen. Inguru hori utzi, eta portu zaharrerantz jo-tzen dugu ibilbideari amaiera emateko.

Hemendik, Ertzilla dorrera (16) abiatzen gara, izen bera duen kalea hartuz. Kalearen amaieran, egun museoa den dorrea aurkituko dugu. Hiri-dorre hori XV. mendekoa da, eta Er-tzillatarren dorretxea izan zen. Jatorriz gi-

San Juan arkuaAntzinako harresiak zituen zazpi ateetatik zutik geratzen den bakarra da. Harresia XIV. mendean eraiki zen, eta Bermeoko hi-ribilduaren hirigunea inguratzen zuen. Atearen irteera San Juan de Gaztelugatxe baselizara eramaten zuen bidera irekitzen ze-lako jarri zioten San Juan izena. Harresiak defentsa funtzioa zuen, baina, horrez gainera, bi eremu ezberdinen arteko muga zen: batetik, barrukoa, hiri-eremua, eta bestetik kanpoaldekoa edo Lur Edegia izenekoa. Lehenengoan bizi zirenak berariazko lege zaharra zuten, eta kanpokoenekiko pribilegio batzuk zituz-ten.Atea arku ojival erraldoi baten bitartez zabaltzen da, eta arteka batzuk dituenez, antzinako ixte-sistema altxagarria zela pentsat-zen da. Dorreak, harresia baino apur bat garaiago agertzen de-nak, gezileiho txiki batzuk ditu. Hiribildua defendatzeko zeuden gizonak gezilehio horietan kokatzen ziren.

Donibaneko Atea.

Page 128: Urdaibai, ibilbide gida

126

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Joan ezkerreko espaloitik, trenbidea zeharkatu eta zubia baino lehenagoko bidegurutzean itsasa darraren ondotik doan asfaltozko bidea hartu, hau da, Urbieta kiroldegia seinalea duen bidea. Itsasadarraren ezkerreko ertzetik iparral-

23. Gernikatik Busturiara itsadarraren ertzetik

Guztiz laua den ibilbide honek aukera ederra ematen digu ekologikoki oso garrantzizkoak diren hezeguneen (lezkadiak eta padurak) balioez eta arazoez hausnartzeko.

Ibilbidearen luzera: 8 Km. Iraupena: 2,5 ordu.Ibilbide mota: lineala.Bide mota: Murueta inguruko munatik buztinezko bidexka batetik egiten den zatia izan ezik, gainerakoa pista edo asfaltoko errepidea da. Zailtasuna: erraza, oso ibilbide laua baita.Kultura interesguneak: Muruetako antzinako teileriaren aztarnak.Natura interesguneak: Itsasadarra eta berari loturiko hezeguneak; ur hegaztiak. Beste ibilbide batzuekin lotura: Ibilbide honen amaiera-puntuan 12. ibilbidea hasten da. Gainera 5. puntuan 11. ibilbidearekin lotura du.Nola heldu Gernikara: Garraio publikoa: EuskoTren, Urdaibai linea (Bilbao-Bermeo); Bizkaibus, A3514 Bilbo-Gernika linea, A3515 Bilbo-Bermeo linea, A3523 Bilbo-Lekeitio linea eta A3519 Mungia-Gernika linea. Busturiatik itzultzeko EuskoTren, Bilbo-Bermeo linea, eta Bizkaibus, Bilbo-Bermeo linea.Garraio pribatua: Bilbotik, N-634 Bilbo-Zornotza errepidea eta BI-4215 Zornotza-Gernika errepidea.

Ibilbidea

Gernikako tren-geltokitik (1) irten, enpa-rantza zeharkatu eta hartu eskumatara, Don Te-llo kalea segi amaitu arte, eta bidegurutzean egin berriro eskumatara Lekeitio, Markina eta Laida eta Lagaranzko noranzkoan hain zuzen.

Itsasadarraren ur-bidea Muruetako paduratik.

Page 129: Urdaibai, ibilbide gida

127

Ibilbideen deskribapena

Page 130: Urdaibai, ibilbide gida

128

URDAIBAI /Ibilbide-gida

lautik eta erakargarritik egiten dugu aurrera. Ezkerretara, zehazki Foru herrira doan bidexka-tik gertu, iturri baten ondoan, Baccharis halimi-folia izeneko landare inbaditzailearen kontra egin diren ahaleginak adierazteko kartel bat (2) ikus daiteke. Izan ere, landare horrek seku-lako hedapena izan du azken urteotan bereziki kanalizazioa amaitzen den tokirainoko eremue-tan, eta, horren ondorioz, garrantzia ekologiko handia duten lezkadiak (Phragmites australis) nabarmen murriztu dira.

