udako gida-16 zuz-1

7
Udako gida Autorez autore eta adinez adin, uda pasatzeko liburu berriak eta ez hain berriak.

Upload: eibarko-liburutegia

Post on 16-Apr-2017

67 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Udako gida-16 zuz-1

Udako gidaAutorez autore eta adinez adin, uda pasatzeko liburu berriak eta ez hain berriak.

Page 2: Udako gida-16 zuz-1

Helen Oxenbury, Juventud arg. BartzelonaHaur txikiekin partekatzeko liburutxoak. Haurraren eguneroko bizitza islatzen dute, sekuentziaz sekuentzia. Haurrari laguntzen diote eguneroko ekintzak hizkuntzaren bitartez ordenatzen.

Page 3: Udako gida-16 zuz-1

Anne Gutman eta Georg Hallensleben, Mira, mira bilduma. Juventud arg. Bartzelona Liburutxo hauek nozio desberdinen inguruko jolasak eskaintzen dizkiote haurrari. Hitzik gabekoak dira eta ilustrazio bereziak erabiltzen dituzte.

Page 4: Udako gida-16 zuz-1

Jonasen ipuinak. Juan Kruz Igerabide, Aizkorri arg.Ipuinez ipuin Jonas nola hazten den erakusten digu autoreak. Hazkundeak ekartzen dituen emozio eta sentsazio bereziak sentituko ditu Jonasek, eta haien aurrean, ahal duen moduan kokatuko du bere burua. Beldurra, inbidia, jeloskortasuna, etab. jabetuko dira Jonasez, kolpez kolpe...

Page 5: Udako gida-16 zuz-1

Pat Hutchins, Pamiela- Kalandraka arg.Voyer baten begiradaz eskaintzen dizkigu autoreak eszena dibertigarriak: koloreari nahiz aurkezten dituzten egoerei dagokienez. Elementuak behin eta berriz errepikatzen dira, kontakizunaren lagungarri. Behaketa eta kontaketa uztartuz, irakurketa dibertigarriak partekatzeko liburuak dira.

Page 6: Udako gida-16 zuz-1

Beatrice Rodriguez, El zorro rojo arg.Hitzik gabeko kontakizun luzeak eskaintzen dizkigute bi liburu hauek. Pertsonaien arteko harremanek ezusteak eta irribarrea sortzen dute eszenaz eszena.

Page 7: Udako gida-16 zuz-1

Arnol Lobel, Kalandraka, Pamiela-Kalandraka arg.Autore honen liburuek xarmaz beteriko kontakizun xamur eta sinpleak ematen dizkigute aditzera. Ilustrazioen eta testuen arteko uztarketa azpimarratu, eta kontakizun ederrak sortuko dira haur txikiekin partekatzeko eta irakurtzen duten haurrek beren lehenengo liburuak irakurtzeko.