Aurrera egiten dugu, eta ekarri dugun pista kanalizazioarekin batera amaitzen da. Toki honetan (3) pare bat eserleku daude, eta nahi

derantz egiten dugu “Corte de la ria” izeneko pasealekutik. Pasealekua Muruetaraino doa ka-nalizatutako itsasadarraren ertzetik.

Ezkerretik datorren itsasadarraren meandro zaharra zeharkatzeko zurezko zubi bat pasa-tzen dugu, eta segidan, saihesbideko zubipea igarotzen dugu. Metro gutxi batzuk aurrerago aipaturiko meandroaren gaineko zurezko biga-rren zubia pasatzen dugu, eskumatara Golako ibaiaren bokalea dugu, eta Urbietako kirol-instalazioetara eta zaharkitutako ur araztegira iristen gara. Zati honetan ez da zaila zenbait ur-hegazti ikustea, bai itsasadarrean bai mean-droan ere (horregatik merezi du zubietan gel-diunetxo bat egitea). Araztegiak itsasadarrera isurtzen duen likidoaren inguruan lasun asko daudelako hegazti arrantzaleak maiz ikusten dira (koartza hauskara, lertxuntxo txikia, uba-rroia, zorte apur batekin martin arrantzalea…), baita antxeta mokogorria, kaio hankahoria, ba-sahatea…

Kirol instalazioetara iristean trafiko seinalbaten azpian “Oinezkoentzako eremuan” sar-tzen garela esaten digute, eta, egia esan, ger-nikar askok paseatzeko eta footing egiteko era-biltzen duten zuhaitzez inguratutako pista

Itsasadarraren kanalizazioaErrege Katolikoen garaitik proiektu asko egon ziren kanalizazio hori egiteko. Helburua zen Gernikako portua indartzea, eta bide batez, inguruko lurrak le-hortzea eta nekazaritzarako erabiltzea. Azkenean, 1903. urtean hasi ziren obrak eta gaur egun ezagutzen dugun zatia 1923.urtean amaitu zen. Proiektuak ez zuen aurrera egin, eta horregatik Muruetatik bokale-rainoko zatia ez dago kanalizatuta.

Itsasadarrarenur-bideartifiziala.

Itsasadarraren pasalekua.

Page 131: Urdaibai, ibilbide gida

129

Ibilbideen deskribapena

hegaztiei erreparatzen diegun bitartean. Itsasa-darrak Gernikatik honaino izan duen ibilbide zuzena kanalizazioaren ondorioa da, jatorrian oso meandro zabalak egiten zituelako. Ekial-derantz Gautegiz Arteagako herria eta Ereño-zarreko San Migel mendia ditugu, eta ipar-mendebalderantz gertu ikusten diren Muruetako adreiluzko tximini altua eta ontzio-letako garabiak.

Seinale hori eta zuriak jarraituz aurrera egi-ten dugu munaren gainetik doan buztinezko bi-dexka batetik. Inguru honetan, bidexkatik ezke-rretara dauden eremuetan, Baccharisen hedapena nabarmen-nabarmena da.

Trenbideraino iristen gara, albotik metro gutxi batzuk eginda gero, eskumatarantz irte-

Baccharis halimifoliaBaccharis Ameriketako Estatu Batuetako kostalde atlantikoko espeziea da. Antza, Europara apaindu-ra-landare bezala iritsi zen XX. mendean, eta gure Erkidegoan mende horretako erdialdean aipatu zen lehenengoz.Baccharisa kontrolpean egon zen, Urdaibaiko belar-di hezeetan 50eko hamarkadaren amaierara arte garaiko nekazaritza-jarduerei esker, baina, jarduera horiek amaitu ondoren, bereziki 80ko hamarkada-ren hasieratik, modu esponentzialean zabaldu da. Izan ere, gaur egun gehien hedatuta dagoen espezie inbaditzailea da, eta, jada, estuarioko -batez ere, itsasoz gaindiko hezeguneetako- 90 hektarea inguru kolonizatu ditu.Baccharis halimifolia zuhaixkak, espezie inbadit-zaile askoren antzera, eremuak azkar kolonizatze-ko ezaugarri egokiak ditu: 2-3 urte dituenerako haziak sortzen hasten da, hazi-ekoizpen handia du (landare bakoitzeko 1,5 milioi), haizearen bidez oso urrunera barreia daitezkeen hazi txikiak ditu… Hori dela eta, ez da bat ere erraza izaten izurria kontrolatzea.Dena den, arazoari aurre egiteko Urdaibaiko Pa-tronatuak 2007tik aurrera programa-pilotu bat abiatu du, espezie inbaditzailea gehien hedatuta dagoen gune batzuetatik ezabatzeko.

Txilka (Baccharis halimifolia).

izanez gero atsedentxo bat har dezakegu itsasa darraren ibilbide meandrotsuari, eta ure-tan edo ertz lokaztuetan egon daitezkeen ur

Burruntzi (Brachytron pratense).

Itsasadarraren kanal nagusia Muruetan.

Page 132: Urdaibai, ibilbide gida

130

URDAIBAI /Ibilbide-gida

ten den bidexka hartzen dugu aipatutako txi-miniaraino (4). Antzinako teileria bateko txi-minia da, eta merezi du bertatik eta alboko pantalanetatik mugitzea, eta ikus daitekeen paisaia ederraz gozatzea: itsasadarra bera, pa-durak, bokalea eta hondartzak inguruko men-diak…

Ekarri ditugun seinaleak segi eta ontziola-rantz, itsasadarraren ertzetik hurbil doan bi-dexkatxoa hartzen dugu. Laster berriro trenbi-dearekin egiten dugu topo, baina, kasu honetan, zeharkatu egiten dugu eta baso mix-to interesgarri batetik pasatzen den mendi-pista hartzen dugu. Metro gutxi batzuk egin ostean zementuzko bide batera (5) iristen gara. Hementxe 11. ibilbidearekin elkartzen gara, baine guk Busturira zuzuen joan nahi ba dugu ekarri ditugun seinale hori eta zuriei ka-surik egin gabe eskumatara jotzen dugu, eta, bidea utzi barik, farolen artean errepide txiki bateraino iristen gara. Muruetako Landa au-zoan gaude.

“Landa” adierazten duen señalearen pa-rean, bidezidor bat hartuz gero ur freskoa eta

Orkidea (Dactylorhiza elata).

Padurak Muruetako Ontziolaren inguruan.

ederra duen iturri batera heldu gaiztezke. It-zultzen gara errepidetxoan eskumatara egiten dugu, Busturiarantz, eta berehala bidegurutze batera iristen gara. Hementxe errepide oroko-rrerantz jotzen dugu, eta ertzetik doan bidego-rria har tzen dugu. Bidegorri hori Muruetako udaletxearen parean amaitzen denez, errepi-dea kontuz zeharkatu eta Busturiako San Kris-tobaleraino iristen gara. Honaino iritsitakoan bi aukera ditugu: auzoan bertan dagoen tren-geltokira (6) joan eta ibilbidea amaitu edo 12. ibilbideari hasiera eman.

Page 133: Urdaibai, ibilbide gida

131

Ibilbideen deskribapena

eta eukaliptoen eta berez hazitako gaztainondo eta haritz batzuen artean. Gure eskuinean Ogoño lurmuturra ikusten dugu. Igoeraren er-dia eginda gero, eskuinean dagoen Kobea etxea uzten dugu.

24. Txango bat Urdaibaiko ekialdeko kostaldean eta landazabalean barrena

Ibarrangeluko udalerritik egiten den txango labur eta eroso hau Laga hondartzatik abiatzen da, paraje ederrean dauden Akorda eta Gendika auzo txikiak bisitatzeko aukera ematen digu, eta Urdaibaiko ekialdeko kostaldearen ikuspegi zoragarria eskaintzen du.

Distanzia: 9,4 Km.Denbora: 2,5 ordu.Ibilbide mota: zirkularra.Bide mota: mendi pista, pista zementatua eta errepidea.Zailtasuna: erraza. Aldapa gutxiko ibilaldia, edozeinek egiteko modukoa.Natura interesguneak: Akordako landazabala, artadi kantaurriararen paisaia, Ogoñoko itsaslabarra.Kultura interesguneak: Akorda auzoa, Elantxobe hirigunea eta bere portua.Paisaia interesguneak: Lagaburu.Beste ibilaldiekin lotura: 14. ibilbidearekin Akorda auzoan; 15 ibilbidearekin Alarren (Elantxobe).Nola heldu Lagako hondartzara: Garraio publikoa: Bizkaibus, A3526 Gernika-Ibarrangelu linea.Garraio pribatuan: Gernikatik Lekeitiorako bidea; Arteaga herria igaro eta ezkerretara jo Laida eta Laga hondartzetara.

Ibilaldia

Laga hondartzatik (1) abiatzen gara Iba-rrangelurako errepidean zehar. 350 metro ibili ondoren, gure eskuinean dagoen bide zabal bat (2) hartzen dugu NW norabiderantz. Bidea erdiko maldatik igotzen da landatutako pinu

Laga hondartza.

Page 134: Urdaibai, ibilbide gida

132

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Gure bidea (4) Gametxotik pasatzen den Laidatiko bidearekin elkartzen da. Baserri abandonatu baten alboko orientazio-zutoi batek Akordarako bidea adierazten digu.

Akorda (5) izeneko auzo lasai honek bisita-txo bat merezi du.

Ibarrangelu herrira doan errepidetik irteten gara auzotik. 600 metro egin ondoren, bide ze-mentatu bat (6) hartzen dugu ezkerrerantz (NNW norabidea). Bide hau, hasieran, txalet

Ordeka batera heltzen gara, eta hortik haran txiki bat -itsasorantz orientatuta- begizta de-zakegu (Arroizbarrena eta Arroizgoikoa), baita kostaldea eta Izaro irla ere. Hemendik aurrera jarraituko dugu, ezkerrean Kobeagana mendira (168,5 m) daraman bide bat utziz (3). Gure bide zabala hegoalderantz abiatzen da igoera eta jaitsiera laburrak eginez, bitartean ohiko pinu eta eukaliptoez gain; elorri beltzak, elorri zuriak, astigarrak, gurbitzak eta oteak ere be-reiz ditzakegu.

Page 135: Urdaibai, ibilbide gida

133

Ibilbideen deskribapena

berehala NWra. Harresi artean pasatzen gara, berriro itsasoa ikusten dugu, eta pixka bat ha-rantzago etxe bakarti bat uzten dugu gure es-kuinean. Metro batzuk aurrerago, pinudi ba-tean sartzen gara eta bideak iparralderantz egiten du (pinudiaren sarreran Elantxobe-Iba-rrangelu udalen arteko mugarri bat dago bi E hizkirekin).

baten hesiaren ondoan igarotzen da. Hemendik Akorda inguruko landazabalen eta Atxerreko artadiaren bista ederrak ditugu.

Bide zementatutik jaisten gara, belardien eta berriro ikusten dugun kostaldearen bistekin go-zatzeko parada dugu, eta horrela Gendika au-zora (7) ailegatzen gara.

Ibarrangelu-Laga errepidera (8) heltzen gara; eskuinerantz jotzen dugu errepidetik eta, 250 metrora gure ezkerrera hasten den bide ze-mentatu eta zabala (9) igotzen hasten gara. Bidea Ibarrangeluko hondakin-uren araztegia-ren ondotik igarota gero, Elantxobeko goial-dean dagoen Alarre auzora garamatza.

Eukalipto eta pinuen artean kilometro erdi bat igo ondoren, Alarra auzora (10) iristen gara.. Oso gomendagarria da itsasorantz amil-tzen den maldan zintzilikatutako Elantxobe he-rriaren bisita, baina kontuan hartuz geroago Alarrera igo beharko dugula gure ibilbidea ja-rraitzeko.

Alarretik Bermokizera hurbiltzen gara Elantxobeko hilerri ondotik pasatzen den bide zabaletik. Bidea hasieran SWra abiatzen da eta

Lagako dunakModu naturalean, haizearen, olatuen eta landareen jarduera bateratuaren ondorioz, osatzen diren kos-taldeko ekosistemak dira dunak. Ekosistema haus-korrak eta dinamikoak dira, eta ingurumen-egoera nagusien arabera garatzen dira.Ikuspuntu ekologikotik, Urdaibaiko kostaldeko hareatzarik garrantzitsuenak dira Laga eta Lai-dako hondartzak. Lagako hondartza Ogoño lur-muturrak babesten du, eta itsasertzeko duna gaur egunera arte kontserbatu duen bakarra da, nekez kontserbatu badu ere. 1998ko udan, duna-siste-maren perimetroa babesteko lana egin zuen “Ur-daibaiko Galtzagorriak” boluntario-taldeak, eta horren ondorioz dago bizirik eta ondo kontserba-tuta hareatza hori. Lan horri esker, bainulariak modu antolatuan sartzen dira hondartzara, eta du-netako zatirik ahulenak babestuta daude.

Itsas ezkertea (Calystegia soldanella).Izaro irla Kobeagana muinotik.

Page 136: Urdaibai, ibilbide gida

134

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Laga hondartzaren ikuspegia ere ederra da be-netan. Hemendik bidezidor bat jaisten zen zu-zenki Lagako hondartzaraino, baina zoritxa-rrez bidea galdu da.

Itzuliko bidea egin ondoren, Bermokizera (11) heltzen gara berriro. Lehen aipatutako aldapa handiko jaitsiera(ezkerrean “Ipintxe” et-xea uzten dugu) egiten dugu, Ibarrangelu-Laga errepidera heltzean eskuinerantz jotzen dugu, eta, kontu handiz, bazterbidetik aurrera egiten dugu gure ibilaldia Lagako hondartzan (1) bukatzeko.

Hemen, Bermokizen (11), gure ibilaldiak ezkerrerantz (hegoalderantz) egiten du, eta jaitsiera nabarmenaren ostean Laga-Ibarran-gelu errepidera eramaten gaitu. Hala ere, me-rezi du aurrera jarraitzea, itsasaldera, pinudian barrena. Bide lau honetatik kilometro bat au-rrerago, Lagaburu izeneko lekura (12) iris-ten gara. Toki bakarti eta ikaragarri hau Laga eta Ogoñoren arteko magalaren erdi inguruan dago. Behatokia bikaina da eta kostaldearen eta Ogoño itsaslabarraren paretaren ikuspegi paregabea du. Zurezko eserlekutik paisaiaren edertasunaz eta itsas hegazti ugarien hegaldiez goza dezakegu. Pinu artean antzematen den

Baserria Akordan. Harkaitz-zozo urdin (Monticola solitarius).

Ogoñoko itsaslabarra.

Page 137: Urdaibai, ibilbide gida

135

Ibilbideen deskribapena

trenbidea eta zubia igaro, eta lehenengo bidegu-rutzean itsasadarraren ondotik doan asfaltozko bidea hartu, hau da, Uharte kalea.23. ibilbidean “Corte de la ria” izeneko pasealekuaren paretik hain zuzen.

25. Gernikatik Arteagarantz itsasadarraren albotik

Gernika-Lumotik Gautegiz Arteagara doan ibilbide eroso honen bitartez itsasadarrari loturiko hezegune garrantzizkoak (lezkadiak) zeharkatzen ditugu eta ornitologiaren ikuspuntutik Urdaibaiko hezegunerik garrantzitsuenak bisitatu dezakegu.

Ibilbidearen luzera: 6,3 km.Irpena: 2 ordu.Ibilbide mota: lineala.Bide mota: Ia dena pistaz (lurrezkoa, zementuzkoa eta asfaltozkoa) egiten da. Gainerakoa, errepidez edo bidezidor erosoz. Ibilbide honek GR 98 izenekoa segitzen du, seinale gorri eta zuriak izan ditu, baina, zoritxarrez, asko desagertuta daude.Zailtasuna: Ibilbide erraza, ia osoa laua baita.Natura interesguneak: Lezkadia, Urdaibai Bird Center.Kultura interesguneak: Enderika auzoa.Paisaia interesguneak: Enderika.Beste ibilbide batzuekin lotura: Ibilbide honen amaiera-puntuaren parean dagoen Gautegiz Arteagako udaletxean 8.ibilbidea hasi daiteke. Nola heldu Gernikara: Garraio publikoa: Eusko Tren Urdaiba linea (Bilbo-Bermeo). Bizkaibus, A3514 Bilbo-Gernika linea; A3515 Bilbo-Bermeo linea; A3523 Bilbo-Lekeitio linea; A3519 Mungia-Gernika linea. Artegatik itzultzeko: Bizkaibus, A3526 Ibarrangelu-Gernika-Lumo linea (astegunetan) eta A3513 Lekeitio-Gernika-Lumo linea.Ibilgailu pribatua: N-634 Bilbo-Zornotza errepidea eta BI-4215 Zornotza-Gernika errepidea.

Ibilbidea

Gernika-Lumoko tren-geltokitik (1) irten, enparantza zeharkatu eta hartu eskumatara, Don Tello kalea segi amaitu arte, eta bideguru-tzean egin berriro eskumatara, hau da, Lekei-tioko noranzkoan. Joan ezkerreko espaloitik,

Landazabaleko paisaia eta itsasadarreko lezkadiak Enderika auzoko ingurunean (Kortezubi).

Page 138: Urdaibai, ibilbide gida

136

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Page 139: Urdaibai, ibilbide gida

137

Ibilbideen deskribapena

Apur bat aurrerago, maldatxo bat igo ondo-ren, bidea bitan banatzen da. Guk ezkerrekoa hartzen dugu, Arteagarantz doana, eta hurbile-ko Enderika auzotik (3) pasatzen dena. Badu-gu hala ere, eskumarantz doan aukera, eta Ba-rrutia auzoa igaro ondoren, berriro Gernikara

Itsasadarraren eskumako ertzetik iparralde-rantz egiten dugu, kalearen asfaltoa amaitzen da, eta saihesbidearen zubipetik pasatzen gara; aurrera goaz denbora guztian itsasadarraren ka-nalizazioa ezkerretara dugula. Laster, Golako ibaia zeharkatzeko zubira iristen gara. Hemen-txe, merezi du, agian, geldiunetxo bat egitea inguruan ur-hegazti ezberdinak ikus daitezke-elako (koartza hauskara, lertxuntxo txikia, kaio hankahoria, antxeta mokogorria…).

Orain bidexka batetik aurrera egiten dugu, eskumatara zenbait ortu ditugu, eta metro gutxi batzuk eginda gero zurezko zubi bat zeharka-tzen dugu. Iparralderanzko norabidea galdu ba-rik ibilgailuen pasoa debekatzen duen zirkula-zio-seinale bat aurkituko dugu. Iparralderanzko norabidea galdu barik aurrera egiten dugu. Zu-rezko hesi bat igaro ondoren, ondo egokitutako bide batera heltzen gara. Bidetik aurrera egin ahala lezkadiaren (2) presentzia gero eta na-barmenagoa da. Bideak eskumatara egiten du, itsasadarraren ertza uzten dugu, eta metro bat-zuk aurrerago, zurezko zubi batera iristen gara. Zubitik ondo ikusten dugu duela gutxi berres-kuratu den Barrutibaso hezegunea, lezkadi ureztatuz osatutako hezegunea hain zuzen.

San Esteban baseliza Enderika auzoan.

Bigarren aukera: Barrutibaso landazabaletik Gernikara ……

Aipatutako bidegurutzean eskumarantz hartzen dugu, Gernikarantz hain zuzen. Ondo prestatu-tako bide horretatik aurrera berreskuratu den iturri bat (eskumara) eta haltzadi batera iristen gara. Bi-dea segitzen dugu zuhaizti misto eta pinudi txiki bateraino. Porlanezko pista batera heltzen gara. Eskumarantz hartzen dugu, paisaian landazabalak eta zuhaizti mistoak (sahatsak eta haritzak) dira nagusi. Aurrera egin eta 300 bat metrora, eskuma-rantz doan bidea hartzen dugu. Prestatutako bide horrek hegoalderantz, Gernikarantz, eramaten gaitu. Laster,Gernika-Arteaga errepidea hurbil, gure gainean, ikusten dugu. Zurezko zubitxo bat igarotzen dugu eta Lenda harizti ederra zeharkatu ondoren, aipatutako errepidera iristen gara. Guk eskumarantz jotzen dugu eta “Barrutia auzoa” sei-nalean ere eskumarantz doan porlanezko bidea hartzen dugu. 100 bat metro egin ondoren, bide-gurutze bat topatzen dugu.Guk ezkerrerantz egi-ten dugu.Ez dira metro asko egin behar itsasada-rraren ertzera heltzeko, zehazki ibilbidearen hasieran zeharkatu dugun zurezko hesira hain zuen.

Kuku-lore (Lychnis flos-cuculi).

Page 140: Urdaibai, ibilbide gida

138

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Auzoan baserriekin batera txaleten bat ikus daiteke. Gora egiten dugu, eta haritz motz eta ederrez inguratutako San Esteban baselizara iristen gara. Inguru honetatik ekarri dugun bi-derantz begiratzen badugu, haran hondoko lezkadi bikaina ikusiko dugu, itsasadarraren ezker-eskuman hedatuta. Baseliza utzi eta au-rrera goaz beste baserri batzuk topatu arte. Bi-deak azken baserria inguratu egiten du, eta bertatik iparralderantz begiratuz gero, itsasa-darraren haranaren ikuspegi ederra izango dugu.

Bideak beherantz egiten du, eta desbideratu barik Gernika-Arteaga errepidera iristen gara. Ezkerretara egiten dugu, biribilgune bat pasatu, eta aurrera egiten dugu urdina eta zuria den etxebizitza bateraino. Parean “Cortezubi” kar-tela duen etxe zahar bat dago, eta apur bat au-rrerago Terlegiz auzorantz doan bidea . Errepi-de nagusia zeharkatzen dugu kontu handiz oinezkoen pasabidetik, eta gorantz doan bide estu hori hartzen dugu. Terlegiz jartzen duen kartela igaro, eta zementuzko pistatik bidegu-rutze batera iristen gara. Guk ezkerretara eta behera egiten duen bidetik goaz, eskumatara harizti bat dugularik. Jaitsiera egin ostean to-patzen dugun bidegurutzean aurrera egiten dugu eta zubitxo bat zeharkatzen dugu. Ereño-zarreko Migel Deunaren pean dagoen haran honetan belardi hezeen eta lezken presentzia nabaria da. Guk asfaltozko bidetik iparrerantz jotzen dugu eraikinen artean, eta aurrez aurre Gautegiz Arteaga herria agertzen zaigu. Hu-rrengo bidegurutzean ezkerretara doan bidea hartzen dugu orain, eta berriro errepide nagusi-ra heltzen gara.

LezkadiaUrdaibaiko itsasadarraren haranaren hondoan, ba-tez ere Gernika eta Murueta eta Gautegiz-Artea-garen artean topatzen da. Lezka (Phragmites aus-tralis) gazitasun gutxiko hezeguneetan hazten da. Baldintza onak baldin baditu masa trinko-trinkoak eratzen ditu, lezkadiak izenekoak. Barruan anima-liek babesleku egokiak topa ditzakete, eta hegaz-tientzako bereziki, oso habitat garrantzitsuak dira. Izan ere, lezken adar, sustrai eta errizomen artean ezkutatzen dira hegazti asko, batzuk elikatzeko edo lo egiteko, beste batzuk, gainera, habia egite-ko ere. Elikagai bila lezkadiaren ertzetik mugitzen diren ur-hegaztiak dira errazen ikusten direnak, hala nola, txilinporta txikia, uroilo arrunta, edo kopeta-zuria besteak beste. Hala ere, lezkadiek berebi-ziko garrantzia dute ia bizimodu osoa bertan egi-ten duten hegaztientzako; adibidez benarriz bekainduna, lezkadi Karratxina, uroi landa… Hegazti horietako batzuk (uroilanda handia, uroilanda txikia, amiltxori txikia…) bereziki ure-tan, lokatzean edo landarediaren beheko partean mugitzen dira; beste batzuk aldiz, normalean txi-kiak eta kolorez kriptikoak direnak, lezkadiaren goiko partetik ibiltzen dira elikatzen edo habiak egiten (errekatxindorra, lezkariak…).Urdaibaiko lezkadien garrantzia azpimarratzeko aipa daitezke honako kasu hauek: Europan hegaz-ti paseriformeen artean mehatxatuen dauden ur-benarrizak, edo EAEn oso gutxi dagoen, baina gure lezkadietan habia egiten duten, amiltxori txi-kiak, edo gaua emateko erabiltzen duten enarak…

Lezkadiak Kortezubin. Kortezubiko eta Gautegiz Arteagako antzinako ibarrak.

eramaten gaituena (horren deskribapena ho-nako laukitxo horretan ikus daiteke: “Barruti-baso landazabaletik Gernikara”).

Page 141: Urdaibai, ibilbide gida

139

Ibilbideen deskribapena

dibulgatzeko zentru honek kudeatzen dituen hegaztien behatokiak bisitatzea merezi du.

Behatokiak bisitatu ondoren, ekarri gaituen bidera itzultzen gara. Hamar bat metro ibili eta topatzen dugun bidegurutzean ezkerretara jo-tzen dugu. Asfaltozko bide horrek beste bide-gurutze batera eramaten gaitu. Hortxe aurrera egiten dugu, eta gero eskumatara apur bat igo-tzeko. Gautegiz Arteagako txaleten artean goaz, ezker-eskuman farolak dituen bide zabal batetik.

Aurkitzen dugun hurrengo bidegurutzean berriro eskumatarantz goaz, eta berehala enparantza txiki batera iritsiko gara. Aurrera eginez errepide nagusiaren ondoan dagoen Bus geltokira (5) heltzen gara, eta, horrela, ibilbideari amaiera emango diogu, udaletxea-ren parean.

Errepidea kontuz zeharkatzen dugu, eta “Garaje” jartzen duen eraikinaren ondotik doan bidea segitzen dugu. Bidearen hasieran GR ibilbidearen seinale gorri eta zuri bat dago. Zementuzko bidetik metro gutxi batzuk egin eta farola baten albotik eskumatara irteten duen pistatik segitzen dugu pinudi baten ertze-tik. Aurrerago beste pista bat, hau ere zemen-tuzkoa, topatzen dugu. Pistatik goaz eta bide-gurutzean eskumatarantz abiatzen gara, orain, harizti txiki baten ondotik. Aurreratxuago, ezkerretara, Urdaibai Bird Center (4) izene-koaren eraikin berezia, eta atzean Arteagako gaztelua ikusten dira. Hegaztiak ikertzeko eta

Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta). “Urdaibai Bird Center” Gautegiz Arteagan.

Page 142: Urdaibai, ibilbide gida

140

URDAIBAI /Ibilbide-gida

Erreferentzia interesgarriak

Urdaibai Biosfera Erreserbaren informazio zentruaUdetxea Jauregia.Gernika-Lumoko errepidea z/gTlnoa: 94. 625 71 25

Euskal Herriko Biodibertsitatearen zentruaMadariaga dorretxeaBº San Bartolomé BusturiaTlnoa: 94 687 0402

Gernika-Lumoko turismo bulegoaArtekale 5Gernika-Lumo Tlnoa: 94 625 5892

Bermeoko turismo bulegoaLamera parkea z/gBermeoTlnoa: 94 617 91 54

Mundakako turismo bulegoaKepa deuna kalea z/gMundakaTlnoa: 94 617 72 01

Arrantzalearen museoaTorrontero kalea 1Bermeowww.bizkaia.netTlnoa: 94 688 11 71

Gernika MuseoaForu Plaza z/gGernika-LumoTlnoa: 94 627 02 13

Baserriaren interpretazio zentruaEleixalde Auzoa s/nMendatawww.mendata.comTlnoa: 94 625 72 04

Euskal Herriko MuseoaAllende Salazar etorbidea z/gGernika-Lumowww.bizkaia.netTlnoa: 94 625 54 51

Gernikako arbola eta batzar etxea Allende Salazar etorbidea s/n. Gernika-LumoTlnoa: 94 625 11 38

Izaro irla Laidako hondartzatik

Page 143: Urdaibai, ibilbide gida

141

Bibligrafia

* ALDAI AGIRRETXE P.; ORMAETXEA ARENAZA O.; Urdaibai. Giza ingurunearen eta paisajearen gida historikoa. Eusko Jaurlaritza 1998.

* ARANBURU A. et al.: Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Eusko Jaurlaritza. 1996.

* BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.; Bizkaiko interes geológiko guneak. 1990.

* BLANCO CASTRO EMILIO et al. Los bosques ibéricos. Una interpretación geobotánica. Edit. Planeta 1998.

* CAÑO A; HERNÁNDEZ R.; Urdaibai. Colección Temas Vizcaínos BBK 2001.

* CAÑO A; HERNÁNDEZ R.; Urdaibai. Proiektu didaktikoa. Eusko Jaurlaritza 2003.

* GARCIA DE CORTAZAR, J.A. y OTROS: Bizcaya en la Edad Media. San Sebastian 1985.

* GARCIA PLAZAOLA J.I. Estudio de la avifauna de la ría de Urdaibai: Análisis crítico. 1996.

* GOGEASKOETXEA ARANTZA; JUARISTI JOSEBA; Aprovechamientos históricos y privatización de las marismas del Urdaibai. Lurralde 20. 1997.

* GOGEASKOETXEA ARANTZA; JUARISTI JOSEBA; Las marismas de Urdaibai: Usos históricos, privatización e intervenciones públicas (siglos XVIII-XX). Dinámina litoral-interior.VolumeI.Dpto.deXeografiadaUniversidadedeSantiagodeCompostela.1997.

* MARTIN R.; MUÑOZ J.C.; Urdaibai. Reserva de la Biosfera. Gobierno Vasco 1992.

Bibliografia

Page 144: Urdaibai, ibilbide gida